7h73

Page 1

PIEDRAS BLANCAS Izotza naturaren balkoian • BARTZELONA 1714ko setioaren ibilbidea • AREQUIPA Sumendien begiradapean • MINDELO Cabo Verdeko musikaren arima • PLOUGOUSKANT Surrealisten irudimenetik ateratako paisaia

BIDAIA ALDIZKARIA

Linz BERE BURUA BERRASMATU DUEN HIRIA


BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT

Azaleko argazkia: Getty Images

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Erredakzioa: Amaia Ereñaga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

Urteko harpidetza: Hego Euskal Herrian: 15 € • Ipar Euskal Herrian: 25 € Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 € Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara: Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH) Izena Helbidea Posta kodea Herrialdea NAN Bankua

Herria Telefonoa E-posta Txartelaren jabea

Nahiago izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu zazpihaizetara@astero.net helbidera, kupoian azaltzen diren datuekin edo web orrian (www.zazpihaizetara.com) sar zaitezke eta harpidetzeko formularioa bete dezakezu.

Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO) datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.


aurkibidea 04

Sidi Bouzid Marokoko hondartza honek ez du bidaiarien artean ospe handirik, bai ordea bertakoen artean

ErreportaJEak 6

Linz Iragan ilunari aurrez aurre begiratzeko ausardia izan ondoren, errotiko norabide aldaketa jasan du Austriako hiriak

16

piedras blancas glaziarra El Chalten herritik abiatzen da Cerro Torre eta Fitz Roy gailurretara iristeko ibilbidea

24

Bartzelona Orain dela hiru mende hiriaren historia betiko aldatu zuen setioaren aztarnen atzetik

32

Arequipa Peruko bigarren hiri handiena desertuaren erdian dago, paisaia bolkaniko ikusgarriz inguraturik

40

Mindelo Sao Vicente uharteko hiriburuko erakargarri nagusietako bat musika eskaintza oparoa da

48

Plougouskant Bretainian gauza orok ukitu magikoa duela esan ohi da. Penintsula basati batean kokatuta, udalerri honek uste hori egiaztatzen du

48

16

40

32

Bidelaguna 54

Proposamen tematikoa Munduko zazpi metro geltokirik ikusgarrienak

56

Hitzorduak

58

Literatura

60

gogoan hartu Art decoa eta polemika Parisko Monitor igerilekuetan. Hawaiin galdutako Molokini uhartea

44

6 3


SIDI BOUZID Atzerritarrek aurkitu gabeko hondartza

M

arokoko kostaldeko erdigunean dagoen Sidi Bouzid hondartza erakargarria da oso, batez ere bidaiaren artean ez duelako ospe handirik, baina bai, ordea, herritarren artean. Turistak ez dira eroso sentitzen, ez baitituzte hemen beste hondartza batzuetako resort-ak aurkitzen. Sidi Bouzidek bere xarmari eutsi dio; «benetakoa» dela sumatzen da. Garbia izateaz aparte, bere egitura biribilari esker, itsasoa ez da hain bortitz sartzen. Inguru honetara, orain modan dagoen kirol berri bat iritsi da: ur azpiko flyboard-a, alegia. Ur azpian higiarazi ondoren, mahuka baten bidez hamabi metroko hegaldia egin daiteke. Sidi Bouzid El Jadida hiriaren ondoan dago. 150.000 biztanle ditu, Doukkala nekazaritza-eskualde garrantzitsuko hiriburua da eta Casablancatik 95 kilometrora dago. Marokoarrek «Atlantikoko perla» izenez ezagutzen badute ere, El Jadida ez da oso erakargarria bisitarientzat. Hori bai, baditu nahitaez ikusteko bi toki: portugaldarren garaiko gotorleku zaharra eta, batez ere, orduko uharkara ikusgarria. Argazkia: Fadel Senna

4


Munduari begirada


Linz HISTORIA IRAKASGAI ERROTIKO NORABIDE ALDAKETA Testua: Maribel Herruzo

Argazkiak: Oscar Elias



LINZ

Europako hamar herrialde zeharkatzen dituen Danubio ibaiak Linz hirian geldialdia egiten duela pentsa daiteke. Izan ere, Austriako hiria adeitsuki besarkatzen du Danubio ibaiak, bertako meandroa osatzen duten bi besoen artean itxiz, ito gabe baina.

eltek “Lentosâ€? izenarekin bataiatu zuten Danubio ibaiak norabidez aldatzen duen meandroaren ingurumarietan jaiotako Linz hiria. Eta, hain zuzen ere, errotiko norabide aldaketa jasan du Linzek azken hamarkadetan. Izan ere, orain dela gutxira arte giza instintuen alderik ilunenarekin lotzen zen hiria nazismoarekin izandako harreman estua delaeta. Iragan ilun horretatik ihes egitetik urrun, baina, Linzek bere iraganari aurrez aurre begiratzeko ausardia izan du ezjakintasunak desio ez dena errepikatzera besterik eraman ez dezakeela jakitun. Horregatik, nazismo garaiarekin lotutako ibilbide interesgarri eta zirraragarriak antolatzen dituzte egun hirian barna. Inork ez du ahaztu Linz izan zela Adolf Hitler beraren hiri fetitxeetako bat Berlin, Munich, Hanburgo eta Nurenbergekin batera. Izan ere, 18 urte bete arte Linzen egin zituen ikasketak buruzagi naziak, bertatik aldarrikatu zuen Austria Alemaniarekin batzeko erabakia eta hiriarentzat hainbat plan megalomano ere bazituen buruan, besteak beste Hitler izeneko hotel bat, dorremausoleo bat, Europa guztiko bilduma publiko eta pribatuetatik lapurtutako artelanentzat FĂźhrer Museum bat, gerrako industriara bideratutako fabrikak... Zortez, burutazio horiek guztiak ia ezerezean geratu ziren: eskulturarik gabeko nibelungoen zubi bat, eraikin instituzional eta etxebizitza sozial gutxi batzuk, eta, hori bai, gerra industriara bideratutako fabrika ugari. Behin gerra amaituta, Linz izan zen, Berlinekin ba-

Z


Hiri honetako eguneroko bizitzako irudiak: bigarren eskuko merkatu bat goian; behean, Ars Electronica Center-en inguruko terraza koloretsu bat. Eskuinean, tren zahar bat Pรถstlingerberg Bahn Museum-ean.

9


LINZ tera, bi zatitan banatuta geratu zen hiri bakarra. Hala, hamar urtez, ibai batek baino askoz gehiagok banatutako bi munduren arteko muga izan zen Danubio. 2009an, Europako Kultura Hiriburu izan zela baliatuz, Linzek egindako ÂŤpsikoanalisi publiko kolektiboarenÂť berri eman zion munduari, hiriaren iragan iluna itzulingururik gabe azaleratuz. Hori horrela, beste ekitaldi batzuen artean, hiriak nazismoarekin izandako loturaren inguruko erakusketa polemiko baino beharrezkoa antolatu zuten Linzen, Austria Garaiko hiriburuko biztanleek nazismoaren ideia totalitarioekin izandako elkar aditzea ageriaz utziz. Hori bai, gaur egun ideia horietatik beraietatik zer urrun dauden eta ideiok nola mespretxatzen dituzten argi utzi zuten Linz bertako herritarrek.

Linzek emandako errotiko norabide aldaketa horretan bestelako urratsak ere badaude: argitalpen zientifikoak kaleratzea, oroitzapen guneak adieraztea, sinposio eta proiektu kulturalak antolatzea, eta, gerra ahalbidetzeko gune garrantzitsu izan ostean, ÂŤbakearen hiriÂť izendatzea. Kontuan izan behar da, ildo horretan, II. Mundu Gerra bukatu bezain laster, aliatuek bonbardatu ez zituzten eta biziraun zuten armagintzako fabrikak eraldatu eta erabilpen zibileko burdingintzako eta altzairugintzako fabrika bilakatu zirela, herritarren aberastasun motor bihurtuz. XX. mendeko 80ko hamarkadan industria astuna krisian sartu zenean, gainera, Linz gai izan zen bere burua berrasmatzeko. Funtsean, hiria kultur zentro bihurtzeko Hitler beraren ideia berreskuratu zuen Linzek, baina, oraingoan, kultur


abangoardia kanporatu beharrean eraldaketaren protagonista zuzen bihurtuz. Horrela jaio zen Linz berria, iraganeko fantasmetatik urrundutako orainaldiaz harro, museo, zentro kultural eta jaialdi ugari sorrarazi dituzten ideia berrien eskutik. Altzairu eta kristalezko hiria Zalantzarik gabe, Linzen eraldaketan funtsezkoak izan diren elementuek izen propioa dute: Lentos, Ars Electronica Center, Schlossmuseum, Design Center Linz, Donaupark‌ Lentos Kuntsmuseum arte galeria, adibidez, 2003an Danubio ibaiaren ertzean bertan ateak ireki zituen arte moderno eta garaikideko museo berritzailea da. Eraikinak forma soilak ditu, eta, gauez, argiak fatxadan bertan islatzen direnean, espektakulua

benetan ikusgarria da. Eraikinetik aparte, baina, edukia bera ere kontuan hartzeko modukoa da: etengabe berritzen diren erakusketez gain, gaur egungo diseinu grafikoaren aitetako bat den Herbert Bayer margolari, argazkilari eta arkitektoaren 135 lan aurkituko ditugu bertan. Linzen berrikuntza estilistikoaren ikur den museotik gertu, Donaupark parkea aurkituko dugu, betiere ibaiaren ertzetik aldendu gabe. 1977tik, Austria bertako zein nazioarteko 11 eskultoreren lanak aurki daitezke parkean (Bayer, Paolozzi, Kowalski...), guztiak ere kokapen honetarako espresuki sortutakoak material berbera erabiliz: metala. Egitasmoaren bultzatzaileen asmoa artea hiriaren motor ekonomiko izandako metalgintzarekin batzea izan zen, Linzek zentro industrial gisa historikoki

Hamahiru museo inguru daude Linzen, eta esan daiteke Lentos Kuntsmuseum dela arte galeria interesgarrienetarikoa. Arte moderno eta garaikideko museo berritzaile honen eraikina hiriaren berrikuntza estilistikoaren ikurra da.

11


LINZ izandako garrantzia eta egun arte garaikideko gune kementsu gisa duena lotuz. Donaupark parke eskultorikotik metro gutxi batzuetara, Tabakfabrik tabako lantegi zaharra dago. Buhaus eskolako aitzindarietako bat izandako Peter Behrens arkitektoak diseinatu zuen, eta, egun, hiriak kultur ekitaldietara bideratzen duen eraikinetako bat da. Ibaiaren beste ertzean, Lentos museoaren parean, etorkizunera begira lan egiten duen beste zentro bat aurkituko dugu: Ars Electronica Center. Zentroak hainbat genero modu naturalean uztartzen ditu –artistikoa, zientifikoa eta teknologikoa–, etorkizun hurbilenarekin eta bere ondorioekin lotutako sorkuntzak ahalik eta modurik interaktiboenean erakutsi asmoz. Bioteknologia, neurologia, ingeniaritza genetikoa, robotika eta arte digitala bezalako arloak lantzen dira museoan, betiere askotariko ikuspegiak erabiliz eta eguneratze etengabea akuilu. Zentroa hartzen duen eraikina bera, ezin zitekeen bestela izan, bere diseinu abangoardista txundigarriagatik nabarmentzen da. Linz Austriako industria zentro gisa ezaguna izatearen «erantzule» nagusienetakoa Voestalpine fabrika da, II. Mundu Gerran zehar Alemaniako burdin eta altzairu ekoizle nagusia izan zena. Egun multinazional bihurtutako Linzeko enpresa ezagunaren fabrikak bisitariei harro-harro irekitzen dizkie ateak fabrikazio prozesuan baliatzen dituen teknologia modernoak erakusteko; ibilbidean zehar, altzairu ekoizpenean erabilitako ontziaren erreplika den arragoa erraldoia ikus daiteke besteak beste.

Irudion gainean, Botanischer Garten, erdigune historikotik ordu erdi eskasera kokatutako lorategi botanikoa. Eskuinean, Ars Electronica Center museoa, Nibelungen zubitik ikusita.

Hiri berdea Linzek, baina, altzairua, arkitektura eta industria baino askoz gehiago du bisitariari eskaintzeko: 51 parkerekin, Austriako hiririk berdeenetako bat da. Hori horrela, erdigune historikotik ordu erdi eskasera kokatutako lorategi botanikora oinez hurbiltzea aukera ederra izan daiteke. Danubio ibaiaren ertzetik doan Donauradweg bidegorri arrakastatsutik barna txangoa egitea ere aukera paregabea da, ibilbide motzak egin zein Alemania edo Hungariara heldu arte pedalei eraginez joateko aukera ematen baitu. Izan ere, zalantzarik gabe, Linzek asko sor dio babesten duen Danubio ibaiari. “Errege eta enperadoreen bide” izandako ibaiak, aberastasun ekonomiko handia eman dio hiriari erromatarren garaitik. Linzen iragana eta orainaldia, zuzenzuzenean daude lotuta uron ibiliari. Danubio ibaiaren ekarpena ez da, baina, ekonomikoa bakarrik. Azken finean, herritarren aisialdirako ezinbesteko gune ere bada Danubio bera: ibaiertzetan kokatutako oinezko eta txirrindularientzako bideez gain, ezin ahaztu ingurunea hartzen duten basoak ere –600 hektarea baino gehiago orotara–, ezta Linz eta inguruko beste hiri batzuk lotzen dituzten ontziak ere. Hala, Linzetik bertatik abiatuta, Krems, Passau edo Viena bertarainoko txangoak egin ditzakegu. 1912tik Danubioko urak zeharka-



tzen dituen SchĂśnbrunn baporezko ontzi zaharkitura igotzeko aukera ere izango dugu denboran atzera egin nahi izanez gero. Austriako hirugarren hirigune handiena osatuagatik, Linzeko metropoli eremuko biztanle kopurua ez da 300.000 lagunera iristen. Hain tamaina gizatiarra izatearen abantailarekin, Linzek zentro historiko txiki baina eder eta pintoreskoa du, hiriak gozatzen dituzten pastel-koloreekin margotutako eraikin barroko ugarirekin. Hauptplatz enparantza erraldoia da, zalantzarik gabe, Linzeko alde zaharreko erdigunea. Europako enparantzarik handienetakoa izanik, ez da harritzekoa hiriko merkatu zein ekitaldi garrantzitsuenen agertoki izan izana XIII. mendetik. Nibelungoen zubitik bi urrats eskasetara dago, eta ehun urtetik gora dituzten hainbat merkataritza establezimendu aurkituko ditugu bertan. Ez oso urruti, Danubio ibaiaren ertzean bertan, hiriko ikuspegi apartak eskaintzen dituen Schlossmuseum

museoaren terraza aurkituko dugu. Are eta ikuspegi ederragoak izan nahi baditugu, ibaia zeharkatu eta PĂśstlingberg muinoraino eramango gaituen funikularra har dezakegu. Gainaldean, hiriaren ikur den eta bisitari ugari jaso ohi dituen XVIII. mendeko eliza bat aurkituko dugu. Hori bai, Linzeko eraikin erlijioso garrantzitsuena Mariendom katedrala da inolako zalantzarik gabe. 20.000 pertsona hartzeko gai izanik, Linzeko katedral berria Austriako handiena da, baita arte neogotikoaren erakusgarri aparta ere: katedralaren dorrea Vienakoa baino metro gutxi batzuk baxuagoa besterik ez da, eta, katedraleko beirateetan, Linzeko historia aurkituko dugu irudikatuta. Musikari dagokionean ere, ezin ahaztu Linz hiri austriarra denik. Hala, musikaren bi jeniorekin izandako zeharkako harremana aipatu beharra dago ezinbestean. Esaten dutenez, Mozartek hiru egun eskasetan konposatu zituen Linzeko sonata eta Linzeko sinfonia, 1783an,


Thuneko kondearen jauregian bere emaztearekin batera ostatu hartuta zela. Mozarthaus bihurtuta dago egun jauregia, barnealdea publikoarentzat itxita baldin badago ere; hori bai, patioan kokatutako kafetegia bisitatzeko ez dago inolako eragozpenik. Beethoven berak ere Zortzigarren sinfonia Linzen amaitu zuela esaten da. Beethovenen anaiak farmazia bat zuen Linzen, eta, konpositore ezagunaren atsekaberako, bere etxekoandrearekin bizi zen bertan, ezkondu gabe. Kontatzen denez, anaiari bere jokabidea aurpegiratzeko bertaratu zen Beethoven, eta ez zuen Linz utzi Johann anaia ezkontzera konbentzitu zuen arte –batzuek mehatxu bidez derrigortu zuela ere esaten dute–. Kontuak kontu, Beethoven maisuak Zortzigarren sinfonia ospetsua amaitzeko baliatu zuen pianoa Schlossmuseum museoko areto batean dago egun ikusgai. Hori bai, Linzekin lotutako musikaririk baldin bada, zalantzarik gabe Anton Bruckner konpositore

erromantikoa dugu hori. Hiritik oso gertu jaio zen organista ezaguna eta bere aztarnak leku guztietan aurki daitezke Linzen. Gaur egun, musikak ere garrantzitsu izaten jarraitzen du Linzen. Musika klasikoaren zaleak Terry Pawson arkitektoak diseinatutako Musiktheater berritzailean biltzen dira, askorentzat Europako antzokirik modernoena. Gainontzeko musika emankizunak, berriz, Brucknerhaus eta Posthof Linz aretoetan egin ohi dira. Viena eta Salzburgo artean kokatuta, Linzek bere bide propioa aukeratu du, egungo garaietara egokituz, Mozarten jaioterriak tradiziori egiten dizkion kontzesiorik gabe, herrialde bateko hiriburu izateak ezarritako loturarik gabe, espiritu geldiezin, gazte, ezberdin batekin. Eta hori nabarmen-nabarmena da hirian. Pentsa, Bilborekin alderatzea ere gustuko du Linzek. Argi dago zergatik.

Historiaz betetako hiri honen ikuspegia. Aurten bi gertaera historiko handi ospatzen ditu Linzek; 1914an, Lehen Mundu Gerrarekin, Danubioko monarkiaren desagerpenaren hasiera eta 1989ko Altzairu Oihalaren irekiera.

LINZ 15


El Chalten herritik Pied


Testua eta argazkiak : Xabier Ba単uelos

ras Blancas glaziarrera IZOTZA NATURAREN BALKOIAN


PIEDRAS BLANCAS

Hegoaldeko Andeetako paisaia mendietan eta lakuetan aletzen da, Patagoniako mugalde argentinarrean. Hegoaldeko izotz kontinentalen geruzetan sona handiena duten gailurrak Cerro Torre eta Fitz Roy dira. Izan ere, ibaiez zeharkaturiko eta aintzira sakabanatuz zipriztinduriko haran itzelaren gainean altxatzen dira bi menditzar horiek. Hori dela-eta, zuhurtzia erakargarrizko eta basakeria liluragarrizko ibilbideak eskaintzen dizkigute. Horietako bat da, hain justu, El Chalten herritik Piedras Blancas glaziarrera eramango gaituen bidea.

Piedras Blancas glaziarra (goian) eta ondoan ÂŤĂąireÂť izeneko landareen basoa. Aurreko orrialdean, El Chaltenerako errepidea eta Fitz Roy mendia parez pare. 18


l Chalten herrira iritsi nintzen lehenengo aldian, orain dela hamasei urte, herrixka bat besterik ez zen. Argentina osotik iritsi berri zirenen kokagunea zen; handitasun bertikalen eta, ekialdera, horizonte infinitu baten baitan hartu ezin den hedaduraren artean inguratuta. Hiri-egitura definiturik izan gabe, ur solidoak zizelkatutako haran areriotsu baten buruan dago, Rio de las Vueltas izena jarri zioten ibai baten ondoan. Leku desatsegin eta arraroa zen; eta, bertan, haizea jaun eta jabe da era dramatiko eta bortitzean. Munduan galduta zegoen leku bat zen, kolonizatzeko leku ulergaitza, nahiz eta maila horretako edertasuna duen paisaiaz inguratuta egon. Izan ere, paisaia hau amaigabeko epitetoen soka bati erronka egiteko gai da; baita halako trantzetik zoriontsu ateratzeko gauza ere.

E

Oso zaila suertatzen zitzaidan ulertzea Santa Cruzeko bazter galdu honetan inork bere etxea hemen eduki nahi izatea. Nire oroitzapenen paperak begiratzen aritu naiz, eta 1998. urteko okre koloreko egunkari-zati bat aurkitu dut, izenburu hau duena: ÂŤEl Chaltenek hamahiru urte bete dituÂť. Orduko probintziako gobernadoreak, Nestor Kirchnerrek, zorionak ematen zizkion bere buruari, azkenean, lortu baitzuten zerbitzu publikoek ezartzea 24 orduko hornidura elektrikoa. Espero daitekeen bezala, egin zen festan haragi errea jan zen. Horrenbeste liburu eta pelikularen ondorioz, pentsatzen nuen iragan iluna zuten pertsonek ahazteko eta ahaztuak izateko ezkutaleku bat bilatzen zutela; nahiz eta lurralde madarikatu bat izan, tehuelche amerindiar herriek ere muzin egingo lioketena beraien kanpamenduak jartzerako orduan, guanako eta


PIEDRAS BLANCAS Behean, urdin eta zuri tonuak glaziarreko izotzean. Ondoko orrialdean, Capri aintziran islatzen diren inguruko tontorrak

sastrakentzako ere habitat zaila da lurralde hau. Hala ere, herri honen jatorria askoz ere prosaikoagoa da; eta, bertan, geopolitika lirika baino protagonista handiagoa da. Hego Amerikako herrialdeen hainbat muga-banaketatan, inoiz ez dira kontuak argi egon. Txile eta Argentinaren kasuan, Patagonia hegoaldeko izotz kontinentalen geruzak argentinarren aldera erori ziren; baina, hori horrela izan zenik ez zuen inoiz adierazi Andeetako beste aldeko bizilagunak. Ondorioz, mendeak irauten ari den gatazka bat sortu zen, batzuetan, gerraren bat sortzeko modukoa izan dena. Txilek ondoko Desierto aintziraren jabegoa eskatzen du; baina, izotz nahiz harkaitzezko lur hauetan Argentinak duen subiranotasuna argi uzteko, lur hauetan argentinarrek beren bizia egin zezaketela erabaki zuten. Hori zela-eta, El Chalten herrixka sortu zuten, ikuskizun natural neurtezin baten erdian, kasualitatez, Los Glaciares parke nazionalaren erdi-erdian. Horrela, megahirietako asfaltozko kartzeletatik ihes egin nahi zuten ero batzuek eta egoera ekonomiko zail batetik ateratzeko modua ikusi zuten zentzudun batzuek erabaki zuten aprobetxatzea gobernuak beraien existentzian beste fase bat hasteko ematen zien aukera. Eta horrela jaio zen Errepublikako herririk gazteena, planetako bi mendi-mugarri entzutetsuenen eta gutiziatuenen mendebaldeko itzalean. Orratz harrotuen itsasoa Egun gauzak ez dira horrenbeste aldatu. Edo bai, zeren, El Chalten herriak itxura bera izaten jarraitzen duen

20

arren eta turisten emana itogarria ez izan arren, egia da txangozaleen lehen-mailako gune bihurtu dela. Izan ere, bertatik, irudikatu ditzakegun mendi-ibilbide ederrenetako batzuk ikus daitezke. El Calafate hiritik iritsiz gero, hain zuzen, 23. ibilbidearen amaieran, Viedma glaziarreko irudi aparta begizta dezakegu, izen berdina duen aintziraren mendebaldeko muturrean. Glaziarraren mihiak, hein batean estua baina, aldi berean, tentagarria denak, iragartzen digu izotz-masa handi bat dagoela, bere hats izoztua mendien artean kateatuta botatzen duen izotz-masa handia. Baina, batez ere, katazuriaren ile-larruan bildutako monarka harro, hantuste, ikaragarri baten eran altxatzen den Fitz Roy mendiaren itxura trinkoa ikusten da. Zorte ona dugu. Zerua oskarbi dago, eta 3.405 metroko mendi-puska ere garbi dago, arraroa izanagatik ere. Ez baitago, normalean, gailurraren inguruan egoten den kotoi-itxurako kumulurik. Francisco Moreno perituak jarri zion herriari izena, XIX. mendearen azken herenean, “Beagle”-ko kapitainaren omenez. Mendiaren jatorrizko izena, egun, bere magalean dagoen herriak duen izena da, justizia poetikoaren zoriz jarria. Izen horrek aonikenik hizkuntzan «erre egiten duen mendia», «suzko tontorra» edo «kea darion mendia» esan nahi du. Bere ezkerreko aldean, hegoalderantz, mendi handienen artean bigarrena dago: Cerro Torre mendia; badirudi erregeak lurrean bere koroa utzi duela. Baina, tontor guztiek (Electrico, Guillaumet, Mermoz, Val de Vois, Saint Exupery, Egger, Mocho, Adela, Ñato, Doblado,



Grande, Huemul eta abarrek) osatzen duten zerra-itxurako eta altzairu-koloreko multzoari erreparatuz gero, badirudi dragoi baten hortzen multzoa edo orratz bihurtutako olatu fosilizatuen ekaitza dela. Ibiltzeko aukerak pilatu egiten dira. Torre aintzirara joateko bidea hauta dezakegu, eta morrena zentraleko goiko aldetik, Maestri miradorean, ikus daiteke Glaciar Grande izeneko glaziarra. Hain justu, Torre glaziarrarekin bat egiten duen tokia ikus daiteke. Biak mendiaren taupadetan murgiltzen dira eta, horrela, uler dezakegu Herzogen “Scream of Stone” (Cerro Torre, harkaitzaren oihua) pelikulako bi protagonisten lilura suizida. Chimangorekin hegan egitea hauta dezakegu Tunel ibairaino, eta zuriaren zabaltasuna zeharkatu Pliegue Tumbado muinoa igarota. Edo Mirador de los

Condores katearen ertzetik ibil gaitezke Laguna Azul izeneko aintziraraino, Chorrillo del Salto ur-jauzi finetik joanda. Baina, batez ere, iparralderako norabidea har dezakegu eta, horrela, Rio Blanco ibaiaren eskuineko ibaiertzari jarraituta, Piedras Blancas glaziarrera joateko bidean egongo gara. Izotz esekia Gutxi gorabehera 16 kilometroko bidea paisaien eta naturaren erakusgai ordainezina da, oihal bizi batean margotutako margolan handi bat. Oihal hori orduek nahiz klimak, argiak nahiz zeru aldakorrak aldatzen dute, estiloen nahiz tekniken nahas-mahas bihurtzen dute, eta estilo nahiz teknika horiek gai dira Sorolla eta Friedrich batzeko, baita Turner Theodore Rousseaurekin eta Winslow Homerekin batzeko ere. Ingurune gogorra da, baita basatia eta latza ere. Baina, ez da egia hutsik dagoen ingurunea denik. Baldintzek hala uzten duten lekuan, Magallaneseko itsasarteko basoak harkaitza estaltzen du. Estepako larre txikiak, punaren ataria direnak, ñire, lega eta colihue landareekin hausten dira. Landare horiek guztiak iparraldeko notofagus motakoak dira; eta udaberrian nahiz uda hasieran notros landareak, loretan dagoela, izaten duen gorri biziarekin talka egiten dute. Landare honen hostoekin elikatzen da huemula. Animalia hau tamaina ertaineko zerbido bat da, ikusteko zaila, eta guanakoak nahiz huemulak, biak ala biak, puma zaputzaren harrapakinak dira. Hegaztiak errazago ikus daitezke, esaterako, ñandua, lepo beltzeko zisnea, caranchoa, caiquéna, okil beltza eta kondorra, azken hori, beti bezain dotorea. Hala, Capri aintzirara iritsi gara, forma arraroko eta tamaina txikiko zuhaitzez jositako arboladiz inguratutako urezko urlora. Eguraldi ona bada, haizeak gure ileak dantzan jartzeari utzi badio, eta zeruan Fitz Roy mendia estaltzen duten hodeiak badaude, gelditu eta itxaron egin beharko dugu. Altueran, zefiro izeneko haizea ibiliko da, eta, agian, zorte ona izanez gero, tontorra garbi dezake. Orduan, mirari bat ikusi ahal izango da, mendia aintzirako ispilu garbiaren eta leunaren gainean bikoiztuta ageriko baita. Une magikoa da, batez ere, goiz atera bagara eta egunsentiko argia garretan esnatzen bada horma granitiko zilarreztatuen gainean. Eguzkia igo ahala paisaia argitzen den eran, hiru dimentsiotan ezin hobeto zehaztutako eta trazatutako islek amets eginarazten digute nahikoa dela ura ukitzea tontorrera iristeko. Arboladi eta belar-zatien artean jarraituko dugu, Laguna de los Tres izeneko aintzirara iritsi ahal izateko bidegurutzeraino. Igoera gogorrak saria izango du esneitxurako urdinen, gris urdinxken eta urdin argien kontrastea ikusita; eta, bertan, muinoak nahiz orratzak hain daude gertu, ezen beldurra ematen duen. Pixka bat hego-mendebalderago dago, gure azpian, Sucia aintzira. Aintzira honek daukan izena ez da justua, zeren


turkesa-koloreko ur atsegina eta hotza duen urmaela da. Itzultzen ari garenean, bidegurutze honetan bertan, hego-mendebaldera joko dugu Madre e Hija aintzira luzatuetarantz, hain zuzen. Baina, oraingo honetan, iparralderantz hartuko dugu. Ehunka pauso pasatxo eman ostean, eta istant batean, gure aurrean agertuko da, ibaiaren gainean uzkurtuta, Piedras Blancas glaziarra. Glaziar hau glaziazioen ondasun bat da, parke nazionaleko beste 47 ibai izoztu handiak bezala, eta haran eseki baten gainean aurrera egiten du. Badirudi, antzina, bere ordaina gaur egun desagertuta dagoen glaziar handiago batera eramaten zuela. Ehunka metrora, Rio Blanco delakoaren ibai-ohearen gainean, ibaiak atzera egin zuenean sortu

zuen aintzira morrena baten bidez ixten da, bere iceberg txikiak erortzen uzten ez duen inbutu baten eran; baina, aldi berean, urak husten laguntzen du urtze-aldian aintzirak gainezka egiten badu. Urrunetik, bere gainazaleko ia nakar-itxurako zuria, Ăąire landareen adar okerretako kolore-berdean sartuta dagoena, batzuetan, anil-koloreko bihurtzen da eta, beste batzuetan, berriz, akuamarina-koloreko. Bien bitartean, glaziarreko kristaletako izar fraktalen eguzkiaren islak errealitateari buruz daukagun pertzepzioarekin jolasten du, eta izan dezakegun edertasun-irrika handiena ere asetzen du.

PIEDRAS BLANCAS

Ezkerretik eskuinera, L’S, Saint Exupery eta Rafael Juarez tontor ikusgarriak. Aurreko orrialdeko argazkian, Rio de las Vueltas ibaia.


Testua eta argazkiak: Alfons RodrĂ­guez

Bartzelona

1714KO SETIOAREN IBILBIDEA



BARTZELONA

Orain dela hiru mende, Bartzelonak izugarrizko setioa izan zuen, eta bere historia betiko aldatu zen. Garai horietako hainbat aztarna gordetzen dira. Konde-hirian luze iraun duten tokiak, izan zena, dena eta etorkizunean izan daitekeena gogorarazteko. Toki nagusiak bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, iragana ez ahazteko eta, hala, orainaldi nahasia ulertzeko.

26

i mila urte baino gehiagoko historia du egungo hiri mediterraneo kosmopolitenak. Izate biziko, hazkundeko, aurrerapeneko eta, gainera, setio handiko hogei mende. Jasan behar izan dituen setioetako batek inoiz baino garrantzi handiagoa hartu du orain: 1713 eta 1714 artekoak, Espainiako Ondorengotza Gerrakoak. Hiria Filipe V.aren eta bere aliatu frantsesen eskuetan erori zenean 1714ko irailaren 11n, Kataluniako herriaren historia eta nortasunaren kapitulu berri bat hasi zen. Gaur, 300 urte geroago, baliteke historia beste bira bat ematen aritzea, zalantzen zeruertzerantz, akaso, baina baita itxaropen eta askoren ilusioaren zeruertzerantz ere. Santa Madrona portalea izan daiteke ibilbide historiko honi ekiteko puntua; bertatik sartzen ziren Historiaren une horretan bartzelonarrak eta atzerritarrak hirira. Paralelo hiribide jendetsuan dago, gaur egun

B


Itsas Museoa hartzen duten hiriko ontziola –drassana, katalanez– monumentalei atxikita. Gaur egun, ate erraldoiak ez dira ia irekitzen, kasu berezietan baino ez, baina bertan ikus daitezke ondoen Erdi Aroko harresiak; tarte luzea, merloia eta bastioia egoera bikainean daude. Gaur egun Raval izenez ezagutzen dugun gunea, harresi tarte honen atzean dagoena hain justu, baratze-eremu handi-handi bat zen garai hartan. Bertako jakiak jaten zituzten setiatuek hamaika hileko blokeoan. Gune horretan, Santa Creu ospitalea baino ez da gelditzen gaur egun. Ospitale horretan artatu zituzten gerrako zaurituak, eta, ondoren, Kataluniako Liburutegi Nazional bilakatu zen. Auzo animatua da, eta jatetxe, taberna eta denda alternatibo ugari daude, bai eta Asiako, Hego Ameriketako eta Afrikako etorkinek irekitako saltoki soilak ere. Bartzelonako Arte Garaikidearen Museo oso gomendagarria ere nabarmen-

tzen da, uharte bat bezala, bai eta Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroa ere. Santa Madrona portaletik erraza da jaitsi, itsasoa ukitu eta iparralderantz jotzea, XVIII. mendearen hasierako hiriko erdigune izan zen tokirantz: Born. Aurretik, baina, Pla de Palaun geldi gaitezke, Errege Jauregi Berria zegoen plazan. Gaur egun garai horretako ezer geratzen ez bada ere plazan, merezi du imajinatzea bertan zegoen errege-egoitza, Mediterraneora irekita. Ribera auzoaren barnealdera igotzen den kalezuloetako bat har dezakegu, eta Santa Maria del Mar basilika ikusgarria miretsi; hiriko ikurretako bat da. XIV. mendekoa da, estilo gotikokoa. Bertan ezkondu ziren 1708an Elisabeth von BrĂźnswick eta Karlos III.a, gero Karlos VI.a Habsburgokoa izena hartu zuena, baina setioa hasi aurretik alde egin zuten. Espero zitekeen bezala.

Ezkerretik eskuinera eta goitik behera, 1714ko setioko gertaeren irudikapena, Regomir kaleko Vilana-Perlas gazteluaren sarrera eta Tricentenari-ren mapa. Aurreko orrialdean, Born-eko pasealekuaren ikuspegia gauez.


BARTZELONA Orain dela gutxi zabaldu den Born Centre Cultural ikusgarriaren barnealdearen irudia inguruko etxe-aurrealdeetan islaturik.


Born auzoa Santa Maria del Mar basilikaren ekialdean, herrialdearen historiaren toki enblematikoenetako bat dago, katalanentzat ia sakratua dena: Fossar de les Moreres. Erasoa hasi baino lehen elizari atxikitako hilerri bat zen, eta erasoaldian hobi komun handi bat, batailan hildakoak lurperatzeko erabiltzen zena. Gaur egun, inoiz itzaltzen ez den sugarrak oroitzen ditu hildakook, eta, adreiluzko zoladuran, mundu osoko gazte eta bidaiariek beren bisitari buruz hausnartzen dute, bai eta orainaz gozatzen eta etorkizuna prestatzen ere. Basilikaren atzean, Borneko plaza dago. Bere trazatu angeluzuzena zaldi-txapelketak hartzen zituen toki hareatsua zen Erdi Aroan –garai hartan, ia itsasertzean zegoen–. Gainera, festa pagano herrikoiak egiten ziren bertan. 1714an, hiriko merkataritza eta artisau gune nabarmena zen; inguruko kaleen izenei erreparatzea besterik ez dago. Gune hau izan zen bonbardaketa eta espainiarren zein frantsesen erasoaldi gehien jaso zuenetako bat; 11.000 jaurtigai baino gehiago erori ziren bertan. Bertatik egin zen azken kontraerasoa, tropa katalanen komandante Antonio de Villarroelek zuzenduta, baina zorte handirik gabe, jakina denez. Gaur egun, turista eta bertako bizilagun askok bisitatzen dute auzoa, baina badu beste bereizgarririk: biztanle berriak, hain zuzen ere, Europa erdiko eta iparraldeko etorkin berriak. Gazte kosmopolitak, kutsu bohemio eta alternatiboa duen nolabaiteko hipster paradisutzat dutena auzoa, beren bizitzen bertsio berri bat bizitzeko. Lokal trendyak barra-barra daude; dela tabernak eta jatetxeak, dela oso ezagunak ez diren diseinatzaile esklusiboen arropa edo osagarri dendak. Hiriaren gunerik benetako eta zaharrena da, hiri-diseinu nahasiaren txoko bakoitza kosmopolita eta modernoa bada ere. Auzoaren harribitxia orain dela gutxi inauguratu duten Born Centre Cultural da. Bere ezaugarriak direla eta, ez du parekorik Europan. Antzina, horniduraazoka nagusi garrantzitsua izan zen, estilo modernistakoa, baina 1960ko hamarkadaz geroztik ez zen erabiltzen. Orain dela gutxi egin diren berritze lanetan, aztarnategi berezi eta ezezagun bat gelditu zen agerian: Ribera auzoaren zati bat, hain zuzen ere setio urte horietakoa. Tropa irabazleek estali zuten, gotorlekuaren barruti militarraren segurtasun eremua eraikitzeko, bertatik, Bartzelona garaitua kontrolatu eta menderatu ahal izateko. Betiko ezkutatu nahi izateak egin du, bada, gaur egunera arte gordetzea eta, hiru menderen ondoren biziberrituko da, seinale iragarle bat bezala; izan ere, hirurehungarren urteurrenaren ospakizunekin eta independentzia xede duten helburu politiko berriekin batera agertu da. Barruti arkeologikoa ikusgarria da; bikain ikus daitezke hiria eta ohiko bizitza, 1714ko egun urrun horietan ziren bezala, bai eta oinez zeharkatu ere, aurretik hitzordua eskatuz gero. 29


Enklabe historiko gehiago Harago, Parc de la Ciutadella dago. Lehen, gotorleku militar bat zegoen, XIX. mendean eraitsi zena, eta oraindik ere mantentzen dira eliza militarra, Gobernadorean Jauregia –orain, institutu bat da– eta armategia –gaur egun, Kataluniako Parlamentuaren egoitza da–. Zitadelatik Garaipenaren Arkutik aterata, mapa erraldoi bat ikusiko dugu pasealekuko lurrean estanpatuta. Garai horretako Bartzelonaren berri izan dezakegu, eta hiri-trazatu zaharra eta garai horretatik hona nola hazi den ezagutu. Ondo legoke atsedena egin eta ibilbidea antolatzen jarraitzea. Beste enklabe protagonista batzuk sakabanatuago daude, baina interesgarria da bisitatzea, proposatutako ibilbidea osatzeko. Vilana-Perlas jauregia nabarmentzen da. XVIII. mendekoa da, eta Regomir kalean dago. Egun, etxebizitza partikularren eraikina da, eta merezi du mirestea, eraikin jakin batzuk denboraren joan-etorrira eta hiriaren aldaketara zer-nola egokitu eta moldatu diren ikusteko. Ramón Vilana-Perlas Austriako Karlos artxidukearen idazkaria izan zen.

Ali Bei eta Ronda de Sant Pere kaleak gurutzatzen diren tokian, Rafael Casanova omendu eta oroitzeko monumentu bat dago. Rafael Casanova Generalitateko kontseilari nagusia izan zen setioan. Dirudienez, han zauritu zen borrokan 1714ko irailaren 11n. Egun hori, gaur, festa nazionala da; Diada, hain zuzen. Ez dugu ahaztu behar Sant Jaume plaza monumentala, Generalitataren Jauregia eta hiriko udaletxea aldamenean dituela. Oso gertu daude halaber, Bartzelonako katedrala, alde batean, eta Rambla, beste aldean. Baina hori beste kontu bat da. Hau borroka, ohore eta heriotza egun horiek bizi izan zituen Bartzelona da. Erresistentzia horrekin, nazio sentimendua sortu zuen hiria da. Sentimendu hori, baina, alboratu egin dute askok denbora luzez, eta Kataluniako herriaren egungo pertzepzio asko islatzen diren ispilu izan daiteke. Jomuga gehiago dituen Bartzelona da, askotariko jomugak dituena.

BARTZELONA

Santa Maria del Mar basilika gotikoa eta Fossar de Les Moreres; azken hori kataluniarrentzat ia sakratua da. Ondoko orrialdean, goitik behera, Parc de la Ciutadella-n dagoen Militarren eliza eta Carme kaleko Kataluniako Liburutegi Nazionala, garai batean Santa Creu ospitalea izandakoa.


31



Testua eta argazkiak: Julene Larra単aga

Arequipa

SUMENDIEN BEGIRADAPEAN


Misti sumendia lo dagoen arren, Arequipa borbor esnatzen da goizero. Peruko bigarren hiri handiena desertuaren erdian dago, paisaia bolkaniko ikusgarriaz inguraturik. Betidanik lurrikaren mehatxupean egonagatik ere, herritar adeitsuek harro eta beso zabalik hartzen dute bisitaria, Hiri Zuriaren kale eta eraikin ederrak ezagutzeko gonbita eginez.

iri zuria, betiereko zeru urdina, eguzki garbia, harriz landuriko mendiak, maitatzeko jaio eta hazi nintzen lekuaÂť, idatzi zuen Mario Vargas Llosa Literatur Nobel saridunak jaioterri izan zuen Arequipari buruz. ÂŤBasamortu eta mendi arteko oasia, kolore ostadar zabala eratzen duen paisaia, desertu gorrixketatik abiatu eta mendixken tonu moreetarainoÂť, esan zuen, bestalde, aurrekoa bezain ezaguna ez den Victor Andres Belaunde idazle arequiparrak. Hiri hau ezagutzeko aukera izan dugun guztiok poeta ez bagara ere, Arequipari buruz

H


laudorioak besterik ez zaizkigu bururatzen. Lima hiriburuaren ondoren, Peruko bigarren hiri garrantzitsuena da Arequipa. Herrialdearen hegoaldean, desertuaren erdian eta eremu bolkanikoz inguratuta dago. Bistarako benetako plazera dira hiria bera eta ingurua, eta, horrez gain, oso atsegina da klimari dagokionez ere, batez besteko tenperatura 25 gradu izaten baita urte osoan. Ez da, ez, gutxiagotarako: argiz beteriko hiri honetan 300 egun eguzkitsu izan ohi dituzte urtean. Hala, «Betiereko zeru urdineko hiria» izenaz ere ezagutu ohi da Arequipa, lainorik apenas izaten baita

urteko edozein sasoitan. Neguan, lainoz estalita egon ohi den Lima zalapartatsutik Arequipara zuzenduz gero, handia izaten omen da bien arteko kontrastea. Historia eta kondairak Bi teoria desberdin daude Arequipa izenaren jatorriaren atzean. Horietako batek dioenez, Aymara etniako kideek sortu zuten hiria, eta bertan eraiki zituzten beren asentamenduak. Aymara hizkuntzan, «gailur» esan nahi du Ari hitzak eta «atzean jarri» Quipa hitzak. Beraz, Aymara hizkuntzan, «atzean jarri» izango li-

Plaza de Armas da hiriaren epizentroa, aktibitate guztiaren erdigune eta herritarren nahiz bisitarien bilgune nagusi. Aurreko orrialdean, Misti sumendiaren ikuspegia.

35


AREQUIPA Arequipako zeru urdinak, hiriaren ezaugarrietako bat. Ondoko orrialdean, prozesio bat katedral barroko ederretik ateratzen.

tzateke Arequiparen esanahia, bertatik bertara dagoen eta Arequipatik ezin hobeto ikusten den Misti bolkanari erreferentzia eginez. Bigarren teoriak, berriz, kitxua hizkuntzan du oinarria. Kondairak dioenez, Mayta Capac laugarren inkak, haranean zehar bidaiatzen ari zela, aurrez inkek inoiz bisitatu gabeko paraje honekin topo egin zuen. Inguruaren edertasunak liluratuta eta lekuaren kokapen estrategikoa ikusita, ÂŤAri, quipayÂť esan omen zuen: hau da, ÂŤBai, gera gaitezenÂť kitxua hizkuntzan. Hala, bertan geratu eta inguru hori inken inperioaren toki estrategiko bilakatu omen zuten. Kondairak kondaira, argi dago gaur egungo Arequipa hiria espainiarrek konkistatu zutela, 1540. urtean, horretan ez da zalantzarik. Dena den, sasoi horretan hiriak ez zuen berebiziko garrantzia eta osperik, harik eta XVII. eta XVIII. mendeetan garapen ekonomikoa ezagutu zuen arte. Oparoaldi ekonomiko horretan eraiki zituzten hiriko eraikin nagusiak, tartean hiriaren erdiguneko Plaza de Armas inguruan dauden estilo kolonialeko eraikinak. Espainiarren 1540ko abuztuaren 15ean konkistatu zuten hiria, eta oraindik orain egun horretan hainbat ekimen eta ospakizun egiten dira hirian. Ospakizunek aste osoa irauten badute ere, egun nagusia abuztuaren 14a izaten da, eta Plaza de Armas entzutetsuan su artifizialak eta bestelako piroteknia ikuskinak egiten dira, besteak beste. Sumendiz inguratuta Itsas mailatik 2.363 metrora dago Arequipa, nahiz eta kostaldetik gertu egon, ordu eta erdi ingurura. Sumendiz inguratuta dago hiria eta horien artean ikusgarriena (nahiz eta garaiena ez izan) Misti da. Arequipa

hiria 5.500 metrora dagoen sumendi honen oinetan dago, eta bere ikuspegi bikaina eskaintzen du hiriak. Dena den, Misti ez da hiria inguratzen duen sumendi bakarra, bertatik gertu baitaude Chacani eta Pichupichu, 6.075 eta 5.425 metrora, hurrenez hurren. Misti sumendia Arequiparen ikur izan da betidanik, eta hiriari omenaldia egin nahi izan dioten artisten poema eta abestietan presentzia nabarmena izan du. Hala ere, hiriaren ikur eta enblema handiena mehatxu etengabea ere bada aldi berean Arequiparentzat. Izan ere, hirigunetik 18 kilometrora dagoen sumendiak aktibo jarraitzen du gaur egun ere, eta horrek dakarren arriskua eta kezka ez dira nolanahikoak. Ehunka urte igaro dira Mistik azken erupzio handia izan zuenetik, XVI. mendean hain zuzen. Orduan sumenditik atera ziren labaren aztarnak oraindik ere ikus daitezke kraterraren inguruan. Labarik bota ez arren, sumendiak bestelako aktibitate esanguratsua izan zuen azken aldia 1870ean izan zen; orduko hartan errauts mordoa eta fumarola handi samarrak sortu zituen. Baina larriena zera da: 2012. urtean, azken hamar urteetako mugimendu sismiko handienak erregistratu zirela Mistiren inguruetan, horrek izan ditzakeen ondorioekin. Lurrikaren biktima Izan ere, Peru hegoaldeak, eta Arequipa inguruak bereziki, betidanik izan du aktibitate sismiko handia. Arequipako Geofisika Erakundeak zortzi eta hamar mugimendu sismiko erregistratzen ditu egunero inguru honetan, 240 eta 300 bitartean hilero, eta horietatik bat edo bi herritarrek nabaritzeko modukoak izaten omen dira. Hala, azken 400 urteetan herritarrek nabaritzeko moduko 34 lurrikara izan dira Arequipan, eta azken 40 urteotan hamabi guztira. Hori horrela, hiria askotan berreraiki behar izan da historian zehar. Hala, 1687 eta 1868ko lurrikarek hiriko eraikin gehienak suntsitu zituzten, eta katedralak eta San Frantsizko elizak ere kalte handiak izan zituzten, besteak beste. Hiriko eraikin garrantzitsuenak 1868ko azken lurrikara larri horren ondotik berreraiki egin behar izan zituzten. Katedralaren eraberritze lanek 30 urte inguru iraun zuten eta, esan beharra dago, Peruko gainontzeko katedralekin alderatuz oso apaingarri gutxi dituela, katedralaren barnealdeak bereziki. Ostera, zoragarriak dira kanpoaldea eta fatxada, Perun hainbeste maite duten barroko estilokoak, hain zuzen. Historian zehar naturak ondorio larriak ekarri dituen arren, naturak berak, eta lurrikarek batik bat, zehaztu dute Arequipako arkitektura, neurri handi batean. Hiri Zuria izenaz ezagutzen da Arequipa, bertako paisaian nagusi diren eraikinak altxatzeko erabili ohi zen harri bolkanikoaren zuritasuna dela-eta. Kolonialismo garaian batez ere, sumendietako laba solidifikatuarekin eginiko harri zuri landua erabili zuten etxeak eta eraikinak egiteko. Beraz, gaur egun zuri ko-


37


lorea da nagusi hiriko paisaian, eta hortik Hiri Zuria ezizena, nahiz eta urdin edo gorri kolore deigarriz pintaturiko etxe kolonialak ere badiren. Alde Zahar ikusgarria Arequipako Zentro Historikoa ederra da zinez, eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2000. urtean. Kolonialismo garaiko eraikin garrantzitsuenak hiriaren gune honetan biltzen dira, eta bertatik norabide jakinik gabe paseatzea benetan atsegina da urteko edozein garaitan, klima atsegina lagun. Harrizko etxeak, ezkutuko patio ederrak eta bestelako txoko ugari deskubritu daitezke inguru honetan. Aipatzekoak dira Arequipan dauden eliza, komentu eta klaustro ugariak, askotariko motiboz apaindutako

eta harrian bertan zizelkaturiko zutabe eta arkuz apainduta gehienak. Zalantzarik gabe, Plaza de Armas da hiriaren epizentroa, aktibitate guztiaren erdigune eta herritarren nahiz bisitarien bilgune nagusi. Beti gainezka egon ohi den plaza honen erdian, brontzezko iturri bat dago, XVI. mendeko gudari perutar baten estatua gorenean duela. Plaza inguratzen duten hiru portalak granitoz eginikoak dira eta adreilu eta karezko bobedak dituzte apaingarri gisa. Plaza honetan bertan dago hiriko eraikin esanguratsuena: Arequipako katedrala. XVII. mendeko hiriko lehen eraikin erlijiosoa da honako hau. Plaza de Armas aldera begira, arkuteria eta atari ederreko eraikinez inguratzen da. Hiria bera bisitatzeaz gain, Arequiparen inguruan

Misti sumendia 5.500 metrora dago, Arequipa hiria haren oinetan dago, eta hiriaren ikur izan da betidanik. Presentzia nabarmena izan du hiriari omenaldia egin nahi izan dioten artisten poemetan eta abestietan. Halere, ez da inguruko sumendi bakarra, bertatik gertu baitaude Chacani (6.075 m) eta Pichupichu (5.425 m).

38


oso paisaia ederrak aurki daitezke. Aurrez aipaturiko Misti sumendi sakratua bihurtu da gaur egun inguruko erakargarritasun turistiko garrantzitsuena. Eskualde honetako baldintza klimatologiko aproposei eta igoerarako zailtasun urriei esker, Misti inguruan txangoak egiteko aukera ugari daude. Sumendiaren tontorrera igo, kraterra gertutik ikusi eta Arequipa eta inguruko ikuspegiaz gozatzeko aukera dago, nahi izatera. Gainera, Misti sumendiaren oinetan jaiotzen da munduko ibai handi eta emaritsuenari hasiera ematen dion ibaixka, Amazona ibaiaren jaiotza, hain zuzen. Sumendiaren oinetatik gertu, 4.000 metroko altuera duen mendi portua igarota, Colca kanoia dago, eskualde honetako harribitxi natural ikusgarriena.

Ehun kilometro luze eta ia lau kilometro sakon da kanoi hau, eta kondor hegaztiaren habitat naturala da. Arequipara gerturatzen diren bidaiari gehienak, eta mendizaleak batik bat, kanoi honen handitasuna gertutik ikustera hurbiltzen dira, benetan ikusgarria baita bertako paisaia. Denbora izanez gero, Arequipatik egunean bertan egin daiteke joan-etorria. Kanoira irteerak egin eta bertan abentura kirolak praktikatzeko aukera eskaintzen duten enpresekin bete da azken urteotan Arequipa erdialdea. Bistan denez, dirua irabazteko aukera aparta ikusi dute guztiek parekorik gabeko ingurune natural eder honetan.

AREQUIPA



Testua eta argazkiak: Oriol Clavera

Mindelo

CABO VERDEKO MUSIKAREN ARIMA


MINDELO

São Vicente uharteko hiriburuko erakargarri nagusietako bat musika eskaintza oparoa da. Izan ere, Cabo Verdeko hiririk europarrena den Mindelok caboberdetar erritmoetan oinarritutako agenda kultural bete-betea du bisitariei eskaintzeko.

rrain merkatu txiki eta lasaitik 300 metro eskasera daude Casa da Morna entzutetsuko eskailerak. Lehen begiratuan, garrantzirik gabeko eraikin batera gerturatzen ari garela usteko dugu. Itzalak luzatzen dituen argi ahul batek argiztatutako hormak lagun eskailera zabalotan gora goazela, ezertxok ere ez digu adieraziko leku benetan berezi batera sartzear gaudela. São Vicente uharteko hiriburuko Marginal etorbide zaharkituan aurkituko

A

dugu eskailerotako atea, itsasoak sortutako soinu leuna entzuten dugun bitartean. Itsasoaren soinua urrundu eta musika doinuak indartu egingo dira Casa da Mornara bidean; etxeko egurrezko ate lodia irekitzean, hori bai, benetako eztanda jasoko dugu. Izan ere, atea irekitzearekin bat, asteazken gau honetan Mindeloko kaleetan aurkitu dugun bakardadeak ziria sartu digula sentituko dugu. Horman idatzitako B. Leza caboverdetar konpositorearen honako bertsoek emango digute ongietorri beroa: «Nôte de Mindelo, ê sabe e silenciosa; nôte de Mindelo, ê branca e luminosa, Nôte de amor; di luar 'sim c'mâ prata; Nôte de Mindelo ê sedutor; D'ôdjos 'sim c'mâ nôs mulata». Historia apur bat Cabo Verdeko bigarren hiririk handiena da Mindelo, 70.000 biztanlerekin. Hiriaren jatorria 1795ean aurkitu behar da, uhartea populatzeko hainbat saiakeraren ostean (ez zen lan erraza baliabide natural eskasiagatik). Azkenean, baina, Fogo uhartetik heldutako 20 bikote eta 50 esklabo bertan kokatu ziren 1795ean. Aurrerago, 1821ean, Mindelok portu gisa izan zezakeen potentzial handia ikusita, beste 56 familia eramanarazi zituen gobernadoreak bertara Santo Antão uhartetik. Hain zuzen ere, Santo Antão bera zen Mindeloren despentsarik handiena bai barazkiei bai urari bai ur gezari dagokionean. Garai hartan, baina, Portugalgo Petri IV.a erregearen emazte Austriako Maria Leopol-


Hiriaren historia han-hemen azaltzen da. Behean, Fogo uhartea. 1795ean uharte honetatik ateratako 20 bikotek eta 50 esklabok Mindelo sortu zuten.

dinaren omenez hiria Leopoldina deitzen zen oraindik ere, ez Mindelo. Hamarkadek aurrera egin ahala, hiria portuaren garrantziarekin bat handitzen joan zen. Lehenik eta behin, Ekialdetako Indietako Britainiar Konpainiaren itsasontziak hasi ziren bertara heltzen, eta, ostean, ikatzaren konpainia ezberdinetakoak. Horrela, Atlantikoa zeharkatzen zuten itsasontziak hornitzeko portu garrantzitsu bihurtu zen pixkanaka-pixkanaka Mindelokoa.

Ikatzaren merkataritzak emandako bultzada izan zen, hain zuzen ere, hiria portuaren inguruan hazarazi zuena XX. mendearen hasieran gainbehera etorri zen arte. Ikatza petrolioagatik ordezkatzen zihoan heinean, gainbehera hori indartzen joan zen. Oparotasun garaien aztarnak, baina, badira oraindik ere Mindelon, Praça Nova enparantzako Artisautzaren Zentro Nazionala hartzen duen eraikin koloniala kasu –AmĂ­lcar Cabral enparantza izena ere ematen zaio pla-


MINDELO Cesaria Evora, «morna» musikaren erregea, Cabo Verdeko enbaxadorea izan zen munduan barna. Bere jaioterriko kale eta tabernetan, musika doinuak eguneroko bizitzan txertatzen dira.

zari buruzagi independentista ezagunaren omenez–. Artisautzaren Zentro Nazionalean, Cabo Verde uhartediko berezko artisautzaren erakusketa iraunkorra bisi daiteke. Besteak beste, taillak, eskulturak, margolanak, ehunak... ikus daitezke sabai altu eta horma zuriko areto zabaletan. Rua Lisboa etorbidearen amaieran (Afrikako Askatzaileen Etorbidea bezala ere ezagutzen da), arrosa koloreko Gobernadorearen Jauregia ikus daitezke Udal Merkatutik igaro eta gero. Garai kolonialeko beste aztarna interesgarri batzuk udaletxea eta Nosa Senhora da Luz eliza dira. Hain zuzen ere, elizaren inguruan eraiki zuten hiria fundatzaileek. Erregearen Gotorlekuaren hondakinetara gerturatuz gero, berriz, hiriaren ikuspegi ederra aurkituko dugu. Mendebaldera begiratuz gero Djeu uhartetxoa ere ikusiko dugu (Pássaros portugesez), eskalinata zuri baten amaieran bertako faroa harro-harro altxatzen dela. Urrutira, São Vicentetik banatzen duen kanalaren bestaldean, Santo Antão uhartearen silueta ikusgarria ikusiko dugu (“Zazpi haizetara” aldizkariaren 69. zenbakian izan genuen jada bertako berri). Hiriburu kulturala Mindeloz hitz egitea musikaz hitz egitea da. Eta Cabo Verdeko musikaz hitz egiten badugu, ezinbestekoa da

Cesaria Evora (Mindelo, 1941-2011) aipatzea. Morna musikaren erregea Cabo Verdeko enbaxadorea izan zen munduan barna bere ahots gozoa lagun, baina pobreen duintasunaren aldarrikatzaile ere izan zen, horretarako keinu xume batekin nahikoa zuelarik: umiltasun eta solidaritate adierazgarri gisa, oinutsik igotzen zen mundu osoko agertokietara, bera bezala bizitza osoan pobre izandakoak gogoan. Kreolerazko kantuak abesten zituen, hau da, Cabo Verdeko uhartedia osatzen duten irlak aurkitu zituzten portugaldarren eta bertara iritsitako esklabo afrikarren mintzaira ezberdinak nahasten dituen hizkuntza. Izan ere, portugaldarrak iritsi arte uhartedian inor bizi ez bazen ere, uharteok Senegalgo kostaldetik 300 milia eskasera daude. Abestiok, nola ez, esklabotza, isolamendua eta emigrazioa dute hizpide, gaur egunera arte Cabo Verdeko historia markatu duten funtsezko hiru ezaugarriak. Esaten dutenez, munduan barna kontzertuak ematen ari ez zenean, ohikoa zen Cesarea Evora handia Mindelo jaioterriko auzune xume bateko bere etxean aurkitzea, atea beti irekita, agertzen zen edonori harrera abegitsua egiteko prest. Oraindik ere Mindeloko kaleetan barna erraz asko aurkituko duguna Andres Barbosa Amato Dende da, gitarra eskutan abesti malenkoniatsuak abesten eta


45


SĂŁo Vicente uhartearen iparraldean dago Mindelo. Bere portua Atlantikoa zeharkatzen zuten itsasontziak hornitzeko puntu garrantzitsu izan zen mendeetan zehar.

giroa gozatzen. Lisboa kafetegian gaude, oraindik ere goiza den edo jada eguerdia den jakiterik ez dagoen ordu berezi horretan pontxe bat hartzeko ezinbesteko lekuan; Cabo Verdeko grogue ron tipikoa eta eztia nahasten dituen pontxe goxoa hartu dugu guk ere. Mindeloko klasikoetako bat da Lisboa kafetegia. Lokala txikia da, lauzpabost mahai, hormaren aurkako hainbat eserleku eta aulki zaharkitu gutxi batzuk baino ez dituena. Hormak, berriz, goitik behera beteta daude: posterrak, bertatik igarotako bezero entzutetsuen argazkiak (futbolariak, lehendakariak, ministroak...), herrialde ezberdinetako banderak, TchalĂŞ Figueira mar-

golari mindelotarraren lanak... Bezero batek kontatu digunez, TchalĂŞ Figueira bera kafetegiko ohiko bezeroa da, eta, bere lanak Cafe da Morna ospetsutik metro gutxi batzuetara estudio-galeria bat duen Manuel anaiarenak bezain ezagunak ez diren arren, ondoan dugun bezeroak behintzat, nahiago ditu. Kontuak kontu, ezin ukatu Lisboa taberna Mindelon bisitatu beharreko lekuetako bat dela, tokian tokiko txoko tipikoei darien xarma berezi hori baitario bazter guztietatik. Taberna utzi eta ate eta leihoetatik irteten diren musika doinuak lagun, erdigune historikotik txangoa


hasi dugu kalez kale. Hirian lasaitasuna da nagusi, eta, hala, etxean bezala sentitzen da une oro bisitaria. Hiriari, gainera, berehala hartzen zaio neurria. Rua Senador Vera Cruz kalean, Cabo Verdeko kultura eta musikaren lanik onenak erosteko liburu denda txiki bat aurkituko dugu; zortea badugu, gainera, ohiko bezeroren baten bat-bateko musika emanalditxoaz gozatzeko aukera ere izango dugu. Mindelo uzteko unea iritsi zaigu berriz ere, baina, joan aurretik, hasierako toki berberera itzuli beharra dugu: Cafe da Mornara hurbildu gara egungo Cabo Verdeko musikaren izarretako bat den Tito Paris mu-

sikariaren erritmoez gozatzeko. Izan ere, Paris bera da gitarra eta taldekideak lagun gaur gaueko kontzertua ematearen arduraduna. Behin atea zeharkatu eta olatuen hotsa atzean utzita, Paris bezalako maisu baten letra eta doinuetan murgiltzeko ordua da. Hala, «oin hutsen divak» oinordetzan utzitako tradizioa eta modernotasun elektrikoena ezin hobeto uztartzen dituen musikari apartaren doinuez gozatzeko aukera paregabea izan dugu.

MINDELO

Musika zuzenean entzuteko lekuak Casa Café Mindelo: Leku atsegina da, giro kosmopolitakoa eta zerbait jan eta musikaz gozatzeko ezin aproposagoa. Rua de Santo Antonio kalean dago, badia parez pare duela. Café La Pergola: Barne patio ederra eta kontzertu egitarau oparoa izanik, leku egokia da zerbait hartu eta tokiko musikariak giro lasaian ezagutzeko. Rua da San Antonio kaleak Lisboa etorbidearekin bat egiten duen kantoian bertan dago. Casa da Morna: Ia gauero dago zuzeneko musika eskaintza. Ezinbestekoa da gutxienez behin bertaratzea Cabo Verdeko musikarik onenaz gozatzeko. Beheko solairuko jatetxea aproposa da arraina jateko. Marginal etorbidean dago.

Hitzordu garrantzitsuak Mindeloko inauteri koloretsuak oso ezagunak dira, baita urtero udan zehar ospatzen den Baia das Gatas musikajaialdia ere. Urtero (2014an, abuztuaren 8tik 10era izango da) milaka eta milaka pertsona bertaratzen dira Mindelo hiriburutik 10 kilometro eskasera dagoen Baia das Gatas udalerrira Cabo Verdeko musika autoktonoaz gozatzeko.

Musika estiloak eta artistak Portugalgo fado-a eta Afrikako genio-a uztartzen dituen musika mota malenkoniatsua da morna. Cavaquinho izeneko lau sokako gitarra txikiak laguntzen du ahotsa, eta, biolinak, berriz, sodade edo nostalgia adierazten du. Zalantzarik gabe, Cabo Verdeko arimaren adierazpide gorena da morna. Erritmoa bizkortzen denean, coladeira bihurtzen da, aire brasildarragoa bereganatuz. Santiago uhartean jatorria duen berezko musika estiloa, berriz, funaná izenekoa da, bikotean dantzatzen dena, lambada ezaguna oroitarazten duen modu sentsualean. Cabo Verdeko berezko beste bi musika estilo buzio izeneko karakola batekin jotzen den tabanka eta erro afrikar garbiko batuque-a dira. Atlantikoaren erdian galdutako uhartedi honetako musika mundu guztira hedatu duten musikarien zerrenda luzean, berriz, honako izenak nabarmendu daitezke: Cesaria Evora Cize, Tito Paris, Tcheka, Mayra Andrade eta Bana.

47



Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Miguel Medina

Plougouskant

SURREALISTEN IRUDIMENETIK ATERATAKO PAISAIA


PLOUGOUSKANT

Plougouskanteko kostaldea (Plougrescant, frantsesez) penintsula basati batean dago ezkutatuta, eta zirrara eragiten du bidaiengan. Batzuk diote Bretainiako herrixka honen frantseseko izena zelterako bi hitzez osatuta dagoela («plou» eta «cresca») eta «hazten ari den parrokia» edo «sinesten du» esan nahi duela. Beste batzuen arabera, ordea, Crescant izeneko VI. mendeko lider batek jarri zion.

retainian gauza orok ukitu magikoa duela esan ohi da. Guk zerbait gehitu nahi diogu adierazpen horri: Bretainiako paisaiak artista surrealista zoro batek margotu dituela dirudi. Itsasoan sakabanatuta dauden uharteek uraren gainean zintzilikaturiko bonbillak dirudite. Kostaldean ibiliz gero, portu ñimiñoak aurkituko ditugu, baita panpinen etxe bat ere, granitozko bi harri erraldoien artean sarturik. Departamendu bat aukeratu beharrez gero, Côtes-d’Armor izenekoak ditu altxor ezkutu gehien. Berezienak Ajoncs kostaldeko Plougouskant penintsulak gordetzen ditu. 1.340 biztanle eskas dituen udalerri horretara iristeko, Jaudy ibaiaren ibilguari jarraituko diogu. Tréguier Erdi Aroko hiria igaro ondoren, uhartetxoz betetako estuario bihurtzen da Jaudy. Ezkerreko bazterrak Plougouskant penintsula inguratzen du, Mantxako kanalerantz barneratzen den lur zatia. Soroz eta baso baxuz osatutako mosaikoa marrazten du, eta, pasaia horretan, arrosa-koloreko granitozko tximiniak ikus daitezke han-hemenka. Horregatik esaten diote Grant Rose kostaldea. Plougouskantek ikusi beharreko toki ugari ditu; hala ere, aipagarrienak izendatu beharrez gero, honako hauek aukeratuko genituzke: Pors Scarff-en abiapuntua duen kostaldeko ibilbide ikusgarria, Napoleonen haitza, jeneralaren kapelaren forma duena, eta itsasoaren gogortasuna jasaten duten Le Gouffreko itsaslabarrak. Saihestezin gertatzen da toki basati hauetaz maitemintzea. Eskualdea zeharkatzen duten lau mendi-ibilbide daude oinez ibiltzea gustuko dutenentzat. Gainera, ikuspegi bera itsasotik izateko, eta paisaiaz beste modu batera gozatzeko, oso gomendagarria da bederatzi metroko luzera duen Ausquémé izeneko belaontzi tradizionalean irteera egitea (egun bateko txangoak egiten ditu eta Port Blanc-etik abiatzen da).

B

Castel Meur-en «misterioa» Mundu osoan zabaldu den irudi batengatik da ezaguna Plougouskant. Argazkian, harrizko etxetxo bat ikus daiteke granitozko bi harkaitz erraldoiren artean sartuta, itsasotik metro gutxira. Castel Meur da. Hala ere, gaur egun ez duzu paisaia horren postalik aurkituko inguruko oroigarri-dendetan, guztiak desagerra-


Mean Ruz itsasargia arrosa koloreko granitozko haitzetan. Ploumanac’h herrian dago, departamenduko beste toki ikusgarri batean. Aurreko orrialdean, Castel Meur etxetxoa, bi zaindarien artean.


Ploumanac'heko granito arrosazko labar beldurgarriak oso famatuak dira. Duela 300 milioi urte eratu zirela uste da, eta 25 hektareatik gorako hedadura dute. Milioi bat bisitari baino gehiago joaten dira urtero labarrak ikustera eta, zalantzarik gabe, Bretainiako ezinbestean ikusi beharreko beste puntu bat dira.

razi baitituzte. ÂŤMisterioÂť horren arrazoia turismoari leporatu behar zaio. 1861ean eraiki zuten Castel Meur, itsasoari bizkarra emanez, ekaitzetatik babesteko. Orduz geroztik zutik iraun du bi zaintzaileen artean, baina, duela urte gutxi, arriskuan egon zen haraino iristen ziren turista ugariengatik. Eraikuntza baimenak beharrezkoak ez ziren garaian altxatu zuen itsasoarekiko maitasun neurrigabea zuen norbaitek, eta han bizi izan zen, nahiz eta haren ondorengoek bigarren etxe bezala erabili zuten urtean behin edo bitan bakarrik, eta ia beti itxita eduki zuten, utzita egongo balitz bezala. 2004an, aldiz, jatorrizko jabearen bilobak Ameriketan zuen negozioa itxi zuen eta jaioterrira itzuli zen. Etxea zaharberritu zuen, eta ezusteko baten berri izan zuen: itsasbazterreko turismoaren booma aprobetxatu nahian, toki-administrazioko funtzionarioek Plougouskanten ikur bihurtu zuten Castel Meur. Etxea bisitatzera hurbiltzen zirenek ez zuten kontuan hartzen etxe pribatua zenik eta arazoak eragiten 52

zituzten. Behin, udako egun zoragarri batean, autobus bat iritsi zen turista japoniarrez beterik. Souvenir bat nahi zuten kosta ala kosta, eta, argazkirik ikusgarriena lortzeko, etxeko sabaira igotzea bururatu zitzaien! Beste bisitari batzuek, sekulako arduragabekeriaz, hondartzako harriak eramaten zituzten oroigarri moduan eta urperatzeko arriskuan jarri zuten etxea. Paraje eder horretan, badirudi txoriek ez ezik, beste batzuek ere babestu behar izaten dutela beren burua. Turistek eragindako kalteak ikusirik, jabeak epaitegietara jo zuen eta Castel Meurren irudiaren jabetza lortu zuen. Ondorioz, Castel Meurren irudia helburu komertzialetarako erabiltzea debekatuta dago. Etxea bisitariei itxita dago, hesi batek sarbidea galarazten du eta ezinezkoa da eraikin ikoniko horren postalik eta posterrik inon aurkitzea. Turismo bulegoetako liburuxketatik ere kendu dituzte.

PLOUGOUSKANT


bidelaguna 73

proposamen tematikoa: Munduko zazpi metro geltokirik ikusgarrienak hitzorduak Burlesque jaialdi batetik automobil erakusketa ikusgarri batera liburuen txokoa Nola bihurtu zen tiki kultura amets amerikar gogoan hartu Art decoa eta polemika Parisen eta Hawaiiko Molokini uharteko itsasoko espezien santutegian barna eta laburrak


proposamen tematikoa 1

MUNDUKO ZAZPI METRO GELTOKIRIK IKUSGARRIENAK Mundu osoan dauden metro-geltoki gehienek sentsazio desatseginak eragiten dizkigute, edo oroitzapen gogoangarririk ez behintzat. Bidaiariek inguruko pareta grisei eta koipetsuei erreparatu gabe itxaroten diote hurrengo trenari. Hala ere, egon badaude arkitekturaren eta diseinuaren aldetik azpimarragarriak diren zenbait adibide. Hona hemen, BBC Cultureren aburuz, munduko metro-geltokirik ikusgarrienenak.

Formosa Boulevard (Kaohsiung) 1 Munduan gauzatutako zenbait proiektuk egunaren argitasuna baliatu nahi izan dute, lur azpiko berezko iluntasuna gainditu ahal izateko. Aipatzekoak dira, adibidez, 2014. urtearen bukaeran New Yorkeko metroan zabalduko duten sabaileihoa, Marcelle Ferron artistak Montrealeko Champ-de-Mars geltokirako egin dituen beirateak edo Municheko St Quirin Platz geltokiaren kristalezko sabaia. Taiwango Kaohsiung hiriko Formosa Boulevard geltokiak ere joera horri jarraitu dio. Narciso Quagliata artistaren Argiaren Kupula koloretako beira kurbatuz osatuta dago, eta estilo honetako munduko instalaziorik handiena da. Komsomólskaya (Mosku) 2 Moskuko Komsomolkaia metro-geltokia izugarria da: kupula erraldoi bat, zutabe korintoarrak eta zortzi mosaikoz osatutako sabaia ditu. Azken hori Pavel Korin artistarena da, eta Errusiako heroiak irudikatzen ditu. 1952. urtean inauguratu zuten, eta Korin-ek eta Alexey Schusev arkitektoek Stalin saria jaso zuten geltokian egindako lanagatik. San Petersburgoko Kirovsky Zavod metro geltokiarekin batera, garai hartako estandar guztiak hautsi zituen. Azken horretan, marmola erabili zuten nonahi, eta Leninen estatua bat ere ikus daiteke. 54

Txileko Unibertsitatea (Santiago) 3 Pablo Neruda eta Gabriela Mistral Nobel saridunek Santiagoko Unibertsitatean ikasi zuten, eta horren azpian dagoen metro-geltokian, Mario Toral margolariaren “Nazio baten memoria bisuala” izeneko lana dago. Sei paneletan banatutako horma irudi erraldoia da, 1.200 metro karratukoa, eta espainiar konkistatzaileak, meatzariak eta Gobernu militarraren garaiko errepresioa irudikatzen ditu, besteak beste. Muralak elizaren itxura ematen die tren geltokiko nasei. Canary Wharf (Londres) 4 Norman Foster ospetsuak diseinatutako metro-geltoki ikusgarri honetako eskailera mekanikoetan hainbat pelikula filmatu dituzte, “Love, actually” eta “28 days later” esaterako. 1999an inauguratu zuten eta, ordutik, hainbat sari irabazi ditu. Estazio hau Jubilee metro-linearen birmoldaketaren parte da, Roland Paoletti koordinatzaileak ospe handiko zenbait arkitekto elkartu baitzituen proiektu horretan. T-Centralen (Stockholm) 5 Stockholmgo metroari «munduko arte museorik handiena» esan ohi zaio. Estazio guztietan daude artelanak eta sakonenei haitzuloen itxura eman diete. T-Centralen estazioa margotzeaz Per Olaf

Utvedt artista finlandiarra arduratu zen. Solna Centrum estazioa, ordea, kolore gorriz margotu zuten, lurpeko mundua baino, azpimundua sortzeko. Westfriedhof (Munich) 6 Estazio honetan, argiztapena zaindu nahi izan dute batik bat. Ingo Maurer-ek diseinatutako 11 lanparak, tamaina handikoak izan arren, ez dira larregi nabarmentzen. Aluminiozko pantaila erraldoiek porlanezko paretak koloreztatzen eta efektu bereziak sortzen dituzte. Maurer-en diseinuak nazioarteko hainbat museotako bildumetan aurki daitezke. Toledo (Napoli) 7 Napoliko metroa berritzeko, “Artegeltokiak” ekimena sortu zuten eta artista ospetsuei erronka egin zieten, Karim Rashid, Sol LeWitt eta Anish Kapoor-eri, besteak beste. Oscar Tusquets Blanca katalanari Toledo izeneko estazioa zaharberritzea egokitu zitzaion. 2012ean inauguratu zuten, William Kentridge artistaren mosaiko batez eta Robert Wilson-ek LED panelez osatutako itsas paisaia batez apainduta. Solairu nagusia eta beheko solairuak lotzen dituzten pasabideak Bisazza etxearen milaka azulejuz apaindu dituzte. Hala, bidaiariak paisaia urdin argitik urdin ilunera igaroko dira eskailerak jaisteaz batera.


3

2 4

5 6

7


HITZORDUAK

Paris • Automobil-erakusketa • Urriaren 4tik 19ra

LONDRES London Restaurant Festival Urriaren 8tik 27ra Jatekoa maite baduzu, ez ezazu London Restaurant Festival galdu, hiru astetan zehar hiriko jatetxeetan menu bereziak eskura izango dituzu-eta. Seigarren edizioa izango da aurtengoa eta hiru ardatz izango ditu prestaturiko egitarauak. Lehenik, jaialdi-menuak; hau da, Londreseko jatetxe guztiek, tartean, ospetsuenak, taster menuak (dastatzeko menuak) eskainiko dituzte prezio merkeagoan. Jaialdiko bigarren ardatza bidaiak eta ibilaldiak dira. Hori dela eta, egingo diren txango guztiak sukaldaritzarekin lotutako gaien ingurukoak izango dira, noski. Eta, azkenik, Jarduera Zaporetsuak izendatu dituzten ekitaldiak, elikagaien inguruko hainbat ariketa proposatzen dituztenak. Ameriketako sukaldaritza izango da aurtengo jaialdiko protagonista. . http://www.londonrestaurantfestival.com/

MONTREAL Burlesque jaialdia Urriaren 16tik 18ra Urteko garairik sexiena omen da urria, Montrealen behintzat, urria iritsi eta bat itzultzen baita vaudevilleren izpiritu jolasgarria Burlesque jaialdiari esker. Aurtengoa seigarrena izango da eta St. Laurent bulebarreko Soda klubean gauzatuko da, aurreko alditan bezala. 1920ko eta 1930eko hamarkadetako kabaretetan koreografia pikanteak eta umorea uztartzen zituzten ikuskizunak modan daude mundu osora hedatu den neoburlesque generoari esker. www.montrealburlesquefestival.ca

rrian eta bi urtez behin egiten da Parisko Automobil-erakusketa ikusgarria. Port de Versailleseko erakusketa-aretoan du egoitza eta milioi bat bisitari baino gehiago eta munduko milaka kazetari erakartzen ditu, automobilgintzako hitzordu nagusietako bat denez. Mundu osoko eta marka guztietako ibilgailuak egongo dira ikusgai, ospetsuak eta ezezagunak, arabiar xeke batzuek bakarrik eros ditzaketen gutizia garestiak – Porsche Carrera 4 eta 4S berriak Parisen aurkeztuko dira, adibidez– edota etorkizuneko ibilgailu elektrikoen modelo berrienak. Automobilerakusketa handi hau aukera paregabea da auto-zaleentzat, bai azken belaunaldiko ibilgailuak miresteko, bai erakusketa historikoaz gozatzeko – aurtengoa, “Autoak eta moda”–, baita ostegunetako eta ostiraletako ordutegi luzeagoak aprobetxatzeko ere – 10:00etatik 22:00ak arte egoten da zabalik egun horietan–. Erakusketaren web gunearen arabera, mila bat aurkezpen izango dira egun horietan. Webean bertan, halaber, trenez eta hegazkinez bertartzeko beherapenak eskaintzen dituzte. www.mondial-automobile.com

U

OSLO Musika-jaialdia • Urrian eta azaroan zehar Udazkenean, kulturak hartzen du Norvegia. Irailaren amaieran hasi ohi den Bergeneko Nazioarteko Zinemaldiari (urriaren 1ean bukatuko da) txanda hartuko dio Oslo World Music Festivalek.

Urriaren 28tik azaroaren 2ra ospatuko den musika jaialdi honen ardatz nagusia munduko musikak dira. 300 bat artistek joko dute Oslon zehar paratutako hamabost agertokietan jaialdiak irauten dituen sei egunetan. . www.osloworld.no/en/


erakusketak

NEW YORK Columbus Day Urriaren 13a Kristobal Kolon nabigatzaile eta kartografo genoarrak aurkitu zuen Amerika 1492ko urriaren 12an, europarren iritzian. Beste askorentzat, ordea, indiar jatorriko amerikarrentzat batez ere, ez da ospatzeko moduko data, zorigaiztokoa baizik. Kontuak kontu, urriaren hasieran New Yorkera joanez gero, jakin ezazue urriko bigarren astelehenean Columbus Day desfilea egiten dela Bosgarren Etorbidean, 44. eta 88. kaleen artean. Milaka lagun biltzen dira (desfilea 11:30etik 15:00etara izaten da) Bosgarren Etorbidean desfile koloretsu hau ikusteko. Filmetan hainbeste aldiz ikusi dugun New Yorkeko Poliziaren desfilea nabarmentzeko modukoa izan ohi da.

LITUANIARREK LASTOZKO ESKULTURAK ERAIKITZEN DITUZTE GERO ERRETZEKO rain zortzi urte hasitako ohiturari jarraipena emango diote Lituaniako iparraldeko Naujamiestis herrian, udazkenean. Urrian zehar ikusgai jarriko dituzten lastozko eskultura ikusgarriei su emango diete hilaren bukaeran, uda joan dela gogorarazteko. Egia esan, lastoz egindako herrixka bat ematen du Naujamiestisek, dena baita soka eta lasto. Urtero gai bat lantzen dute. Iaz, adibidez, baserritarrek musika hartu zuten ardatz; nork bere musika-tresna aukeratu, eta horren itxurako eskultura bat eta eraikin bat osatu zituen.

O

VIRGINIA WOLFI BURUZKO ERAKUSKETA LONDRESEN

EDIMBURGO Samhuinn Urriaren 31a Samhuinn gaua berezia da oso kultura zeltikoan, urriaren 31n amaitzen baita urtea, argiaren urtaroa bukatzearekin batera. Udak, beraz, iluntasunaren urtaroari (neguari) bide ematen dio. Trantsizio-une hori bizitza-zikloaren sinbolotzat jotzen da kultura zeltikoan eta heriotzarekin oso lotuta dago. Samhuinn bezperan, gauez, mundu fisikoaren eta beste munduaren arteko muga desagertu, eta joan direnen izpirituek bere senideak bisitatzen dituzte azkenekoz. Alabaina, izpiritu gaiztoek ere baliatzen dute muga desagertzea. Ondorioz, gau horretan, usadio zaharrari men egin eta kaleko suen inguruan dantzatu behar da deabru-maskarak jarrita.

irginia Wolf (Adeline Virginia Stephen jaiotzez; Londres, 1882Rodemell, 1941) idazle eta saiakeragileari buruzko erakusketa eskainiko du Londreseko National Portrait Galleryk urriaren 26ra arte. XX. mendeko puntapuntako idazle honen irudien, argazkien eta artxiboko materialen bidez, bere familiarekiko eta lagunenekiko loturak aztertzen dira. Era berean, egokitu zitzaion garaiko ideia politikoek bere literaturan eta pentsamoldean izandako eragina ikertu nahi izan dute. Prestatu dituzten lau geletan (oso gela txikiak dira, egia esan), Wolfen bizitzako lotutako 140 bat objektu paratu dituzte.

V

57


liburuen TXokoA

ANTROPOLOGIA NOLA BIHURTU ZEN TIKI KULTURA AMETS AMERIKAR Tiki Pop. America imagines its own Polynesian Paradise. Sven Kirsten. Taschen, 2014. 384 orrialde. 39,90 euro. Ingelesez eta frantsesez.

iri-uharteak eta banbu-aterpeak ingurune egokiak suertatu ziren pop kulturen estandarrentzat. Joan den mendearen erdialdeko Ipar Amerikan, tiki izeneko kulturak irudimenerako ekarri zuen bizigarria argi islatu zen modan, musikan nahiz arkitekturan. Parisko Musée du Quai Branly entzutetsuan egindako erakusketarako argitaratu zen liburu hau. Bertan, eta irudi ugari erabiliz, Polinesiako kulturan oinarriturik sortu zen modaren bilakaera aztertzen da; tiki kulturaren erabilera, hain zuzen, ikuspegi erromantiko eta jabetze kulturalaren kontzeptu gisa. James Cook-ek Ozeano Bareko uharteetatik egin zuen lehen espedizioetatik hasita, Gauguin-en margo exotikoetara iritsiz, Hollywoodeko oihaneko fantasiak ere aztertzen ditu Sven Kirsten arkeologoak “Tiki Pop” honetan. Ehunka irudi argitaragabez ilustratuta, zera ikusten da: Mendebaldeak aro kolonialaren gehiegikerien kontzientzia hartzearen ondorioz desagertu zela tiki izeneko kultura. Paradisuaren ikuspegi oso partikular bat omentzen du Sven Kirsten hiri-arkeologoak. Gai horri buruzko beste bi liburu argitaratu ditu Taschen argitaletxean: “The Book of Tiki” eta “Tiki Modern”. Lehenak izan direlako ahaztutako Tiki-ren irudia berreskuratzen.

H


ODOLAREN BALIOA TXINA NEKAZARIAN

MUNDUARI BIRA BIZIKLETAZ

u Sanguan Txina nekazariko zeta fabrika batean lan egiten duen gizon arrunta da. Bere herriko ohitura betez, batzuetan bere odola saldu du; batez ere, bere ezkontzarako edo bere seme-alaben ezkontzak ordaindu ahal izateko. Baina bere soldata miserableak eta herria suntsitzen duen goseteak odola maiztasun handiagoarekin saltzera behartzen dute. Gainera, seme zaharrenaren benetako aita bere emaztearen aspaldiko ezkongaia dela jakitean, betiko desohoratuta geldituko da. Seme-alabekiko maitasunaren eta eragozpenen aurrean bizirik irauteko egin behar denaren kronika idatzi du Yu Hua-k eleberri honetan. Gaurko literatura txinatarraren ahots handienetakoa omen da.

ldarte bat, ihesaren eta aurkikundearen bizisentsazioa da bidaiatzea (...). Eta fardel gutxirekin bidaiatzea, joanerako txartelarekin bakarrik eta munduko amaiera helburu. Horixe da zikloturismoaren benetako funtsa», Juanjo Alonsoren hitzetan. 1990ean munduari bira bizikletaz (1990-1992) emateko asmoarekin hasi zuen bidaiaren kontaketa 1993an argitaratu zuen argitaletxe ospetsu batek. Ohi ez bezalako harrera izan zuen, baina, hala eta guztiz ere, lehen edizioaren ondoren utzi egin zioten liburua argitaratzeari eta liburudendetatik duela hamabost bat urte desagertu zen. Orain, Desnivel-ek bigarren bizitza eman nahi izan dio.

Crónica de un vendedor de sangre Yu Hua Seix Barral, 2014 304 orrialde. 19 euro

La vuelta al mundo en bicicleta Juanjo Alonso. Desnivel, 2014. 288 orrialde. 16,15 euro

X

A

ITSASOKO IPUINEN ANTOLOGIA olonek, 1492ko abenduaren 25ean, “Santa María” itsasontzia gaur egungo Dominikar Errepublikako iparmendebaldeko kostaldean hondartu berri zela idatzi zuen. Pasarte horrek ematen dio hasiera Marta Solisek prestatu duen itsasoaren inguruko antologiari. Genero, garai eta jatorri desberdineko 46 testuen bidez, itsasoak gizakiari betidanik sortu dion lilura islatzen da. Esploratzaile, beltztratulari, esklabo eta naufragoen istorioak daude ipuin hauetan. Hemen jasotako egileen zerrendak literatura unibertsalaren hainbat izen nagusi biltzen ditu.

K

Relatos del mar. De Colón a Hemingway Batzuk Alba, 2014 592 orrialde. 34 euro

AUSTRALIAKO EMAKUME BIDELAPURRA ustralia, XX. mendearen hasiera. Emakume bat erdi da eta, ordu gutxira, utzi egingo du jaioberria. Neska da eta egun txarra aukeratu du jaiotzeko. Alabak hasieratik jarraituko dio bere amaren ihesari, mendietarantz zamalkatzen denean iragana atzean utziz, esklabo bihurtu duen senarrarengandik ihes eginez. Ama hori ez da edozein, baizik eta benetan bizi izan zen Jessie Hickman bidelapur australiarra, bere askatasuna lortzeko sekulakoak eta bi egin zituen emakume kementsua. Courtney Collins-ek idatzi duen lehen eleberria dugu hau eta, diotenez, zerikusia du Cormac McCarthy eta Flannery O’Connor-en tradizioaren idazkerarekin.

A

Un mal día para nacer Courtney Collins Lumen, 2014 288 orrialde. 19.9 euro

59


Gogoan hartu

MOLITOR IGERILEKUAK ART DÉCOA, GRAFITIAK ETA POLEMIKA Art déco arkitekturaren ikono ziren Parisko Molitor igerileku ezagunak berriz zabaldu dituzte, hogeita bost urtez itxita egon ondoren. Hiriburu frantziarreko auzo aberats batean daude, Roland Garros estadiotik oso metro gutxira. Lucien Polletek diseinatu zuen kirol-instalazioa eraikin historiko izendatu zuten 1990ean, SOS Molitor elkarteak egindako deialdiari esker. Zineman Tarzanen papera antzeztu zuen Hollywoodeko izar eta igerilari olinpiko Johnny Weissmuller-ek babestu zituen 1929. urtean inauguratu zituztenean, eta egun horretan argi geratu zen Molitor ohiko igerilekuak baino askoz gehiago zirela. Orduz geroztik, kirol-instalazioa baino belaunaldi askoren bizitza sozialeko elkargune izan dira eta hainbat erakusketa eta moda-desfile hartu ditu. Louis Réard-ek lehen bikinia aurkezteko 1946ko antolatutakoa izango da ziurrenik han egindako ospetsuena. Modeloek uko egin zioten bi piezako bainujantzi txiki hura eramateari eta, ondorioz, Parisko Kasinoko dantzari batek jantzi behar izan zuen. Igerilekuak ustiatzeko kontratua amaitu ondoren itxi zituzten, eta espazioa hiri-arteak hartu zuen. Molitor grafitiz bete eta hainbat jai underground egiteko leku bihurtu zuten. Orain, ordea, munduko hainbat lekutan luxuzko hotelak kudeatzen dituen MGallery kateak Molitorren ardura hartu ondoren, «street art-eko faktoria» hartako arrasto bakarra fatxada nagusian utzi dituzten grafiti batzuk dira. «Bost izarreko hoteleko 124 gelek udako igerilekurako bista bikainak dituzte, eta leku zoragarri honetan ostatu hartzera gonbidatzen dute. Spa, igerileku estalia, gimnasioa eta terraza ikusgarria ere baditu eta punta-puntako sukaldaritzaz goza daiteke», dio MGalleryren iragarkiak.

60

Baina polemika eragin du: eraikina Parisko udalarena izan arren, igerilekuak erabiltzeko prezioak garestiak dira eta hainbatek gogor kritikatu dituzte, besteak beste, SOS Molitor elkarteak eta Jack Lang kultura-ministro ohiak. Izan ere, Molitor igerilekuak, 46 metroko udako igerilekua eta 33 metroko estalia, edonork erabil ditzake, baina garestiak dira oso. Hoteleko bezeroentzat doan dira (hoteleko gelen prezioa 350 eta 450 euro artekoa da), baina bazkideek 1.200 euroko sarrera eta 3.300 euroko urteko kuota ordaindu behar dituzte. www.mgallery.com eta www.piscine-molitor.com


MOLOKINI UHARTEA HAWAII Maui uhateko kostaldetik ilargierdiaren forma duen lur egitura txikia ikusten da: forma xelebrea duen Molokini atoloia. Uhartetzat jo den arren, Ozeano Barean urperatuta dagoen jarduerarik gabeko sumendi baten kraterra da eta, hain txikia izanik ere –0,6 kilometroko diametroa besterik ez du–, hango ondare naturala ikusgarria da. Natura bolkanikoak, edertasunak eta ekosistemen aberastasunak ahaztu ezineko oroitzapenak uzten dituzte bisitariengan. Hawaiiko Alalakeiki kanalean dago, Makena parkearen mendebaldetik oso gertu: 4 kilometrotara soilik. Ondare natural berezia du eta itsasoko espezieen santutegia da. 250 arrain mota aurki daitezke, hala nola papagai arrainak, mapatxe tximeleta arrainak eta Pazifikoko jurelak. Halaber, Molokini uhartetxoan 38 mota koral eta 100 mota alga daude, eta kraterra aztertzen duten urpekariek punta zuriko eta punta beltzeko marrazo txikiak ere ikusten dituzte batzuetan. Jabetza federalekoa da Molokini. Horregatik, ezin da han zapaldu, AEBko Kostaldeko Guardiaren baimena eta Hawaiiko Basoetako eta

Basa Bizitzaren administrazio-barrutiko onespena lortu gabe. Beraz, ez dirudi langintza erraza. Halere, uretan ibili daiteke. Bizitzaz betetako paradisu ikaragarri da, eta kraterrak uharri oparoa hartzen du. 150 oineko (46 metro inguru) sakontasuneko ikuspena duenez, urpekaritza egiteko leku estimatuenetakoa da. Gainera, snorkeling egiteko Hawaii osoko lekurik ospetsuena da. Molokiniko natura-erreserba bisitatu ahal izateko Mauin itsasontzia har daiteke. Egun erdiko ibilaldiak eskaintzen dituzte bai yatez bai katamaranez. Batzuetan, irteeraren prezioan gosaria edo hamaiketakoa eta urpekaritza egiteko ekipamendua ere sartzen dira. Merezi du gidatutako urpekaritza ibilaldiren bat erreserbatzea, inguru horretako arrainei gizakiek beldur txikiagoa ematen dietelako beste leku batzuetakoei baino. Urpekaritzarik egiten ez baduzu, ibilaldia zoru gardeneko itsasontzian egin dezakezu, uharriaren gainean ibiltzen baita... baina ez itzazu prismatikoak ahaztu.


LABURRaK

«ETXEAN EGINA» ZIGILUA IRITSI DA JATETXE FRANTSESETARA statu frantseseko jatetxeren batean izan bazarete uda honetan, seguruenik Fait-maison piktograma ikusiko zenuten. Joan den uztailetik indarrean dagoen lege berri bati esker, izan ere, jatetxeek etxean egindako janaria identifika dezakete beraien kartetan. Ekimen honekin sukaldaritza tradizionala nabarmendu nahi da, baina, antza, sukaldari guztiak ez datoz bat zigiluarekin. Jatetxean bertan eta produktu gordinekin egindakoa behar du plater batek «etxekoa» izateko, araudi berriaren arabera. Eta, hain juxtu, osagai gordin horiek sortzen diete kezka sukaldariei, izan ere, aurrez prestatutako jakiekin gauzak argi badaude, izoztutako osagaiekin jatetxe berean egindako platerak ere «etxekotzat» kontsideratzeko arriskua ikusten dute profesionalek. Polemikak polemika, Francis Attrazic Sukaldarien Elkarteko lehendakaria guztiz bat dator zigilu berriarekin. Beharrezkotzat jotzen du, izan ere, «etxeko janariaren jatorriaren erabilera marketin huts bihurtu da egun».

E

GREZIARRAK, OPORRIK GABE KRISIAREN ERAGINEZ rekoen %56 oporrik gabe geratu dira udan azken sei urteotan herrialdea jasaten ari den krisi latzaren eraginez. 2013an, oporretara joan ahal izan zirenen proportzioa %49koa izan zen. 2014an, ordea, herritarren %38k soilik joan ahal izan dute oporretara Alco institutuak egindako inkestaren arabera. Horietatik erdia baino pixka bat gehiago euren bigarren etxebizitzara edo senitartekoren baten etxera joan dira. Lau eta zazpi egun tartean egin dituzte

G

oporretan gehienek (%43), eta oso gutxi izan dira zortzi eta hamar egun artean egin ahal izan dituztenak etxetik kanpo (%26). Bitxiena honakoa da: inkesta 1.100 langileren artean burutu dute. Langabezian daudenei ez diete galdetu, ez zen-eta beharrezkoa… LIBRE DITUZTEN GELAK TURISTEI ALOKATZEN DIZKIETE HERRITARREK BARTZELONAN zken bi hamarkadotan nazioarteko helmuga turistikoen sailkapen guztietako lehen postuetan agertu da Bartzelona. Mota guztietako eskaintza dago bertan, herritarren artean eztabaida handia sortu duten Barceloneta auzoko apartamentu turistikoetatik etxe partikularretan alokatzen diren geletaraino. Egia esan, ehunka familiak alokatzen dituzte libre gelditzen zaizkien gelak Airbnb bezalako Interneteko plataformen bidez. Hilabete amaierara iristeko modu berria da krisi garaiotan. Peer to peer edo «partikularretik partikularrera» ereduan oinarritutako punta-puntako plataforma da Airbnb, eta, euren datuen arabera, Bartzelona da, Londresekin lehian, erabiltzaileek gustukoen duten hirugarren hiriburua. Hori bai, Generalitateak 30.000 euroko isuna jarri dio konpainiari legez kanpoko alokairuak bultzatzeagatik. Herritar talde bat «anfitrioien» irudia aldarrikatzeko mugitzen ari da jada: «Etxea partekatzea laguntza da Bartzelonako biztanleontzat, eskuratutako diruarekin fakturak ordaindu ahal ditzakegu-eta».

A

DIESEL AUTOEI BIDESARIA JARRI NAHI DIETE LONDRESEN ondreseko erdiguneak gerra deklaratu die autoei. Udal agintariek bidesari berria ezarri nahi diete diesel motordun ibilgailuei,

L

gehienak Europar Batasunak finkatutako airearen kalitatearen gaineko arauekin bat ez omen datozelako. Zerga hau gaur egun Londreseko bihotzerainoko autoan sartzeko ordaindu beharreko bidesariari gehituko litzaioke (eguneko 11,5 libera, hau da, 14,5 euro, ordaintzen dira). Alkatetzako bozeramaile baten arabera, 2020an jarriko litzateke martxan bidesari berria. Hain zuzen ere, gaur egun ordaindu beharreko tasari beste 10 libera gehituko litzaizkioke (12,5 euro), eta, kaltetuenak, 2006aren aurreko ibilgailuak izango lirateke, batez ere diesel motordunak. Azken batean, Euro 6 izeneko kutsaduraren aurkako araudia betetzen ez duten modeloek gehiago ordaintzea litzateke asmoa. Iaz Londresen jasotako nitrogeno dioxido mailak bereziki altuak izan ziren, Europar Batasunak ezarritako muga guztiak gaindituz. GOLDEN GATE ZUBIAK SARE BAT IZANGO DU SUIZIDIOAK SAIHESTEKO an Frantzisko (AEB) hiriko Golden Gate zubi entzutetsuak zoritxarreko marka erdietsi du: suizidiorik gehien izaten diren munduko bigarren lekua bihurtu da. Egoera ikusita, zubiaren ardura duen Golden Gate Zubiko Errepide eta Garraio Barrutiko zuzendaritza batzordeko kideek aho batez onartu dute zubiaren azpian sare bat jartzea. Alde batetik, salto egiteko asmoa dutenei gogoa kentzeko balioko du, eta, bestetik, salto egiten dutenak uretara erortzea galaraziko du. Joan den urtean, 46 pertsona suizidatu ziren San Frantzisko hiriko ikono den zubian; 1937an zubia ireki zutenetik, berriz, 1.600 hildakotik gora zenbatu dira jada. Altzairuzko zubiak 2.737 metroko luzera du –horietako 1.970 metro airean zintzilik daude–, eta, aurreikusten denez, sarea jartzea zaila eta garestia izango da.

S


BELAONTZIAN KUBARA

KLIMA ALDAKETARI ETEKINA ATERA NAHI DIOTE PERUN Klima aldaketaren eraginak modu gordinean jasaten ditu Peruk, baina, behingoz, arazoa aukera bihurtu nahi izan dute. Herrialdeko iparraldeko Ancash eskualdean kokatutako Huascaran Parke Nazionalean, adibidez, etekin turistikoa atera nahi diete bizitzen ari diren aldaketei. Parkeak klima desberdinak eta Andeetako basoak barnebiltzen ditu, baita orain artean beti elurtuta izandako guneak ere. Plangintza berriaren lehen pausoa, Pastoruri mendian klima aldaketaren ondorioak ezagutarazteko prestatutako ibilbidea aurkeztea izan da. Beti elurtuta egonagatik, erakargarritasun turistiko handiko gunea izan da Pastouri mendia azken hamarkadotan, bertara iristea oso erraza baita. Aldiz, mendiaren masa glaziarra murriztu egin da azken urteotan eta horrek bisitarien joan-etorria murriztu du; egoerari aurrera egiteko, babestutako Peruko 77 naturguneak kudeatzen dituen Sernanp erakundeak ibilbide turistiko berria prestatu du orain. Zirkuitu turistikoa Klima Aldaketaren Interpretazio Gunean hasiko da, eta, bertan, besteak beste maketak, erakusketak eta bideoak erabiliz, izandako aldaketak ezagutaraziko dizkiete bisitariei. Begiratu batean klima aldaketaren eraginez ohartzeko aukera emango duen begiratoki bat ere jarri dute.

James Cook, Cristobal Colon edo Blackbeard (Bizarbeltz) mitikoak ba al zuten zerbait komunean? Agian, zerbait bai: hurrengo abenturari ekiteko haizearen bultzada ezinbesteko zuten. Izan ere, pertsonaia historiko hauek belaontzi handiak erabiliz zeharkatu zituzten munduko itsasoak. Orain, itsaso zabalak ematen duen askatasun sentsazio bera senti dezakegu, hori bai, ekaitzak, eskorbutoa, abordatzeak eta zeharbide korapilatsuak alde batera utziz. Star Clippers enpresak antolatutako luxuzko bidaietan, belaontzi handietan nabigatzeko aukera aparta eskaintzen da, bidaiariek tripulazioari laguntzeko aukera ere izaten dutelarik. Hurrengo geldialdia Kuba da, aurtengo abendurako bidaia antolatu baitu Star Clippers enpresak. Ez da ez merkea izango, piratentzat hori eragozpen ez zen arren... http://www.starclippers.com

PORTUGALEK BERE MONUMENTU HISTORIKOAK ALOKATUKO DITU Portugalgo Gobernuak herrialdeko monumentu historikoak alokatuko ditu filmak, telebista saioak edota publizitate iragarkiak egiteko, baita afariak, ekitaldi sozialak edo kultur jarduerak burutzeko ere. Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak iragarri duenez, Portugalgo 23 eraikin jarriko dituzte alokagai, tartean BelĂŠm dorrea edo Panteoi Nazionala bera. Preziorik garestiena, Lisboako BelĂŠm auzoan dagoen XVI. mendeko Jeronimotarren Monasterioak izango du. Koroa portugaldarraren ondasunak gorde zituen eraikina benetako harribitxia da, eta ekitaldi sozial edo kulturaletarako alokatu ahal izango da 3.000 euroren truke. Klaustroan afari bat antolatzea, berriz, 40.000 euro kostatuko da. Gurdien Museoan, aldiz, 10.000 eurogatik afal daiteke, eta, Ajudako Jauregi Nazionalean, 7.500 eurogatik. Jantzien Museoa (125 euro) edota Conimbriga Museoa (50 euro) alokatzea askoz merkeago ateratzen da!

63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.