KENIA Afrika erromantikoeneko lurretan zehar • ISLA DEL SOL Titikaka aintzirako harribitxia • LAVEZZI UHARTEAK Iragan tragikoa duen paradisua
BIDAIA ALDIZKARIA
Sizilia MEDITERRANEOKO KULTURA GUZTIEN ALABA
BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT
Azaleko argazkia: Getty Images
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
Urteko harpidetza: Hego Euskal Herrian: 15 € • Ipar Euskal Herrian: 25 € Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 € Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara: Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH) Izena Helbidea Posta kodea Herrialdea NAN Bankua
Herria Telefonoa E-posta Txartelaren jabea
Nahiago izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu zazpihaizetara@astero.net helbidera, kupoian azaltzen diren datuekin edo web orrian (www.zazpihaizetara.com) sar zaitezke eta harpidetzeko formularioa bete dezakezu.
Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO) datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.
aurkibidea 04
MUNDUARI BEGIRADA Shibazakuraren koloreak Fuji mendiaren hegalean
36
ErreportaJEak 6
SIZILIA Iraganeko herentzia eta idiosinkrasia aberatsa gordetzen ditu Mediterraneo Itsasoko uharterik handienak
16
KENYA Kilimanjaroren hegaletatik Victoria aintzirara, fauna basatia gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen du afrikar herrialdeak
26
ISLA DEL SOL Boliviako helmuga turistiko nagusietakoa den uharte hau komunitate indigenen esentzia ezagutzeko ingurune magikoa da
36
LAVEZZI UHARTEAK Korsika uhartearen hego-ekialdean dagoen uharte multzo txikiak deskonektatzeko paradisuzko bazter ederrak ditu
44
AVEIRO Ohitura, tradizioa eta naturarekiko harmonia uztartzen ditu “Portugaleko Venezia� ezizeneko hiriak
Bidelaguna 50
Proposamen tematikoa Oporraldia, itsasargi batean
56
Horizontetik haratago Ramon Larramendi
57
Munduko sutegiak Poloniako sukaldaritza
60
gogoan hartu Studio 54 Mohereko labarrak
6
16
26
44
3
FUJI MENDIA (TOKIO) Shibazakuraren koloreak
E
Ez da orrialde hauetara Fuji mendiaren irudia ekartzen dugun aurreneko aldia. Shibazakura Jaialdiaren irudi hau ikusita, ezin izan diogu tentazioari eutsi, eta sintoismoaren mendi sakratura eta bere inguruetara itzuli gara beste behin ere. Urtero, apirilaren 19tik ekainaren 1era bitartean, Fuji mendiaren hegalean dagoen Motosu aintziraren inguruak arrosa, magenta eta izpiliku koloreko alfonbrez estaltzen dira, horiexek baitira shibazakura edo Phlox drummondii espeziearen koloreak. Udaberria heltzean, lorategi osoa estaltzen dute espezie horren 800.000 loreek. Gerezi lorearen antzekoak dira, bost petalokoak. Loraldi garaian egiten da jaialdia, hain zuzen ere. Argazkia: jiratto
4
Munduari begirada
Testua eta Argazkiak: Xabier Ba単uelos
Sizilia
IZAERA BIZI-BIZIKO UHARTEA
SIZILIA
Mediterraneoko kultura guztien alaba, azalean Europako iparraldeko geneak ere badituen Sizilia izaera bizi-biziko uhartea da. Italia penintsularraren mugak gainditzen dituen idiosinkrasia aberatsaren jabe, bertako paisaiak, bertako historia, bertako kontraesanak, bertako pasioak etorkizunera begira daude, betiere, baina, iragana atzean utzi gabe. Bakarra eta ederra, ÂŤMare NostrumÂť paregabeko uharterik handienak nabigazio etengabean jarraitzen du ametsen, iraganeko herentzien eta eguzki ikaragaitz baten itzalen artean.
Lerroon azpian, Santa Maria del Monteko eskailerak, Caltagironen. Bere alboan, Taorminako antzokia, Sizilia osoko bigarren antzoki klasiko handiena. Lerroon alboan, Sirakusako Erdi Aroko Gotzainen Jauregia.
ugiezin eta isil, Palermoko XV. mendeko mapa baten aurrean zintzilikatuta ageri zaigu txotxongiloa. Begi-babes puntaduneko buru-babesa soinean du, purpura koloreko luma apaingarriek osatutako motots ikusgarri eta guzti. Zitori horia grabatuta duen bular-babesaren gainean, lepokoa eta lepondokoa ere baditu. Sorbalda eta besoetan ere baditu babesak armadurak. Agian Anjou etxeko zaldun garaitua izango da. Eskuin eskuan ezpata du, eta, ezkerrekoan, ezkutua, ikur heraldiko gisa gaztainondo hostoz inguratutako zitori hori bat duelarik. “Castagno dei cento cavalli� edo Ehun zaldien gaztainondoaren hostoak direla pentsatzea gustatzen zait niri; gaztainondo ikusgarri hori,
M
Sant’Alfio herriko Carpineto basoan altxatzen da harro, bere ia 4.000 urteko bizitza luzean guk bakar-bakarrik liburu eta elezaharretan ezagut ditzakegun istorioak ikusi dituela argi utzi nahian bezala. Izan ere, munduko gaztainondorik zahar eta altuena denak ongi baino hobeto daki gure irudipenak ia amesterik ere ez dituen gauzak ikusiko dituela oraindik ere. Hori, gainera, Etna sumendi ikusgarritik bost kilometro eskasera izanik. Txotxongilo ikuskizunera itzuliz, katanarruaren azpian, zeru-koloreko telazko gona bat du zaldunak, urrezko filigranekin bordatutako bi banda gorrik horizontalki gurutzatzen dutena. Azkenik, belaun, zango eta oinentzako babesak ere baditu. Zaldun ikusgarria Sizilian erro sakonak dituen opera
SIZILIA
dei pupi txotxongilo tradizioaren erakusgarri aparta da. Hain daude sustraituta txotxongilo ikuskizunak lurrotan, garai batean publikoaren artean oldarraldiak ere izaten zirela; ikusleak agertoki gaineko sokazko txotxongiloei eraso egitera ere iristen ziren. Deskribatutako zalduna, Palermoko aldirietan kokatutako Monreale hiriko katedral ikusgarriaren ondoko postu batean ikusi nuen. Katedrala bikaina da benetan, mosaiko apartez eta kasetoizko apaingarri delikatuz josia. Guillermo II.aren aginduz eraiki zuten XII. mendearen amaieran eta estilo arabiar-normandiarreko benetako harribitxia da, guztiz txundituta utzi gintuena terraza batean jarrita kolore granateko Nero d’Avola ardo beltz bat edaten genuen bitartean. Irudiak eta errealitateak Indartsua, mesfidatia, zalapartatsua, hegoaldetarra, is-
tilutsua, lazgarria, mediterranearra, mila kulturen topagune; horrelakoa da Sizilia, bitxia, uharteko ikur den Trinacria bera bezala –Medusaren burua inguratzen duten hiru galburu eta hiru hanka biluztuk osatutako sinboloa–. Iparralderagoko beste lur batzuetan aurki dezakegun antzeko beste ikur bat ekartzen digu burura ezinbestean: Man uharteko triskel edo hiru giza-hankako ikurra. Baina Man uhartean ez bezala, Sizilian fintasun arabiarrak eta Europako iparraldeko irmotasunak egiten dute bat, mendi malkartsuetako gogortasunak, suzko haranek eta ur gardeneko labazko hondartzek egiten duten bezalaxe. Azken finean, begirada izugarriak eta irribarre ederrak elkarrekin bizi dira Sizilian, baita miseria eta euren oparotasuna mendetako tradizio eta betebeharretan oinarritzen duten jauntxoak ere. Inbasioz betetako iraganari egin diote aurre paisaia hunkigarriok, biziraupena ardatz, Cataniako
seme Vincenzo Belliniren nota ederrak zein vendetta usaina lagun. Caltabellotta herrira bidean, ezusteko apartak zein topikoek gure gogoan iltzatutako irudiak bata bestearen atzean pilatu zaizkigu, bulkada ia irrazional batek bultzatuta autoko irratian Giuseppe Verdi maisuaren “I vespri siciliani” opera lirikoa ezin ozenago entzuten dugun bitartean. Arrano habia aparta den gailurrera iritsitakoan, herriko eliza nagusiak hodeiekin bat nola egiten duen ikusi dugu, Verdiren musika inoiz ez bezala ulertzen dugun bitartean. 1282an, Palermo Angevinar Inperioaren aurka altxatu zen, hiriko kanpai hotsekin bat eginez herritarrek hiria zaintzen zuten frantses soldaduei eraso egin zietenean. Matxinada Messina eta Corleonera hedatu zen berehala, eta, konturatzerako, Sizilia guztia-guztia gerran zen; azkenean, 1302an, aldeek bakea sinatu zuten, non eta ezerezaren erdian gal-
dutako herri honetan, mendi eta itsasoaren arteko gune galdu batetik uharteko barnealde osoa mendean hartzen duen herri honetan. Anjou etxearen amaiera izan zen, baina baita Aragoiko koroari atea irekitzeko txanda ere. Azken finean, eskuz esku igarotzen den txotxongilo tristearen patua, urguilua, pasioa... Brucia la luna n’cielu, E ju bruciu d’amuri. Focu ca si consuma Comu lu me cori. L’anima chianci Addulurata Non si da paci Ma cchi mala nuttata. Lu tempu passa Ma non agghiorna, Non c’e mai suli S’idda non torna. Brucia la terra mia E abbrucia lu me cori, Cchi siti d’acqua idda E ju siti d'amuri. Acu la cantu La me canzuni Si no c’e nuddu Ca s'a affacia A lu barcuni. «Ilargia sutan da zeruan, ni amodioz sutan nagoen bezala, sutan da nire lurra eta bihotza kiskaltzen dit horrek», entzuten da marranzano eta gitarra doinuen oihartzuna arbasoen jaioterrira babes bila iritsi den Michel Corleone
Itsasoaren mailatik mila metro ingurura dagoen Caltabellotta Erdi Aroko herriko parajeak benetan ederrak dira. Gaztelura bidean, haran osoaren ikuspegi dotoreaz goza daiteke.
11
SIZILIA gazteak eta Apollonia ederrak “The Godfather” film ezagunean elkar ezagutzen dutenean. Nino Rotaren “Speak Softly, Love” bikaina da, baina, noski, siziliarrez abestua. Minik bizienaren atarikoa ere bada kantua, azken aitajaunaren garrasi isilaren atarikoa, odolez blaitutako Massimo antzokiaren eskalinatan iritsiko zaiguna Pietro Mascagni maisuaren “Cavalleria rusticana” operaren intermezzo gozoaren negar mutuaren eskutik. Lurzoru gogorreko negarra, olibondo eta ardi artean eguzkiak lehortutako lur lehorrarena, kolore hori eta moreak mitxoleten gorriekin uztartzen dituena lorez betetako udaberriaren eta mahatsondoz jositako udazkenaren artean. Segesta eta Selinunte ikusgarrietan aurkituko ditugun aztarna doriar bikainetan murgilduko gara jarraian, Grezia Handiaren lekuko paregabeetan barneratuz. Eta Taormina ederrera ere gerturatuko gara greziar aztarna gehiagoren bila, Europako bistarik onenak dituen antzoki berdingabetik Itsaso Jonikoaren horizonte garbiak ikusiko ditugularik ekialdera eta Etna sumendiaren inguruetako paisaia malkartsu, basati eta ketsuak hego-mendebaldera. Sirakusa legendarioa ere ezin bisitatu gabe utzi, Ortigia uharteko kalexketan
galdu edota Aretusa greziar mitologiako naiade ezagunaren iturriko uretatik edateko. Pantalica udalerriko nekropoli ezaguneko horma ikusgarrietatik gora ere igoko gara. Izan ere, hispaniarra, frankoa, arabiarra edo bikingoa baino lehenago, Sizilia bizantziarra, erromatarra, kartagotarra, heleniarra, feniziarra, sikuloa, elimoa edota sikanoa izan zen. Eta lehenago, Tuzidedes historialari greziarraren hitzetan, Odiseo berak aurkari izan zituen erraldoi lestrigoi beldurgarrien bizileku ere izan zen. Izateko era baten eratzea Mediterraneo itsasoan zehar hedatzen joan ziren heinean, greziarrak izan ziren siziliar izaera eratzen, moldatzen hasi ziren lehenak; desleiala eta dramatikoa bihur daitekeen lurzoru baten gogortasunaren eta aberastasun eta mehatxuz betetako itsaso baten emankortasunaren artean landutako izaera. Izan ere, tiranoen arteko gatazketatik hona, barne eta kanpoko borrokak etengabeak izan dira Sizilian: Gerra Punikoak, Garibaldiren mila gizonen espedizioa, nazien okupazioa eta aliatuen lehorreratzea Bigarren Mundu Gerran... Horiek horrela, ez da harritzekoa Siziliako idiosinkrasia krip-
Lerroon gainean, Sirakusako erdigunea den Duomo plaza. Behean, ezkerrean, Taormina herria, atzean Etna sumendia duela. Erdian, Segesta herri historikoa eta bertako aztarnak. Lerroon azpian, San Giovanni degli Eremiti eliza, Palermon.
tikoa, iluna suertatzea neofitoentzat, herritar guztiak ordena arkaiko bateko kide balira lez. Italian gaude, baina, aldiz, berehala konturatuko gara hau ez dela Italia penintsularra, bertako eskemek ez digutela hemen balio, edo, zehatzago, hemen aurkituko dugun Italia dauden Italia ezberdinen arteko ezberdinena, bereziena, itxiena dela. Erabilitako adjektiboak gorabehera, zaila da siziliar izaera definitzea; hori bai, izaera horren indar bereizgarria edonon nabari daiteke, urrats bakoitzean, txoko bakoitzean, begirada bakoitzean, baita orografian, musikan edota siziliarren hitz egiteko eran bertan ere. Lurrotara iristen den olatu bakoitzak ere kostalde eze-
zagun batera iristen dela dakiela pentsa daiteke Sizilian! Baina, hori bai, siziliarrak ondoen identifikatzen dituen ezaugarri bat baldin bada, agian, edozein egoerara egokitzeko duten gaitasuna da hori. Ez kameleoien pareko direlako, moldaerrazak direlako baizik; ez da berriaren bila dabiltzalako, barrenean aldatu behar ez izateko kanpotik aldatzeko gai direlako baizik. Ondo baino hobeto azaltzen du Tancredik Fabrizio printzea osabari Garibaldiren armadarekin bat zergatik egin duen azaltzen dionean: Se vogliamo che tutto rimanga come è, bisogna che tutto cambi. Hau da, denak berdin-berdin jarrai dezan guztia aldatu beharra baldin badugu, au-
rrera bada! Horixe da, zalantzarik gabe, “Il Gattopardo” Giuseppe Tomasi di Lampedusaren eleberriaren esaldirik ezagunena, liburu bereko beste batekin ezin hobeto uztartzen dena: «I Siciliani non vorranno mai migliorare per la semplice ragione che credono di essere perfetti». Hau da, zertarako aldatu beharra dute siziliarrek jada perfektuak direla uste badute? Agian erbi bat ehizatzeko asmoz ibiliko ditugun bidexkek eramango gaituzte erantzunak bilatzera. Javier Mariasen hitzetan, heriotza saihestezina dela onartzeko bideak aurki ditzakegu ibilaldi horietan. Nik, baina, bide horiek beste zerbait erakutsiko digutela uste dut: siziliarrek saihes-
tezina denaren kontenplazioa siziliar izatearen patu gisa ikusten dute gehiago ondorio gisa baino. «Don Fabrizio bi begi beltz handi estalki berdexka baten atzetik begira-begira zituela konturatu zen; gorrotorik gabeko begirada bazen ere, erakusten zuen harridura mingarria gauzen ordenaren aurkako kexa zen. Belarri belusatuak hotz-hotz zituen jada erbiak, hankak energiaz eta erritmikoki uzkurtzen zituen, alferrikako ihes baten hilondoko ikur gisa; animalia salbazio itxaropen mingarri batek torturatuta hilko zen, dagoeneko guztiz kondenatuta izanagatik oraindik ere ataka horretatik irteteko gai izan zitekeela pentsatuz hainbeste gizonek egin bezala...». Aro baten amaiera baino gehiago, Tomasi di Lampedusak uharte baten gainbehera etengabea deskribatzen digu, beti ur uherretan igeri egitera kondenatuta dagoela dakien uharte baten gainbehera. Eta, ziurrenik, literatura bera izango da Siziliaren barrunbeak ezagutzeko modurik onena, gutxien-gutxienik motxilan hiru liburu hartuta zeharkatu behar baita uhartea: historia liburu bat, eleberri bat eta poesia liburu bat. Horrela, Luigi Pirandello, Leonardo Sciascia, Ignazio Buttitta, Andrea Camilleri, Salvatore Quasimodo eta Giovanni Verga bezalako maisuen eskutik ezagutuko dugu Sizilia. Baina baita Franco Battiatoren abestietan zein ibilbide musikal eta politikoan, Vitalino Bracanti eta Giuseppe Tornatoreren filmetan edota Rocco Chinnici, Cesare Terranova eta Antonino Caponnetto fiskalek zein Giovanni Falcone eta Paolo Borselino epaileek mafiaren aurka eramandako borrokan. Hori bai, Siziliaren inguruan ezer gutxi ulertuko dugu gar katolikoa eta superstizioa uztartzen dituen bertako osagai erlijiosoa kontuan hartzen ez badugu. Aste Santuan bertaratu eta prozesioak bertatik bertara jarraitzea nahikoa izango zaigu hori ulertzeko, tronpa eta tronpeten soinupean desfilatzen duten lepakariak ikustea. Izan ere, fede zintzoaren eta pragmatismo latzenaren artean mugitzen den Eliza ia nonahikoaren eragina nabaria da uharte osoan. Kontuak kontu, askoz gehiago ere utziko digu oroimenean Siziliak: Villa Casale ikusgarrian aurkituko ditugun mosaiko erromatar bikainak, Cefaluko arrats gorrixkak, cannoli zaporetsuak –bai, Connie Corleonek Don Altobello pozoitzeko erabilitako gaztanberaz egindako postre gozoa–, brioscia sizialiarrak –izozkiz betetako esnezko opilak–, Ingrid Bergman ahaztezina gogora ekarriko digun Stromboli sumendi ikusgarria, Favignanako mattanza –turistek euro gutxi batzuen truke arrantzaleekin batera atunak harrapatu ahal izango dituzte tonnara izeneko atun-sareak lagun–... Azken batean, Trapani, Marsala edo Ragusatik Agrigentoko Tenpluen Bailara ikusgarrira, Sizilia esentzien kutxa aparta da, sarri, modernotasunari aurre egin nahia iradokitzen duen esentzien kutxa.
Orrialde honetan, Cefalu herria, Sizilia iparraldean. Hondartzak eta eraikin historikoak dira iraganean arrantzaleen herri izandako honen elementu nagusiak. Gaur egun, helmuga turistiko garrantzitsua da.
SIZILIA 15
Testua eta Argazkiak: Lucas Vallecillos
Kenya
MAGIKOA ETA LILURAGARRIA
KENYA
Bidaia zoragarria Afrika erromantikoeneko lurretan zehar. Kilimanjaroren hegaletik Victoria aintzira mitikoraino. Fauna basatia oso hurbiletik behatuz, Infernuaren Atearen bihotzetik ibiliz, eta Karen Blixenen etxea bisitatuz, «Afrikako memoriak» filmaren gidoia inspiratu zuen liburuaren idazlea.
enyak eskaintzen du, zalantzarik gabe, bidaiari orok aurkitu nahi duen mito afrikarra. Lurraldea planetaren Ekuatorean dago, gure memorian grabatuta dauden sinbolo eta ikonoz betea, horri buruz ikusi ditugun film eta dokumental guztiek eraginda. Hango fauna, paisaiak eta biztanleak gure imajinazioaren parte dira, inoiz Afrikan izan ez garen arren. Masai mitikoak eta samburuak bizi dira han, beste etnia askoren artean. Rift Haran Handiak zeharkatzen du lurraldea. Eta fauna basatia ikusteko aparteko herrialdea da Safari hitzak bidaia esan nahi du swahili hizkuntzan. Gure planetan toki gutxik ematen diote zentzua bidaiari; baina Kenyak eta bertako jendeak horixe eskaintzen digute. Gure safaria Chyullu Hills Parke Nazional liluragarrian hasiko dugu, herrialdearen hego-mendebaldean. Sumendi jatorria duten Chyulluko muinoei –1.500 eta 2.160 metro bitartekoak– zor die izena. Eta hegoaldera begira, Kilimanjaro mendia dugu atzeoihal gisa. Mendi mitiko hori, hiru sumendik osatutakoa, parkeko irudirik ezagunena da, nahiz eta Tanzaniako lurretan dagoen. Ikuskizun aparta da jirafen eta elefanteen joan-etorriak ikustea Afrikako tontorrik ga-
K
Safari fotografikoak aukera aparta dira ibilaldi ederrak egiteko, fauna basatia eta paisaia behatzeko, eta argazkiak egiteko. Eskuinean, safariko une bat. Lerroon gainean, ubarroi espezieko hegazti taldea.
raiena, Uhuru (5.891 m), atzean dutela. Beti dago elurrez estalita, eta arreta handiz miretsi behar da, ziurrenik ez baitugu berriro horrenbeste izotz duela ikusiko: XX. mendearen hasieratik, klima-aldaketa dela eta, betiko zuen elurra galtzen ari da abiadura kezkagarrian, eta guztiz desager liteke 2020tik aurrera. Fauna basatiaren behaketaz gain, Chyulluk ibilaldi miragarriak eskaintzen dizkigu. Labazko hodi batetik igaro gaitezke. Ibiltaria lurraren erdigunera sartzen du, sumendiek sortutako egitura harrigarriak zeharkatuz, eta azkenik, lurrazalera itzultzen du. Masaien lurretan Masaien lurrak dira hauek, eta beraz, toki ezin hobea da haien herrixka batera joateko eta milaka urte dituen herri hori ezagutzeko. Hala ere, gero eta zailagoa da haien arbasoen ohiturak mantentzen dituzten masaiak aurkitzea, eta herri asko antzezpenerako tokiak baino ez dira. Iragana gordetzera destinatuta daude, eta ÂŤbenetako masaiakÂť direla esaten dute turistatalde bat hurbiltzen zaienean. Beti da interesgarria hurbiltzea ikusteko nolakoa zen, eta nolakoa izaten jarraitzen duen, Tanzaniako iparraldeko eta Kenyako
hegoaldeko herri nomada horren kultura. Masaiak abeltzainak dira, eta horri esker lortzen dituzte beren hiru oinarrizko elikagaiak: haragia, esnea eta odola, hain zuzen. Maa da haien hizkuntza, animistak dira eta haien bizitza urtaroek eta egunak dituen eguzkiorduek gidatzen dute. Bidaiariak masai herrixka bat lehen aldiz bisitatzen duenean, atentzio gehien ematen diona zera izaten da: gizakien eta abereen bizitza elkarri lotuta dagoela. Gainera, animalien gorotzak baliatzen dituzte beren txabolak eraikitzeko erabiltzen dituzten adobeak egiteko, lokatzarekin eta artatxiki-lastoarekin batera. Masaitarren bisaia eta haien jantzien kolore biziak ederrak dira oso. Tonu gorri eta urdinak erabiltzen dituzte. Alez beteriko lepokoak daramatzate, eta bai gizonek eta bai emakumeek belarri-gingilak luzatzen dituzte, jartzen dituzten belarritakoen pisuak eraginda. Chyullu Hillserako bidaian esperientzia onenetako bat da nola abesten eta dantzatzen duten ikustea: biribil batean elkartzen dira, eta mugimendu eta kantu batzuk egiten dituzte txukun antolatuta; gero, horiek biziagotu edo mantsotu egiten dituzte. Bitartean, gizonek jauzi ikaragarriak egiten dituzte, txandaka, biribil erdian.
KENYA Nairobi Asfaltoa alde batera uztea izan ohi da normalena honelako bidaietan. Baina gure safarian, hurrengo geltokia Nairobi da, Kenyako hiriburua. Ekialdeko Afrikako biztanle gehien dituen hiria ere bada, 3 milioi biztanle baino gehiago baititu. Bi dira Nairobik dituen xarmak, geldiunea egitera behartzen gaituztenak. Karen auzoan, erditik urrunduta, Karen Blixenen museo-etxea dago. “Out of Africa” liburuaren autoreak bere bizitza eleberri gisa kontatu zuen, oso Afrika erromantiko bateko fauna, paisaiak eta pertsonak deskribatuz. Lan hori izan zen “Afrikako memoriak” filmaren gidoiaren ardatza. Zinemaren historian arrakasta handia izan zuen, eta milaka bidaiarirengan lur horiek eta idazlea bera ezagutzeko kuriositatea piztu zuen. Karen Blixenek Isak Dinesen ezizenez sinatzen zituen bere liburu gehienak Idazle daniarrak hau esaten zuen liburuaren hasieran: «Nik banuen etxe bat Afrikan, Ngong muinoen behealdean». Etxe hori museo bihurtu zuten 1986tik aurrera, filma grabatu eta urtebete geroago. Etxea jatorrizkoa bera da, baina altzariak eta dekorazioa filmaren atrezzoa dira. Nairobik duen beste xarma elefanteen eta errinozero zurien umezurtz-etxea da. Bertan, Gobernuz Kanpoko
Erakunde batek lan goraipagarria egiten du umezurtz gelditzen diren elefante eta errinozeroekin. Legez kanpoko ehizaren ondorioz gelditzen dira gehienetan umezurtz. Behin garaia iritsita, bizitza basatira itzultzeko hezten dituzte. Bisita izaten dutenean, egiten duten lanari buruzko informazioa ematen dute, eta zaintzaileak lanean ikus daitezke, elefante kumeei biberoia ematen dietela. Sarrerako dirua Daphne Sheldrickek bere senar Daviden ohorez sortutako fundazio bati ematen zaio. Senar-emazteek hasi zuten elefante umezurtzak zaintzeko lana, eta senarrak sortu zuen elefante jaioberriei ematen zaien esnea egiteko erabiltzen duten formula. Victoria aintzirarantz Ipar-mendebalderantz, A-104 errepidea hartuta, Hell’s Gate (Infernuko Atea) Parke Nazionalera iristen da. Estetika liluragarria du parkeak, eta “Tomb Raider II” eta “Sheena. Oihaneko erregina” filmak, besteak beste, grabatu dituzte han. Bizikletaz edo oinez ibiltzeko eta eskalada egiteko toki zoragarria da. Parkea zeharkatzen duen mendi-zintzurrean barrena egiten den bi orduko ibilaldia ezinbestean egin beharreko zerbait da. Arroila harrigarri bat sortzen du, eta aldizka bidaiaria irentsi nahi duela dirudi.
Fauna basatia gertutik behatzeko aukera dago inguru hauetan. Lerroon azpian, ezkerretik eskuinera, zebrak uretan, errinozeroak ardien antzera belarra jaten, eta bufalo taldea. Lerroon gainean, elefanteak. Zorte apur batekin, posible da lehoi emeren bat ere aurkitzea, atzetik lehoikumeak dituela.
LANDMANNALAUGAR
DATU PRAKTIKOAK Infernuko Ahoa deituriko Parke Nazionalean, bisitaria irenstera doala ematen duen irudi ikusgarria eskaintzen du arroilak.
Nola iritsi Kalitatearen eta prezioaren arteko oso erlazio ona du Qatar Arways (www.qatarairways.com) konpainiak, Bartzelonatik zein Madrildik irteten diren hegaldietan. Nairobirainoko hegaldiak eskaintzen dituzte, Dohan geldialdia egin ondoren
Non lo egin Ol Donyo Chyullu Hills Parke Nazionalean. Oso toki berezia da, naturan zeharo murgilduta dagoena eta bizitza basatia zuzenean sentitzeko aukera ematen duena. Logelak bikainak dira, eta Kilimanjaro mendia ikus daiteke. greatplainsconservation.com/oldonyolodg e/index.html Ngong house Nairobin Karen Blixen museo-etxea eta elefanteen umezurtz-etxea ikusi ahal izateko ostatu hartzeko tokirik onena da. Zuhaitzetan etxeak izateagatik eta Ngong muinoek eskaintzen duten ikuspegi politagatik da ospetsua. www.ngonghouse.com/ Lake Nakuru Lodge Nakuru aintzirako Parke Nazionalean Kenyako bigarren parke garrantzitsueneko fauna behatzeko. Nakururen bihotzean dago, eta goizeko lehen orduetan bizitza basatian murgilduta egoteko aukera ematen du, animalien artean mugimendu handiena dagoen unean. Rusinga Island Lodge Rusinga irlan Irlan lo egiteko aukera bakarra da. Victoria aintziraren ertzetan dauden txabolak eskaintzen dituzte, oso ondo ekipatuak. Hegazkin txikietarako pista bat ere badute irlan. www.rusinga.com Bidaia antolatzen Honelako bidaia bat egiteko modurik onena esperientzia handiko pertsona batekin egitea da, ez da komeni edozeinekin fidatzea. Nuban Kenyarako bidaiak antolatzen dituzte, orain dela 20 urtez geroztik, eta eraginkortasun- eta segurtasun-bermea dute. Haiek egindako ibilbide bat aukeratu daiteke, edo norberak bere bidea sortu dezake, bisitatu nahi dituen tokien arabera. www.nuba.net Informazio gehiago: www.magicalkenya.com www.youtube.com/user/magicalkenya
23
Infernuko Atetik 10 km-ra Naivasha aintzira dago. Bertan, hegazti-ondare handia bizitzeaz gain, hipopotamo-kolonia ugaria ere bada han. Aintziraren ibarretan txalupa txikiak alokatu daitezke haiek ikustera joateko. Hipopotamo batek burua uretan sartu eta ateratzen ez duela ikusita, alde egitea da nire pentsamendu bakarra, sarritan izan baitugu animali horien erasoen berri. Hain zuzen ere, gure hoteleko zuzendariak gosari orduan esan zigun aurreko gauean hipopotamo batek arrantzaleen ontzi bat irauli zuela eta gizon bat hil zuela.
A-104 errepidetik aurrera, ipar-mendebalderantz jarraituz, Nakuru aintzira aurkituko dugu. Herrialdeko bigarren Parke Nazional bisitatuena da. Oso ospetsua da hango urak betetzen dituzten arrosa koloreko flamenkoengatik. Zorte txarra izanez gero, niri gertatu zitzaidan bezala, migrazioagatik oso flamenko gutxi aurki liteke. Hala ere, ez dago arazorik, animalia asko baitago. Eguneko lehen eta azken orduetan mugitzen dira gehien: errinozeroek belarra jaten dute ardiak balira bezala, 単uak amaierarik ez duten lerroetan ibiltzen dira, babuinoek bidea mozten dute, eta zorte apur bat
Ezkerrean, masaitarrak, beraien jantzi koloretsu, lepoko eta belarri-gingilekin. Lerroon azpian, “Out of Africa� liburuaren egile Karen Blixenen museo etxea, Nairobin. Beherago, Rusinga uhartea, Victoria aintziran.
izanik, erraza izaten da lehoi emeren bat aurkitzea, lehoikumeek jarraituta. Victoria aintzira mitikoan dagoen Rusinga irlan bukatzen da gure safaria. Bertaratzeko modurik onena Kisumutik ferrya hartzea da. Oso bitxia da, abereek eta pertsonek garraiobide bera partekatzen baitute. Irla toki pribilegiatu bat da egun batzuk hegaztiak behatzen eta arrantzaleen herrixkak ezagutzen igarotzeko. Litari edo Kolunga dira horren adibide. Herrixka horietan goizeko lehenengo orduetan egoten da mugimendu biziena. Ontziak iristen dira harrapatutako
arrainekin. Jende asko biltzen da ontzien aurrean arraina eskuratzeko. Koartzatxoek ere inguruan hegan egiten dute jaberik ez duen arrainen bat harrapatzearren, eta herriko jendeak arroketan eserita eguneko gertakari garrantzitsuenari erreparatzen dio. Bizitzaren zati bat da, irten berri den eguzkiak urre kolorez estaltzen duena, eta bidaiariaren pentsamenduan denbora luzez geratzen dena.
KENYA 25
Testua eta Argazkiak: Julene Larra単aga
Isla del sol
TITIKAKA AINTZIRAKO HARRIBITXIA
ISLA DEL SOL
Bolivia osoan Inka zibilizazioaren esentzia hobekien biltzen duen eremua Titikaka aintzirak eta bere inguruek osatzen dutena da. Andeetako mendiez inguratuta, amaierarik ez duela dirudien urdintasunean hainbat uharte daude sakabanatuta eta horietako bat dugu Isla de Sol. Boliviako helmuga turistiko nagusietakoa eta komunitate indigenen esentzia gertutik ezagutzeko ingurune magikoa da uharte eder hau.
ndeetako eremuan gune sakraturik bada hori Titikaka aintzira da. Bolivia eta Peru artean kokatua dago Titikaka, 3.810 metrora, munduko aintzira nabigagarri altuena. Bere dimentsioak harrigarriak dira, 8.710 kilometro karratu estaltzen baititu guztira. Baina bere handitasunaz eta berau inguratzen duen paisaia zoragarriaz gain, Titikakaren sinbolismoa eta mistika dira benetan eremu hau magiko bilakatzen dutenak. Inken zibilizazioaren gotorleku izanik, urtero milaka bisitari bertaratzen dira urdintasun amaigabe honetan azaleratzen diren uharte galduetara, inken zibilizazioaren misterioek erakarrita. Orotara 36 uharte daude Titikaka aintziran. Horien artean aipagarrienak Taquile eta Amantani dira, Peruko aldean. Boliviako uretan, ostera, Isla del Sol eta
A
Isla de la Luna dira ezagunenak. 14,3 kilometro koadroko Isla del Sol da Titikaka aintzirako uharterik handiena. Europar bidaiarientzat lehen begiratuan kutsu mediterranearra izan dezake bertako paisaiak: ur lasai eta gardenak, harea fineko hondartzaren bat, ur ertzean hiltzen diren basoak‌ baina burua jaso eta horizontera begiratzea nahikoa da hasierako sentsazio oker hori baztertzeko. Izan ere, Andeetako menditzar elurtuak ikusiko ditugu parez pare. Uharteari begiratuta, nekazarien etxe xumeek eta hauek lurrak lantzeko dituzten terrazek osatzen dute paisaia. Andeek. Altiplanoak. Boliviak. Konfirmatua geratzen da, beraz: Isla del Sol ez da uharte mediterranearra, Hegoamerikaren bihotzean dagoen paradisua baizik. Uharte honetara heltzeko bide bakarra Copacabana
herritik ateratzen diren ontzietako bat hartzea da. Bere kokapena dela-eta, Copacabana zentro turistiko bilakatu da azken urteotan, artisautza denda, jatetxe, ostatu eta bidaia agentziak baitaude bazter guztietan. Beste munduko interesgunerik ez badu ere, bertatik igarotzea beharrezkoa da eta, agian, baita bertan gau bat igarotzea ere. Isla del Solera zuzentzen diren ontzi ugari egon ohi dira bertako portuan egunero. Joaneko bidaiak ordu eta erdi inguru irauten du eta beste horrenbeste Copacabanara bueltatzekoak. Batzuek joanetorriko bidaia egun berean egiten dute, goizean goiz abiatuta. Egun bakar batean uhartea bisitatzea posible den arren, gomendagarria da gutxienez gau bat pasatzea Isla del Solen, bere benetako xarma ezagutu, ibilbide osoa oinez egin eta bertako herritarrekin harremanak izateko.
Ezkerrean, behean, uhartearen erdialdean dagoen Challa komunitatearen sarrera adierazten duen kartela. Goian, bideko salmenta postu bat. Lerroon ondoan, uhartearen panoramika.
29
ISLA DEL SOL Denboran bidaiatzen Isla del Soleko biztanle gehienak kitxua eta aimara indigenak dira eta nekazaritza, artisautza, abeltzaintza eta turismoa dituzte jarduera nagusiak. Milaka urteko historia duten aimara eta kitxua hizkuntzan mintzatzen badira ere, gaur egun, gazteleraz mintzatzeko gai dira herritar asko. Uhartean zehar paseatzea denboran bidaiatzea da, biztanleen aurpegiak eta hauen arropak ikusita bertan milaka urte daramatela baitirudi, guri hasieran dena arrotz egin arren. Lasto-buztin eta harrizko etxeak uharte osoan nagusitzen den xumetasunarekin bat datoz erabat. Iritsi eta berehala, alpaka, llama eta astoak nonahi gurutzatu genituen, izan ere, animaliok dira herritarren garraiobide bakarra, noski, hemen ez baitago autorik eta, ingurune oso aldapatsua izanik, ezta bizikleta edo gurdi bakar bat ere. Gaur egun, 700 biztanle inguru bizi dira Isla del Solen, hiru komunitatetan banatuta: Yumani herrikoak, hegoaldean; Challakoak, erdialdean; eta Challapampakoak, iparraldean. Komunitate batetik bestera igarotzean, bisitariek tasa bat ordaindu behar dute, baina diru hori herritarrentzat da, ez dago inolako enpresa pribaturik tartean. Copacabanatik datozen bisitari gehienak uhartearen hegoaldean jaisten dira eta halaxe egin genuen geuk ere, nahiz eta iparraldera joateko aukera ere badagoen. Yumaniko komunitatearen
sarreran dauden eskailerek eman ziguten ongietorria. Hauen ondoan, inken garaiko iturria dago. Bertan trago bat hartzea gomendagarria da eskaileretan gorako bideari ekin aurretik, izan ere, ez da samurra. Gainera, egin beharreko esfortzu fisikoa are gogorragoa bihurtzen da 4.000 metrotik gora egonda. Dena den, bertako herritarrak ekipajearekin laguntzeko prest egoten dira beti, sos batzuen truke, jakina. Uhartearen hegoaldean ugariagoak dira ostatuak eta jateko lekuak, eta horretaz segituan ohartzen da norbera, izan ere, uhartea zapaldu orduko herritarrak gerturatzen dira, mota askotako zerbitzuak eskaintzera. Hegoaldean ez bezala, uhartearen iparraldean, hondartzan bertan ere kanpatu daiteke. Hegoaldean, Pilkokaina Tenpluaren aztarnak ezinbestean bisitatu beharrekoak dira. Ilunabarrean, ez dago uhartearen gorenera igo eta bertako isiltasunaz eta panoramikaz gozatzea baino plan hoberik. Hiru komunitateok lotzen dituen eta uhartea puntatik puntara zeharkatzen duen bide nagusi bat dago, 11 kilometro ingurukoa. Hiruzpalau ordu behar dira bide osoa oinez egiteko, punta batetik bestera. Goiz ekin genion bideari, izan ere, aldapa ugari igo eta jaitsi beharra dago eta eguerdirako eguzkiak gogor berotzen ditu bazterrak. Dena den, ez da presarik eta bideaz gozatzeak helmugara heltzeak baino gehiago merezi du.
Isla del Solera iristen diren bidaiari gehienak Yumani komunitatean jaisten dira, uhartearen hegoaldean. Lerroon alboan, bertako portua eta hainbat ontzi. Bere ondoan, iraganean meditaziorako erabiltzen zen Chincana edo labirintoa. Lerroon gainean, uharteko paisaia eta zenbait etxe.
31
ISLA DEL SOL Irudian, emakume bat txalupan, Challapampan, uhartearen iparraldean. Atzean, bidaiariak garraiatzeko ontziak.
Pausoz pauso, are ederragoa bilakatzen da paisaia; ingurura begiratu eta hor ageri dira elurturiko Andeak, irmo, lainoak bufanda moduan dituztela. Titikaka lakuaren urdintasunak kontraste ederra egiten du uhartearen belarraren kolore berde intentsuarekin. Challako komunitatea zeharkatzean, ur gardeneko badiak eta harea zuriko hondartzaren bat ere ikusi genituen eta bertaraino jaisteko aukera ere badago. Erdialdeko zonalde honetan dago Challako komunitatearen Museo Etnikoa ere. Kondaira eta sinesmen ugari Iparraldera iritsi, eta bat-batean, Inken Inperioaren epizentroan sartu ginela ohartu ginen, uhartearen alde honetan baitaude inken aztarna gehienak. Iraganean inkak bizi ziren eta erritu erlijiosoak egiten zituzten guneak bisitatzeko aukera eskaintzen du iparraldeak. Antoniorekin, gidari lanak egin ohi dituen herritarrarekin ezagutu genuen zonaldea eta hark azaldu zizkigun inken historiaren eta kondairen inguruan jakin beharreko guztiak. Uharte osoko gune bisitatuena den Arroka Sakratuari loturiko milaka kondaira kontatu zizkigun Antoniok, besteak beste. Andeetako herrietan oso hedatuta dagoen istorio baten arabera, behinola ekaitz eta iluntasun garai luzea bizi izan omen zen inguruotan. Garai horretan, eguzkia eta ilargia harkaitz handi baten sakonunean ezkutatu omen ziren. Hilabete luzeen ondoren, ekaitza igarotakoan, eguzkia berriro atera eta lurrean bere oinatzak utzi omen zituen. Gaur egun, oinatz horiek ikus daitezke eta, harkaitzean ageri diren bi marka borobil natural diren arren, kondaira indartzeko balio dute. Gune sakratu horretan dagoen arroka da Arroka Sakratua, hain zuzen. Oso errotuta dagoen beste kondaira baten arabera, bertan sortu omen ziren Manco Kapac eta Mama Ocllo, Peruko Cuzco hiria sortu zuten inkak, eta honenbestez, inken inperioaren sortzaileak. Arroka Sakratuaren sinbolismoa hain da handia, ezen bisitariek segundo batzuez ukitzen duten, arrokak energia ematen duela esaten baita. Kitxua eta aimara jatorriko herritarrek eremu honetan inken inperioa eratu zuen energia dagoela sinesten dute. Arroka Sakratutik gertu Errituen Mahaia dago, non, Antoniok kontatu zigunez, iraganean animaliak sakrifikatzen zituzten, Eguzki Jainkoari eskaintzeko. Harrizko aldare honetan, gaur egun ere inken tradizioetan oinarritutako errituak egiten dira. Arroka Sakratutik gertu Chincana dago (labirintoa, kitxua hizkuntzan). Labirinto forman eraikitako gela batzuk eratzen dituzte iraganeko edifikazio honen aztarnak. Antoniok kontatu zigunez, meditaziorako eta Eguzki Jainkoa gurtzeko erabiltzen zuten leku hau. Hondoraturiko Hiriaren istorioa ere kontatu zigun gidariak. Antza, urpekariek Isla del Soletik gertu dauden hiru uharte txikien inguruan hiri bat aurkitu zuten, orain dela zenbait urte. Titikaka lakuan beste hainbat herri ere badaudela uste 33
dute askok, baina oraingoz ez dute ikerketak egiteko finantzaziorik lortu. Antzina, Titikaka lakua glaziarrez inguratuta zegoela kontatzen dute; izotza urtu eta ur maila igotzean, inguruotan zeuden hainbat herri urpean geratu omen ziren betiko. Inken iraganeko kultura eta historiak erakarrita, urtero, milaka pertsonak bisitatzen dute uhartea. Isla del Sol bezain ezaguna ez den arren, eta turismoa askoz urriago den arren, parean dagoen Isla de la Lunak ere bisitariak izan ohi ditu, batez ere udaberriko ekinozioan (irailaren 21ean) eta neguko solstizioan (ekainaren 21ean). Data horietan, naturaz gaindiko esperientziak bizitzea bilatzen dute bisitariek. Isla de la Lunan dago I単ac Uyo edo Birjinen Jauregia. Tradizioaren arabera, inka enperadorea zen uharte honetan
bizitzeko eskubidea zuen bakarra eta bertara neskato birjina ederrenak eramaten zituzten, hezi eta egunen batean enperadorearen emazte bilakatu zitezen. Bi uharteak bata bestetik urruti ez badaude ere, ontzi turistikoek ez dute bien arteko zerbitzurik eskaintzen. Hortaz, Isla de la Lunara joateko aukera bakarra ontzi pribatu bat alokatzea da. 40 pertsona inguru bizi dira gaur egun uhartean eta lotarako gune gutxi daude, Isla del Solen ez bezala. Turismoaren eraginak Aipatu bezala, turismoa ez da kontu berria Isla del Solen, izan ere, Bolivia osoan turistei ateak ireki zizkien lehen helmugetako bat izan zen. Historiak, inguruneak edo kondairek erakarrita, urtero, milaka lagun
joaten dira bertara, udan bereziki (urtarril eta otsailean). Egun bat baino gehiago igarotzekotan, janaria eta edaria eramatea komeni da, alde batetik, denda askotara heltzeko malda izugarriak igo behar direlako eta, bestetik, uhartea izaki, Bolivia osoko leku garestienetako bat delako. Dena den, Europako poltsikoetarako merkea da hemen egun batzuk pasatzea. Turismoak ekarri dituen ondorioen inguruan askotariko iritziak daude, baita bertakoen artean ere. Batzuek irmo babesten dute turisten joan-etorri etengabea, uhartera aberastasuna ekarri eta bertako herritar askorentzat bizimodua aurrera ateratzeko diru-iturri bakar bilakatu delako. Baina era berean, dagoeneko aimara eta kitxua kulturen galeraren sintomak ere sumatzen hasiak dira. Horren adibidea da
jatetxe gehienetan pizzak eta pasta ohiko plater bilakatu direla, bertako patata, kinoa eta amuarrainei lekua kenduta. Beraz, esan liteke bertako kultura turisten kulturara egokitzen hasiak direla, neurri handi batean. Dena den, argi dago munduan leku gutxi direla hain magiko, hain eder, hain bakar. Ilunabarrean, izpi laranjez agurtzen gaitu eguzkiak, lotsatuta balego bezala, eta Andeetako tontorrak astiro estaltzen dira, lainozko bufandak jarrita. Haize freskoak babesera joateko gonbita egiten digu, baina izar distiratsuek gau osoa zerura begira, isilik, bakean egotera tentatzen gaituzte. Badu bai zerbait berezia Titikakak‌
ISLA DEL SOL
Lerroon azpian, Isla del Solen panoramika. Uharteko belar berdeak, Titikakaren urdintasunak eta Andeetako mendi elurtuek paisaia benetan polita eratzen dute.
Testua eta Argazkiak: Oriol Clavera
Lavezzi uharteak IRAGAN TRAGIKOA DUEN PARADISUA
LAVEZZI UHARTEAK
Korsika uhartearen hego-ekialdean, Sardinia iparraldeko La Maddalena artxipelagotik gertu, uharte multzo txiki bat azaleratzen da uretan. Administratiboki, Korsikaren parte da gehiengoa; Bonifacioko itsasartean dagoen artxipelago txikiak paradisuzko bazterrak ditu ezkutuan, erabat deskonektatzeko, egun batez soilik bada ere.
par-mendebaldeko maestrale haizeak, Liongo Golkotik etorrita, abiadura handiagoa hartzen du bi uharteen tartetik sartzean, kota handian daudelako. Ziur asko, Mediterraneoko uhartedi politena eta magikoena dira Lavezzi uharteak. Eolikoen eta Menorcaren baimenarekin. Ez da inolako esajerazioa. Egia da, hala ere, beste uharte asko ere ez direla nolanahikoak. Uharteen edertasuna, beharbada, haien hedadurarekiko proportzionalki alderantzizkoa da. Azaleran, 1,91 km karratu ditu soilik, eta itsasoak ia 50 km karratu hartzen ditu. 1982az geroztik, Lavezzi Uharteen Erreserba Naturala osatzen dute, eta 1999an Bonifacioko Itsasartearen Erreserba Naturalean sartu ziren. Ia ehun uharte eta uhartetxo dira orotara –horietako batzuk arroka soilak baino ez dira–, eta inor ez da haietan bizi, Cavallon salbu. Azken uharte hori dirudunen babesleku pribatua da; luxuzko etxeak dituzte han, uda pasatzeko. Gizaki arruntok urrutitik baino ezin
I
ditugu ikusi etxandi horiek, itsasotik; behintzat, “buruargiâ€?ren batek hango lurretan eraiki zuten luxuzko hotelera joateko eta dirutza ordaintzeko asmorik ez badaukagu. Dena den, zer axola du, gure eskura horrenbeste uharte izanda? Uharteak babestuta dauden arren, milaka pertsona joaten dira haietara, uda osoan zehar. Itsasontzi txikiak kaletara eta ainguratokietara hurbiltzen dira, eta gaua bertan ematen dute, aingura botata, itsasoak eta haizeek ahalbidetzen badute. Bonifaciotik datozen ferry txikiek egun bateko bisitariak ekartzen dituzte. Toalla hondarrean luzatu, eta paseatzeko eta ur gardenetan murgiltzeko prest etortzen dira, Korsikara itzuli baino lehen. Itsaso Beltzerako bidean SĂŠmillante fragata Konstantinopolisera zihoan. Hantxe egin behar zuen lehenengo geldialdia, 1855eko
otsailaren 14an Toulonetik Itsaso Beltzerantz abiatu zenetik. Bertara bidaltzen zituen Napoleon III.ak errefortzuak Krimeako gerran eraso egiteko, otomandar inperioaren, Britainia Handiko eta Irlandako Erresuma Batuaren eta Sardinia-Piemonte erresumaren aldamenean, eta errusiar inperioaren aurka. Armaz, munizioz, kanpainarako materialez eta ia zazpiehun gizonez horniturik abiatu zen ontzia. Ez zekiten heriotza Krimean ez, baizik eta lehenago iritsiko zitzaiela. Irten eta hurrengo egunean gertatu zen hondamendia, 1855eko otsailaren 15ean. Garaiko dokumentuetan ageri denaren arabera, hasiera batean, Sardiniako hegoaldetik igarotzeko asmoa zeukaten, eta Tunisia eta Maltatik ondoren, baina, eguraldi txarra ikusita, itsasontziko kapitainak, Jugan komandanteak, aldatu egin zuen iritzia. Gainera zetorkiena susmatu ere egin gabe. Haren asmoa Tirreniar itsasora iristea zen, Sardinia uhartearen ekialdeko kostaldean haize bortitzetatik
Uharteak babestuta dauden arren, hainbat ontzi txiki heltzen dira bertako hondartza eta kaletara. Orrialde honetan, hondartza baten panoramika.
LAVEZZI UHARTEAK babesteko. Baina, Sardiniako kostako babeslekura iritsi aurretik, Bonifacioko itsasartean ekaitz batek harrapatu zituen. Ekaitzak Korsikaren hegoaldea ere hondatu zuen, kronikek diotenaren arabera, eta ontzian zihoazenak Lavezziko arroken kontra jaurti zituen. SĂŠmillante ontzia, hiru mastako fragata ahaltsua, 54 metroko esloia (edo luzera) eta 14 metroko manga (edo zabalera) zituena, erabat txikituta gelditu zen berehala. Unean bertan hil ez zirenak olatu artean itota hil ziren. Eta baten batek olatuetatik bizirik irtetea lortzekotan ere, arroken aurka bukatuko zuen. Hondarra, granitoa eta ura Ziurrenik, SĂŠmillanteko tripulazioa ez zen konturatu zeinen gertu zeuzkaten Lavezziko granitozko arroka handiak. Guk, zorionez, garaiz ikusi ditugu, Onas belaontzian bertara hurbiltzean. Korsikarrek eta sardiniarrek haien Montserrat mendi partikularra izango balute bezala da, itsasoaren erdian azaltzen dena. Granitozko formazio bereziak kolorea aldatzen joaten dira egunaren orduaren arabera, eta magiazko, ia ilargizko, itxura ematen die tokiari. Eguerdiko gris kolore distiratsua, horrelakorik posible bada, leunduz joaten da orduek aurrera egin ahala; tonu epelagoak hartzen di-
tuzte, eguzkiaren azken minutuetan ia gorriak diruditenak. Arroka handiak eta txikiak daude. Eta izugarriak ere bai. Horietatik, behin gora igota, tokiaren ikuspegi paregabea izan dezakegu. Paseatzeko asmoz, Lavezzun lehorreratu gara, arratsalde erdialdean, biztanlerik gabeko uharteetatik handienean. Ibilbide horrek uneaz gozatzea eskatzen du. Suge itxurako bidexkak biribil formako arroka handien granitozko hormen artetik pasatzen dira, baita sastraka zabaletatik ere. Sastraketako lore zimelduak ikusita, badirudi udaberrian koloreen eztanda bat gertatzen dela. Bidezidorrak gurutzatu egiten dira, eta berdin dio zein hartzen duzun, ez baitzara oso urrutira iritsiko. Batzuetan, bide bati jarraituta, puntu batera heltzen zara, non seinale batek esaten duen hortik aurrera babes bereziko eremu batean zaudela, eta baimendutako pertsonak bakarrik sar daitezkeela (zaindariak edo azterketa naturalistaren bat egiten ari diren biologoak). Hegaztien ugalketa-guneak dira horiek, ekosistema ahulak, aztertzen ari diren eremuak; jendea igaroz gero, aldaketak jasango lituzkete. Hortaz, buelta eman, eta edozein bidegurutzetik desbideratuko gara, uhartea esploratzen jarraitzeko asmoz. Lehenago edo beranduago, ikusi beharreko guztia iku-
Ezkerrean, arroka garaien artetik irteten den Lavezzi uharteetako itsasargia. Azpian, itsasgizonen gorpuek atseden hartzen duten hilerria, granitozko harkaitzez inguratua. Lerroon azpian, mendi ibilbidea.
Hainbat bidaiari joaten dira uharte hauetara; udan, batik bat. Lerroon azpian, umeak uretan. Eskuinean, jendea paseoan, hondartzan.
siko duzu. Batzuetan, jendez betetako kala batera iritsiko zara, hondartzarik luzeenak dituzten horietara; besteetan, kanaberazko hesien atzeko bazter txikietara. Batzuen izenak ezagunak dira, Cala di l’'Achiarinu eta Cala di Chiesa, adibidez; beste batzuk izenik gabekoak dira, eta, oro har, lasaiagoak. Guztietan, hala ere, urak gardenak dira eta arrainez beteak daude. Arrain horiek, babestutako gune batean egotearen konfiantzaz beharbada, bisitariarengana hurbiltzen dira, eta elkarrekin egiten dute igeri, denak sarda berekoak balira bezala.
Uhartearen hego-mendebaldean dagoen Cala di l’Achiarinun, erlaxatzen ari diren turisten alboan, monolito bat dago, zori txarra izan zuen SÊmillante ontziak naufragatu zuen tokian, eta aurkitu zituzten itsas gizonen gorpuek atseden hartzen duten bi hilerrietako bat ere bisita daiteke. Gurutze gutxi batzuen ondoan, granitozko hilarri batzuk daude lurrean, elkarren aldamenean, belar eta lore artean. Bisitariek, txankletak eta bainujantzia jantzita, bainatzen aritu diren uretan orain dela mende eta erdi gertatutakoa entzuten dute. Hilerriko horma batean, granitozko
plaka handi bat nagusitzen da. Jugan komandantearen amak hondamendiaren ondoren idatzi zuen eskutitza du zizelkatuta. Uhartearen beste aldean, ekialderantz, beste hilerria aurkituko dugu; naufragatuen hilobi gehiago daude han. Forma errektangularra du, eta horma batek inguratzen du. Bazter bakoitzean, monolito bat dago, jagole gisa jarritakoa. Handik, Lavezzi uharteetako itsasargia ikus daiteke, artxipelagoko bakarra, arroka garaien artetik irteten dela. Haren kupula gorria ikusgarri egoten da arratsaldeko zeru urdinaren hondoan.
Ibilitako bidetik itsasontzira bueltatuta, Cala di l’Achiarinura, eta eguzkia mendebalderantz jaisten ari dela, arrokek tonu epelagoa hartzen dute, eta are magnetismo handiagoa hartzen du inguruak. Asko pentsatuta ere, zaila da orain dela mende eta erdi inguru ur lasai haietan gertatutakoaz konturatzea.
LAVEZZI UHARTEAK
DATU PRAKTIKOAK Bonifacioko hiritik hainbat itsas konpainiatako ontziak irteten dira Lavezzura eta Korsikako hegoaldeko kostaldera txangoak eta zirkuituak egiten. Goizean atera, eta arratsaldeko erdialdean itzultzen dira abiapuntura. Onas belaontziak (www.veler-onas.com), Mediterraneoan zehar egiten dituen bidaietan, beti egiten du eskala Lavezzi uharteetan.
43
Testua: Manex Duo Argazkiak: Getty/Images
Aveiro
TRADIZIOTIK NATURARI ESTUKI LOTUTAKO HIRI MODERNORA
AVEIRO
Portugal iparraldeko Aveiro hiria tokiko ohitura eta tradizioak mantentzeko gai izan da. Hori bai, modernitatean bizitzeko gogoa ere erakusten dute bertakoek, garaiotako beharrizanak aintzat hartuz eta ingurugiroarekin harmonian biziz betiere. Historiaz beteriko kale, eraikin eta plazen artean, nagusiek nortasuna transmititzen dute egunez, eta, gauez, gazte unibertsitarioek etorkizuna islatzen dute. Elkarren arteko oreka erakutsiz eta praktikatuz bizi dira guztiak ere Aveiron.
veiroko itsasadarrean kokatutako hiri oparoa da Aveiro, Portugalen oso ezaguna. Alde batetik, naturgune paregabea izateagatik da ezaguna, urte guztian zehar hegazti ugari hartzen baititu Aveiroko itsasadar ederrak. Bestetik, hiria bera oso ezaguna da gazte portugaldarren artean, 15.000 unibertsitario inguru hartzen baititu ikasturtean zehar. “Portugaleko Venezia� bezala bataiatutako hiriak, gainera, izaera berezia ematen dioten ezaugarriak ditu: kresal usain etengabea, kanalez jositako alde zahar ederra, arku itxurako zubiak, kanalak zeharkatzen dituzten moliceiro txalupa tradizionalak... Venezia bezain handia ez izan arren, txango ederrak egiteko aukera ematen du xarmaz betetako Portugaleko txoko honek ere. Aveiro ezagutzeko modurik onenak, hori bai, honakoak dira: hirigunetik oinez paseotxo bat ematea, dohainik diren bizikleta publikoak erabiltzea edota kanalak txalupa tradizional batean zeharkatzea –garai batean koral-algak hartzeko erabiltzen ziren ontzi tradizionalak turismorako erabiltzen dira egun–. Azken aukera horren inguruan, nabarmendu beharra dago mendeak daramatzatela aveirotarrek kanalak eta itsasadarra bera moliceiro tradizionalekin nabigatzen; antzina, lanerako erabiltzen zituzten itsas gizonek, egun, berriz, turistei hirian eta itsasadarrean barna zeharkaldiak eskaintzeko baliatzen dituzte.
A
XVI. mendean itsas portu oparoa zuen Aveirok, mendearen amaiera aldera itsasoaren eta ibaiaren arteko komunikazioa erabat blokeatuta geratu zen arte. Itsasontziak portura sartu ezinik geratzeaz gain, paduretako urak ez aurrera ez atzera geratu ziren, ur geldiek baldintza osasungaitzak sortu zituztelarik herritarrentzat. Hiriak jasandako hondamendi ekonomikoa ezin hobeto azaltzen duen datu izugarri esanguratsu bat dago: biztanleen hiru laurdenak galdu zituen Aveirok oso denbora tarte txikian. Aldiz, 1808an, itsasora bitartean zabaldutako Barra kanalari esker oparotasuna berreskuratu zuen hiriak beste ehun urterako. Oparotasun horren isla da Beira Mar izenarekin ezagutzen den hiriko alde zaharra; kale estuetan art noveau estiloko etxe ederrak eta itsasadarreko gatzagetatik eskuratutako gatza gordetzeko eraikitako biltegiak tartekatzen dira, hiriaren esentzia bera ageri-agerian utziz. Iraganera lotuta geratu beharrean, baina, Aveirok etorkizuneko erronkei aurre egiteko gaitasuna ere izan du azken mendean. Hori bai, hiriko arkitekturan nonahi islatzen dira iragan oparoa eta tokiko tradizioak: arrantzaleen etxe zaharrek, katedralak, antzokiek, erai-
kin ofizialek, elizek zein museo berri-berriek, guztiguztiek erakusten dizkigute azuleju tradizionalak tokiko ikono bezala. Horrek ez du esan nahi hiriak itxura zaharkitua duenik, izan ere, egun Portugaleko tokirik industrializatu eta oparoenetarikoa da Aveiro bertako unibertsitateen bultzadari esker, betiere lehen sektorearekin lotutako erro sakonak galdu gabe. Turismoak hiriari bultzada emateko duen garrantziaren jakitun ere badira Aveiron. Hala, momentu honetan hainbat gune enblematiko ditu hiriak: antzinako Jesusen monasterioan eraikitako Aveiroko Historiaren Museoa, São Domingos katedral ederra, Largo Conselheiro Queiros etorbidea, eta Humberto Delgado, Republica edota Marquês de Pombal plaza ederrak. Hiriko topagunerik garrantzitsuenetariko bat ezagutu nahi izanez gero, berriz, Praça do Peixe plazara hurbildu beharra dago ezinbestean. Egunez arrain freskoa erosteko aukera egoten da bertan, eta, gauez, unibertsitateko ikasleen elkargune bilakatzen da. Pentsa daitekeen bezala, giro paregabea sortzen da gaztez betetako taberna eta jatetxe ugariei esker.
Hiritik ez oso urrun, hondartza ederrak daude, Ozeano Atlantikoari begira. Lerroon azpian, duna zabalez inguratzen den Praia da Barra. Ezkerrean, Aveiroko etxe kolonial bat.
47
Aveiroko arkitekturan, nonahi islatzen dira iragana eta modernitatea uztartzen dituzten elementuak. Hiriko eraikin berezienetako bat tren geltokia da.
DATU PRAKTIKOAK Nola iritsi Aveiro oso ondo komunikatuta dago trenez. Alde batetik, Lisboa eta Viana do Castelo lotzen dituen iparraldeko linea dago, eta, bestetik, Portora heltzeko aukera ugari daude, Aveiro Portoko aldiriko trenen sarean baitago. Horrenbestez, askotariko tren eta txartelak daude. Tren geltokia hiriko erdigunetik 15 minututara dago oinez. Autobusak egon badaude, baina tren zerbitzua askoz hobea da. Izan ere, Lisboa eta Portora joateko autobusak egon arren, maiztasuna trenena baino askoz txikiagoa da. Hiri garrantzitsuetara joateko egunero daude autobusak, eta bestelako tokietara heltzeko hainbat zerbitzu izaten dira astean. Aveirok ez du autobus geltokirik, baina autobus konpainia guztiak geratzen dira hiriaren erdigunean. Autoz helduz gero, ez dago galbiderik, batez ere autobidetik iritsiz gero. Arazo bakarra aparkalekua aurkitzea izaten da, kalean aparkatzea doakoa izanik oso zaila izaten baita erdigunean aparkatzea. Horregatik, aukerarik onena autoa hiriaren kanpoaldean edo ordaindu beharreko parking batean uztea da.
Uhartez zipriztindutako itsasadarra Aveiroko itsasadarrean honako hiru ibaiak itsasoratzen dira: Vouga, Antua eta Boco. Ibaiok lotzen dituzten Barra eta S達o Jacinto kanalak ere ezin ditugu ahaztu, ezta itsasadar guztia zipriztintzen duten uharte txiki ugariak ere. Ezin aipatu gabe utzi S達o Jacintoko Dunen Erreserba Naturala ere, basoz betetako 6,7 kilometro karratutako erreserba natural ederra. Iparralderantz, S達o Jacinto kanaletik Ovar hirira bitartean hedatzetan da, eta, mendebalderantz, hamar kilometroz luzatzen da kostaldean. Erreserban txoriak ikusteko tokiz jositako ibilbide ugari daude. Itsasadarrak, kalatu handiko itsasontziei Aveiroko portura sartzeko aukera eskaintzeaz gain, aberastasun biologiko aparta ematen dio inguruari: arrain eta hegazti mota ugari biltzen dira paraje berdingabean. Horrez gain, orotariko ur kirolak praktikatzeko elkargune ezin hobea da itsasadarra, eta, ondorioz, gero eta ohikoagoa da urte guztian zehar urrutitik zein Aveiro bertatik heldutako kirolariekin topo egitea bertan. Hiritik ez oso urrun, Costa Nova eta Costa Da Barra kostaldeetako hondartza ederrak ditugu. Ozeano Atlantikora begira dauden Portugal iparraldeko gainontzeko hondartzen antzekoak dira bertako hondartzak, baina badute berezi egiten dituen ezaugarri bat ere: bi kostaldeok duna zabalez inguratuta daude. Momentu egokian bertaratuz gero, norberaren pentsamenduekin eta une ahaztezinekin bat egingo dugu hondartzotan.
AVEIRO 48
bidelaguna 71
proposamen tematikoa: Oporraldia, itsasargi batean horizontetik haratago Ramon Larramendi munduko sutegiak Poloniako sukaldaritza gogoan hartu Studio 54; Mohereko labarrak hitzorduak, liburuak, laburrak
proposamen tematikoa
Isiltasuna, bakea, ikuspegi ikusgarriak eta itsasoa. Atsedenerako tartea, edertasunaz gozatzeko aukera, lasaitasunean irakurtzekoa edo lagun arteko une atseginez igarotzekoa. Estresik gabeko bizimoduaz, ingurugiroaz eta janari osasungarriaz gozatzeko aukera. Hori guztia, espazio xume baina eroso batean. Oporrak itsasargi batean igarotzea jada ez da gutxi batzuen esku dagoen pribilegioa; izan ere, oporraldi berritzaile originala igarotzeko aukera asko zabaldu da, eta urteko edozein sasoitan, gainera. Europan, Norvegia eta, batez ere, Kroazia dira gisa horretako eskaintza handiena duten herrialdeak, baina Eskozian eta Bretainian ere bada non aukeratu. Gertuago, Estatu frantziarrean, Galesen eta Herbeheretan ere bada eskaintzarik.
Kroazia Kroaziaren altxor handienetako bat itsasargiak dira. Harrizko eraikin espaziotsu hauek munduko itsaso urdinenetako batean daude, ingurune ekologiko ezin ederrago batean. Lehenengo itsasargiak Inperio Austriarraren garaian eraiki zituzten, orduan Austriako Kanpo Arazoetako ministro zen Metternich konde kontserbadorearen aginduz. Guztira, lotarako balio duten 50 itsasargi inguru daude Kroazian, eta gustu guztiak asetzeko moduko aukerak eskaintzen dituzte. Batzuk turismo zentroetatik gertu daude; horrela, hiriez eta ekintza kulturalez gozatzeko aukera eskaintzen dute. Beste batzuk itsasoan bertan edo kostaldean daude, eta miniaturan eginiko paradisuak dirudite, hiriaren zalaparta eta iskanbilatik urruti. Horietako bat Sv. Ivan na Pucini itsasargia da, 1853an eraikia. Rovinj hiriaren parean dauden 13 uharteetatik hegoalderen dagoen uhartean dago itsasargi isolatu hau. Uhartea 70 metro eskaseko harkaitz bat da eta oso sakona ez den itsasoz inguratuta dago. Beste aldetik, Velirat itsasargia
Dugi Otok uhartearen muino batean dago. 1849an eraiki zuten, eta pinuzko basoek inguratzen dute. Badia eta hondartza ederrak ditu inguruan, eta Adriatiko osoko itsasargi politenetako bat da. Bertatik hiru kilometrora, Veli Rat, Verunic eta Polje hiriak daude. Sv. Petar itsasargia 1884an eraiki zuten, izen bereko penintsulan, eta Makarska herriko portuaren sarreran dago, Adriatiko guztian dagoen hondartza ederrenetako batetik gertu. Hain justu, Makarska hiria Adriatikoko helmuga turistiko garrantzitsuenetako bat da, eta itsasargia hiriaren zentrotik 800 metro eskasera dago. Beraz, aukera ona izan daiteke gehiegizko bakardadea nahi ez duten horientzat. Informazio gehiagorako: http://croatia.hr/hr-HR/Naslovna Norvegia Lotarako aukera eskaintzen duten itsasargi ugari daude Norvegiako kostaldean, iparraldeko Vardø herritik hasi eta hegoaldeko Grimstad herrirainoko tartean. Azken urte hauetan, 60 itsasargi historiko baino gehiago eraberritu
OPORRALDIA, ITSASARGI BATEAN dituzte gaua bertan emateko, bidaiariei esperientzia desberdin bat eskaintzeko asmoz. Haugjegla (Smøla herrian), Ryvarden (Haugesund herritik gertu), Kråkenes (Stryn and Nordfjord herrian) eta Nordmøre dira lotarako aukera eskaintzen duten itsasargi batzuk. Urte osoan zehar zabalik egoten den bat Vesterålen-eko mendebaldeko muturrean dagoen Little Islandeko itsasargia da. Bertako langileak ere uhartean bizi dira. Itsasargi batzuetan, bisitariak bakarbakarrik egoteko aukera du; beste batzuetan, bertako komunitatearen parte izan daiteke. Kostaldeko herritxo txikietatik igaroz gero, herriko taberna bakarrean trago batzuk hartzeko edo herritarrekin arrantzara joateko aukera aprobetxa daiteke, ingurune hauetan jendea oso abegitsua dela egiaztatuz.
bizi ziren lekuetan, oporraldia pasatzeko erabat hornituriko etxe erosoak aurki ditzakegu. Batzuk umeentzat ere guztiz aproposak dira gainera, barnealdean patioak eta hesituriko zonaldeak baitituzte. Etxeko atearen ondoan, edo oso gertu behintzat, hondartza kilometro luzeak dituzte itsasargi guztiek. Gainera, labarren gainean duten kokapena delaeta, itsasargi horietako asko Hegaztien Babeserako Erakundeko Erreserben parte dira. Hortaz, hegaztiak gustuko dituztenek are gehiago gozatuko dute esperientzia. Eskoziako itsasargien artean ezagunenak honako hauek dira: Bressay uhartean dagoena, Corsewall Lighthouse Hotel, Eshaness faroa eta Linnhe aintziran dagoen Corran faroa. Informazio gehiagorako: http://www.vikingu.es/Faros/ReinoUnido/Escocia_l3313vc301
Eskozia Arriskutsuak izan zitezkeen uretan ontziak gidatzeko erabiltzen ziren itsasargiak Eskozian ere, baina, gaur, beste funtzio bat daukate: bisitariei lotarako gunea eskaintzea. Garai batean itsasargizaina eta bere familia
Bretainia Hiru mendetan zehar, 80 itsasargi baino gehiago izan ziren Bretainiako ur arriskutsuetan ontziak gidatzeko zeregina izan zutenak. Beste leku batzuetan lez, hemen ere elementu turistiko izatera igaro dira itsasargiok.
Abenturak, istorioak eta erromantizismoa uztartzen badituzte ere, lotarako aukera eskaintzen duten gutxi batzuk badira Bretainian. Horietako bat Louet uhartean dagoena da. Taureou gazteluarekin batera, Morlaix badiaren irtenbidean dago itsasargia. 1542an hasi ziren gotorleku hau eraikitzen. Morlaix bertako herritarrak eta dendariak aritu ziren zeregin horretan, herria ingelesen erasoetatik babesteko asmoz. Benetako itsasargizainen moduan bizitzeko aukera eskaintzen du leku honek, iraganean haien etxea izan zena alokatzen baitu bertako langile izandakoak. Gaua igarotzeko aukera eskaintzen duen beste itsasargi bat Kerbel hotela da, Riantec hirian. Bretainia osoko ikuspegi ederrena eskaintzen du leku honek. Sei pertsonarentzako lekua, egongela, sukaldea, hiru logela eta igerilekua ditu itsasargiak. Hori bai, ezin esan leku hau poltsiko guztientzako modukoa denik; izan ere, 400 euro balio du bertan gau bat igarotzeak. 7H aldizkariaren 37. zenbakian, Bretainiako faroen inguruko erreportaje zabala aurki daiteke.
Isiltasuna, bakea, ikuspegi ikusgarriak eta itsasoa. Oporrak itsasargi batean igarotzea jada ez da gutxi batzuen esku dagoen pribilegioa.
51
HITZORDUAK JAIALDIAK
GALWAY (IRLANDA) Galway Arts Festival • Uztailaren 14tik 27ra Ziur asko, Europa osoan ez da izango Irlandak adina udako jaialdi hartzen duen herrialderik. Jaialdi horien guztien berri nahi duenak http://entertainment.ie/festivals/ webgunean aurkituko du informazioa; dena den, kasu honetan, Galwayko Arte Jaialdia hartuko dugu hizpide. Irlanda mendebaldeko hirian ospatzen den jaialdi honek artearen diziplina anitz biltzen ditu; horrela, antzerkian, ikuskizunetan, kale-antzerkian, literaturan nahiz
DUBROVNIK (KROAZIA) Summer Festival • Uztailaren 10etik abuztuaren 25era George Bernard Shaw idazle irlandarrak idatzi zuenez, «Lurrean paradisua bilatzen dutenek Dubrovnik bisitatu behar dute». Gaur egungo Dubrovnik ez da idazleak XIX. mendearen amaieran ezagutu zuen berbera; batik bat, hiriak jasotzen duen turista kopurua ikaragarri hazi delako azken urteetan. Baina urteekin aldatu ez dena Adriatiko itsasora ematen duen hiri honek eskaintzen duen ikuspegi ederra da. Aurten ere, 80 ekimen inguru hartuko dituzte hiriko hainbat gunek, Udako Jaialdiaren barnean. Hala, Dubrovnikeko plaza eta kaleak, baina baita eliza eta gotorlekuak ere, antzerki, musika, dantza eta bestelako hainbat ikuskizunen agertoki izango dira. Sponza Jauregia eta Errektorearen Jauregia jaialdiaren epizentro izango badira ere, beste gune batzuetan ere eskainiko dira ikuskizunak: Lokorum uhartean, Gradae parkean, Alde Zaharreko portuan, Ribarnica arrainmerkatuan, olatuak apurtzen diren gunean eta hondartzan bertan, besteak beste. 1950ean egin zen jaialdi honen lehen edizioa, Europa osoan kulturaren loraldia eman zen garaian, II. Mundu Gerraren ondoren, eta inoiz baino osasuntsuago dagoela esan daiteke. http://www.dubrovnik-festival.hr
CARHAIX (BRETAINIA) Les Vieilles Charrues Uztailaren 17tik 20ra Hasieran lagun talde batek antolaturiko jai herrikoia zena frantziar Estatu osoko musika-jaialdi garrantzitsuenetakoa bilakatu da urteen poderioz. Urtean zehar 8.000 biztanle inguru dituen Bretainiako Carhaix herriak 240.000 bisitari inguru hartzen ditu jaialdi eklektiko honek irauten duen lau egunetan. Les Vieilles Charrues jaialdi erraldoi bilakatu den arren, antolatzaileek ez dute jaialdiak hastapenetan zuen xedea albo batera utzi; hots, jendeak ondo pasatzea, nahiz eta gustu musikalei, interesei eta adinari dagokienez denetarik egon. Horregatik, ez da harritzekoa izaten jaialdian erretiratu taldeak, haurrekin doazen familiak eta gazte punkiak elkarren ondoan ikustea. Esan beharra dago rock, pop, reggae, rap, elektronika, munduko musikak eta bestelako estiloek bat egiten dutela Carhaix herrian. Gainera, antolakuntzako kideek solidaritatea, militantzia eta errespetua azpimarratzeko baliatzen dute aukera. Hala, hainbat elkartetako ordezkariek standak ipintzen dituzte, beren lana ezagutzera eman eta jendea sentsibilizatzeko. http://www.vieillescharrues.asso.fr/2014/
musikan diharduten ehunka artista gonbidatzen dituzte urtero. Galway herriak 75.000 biztanle ditu eta kulturaren arloan Irlandak duen hiri esanguratsuenetako bat da; benetako festa bilakatzen da jaialdiak irauten duen bitartean. 37 urtetan zehar, irlandar artearen zein nazioarteko kulturaren erakusleiho bihurtu da jaialdia, eta, gaur egun, herrialde osoan ospatzen den jaialdi garrantzitsuenetako bat dugu. Gainera, uztailaren 8tik 13ra, Zine Jaialdia ere ospatzen da Galway hirian bertan. http://www.galwayartsfestival.com/ http://www.galwayfilmfleadh.com/
BAALBEK (LIBANO)
LOCARNO (SUITZA)
Arte Eszenikoen eta Musikaren Nazioarteko Jaialdia Uztailaren 30etik abuztuaren 31ra Arabiar munduan den jaialdi prestigiotsuenetako bat dugu honako hau. Siriako gatazkaren ondorioz iaz beste leku batean ospatu bazen ere, bere jatorrizko lekura itzuliko da aurten jaialdia; hots, Libano ekialdeko Baalbek hirira. Antolatzaileek orotariko programazioa prestatu dute aurtengo ediziorako: antzerkia, opera lirikoa, musika klasikoko kontzertuak, etab. Jaialdi honen kalitatea agerian geratzen da aurreko edizioetan bertako oholtzan izan diren artistei begiratu azkar bat emanez gero: Herbert von Karajan, Mstislav Rostropovitx, Fairouz, Umm Kulthum, Ella Fitzgerald, Joan Báez, Rudolf Nuriev eta Sting bertatik igaro dira inoiz. 1922an uda-sasoiko jaialdiak baziren ere, 1955ean hasi ziren Baalbekeko Jaialdia era sistematikoan antolatzen. 1975ean ez zuten jaialdia egin, Libanoko Gerra Zibilaren ondorioz (19751990), eta 1997an ekin zioten berrantolatzeari. 2006an ere ez zen ospatu, Hezbollah eta Israelen arteko gerra zela-eta. Aurten bere 30. edizioa ospatuko du jaialdiak. Beirutetik 86 kilometrora dagoen Baalbek hiria Ekialde Hurbileko aztarnategi garrantzitsuenetako bat da. 1900ean hasi ziren lehen indusketa-lanak inguruotan, eta hiria Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unesco erakundeak 1984an. Gainera, K.o. I. eta III. mendeetako tenpluen gune bat dago bertan, Jupiter, Merkurio eta Venusen omenez eraikia. http://www.baalbeck.org.lb/index.php/en/
Nazioarteko Zine jaialdia • Abuztuaren 6tik 16ra Suitza hegoaldeko Ticino kantonamenduan dago Locarno hiria, eta bertan urtero ospatzen den Nazioarteko Zine Jaialdiak 67. edizioa izango du aurten. Europa osoan egiten den gisa honetako jaialdi zaharrenetakoa da Locarnokoa; Venezia, Karlory Vary (Txekia), Cannes, Berlin eta Donostiako jaialdien parekidea da. 1946an izan zen lehen edizioa eta, ordutik, abuztu guztietako ezinbesteko zita bihurtu da. Jaialdi horren ondoren, urte gutxiren buruan, San Frantziskoko Nazioarteko Zine Jaialdia sortu zen, 1957an. Locarnoko jaialdia bera erakargarria bada ere, are erakargarriagoa da berau hartzen duen herria. Zine-jaialdiaren berezitasun nagusietako bat Piazza Granden jartzen duten aire zabaleko pantaila da, 8.000 ikusle hartzeko aukera eskaintzen baitu. Gisa honetako beste jaialdi batzuetan ez bezala, Locarnokoa ez da bere glamourragatik ezagun. Zine garaikideko izen ezagunenak bertan elkartzen badira ere, glamourraz harago, egile-zinema eta zinemagintza independentea bultzatzen dira han; zinearen historia alboan utzi gabe, noski, eta originaltasuna eta sormena sarituz betiere.
EDINBURGO (ESKOZIA) Udako jaialdiak • Abuztuan zehar Edinburgon uda osoan zehar izaten diren jaialdietatik hiru abuztuan ospatzen dira: Art Festival (uztailaren 31tik abuztuaren 31ra), Festival Fringe (abuztuaren 1etik 25era) eta International Festival (abuztuaren 8tik 31ra). Bere izenak dioen moduan, azken hori da nazioartean entzutetsuena. Dena den, International Festival sortu zen urte berean, jaialdi horretan parte hartu nahi izan ez zuten zortzi antzerki konpainiek sortu zuten Fringe jaialdia ere oso ezagun egin da, hiriko kultura-ekimen nagusietakoa bilakatzeraino. Beste behin ere, opera, dantza, antzerkia, musika eta ikus-entzunezko artea izango dira protagonista Fringe jaialdian. Artearen zaletuekin eta giroaz gozatzera hurbiltzen diren bidaiariekin, lepo beteko da hiria, urtero lez. Hiriko hainbat antzokitan eskaintzen diren ikuskizunez gain, kaleko arteak leku berezia izaten du jaialdian. Rudolf Bing Glyndebourne Operako gerentearen, Henry Wood Eskoziako British Councileko buruaren eta hirian ezagunak ziren beste pertsona batzuen ekimenez sortu zuten Fringe Festival, 1947an, gerra ondorengo depresio eta tristura baztertzeko asmoz. Ordutik ez du hutsik egin eta urtero ospatzen da jaialdia. http://www.edinburghfestivals.co.uk/festivals https://www.edfringe.com/ • http://www.edinburghartfestival.com/
LISBOA (PORTUGAL) Super Bock Super Rock Uztailaren 17tik 19ra Lisboatik 40 kilometro hegoaldera dagoen Sesimbra herriko Meco hondartzan urtero ospatzen den Super Bock Super Rock musika jaialdiak bere 20. edizioa ospatuko du aurten. Portugal osoan zehar ospatzen diren udako jaialdien artean sona handiena duenetako bat da jaialdi hau, eta nazioartean ere ezaguna bilakatu da urteek aurrera egin ahala. Rock, pop, metal eta musika elektronikoa egiten duten nazioarteko talde eta bakarlari andana izaten dira urtero hitzordu honetan. Gainera, kontzertuetara doan jendearentzako espresuki prestatutako kanpin bat ezartzen dute, eta kontzertuak eskainiko diren hondartzara heltzeko garraioa eta janaria erosteko aukera ere eskaintzen zaie bertaratzen direnei. http://superbock.pt/sbsr/pt/site.aspx 53
HITZORDUAK JAIALDIAK BUDAPEST (HUNGARIA)
LUZERNA (SUITZA) Lucerne Festival Abuztuaren 15etik irailaren 14ra Vierwaldstättersee edo Lau Kantonamenduetako aintziraren ertzean eta Suitzako Alpeen babesean dagoen Erdi Aroko hiri modernoa da Luzerna. «Ostren munduko perlarik politena» zela esan zuen Alexandre Dumasek 60.000 biztanleko hiri honi buruz. Beraz, ez da harritzekoa Suitzako hiri bisitatuenetako bat izatea; are gehiago udan, Europa osoko musika klasiko eta garaikidearen jaialdi garrantzitsuenetako bat ospatzen baita bertan sasoi horretan. 1938ko abuztuaren 25ean, Arturo Toscaninik “Idilio Sigfrido” kantua jo zuen orkestra zuzendu zuen, eta horixe izan zen jaialdi hau inauguratu zen eguna. Beti lez, jaialdiaren izar nagusiak 30 kontzertu sinfonikoak izango dira. Horiek KKL auditorioan entzungo diren arren, kalean ere izango da zertaz gozatua, kontzertuak, zine proiekzioak, erakusketak, hitzaldiak eta mahai inguruak izango baitira. Gainera, iazko edizioan estreinatu zuen formatu berezi bati ere jarraipena emango zaio, eta kontzertu sinfonikoen aurretik 40 minutuko doako sesioak izango dira KKL auditoriumeko Luzerner aretoan. http://www.lucernefestival.ch/fr
Sziget Festival Abuztuaren 11tik 18ra Zazpi eguneko etenik gabeko festa, 200 emanaldi baino gehiago, 60 agertoki eta 70 herrialdetatik etorritako 70.000 ikus-entzule. Horiexek dira Sziget Festivalen zenbaki harrigarriak. Baina, zenbakiez harago, aniztasuna da jaialdiaren bereizgarri nagusia; hala, gustu guztiak asetzeko moduko kontzertuak izango dira aurten ere: poprocka, munduko musikak, elektronika, jazza, folka, metala, bluesa, rock alternatiboa eta musika klasikoa. Musikaz gain, antzerkia, zirkua, dantza, arte erakusketak, zinema proiekzioak, hitzaldiak, tailerrak eta bestelakoak ere izango dira hitzordu honetan. Budapest hiriaren bihotzean ospatzen da jaialdi hau, Obuda uhartean. “Danubioko Woodstock” edo “Askatasunaren Uhartea” izenez ere ezagutzen da jaialdia. Sziget Festival orain dela 22 urte sortu zen, gazte talde batek “etenik gabeko dibertsiozko astea”, “unibertsitateko ikasleen bateragunea” eta “dena posible den leku bat” lelopean ekimen bat antolatu zuenean. Károli Gerendai jaialdiaren antolatzaile nagusiak honela oroitzen ditu jaialdiaren hastapenak: «Askatasuna zen guretzat oinarrizko elementua. Ez genekien nola demontre antolatu halako jaialdi bat, baina bagenekien errepresiorik gabeko gune bat izan behar zela, eguneroko arazoak ahaztu eta astebetez bakean eta poztasunean gozatzekoa». Bada, halaxe izan da azken 22 urteotan. http://es.szigetfestival.com/
FRANTZIAR ERARA BIZITZEAREN ARTEA Pariseko Louvre Museoak eraberrituak izan diren 33 areto ireki ditu berriro eta 2.200 metro koadroko erakusketa gunea izango da bertan aurrerantzean. Espazio eraberritu horietan ezarri den lehen erakusketa “Luis XIV.etik Luis XVI.era. Frantziar erara bizitzearen artea” izenekoa da. Bertan, koadroak, eskulturak, tapizak, brontzeak, marmol lanak, portzelanak, baxerak, alfonbrak, bitxiak, altzariak eta gailu zientifikoak ikus daitezke, besteak beste. Orotara 2.000 pieza baino gehiago daude, guztiak XVII. eta XVIII. mendeetako artista eta artisauek eginak. Aurreko luxuzko aretoen tamaina eta dimentsio zehatzak errespetatu behar izan dira erakusketa gune hauen eraberritzea gauzatzean. Erakusketa iraunkorra izango da honako hau. www.louvre.fr/
HITZORDUAK ERAKUSKETAK PARIS erakusketak MAPPLETHORPEREN BEGIRADA PROBOKATZAILEA arisko Grand Palais museoak Robert Mapplethorpe argazkilari estatubatuarraren inguruan orain arte inoiz egin den atzerabegirako erakusketa handiena antolatu du. 250 argazkiren bitartez, agerian geratzen da argazkilariak giza gorputzaren inguruan zuen ikuspuntua. Lan batzuetan, sexu eszena esplizituak ageri dira, baina bestelako erretratu ugari ere badira. Eskultura klasikoaren eragina eta Mapplethorpek (1946-1989) edertasunaren inguruan zuen obsesioa jasotzen da lan hauetan. Uztailaren 13rarte izango da ikusgai. www.grandpalais.fr/
P
ARTE ZAKARRAREN MENDE LAURDENA OSPATZEN aurogei egilek landuriko 400 obrak osatzen dute “Raw Vision. Arte Zakarrak 25 urte” erakusketa, Parisko Halle Saint Pierre museoan ikusgai dena. Erakusketa honek omenaldia eskaini nahi dio “Raw Vision” aldizkariari. Era berean, ohiko areto, galeria eta erakundeetan lekurik izaten ez duten korronte artistikoetako artista baztertu eta marginalenei ere lekua eskaini nahi zaie. Abuztuaren 22ra arte izango da ikusgai. www.hallesaintpierre.org/
LONDRES erakusketak EZINEZKO ASMAKIZUNEN IKUSPEGI ARTISTIKOA reenwicheko Errege Behatokiak bere omenaldi partikularra eskaini nahi izan die Ingalaterrako XVII. eta XVIII. mendeetako asmatzaile zoroenei, “Longitude Punk’d” erakusketaren bidez. Hain justu, 1714 eta 1828 artean Parlamentuan aurkeztu ziren asmakizun bitxiak oinarritzat harturik, obra batzuk sor zitzaten eskatu zien museoak bederatzi artistari. Hala, meridianoaren aurka jo zuen denboraren makina bat, gaueko zerua inspiraziotzat duen zetazko jantzi bat eta nabigatzeko orduan luzeraren arazoa konpontzeko balio dezaketen gailuak daude ikusgai, beste askoren artean. Erakusketa 2015eko urtarrilaren 4ra arte izango da zabalik. www.rmg.co.uk/whats-on/events/longitude-punkd
G
L
BELLE ÉPOQUE GARAIKO JAI GIROA GOGORA EKARRIZ ehen Mundu Gerraren mendeurrenaren inguruan egingo diren ekimenen kontrapuntu moduan, Parisko Petit Palais museoan Belle Époque garaiko espiritu alai eta festazalea gogora ekartzea helburu duen erakusketa osatu dute, Gerra Handiaren aurreko urteetan gizartean nagusitu zen giro zoroa oroituz. “Paris 1900. Aisiaren hiria” erakusketan, 600 obra inguru bildu dituzte: altzariak, koadroak, garaiko arropak, zineko objektuak eta arte grafikoko sorkuntzak, besteak beste. Abuztuaren 17ra arte izango da ikusgai. www.petitpalais.paris.fr/fr/
L
WILLIAM KENT, GEORGIAR GARAIKO ARKITEKTO BRITAINIARRA ondresko Victoria & Albert museoak “William Kent: Georgiar garaiko Britainia Handia diseinatzen” erakusketa inauguratu du. Bertan, artista ilustratuak landutako planoak, koadroak eta altzariak ikus daitezke. Hannover etxeko Jurgi izeneko lau erregeen agintaldiaren garaian egin zuen bere ibilbide artistikoa Kentek. Bere obra ezagunenen artean, Lorategi Britainiarra dago. Uztailaren 13ra arte izango da ikusgai. http://www.vam.ac.uk/
L
JAMES BONDEN IBILGAILU ORIGINALAK ames Bonden zaleak zorioneko dira. Izan ere, 007 agente ezagunaren filmetan agertzen diren ibilgailuen bilduma ofizial handiena ikusgai jarri dute London Film Museum museoan. “Bond in Motion” erakusketan dauden piezen artean daude, besteak beste, “The Spy Who Loved Me” filmean urpeko ontzi bihurtzen zen “Loyus Esprit” eta Aston Martin DB5 mitikoa; guztiak ere beren gailu eta ezaugarri bereziez hornituta. Abenduaren 31ra arte izango da ikusgai. http://londonfilmmuseum.com
J
55
Horizontetik haratago Juanma Costoya
RAMON LARRAMENDI OBSESIO ZURIA parraldeko lur izoztuen erliebe fantasmagorikoek Ramon Larramendiren (Madril, 1965) haurtzaroa bereganatu zuten gurasoek etxean zituzten kontinente izoztuari buruzko liburu batzuen eskutik. Ordutik aurrera, horizonte zuriak bene-benetako obsesio bihurtu ziren Larramendirentzat. Haurtzaroko irudiok bertatik bertara ikusteko asmoz, 1985eko neguan Pirinioetara jo zuen madrildarrak mendilerro guztia eskiekin zeharkatzeko asmoz. Hurrengo erronka Islandia eskien gainean zeharkatzea izango zen. Lagun talde bat alboan izatea eta gaztaroak ematen duen indarra besterik ez zituen behar izan erronkari ekiteko. Esperientzia bikaina izan zela zalantzarik ez dago, urtebete geroago lagunek Groenlandia zeharkatu baitzuten leraz 55 egunetan. Behin harra barneraino sartuta, horizonte izoztuak ez ziren aurrerantzean oporrei lotutako abentura izango Larramendirentzat; bizi aukera ezinbesteko bihurtu ziren madrildarrarentzat.
I
Horizonte izoztuak bizi aukera ezinbesteko dira esploratzaile madrildarrarentzat.
Groenlandia-Alaska 1993an, hiru urteko abentura ikaragarria bihurtuko zen zirkumnabigazio polarra abiatu zuen Artikoan Larramendik. Tarteka, Manuel Olivera, Rafael Peche eta Antonio Martinez bezalako lagunak izango zituen alboan. Kayakak, txakurrek bultzatutako lerak eta eskiak bakarrik erabilita, kanpoko inolako laguntzarik eta nabigazioko bitarteko elektronikorik gabe, 14.000 kilometro baino gehiago zeharkatu zituen Groenlandia hegoaldetik Alaska hegoaldera bitartean. Inuit herriarekin kontaktu estua izan zuen Larramendik, euren trebetasunak, hizkuntza, orientatzeko moduak... ezagutuz. Muturreko baldintzetan bizirauteko ezinbesteko ikasgaiak ere jaso zituen inuit herriaren eskutik: noraezean dabiltzan bankisen gainean nola mugitu, izotz fin hilgarria saihesteko intuizioa nola baliatu, larruzko jantziak nola egin edota txakurrentzako uhalak nola prestatu. Alaskara bidean, inolako presarik gabe eta biziraupen hutsa ardatz, inuit herriaren eguneroko ohiturak gertu-gertutik ezagutu ahal izan zituen Larramendik. Gerora, inuitak herri sakonki abegikor gisa definituko zituen. Groenlandiatik Kanadara egin zuen lehenik, eta, bertatik, Alaskara. Hain zuzen ere, Alaskako kostaldea kayak gainean zirkumnabigatu zuen 4.000 kilometroz Mackenzie ibaiaren deltara iritsi arte. Bidean, nola ez, paisaia ikusgarriak zeharkatu zituen bata bestearen atzetik: tundra, taiga, jatorrizko herrien herrixkekin zipriztindutako Yukon ibaiaren ertzetako baso izugarriak... Espedizioari amaiera Valdez portuan eman zion, XVIII. mendean Iberiar penintsulatik abiatutako esploratzaileek iparralderen zapaldutako kokalekua. Ipar poloa Hiru urte geroago, 1999an, Ramon Larramendik Ipar polo geografikora iristea helburu zuen beste espedizio batean hartu zuen parte. Taldea Siberia iparraldetik abiatu zen, bide luzeena aukeratuz. Izan ere, Kanadatik ibilbidea laburragoa bazen ere, zailagoa zela iritzi zuten. Ustez bide errazena aukeratu izanak, baina, ez zituen zailtasunak desagerrarazi: izotzean ustekabean aurkitutako pitzadurak, bankisen presioak altxatutako izotz plaka izugarriak, etengabe izoztutako eremu bat leraz zeharkatzeak eragindako monotonia jasanezina... Azkenean, baina, urteetan pilatutako eskarmentua eta egunero gorputzeratutako 7.200 kaloriak lagun, 1999ko apirilean Ipar poloa zapaltzea lortu zuten. Ordutik, Larramendik egitasmo zahar bat gauzatzea izan du helburu: katamaran polarra. Trakziozko kometak erabiliz, izotzaren gainean aurrera egiten du katamaran polarrak. Ez nolanahi gainera: bi aldiz zeharkatu du jada Larramendik Groenlandia alderik alde katamaran polarrean azkartasun eta irismen errekor guztiak gaindituz. Larramendik berak ezin hobeto laburbiltzen duen bezala, erronkek ez baitute amaierarik: ÂŤIkur diren toki guztiak esploratuak izan dira jada, baina ez euren inguruan dauden leku guztiak. Oraindik ere badaude zurian dauden espazioakÂť.
Munduko sutegiak Juanma Costoya
POLONIAKO GASTRONOMIA VODKA ETA ESNEA oloniako lurraldea lautada izugarri handi batek osatzen du ia bere osotasunean, salbuespen bakarra herrialdeko hegoaldean dagoen mendilerroa delarik. Horrek, noski, asko erraztu du azken bi mendeotan poloniarrek mugakide dituzten alemaniar eta errusiarren erasoak behin baino gehiagotan jasan izana. Lehenago, turkiarrak, magyarrak edota frantsesak izan ziren poloniarren lurrak bereganatzen saiatu zirenak. Horiek guztiek utzi dute arrastoa poloniarren gastronomian, baita naziek Bigarren Mundu Gerran ia bere osotasunean sarraskitutako komunitate juduak ere –hiru milioi judutik gora bizi ziren Polonian gerraren hasieran–. Behin gerra amaituta abiatutako aro komunista luzean, herrialdeko plater tradizionala patatak okelarekin izan ziren. 1989tik aurrera, aldiz, janari lasterra indar handiz sartu zen herrialdean, eta zapore eta kalorietan aberatsa den sukaldaritza poloniar tradizionala bera ere berrindartu egin zen.
P
Poloniako gastronomian oso preziatuak dira belar eta espeziak, eta, udan, zopa hotzak oso ohikoak dira, adibidez pepino hartzituarekin egindakoa.
Zopa, okela eta vodka Poloniako gosariak oparoak dira oso: ogia, arrautza nahasiak, saltxitxak eta kafea edo tea dira osagai ohikoenak. Bazkariak, berriz, hiru plater nagusiren inguruan egituratu ohi dituzte poloniarrek. Lehenik eta behin, zopa batekin hasten dira. Aukera nagusiak bi dira: erremolatxaz egindako barszcz zopa edo baratxuri, saltxitxa eta arrautzekin egindako zurek zopa garratz irintsua. Ostean, aperitiboaren txanda izaten da: esne-gain edo ozpinezko kremarekin ondutako izokina edo sardinzarra. Jarraian, plater nagusia etorri ohi da: bigos bezala ezagututako herrialdeko plater nazionala. Plateraren osagaiak zapore garratza izan ohi duen aza hartzitua, haragi zatiak, hestekiak, perretxiko lehorrak eta aranpasak izan ohi dira. Arrautza-irinetan pasatutako txerri txuletak ere oso gustuko dituzte poloniarrek. Postrerako, berriz, makowiec pastela aukera ezin hobea da; hau da, mitxoleta haziekin egindako etxeko bizkotxoa. Bazkariari amaiera emateko, vodka kopa bat har dezakegu, poloniarrek sarri janaria laguntzeko ere edan ohi duten arren edari destilatu ezaguna. Żubrówka vodka da Poloniako vodka bereizgarria; herrialdeko ekialdeko Białowieska parkean egiten da, eta, antza, bertako bisonteek ere oso gustuko dituzten usain-belarrek zapore berezia ematen diote. Batzuetan, oso hotz eta sagar zukuarekin batera zerbitzatu ohi da. Esne-tabernak Kostaldetik kanpo arrain freskoa aurkitzea ez da batere erraza Polonian. Horrenbestez, ohikoena arrain ketua (berdela), gazitua (sardinzarra) edo izoztua (atuna) jatea da. Ibaietako arrainak ere jaten dituzte poloniarrek, adibidez amuarraina, karpa, aingira edo izokina. Udako hilabeteetan, tomatea, erremolatxa edo pepino hartzituarekin egindako zopa hotzak hartu ohi dituzte poloniarrek, sarri garagardo on batekin lagunduta. Azenario eta sagar zati txikiekin egindako marchewki entsalada ere arruntagoa da udako hilabeteetan; okelarekin batera zerbitzatu ohi da. Bestalde, aipatu beharra dago belar eta espeziak oso preziatuak direla Poloniako sukaldaritzan. Hala, mihilua, mendaroa, kuminoa, perrexila edo piperbeltza asko erabiltzen dituzte. Ohiko jatetxeetatik kanpo, sukaldaritza poloniarrak arrakasta handia duten beste bi aukera ere eskaintzen ditu: goizaldera bitartean zapiekanka ogitarteko beroak eskaintzen dituzten kaleko saltokiak eta esne-tabernak bezala ezagutzen diren establezimenduak. Azken horiek desagertzeko bidean daude egun, eta gerra osteko denboretatik iraun dute gaur egunera arte estatuaren babespean. Esne-tabernetan etxeko sukaldaritza da nagusi, ia okelarik gabe eta irina, barazkiak eta perretxikoak funtsezko osagai direla. Pierogi pasta poloniar tradizionala ere ohikoa da establezimenduotan; hau da, gaztarekin, patata purearekin, azarekin edo arrautza gogortuarekin betetako pasta. Esne-tabernetan ez da alkoholik eskaintzen, bakoitzak bere burua zerbitzatzen du eta bezerorik gehienak ikasleak edo erretirodunak izan ohi dira. 57
liburuen TXokoA
IPAR AMERIKA, KOLORETAN An American Odyssey Marc Walter, Sabine ArquĂŠ Taschen, 2014 612 orrialde. 150 euro
otokromo eta Photostint postalez osaturiko bilduma hau Detroit Photographic enpresaren enkarguz egin zen, 1888 eta 1924 urteen artean, eta Marc Walter argazkilariaren bilduma partikularreko lanekin osatuta dago. Autokromoa baino lehen erabili ohi zen prozesu fotolitografikoak Ipar Amerikaren koloretako lehen argazkiak ikustea ahalbidetu zuen. Horixe izan zen ipar-amerikarrei beren herria kolorezko irudi bidez aurkeztu zitzaien aurreneko aldia, eta hala, Arroila Handiaren okre koloreez edo Atlantic Cityren ikusgarritasunaz gozatu ahal izan zuten aurrenekoz. Aurkikuntza eta abentura kutsua duten irudiok iraganera egindako bidaia ere badira eta orain dela mende bat Mundu Berria deituriko hartara eramaten dute irakurlea. Ipar Amerikako txokoak eta bertako biztanleak aurkezten dira liburuaren 600 orrialdeetan, New Yorkeko auzo txinatarreko indio amerikarrak edota Coney Uhartean bizi izan ziren cowboyak, besteak beste. Alemanezko, frantsesezko eta ingelesezko testuekin lagunduta datoz irudiak.
F
ESKIMALEN TRIBUEKIN ELKARBIZITZEN GARAI AHAZTEZIN BATEN ARGAZKIA 1920ko hamarkadan, Txekoslovakia atzean utzi eta mundua ezagutzera aterako da Joseph, biolina beso azpian hartuta. Pariseko kafetegi bohemioak ezagutuko ditu eta biolin jotzaile gisa arituko da ibilbide luzeko ontzietan. Hala, Amerika, Txina, Japonia eta Djibuti ezagutuko ditu, besteak beste. Esperientziak bilduz joango da bidaia horietan eta orotariko pertsonaiez inguratuko da. Biolinaren doinuak girotuta, garai iragankor eta axolagabe baten argazkia egin zuen Joseph Wechsberg idazle, musikari eta kazetariak (Ostrava, 1907 – Viena, 1983) lan honetan.
Buscando un pájaro azul Joseph Wechsberg Automatica, 2014 272 orrialde. 19 euro
LONELY PLANET, ITXURALDATUA
eren sinesmen eta tradizioak partekatzeko itxiak badira ere, inuit eskimal tribuen inguruan beste inork ez bezalako jakintza biltzea lortu du Knud Rasmussenek. Hala, egun bere lanak irakurtzea ezinbestekoa da Artikoko kultura honi buruzko xehetasunak ezagutzeko. Inuitak bizi ziren herrietara egindako bidaia kontatzeaz gain, komunitate honen ohiturak, tradizioak, ipuinak, mitoak eta kondairak biltzen ditu liburu honek, baita historiaurreko lehen inuiten fosilen aztarnei buruzko datuak ere. Rasmussen izan zen, gainera, ipar-ekialdeko muga trineoan zeharkatzen lehena eta hainbat espedizioren aztarnak aurkitu zituen.
onely Planet argitaletxearen “De Cerca” gidek berrikuntzak dakartzate. Horietako bat ‘Gida azkarra’ atala da, leku bakoitzeko nabarmenena bilduko duen sarreratxoa. Egitura ere aldatu dute, gidak errazago erabiltzea bilatuz betiere. Gainera, diseinu aldetik ere beste itxura bat eman diete, kolore eta maketazio deigarriagoekin. Honez gain, esperientzia, jateko leku, bisita eta erosketen inguruko informazioa eskainiko dute gidek, betiko moduan, baita mapak eta bizirauteko zenbait gomendio ere, deskontu eta garraioaren ingurukoak batik bat. Gida berrituen artean oraintsu kaleratu denetako bat Edinburgokoa da.
De la Groenlandia al Pacífico Knud Rasmussen InterFolio Libros, 2014 448 orrialde. 28 euro
Edimburgo De cerca Neil Wilson Lonely Planet, 2014 176 orrialde. 12,90 euro
B
L
NEW YORKEKO HIPSTER UNIBERTSOA ipster” terminoa oso ezaguna bihurtu da azken aldian. Hitz horrekin deskribatzen diren pertsonak ezaugarri hauekin lotu ohi dira: indie musikaren zaleak, kultuak, sentiberak, bidaiatzea maite dutenak, sortzaileak, erosketa zaleak eta, gauza guztien gainetik, azken tendentzien eta abangoardien maitale sutsuak. Tendentzietan aditua den Mario Suarez kazetariak, tendentzia bilduma eta era berean gidaliburua den lan bat osatu du eta gaur egun munduko abangoardien epizentro den New York aukeratu du horretarako. Hipsterrek gustuko izan ditzaketen lekuak proposatzen ditu egileak eta hirian bertan bizi diren hipsterren gomendioak ere jaso ditu.
H
Nueva York Hipster Mario Suarez Lunwerg, 2014 224 orrialde. 19,95 euro 59
Gogoan hartu STUDIO 54 70EKO HAMARKADA BUKAERAKO NEW YORKEKO HEDONISMOAREN TENPLUA
New Yorkeko Manhattan auzoko mendebaldeko 54. zenbakian kokaturiko diskoteka entzutetsua zen Studio 54. 1977ko apirilaren 26an ireki zituen ateak, eta 1980ko martxoan itxi. Urte horietan, modako leku eta artista ezagun askoren bilgune bilakatu zen. Gerora berriro ireki bazuten ere, oso bestelakoa izan zen bigarren etapa hori, eta ez zituen hasierako garai hartako ospea eta fama berreskuratu. Vietnameko Gerra bukaturik, flower child belaunaldiaren sasoia heldu zen New Yorkera, hiesa eta yuppien mugimenduaren aurretik. Garai hartan, hiriko mugimendu artistiko eta musikala puri-purian eta inoiz baino biziago zegoen, eta horren epizentro bilakatuko zen Studio 54. Diskotekaren urrezko aroa 1977ko apiriletik 1980ko otsailera bitartekoa izan zen; disko musikaren eta askatasun sexualaren garaia, hain justu. Steve Rubell eta Ian Schrager ziren lokalaren jabeak, eta Carmen d’Alessio perutarra, berriz, bertan egiten ziren jaialdi guztien antolatzailea. Dibertsioa eta aisialdia arte bilakatzeko gaitasuna izan zuten –baita dirua egitekoa ere–, eta “Wall Street
60
Journal” egunkari ezagunaren azalean ere agertu ohi ziren bertan egiten zituzten festak. Diskotekaren irekiera festa zoramen hutsa izan zen. Dena den, lokala nazioartean benetan ezagun bilakatu zuena Bianca Jaggerren urtebetetze festa izan zen. Egun horretan, Mick Jaggerren emaztea zaldi zuri baten gainean sartu zen aretora, eta horixe izan zen biharamunean prentsak kaleratu zuen argazkia. Jarraian etorriko ziren beste festa entzutetsu batzuk: Valentino animalia hezle moduan jantzi zen bere urteguna ospatzeko; Armaniren jairako, florentziar jauregi bat birsortu zuten, Trokaderoko ballet eta guzti; eta Paloma Picassok festa gorri, zuri eta beltza nahi izan zuenez, 100.000 dolar gastatu zituzten aretoa betetzeko beste izokin, xanpain eta kabiar erosten. Studio 54 diskoteka 1980ko otsailean itxi zuten, eta “Gomorra modernoaren amaiera” izena eman zitzaion gertaera horri. 1981ean, jabeek lokala beste enpresagizon bati saldu zioten eta horrek Mark Fleischman gau kluben jabeari saldu zion, ordaindu zuen prezioaren bikoitzaren truke. Berriro ireki zuten Studio 54, eta gonbidatu berezi ugari izan ziren egun horretan. Hala ere, testuingurua beste bat zen eta giroa ere ez zen garai batean bezain liberala. 1994an, eta urte batzuetan klub nudista izan ondoren, berriro diskoteka izatera igaro zen, baina urtebetera porrot egin zuen. Iraganean diskoteka zena antzoki bilakatzen joan zen, apurkaapurka. Studio 54 oraindik ere diskoteka moduan erabili ohi da antzezlanik ez den egunetan, eta jende ezagun askok bertan antolatu ohi ditu festa pribatuak. Paris Hiltonek, esaterako, bertan ospatu zuen bere 21. urteurrena, bere amak 1978an egin zuen moduan.
Argazkia: Hon Lau
MOHEREKO LABARRAK DOVER (INGALATERRA) Ingalaterra hegoaldeko Sussex kostaldean, Seaford eta Eastbourne hirien artean, Doverreko labar zuriek paisaia benetan ikusgarria eratzen dute. Jaitsiera malkartsu zuriz osaturiko eremu hau inoiz inork ukitu izan ez balu bezala mantentzen da gaur egun, gizakiaren esku-hartzetik urrun. Doverreko itsasartean daude labarrok, Seven Sisters Country Park izeneko parke naturalean. Itsasertz birjinean, ia 280 hektarea hartzen ditu paisaia honek, non ondulazio berdeak itsasorako jaitsierekin tartekatzen diren. Labarrek 103 metrorainoko altuera dute eta klarionari zor diote kolore zuria (kaltzio karbonatoari, hain zuzen). Itsasoaren etengabeko erosioa dela-eta, bistan geratzen da kolore zuri hori. Kontuz ibiltzea, labarren ertzera gehiegi ez gerturatzea eta gutxienez bost metroko distantzia mantentzea gomendatzen dute, formazioa hauskorra delako. Gogoan hartzeko detailea, beraz, inguruko panoramikak erakarrita bertara gerturatzen den edonorentzat. Historian zehar, Doverreko labar zuriak balio handiko harresi naturala izan dira Britainia Handiarentzat; izan ere, garai batean, kontinentetik etorritako inbasioen mehatxua etengabea zen. Gaur egun, bestelakoa da leku honen erabilera, eta aire zabaleko ekintzak burutzeko eta aisialdirako leku ederra da. Ibilaldiak egiteko, inguruko fauna behatzeko edo bizikletan ibiltzeko erabiltzen dute gunea labarrak ikustera bertaratzen diren bisitariek.
LABURRaK BILBO ETA AMSTERDAM ARTEKO HEGALDIAK
HERRIALDE HOMOFOBOETARA EZ BIDAIATZEKO GOMENDIOA
LM konpainia nederlandarrak Bilbo eta Amsterdam arteko eguneko joan-etorriko hegaldiak jarri ditu martxan, urriaren 25era arte. Loiuko aireportuan, Vuelingekin lehiatuko da zuzen-zuzenean, konpainia kataluniarrak ibilbide berbera egiten baitu. KLMren iritsierarekin, Holandako airelinea nagusiak bost kontinenteetan dituen 160 helmugekin lotuko du Bizkaiko aireportua. Amsterdam-Schiphol aireportua munduko garrantzitsuenetakoa da nazioarteko hegaldien kopuruan. Bilboko ibilbide berria egingo duen hegazkina 190 Embraer izango da, eta ehun bidaiari eraman ditzake.
E
K
KARIBEKO BIOSFERAREN ERRESERBAKO IBILBIDEA ian Ka’an (maia hizkuntzan, Zeruko Atea) babestutako erreserban atondu duten ibilbidea aurkeztu berri dute Mexikon. Quintana Roo estatuan kokatuta dago, eta natura eta arkeologia gustuko dituzten turistei dago zuzenduta. Ibilbidea Muyil-eko gune arkeologikoan hasten da. Goren mailara Postklasiko Berantiarrean (K.o. 1200-1521) heldu zen kokagunea dugu hau, eta «erakargarritasun historikoa, landaredi oparoa eta Karibe itsasoaren paisaia ikaragarriak dituen toki guztiz erakargarria da», Marco Antonio Palet, Babestutako Natura Guneetako Nazio Komisioko partaidearen hitzetan. Cancunetik ehun kilometrora dago. Biosferaren Erreserba izendatu zuten 1986an, eta Mexikoko hirugarrena da Sian Ka’an erreserba. 800 landare mota eta 360 hegazti mota baino gehiago aurki daitezke bertan, baita abere batzuk ere, hala nola jaguarrak, pumak, ozeloteak, tximino armiarmak, tximino orrolariak edo krokodiloak.
S
statu espainiarreko Colegas izeneko LGBT elkarteak turistei eta bidaia-agentziei zuzendutako kanpaina bat jarri du martxan, eta bidaiatzeko gomendagarriak ez diren herrialdeen zerrenda bat osatu du. Bertan, ohartarazten zaie «herri horietan populazio homosexual, bisexual eta transexualak diskriminazioa pairatzen duela». Azken urteetan aniztasun sexuala gogorki kaltetu duten 22 herri homofoboen zerrenda osatu du. Kanpainaren izena oso argia da, era berean: “Don’t go there” (Ez zaitez hara joan). 1.200 bidaia-agentzia baino gehiagok jasoko dute mapa hori, non gainbegiratu batean ikus daitezkeen gomendatzen ez diren herriak. Hauek dira: Afganistan, Arabiar Emirerri Batuak, Brunei, Egipto, Errusia, Gambia, Ghana, Jordania, India, Iran, Mauritania, Nigeria, Pakistan, Saudi Arabia, Senegal, Siria, Somalia, Sudan eta Hego Sudan, Uganda, Yemen eta Zimbabwe. JANARI-KAMIONETEN GORAKADA AEBETAN meriketako Estatu Batuetan, janaria saltzen duten kamioneta ibiltarien negozioa gizarte fenomeno bihurtu da. Krisiari aurre egiteko sortu dira, lokalen jabetza eskuratzeko beharrezkoak diren maileguak lortzeko ezintasunak bultzaturik. Asko dira beren errezetak ezagutarazteko asmoz sistema hau aukeratzen duten sukaldari ekintzaileak, eta, ospea hartzen dutenean, haien atzetik ibiltzen dira bezeroak. Mota horretako sukaldaritzaren inguruko telebista saio gastronomikoak ere badaude, eta gero eta jarraitzaile gehiago dituzte, goi mailako sukaldaritza baino askoz eskuragarriak direlako.
A
BELFASTEKO «KORRIDORE HISTORIKOA», TURISMOARENTZAT Bertako bi komunitateak elkarrengana hurbiltzea, lana sortzea eta, bide batez, atzerritarrei historiarekiko interesa piztea dira hiriburu iparrirlandarrak bere auzo marjinalei zuzendutako eraberritze planaren gakoak. Mota askotako ekimenak dituzte eskuartean; horien artean, “korridore historikoa” deiturikoa, Belfasteko erdigunetik abiatuta (280.000 biztanle ditu), Donegall Street-etik eta Carlisle Circus-etik pasatu ondoren, Crumlin Road-eko espetxe zaharrean amaitzen den bidea. Ingurune horrek eraikin historiko ugari ditu, hala nola Saint Patrick edo Clifton House (behinola, “Old Poorhouse”), baita sinagoga zaharra, Clifton hilerria, Grand Orange Hall enblematikoa, Carlisle Memorial Church eliza metodista deigarria eta Crumlin Road Gaol espetxea. Nahiz eta egutegia eta aurrekontu zehatza oraindik ez egon, jada birmoldaketa lanetako batzuei ekin diete hainbat lekutan. Erdiguneko merkataritza gunea auzo pobreei hedatzea nahi dute Belfasteko agintariek, eta, horretarako, Iparreko Ulster-eko Unibertsitateko kanpusa hiriko beste toki batera eraman nahi dute, 2018. urtea baino lehen. .
BISONTEAK BIZITZA BASATIRA ITZULIKO DIRA Hamazazpi europar bisonte, XX. mendean desagertzear egon zen motakoak, errumaniar Karpatoetako eremu basati batean bazkatzen ari dira, inoiz egin den espezie honen birsartzerik garrantzitsuenari esker. Suedia, Alemania, Suitza eta Italiako abere-parkeetan sortutako bisonte-aleak dira eta, abade ortodoxo baten bedeinkapena jaso ondoren, Teru mendiko (Errumaniako hego-mendebaldea) 15 hektareako eremu batean askatu zituzten maiatzean. Duela 200 urte desagertu zen marroi koloreko espezie erraldoi hau, ugalketa programari esker, Karpatoen bihotzera itzuliko da irailean, 59.000 hektareako eremuan askatuko baitituzte.
BUKARESTEN, «KHAN»AK BERPIZTU DIRA Hamarkadetan hutsik egon ondoren, Bukaresteko gune historikoan dauden khan izeneko ekialdeko estiloko eraikinak berpizteko bidean daude, zaharberritze proiektu batzuei esker. Otomandar inperioaren menpe sortutako caravanseraien antzera, khan hauek XVIII. eta XIX. mendeetan loratu ziren Ekialde eta Mendebaldearen arteko bidegurutzea zen errumaniar hiriburuan; inguruko probintzietako biztanleez gain, Serbia, Bulgaria eta Alemaniatik etorritako bidaiariak hartzen zituzten. Beheko solairuan, zaldi eta zama-abereentzako eskortak eta dendak zituzten, eta, lehen solairuan, gelak. Hiriaren irudiarekin oso identifikatuta dauden arren, agintarien axolagabekeriaren eraginez gehienak desagertzeko arriskuan egon dira. Hori gertatu zitzaion Hanul Lui Manuc khan ederrenari. 1920an, Ceausescuren garaian eraikitako Herriaren Jauregi erraldoiaren lanetan, ia hondatu egin zuten, baina, gaur egun, ekimen pribatuari esker, jatetxe batzuk daude, eta barneko patioa turistez beteta dago. Ondoan dagoen Hanul cu Tei khanean kafetegi eta arte galeriak daude, eta Hanul Gabroveni eraikina ateak zabaltzeko bidean dago, era berean.
MUSIKA GUTXI LONDRESKO KALEETAN Kezkatutako dago britainiar hiriburua, kaleko musikarien lana gero eta gehiago murrizten duten araudien hedapena dela-eta historikoki musikak bertan izan duen garrantzia kolokan egon daitekeelako. Hiriaren iparraldean dagoen Camden Town auzo alternatiboan, adibidez, joan den negutik aurrera, 21.00etan eten egiten da kaleko musika, eta, auzotarren protestengatik, auzoak bere nortasun-ezaugarri bat galdu du. Gainontzeko distrituetan, egoera are gogorragoa da –Londresek 32 distritu ditu, bakoitzak bere araudiarekin– eta Udalak, kezkatuta, kaleko musikariak babesteko #BackBusking kanpaina bultzatu du. Iaz arrakastatsu suertatu zen Gigs Busking Competition lehiaketaren bigarren edizioari ekin dio, adibidez. Irabazleek metroan jotzeko baimena lortu ahal izan dute, aurretik kaleetan emandako kontzertuetan egindako aukeraketa baten ondoren. Guztira 280 musika-toki daude araututa metroan. Munduko musika aretorik famatuena duen hiriak, O2 Arena alegia, ez ditu “kaleko langileak” ondo zaintzen. Musikarien arabera, baimenak ematerakoan, distrituek mimo eta magoak nahiago dituzte, askoz diskretuak direlako. Hori argi islatzen da Covent Gardenen, Londresen erakusleiho turistikoenetarikoan. Metroan gertatzen den bezala, Covent Gardeneneko Capital and Counties ekoizleak –2006an erosi zuen azoka estalia, 599 milioi euroren truke– hiru egunez eta hiru minutuetako entzunaldietan hartzen ditu erabakiak. 63