7h67

Page 1

SPITSBERGEN Zirkulu Artikotik harago, izotz gainean ibiltzen • bohemia Hiru bainuetxe-hiri ezagunenak • ERRUMANIA Europako azken altxorra

BIDAIA ALDIZKARIA

Cook Uharteak GUTXIEN ESPLORATUTAKO POLINESIA


Orain harpidetuz gero «Guía de la Costa Vasca» liburua jasoko duzu

BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT

Azaleko argazkia: Getty Images

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

Urteko harpidetza: Hego Euskal Herrian: 15 € • Ipar Euskal Herrian: 25 € Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 € Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara: Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH) Izena Helbidea Posta kodea Herrialdea NAN Bankua

Herria Telefonoa E-posta Txartelaren jabea

Nahiago izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu zazpihaizetara@astero.net helbidera, kupoian azaltzen diren datuekin edo web orrian (www.zazpihaizetara.com) sar zaitezke eta harpidetzeko formularioa bete dezakezu.

Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO) datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.


aurkibidea 04

MUNDUARI BEGIRADA Newhaven-eko faroa, itsasoaren indarraren lekukoa.

6

ErreportaJEak 6

COOK ISLAND Altxor ikusgarriak dira Hawaii eta Zeelanda Berria artean sakabanaturik dauden Polinesiako uharteak

16

TXEKIAR ERREPUBLIKA Karlovy Vary, Mariánské Láznê eta Frantiskovy Lázne, Bohemia eskualdeko hiru bainuetxe-hiri ezagunenak

24

SPITSBERGEN Iparburutik gertu, Svalbard uhartediko glaziarretan ibiltzearen aparteko esperientzia

34

COLONIA DEL SACRAMENTO Uruguaiko Rio de la Plata ertzean dagoen herri kolonial hau bisitatzea Historian atzera egitea da

40

ERRUMANIA Europako sortaldeko muturrean iraganari helduta dagoen azken altxorretako bat

48

GORÉE Esklabotzaren eta giza esplotazioaren ankerkeriaren lekuko da Atlantikoaren erdian dagoen uharte senegaldar hau

40

24 48

Bidelaguna 52

Proposamen tematikoa «Concept Store» ezagunenak

56

Horizontetik haratago Howard Carter

57

Munduko sutegiak Gorgiako sukaldaritza

60

gogoan hartu Apollo Theater, New York Wilhelmshöhe parkea, Kassel

34

16 3


ITSASOAREN INDARRA

I

tsasoa protagonista izan dugu otsailean. Ipar Atlantikoa gogotik astindu dute itsas denboraleek eta, hainbat irudi ikusgarri utzi badizkigute ere, zenbait lekutan, kalteak eta ondorioak ez dira gutxiagorako izan. Itsasoak bere alderik krudelena erakutsi digu oraingoan. Dena den, zaila suertatzen da bere edertasun eta botere hipnotikoari begirik kentzea. Irudian, olatu erraldoi bat, Newhaven-eko faroaren kontra, Ingalaterra hegoaldean. Denboraleak utzitako irudi bat baino ez da, beste askoren artean.

Argazkia: Glyn Kirk

4


Munduari begirada


HEGOALDEKO ITSASOETAKO PARADISUA Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo

Cook Island



COOK ISLAND

Cook Uharteak Hegoaldeko Itsasoetan barrena sakabanatutako uharte sorta bat baino gehiago dira. Hondar zuriko eta ur turkesako hondartzak, urpekaritzarako egokitasuna, esploratu gabeko oihanak eta, hori gutxi balitz, egiazko eta irudimenezko Polinesia gogoraraziko dizuen musika jainkotiarra.

Eskuinean, goian, aktore bat turistei Polinesiako antzinako ohiturak erakusten. Behean, Tangaroa jainkoa irudikatzen duen egurrezko tailua, Aitutakin. Orrialde honetan, gazte batzuk Avaruako merkatuan, Rarotonga uhartean.

ook uhartedia osatzen duten 15 uharteak Hego Ozeano Barean daude, Hawaii eta Zeelanda Berria artean. 1.800.000 kilometro koadro ur eta bakarrik 240 kilometro koadro lur hartzen ditu. Biztanleetan gehienak nazioarteko aireportua dagoen Rarotonga uhartean bizi dira. Uhartedia bi uharte multzotan banatu daiteke. Iparrekoak hobezinak dira esploratzaileentzat eta abenturazaleentzat, dauden 6 atoloiak ia esploratu gabeak direlako. Horietako bat da Suwarrow; hau da, Robert Louis Stevensonen alegiazko “Altxorraren uhartea�. Hala ere, gaurkoan, hegokoei erreparatuko diegu, Rarotonga, Aitutaki eta Atiu uharteei, beraz. Turismoa biltzen da horietan, baina masifikaziorik gabe, baizik eta alderantziz. Uharteon abantailetako bat da oraindik ez dituztela beste batzuk bezainbeste ustiatu eta, ondorioz, gune birjin asko dagoela; alegia, Polinesiak iradokitzen duen guztia aurkituko dugu, baina merkeago. Gustu eta aurrekontu guztietarako hotelak daude; konplexu turistikoak, txaletak eta boutique hotelak, baina baita diru-zorro txikiagoko bidaiarientzako guest houseak ere; esaterako, otordu on batek 50 NZD balio du (30 euro). Paisaiak hain dira askotarikoak, bidaiari-profil orok aurkituko duela zer egin Cook Uharteetan. Abenturazaleak Rarontonga barnealdera joan daitezke quadean edo 4x4koan, edo, bestela, trekkingean aritu, eta Atiu uhartera jo, ekoturismoa egiteko. Aldiz, egun batzuez munduaz ahazteko eta atseden hartzeko txoko bat nahi duenak, uharteetan asko diren hondartza ederretan non etzan aurkituko du.

C

Rarotonga, Cooketako hiriburu Rarotongan hasiko dugu bidaia, uhartediko uharte nagusian. Cooketako uharte handiena da, baita puntu garaiena dagoena ere, eta erliebe irregularra du. Landa8

redia tropikala eta azpitropikala aurkituko duzue nahinon, sasitza sarri eta iraunkorra, batez ere. Rarotongak 32 kilometroko zirkunferentzia du, eta sakonera txikiko urmael turkesa bat inguru osoan, arrain tropikaletan islatzen diren eguzki-izpiek koloreztatua. Nakarrezko hondar-zerrenda zuria palmondoz beteta dago, eta koralezko arrezifean lehertzen diren olatuek xuxurlaka bezala egiten diete arrantzaleei, kanabera botatzeko. Bi dira uhartea zeharkatzen duten bideak; lehena, Ara Tapu, kostaldekoa, eta bigarrena, Ara Metua, barnealdeko sigi-sagatsua. Avarua da Rarotongako herrietako bat, hala nola Cooketako hiriburua. Leku xarmangarria da izan, Hegoaldeko Itsasoetako eleberrietan aurkitu ohi ditzakegun horietakoa. Bertan, larunbatero egiten da Punanga Nuiko azoka. Goizean goizetik bertaratzen dira herritarrak pagotxen bila, baina baita fruta eta barazki freskoak erostera ere. Askotariko salmahaiak aurkituko ditugu, are maorien tatuaia klasikoa egiteko aukera eskaintzen dutenak ere. Giro adeitsu eta lasaieko azoka da, janari-salguneak ere badituena, tokiko gutiziak erosi eta zokomiran ari garela dastatzeko aproposak. Avaruako azoka leku bikaina da noni-zukua erosteko; Cook Uharteetako jatorrizko bizkorgarri naturala. Ekialdeko zientzialariek eta mendebaldeko elikaduraadituek zein osasun-profesionalek besozabalik hartu dute edabea, noni-fruituaren onura apartez jabetu baitira azken urteetan; hori bai, polinesiarrek mendeak daramatzate zuku hori erabiltzen bertako sendabide holistikoetan. Uhartean nahitaez bisitatu beharreko beste leku bat da Highland Paradise Village Cultural delakoa. Cook Uharteetako kulturaren bilakaerak ez du etenik eta aipatutako lekuan misiolarien aurreko garaian uhartearen ezaugarri ziren magia eta arima babesten dituzte.



COOK ISLAND

Lerroon azpian, One Foot uharteko hondartza batean, zuhaitzetik kokoak jasotzen. Alboan, goian, Aitutaki uhartea, Ozeano Bare osoko urmaelik ederrena. Azpian, Rarotonga uhartean, urpekaritzaz gozatzen.

Zentroa bisitatzea modu bikaina da Rarotongako arbasoen erritu sakratuak eta ohiturak ezagutzeko. Marae (maorien elkargunea) tradizionala da, lorategi ederren erdian kokatua, eta urmaelerako bista paregabeak dituena. Hain zuzen ere, Are Karioa (Kultura-entretenimendurako aretoa) bista ikusgarri horiek aprobetxatzeko diseinatuta dago, eta ikuskizun bikainen eszenatokia da; dantza sentsualen eta danborren emanaldia Hegoaldeko Itsasoetako onenetako bat omen da. Cook Uharteak leku berdingabea dira urpekaritzan egiteko. Urpeko betaurrekoak aski dira itsas bizitza harrigarriaz ohartzeko. Dena dela, egiaz nahi duzuena turkesaren mila tonuetan murgiltzea bada, Rarotongan urpekaritza-zentro asko dago, maila guztietarako ur-

peraldiak eskaintzen dituztenak. Uhartedia inguratzen duen ozeanoaren berezko ederra are gehiago ederragotzen du Cook Uharteek ingurunearekin hartutako konpromisoak. Horren erakusle da Cookek herrialde bakar bati lotutako munduko itsas erreserba handiena eratu izana. Ozeano zerrenda zabala da, 1.065 milioi kilometro koadrokoa, barne hartzen dituena atoloi urrunak, koralezko arrezifez inguratutako uharte bolkanikoak eta basabizitza; baleak, manta-arraiak eta marrazoak, desagertzeko arriskuan dauden espezieak barne. Uhartearen barnealde bolkaniko malkartsua ezagutu nahi izanez gero, Pa jaunarengana jotzea bezalakorik ez dago; karisma handiko gidaria da, argitalpen askoren arabera ÂŤHego Ozeano Bareko eskarmenta-


tuena» dena. Oinutsik ibili ohi da, urrats erraldoiak emanez, ia bilutsik, lore polinesiarrak eta rastafari estiloko txirikorda bikainak dituela. Berak dioenez, mendiarekiko harremana lau urte zituela hasi zuen, amonak sendagai tradizionalak egiteko hosto eta belar bila bidaltzen baitzuen. Horrela, garai bateko ezagutzak belaunaldiz-belaunaldi iraun du gaurdaino. Oharkabean, sendagai tradizionaletan aditu bihurtu da eta dagoeneko 3.500 bisitari baino gehiago gidatu ditu uharteko barnealdean zehar. Atiu, uharterik basatiena Cook kapitainak, bere izena du uhartediak, ez zuen uharteak airetik ikusteko pribilegioa izan. Rarotongan

eta Aitutakin egon gabe hil zen. Tahitik itzultzean, galdu eta Atiura iritsi zen, uhartediko hirugarren uharte handiena eta, ziur aski, basatiena denera. Aitutaki paradisua bada, Atiu (569 biztanle) antigoaleko Polinesia da. Hondartza azpimarragarririk ez dago, eta daudenak hondar grisekoak dira, jatorri bolkanikoagatik. Hegaztiak eta leizez betetako arrezifeak dira bertako ondarea. Turismorik ia ez dagoenez, ez dago konplexu turistikorik; denek elkar ezagutzen dutela irudituko zaio kanpotarrari. Atiuri txorien irla ere esaten zaio. Gogor jotzen du itsasoak inguru hartan, eta leizez betetako kostertza zizelkatu du. Leizeotan kopeka txoriñoak dabiltza hara-hona; saguzarrek bezala, hauek ere so-

DATU PRAKTIKOAK NOLA IRITSI Itsas bidaldiren bat izan ezik, lotura bakarra Aucklandeko eta Papeeteko hegaldiak dira, baita Rarotongaren eta Los Angelesen arteko Air New Zealanden (www.airnewzealand.es) asteroko lotura zuzena ere. Los Angelesetik, oraingoz, konpainia bakar batek eskaintzen ditu Cooketarako hegaldiak; Air New Zealandek, alegia.

MONETA Cook Uharteetako dolarra da bertako moneta, baina, Zeelanda Berriko dolarra (NZD) erabili ohi da. Biek balio bera dute. 1 EUR = 1,66 NZD, gutxi gorabehera. Rarotongan ahalik eta diru-kopuru handiena trukatzea komeni da. Visa, Mastercard, Diners Club eta American Express kreditutxartelak, baita bidaia-txekeak ere, arazorik gabe onartzen dira establezimendu gehienetan. Kutxazain automatiko gutxi dago.

BERTAN MUGITZEA Mugitzeko modurik aproposena motorra da. Uharte batzuetan autoa alokatzeko aukera badago. Kasu bietan bertako baimen-agiria behar da. Lortzeko, jatorrizko herrialdeko baimena aurkeztu behar zaio poliziari, Avaruan (10 NZD). Dena dela, distantziak laburrak direnez, bizikleta ere oso da egokia. Rarotongan eta Atiun taxiak kontratatu daitezke, aldez aurretik erreserbatuta. Ez dago taximetrorik; hau da, egin beharreko bidearen prezioa hasieran negoziatu behar da. Air Rarotonga hegazkin-konpainiaren bidez joan zaitezkete uharte batetik bestera.

NOIZ BIDAIATU Uharteetako eguraldia eguzkitsua eta atsegina da. Hilabete lehorrenak apiril eta azaro artekoak dira; batez besteko tenperatura 26º C-koa da. Sasoirik hezeena abendu eta martxo artekoa da, eta 22º C eta 29º C artekoak izaten dira tenperaturak. 11



Rarotonga Cook uharteetako handiena da, baita puntu garaienean dagoena ere. Orrialde honetan ikusten den eran, urmael turkesa bat du inguru osoan, arrain tropikaletan islatzen diren eguzki-izpiek koloreztatua.

13



narra darabilte ilunpean hegan egiteko. Leize horietako askok pasabideak eta egoitzak dituzte, itsasoraino heltzen direnak edota bainatzeko moduko putzuak eratzen direnak. Aspalditik landu izan da kafea uhartean. Egun, Atiu Coffee Factoryk 39 hektarea lur lantzen ditu eta 4,5 tona kafe-ale ekoizten ditu, uharteetan nahiz kanpoan saltzen direnak, hein handi batean, online salmentaren bidez. Aitutaki, egiazko paradisua Hegoaldeko Itsasoetako uharterik ederrena dela esaten da. Uharte nagusia jatorri bolkanikokoa da, eta bertan dago 124 metroko garaiera duen Maungapu mendia. Uhartea inguratzen duen 45 kilometroko perimetroko hirukia inor gabeko koralezko hamabi uhartexkaz edo motusez osatuta dago; Ozeano Bare osoko urmaelik ederrena apaintzen duen perlazko lepoko baten gisakoa da. 50 kilometro koadro besterik ez ditu urmaelak, eta hiru metroko sakonera. Tropikoko eguzki-argiaren efektuz, kolorez aldatzen da egunean zehar, tonu berdexka batetik bestera eginez. Ur epel horiek, ez dira sekula 22ยบ C-tik jaisten, koral-arrain txikiz eta urmaelaren hondoan hazten diren eta 200 kg har ditzaketen txirla erraldoiz beteta daude. Uharteko aztarnak ezagutzeko modu bat Aitutaki Punarei Culture Tours-era jotzea da. Bertaratzen direnek kultura zahar honi buruzko den-dena ikas deza-

kete; mitoak, kondairak eta Cooketako arbasoen tradizioak. Tour hori, bistan da, modu bikaina da Aitutakiko biztanleen historia, usadioak, artea eta sinesmenak ezagutzeko. Ibilbidea amaitzeko, ospakizun tradizionala (umu kai) eskainiko digute; bertan hazitako produktuekin prestatutako jakiak, lurpeko labean eginak. Era berean, kristautasuna iritsi aurreko leku historiko bat bisitatuko dugu, harri sakratuz osatua. One Foot Island da Aitutakiko uharte txikiena. Tapuaetai da bertakoentzat, eta atoloia osatzen duten 22 uharteetako bat da. Uharte nagusitik itsasontzia hartuta baino ezin da bertaratu. Bista paregabeak ditu eta, etxola txiki batean, turistei uhartearen zigilua ipintzen diete pasaportean; oinatz bat, alegia. Hain da ederra, Australiako hondartzarik bikainena izendatu zutela 2008ko ekainean Sydneyen egindako World Travel Awards-etan. Ez da inor bizi uhartean, baina artisauen lanak erosi daitezke bertako dendatxo batean. Bertako hondartzak hondar zurikoak dira eta ura garden-gardena da. Urpekarien paradisua ez ezik, eguzkiaz eta hondartzaz gozatu nahi dutenena ere bada. Paradisu lurtarrari agur esateko modu onena da, bai horixe.

Ezkerrean, goian, bikote bat motozikletan, horixe da eta uharteetan mugitzeko erarik praktikoena. Beste bi irudietan, hotelak eta hondartzak, txoko hauetako ilunabarraz gozatzeko lekurik onenak.

COOK ISLAND 15



Bohemia

Testua: Maribel Herruzo Argazkiak: Oscar Elias

HIRU BAINUETXE-HIRI EZAGUNENAK


BOHEMIA

Hiru dira Europa ekialdeko triangelu termal ezagunenaren erpinak: Bohemia eskualdeko hiru bainuetxe-hiri, arkitektura barrokoaren eta neoklasikoaren hiru bitxi, hiru hiri sendagarri. Karlovy Vary, Mariánské Láznê eta Frantiskovy Lázne dira, hirurek ere ura dutenak ardatz.

Mariánske Lázne da hiru bainuetxehirietan gazteena, eta ezezagunena, baita ur termaletan aberatsena ere. Gainera, leku benetan atsegin ugari ditu, orrialde honetan ageri den parkea, adibidez. Ohikoa da arratsero oinezkoak edo kirolariak ikustea bertan.

rri asko baino gehiago erabili dira atsotitzen eta aipuen bildumak egiteko. Tartean, Giacomo Leopardi poeta eta erudituari egotzitako hauxe: «Lastima da gero ura edatea ez izatea bekatu. Bekatu balitz, hori gozamena!» Triangeluko bainuetxe-hiri ospetsuena den Karlovy Varyko iturriei darien urak hori besterik ez du falta; alegia, bekatu izatearen magia. Gainerakoan, den-dena du. Bai duela 656 urte sortutako Karlovy Varyko urak, bai Mariánské Láznê eta Frantiskovy Lázne aldameneko hirietakoak. Errazago iruditzen bazaizue, dei itzazue Carlsbad, Marienbad eta Franzensbad, alemaniarrek bezala. Hiru hiriok ura dute maite, bizitza zor diote, ura dutenez ardatz. Beste leku batzuek petrolioa dute, mineralak, harribitxiak, urrea, zer dakit nik. Hemen, baina, ura horiek guztiak baino preziatuagoa da. Aberastasun-iturri da osasunbide bezainbat. Eta 120 kilometrora baizik ez dago hiri erromantikoen ama: Praga.

O


Hungaria mugakidearen baimenarekin, bainuetxetan ez dago herrialde hoberik, uren propietate mineromedizinalak eta hobi peloideak direla eta; alegia, uraren osagai mineralak onuragarriak dira hainbat nahasmenduri (diabetesa edo kolesterola), digestioondoezi, disfuntzio kardiobaskularri eta artikulazioetako arazori aurre egiteko, edateko hartzeaz gain, lohi-enplastuetarako edo lohi-bainuetarako ere erabiltzen delako. Alferrikakoa da uraren ibilguari jarraitzea, baldin eta ur-bilatzaileak ez bagara, lurpetik doalako. Karlovy Vary, hiri senideak bezala, akuifero handi baten gainean kokatuta dago, laurogei iturbegi, alajaina, darizkiona. Batzuek ur hotza ematen dute, beste batzuekin arrautza egosiko genuke minutu gutxitan. Badira edangarriak, baita duten sufre-kopuruagatik edan ezin direnak ere. Eta, jakina, gaitzak sendatzeko mineralak dituztenak. Pentsa liteke akuiferoa Babelgo dorre moduko bat dela,

iturbegi bakoitzak bere mintzaira duena. Putzuak asko diren arren, Karlovy Varyn, dozena bat besterik ez dira erabiltzen sendabide gisa. Denetan izarra Irakinarazlea deitua da, Vřídlo, txekieraz. Geiser honen ura 72º C-ko tenperaturan irteten da, 2.000 litro minutuko emanez; aski, hiriko bainuetxe guztiak hornitzeko. Iturri bisitatuenetako bat da eta 1970eko hamarkadan eraikitako galeria beiraztatu baten barruan dago. Esaten denez, Karlos IV. enperadoreak, Pragako Moldava ibaiaren zubiari izena ematen dionak, aurkitu zuen iturbegia 1370ean (Karlovy Varyk Karlosen termak esan nahi du). Eta iturbegiaren urek belauna sendatu ziotenez, inguruan gaztelu bat eraikitzea agindu zuen. Kondaira izan, egia izan, uraren sukarra ez da gaur goizeko kontua; erraz antzemango dio bisitariak, aberastasun busti horren inguruko arkitekturari erreparatuz gero. Urte asko dira basoz inguratutako hiru hiriok garaiko glamourraren gune nagusi zirela, Beethoven,

19


BOHEMIA

Karlovy Vary herrian putzuak ugariak diren arren, denetan izarra lerroon gaineko Vřídlo da. Geyser honen ura 72º C-ko tenperaturan irteten da, eta minutuko 2.000 litro ur ematen ditu.

20

Liszt, Chopin, Goethe, Tolstoi, Turgueniev, Sigmund Freud eta are Karl Marx ere bertaratzen zirenez. Hiriaren garrantziaren seinale dira aipatutako musikariek bertan emandako musika klasikoko kontzertuak, baina baita Paganinik, Carusok, Vivaldik, Dvorakek edota Wagnerrek emandakoak ere. Kapitala idatzi zuenak defendatutako langileek ezin izan zuten paradisu urtar honetaz gozatu, harik eta, Eslovakiarekin bat eginda, herrialdea komunismora bihurtu zen arte. Hala, burgesak eta nobleak besterik ez zihoazen lekua, bat-batean, langilez eta erretiratuz bete zen –baita bloke sobietarreko funtzionarioz ere–, Estatuak egonaldiaren zati bat diruz lagunduta. Kapitalismoa itzuli zenean, baina, diru-laguntzak kendu zituzten, eta, orain, txekiarrez gain, batik-bat alemaniarrak, arabiarrak eta errusiarrak joaten dira. Azken horiek bezero finak direnaz ohartuko gara kaleetako eta saltokietako idazki zirilikoekin, hiri osorako bistak dituen Done Petriren eta Done Pauloren eliza errusiar ortodoxoarekin eta Karlovy Varyko aireportu txikira iristen diren Moskutiko zuzeneko hegaldiekin. Zinema-jaialdia Leku guztietan gertatzen den eran, neguan jende edadetuagoa topatuko dugu. Hori bai, urtean zehar, erabiltzaileen profila ez da hain zehazterraza. Hiriko tonu argiko kale barroko eta neoklasikoetan –eraikin gehienak XVIII. eta XIX. mendekoak dira, hiriak sona hartu zuen garaikoak– ohikoa da arratsero oinezkoak ikustea albornoza edo kirol-arropa jantzita, eta eskuan portzelanazko pitxartxo bat daramatela, dagokien iturrian urez betetzeko. Norberak hautatzen du nozitzen duen gaitzak tratatzeko unea, argi dago, baina leku paregabe honetaz ahal adina gozatzeko bi urte-sasoi bereizi behar dira: udazkena, hiru hiriok biltzen dituzten basoen kolore-festa miresteko; eta uztaila, Nazioarteko Zinema Jaialdiarekin bat egiteko. Jaialdia 1946an sortu zen, eta Europako beste jaialdi batzuk bezain ospetsua ez den arren, eta zinema-estilo gogokoena gorabehera, hirira udan joanez gero, ez litzateke harritzekoa pitxarra urez betetzeko ilaran Jude Law, Sharon Stone, John Malkovich edo Robert de Niro topatzea. Jaialdiaren gune nagusia Thermal Spa Hotela da, denetariko iritziak sorrarazten dituena; izan ere, batzuentzat abangoardiako arkitektura dena, beste batzuentzat gogora ekarri nahi ez duten iragan aldi bateko erlikia zentzugabea besterik ez da. Hamabost solairuko zementu grisezko eraikintzarra irizten diote, eta bi alde on ikusten dizkiote: ur termaleko igerilekua eta bertan ostatu hartuz gero, leihotik begiratzean, ez duzula ikusiko. Pinguinoa desertuan, hori dirudi hotelak –alde zaharrean kokatua, hiria zeharkatzen duen Tepla ibairen ertz batean–, Carlsbadeko eraikinen zilueta leun eta krema kolorekoa nabarmen urratzen duela. Zinema Jaialdiaren egoitza nagusia da, baina izarrek beste hotel batzuetan hartzen dute ostatu, Grandhotel Puppen, kasu. XVIII. mendean


Mariรกnske Lรกzne mimo handiz egituratu zuten XIX. mende hasieran, Teplako monasterioko abadeak hainbat arkitektori iturrien eta iturbegien inguruko eremu basa hura leku atsegin bihurtzeko egindako enkarguaren harira, parkeak, lorategiak, kolomadiak, jauregiak eta pabilioiak nahi zituenez. Irudian hiriko kolomadia.

21


inauguratutako ostatu ezaguneko maindireen artean ibiliak dira aristokrata eta artista ez gutxi, besteak beste, Pedro I. Handia tsarra, Goethe, Kafka, Claudia Cardinale, Greogory Peck, Milos Forman, baita Bond, James Bond bera ere, Casino Royale hartako saltsatan, nahiz eta filmean hotelari Splendide esan. Baina itzul gaitezen Goetherengana. Idazle alemaniar itzaltsuak denboraldi luzeak igaro zituen hirian; horren lekukotza, hemen estatua bat, hor museoa, han hotela, denak ere bere omenezkoak. Sonatua da, halaber, Ulrikerekin hartutako desengainua. 17 urteko neskatoarekin maitemindu zen Goethe, nerabeak legez enamoratu, 72 urte zituela. 1823 urtea zen eta hirurogeita hamar urtetik gorako idazleak ezkontza-eskea egin zion Ulrikeri Karlovy Varyn. Neskatoak ezetz esan zion eta Goethek hiritik betiko joatea erabaki zuen. Desengainuari esker idatzi zuen “Marienbadeko elegia”, diotenez Weimar jaioterrirako bidaian. Ziur aski, ez zen bere asmoa, baina liburuak are gehiago famatu zuen hiria, marketinga inoren ahotan ez zebilen garaian. Ahizpa txikiak Karlovy Vary baino txikiagoa eta lasaiagoa da Mariánske Lázne, baina ur termaletan ere aberatsa da. Ur mineralen berrogeita hamar iturbegi baino gehiago ditu, batez ere, giltzurrunerako, digestio-aparaturako, arnasbideetako eta azaleko gaitzetarako aproposak direnak. Karlovy Varyk zinema-jaialdia duen eran, hemen, Chopinen omenezko musika-jaialdia antolatzen da, bertan izandako bisitari ospetsuenetako bat denez. Mariánske Lázne, hiru bainuetxe-hirietan gazteena, mimo

handiz egituratu zuten XIX. mende hasieran, Teplako monasterioko abadeak hainbat arkitektori –haietako bat paisajista zen– iturrien eta iturbegien inguruko eremu basa hura leku atsegin bihurtzeko egindako enkarguaren harira, parkeak, lorategiak, kolomadiak, jauregiak eta pabilioiak nahi zituenez. Esan eta egin, eta gaur arte ia batere ez da aldatu, koloreei ere eusten diela, horia eta zuria, Slavkosky basoaren berdearekin bat etorriz. Bainuetxea sarri bisitatzen zuen Ingalaterrako Eduardo VII.ak, eta bertan hartu zuten ostatu Mark Twainek, Henrik Ibsenek, Johann Straussek eta Thomas Alba Edisonek ere, besteak beste. Ahizpa nagusitik berrogeita hamar kilometrora dago, hiru ordu laurden eskasera, errepidez. Hirugarren erpina Frantiskovy Lázne da, Mariánske Láznetik 40 kilometrora dagoena. Hiruetan ezezagunena da, eta, horregatik, lasaiena. Bainuetxea 1793an sortu zen arren, iturrien sendatzeko ahalmena denbora denbora denetik ezagutzen zuten handik gertuko Cheb hiriko biztanleek. Hiri txiki eta eder honen alde zaharra, estilo germaniarrekoa bohemiarrekoa baino gehiago, zein ondo kontserbatuta dagoen ikustea harritzekoa da; nahitaez bisitatu behar da maitagarrien ipuinetakoa dirudien gaztelua. Jende batek osteratxo baten aitzakian egiten du hiru hiriotako edozeinetarako bidea, oroigarriren bat-edo erosteko, eta hurrengo bisitalekura laster batean salto egiteko. Ez dakite ondo zer galtzen duten.

BOHEMIA

Hiri senideak bezala, Karlovy Vary akuifero handi baten gainean kokatuta dago eta laurogei iturbegi ditu. Lerroon gainean, gizonezko bat Vřídlo iturritik ura edaten. Eskuinean, hiriaren panoramika. Ezkerrean, Mariánské Lázne herriko kolomadi bat.




Testua eta Argazkiak: Xabier Ba単uelos

Spitsbergen

IZOTZ IBAIAK ZIRKULU ARTIKOTIK HARAGO


SPITSBERGEN

Iparburutik gertu-gertu, Svalbard uharteko glaziarrek erretiratzen ari den izotz baten presentzia irmoa inposatzen dute. Horien gainean ibiltzea aparteko esperientzia bat da: hotzak iragana arrastatzen du; eguzkiak, urdinek eta zuriek urarekin jolasten dute ur-jariatze eta urmaeletan; eta arrakala handiek infernu izoztuarekin mehatxatzen dute.

Artxipelagoko uhar izozturik ikusgarriena ez den arren, lerroon gaineko Longyearbyen glaziarrez beteriko lurralde bateko sarbidea da. Bertako lur malkartsuak izozturiko paisaian barrena ibilbideak egiteko aukera eskaintzen du. Goian, Longyearbyen herriaren panoramika. Eskuinean, Esmarkbreen glaziarra.

26


iotenez, inuitek zuriaren tonalitate ugari bereiz ditzakete, bai eta kolore baten, eta harrapakin edo harrapakari baten kamuflajea traizionatzen duten formen ùabardurak ere, eta gai dira iparraldeko infinitu izoztuetan orientatu eta bizirauteko. Gu gauden tokian ez dago inuitik; benetan, ez dago ia giza populaziorik. Bi mila aitzindari moderno besterik ez, natura latz baina politenetan politenean bizitzera ausartzen direnak. Ez dago eskimalik, bai ordea zuririk, zirkulu polar artikoak mugatzen duen anfiteatroaren eremu zabalak oraindik ere –baina auskalo noiz arte– estaltzen dituzten zuri berak. Uda motzean, eguzkiak amaierarik gabeko egun batean gure buruen gainetik atera nahi duenean, arroken grisaxka eta gorrixka agertzen dira, bai eta oso delikatua den tundra begetazio baten berde lotsatia ere. Hodeiak joaten direnean, euria edo elurra iragartzen duen berun-kolorea urdin sakon bihurtzen da, eta itsaso saihestezinarekin nahasten. Harkaitz eta mendietatik jaisten diren korronteek patina marroizko

D

ertz eta lohiak arrastatzen dituzte, baina lotsatiagoak direnean eta erreka anarkiko txikiak sortzen dituztenean, beren ura garbi-garbia da, gardena, mugimenduagatik bakarrik bereiz daitekeena hondotik, eta jarioa gelditzen denean, ispilu leunduak sortzen dira, non desiratzen dituen natura islatzen baiten. Kolore errezitaldi minimalista honetan, zuriak patriarka errukior bat bezala begiztatzen jarraitzen du, neguaren nagusitasuna inposatu baino lehen, nolabaiteko lasaitasuna baimenduz. Gailur eta hegaletatik jagoten du, eta bere boterea agertzen du, batik bat, glaziarretan, gatza miazkatzeko mingain jelatuak ateratzen dituztenetan. Hain zuzen ere, horien ondoan eta gainean hasi gara mugarik gabeko zuria antzematen, atarikorik gabeko zuria, islen eta testuren zuria; eta egiaztatu dugu oreinaren, azeri artikoaren eta hartz polarraren elur larruazalak ezberdinak direla: errauts kolorekoa lehena, orbangabea bigarrena eta horixka hirugarrena. Ikusi dugu zuriaren eta urdinaren artean hats baten trantsizioa baino ez dagoela; eta, batez ere,


SPITSBERGEN planeta baten bultzada sentitu dugu, karraskatzen duena eta esnatzen ari dena, aurrera eta atzera egiten duena, altzairua bezala forjatzen dena eta mila zatitan desegiten dena, beldurtzen eta liluratzen gaituena; izan ere, Spitsbergeneko glaziarrak ederrak eta traidoreak dira, gainerakoak bezala, paisaia izoztu baten hatz hotzek gidatutako tango amodio bat. Longyeardalen Lehen “ez-gauak” Longyeardalenen hartu gaitu; “ezilunabarrean” hartu dugu lurra. Eguzkiak agurtzen jarraitzen du goitik, baina erlojuak –23.00ak dira– eta nekeak lo egiteko ahalegina egin behar dugula adierazi digute. Svalbard artxipelagoko hiriburua herrixka inkoherente eta nahasi bat da, mila bostehun biztanlekoa. Behinola, bertakoak ikatzetik eta itsasotik bizi ziren; gaur egun, oraindik ere bertan bizi direnak eta iritsi berriak turismotik bizi dira. Longyeardalen, bada, bailara glaziar baten ahoan dago. Pixkanakako desizozteak agerian utzi du, bai eta bere U formako hegalak ere. Goizak argi berarekin esnatu gaitu. Argiak bailararen hondoan errebotatzen du, eta gure lehen helburuaren zuritasuna ekarri digu: Longyearbreen. Hegomendebaldetik sortzen da, garaieretatik sigi-saga eginda. 4,5 km luzerako glaziar xumea da, eta bere ibilgua Nordenskiöldfjellet mendiaren (1.053 metro) eta Hiertafjellet mendiaren (876 metro) ahoen artean herrestatzen da. Hiritik gertu dagoenez, bertara iristea nahiko erraza denez eta duen neurriagatik, toki bi-

kaina da kranpoiak jantzita lehenengoz sartzeko. Ibilbidea ez da zaila, bai, ordea, zalapartatsua, lurzoru ezegonkorra zapaldu behar baita, eta, gainera, biderik gabekoa, lau urtaroen ekintza konbinatuak ezabatu baitu –inoiz egon bada–. Meategi zaharren eta arte jartzaileen asentamenduen geldikinek igaro behar diren ibilgu inprobisatuetan barrena beren bidea bilatzen duten desizozte uren nahasmena zipriztintzen dute. Longyearelva txima lodiko libertario ileharro gaztea da, eta gure buru azkartasun guztia erabiltzera behartzen gaitu, baldin eta ordenarik eta kontzerturik gabe dabiltzan rasta desordenatuak, ibarrera buruz jaurtitzeko beren artean lehiatzea beste helbururik ez dutenak, mila modutara saihesteko. Aurreko morrena ia helezina da; albo batetik inguratu behar da, eta, ondoren, elurtegi labaingarri batetik igo. Behin goian gaudela oraindik ere ehunka metro geldituko zaizkigu lehen izotz laztana harrapatzeko: fronte bat, kasu honetan atsegina, glaziarraren gainean zailtasun berezirik gabe lehorreratzeko aukera ematen diguna. Longyearbreen ez da agian artxipelagoko uhar izozturik ikusgarriena, baina interes berezi bat du; izan ere, joan-etorriaren ondorioz arrastatu eta agerian geratu diren arroka zatien artean Kretazeoko landare fosilak aurki ditzakegu, paleobotanikazaleak txoratzeko modukoak. Hosto inpresio eta molde asko, bikain mugatutako nerbiazio, zurtoin eta guzti, oso-oso delikatuak dira. Are gehiago, Aloys Senefelderrek berak egindako litografietarako matrizeak dirudite.

Lerroon gainean, inguruotako orein bat, udako ilearekin, harrietako likenen kimuak jaten. Eskuinean, arrakalaz beteriko glaziarraren ahoa, izozturiko infernurantz doan bidea markatzen.

28



SPITSBERGEN


Esmarkbreengo izotzaren gainean, zuri eta urdin koloreek ez dute mugarik, eta kontrastea sortzen dute harriaren kolore ilunarekin eta urarekin nahasten den landaredi berdexkarekin.

31


Burdinak jantzita ditugula, garai eta aroen lekuko moduko honen bizkarretik ibili gara. 115 metro ditu lodiera handieneko puntuan; gutxi, bere kideekin alderatuz gero. Haizeari eta glaziarraren martxari aurre egin diegu –kontrako noranzkoan baitatoz–, urteko 2 eta 4 metro arteko abiada patxadatsuan. Hain motel joan gara “glaziar hotz” bat delako, eta ez da erredundantzia bat. Hala deitzen zaie 0º-tik beherako presiopeko fusio tenperatura dutenei eta behean duten geruzarekin batera izozten direnei. Hori horrela, marruskadurari egindako erresistentzia dela eta, grabitatez eta barruko dinamiken eta deformazioen eraginez mugitzen dira. Ibiltzen bi ordu eman eta gero, izotzaren gainean zapaltzearen zailtasunekin eta trikimailuekin ohitu gara, bai eta glaziarren eta beren sekretuen edertasunekin ere.

Handik oso gertu, Spitsbergeneko fiordorik handiena Groenlandiako Itsasora irekitzen da, Ozeano Artikoan. Egun distiratsu eta garbi batean, fikzio guztiak gainditzen ditu eta lur polarrei buruz sor dezakegun edozer idealizazioren eszenatoki paradigmatiko birsortzen. Aurrealde bikain eta apartak 2 kilometro neurtzen ditu, eta kobalto uren gainean altxatzen da, horma zeharkaezin bat izango balitz bezala. Ikuspegi mehatxatzaile eta limurtzailea da, zientziak azal dezakeen baina uler dezakegunaren muga zehaztugabe eta nahasgarrietan kokatzen den energia. Erdmannflyan jarri dugu gure kanpamentua, ipar kostako ertzean, edateko uraz hornitzen gaituzten urmael txiki batzuen ondoan. Gure eta glaziarraren artean, geldikin litikoen biltegi handien 4 kilometro eta izotz korronteak abandonatutako aurreko eta alboko

Ymerbukta Glaziarrak zapaltzeko arrazoi bat baino gehiago dago. Guk beren funtzionamendua, prozesuak, genesia eta egungo egoera ulertu nahi genituen. Baina gure grinak sobera gainditzen du jakin-nahi zientifikoa, eta orbita poetiko eta ia existentzialean murgiltzen da: beren gainean ibili nahi dugu gure oinen azpian sentitzeko eta, ohi ez bezalako lurzoruen bidez, gure errealitatearen kontziente egiteko, nolabait. Adierazgarria da berehala, gerturatu ahala eta oinatza markatu baino lehen, konturatzea glaziarra oinazpietatik harago sentitzen dela, gorputz osoan sentitzen dela: bere presentziaz ohartzean, ematen du hozkailu erraldoi batek bere ateak ireki dituela eta ahokada izoztu bat bota duela, ondoren, izeberg baten bihotzean sartzeko. Hotzikarek hartu gaituzte eta ilea laztu zaigu, baina oraindik ez dakigu garbi bereizten arrazoia hotza edo inguratzen gaituen edertasuna den. Esmarkbreen glaziar eder bat da, eta bikain adierazten du oraintxe esan duguna. 15 kilometroko izotza Ymerbuktako badiaraino luzatzen da, Isfjordenen iparraldean, Nodre Isfjorden parke nazionalaren barruan.

morrena segida bat dago. Izotzak urteetan, milaka urteetan zehar bizitako atzerakadak eragin ditu, adituen egutegien arabera, baina, oraintsukoak. Bihar, denbora geologikoaren pisua sentituz zeharkatu beharko ditugu, baina orain, existitzen ez den gau honetan, hartz polarraren bisita arriskutsua saihesteko zaintza txandan, glaziarrak eta isiltasunak bat egin dute William Bradforden pintzel erromantikoa edo Nansenen, Amundsenen, Andréeren, Parryren edo Nobileren balentriak imajinatzeko. Hego-ekialdetik hurbildu gatzaizkio, eta Ramfjelldalen bailara ixten duen alboko morrenatik egin diogu aurre. Harrigarria da distantzia estimazioek nola engainatzen duten egiaztatzea, glaziar bati hurbildu behar gatzaizkionean. Itxurazko hurbiltasunak irudizko kalkulu oker eta gutxietsietan hondoratzen dira, eta ibilbide edo nabigazio denborak pentsatutakoak baino luzeagoak dira. Azken morrenaren –oraingoena– gailurrera iristean, birjintasunezko esmalteko eremu handi bat ikusi dugu urruntasunean galtzen, nunatakak agertzen uzten, erraldoi batek jarritako harrizko mugarrien tankeran. Izotzeraino jaitsi gara eta, gure


harridurarako, kranpoiak ez dira beharrezkoak. Eguzkiak –suposatzen dugu– gainazala xehatu du eta antzigar potolo eta kurruskari atzeko batez estali du. Horren gainean arriskurik gabe ibil gaitezke gure bota biluziekin. Hasi gara mingainaren erdialderantz ibiltzen, harri txiki eta handien –askotan, ezponden neurrikoak dira– serpentina amaigabeak saihesten. Ura zolen marrazkien artetik sartzen da, gainazala ekortuz. Baina, hainbat zabalerako benetako bideak ere hondeatzen ditu, eta guk horiek saihestu behar ditugu hustubideen ertz borobilduetan zurrunbiloak sortzen dituzten jariatze landugabeen gainetik saltatuz. Oraingo honetan, “glaziar bero” batean gaude. Hau, aurrekoak ez bezala, presiopean urtzen da 0º inguruko tenperaturan, eta desizozteko ura oinarriraino sartzen da. Bertan, berriro

Haranak izotzezko errekek estali zituzten beren osotasunean. Izotzak atzera egin duenez, hainbat herrixka sortu dira inguruotan, eta lurra lantzen hasi dira.

izozten da, eta geruza bat sortzen du. Geruza hori labaingarri moduko bat da, eta izotza lekualdatzea ahalbidetzen du; izotzak, gainera, abiadura handiagoa lortzen du. Zenbait orduz argiarekin flirtean ibili gara. Probokatu egiten gaitu gardentasun, zuri eta anilekin. Gardentasunak, malko eszentrikoak diruditen kristal hautsezinen distiretan puskatzen direnak. Zuriak, erabateko nagusitasunekoak, orientazioa nahastarazten dutenak. Urdinak, leun eta zeharrargiak, itzurtzen ditugun arrail eta pitzadura traidoreak zeharkatzen dituztenak, edo beren kolorearen bizitasuna saturatzen dutenak, zuloetan harrapatutako uren hondoan hondoratzen diren heinean. Bueltan, glaziarrari begiratu diogu goitik, ikusteko bere mihisearen zati bat zer nola desegiten den itsasoaren gainean, zalaparta gor eta luze batekin, olatuak sortuz eta uhin erdizirkularren kilometroak luzatuz. Eta behatuz, ia begirunez behatuz, geldik gelditu gara, harik eta isiltasuna berriro iritsi arte.

SPITSBERGEN 33


Koloniako alde zaharrean, harriztaturiko kaleek eta kolonialismo garaia gogora dakarten etxe zurixkek eratzen dute paisaia, Rio de la Platarekin batera.

IRAGANEAN ILTZATURIK Testua eta argazkiak: Julene Larra単aga

Colonia del Sacramento



COLONIA DEL SACRAMENTO

Buenos Aires eta Montevideotik gertu badago ere, hiriaren zalapartatik urrun dago Colonia del Sacramento. Uruguaiko herri lasai hau bisitatzea historian atzera egitea da, denboran iltzatuta geratu denaren sentsazioa eragiten baitio Coloniak bisitariari. Alde zaharreko harriztaturiko kaleetan barrena ibiltzeko, kolonialismo garaiko arkitekturaz gozatzeko, edo Rio de la Plata ertzean ilunabar politak ikusteko aukera eskaintzen du magiaz beteriko herri dotore honek. ontevideo eta ekialdeko kostaldeko herriekin batera, Uruguaiko leku bisitatuenetako bat dugu Colonia del Sacramento. Bere kultur ondare aberatsak erakarrita, milaka bisitari jasotzen ditu herriak urtero. Mugimendu hori dela eta, jatetxe eta taberna ugari ireki dira azken urteotan herrian, eta gau giroa ere indartzen joan da; bereziki, uda partean, abendutik otsailera bitartean. Argentinarrentzat Uruguairako sarbidea da Colonia, eta alderantziz, Buenos Airesera zuzentzen diren milaka uruguaiarren igarobidea ere bada. Bi herrialdeen arteko muga igarotzeko eta pasaportean zigilua lortzeko modu erraza da, bestalde, askorentzat. Baina Rio de

M

la Plata ertzean kokaturiko herrixka hau beste zerbaitengatik da ezagun: iraganean iltzaturik geratu den lekua dirudielako, hain zuzen ere. Colonia del Sacramento herria izen bereko departamentuko hiriburua da, eta, egun, 25.000 biztanle inguru ditu. 1680an sortua, Gizateriaren Ondare izendapenaren jabe da 1995etik. Ondo merezia du aitortza hori; izan ere, Uruguain ez da Coloniak bezain historia aberatsa duen beste herririk, eta ezta kolonialismo garaiko aztarnak horren ondo mantentzen dituen beste txokorik ere. Bertako etxe, eliza eta eraikinak konkistatzaile espainiar eta portugaldarrak iritsi ziren garaikoak dira, eta eraikin horiexek dira herriaren bereizgarri nagusiak. Borroka askoren testigu Historian zehar, gatazka askoren agertokia izan da Colonia del Sacramento. Rio de la Plata inguruan espainiarrek zuten boterea murriztu nahian, portugaldarrak izan ziren herriari izena eman ziotenak, Manuel Lobo jeneralaren agindupean. Sortu zenez geroztik, espainiar eta portugaldar erreinuen arteko urte luzetako borroka askoren testigu izan da Colonia. Hala, gerra, tratatu eta aliantza ugari aurki daitezke herriaren historiaren orrialdeetan, eta liskar horiek eragin nabaria utzi zuten arkitekturan ere, estilo desberdinak uztartzen baitira argi eta garbi Coloniako eraikinetan: alde batetik, estetika portugaldarra jarraitzen duten harrizko etxeak daude; bestetik, arkitektura koloniar es-


Lerroon gainean, portua, Koloniako ilunabarraz gozatzeko leku onenetarikoa. Lerroon azpian, ezkerrean, Ciudadelako Atea eta zubi esekia. Alboan, auto klasiko bat. Ezkerrean, Hasperenen kalea, Koloniako txoko bisitatuena.


painiarrean ohikoak diren teilatu lauzko adreiluzko etxeak. Herrian barrena ibilaldia egiterakoan, bertako Hirigune Historikoan zentratuko gara, horixe baita kolonialismo garaiko interesgune nagusiak biltzen diren eremua. General Flores etorbide nagusiak bereizten ditu alde zaharra eta hiriaren zonalde berriena. Penintsula forma izaki, inbasoreen sarrera oztopatzeko berezko defentsa naturala zen iraganean alde zaharra, eta harresiz inguratua dago oraindik ere. Bertako harrizko kaleek eta plazatxoek kolonialismo garaietara eramaten dute bisitaria, espainiar eta portugaldar tropak elkarren aurka borrokatzen ziren garaira. Alde Zaharra inguratzen duen harresiaren aztarnekin batera, zonalde historikorako sarbidea markatzen duen Ciudadelako Atea aurki daiteke, Coloniako postal tipikoetako bat. Ate erraldoiarekin batera, zubi altxagarri bat eta harrizko zutabe sendoak ditu. Hasperenen kalean barrena Harresiaren aztarnetatik gertu, Calle de los Suspiros edo Hasperenen kalea dago, Coloniako kalerik ezagunena eta Uruguai osoko ederrenetako bat ziurrenik. Alde Zaharreko erdigunea den kale hau XVIII. mendeko eraikinez inguratzen da, eta Rio de la Platak osatzen du bere paisaia, atzealdean. Forma irregularreko harriek eta faroek xarma berezia ematen diote leku honi, ilunabarrean bereziki. Iraganeko etxeetan, arte galeriak aurki daitezke gaur egun. Lekuaren berezko edertasunaz gain, magia berezia ematen dieten hainbat kondaira daude kalearen izenaren jatorriaren inguruan. Horietako batek kontatzen duenez, kaleari izena ematen dioten hasperenak heriotza zigorrera kondenaturiko presoenak ziren, errekara bidean kale honetatik eramaten baitzituzten, erail aurretik. Beste istorio batek dionenez, kale honetan hainbat emagaldu bizi izan ziren iraganean, eta bertatik pasatzen ziren hainbat gizonezkoen hasperenak eragiten zituzten. Haize boladek kalearen beheko aldetik entzunda hasperenak diruditela dioenik ere bada. Azken kondaira tragiko bat ere badago: maitalearen zain zegoen neska gazte bat kale honetan erail omen zuten, eta neskaren hasperena entzuten omen da bertan, ilargi betea dagoen aldiro.

Plaza Nagusitik gertu, Coloniako beste ikur nagusienetako bat dago: faroa, hain zuzen. 1857an eraiki zuten, Rio de la Platara iristen ziren ontziei bidea erakusteko, eta oraindik martxan bada ere, gune turistiko moduan funtzionatzen du gaur egun. San Frantzisko Xabier komentuaren aztarnen ondoan dago faroa. Bere barnean, faroaren goreneko puntura eramaten duten eskailerak daude, eta bertatik Colonia herriaren eta Rio de la Plataren ikuspegi ederraz goza daiteke. Handik gertu, Plaza Nagusiaren albo batean, Gobernadorearen Etxearen aztarnak daude. Indusketa lan batean aurkituriko aztarnok altxor baliotsua dira, portugaldarrak inguruotan nagusi zireneko froga garrantzitsutzat hartzen baitira. Hirigune historikoaren bihotzean bisitatu beharreko beste leku bat Sakramentu Santuaren basilika da, Uruguai osoko elizarik zaharrena. 1808an eraiki zuten estilo portugaldarreko eraikina, baina, handik hamabost urtera, tximista gogor batek kalte larriak eragin zizkion, elizaren barnean bolbora biltegi bat baitzegoen. Egitura mantentzea lortu bazuten ere, eliza eraberritu egin behar izan zuten, eta 1842an ireki zituen ateak berriro. Auto klasikoen museo irekia Iraganeko garaien melankolia gogora dakarren beste elementu bat herrian barrena ikus daitezkeen auto zaharrak dira. Izan ere, Coloniako hirigune historikoan paseotxo bat ematea nahikoa da gangsterren pelikuletatik ateratakoak diruditen 1920ko, 1930eko eta 1940ko hamarkadetako auto zaharrekin topo egiteko. Berriztatuta eta oso ondo zainduta ikusten dira batzuk, harriztaturiko kaleetan gora eta behera; beste batzuk, kale bazterretan aparkatuta egon ohi dira, eta benetako artelanen gisan behatzen dituzte bisitariek. 1970eko hamarkadara arte, Uruguai osoan zehar ikus zitezkeen horrelako auto klasikoak, baina Colonian benetako harribitxi moduan mantendu dituzte, eta herriaren bereizgarri bilakatu dira denborarekin. Portu alderantz zuzenduta, amaiera polita eman dakioke hirigune historikoan barrena egindako ibilaldiari. Argentinatik iristen diren ontzien joan-etorria handia da Coloniako portuan; izan ere, Buenos Airesko hiritar askok Colonia aukeratzen dute udako oporraldia pasatzeko. San Gabriel uhartearen parean, portua leku paregabea da ilunabarraz gozatzeko, Coloniako badiaren ikuspegi ezin ederragoa eskaintzen baitu. Ekialderantz jarraituz, Rio de la Plata ertzeko Coloniako hondartzak aurkituko ditugu. Guztien artean, Honda, Ferrando, Delicias eta Rowing dira udaran bisitari gehien hartzen dituztenak. Bertako uren baretasunak uretako hainbat kirol praktikatzeko aukera eskaintzen du. Coloniako txoko guztiak dira liluragarriak; horretan ez dago zalantzarik. Harrizko kaletxoetatik barrena paseotxo bat ematea nahikoa da herriaren edertasun orijinalaz eta bere historia biziaz jabetzeko. Bere txoko magikoetan barneratzeko aukera duen oro maitemintzen du Coloniak gaur egun, iraganean espainiar eta portugaldarrak elkarren aurka borrokatu ziren indar berberaz.

COLONIA DEL SACRAMENTO


DATU PRAKTIKOAK Orrialde honetan, San Frantzisko Xabier komentuaren aztarnak eta faroa, Kolonian han-hemenka dauden faroltxoetako batekin batera. Ezkerrean, herriko alde zaharrean diren terraza ugarietako bat.

NOLA IRITSI Colonia del Sacramento Montevideotik 177 km-ra eta Buenos Airestik 470 km-ra dago. Kokapen horri esker, erraza da bi hiriotatik bertaraino heltzea. Hauek dira dauden aukerak: Barkuz: Buenos Airesetik Coloniara bidaiatzeko era eroso eta azkarrena da. Prezio eta iraupen desberdinetako txartelak daude. Bidaia azkarrenak 1.45 ordu irauten du, eta geldoenak 3 ordu. Buquebus eta Colonia Express dira zerbitzu hau eskaintzen duten enpresak. http://www.buquebus.com http://coloniaexpress.com Autobusez: Montevideotik ordu bi eta erdi inguru behar dira Coloniara heltzeko. Turil eta Cot enpresek ibilbide hori egiteko autobus zerbitzu oparoa dute, Montevideoko Tres Cruces geltoki nagusitik abiatuta. http://www.trescruces.com.uy/

39



Testua: Enrique Sancho Argazkiak: Getty Images

Errumania

DRAKULA BAINO ASKOZ ERE GEHIAGO


ERRUMANIA

Europako sortaldeko muturrean, Itsaso Beltzaren eta Karpatoen artean, Europako azken altxorra dago. Herrialdeak ez du oraindik turista asko erakartzen, dena egoera puruan dago eta prezioak denboraren tuneletik aterata daudela dirudi. Errumaniak iraganari helduta dauden Erdi Aroko hiriak ditu, eta artez jositako monasterio ortodoxoak eta paisaia liluragarriak, bai eta bidaiariak eskuzabaltasunez hartzen dituen jende xaloa ere. Komeni da Errumania ahal bezain azkar ezagutzea, gauzak aldatu baino lehen.

arketin turistikoak, sustapen komertzialek, titulu bikainen beharrak ezinbesteko bihurtu dute bidaia bati ekiteko justifikazioa aurkitzea. Ohiz kanpoko ibilbideak, izen arranditsuak, urteurren edo hitzordu historikoak bilatzen ditugu, toki jakin batera joan beharra azaltzeko. Horrela sortu dira erreferentzia asko, ez direnak beti errealak, baina arrakasta izan ohi dutenak. Turismoa nahiko berria da Errumaniarentzat, ezin zuen salbuespena izan, eta hala, Drakularen mitoa hazten joan da, bai eta bere aztarnak jarraitzen dituzten ibilbideak areagotu ere. Bitxia bada ere, existitzen ez den pertsonaia gaitzesgarri batek nolabaiteko morboa eragiten die bisitariei, bere arrasoa nahitaez aurkitu nahi dutenei. Alabaina, zeregina zaila da. Drakula, Drakula kondea, Bram Stokerren nobela ospetsuaren protagonista, Errumanian behin ere egon ez zen idazle batek sortutako pertsonaia asmatu bat da. Idazlea Transilvaniari buruz nahiko ondo dokumentatu bazen ere British Library delakoan, lanean aipatzen dituen toki gehienak ez dira existitzen, edo ez behintzat berak deskribatzen dituen bezala. Beste Drakula, Vlad Tepes printzea, Vlad Draculea (Draculen semea –hori zen aitaren izengoitia Dragoiaren Ordenan–) izenez ezaguna dena, benetakoa izan zen eta lurralde horietan bizi zen,

M

baina bere bizitzarekin lotutako toki gehienak ustezkoak dira: non jaio zen, zer gaztelutan bizi zen, bere hilobia... Drakularen irudiak bidaiariak erakar baditzake ere, errumaniarrek ez diote mauka horri ia etekinik atera. Horietako asko, gainera, suminduta daude ospe horrengatik. Literatura eta zineko Drakulari ez diote ia jaramonik egiten, Ceaucescuk nobela errumanierara itzultzea debekatu zuelako –Britainia Handian irakurriena da, Shakespeareren lanen eta Bibliaren ondoren– bai eta bere filmak ematea ere –200 baino gehiago izan ziren–. 1990az geroztik hasi zen ezaguna izaten, baina oraindik ez du interes handirik sorrarazi. Benetako Drakula –“paldoztatzailea” esaten zioten bere etsai asko, bai eta lagun asko ere, torturatzeko eta hiltzeko baliatzen zuen metodoagatik– oso pertsonaia polemikoa izan zen, heroi nazional eta satrapa odolzale artean, eta bere bizitza misterioz inguratuta dago. Herrialdea ezagutzeko aitzakia bat Benetako pertsonaiaren edo literaturakoaren aztarnak jarraitzea Errumania ezagutzeko aitzakia bikaina da. Herrialde eder eta liluragarria da, Europa higatuan deskubritzeko dagoen azken altxorretako bat. Drakularen atzetik joaten saiatzeak Erdi Aroko hirietara eramango gaitu, denbora orain dela 600 urte gelditu ze-


Lerroon gainean, Erdi Aroa gogora dakarren Sibiu hiria. Behean, Biertan herriko eliza gotortua. Eskuinean, Errumaniako monasterio ugarietako bat, eta bertako harrietako batean idatziriko hitzak.

43


ERRUMANIA nekoetara, eta benetako arte muralaren galeria bilakatu diren monasterio ortodoxoetara, forma estilizatuko gazteluetara, eliza harresituetara... Hori guztia ohi ez bezalako edertasuneko paisaiak, bailara sakonak, sartu ezinezko basoak, arkitektura museo batetik ateratako egurrezko herriak zeharkatuz. Errumania, eta bertako hiri eta herriak, zeharkatzea Erdi Arora bidaiatzea bezalakoa da; Errumaniako jendeari eta beren bizitzei begiratzea 1960ko hamarkadako Espainiara, Italiara edo Frantziara atzera egitea da. Horrek dituen alde on eta txarrekin. Hori dela eta, ibilbidea hasi baino lehen hartu beharreko neurrietako bat patxadaz hartzea da. Errumaniarrak latinoak dira, ez bakarrik hizkuntzan, baita bizitza bideratzeko moduan ere, eta ez dute presaka ibiltzea atsegin. Herrialde handi hau lotzen duten errepideak estuak dira, gaizki seinaleztatuta daude eta trenbide pasagunez beteta daude, maiz –maizegi– itxita egoten direnak. Gainera, zirkulazio handia ez badago ere, gerta liteke aldi berean kamioiak, ijitoen orga olanadunak –bi milioi baino gehiago daude herrialdean, kalkuluen arabera– eta zaldiek gidatutako orgak gurutzatzea, eta bidaia luzatu eta luzatzea. Paisaian kontzentratzea presaren kontrako sendagaia ona da. Errumaniako ia ibilbide guztiak Bukarestik abiatzen dira, baina ez diogu denbora asko eskaini behar, ikusteko askoz ere gehiago dago eta. Errumaniaren esentzia Transilvanian dago, izen iradokitzailea duen eskualdean. Arraza eta herrien benetako kaleidoskopioa

da, Ekialdeko Europako azkena, akaso. Honako hauek bizi dira Transilvanian: beren jatorri daziarraz eta latinoaz harro dauden errumaniarrak; IX. mendean, lurraldea inorena ez zenean, asentatu ziren hungariarrak; Ceaucescuren gainbeherara arte egon ziren alemaniarrak; eta ijitoak. Azken horietako batzuk alemaniarrek utzitako etxeetan bizi dira orain, baina gehienak gurdi zaharrei leial diraute. Sibiu, begiak dituen hiria Sibiura, hots, Transilvaniaren atera eta 2007ko Europako Kultura Hiriburura sartzerakoan, bete-betean sartuko gara Erdi Aroan: pastel koloreko fatxadak dituzten etxeak, saltokiak eta eskulangileak iragartzen dituzten burdinazko banderolak, goiko zatia eta behekoa lotzen dituzten eskailerak, plazatxoak, barruko patioak... eta begiratzen zaituzten teilatuak. Begiratu egiten zaituzte, bai. Teilatu handien txapitulek gizaki begien tankerako leiho bitxiak dituzte, betazal, bekain eta guzti, eta begiradak toki guztietara jarraituko zaitu. “Behaketa” hori bereziki estugarria da Plaza Nagusian, Sibiuko gazteen topalekuan, teilatu ugari baitaude. Plaza horretatik abiatuta, bada, plaza bera inguratzen duen ibilbidea egin daiteke, harresiaren trazatu zaharra jarraituta –horren zati bat kontserbatzen da oraindik ere–. Merezi du patioetako batean sartzeak, mundu harrigarriak ezagutzeko aukera ematen dutelako maiz. Eliza asko daude –ebanjelikoak, katolikoak, ortodoxoak–, eta beren dorreak Sibiuko

Lerroon alboan, Sighisoara Erdi Aroko zitadela eta bertako erlojuaren dorrea. Ezkerrean, Bucovina herriko Voroneteko monasterioko xehetasuna. Bere alboan, errumaniar artisautzako zenbait produktu.

44


Grand Placen dauden eraikinei begira orduak igaro daitezke. Bertan daude udaletxea, Erregearen Etxea edo Maison des Ducs de Brabant izeneko eraikin multzoa. Goian, txokolate tipikoen postu bat.

45


teilatu ederren gainetik goratzen dira. Katedral ortodoxoan, Vlad Tepesen seme naturala –Malo izenekoa– dago lurperatuta. Ez zuten aita ondo ezagutzen, antza. Sibiutik alde egin ondoren, eta ibilbidearen etapa nagusirako bidean, Biertanetik igaroko gara. Eliza gotortu –edo elizadun gotorleku– ugarietako bat dago bertan. Transilvania eta Moldavian barrena daude gainerakoak. Eta, azkenean, pixka bat aurrerago, Sighi-

soara dago, Erdi Aroko hiri atsegina, burgu saxoia, Gizadiaren Ondarea, Orient Expressaren nahitaezko geltoki zaharra eta oraindik ere jendea bizi den eta osoosorik dagoen zitadela bakarra. Nolanahi ere, beste titulu batengatik da ezagunagoa: Drakula Paldoztatzailearen jaioterria da. Hala, monumentu nagusitik, hots, erlojuaren dorretik metro gutxira, etxe xume bat dago, egun jatetxe bat dena.


Errumaniako gaztelu guztien artean drakuliarrena Bran gaztelua da. Dorre gotiko lerdenak, eskailera bihurrituak eta zoritxarreko patio eta zuloak ditu.

Bertan bizi zen Vladen aita, eta bertan jaio zen antza Vlad 1431n. Atean dagoen plaka batek besterik gabe dio bere familia bertan bizi izan zela, 1413tik 1435era bitartean. Ez dakigu ziurtasun osoz non jaio zen, non hil zen, zer gaztelutan bizi izan zen eta zer eliza babestu zituen, baina ez dio axola. Sighisoara Errumaniako ezinbesteko bisitetako bat da, Drakularekin edo gabe. Kale mailakatuek, arkuek, gremio zaharrak gogora ekartzen dizkiguten defentsa dorreek, pasabideek eta kalezuloek Erdi Aroko zitadela batera eramaten gaituzte. Artisauak, zaharki salerosleak eta kaleko artistak ere urrutiko garai horietatik atera direla dirudi, eta hor jarraitzen dute, kale harriztatuetan, beren lana egiten. Sortaldeko Kapera Sixtinoa Drakularen aztarna jarraitu nahi duenak hegoalderako bidea hartu behar du, Branen gaztelurako bidea, hain zuzen. Gaztelu guztietan drakuliarrena da, eta dorre gotiko lerdenak, eskailera bihurrituak eta zoritxarreko patio eta zuloak ditu. Baina pena litzateke. Izan ere, Paldoztatzailearekin edo banpiroarekin zerikusirik ez duen arren, herrialdearen iparraldean, Bucovina eskualdea dago, hogei bat monasterio txiki biltzen dituena. Horietako batzuk hiru hilabete eskasetan eraiki zituzten, eta artista anonimoek dekoratu eta margotu zituzten, atsegin handiz gainera, analfabetoak ziren baina artea interpretatzen zekiten fededunei erlijioaren historia transmititzeko. Ez dago margotu gabeko zirrikiturik, Deabrua sar daitekeenik. Kanpoko margoek benetako istorio magikoak kontatzen dituzte, komikiek bezala; eta barrukoek, berriz, santuen bizitzak eta beren erretratuak. Kanpokoek 400 urte daramatzate euria, hezetasuna, hotza eta eguzki indartsua jasaten. Barrukoek, aldiz, penitentziagileen irabaziak garraiatzen dituzten milaka kandelen kea. Baina, harrigarria badirudi ere, hala barruan nola kanpoan, margoak argitsuak dira, eta egoera onean daude. Monasterio multzoa Gizadiaren Ondarea da, eta, zalantzarik gabe, Europako harribitxi kultural eta artistikoetako bat. Honela definitu dute margoetako bakar bat, hain zuzen ere, azken judizioa irudikatzen duena, Voroneteko monasterioan dagoena: “Sortaldeko Kapera Sixtinoa�. Eta ez da exagerazioa; izan ere, ehunka irudien fintasunak, aurpegien adierazkortasunak, arropen gardentasunak, eta sakontasunak Michelangeloren lan handienarekin lehia litezke. Ezinbestekoa da Sucevitako, Moldovitako eta Voroneteko monasterioak bisitatzea, baina gehiago ere badaude: Putna, Arbore, Humor, Slatina, Rasca, Probota, Dragomirna, Baia... gizakion espirituan barrena doan ibilbidea, erakargarritasun misteriotsu bat duena. Deboziorik eta aurreiritzi erlijiosorik gabe ere arima hunkitzen duen bidea.

ERRUMANIA 47


XVI. mendean hasita eta XIX. mendera bitartean, milaka esklabo atera zituzten Senegalgo Gorée irlatik Ipar Amerikara, Brasilera eta Karibera; gaur egun, ordea, turistak eten gabe iristen dira bertara, esklabotzak eragin zuen izua eta tragedia bertatik bertara aurkitzeko. Testua: Saliou Traoré Irudiak: Getty Images

Gorée ITZULERARIK GABEKO IRLA


orée irla portugaldarren, holandesen eta ingelesen mende egon zen 1444. urteaz geroztik 1667ra bitartean; urte hartan Frantzia jabetu zen irlaz eta 1960ra arte izan zuen kontrolpean. Dakartik lau kilometro eskasera dago, Atlantikoaren erdian, eta 18 hektareako azalera du. Historiak giza-esplotazioaren ankerkeriaren lekuko gisa gorde du Gorée. Horren gomutaren ikurra Esklaboen Etxea izeneko eraikin koloniala da, XVIII. mendeko etxe arrosa, gaur egun esklabotzak eragindako oinazearen museo bilakatua. Halako hogeita hamar bat eraikin izan ziren une batean irlan, eta ehunka esklabo biltzen zituzten haietan, kateaz lotuta eta lehertzeraino betetako gela ezin txikiagoetan. Kondizio errukarrietan atxikitzen zituzten han, hilabete luzez, Ameriketara eramango zituzten ontzia etorri arte.

G

«Itzulerarik gabeko bidaian zihoazen. Begirada sufrikarioaren infinituan galdua zuten», gogorarazten digu horma-irudi batek. «60.000 esklabo baino gehiago pasatu ziren hemendik hiru mendetan, harik eta 1848an Frantzian esklabotza deuseztatu zen arte». Issa Coly gidariak adierazi digu hori, baina historialariak ez omen dira ados jartzen kopuruaren inguruan. Adituek kalkulatu dute Afrikatik Erdialdeko Amerikara, Hego Amerikara, Karibe aldera eta Ipar Amerikara 25 milioi eta 35 milioi bitarte esklabo eraman zituztela. Esklabo-ehiztariei, Afrikan bertan, su-armen, ardoaren, jantzien, alkoholaren eta ispiluen truke erosten zizkieten. Esklabotza izan zen Amerikako kolonien ekoizte sistemaren oinarri nagusia, eta esklaboen trafikoak Europaren industria aurreko garapenari lagundu zion.

Dakartik lau kilometro eskasera, Atlantikoaren erdian dago Gorée uhartea. Lerroon azpian, uhartearen panoramika. Ezkerrean, bertako etxe kolonialak.


Giza esplotazioaren krudeltasunaren lekuko da Esklaboen Etxea izeneko eraikin koloniala. XVIII. mendeko etxe arrosa hau esklabotzak eragindako oinazearen museoa da egun.

Zenbait mende geroago, esklaboak abiatu beharrean turistak etortzen dira, milaka, Goréera, zeina UNESCOk (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak) Gizateriaren Ondare izendatu baitzuen 1978an. Coumba Castel txalupak egunean hamabi aldiz lotzen ditu Gorée eta Dakar eta bost kontinenteetatik etorritako dozenaka turista saltatzen ditu bertara. Senegalera iristen diren turistek ezinbesteko geldialdia dute Gorée; izan ere, esklabo haien ondorengo ugari dira bisitarien artean, arbasoen abialekura erromes datozenak. Estatu Batuetako presidente Barack Obamak berak ere, Senegalera iaz egin zuen bidaian, ordubeteko bisita pribatua egin zuen bere familiarekin batera. Obamaz gain, beste gizon eta emakume ospetsu asko izan dira Goréen azken hamarkadetan, besteak beste Bill Clinton eta George W. Bush AEBko presidente ohiak, oraintsu hil berria den Nelson Mandela eta Joan Paulo II. aita santua. Gaur egun artelanen salmentak hartu du garai bateko esklabo-salerosketaren lekua. Zerupeko lantegi erraldoia da gaur egun irla, eta hamaika pintore, es50

kultore eta diseinatzailek dihardute bertan beren talentua erakusten. Hondarrezko kaleetan barrena, holandesek, portugaldarrek eta frantsesek beren okupazioan ohiko zituzten koloreez (alegia, gorria, horia eta zuria) margotutako etxeen artean, beren artelanak eskaintzen dizkiete artistek turistei. Prezioa, jakina, turistaren traturako abileziaren araberakoa izango da. «Goréera datorren turista orok oroimen on bat ere eramatea nahi dugu; horregatik eskaintzen dizkiegu koadro eder hauek merke arte ederren maitaleei», esan digu batik-oihalak saltzen dituen Demba Tallek. Sormen artistikoa sustatzearren, Goréeko udalak kultura-ekitaldiak antolatzen ditu bi urtetik behin, AEBko, Brasilgo, Erdialdeko Amerikako, Hego Amerikako eta Karibe aldeko afrikar jatorriko biztanleekiko lotura bizirik atxiki nahian, Senegalgo puntu honetatik abiatu baitziren haien arbasoak, hainbat mende dela, itzulerarik gabeko bidaia mingarrian.

GORÉE


bidelaguna 67

proposamen tematikoa: “Concept Storeâ€? ezagunenak horizontetik haratago Howard Carter munduko sutegiak Georgiako sukaldaritza gogoan hartu The Apollo Theater, New Yorken; WilhelmshĂśhe parketa, Kassel hirian

hitzorduak, liburuak, laburrak


proposamen tematikoa

«CONCEPT STORE» EZAGUNENAK Berritzaile izateko, bezeroak erakartzeko, eta saltoki eredu berriak sortzeko beharra sortu da azken urteotan, eta, premia horiei erantzuteko, denda mota berriak agertu dira. Betiko denda eredu tradizionalen eredutik urrun, zentzumenei eta emozioei eskainitako saltokiak daude “concept store” izenaren atzean. Hiru elementu nagusi dituzte oinarrian gisa honetako komertzioek: diseinua, sormena eta bezeroa. Gaur egun, denda asko aurkezten dira “concept store” etiketaren atzean, baina oraingoz gutxi dira filosofia hori oinarritzat hartuta funtzionatzen dutenak. Hona hemen horietako batzuk.

Colette 1997an inauguratu zenetik, Colette Rousseaux-en proiektua luxuzko concept store-ren paradigma bilakatu da. Denda berezi hau etengabe aldatzen da, eta berrikuntza ugari eskaintzen ditu, Coletteren eta bere alabaren gustuei jarraituz betiere. Uren taberna bat ere badauka barruan. Non: 213 Rue St Honoré, Paris. http://www.colette.fr

Fivestory Claire Distenfeld-ek moda, edertasuna edo dekorazioarekin loturiko hainbat produktu eskaintzen ditu bere saltoki berezian. Ryan Korban-ek detaile guztiak zainduz dekoraturiko denda honek Coletten pausoak jarraitzen ditu, baina guztiz bestelako estiloan. Non: 18 East 69th Street, New York. http://fivestoryny.com/ 10 Corso Como Milan Askoren ustez, Carla Sozzani da egun concept store moduan ezagutzen dugun kontzeptuaren sortzailea, terminoaren zentzurik orokorrenean bederen. 1991n eratu zuen hiru logelako minihotela, eta dagoeneko Tokio eta Seulera eraman du proiektua, non bi denda dituen, Samsung etxearen babesean. Non: Corso Como, 10, Milan http://www.10corsocomo.com/ LN-CC Britainia Handiko hiriburuan, hainbat concept store aurki daitezke, baina gutxi dira hau bezain bereziak. John Skeltonal da dendaren jabea,


eta, bertara sartzeko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik. Gainera, egunez saltokia dena taberna bilakatzen da gauez, eta giro berezia sortzen da. Gary Card-en esku dago bertako dekorazioa, eta ez da glamourrik falta; dekorazioaren parte diren Balenciagaren edota Rick Owensen jantziak horren adibide. Non: 18 Shacklewell Lane, Londres. http://www.ln-cc.com/ Andreas Murkudis Azken urteotan Berlinen agertu diren beste concept store batzuekin alderatuta, oso bestelakoa da Ali Babaren haitzuloa izan zitekeen hau, non orotariko altxorrak aurki daitezkeen. Gustu apartaz dekoraturiko denda honetako altxor nagusia Thomas Erberren “kuriositateen kabinetea” da; bertan, era guztietako objektu arraro eta probokatzaileak daude salgai. Non: Potsdamer 81E, Berlin. http://www.andreasmurkudis.com/ Ra13 Anna Kushnerova moda diseinatzaileak berrasmatu egin du concept store kontzeptua, eta beste mota bateko

ikuspuntua eman dio bere dendari. Diseinatzaile lokalen arropak presentzia handia du txoko honetan, baina gastronomiak, liburuek, musikak eta arteak ere badute espaziorik, modarekin batera. Non: Kloosterstraat, 13. Amberes. http://www.ra13.be A vida portuguesa (desde sempre) Objektu askok jendeari buruzko istorio harrigarriak kontatzen dituztela sinetsita, denboran zehar iraun duten objektu eta material portugaldar desberdinei bizitza berri bat emateko asmoz sortu zen proiektu original hau. Iraganean lurrinen fabrika bat egon zen gune batean kokaturiko denda honek sekulako arrakasta izan du, eta jabeek dagoeneko beste sukurtsal bat ireki dute Oporton, filosofia berari jarraituz. Non: Rua Anchieta, 11 Lisboa. http://www.avidaportuguesa.com/ Options Suzzane Oxenaar eta Otto Nan dira “belaunaldi berriko biltegi” moduan definitzen den denda honen sortzaileak. Hotel Exchange proiektuaren barnean sortua, mundu

osoko produktuak aurki daitezke denda honetan, baina batik bat Herbeheretakoak dira nagusi, nola ez. Diseinatzaile profesionalen nahiz hasiberrien lanak eduki ohi dituzte; baldintza bakarra jabeen oniritzia jasotzea eta haiek aukeratua izatea da. Non: Damrak 49, Amsterdam. http://www.optionsamsterdam.com/ Dover Street Market Ginza Londresko Dover Street concept store mugimenduaren aitzindari izan bazen, Rai Kawakubo japoniarrak gidatzen duen denda hau filosofia horren gailurra dela esan daiteke. Eraikinak dituen zazpi solairuetan, denetarik aurki dezakegu; tartean, 10 Corso Como dendako produktuak. Horrez gain, Junya Watanabe-ren Comme des Garçons markari eskainitako gune bat, kafetegia, okindegia edota Alexander McQueen-en produktuak ere badira; hori guztia, iraganeko merkatu pertsiar baten tankerakoa den gune batean. Formula berdintsua erabiliz, tankera bereko gunea sortu dute Pekin erdialdeko IT Beijing Market-en. Non: 6-9-5 Ginza Tokio. http://www.doverstreetmarket.com/ 53


HITZORDUAK Eskozia • Homecoming Scotland • 2014 guztian zehar

NARVIK (NORVEGIA) Vinterfestuka Martxoaren 14tik 23ra 1956an bere lehen edizioa ospatu zuenetik, Vinterfestuka edo Neguko Jaialdia Norvegia iparraldeko gisa honetako jaialdi entzutetsuenetakoa bilakatu da. Jaialdiak Narvik hiriaren ondare kulturala omentzea du helburu, baina, bereziki, oraindik ere Narviketik Suediako mugara bitarteko bidea egiten duen Ofoteneko burdin mineraleko trenaren ezarrera ospatzea. Gainera, bere garaian trenbidea egiten aritu ziren langileak ere omentzen dituzte bertan. Egitarau zabal eta anitza izaten du jaialdiak; orotariko kontzertu, erakusketa, kale animazio eta desfileak izaten dira, eta herritar asko garai hartako arropekin janzten dira. http://www.vinterfestuka.no/nyheter.aspx

skoziak Homecoming Scotland (etxera buelta) ospatuko du aurten. Eskoziako Gobernuaren ekimen horrek herrialdean turismoa bultzatzea du helburu, Visit Scotland erakundearen gidaritzapean. Horrela, urte osoan zehar ekimen ugari egingo dira, herrialdearen erakargarritasun nagusiak lau haizetara zabaltzeko: bere natura eta turismo aktiboa, ondare kulturala, sormena, etab. Zalantzarik gabe, ekimen garrantzitsuez betetako urtea izango da 2014a Eskoziarentzat, bai arlo kulturalean, baita kirol arloan ere. Kirolari dagokionez, lau urtetik behin ospatzen diren eta aurten uztailean Glasgow hirian izango diren Commonwealth Jokoak dira urteko ekimen nagusia. Horrez gain, irailean, Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako golf jokalariak nor baino nor ikusteko aukera izango da Gleneagles hiriak hartuko duen Ryder Cup golf txapelketan. Gainera, ezin ahaztu une honetan ospatzen ari den Errugbiko Sei Nazioen torneoa, zeinak martxoaren 8an Edinburgon izango duen zita nagusia, Eskoziaren eta Frantziaren arteko norgehiagokan. Kirolez gain, nabarmentzekoak dira aurten Eskoziak hartuko dituen ekimen kultural anitzak ere. Horietako bat STAnza da, 1989az geroztik St. Andrews hirian ospatzen den Nazioarteko Poesia Jaialdia, non mundu osoko poeta ezagunek irakurketak egingo dituzten. Poesia izango da hango izarra, baina beste diziplina batzuk ere uztartuko ditu jaialdiak: artea, dantza, zinea, antzerkia, musika, ikus-entzunezkoak, erakusketak, etab. Martxoaren 5etik 9ra izango da jaialdia, eta “etxea” izango du gai. www.stanzapoetry.org/

E

KEUKENHOF (HERBEHEREAK) Lore erakusketak Martxoaren 20tik maiatzaren 18ra Beste behin ere, udaberriaren etorrerarekin batera, munduko lorategi ederrenetakoa den Keukenhofek bere ateak irekiko ditu. Amsterdametik ordu erdira dagoen lorategi honek 32 hektarea ditu, eta, bertan, tulipak, hiazintoak, arrosak eta beste hainbat lore mota aurki daitezke. Urtero, zazpi milioi landare erraboil landatzen dituzte parkean, eta, beraz, eratzen den paisaia benetan ikusgarria izaten da; urte sasoi honetan, bereziki. Edonora begiratuta ere, tulipak eta bestelako loreak aurkituko ditugu bazter guztietan. Aurtengo gaia “Herbehereak” izango da. Sarrerak aldez aurretik eskuratzea komeni da. http://www.keukenhof.nl/

KOLONIA (ALEMANIA) Lit Cologne • Martxoaren 12tik 22ra Koloniak Europako literatur jaialdirik handiena hartuko du aurki, eta mundu osoko idazle entzutetsuenek hartuko dute bertan parte. 2001az geroztik ospatzen den jaialdi hori bere originaltasunagatik da ezagun, eta, batik bat, ekimenak leku berezietan egiteagatik; izan ere, krimenei buruzko istorioak Koloniako poliziaren egoitzan entzun daitezke, poesiaz barku batean gozatu, edota irakurketak jazz doinupean egin. Jaialdiaren helburu nagusia ez da liburuak saltzea; «horretarako, badira beste azoka handi batzuk», diote antolatzaileek. Haien esanetan, «ezberdin izatea eta jendearen interesa piztea da» Lit Cologne jaialdiaren helburua, eta, xede horretan, arreta publikoarengan zentratzen saiatzen dira beti; esaterako, galdutzat ematen ziren iraganeko liburuak berreskuratuz eta jendeari aurkeztuz. Hamar egunez, literaturaren glamourrak zipriztindu egingo du Kolonia, eta berau bisitatuko duten idazleak benetako izarrak balira bezala sentituko dira bertan. Aurtengo edizioan, Zadie Smith, David Peace, Marie Ndiaye, Margaret Atwood, Yasmina Reza, Dennis Lehane eta Paolo Giordiano dira bertaratzekoak, beste askoren artean. http://www.lit-cologne.de/startseite/


erakusketak BRASSAÏREN MIRESMENA PARISEKIKO ariseko Udalak erakusketa baten bidez omenaldia eskaini nahi izan dio Brassaï idazle, zuzendari eta argazkilariari. 1899an gaur egun Errumaniaren parte den Braşov herrian jaiotako artista hau ume umetatik maitemindu zen Parisekin, eta gerora bere ibilbide artistikoan inspirazio iturri nagusi izan zuen Argiaren Hiria. Pariseko auzo dotoreenak, bertako eraikinak, galbide izan zituen txoko ezkutuak, etorbide handiak eta horietako erakusleihoak, harriztaturiko kaleak, taberna batean bikote bat elkarri musuka… Paris eta bere hiritarrak magiko bilakatu ziren Brassaïren eskuetan. “Brassaï, Parisekiko maitasunagatik” erakusketak artista honek Parisekiko izan zuen pasioa uzten du agerian. Martxoaren 8ra arte.

P

NEW YORK (AEB) Whitney Museoaren Bienala Martxoaren 7tik maiatzaren 25era New Yorkeko Whitney Museoaren bienala berritasun ugarirekin dator. Aipagarriena da 2014ko hau Madison etorbidean eta Manhattaneko 75. zenbakian egingo den azken bienala izango dela, 2015ean eraikin berri batera igaroko baita. Gainera, aurtengo bienalak arreta berezia jarri die sare sozialei, gizartean hartu duten garrantzia ikusita. Horrez gain, zinea, bideoa, dantza, soinua, musika eta bestelako diziplinek ere beren tartea izango dute. http://whitney.org/

LURMUTUR HIRIA (HEGOAFRIKA) Cape Town International Jazz Festival Martxoaren 28an eta 29an Lurmutur Hiriak bere nazioarteko jazz jaialdiaren 15. edizioa ospatuko du aurten. Jaialdiak azken urteetan erantzun aparta izan duenez, Hegoafrika osoan ezagunenetakoa bilakatu da. Bi egun baino irauten ez duen arren, mundu osotik etorritako 40 artista inguru igarotzen dira bertatik, eta horien artean Afrikako jazz musikari onenak izaten dira urtero. Bost agertoki izaten dira guztira, eta jazz musikaren kolore guztiei egiten zaie tartea, jazz klasikotik abiatu eta funk estiloraino. http://www.capetownjazzfest.com/

ARKITEKTURA GARAIKIDEAREN ARTELAN HANDIAK spazioak sentitzen: imajinaturiko arkitektura” erakusketan hainbat arkitekto garaikide ezagunen zazpi obra bildu dira. Londoneko Royal Academy of Arts museoan ikusgai den erakusketa hau erabat interaktiboa da: obrak uki eta beraien materiala senti daiteke. Baina ez hori bakarrik; artelanen gainetik ibiltzea, erakusketa ikusten den bitartean edariren bat hartzea edo zarata egitea, argazkiak ateratzea eta umeak ere batetik bestera korrika aritzea baimentzen da hemen. Lanak erakusketako aukera izan duten arkitektoen artean daude Alvaro Siza eta Eduardo Souto de Mora portugaldarrak, Pezo von Ellrichshausen txiletarra edota Kengo Kuma japoniarra, besteak beste. Apirilaren 6rarte. http://www.royalacademy.org.uk/

E

ROBERT CAPA EZEZAGUNA lpeetan eskiatzen edo Biarritzeko hondartzan atseden hartzen aterako kolorezko argazkiek edota Pablo Picasso, Ava Gardner eta Ingrid Bergmani eginiko erretratuek ziurrenik ez diete itzalik egingo gerra desberdinetan Robert Capak egin zituen zuri beltzeko argazki gogoangarriei. Halaber, artista honek New Yorken izan zuen garrantzia azpimarratzen dute. New Yorkeko Argazkilaritza Zentro Internazionalean ikusgai den “Capa in Color” erakusketak (Capa koloretan) artistak koloretan egin zituen lan ezezagunak erakusten ditu. Gatazka guneetan ateratako argazkiak badaude ere, moda eta glamourraren munduan eginiko lanek ematen dute atentzioa, gerra argazkilaritzan eginiko lanei esker ezagutu izan baita munduan Capa. http://www.icp.org/museum/exhib itions/traveling/capa-color

A

55


Horizontetik haratago Juanma Costoya

HOWARD CARTER IRRIKA FARAONIKOA ondresko kanpoaldeko Putney Vale hilerri bakartu eta gotikoan, bi metro lur ingeles azpian datzanari eskainitako harri beltzezko hilarri xume bat dago. Epitafioetako batean hauxe dago idatzita: ÂŤBizi dadila milioika urtez zure arima, Tebas maite duzun hori, zaudena eserita ipar haizeari begira, zorion bete begizÂť. Esaldi inspiratzaile hori irakurriko dugu Howard Carterren hilobian. Berak aurkitu zuen Tutankhamon faraoiaren ehorzlekua, antigoaleko hobi ospetsuena, 1922an, Niloren herrialdeko lurpeko atsedenlekutik mundura azaleratuz.

L

Howard Carter ikerlari ingelesak Tutankhamon faraoiaren ehorzlekua aurkitu zuen.

Marrazkilaria Egon aldea dago faraoiaren eta arkeologoaren hilobien artean, baina bataren zein bestearen bizialdiak argitu gabeko zalantza asko ditu. Ikerlari ingelesaren biografoek ofizialki izan ez zuen bizitza pribatuaren gaineko betiereko misterioa nabarmentzen dute. Homosexuala omen zela, jatorri pobrekoa zela, hezkuntza akademikorik gabea zela, horiek omen dira bere nortasun uzkur eta zakarraren arrazoiak. Adjektibo gehiago ere eskaini zaizkio: bakartia, handinahia, goranahia, saiatua, are gezurtia ere. Howard Carter hamaika anai-arrebetan gazteena izan zen. Aita animalien margolaria zen, horixe zuen bizibidea; Ingalaterrako landa-aristokraziaren etxeko animalien erretratuak egitea. Beti diru premian izaten zirenez etxean, Carterrek apenas izan zuen eskolara joateko aukerarik. Zorionez, marrazteko dohaina berezkoa zuen, eta txikitatik nabarmendu zen horretan. Hala, 17 urterekin, Egiptoko zaharkinen kopiatzaileen munduan sartzea lortu zuen. Niloren herrialdera iritsita, landa-lana izan zen bere eskola; adobezko txabolak, bizileku; eta sardina-latak, elikagai. Horrela sendotu zitzaion zaharkinekiko irrika. Tebaseko Tell Al-Amarnako indusketetan, Erregeen Haranean, Carter marrazkilari mailatik arkeologo eta egiptologo izatera igo zen. Geroago, zaharkinen ikuskari-buruzagia izatera iritsi zen, baina 1905ean galdu zuen kargua,

Sakkaran bisitari frantses batzuekin liskar gogorra izan eta elkar ukabilka hasi eta gero. Lord Carnarvon Kargugabetzearen ondoren, Howard Carterrek monumentu faraonikoen urmargolari trebe izatea beste paturik ez zuela ezagutuko ondorioztatu liteke. Hala ere, zortea aldeko izan zuen. Lord Carnarvon ezagutu zuen, Carterren nortasunaz ezin bestelakoagoa zena. Carnarvon aristokrata ingeles peto horietakoa zen: kosmopolita, kirolaria eta unibertsitate ingeles elitistenetan hezia. Pentsa, 23 urterekin belaontzian munduari itzulia emandakoa zen. Carterrekin antzekotasun bakarra zuen; antigoaleko Egiptorekiko irrika, zaharkinen bildumari handia zen eta. Carnarvonen diruak eta grinak indarberrituta, Carterrek indusketei ekin zien, Tebasen aurrena, Erregeen Haranean ondoren. Hiru urte eman zituen, baina Egiptoko hareak ez zion saririk eman, ahaleginak eta bi egin arren. Carnarvonek, asperduraren asperduraz, harana uztea erabaki zuen kokapen egokiagoen bila, baina Carterrek, erreguen erreguz, indusketa-lanetan urtebete gehiago aritzeko aukera lortu zuen. Urte berriko lehen egunean, Carter kanario batekin agertu zen indusketa-eremuan, eta langile egiptoarrek seinale ontzat hartu zuten. Hortik aurrerakoa kontu ezaguna da. Hondakin-eremu bat garbitu eta harean barrentzen zen eskailera bat aurkitu zutela. Eta eskailera horren amaieran Tutankhamonen hobia zegoela, altxor arkeologiko itzela, hamar urte behar izan zirena husteko: 5.398 objektuko inbentarioa osatu zuten, hasi hileta-maskara ospetsu ederretik eta eskumutur baten beirazko ale xumeetara. Aurkikuntzaren ondorioz, Europan kontakizun exoteriko asko hedatu zen. Horiek guztiak hauspotu zituen Lord Carnarvonen heriotzak, aurkikuntzatik hilabete gutxira zendu baitzen Kairoko Savoy hotelean. Gainera, kobra batek Carterren kanarioa jan zuen faraoiaren hilobian. Arkeologoak, aldiz, zorte hobea izan zuen. Luxorreko hotel baten atarian edadetu zen, mundu osoan zehar hitzaldiak ematen eta bildumariak aholkatzen bidaiatu ostean.


Munduko sutegiak Juanma Costoya

GEORGIAKO GASTRONOMIA INTXAURRAK GUZTIAREKIN eorgia kontrasteen herrialde bat da, eta bere errealitatea Errusiaren eta Turkiaren bultzadek baldintzatzen dute, alde batetik eta bestetik. Bai eta sukaldeko kontrasteen herrialdea ere. Klimak badu zerikusirik muturren arteko tentsio honetan. Itsaso Beltzaren itsasertzak tenperatura leunak ditu, ia subtropikalak udan. Bestaldean, Kaukasoko mendiek ia glaziala den ingurune baten gogortasuna pairatzen dute ia urte osoan. Klima horrekin bat, Georgiako etxe tradizionaletan, etxeko bazkariak ia sakramentuzkoak dira. Tamadak zuzentzen du otordua; hots, familiako aitak edo aitonak, normalean. Tamadak plater nagusiak aurkezten ditu eta otordu tradizional batek izan ohi dituen topa ugariak egiten ditu.

G

Jachia Bada eguneroko osagai bat, milaka plateretan erabiltzen dena, bai eta postreetan ere: intxaurra. Satvisi hitza daraman edozer plater belar, baratxuri eta intxaurrez aromatizatutako saltsa batekin zerbitzatzen da. Zopa askotan eta oso plater ospetsu batean, lobioan, ere aurki daiteke intxaurrondoaren fruitua. Lobioa babarrun gorriekin eta aranekin prestatzen dute. Intxaurrekin prestatzen duten postreetako bat churchkhela da, mahatsaren muztioarekin, arto irinarekin eta intxaurrekin egiten dena. Fruitu lehorra hariztatu egiten dute, koilare bat izango balitz bezala, eta aurretik iraki duen eta arto irinarekin nahastu duten muztioan sartzen dute bizpahiru aldiz. Txirikordak lehortzen uzten dituzte, zintzilik, eta urtean zehar kontsumi daitezke. Gosari georgiarra oparoa da, eta hainbat elementu izan ditzake: kafea edo tea, eta semolaz eta jogurtaz egindako ahia, arrautza, saltxitxa eta izokinarekin. Teari mugurdi mermelada koilarakada bat bota ohi diote, eta horrek aroma eta zapore berezia ematen dio. Bada gosari tradizional bat, landa inguruneetan hartzen dutena. Jachi du izena. Horren jarraitzaileek, zera hartzen dute eguna hasteko: txerri hestez egindako nahaskia eta txahal hankak baratxuri askorekin.

Intxaurra milaka plateretan erabiltzen da Georgiako gastronomian. “Satvisi” hitza daraman edozer plater belar, baratxuri eta intxaurrez aromatizatutako saltsa batekin zerbitzatzen da.

Georgiako ardoa Otordu nagusia eguerdikoa izan ohi da. Hasteko, zizka-mizkak hartzen dituzte, besteak beste, bliniak, artopil txikiak sardinzarrekin, esnegain garratzaz bustita. Batzuetan, beste zizka-mizketako bat kabiarra izaten da. Lehen platera berdura zopa lodi bat izaten da, eta horren ondoren fundamentuzko platerak jaten dituzte. Horietako bat, khinkaliak, oso ospetsuak dira. Haragiz betetako ravioliak dira, pipermin beltzez ondutakoak. Oso famatuak dira, halaber, badrijaniak, hau da, haragi txikituz eta hurrez betetako alberjiniak. Espeziaz ondutako espinakak eta barazki hartzituak ere oso ohikoak dira Georgian. Janariarekin batera, kvasa edaten dute, azukre, garagar malta eta zekalez egindako edari bat. Vodka eta chacha, tokiko pattar bat, ere oso hedatuta daude. Georgiako ardoa –zuria eta beltza– oso arrakastatsua da, eta prestigio handia du herrialde mugakideetan. 57


liburuen TXokoA

ZENTZUMENENTZAKO OPARIA 50 maravillas naturales de Euskal Herria Santi Yaniz, Alberto Muro Sua, 2013 210 orrialde. 29,50 euro

ua argitaletxeak liburu zinez ikusgarria argitaratu du bere 25. urteurrena ospatzeko. Bertan, Euskal Herriko txokorik ederrenen argazki bilduma osatu dute aditu diren hainbat egilek, Euskal Herriaren gaineko alegiazko kaleidoskopio bat eratuz ia. Hala, Gaztelugatxe, Irati, Puron, Urbasa, Malloak, Pozalagua, Ilarrita, Arbaiun, Belagoa, ToloĂąo, Zugastieta, Baztan, Itxina, Urdaibai, Itsusi, Biduze, Aitzulo, Lokiz, La Verna eta beste hainbat bazter ederrekin egingo dugu topo, orrialdez orrialde. Guztira 50 leku aukeratu dituzte Santi Yaniz eta Alberto Murok, eta, argazkiekin eta testu literarioekin, dotore azaldu dituzte bazter bakoitzaren nondik norakoak. Hitzen eta irudien bidez, irakurlea Euskal Herriaren bihotzera eramango du ale honek, editoreen esanetan: ÂŤPaisaia desberdinez jantziriko paisaia bakarra aurkezten du arimaz beteriko lan honek, eta gure herriko txoko berezienen taupadak sentiaraziko dizkio irakurleariÂť.

S


PALESTINAR BATEN LARRUAN

ESPERO EZ BEZALAKO ITZULERA

GERRAK ZIPRIZTINDURIKO HAURTZAROA

alestinako herri txiki baten bizi da Ichmad, hamabi urteko mutikoa. Errealitate gordina bizi du: aita kartzelan du, eta ondasun guztiak galdu ditu familiak. Dena den, egoera horri buelta eman, eta bere familia pobreziatik ateratzeko borroka ausarta abiatuko du Ichmadek. Zientziarako talentu aparta duela ikusita, aurreiritzi sozial eta erlijioso ugari gaindituko ditu. Haurtzarotik abiatu eta heldutasunera bidean, protagonistaren bizitzako zazpi hamarkada kontatzen dira eleberri honetan. Irakurlea palestinar baten larruan jartzeko asmoz idatzitako eleberri hau osatzeko, benetako gizaki baten bizitzan oinarritu zen egilea.

idaia liburuak ez ezik, eleberriak ere idazten ditu Paul Therouxek; “La costa de los mosquitos” lana dugu horren adibide. Bere liburu berrian, Afrikan girotzen den thriller psikologikoa osatu du. Massachusetts-eko herri batean bizi den Ellis Hock da protagonista, zeinak Malawiko Armadan igaro zituen urteak gogoratzen igarotzen dituen egunak. Emazteak utzi egingo du, eta sasoi hartan bizi izan zen lekura itzultzea erabakiko du. Baina, iritsi bezain laster, gauzak han zeharo aldatu direla ikusiko du. Herritarrek besoak zabalik hartuko badute ere, gezurra eta iruzurra ezagutuko ditu, eta idealizatuta zeukan itzulera heriotzatik ihes egiteko lasterketa bilakatuko da.

B

ong mendian bere etxaldea eraikitzeko Karen Blixen Nairobira joan zen urte berean, Kenyan jaiotako sei urteko neskato bat, asto gainean, Nairobitik gertu dagoen Thika herriko etxalde batera abiatuko da, bere ama ingelesarekin. Haur hori Elspeth Grant egilea da (Elspeth Huxley izena ezkondu ondoren hartuko zuen egileak). Tilly bere ama gazte, moderno eta kirolariarekin eta Robin aitarekin egingo du Thikarako bidea. Etxe berrian, bertako herritarrekin eta masai eta kikuyu etnietako kideekin harremanetan jarriko da neskatoa, eta haurrentzat dirudien fantasiazko mundu batean balego bezala biziko da, gerraren krudelkeriak guztia aldatuko duen arte.

En Lower River Paul Theroux Alfaguara, 2014 368 orrialde. 19,50 euro

Los flamboyanes de Thika Elspeth Huxley Ediciones del Viento, 2013 352 orrialde. 22,55 euro

P

Como el viento entre los almendros Michelle Cohen Corasanti Ediciones B, 2014 352 orrialde. 19,50 euro

G

FAR WESTEKO EUSKAL HERRIAN BARRENA ortún Ximénez de Bertandona, Kaliforniako lurra zapaldu zuen lehenengo europarra; Vicente de Zaldívar, bisonteen eta apatxe behizainen lehen deskribapen zehatza egin zuena; Juan Bautista Anza I.a, Fronteras presidioko kapitaina; Arrillaga, Borica eta Solá, Kaliforniako gobernadore izandakoak; Vicente de Santa María frantziskotarra, San Franciscoko jatorrizko biztanleei buruz kontakizun xarmagarria idatzi zuena... Horien eta Ameriketako lehenengo euskaldun gehiagoren poz eta nekeak kontatzen ditu Garikanok lan honetan, Kaliforniako jatorrizko biztanleei buruzko albiste ugari tartekatuz eta 135 argazki eta irudiz lagunduta.

F

Kaliforniakoak (1533-1848) Asun Garikano | Hitzaurrea: Joseba Sarrionandia Pamiela, 2013 368 orrialde. 25 euro 59


Gogoan hartu

APOLLO THEATER MUSIKAREN MITOEN SEHASKA Ameriketako Estatu Batuetako panorama musikalean ezinbesteko aretorik bada, hori Apollo aretoa da. Ella Fitzgerald, Michael Jackson eta bestelako izar entzutetsu askoren lehen pausoen lekuko izandako aretoak 80 urte bete ditu, eta sasoi betean darrai, etorkizunera begira ere New York hiriko musika eskaintzan protagonismoa izateko esperantzan. Harlem auzoaren eta, oro har, New Yorkeko kultura afroamerikarraren ikur, Apollo aretoa benetako tenplu sakratua da jazz, rythm & blues edo soul musika maite dutenentzat; operazaleentzat Met eta musika klasikoaren jarraitzaileentzat Carnegie Hall diren bezalaxe. Ella Fitzgerald, Billie Holiday, Diana Ross & The Supremes, Aretha Franklin, Steve Wonder, Marvin Gaye eta beste artista askoren aurreneko saioen lekuko izana da Apollo aretoa. Horrez gain, Charlie Parker, Duke Ellington eta Louis Armstrong izar handiek emanaldi gogoangarriak eskaini zituzten bertako oholtzan. Apollo aretoak 1934ko urtarrilaren 26an ireki zituen ateak. Urte horretan bertan, hantxe egin zuen debuta Ella Fitzgerald gazteak, 17 urte baino ez zituela. New York hirian erreferente bilakatu zen aretoa; beltzen komunitatean, batik bat. Artista entzutetsuenen emanaldiak eskaintzeaz gain, artista hasiberriei ere tartea eskaini zien Apollok bere sorreratik. 1950eko hamarkadan,

60

musika herrikoiaz gain, jazza garrantzia bereganatuz joan zen, eta gerora estilo horretan mundu mailako izar bilakatu ziren Sara Vaughan, Miles Davis, Thelonius Monk eta John Coltrane igaro ziren bertatik. Aretoak, gainera, zeresan handia izan zuen musika latinoak Harlem auzoan izandako gorakadan, Tito Puente eta estilo horretako bestelako hainbat musikari aritu baitziren han jotzen. 1962an James Brownek bertan “Live at the Apollo” lana grabatu zuenetik, modan jarri zen musikari ezagunek Apollon egiten zituzten zuzeneko emanaldiak grabatzeko ohitura. Era berean, artista hasiberrien lehiaketak ere sona handia bereganatuz joan ziren. 1963an, Jimmy Hendrix izan zen lehiaketaren irabazlea, eta, hiru urte geroago, Jackson Five boskoteak jaso zuen saria, zortzi urte besterik ez zituen Michael txikia tartean zela. 70eko hamarkadan, Stevie Wonder eta pop beltza jorratzen zuten The Supremes eta The Temptations taldeak igaro ziren bertatik, beste askoren artean. 1970eko hamarkadan, bere unerik zailenak biziko zituen Apollo aretoak. Lokalaren jabea zen enpresak une ekonomiko zailak bizi zituen, eta, hori gutxi balitz bezala, Harlem auzoan delinkuentziak nabarmen egin zuen gora. Ondorioz, 1976an ateak itxi behar izan zituen aretoak, nahiz eta, egun konkretuetan, kontzertuak eskaintzen jarraituko zuen. 1981ean berrireki zuten, enpresa berri batek erosi zuenean. Artista hasiberrien kontzertuak 1985. urtearen amaiera aldera hasi ziren eskaintzen eta, 1987an, “Showtime at the Apollo” saioa bertatik emititzen hasi zen NBC telebista katea. 1991z geroztik, New Yorkeko estatuaren jabetzakoa da Apollo, eta fundazio bat ere badago, aretoak irekita jarraituko duela ziurtatzeko. Gaur egun, honako hau irakur daiteke aretoaren atean: «Apolo aretoa: Izarrak jaiotzen eta mitoak sortzen diren lekua».


Argazkia: Hon Lau

WILHELMSHร HE PARKEA KASSEL (ALEMANIA) Barroko garaiko artelan ederra izateaz gain, Alemaniako Kassel hirian dagoen Wilhelmshรถhe parkeak sortua izan zen garaiko paisaiari, arteari eta teknologiari erreparatzeko aukera paregabea eskaintzen du. 300 urteko historia duen parke hau paisaiaren arkitekturak izandako oparoaldiaren adibide deigarria da. Lorategi ingelesen estetikari jarraituz, mendi mazela batean kokaturiko Europako parkerik handiena da, 240 hektarearekin. 1696an hasi ziren parkea eratzeko lanetan, Charles HesseCasselen aginduz. 1701ean, hedatu egin zuten parkeak hartzen zuen eremua, Giovanni Francesco Guernierori arkitektoak ur ikuskizunetarako bertan eraiki zuen guneari esker. 1717an, Herkulesen estatua jarri zuten parkean. Idulkiaren oinetan, 70 metroko garaieran, munduan bakarra den ikuskizunaz goza daiteke: 750.000 litro ur 12 kilometrotan

barrena nola jaisten diren ikus daiteke bertan, harik eta urok jauregiaren ondoko urmaelean dagoen iturrira heltzen diren arte. Bertan, 52 metroko altueratik, ura tiro baten moduan ateratzen da, bere presio naturala dela eta. Ikuskizun benetan ikusgarria da, eta are gehiago ilunabarrean, ingurua argiztatu egiten baitute, eta hala, urak Herkulesen estatuatik Wilhelmshรถhe jauregira egiten duen bidea are ederragoa bilakatzen baita. Izen ofiziala Wilhelmshรถhe parkea badu ere, gaur egun Herkulesen parkea ere deitzen zaio kultura, natura eta loregintzako artea maisuki uztartzen dituen parkeari. Aurten, gainera, UNESCOren Gizateriaren Ondare izendapena jaso du. Europako lorategi guztien artean ikuskizun berdingabea eskaintzen duela argudiatuta jaso du izendapen preziatua parkeak.


LABURRaK

MUNDUAREN MAPA DIGITALA SAREAN, UZEIREN ESKUTIK arean erabilgarri dago jada Mundu Mapa Digitala, Euskaltzaindiak 1995ean arautu eta 2007an eguneratu zuen 38. arauko informazioan oinarritua. Munduko Estatu bakoitzaren izena eta izen ofiziala, herritarren jende-izena, hiriburua, hiriburuko herritarren jendeizena eta hizkuntza ofiziala(k) kontsulta daitezke sarean; euskaraz, noski. Mundu Mapa Digitala arakatzeko, UZEIk zuzeneko esteka jarri du bere webgunean (www.uzei.com), eta esteka horrek Google Maps zerbitzuko helbidera bideratzen du: https://mapsengine.google.com/ map/viewer?mid=zLytgFfIdbl4.k81 lwSESbr7g. Google Earth aplikazioan ere gehi dezake erabiltzaileak Mundu Mapa Digitala, zerbitzuaren aukera guztiak baliatzeko; adibidez, mapa interaktiboagoa izatearren eta eduki aberastua gehitzearren (trafikoa, eguraldia, argazkiak, etab.).

S

SMARTPHONAK, HOTELETAKO GILTZA BERRIAK tarwood Hotels&Resorts Worlwide kateak etorkizunean hotelen funtzionamenduan aldaketak ekarriko dituen berrikuntza bat aplikatuko du. Aplikazio baten bidez, smartphonak dituzten bezeroei giltza digitalak bidaltzea da ideia, check-in tradizionala egin eta giltza edo plastikozko txartela eman beharrean. Era horretan, bezeroek zuzenean logelara igarotzeko aukera izango dute, harreratik igaro beharrik gabe. Iphone eta Android sistementzat balioko du aplikazioak, eta Bluetooth bitartez irekiko dira ateak. Ehun herrialde baino gehiagotan, 1.150 hotel inguru ditu Starwood kateak, eta datozen hilabeteetan horietako bi hoteletan jarriko du abian asmoa: New Yorkeko Harlem auzoko Aloft Hotelean eta Kaliforniako Apple etxearen Cupertino egoitzan, hain zuzen. Emaitzak onak izanez gero, ekimena kateko hotel guztietara zabalduko dutela adierazi dute arduradunek.

S

ARAU BERRIAK FRANTZIAKO JATETXEETAN urrerantzean, Frantziako jatetxe guztiek kalifikazio berezi bat (fait maison) jarri beharko diete jatetxean bertan egindako platerei, aurrez prestaturiko platerengandik bereizteko. Etxeko platerak identifikatzeko arau hori derrigorrean bete beharko dute jatetxe guztiek, Frantziako Senatuan tramitatzen ari diren Kontsumoaren Legearen barnean dagoen araua baita.

A

BILBO-AMSTERDAM aiatzaren 26tik aurrera, KLM aire konpainia holandarrak hegaldi zuzenak eskainiko ditu Bilbo eta Amsterdam artean. Konexio berri hori astean bost egunez emango da, eta urriaren 25era arte egongo da martxan. KLM konpainiak egunero eskainiko ditu hegaldiak, astearte eta ostegunetan izan ezik. KL1688 hegaldia 17:35ean aterako da Bilbotik, eta 19:45ean iritsiko da Amsterdamera. KL1687 hegaldia, berriz, 14:50ean aterako da Amsterdametik, eta 17:00etan iritsiko da Bilbora. Hegaldi berri horiei udan Vueling konpainiak bi hirion artean eskaintzen dituenak gehitu behar zaizkie.

M

EUSKAL JATETXEA LONDRESEN ritainia Handian “Master Chef” saio arrakastatsuaren irabazle izan den Ash Mair sukaldari australiarrak jatetxe euskaldun bat irekiko du Londres erdigunean. Bilbao Berria jatetxea Regent Street kalean kokatuko da, eta bi solairu izango ditu. Lehenengoan pintxoak, Euskal Herriko edari tipikoak eta menu arruntak eskainiko dira; bigarrenean, berriz, sukaldaritza euskaldun tradizionaleko nahiz modernoko plater landuagoak. Dirudienez, bere bikotekide euskaldunaren bitartez ezagutu du Mairrek euskal sukaldaritza. Euskal Herriko eta Britainia Handiko kultura gastronomikoen artean dauden ageriko desberdintasunak ikusita, plater euskaldunak “britainiarrago” egiten saiatuko dela adierazi du sukaldari australiarrak, bere iritziz Euskal Herriko plater tipiko asko astunegiak baitira britainiarrentzat.

B


BEVERLY HILLS, AURREIRITZIETATIK HARAGO Luxu eta erakuskeriaren ikur, Beverly Hills hiria atzera begira jarri da bere ehungarren urteurrenean, eta zineak eta telebistak hiriaren inguruan sortu duten irudiaz harago kontzientzia hartzeko erabakia hartu du, bertako alkatearen eskutik. 1914ko urtarrilaren 28an eratu zen Beverly Hills, eta, beraz, betidanik erakutsi izan duen glamour eta esnobismoari loturiko irudia nahiko berria da, neurri handi batean, Bigarren Mundu Gerraren ondorio. Europa astindu zuen gerraren ondorioz, nazioarteko marka esklusiboenak Beverly Hillseko kaleetan finkatzen hasi ziren. XX. mendeko lehen hamarkadetan, artista askoren bizileku zen jada, Hollywoodeko estudioetatik gertu geratzen zelako batik bat. Horrela sortu zen Santa Monica, Wilshire eta Rexford kaleek osatzen duten “urrezko triangelua”, bitxien eta modako arropen dendak aurkitzen diren Rodeo Drive kale ezaguna zeharkatzen duena. Rodeo Drive kaleari Rodeo Land and Water Company enpresatik datorkio izena. 1906an zenbait inbertitzaile heldu ziren bertara eta lursail batzuk erosi zituzten, petrolioa aurkituko zuten esperantzarekin. Lurpean, ordea, akuifero handiak aurkitu zituzten, eta ideiaz aldatzea erabaki zuten. Negozio horren buru zen Burton E. Greenek jarri zion zonalde horri Beverly Hills izena, Massachusettseko Beverly Falls inspirazio moduan hartuta. Hala, hiriaren bultzatzaile nagusienetako bat bilakatu zen Green eta, 1912an, ezerezaren erdian, Beverly Hills hotela sortu zuen. Garai hartan hazkuntza prozesuan zen Hollywoodeko industrian aritzen ziren hainbat langile bertan finkatu ziren. Mary Pickford eta Douglas Fairbanks zinema mutuko

aktoreek osaturiko bikotea izan zen beraien luxuzko etxea leku horretan eraiki zuten lehenak. Haien atzetik beste asko etorriko ziren, eta Beverly Hills hainbat izarren bizitoki izan zen urte luzetan; tartean Marlene Dietrich eta Fred Astaire, Marlon Brando, Charles Chaplin, Rita Hayworth, Frank Sinatra eta Jack Nicholson. Hollywoodekin eta ikuskizunaren munduarekin izan duen harremana izan da, hiriko alkatearen iritziz, Beverly Hillsen inguruan lilura sortu duena, baina baita mistizismoa ere. Estatu Batuetako kale garestiena den Rodeo Drive hiriaren ikur moduan aurkezten bada ere, 90211 eta 90212 barrutietan bizi diren 34.000 biztanleetatik erdia baino gehiago alokairuan bizi direla jakinarazi du alkateak, hiri honetan ekonomia xumeko jendea ere bizi dela nabarmendu nahian.

RIO DE JANEIROREN B ALDEA BISITATZEN

Rio de Janeiro hegoaldean, Botafogo eta Laranjeiras auzoen erdian aurkitzen da Santa Marta favela. Txabolez osaturiko komunitate hori, hiriko beste asko bezala, hondartza idilikoetatik urrun bestelako errealitateak ezagutu nahi dituzten turistei irekita dago gaur egun. Aukera berri hau baliatu zuen Santa Martan bertan jaioa den Thiagok, eta auzoa

ezagutu nahi zuten atzerritarrei ingurua erakusten hasi zen. Zazpi urte daramatza zeregin horretan, eta, gaur egun, auzoa ezagutzeko interes handiena erakusten dutenak Rio de Janeiro bertako hiritarrak direla dio, haietako asko handik gertu bizi badira ere, ez baitute txabolen errealitatearekin inoiz kontakturik izan. Thiagoren esanetan, bisita gidatuok errealitate konplexu hori beste ikuspuntu batetik ezagutzeko parada eskaintzen diete turista atzerritar zein brasildarrei. Bere ustez, komunikabideek «txabolen errealitatearen alde txarrena» erakusten dute beti: «Bai, herri pobrea gara, baina baita munduko zoriontsuena ere, eta gure bizilekua edonori erakusteko prest gaude, jendeak hau horrela dela ikus dezan», dio berak harrotasunez. Dena den, bisita gidatuotan etxalde horietako ikuspegi orokor bat baino ez da eskaintzen, «ezinezkoa baita bi ordutan bertako jendearen errealitatean gehiegi sakontzea», Thiagok dioen lez. Hain justu, horixe izan da bisita horietan parte hartu duten askok izan duten sentsazioa.

63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.