DULCE IBAIA Aniztasuna Guatemalako Karibean • EDINBURGO Mila aurpegi ezkutu • MALDIVAK Turista gehienek ikusten ez dutena • GARROTXA Sumendilurrak Kataluniaren bihotzean • GREZIAKO TERMAK Itsasoa eta ur beroak
BIDAIA ALDIZKARIA
Liziako kosta HISTORIAZ BUSTITAKO HARRIAK
BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT
Azaleko argazkia: Getty Images
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Erredazkioa: Amaia Ereñaga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
Urteko harpidetza: Hego Euskal Herrian: 15 € • Ipar Euskal Herrian: 25 € Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 € Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara: Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH) Izena Helbidea Posta kodea Herrialdea NAN Bankua
Herria Telefonoa E-posta Txartelaren jabea
Nahiago izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu zazpihaizetara@astero.net helbidera, kupoian azaltzen diren datuekin edo web orrian (www.zazpihaizetara.com) sar zaitezke eta harpidetzeko formularioa bete dezakezu.
Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO) datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.
aurkibidea 04
MUNDUARI BEGIRADA Mamuten lurpeko parkea Serbian
6
ErreportaJEak 6
LIZIA Taurus mendilerroak eta itsasoren talkak itsaslabar bortitzeko kostalde malkartsua marraztu dute
16
GUATEMALA Karibeko gatza ez da iristen Dulce ibai laburrera eta Izabal laku ikusgarrira
24
EDINBURGO Orainalditik Erdi Arora salto egin nahi duten milioika bisitari hartzen ditu Eskoziako hiriburuak
32
MALDIVAK Hotel handietatik at badago uharte eta atoloi txiki hauek ezagutzeko beste modu bat
40
GARROTXA Herrialde katalanen ipar-mendebaldean dagoen Sumendi-eremuaren Natura-parkean
48
32 40
48
GREZIA Antzina termen onurez gozatzen zuten bezalaxe, gaur egun baliabide modura erabiltzen dituzte
Bidelaguna 54
Proposamen tematikoa Amildegien ertzean zintzilikatutako eraikinak
56
Hitzorduak
58
Liburuen txokoa
60
gogoan hartu Grand Central Terminal, New Yorken Huangshan mendia, Txinan
62
Laburrak
16
24 3
KOSTOLAC Mamuten lurpeko parkea Serbian
U
meak, lasai eta beldurrik gabe, eskultura erraldoi baten ondoan jolasean. Orain urte batzuk irudia Serbiatik heldutakoa zela esanez gero, ia ezinezkoa irudituko litzaiguke. Belgrad hiriburutik ehun bat kilometrora dagoen Kostolac herriko Viminacium aztarnategi arkeologikoan, baina, Mamuten Parkea zabaldu berri dute. Mamut zaharrenaren eskeletoa –Vika izena jarri zioten– Drmno herriko azaleko meategietan aurkitu zuten 2009an, eta, handik bi urtera, meategiko hondeamakinek Nosak mendia bitan zatitu zutenean, Viminacium proiektuan lan egiten duten arkeologoek beste lau mamuten fosilak aurkitu zituzten lurraren azpian, 25 metrora. Bisitariek esperientzia bera izatea lortu nahi dute orain Mamuten Parkean eta horretarako lurpeko leize-zulo artifizial antzeko bat egin dute. Lurpeko mundu horretan sartzean, zura, hezurrak eta lurra besterik ez omen ditu aurkituko bisitariak. Argazkia: Andrej Isakovic
4
Munduari begirada
Lasaitasuna eta isiltasuna dira nagusi Çirale herriko hiru kilometroko harrizko hondartzan.
Liziako kosta
HISTORIA ETA NATURA Testua eta argazkiak: Agurtzane Belauntzaran
Taurus mendilerroak eta itsasoaren talkak itsaslabar bortitzeko kostalde malkartsua marraztu dute. Mendiko bidezidorrek, itsasoranzko noranzkoan, beti dute senadi bat opari. Antalya eta Fethiye arteko kostaldea liziar zibilizazioak okupatu zuen Kristo aurreko VII. mendean. Aztarnategietan liziar hizkuntzan aurkitutako testuak argitzerik ez dute lortu historialariek, eta gauza gutxi dakigu haiei buruz. Dena den, haien heriotza erritualetako sarkofagoek eta harkaitzetako hilobiek zutik diraute. Greziar eta erromatar inperioen garaietako aztarnak ere non-nahi ikusten dira. Historiaz beteriko lurraldea da itsasoaren eta mendien arteko lur eremu hau.
LIZIAKO KOSTA Antalya hiriburuaren ikuspegi eder bat. Behean, Kaseko kale adokinatua. Kaseko alde zaharrean artisau denda ugari dago eta Kilim alfonbrak erosteko leku egokia da.
izia kostaldeko ibilbide honetan, lehen geldialdia Antalya hiriburuan egingo dugu. Hiriak Atalori zor dizkio izena eta izana; II. mendean sortu zen, eta harresiaren ondare batzuek zutik diraute oraindik. Kaleiçiko (harresiaren barruko herria) sarrera nagusia Hadrianoren Atea da, bisitarientzako ezinbesteko geralekua, argazkia ateratzeko aprobetxatzen dutena. Alde zaharrean bada zer ikusia; denboraren joanak eta inperioen indarrek utzi dituzten aztarna arkeologikoak, adibidez. Egun minareteak dauden lekuetan, basilikak zeuden Bizantziar Inperioaren aroan, eta erromatar eta greziar aldietan tenpluak. Otomandar garaiko etxeak dira nagusi orain, gehienak berreraikiak eta turistentzako ostatu edota jatetxe bihurtuak. Txikia da kaleiçia; oinezkoentzako egokitua dago, eta, ibilian-ibilian, beti amaitzen du bisitariak portuan. Bertatik, itsaslabarren ikuspegia ederra da, eta parez pare Taurus mendiak bistaratzen dira urrunean, gailur elurtuekin. Bidaian zehar ikusiko ditugun aztarnategi arkeologikoak ulertzeko eta nolakoak diren imajinatzeko, gomendagarria da Antalyako Museoa bisitatzea. XX. mendean egindako indusketetan lortutako piezak daude bertan, eta antzinako zibilizazioen garrantzia eta handitasuna irudikatzen dute erakusgai dauden estatua, busto eta hilobiek. Aztarnategi hauetako pieza asko British Museum-en daude; Charles Fellows arkeologo ingelesak, XIX. mendean, hainbat aurkikuntza egin zituen zonaldean, eta pieza asko eraman zituen.
L
Liziako zibilizazioa, greziarrak eta erromatarrak Liziar zibilizazioari buruzko lehen idatziak Homero eta Estrabonenak dira. “Iliada� liburuan aipatzen ditu Homerok liziarrak, Troiako gerran parte hartu zuten gerlari ausart modura. Estrabonek, aldiz, Xantoseko herritarren aipua egiten du, suizidio kolektiboaren testigantza jasoz. Liziako Liga 23 hiri estatuk osatu zuten, eta historialari batzuek lehen erakunde demokratiko izendatu dute. Greziar eta erromatar inperioek lur hauek konkistatu bazituzten ere, liziarrek pribilegio politiko ba-
LIZIAKO KOSTA tzuk mantendu zituzten. Gaur egungo Antalya eta Fethiye hirien arteko lur eremua okupatu zuten liziarrek, eta, ibilbide honetan, esanguratsuenak diren aztarnategiak bisitatuko ditugu. Antalyatik abiatuz, D400 errepidean hegoalderantz, Phaselisen egingo dugu lehen geldialdia. Kristo aurreko 700. urtean sortu zen hiru badia dituen hiria eta Liziako portu garrantzitsuena izan zen, baita greziar eta erromatar garaietan ere. Diotenez, Phaseliseko arrosak oso preziatuak ziren, usaintsuak zirelako, eta Ekialdeko herrietara esportatzen ziren, perfumeak egiteko. Historiako pasarte batek dio Marko Antoniok Phaseliseko arrosekin konkistatu zuela Kleopatra. Gaur egun, Phaselis pinu artean dago, itsasoari begira. Aztarnategia pinu basoak eta landarediak menperatu dute, baina teatroa, akueduktua, agora eta Hadrianoren Atea nahiko egoera onean daude. Hurrengo geldialdia Çirale herrian egingo dugu, lasaitasuna eta isiltasuna nagusi diren hiru kilometroko harrizko hondartzaren parean. Turismoarentzako prestatua dago lekua, hotelez eta kanpinez josirik baitago, baina arkitektura asko zaindu dute, eta ostatuak laranjondo eta limoiondo artean ezkutatzen dira. Yoga zentro ugari daude herrian sakabanatuta, eta abuztuan yoga jaialdia egiten da. Meditatzeko leku aproposa da Çirali. Guk, ordea, historia lezioak hartzen jarraitu behar dugu. Harrizko hondartzan paseatuz eta
Handian, Myrako hilobiak. Zibilizazio liziarren aztarna esanguratsuenak harkaitzean zizelkatutako hilobiak dira eta Myrakoak dira ikusgarrienak. Txikian, Xantoseko hilobia eta teatroa.
10
11
Liziako trekkinga Liziako kostaldeak, natura eta historiaz gain, trekking ibilbide interesgarria ere eskaintzen du. 510 kilometro dira osotara, 25 etapatan banatuta. Kate Clow ingelesak 1999. urtean diseinatu zuen bidea, hainbat xenda eta mendi bide errekuperatu eta elkarri lotuz. “The Sunday Times� egunkariak hamar ibilbide gomendagarrienen zerrendan sartu zuen eta lurralde anglosaxoietatik bisitari asko jasotzen ditu lekuak. Itsasoa eta mendia lotzen ditu bideak, zonalde historikoak eta arkeologikoak, eta herri txikietan familien etxeetan ostatu hartzeko aukera ematen du. Lehengo eta oraingo Turkia ttipi-ttapa ezagutzeko bidea da.
itsasoko brisaz gozatuz, Olymposekin egingo dugu topo. Mendiaren, ibaiaren eta itsasoaren ondoan eraikitako antzinako hiria egoera txarrean badago ere, merezi du bertan ibiltzea. Historia lezioak hartuz goazen heinean, liziar, greziar eta erromatar inperioen izana ulertuz, mitologia ukitua emango diogu hurrengo bisitari eta Quimaera mendira igoko gara. Greziar inperioaren garaian, sakratua izan zen lekua, hainbat istorio mitologikori sorburua emanez. Kontuak kontu, mendiaren berezitasun nagusia etengabe darion sua da; dirudienez, pilatzen duen metano kantitateagatik. Aspaldiko garaietan Jainkoek aukeratutako leku sakratua bisitari ugariren joan-etorria sortzen duen mendi gaina da gaur. Turismo lokala ere erakartzen du, eta ez da harritzekoa iluntze aldean turkiarrak
LIZIAKO KOSTA parrila eta kebab zatiekin mendi aldean ikustea, mendiari zuloetatik darion sua aprobetxatzen baitute barbakoa egiteko. Aita Noelen hezur-haragizko mitoa Liziako zibilizazioaren aztarna berezienak harkaitz gainean eraikitako hilobiak dira, eta ikusgarrienak Mitrakoak dira; hilobi mordoa dago mendian zizelkatua, teatro eraberrituaren inguruan. Zonalde arkeologikoa txikia da, egun Demre hiriko negutegiak bertaraino iristen baitira, baina teatroan eseri eta irudimena libre utziz erromatar garaiko espektakuluak eta antzerki obrak imajinatzea ariketa ederra da. Erromatar inperioaren gainbeherak Bizantziori eman zion segida. Kristautasuna puri-purian egon ze-
neko garai hauetan, Basilikak eraiki ziren inperioan lau haizetara. Demre hiriko Nikolas Donea elizak merezi du bisita; ez bereziki eliza handia edo ikusgarria delako, Nikolasen mitoaren sorburua delako baizik. Elizan Nikolas abadearen gorpua gorde zen, italiarrek XI. mendean hilobia apurtu eta gorpua Barira eraman zuten arte. Nikolas abadea gizon maitatua eta prestigiotsua zen. III. mendean Pataran sortu zen, Demretik gertu. Familia aberatseko semea zen eta bere borondateagatik izan zen ospetsu, bere ondasunak behartsuenen artean banatzen baitzituen. Haur eta arrantzaleen babesle ere izan zen. Gizon horren ospea itsasoaz haratago zabaldu zen, eta munduan ezagunak egin ziren Nikolas abadearen borondatea eta bihotz ona, Aita Noelen mitoa sortuz. Egun ezagutzen dugun
Ezkerretik eskuinera, Kas herriko hondartza eta Simenako nekropolia. Hilerriak nonahi daude Liziako aztarnategietan. Harrizko hilobi hauetan jende garrantzitsua hobiratzen zuten; gaur egun, gehienak zulatuak eta apurtuak daude, altxorren bat aurkitu nahian.
13
Kaputas Turkiako hondartza ospetsuenetarikoa da, baina gutxitan egoten da jendez beterik. Kas eta Kalkan herrien artean dago turkesa koloreko urak dituen txoko xarmangarri hau eta pinu, piku fresko eta jasminen usaina sumatzen da airean.
bizar zuria, beraz, ez zen ipar poloan sortu, Turkian baizik. Mitoa hezur-haragizkoa izan zela jakite soila eliza bisitatzeko aitzakia perfektua da. Nikolas Donearen hilobi apurtua eta hainbat fresko egoera onean daude, Greziako eta Errusiako kristau ortodoxoentzako erromes gunea den basilikan. Kostaldeko errepidea jarraituz, Andriakeko hondar zuriko hondartzaren ondoan bigarren mailako errepidea hartuko dugu, Uçagiz helmuga dugula. Kostaldeko herri arrantzale baten estanpa da Uçagiz. Itsasoko brisa eta herri bateko eguneroko bizitzaren erakusle diren pasarteak kaleetan, arrantzaleak itsasontziak atontzen, emakumeak kalean siropea egiten, eta, kontrapuntuan, turistak. Uçagizeko parkingak autobusez beterik egoten dira egunean zehar, itsasontzietan eguneko txangoak egiten dituen turista andana hurbiltzen baita bertara. Uçagizek, ordea, merezi du gaua bertan igarotzea; ostatu txikiak badira, baita eguneko arrain freskoa eskaintzen duten jatetxeak ere. Gokkaya badiako ur lasaiek historia eta aztarna arkeologiko asko gordetzen dituzte; batzuk lurrean, besteak urpean. II. mendean, lurrikara batek inguruko hiriak suntsitu zituen, eta gaur egun arrastoak ur gardenen azpian ikus daitezke. Simenan geldiunea egingo dugu. Lurrikarak ere izan zuen eragina bertan, nekropoliko hilobi batzuk ur gainean ageri baitira, txalupen gisa. Xendatxo bat jarraituz, gaztelura iritsiko gara, eta ikuspegi ederra jasoko dugu ordainetan: herria eta badia parez pare, eta ekialdean Simenako nekropoliaren aztarnak. Txalupan jarraituko dugu txangoa eta Mediterraneoko ur gardenetan bainatzeko tentazioari ezingo dio inork muzin egin. Kostaldetik urrundu gabe, mendi malkarren eta itsasoaren arteko mugan eraikitako Kas herria izango da gure hurrengo geralekua, parez pare, ia hatzekin ukitzeko moduan, Greziakoa den Kastellorizo irla duela. Kasek egun batzuk geratzera gonbidatzen du; lekua oso lasaia da, gustu guztientzako aukerekin: bisita arkeologikoak, urpekaritza praktikatzeko urak, artisautza erosketak (Turkian hain ezagunak diren Klim al-
fonbrak, adibidez), aukera gastronomikoa edota herriko plazako terrazaren batean eseri eta te bat hartuz bizitza lokalaz gozatzea. Portuaren inguruan eraikitako hirigune zaharra txikia bezain ederra da. Liziar garaiko hilobiek lekukotasun arkeologikoa eta historikoa ematen diote hiriari. Ikusgarriena Erregearen Hilobia deritzana da; bugainbileaz beteriko galtzada baten amaieran dago, alde zaharrean bertan, harrizko zutabe batean eraikitako hilobia. Aro helenistikoko tenplu baten aztarnak eta itsasoari begira dagoen teatroa ere bisitatu beharrekoak dira. Xantos eta Patara izango dira ezagutuko ditugun azken bi liziar hiriak. Zibilizazio honen garaian garrantzi berezia izan zuten tokiak dira, hiriburu izan baitziren. Xantosek historia odoltsua du, K.a. VI. mendean persiarrek eraso egin baitzuten hiria, eta horren aurrean suizidio kolektiboa egin eta hiriari su eman zioten xantostarrek. 80 kidek lortu zuten bizirik geratzea eta inperio persiarraren garaian urte oparoak bizi izan zituen hiriak. Mendi kaxkoan eraikitako herriak defentsarako estrategian akropoli ederra zuen; egun teatroa eta liziar hilobiak daude, idatzi greziar eta liziarrekin. Zonalde arkeologikoaren sarreran, Nereidaren tenpluaren oinarriak daude. Pieza guztiak Charles Fellowsek eraman zituen eta egun British Museum-en daude. Patarako zonalde arkeologikoa handia da; berezitasunik aipagarriena berreraiki duten bouleterium edo parlamentua da, garai hartan lekuak izan zuen garrantzi politikoaren erakusle. Teatroa, agora eta kale nagusiak ere merezi dute bisita. Itsasoaren gertutasunak portu garrantzitsu bihurtu zuen hiria, eta komertzio gune nagusia izan zen. Egun, Patarako hondartza Turkiako hondartzarik luzeenetakoa da, 18 kilometrorekin; zonalde babestua da gainera, Caretta caretta dortokak bertan erruten baitira.
LIZIAKO KOSTA
15
Dulce ibaia Testua eta argazkiak: Xabier Ba単uelos
eta Izabal lakua ANIZTASUNA ETA EDERTASUNA GUATEMALAKO KARIBETAR IBAIETAN
DULCE IBAIA
Itsasotik hain gertu egonik, itsasadarra izan zitekeen, baina Karibeko gatza ez da iristen Dulce ibai laburrera eta El Golfete lakura. Guatemalako lakurik handiena ingurune eder eta baliotsuan dago, San Felipe gazteluaren oinetara, koartzen koloniak eta hainbat eremu babestu dituela. Eremu horietako bat Chocón Machacas biotopoa da, q’eqchi’ maia komunitateen bizitokia eta manatiak ikusteko aukera ematen duen toki gutxietako bat. Dulce ibaiaren bokalean, Livingstonen, garinaguek kolore beltza ematen diote herrialdearen azal kobrekara eta berdeari.
xalupaz iritsi gara Guatemalako karibetar erriberara, Livingstonera, Puerto Barriosetik abiatuta, Honduraseko mugarekin paraleloan. Egia esan, ez dago giro afroko garifunen herrira iristeko beste modurik. Beste garai eta leku batekoa dirudi inguruak. Zein kontinentetan gauden gogoratuko ez bagenu, eta gaztelania entzungo ez bagenu, Afrikako kostaldera iritsi garela pentsatuko genuen. Cervantesen hizkuntza haien kulturako kreolarekin eta Belizeko biztanleen ingelesarekin nahasten da, bai, baina Erdialdeko Amerikan gaude, Dulce ibaiaren ezkerreko ertzean, urak lasaitasunez Hondurasko Golkora isurtzen dituen tokian. Beltz asko ikusiko genituela esana ziguten arren, ez genituen hainbeste espero; maia indigenen kolore gorrixkak topatuko genituela uste genuen. Egon, badaude, baina gutxi. Livingston herriak kode abolizionista bat onartu zuen Louisianako presidente ezezagun baten ohorez du izen hori. Roatanetik etorritako beltz matxinoek jendeztatu zuten herria, britainiarrek Saint Vincent uharteko errebolta zela eta deportatu zituztenean. Nahiz eta kontu horiek XVIII. mendearen azken urteetakoak diren, gauzak ez dira gehiegi aldatu, argindar urria eta turismoarekin lotutako alderdi gutxi batzuk kenduta. Denboraren makinan egun batzuk igaro, eta bagoaz; etorri ginen bezala, txalupaz. Baina, oraingo honetan, ez itsasoz, Amatiqueko badiako ibaian gora baizik.
T
18
Ibaiak 43 km besterik ez ditu, baina, bertan sartuta, sekulako pasaia ageri zaigu, liluragarria. Alde batean, Río Dulce Parke Nazionala daukagu; bestaldean, Chocón Machacas Biotopoa. Babestutako bi zonaldeek El Golfete inguratzen dute, ibaiaren loditze bat dena, 61 km2-koa. Naturaren oparotasunak arnasarik gabe uzten du bidaiaria.
DULCE IBAIA Manatiaren urak eta q’eqchi’ak Hego-mendebalderantz abiatu orduko, aniztasun paregabeko mundu batean murgildu gara. Ibaiak 43 km baino ez ditu, eta ia aitzakia bat dirudi, sifoi bat, Izabal laku handirako, zeina Polochic ibaiak ere elikatzen duen. Nolanahi ere, txikitasun hori mapan soilik gertatzen da; oihalezko olanak dituen txalupetako bat hartzean, Mariscos eta El Estor herrixketarako bidean, berehala ohartu gara toki pribilegiatu batean gaudela. Ipar-mendebaldean Santa Cruz mendiak daude, hego-mendebaldean Las Minas mendiak, eta ekialdean Mico mendiak, San Gil muinoa barne. Horiek inguratzen dituzte ibaia, El Golfete eta Izabal lakua, eta azken horiek berde eta likido eztanda bat osatzen dute, non dena nahasten den: natura oparoa eta kultura indigena zaharrak; garinaguen ibileraren reggae erritmoa eta europarren eta iparamerikarren zorioneko harridura; yate berri-berriak eta eguneko arrantza-harrapakinak daramatzaten egurrezko kaiukoak. Ibaian sartuta, sekulako pasaia ageri zaigu, liluragarria. Itsasoan desagertu aurretik, oroigarri ahaztezin bat utzi nahi duela dirudi. Azken kilometroetan, emari osoa arroila handi batean sartzen da, meandroen ar-
Lakuko eguneroko bizitza xumea eta lasaia da. Ondoko orrialdean, San Felipe de Lara gotorlekua. Espainiako inperioaren garaian lapurretan ibiltzen ziren pirata eta abenturazaleengandik babesteko, 1595ean dorre bat eraiki zuten. Lapurrak ez ziren horrekin kikildu, eta Filipe II.ak gaztelu bihur zezatela agindu zuen. Gero kartzela izan zen, eta, luzaroan utzita egon ondoren, XX. mendean berreraiki egin zuten.
20
tean sugeak bezala bidea eginez; bertan, oihana barreiatu egiten da, 150 metroko kareharrizko hormetatik zintzilik. Hemen, zabalera 200 metrokoa da, baina zeruak lerromakur bat izaten jarraitzen du, zuhaitzen goialdeko hostoek mugatzen baitute, beren adarrak elkarren artean nahasten dituztenean. Gure ezkerrean, nahiz eta izatez eskuinaldea den, Rio Dulce Parke Nazionala daukagu; bestaldean, Chocón Machacas Biotopoa. Babestutako bi zonaldeek El Golfete inguratzen dute, ibaiaren loditze bat dena, 61 km2-koa; bat-batean, basotik irten, eta urdinean murgildu gara, eta ibaiertzak gure ontziaren gilaren parera itzuli dira. Oihanean sartzeko aukeraz baliatuz, iparraldetik jo dugu, mangleen sustraiak zeharkatuz, saraguatoen oihuek eta tukanen hegalek inguratzen gaituztela. Urez estaltzen den lurzorua itxi egiten da, baso tropikal euritsuaren itzal eta argi-ilunen artean. Portugalgo nekostek, kaobek, chicozapoteek, calambucoek eta beste hainbat zuhaitzek egin digute harrera. Horietako batzuk 30 metrotik gorakoak dira. Quirihilloak ere hortxe daude, kakahuete antzerako fruituarekin. Horien artean, erdi ezkutuan, hainbat espezie bizi dira: hartz inurrijalea, tapirra, koatia, tximino armiarma, tepezcuintlea, tigrilloa... Batzuek jaguarra ere ikusi dutela diote, baina ez dago oso garbi. Hango animalien artean ospetsuena Karibeko manatia da; desagertzeko zori-zorian dago espeziea, eta ur horietan du azken babeslekua. Krokodilo muturzorrotza eta ur hezeko marrazoa ere bertan bizi dira. Lur hauek q’eqchi’ etniarenak dira, orain dela ehunka urtetik bertan bizi den maia taldearena; egun, biztanleen % 30 dira. Ak’ Tenamit bisitatu dugu, komunitateak berak kudeatutako proiektua; hezkuntza, garapena, berdintasuna eta bertako hizkuntzaren eta kulturaren babesa sustatzen ditu, ingurumenaren aldetik jasangarriak diren oinarriak erabiliz. Lakua Koartza, ubarroi eta pelikano pilaren artean, Dulce ibaiaren goialdea zeharkatzen dugu, Izabalerako sarrera aurkitzen dugun arte. Ibaiertzak batzen dituen kilometro eta erdiko zubiaren azpitik igaro, eta San Felipe gotorlekua ageri zaigu. Lakuaren ur-masan sartzeak zirrara sortzen du, ozeano batetik bestera igaro izanaren sentipena baitugu. Zopilote errege ikusgarri eta dotore bat igaro da gure gainetik. Errege kondorra ere esaten diote, buruan dituen kolore ikusgarriengatik, tamainaz Andeetako kondorra baino txikiagoa den arren. Han goitik, agian, lakuaren zabalera guztia ikusten da, baina, gu gauden tokitik, ontziaren brankan sortzen diren uhinak laztanduz, ezinezkoa zaigu lakuaren ertzak bistaratzea.
Atsedena hartzeko unea. Dulce ibaiaren bokalean, Livingston herrian dago Guatemalako lakurik handiena bisitatzeko abiapuntua.
San Felipe de Lara gotorlekuak historiaren zidorretan barneratu gaitu. Behin eta berriro itzultzen ditugu begiak, kortsario ingeles batekin topo egitearen beldurrez. Segur aski, egongo da britainiarren bat ababorrean edo istriborrean, baina, orain, laketontzietako patroiak dira, Karibeko kostetan zeharkako bidaietan aintziretako pantalanetan lehorreratzen direnak. Espainiako inperioaren garaian, lapurretan ibiltzen ziren piratak eta abenturazaleak babesik gabeko edozein lurretan sartzen ziren, zer edo zer eskuratzeko. Horixe gertatzen zen lur hauetan XIVI. eta XVII. mendeetan, eta horregatik hasi ziren, 1595ean, gotorlekua eraikitzen. Dorre bat eraiki zuten, baina lapurrak ez ziren horrekin kikildu. Hori ikusita, Felipe II.ak dorrea gaztelu bihur zezatela agindu zuen, eta hala egin zuen Lara magistratuak 1651n. Babes-funtzioa galdu zuenean, kartzela izatera igaro zen, abandonatu zuten arte. Berreraiki egin zuten, hainbat estilo nahastuz, XX. mendearen erdialdean, eta, egun, eleberrietako istorioak imajinatzera gonbidatzen gaitu, bere zulo, harri zimur eta harresi sendoekin; irudi ederra osatzen dute elkarrekin jarrita. Haratago, lakua bukatzen den tokian, edo, hobeto esanik, hasten den tokian, Bocas del Polochic Bizitza Basatiaren babes-eremua zabaltzen da. Santa Cruz Mendietako Babes Bereziko Eremuak inguratzen du iparraldean, eta Minas del sur Mendien Biosferaren Erreserbak hegoaldean. Berriro ere, natura da protagonista. Baso subtropikalak eta 300 espezie baino gehiago daude: hegaztiak, dortokak, arrain ugariak eta ugaztunak. Selempin Biologia Zentroak behatzen eta zaintzen du hori guztia. Baina gizakiaren presentzia ez da ahaztu behar, 200.000 pertsona baino gehiago bizi baitira, balio naturalekin oreka delikatuan. Iragana iluntzen zuten nikel-meatzeak berriro ireki dituzte aurten, minerala beste 30 urtez erauzteko. Ez dago ziurtatzerik zentzutasunez jokatuko dutela eta erauzketa- eta trataera-lanak ardura handiz egingo dituztela, baina ez gara hori aldarrikatzeaz nekatuko, multinazionalen diru-goseak ez dezan horrenbeste edertasun, itxaropen eta bizi suntsitu.
DULCE IBAIA
23
Testua eta argazkiak: Aitor Agirrezabal
Edinburgo MILA AURPEGI EZKUTU
EDINBURGO
Orainalditik Erdi Arora salto egin nahi duten milioika bisitari hartzen ditu Edinburgok urtean zehar. Historia luzeko paretek egunerokotasunak dakarren zaratatik aldentzeko eta urruti geratzen zaizkigun garaietara bidaia egiteko parada ematen dute. Begiak ongi ireki, ikasi, hausnartu eta gozatu.
atzuek iparraldeko Atenas deitzen dute. Eskoziako ekialdeko kostan jesarria, bere Old Town edo Hiri Zaharrak Greziako hiriburuko Akropolia dakar gogora. Hasieran Din Eidyn izenaz ezagutzen zena VII. mendean pasatu zen gaur egungo Edinburgo izatera, Northumbriako Edwin erregeak konkistatu eta bere izena eman ostean. Mendeetan haziz joan ostean, 1707. urtean Eskoziak eta Ingalaterrak sinatutako Batasun Aktaren ondorioz, hiriak pisua galdu zuen, eta mendearen amaieran kulturaren bidez berpizten hasi zen. Kale hauetan jaio ziren Robert Burns olerkaria, David Hume filosofoa eta Walter Scott eleberrigilea. Argien hiria ere deitu zuten, denbora batez. Gaur egun, oraindik ere, bertako eskaintza literario eta artistikoa dira erakargarri na-
B
gusietako batzuk. Horren adibide dira bi unibertsitateak, antzokiak, liburutegi zabalak eta, batez ere, abuztuan zehar bertako kaleak janzten dituen Edinburgoko festibal internazionala. Jatorritik, hirian gazteluak agintzen du. Gotorlekuak, 135 metroko arroka bolkaniko baten gainetik, eskoziar hiriburuko bazter guztiak ditu ikusgai. XI. mendean, Malcolm III.a erregeak eta bere emazte Margaretek gortearen egoitza bilakatu zuten. Eskuz esku ibili zen, Robert Bruce-k XIV. mendearen hasieran txikitzea erabaki zuen arte, ingelesen gutizia desegiteko asmoz. Hala ere, mendearen bigarren zatian, David III.a errege eskoziarrak berregin egin zuen, eta aro lasaiago bati ekin zioten. Ezinezkoa dirudien arren, ehun alditik gora hartu dute gotorleku hau.
Gaztelutik irtenda, zabalgune handi bat dago, non festibalean Tatoo desfile militar ikusgarria ospatzen duten, hamar bat banda militarrek euren gaita eta danborrak astinduta burutzen dutena. Antzinako armadek guda aurretik egiten zuten erritual bera egiten dute eta festibaleko ekimen jarraituenetako bat izatera heldu da. Arrokaren itzaletan, Grassmarket dago. Hiriaren hastapenetan, belar merkatuaren inguruan antolatzen zen bizitza. Ondoren, XVIII. mendean, garai ilunagoak bizi izan zituen, erlijio gudak gerra zibil izatera igarotzean Karlos I.ak fede presbiterianoa onartzen ez zutenak bertan exekutatzeko agindua eman baitzuen. 1827an, 18 pertsona erail zituzten, euren gorpuak zientziari saltzeko. Orain, argia be-
Lorategi eta parkez beteriko hiria da Edinburgo. Princes Street-eko parkeak urte guztian eskaintzen du animazioa. Ondoan, Saint Giles katedral gotikoa eta whiskia saltzen den denda bat.
27
rreskuratuta, pub eskoziarrez beteriko gunea da, non edozein egunetako edozein ordutan garagardo pinta edo whiski trago batez gozatzen duen jenderik ez den falta. Dr. Jekyll eta Mr. Hyde Gazteluaren ataritik bertatik, hiriaren arteria den Royal Mile hasten da. Kale horretan, museo batean bezala, oroigarri dendak historiaz blaitutako eraikinekin uztartzen dira. Jendez gainezka dagoen kaletik, patio lasaietara daramaten irteerarik gabeko kalezuloek, bi mundu desberdin bereizten dituzte pauso gutxi batzuetan. Kale horrek beste garai batera eramaten zaitu. David Hume filosofoaren etxea bisitatu ondoren, kalezuloetan barrena galduta, Macmorran’s House topa dezakezu, non Dr. Jekyll eta Mr. Hyde inspiratu zuen Brodieren oroimena bizi-bizirik dagoen. Beherako bidea jarraituta, eskuineko aldean, kobrezko marka bat dago, non 1864ra arte exekuzio publikoak egiten ziren. Bertan dago Saint Giles katedral gotikoa ere. Kaleak ez du etenik, eta, metro gutxi batzuk beherago, Tron Kirk eliza dago. Bertatik, turistek
EDINBURGO Edinburgoko txokorik ederrenak zeharkatzen dituzten doako bisita gidatuak egin ditzakete. Karrika luzearen amaierak Holyrood-ekin egiten du topo. Gaur egun, eta aurten hain garrantzitsua suertatuko den Parlamentuaz gain, Erreginaren udako jauregiak, abadiak eta parkeak itxiera paregabea eskaintzen diote Royal Mile-ko aldapari. Jauregian Maria Estuardo bizi izan zen, eta orain Erresuma Batuko koroarena da. Sarrerako ateak, eskoziar erregeen armarriekin batera, hala dio: ÂŤInork ez nau dohainik zauritukoÂť. Jauregia eder mantentzen da, baina ezin da gauza bera esan Erdi Aroko erregeak ezkontzen zituen abadiaz. Elizaren aurriak bakarrik mantentzen dira. Holyrood-en atzeko aldean, bestetik, belardi zabalak luzatzen dira, non eguzkia ateratzen den bakoitzean familiak edo lagun-taldeak elkartzen diren barbakoa, garagardo eta musika-tresnen inguruan. Hiriaren birika Urteko hamabi hilabeteak jendez gainezka dituen hiri batean, guztiz beharrezkoa da denborak aurrera egiten ez duela dirudien txoko hori. Holyrood parketik ber-
tatik hasten da Arthur Seat tontorra. Sumendia zenak orain kolore berdea ematen dio hiriari. Zelten mendi magikoa deritzonak bat-bateko sentsazio aldaketa ematen du. Hiriaren erditik, konturatu gabe, naturaren bihotzean sartzen zara. Tontorretik Edinburgoko area metropolitar guztiaz eta itsasoaz goza daiteke, eta, egun argietan, Highlandsetako kontrahormez ere bai. Korrikalari, mendizale eta eskalatzaileek hortxe topatzen dute bere esparrua. Hiriaren birika izanik, jende ugari ibiltzen da bertan, aire garbiaren bila. Arthur Seatek irudi bikainak eskaintzen dituen bezala, Calton Hill-ek ere horretarako parada ematen du. Hiriaren muinoetako bat da eta, Erromak bezala, zazpi dituela aldarrikatzen du. Hiriaren bista ikusgarria da; are gehiago gauak bertako kaleak argitzen dituenean. Muinoan, Nelsonen monumentua dago, 1816an Trafalgarreko gudan garaile suertatu zen almirantearen omenez. Bertako beste eraikin historikoa, aldiz, amaitu gabe dago; 1822. urtean Napoleonen gudetan zendutako eskoziarrak ohoratzeko panteoia egiteko lanak baliabide faltagatik eten zituzten, eta ez dute amaitzeko ahaleginik egin.
135 metroko arroka bolkaniko baten gainean eraiki zuten gaztelua XI. mendean. Mendi hau, jatorriz sumendi bat, zelten mendi magikoa zen. Urte osoan dago bisitariei zabalik.
29
Eskoziako hiriburuaren irudi ikusgarria. Arthur’s Seat tontorraren gainean gaztelua dago, hiriko biztanleen bizitza zelatatuko balu bezala.
Hiri berria XVIII. mendearen amaieran, hiri zikina zen Edinburgo, eta fama txarrekoa. Hori aldatzeko asmotan, orduko alkateak goitik behera berritu zuen hiriaren iparraldea, eta New Town izenez ezagutzen dena sortu zuen. Edinburgo, 1840. urterako, kale zabal simetrikoz eta zonalde berdez jositako hiri bilakatu zen. Hiri berria eta zaharra Princess Street-eko belardiek bereizten dituzte. Gazteluaren magalean dagoen parke zabal horrek urte guztian zehar eskaintzen du animazioa. Edinburgok duen kalerik jendetsuenetako bat da. New Town albo batera utzita, Dean Village-ko kaleetan, mendeetan atzera bidaiatuko duzu berriz ere. Luxua eta harbideak ezin hobeki uztartzen ditu mendebaldeko zonalde honek. Iraganeko herri izaera mantentzen duen arren, Edinburgok aspaldi barneratu zuen. Water of Leith errekak zeharkatzen du, hiriko burrunbatik aldentzen zaituen paseoak Leith-eko porturaino eramaten zaituen bitartean. Mito ugari dituen hiria da Edwin erregeak sortu zuena. Baina historia erreala da. Eta, historiaren parte bat, oso iluna. Edinburgoko sotoetan beste hiri bat dago. Gaur egungo hiriaren azpian, beste herri bat dago. Erdi Aroan, biztanleen hazkundeak arazo bat ekarri zuen. Harresien barruan ezin zenez etxebizitza gehiagorik egin, lur azpian beste hiri bat sortzea erabaki zuten; bertan, noski, klase baxuko biztanleria pilatu zen. Argirik eza, hezetasuna eta goian bizi zirenek botatzen zuten zabor guztia behera zihoala kontuan hartuta, ulertzekoa da azpialde horretan gaixotasunak hedatzea. Izurri ezagunenetako bat 1645. urtean gertatutakoa da; goiko biztanleek itxi egin zituzten beheko hiriko irteerak, izurritea heda ez zedin. Sotoak gorpuz josi ziren. Historia horren toki famatuenetako bat St Mary Close da. Denbora bat pasata ateak ireki eta garbitu ostean, zendutakoen ahotsak entzuten zirela zabaldu zen. Mitoak bizirik darrai, eta istorio horren inguruan ibilbide turistikoak antolatzen dituzte egunero. Noizean behin bakarrik bisita daitekeen irla Eskoziako hiriburuaren inguruek ere hainbat ibilaldi egiteko aukera ematen dute, egunerokotasunetik urruntzeko eta naturara gerturatutzeko. Fortheko fiordoan, Edinburgotik atera gabe, marea irla bat da; hau da, itsasbeheran, oinez igaro daiteke bertara, eta itsasgoran ohiko irla baten itxura du. Bidexkaren alde batean, II. Mundu Gerran alemaniar itsaspeko torpedoak saihesteko zutabeak daude. Edinburgoren motor ekonomikoa turismoa da eta horren inguruan mugitzen da hiria. Historian zehar bidaia daiteke, kultura eskaintza oparoaz gozatuz eta gaur egungo egoera soziopolitikoa ezagutu eta ulertzeko lehen pausoak emanez.
EDINBURGO 31
Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea
Maldivak
TURISTA GEHIENEK IKUSTEN EZ DUTENA
MALDIVAK
Maldivak askotan ageri dira atoloi ederrak, harea zuriko hondartzak eta ur gardenak erakusten dituzten postaletan, baina bisitariak gutxitan izaten du maldivarren berri. Hotel gehienak inor bizi ez den uharteetan daude, eta turistek horietan ematen dute oporraldia. Azken urteotan, baina, gero eta herrixka gehiago hasi dira hotel txikiak eta ostatuak irekitzen, guztiz bestelako esperientzia bat izateko.
hunka uharte txiki eta atoloik osatzen dituzte Maldivak, Ekuatoreko marratik iparraldera, Kantzerko tropikoak gozatutako klimarekin. Airez hurbildu ahala, laster ageri dira lur zati ùimiùoak ozeanoaren erdian; mapan begiratuta, Indiari darizkion tantatxoak irudika litezke. Hain txikiak, eze aireportu nagusia ere ez dagoen Male hiriburuan, aldameneko Hulhule uhartean baizik. Handik, dhoni izeneko txalupak abiatzen dira hirira, etengabe. Minutu gutxi batzuetako txangoa da Maleko moilara joateko egin beharrekoa. Maafushiko ostatuarekin adostu bezala, mutil bat daukagu zain aireportuan, Abdallah, prozesu guztia garaiz eta artez egiteko. Paradisuan ezarritako hormigoizko gaztelu erraldoi baten itxura dauka itsasotik begiratuta, baina ezin uka funtzionala ere badela: hainbeste atoloiren erdian, estatu bateko hiriburuaren lanak egiten dituen txoko bat hautatu eta hura –baina hura baino ez– porlanez hondatu, beharrezko ministerio eta gainontzeko erakundeak hartzeko.
E
Hiriburu surrealistena Iparraldeko moilatik –aireportuko ontziak hortik abiatzen baitira– uhartearen beste muturrera naroa Abdallahk, Male hegoaldeko Kaafu atoloiko uharteetarantz abiatzen diren ontzien abialekura. Hiri bizi bat zeharkatu dugu motorrez: asfaltoak hareari lekua janda, motorrak, autoak, bizikletak zein kamioi bakanen bat dabiltza. Kale eta auzoek bertako alderdi politikoen koloreak dituzte: horiak, gorriak, arrosak... Zaila dirudi horrelako geografia batean gatazka politiko gogorrak egotea, baina halaxe izan da azken urteetan: gobernu autoritarioak, preso politikoak eta, irekieraprozesuetan, istilu ugari kalean. Iazko hauteskundeprozesuaren ondoren, egoerak baretzera egin du. Bi kilometro karratu baino gutxiagoan, 80.000 lagun pilatzen dira, eta harearik eta kokondorik gabeko Maldivetako txoko bakarra izango da, segur aski. Male mendebaldean hondartza artifizial bat dago, egokia bertan egun batzuetarako geldituz gero; osterantzean,
nekez galduko zenuke astirik hor, atoloietako hareatzetako aukera izanda. Baina Malek badaki herrialdeko hiriburu dela, eta leku garrantzitsuaren itxura dauka. Bizia da; ontzitik jaisteaz bat, azokako eta saltokietako giroak harrapatzen zaitu. Fruta eta ortuariena oso atsegina da; bisitari gehien erakartzen duena, berriz, arrain-merkatua da. Gizon askok daramate oraindik gona tradizionala. Enkantean dauden arrainen artean, hegaluze ikusgarriak eta marrazoren bat ageri dira tarteka. Eta edonon daude bestelako azokak, Indiako Ozeanoak eta espezieek bat egiten duten txoko honetan. Hogei bat meskita daude Malen; Ostiraleko Meskita Handia zabalik dago turistentzat, eta zentro islamikoa dauka. 1153an bihurtu ziren maldivarrak musulman, eta gerora portugesen, nederlandarren eta britainiarren menpe egon badira ere, islamaren jarraitzaile sutsuak dira. Museo nazionala toki paregabea da eguerdiko berotik babesteko eta Maldivetako bisita hasteko.
Uhartez uharte mugitzeko erabiltzen den ferry koloretsua. Hotel handi edo resortak inor bizi ez den uharteetan daude, baina beste mota bateko turismoa ere egin daiteke maldivarren etxeetan ostatu hartuz gero. Guztiz bestelako esperientzia da.
35
MALDIVAK Sultanaren parkearen alde batean dago. Beste muturrean, iparreko moilarantz, ospe ezin txarragoko Segurtasun Nazionaleko eraikina dago. Estatu-kolpeen, atxilotzeen eta torturaren gune garrantzitsuena izan da. Eraikinaren atzean, baina, Maleko gune zaharrenetakoa dago, eraikin handien altzoan: Majlis edo parlamentuarekin batera, Ostiraleko Meskita Handia (Hukuruu Miskii) dago, eta XX. mendearen hasierako Muleeage jauregi ederraren aldamenean, kolore urdin eta zuriko atarien atzean, Medhy Ziyaarath dago, Malera islama ekarri zuen Abu Barakaath-en hilobia. Beste hilobi ezagun batean ere gelditu gara uhartearen hegoalderanzko bidean, maldivarrek bereziki gurtzen duten batean: Mohamed Thakurufaanu heroi nazionalarena da, XVI. mendean portugesen aurkako matxinadaren buru izandakoarena. Muhammad Bin Abdullah sultanaren meskita ikusgarriaren ondoan, hegoaldeko moila dago, eta bertatik Male ondoko Vilingili uhartera doazen ferryak irteten dira. Leku horretatik abiatzen dira Kaafu atoloira doazen ontziak ere. Oraindik ordubete falta denez, gosari modukoa egin dugu aldameneko kafetegi irekian, dozenaka maldivarrek legez, motor zaratatsuak atarian aparkatuta. Berehala konturatu gara Indiaren hurbi-
laz: arraina freskoa eta goxoa da, eta saltsek itxura bikaina daukate, baina minak dira, gero. Curry leunenak ere bero-bero uzten digu ahoa. Maafushiko patxada Ordu eta erdiko itsasaldi ederra dago Maleko moilatik Maafushi uhartera ‒ordu erdikoa, hoteleko txalupa pribatua kontratatuz gero, aireportuan jasotzeko, baina ez da batere merkea‒. Anantara, Bodu Huraa eta Naladhu luxuzko resort hotelak begiztatzen ditugu bidean. Izurderen bati edo besteri ere antzeman dakioke begirada zorroztuta, eta sarri askotan ontziaren brankatik jauzika olgetan ere ibiltzen dira. Leku berezia da Maafushi. Herri handi bat uharte txiki batean, hamar minutuan oinez alderik alde gurutza daitekeen irlan. 2010ean onartu zuen Maldivetako Gobernuak herritarrei ostatuak irekitzea ahalbidetzen zien legea, eta Maafushi izan zen horretan lehena. Azken hiruzpalau urteetan, dozena bat ostatu, aterpe eta hotel txiki ireki dituzte; txukunak oro har, xumeak gehienak, gutiziaren bat edo beste daukatenak. Baina luxurik gabe, hotel handietan nekez ezagutu litekeen gisan, maldivar herri txiki batean egoteko aukera ematen dute.
1153an bihurtu ziren maldivarrak musulman, eta gerora portugesen, nederlandarren eta britainiarren menpe egon badira ere, islamaren jarraitzaile sutsuak dira. Beheko irudiotan, Maleko azoka eta kale zaratatsuak eta itsas kirolak Maafushi-n, hiriburutik hegoaldera dagoen Kaafu atoloian dagoen uharteetako batean.
Hain denbora gutxian, eta turismoak eragina badu ere, herrixka txiki eta lasaia da oraindik. Herritar gehienak arrantzatik bizi dira, astiro-astiro bisitarien sosak garrantzia hartzen ari badira ere. Oraindik, nolabait, Indiako Itsasoko nazio berezi honetako bizimodu lasaiaz gozatzeko aukera ematen du Maafushik. Badira denda txiki eta souvenir batzuk, baina prezio merke eta finkoak dituzte, eztabaidarako tarterik gabe. Txangoak uharteetara Motor batzuk, kamioi txiki bat eta bizikletak: horiek ibilgailu nagusiak, oinez ere minutu gutxi batzuk eskatzen dituen uhartean. Gizon zein emakume, zapidunak eta batere gabeak. Herri lasai honek patxadarako gonbita egiten du. Arrezifea oso hurbil dago
DATU PRAKTIKOAK Euskal Herritik Maldivetara joateko: Turkish Airlines-ek eskala bakarra egiten du, eta Air France edo Lufthansa-rekin posible denean, Dubai, Abu Dhabi edo Dohan egin ohi dute eskala. Askotan merkeagoa da hegaldiak herrialde horietako konpainiekin Madrildik hartzea. Maafushi: Male hiriburutik hegoaldera dagoen Kaafu atoloian dagoen uharteetako bat da. Azken lau urteotan, kanpoko turismoari ireki dizkiote ateak, eta hainbat ostatu txiki sortu dira. Bi aukera daude Maafushira iristeko: Uhartez uharteko ferrya hartzea Maletik, egunero, ostiraletan izan ezik, merkea baina motela edo zuzenean hotelarekin hitzordua jarri eta txalupa aireportura etortzea, 180-200 dolarren truke. Male inguruko resortetara ere irits daiteke txalupaz, baina Maldivetako gainontzekoetan ostatu hartuz gero, barne-hegaldia behar da. Ohiturak: Islamak eragin handia dauka Maldivetan. Bainujantzia hondartzan baino ez dute erabiltzen turistek, eta bertako emakumeak oso estalita joan ohi dira ez da beti horrela izan; 70eko hamarkadako postaletan, oso irudi ezberdina ikus daiteke. Biztanlerik gabeko uharteetara txangoak egiteko ez da janzkera-arazorik egoten.
38
Ehunka uharte txiki eta atoloik osatzen dituzte Maldivak.
iparraldeko harea finetatik. Erdialdean, arrastiko orduetan eguraldiak freskatzera jotzen duenean, baloiarekin olgetan dabiltza herritarrak: neskak alde batetik, zapi eta guzti, eta mutilak bestetik, nor bere zelaian. Harea zuriko eta turkesa koloreko ur horietan murgiltzeak ez du zertan bertako biztanleetatik urruntzea ekarri behar. Areago, luxuzko jatetxe edo hondartza pribatuetara joan gura izatera, uhartetik bertatik txangoak antolatzen dituzte, inguruko resortetara egunpasa joateko. Hau da, hotel aberatsean ostatu hartu eta egun batez ÂŤgiza zooaÂť egin ordez, aurkako aukera eskaintzen dute maafushitarrek: euren artean ostatu hartu, oporraldia bertan eman, eta, gutiziarik izanez gero, egun-pasa hotel aberatsera joan. Arrantza, beste uharte batzuk bisitatzea, urpekaritza... Inguruko irlak
ezagutzeko aukera zabala dago herrixkatik abiatuta. Resorten aldean, hondartzak berdintsu dira eder. Hotelak xumeak baina berri-berriak dira Maafushin; euren lehia txikian, denek ere wifia eta bestelako zerbitzuak eskaintzen dituzte, eta herritarren abegikortasunaz gozatzeko aukera paregabea ematen dute. Lotsati tarteka, jakin-minez beti, eta laguntzeko prest hesi kulturalak gainditutakoan ‒ez baita erraza atzerritarrengana berriki iritsi diren lekuan lehen harremana ezartzea‒, ohiko tropikoa ahaztu barik, askoz esperientzia aberasgarriagoa ematen digu uharte txiki honek.
MALDIVAK
Testua eta argazkiak: Oriol Clavera
Garrotxa
SUMENDI-LURRAK KATALUNIAREN BIHOTZEAN
GARROTXA
Herrialde Katalanen iparmendebaldean dago Garrotxa eskualdea. Nagusiki landatarra izaki, paisaiak dira aberastasun behinena. Hango bazterrak ezagutuko ditugu, asko eta asko Garrotxako Sumendi-eremuaren Natura-parkean daudenak. Hori du erakargarri handiena, ez bakarra, ordea. stelehenero legez, eskualdeko hiriburu Oloteko Passeig d’en Blai hara-hona dabilen jendez lepo dago; saskiak, barazkiak, herritarrak zer moduz asteburuan? elkarri galdezka, Sport tabernako kafezaleak, postuetako salgaien onurez ari diren saltzaileak... Goiz-goizetik aurkituko ditugu bertan paratuta. Bertako eta inguruko eskualdeetako frutak eta barazkiak, arrautzak, okela eta arrainak, eta, jakina, arropa-saltokiak, erosleak noiz etorriko. Azoka, merkatu peto-petoa. Elkartzeko, traturako eta, nola ez, paseatzeko lekua da, eskualde osoan eta ingurukoetan ezaguna, Katalunia iparraldeko Vallespirekoa bezala (ikus 49. 7H). Eguerdira arte iraun ohi du jendearen hara-honakoak, eta erraz igartzen da goiz ederra atera den edota euria, behelainoa edo neguko hotza dagoen, saskia betetzea beste helbururik ez baita izaten orduan. Saskia bete, eta etxera itzultzea, etxeko goxora. Gu, ordea, egun batzuetarako besterik ez gara etorri, eta, kafesnekikara bero bat beti den arren gozagarri, bideari ekingo diogu, harrituko gaituzten paisaiak ezagutzera.
A
Sumendiak Ekialderantz hartuko dugu, errepide sigi-sagatsu batean barrena. Bederatzi kilometroren buruan, muino baten gailurrean kokatutako Santa Pau Erdi Aroko herri txikira iritsiko gara. Herrialdeko ondoen kontserbatutako Erdi Aroko plaza duela, Baroniarren gazteluaren oinetan dagoela eta XIII. mendeko dokumentuetan jada ageri dela, herri txiki hau ospetsua da bertako fesols-engatik (indabak), eta, egia esatera, Erdi Aroko historia-zaleak baino gehiago gastronomia-zaleak erakartzen ditu. Bata zein bestea aitzakia onak dira herria ezagutzeko. Goizeko lehen orduan paseatuz gero, eguna zabaltzen ari dela, eguzkia Ser ibaiaren haranetik patxadaz irteten eta gazteluaren ekialdeko fatxada argitzen ikustea jasoko dugu opari. Goizeko lanbroa ikusiko dugu jostari, lehen-argi izpiak bahetu, eta erliebe eta testura bereziak sortuz, eguzkia gailendu ahala desagertzen direnak.
Garrotxa eskualdean dagoen sumendi-eremuaren Natura-parkeko ikuspegi panoramikoa. Eskualdeko biztanleen borrokari esker, 1982an babesa jaso zuen. Aurreko orrialdean, Castellfollit de La Roca herria.
43
LANDMANNALAUGAR
Castellfollit de La Roca-ko kale estu bat. Behean, Sant Privat d’en Bas herrixkako bi irudi; Herminia Lopez Codina atsegina, plazan duen dendan, non etxeko lantegian egindako hestekiak saltzen dituzten, eta etxe bateko eguzki-erloju zahar bat. Herria lautada baten txoko batean biltzen da, Salt Sellent-en oinetan. Ondoko orrialdean, Croscat-eko sumendia. Estronboliar motakoa da eta, 160 metrorekin, Iberiar penintsulako garaiena da.
GARROTXA
Olotera egingo dugu atzera, eta bide erdia egin dugunean, natura-parkeko bi aparkalekuetako batean geratu, eta oinetako egokiak janzteko parada izango dugu. Izan ere, eskualdeko ia hogeita hamar sumendietako bi dauzkagu aukeran, baina kontrako norabidean. Batetik Croscat sumendirako bidea dago. Zailtasunik batere gabeko ibilaldia da sumendira artekoa; bideak larreak eta mendi-magaleko artadia zeharkatzen du eta, bat-batean, basotik irteten da. Beherantz egingo dugu orduan, pendiza leunean. Eta Martekoa dirudien paisaia ikusgarrira iritsiko gara. Gorrixka, beltza eta sufre kolorekoa da lurra, forma bihurgunetsukoa eta, tarteka, harritzar soilduak daudena. Horren aldean, landareen berdea, bat han, bestea hemen; sinesgaitza dirudi toki hartan haztea. Eta halako batean, burua goratu, eta txokolatezko tarta baten barnean gaudela irudituko zaigu, norbaitek zati bat jan dion tartaren barnean, hain zuzen ere. Hantxe, Croscat sumendian bertan sortu zen egun Garrotxako Sumendi-eremuaren Natura-parkea dena. Meatze-erauzketek eragindako triskantza ikusita; alegia, sumendia jaten ari zirela, eskualdeko biztanleak mobilizatu egin ziren 1975ean, lan horiek geraraztea lortu, eta eremua babestea sustatu zuten. Hala, 1982an,
Croscat bera ez ezik, sumendi-eremu osoa eremu babestu bihurtu zen. Arrakasta hura eskualdeko aberastasun-iturri nagusienetako bat bihurtu da urteekin; milaka bisitari datoz urtero-urtero Parkera. Gainera, gauzak zer diren, falta duen zatia da Croscaten erakargarri nagusia, horri esker agerian baitaude stronboliar motako sumendiaren barrenak. Izan, Iberiar penintsulako kono garaiena da, 160 metroko garaiera duenez. Bestetik, aparkalekuko bidegurutzean hegoaldera eginda, gora-behera gehiagoko ibilaldian, Santa Margarida sumendi freatomagnetikora igoko gara. Magalaren gora egin, eta behera hasiko gara, leherketa batek eratutako kraterraren barnealdera. Krater-hormak basoa dira erabat. Arteak daude eguzkialdean, hostoerorkorrak, berriz, ainubean. Behealdean, erdian bertan, konpasarekin markatuta legez, sumendiari izena ematen dion baseliza erromanikoa dago. Fageda Ez da inguru hartako bakarra, bai ordea bisitatuena. Fageda d’en Jordà (Jordanen pagadia) natura-parkeko 28 naturaren erreserbatako bat da. Egundoko pagadia da, berezia oso, Croscaten laba-koladan hazi denez. 45
Paraje laua da, apenas dagoen maldarik, eta 550 metroko garaierara baino ez dago. Lurrazalean ageri dira sustraiak, sugeak diruditela, baina, udazkenean, orbelak estaltzen ditu. Horien artean, harri kozkor beltzak ikusiko ditugu, sumendiaren behinolako erupzioen seinale. Oso komenigarria da asteburuan ez joatea, bakartasunaz eta basoko bakeaz eta soinuez gozatu nahi bada. Bestela, hogeitaka autobus topatuko ditugu, batez ere udazkenean, basoa gorri, hori eta okre kolorez edertuta dagoela, eta goiz ederra izan zitekeena, Bartzelonako Rambla gogaikarrietako ezin ibilia bihurtuko da. Vall d’en Bas Fageda atzean utzi eta “beherantz” abiatuko gara Vall d’en Basera iristeko. Haran zabal hori, labore-eremu handikoa, Oloten iparraldean dagoen Sant Joan les Fontsetik Sant Feliu de Pallerolsera eta Puigsacalm mendira (1.513 m) hedatzen da. Udalerria sakabanatutako herrigune askoz osatuta dago; masia (baserri) solteak han hemenka, labore-lurrez inguratuta. Esaterako, Mallol herria, muino baten tontorrean kokatua. Bertan sortu zen Francesc Verntallat, revolta des remences (erredentzio-iraultza) deituaren liderra; XV. mendean, nekazariak jauntxoen boterearen eta gehiegikerien aurka matxinatu ziren, Europako lehen nekazari-sindikatua sortuz Garrotxan. Mallol agurtu, mendi aldera jo, eta Sant Privat d’en Bas herrixkara iritsiko gara. Ezer gertatzen ez den lekua dirudi. Erre-
Fageda d’en Jordà-ren berezitasuna basoa hazten den eremu lauan datza. Altitude baxuan dago (550 metro eskas) eta Croscat sumendiaren labaren gainean sortua da. Eskuineko argazkian, Santa Pau-ko Vall del Ser herriaren inguruak, egunsentian. Erdi Aroko herri honek Kataluniako arkupedun plazarik ederrenetarikoa du.
pide estuaren buruan, zubibegi bat zeharkatuta, hantxe dago herria, eliza gailentzen den plazan bere baitara bildua dirudiena. Plazako beste etxe nagusia hestekien lantegia da, denda ere badena. Zer nahi dugun galdetuko digu Herminiak. Emakume lasai eta atsegina da, eta azalduko digunez, garai batean, herriak biztanle gehiago zituenean, lantegi-denda taberna ere bazen. Herri guztiek merezi dute bisitaldia, denek dute zer ikusia, baina guztietan sumatzen da eskualde berezian daudena, paisaiari eta, ziur aski, bertakoen nortasunari antzemango diogunez. Sant Feliu de Pallerols,
Sant Esteve d’en Bas, Hostalets, Riudaura, eta enparauak, Kataluniako beste eskualde batzuetan bezala, frackingaren aurka ari dira borrokan, paisaia eta etorkizuna babestearren. Garrotxan bada bazter zoragarri gehiago, Vall de Bianya, kasu, patxada gozamen hutsa den landetxeak daudena. Beste baterako utziko dugu Alta Garrotxa. Berez, etimologikoki, hegoaldeko Garrotxaren, Ripollèsen, Alt Empordàren eta Vallespiren arteko inguru hura da egiazko Garrotxa. «Terra aspra i de mala petja» (lur latz eta ibili zailekoa) esan nahi du izenak; halakoa da
inguru karetsu eta malkartsu hura. Haran sakonak, amildegiak, harkaitzak, artadiak eta hariztiak. Eta horren guztiaren erdian, Beget herrixka. Baina ez gara hara hurbilduko. Atarian geratuko gara, Castelfollit de la Roca herrian, arroka bolkanikoz eraikitako etxe eta kale artean. Paraje aparta da azken agurra emateko; arroka basaltikoko amildegi baten ertzean dago kokatua, orekari eusten, bertigoa eramateko gai garen desafioan, Fluvià ibaia hondoan dagoela.
GARROTXA
Greziako termak Testua eta argazkiak: SOPHIE MAKRIS
ITSASOA, EGUZKIA ETA UR BEROAK
GREZIAKO TERMAK
Heraklesek han berreskuratu zituen indarrak hamabi lanak burutu ondoren, eta Hipokratesek bere onurak goratu zituen. Gaur egun Grezian dauden ur berotako iturrien zaleek Evangelos eta Stelios izen xumeak dituzte, eta uste osoa dute garbiketa erregularren bertuteez. Antzinateko grekoek termen mesedeez gozatzen zuten bezalaxe, oraingoek baliabide modura erabiltzen dituzte, bai osasunerako, bai turismoa bultzatzeko. Historiaz bustitako lekuak dira, gainera.
E
vangelos Kiriazis ez da medikutara joan azken urteotan. Bular zabala eta beltzaran kolorea duen hirurogei urtetik gorako gizon honek bere errezeta propioa du; «gorputza desintoxikatzeko, odol-presioa doitzeko, odol-hodiak zabaltzeko, muskuluak lasaitzeko, birikak irekitzeko, hezurrak indartzeko eta nerbio-sistema lasaitzeko» balio diona. Are gehiago, «hortzak zuritzen ditu». Evangelosen edabe magikoa mendi batetik azaleratzen da Greziako erdigunean, Termopilak hiritik oso hurbil, eta haitzetatik jaisten da itsasorako bidean. Sudurrean azkura eta inguruetan lurrun-hodeiak eragiten dituen sufrearen usaina uzten dute urek. 30 eta 40 gradu arteko ur bero hauetan, Evangelosek «urtean ordu eta erdiko 300 bainu» agindu dizkio bere buruari. Baina ez dago bakarrik. Ondoan du Stelios Ioannidou, 71 urteko kidea, ur hauen zaletua azken hogeita hamar urtetan; Paraskevi, bere erreumatismoa sendatzera datorrena; oporretan dagoen bikote gazte bat eta Alfred Weigel, Alemaniako hegoaldeko erretiratua –hau da, Europako termalismoaren ingururik ospetsuenetik etorria– eta Termopilen jarraitzaile sutsua. «Iturriak nire belauna eta sorbaldako minak sendatu dizkit. Hemen, Alemanian baino naturalagoa ateratzen da».
Greziak duela milaka urte asmatu zuen hidroterapia. Jarduera tektoniko eta bolkanikoaren eraginez, ur beroen 700 iturri sendagarri inguru daude lurralde hauetan, eta horietatik ehunen bat dira bisitagarriak. Irudiotan, Termopilak herriaren ondoan daudenak.
50
Historiaz betetako toki galdua Lekura iristeko, hutsik dagoen gasolina-zerbitzugune bat pasatuko dugu eta, ia antzematen ez diren geziei segika –eta bidean aurkituko ditugun zabor batzuk aintzak hartu gabe–, azken hogei urteotan itxita egon den hotela atzean utziko dugu. Bainujantzia autoan jarri ondoren eta egurrezko atetxo korrokoil bat zabaldu ostean, uretara iritsiko gara. Horren ordainetan,
Oraingoz inork ez du Termopilak erosteko interesik adierazi eta bertako erabiltzaileak lasai egon daitezke mementoz. 30 eta 40 gradu arteko ur bero hauetan, Evangelosek, adibidez, «urtean ordu eta erdiko 300 bainu» agindu dizkio bere buruari.
52
lekua guztiz doakoa da; edozein ordutan zabalik dagoena, gainera. Termopilak gunearen jatorria azaltzen duen argibide-taularik ez dugu inguruetan aurkituko. Termopilak ‒literalki, «ate beroak»‒ antzinateko historialariek aipatutako iturburu zaharrenetakoa da, mitologiak bertan kokatzen baititu Heraklesek bere hamabi lanak egin ondoren hartu zuen bainu birsortzailea eta K.a. 480. urtean, soldadu greziarrek Xerxes errege pertsiarraren kontrako gudu heroikoa. «Produktu zoragarria dugu, baina oso gaizki landutakoa», adierazi du Markos Danas-ek, hiribildu termal greziarren idazkari nagusiak. Termopilak ez dira, dena den, Greziak dituen sorburu termal bakarrak. Jarduera tektoniko eta bolkanikoaren eraginez, ur beroen 700 iturri sendagarri inguru daude lurralde hauetan, eta horietatik ehunen bat dira bisitagarriak. Gehienak naturan daude, hala nola Santorini, Kos edo Mylos uharte turistikoetan, eta batez ere bertako biztanleek erabiltzen dituzte. Halere, turismorako atondu nahi dituzte, Grezia jasaten ari den krisi ekonomiko bortitzari aurre egiteko lagungarria egingo zaien diru-sarrera interesagarria izan daitekeelakoan baitaude bertako eragileak. Gaur egun, hamarren batek bakarrik eskaintzen du turismo terapeutikorako azpiegitura minimoa. Inbertitzaileak erakartzeko, atzerrian egindako osasun tratamenduen diru-itzultzea baimenduko duen zuzendaritza europarraren onarpenaren esperoan daude udalak. Bestalde, hainbat iturri termal jarri dira salgai, Greziak bere zorrei aurre egiteko abian jarri duen pribatizazio programa zabal batean. Oraingoz inork ez du Termopilak iturriarekiko interesik adierazi. Evangelosek eta bere lagunek edabe magikoa erabiltzen jarraitu dezakete… aurrerantzean egoera aldatzen ez bada, noski. «Greziak duela milaka urte asmatu zuen hidroterapia. Jesukristo baino lehen, erabilera anitz zuten iturri bero hauek, bai medikuntzarako, bai erabilera sozialerako, baita ikuspuntu erlijiosotik ere», dio Zisis Aggelidis-ek, Tesalonikako Unibertsitateko hidrografia katedradunak. Hipokrates (K.a. 460-377), medikuntza modernoaren aita, hidroterapiaren onurak zientifikoki ikertu zituen lehena izan zen. Aro Modernoan, hainbat sendaketa-gune sortu ziren, hala nola Loutraki, Korintotik hurbil dagoen gunea, eta Edipsos, Evia penintsulan kokatua. Sila erromatar jenerala azken horren uretan sendatu zen, Plutarkoren idazkien arabera. Azken bost urteotan, eta krisi ekonomikoaren eraginez, bisitarien jaitsiera nabarmena jasan dute gune hauek; batez ere, osasun-seguru gehienek mota honetako oporrak sostengatzen ez dituztelako jada. Ikerketa baten arabera, 2009tik aurrera, bisitarien kopurua erdira jaitsi da.
GREZIAKO TERMAK
bidelaguna 72
proposamen tematikoa Amildegien ertzean zintzilikatutako eraikinak hitzorduak Ontzi estralurtar bat Kensington Garden lorategietan gogoan hartu Gran Central Terminal eta Huangshan mendia liburuak, laburrak
proposamen tematikoa AMILDEGIEN ERTZEAN ZINTZILIKATUTAKO ERAIKINAK
4
Zortzi eraikin ikusgarri, beste hainbeste labarren gainean zintzilikaturik. Hain ezagunak ez diren monasterio eta gotorlekuetara bidaiatzeko proposamena egiten dizuegu, ametsei hegada eman diezaiegun, arranoak izango bagina bezala.
Simonos Petra monasterioa (1) (Grezia) Athos mendian kokatutako monasterio ortodoxo hau itsasoaren mailatik 300 metrora baino gehiagora dago, labar batetik zintzilikaturik. XIV. mendean eraiki zuten eta ordutik zenbait sute jasan ditu. Lehena, 1581ean; oso sute larria izan zen, ia monje guztiak hilik suertatu zirelako. Gaur egun, 50 monje bizi dira bertan, eta monasterioko abesbatzak oihartzun handia lortu du musika bizantziarraren barruan. Eliza kantuak gustuko badituzu, “Venez, exultons pour le Seigneur” kanta entzun dezakezu koru bikain honen ahotsean. Bonifacio herria (2) (Korsika) Historian zehar hainbat aldiz setiatu eta hondatu duten hiri-gotorleku hau haizeak zizelkatutako tontor harritsu baten gainean kokatzen da, Mediterraneo itsasoari begira. Hiri zaharra eta bere gotorlekuak labarretan zehar hedatzen dira, eta eraikinek, amildegiaren ertzean zintzilikatuta, hegal baten gainean daudela dirudite. Bonifacio Korsika uharteko hiri ederrenetako bat da. Aurrez aurre Lavezzi uharteen artxipelagoa du, itsas hondoko ondasunagatik ospetsu bihurtu dena, eta, harantzago, Sardinia uharte italiarra. Bled gaztelua (3) (Eslovenia) Bled izeneko aintziraren gainean dagoen 130 metroko labar baten gailurrean dago. Esloveniako gaztelurik zaharrena da –orduko enperadoreak, 54
Henrike II.ak, Brixeneko apezpikuei 1011n igorritako gutun batean agertzen da lehen aipua– eta dorre erromanikoa da eraikinaren zatirik zaharrena. Mendi dotorez inguratuta, jatorri glaziarra duen alpetar aintzira batean dago Bled lakua. Munduko arraun txapelketak han ospatu ziren 1966an, 1979an, 1989an eta 2011n. Meteora monasterioak (4) (Grezia) Tesalian daude, Greziako iparraldean. Masa harritsu ikaragarri batzuen gailurrean daude eraikin hauek, 600 metroko altueran. Meteorako lehen biztanleak zuloguneetan bizi ziren, ermitauak zirelako, eta lehen monasterioak XIV. mendean eraiki zituzten, turkiarrengandik babesteko. Historian zehar, babesleku bihurtu dira, Bigarren Mundu Gerran adibidez; erresistentzia bertan ezkutatu zen, alemaniarrek ia monasterio gehienak suntsitu zituztenean. Hainbat pelikula filmatu dira bertan; James Bond-en “For Your Eyes Only” (1981), kasurako. Predjama gaztelua (5) (Eslovenia) Haitzulo baten sarreran eta 130 metroko amildegi baten ertzean dagoen harrizko arku natural baten azpian dago eraikita Esloveniako hego-mendebaldean dago gaztelu hau. Erazem Lueguer baroi eta lapur ospetsua –bertako Robin Hood– Viena eta Trieste lotzen zituen bideko merkatarien karabanak erasotzen ibiltzen zen. Habsburgotarrek gotorlekua setiatu zuten, baina baroiak urtebetez eutsi zuen. Morroi traidore
batek salduta erori zen azkenean baroia, galtzak jaitsita, gazteluko komunetatik sartu baitziren bere etsaiak. Antza, menderaezina ez zen leku bakarra zen komuna. Taktsang Palphug monastegia (6) (Bhutan) “Tigrearen habia” izenez ezaguna egin den monasterio hau 900 metroko labar baten ertzean dago, Paro haranean. Elezaharren arabera, Bhutanen budismoa zabaldu zuen Padmasambhava-k hiru hilabete igaro zituen bertan dagoen haitzuloan, zortzigarren mendean, gogoetak egiten. Padmasambhava-ren omenez, Tsechu jaia ospatzen da urtero inguru hauetan. Rocamadour herria (7) (Estatu frantsesa) Lot departamenduan kokatutako herri eder honetako Birjina Beltzaren santutegi ospetsuak mundu osoko erromesak erakarri ditu mendeetan zehar. Rocamadour-eko eraikinak labar baten ondoan daude, Alzou ibaiaren eskuinetara, eta ibaia bera 120 bat metroko pareta harritsuen artean iragaten da. Bertako gutizia bat: Rocamadour izeneko ahuntz-gazta goxo-goxoa. Pura Uluwatu Luhur monastegia (8) (Bali) Labar baten gainean eraiki zuten itsasoko espirituei eskainita dagoen tenplu ospetsu hau, XI. mendean, Badung-en erregeordetzan. Mirari arkitektonikotzat jotzen den eraikin honek bista ikusgarriak ditu.
7
2
1
8
5
3
6 55
HITZORDUAK
LONDRES (INGALATERRA)
Perpignya • Visa pour l’image • Irailaren 14ra arte
Eraikinak barrutik ezagutzeko aukera Irailaren 20an eta 21ean Geologiako Errege Elkartearen dotorezia viktoriarretik Norman Fosterrek diseinatutako City Hall ikusgarriaren dirdira esferikora. Richard Rogers arkitektoak Tamesis ibaiaren ondoan eraiki dituen dorre hexagonaletatik Turner margolariaren etxebizitza georgiarrera. “Open house London” jaialdiari esker Londresko 800 eraikin publiko zein pribatuk bisitarientzat ateak irekiko dituzte irailaren 20an eta 21ean. Open City elkarteak arkitektura herritarrei hurbiltzea du helburu eta aipagarria da ikusgai izango diren eraikin gehienak ezin direla urtean zehar bisitatu. Bisita gidatu guztiak doakoak dira, eta kasurik gehienetan ezagutu nahi den eraikinera hurbildu eta ilaran jartzearekin nahikoa izango da; kasu bakan batzuetan, ordea, aurretik hitzordua eskatu behar da. www.openhouselondon.org.uk
ataluniako Rossello eskualdeko hiriburua den Perpinya hirian abuztuaren 30ean hasitako “Visa pour l'image” jaialdia irailaren 14ra arte luzatuko da. Mundu mailako fotokazetaritza lan garrantzitsuenetako batzuk aurkeztuko dira aurten 26. edizioa betetzen dituen Nazioarteko Fotokazetaritza Jaialdian. Eraikin historiko eta kultur zentroetan hamasei erakusketa antolatu dituzte aurtengoan argazkilari eta agentzia garrantzitsuenetako lanekin. Horietako batean, adibidez, Vu agentziako Michael Zumstein fotokazetariak Afrika Erdiko Errepublikan kristau populazioak jasandako sarraskiaren inguruan “Le Monde” egunkariarentzako egindako argazkiak ikusteko aukera izango da. Beste erakusketa batean, 2013ko emakume fotokazetari onenaren Canon saria irabazi zuen Mary F. Calvert argazkilariak AEBetako Armadaren baitan izaten diren milaka sexu-abusuen aurkako borroka islatu nahi izan du –urtero 26.000 bortxaketa edo sexu-abusu izaten dira–. “Visa pour l'image” jaialdiko eskaintza oparoa gauez burutzen diren proiekzio fotografiko ikusgarriek edota fotokazetaritzako profesionalen artean egiten diren topaketek osatzen dute.
K
BRUSELA (BELGIKA) Komiki jaialdia Irailaren 1etik 7ra Bruselako “Fête de la BD” komiki jaialdiak Estatu frantseseko Angulema hirian ospatzen den hitzorduak baino glamour gutxiago izango du, baina, halere, ezin ukatu xarma propioa duenik. Jai giroa da nagusi antolatzen diren ekitaldi guztietan, bai kaleikuskizunetan bai erakusketetan bai tailerretan, eta giroa bera ere askoz herritarragoa da. Denetarik izaten da Belgikako hiriburuan: asteburuko gauetan argiak eta komikia lotzen dituen ikuskizunak, “Tintin” komiki ezaguneko marrazki eta pertsonaietan oinarritutako auto rally ikusgarria, Spirou, Marsupilami edo Blake bezalako pertsonaietan inspiratutako puxika erraldoien desfilea..... http://visitbrussels.be
www.visapourlimage.com
LISBOA (PORTUGAL) Fado jaialdia • Irailaren 19an eta 20an Udari amaiera bikaina emateko bi gau prestatu dituzte Lisboan, Alfama auzo zaharreko kalezuloetako hamar agertokitan 40 fado abeslari gazte eta beterano entzun ahal izango baitira Caixa Alfama jaialdiko bigarren edizioan. Adi izenei: Ana Moura, Antonio Pinto Basto, Camane, Gisela João,
Ricardo Ribeiro eta Helder Moutinho. Jaialdiko lehen edizioa arrakastatsua izan zen oso, eta 10.000 lagun inguru elkartu ziren. Aurten bi eguneko bonoak 35 euro balio ditu, iaz bezalaxe, eta Fadoaren Museoko txarteldegian zein Internet bidez eros daiteke, bai Portugaletik bai Estatu espainiarretik. http://caixaalfama.pt
erakusketak ONTZI ESTRALURTAR BAT KENSINGTON GARDEN LORATEGIETAN SERPENTINE GALERIARI ESKER
ESKOZIA Erreferenduma Irailaren 18an Bi urteren buruan, 2016ko martxoaren 24an, herrialde independentea izango da Eskozia datorren irailaren 18ko erreferendumean baiezkoak irabaziz gero. 1707an Ingalaterraren eta Eskoziaren batasunaren baldintzak adostu zituztenetik eskuz esku egin dute bidea bi nazioek, baina, orain, 16 urtetik gorako eskoziarrek galdera honi erantzungo diote erreferendumean: «Eskoziak independente izan behar du? Bai ala ez?». Independentzia nahi ala ez, eskoziarren %85 inguru beren etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde daudela ondorioztatu dute soziologoek. Urte historikoa izaten ari da aurtengoa Eskozian eta erreferendumaren eguna bera ere historikoa suertatuko da zalantzarik gabe. Horren adibide, Euskal Herritik Eskoziara irailerako antolatu diren bidaia turistiko ugariak. http://www.scotreferendum.com/
BUKAREST (ERRUMANIA) Musika • Irailaren 6tik 27ra George Enesco nazioarteko musika jaialdia Europako ospetsuenetakoa da. Musika eszenako elitea bertaratzen da urtero irailean Bukarestera George Enesco (1881-1955) musikagilearen omenez. Biolin jotzaile eta konpositore errumaniarrari buruz hauxe zioen beste musikari handi batek, Yehudi Menuhin estatubatuarrak alegia: «Enesco da absolutua eta Enescoren arabera epaitzen ditut nik gainontzekoak». Aurten hamalaugarren edizioa beteko du jaialdiak eta dagoeneko bost kontinenteetako 200 musikari baino gehiagok eman dute izena urtero ospatzen den nazioarteko lehiaketan. Aurtengo partaide gehienak pianistak izango dira, eta, orotara, %20ko igoera izan da partaide kopuruan. http://www.festivalenescu.ro/en/
erpentine Gallery Londresko Hyde Park entzutetsuan dago, Kensington Gardens lorategien barnean. Arte garaikidea lantzen du galeriak, eta, agian sarrera doakoa delako, urtero 750.000 bisitari pasatzen dira bertatik. Aurtengoan Siljan Radic txiletarra gonbidatu du Serpentine galeriak urtero udan lorategien sarreran jarri ohi duen aldi baterako pabiloia diseinatzeko. Iaz Sou Fujimoto japoniarrak eraikitako hodei baten antzeko eraikinak 200.000 lagun erakarri zituen. Urriaren 19ra arte zabalik egongo den pabiloia harrobi-harri handien gainean jarritako beira-zuntzeko egitura bat da. Oscar Wilde idazlearen ipuin bat inspirazio hartuta, duela lau urte Radic berak sortutako paperezko maketa batean oinarrituta dago. Lorategian ikus daitekeen egiturak arrautza oskol zeharrargi eta fin baten itxura du eta gauez argitu egiten da. Itxura futurista du, egia esan, ontzi estralurtar bat eraikin neolitiko baten gainean egongo balitz bezala. Bisitarientzat mahaiak eta aulkiak jarri dituzte eraikinaren barnean. www.serpentinegalleries.org
S
NOVECENTO MUSEOA ZABALDU BERRI DUTE FLORENTZIAN lorentzia hiri italiarrak Novecento museoa zabaldu berri du. Santa Maria Novella plaza ospetsuan kokatuta dago, izen bereko eliza ederraren ondoan, eta XX. mendean zehar Italian bertan sortutako artea dago erakusgai bildutako 300 lanei esker. Antolaketa kronologiko, tematiko eta diziplinartekoa oinarri, zerbait desberdina egin nahi izan dute, eta, horretarako, museoak askotariko diziplinak elkartu ditu, besteak beste musika, arkitektura edo moda. «Museo honek ez du kontserbazio hutserako balioko, baizik eta belaunaldi berrien heziketarako, gazteei ez baitzaie artea behar beste irakasten», nabarmendu du Dario Nardella Florentziako alkateak.
F
57
liburuen TXokoA
ARGAZKILARITZA MUTURREKO BALDINTZETAN Fotografía de aventura y en condiciones extremas Roberto Iván Cano Ruiz, Cristina Ubach Pellicer Anaya Multimedia, 2014 216 orrialde. 24,90 euro
rgazkigintza abagunearen artea da. Eta harro sentiaraziko zaituen argazkia hartzea erraza ez bada ohiko baldintzatan, muturrekoetan edo abentura-egoeretan lortzea are zailagoa gertatzen da prestaturik ez bazaude edo jokatzeko erak ezagutzen ez badituzu. Erupzio batean, jausgailuz jaistean, basabere baten aurrean edo tentsio-une batean kultura urruneko norbaiten argazki on bat lortzea ez da lan erraza. Estatu espainiarreko eskarmentu handiko bi argazkilarik beren teknikak, trikimailuak eta aholku interesgarrienak plazaratu dituzte itxura txukuna duen liburu honetan. Bata Kris Ubach fotokazetaria dugu; bestea, Roberto Iván Cano argazkilaria. Azken hori bidaietako bidaia-argazkigintzan espezializatua dago eta, besteak beste, “National Geographic Viajes”, “Lonely Planet Traveller” eta “Geo” aldizkarietan argitaratu ditu bere lanak. Egituraren aldetik, klimatologiaren eta aurkitu dituzten egoeren arabera dago banatuta liburua: hezetasuna, hotza, idortasuna, aireko irudiak, toki galduak... “Hezetasuna” atalean, adibidez, bidaia bat proposatzen digute, oso desberdinak diren paisaiak batuz: Islandiako Seljalandfoss ur-jauzia, Kenyako Maasai Mara naturaparkea eta Bora Borako koral-uharria.
A
BIDAIETAKO KLASIKO XARMAGARRI BAT
MUNDUA MALETA BATEAN SARTZEN DA
alabriatik Pariseko jostundegietara, Lehen Mundu Gerrako lubakietatik Ocean City-ko itsas pasealekura, Garibalditik Joe DiMaggiora, Lucky Lucianotik Talese-etako gazteenera: Gay Taleseren nobelak italiar leinu baten historian murgiltzen gaitu eta, bide batez, Ameriketako Estatu Batuetara joandako milioika italiarrena kontatzen digu. «Maite ez zaituenak barrea eragingo dizu. Ondo maite zaituenak negarra eragingo dizu» esaldiak laburbiltzen du oso kritika onak jaso dituen eleberri hau. Gay Talese «Amerikako ezfikzioaren egile onena» izendatu du Mario Puzok, corleonetarren historiaren egileak, «hiru belaunaldi, bi kontinente eta bi mundugerrateen historia modu bikainean batu dituelako» eleberri honetan.
hartu nintzen ez nuela nire herria ezagutzen. Ni, idazle estatubatuarra, Ameriketako Estatu Batuari buruz idazten zuena, buruz lan egiten ari nintzen, eta, kasu onenean, memoria deformatutako gordailu akastuna da. Hogeita bost urte neramatzan herria sentitu gabe; ez nuen herriaren mintzamena entzun, ez nituen belarra, zuhaitzak edo estoldak usaindu (...)». 1960an, Charley bere txakurrak lagunduta, Jon Steinbeck idazle handiak 16.000 kilometro baino gehiago egin zituen Rocinante bere autokarabanan. Liburu xarmangarri hau AEBko salduena izatera heldu zen eta John Steinbeckek 1962an Literaturako Nobel saria jaso baino pixka bat lehenago argitaratu zen.
O
iajes al Pasado argitaletxeak kaleratu duen lehen liburu honetan, 27 bidaiaren istorioak jaso dituzte. Haien testigantzei esker, Toscanaren edertasunera, Nilo ibaiaren magiara edo Karakorumeko lehoinabarraren lurraldeen edertasunera bidaiatu gaitezke, paperean behintzat. Ouagadogouneko izar iheskorrak, Kairoko mozorroen dantzak, Angolako bideko zaintzaileak eta Madagaskarreko hiriburuko erradiografia sentimentala batu dituzte, era berean. Proposatutako toki gehiago: Thailandian dagoen burdin sarerik gabeko Mae Ra Moe espetxea, Shackletonen hilobia Antartikan...
V
Los hijos Gay Talese Alfaguara, 2014 752 orrialde. 22,00 euro
Viajes con Charley John Steinbeck. Nordica, 2014. 296 orrialde. 19,50 euro
El mundo de equipaje Batzuk Viajes al Pasado, 2014 200 orrialde. 17,10 euro
ITALIAR LEINU BATEN ODISEA
C
GALIZIATIK DATORREN MENDIKO LITERATURA esnivel” aldizkari eta argitaletxearen literatur lehiaketako finalista suertatu zen Fernando M. Cimadevila, nobela honekin. Galiziar idazle, argitaratzaile, liburusaltzaile eta musikaria dugu Cimadevila –“O Mundo de Basilius” literatur sagaren egilea da, eta Os John Deeres rock taldeko kantaria–, eta, eleberri honetan, Lehmann Brothers-en porrotaren ondoren, familiaren etxera babesaren bila doan «garaile» horietako baten azalean sartzen da. Aitaren etxean, Everest igotzen hil zitzaion Ernesto anaiaren egunkaria aurkituko du protagonistak, eta gauza batez ohartzen da: ez datorrela bat heriotzarekin bertsio ofizialarekin. Aitarekin batera, Everestera joango da.
D
Acariciando el cielo Fernando M. Cimadevila Desnivel argitaletxea, 2014 128 orrialde. 14,25 euro 59
Gogoan hartu GRAND CENTRAL TERMINAL Argazkia: Timothy A. CLARY
Ehungarrena ez da edonolako urteurrena; are gutxiago hiri baten imaginario kolektiboan hain sustraitua dagoen eraikin baten kasuan. New Yorkeko 42 kalea eta Park Avenueren arteko bidegurutzean kokatuta dagoen Gran Central Terminal tren-geltokian, hainbat ospakizun burutzen ari dira 2013.etik aurrera, iazko otsailaren 2an bete baitziren ehun urte lehen bidaiariak garai hartako munduko tren-geltokirik handiena lehen aldiz zapaldu zuenetik. Irailaren 27an, “On Paper” izeneko erakusketaren itxierarekin emango zaie bukaera ekitaldiei. Bitartean, bitxi arkitektoniko honek bere eguneroko bizitzarekin jarraituko du; hots, bidaiarien iritsi-irteeren lekuko ‒egunero 750.000 bidaiari inguruk erabiltzen dute trengeltokia‒, zinema-plato, merkataritza-gune eta milaka turisten elkargune izaten. Hamar bat urtez obratan egon ondoren, Sagar Handia inguruko herriekin lotzen duen geltokiak bere estiloa mantentzea eta bere ospea handitzea lortu du. «Eraikin eder eta erabilgarria da oso. Ez da eraginkorra soilik; dotorea ere bada» esan du Matt Postal-ek, New Yorkeko eraikinen babeserako elkarteko kideak. Gaur egun etxe
60
orratzen hiriko ikurra den arren, urteetan zehar hainbat oztoporen aurka borrokatu da; 50eko hamarkadako autoen boomaren kontra, kasurako, bere etorkizuna kolokan jarri zuen arazoetako lehena. Trenbidea lurperatzeko eta, bide batez, lurrun-trenak erretiratzeko beharragatik eraiki zen terminala, baina autoaren eklosioaren ondorioz eta 60ko hamarkadan Manhattan-eko lurzoruaren prezioak izandako igoera ikaragarriaren eraginez, eraikina botatzeko aukera aztertu zuten. Dena den, Grand Central Terminalek eutsi egin zuen, eta batez ere Jacqueline Kennedy Onassis lehen dama estatubatuar ohiak egin zuen borrokari esker dirau zutik, bere ezagunengana jo baitzuen eraikina babesteko. «Eraikin aparta da, bai hirieremuko garraio publikoko geltoki gisa, baita bere kontserbazio historikoagatik, 1978an Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak monumentu historikoaren maila aitortu zionetik», azaldu du Postal-ek. Bere etorkizun ekonomikoa suspertzeko ezarri ziren merkataritza-guneei esker, Grand Central Terminal tren-geltoki bat baino gehiago da. Gehienetan, ia ezinezkoa egiten zaie tren eta metro geltoki honen eguneroko erabiltzaileei bertan ibiltzea, turista eta hiritar asko bertatzen baitira erosketak egitera, jatetxeetan bazkaltzera edo bertako merkatuak saltzen dituen gutizien bila. Aurki daitezkeen bitxikeria batzuk: eraikineko estalkian alderantziz irudikatutako konstelazioetako horma-irudia, erdi-erdian dagoen lau aurpegitako erlojua, edo pelikula baten filmaketa. Bertan filmatu dira, adibidez, “The untouchables” (1987), “The Avengers” (2012) eta “Sex and the City” telesaileko hainbat atal. www.grandcentralterminal.com/
Argazkia: Mark Ralston
HUANGSHAN MENDIA TXINA Huangshan edo Mendi Horia ‒itzulpenaren beharrik ez du izaten, jatorrizko izena oso ezaguna baita‒ Txinako ekialdeko egitura geologiko ikusgarrienetariko bat da. Inguru hauetako arroz-soro, ordoki eta ur-bide ugariek osatzen duten paisaia monotonoaren artean azaltzen da, bat-batean, eta, 154 kilometro karratutan, harrizko tontorrez osatutako mendilerro ikusgarria osatzen du. Mende luzez, jainkoen egoitzatzat hartu zuten, eta, mitologiaren arabera, VII. mendean, Enperadore Hori ospetsuak bertan hartu zuen ostatu hilezkortasuneko pilulak asmatzeko, eta gero handik zeruetara igo zen. Herri txinatarraren aitaren omenez hartu zuen izena, beraz, inguruko herritarren irudimena pizten zuen leku helezin honek. Milaka urtez artisten inspirazio sorburu izan den tokia Mundu Ondare izendatu du Unescok, eta Txinako gunerik turistikoenetarikoa da.
LABURRaK
BIARRITZ, HONDARTZEN «TOP 10» ZERRENDAN rip Advisor bidaia atariak internauten iritziak bildu ditu Estatu frantseseko hamar hondartza onenak aukeratzeko. Eta zein izan da garaile? Biarritzeko Euskaldunen Kostaldeko hondartza zerrendako lehena izan da, Korsikako Porto-Vecchio herriko Palombaggia hondartzaren aurretik. Beste euskal hondartza bat ere agertzen da Top 10 zerrenda honetan, Hendaiako hondartza, zortzigarrena alegia. Zerrenda osatzen duten gainontzeko hondartzak honakoak dira: Saint-Tropez herriko Pampelonne (3.a), Korsikako Saleccia (4.a), Les SaintesMaries-de-la-Mer (5.a), La Rochelleko Chatelaillon (6.a), St-Jean-Cap-Ferrat herriko Paloma (7.a), Korsikako Roccapina (9.a) eta Montpellier hiriko Espiguette (10.a).
T
TRESNA ELEKTRONIKOAK, BETI BATERIAREKIN meriketako Estatu Batuetara hegan egiteko asmorik baduzu, aireportuko segurtasun kontrolera iritsi baino lehen gainean daramazun
A
telefono mugikorraren, ordenagailu eramangarriaren edo beste edozein gailuren pila edo bateriak ondo dabiltzan egiazta ezazu. Izan ere, AEBetako Garraioko Segurtasun Zuzendaritzak (TSA) pizten ez diren tresna elektronikoak konfiskatuko dituela eta jabeei kontrol bereziak egingo dizkiela iragarri berri du. Hainbat komunikabideren arabera, TSA mugikor, tablet edo ordenagailu eramangarrietan ezkuta daitezkeen lehergaien beldur omen da. FOYLES LIBURU DENDA ERRALDOIA LONDRESEN oyles etxe britainiarrak liburu denda berria zabaldu du Londresen, eta, sei kilometro hartzen dituzten apaletan pilatzen diren 200.000 tituluei esker, XXI. mendean Erresuma Batuan ateak zabaldu dituen liburu dendarik handiena bihurtu da. 1903an zabaldu zuten Foyles anaiek lehen liburu denda eta 1906etik gaurdaino Charing Cross Road kaleko lokal desberdinetan egon da. Orain ere kale berean jarraitzen du, lau solairuko arte eskola zahar batean. Sam Husain Foyles etxeko zuzendariaren hitzetan, Amazon bezalako liburu salmentako atari digitalak goren mailara iritsi diren arren «liburu dendek beste irakurle batzuekin harremanetan jartzeko, liburu artean galtzeko,
F
ezusteko aurkikuntzak egiteko edo egileekin mintzatzeko aukera ematen dute». «BAGOI ISILAK» ESKAINIKO DITU RENFEK dazkenetik aurrera, Renfe konpainiak “bagoi isiletan” bidaiatzeko aukera eskainiko du abiadura handiko tren guztietan. Ekainean Sevilla, Barcelona, Alacant eta Malagako trenetan martxan jarri zuten aukera hori, baina aurki abiadura handiko linea guztietara hedatuko da. “Bagoi isiletan” ez da zaratarik baimentzen eta argiztapena txikitu egiten da atseden hartzea edo lana egitea errazteko. 14 urtetik beherakoek ez dute bagoi hauetan bidaiatzerik, ez dago telefono mugikorretik hitz egiterik eta ez dago megafonia zerbitzurik. “Bagoi isilak” identifikatzeko ezabatutako bozgorailu baten irudia erabiltzen du Renfek.
U
ESTUALDIEI AURRE EGITEKO APLIKAZIOAK exak egiteko, hirietako oinarrizko gidaliburuak eskura izateko edo jet lag deserosoak sortutako ondoezari aurre egiteko oso erabilgarriak diren hainbat aplikazio dituzte eskura turistek. Refund.me plataforma, adibidez, erabilgarria da oso hegaldiekin arazoak ditugunean (atzerapenak, hegazkina galtzea edo hegaldia bertan behera gelditzea): konpainia bera arduratzen da gure kexa bideratu eta izapidetzeaz. Evernote softwarearen bitartez,
K
berriz, mota guztietako informazioa gorde daiteke sinkronizatutako edozein gailutan: testua, argazkiak edota audio grabazioak. Dagoeneko 100 milioi lagunek deskargatu dute ordainagiriak, bidaia gomendioak... eskura izateko. Tripulator, bestalde, oso erabilgarria da eskupekoak uzteko orduan, ohiturak ez baitira berdinak leku guztietan –Japonian eskupekoa uztea iraingarritzat jotzen da, kontrakoa Ameriketako Estatu Batuetan–. Aplikazio erraz horrek utzi beharreko eskupeko egokia kalkulatzen du istant batean. Azkenik, Jet Lag Genie aplikazioak ordutegi aldaketa jasangarri egiteko bakoitzari egokitutako plangintza garatzen du, besteak beste lo egiteko patroiak iradokiz. MACHU PICCHU ARRATSERA ARTE IZANGO DA ZABALIK rtearen bukaera arte, Machu Picchu inken hiri mitikoa bisitatzeko ordutegia arratsera arte luzatuko da. Horrez gain, Peruko Kultura ministro Diana Alvarez Calderonek iragarri berri duenez, nudismoa espresuki debekatuta egongo da aurrerantzean. Hiri prehispanikoa babesteko hainbat neurri ere hartu dituzte, guztien artean adierazgarriena eguneko 3.000 bisitariko muga ezartzea. Eskainitako datuen arabera, bisita gehienak goizean burutzen dira uneotan. Aurrerantzean arratsaldeko turismoa ere bultzatu nahi dute, «ordutegia luzatzeak bisitak hobeto antolatzen laguntzen baitu. Machu Picchuko arratsak, gainera, ederrak dira oso, batez ere iluntzen hasten denean». Nudismoari dagokionez, aurrerantzean guztiz debekatuta egongo da. Antza, azkenaldian modan zegoen atzerriko turisten artean hiriko hondakinen artean biluzik meditatzea.
NEW YORKEKO MUSEOAK ERABERRITZE BIDEAN New Yorkeko museo entzutetsuenetako hiru –MOMA, Whitney eta Frick Collection– tokiz aldatu, handitu edo berritu egingo dituzte. Helburua bildumentzat toki gehiago izatea edota bisitarientzat gune erakargarriagoak sortzea omen da. MOMA New Yorkeko Arte Modernoko Museoak, adibidez, aldamenean duen eraikina bereganatuko du, Ameriketako Folk Artearen Museoaren egoitza hain zuzen ere. Horrela, MOMAk 3.700 metro koadro baino gehiago irabaziko ditu. Whitney Ameriketako Artearen Museoak, berriz, Madison etorbidean duen egoitza utziko du High Line entzutetsuaren oinetan Renzo Piano arkitekto italiarrak egindako eraikinera joateko. Horrela bere bilduma iraunkorrerako espazioa hirukoiztu ahal izango du. Madison etorbideko egungo egoitzan, berriz, Artearen Museo Metropolitarra kokatuko da aurrerantzean. Azkenik, Frick Collection museoak Bosgarren Etorbidean duen egoitzako bigarren solairua eta zabaltza zabalduko ditu bisitarientzat 3.900 metro koadro irabazteko. Aldaketok mesfidantza sortu dute bai komunitate artistikoan bai auzotarren elkarteen artean.
U
FONTANA DI TREVI HUSTU EGIN DUTE ZAHARBERRITZE LANAK EGITEKO Erromako iturri ezagunena da Fontana di Trevi, eta, askoren iritziz, munduko famatuenetako bat ere bai. Turista mordoa erakartzen ditu eta bisitari jarioa etengabea izaten da. Baina bi milioi euroko aurrekontua izango duten zaharberritze lanak direla medio, 2015eko udazkenera arte bere edertasuna erdi ezkutatuta egongo da. Erromako Udaleko turismo arduradunek konponketa bilatu omen diote arazoari; zaharberritzeak dirauen bitartean, ur gehiena hustu eta iturriaren perimetro osoa kristalezko egiturekin babestu dute turistek gunearen edertasunez goza dezaten. Horrez gain, pasagune panoramiko bat ere ezarri dute. 63