VIETMAN Bassaceko auzo flotatzaileak • BAS-RHIN Holandaren eta Alemaniaren arteko mugarik gabeko lurraldea • LYME REGIS Jane Austenen oinatzen atzetik
BIDAIA ALDIZKARIA
VENEZIA INAUTERIEN GARAIA
Orain harpidetuz gero «Guía de la Costa Vasca» liburua jasoko duzu
BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT
Azaleko argazkia: Getty Images
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
Urteko harpidetza: Hego Euskal Herrian: 15 € • Ipar Euskal Herrian: 25 € Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 € Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara: Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH) Izena Helbidea Posta kodea Herrialdea NAN Bankua
Herria Telefonoa E-posta Txartelaren jabea
Nahiago izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu zazpihaizetara@astero.net helbidera, kupoian azaltzen diren datuekin edo web orrian (www.zazpihaizetara.com) sar zaitezke eta harpidetzeko formularioa bete dezakezu.
Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO) datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.
aurkibidea 04
MUNDUARI BEGIRADA Katmanduko Durban plazaren aurpegi ezezaguna
6
ErreportaJEak 6
VENEZIAKO INAUTERIAK Kanalen hiria maskara zuriz eta XVIII. mendeko jantzi ezin dotoreagoz betetzen da munduko inauteri dotoreenean
14
AUZO FLOTATZAILEAK Beste kultura eta dimentsio batera eramaten gaituzte Vietnamgo Chau Doc hiriko Bassac ibaiaren gainean dauden auzoek
22
BAS-RHIN Xarmaz eta ustekabez beteriko eremua dago Holandaren hegoekialdearen eta Alemaniako Rhin ibaiaren behe-ibarren artean
30
KALASH Pakistango ipar-mendebaldeko ingurune honetan, xamanismoan oinarritzen den kultura pagano propioa dute
38
KUMBH MELA ERROMESALDIA Ganges ibaiaren ertzean amaitzen da Kumbh Mela, munduko kontzentrazio erlijioso handiena
46
LYME REGIS XIX. mendean udatiarren modako leku izan zen britainiar kostaldeko herriak naturaren opari aparta izaten darrai
14 38
46
Bidelaguna 52
Proposamen tematikoa Munduko paisaia izoztu ikusgarrienak
54
Horizontetik haratago John Reed
55
Munduko sutegiak Koreako sukaldaritza
60
gogoan hartu Oxford Bar Q’eswachaka zubia
22
30 3
KATMANDU Durbar plazaren beste aurpegia
M
endebaldeko kulturan, mendiarekin lotu izan da beti Katmandu. Hala ere, leku horrek erakartzen dituen milaka mendizaleez gain, espiritualtasunak eta bertako tenplu eta jauregiek bultzatuta ere hainbat bisitari jasotzen ditu urtero Nepaleko hiriburuak. Durbar plaza (jauregien plaza esan nahi du, literalki) ezinbesteko hitzordua da bidaiariarentzat. Errege Egoitzaren parean dagoen plaza horretako eraikinak mendez mende eraikitako lau erregealditakoak dira: Kantipur, Lalitpur, Bhaktapur eta Kirtipur. Katmanduko plaza hori haran osoan dauden hiru Durbar plazetako bat baino ez da, eta Gizateriaren Ondare izendapenaren jabe da. Ondoko irudia ez da plaza horren ohiko irudia, baina Durbar plaza da. Bertan, bisitarien joan-etorri etengabearen erdian, haurrak ageri dira, jolasean, irribarretsu, munduko beste edozein plazatan bezala. Katmandun ere bertako herritarren egunerokoa existitzen baita. Argazkia: Prakash Mathema
4
Munduari begirada
Veneziako inauteriak MASKARA ETA GONDOLA ARTEKO IKUSKIZUNA Testua: Luigi Manzoni Argazkiak: Getty Images
Beste behin, XVIII. mendeko jantzi dotoreak nagusi izango dira Veneziako kale estuetan kanalen hiriak ospatzen duen inauteri distiratsuaren eskutik.
VENEZIAKO INAUTERIAK
Munduko inauteri elegante eta misteriotsuena, datorren otsailaren 15etik martxoaren 4ra bitartean luzatuko dena, hasteko prestakizunetan guztiz murgilduta dago jada Venezia. Hori bai, egutegi ofizialak Veneziako inauteria otsailaren 15ean hasiko dela badio ere, errealitatean, lehen ospakizunak hilak 22an hasiko dira. Ordutik aurrera, Italiako hiria zetaz eta «maschera nobile» edo «maskara noblez» beteko da jatorria XI. mendean duen ospakizunean murgiltzeko.
VIII. mendeko jantzi dotoreak nagusi izango dira aurki Veneziako kale estuetan bertako inauteri distiratsuaren eskutik, ohi bezala otsailaren 15ean hasiko dena. Egun horretan, 1039. urtetik egiten den La Festa delle Marie edo Marien Jaia ospatuko da beste behin ere; hau da, San Pietro Di Castello eta San Marco plaza lotzen dituen segizio ezaguna. Jaiaren protagonista nagusiak epaimahai batek hautatuko dituen hamabi ikasle eder izango dira. Hainbat ikertzaileren arabera, 943. urtean Veneziako hamabi emakume bahitu zituzten pirata batzuen aurkako garaipena gogoratzen du segizioak. San Marco plazan bertan ospatzen da inauterietako lehen ekitaldietako bat ere: Il Volo dell’Angelo edo Aingeruaren Hegaldia. Tradizioari jarraituz, zuriz jantzitako emakume gazte bat San Marco katedraleko kanpandorretik jaitsiko da Palazzo Ducale jauregira arte; bertan, dogaresca batek egingo dio ongietorria –iraganeko Veneziako Errepublikako printze eta magistratuen emazteei ematen zitzaien izen hori–.
X
Une horretatik aurrera, inauteriak erabat hartuko du Venezia askotariko ekitaldien bitartez: desfileak, aire libreko antzerki saioak, musika estilo guztietako kontzertuak, hirietako jauregietan egiten diren jaiak... Ospakizunek irauten duten egunetan zehar maskara eta elikagai merkatu tradizionalak nonahi ikusi ahal izango dira, besteak beste Santa Margherita, Sant’Angelo eta Santo Stefanoko plazetan. Veneziako inauteriak tradizioari hertsiki lotuta badaude ere, azken urteotan ez dira falta izan ospakizunei modernotasun ukitu bat emateko ahaleginak ere. Arlechinno eta Pantalone Urtero, inauteria gai jakin baten inguruan ardazten da. Gai hori urterik urtera aldatuagatik, Veneziako inauterien funtsa ez da aldatu azken mendeetan, eta, horrenbestez, beste behin ere XVIII. mendeko modan inspiratutako jantziek eta maskara zuriek edota zilar eta urre kolorekoek bereganatuko dute protagonismoa. Veneziako kaleak askotariko maskarek hartuko badituzte ere, Italian tradizio handia duen Commedia dell’arte antzerki moldean jatorria duten pertsonaiak ezagutzeko aukera ere izango dugu. Aktore profesionalek egindako eta bat-batekotasunean oinarritutako antzerki lan horiek izugarri arrakastatsuak izan ziren XVII. eta XVIII. mendeen artean, eta, hala, kanalen hirian bertan ere lorratz handia utzi zuten. Zalantzarik gabe, antzerki molde horretako pertsonaiarik ezagunena Arlechinno edo arlekina da; bere mozorroa kolore biziko adabakiz osatuta dago, hain zuzen ere, aberatsen mozorroen oihalkiz Beti gose eta dirurik gabe izaten da, baina gabezia horiek ordezkatzeko berezko dohain bat du: boteretsu eta harroputzez burla egitea ahalbidetzen dion asmamen izugarria. Arlechinnoren pertsonaiaren aurrez aurre, Pantalone dugu; hau da, aldi berean diruzalea eta inozoa den Veneziako merkatari aberatsa. Ezaugarri horiekin, noski, helburu ezin hobea da Arlechinno bezain pertsonaia argi batentzat. Colombina, berriz, Arlechinnoren emaztea da, bere etengabeko maitakeriekin Pierrot, Pantaloneren morroia, erabat aztoratuta duena. Pulcinella filosofoa ere badago tartean, abentura zailenetan murgiltzen den ameslaria; arazoak arazo, irabazle irtetea lortzen du beti bere baikortasuna lagun. Eskribaua eta Balonzone, aldiz, ikasketak izanagatik bizitza ezagutzen ez duten handinahiei burla egiteko veneziarrek erabiltzen dituzten pertsonaiak dira. Azkenik, Mataccino bizizale amorratua da, ongi pasatzea besterik ez duena buruan; hala, beti gainean daraman habailarekin arrautzak jaurtitzen aritzen da dibertsio betean.
1039az geroztik egiten den La Festa delle Marie Pietro Di Castello eta San Marco plaza lotzen dituen segizio ezaguna da. Egun horretan mukuru beteta egoten da hiria, eta bereziki San Marco Plaza, ezkerrean. Lerroon gainean, San Marco Katedrala.
Maskaraz betetako jaia Aipatutako pertsonaiez gain, Veneziako inauterietan ospakizunen ikur diren maskaren nolabaiteko sailkapena ere aurkituko dugu. Bauta disfrazean, adibi9
dez, larva izeneko maskara bat erabiltzen da; irtengune bati esker, erabiltzaileari bere ahotsaren tinbrea aldatzeko aukera ematen dio maskarak. Moretta disfrazean, berriz, maskara mutu bat erabiltzen da. Erabiltzaileak haginekin eusten du maskara barnealdean kokatutako botoi bati hozka eginez, eta, beraz, ez du hitz egiteko aukerarik. Maskarak aurpegiaren erdialdea estaltzen du, masailak bistara gelditzen direlarik. Izurriari aurre egiten dion medikuaren pertsonaia ere oso ezaguna da Veneziako inauterian. Pertsonaiak izurria zuten gaixoak artatzen zituzten medikuek aurpegian jartzen zuten gailua irudikatzen duen maskara darama. Maskarak kristalezko begiak eta perfumatutako substantziekin betetako sudur luze bat du, izan ere, izurriaren garaian, substantziok gaixotasuna kutsatzea saihets zezaketela uste zen. Mamuaren disfraza ere ohikoa da; maskara zuri bat, jantzi beltz bat eta kolore bereko trikornio batek osatzen dute. Oso ohikoa da, eta, gainera, maskarak oso kontuan izateko ezaugarri bat ere badu: zerbait edatea nahi dugunean ez dugu maskara kendu beharrik izango. Domino disfraza, azkenik, kleroari burla egiteko baliatzen dute veneziarrek; garai batean fraide eta bestelako elizgizonek erabiltzen zituzten maskara eta jantziak erabiltzen dituzte horretarako. Turista oldeari ihes eginez hiria uzten ez duten veneziarrak, horrenbestez, aipatutako jantziak soinean ibiltzen dira kanalen hirian barna inauterietan. Kontuan izan behar da, hori bai, inauterietan milioi eta erdi turistatik gora hel daitezkeela Italiako hirira. Hain da izugarria jende oldea, non hainbat momentutan hiria osatzen duten uharteak lotzen dituzten zubiak ixtera ere heltzen baitira agintariak egoera kontrolpean izateko. Hori bai, Veneziara sartzean, beste garai bateko espektakulu batekin egingo dugu topo: ehunka pertsona ikusiko ditugu jauregi ederrez betetako kale estuetan paseoan, eta, kanaletan barna goazela, txundituta geratuko gara harrizko fatxaden dekorazioarekin. Jauregi horietako askotan, jai pribatu esklusiboak egiten dira inauterietan zehar. Alabaina, ia ezinezkoa izango zaigu horietan sartzea, bai behintzat 500 eurora arteko sarrerak ordaintzeko prest ez bagaude. Inauterietako azken larunbatean, gondolen desfilearen txanda izaten da. Desfilearekin bat, disfraz onena aukeratzeko lehiaketa ere egiten da, maskaraz mozorrotutako dozenaka partehartzailerekin. Egun horretan San Marco plazan gauez egiten den jaia ere ezinbesteko hitzordua da. Inauterien puntu gorena GiovedĂŹ Grasso edo Ostegun Gizenarekin batera heltzen da. Erdi Aroan oinarritutako hainbat ikuskizun egiten dira hirian, eta, Martedi Grasso edo Astearte Gizena heldu bitartean zoramena nagusitzen da Venezian. Inauteriei amaiera emateko, San Marco plazan sua egiten dute.
Urtero inauteria gai jakin baten inguruan antolatzen bada ere, inauterien funtsa ez da aldatu eta XVIII. mendeko modan inspiratutako jantziek eta maskara zuriek izan ohi dute protagonismoa beti. Orrialde hauetan, hainbat jantzi eta maskara tipiko.
11
Tradizio luzea Veneziako inauteria tradizio luzeko ospakizuna da, jatorria XI. mendean duena. Hori bai, XVIII. mendean lortu zuen bere puntu gorena. Garai horretan, mundu osoko aristokratak heltzen ziren Veneziara kanalen hiriko jai entzutetsua ezagutzeko asmoz. Aristokratentzat, bereziki printzeentzat, oso praktikoa zen maskarak erabili ahal izatea, euren desioak askatu eta jaiaz gozatzeko beharrezko anonimatua lortzen baitzuten horrela. Era berean, herritar arruntek ere maskarak erabiltzen zituzten, egun gutxi batzuez veneziar guztiak 12
berdintzen baitzituen inauteriak, bai behintzat teorian. Gainera, maskarak erabilita, guztiek ere inauterietan zehar izandako gertaeren osteko erantzukizun eskeak edo kexak eragozten zituzten. Hainbeste orokortu zen maskaren erabilpena, azkenerako horiek egiten berezitu ziren artisauak ere sortu zirela hirian. Maskarak mâchÊ papera erabiliz egiten zituzten, baita lazoak, oihalak edota larrua ere. Veneziar aberatsenen kasuan, harribitxiak ere erabiltzen zituzten maskarak apaintzeko. Bere garairik oparoenean, inauteria hainbat hilabe-
tez luzatzera iristen zen, ekainean bertan Venezian maskara soinean zeramatzaten herritarrak aurkitzea posible zelarik. Ofizialki, abenduaren 26tik aurrera zegoen baimenduta maskarak erabiltzea. Aldiz, 1797an Napoleonek merkataritzan oinarritutako errepublika ahaltsua konkistatuta, bere independentzia galdu zuen Veneziak, eta, bide batez, bere ospakizunik entzutetsuena ere bai. Eragozpenak eragozpen, iraganeko inauteriaren sugarra bizirik mantendu zuten veneziarrek; azkenean, baina, Benito Mussoliniren gobernu faxistak jaia guztiz debekatu
zuen XX. mendearen lehen zatian. Aldiz, veneziarren artean oso bizirik jarraitu zuen inauteriaren oroimenak, eta, hala, 1979an ospakizuna berreskuratu eta hauspotzea erabaki zuten. Ordutik, garizumaren aurretik, Veneziak bere iragan loriatsuaren oroimena berreskuratzen du urtero-urtero inauteriekin batera, kanalen hiria maskara zuriz eta gondola ezin dotoreagoz betetzen delarik hainbat egunez.
VENEZIAKO INAUTERIAK
Veneziak bere iragan loriatsuaren oroimena berreskuratzen du urtero inauteriekin batera eta kanalen hiria maskara zuriz eta gondola ezin dotoreagoz betetzen da egun horietan.
Bassaceko auzo flotatz VIETNAMGO UR GAINEKO BIZITZA Testua eta Argazkiak: Xabier Ba単uelos
aileak
BASSACEKO AUZO FLOTATZAILEAK
Châu Đốc hirian, Bassac ibaia auzo batzuen oinarri bakarra da. Auzo horietan, hiriak ibaiaren gainean flotatzen du, aberastasuna etxeen basamentu likidoan gordeta. Etxebizitza bakoitza arrain haztegia ere bada. Ehunka arrain gordetzeko kaiolak dituzte, arrainak hazi ondoren saldu eta familiaren bizimodua bermatzeko. Bitartean, egunerokoa bainuen eta deltako mareen aldaketa erritmikoan eta motelean esekitako arropen artean igarotzen da.
Bassac ibaiaren ibilbide osoan, ur gainean eraikitako etxe asko daude eta horietako gehienak arrain haztegiak ere badira. Hemen, kanalak dira kaleak eta ontziak ohiko garraiobideak. Behean, ur gaineko etxe batzuk. Ezkerrean, itsasontzi bat, Mekongeko deltan.
bai-paisaia ohikoenetan maiz agertzen ez den arren, deltetan nahiko ohikoak diren bitxikeria geografiko horietako bat da Bassac. Kanal banatzaile bat da, hau da, ibaiaren arro nagusian sortu eta haren uren zati bat eramaten duen kanal natural moduko bat. Han, Asiako hego-ekialdeko hegoan, Kotxintxinako bihotza Mekong ibaiaren aberastasun salbagarriak elikatzen du. Ibaia arteria eta kapilar ugaritan banatzen da. Korronteak edo, hobe esanda, korronteek amaraun bat sortzen dute, besoz eta kanalez osatutako labirinto bat. Barnealdetik arrastatutako lohi oso aberatsak milaka uhartetan uzten dituzte, eta horietan, urtean hiru arroz uzta ere izaten dira. Mekong, berez, desagertu eta adarren artean galtzen da, baina bere ekarpen emankorra abaniko forman zabaltzen da eta urak, lohiak eta arrozak bizitzaren miraria eragitea ahalbidetzen du.
I
Bassacek Kanbodian du jatorria. Tonle ibaiak, Phnom Penheko khmer aromen artean, Mekongekin bat egiten duen lekuan. Umea azkar hazten da eta hegorantz egiten du, gurasoarekiko paraleloan. Vietnamgo muga zeharkatu eta herrialdean barneratuz, arroan aurki daitekeen lehen hiri handiaren kaleak miazkatzen ditu. Châu Ä?áť‘c hiriaren gainean muino baten antza duen Nui Sam mendi sakratua dago. Tontorretik bista ikusgarriak ditu. Magalean, Phat Thay Tay An jainkoak gizakiak babesten ditu, inork imajina dezakeen pagoda eklektiko eta kitschenetik. Metro batzuk beherago, Xu andre beneratuak eskaintza moduan utzitako txerri erreak onartzen ditu oraindik ere, bere estatua zeramaten 40 birjinak tenplua altxatzeko geraleku izan zuten tokian. Leku horretan, ibaiak Hau Giang izena hartzen du eta hala jarraituko du Txinako hegoaldean itsasoratu arte. 17
BASSACEKO AUZO FLOTATZAILEAK Bizitzaren ura Mekongen deltan, ura eta bizitza gauza bera dira. Urak elikagaiak ekartzen ditu, uzta eta arrantza; urak ondasunak eta pertsonak garraiatzen ditu; eta uraren gainean salerosketak egin, atseden hartu, ikasi, lan egin, maitatu eta jolasten da. Kasu honetan, jendea uretan bizi dela esatea ez da figura estilistikoa, Veneziaren alegoria edo prosopopeia. Ibaiaren existentzia bera bezain erreala da, auzo eta etxe flotatzaileen literaltasuna bezain erreala. Jendea ez da ibaiertzetan bizitzearekin konformatzen. Horiek gainditu eta, literalki, korrontean barneratuz, likidoa beren zoru bihurtzen dute. Kasurik onenetan, palafito moduko etxeak eraikitzen dituzte, ibai hondo lohitsua zimendu gisa duten banbu kanabera malgu eta gogorren gainean. Iritsi eta gutxira, egurrezko ontzi luze bat hartu dugu. Ontzia bera bezain luze eta artisau erakoa den
18
karel-kanpoko motorra du, eta hodi luze baten amaieran dagoen helizea mailuz kolpatuta fabrikatu dutela dirudi. Hauskorra iruditu arren, uste baino indartsuagoa da, eta izugarri eraginkorra. Abiatu eta bost minutu eskasera, ibaia bulebar surrealista bihurtzen da, eta salto batean, ibilaldi ia pentsaezin batean, beste garai batera, kultura batera edo dimentsio batera eramango gaitu. Egia esan, ez da esperientzia guztiz berria. Vietnamen edo Indotxinako edozein herrialdetan ibili direnek familiak arroz soroetako urak arrainak hazteko aprobetxatzen ikusiko zituzten, piloteen gainean eraikitako egurrezko etxeetan lo egingo zuten eta, nola ez, gabarretan mugituko ziren, merkatuen eta etxebizitzen artean. Hala ere, harrigarria egingo zaigu ibaia hiriko beste kale bat dela ikustea. Hiri industrial populatua eta atsegina da, eta periferia barne hartuta, ehun mila biztanle baino gehiago ditu.
Inguruotan, jendeak ibaiertzetan bizitzearekin konformatu ez eta ura bere zoru bihurtzen du. Kasurik onenetan, palafito moduko etxeak eraikitzen dituzte, baina baita eskuz eginiko ontziak ere, behekoa kasu.
Etorbide berezi horretan ez paseatu baizik eta nabigatzean, lur gainean bizi diren herritar langileen eta abegitsuen jokaleku berberera eramango gaituzten harremanak eta egunerokoa ikusiko ditugu. Begiratu batean, eraikuntzengatik, haien itxurazko ahultasunagatik eta uretako ninfen nahierara egoteagatik auzo marjinalak direla eta leku hoberik aurkitu ez duten herritar deserrotuak eta pobreak bizi direla pentsa dezakegu. Baina ez da hala. Sinpleki, ibaia bizimodu bihurtu duten pertsonak dira. Etxeak eta arrainak Huᝇk etxean hartu gaitu. Emakume gaztea da, 30 urte ingurukoa. Haren irribarreak eta begiek bere izenaren esanahiari justizia egiten diotela dirudi, adimen eta lirio adierak baititu. Alboan ama du, Tien, aurpegian zimurrak agertzen hasia. Haiekin bi ume daude, sei bat urteko neskato jakin-nahi bat, Liên, eta hura baino pare bat urte zaharragoa izango den mutikoa, Dang. Neska lotsatu gabe hurbildu da gugana. Mutila, ordea, hamaka batean etzanda dago, eskuineko hanka zintzilik duela. Egurrezko gela bat da, eta landarez osatutako ohiko sabaien ordez, aluminiozko xaflaz estalia. Handia eta zabala da, eta ontziraleku eta terraza gisa erabiltzen duten portxe handia du. Barruan, telebista piztuta, altzari soilak, apaingarri pixka bat xelebreak eta arbasoei eskainitako tenplu txikia ikus ditzakegu. Azken horretan, intsentsuzko pare bat barratxoren keak buda irribarretsu baten figura ezkutatzen dute. Etxearen oinarria, guztiena bezala, egurrezko plataforma bat da, uraren gainean eusten dioten bidoi handiei lotua. Eta hortxe dago, plataformaren azpian, etxearen alderik deigarriena: metalezko saretazko itxitura handietan, ehunka panga eta tras bilduta. Siluridoen familiako bi espezie horiek etengabe hazten dira, Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako plateretara iristeko. Huᝇren etxea haztegi familiarra da, auzo flotatzaileko etxe guztiak bezala. Tien, prezio merke baten truke, freskagarriak eskaintzen ari zen bitartean, terraza auzokoak pasatzen ikusteko edo etxean hartzeko lekua baino gehiago dela konturatu gara. Zoruan ezkutatutako tranpola irekitzean, neurri nabarmena duten arrainen bizkarrak, isatsak eta hegalak ikusi ditugu, orratz baterako lekua ere ez dagoen ur azalean sigi-saga. Anfitrioiak ontzi bat hartu, pentsubolez betetako zaku batean sartu eta uretarantz astindu du. Segundo batean, tranpolak eta zoruko zerrenden arteko tarteek irekitako espazioan arrain pila bat ikusi ditugu, zoro moduan eta bortitz mugitzen. Horrek piraùen frenesi kontrolgabea ekarri digu gogora. Elikagaiak lortzeko borroka gogorraren ondorioz, zenbait arrain uretatik airean atera eta gure boten albora erori dira. Norbaiti arrainak haztea arrantzatzea baino errazagoa zela bururatu zitzaion aspaldi. Eta ez zebilen oker. Izan ere, gaur egun, akuikultura industria aberatsa da,
eta bi helburu betetzen ditu: vietnamdarren dietara proteinen kantitate handia ekartzea, batetik, eta Txinara, Egiptora, Mexikora, Kolonbiara, Brasilera, Japoniara edota Australiara izozturik eta xerretan zatituta iristen diren milaka tona haragi zuri ekoiztea, bestetik. Arrautzetatik irteten direnetik saldu arte, arrainek hamar hilabete inguruko gizentze prozesua igarotzen dute. Kilo bat pisatzen dutenean, merkaturatzeko prest daude. Herrialdeko arrain ekoizpenaren ia %30 arrain haztegietatik dator. Hain zuzen ere, An Giangh probintziakoa da garatuena eta Bassac ibaian eta Châu Đốc hirian biltzen dira etxe flotatzaile gehienak. Nước mắm izeneko arrain saltsa ere fabrikatzen da, noski. Herrialde osoan aurki daiteke eta haren usainak hildako bat ere berpiztu dezake. Gainera, arrainak prozesatzean sobratzen den koipearekin bioerregaia ekoiztea aztertzen ari dira. Huệk eta duela gutxi iritsi den bere senar Tuanek –ontzi batean iritsi ere, noski– itxaropena eta etorkizuna beren oin hutsen azpian dute.
Ur gainean bizi direnen bizimodua lurrean bizi diren herritarrenaren antzekoa da, nahiz eta lehenengoen egunerokoa deltako mareen aldaketa erritmikoek baldintzatzen duten. Orrialde hauetan, ibaian eta ur ertzean harturiko lau irudi.
BASSACEKO AUZO FLOTATZAILEAK 21
Rhin
Getty images
Behereko ibarretan Testua: Enrique Sancho
MUGARIK GABEKO IBILBIDE BAT
RHIN BEHEREKO IBARRETAN
Xarma eta ustekabez beteriko eremu bat dago Holandako hegoekialdearen eta Alemaniako Rhin ibaiaren behe-ibarren artean. Bi herrialde horietan ez da oso eskualde ezaguna, baina horrek ez du esan nahi bidaiariarentzat xarma eta erakargarritasunik ez duenik. Historia, kultura eta natura aberatsak dituen eskualdea dugu bi herrialdeok Rhin ibaiaren ertzean (Waal Holandako aldean) partekatzen duten mugaren bi aldeetan. hin Beherean xarma eta historiaz beteriko hiriak erraz aurkituko ditugu kilometro gutxi batzuetan (hala nola Holandako Nimega, Arnhem edo Den Bosch edota Alemaniako Kleve, Xanten, Neuss, Duisburg eta Krefeld); edo 1863ko espetxe zahar bat, hotel eta jatetxe ikusgarri bihurtuta, edo lorategi japoniar neurrigabe bat 20.000 landare baino gehiago dituen beste baten erdian, edo ongi zaindutako ezin konta ahala gaztelu, zenbaitetan luxuzko hotel berezi bihurtuta, edo denboran ainguratutako Erdi Aroko herri zuriak, edo ehunka kilometro ibilaldiak zein bizikletaz egiteko prestatuak, edo loreen eta landareen munduko erakusketarik handiena, edo sukaldaritza arloko hamaika sorpresa, edo... Aukera ugari eskaintzen ditu eskualde honek eta bertan ez da batere erraza ibilbideari ekiteko toki bat hautatzea. Guztia bilatzen dugunaren araberakoa izango da, jakina: Diseinu-zentroetara erosketak egitera joatea, turismo aktiboa egitea, naturaz gozatzea, artean eta kulturan murgiltzea, spa eta edertasun-zentro ikusgarriak deskubritzea, gaztelu apartetan konde baten moduan bizitzea, aldi berean tradizionala eta berritzailea den gastronomia topatzea...? Saia gaitezen denetik pixka bat egiten. Hasteko, naturari helduko diogu Holandako aldean. Loreen he-
R
Goian, Roermond herriko Christoffelkerk eta Marktplatz. Ezkerrean, Arcen. Ondoko orrialdean, goitik behera, Den Bosch eta Arnhem. Argazkiak: NBTC Holland marketing
25
rrialdean, Arcengo gazteluko lorategi botanikora joan beharra dago (www.kasteeltuinen.nl). Holandako ederrenetako bat da, baina ez da oso ikusgarria; kanpoaldean nahiko linea soilak ditu, eta barrokoak barrualdean. Gaur egun ekitaldiak, bilerak, festak, harrera-jaiak eta ezkontzak baino ez dituzte egiten bertan. Merezi du, ordea, lorategiak bisitatzea; denbora dezente eskaini behar zaie, halere, izugarri handiak baitira. Urtaro bakoitzak bere xarma du, eta guztietan gozatu ahal izango dugu paisaia berezi batez, ibilaldi lasaigarrian. Ura erabateko protagonista da hango zazpi urmael handiak direla eta, hainbat mailatan ageri diren landare urtarrekin. Aintzira txikiek ispiluak dirudite, non zuhaitz ikaragarriak islatzen diren. Baita eskulturak ere, aldizka horien erakusketak antolatzen baitituzte lorategietan. Munduko lorategiak dauden guneak ere interesgarriak dira oso; horrelakoetan Toskana edo Ardenetako paisaia-estiloa, Ingalaterrako landazabala edo Japoniako eta Txinako ekialdeko estiloa biltzen dira. Handik oso gertu Landgoed Daelenbroeck-eko gaztelua dago (www.daelenbroeck.nl); natura-ingurune eder baten erdian dago, XIV. mendeko gotorleku baten oinarrien gainean. Zeinek bere giro berezia dute gaz-
telu nagusiak, sarrerak eta landetxeak. Naturak eta bakeak kultura, estiloa, luxua eta erosotasunarekin bat egiten dute hemen. Kasteel Daelenbroeck-een gau dotore bat eman dezakegu, eta jaun baten moduan afaldu. Baina itxuraz hain finak ez diren beste bizipen batzuk izan nahi badituzue, Arresthuis hotelera joatea duzue onena (www.hetarresthuis.nl); Roermond herrian dago, eta izenak berak iradokitzen duen moduan espetxe bat izan zen XIX. mendean. Espetxe zaharraren giroari eutsi diote gelek neurri batean. Geletako ateetan ziega zaharren itxitura metalikoa dago, eta presoek hormetan marraztutako mezuak idatzi dituzte oheburukoan. Egungo gela bakoitzak ziega zaharretako hiru hartzen ditu. Korridore zaharra atseden eta irakurketarako tokia da egun. Bertako Damianz jatetxeko janariak, kalitate eta diseinu handikoak, ordea, ez du zerikusirik presoei lehen ematen zietenarekin. Xarma handiko hiri txikiak Holandaren eta Alemaniaren arteko mugarik gabeko lurralde honetan barrenako ibilaldiak xarmaz beteriko bi hiri txikitara garamatza orain. Holandako aldean oraindik, Thorn izeneko herri zuria ageri da; abadesa batek eta nobleziako hogei damako komentu batek
Dusseldorf eta Kolonia hirien arteko Zons herrixka Renaniako Erdi Aroko hiri gotortu baten adibide garbia da. Goian, eskuinean, herriko haize-errota zaharra; eta ondoan, erromatar hondakinak Xantenen. Behean, Arcen ikus daiteke eta, eskuinean, Duisburg herriaren panoramika bat.
Argazkiak ezkerretik eskuinera eta gohitik behera: Deutsche Zentrale f端r Tourismus, Getty Images, NBTC Holland marketing eta Duisburg marketing
DATU PRAKTIKOAK NOLA IRITSI D端sseldorf Weezeko aireportura bidaiatzea da eskualde horretara iristeko modurik erosoena. Automobil bat alokatzea komeni da eskualdea zeharkatzeko. INFORMAZIO GEHIAGO: www.coolbreaks.com www.holland.com/es www.germany.travel/es
gobernatutako printzerri txiki bat izan zen bere garaian, eta bere sistema juridikoa zein moneta ere izan zituen. Frantziarrak 1794an iritsi zirenean, halere, alde egin zuten aristokratek. Frantziarrek leihoen neurriaren araberako zerga bat ezarri zuten, baina lehen pertsona aberatsenak ziren etxeak okupatu zituzten herritar behartsuek ezin izan zuten hura ordaindu. Ondorioz, leihoetako asko hormatu zituzten, eta etxeetako fatxadak kareztatu beren pobrezia ezkutatzen saiatzeko. Gaur egun bidaiari ugari hurbiltzen dira toki historiko horretara galtzadarrizko kaleak, abadiako eliza polita, etxe zuri tipikoak zein giro handiko terrazak ikustearren. Merezi du Thorneko Lurraldea izeneko udal-museora joatea; han “Thorn Panorama�
ikusi ahal izango dugu, bertako historia irudikatzen duen hiru dimentsioko pintura. Handik hurbil Nimega dugu, Holandako hiririk zaharrena. Neurri batean bere baitan gorde ditu egun antzinako mugimendu handia eta zalaparta, baina haren alderdi modernoaz ere goza dezakegu; kai futurista bat du, bai eta kafetegi zein jatetxe bikainak ere. Ibai baten ertzean kokaturik, muinoen eta basoen artean, ikuspegi harrigarriak eskaintzen ditu Nimegak. Eta gertu Ooijpolder eta Duffet izeneko natura-erreserbak ditugu; horietan barrena oinez edo bizikletaz ibil gaitezke ongi zaindutako naturaz eta Waalen ibarreko (Rhin ibaiaren adar bat da) paisaia ikusgarriez gozatuz.
Ondoan, Holandako aldean dagoen Thorn herria. Jende asko joaten da bertara, galtzadarrizko kaleak eta etxe zuriak ikustera. Horren ondoan, Neuss. Argazkiak: Deutsche Zentrale f端r Tourismus eta NBTC Holland marketing
Alemaniako aldera igarota, Erdi Aroko Zons herrixkan patxadaz ibili beharra dago; D端sseldorf eta Kolonia hirien arteko herri txiki horretan badira XIV. mendeko gotorleku zahar batzuk, Alemanian ongien kontserbatu direnak, hain zuzen. Ezin hobeki kontserbatuko harresiak, dorreak eta haize-errota zaharra Renaniako Erdi Arloko hiri gotortu baten adibide bikaina dira oraindik. Bitxia bada ere, orduan zoritxarrekoa izan zen gertaera bati esker kontserbatu dira hain ongi. Zons, Rhinen ertzean, behaketa-gune bat eta zergak kobratzeko aduana zen, errenteria. Baina ibaiaren ibilgua ehunka metro batzuk urrutiratu zen, eta eginkizun nagusirik zein zentzu ekonomikorik gabe gelditu zen hiria. Zonsek gainbehera egin zuen orduan, eta
garrantzi estrategikoa galdu zuen; horrexek eragin du XIV. mendean zegoen moduan gaur egun arte kontserbatu izana. Iraganerako bidaia hunkigarri bat da herrian barrena ibiltzea oso ongi zaindutako bertako galtzadarrizko kaleetan barrena, lorez betetako leiho zuriak, zurezko habeak eta errezel apainak dituzten adreiluzko etxeak begietsiz; harresi eta dorreetan barrena ibiltzea, zeinek urrutian ontziak eta gabarrak dabiltzan ibai handia ikusteko parada ematen duten; haizea bilatzeko bira zitezkeen hegalak zituen irin-errotan barrena ibiltzea...
RHIN BEHEREKO IBARRETAN 29
Testua eta Argazkiak: Eva Parey
Kalash herria HINDU KUSH MENDIKATEKO SEKRETUA
KALASH HERRIA
Kalash herriak, antzinako tribu berdingabeak, Pakistango iparmendebaldeko oasi batean konfinatuta bizitzen jarraitzen du. Alexandro Handiaren oinordekotzat aitortutako herri horrek xamanismoan oinarritzen den kultura pagano propioa gorde du. Musulmanekin harreman ona izateak, emakumeen askatasunak eta likoreak ekoizteak inguruko zonaldeekiko aldea erakusten dute. Inguratzen dituen misterio kutsua eta beren izaera abegitsua lagun, Pakistango erakargarritasun turistikoetako bat dira kalashak.
fganistango mugatik zortzi kilometro eskasera, ezkutuko bazter batean, kalash herri atabikoa bizi da. Munduak jatorri indiarreko Ruyard Kipling idazlearen eskutik ezagutu zuen, XIX. mendearen amaieran. Persieraz kafir edo “fedegabeak” deitu izan diete kalashei, eta, egun, heltzeko oso zailak diren hiru haranetan bizi dira: Rumbur, Bumburet eta Birir. Hindu Kush mendilerro ikusgarriaren babesean, denboraren iragateari tinko aurre egin diote, xamanismoan eta euren tradizioetan erabat sustraitutako kultura propioa gordez eta makina bat espiritu eta jainko gurtuz. Aipatutako haranetara sartzeko atea Ayun da, merkatari herrixka hautseztatu bat, nolabaiteko Erdi Aroko kutsukoa, eskualdeko hiririk garrantzitsuena den Chitraletik hegoaldera kokatua. Chitralen, bazar izugarri handia dago. Han, salerosketak etengabeak dira eta emakumeen presentzia oso txikia. Eskualdeko paisaia ikaragarria da. Gune malkartsua izanagatik, lur oso emankorrak dira inguruotakoak, urte osoan elurtuta izaten diren mendi ikusgarrietatik jaisten diren ibai emaritsuek bustiak. Afganistan eta Kaxmir lotzen dituen Hindu Kush mendilerroko tontorrik altuena Tirich Mir izugarria da, 7.708 metrokoa. Bere gailur handientsua eskualde osotik ikusten da. Hala, bisitariari Himalaiatik, munduko sabaitik, oso gertu dagoela gogorarazten dio. Eskualde osoan barreiatutako harritzarrek eta errepide bazterretako haitz malkartsuek gizakia natura itzelaren aurrean jartzen dute. Bertakoek aspaldi ikasi zuten ingurunera moldatzen, inolako aurrerapen teknologikoren beharrik gabe. Aspaldi ez dela, XIX. mendean, Chitral eskualdea tribuen lurraldea zen, kafir eta mehtarrena. Azken horiek printze gobernariak ziren eta kalashei zergak ordainarazten zizkieten, gainontzeko tribuen erasoetatik eta
A
32
islamera bihurtzea helburu zuten sarraldi proselitistetatik babestearen truke. Garai horretan, kafirrak Chitral osoan barreiatuta zeuden, baita Afganistango mugaz bestaldeko haranetan ere. Ehunka mila ziren. 1895. urtean, aldiz, Durand lerroa definitu zuen izen bereko funtzionario kolonial britainiarrak, hau da, Indiaren eta Afganistanen arteko muga estrategikoa, India gero eta handiagoa zen Errusiaren hegemoniatik kanpo uzteko. Operazio horren baitan, britainiarrek zenbat lurralde Afganistanen esku utzi zituzten, tartean kafirren lurralderik gehienak, eta Kabulgo Abdur Rahman emirraren menpe geratu ziren. Handik denbora laburrera, kafirrak islamera bihurtzera behartu zituen emirrak, bestela hil egingo zituela mehatxatuz. Eskualde horri Nuristan edo “argiaren lurraldea” deitu zioten, eta, gaur egun, ondoko bailara da, Pakistaneko mugaz bestaldekoa. Geratu ziren kalash edo “kafir beltzak” –euren arropen koloreagatik deitzen zieten horrela– bost harenetan sartu ziren, britainiar protektoratuaren babespean. Aurrerago, egungo hiruretara mugatu ziren: Rumbur, Bumburet eta Birir. 1947an, India bi zatitan banatuta, Pakistan musulmanentzako herrialde gisa sortu zen; Chitral eskualdea, aldiz, 1969ra arte ez zen ofizialki bertako parte bihurtu. Bien bitartean, kalashak euren kabuz bizi izan ziren, autogestioaren bidetik, Chitraleko mehtarren gerizpean. Gaur egun, kalash herria gutxiengo etniko eta erlijioso gisa onartua du Pakistango Konstituzioak, besteak beste erakargarritasun turistiko bihurtu delako. Hala, kalash kultura Pakistango ondare nazional gisa ere onartuta dago. Jatorri ezezaguna Kalash herriaren jatorria, maiz, eztabaida iturri izan da, ez baitago zehaztasunez jakiterik kalashak nondik datozen. Kalashen azal zuria, begi berdeak eta hazpegiak ikusita, gehiago dirudite Europako eskualde jakin batzuetako herritarrak asiarrak baino. Historialari eta ikertzaileek hipotesi asko jarri dituzte mahai gainean, eta, adostasun orokorrik izan ez bada ere, bi teoria nagusi daude. Ezagunenaren arabera, Alexandro Handiaren tropa mazedoniarren ondorengoak dira. Izan ere, haran hauetatik igaro ziren Alexandro Handiaren indarrak K.a. 327. urtean, Indiarako bidean. Beste batzuek, aldiz, Asiako erdialdeko lekuren batean kokatzen dute kalash herriaren jatorria, Indiako Ladakh eskualdearen eta Tibeten arteko guneren batean. Kalashen imaginario folklorikoan, izan ere, “Tsiyam” izeneko toki bati erreferentzia egiten zaio. Kondairaren arabera, kalashak bertatik alde egitera behartu zituzten K.a. 200. urtearen inguruan, eta egun bizi diren haranetan kokatu ziren. Kalashek nekazaritzan oinarritutako gizartea osatzen dute; eguneroko bizitza soroen laborantzari eta abeltzaintzari lotuta dago. Emakumeak goizean goiz jaikitzen dira soroetan lan egiteko, eta etxearen eta semealaben gaineko ardura ere hartzen dute. Gizonek, berriz,
Islamera bihurturiko kalashak dituzten familia mistoek ohitura eta espazioak partekatzen dituzte, ezkerreko irudian ikusten den moduan. Lerroon ondoan, 95 urteko Khush Nawaz, xamana eta lider espirituala. Behean, emagin bat haurdun dagoen emakume musulman bat artatzen, Krakalen, Bumburet haranean.
indar handiagoa eskatzen duten lanak egin ohi dituzte, adibidez, lurraren goldaketa edo eraikuntzarekin lotutako zereginak. Horrez gain, mendietan, ahuntz taldeak zaintzen, denboraldi luzeak igarotzen dituzte. Ahuntza funtsezko animalia da inguruotan. Zenbat eta ahuntz gehiago, are eta aberatsago. Ahuntzak, gainera, ez dira ohiko truke moneta gisa bakarrik erabiltzen, jainkoen omenez egindako edozein sakrifiziotan ere ezinbesteko lekua dute, dela seme baten jaiotzagatik, dela etxe berri bat bedeinkatzeko, dela beste edozein jai ospatzeko. Urtaro aldaketa bakoitzarekin ospakizun berezi bat egiten dute, Joshi, Uchal, Pool eta Chaumos, jainkoei zereal, intxaur, gari edo mahats uztak direlaeta eskerrak emateko. Ospakizunek, jainkoen eta gizaki hilkorren arteko bitartekari lanak betetzen dituen kazi izeneko xaman batek gidatuta, misterio eta sekretismo kutsu handia izan ohi dute. Kantu eta dantzez betetako ospakizunak goizaldeko ordu txikiak arte luzatzen dira. Kalashen unibertso animista konplexua sakratutasunak eta profanotasunak markatzen dute, hau da, onjesta-k eta pragata-k. Hala, jarduera bakoitza berari lotutako purutasunaren ingurukoa da. Zenbait leku sakratutan, mendien tontorretan kokatutako aldareetan, adibidez, emakumeen presentzia debekatuta dago. Elikagai batzuk ere sakratuak izan daitezke, ospakizun jakin batzuetan, eta, alderantziz, beste batzuk debekatuak. Emakumea, identitate ikur Emakume kalashak nortasun ikurrak dira, tribuaren eta nazioaren ikur. Beren aurpegiera eta exotismoa direla-eta, berdingabeak dira munduan. Beti bordatu koloretsuak dituen soineko beltz bat janzten dute. Buruan,
berriz, shoshot izeneko apaingarria eramaten dute, perla eta maskorrez edertutakoa. Apaingarriak nolabaiteko babesa ematen die; hori gabe, biluzik sentitzen dira. Inguruko emakume musulmanen ohiturekiko kontrastea izugarria da. Musulmanek burua dubata izeneko zapi luzearekin estaltzen dute; askok, gainera, burua erabat inguratuz begiak bakar-bakarrik uzten dituzte bistan. Beste batzuek Pakistango ipar-mendebaldean ere hedatuta dagoen burka afganiar jantzi tipikoa janzten dute. Janzkeraz aparte, emakume kalashek begietara begiratzen dute, gizon eta emakumeekin berdin-berdin hitz egiten dute, euren iritziak azaltzen dituzte, barre egiten dute, abestu eta dantza egiten dute, harro. Nahi duten lekura libreki joateko eskubidea ere badute emakume kalashek, gizon baten aldez aurreko baimenik behar izan gabe. Norekin ezkondu nahi duten ere aukera dezakete, eta dibortziatzeko arazorik ere ez dute. Are gehiago, ezkondutako emakumeek beste gizon batekin ihes egitea ere onartuta dago, betiere senar berriak aurrekoaren ohorea hitzartutako ordain batekin konpentsatuz gero. Administrazio kontseiluetan presentzia izatea ohikoa da, eta komunitateari dagozkion erabakietan aktiboki parte har dezakete. Kaleshen kulturan, gizona naturaz purua da (onjesta); emakumea, berriz, denboraldi jakin batzuetan, ez-purua (pragata) da, adibidez: hilerokoa duenean, erditzerakoan edota erditu ondoren. Aldi horietan, bashali izeneko erakundeetan izaten dira emakumeak; hain zuzen ere, hilero bost egun ematen dituzte bertan, baita haurra izan osteko lehen hamar egunak ere. Ugaltzearen kontzepzio hori itxialdi modu bat bezala ikus daiteke Mendebaldeko ikuspegitik, baina emakume kalashentzat etenaldi bat izaten da, soroetan egiten dituzten la-
Kalashen egunerokoa soroen laborantzari eta abeltzaintzari lotuta dago. Ezkerrean, emakume bat soroan lanean, Anish herrixkan, Bumburet haranean. Goian, Bru herriko mendihegaletako terraza mailakatuak; balkoirik gabekoak dira guztiak.
35
nordu luzeetatik atseden hartu eta lagunekin hitz egiteko aukera. Hala ere, bashali-ak herrien kanpoaldean eta ibaien ondoan estrategikoki kokatuta egoten direnez, emakumeek herritik igaro gabe sartu eta irteteko aukera dute; hau da, ez-purutzat hartzen dituzten tokietatik igaro gabe. Hori dela eta, egunez soroetara joateko aukera ere badute. Yetiaren oinatzen atzetik Haran emankor hauetan, fruta-arbola ugari landatzen dituzte. Sagarrak, albertxikoak eta masustak kalashen oinarrizko dietaren parte dira. Mahastiak ere edonon ikus daitezke, eta kalashek ardo suabe oso gozo bat egiteko baliatzen dute mahatsa. Ardoaz gain, frutazko likoreak egitea ere oso tipikoa da. Ekoizle batzuek horretan jarduten dute. Bumbureteko Krakal herrixkan, Khan senar-emazteek hainbat hamarkada daramatzate likoreak ekoizten. Jada adinean aurrera doazela-eta, Rehmat Khan seme nagusiak hartu du orain negozioaren ardura, baina familiaren negozioa denez, denek parte hartzen dute. Egunean 23 litro likore ekoizten dituzte, hau da, hiru kupel inguru. Herrialdeko txoko galdu honetan, likore kontsumoak asteburuko turismoa etengabe erakartzen du. Azken urteotan, kalash etnia islamdar bihurtu eta desagertzeko arriskua txikitu egin dela dirudi. Biztanle kopurua egonkortu egin da: 3.500 dira. Musulmanak eta kalashak harmonian bizi dira hiru haranetan. Familia asko heterogeneoak dira, kide batzuk islamera bihurtu direlako, baina kasu askotan elkarrekin bizi dira, espazio berdinak partekatuz. Kalash kultura inguratzen duen aura mistikoak antropologo eta abenturazale ugari erakarri ditu haranotara 1850. urtetik. Haiek aldizka bertan bizi izan direnez, kalashak atzerritarren presentziara ohitu dira. Jordi Magraner kriptozoologo frantsesa, adibidez, hamabost urtez bizi izan zen Bumbureten, yetia edo elurretako gizon basatia aurkitu asmoz. Obsesio horrek erabat markatu zuen Magranerren bizitza, 2002an hil zuten arte. Oraindik ez da argitu zer gertatu zen. Azken urteotan, bestalde, komunitatearentzat etekin positiboak izan ohi zituen nazioarteko turismoa apaldu egin da, inguruko zonaldeetan dauden gerrillen eta talibanen gatazkaren eraginez. Dena den, haran horietako eguneroko bizitzak baketsua izaten jarraitzen du. Urtero, hainbat abenturazale ausart heltzen dira inguruotara, beraiek ere legendazko lurraldeotako protagonista izateko.
KALASH HERRIA
Ezkerrean, gizon talde bat kartetan jolasten, Balanguru herrian, Rumbur eskualdean. Behean, Uchal izeneko Udako Jaialdian jendea dantzan, danborren soinuari jarraituz, gau betean.
37
«Kumbh
URA GARBIKUNTZAREN IKUR GISA
Mela» erromesaldia Testua: Alberto Diaz
Argazkiak: Xabier Bañuelos
KUMBH MELA
Indiako hainbat eskualde zeharkatu ditut azken urteotan egindako bidaietan. Betidanik, mitologia eta kondairekiko pasioak nire jakin-mina piztu du. Hala, Indian zehar egindako ibilaldietan, bertako erritu eta ohituren magiak txunditu izan naute. Oraingoan, baina, bidaiaren xedea askoz harago zihoan: munduko kontzentrazio erlijioso handienean parte hartu nahi nuen, partaideekin bat egin. Horregatik erabaki nuen «Kumbh Mela» erromesaldian parte hartzea.
Milioika erromes heltzen dira Kumbh Mela erromesaldian parte hartzera. Lerroon gainean, erromes bat saria lehortzen, bainu sakratuaren ostean. Eskuinean, goian, gauez egiten diren erritual sakratuetako bat. Behean, emakume batzuk bainua hartzen arropa eta guzti.
40
amuna ibaiak Ganges mitikoarekin bat egiten duen gunean amaitzen da Kumbh Mela erromesaldia. Horrenbestez, beste behin ere, Ganges ibaiarekin egiten dugu topo, inolako zalantzarik gabe indiar zibilizazioaren ardatz gisa jokatzen duena. Ganges kondairez betetako ibaia sakratua da indiarrentzat. Horietako baten arabera, zeruan zegoen ibaia zen Ganges, eta, Shiva jainko deuseztatzailearen ileetatik zehar, lurreraino jaisten zen. Kumbh Mela erromesaldiaren jatorrira gerturatzen gaituen beste kondaira baten arabera, antzina Indiako zeruetan jainkoek eta deabruek paktu bat egin zuten elkarrekin lehen ozeanoa erauzteko. Ozeano hori esnez osatua zegoen, hau da, hilezkortasunaren zukuaz, eta, jainko eta deabruen asmoa berau partekatzea zen. Aldiz, Dhanu Antari jainkoa itsasotik irten zenean amrita zuku sakratua zeraman ontziarekin («heriotzarik gabe» esan nahi du sanskritoz), deabruek lapurtu egin zioten. Jainkoek hamabi egunez eta hamabi gauez jazarri zuten, gizakion bizitzako hamabi urteren parekoa dena; azkenean, deabrua harrapatzea lortu zuten eta ontzia bereganatzeko borrokatu ziren. Borrokan zehar, lau amrita tanta erori ziren ontzitik, erlijio hinduarentzat egun sakratuak diren lurreko lau lekuetara erori zirenak: Allahabad (Praiag hinduentzat), Uttar Pradesh estatuan; Haridwar, Uttarakhand estatuan; Ujjain, Madhya Pradesh estatuan; eta Nasik, Maharashtra estatuan. Indian izaten diren ospakizun askorekin gertatzen den bezala, Kumbh Mela erromesaldia egiteko data
Y
zehatzak kalkulu astrologikoen mende izaten dira. Hamabi urtetik behin, ilberrian, Jupiter Taurusen dagoenean eta Eguzkia eta Ilargia Capricornusen, Kumbh Mela edo «ontziaren bilera» bana egiten da aipatutako lau gune sakratuetan. Horrez gain, urtarrilean eta otsailean Maha Kumbh Mela edo «ontziaren bilera handia» egiten da Allahabaden. Horrez gain, hiru urtetik behin mela edo «bilerak» egiten dira, eta, sei urtetik behin, Ardha Mela edo «bilera erdi» bat. Horrez gain, aipatutakoak baino xumeagoak izaten diren Magha Mela edo mela erdiak ere egiten dira urtero. Kondaira eta mitologiatik harago, mela hauen benetako jatorria Erdi Aroan agintariek erlijio garrantzitsuenetako ordezkarien artean egiten zituzten opari banaketetan aurkitu behar da. Ekitaldi horiek sangam edo «hiru ibaien elkargunean» egiten ziren, eta, shivaismoaren, vishnuismoaren, jaunismoaren, budismoaren... jarraitzaileek hartzen zuten parte. Horrenbestez, Ganges, Yamuna eta Sarasvati ibaiek bat egiten duten gunea gurtzen dute hinduek; egun, baina, tradizioak aipatutako eta erromesen jakituria irudikatzen duen Sarasvati ibaiak ez du kokagune zehatzik. Hala eta guztiz ere, kondairak nire jakin-mina piztu zuen, eta, ondorioz, Kumbh Mela erromesaldia ezagutzea erabaki nuen, kultura hinduak, bere mistizismoak eta herritarrak biltzeko gaitasunak erakarrita. Giza kontzentrazio ikaragarria Kumbh Mela erromesaldian parte hartzea ez da ideia ona bihotzeko arazoak dituztenentzat. Allahabad hi-
KUMBH MELA Yamuna ibaiak Ganges mitikoarekin bat egiten duen gunean amaitzen da Kumbh Mela erromesaldia eta bertan klase sozial guztietako familia osoak batzen dira. Ura garbitasunaren sinbolotzat hartzen dute hemen eta bainuaren ostean sinestunak bekatuetatik libre geratzen dira, urak arintzen baitu izatearen kontzientzia. Beraz, nahitaez bainatu beharra dago erromesaldi sakratu honetan.
43
rira heltzearekin batera, urduritasuna nire gorputzaren jabe egin zen; ordurako, erritmo frenetiko eta etengabe batek zeharo hartuta zuen hiria. Mauni Amavasya Snan bainu handiaren hurrengo egunean bat egin nuen erromesaldiarekin. Jendetza zebilen alde batetik bestera, ekipaje xumea alde batetik bestera eramanez, errepideak betez, aurkitutako edozein garraiobide mukuru betez. Indiako puntu guztietatik iritsitako erromesak ziren, nor baino nor bitxiagoa, debozioz betetako hitzordura bidean zihoazenak. Idi, gamelu edo elefanteek bultzatutako gurdiek, pertsonek bultzatutako rickshaw ugarirekin egiten zuten bat errepideetan, baina baita auto modernoenekin ere. Ospakizunak hartzen zituzten eremuen gaineko ikuspegia izugarria zen, errefuxiatu gune batera heltzearen parekoa. Hori bai, benetan deigarria zen ezerezetik era guztietako zerbitzuekin hornitutako hiri
bat nola sortu zen egiaztatzea: elektrizitatea, jatetxeak, komunak, osasun zerbitzuak, polizia etxeak edo Interneteko konexioa eskaintzen zuten guneak aurki zitezkeen nonahi. Antolakuntzak ahalegin berezia egin zuen inoiz ezagututako giza kontzentrazio handiena koordinatzeko, eta, atzerritar batentzat, harrigarria baina eskertzekoa zen hori egiaztatzea. Milioika kanpadenda ikus zitezkeen, batzuk erromes soilei zuzenduak, besteak ashram edo komunitate espiritualetako kideei bideratutakoak. Nonahi ikus zitezkeen ere eskaleei, legendunei, elbarriei... gordetako korridoreak. Milaka bozgorailu ere baziren, erromesei hizlari ezberdinen ekitaldien berri emateko, segurtasun arauak helarazteko edota, besterik gabe, galdutako pertsonak aurkitu ahal izateko. Jende piloa izugarria zen, ez sinestekoa, mugimendu etengabean zen giza olde batek ibaia zeharkatzen zuelarik oinez, ontziz, zubi flotagarrien gainetik... Hori bai, guztia ere indar militarren
begiradapean. Oraingoan, baina, militarrak beti zeuden laguntzeko prest, baita beharrik ez izan arren ere! Bainu garbitzailea India funtzionatzen duen anarkiatzat jotzen duen esaldi famatu bat izan badago. Hiri erraldoi eramangarri honen dimentsioa ikusita, gainera, hala dela dirudi, inoiz ez baitugu izan estutasun sentsaziorik edo egoera klaustrofobikorik. Egunsentian, zerua mantren, otoitzen eta meditazioaren oihartzunarekin betetzen da, hainbeste dira eta erromesak. Bizi beharreko une magikoak dira. Sangam edo hiru ibaien bilgunetik sadhu jendea igarotzen da aurrena; ukapen beteko bizimodua hautatzen dute. Biluzik murgiltzen dira uretan, eta, garbiketen ostean, gorputza errautsez janzten dute. Jende andana gero eta handiagoa da, ezin konta ahala ibaiadar dituen ibai baten modukoa, giza itsaso bat, beraz, ibai
sakratuaren ertz nagusitik gero eta hurbilago. Zenbatezineko kide-kopurua duten familiak, medikuak, ingeniariak, merkatariak eta erromesak, denak bat uretara bidean. Iristen dira, kanpatzen dute, gizonak barruko arropan eta emakumeak lepotik orkatilara jantzita geratzen dira. Taldeka bainatzen dira, ostera alde egiteko. Mela halaber da erakargarria standetan India osotik etorritako maisu handien hitzaldiak entzuteko parada dagoelako. Existentzia goresteko xedea duen giza itsaso horren tanta bihurtzearen esperientzia ez du inork berehala ahaztuko. Ura da xedea, garbikuntzaren sinboloa, norberaren bekatuak garbitzen dituena, izatearen kontzientzia arintzen duena. Bainatu beharra dago, bai ala bai.
Sadhuek ukapen beteko bizimodua hautatzen dute. Lehenengo, biluzik murgiltzen dira uretan, eta, garbiketaren ostean, gorputza errautsez janzten dute, ezkerrean ikusten den eran. Lerroon gainean, erromesak prozesio bati jarraitzen. Gorago, gazte bat Sangam ertzean loreak saltzen.
KUMBH MELA 45
KOSTALDE JURASIKOAREN BIHOTZEAN Testua: I単igo Elordui Argazkiak: Getty Images
Lyme Regis
LYME REGIS
“The French Lieutenant’s Woman” edo “Persuasion” filmen agertoki, Lyme Regis herriak XIX. mendearen hasierako udatiarren modako leku bihurtu zuen xarma lanbrotsua gordetzen du oraindik ere. Bertako fosilek, hondartzek, historiak... eta Jane Austen idazleak leku bakar bihurtzen dute britainiar kostaldeko herri txiki hau.
Lyme Regis bertako hondartza eta itsaslabarretan aurki daitezkeen fosil ugariengandik da ezaguna batik bat. Behean, kostalde jurasikoaren panoramika. Aldamenean, oso ezagunak diren The Cobb muturreko harrizko eskailerak, zenbait filmetan agertuak.
antxako kanaleko kostaldean, Dorset konderriko mendebaldean kokatutako 4.500 biztanleko herria da Lyme Regis. Herriko gunerik ezagunena XIII. mendean eraikitako kai muturra da, Jane Austen idazlearen “Persuasion” lanean zein John Fowlesen “The French Lieutenant’s Woman” eleberrian agertzen dena. Noski, eleberrian oinarritutako izen bereko filmean ere agertzen da. Muturra “The Cobb” bezala ezagutzen dute bertakoek. Ingalaterrako Kostalde Jurasikoan kokatua, “Dorseteko harribitxia” bezala ezagututako herria bertako hondartza eta itsaslabarretan aurki daitezkeen fosil ugariengandik ere bada ezaguna. Izatez, dinosauroen eta historiaurreko bestelako narrastien lehen aztarnetako asko inguruotan aurkitu zituzten, bereziki Mary Anning paleontologoak. Anningen ekarpena ezinbestekoa izan zen XIX. mendearen hastapenetan historiaurreko bizitzaren eta Lurraren historiaren gaineko ideia zientifikoetan emandako aldaketan. Kostalde Jurasikoan itsasoak egindako higadurak
M
Triasiko, Jurasiko eta Kretazeo garaietako formazio arrokatsuen etengabeko segida utzi du agerian, guztira Lurraren historiako 185 milioi urteko aldia bilduz. Kostaldean zehar berez ematen diren lur jausiek fosilak hondartzetan ageri-agerian gelditzea ahalbidetzen badute ere, kalte handiak ere eragin izan dituzte historian zehar. Ezagutzen den lur jausi handienetakoa 1839an gertatu zen, baina 2008an bertan ere izan zen bat, tokikoek «azken ehun urteotako okerrena» bezala gogoratzen dutena. Etengabeko lur jausiei aurre egiteko, 2005ean injinerutza proiektu handi bat jarri zuten martxan itsaslabarrak egonkortu eta herria kostaldearen higaduratik babesteko. Proiektu horren baitan, urtebete geroago hondartza berreraiki eta berriz ireki ahal izan zuten. Kostalde Jurasikoa gizateriaren ondare izendatu zuen Unescok 2001ean, eta, orotara, Dorset eta Devon konderrietan banatutako 152 kilometro hartzen ditu. Zehatz-mehatz, Exmouth herritik hurbil dagoen Orcombe Point gunetik Swanage herriko Old Harry
Lyme Regisera doazen bidaiariak bertako hondartzetako fosilak ikustera joaten dira. Ezkerrean, bertako hondartza bat. Goian, fosil bat, hondartzan. Goi-goian, herriaren panoramika.
49
http://www.lymeregis.org/ Lyme Regis herriko webgune ofiziala. Informazio oso zehatz eta baliagarria eskaintzen du. Derrigorrezkoa da berau bisitatzea bertaratu aurretik. Hainbat hizkuntzatan aurki daiteke informazioa, baita gaztelaniaz eta frantsesez ere.
http://www.lymeregis.ukfossils. co.uk/ Lyme Regiseko fosilei eskainitako webgunea. Informazioa ingelesez dago.
http://www.lymeregismuseum. co.uk/ Lyme Regiseko Museoko atari ofiziala. Mary Anning paleontologoari eta Jane Austen idazleari eskainitako gune propioak ere baditu.
http://www.jurassiccoast.com/ Ingalaterrako Kostalde Jurasikoaren atari ofiziala. Ingelesez, nederlanderaz, alemanez, frantsesez eta gazteleraz dago informazioa.
http://www.3viajesaldia.com/ruta-dela-costa-jurasicainglesa/ Kostalde Jurasikoaren barnako ibilbidea proposatzen digu webgune honek. Gaztelaniaz dago informazioa.
50
Goiko kai muturrari The Cobb deitzen diote bertako herritarrek. Bertan errodatu zituzten “The French Lieutenant's Woman” eta “Persuasion” pelikulak. Lehen filmean, Meryl Streep egunero kai muturrera gerturatzen ikusten genuen, triste, itsasoak bere teniente frantses maitatua itzuliko zion esperantzaz. Streepen irudiaren azpian, “Persuasion” filmeko protagonistak.
Rocks ingurura bitartean luzatzen da. Paisaia etengabe aldatzen da kostaldean zehar, edertasun misteriotsua lortuz. Kostalde guztia alderik alde zeharkatzeko, hainbat egun behar dira. Lyme Regis herriaren lehen aipamena 1086ko “Domesday Book” liburuan dago. Ostean, XIII. mendean zehar Lyme herriak bilakaera handia izan zuen, eta, azkenerako, portu britainiar garrantzitsuenetako bat bihurtu zen; horren erakusle, 1284. urtean, Eduardo I.a erregeak “Regis” izendapena eman zion herriari errege gutun baten bitartez. Jane Austenen oinatzen atzetik Jane Austen idazle britainiar ezagunak Lyme Regisen girotu zuen bere azken nobela: “Persuasion”. Aldiz, ez zen inguruok inspirazio iturri izan zituen bakarra, John Fowlesek berdina egin baitzuen “The French Lieutenant's Woman” eleberriarekin. Lan hori zinema pantailetara eramango zuen izen berarekin jarraian Karel Reisz zuzendariak; ez hori bakarrik, filma herrian bertan grabatu zuen. Ez zen bakarra izan, “Persuasion” eleberria zinemara eraman zuten hiru zuzendariek
ere Lyme Regis aukeratu baitzuten filmatze lanetarako. Horrez gain, William Turner margolari erromantikoak ere inguruotan egin zituen bere lan ezagunenetako batzuk, adibidez “Naufragioa”. Horrenbestez, ez da harritzekoa herriak sortzaileengan duen erakarpen indarra sarri aztertu izana. Jane Austenen jarraitzaile izandako Alfred Tennyson poeta ezaguna “The Cobb” gunera bertaratu eta «erakuts iezadazu Louisa Musgrove erori zen leku zehatza» garrasika aritu zela esaten da, adibidez. Nola ahaztu Meryl Streep izugarri triste baten irudia ere, egunero-egunero kai muturrera gerturatzen itsasoak bere teniente frantses maitatua itzuliko dion esperantzan. Kontuak kontu, zalantzan jartzerik ez dena honakoa da: XIX. mendeko udatiarrentzat modako leku izandako herria naturaren opari aparta da oraindik ere. Horregatik, egunotan ere bidaiaririk ez da falta izaten Lyme Regisen; fosilak bilatzen dituzte batzuek, hondartzak besteek, eta badira, noski, Jane Austenen oinatzen atzetik heltzen direnak ere.
LYME REGIS
bidelaguna 66
proposamen tematikoa Munduko paisaia izoztu ikusgarrienak horizontetik haratago John Reed munduko sutegiak Koreako gastronomia gogoan hartu Oxford bar; Q’eswachaka zubia hitzorduak, liburuak, laburrak
proposamen tematikoa MUNDUKO PAISAIA IZOZTU IKUSGARRIENAK Izotzezko mingainek, uretan flotatzen duten izotz puskek, mendi gain ikusgarriek edota ur gardenezko laku harrigarriek osatzen dituzte jatorri glaziarreko munduko paisaia ikusgarrienak. Rongbuk glaziarra (Tibet) Everest mendiaren iparraldeko aldetik mendian gorako ibilbidea hasten duten mendizaleen sarbide izateagatik da ezaguna glaziar hau. Himalaiako paradisu izoztu honen amaieran, Rongbukeko monasterio budista dago, 5.100 metrora; mundu osoan, garaiera handienean dagoen monasterioa da. Fiordland Parke Nazionala (Zeelanda Berria) Glaziarrez osaturiko munduko paisaia ederrenetako bat da honako hau. Ur-jauzi ikusgarriek, 2.000 metroko altuerako harrizko hormek eta 14 fiordo harrigarrik osatzen dute ametsetakoa dirudien ingurune hau.
Fox glaziarra (Zeelanda Berria) Westland Tai Poutini Parke Nazionalean dagoen 2.600 metroko glaziar ikusgarri honen berezitasun nabarmenena amaieran duen baso euritsu eta hezea da. Benetan harrigarria. Funningsfjørður (Danimarka) Faroe Uharteetako glaziarra mendi eta labarrez osaturiko Ipar Atlantikoko uhartedi ederra da.
Breidamerkurjokull glaziarra (Islandia) Herrialde horretako handiena den Jökulsárlón lakuaren gainean dago glaziarra. Bere edertasuna dela eta, hainbat pelikula filmatu dira paraje honetan; “Tomb Raider”, “Die Another Day” (James Bond) edota “Batman Begins”, besteak beste.
Grey glaziarra (Txile) Txiletar Patagonian ere badira glaziarrez osaturiko paradisuak, eta horietako bat Paineko Dorreen Parkea da. Ingurune horretako glaziar ezagunena Grey izenekoa da, eta izotz blokez, landaredi aberatsez eta mendi tontor ikusgarriz inguratuta dago.
Hailuogu glaziarra (Txina) Sichuan eskualdean dagoen glaziar hori itsasoaren mailatik 2.850 metrora dagoen itsas formazioa da. Munduko beste glaziar gehienekin konparatuta, latitude baxuan dago.
Athabasca glaziarra (Kanada) Kanadako Mendi Harritsuetan dago glaziar hau, Jasper Parke Nazionalaren eremuaren barnean, eta Columbia izotz eremuaren sei muturretako bat da. Mendiz, lakuz eta izotzezko errekez inguratuta dago glaziarra, eta klima-aldaketaren ondorioak pairatzen ari da, azken 125 urteetan kilometro eta erdi baino gehiago egin baitu atzera.
Perito Moreno glaziarra (Argentina) Ziurrenik horixe izango da glaziar guztietan ezagunena. Munduko 52
zortzigarren miraritzat jotzen den izotz bloke erraldoi hori Glaziarren Parke Naturaleko parte da. Parajearen xarma eta magia bisitaria aho zabalik uzteko modukoak dira.
Briksda glaziarra (Norvegia) Jostedalsbreen Parke Nazionalaren barnean dago glaziarra, eta Norvegiako erreserba natural handienetako bat da. Lehen begiratuan aho zabalik uzten duen izotzezko mingain bat da. Svinafellsjokull glaziarra (Islandia) Islandia hegoaldean dagoen glaziar honen behealdea misterio eta magiaz beterik dago. Dituen kolore ikusgarriak direla eta, “kristalezko haitzuloak” izenaz ezagutzen dira bertako izotzezko haitzuloak. Mer de Glace glaziarra (Estatu frantziarra) Mont Blanc mendiaren oinetan dagoen izotzezko itsasoa, Frantziar Alpeetan, benetan txunditzeko modukoa. 7 kilometroko luzera eta 200 metroko sakontasunarekin, Frantziako glaziarrik luzeena da honako hau. Geirangerfjord fiordoa (Norvegia) Alesund hiritik 100 kilometro ingurura dagoen fiordo ikusgarri hau Norvegiako irudi ezagunenetakoa da. Taku glaziarra (Alaska) Juneau hiriaren hego-ekialdean dagoen glaziar hau munduko lodi eta sakonena da: 1.400 metroko loditasuna eta 55 kilometroko luzera ditu. Alaskan ere, LeConte glaziarra aurki dezakegu.
53
HITZORDUAK
GENEVA (SUITZA)
Norvegia • Skrei Jaialdia • Otsaila eta apirila bitartean
Antigel jaialdia Otsailaren 1etik 16ra Laugarren urtez jarraian, Antigel Jaialdia hartuko du Genevako hiriak. Arte jaialdi horren helburua arte eszenikoak bestelako agertokietara eramatea da: bainu turkiarretara, eraikinen teilatuetara, zubien azpira, autobus geltokietara, upategietara edo eraikitze prozesuan dauden lekuetara, besteak beste. Musikaren, kirolaren eta dantzaren inguruko 47 ikuskizun antolatu dira aurtengo ediziorako, eta kartelburu nagusia Philip Glass konpositore eta piano jotzaile amerikarra izango da. Bestelako ekimen ludikoak ere izango dira jaialdiaren barnean; besteak beste, estalitako lubaki bat inauguratuko da, eta, bertan, gurpil gaineko patinajea eta koreografiak egin ahal izango dira, musikaren erritmoak jarraituz. http://www.antigel.ch/
tsaila eta apirila bitartean, bakailaoaren momentu gorena izaten da Norvegian. Asko kontsumitzen den skrei arrainaren miraria ematen da sasoi horretan. Norvegiak eta Errusiak babesten duten Barents itsasoko ur hotzetan du jatorria skrei arrainak (skrei hitzak nomada esan nahi du norvegieraz), urotan bizi eta garatzen baitira bakailao banku handienak. Urtero, urtarrilean, 4-5 urtera iritsi eta 3 kilo inguruko pisua hartzen duenean, Artikoko bakailaoak (Gadus morhua) Barents itsasoko ur hotzak utzi, eta hegoekialderantz emigratzeko beharra sentitzen du; Lofoten uharteetara, espeziearen sorlekura, hain zuzen. Zirkulu Polarreko urotan ere ura lau gradutara dagoen arren, milioika bakailaorentzat bizileku atsegina da ingurunea. Urtero egiten dituen milaka kilometroko bidaiaren ondorioz, bakailaoak ezaugarri berezi batzuk garatzen ditu, eta horiek bilakatzen dute horren jaki preziatu. Koipe gutxiko eta muskulu indartsuko arraina da, eta bere haragia zuria eta irmoa da. Batik bat karramarroak, moluskuak eta sardinzarrak jaten ditu bakailaoak Lofoten uharteetan. Arrabak egin ostean, Artikora itzultzen da. Bakailaoaren etorrera benetako festa da norvegiarrentzat, eta arrabak egiten direneko sasoia aprobetxatu nahi izaten dute horiek arrantzatzeko. Produktu hori harrapatzea Norvegiako jarduera ekonomiko garrantzitsuena da gaur egun, eta iraganean ere horixe izan zen norvegiar askoren bizibidea. Egun, skrei arraina ezinbesteko pieza da sukalde esklusibo askotan.
O
JAMAIKA Reggaearen hilabetea Otsailean «Reggae musika Jamaikaren taupada da, herrialde anitz baten imajinazio sortzaileak eraturiko musika, herrialde osoaren adierazpide nagusi bilakatu dena». Reggaeren hilabetearen aurkezpeneko pasarte bat da hori. Jamaikak duen altxor preziatuenari omenalditxo bat egiteko antolatzen da jaialdia duela zenbait urtetik, otsailero. Kontzertu, erakusketa, kaleko jaialdi eta hitzaldiak izaten dira 28 egunetan zehar; guztiak musika estilo horri lotuta, noski. Gainera, otsailaren 6ko astean, Bob Marleyren urtebetetzea ospatzen da, eta elizkizun berezia egiten dute eliza ortodoxo etiopiarrean. Horrez gain, Kingstonen dagoen Marleyren museoan, hainbat ekitaldi antolatzen dituzte. http://www.jariajamaica.com/
MICHOACÁN (MEXIKO) Mariposa Monarca • Otsailean eta martxoan Hamar zentimetro baino gutxiago neurtzen dute, baina 2.000 eta 4.500 kilometro artean egiten dituzte joanean, eta beste horrenbeste itzuleran, hibernatu ahal izateko. Mariposa Monarca Biosferaren Erreserba dute helmuga, Ameriketako Estatu Batuak eta Nichoacán
hartzen dituen eremua. Lepidopteroak bertara azaroaren 1ean eta 2an iristen badira ere, erreserba bisitatzeko unerik onena otsail eta martxoa artean izaten da, iparraldera itzuli aurretik oso aktibo egoten direlako, estaltze erritualetan. El Rosario eta Sierra Chincua dira santutegira sartzeko sarbide ohikoenak bisitarientzat, biak Michoacanen. www.visitemexico.com
erakusketak ESPLORATZAILEEN MUNDUA, “NATIONAL GEOGRAPHIC” ALDIZKARIAREN OBJEKTIBOTIK ego Poloaren konkista, Afrikaren inguruko ikerketak edota Asia koloniarrean barrena eginiko bidaietako argazkiak biltzen dituen “National Geographic” aldizkariaren erakusketa bat ikusgai da Vienako Westlicht galerian. Aurrez Europan erakutsi gabea den “The world in magazine format” erakusketa martxoaren 2ra arte bisitatu ahal izango da. Bertan, 1880tik abiatu, eta XX. mendeko 50eko hamarkadara bitartean argitaraturiko 200 argazki inguru bildu dira. Irudi gehienak XX. mendeko hasierako hamarkadetan eginiko espedizioetakoak dira; horien artean, Clifton Adams eta Herbert Ponting bezalako argazkilari entzutetsuen lanak daude. Azken hori izan zen Robert Falcon kapitainaren argazkilari ofiziala, 1910 eta 1913 artean Hego Polora egindako espedizioan. Mendi garaietako argazkilaritzan espezialista den Vittorio Sellaren lanak ere bildu dira, baita 1940ko hamarkadan lan esanguratsuak egin zituzten Wilhelm von Gloeden eta George Rodger argazkilarienak ere. http://westlicht.com/
H MARRAKEX Arte Bienala Otsailaren 26tik martxoaren 31ra Afrika iparraldean ospatzen den aurreneko jaialdi hirueleduna da, ingelesez, arabiarrez eta frantsesez egiten baita. 2005eko azaroan ospatu zen lehen aldiz, eta abangoardiako diziplina anitz ukitzen ditu: artea, bideoa, zinea, literatura, performancea eta arkitektura, besteak beste. Mundu osoko artista, zinegile, idazle eta arkitektoak batzen dituen ekimen horren helburua artearen bitartez zubiak eraikitzea da, eta diziplina desberdinak elkarrekin harremanetan jartzea, artista eta sortzaileen artean loturak sortuz. Erabat parte hartzaile eta irekia denez, proiektuak hiri guztian zehar hedatzen dira, bienalak irauten duen egunetan. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da, eta hau izango du gai nagusi: “Non gaude orain?”. www. marrakechbiennale.org
ASIA Maha Shivaratri • Otsailaren 28an “Shivaren gau handia” izenaz ere ezagutzen da jaialdia. Hinduisten komunitatea Shiva jainkoa omentzeko batzen da urtero. Hinduisten egutegiko Maagha hilabeteko 13. egunean ospatzen da egun hori, ilargi berriaren aurreko egunean; gregoriar egutegiaren arabera, otsaila eta martxoa bitartean izaten da. Baraurik eta meditatzen gau bat igaro ostean, jolas, ekimen eta jai herrikoiekin abiatzen dute egun osoko festa, nahiz eta jaialdia nahiko desberdina izaten den eskualde batetik bestera. Kondairak dioenez, ilargirik gabeko egun batean, Parvatik otoitz egin zuen, bere senarrari ezer txarrik gerta ez zekion eskatuz. Ordutik, Maha Shivaratri Eguna emakumeek beren senar eta seme-alabei zorte ona opatzeko eguna bilakatu da. Emakume ezkongabeek Shivaren antzeko senar bat aurkitzeko egiten dute otoitz, senar perfektutzat hartzen baita hura.
PAUL KLEEREN HIRU HAMARKADA, TATE MODERN MUSEOAN
ARTE DECO MUGIMENDUAREN XARMA, PARISEN
aul Klee (1879-1940) margolari alemaniar-suitzarraren 130 lan inguru ikusgai daude Londresko Tate Modern museoan. “Paul Klee: Making Visible” izenburupean, erakusketak artistaren ibilbide oparoaren errepaso sakona egiten du, kronologikoki, azken hiru hamarkadetan landu zituen lanen bidez artistaren aniztasun eta konplexutasuna agerian utziz. Lan gehienak olio eta akuarelak dira, eta Londresko arte modernoaren museo ezaguneko 17 aretotan banatuta daude. Matthew Gale erakusketaren komisarioaren esanetan, Kleeren lanaren intimitatea adieraztea da bildumaren helburua. Martxoaren 9ra arte izango da ikusgai erakusketa. http://www.tate.org.uk/visit/tate-modern
rte Nouveau mugimenduaren bihurguneak apurtu, eta forma zuzenen aldeko apustua egin zuen Art Deco mugimenduaren inguruko erakusketa inauguratu berri da Parisko Arkitekturaren Hirian, korronte estetiko haren kanonak jarraituz eraiki zuten eraikinean. “1925. Art Deco mugimenduak mundua txunditu zuenekoa” bildumaren izenburuak 2013an Parisen egindako antzeko beste erakusketa bat oroitzen du, zeinak korronte artistiko haren goreneko unea omendu baitzuen. Orotara 1.000 metro karratu inguru hartzen ditu erakusketak, eta, bertan maketak, altzariak, margolanak eta eskulturak aurki daitezke, besteak beste. Otsailaren 17ra arte izango da ikusgai. http://www.citechaillot.fr/en/
P
A
55
Horizontetik haratago Juanma Costoya
JOHN REED IRAULTZAILEEKIN BIDAIATZEN aurtzaroan familian ezagututako giro burgesean, ezerk ez zuen susmarazten 1897an AEBetako Oregon estatuan jaiotako John Reed idazle eta kazetaria mundu osoko iraultzaileentzat ikur bihurtuko zenik, 1920an, Errusiar Iraultzaren protagonista izandako boltxebike batzuen alboan, Kremlineko murruen barruan lurperatua izateraino. Bere bizitza laburrean ezaugarri izan zuen indar morala, agian, aitaren herentzia izan zuen. Izan ere, aitzindari aberatsa izanagatik, Reeden aitak ez zuen zalantzarik egin Oregoneko basoak txikitzen ari zen zur industriari aurre egiteko, erabaki horrek bere bizitzan ondorio larriak izan bazituen ere. Gaztaroan, heziketa elitista jaso zuen Reedek Harvard unibertsitate prestigiotsuan, eta, espediente akademiko distiratsua lortu ez bazuen ere, bere dohain atletikoengandik, sinpatiagatik eta bultzatu zituen unibertsitatez kanpoko ekimenegatik nabarmendu zen. Graduatu ostean, Europara merkantzia ontzi batean bidaiatuz, Londres, Paris eta Madril bisitatu zituen. AEBetara itzultzean, New Yorkeko Greenwich Village auzunean kokatu zen, eta bertako bohemiarekin irakurketak, ibilerak eta festak partekatu zituen. Han, kazetaritza AEBetan liberaltasun ekonomikoaren babespean gailendu ziren lan arloko bidegabekeriak salatzeko arma eraginkorra zela ikusi zuen. Heriotzara bitarte bidaide izango zuen bikotekidea ere han ezagutu zuen: Louise Bryant idazle feminista eta anarkista.
H
Idazle eta kazetari estatubatuarra mundu osoko iraultzaileentzat ikur bihurtu zen. Bere lanik aipagarriena “Mundua aztoratu zuten hamar egunak” liburua da.
Mexiko iraultzailea 1911n, John Reed Mexikora joan zen berriemaile berezi gisa, bertako iraultza gertutik jarraitzeko. Pancho Villaren indarrekin batera zaldiz ibili zen, Venustiano Carranza presidentearekin harremana izan zuen, eta bere patua bidaia konprometituak egitea eta idaztea zela iruditu zitzaion. Ordutik aurrera, ez zuen beste ezer egin. “Insurgent Mexico” (Mexiko iraultzailea) liburuan, Mexikoko Iraultza betikotu zuen. AEBetara itzulitakoan, “Masses” (Masak) aldizkarian idazten hasi zen; besteak beste, Upton Sinclair, Bertrand Russell, Maksin Gorki eta Pablo Picassok ere parte hartzen zuten
aldizkari horretan. Hurrengo bidaietan, Colorado eta New Jerseyn ibili zen Reed. Coloradon, Rockefeller familiaren meatzeetan jarduten zuten meatzariek beren lan-baldintzak hobetzeko egiten zuten borroka islatu zuen; borroka horretan, familiaren soldatapeko gizon armatuei aurre egin behar izaten zieten. New Jerseyn, berriz, zortzi orduko lan jardunaldiaren alde borrokan ari ziren zeta industriako grebalarien piketeekin bat egin zuen. 1914an, Europan, Lehen Mundu Gerrak eztanda egin zuenean, Reed fronteetan zehar ibili zen. Bi urte geroago, “The War in Eastern Europe” (Gerra Ekialdeko Europan) lana argitaratu zuen. Europako langileak, gobernari eta kapitalisten interesen defentsan, elkarren aurka borrokatzen ikusteak samin handia eragin zion. Bidaia berean, Errusiako hegoaldera ere joan zen, eta, bertan, tsarraren agindupeko kosakoek juduen aurka egindako pogromen lekuko izan zen. Hurrengo helmugak Bukarest, Konstantinopla, Sofia, Serbia eta Grezia izan zituen. Sobieten herrialdea Errusiako Iraultzak hasieratik liluratu zuen. Moskun, Leninekin harremanetan izan zen, eta, San Petersburgon, 1917ko urri eta azaro artean langile, soldadu eta nekazariak bildu zituen Sobieten II. Kongresuan parte hartu zuen. “Ten Days that Shook the World” lanean (Mundua aztoratu zuten hamar egunak, 1919), Errusia errepublika sozialisten batasun bihurtu izanaren eta Lehen Mundu Gerrako fronteetatik erretiratu, industriaren kontrola langileen esku utzi eta landa eremuen erreforma egitea onartzearen inguruko kontakizun kartsua egin zuen. Etxera itzultzean, AEBetako Alderdi Komunista sortu zuen. Bere herrialdean auzipetua eta espioitzat joa izan ondoren, berriz ere Moskura joan zen. Bertatik, iraultzaren inguruko berriak gertutik jarraitu zituen, Kaukason eta Itsaso Beltzean. Moskura guztiz akituta itzuli, eta handik gutxira hil zen, azken bidaian harrapatutako tifusak jota. 33 urte zituen. Pixka bat lehenago, AEBetako aldizkari batera bidalitako izkribu batean, honakoa utzi zuen idatzita: «Nire benetako etsaia herrialdeko aberastasunaren %60 baino gehiagoren jabea den biztanleriaren %2a da».
Munduko sutegiak Juanma Costoya
KOREAKO GASTRONOMIA OSASUNA MAHAIAN orearren eguneroko otorduen oinarria arroza da, normalean, barazkiekin, arrainarekin edo itsaskiekin lagunduta. Haragia ere jaten dute, baina kantitate txikietan. Otordurik sendoena eguerdikoa da, baina Europan ez bezala, ez dago lehenengo eta bigarren platerik, ez postrerik; normalean, zopa bat edo arroz-plater indibidual bat eta hari laguntzeko besteekin partekatzen diren hamaika platertxo izaten dira mahai gainean. Osagaiak, prestatzeko modua eta frijitutako platerik eza dela-eta, Koreako elikadurak beti izan du osasungarri ospea.
K
«Kimchi» Koreako plater ezagunenetako bat hartzitutako barazkiekin eginiko kimchi izenekoa da. Elikadura osasungarriaren gorakada globala dela-eta, kimchia hainbat azterlanen eta dibulgazioko lanen gaia izan da. Egoitza Seulen (Hego Korea) duen Koreako Gastronomia Akademiak dioenez, jaki hori prestatzeko ehun bat modu daude. Kimchia hartzidura laktiko bidez eskuratzen da, eta prozesuan azido laktikoa eta azido azetikoa sortzen dira. Esan genezake «jaki bizia» dela, karbohidrato eta bitamina ugari ditu, eta osasunarentzat oso mesedegarriak diren ezaugarriak dituela esan ohi da, bereziki kolesterola tratatzeko. Kimchi motak aldatu egiten dira urtaroaren eta herrialdearen latitude ezberdinen arabera. Oro har, aza txinatarrarekin prestatzen da, eta errefaua, pepinoak, piper gorri minak, baratxuriak eta tipulinak ere izaten ditu. Gazia eta mina izan ohi da. Hasieran barazkiak urte osoan zehar kontserbatu ahal izateko sortu zuten kimchia Koreako penintsulan. Uda amaieran, eta neguak baratzetako barazki barietateak agortu baino lehen, korearrek balkoietan erakusgai izan ohi dituzten tina handietan sartzen dute ondu ostean kimchia osatuko duen barazki-nahasketa. Gero eta iparralderago, eta neguak luzeagoak eta gogorragoak diren heinean, gatz eta txile gorri gutxiago erabiltzen dute. Penintsularen hegoaldean antxoa eta ganba gazituak erabiltzen dituzte hartzidura gauzatzeko.
Koreako plater ezagunenetako bat hartzitutako barazkiekin eginiko “kimchi” izenekoa da (goiko irudian). Jaki hori prestatzeko ehun bat modu daude.
Tea, pattarra eta ardoa Haragi gutxi jaten duten arren, badago osagai hori duen plater ezagunik. Bulgoi delakoa (literalki sutan eginiko haragia) edo galbia (erretako behi-saihetsak barazkiekin lagunduta) dira bi adibide. Bibimbap izenekoak ere ospe handia du; arrozarekin eta barazkiekin eginiko plater honi ere haragi zati txiki batzuk eransten dizkiote gainetik. Soja-saltsa, txirla-zopak eta tofua, lurrunetan egositako barazkiak eta algak oso ohikoak dira, Koreako mahaietan kontsumitzen dituzten te barietate amaigabeak bezain beste; arto, garagar eta arroz txigortuarekin eginikoak aurkituko ditugu, besteak beste. Edarien artean sojua nonahi aurkituko dugu; pattar hori arrozaren, gariaren, pataten edo batataren hartzidura bitartez lortzen da, eta 22º inguru izan ohi ditu. Korean bertan eginiko ardoa ere aurkituko dugu. Generikoki majuang izenarekin da ezaguna, eta Koreako eta Frantziako mahats barietateak nahastuta egiten dute. Oso ohikoa da ardoari ginseng sendabelarra eranstea. 57
liburuen TXokoA
CAMPECHEKO MAIEN KOMUNITATEAN ARAKATUZ Mayas en Campeche Hainbat egile Turner, 2013 262 orrialde. 50 euro
ampeche eskualdea munduko ekosistemarik garrantzitsuenetako bat da. Mexiko iparraldean ia hiru milioi hektarea hartzen dituen Maia Oihanaren parte da ekosistema oparo hau. Eremu honetan, hainbat aurkikuntza arkeologiko egin dituzte historian zehar, eta bertako fauna eta landaredia biziki aberatsak dira. Baina, batez ere, maia komunitate handi baten bizileku izateagatik da ezaguna Campeche. Eta, hain zuzen, eremu horretan bizi den maien komunitatearen gaineko begirada bat da liburu honek eskaintzen duena. Batik bat artearen, errituen, ospakizunen eta naturarekin loturiko praktiken ikuspuntutik aztertzen dute egileek Campecheko biztanleen ondare kultural eta soziala. Kolorezko ehun argazki, taulak, mapak eta komunitateak eskualdean duen garrantzia azpimarratzen duten testu idatziak aurki daitezke orrialdeotan. Campeche eskualdearen erdia babestuta dago, eta Biosferaren Erreserba izendapenaren jabe ere bada. Gainera, 2013an 150 urte bete ziren Campeche estatu libre eta subirano izendatu zuen dekretua izenpetu zenetik.
C
GERRAOSTEKO EMAKUMEEN AHOTSA
RIMBAUDEN BIDAIA GALDUA
AFRIKA BELTZERA BIDAIA
an biografiko eta fantasiazko bidaia-gida baten artean koka daiteke Philip Hoarek osaturiko “El mar interior” liburua. Bertan, munduko ozeanoetan barneratzen da egilea, eta itsasoa ezagutzeko gonbita egiten dio irakurleari. Gizakiaren eta naturaren historian nabigatuz, pertsonaia harrigarriak ezagutuko ditugu orrialdez orrialde: zientzialariak, tatuaturiko gerlariak, baleak, aspaldi desagertu ziren espezieak, etab. Egilearen sorleku izan zen Southampton hiritik gertu dagoen Wight uhartea eta Tasmania ezagutuko ditu irakurleak Hoareren eskutik, itsasoa goraipatzen duen lan honetan. Itsasoari erreferentzia eginez, honakoa dio egileak: «Gizakiok hain gara harroputzak, ezen etengabe bizkarra ematen diogun jaten ematen digunari».
1
946. urtean Ameriketako Estatu Batuetara helduko den neska gazte italiar bat da istorio honetako protagonista. Senarraren bila abiatuko da bertara, iparramerikar armadan lan egiten duen ofiziala berau. Ezkontidearekin elkartzera doazen beste hainbat emakumerekin egingo du bidaia itsasontzian, baina, lur hartu bezain laster, espero ez dituen gertakariak jazoko zaizkio protagonistari. Istorio guztia II. Mundu Gerrak utzitako errautsetatik altxatu ziren emakumeen ahotsaren bidez kontatzen du egileak, eta, batik bat, bizi duen garairako begirada aurreratu, moderno eta feminista duen pertsonaia baten bitartez.
H
emezortzi urte baino ez zituela, Rimbaudek atzean utzi zuen Europa. Handik hiru urtera, 1876an, India Holandarren Armadako infanterian sartu zen, eta Javara abiatu zuen. Hain zuzen ere, horixe da kontraesan eta paradoxaz beteriko artista honen bizitzako pasarterik interesgarriena, eta liburu honek aztergai duena. Rimbaudek Asiara eginiko bidaiari buruzko liburu hau osatzeko, pasarte horri loturiko guztia ikertu du Jamie James kritikari eta eleberrigileak, poetak XIX. mendean Javan igaro zituen garaiak gogora ekarriz. Ekialdeko munduak Rimbaudengan izan zuen eraginaren inguruko ikerketarekin ematen zaio amaiera lanari.
K
El mar interior Philip Hoare Ático de los libros, 2014 384 orrialde. 22,50 euro
Oh, América Marcella Olschki Periférica, 2013 190 orrialde. 16,75 euro
Rimbaud en Java Jamie James La Bestia Equilátera, 2013 160 orrialde. 17 euro
Viaje al interior de África Argazkiak: Jose Cendon Hitzaurrea: Isaac Rosa La Fábrica editorial, 2013 72 orrialde. 12,50 euro
ITSASOA BERRAURKITUZ
L
olorezko 62 argazkiz osaturiko lan honetan, Jose Cendon argazkilari galiziarrak Afrika ekialdearen eta Hegoafrikaren gaineko erradiografia sakona gauzatu du, begirada hurbil eta konprometitu batetik. Kolonbia eta Palestinan formakuntza-etapa labur bat egin ostean, Afrikarantz zuzendu zen Cendon, eta, geroztik, bertan gauzatu du bere ibilbide profesionalaren parte handiena. Sudan, Etiopia, Somalia, Kenya, Kongo, Ruanda, Burundi, Komoreak eta Hegoafrika ezagutu ditu Cendonek, bizikletaz nahiz trenez, kontinente beltzean. Aipaturiko herrialdeetan 2004 eta 2010 bitartean ateratako argazkiak biltzen ditu lan honek.
59
Gogoan hartu
OXFORD BAR EDINBURGOKO KONDAIRA BIZIA Eskoziar herrialde osoa literaturari lotuta badago, zer esanik ez Edinburgo, haren hiriburua. UNESCOren Literaturaren Hiria izateaz gain, idazle entzutetsu askoren sorleku eta bizileku ere bada hiria; J.K. Rowlingena eta Ian Rankinena, beste askoren artean. Azken horren eleberri gehienak Edinburgon girotuta daude, eta haietako protagonistak, John Rebus inspektoreak, Young Street-eko pub txiki batean du bulegoa, eta ez ohiko komisaria batean. Pub txiki hori Oxford Bar da, eta berau bisitatzen duten mitomanoek protagonista bereziaren espirituarekin bat egin nahi izaten dute bertan, baita berau sortu zuen Ian Rankinekin ere, askok eta askok; izan ere, idazlea bertatik igarotzen da, astean behin gutxienez, nahiz eta zera aitortzen duen, umiltasunez: «Zaleak, gerturatzen zaizkidanean, atsekabetuta geratzen direla uste dut, ni ez bainaiz Rebus bezain konplexu, arriskutsu eta interesgarria». Dena den, Ian Rankin ez da bere istorio eta pertsonaiak Edinburgoko pub mitiko horretan girotzen dituen idazle bakarra. Hain justu, Sydney Goodsir Smith poeta, antzerkigile eta eleberrigile eskoziarrak “Carotid Cornucopius” lanean egin zuen Oxford Bar-en aurreneko erreferentzia, 1964an. Quintin Jardinek, bere aldetik, 2009an argitaraturiko “Fatal Last Words” eleberrian, taberna horretxetan lekutu zuen Bob Skinner protagonista. Horietan ere, eskuetan zerbeza-pinta bat dutela ikusiko ditugu poliziak kasuak ikertzen eta argitzen. Oxford Bar pub gisa sortu zuten 1811n, nahiz eta 1843an gozoki-denda izan zen denboraldi batez. 1893ko urriaren 30ean, Andrew Wilson ardogile eta likoregilearen eskuetara igaro zen, eta, geroztik, tabernak tinko eutsi dio bere nortasunari. Literaturako pertsonaiek taberna mito bilakatzea lortu badute ere, pub tradizional ingelesaren esentziari eusten jakin duelako du halako erakargarritasuna, jatorrizko dekorazioa eta ezaugarriak bere horretan baitaude oraindik. 60
Taberna nahiko txikia da, eta egurrezko mahai eta aulkiak ditu. Pub eskoziar klasikoetan edan daitezkeen garagardo eta whiskiak ez dira falta bertan. Gainerakoan, txoko honek ez du beste munduko misteriorik: lasai hitz egin eta edateko leku bat baino ez da, literatura-esentziatik harago. Hori bai: gauez mukuru egoten da; beraz, esertzeko lekua ziurtatu nahi duenari garaiz joatea komeni zaio. http://www.oxfordbar.co.uk/
Q'ESWACHAKA ZUBIA PERU Zuntz begetalez egindako zubi eseki bat da Q'eswachaka, Queshuachaca izenaz ere ezagutzen dena. Peruko Cusco eskualdean dago, Quehue barrutian, ApurĂŹmac ibaiaren gainean. Inken garaian eraikitako zubia da honakoa, eta, harrigarria badirudi ere, gaur egunera arte irautea lortu du, bere zaintzarako erabili dituzten garai bateko tradizio, ohitura, teknika eta lan-sistema komunitarioei esker. UNESCOk Gizateriaren Ondare Immaterialen zerrendan jasota du zubia. Kasik jatorrizko egoera berean jarraitzen duen tankera horretako azken zubia da Q'eswachaka. Belaunaldiz belaunaldi, bost mende baino gehiagoan, zubia nahiko egoera onean mantentzea lortu dute inguruotako Huinchiri, Chaupibanda, Ccollana Quechue eta Pelcaro komunitateek. Urtero, ekainean, eskualdeko nekazariek hiru egun ematen dituzte zubiaren egoera hobetzeko lanetan; laugarren egunean, lanak bukatutzat ematean, normaltasuna berreskuratzen du zubiak, eta edonor igaro daiteke berriro bertatik. Duela 600 urtetik hona bultzatzen duten elkarlanarekin batera, dantza autoktonoen jaialdi bat ere izaten da ekaineko asteburu horretan.
Egun horietan zubiaren mantentze-lanetan jarduten duten lau komunitate horietako partaideentzat, Q'eswachaka zubia sakratua da. Hori horrela, apus (jainkotasuna) eta pachamama (ama lurra) dibinitateei baimena eskatzen diete, zeremonia baten bidez. Erritual horretan, apaiz andetar batek, kitxua hizkuntzan, otoitz egiten du, eta koka-orriak, llama baten umeki bat, koloredun artoak, kotoia, azukrea, ardoa eta zigarroak ematen ditu eskaintzan, besteak beste. Ekaineko hiru egun horietan egin beharreko esfortzua benetan gogorra izan ohi da, eta lau komunitateetako biztanle guztiek hartzen dute parte, prestaketa-lanak asteburu hori baino lehen hasita. Aurrena, zubiaren oinarri eta barandetan jartzeko Q'oya izeneko lasto mota jaso behar izaten dute herritarrek; gero, gizon, emakume nahiz umeak errekaren ertzean esertzen dira, eta orduak ematen dituzte lastoa uretan busti eta josten. Zubiak 29 metroko luzera eta 1,2 metroko zabalera du orotara. Bertatik gertu, errepide baten zati den beste zubi bat dago duela 30 urtetik hona. Horregatik da horren garrantzitsua Q'eswachaka: komunikazio-bide bakarra ez izanda ere, mendez mende mantendu delako.
LABURRaK
BILBO-AMSTERDAM HEGALDIAK, UDARAN LM konpainia holandarrak, orain Air France konpainiarekin fusionatuta dagoenak, astean bost hegaldi zuzen eskainiko ditu Bilbo eta Amsterdam artean, maiatzaren 26tik urriaren 25era. Ehun bidaiari inguru garraiatuko dituzte hegazkinek, astelehen, asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan.
K
BOLI KOSTARA SARTZEKO BISA oli Kostara sartzeko bisak aireportuan bertan eskuratu ahal izango dira aurrerantzean, afrikar kontinentearen mendebaldeko herrialde horretarako sarbidea erraztearren. Orain arte, oztopoz josita egon da herrialdean sartzeko baimena ematen duen bisa lortzeko bidea. Bisak ematen dituen SNEDAI elkartearen arduradunak adierazi duenez, herrialdean sartu nahi duenak ondorengo helbide elektronikoan egin behar du eskaera: http://www.snedai.com. Hortik aurrera, hegazkina hartu, eta aireportuan bertan jasoko du bisa. Egonaldi luzeetarako bisak 130 euro balio du, eta laburretarako bisak 70.
B
PARTEKATZEAREN ARTEA, NEW YORKEN iritarrek beraien etxe eta logelak berralokatzeko ohitura asko hedatu da azkenaldian New Yorken. Hala, etxebizitza edo logelak egun batzuetarako, hainbat asterako edota denboraldi luzeagoetarako alokatzen dituzte. Ohitura hori oso zabalduta dago munduko hiri askotan; turistei begira, batik bat. New Yorken, ordea, bizitzeko modu bat da hiritar
H
askorentzat; izan ere, alokairuen prezio altuen aurrean, jendeak ez du beste aukerarik kostuei aurre egin ahal izateko. Beste askok, hilean egun batzuetarako edo astebeterako alokatzen dute pisua, eta, bitartean, lagunen baten etxera joaten dira. Baina partekatzearen ohitura negozio ere bilakatu da dagoeneko, eta etxea edo logelak alokatzen dituztenak eta leku bila dabiltzanak harremanetan jartzeko hainbat enpresa sortu dira azken urteotan. Airbnb da enpresa ezagunenetako bat (https://www.airbnb.es/locations/ne w-york). Artisten artean, sona handiagoa du Listings Project ekimenak (http://www.listingsproject.com/ab out). Lekuak musu truk eskaintzen dituen jendea aurkitzeko, Couchsurfing da egokiena (https://www.couchsurfing.org/). Bere aldetik, lagunekin bakarrik fidatzen direnentzat, Facebook sare soziala da bitarteko erabiliena. Gainontzeko guztiek Craiglist erabiltzen dute (http://www.craigslist.org/about/sit es).
EUROPAR BATASUNAK BETOA EZARRI DIE NEPALEKO AIRE-KONPAINIEI 009an, ICAO erakundeak (International Civil Aviation Organisation) Nepaleko airekonpainia guztiak ikuskatu zituen, eta guztietan segurtasun-neurriak urratzen zirela ondorioztatu zuen. Europar Batasunak denbora darama Nepaleko aire-konpainiei presioa egiten, eta, azkenerako, betoa ezartzea erabaki du. Garraio Arduratsuaren Aldeko Batzordeko lehendakariorde Siim Kallas-ek adierazi duenez, ez dute beste aukerarik izan, eta halabeharrez hartu dute erabakia. Ondorioz, Nepaleko konpainiek ezin izango
2
dute Europar Batasuneko lurraldetatik igaro. Dena den, ez da hori ondorio larriena, orain ere ez baitzebiltzan europar lurretan barrena. Era berean, Asiatik kanpoko herrialderen batetik hegaldiak erosi dituzten mendizaleek ez dute, printzipioz, bertara joateko arazorik izango. Baina posible da aurki aseguruekin arazoak sortzea, airekonpainia askok hegaldiak aseguratzeko oztopoak jar baititzakete, betoaren ostean. Beste ondorio posible bat hegaldien prezioak asko igotzea litzakete. Ondorioz, hegaldi asko bertan behera geratuko direla aurreikusten da, eta, konpainia merkeenen kasuan, Lukla esaterako, prezioen gorakada espero da.
LURRA HARTZEAN ETA AIRERATZEAN, GAILU ELEKTRONIKOAK MARTXAN egazkinak aireratzean eta lurreratzean tabletak, smartphoneak eta bestelako gailu elektronikoak erabiltzea onartu du Europar Batasunak, gailuok “hegazkin modalitatean� aktibatuta badaude betiere. Debeku horren amaierak ez du tamaina handiagoko tresna elektronikoentzat balioko; hala, ordenagailu eramangarriak ezin izango dira une horretan piztuta eduki, eta, segurtasun arrazoiengatik, eskuko ekipajearen lekuan gordeta eraman beharko dira. Orain, aire-konpainia bakoitzak bere egin beharko du neurria. Momentuz, British Airways eta Vueling izan dira arautegia aplikatzen lehenengoak. Hurrengo urratsa 3G eta 4G teknologiarekin zerikusia duten konexio telefonikoen ingurukoa izango da. Era berean, eskuko ekipajearen eta likidoen inguruan arau berri bat onartuko dute aurki.
H
DETROIT ETXEAK DOAN IDAZLE HASIBERRIENTZAT Idaztea gustuko baduzu eta zure ibilbide literarioa abian jarri nahian bazabiltza, ez duzu zertan New Yorkera joan eta poltsikoa hustu. Bertatik ez oso urruti, Detroit hiria izan daiteke zure helmuga; izan ere, idazle hasiberriei etxebizitzak eskaintzen hasi dira, abandonatuta dagoen auzo bat idazleen kolonia bilakatzeko helburuarekin. Write-A-House izeneko elkartea da ekimen hori abian jarri duena. Deialdiaren bitartez, idazleak, kazetariak eta poetak erakarri nahi dituzte krisiak bete-betean kolpatu duen autoen hiri mitikora. Eta eskaintzen dutena ez da muzin egiteko modukoa: idazleek etxe bat eskuratuko dute, betirako, doan, eta, trukean, irakurketa publikoak egin, blog kolektiboetan parte hartu edota etorkizuneko idazleen komunitatean parte hartu beharko dute.
Beren talentua agerian uzteko gai diren idazle hasiberriak bilatzen ari dira ekimenerako. Diru-sarrera baxuak dituzten eta Detroiten gutxienez bi urtez bizitzeko prest dauden idazleek izango dute lehentasuna. Denbora tarte horretan, beren lana burutzeagatik, etxebizitza jasoko dute trukean, eta ez dute alokairurik ordaindu beharko; gastuak eta zergak baino ez. Hitzarturiko baldintzak bi urteko epean zuzen betetzen badituzte, etxebizitza haien eskuetara igaroko da zuzenean, eta sortzaileen auzoko bizilagun bilakatuko dira. Krisiak astindutako hiria Detroiteko artisten komunitateak begi onez hartu du ekimena, testuinguru ekonomiko zailean halako iniziatiba berritzaileak aurrera eraman behar direla iritzita. Adierazle ugari ditu Detroitek bizi duen hondamen ekonomikoak; horietako bat, hauxe: udalak, porrot ekonomikoari aurre egiteko, Arte Institutuko artelan onenak saltzeko hartu duen erabakia. Erabaki horrek kontrako iritzi ugari sortu ditu, eta bestelako irtenbideak agertu dira; Write-A-Housek proposatzen duena, besteak beste. Egia esan, Detroiten badute kezkatzeko motiborik: hiriaren egoera ekonomikoa benetan kezkagarria da, eta pentsioak eta bestelako prestazio sozialak kolokan jarri dira azkenaldian. Hori gutxi balitz, gaur egun hirian 78.000 etxebizitza inguru daude hutsik; horietatik 38.000, egoera kaskarrean. Testuinguru zail horretan, Write-A-House taldeak kulturan oinarrituriko berreskuratzea bultzatu nahi du, baina, kasu honetan, autoak albo batera utziz, eta imajinazioa eta literatura bultzatuz. http://writeahouse.org/
Detroiten, gaur egun, 78.000 etxebizitza daude hutsik; horietatik 38.000, egoera kezkagarrian. Ekimen honen bidez, Write-A-House elkarteak abandonaturiko auzo bat idazleen kolonia bilakatu nahi du.
63