OKAVANGOREN DELTA Urruneko euriaren erritmoak kulunkatuta CABO POLONIO Zibilizaziotik at dagoen herri uruguaitarra NAGASAKI Ezagutzea merezi duen harribitxia
BIDAIA ALDIZKARIA
Pirinioak LLEIDAKO URAREN PARADISUA
BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT
Azaleko argazkia: Getty Images
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
Urteko harpidetza: Hego Euskal Herrian: 15 € • Ipar Euskal Herrian: 25 € Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 € Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara: Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH) Izena Helbidea Posta kodea Herrialdea NAN Bankua
Herria Telefonoa E-posta Txartelaren jabea
Nahiago izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu zazpihaizetara@astero.net helbidera, kupoian azaltzen diren datuekin edo web orrian (www.zazpihaizetara.com) sar zaitezke eta harpidetzeko formularioa bete dezakezu.
Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO) datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.
aurkibidea 04
MUNDUARI BEGIRADA Tinghir, erligioen elkarbizitzaren eredu Maroko ekialdean
48
ErreportaJEak 6
LLEIDAKO PIRINIOAK Urak eta urari loturiko kirolek protagonismo berezia dute Kataluniako eskualde honetako mendietan
16
OKAVANGOREN DELTA Botswanako ezohiko delta hau ez da itsasoan amaitzen, basamortuan baizik, eta edertasun handiko paisaia eratzen du
26
CABO POLONIO Ingurune ikusgarriak eta izaera bohemioak erakarrita, bisitari asko hartzen ditu Uruguaiko paradisu hippyak
34
NAGASAKI Nahiz eta 1945eko bonba atomikoagatik den ezagun, ederra, mestizoa, kosmopolita eta irekia da Japoniako hiria
42
SIENA ETA SAN GIMIGNANO Toskanaren bihotzean dauden bi herri dotoreok Erdi Aroko gatazka feudalen eta herrien arteko borroken lekuko dira
48
NAUPLIO Itsaso urdinez eta Greziako historiaren ondare diren gotorlekuz inguratzen da Peloponesoko perla veneziarra
41 26
34
Bidelaguna 56
Horizontetik haratago Peter Matthiessen
57
Munduko sutegiak Mongoliako sukaldaritza
60
gogoan hartu Rick’s Cafe, «Casablanca» filmeko kafetegi mitikoa Dune du Pilat, Arcachon
16
6 3
TINGHIR (MAROKO) Erlijioen elkarbizitzaren eredu
A
tlas mendikatearen oinetan dagoen hiria da Tinghir, Maroko ekialdean. Eremu horretan hitz egiten den tamazight hizkuntzan “mendikoa” esan nahi du, hain zuzen ere, “tinghir” hitzak. Afrika iparraldeko hebrear komunitate handienaren bizileku izan zen hiria 1950eko hamarkadan. Garai hartan, 300.000 judu inguru bizi ziren Marokon. Iraganean hiria juduen eta musulmanen elkarbizitzaren eredu izan zela erakusten duen dokumentala estreinatu berri dute oraintsu: “Tinghir-Jérusalem: Les échos du Mellah” (Tinghir-Jerusalen, Mellahren oihartzunak). Haurra zenetik Frantzian bizi den Kamal Hachkar zuzendariak erlijio desberdinen arteko elkarbizitzaren eredu gisa aurkezten du Tinghir bere jaioterria aipatutako lanean. Marokoko beste milioika herritar bezala, musulmana eta amazigha da Hachkar. Zuzendariak aitonaren bitartez izan zuen bere herrian bizi izandako juduen berri. «Garai batean marokoar guztiak musulmanak zirela uste nuen», aitortzen du Hachkar berak. Irudian, emakume bat eta bere alaba Tinghirreko alde zaharrean.
Argazkia: Fadel Senna
4
Munduari begirada
Testua: Eguzki Sarasola Argazkiak: Oriol Clavera
Lleidako Pirinioak UR-PARADISUA
LLEIDAKO PIRINIOAK
Norbaitek pentsatzen badu Lleidako Pirinioak mendia besterik ez direla, itxi ditzala begiak, har dezala haizea eta bota dezala poliki. Eta, ondoren, joan dadila. Bueltakoan, gauza bera egingo du, ziur: begiak itxi, haizea hartu eta hasperen egin, mendiak baino askoz ere gehiago duen toki batean pilatutako sentsazioen urjauzia gogoratuz.
stekabean, Noguera Pallaresaren ur izoztuzko olatu bat gainera etorriko zaigu. Jaitsiera leun baten ondoren, ur bareetatik igaro ondoren, ur-lasterretan sartuko gara eta muskuluak tentsioan jarriko zaizkigu, ia automatikoki, bizirauteko erreakzio gisa. Inork ez du uretara erori nahi. Salbamendu-jakak eta neoprenozko jantziak soinean ditugula, lasai gaude, eta adrenalinak gorputza zeharkatzen digu, baina ez dugu beldurrik. Zinta moduko batean oina sartuta dugula, erabateko lasaitasuna dugu; horretarako baita, alegia, ez erortzeko. Pallars SobirĂ n gaude, zehazki, LlavorsĂren eta eskualdeko hiriburu den Sorten artean. Orain dela 27 urte hasi ziren bertan lehen txalupak eskualdea iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen ibaian behera jaisten (40 kilometro), eta, harrezkero, Katalan Herrietako eta penintsula osoko raftingaren muina da. Bisitariak emozio bizien bila abiatzen dira Lleidako Pirinioetara.
U
Orrialde hauetan, Segre Olinpiar Parkeko urak, Seu d’Urgellen. Bertan ospatu ziren 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoak, eta ur bare nahiz lasterretan kirola egiteko zirkuitu kontrolatuak daude. 8
LLEIDAKO PIRINIOAK Lehen aldiz murgildu ondoren, badirudi ezerk ez duela inporta, eta sentsazioei jarraitzen diegu. Poztasun oihuak gidaren oihuekin nahasten dira (arraun! orain! fuerte!). Jarraibideak ematen dizkigu ur-lasterretan behar bezala sartzeko eta txalupa guk geuk kontrolatzeko, ez ibaiak. Harago, kayak bat ibaiaren kontra lehiatzen ari da. Gure txalupak elefante bat dirudi, trakets eta pisutsu, gobernatu ezingo bagenu bezala, baina kayakak dantzan ari dira zurrunbiloekin, bizi eta arin. Ur bareak arraunen erritmoan Arraun egin nahi badugu baina ibai baten ur-lasterren abiadura itzelik gabe, Congost de Montrebei ikusgarrira jo behar dugu (ia 7 km ditu lakuak). Ur turkesen eta 500 metrora arte altxatzen diren kareharrizko harkaitzen pareten paisaiara, alegia. Noguera Ribagorçana ibaiak bitan zatitzen du Montsec mendilerroa: Ares ekialdean eta Estall mendebaldean. Canelles urmaeletik sartuko gara, poliki-poliki; ertzak bata besteari gerturatzen hasiko dira eta, aldi berean, bertikal bilakatzen dira, harkaitz-igarobide bihurri bat eratu arte. 20 bat metro ditu zatirik eskuenean. Denak beste dimentsio bat hartuko du. Arraunek uraren kontra egitean sortzen duten marmar leuna goratu egiten da ikus dezakegun zeru-zerrenda urdin estura iritsi arte –sairen bat ere ikus daiteke, eta ugatzen bat ere–. Bihotz-taupadak ez dira ur bizietakoak bezain azkarrak, baina badira indartsuak, tokia handientsua baita. Jauziak eta txirristak Lluís ez da gida bat soilik. Ia konfiantza itsu-itsua izan behar dugu beregan. Jauzi egin ezin den maldak saihesteko rappeletan babesa ematen digu. Jauzi egin ahal izateko sakontasun nahikoa duten urmaeletan, nondik eta nora salto egin behar dugun esaten digu. Egiteko adina konfiantza emango digu. Arroila-jaitsieran hasi nahi dutenentzat, aukera onak dira Sant Pereko arroila (Pallars Jussàn) eta Berróseko arroila (Pallars Sobiràn). Estarón uharra ere (Pallars Sobiràn) aukera ona da. Amaieran, hori bai, 40 metroko ur-jauzia du eta sokaz lotuta jaitsi beharra dago. Neoprenoa, kaskoa, arnesa eta sokak. Dena ondo baino hobeto kalkulatuta dugu, baina sabelean dugun korapiloak jauzi egiteko unera arte iraungo digu. Orduan, pultsazio zaparrada hasten da, oinak (eta, ondoren, gorpuz osoa) uretan sartzen direnean. Lleidako Pirinioetan, jaisteko modukoak diren 160 arroila daude; betiere, gida baten laguntzaz, adituak ez bagara. Bereziki ederrak eta ikusgarriak dira Viu de Llevatakoa, Bóixolsekoa, La Matakoa, Infernekoa eta Estarónekoa bera, batzuk aipatzearren.
Mendi-ibilien zaleentzat Parc Nacional d'Aigüestortes i Estany de Sant Maurici eta Parc Natural de l’Alt Pirineu paisaia-harribitxiak dira. Lehenak, ia 41.000 hektarea ditu Val d’Aran, Pallars Sobirà, Pallars Jussà eta Alta Ribagorça eskualdeetan banatuta. Bigarrenak, herrialdeko bigarren parkerik handienak, berriz, natura, kultura eta giza ondareko 70.000 hektarea ditu Pallars Sobirà eta Alt Urgell eskualdeetan. Bailara glaziarrei eta harkaitz granitikoei esker, ibaiak, ur-jauziak eta estany ugari (200 Parc Nacionalen eta 100 baino gehiago Parc Naturalen) daude. Erakargarritasun handienetako bat da. Sant Mauriciko estanyak eta Aigüestortes inguruak (Parkearen beste muturrean) Parc Nacionali izena ematen diote, eta horregatik, edo agian iristea erraza delako (lur orotako taxian joan daiteke, beraz edonor joan daiteke), bisitatuena da. Mendi-ibiltariak aitzakia edo arrazoi bat behar du beti. Batzuetan, tontor bat da. Hemen, beste bat gehitzen zaio, laku bat. Eta estany adina aukera dago. Bideetatik gora igotzea, eta ikustea landaredia aldatuz doala igo ahala, geruza alpinora iritsi eta gure helburua lortu arte, alegia, plan on bat. Cabaneseko Estany Negren –Pirinioetako izei handienaren, alegia, Mata de Valènciaren parte den Bosc del Gerdar gurutzatuz iritsi gara hara–, adibidez, pinu sakabanatuak barnean dagoen uhartetxora iristen dira. Parc Natural de l’Alt Pirineun dagoen Certascanekoan, Estatuko laku izozturik handienean, aldiz, harkaitz-paisaia ikusgarriak itxura malkarra eta gogorra ematen dio tokiari. Baina bietan, parez pare dugun ikuskizunak ia gure zentzumen guztiak esnatzen ditu. Isiltasunak, hegalen batetik irristaka jaisten den noizbehinkako haizeak baino apurtzen ez duenak, gure belarria zorrozten du; bai eta tokiaren handitasuna, xehetasun guztien bila dagoen gure begirada, harkaitz granitikoaren ukimena eta mendi-usaina ere.
Segre Olinpiar Parkeko kirol ohikoenak raftinga, hidrospeeda eta kanoa jaitsierak dira. Dena den, arrantza maite dutenek ere badute lekurik Pirinioen alde honetan, ezkerreko irudian ikusten den eran.
11
LLEIDAKO PIRINIOAK Igeriketaz eta bainu ederrez gozatzeko aukera ugari daude Lleidako Pirinioetan, paisaia ikusgarrien erdian.
12
Mendiko hondartzak Ur piriniotarretan bainatu eta zirkulazioa aktibatu nahi dutenek hainbat ibaitara gertura daitezke, Lluísen edo arroiletatik jaisteko bestelako giden laguntzarik gabe. Gorgak, ibai askotan dauden igerileku naturalak, ongi pasatzeko toki paregabeak dira. Etxeko txikienekin joateko aukera oso on bat. Uharra gero eta ezkutukoagoa izan, orduan eta bakartiagoa izango da esperientzia. Abella de la Concaren oinetan, aurre-Pirinioetan dagoena, esaterako. Zulo txikiak ditu, ur-jauzi indartsu baten ondorengo higaduraren ondoriozkoak, eta ura epela dago, ohi ez bezala. Jacuzzi natural bat bezalakoa da. Beste batzuen artean, Flamisell ibaia, Vall Foscatik datorrena, Congost d'Erinyàtik igarotzen da, eta jauzi eta igeri egin ahal izateko urmaelak ditu. Handik gertu, beste txoko pribilegiatu batean, Pla de Cortsen –goi-ordoki txiki bat da, Pallars Jussà eta Pallars Sobiràren artean, eta dirudienez bizitza beste erritmo batean igarotzen da–, Kataluniako hiru laku karstiko
Pirinioetako uretan bainu bat hartu eta zirkulazioa hobetu nahi dutenek hainbat ibai dituzte inguruotan. Ibaietan sortzen diren igerileku naturalak erlaxatzeko edo ondo pasatzeko aukera bikainak dira, eta etxeko txikienekin joateko ezin aproposagoak.
14
garrantzitsuenetako bat dago, Mantcortés. Bainua bermatuta dago. Bainu-etxeak Egongo da ura bero nahiago duenik. Halakoetan, bainu-etxe batera jo behar dugu, barnús bat jantzita. Lau aukera daude, eta guztietan bermatuta dago arrakasta: Banhs de Tredòs eta Termes Baronia de Les, biak Val d’Aranen; Balneario de Caldes de Boí, Vall de Boín (bertan, gainera, UNESCOk 2000an Gizateriaren Ondare izendatutako harribitxi erromanikoak bisita ditzakegu); eta Balneari Banys de Sant Vicenç, Alt Urgellen. Tratamenduak lohiekin, ur termalen eta sufretsuen igerilekuak, saunak harkaitz beroen kobazuloetan, hainbat gaitz tratatzeko propietate bereziak dituzten urak, masaje-saioak urpean... Eta, horrez guztiaz gain, eskaintza gastronomiko gero eta zaindu eta landuagoa, erosotasunik eta mimorik handiena eman nahi
baitzaio bisitariari. Gorputza erlaxatzeko tratamenduen eskaintza anitza; eta, jarraian, paisaia behatzea eta burua erlaxatzea, etzaulki batean etzanda. Emozio biziko egun baten osterako aparta. Arrantzalearen txokoa Arrantzalea beren santutegira iristen da, denbora geldituta dagoela ematen duen tokira. Barruko erlojuaren orratzak arroka horren gainean jartzen direnetik, amu mota ezberdinen kaxaren ondoan, mugikorra itzalita dagoela (edo zorte pixka batekin, estaldurarik gabe) eta jateko zerbaitekin –orduak azkar igarotzen baitira–, korrontearekin jolasten duten arrainen mugimenduaren erritmoarekin bat etortzen da burua. Arrantzalea behatzailea da. Uretarako jantzia soinean duela –ibaiaren ibilgura sartzen da eta uneren batean ura ia gerriraino iristen zaio–, poliki mugitzen du begirada, bere harrapakinaren bila. Ez dago presarik. Zeinek irabaziko du? Azkarrenak edo iaioenak? Arrainak
edo arrantzaleak? Lehena konturatzen bada uraren gainetik zegoen eta uretan sartu den eulia amu bat besterik ez dela, seinale arrantzalea ez dela engainatzeko gai izan. Kanaberaren mugimenduak ez dira zehatzak izan, akaso. Edo, agian, ez du amu mota egokia hautatu. Arratzaren artean –edo jokoan– ez du inork galtzen, normalean arraina uretara bueltatzen delako; izan ere, arraina ez da saria, naturan, Pirinioetako ur hotzetan emandako orduak baizik. Erlaxazioa, natural, txangoak, abentura, emozioak, sentsazioak, osasuna. Osagai horiek guztiek eskaintzen dizkiguten paisaiek eta tokiek izendatzaile komun bat dute: ura. Zalantzarik gabe, beraz, mendia baino gehiago da. Itxiko ditugu begiak?
LLEIDAKO PIRINIOAK
Testua eta Argazkiak: Xabier Ba単uelos
Okavangoren delta URAREN MIRARIA
OKAVANGOREN DELTA
Eskuinean, Okavangoren deltaren panoramika. Bere arroa endorreikoa da, itsasorako irteerarik gabea. Ur masa batean hustu beharrean, bere ibilbidean garraiatutako lohi eta hondarrak abaniko itxurako formazio batean sedimentatzen dira. Behean, igebelarra.
Botsuanako moneta da ÂŤpulaÂť. Herrialdearen goiburua ere bada, baina. Hitz batek hainbesteko garrantzia izatearen zergatia jakiteko, haren esanahira jo dugu: gure harridurarako, baina, tswanerazko hitz honek ez du aparteko esanahi epiko edo heroikorik; aitzitik, ÂŤeuriaÂť besterik ez du esan nahi. Herrialdea zeharkatzen eta hura ia erabat estaltzen duen Kalahariren amaieragabetasuna sentitzen hiru bat aste igaro ondoren, ondotxo ikasten du batek zenbateraino den epikoa lur elkor honetara iristen den euri-tanta bakoitza. Ura bizitza da, haren adierazpiderik behinena, eta paradisuko mirari bihurtzen da ipar-mendebaldetik datorren oldeak basamortuaren bihotza estaltzen duenean. Orduan haren taupadek ez dute neurririk, eta planetan den ikuskizun handienetako bat pizten du: Okavangoren Delta.
lunabarra Sepupan. Kanpaleku galdu batean halamoduz egindako taberna baten terraza zarpailetik ikusten den ilunabarraren printzek herdoil-kolorez aldatzen ditu papirodi zurixkak. Ura ilundu egiten da eta hartan ere islatzen dira, ispilu bat balitz bezala, landareen itzalak eta argiaren isla gorriztak, gero eta meheago. Hasia da dagoeneko ibaia bere ubide-dantza jolastian, eta, herabe bada ere, ernaltzen duen lurra lizunki hasten da ferekatzen. Paradisuaren irudi idealizatu batetik ateratako eszena dirudi, eragiten duen erakarpen sumingarriagatik, freskotasunagatik, gure azalari eragiten dion nostalgia pristinoagatik... eta gure bi niekin –primitiboarekin eta sofistikatuarekin– konektatzen diren ikasi ezinezko zidorretan barrena garamatza. Ezerezaren eta oasi baten arteko funtsezko aldea da, jakinik, ordea, ezerezak ere baduela aberastasuna eta oasia krudela ere izan daitekeela. Hitz bakar batez esanda: Afrika.
I
Kalahariren zati eder bat zeharkatu ondoren, ibilgailuek utzitako erraiek iparraldetik, aspaldiko kolonialismoaren gutiziek erabakitako bitxikeria den Capriviren Zerrendatik, hona ekarri gaituzte, Namibiako Mahangoko Erreserba zeharkatuta eta Okavangoren ibilguari ibaian behera jarraituta. Popako ur-jauziek eragindako gorabehera apartsu eta zaratatsuaren ondoren, beharrezkoa zen korrontearen ibilera bareak lagunduta iristea. Agian ez da izango amets erromantikoa besterik –lirikoegia, akaso–, baina bestela egitea traizio egitea litzakeela begitandu zitzaidan. Urruneko euriaren erritmoak kulunkatuta Okavango ibaiak Biéko lautadan du jatorria, eta mila bat kilometro igarotzen ditu bere ibilbide ziklikoan, bi ibarretan bizia eragiten. Baina haren urak ez du sekula itsasoa ikusiko. Ibilbidearen amaieran basamortua dago, elkorra eta gupidagabea, azken tantaraino xur19
OKAVANGOREN DELTA
Moremiko Basabizitzaren Erreserba delta osoan babestuta dagoen eremu bakarra da, eta hainbat espezie ikusteko aukera dago bertan eskaintzen diren safari jardunaldietan. Lerroon gainean, zebra talde bat; ezkerrean, hipopotamoa; behean, uzkinaxo urdina. Ezkerreko orrialdean, goitik behera, pikotenaza afrikarra eta lehoinabar afrikarra.
Okavangoren deltan, ohikoa da inguruotako biztanleak pertikaz bultzatzen dituzten kanoa tradizionaletan nabigatzen ikustea, eskuineko irudiak erakusten duen gisan. Lerron gainean, ilunabar ederra.
gatuko duena ezin asezko eztarri baten moduan. Inork ez daki oraindik hori ote den benetan bidaiaren azken geltokia. Azken etapa horretan, alde guztietarantz zabaltzen da ura eta delta ikaragarri bat eratzen du, Kalahariren ordeka itxuraz elkorraren betidaniko egarria asetzeko adinakoa. Hizkera lauagoa erabilita, Okavangorena arro endorreikoa dela esan daiteke, itsasorako irteerarik gabea; beraz, Okavangoren delta ez dator bat berez geomorfologian erabiltzen den kontzeptuarekin. Ur-masa batean hustu beharrean, bere ibilbidean garraiatutako lohi eta hondarra abaniko-itxurako formazio batean sedimentatzen dira, baina lehorrean. Ibaiaren ibilgua beti bera izanagatik, urtean behin itxuraz aldatzen da, tropikoetako klimen bi urtaroen eskutik, eta itxurarekin batera bere heriotzak dakarren oparia ere bai. Urritik apirilera bitartean, jaioterri dituen Angolako goi-lautadek euriaren bedeinkapena jasotzen dute. Ur-ekarpen hura Okavangok biltzen du, eta urtean 18.500 milioi metro kubikoko emaria izatera ere iristen da. Olde horrek bazter guztiak estaltzen ditu, eta, deltara isurita, haren iraileko azaleraren 15.000 km2-ak abendu eta urtarrilean 22.000 bihurtzen ditu Nolanahi , delta zabalagoa nahiz uzkurragoa delarik ere, uraren etorrerarekin batera gertatzen da miraria. Halako batean, lur idorraren kolore arrea nagusitu behar lukeen tokian, berdearen ehunka 単abardura gailentzen dira beren buruaren bila dihardutela lamia beltzen distiren artean; lurrean izaki nimi単oenaren
arrastorik ere igarri behar ez litzatekeen tokian, bizidun-motak ezin ugariago ageri dira ezin sinetsizko dibertsitatean. Halako batean, edertasuna ispilatzez betetako paisaia baten soiltasun minimalistan aurkitzea espero genuen tokian, ubide, aintzira eta irlak ageri zaizkigu, bere burua galdu aurretik bere onenak emateko prest dagoen natura baten galeraren fruitu. Arrastoek eta zantzuek ezkutatu eta hautsetan egon behar luketen tokian, ikuskizun basati eta ezin ulertzeko bezain barea agertzen da, zazpi musak berriz lamia bilakatzen direneko tokia, non lotsarik gabe elkartuko baitira amaierarik gabeko zoroaldi ikusgarrian. Zeruaren eta lurraren artean Egunsentian lau gurpildun ibilgailua utzi eta ur txikien misteriora sartzea egokitu zaigu. Beira baten gainean bezala mugitzen da ala, zurrumurru ezti batez ferekatzen duten landareek eratzen duten labirintoan barrena ezker eta eskuin. Faunarekin izan dugun lehen kontaktua hipopotamo batekin izan da. Landare artean ezkutatuta zegoela ihesari eman dio, motorraren tarratak izututa. Aurreraxeago, errekaren bihurgune bat gaindituta, lau bat metroko Niloko krokodilo bat aurkitu dugu, isilpean zelatan zegoela, eta gure aurrean ahoa zabaldu du beroari aurre egiteko. Serongan saltatu gara handik deltan barrena sakonago sartzeko asmoz, baina oraingoan zaratarik egin gabe, ez bada geure arnasa. Hemen betidaniko ala luze
OKAVANGOREN DELTA
eta estuei mokorro esaten diete, eta hagaz eragiten zaie. Antzina zuhaitz baten enborra hustuta egiten ziren; gaur egun, berriz, diseinuari eutsi bazaio ere, beirazuntza erabiltzen da zuhaitzik ez botatzeko. Orekari eusteko borroketan, uretatik zentimetro batzuetara eserita abiatu gara. Alaria txopan da, zutik. Haga uretan sartu eta hor goaz aurrera. Aberastasun natural ikaragarriko eskualde batera sartu gara; pertikada bakoitzarekin bertako hegazti harrigarriak txunditzeraino deskubritzen ditugu, eta tam-tamez lagundutako ibai-dantza geldo baten airean gabiltzalako sentsazio lasaiak hartzen gaitu. Urak alaren kontra irristatzea eragiten duen murmurioak kulunkatuta Afrikako urarrano zalapartarien deia entzun ahal izango dugu. Zirrara ez ezik, errezeloa ere eragiten du uretan hipopotamoen belarri dantzariak eta begi biribilak gure enbarkazio xumearen ondoan agertzen eta berriz ere urperatzen ikusteak. Horrek baina, gogora ekartzen digu ez dela denbora asko ukitu gabeko eremu naturaletan barrena mugitzeko arriskua onartu egin behar zela, deltan ez ezik, kontinente osoan ere. Sutondoan kanpatu gara, hesirik gabe, kolore ugariko lurreko soinu eta usainek inguratuta. Papioiak eta hienak entzun ditzakegu, gaueko ibileretan dabiltzala. Bertako gidariek irakatsita animalien arrastoei jarraitzea da beste aukera, zebra- eta inpala-taldeak, elefanteak palmondoen fruituak biltzen edo akazien goi-adarretako kimu gazteak lasai asko jaten dituzten jirafak aurkitu arte.
Baina kanpalekua utzi eta berriz abiatzeko unea da. Goiz jaiki gara eta lauki zuzen luzanga baten taxua duen lur-eremu ziztrin eta lau batera joan gara. Lurreratzeko pista bat omen da. Abioneta hurreratzen, lur hartzen eta helizeak gure egon ezinaren parean ipintzen ikusi dugu. Bisitaldi berri bat, ikuspegi berri bat dugu zain. Iparraldetik hegoaldera bidean egin dugu hegan aintzira-sortaren gainean; udare itxurako eskualdea da, urez eta landarez estalia, non urak hartutako estalki berdeak uzten dituen tarteetan barrena egiten baitute ihes eguzki-printzek. Okavangoren besoek hamaika meandro bihurritan banatzen dira hanhemenka, eta ertz leun eta emetako siluetak ebakitzen dizkio umetoki primigenio baten antzera irakiten duen sabanari. Bizitzaren, bizirik irautearen, kemenaren, izerdiaren eta energiaren gorazarre ezin ederragoa da, non fauna txori-bistan ikus daitekeen funtsezko humorearen uhinekin nahastuta. Moremiko Basabizitzaren Erreserban hartu dugu lur, delta osoan babestuta dagoen eremu bakarrean, hain zuzen, zeinak haren azaleraren heren bat hartzen baitu. Zenbait safari-jardunalditan gora eta behera eramango gaituzten lur orotako ibilgailuak zain ditugu. Moremi da bertako bitxi kuttuna. Eskarmentu txikiko bisitariek ÂŤbost handienÂť bila etorri ohi dira, beren kamerentzako trofeo desiratuen horien bila, lehoien bila batik bat. Hemengo lehoiek, izan ere, igerian trebatu behar izan dute beren burua bufaloaren edo, inoiz, elefanteku23
meen tamainako harrapakinak jaso ahal izateko beste inon ez bezalako lurralde bustian. Lehenago ere Saharaz bestaldeko lurrak ezagunak ditugunok, baina, beste bien bila ere etorri gara: lehoinabarra eta errinozeroa. Haatik, berdin liluratzen gaituzte beste inon baino ugariagoak diren lechwe gorriek (Kobus leche)kudu handiek, topiek eta uretako kobek, bai eta likaon, gepardo eta, nola ez, hegaztiak ere, hala nola Afrikako antzara nanoa eta Pelen hontz arrantzale bitxia.
Edertasuna eta bizitza elkarrekin lotuta daudela zeinen emaitza ikusgarria ematen duten oraindik liluratuta gaudela, bagoaz. Ipar-ekialdetik egingo dugu alde, Chobeko Parke Nazionalean barrena, hartara Savutiko ordekak zeharkatu eta Victoria ur-jauzietara iristeko. Beste kapitulu bat izango hori, baina.
OKAVANGOREN DELTA
Argi eta kolore festa itzela eskaintzen du Okavangoren deltak. Lerroon azpian, egunsenti dotorea.
URUGUAIKO PARADISU BOHEMIOA Testua eta Argazkiak: Julene Larra単aga
Cabo Polonio
CABO POLONIO
Uruguai ekialdeko kostaldean, Brasilgo mugatik gertu, munduaren amaiera dirudien eremu isolatuan, Cabo Polonio dago. Zibilizaziotik at dagoen herri horretan, edateko urik eta argindarrik gabe bizi da jendea, baina beste inon ez bezalako bake eta patxadaz. Bere ingurune ikusgarriak eta izaera bohemioak erakarrita, bidaiari asko joaten da bertara; uda sasoian, batik bat. Izan ere, bere dekadentziaz harago, esperientzia ahaztezina da herri pintoresko hau ezagutzea.
ere lurretan hainbat txoko magiko baditu ere, oharkabean pasatzen den herrialde horietako bat dugu Uruguai. Hala ere, denetarik du Brasil eta Argentina artean dagoen herrialde txikiak: lautadak, kostaldea, herri kolonialak, hiriburu erakargarria‌ Montevideorekin batera, ekialdeko kostaldea da Uruguaira bisitari gehien erakartzen dituena. Luxuz beteriko Punta del Este hiria da herrialdeko turismoaren izar nagusia, Hego Amerika osoko udako helmuga garrantzitsuenetakoa berau. Halaber, uruguaitar eta argentinar askoren udako oporleku ezaguna baino gehiago da Uruguaiko kostalde ederra. Gustu eta poltsiko guztietarako aukerak daude, baina guztien artean bada nabarmentzekoa den txoko bat, besteekin inolako zerikusirik ez duena: Cabo Polonio, hippyen paradisua. Rocha eskualdean dagoen herrixka hau, Brasilgo mugatik 90 kilometrora, Uruguai ekialdeko itsaso oldartuan barneratzen den penintsula arrokatsu bat da. Hitz gutxitan esateko, munduaren amaiera antzeko bat da Cabo Polonio. Munduan ez dira asko izango leku honek adina mistika eta magia transmititzen duten tokiak: duna ikaragarriek eta itsasoan
B
sartzen diren harkaitzek denboran iltzatuta dirudien herria eta itsas lehoien santutegi ekologikoa babesten dute bertan. Kondairak dioenez, iraganean bertako uretan hondoratu zen ontzietako bateko kapitainari zor dio izena Cabo Poloniok; dena den, herritar edadetuenek kontatzen dutenez, segurua kobratzeko nahita hondoratzen ziren ontziak garai batean. Beste batzuen ustez, urrea dago bertako uretan; herriaren parean dauden Dorreen Uharteen inguruan, hain zuzen. Horiek eta gehiago dira herritar edadetu kontu-kontalariek bidaiariei kontatzen dizkieten istorioak. Naturak soilik kutsatua Cabo Polonioko paisaia harrigarria bezain bitxia da: arkitektura irregularreko eta kolore biziko egurrezko etxetxoak esku anonimo batek bertan jarri izan balitu bezala daude kokatuta: elkarrengandik gertu, baina sakabanatuta, aldi berean. Horietako asko harkaitzetan daude, gainera. Ozeano Atlantikoaren haize ufada etengabeek eta inguruotan bizi diren itsas lehoiek jartzen diote soinu banda herriari. Naturaren edertasunak kutsaturiko paradisu magikoa da Cabo Polonio.
Bertako ilunabar amaiezinetan, kolore eta sentsazio deskribaezinak nahasten dira egunak gauari txanda ematen dion aldiro. Herriko arrantzaleen ontzi txikiek atseden hartzen dute harea fin zuriko hondartzetan, eta itsasertzean sakabanaturiko etxetxoen kanpoaldean eskegitako arropek haize bolada gogorrekin lehia bizian jarduten dute. Urte osoan zehar, 150 biztanle inguru bizi dira herrian, eta hogei ume hartzen dituen eskolatxoa ere badago. Asfaltatu gabeko bidetxoetan barrena, oinutsik, lasai eta patxadatsu ibili ohi dira bertako herritarrak. Herrian ez dago argindarrik, eta ezta edateko ona den urik ere, baina, etxe batzuetan, neguko egun hotzetan ur txorrota bero bat lortzeko sorgailuak jarri dituzte. Gehienontzat oinarrizkoak diren bestelako zerbitzu batzuk ere ez daude: ez telebista, ez Interneta, ezta telefonoa ere. Zibilizazio modernotzat daukagun gizartetik oso urrun dagoen arren, paradisutik eta perfekziotik gertu dago Cabo Polonio. “Uruguaiko hippyen paradisu� deitzen dute, eta esentzia bohemio hori da, hain justu, hainbeste bisitari erakartzen dituena. Izan ere, bere prekarietateaz harago, herri hau bisitatzea benetan esperientzia ahaztezina da.
Uruguaiko kostaldean dauden faro guztietatik ekialderen dagoena da Cabo Poloniokoa. Herriko gune bisitatuenetakoa da. Inguruotako arroketan, itsas lehoiak ikusten dira, sarri.
CABO POLONIO
Turismoa, kontu berria Udaran jende andana gerturatzen bada ere, turismoa fenomeno berria da herrian. Cabo Polonioko lehen kokaguneak XVIII. mende amaierakoak dira. 1950eko hamarkadan, mundu osoko artista eta bohemioak herrixka xume honetara bertaratzen hasi ziren. Hala, urte luzez arrantzale herri isolatu prekarioa izan zena, poliki-poliki, geroz eta bisitari gehiago jasotzen hasi zen; batik bat, bertako harea fineko hondartzek erakarrita. 1980ko hamarkadan, etxe txiki apainak eraikitzen hasi ziren, baita hotelen bat edo beste ere; azken horietako batzuek arriskuan jarri dute bertako ekosistema, eta eztabaida handia sortu da interes pribatuen eta publikoen artean. Gaur egun herria geroz eta turista gehiagok bisitatzen badu ere, berezko xarma eta erakarmen berezia bere horretan mantentzen ditu Cabo Poloniok. Gaua bertan igaro nahi duenarentzat, badaude lotarako lekuak, eta, uda sasoian batik bat, etxetxo ugari alokatzen dira. Jateko eta edateko tokiak ere badaude, eta, gauez, kandelekin argiztatzen dira gehienak. Ja-
kina, era guztietako aukerak eskaintzen dituzten kategoria handiagoko jatetxerik ere ez da falta, wifi eta guzti. Baina nor doa Cabo Poloniora horrelako leku batean sartzera? Herrian bisitatu beharreko puntu bat faroa da. Uruguaiko kostaldean dauden guztietatik ekialderen dagoena da. 1881ean eraikia da eta 1976an Monumentu Historiko izendatu zuten. Bertako eskailerak igota, 40 metroko altueratik, kostaldearen panoramika ederraz gozatzeko aukera eskaintzen du. Faroaren oinetan, herriaren pareko Dorreen Uharteetan, munduko itsas lehoien erreserba handienetakoa dago. Azken bi hamarkadetan, haziz joan da inguruotan bistaratzen diren espezie horretako animalien kopurua, Uruguaiko Gobernuak horiek hiltzea debekatu baitzuen 1991n.
Cabo Poloniora iristeko, bi bide daude: bata, herria inguratzen duten duna ikusgarriak zeharkatzen dituena; bestea, Valizasetik abiatu, eta bidea itsasertzetik egiten duena. Irudi txikian, Valizaseko hondartzako etxetxo bat.
Isolatua eta babestua Ekosistema aberatsa duenez, Cabo Polonio herria babesturiko gunea da gaur egun, eta ezinezkoa da bertara ibilgailuz sartzea eta eraikin berriak egitea. Ez da uharte bat, baina hala dela dirudi, erdi isolatuta bai-
31
tago. Herri osoa hondarrez inguratuta dagoenez, 4x4 motako ibilgailuetan bakarrik sar daiteke herrira. Autoa sarrerako aparkalekuan utzi, eta 150 uruguaitar pesoren truke (5 euro inguru), eraman eta ekarri egingo zaituzte, horretarako prestaturiko ibilgailuetan. Desafioari aurre egiteko gai direnek oinez egin dezakete erreserba naturalean barrena zortzi kilometroko ibilbidea. Baina Cabo Poloniora dirurik xahutu gabe heltzeko beste bi aukera ere badaude. Herria inguratzen duten duna ikusgarriak oinez zeharkatzea da aukeretako bat. Bide hori oinez egiteko, hiru ordu inguru behar dira, eta ez da batere samurra, ingurua oso haizetsua delako eta etengabe dunak igotzen eta jaisten ibili behar delako. Denbora gehixeago behar den arren, bidea itsasertzetik egitea da bigarren aukera. Lau ordu inguruko iraupena duen ibilaldi hori Valizas izeneko herritik abiatzen da. Itsasgora denean, bertako hondartzaren
32
muturrean zain egon ohi dira arrantzaleak, bidaiariak ontzitxoetan beste aldera eramateko eta, bide batez, negozioa egiteko. Hortik aurrera, eta Cabo Poloniora iritsi arte, harea fineko hondartza amaigabe liluragarriak zeharkatzen dira. Honako hau Rocha eskualdeko ibilbide tipikoetako bat da, baina lasaia hala ere; goizean goiz abiatuz gero, posible da bidean inor ez gurutzatzea. Heriotzaren Hondartza deiturikoan, itsasoak ekartzen dituen itsas lehoien gorpuak ikusten dira maiz. Bi ibilbide horiek udan egin nahi izatera, ezinbestekoa da ura eta eguzkitako krema eramatea; neguan, haizetik babesteko arropa nahikoa eramatea komeni da. Valizas, bertsio merkea Hippya eta bohemioa izateak ez du esan nahi Cabo Polonio merkea denik. Bere diru iturri bakarra turismoa denez, ia dena garestia da herrian: janaria, edaria,
artisautza, arropa, etab. Zenbait produktu bertaraino eramatea ere ez da erraza, eta horrek leku esklusibo bilakatzen du herria. Izaera bohemioa nagusi bada ere, poltsikoa beteta eraman beharra dago. Askoren zorionerako, bertatik gertu dagoen Valizas herria, itsasertzeko bidearen abiaburua, guztiz kontrakoa da. Cabo Polonioren bertsio merkea litzateke honakoa. Argazkilari, artista, intelektual eta gazteek bereziki oso gustuko dute arrantzan eta turismoan oinarritzen den herri hau. Hemen ere, Cabo Polonion bezala, izaera bohemioa da nagusi, baina han baino taberna, jatetxe eta lotarako toki gehiago daudenez eta irisgarritasun handiagoa duenez, merkeagoa ere bada. Gazte jendearen artean arrakasta handia duen helmuga izaki, gau giro aparta izaten da Valizasen, udako hilabeteetan batik bat; hots, abendu amaieratik martxora. Kontzertuak, dantzak eta performanceak inprobisatzen dira gauez, eta asfaltatu gabeko kale-
txoak orotariko janari eta artisautza produktuak saltzen dituzten postutxoez betetzen dira egunez. Halaber, giro patxadatsu eta erlaxatua da nagusi, gehiegizko zalapartarik gabea. Bi herriotan, benetan eredugarria da naturarekiko duten errespetua. Cabo Polonion ez bezala, Valizasen argindarra dute, baina kaleak eta etxeak gehiegi ez argiztatzen saiatzen dira, eta izarren argipean edo kandelekin mugitzen dira batetik bestera. Taberna eta terraza askok sua pizten dute gauean, giroa are xarmagarriago bilakatuz. Baina iluntzean protagonistarik bada, horiek izarrak dira; Cabo Polonion bereziki: beren xarma oztopatzen ez duen argi artifizialik gabe, Uruguai osoan beste inon baino gehiago distiratzen du hemen zeru izartsuak, eta erabat magiko bihurtzen dira gauak.
CABO POLONIO
Lerroon azpian, Cabo Polonioko hondartza. Ezkerrean, goian, arroketan sakabanaturiko etxetxoak. Behean, egurrezko etxe tipikoetako baten kanpoaldea.
Nagasaki
Testua eta Argazkiak: Lucas Vallecillos
HARRIBITXI BAT DESKUBRITZEKE
NAGASAKI
Japoniako hegoaldean kokaturik, mundu osoan ezaguna da AEBek 1945ean jaurti zioten bonba atomikoagatik. Baina hiri eder bat dela ere jakin beharko luke planetak; mestizoa historikoki Japonian sartzeko atea izan delako, kosmopolita eta badia handi batera irekia. Oso gastronomia gozoa eskaintzen du, eta ondare historiko harrigarri bat.
Lerroon gainean, Dejima uharte artifizialeko museoko gidak, bisitariei lekuaren inguruko azalpenak ematen. Eskuinean, hiriaren ikono bilakatu den Bakearen Parkea. Bakearen aldeko estatua bat dago bertan, bonba atomikoa jaurti eta hamar urtera eraikia, 1955ean.
36
J
aponiaren eta munduko gainerakoaren arteko lotura-zubia izan da Nagasakiko hiria, tradizionalki. Bi mendez baino gehiagoz mendebaldearekiko lotura bakarra izan zen Nagasaki, eta kultura zein merkataritzako truke interesgarria zegoen bertan. Japoniako gainerako hiriekin duen alde horri esker, izaera mestizoa du, bizi-estilo eta ondare historikoetan ezagun duena. AEBen aldetik historiako eraso atomikorik handiena pairatu duen arren, gaur egun hiri ederra da Nagasaki, kutsu erromantikoa ematen dioten tranbia zaharrek zeharkaturik. Hiri-esparrua pertsonentzat dago pentsatuta eta ez merkataritza-guneentzat, Japoniako hiri gehienetan gertatzen denaren kontra; gozamen handia da portuan edo parkeetan barrena ibiltzea. Kyoto alde batera utzita, Japoniako hiririk ederrena da askoren iritziz. Ezaguna ere bada bertako gastronomiari marinel-izaera nabarmena ematen dion arrantza-ontzidi handiagatik eta ontzigintza sendoagatik.
Jesuslagunen iritsiera Atzerriarekin aurreko harreman asko badaude ere, Nagasakira merkatari eta abenturazale portugaldarrek zuzendutako itsasontzi txinatar bat 1543an iristea izan zen inflexio garrantzitsua Japoniako nazioarteko harremanetan. Gune hura Japonian sartzeko ate nagusia bihurtu zuten; gerora Frantzisko Xabierkoa iritsi zen 1560an, baita beste misiolari batzuk ere haren atzetik. Bertako askok fede kristaua hartu zuten. Eskualdean agintzen zuen Omura Sumitada jaun feudalak barne. Nagasaki Japoniako inperioko portu nagusia izatea sustatu zuen hark, eta hiri aberats eta berritzailea bihurtu zuen, merkatari ahaltsuen komunitate handi batekin. Urte gutxi batzuen buruan Sumitadak jesulagunei eman zien Nagasakiren jurisdikzioa. Kristautasuna sartzea eta Japoniako hegoaldean hartzen ari zen indarra arriskutsutzat jo zuten agintariek. Jesulagunak 1587an kanporatu zituzten, eta hamar urte geroago 26 kristau gurutziltzatu zituzten (sei europar
NAGASAKI
Lerroon gainean, Bonba Atomikoaren Museoa, leherketaren epizentroa izan zen Urakami barrutian. Ezkerrean, Tera Machi kalean dauden tenplu ugarietako bat.
DATU PRAKTIKOAK Nola joan Tokio edo Osakarainoko hegaldi bat hartu behar da. Ondoren, abiadura handiko trena Nagasakiraino. Aire-konpainia hauek izaten dituzte hegaldirik onenak: http://www.swiss.com/ www.swiss.com www.lufthansa.com
Non lo egin House Trip Hotelen ordezko aukerarik onena. Apartamentuen alokairua oso prezio interesgarrietan. Esperientzia paregabea Osaka etxean izango bazina bezala ezagutu ahal izateko. Etxeak oso ondo hornituta daude eta eskaintza oso zabala da. Horrenbestez, bikote, familia edo taldeen beharretara egokitutako eskaintzak aurki daitezke arazorik gabe. Erreserbak erraz-erraz egin daitezke honako webgune honetan: www.housetrip.com. Sakamota-ya Kanaya machi 2-13. www.sakamotoya.co.jp Ryokan zahar bat; oso ongi zaindutako 12 logela ditu, tradizionalak, baina oso ongi hornituak. Lorategia izugarria da, hoteleko tokirik onena agian, orduak lasai-lasai igarotzeko.
Informazio gehiago www.at-nagasaki.jp www.japan-guide.com www.nagasaki-tabinet.com 39
Eskuinean, goian, Nagasakiko auzo txinatarreko kale bat, komertzioz beteta. Behean, Nishi-Ho jatetxea, Shian Bashi aisiarako gunean, non jatetxe eta taberna ugari dauden.
eta hogei japoniar) kristautasuna debekatzen zuen dekretu baten ostean. Egungo tren-geltokitik 5 minutura oinez, 1962an eraikitako monumentu bat dago gurutziltzatu zituzten tokian. Hiria Japoniako gobernuaren eskuetara itzuli zen, eta jazarri egin zieten kristauei. Agintariek Dejima uharte artifiziala sortu zuten 1639an merkatari portugaldar guztiak zein kristautasunaren hedapena kontrolpean izateko. Nolanahi ere, matxinada kristau bat egon zen Shimabaran, eta ondorioz atzerritarrekin harremanak izatea debekatu zuten, baita herrialdean pertsonak sartzea edo bertatik ateratzea ere; hori betetzen ez zutenei heriotza-zigorra ezartzen zitzaien. Era horretan akoku izeneko isolamendu-garaia hasi zen, 220 urteko iraupena izan zuena. Gaur egun itsasoari irabazitako lurrek irentsi dute Dejima, uhartea izateari utzita. Oso ongi zaharberrituta dago, dena den. Kokaleku holandar zahar honetako kaleetan ibiltzea eta eraikinetan sartzea historian zeharreko bidaia zoragarri bat da. 1945eko Abuztuak 9. 11:02an Hiriaren bilakaeran betiko eragin zuen beste gertaera historikoa Bockis Car izeneko B-29 bonbaketari estatubatuarrak 1945eko abuztuaren 9an, 11:02an, Nagasakiren gainean bonba atomiko bat jaurti izana da; AEBek Hiroshiman beste bat jaurti eta hiru egunetara izan zen hura. Leherketaren epizentroa Urakami barrutian izan zen. Toki horretan parke bat dago gaur egun, eta bonbak eztanda egin zuen tokia harri beltzezko zutabe baten bidez dago zehaztuta; bertara otoitz egitera edo eskaintzak egitera joan ohi dira. Epizentroaren inguruan hainbat espazio daude eratuta estatubatuarren eraso atomiko ikaragarri hura nola gertatu zen eta zer eragin zuen ezagutzeko. Bonba Atomikoaren Museoa da Urakami aldeko tokirik interesgarriena. Gizadiaren historiako eraso atomikorik handienak eragindako ondorioak erakusten dituzte han. Museoaren inguruan ondokoak ere ikus daitezke: Bakearen Parkea, bakearen omenezko estatua monumental bat duena, benetako ikono bat bihurtuta; Urakamiko katedrala, 1959an berreraikita jatorrizko kokapenetik gertu, eta leherketaren aztarna oso sinboliko batzuk, Sanno santutegi xintoistatik zutik geratu den toriiren zatia, adibidez. Asko ikusteko eta gozatzeko Oso gune interesgarri bat dago hiriko hegoaldean; Oura izeneko eliza katolikoa dago bertan. Misiolari frantsesek eraiki zuten 1864an, isolamendu-garaia amaitu eta gutxira. Inguruan Glober lorategia dago; Japoniako lehen trenbidea taxutu zuen Thomas Glover eskoziarrari zor dio izena. Meiji garaian Nagasakira
40
bizitzera joan ziren lehen europarren eraikuntza ugari daude toki horretan. Lorategi ederra da, eta moilako eraikinetik portuaren ikuspegi ikusgarria dago. Handik gertu Shikairo jatetxe txinatarra dago, hutsik egin ezineko tokia. Jatetxea 1899tik dago zabalik, eta champon Nagasakiko jaki tipikoaren sortzailetzat jotzen dute; txipiroiak, olagarroa, txerria eta barazkiak ditu jaki horrek, salda zuritan eta fideo luzeekin (egosita edo frijituta daude horiek champon motaren arabera). Digestioa egiteko erdialderantz jotzen badugu, kale harriztatu atsegin batzuetara iritsiko gara; muino holandarra esaten diete, eta antzina zurezko etxe holandar ugari zeuden han. Gaur egun ere ikus daitezke zaharberritutako hainbat eraikin. Tera-Machi kalean (tenpluen ilara) tenplu zahar asko daude eraikita Nakajima ibaiaren eta Shianbashi auzoaren artean. Hiriko bi tenplurik ospetsuenek TeraMachiko muturretan daude; batetik Sofuku-ji, eta bestetik Kofuku-ji (jatorri txinatarra dute biek). Arratsalde bat gorde beharra dago bi santutegi liluragarri horiek ikusteko eta lotzen dituen bidean barna ibiltzeko; era horretan tenplu zoragarriak topatuko ditugu eta Nakajima ibaiaren ertzean amaituko dugu ibilaldia, Nagasakiko eszenarik iradokitzaileenetako baten aurrean; harrizko hamar zubi ederrek osatuta dago, eta, jatorriz, horietako bakoitza tenplu bateko sarrera zen). Megane-bashi izenekoak arku bikoitza du, eta argazkietan gehien azaltzen dena izaten da. Besterik gabe ibiltzeko, portua nahiago dute Nagasakiko biztanleek; aisialdirako oso toki atsegina da, eta jatetxe eta terraza ugari daude bertan zerbait hartu edo jateko. Bidaiariak ibili bai baina erosketak ere egin nahi baditu –orokorrak zein tradizionalak– erdialdea da hartarako onena, Hamano Machi, Kanko eta NishiHama kaleetan. Azken kale horren hegoaldeko zatia auzo txinatarrean dago; han, merkataritza-jarduera interesgarriaz gain askotariko jatetxeak ere aurkituko ditugu. Shian-bashi aisiarako gunea topatuko dugu handik oso gertu, non jatetxe eta taberna ugari dauden; Nagasakiko gaueko bizitzaz gozatu ahalko dugu bertan, edota marinel-sukaldaritza dastatu. Hiria nola agurtu aukeratu ahal izanez gero, eta erreportaje honetan ahal dugu, zinez erakargarria da Inasa mendian dagoen begiratokitik egitea. Mendi-gailurrera iritsi bitartean ikuspegi ikusgarriak eskaintzen dituen teleferikoan iritsiko gara hara, eta iritsitakoan, benetan zirraragarriak dira Nagasakiren eta badiaren gaineko ikuspegiak. Begietarako ikuskizun ederra, gauez magiko bilakatzen dena.
NAGASAKI
Siena eta San Gimigna Testua: Manex Duo Argazkiak: Getty/Images
EDERTASUNA ETA MIRESMENA TOSKANAN
no
SIENA ETA SAN GIMIGNANO Eskuinean, Sienaren panoramika. Erdian ageri den eta aldapan kokatzen den Piazza del Campo da hiriaren historia eta esentzia guztia biltzen dituen gunea, Sienako topagune zibil eta sozial nagusia. Behean, San Gimignanoko arkitektura.
Muinotik muinora, tokiko tentazio goxoak, ardoak eta janariak, bertan izandako zibilizazioa, historia, toki sakratu eta ibilbide artistikoak islatzen dira aldi berean. Toskanak munduko hiri profil atseginenetarikoak eskaintzen dizkigu eta historia oparoaren lekuko da. Erdi Aroko kale estuetako itzaletik ibiltzean, eskualdeko txoko hauek bere garaian izandako gatazka feudalak eta herrien arteko lehiak ulertuko ditugu, baina herri xarmagarriok, egun, kanpotarrei euren bizimodua erakusteko irrikaz daude.
iena Toskanaren bihotzean egoteak beronen historia eta egungo jendea ulertzera garamatza. Mendeetan zehar florentziarrekin izandako tirabirak bere horretan jarraitzen du, baina ez da euren arteko kontua bakarrik; izan ere, bidaiari asko hiri bata edo bestea ezagutzegatik lehiatzen dira. Azkenean, gustu kontuagatik egiten dute aukera: Florentzia Errenazimenduan garatu zen eta Sienak dituen aberastasunak garai gotikokoak dira. Hiria etruskoek sortutakoa dela uste bada ere, ez zen herri bilakatu erromatarrek kolonia militarra bertan eratu zuten arte. Hortik dator Sienaren mitorik ezagunena, Erroman bezala: Romulo eta Remoren kondaira. Horregatik ikus daiteke Erromako ikono ezagunetariko bat hemen ere: otsoa Romulo eta Remo anaiei titia ematen. Hiriaren bihotzean islatzen da historia eta esentzia guztia. Piazza del Campo, aldapan dagoen plaza, topagune zibila eta soziala izan da betidanik; adreiluz osatutako zoruan, ikasleak eta turistak ikus ditzakegu eserita, erlaxatzeko edota hamaiketakoa egiteko, plaza
S
inguratzen duten kafetegietan. Toki ezin hobea da. Denboraldi nagusian joanez gero, momenturik egokiena iluntzea da: giroa epeldu egiten da eta turistak sienatarrekin batzen dira, beraiekin inguruko jakiak eta ardoak dastatzeko eta hitz batzuk partekatzeko. Leku berean, Consiglio dei Nove dago, XII. mendetik. Antzinako merkatu erromatar batean eraiki zen, bederatzi partetan banatutako abaniko itxurarekin, alde bakoitzak Consiglioa osatzen duen lurralde bakoitza ordezkatuz. 1346an Fonte Gaia (iturri alaia) inauguratu zen plazaren goiko aldean. Beheko aldean, aldiz, gobernu errepublikanoarentzat egindako Palazzo Comunale dotore eta soila dago; Italiako eraikin gotiko ederrena, egun, museo zibila da. Eraikin horretan aurkitu ditzakegun maisulanak Elizak agindutakoak izan beharrean, momentuko hiriko gobernuak agindutakoak dira. Horregatik islatzen dira gai laikoak eta ez, garai hartan ohikoa izaten zen moduan, erlijiosoak. Sienako beste ikono bat, Toskanako toki askotan bezala, Duomoa da. Ehun urte inguru iraun zuten eraikitze lanek. Bere ezaugarri nagusietarikoa aurrealdea
da, marmol polikromatu zuri, berde eta gorriz osatua dagoelako. XIV. mendean, katedrala handitzea erabaki zuten, eta Italiako handiena eta ederrenetarikoa bilakatu zen. Duomoaren beste aldean, Museo dell’Opera dago. Antzina katedrala apaintzen zuten lanez beteta dago. Bertan daude, adibidez, Giovanni Pisano artista garrantzitsuaren hamabi profeta eta filosofoen estatuak, duela zenbait mende katedralaren aurrealdean zeudenak. Baina Duccio di Buoninsegna margolariaren “MaestĂ â€? izenekoa da maisulan ederrena, aldare nagusirako egindakoa. Ama Birjina aingeruez, santuez eta garaiko sienatar garrantzitsuez inguratuta ageri da bertan. Hiri horretatik ipar-mendebalderantz jarraitzen du bidaiak. Errepideak mahatsondoz, basoz eta ortuz jositako meseta berdea erakusten digu San Gimignanora heldu arte. 47 kilometroko tartea da, baina kilometro batzuk arinagotik iragarri daiteke Erdi Aroan oso markaturik gelditu zen herrira hurbiltzen ari garela, garai hartan eraikitako hamabost dorre garaiak eta herria 45
inguratzen duen harresia ikustean. Erdi Aroko Manhattan tankerako toki bati gogorazten digu. XIII. mendearen hasieran tokiko gobernu bihurtu zenez, garapen nabarmena lortu zuen; batik bat, Via Francigena delakoaren merkataritzarako kokagunerik egokienean zegoelako. Garai hartan, tokiko familia nabarmenenek, euren aberastasuna eta boterea erakusteko, ahalik eta dorrerik garaienak eraikitzen zituzten. Auzokideak bata bestearekin lehiatzeko modua zen. Mende haietan, 72 dorre izatera iritsi zen herria. Baina, XIV. mendearen erdian, izurri batek biztanleriaren erdiak hil zituen, eta ekonomia suntsitu egin zuen guztiz; horren ondorioz, Florentziaren aginduetara jarri behar izan zuen. Gaur egun, aldiz, ez dago bisitaria geldiaraziko duen izurriterik; batez ere, udan: turista andana joaten da Erdi Aroko kaleak, giro historikoa eta landa giroa ezagutzeko asmoz.
46
San Gimignanon Harresiak inguratutako alde zaharrak historiaren garai desberdinak erakusten dizkigun bitartean, eraikinen barrualdeak ohiturak eta kulturak ezagutzeko aukera ematen digu. XIII. mendeko zisterna dagoen hiruki itxuradun plazan hasten da bisita: Piazza della Cisternan. Inguratzen duten eraikin guztiak ondo berrituta eta zainduta daude; Erdi Aroan bertan zauden sentsazioa ematen du plazak, eta ezin hobeto islatzen ditu garai hartan herriak izandako oparotasuna eta bizimodua. Bere ondoan, Piazza del Duomo dago. Katedral erromanikoa dago bertan, Duomoa, baina ezagunagoa da Collegiata edo Basilica di Santa Maria izenez, bere garaian apaizek kudeatzen zuten eskola zegoelako han. Eraikinaren alde batzuk XI. mendeko bigarren zatikoak dira, eta luxurik gabeko aurrealdea du, baina barruko aldean XIV. mendeko fresko koloretsuak ditu,
Itun Berriarekin zerikusia duten hainbat pasarte erakusten dituztela. Badira, nola ez, Erdi Aroko margolanak eta garai hartan erabilitako jantzi feudal ikusgarriak ere. San Gimignano leku egokienetarikoa da horrelako gauzak ikusteko; horretarako, Palazzo Comunalera hurbiltzea baino ez dago, Collegiataren ondoan. Tokiko gobernuaren zentroa izan da betidanik, baina badu historiarako txokotxoa ere. Sala di Dante, Pinacoteca eta Camara de la Podestara sartuz gero, margolan esanguratsuak ikus daitezke, kutsu erlijioso zein politikodunak. Baina, gauza bereziak ikusteko, nobleek euren egunerokotasunean erabiltzen zituzten objektuak, eurentzat lan egiten zuten herritarren ehizarako tresnak edota gazteluetako gailuak ikusteko aukera dugu. Hala ere, toki honetako gauzarik interesgarriena goiko aldean dago; pinakotekatik eskailerak hartuz gero, Torre Grossara igotzen gara. Tokirik
onena da herria eta berau inguratzen duten parajeak ikusteko. Dena den, bada paraje horietan ikusten den laborantzaz gozatzeko aukera. Ohiko ostalaritzaz gain, harresiaren mendebaldean, Rocca dorrearen parean hain zuzen ere, doako sarrera duen Ardoaren Museoa ezagutu dezakegu. Bertan, San Gimignanoko Vernaccia ardo zuri ospetsua ezagutzeaz gain, dastaketak egiteko edota tokiko ardoa erosteko aukera paregabea dago. Hori bai, museora joan nahi izanez gero, bertara hurbildu behar da, halabeharrez: ez du inolako kartelik edota seinalerik. Mendetako zibilizazioek eman dizkiete Toskanako txoko hauei gaur egun dituzten ospea, edertasuna eta miresmena. Horrexegatik, eta jendearen jatortasuna gehituz, ez da harritzekoa lehenengo aldiz joaten direnek itzuli nahi izatea.
SIENA ETA SAN GIMIGNANO
Ezkerrean, Sienako Duomoa, hiriko ikono nagusietako bat. Bere ezaugarri garrantzitsuenetako bat aurrealdea da, marmol polikromatu zuri, berde eta gorriz osatzen dena. Lerroon gainean, San Gimignanoko alde zaharra, harresiz inguratua.
47
Nauplio
Testua: Remei Calabuig Argazkiak: Getty/Images
PELOPONESOKO BIHOTZEAN
NAUPLIO
Nauplio txikiak itsaso urdin bizi bat du inguruan, baita Greziako historiaren zati bat idatzi zuten bi gotorleku ere alboetan; perla veneziar bat da, eta abiapuntu ezin hobea Peloponesoko bihotzean ibilbide arkeologiko bati ekiteko.
zaletik, Greziako hiriak –batzuek monumentu klasiko ikusgarriak edukita– grisak, zaratatsuak eta bisitari bakoitzak aurkitu beharreko erakargarritasun bitxikoak dira. Nauplio berezia da, ordea. Bere edertasunagatik, estetika zainduagatik eta kostaldeko herrixkaren xarmagatik, baina baita salbuespen bat delako ere. Peloponesoko Venezia esaten diote. Nauplioko kale harriztatuetan ibiltzea arratsalderako plan on bat izan daiteke; ez dago zirkulaziorik eta kafetegi txikiak, taberna atseginak zein bi edo hiru solairuko veneziar estiloko etxeak daude bertan; azken ho-
A
riek, gainera, oso ongi kontserbatuak eta ingurunera egokituak daude. Hori bai, ezinbestekoa da Syntagma plazan geldialdi bat egitea; aipatutako kaleak elkartzen diren epizentroa da, eta toki ezin hobea zerbait hartzeko zitadela zaharrari begira gaudela, Arkeologia Museotik urrats batzuetara soilik. Palamidis eta Burtsi gotorlekuak –hiriko bi muturretan– ere bisitatu beharrekoak dira, halaber. Lehenengoa Nauplioko goialdean dago, 200 metrotik gorako garaieran; hortaz, 857 eskailera-maila igo behar dituzte horrelako ekintza heroikora ausartzen direnek. Horretarako gai ez direnak, nolanahi ere, automobilean eroso
igo daitezke. Ahalegina merezi du, Palamidisetik ikuspegi zinez ederra baitago, bereziki udaberrian joanez gero; orduan, izan ere, landaredia esnatzen hasten da eta loreen zein landareen koloreak itsasoaren eta hiriko teilatu-lauen islarekin nahasten dira. Horrez gain, inperio otomandarretik askapena erdietsi zuen Kolokotronis heroi greziarra hamar urtez preso egon zen ziega ĂąimiĂąoa ere ikus dezakegu Palamidisen. Burtsi gotorleku-uharteak, berriz, bestelako sentipenak eragiten ditu. Itsasontzi txiki bat hartu behar dugu itsas pasealekuaren ondoko moilan Burtsira joateko; gotorleku veneziarretik hiriaren beste ikuspegi
Behean, herriaren panoramika, berrehun metrotik gorako garaieran dagoen Palamidis gotorlekutik begiratuta. Ikuspegia benetan ederra da bertatik; bereziki, udaberrian.
bat dago, gertuagoa baina aurrekoa bezain liluragarria, bereziki handik ilunabarra mirestea erabakitzen badugu. Bisita horiek egin ondoren, Staikopulu kalea geldialdi aproposa izan liteke indarberritzeko; hango oroigarrieta eskulan-denden artean erraza da giro lasaiko taberna bat aurkitzea zuzeneko musikaz gozatzearren. Arrain pixka bat eta ardoa dastatzea hasiera ona izan liteke hiri honetako gutizia greziarren batez gozatzeko; bertan ageriko aztarna utzi zuten okupazio veneziarraren zein turkiarraren emaitza dira jaki horiek. Nabarmendu beharreko tokien artean, Vuleftikó dugu aipatu beharra Nauplion; antzinako meskita bat da, Greziako lehen parlamentuaren egoitza izan zena, kostaldeko herri hau Grezia batuko lehen hiriburua izan baitzen 1829an. Horrez gain Ayios Spiridon eliza ere nabarmendu beharrekoa da, bertan hil baitzuten Kapodistrias, Greziako lehen gobernadorea.
Herriaren erdialdean ez dago zirkulazio askorik, eta giro atsegin eta lasaia egon ohi da. Lerroon gainean, herriko harriztaturiko kaleetan dauden etxe tipiko ugarietako bat. Gorago, portuko terraza bat.
Ibilbide arkeologikoa Atenastik ordu eta erdi batera bakarrik, Nauplio ibilbide arkeologiko interesgarrien abiapuntua izan daiteke (Korinto, Mizenas eta Epidauro, besteak beste). Atenaskoaren ondoren Mizenasen dago akropolirik ezagun eta hoberen zainduenetako bat; sarreran “Lehoien Atea” dago, tinpanoko bi lehoiren eskulturagatik ezaguna den zitadelarako sarbide nagusia –antzina Mizenasko boterea irudikatzen zuten–. Bertako hondakinetan ibilaldi atsegin bat egin, eta ondoren, metro batzuk beherago, Atreoren hilobian sartuko gara; sabai garaiko eraikuntza bat da, Greziako monumentalena. Atenasera itzultzean, ezinbestekoa da Korinton gelditzea; hango itsasarteak –25 metro zabal eskas– oroitzapen ahaztezina uzten du. Kanala haitzean zehatzmehatz ebaki dutela dirudi, neurri txikiko itsasontziak bakarrik ibil daitezkeen pasabide bikain bat lortuta. Antzinako agora, greziar zibilizazioaren hondakinekin, eta hiriko goialdean dagoen gotorlekua ere ikusiko ditugu bisita amaitu aurretik. Ibilbidea amaitzeko, aukera bat izan liteke Epidaurora hurbiltzea, alde zaharra, baina batez ere antzokia, ikusteko, Grezian hoberen kontserbatu dena eta gutxien zaharberritu dutenetako bat baita. Pinudi atsegin baten erdian eraikitako maisulan bat da, haren aurrean gaudenean txundituta uzten gaituena. Dibertigarria da harmaila altuenera atzera begiratu gabe igotzea, eta, goi-goian zaudenean, obra honen handitasuna betebetean ikustea; antzezpenak egiten dituzte bertan oraindik eta, edonon kokatuta egonik ere, ikus-entzuleek aktoreei bikain entzun diezaiekete, baita xuxurluka daudenean ere.
NAUPLIO 52
bidelaguna 70
horizontetik haratago Peter Matthiessen munduko sutegiak Mongoliako sukaldaritza gogoan hartu Rick’ Cafe, “Casablanca� filmeko kafetegi mitikoa; Dune du Pilat, Arcachonen
hitzorduak, liburuak, laburrak
HITZORDUAK NEW YORK Rooftop Summer Films • Ekainean zehar ew Yorken bizi diren zinezaleen jaialdi kuttunenetako bat dugu Rooftop Summer Films. Jaialdi original horretan, hiriko eraikinen hormetan proiektatzen dituzte filmak, eta ikus-entzuleak eraikinen teilatu lauetan esertzen dira. Hala, eta uda betean ospatzen den jaialdia izaki, giro paregabean eta New Yorkeko skyline ezaguna kontenplatuz, pelikulez gozatzeko aukera ederra eskaintzen da. Aipatzekoa da jaialdi horretan ikusgai izaten diren film gehienak areto komertzialetan ikusi ezin daitezkeen pelikula independenteak izaten direla. Aurten 18. edizioa ospatuko du jaialdiak eta 45 film proiektatuko direla jakinarazi dute arduradunek; tartean, “Emak Bakia baita”, Man Rayri buruz Oskar Alegriak egin duen dokumental poetiko saritua. Film horrez gain, Michael Winterbottom zuzendariaren “The Trip to Italy”, Lukas Moodysson suediarraren “We are the best”, Mariano Cohn eta Gastón Duprat argentinarren “Living Stars” eta mariachi gringo bati buruzko Aaron I. Naar zuzendariaren “Mateo” filmak ikusi ahal izango dira, beste askoren artean. Oraindik data eta toki zehatzik zehaztu ez bada ere, jaialdia ekainean abiatuko da, urtero lez. http://rooftopfilms.com/
N
CUSCO (PERU) Inti Raymi • Ekainaren 24an Urtero moduan, Inti Raymi jaiaren agertoki izango da Cusco hiri perutarra. Andeetako inkek neguko solstizioan Eguzki jainkoaren omenez ospatzen duten jaialdia da honakoa. Sacsayhuaman konplexu arkitektonikoan izaten den festa hori, antzezlana ez ezik, inken izaera eta nazio identitatearen ezaugarri nagusiak ezagutzeko aukera aparta ere bada. 300 aktore inguruk parte hartzen dute, eta perutar ugari nahiz turista atzerritar mordoa gerturatzen dira bertara urtero.
SAINT-MALO (ESTATU FRANTSESA) Étonnants Voyageurs • Ekainaren 7tik 9ra Saint-Malo herrian ospatzen den “Étonnants Voyageurs” (Bidaiari harrigarriak) nazioarteko liburu eta zinema jaialdiak bere 25. edizioa ospatuko du aurten. Aurtengo gaiak I. Mundu Gerra, krisian dauden gizarteak eta mugimenduan dauden herrialdeak izango dira. Arabiar Udaberriak izan zuen garrantzia azpimarratu nahian, Maroko eta Mediterraneoko herrialdeak oro har izango dira jaialdiko protagonista, Txina, Brasil eta Ukrainarekin batera. Jaialdiaren ildo nagusia gaur egungo munduaren norabidearen inguruan hausnarketa egitea izango da, I. Mundu Gerra erreferentziatzat hartuta, eta gizarteak dituen arazo eta mehatxuak aztertuz. «Lurrikara kulturala, mundu baten amaiera eta beste berri baten sorrera… Gerra Handia lehen globalizazioa izan zen –dio Michel Le Bris-ek, jaialdiaren zuzendariak– . Iraganera begiratzea eta hausnartzea ezinbestekoa da gaur egun munduan gertatzen ari dena ulertu ahal izateko». Jaialdiak irauten duen hiru egunetan, azken urteotan gai horien inguruan sortu diren film, eleberri, komiki, bideo joko eta bestelakoak aztertuko dituzte. Gainera, liburu andana kontsultatzeko saloi handi bat irekiko dute, baita film emanaldiak, eztabaidak, hitzaldiak eta mahai inguruak egiteko hainbat areto ere. www.etonnants-voyageurs.com
Metropolitan Museoaren teilatu laua Central Parken bertsio psikodeliko bihurtua an Graham artista estatubatuarrak New Yorkeko Metropolitan Museoaren teilatu lauan belar artifizialez, ispilu konkaboz eta huntzez beteriko labirintoa eratu du, museo ezagunaren goreneko puntua Central Parken jarraipen psikodeliko eta txundigarri bilakatuz. Grahamen ilusio optikoaren ondorioz, museoaren terrazak itxura zoragarria dauka; urte sasoi honetan, bereziki, udaberriak Central Parken eratzen duen paisaia ikusgarriaren bistak eskaintzen baititu. Horrez gain, Sagar Handiaren bihotza osatzen duten eraikin mitikoei begira dago museoaren terraza. Horrela, sorkuntza artifizialak eta naturak bat egiten duten gune bilakatu da museoaren goreneko puntua. Azaroaren 2ra arte izango da ikusgai.
D
erakusketak
«ORIENT EXPRESS» GOGOANGARRIA PARISERA ITZULI DA NORMANDIA (ESTATU FRANTSESA) D-Day Festival • Ekainaren hasieran Aurten 70 urte betetzen dira 1944ko ekainaren 6an aliatuek Normandiako hondartzan lur hartu zutenetik. 2014an bere bosgarren edizioa ospatzen duen D-Day Festival jaialdiak egun historiko horretan askatzaileen etorrerak herritarrengan eragin zuen poza oroitzea du helburu. Hainbat ekintza izaten dira jaialdi horretan: su artifizialak, zine emanaldiak, antzerkia, kontzertuak eta erakusketak, besteak beste. Horrez gain, soldaduek egindako ibilbidea, soldadu zaharrei eskainitako omenaldia eta askatasunaren aldeko piknika ere egingo dira. Ontziek lur hartu zuten hondartzak dauden herri guztietan egingo dira ekimenok. http://www.le70e-normandie.fr/
BASILEA (SUITZA) Art Basel • Ekainaren 19tik 22ra Aurten 45 urte betetzen ditu Basileako Arte Moderno eta Garaikidearen Nazioarteko Azokak. Beste urtebetez, mundu osoko 285 arte galeriek beren artelan garaikide eta modernoak aurkeztuko dituzte, eta guztira 4.000 artista ingururen lanak izango dira ikusgai. Lau egunez, 34 herrialdetatik etorritako artistek azken ehun urteetan ekoitzitako obrak jarriko dituzte ikusgai; XX. mendearen hasierako lanetatik, azken urteotan egin diren lan garaikide interesgarrienetaraino. Ohiko modura, ‘Galleries’ atala izango da jaialdiaren abiapuntua. Bertan, mundu mailan puntapuntakoak diren 230 galerien orotariko lanak erakutsiko dituzte: irudiak, grabatuak, arte digitala eta bideoartea, besteak beste. ‘Features’ atalean, proiektu propioak dituzten galeriei eskainiko zaie espazioa, eta ‘Statements’ atala artista hasiberriei eskainia izango da oso-osorik. Urtero lez, Messe Basel azoka esparruan izango da zita. https://www.artbasel.com/en/basel
. mendearen amaieraz geroztik Paris eta Konstantinopla lotu zituen “Orient Express” tren entzutetsua frantziar estatuko hiriburura itzuli da, Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko bateragune izan zen tren horri buruzko erakusketa baten bidez. Trenaren luxuzko lau bagoi eta lokomotor bat daude ikusgai Parisko Mundu Arabiarraren Institutuan antolatu duten erakusketan. Gainera, 1949ko ohe-bagoi bat, saloia den 1929ko bagoi bat, taberna den beste bat eta jatetxea duen 1925eko bagoi bat bertatik bertara ikusi ahal izango ditu bisitariak. Horrez gain, zineak eta literaturak ezagun bihurtu zuten tren mitikoaren historia ere hizpide du erakusketak. XIX. mendean jarri zen martxan trena, eta 1977an egin zuen azken bidaia. Dena den, 1950eko hamarkadan, beherakada nabarmena izan zuen; hegazkinen erabilera handitzen hasi zenean, batik bat. Abuztuaren 31ra arte izango da ikusgai erakusketa.
XIX
ARKITEKTURA ETA II. MUNDU GERRA arisen inauguratu den erakusketa batek II. Mundu Gerrak arkitekturaren alorrean ekarri zituen berrikuntzak ditu hizpide. Chaillot jauregian ikusgai den “Architecture en uniforme: Projeter et construire pour la Seconde Guerre mondiale” erakusketak diziplina horrek aipatutako gudan izan zuen garrantzia azpimarratu nahi du. Aipatzekoa da gerra eta arkitektura uztartzen dituen lehen erakusketa dela. Paradoxa dirudien arren, kontinente oso bat deuseztatu zuen gatazkak sekulako aurrerapenak ekarri zituen eraikinak eraikitzeko artean. Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako museo eta instituzioek utzitako 300 objektu baino gehiagoz osatzen den bilduma honek urte horietan gatazkak herrialde bakoitzean utzi zituen agertoki eta errealitate desberdinak erakusten ditu. Erakusketaren abiapuntua Gernikako bonbardaketa da, herri baten suntsipenaren isla, eta aliatuen armadak japoniar lurretan egin zituen sarraldiekin ematen zaio amaiera. Irailaren 8ra arte izango da ikusgai. www.citechaillot.fr/en/
P
VAN GOGH ETA HIRIKO ARTEA eko uztailaren 29an Vincent Van Goghek bere burua tiro batez hil zuen Auvers-sur-Oise herriko jauregian, herbeheretar margolari ezagunaren lanik esanguratsuenetan oinarritutako kaleko arteari buruzko bilduma osatu dute. Arnaud Rabier artista paristarrak sortutako lanek kaleko artea, grafitia eta collagea dute oinarri, baina Van Gogh eta bestelako maisu inpresionisten lanak hartzen ditu inspirazio moduan. Ondoz ondo jarritako forma geometriko desberdinetako irudi eta ehunduretatik abiatuta, Van Goghen autoerretratu ezagunak eta Auvers hiriari erreferentzia egiten dieten elementuak «kolorezko elur-jausi» bihurtu ditu Rabierrek; herriko eliza, jauregia eta Gachet medikuaren etxea, besteak beste. Irailaren 21era arte izango da ikusgai.
1890
55
Horizontetik haratago Juanma Costoya
PETER MATTHIESSEN IDAZLANAK BASATIAK ragan apirilaren 5ean, 86 urterekin amaitu zen Peter Matthiessen idazle, naturalista eta bidaiariaren bizialdi poliedrikoa leuzemiaren erruz. Kritikariek, ikerlariek eta irakurleek zailtasun bera izan dute beti, haren obran sakontzeko garaian: ezin genero zehatz batean sailkatu. Bere idazkera bidaia-literatura, saiakera filosofiko edo eleberri gisa etiketatu izan dute, baina, egiatan, bizitzaren prosa da, ezin dena kategoria batean edo bestean kokatu. Esaterako, National Book Award sariaren bi kategorietan irabazle atera zen, eleberrian Shadow Country lanarengatik eta saiakeran “The Snow Leopard” lanarengatik, eta hori ez du beste inork lortu, ez behintzat bizirik egonik.
I
Idazlea, naturalista eta bidaiaria, Peter Matthiessenen bi bizioinarri nagusi izan zituen: bidaiatzea eta natura basatia
Bidaiak eta natura Obrak bezala, bere bizitza pribatuak alderdi askotarikoak ditu eta ikuspuntu askotatik behatu daiteke. Estatu Batuetako ekialdeko kostaldeko familia aberats batekoa zen Matthiessenek Yalen eta Sorbonan ikasi zuen. Parisko giro bohemio hartan sortu zuen “The Paris Review”. Eskarmentu handirik ez zuen eta nortasunaren bila ari zen urte haietan erakarri zuen berera CIAk, harreman-sare zabalekoa izaki, Europan zehar sakabanatutako estatubatuar erbesteratuez berri emateko. 1958an hasi zen bere etorkizuneko bizitzaren bi zimentarri nagusiak ezartzen: bidaiatzea eta natura basatia. Bidaiatzeari hara-honako joan-etorri bezainbeste zeritzon barnealdaketarako bide. Horren adibide da bere lanetako batetik ateratako aipu hau: «Abiatu zenak ez du itzuli denaren antzik». Etengabe landu zuen beste gai bat zen naturaren narriadura eta horrek gizakiari dakarzkion ondorio latzak. Hari horiei heldu zien 1959an argitaratutako “Wildlife in America” lanean. Gerora, ez zion sekula utzi bidaiatzeari eta idazteari. Amazonas eta Suaren Lurraldea 1960an, Papua Ginea Berria 1962an, etab. Hiru urte geroago
argitaratu “At Play in the Fields of The Lord” eleberria, urtetara Héctor Babencok zinemaratu zuena eta estatubatuar misiolari protestante eta katolikoen bidez irudikatutako mendebaldeko gizartearen eta Amazonaseko herri indigenen arteko zorigaiztoko topaketari buruzko kontakizuna dena. Zen budismoa eta ornitologia Estatu Batuen jarduna gero eta belikoagoa zen Asiako Hegoekialdean eta Matthiessenek zergarik ez ordaintzeko konpromisoa sinatu zuen 1968an, baldin eta gerra finantzatzera bideratzen baziren. Bide berrien bilaketa areagotu egin zuen urte haietan. Zeregin horretan bidelagun izan zituen Japoniako zen budismoa, maisu bihurtu zen, eta LSDa. 1973an, landabiologo George Schaller izan zuen espedizio-kide Himalaian. Hori izan zen bere lan konplexu eta nabarmenetako bat den “The Snow Leopard” obraren oinarria. Maiz ibili zen kontinente beltzean. Bidaia horien fruitu da “African Silences” lana. 1983an argitaratu zuen “In the Spirit of Crazy Horse”, Leonard Peltier estatubatuar ekintzaile indigenaren aldeko aldarria, bi agente federalen hilketa egozten zitzaiola eta. Liburu-dendetatik ale guztiak erretiratzeko agindua eman zen eta auzibide neketsu bati egin behar izan zion aurre Matthiessenek, hainbat urte geroago aldeko epaia jasotzeko. 1990eko hamarkadan argitaratu zen Edgar J. Watson Floridako zingiretako lehen kolonizatzaileetako bati buruzko trilogia, gizon haren arima torturatu, oldarkor eta berekoia islatzen duena. Matthiessenen azken urteak aurrekoak bezain mugituak izan ziren. Antartidarako bidaietan eta ornitologiari buruzko liburu batean eman zuen denbora. Aste gutxi dira hil zela, bere azken liburua, “In Paradise”, deuseztapenesparru bateko barrakoiek irudikatzen duten gaizki absolutuari buruzko gogoeta Zen bat dena, inprentan zen.
Munduko sutegiak Juanma Costoya
MONGOLIA HARAGIA ETA ESNEA, MENDIAK ETA BASAMORTUAK ongolia Asia erdialdean kokatutako herrialde luze-zabala da, bi mugakide boteretsuz inguratuta dagoena: iparraldean Errusia, hegoaldean Txina. Milioi eta erdi kilometro koadro baino gehiagoko herrialdean hiru milioi pertsona inguru bizi dira. Horietatik heren bat Ulan Bator hiriburuan. Kopuru horiek honako herrialdeari dagozkio: goilautada garaiak, gailur garaiak eta basamortu bat, Gobi, Mongoliako hegoaldearen zati handi bat hartzen duena. Biztanleak nomadak dira hein handi batean, artzainak, ahuntz-, ardi-, jak-, gamelu- eta zaldi-taldeen lur orotako ibilgailuen bidezko artzaintza egiten dutenak. Bizimodu horrek, jakina, eragin zuzena du herrialdeko sukaldeetan. Otorduak kaloria askokoak izan ohi dira, ezin bestela aurre egin herrialdeko negu gogorrei: zeropeko berrogei graduko tenperaturak izaten dituzte, eta aire zabalean egin beharreko lan neketsu asko.
M
Mongolian, otorduak kaloria askokoak izan ohi dira, negu gogorrei aurre egiteko. Plater tipikoetako bat da ÂŤKhorkhogÂť delakoa, okasio berezietarako prestatzen duten ardi-barbakoa (lerroon gainean).
Harri bidezko barbakoa Baldintzak baldintza, Mongoliako dieta askotariko samarra da, alde nabarmenak dituena uda edo negua izan. Okela, modu askotara prestatua, urte osoan jaten da, bereziki, hil hotzetan. Esnekiak, berriz, udan gehiago. Jaki zabaldua dira ore beteak, haragi-bola itxurakoak, ardi-koipetan frijitzen dituztenak. Badira, hala ere, uretan edo lurrunetan egosten direnak ere. Ardi-okela jaten da goi-lautadetan eta mendietan, ahuntzarena, zaldiarena eta gameluarena, berriz, paraje idorretan eta basamortuan. Arroza eta tallarinak plater askoren osagai dira eta asko estimatzen dituzte espeziak. Otordu nagusiak dira gosaria eta bazkaria. Afaritarako, ordea, nahiago dituzte jaki arinak eta kaloria gutxiagokoak. Okasio berezietan, Khorkhog ardi-barbakoa prestatzen dute. Berezitasun hau du: erretzeko, sutan berotutako harriak erabiltzen dituzte. Ardia hezurgabetu, zerrendatan ebaki, eta patatekin eta barazkiekin prestatzen dute, azenarioekin eta azekin, besteak beste. Steak tartarra Mongoliako pertza ezaguna da oso. Denetariko osagaiak ditu, baldin eta nabarmen ez badatoz bat elkarren artean: tallarinak, barazkiak, zezina eta orotariko okelak daramatza. Horiek egosita, zopa lodi edo gisatu oso estimatu bat egiten dute. Estimatua da, halaber, Boortsog delakoa. Haragiz beteriko gantz-pastel horrekin batera, esne gazia duen tea mahairatu ohi da. Jakina, milioika abelburu edukita, gaztak, jogurtak, kefirrak eta gatzatuak nonahi zerbitzatuko dizkigute. Horien artean daude Koumiss (esne hartzitua) eta Airag (garagardoaren antzekoa, behor-esne hartzituz egiten dena) ezagunak. Kondairaren arabera, steak tartarra plater nazionala da. Jatorria honakoa da: Mongoliako zalditeriak zaltokiaren azpian haragi-zerrendak ipini ohi zituen, nahikoa zanpatu eta gero, ibili ahala jaten zituztenak. Gauzak ez dira lehen bezala eta, egun, steak tartarra plater esklusiboa da, jatetxe onenetan zerbitzatzen dena, ondo ondua eta kaparrekin batera. 57
liburuen TXokoA
PLOSSU MAITEMINDU ZUEN MEXIKO Vámonos Bernard Plossu Turner, 2014 330 orrialde. 45 euro
ogei urte zituela bisitatu zuen aurreneko aldiz Mexiko Bernard Plossu argazkilariak (Dalat, Vietnam, 1945). Herrialdearekin maitemindu, eta beste hiru aldiz itzuliko zen gerora bertara. Liburu honetan datozen eta kronologikoki antolatuta dauden 300 argazkiak Plossuren bizitza markatu zuten bidaien errepasoa dira, horietako asko Mexikon eginak eta aurrez argitaratu gabeak. Bere gaztaroko argazkiak dira gehienak; etorkizunean argazkilari bilakatuko zela imajinatzen ez zuen garaikoak, hain zuzen. Inoiz egingo ez zituen ikerketa batzuk egitera joan zen Mexikora Plossu. Bertan, hippy iparramerikar batzuekin batu, eta Parisen zuen bizitzarekin inolako zerikusirik ez zuen bestelako bizitzari ekingo zion. François Truffaut, Jean-Luc Godard, Luis Buñuel eta Nouvelle Vague mugimenduaren eraginpean iritsi zen Mexikora, baina han oso bestelako eraginak izango zituen: «Nire kultura ez zen matematikoa eta ezta filosofikoa ere; kamera lepoan hartzea zen, besterik ez», dio berak, zeina «aire libreko argazkilari» moduan definitzen den. 1965ean eginiko lehen bidaia honetako argazkietan, gaztetasunaren indarra eta freskura nabari dira, eta 1970az geroztik egindako bestelako bidaietan, argazkilari helduago baten lana antzematen da. Bere ibilbidean, hainbat sari prestigiotsu eskuratu ditu Plossuk; tartean Frantziar Estatuko Sari Nazionala, FARC Nazioarteko Argazkilaritza saria eta 2013ko Photo España saria.
H
EUSKAL BASO EDERRENETAN BARRENA uskal Herria aldizkariaren itxieraren ondotik, azken hamar urte hauetako material oparoa biltzea eta liburu formatuan kaleratzea erabaki dute aldizkariaren argitaletxeko arduradunek. Bilduma honetako bigarren aleak Euskal Herriko basorik ederrenak aurkezten dizkigu. Guztiak ez dauden arren, «gure inguruko basoak ezagutu eta maitatzeko ahalegina da honakoa», editoreen iritziz. Santiago Yaniz kazetari eta argazkilariaren testu eta argazkiekin osatzen da lana. Idatzizko atalean, baso bakoitzaren deskribapena, ezaugarriak, bitxikeriak eta fitxa praktikoa ageri dira. Baso horietara liburua eskuetan dugula gerturatzeko aukera eskaintzen du formatu erosoko lan honek.
an, bi pilotu gaztek txundituta utzi zuten mundu osoa, Atlantikoa bitarteko eskalarik gabe gurutzatu baitzuten lehen aldiz, Ternuatik (Kanada) Irlandara. Hegazkin horretan, Emily Ehrlich kazetariak idatziriko gutun bat zihoan. Gutun horretako hitzek belaunaldi desberdinetako lau emakumeren patua ezkutatzen dute, eta mende bat baino gehiago igaroko da gutuna irekia izan arte. “El bailarín” edota “Que el vasto mundo siga girando” lanen egile den Colum McCann idazle irlandarrak hiru mendetan luzatzen den istorioa josi du lan honetan.
Rutas por los bosques más bellos Santiago Yaniz Sua, 2014 216 orrialde. 17 euro
Trasatlántico Colum McCann Seix Barral, 2014 368 orrialde. 20 euro
E
MUNDUA ZEHARKATUKO DUEN GUTUNA
1919
ARGENTINA SAKONENA EZAGUTUZ
UREZKO ISPILUAREN INGURUAN
B
esteak beste Sarmiento, Kapuscinski, Capote eta García Márquez egileek egin zuten bezala, bere herrialdean barrena bizitakoak ditu hizpide Martin Caparrosek lan honetan. Autoan sartu, eta 30.000 kilometro baino gehiago egin zituen idazleak, Argentina goitik behera zeharkatuz. Besteak beste, elizak, burdel ezkutuak, hautsez beteriko bideak, bazterturiko etxaldeak, ospitaleak eta koka landareak legez landatzen diren Boliviaren mugan dauden lurrezko haitzarteak ezagutu zituen Caparrosek, baita leku bakoitzeko biztanleak ere. Kronika soziala, bidaia liburua eta kazetaritza kronika uztartzen dituen lan hau «argentinar eleberri handia» dela adierazi dute askok.
B
El Interior Martin Caparros Malpaso, 2014 680 orrialde. 25 euro
La Hondonada Jhumpa Lahiri Salamandra, 2014 416 orrialde. 20 euro
ere aurreko lanetan bezala, indiar etorkinak protagonistatzat dituen istorio berri bat dakar eleberri honetan Jhumpa Lahiri idazle indiaramerikarrak. Kultur arteko talkak markatuta, nortasun gatazka bizi dute liburu honetako pertsonaiek. Calcuttako auzo umil batean bizi dira Subhash eta Udayan anaiak. Euri sasoian, bizi diren inguruko aintziren arteko gune lehorra urezko ispilu bilakatzen da eta sakonune horren inguruan bizi eta gozatzen dute bi anaiek, futbolean jolasten edo igeri eginez. Baina sakonune hori lur eremu bat baino gehiago da: beraien bihotzetan hazten den hutsunea ere bilakatuko da bi anaiak hazten eta norbere bidea egiten doazen heinean.
59
Gogoan hartu RICK’S CAFE «CASABLANCA» FILMEKO KAFETEGI MITIKOA
Nork esan zuen “Casablanca” film entzutetsuko kafetegia ez zela inoiz existitu eta Hollywoodeko dekoratu hutsa zela? Bada, kafetegi hori existitzen da, Casablanca hirian bertan dago, eta oraintsu hamar urte bete ditu. Pelikulako kafetegian bezala, sarrerako kartel bera, barra berdina eta gauero “As time goes by” doinuaren melodia aireratzen duen piano zaharra daude Rick’s Cafe deituriko txoko honetan. Hori gutxi balitz bezala, piano jotzailea Issam deitzen da; beraz, beregana hurbildu, eta «Jo ezazu berriro, Issam» esan geniezaioke, historiara igaro den «Jo ezazu berriro, Sam» esaldi gogoangarria oroituz. Iraganeko etxe tradizional baten eraikinean dago Rick’s Cafe. 1998tik Marokon bizi den Kathy Kruger estatubatuarraren ametsa filmekoa bezalako kafetegi bat irekitzea zen. Pelikulan espioi, militar, kontrabandista, ludopata eta era guztietako galtzaileen
60
bilgune zen Ricken kafetegia birsortzeko leku aproposaren bila, Casablanca hiriko medina osoa zeharkatu zuen Krugerrek. Hirira heldu bezain laster jo zuen begiz kafetegia, eta, bere harridurarako, bera izan zen lekua eraberritzeko proposamena aurkeztu zuen bakarra. Gaur egun, Ricken kafetegian ez dira pelikulan agertzen ziren gisako pertsonaiak ikusten. Bisa bat lortzeko desiratzen edo hiritik ateratzeko baimenaren zain dauden pertsonen ordez, negoziolari atzerritarrak, marokoar dirudunak eta agentzien edo aholkuen bidez erakarritako turistak izaten dira bisitari ohikoenak. «Kafetegia modernoa eta kitsch estilokoa dela imajinatuko du hainbatek, baina ez gaude maila horretan. Gure asmoa ez da pelikula baten kopia zehatza izatea, gune honi giro kosmopolita eta irekia ematea baizik», dio Issamek, tabernako piano jotzailea izateaz gain Kathyrekin batera kafetegiko gerentea ere badenak. Eta halaxe da: kafetegian, ingelesa, frantsesa, gaztelera eta arabiera entzuten dira, eta zerbitzariek hizkuntza horiek guztiak hitz egiten dituzte. Gainera, pelikulan lez, fez gorri klasikoa daramate buruan zerbitzariek. Filma oroitzen duten bestelako elementu batzuk ere badaude, dekorazioan batik bat, hormetan zintzilik ikus daitezkeen pelikulako fotogramak eta etengabe filma emititzen duen telebista bat, besteak beste. “Casablanca” filmeko lekurik ezagun eta mitikoena zen kafetegia; bertara gerturatzen zirenak etengabe aritzen ziren edaten, jokoan eta konspiratzen. Gaur egun, kafetegiaren estilo eta kutsua gehiago dira iparramerikarrak, marokoarrak baino, baina iraganeko xarma mantentzen duen barran jarri eta zerbitzariarekin berriketan hasiz gero, denboran zehar bidaiatzearen sentsazioa izango dugu, filmeko eszenak gogora ekarriz. Filmean ez bezala, gaur egun ez dago kafetegiaren ataria argiztatzen duen foku mehatxagarririk. Dena den, bada beste argi bat inguruan: Casablancako Hassan II.aren Meskita Handiaren laser argiak zeruan egiten duen distira, hain zuzen. Hori ikusita ohartuko gara garaiak zenbat aldatu diren filmeko garaietatik hona. www.rickscafe.ma/
Argazkia: Nicolas Tucat
DUNE DU PILAT ARCACHON (AKITANIA, FRANTZIAKO ESTATUA) Ez dago Afrikara edo Ekialde Hurbilera joan beharrik hareazko dunetan zehar ibiltzeko. Euskal Herritik gertu, Akitaniako kostaldean, duna erraldoi eta ikusgarri bat dugu. Bertako ostrengatik ezaguna den Arcachon badiaren hegoaldean, Landetako hondartza luzeak Pilat dunan amaitzen dira –Pyla izenez ere ezagutzen da–. Garai batean ez zegoen inolako azpiegiturarik eta nahiko konplikatua zen bertara igotzea; hala ere, ahaleginak merezi zuen, benetan esperientzia ederra baita tontorrera heldu eta Ozeano Atlantikoa Landetako basotik bereizten duen hareazko eremu hori kontenplatzea. Gaur egun, igoera dezente errazten duten baranda eta eskailerak daude, baina lekuaren magiak bere horretan dirau. Gorenera igo eta bertako ikuspegiaz gozatzea benetan sentsazio aparta da. Ohikoa izaten da zeruan parapenteak hegan ikustea edo ekialdera begiratu eta horizontean galtzen den pinu berdeen multzoari erreparatzea. Duna urtean bost metro hedatzen omen da, bidean harrapatzen duen oro deuseztatuz: errepideak, etxebizitzak, gerrako hondakinak, etab. Mendebalderantz so eginez gero, mareak paisaia nola aldatzen duen ikus daiteke. Ikuskizuna bereziki ederra izaten da ilunabarrean, kolore ugariz nahasten baita paisaia. http://www.ladunedupilat.com/
LABURRaK
KROAZIA, «MOZKOR-TURISMOAREN» AURKA daro milaka gazte atzerritar erakartzen dituen Kroaziako Novalja herrian, 150 eurotik gorako isunak jarriko dituzte aurrerantzean kalean alkohola edateagatik eta bainujantzian ibiltzeagatik, bi ekintzok «ordena publikoaren aurkakoak» direla argudiatu baitute bertako autoritateek. “Mozkor-turismoa” deitu duten fenomeno hori geldiarazteko, poliziaren brigada bereziak ibiliko dira herriko kaleak zaintzen. Bi ekintza horiez gain, leku publikoetan lo egitea eta zaborra itsasora botatzea ere zigortuko dute. Kaleetan bost hizkuntza desberdinetan jarritako kartelen bidez eman dute iragan urrian onarturiko lege berriaren berri.
U
HEATHROW AIREPORTUKO TERMINAL BERRIA ost urteko eraberritze lanen ondoren, aurki inauguratuko dute Londresko Heathrow aireportuko 2. terminala. Argi naturala barnean sartzea ahalbideratzen duen altzairuzko sabai izurtua izango da eraikinaren
B
berritasun nagusia. Egitura berezi horrek aireportuan bideratzen lagunduko die bidaiariei, fakturazio gunetik hegazkinera sartu arteko bidea seinalatuko baitie. Helburu ekologiko argia duen proiektua da honakoa; izan ere, eraikin zaharrarekin alderatuz, egitura berriak %40 gutxituko ditu karbono dioxidoaren isuriak, berau osatzeko erabili diren materialei eta argi naturala aprobetxatzen duen moduari esker. Ekainaren 6an Chicagotik iritsiko den United Airlines konpainiako hegaldi bat izango da terminal berrira iritsiko den lehena. Dena den, inaugurazio ofiziala ekainaren 23an izango da. ANGKORREKO TENPLUETARA BISITA DIGITALA oogle enpresak Kanbodia ipar-ekialdeko Angkor tenpluen lehen mapa digitala aurkeztu berri du. Horrela, Gizadiaren Ondare izendapena duten monumentuetan bisita birtualak egiteko aukera izango da aurrerantzean. Interneteko enpresa handiena denak milioi bat argazki baino gehiago hartu zituen bertan, eta parke arkeologikoko tenpluen 360ºko 90.000 irudi panoramiko inguru sortu zituen ondoren. Modu horretan, Google Street View aplikazioari esker, gunea digitalki bisita daiteke. Bertako ikuspegi orokorra eskaintzeaz gain, monumentuen erliebe eta
G
xehetasunei erreparatzeko aukera ere eskaintzen dute irudiok. Googlek gaur egunera arte garatu duen gisa honetako proiektu handiena da honakoa. Aurrez, Indiako Taj Mahal, Frantziako Versalles jauregia, Italiako Ponpeia eta Japoniako Fuji mendiarekin antzeko proiektuak egin ditu. BERLINEN BESTE AURPEGIAK eroz eta gehiago dira Berlinen ohiko ibilbideetatik harago bestelako aukerak eskaintzen dituzten ekimen turistikoak. Ekimen horietako bat Opendoorsberlin dugu. Proposamen berri horri esker, berlindar baten bizimodua gertutik ezagutzeko parada eskaintzen da, bere etxeko ateak zabaltzen baitizkio hiritarrak bisitariari. Diru pixka bat gehiago ordainduta, etxean bertan afaltzeko aukera ere eskaintzen da kasu batzuetan. Ekimen horren muturrean dagoen beste proposamen berritzaile bat Gegewo dugu, Berlingo etxegabekoen egunerokoa erakustea helburu duen iniziatiba. Bestalde, Revolutionary Berlin ekimenak hiriaren antisistema aldea erakutsi nahi du. Kasu horretan, hiru orduko ibilbidea egiten dute bisitariek Kreuzberg auzoan zehar, eta maiatzaren 1eko protesten historia, bertako etxe okupatuen kontuak eta espekulazioaren inguruko arazoak kontatzen dizkiete turismo-gidariek. Gainera, langileen mugimenduaren
G
inguruko beste bira bat ere eskaintzen dute, zeinetan 1918an kaiserra boteretik kendu zuten garaietatik abiatu, eta Alemaniako hiriburuaren iragan kolonialaren kontuak azaltzen diren, Branderburgoko esklaboen trafikoarekin eta afrikar auzoaren historiarekin batera. ROBOTAK ZERBITZARI, TXINAN xinako Heilongjiang probintziako Harbin hirian, ezohiko jatetxe bat dago. Robot Restaurant deituriko jatetxean, ia zerbitzari guztiak robotak dira; bai janaria prestatzen dutenak, bai mahaiak zerbitzatzen dituztenak ere, bezeroen harridurarako. Jatetxeko jabeek diotenez, berezitasun horrek bezero ugari erakartzen ditu eta asko murrizten ditu kostuak. Ez da gutxiagorako; izan ere, pertsonen ordez, hogei robotek osatzen dute lantaldea. 2012ko ekainean ateak ireki zituenetik, Harbin hiriko erakargarritasun nagusietakoa bilakatu da Robot Restaurant.
T
ERREGE-ERREGINEN ANTZERA, VIENAN uite ikusgarri batean errege baten moduan lo egitea, janaria prestatzen duen zerbitzaria eta etxezaina edukitzea, lorategi eder batean paseotxoak egitea eta etxeko atean limusina bat zain izatea ez da ametsa izango hemendik aurrera. Apirilaren 30az geroztik, hori guztia eskaintzen duen esperientzia bizi daiteke Vienako Schönbrunn jauregian. Hori bai, 4.900 euro ordaindu beharko dira gaueko. Sissi enperatriz austriarrak (1837-1898) uda garaia igarotzen zuen jauregia da honakoa. 167 metro karratu dituen suite berezi hau Austria Trend Hotels enpresaren webgunean aloka daiteke.
S
AISIALDIRAKO GUNE BILAKATURIKO ELIZAK Eliza anglikanoa bidegurutze batean dago. Erlijioaren praktikak izan duen beherakada konstante eta nabarmena dela-eta, elizak geroz eta hustuago daude gaur egun. Egoera hori sortzen ari den kalte ekonomikoa arintzeko, eliza huts horiek aisialdirako gune bilakatzeko erabakia hartu dute elizako agintariek. Horren adibide dugu Muswell Hill barrutiko eliza, gaur egun garagardotegia dena. Beste aldetik, Manchesterreko San Benedikto eliza eskalada praktikatzeko gune bihurtu dute, eta Bristolgo San Paulo eliza, berriz, liburutegi. Sij tenplu edo luxuzko apartamentu bilakatu den elizarik ere bada. Kasu batzuetan, polemika sortu da; esaterako, galeria batzuk sortzeko saldutako elizaren kasuan, askoren iritziz «arte lizuna» erakusten baita bertan. Antzeko zerbait gertatu da jatetxe bilakatu den Liverpooleko San Petri elizarekin: barnean, margolan erlijiosoak daude oraindik, eta, askoren ustez, «onartezina da eremu sakratu horretan jaiak antolatzea Halloween gauean». Azken urteotan, mila eliza baino gehiago bihurtu dira aisialdirako gune laiko, eta horri esker Elizak 57 milioi euro baino gehiago eskuratu ditu.
HABANAKO MOILA ZAHAR BAT GARAGARDOTEGI BIHURTU DUTE Habanako badiaren ertzeko egur eta tabakoaren moila garagardotegi handi bilakatu dute. Eusebio Leal historialaria Habanako portu zaharreko zonaldea eraberritu eta berreskuratzeko zuzentzen ari den proiektuaren barneko egitasmoa da honakoa. Orain arte bertan gauzatzen ziren lan industrialak Habanatik 45 kilometrora dagoen Mariel portuan egingo dira aurrerantzean. 400 bezero hartzeko gaitasuna duen garagardotegiak bere zerbeza fabrika propioa du tabernaren aldamenean, eta Austriatik ekarritako maltarekin modu naturalean produzitzen dute garagardoa. Martxoaren 14az geroztik dago publikoari irekita. 63