LÜBECK Adrieluzko gotikoa eta mazapan usaina • CIENFUEGOS Dotorezia badia ondoan • SÂO MIGUEL Azoreetako uharte berdea • ALBANIA Arranoen herrialdea abiada hartzen ari da • KANDOVAN Giza erlauntza
BIDAIA ALDIZKARIA
hutsa
Suaren Lurraldea MUNDUAREN AZKEN MUTURREKO BIZTANLEAK
Azaleko argazkia: Getty Images
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Erredakzioa: Amaia Ere単aga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
aurkibidea 04
Munduari begirada VatnajĂśkull parkeko glaziarrak eta Vietnameko fabrika batean sareak konpontzen
16
ErreportaJEak 6
Suaren Lurraldea Artxipelago hau, Amerikako hegoaldeko muturrean, oraindik ere basatia den Lurreko azken txokoetako bat da.
16
LĂźbeck Alemaniako iparraldeko hiri honen alde zaharra, XII. mendeko adreiluzko arte gotikoaren munduko adierazgarri onena da.
24
Cienfuegos Kubaren erdi-mendebaldearen hegoaldean kokatua, ondoen kontserbatzen den hirietako bat izateaz harro dago.
32
Sâo Miguel Landarediaren kolore berdea eta itsasoaren urdina urtu egiten dira jatorri bolkanikoko uharte txikian.
42
Albania Oraindik ere kontinente zaharrean dagoeneko desagertu diren bizimoduak eta paisaiak ikus daitezke herrialde honetan.
50
Kandovan Irango toki liluragarri honetako etxeek mendien bihotzean eraikitako erlauntzak dirudite
24 06
42
Bidelaguna 55
Proposamen tematikoa Lur azpiko sei taberna
56
Hitzorduak
58
Liburuen txokoa
60
Gogoan hartu CBBD, komikiaren katedrala eta The Wave Arizonan.
62
Laburrak
50
32 3
Glaziarrak eta sareak Argazkigintza sariak
iri-argazkigintzak gorakada handia izan du azken urteotan. Gero eta profesional gehiagok, baita zaleek ere, argazkigintza mota honi heltzen diote, oso erreminta adierazkorra baita. Baina zein da hiri-argazkilariaren definizioa? ÂŤHiri baten funtsa eta lanaren errealitatea islatzen duenaÂť, Urban Photographer of the Year 2014 lehiaketak adierazitakoari kasu eginez. 79 herrialdetako argazkilarien 11.500 irudi aurkeztu ziren CBRE entrepresak babestutako lehiaketara, urtetik urtera arrakastatsuagoa dena. Asiari eta Pazifikoari dagokien saria Ly Hoang Long argazkilariak lortu zuen goiko irudi koloretsu horrekin; bertan, Vietnameko BAC fabrika bateko langileak ageri dira sareak konpontzeko lanetan.
H
Argazkia: Ly Hoang Long
4
Munduari begirada ames Woodendek (Bretainia Handia) ateratako argazki eder hau da Greenwicheko Behatoki Errealak deitutako nazioarteko astronomia-argazkigintzako lehiaketaren aurtengo irabazlea. Irudia Islandiako Vatnajökull izeneko Parke Nazionalean miretsi daitezkeen aurora boreal batena da. Haizearen eta korrontearen ezak «ispilu efektua» sorrarazten du, eta, ondorioz, gelditasunaren sentsazio berezia dario irudiari. Europako parkerik handiena da Vatnajökull parkea –12.000 kilometro koadro ditu– eta Islandian inoiz hasitako kontserbazio proiekturik garrantzitsuena dela esan daiteke. Jada nazioaren lurraldearen %12 hartzen du parkeak, baina datozen urteetan bere mugak handituko dira; horrela, adibidez, Vatnajökull glaziarrak bere inguruan zer nolako eragina duen ikusi ahal izango da. Nazioarteko mila inguru argazkilaritzako zaleei eta profesionaleei irabazi zien Woodendek, Urteko Argazkilariaren saria bereganatzea lortuz.
J
Argazkia: James Woodend
6
Suaren Lurraldea MUNDUAREN AMAIERATIK PASEATZEA
Testua: Joaquim M. Pujals
Argazkiak: Alfons Rodríguez
7
SUAREN LURRALDEA
Suaren Lurraldeko artxipelagoa, Amerikako hegoaldeko muturrean, oraindik ere basatia den Lurreko azken txokoetako bat da. Beti elurtuta dauden mendiek, fiordoek, glaziarrek eta planetako basorik hegoaldekoenek osatzen dute dekoratua. Geografia labirintikoa Hornos lurmuturrean amaitzen da, bidaiarientzako eta nabigatzaileentzako leku mitikoa den horretan. atitudea: 55 gradu, 58 minutu eta 48,5 segundo hegoaldera. Longitudea: 67 gradu, 17 minutu eta 21 segundo mendebaldera. Leku mitiko baten koordenatuak dira. Bidaiarientzako mugarria. Nabigatzaileak munduan gehien beldurtzen dituena. Antartida eta Drake itsasarteko uretaraino ez dago lehor hegoaldekoagorik, Amerika eta kontinente zuriaren artean ozeano Atlantikoak eta Bareak bat egiten duten lekuan; XVII. mendean ezagutu zenetik, 800 ontzi baino gehiagoren eta haiek zeramatzaten 10.000 lagunen hilobia izan da. 1905. urtean, itsasontzi aleman batek ekaitza jasan zuen 86 egunez jarraian. Hornos lurmuturra uhartetxo arrokatsu baten muturrean dagoen 435 metroko muinoa da; orduko 200 kilometro arteko urakan haizeek jotzen dute, hogeita hamar metroko olatuak altxatzera iritsi direnak eta euria, elurra eta kazkabarra jasaten ditu urte guztian. Hortaz, kosta egiten da Hornos (labeak) delako izendapena ulertzea. Aurkitzaile holandarrei zor zaie toponimoa; izan ere, patroien jatorrizko Hoorn hiria omendu nahi izan zuten. Magallanesek lehen aldiz iparralderago nabigatu zuenean Ozeano Bare izendatu izana ere ez datorrela bat dirudi. Uhartean itsasargi txikia, horri erantsitako adreilu gorrizko etxebizitza, enborrezko landa kapera, hainbat eraikin osagarri eta hildako nabigatzaileei zuzendutako altzairuzko monumentu handia, Albatrosa, baino ez dira jazotzen; horiek guztiak elkarren artean zurezko pasabideez lotuta daude. Gainerako guztia arrokaz, belarrez, turbaz, likenez eta goroldioz beteta
L
8
Cerro de la Cruzetik Punta Arenas hiriaren ikuspegi honetaz goza dezakegu. Aurreko orrialde bikoitzean, Darwin mendikatea.
9
Arrantzale batek txangurruak lurreratzen ditu Navarino uharteko Puerto Williameko portuan. Txangurruaren arrantza da inguru hauetako jarduera nagusia.
10
dago eta hori guztia icebergak eta ur gaineko izotz puskak ezkutatzen dituen itsaso beltz eta zakarrak inguratzen du. Aurkako ingurune horretan bizi da Andrés Valenzuelak (37 urte), Paula Vargasek (36 urte), haien seme Matíasek (12 urte) eta Melchor izeneko canicheak (ia bi urte) osatutako familia. Andrés Valenzuela, Txileko itsas armadako sarjentua, itsasoko alkatea da, eremuko nabigazioaren arduraduna. Joan den abenduan iritsi zen familia, hautaketa-prozesu fisiko eta psikologiko zorrotza –hirurek– gainditu ostean. Bostehun familia aurkeztu ziren prozesu horretara. Prozesua gainditu ostean, ebakuntza-gelatik igaro ziren, apendizitisaren ebakuntza nahitaez egiteko –hirurei– prebentzio modura. Etxeko berotasunak indarberritu egiten du atertzen ez duen izoztutako langarpean kaitik egindako ibilbidearen ondoren. 27 korapilokoa baino ez den haizeak (oso gutxi leku honetarako) Stella Australis ontzitik zodiak txalupetan lehorreratzeko aukera eman digu. Aipatutako ontzia Suaren Lurraldeko artxipelago liluragarria zeharkatzeko baimena duten bi espedizio gurutzontzietako bat da. Suaren Lurraldea benetan basatia den planetako azken txokoetako bat da. Itsasargiaren barrualdea lurmuturretik igarotzeko ametsa egi bihurtu duten mundu guztiko nabigatzai-
leen banderatxoz eta oroigarriz beteta dago. Itsas tradizio zahar baten arabera, haize oihalez soilik bultzatuta lortzen dutenek ezkerreko belarrian uztaia zintzilikatzeko pribilegioa irabazten dute. Valenzuelatarrak ez dira hartutako erabaki ausartaz damutzen: «Hemen beti dago zeregina eta udan, behintzat, lurmuturra zeharkatu nahi duten edo Antartidarantz doazen turistak eta belaontziak iristen dira. Puerto Toro edo Diego Ramírez uharteetako adiskideak (100 km hego-mendebaldera galdutako uhartetxoak), haiek bai egoten direla bakarrik urte osoan». Neguan bi hilez behin iristen zaien hornigaien ontziak soilik bisitatzen ditu. Berotze globalaren ondorioz atzerakada nabarmenean dauden glaziar izugarriak alboetan dituen Beagle kanala da artxipelago labirintikoan zehar komunikatzeko zuzeneko bide bakarra. Argentina eta Txileren arteko muga markatzen du. Bi herrialde horietako diktadura militarrak gerra hastekotan izan ziren 70eko hamarkadan, ur horietan hain ugariak diren pinguinoak eta itsas lehoiak ere joaten ez diren uhartetxo ñimiño biluziak zirela eta. Eremuan bigarren espedizio kartografikoan naturalista moduan Charles Darwin gazte eta esperientzia gabea ontziratu zuen txakur-arrazaren izeneko ontzia-
ren izena hartu zuen itsas bideak. Munduaren inguruan egindako bidaia hura (1831-36) natur zientzien historiarako bidaiarik erabakigarrientzat dute askok. Espezieen eboluzioari buruzko teoriaren egilearen iritzi guztiak, ordea, ez ziren hain zuzenak izan. Hori horrela, mespretxuzko jarrera erakutsi zuen eta guztiz bidegabeki jokatu zuen munduko gizaki hegoaldekoenekiko, lur izoztu haietara iritsi eta kanoan ibiltzen ziren nomada yamanekiko; lur haiek izan ziren Homo sapiensak duela zortzi mila urte jendeztatutako azken lurrak. Honela idatzi zuen bere egunkarian: ÂŤEz dut inon ikusi izaki zital eta miserableagorikÂť. ÂŤHain itxura higuingarria ikusita, kosta egiten da gizakiak direla eta mundu berean bizi direla sinesteaÂť, esan zuen indigenei buruz eta oker bazegoen ere, kanibalismoaz akusatu zituen. Ondoren etorritako ikerlariek itsas lehoiak (horren koipearekin estaltzen zuten gorputza, ia biluzia klima azpiantartikoan), zetazeoak, hegaztiak, arrainak eta itsaski ugari baino ez dituzte topatu haien dietan. Yamana lurraldean Magallaesek 1520an ozeano Barerako igarobidearen bila Suaren Lurraldea (hori ere izen desegokia dela pentsa liteke; ur-bazterretan kea jariatzen zuten ber-
tako su ugariengatik jarri zion izen hori) aurkitu ostean, europarrek kolonizatzeko gogorregia zela ikusi zuten. Punta Arenasetik 60 bat kilometrora, muga kontinentalean, belarrak XVI. mendeko kokaleku espainol bakarraren saiakerako hondarrak estaltzen ditu. Puerto del Hambre (Gosearen portua) izenez da ezaguna, 337 biztanleren artetik denak, (gizonak, emakumeak eta haurrak) bat izan ezik, gosez hil zirelako. Nahiz eta Magallaes eta Hornos lurmuturreko itsasartea munduko itsasbide nagusienetakoa bilakatu Panamako kanala inauguratu zen arte, duela ehun urte hain zuzen ere, yamanek ur horien jabe izaten jarraitu zuten XIX. mendera arte, urrearen sukar iragankorrak erakarrita kolono europarrak (ingelesak, eskoziarrak, alemanak, frantsesak, italiarrak, kroaziarrak, suitzarrak eta espainolak) iristen hasi ziren arte, eta horren ondoren, ardi-aziendak finkatu zituzten uharte handienetan eta tarteka ardiak ehizatzen zituzten bertako indigenak tiroka hil zituzten (ehiztari profesionalak pieza bakoitza hainbestean kobratzera iritsi ziren). Yamanen lurraldera misiolari britainiar bakan batzuk baino ez ziren iritsi, baina haiek ekarritako gaixotasunen ondorioz, eta gizaki zuriak ekarritako otso eta baleen sarraskiak, kanoan ibiltzen ziren haien artean tris-
Puerto Williamseko erdiguneko kale bat. Txileko udalerri hau Beagle kanalaz bestalde dagoen Argentinako Ushuaiarekin lehian dago Lurreko herri hegoaldekoena izateko.
11
SUAREN LURRALDEA Irudi handian, Navarino uharteko Wulaia badia. Txikian, Beagle itsasontziaren lehenengo bidaiako kapitainaren hilobiaren gurutzea. Bere buruaz beste egin zuen jasan behar izan zituzten baldintzengatik.
kantza eragin zuen. Europarrak etorri baino lehen 3.000 inguru ziren. Berrogeita hamar urte geroago, 130 baino ez ziren. Gaur egun, berrogeita hamar baino ez dira bizi Villa Ukikan, Puerto Williams herriaren kanpoaldeko herrixkan. 1.700 biztanle dituen Txileko udalerri hori Beagle kanalaz bestalde dagoen Argentinako Ushuaiarekin (56.000 biztanle dituenarekin) lehian dago Lurreko herri hegoaldekoena izateko. Berrogeita hamar bat indigena horien artetik bakarra da dagoeneko etnikoki purua eta oraindik ere milaka urtetan aparteko bizimoduaren babesean sortutako eta dagoeneko desagertutako hizkuntza aberatsa (32.000 hitz baino gehiago identifikatu dira) hitz egiten du. Hori dela eta, 86 urteko Cristina CalderĂłn amona Gizadiaren Altxor Biziduntzat dute Txileko Gobernuak eta Unescok. ÂŤBederatzi urterekin ikasi nuen gaztelania. Iloba baten aita gringoa zen eta pixkanaka irakasten joan ziren. Garai hartan denek hitz egiten zuten yagan hizkuntza, baina hiltzen joan ziren eta ni baino ez naiz geratzen. Guaguek (haurrek) ez zuten ikasi nahi izan. Lotsa ematen zien, zuriek barre egiten zietelakoÂť dio agintariek joan den urtean eman zioten etxeko jangelan; etxetxoa xumea bada ere, auzoko etxebizitza kalamastren artean nabarmendu egiten da, Beagle ertzean. Badirudi kultura 12
Landmannalaugar eskualdea bisitatzean, ingurune soil eta biluzia aurkituko dugu, bainrune soil eta biluzia aurkituko dugu, bainrune soil eta biluzia aurkituko dugu, baina 単abardurez josia.
13
Ezkerretik eskuinera, Pia glaziarraren ikuspegi bat eta Tuckers uharteetan aurkitutako Magallanes pinguino bikote bat bere habian.
eta hizkuntza hori kontserbatzeko ahalegin urriak porrot egitera behartuta daudela tamalez. Puerto Toro Egiaz, ez Ushuaia, ez Puerto Williams ez dira planetan hegoaldeen dauden kokaleku iraunkorrak. Titulu hori Puerto Torok soilik merezi du; Puerto Williamsetik 40 kilometro hego-ekialderantz dago, Navarino uharte berean, eta hogeita hamar bat lagun bizi dira bertan (gehienak itsasgizonak eta mugazainak eta haien familiak dira eta bi haur besterik ez daude). Garaia hel-
tzen denean, txangurru handiak arrantzatzen dituen biztanleria mugikor ugaria etortzen zaie. Catrindarrek munduan hegoen dagoen familia zibila osatzen dute. JosĂŠ aita (38 urte), bertan jaio eta hezi dena, eskolako mantentze-lanak egiteaz arduratzen da eta haren emazte MarĂa Celindak (42 urte), ChiloĂŠko maputxea denak, arrantzaleak eta bidaiari bitxiak artatuz gozatzen du, haiei teilatua, janaria eta elkarrizketa eskainiz. Camilo semeak (12 urte) gurasoekin jarraituko du Williamseko institutuan hasi arte, IvĂĄnek (15 urte) egin zuen moduan.
Itsasoz soilik iritsi daiteke herrira. Ferryak hilean behin bisitak, hornigaiak eta elikagaiak ekarri eta zaborrak eramaten ditu, baina bertan bizi direnek txalupa militarren bidaia sarri eta azkarragoak aprobetxa ditzakete. Uharteko paisaiaren edertasuna izugarria da eta alderdi argentinarrean 40ko hamarkadan, Suaren Lurraldeko haritz (Nothofagus pumilio), pago antartiko (Nothofagus antarctica) eta haritz (Nothofagus dombeyi) basoetan, sartutako kastore kanadarrak eragindako triskantzak baino ez du kaltetzen. Aipatutako zuhaitzak Lurreko hegoaldekoe-
nak dira. Eskualde guztian 100.000tik gora daudela kalkulatzen dute. Neguan, metro bateko elurrak kaleak estaltzen ditu. Ia ezin da etxetik atera, haize eta hotz handia egiten du eta bakardadea sekulakoa da. Haiek, ordea, ez lukete ezergatik aldatuko, askok mundua han amaitzen dela dioten arren. ÂŤHirira joan behar dugunean, itzultzeko irrikatzen egoten naizÂť dio Celindak. Celindarentzat hemen hasten da bere mundua.
SUAREN LURRALDEA
DATU PRAKTIKOAK Nola iritsi LAN aire-konpainiak egunean bost hegaldi ditu (horietatik hiru zuzenekoak, 3 h 20' behar dutenak) Santiagotik Punta Arenasera (Magallaes itsasartearen ertzean). Handik irteten dira Suaren Lurralde txiletarra zeharkatzen duten itsasontziak. Ibilbidea 178 eurotik hasita. www.lan.com/sitio_personas/country_selector/country_selector.html
Australis itsas bidaiak. Parke natural izugarrien parte diren eta muturreko klima duten jendeztatu gabeko uharteez osatutako Suaren Lurralde txiletarra ezagutzeko modu bakarra Australis enpresak antolatutako espedizio gurutzontzien bidez egitea da. Bidaia horietan botanikan, zoologian, geologian, historian eta hango kulturetan adituak diren gidariak joaten dira bidaiariekin batera. www.australis.com/site/ 15
16
Testua: Javier Granda Argazkiak: Oscar Elías
Lübeck
ADREILUZKO GOTIKOA ETA MAZAPAN USAINA
17
LĂœBECK
Altstadt, Alemania iparraldeko hiri honen alde zaharra, SchleswigHolstein estatuan, XII. mendeko adreiluzko arte gotikoaren munduko adierazgarri onena da. Itsaso Baltikoko portu nagusi horretako zazpi dorre harroek Hansako Ligaren goraldia eta Nobel sarituen literatur ibilbidearen garapena ikusi zuten. Besteak beste, Thomas Mann eta Gunter Grass Gizadiaren Ondare den hirigune historikoan oinarritu ziren orrialde asko eta asko idazterakoan. Eremuan hain tipikoa den mazapan usaina duten etxarteek bidaiariari galtzeko eta Erdi Aroko iraganera atzera egiteko aukera ematen diote.
18
Ăźbeck itsaso Baltikotik 20 kilometrora eta Hanburgotik 65 kilometrora dago eta arte gotikoaren lagin bikaina gordetzen du, egitura ortogonaleko auzo atseginean, Trave ibaiaz inguratuta. 1159. urtean eraiki zen hiria eta 1226az geroztik askea da; handik gutxira Hansako Liga eratu zuen (hiriburu izan zen gainera) Hanburgo eta Bremenekin batera. Hurrengo bi mendeetan hazkunde ekonomiko, politiko eta kultural handia izan zuen eta erabilera zibil eta erlijiosoko eraikin asko miretsiak (eta imitatuak) izan ziren Baltikoko beste hiri batzuetan. Gainbehera XVII. mendean hasi zen, Hansa desegin zenean. Hala ere, 1942ko martxoaren 28tik 29rako gauean jasan zuen hiriak kolperik handiena, Altstadt-aren % 20 bonbek suntsitu zutenean. 1948an hasi ziren berreraiketa motelarekin eta 70eko hamarkadan amaitu zuten. Unescok egindako ahalegina aitortu zuen eta 1987an Gizadiaren Ondare izendatu zuen alde zahar guztia. Gaur egun, 210.000 biztanle inguru izanik, LĂźbeck hiriak harro erakusten du izandako aparteko iragana. Hiriaren berezko sarrera Holstentor ate ezagunean dago; 1477. urtean egin zuten, defentsarako gotorleku beharrean monumentu gisa gehiago: zeramikazko frisoz apaindutako adreilu gorrizko erdiko atala bi dorre erraldoik defendatzen dute. Barruan udal museoa ja-
L
Goian, salzpeicher edo gatz biltegi zahar bat. Behean, ezkerretik eskuinera, L端beckeko Arte Garaikideko Museoa edo Kuntsthalle, alde zaharreko taberna bat eta Schiffergesellschaft izeneko jatetxe ospetsua. Aurreko orrialdean, Trave ibaiaren ikuspegia.
LĂœBECK sotzen du, LĂźbeckeko historiari eta nabigazioari buruzkoa. Atearen plazan, ibai ertzean, Salzspeicher-ak ikus daitezke, Erdi Aroan gatza biltegiratzeko erabiltzen ziren garai bateko biltegiak. Horietan filmatu zen zinemako “Nosferatuâ€? maisulana. Bistarik onenak eliza gotikoaren Petrikirche dorretik ikus daitezke. Tamalez, ez da tenpluaren aztarnarik geratzen, bonbardaketetan suntsitu baitzuten. Horren aldamenetik abiatzen da hain justu Grosse Petersgrube delako kale tipikoa; garai bateko harzola, hainbat estilotako eraikinetako fatxadak eta bost kontinentetako txotxongiloak dituen eta ikuskizunak egunero eskaintzen dituen museo eta antzoki ospetsua gordetzen ditu. Aparteko eraikinen artean dago udaletxea ere (Rathaus). 1226an hasi ziren egiten eta gerora eranskin gotiko eta errenazentistak (estilo horretako aparteko ga-
leria) gehitu zitzaizkion eta, beraz, amaitzeko behar izan zituzten hiru mendeen lekuko izan zen. Barrualdean, entzunaldi-areto bikaina da aipatzekoa. Rokoko estiloa du eta Stefano Torelli pintore boloniarrak apaindu zuen 1754. eta 1761. urteen artean. Hiri hanseatikoko arkitekturaren lan esanguratsuena, ordea, baliteke Marienkirche eliza izatea; hain zuzen ere, estilo horretako Alemaniako elizarik ederrenetzat dute: 1260 eta 1330 artean adreiluz altxatutako gotikoa. Elizaren bi dorre karratuak hiriko puntu ugaritatik ikusten dira. Eskuinaldean Brief-kapelle edo gutunen kapera bitxia dago eta garai batean eskribauak bertan esertzen zirelako hartu du izen hori. Eliza bortizki bonbardatu zuten eta, hain zuzen ere, hori gogoratzeko utzi dute kaperetako batean erori eta apurtu egin zen kanpai bat. Elizaren ondoan deabrua-
San Pedro elizaren kanpandorretik bere burua eraberritu duen hiri honen ikuspegi ederra ikusten da. Ondoan, xarmaz beteriko etxe bateko barruko patioa.
20
21
ren eskultura txikia dago (1999koa). Taberna bat zela pentsatuz Satanas eraikuntzan laguntzen hasi zela dioen tokiko kondaira gogoratzen du. Eliz erabilera zuela konturatu zenean, suntsitzen hasi zen, baina igeltseroek oraindik ere zabalik jarraitzen duen taberna eraikiko zutela esanda konbentzitu zuten (ikus Jateko lekuak atala). Kalerik literarioena Mengstrasse da zalantzarik gabe, MarienKircheren iparraldean, Erdi Aroko L端beck hiriko kalerik ederrena. Laugarren zenbakian Buddenbrookhaus dago, 1842 eta 1891 artean Thomas Mannen familiaren etxea izandakoa eta idazleak (1929an literatur Nobel sariaren irabazleak) Buddenbrooks izeneko lehen eleberrian hilezkortu zuena. Ia 900 orrialde dituen eleberria
22
1901ean argitaratu zen (egileak 25 urte zituela) eta egilearen familiako lau belaunalditan oinarrituta dago, gainbeheran zeuden garaiaren eta gizartearen fresko erraldoia erakutsiz. Mann sendiaren etxea eta familia enpresaren egoitza izandako eraikinak bonbardaketetatik bizirik ateratako fatxada neoklasiko guztiz ederra du. Barrualdea berreraiki egin behar izan zen eta gaur egun idazlearen eta haren anaia Heinrichen (idazlea hura ere) obrari buruzko museoa jasotzen du. Buddenbrookhaus eraikinetik gertu badira XVII. eta XVIII. mendeetako beste jauretxe batzuk, hala nola Behnhaus, Drager-haus, Lowen-Apotheke eta Schabbelhaus. Aurreneko biak Hiriko arte eta kultura museoa dira gaur egun eta garai batean estutasunik gabe bizi ziren klase burgesen bizimoduari buruzko ideia egiteko aukera ematen du museoak. Freidrich, Munch, Nolde,
Beckmann eta bertako Ovebeck pintorearen obrak biltzen dituen arte-bilduma bisitatzea merezi du. Jakobikirche ere hiriko eraikin esanguratsuen artean dago. Estilo gotikoa duen marinelen eliza adreiluz egin zuten XIII. mendean eta organo bikainak (Johann Sebastian Bachek eta Handelek bisitatu zituztenak) eta garaiko harlanduak zituen. Aldamenean garai batean kofradia izandakoa dago, gaur egun jatetxe bilakatutako etxe tipikoa. Garai berean, Koberg plaza ederrean eraikitako Espiritu Santuaren ospitalea (Heilgen Geist Hospital) ere goresgarria da. Alemania osoko ospitalerik zaharrena da eta hala funtzionatu zuen 1972an hirugarren adinekoentzako egoitza bilakatu eta gero behin betiko itxi zuten arte. Gaur egun bisitatu daiteke eta lau dorre ederren azpian antzinako gauzen azoka jartzen dute Gabonetan.
Burgtor, hiriaren iparraldean, hirigune historikora sartzeko lurreko sarbide bakarra da. XIII. mendeko zimenduak dituen garai bateko atea da eta XVII. mendeko apaingarri barrokoa du. Dorrea eta bost arku maila dituen eraikuntza altua da eta oinarrian harresi eta gotorlekuen hondarrak geratzen zaizkio. Hortik oso gertu Burgkloster dago, 1229an sortutako domingotarren garai bateko komentua, bere garaian Alemaniako garrantzitsuena izan zena, baina zaharberritutako hormak baino kontserbatzen ez dituena. Eraikinean kultur etxea dago orain, baina historia luzean pobreentzako aterpetxe, kartzela eta XX. mendearen erdialdera arte justizia-auzitegi gisa ere baliatu zuten. Duela 30 urteko indusketa batzuetan topatutako XVI. mendeko merkatari aberats baten, Grosser Lubecker Munzschatz, altxorra bisitatu daiteke bertan gaur egun. Katedraleko (Dom) bi dorre monumental eta karratuak dira Lübeckeko beste nortasun zeinuetako batzuk. Hiriko elizarik zaharrena da: 1173an jarri zuten lehen harria eta 1341ean amaitu zuten eraikuntza, horregatik, atal batzuk erromanikoak dira eta beste batzuk gotikoak. Kalte handiak jasan zituen II. Mundu Gerran eta zati bat berreraikita dago. Jasotzen dituen artelan ugarien artean, Bernt Notkek XV. mendearen amaieran egindako Garaipenaren Gurutzea da aipatzekoa. Handik hurbil, museo bilakatutako Katharinenkirche eliza frantziskotarrak Tintorettoren Lazaroren berpizkundea koadroa jasotzen du, beste lan aipagarri batzuen artean.
Koberg Platz ederrean kokatutako Heiligen Geist Hospital Alemania osoko ospitalerik zaharrena da.
Munduan ospea duten gozokiak Gunter Grass literatur Nobel sariaren irabazlearen lana inspiratzeagatik ere bada ezaguna Lübeck. Idazlea Danzigen (gaur egun Gdansk) jaio bazen ere, bere lanaren zati handia zor dio tokiko inspirazioari. Grassen liburu asko eta askok, “El tambor de hojalata” (Latorrizko danborra) kasu, alemaniar literaturako erreferente izaten jarraitzen dute. Gastronomiarekin lotuta, mazapana eta rotspon (haritzez egindako upeletan zaharkitutako ardo frantsesa) produktuak dira hiri aleman horri mundu mailan ospea eman diotenak. Mazapanak kontatzea merezi duen jatorri ospetsu, baina faltsua du: gerra garaian, 1407ko gosetean suposatzen da agindu zietela tokiko agintariek okinei ogia arbendolekin egiteko. Egiatan, tradizioak XIX. mendera baino ez du egiten atzera. Mazapana erosteko tradiziozko lekua Café Niederegger kafetegia da, Breite Strasse kalean. 1806an sortu zen eta erakusleiho ikusgarria du, mazapanez miniaturan eginiko eraikinekin. Barruan, barietate ezberdinak dastatzeko aukera eskaintzen duen kafetegia dago. Oso ezaguna ez izan arren, ahaztezina den hiriaren oroigarri gozoa.
LÜBECK 23
Cienfuegos Testua eta argazkiak: Xabier Ba単uelos
24
Cienfuegos hiria, Kuba uhartearen erdi-mendebaldearen hegoaldean kokatua, herrialdean ondoen kontserbatzen den hirietako bat izateaz harro dago. Bertako biztanleek egia da arretaz zaintzen dutela, munduari hiri dotorea erakutsiz, estilo kolonial eta neoklasikoetan murgiltzen duen arkitektura erakutsiz. Abeslarien hiria, Cienfuegos musika ere bada, musika itsasoaren parean eta mendi ondoan, badiako itsasoko uraren turkesa kolorea basoan ezkutatutako txoko zoragarrietako ur-jauziekin lehian dago.
DOTOREZIA BADIA ONDOAN
25
CIENFUEGOS ubako erakunde entzutetsuenetakoa den Coppelia izozki dendatik gertu, Benny Moréren brontzezko presentziak ongietorria egiten ditu Cienfuegosera kapela hegal zabalarekin eta besapean hartutako makuluarekin. Kanpai dirdaiekin izoztuta, haren ibilera estatikoak kalean gora ematen du pausoa Paseo del Prado pasealekuan, runba kutsuarekin eta jarrera arduragabe bezain solemnearekin. Ezizenez El Bárbaro del Ritmo delakoak Santa Isabel de Las Lajas zuen jaioterri, Cienfuegos probintziaren iparraldean. Bere batutaren konpasari jarraiki paseatzeko gonbita egiten digu. Hori horrela, ez da urruti ibiliko burua ron zaporez eta doinu montunoez beteta koplariaren aldamenean harrera egiten gaituzten kaleetarako hark sortu zituen bertsoak abestuko dituen espontaneoa. “Cienfuegos es la ciudad” (Cienfuegos hiria da): «/ que más me gusta a mí. (/ niri gehien gustatzen zaidana.) / Cuando a Cienfuegos llegué (/ Cienfuegosera iritsi nintzenean) / y esa ciudad quise verla / ya que la llaman La Perla, mi amigo / ahora les diré por qué» (/ hiria ikusi nahi izan nuen / La Perla deitzen baitute, adiskide / orain esango dizuet zergatik).
K
Guk ere oso gustuko dugu Cienfuegos eta ez da arrazoi bakarragatik, arrazoi askorengatik baizik. Luisa Martínez Casado aktore handiaren hiriak eta Terry antzoki eder, eklektiko eta italiarrak inspirazio dotoreko Kuba mestizora itzultzeko aukera ematen digu; bertan faltan botatako kolonialismoen oroitzapen lausoak nortasun zigilu handiaren garaiz kanpoko neoklasizismoarekin nahasten dira. Pablo Romay, Orquesta Aragón, Gumersindo Soriano eta garai bateko Los Naranjos taldearen hiriak irribarreraino kilimaz igotzen diren txa-txa-txa notekin betetzen du gure aldaken pentagrama, dantza egiteko desioz pilatzen diren kreoleraz belztutako son tiletekin. Ondare aristokratiko zaharra, herrikoia, bizia eta egungoa denarekin nahasten da, ondorio gisa tempo alegre ma non troppo prestatutako nahastura berezien espektroa sortuz. Hiri gazte eta ederra da, aitona frantsesak eta guraso karibetarrak dituena. Hiriaren fundatzailea, Louis D’Clouet, Louisianatik etorri zen 1819. urtean. Ez zen bakarrik iritsi, ordea. Etxe berria eraikitzeko asmoz berrogei familia bordeles etorri ziren berarekin. Hala egin eta bertan geratu ziren eta hortik dator zenbait arkitekturek erakusten duten romantisme décadent kutsua. Begiak ixten ditugunean,
El Pradoko pasealekuko etxe bat eta «kalesa» bat. Ondoko orrialdean, iragan distiratsuaren aztarnak gordetzen dituen jauretxe bat.
26
cajun hauspo baten tolesduretan edo zydeca harmonikaren hatsean, New Orleans edo Lafayette ingurura eraman gaitzaketen estilo kolonialeko etxe zaharrak dira. Antilletako itsasoaren indarra, aldiz, urakanen antzera geldiezina da; uharteko beste leku batzuetako koloreak gehitu zitzaizkien bertako jendeari eta berehala azentuak nahastu zituzten, Morék honela abestu zezan bere estrofetako batean: «Pero más me gustó a mí, Cienfuegos, un pueblo cubano, tú lo ves» (gehiago gustatu zitzaidan ordea, Cienfuegos, herri kubatarra, ikus dezakezu). Xarma itsasoaren parean Gaztea eta ederra dela esan dugu, baina horri hiriaren dimentsioak giza eskalan gordetzen direla erantsi behar diogu. Hori horrela, osotasunean paseoa da, bide lasai eta harrigarria altuera atseginen artean, fatxada dotoreen lauki sareak, dotorezia neurritsuko zutabedun arkupeak eta Pueblo Nuevotik itsas gaineko saieteraraino uraren distirak lagun egiten gaituen malekoi luzea. Punta Gorda penintsula burgesia zahar hark ozeanoan egindako sarraldia izan zen; azukrearen eta trenbidearen babesean aberastu baitzen XIX. mendearen erdialdea eta hurrengo mende hasieraren artean. Badia zabala ozeano gatibu eta adeitsuaren zati baten ontasunaz gozatzeko inguru paregabea zen eta da, batetik, merkataritzara bideratua, bestetik, zentzumenen atseginerako dena. Karibeko urdin argiari kanal estuaren bidez baino irekitzen ez dela, itsas aintzira neurrigabearen tankera du, gustu oneko gizakiek bertan hiri ederra jartzeko ex professo sortu izan balitz bezala. Hemen, Punta Gordan, frantses aireko esentziek bizirauten dute zurezko zutabe estilizatuetan, portxe zabaletan eta jauretxeetako saretetan; horiek dira, era berean, filigrana artean gure erretinak liluratzen dituzten ilunabar oroitarazleak kokatzen dituztenak, La Puntako parkearen estalpetik isla distiratsuan. Penintsulan gauza xarmagarriak topatuko ditugu han eta hemen, hala nola Casa del Educador delako arrunta eta Palacio del Valle jauregi bitxia, hau da, ferra arku puntadunen gaineko dorre multzoa, lekuz kanpo kokatutako nabab indiarraren edo bere modura arte andalustarra islatu duen maharaja musulmanaren ametsa gogorarazten diguna. Neurritsuagoak dira, 20ko hamarkadako urte zoriontsuetako pedantekeria kutsua albo batera uzten ez badute ere, 28
CIENFUEGOS Ur jauziak eta bainatzeko putzu ederrak gordetzen ditu naturaren mirari den El Nicho ingurune ederrak.
Etxe Urdin pastel kolorekoa eta Cienfuegos Kluba, haien kupula berdeekin. Hirigunea Pueblo Nuevo da eta hiriko bihotza, berriz, José Martí parkea. Hortik berezko estiloaren, apartekoaren, zeremonia hedatzen da, zainketa onaren eta zaharberritze egokien adibide, munduko ondare aitortzearen egile izan direnak. Plazaren inguruan biltzen dira Ferrer jauregia, ikuspegi ezin ederragoa eskainiko digun begiratokiarekin; Gobernuko jauregia, nonahi gorriz burutua eta zeru gainean moztua Brunelleschiren kupula baten ordezko gisa, eta Sortzez Garbiaren katedrala, lau esfera dituen erlojuarekin, bi altueratako dorreekin eta eragin frantses nabarmena duten beira eztainuztatuzko leihoekin. Arkupeek eta palmondoek osatzen dute erdiko kioskoarekin, Museo Provincial museoarekin eta Arco del Triunfo arkuarekin jantzi berri den gorpua. Azken hori Kubako independentziaren alde hil zirenei zuzendutako monumentu xumea da. Cienfuegos ezagutzeko, hala ere, plazatik irten eta kale arkupedunak, oinezkoentzako bulebarra eta bertakoen egunerokoa sentitzeko hain ikusgarriak ez diren auzoak ezagutu behar dira. Teilatu umilen artean galduta, oinez edo inprobisatutako «kalesetan» Punta Verdera bidean, La Reina hilerrira iritsiko gara. Kanposantuko marmol higatuek independentista kubatarren aurka borrokan egin zuten soldadu espainol ugariren gorpuzkiak gordetzen dituzte. Ez da lurra azken bizileku gisa baliatzen dutena, harkaitz zuri jaspeztatua baizik, San Luiseko hilerri orleandarrean gertatzen den modura, hilobiek lurzorua baino gorago egon behar baitute lurpeko uren azalekotasuna dela eta. Harlanduez eta itsasoaz haratago Haratago, hegoalderantz, Rancho Luna hondartza izango dugu zain, gatz hezea larruazal gainean gozatzeko ihesaldia; edo historiak zipriztinduko gaitu, Jaguako gotorlekuan gauzatuta. Felipe V.ak eraiki zuen XVIII. mendean, badia piratak eta itsaslapurrak hornitzeko leku izan ez zedin. Haratago, barne-ekialderantz, mendia dago. Honela abesten du Morék: «Me gusta ver cómo encaja / el Escambray en el llano; / me gustó el rancho de guano / donde guajiro nací» (Gogoko dut ikustea nola egokitzen den / Escambray lautadan; / guanoz egindako etxaldea gustuko nuen / guajiro jaio nintzen han). 29
Escambray edo Guamuhaya mendilerroan 900 mtik gorako gailurrak goratzen dira baratze tropikalean Cienfuegos eta Trinidad hirietarako paradisu moduan. Horren itzalean dago lorategi botaniko zoragarria eta orain artean ondoen gordetako eremuko sekretuetako bat. Abesten jarraituz, honela dio Morék: «Me gustó ver cómo baja, / del monte el Hanabanilla, / y como choca en la orilla, mi hermana, / de la roca que lo ataja» (Gustuko dut ikustea nola jaisten den, / menditik Hanabanilla, / eta talka nola egiten duen, nire ahizpa, / bidezidorra hartzen duen arrokarekin). Hanabanilla ibaiak (taino hizkuntzan «urrezko saskia» 30
esan nahi du) paisaia eta espezie naturalen aniztasun handia zabaltzen du bere arroan. Haranen gaineko bistak Kuba baratzea zeneko garaietara heltzen dira, kolonen itsasontziak iritsi aurreko zerumuga indigenetara. Mendietako bihurguneen artean ur-bideak ezkutatzen ditu, El Negro kasu; jauzi egiten du eta herrestatu egiten da eta ur-jauzi eta putzuen lepokoan geldotzen da. Badirudi El Nicho izen engainagarria jendetza uxatzeko eta freskotasunaz eta ur gardenez bakardadean... edo ondo aukeratutako konpainian gozatzeko propio jarritakoa dela. Cienfuegosen bizimodua herrikoia eta lasaia da, izu-
ikararik eta espanturik gabea, xarma liluragarriaz inguratua, xarmaz eta lilura patxadatsuz josia. Terry antzokian sartzean, harmaila artean sigi-sagan dabilen arteak eta iraganak blaitzen gaitu. Badirudi oraindik ere 1825. urtean inauguratu zuen Aida obraren oihartzun itzalia entzun daitekeela. Dantza-konpainiak eszenatokian entseatzen duen bitartean, egur noblezko aulkiei eta Camilo Salaya pintore filipinarraren freskoarekin polikromatutako sabaiari begira nago. «Garai bateko loriak» dio nire pentsamenduak. Berehala datorkit berriro ere Benny Moré gogora. Jatorriz Santa Isabel de Las Lajasekoa zena ez dakit noizbait aritu ote
zen taula horren gainean, Caruso, Alicia Alonso eta Sarah Bernhardtek egin zuten moduan, baina ez dio axola. Barruan, itzal agurgarrien artean, arima, ostera, kale artean alderrai dabilkiola, berarekin batera errezitatuz amaituko dut abestia: «Cienfuegos es la ciudad / que más me gusta a mí...» (Cienfuegos hiria da / niri gehien gustatzen zaidana...).
Cienfuegoseko bizitza sozialaren gune nagusia José Martí parkea da. Ondoan, Benny Moré kantariari eskainitako eskultura.
CIENFUEGOS 31
32
Testua eta argazkiak: Koldo Carrillo Arregi
S達o Miguel
AZOREETAKO UHARTE BERDEA
33
SĂ‚O MIGUEL
Lorategi handi eta ikusgarria da SĂŁo Miguel uhartea. Bertan, natura bizi agertzen zaigu eta aniztasuna paisaian eta fenomeno ezberdinetan aurkituko dugu; aktibitate bolkanikoa, sumendien kraterrak eta lakuak, laurisilba basoa eta aisialdirako paraje natural itzelak nahasten dira Azoreetako txoko honetan. Landarediaren kolore berdea eta itsasoaren urdina urtu egiten dira jatorri bolkanikoko uharte txikian. Gainera, Ozeano Atlantikoan barneratuz gero, balea, kaxalotea eta beste zetazeo handi batzuk gertutik ikusteko aukera eskaintzen du uharteak, baita izurde ugari ere.
34
zeano Atlantikoaren zabaltasunaren erdian kokatuta dagoen uhartea da S達o Miguel. Azore uhartedia osatzen duten bederatzi uhartetatik handiena da eta arrazoi osoz Uharte Berdea ere baderitzo. Bidaiarientzat oraindik leku nahiko ezezaguna izaki, lasaitasunez eta natura bizi eta hostotsuz betetako paradisua aurkituko dugu bertan. Azken urteetan turismoa sustatzen hasi da Ameriketako Estatu Batuetan zein Europa mendebaldean, baina herrialdeak bide horri heldu badio ere, turismo jasangarri baten alde egin du, naturaz gozatzeko paraje lasaien bila dabiltzan horientzat. Gainera, naturaz inguratuta, hainbat dira mendi ibilaldiak egiteko proposamenak, kirola eta natura uztartuz. Uhartean zehar ibilbide ugari aurki ditzakegu S達o Migueleko txoko ezkutuenak ezagutzeko. Bestetik, hainbat hondartza ditu eta parada polita izan daitezke atseden hartzeko. Hala ere, S達o Miguel uharteak aukera ugari eskaintzen dizkigu kostaldean zein barnealdean, esploratzeko hainbat txoko ederrekin.
O
Mendebaldetik ekialdera 62,1 km eta hegoaldetik iparraldera 15,8 km dauzka gehienez uharteak, eta Ponta Delgada du egun hiriburua, gure bidaian txoko ezberdinak bisitatzeko abiapuntua ere izango dena. Uharte txikia da eta errepideek oso ondo komunikatzen dituzte herri eta hiri guztiak. Bidaia hasi bezain laster, iparraldeko kostaldera bidean, errepidearen ertzetan pilatzen diren hortentsia ugari eta koloretsuek deitzen dute gure atentzioa lehenengo. Horixe hurrengo egunetan aurkituko dugunaren aurrekaria baino ez da izango. Kraterrak eta aktibitate bolkanikoa Uhartean zehar sakabanatzen diren lakuek ezaugarritzen dute, besteak beste, S達o Miguel. Berau hiru sumendi nagusiz osatzen da: mendebaldetik ekialdera, Sete Cidades, Fogo eta Furnas. Uhartearen ipar-mendebaldean, Sete Cidades-eko laku entzutetsuak daude; nagusienak Lagoa Azul, Lagoa Verde eta Lagoa de Santiago dira. Sete Cidadesko sumendia galdara handia-
Ugari dira paisaiak miresteko begiratokiak. Irudian, Ponta da Ferrariaren ikuspegia. Aurreko orrialdean, Vila Francako uhartetxoak aisialdirako aukera paregabea eskaintzen digu.
SÂO MIGUEL gatik da ezaguna eta, 7 kilometroko diametroa eta batez besteko 350 metroko sakonera ditu. Caldeira das Sete Cidades historiaurrean gertatutako krater baten kolapsoaren eraginez sortu zen, baina egungo forma 1445. urteko erupzio ikaragarriari zor dio. Bertan, autoz zein oinez, hainbat dira lakuak goitiko ikuspuntu batetik miresteko tokiak, uren kolore urdin eta berdeak nola nahasten diren ikusteko. Ingurune honetan, aipagarria da bereziki Vista do Rei deritzon begiratokia. Hiru laku nagusien ondoan, hego-mendebaldera, hainbat laku txikiago daude, Lagoa Rasa, Lagoa do Canario, Lagoas Empadadas edo Lagoa Carvão kasu. Uhartearen erdialdean, ostera, Lagoa do Fogo dago. Uharte osoan bezala, laku honen goialdean, errepidearen ertzean, begiratoki eder bat dago paisaiaz gozatzeko. Oso da aldakorra São Migueleko eguraldia eta sarri behe lainoak eragozten du hainbat paisaiez gozatzea. Hala gertatu izaten zaie Lagoa do Fogo bisitatzera hurbiltzen diren bidaiariei eta guk ere bigarren saio baten beharra izan genuen lakuaren ur turkesak miresteko.
Lagoa do Fogora joateko aukera bat hegoaldetik doan errepidetik joatea izan daiteke eta hala, lakua ikusi ostean Ribeira Grande hirira doan errepidea har daiteke, Caldeira Velha parke ikusgarrian geldialdi bat eginez. Itxura exotiko ikusgarriarekin, baso epelek eta mota ezberdinetako likenek inguratzen dituzte parketik zehar igarotzen diren errekastoen ur ertzak. Bertako flora oso dago aldatuta, baina txilarra (Erica azorica), malfurada (Hypericum grandifolium) edota iratze azoriarra (Dryopteris azorica) moduko espezie endemikoak aurki daitezke. Honez gain, São Migueleko txoko ezberdinetan aurkituko ditugun ur termalak ere badira bertan. Lur hezeak eta ur putzuek bor-bor egiten dute, lurruna airean gora doan bitartean. Igerileku natural bat eta ur-jauzi bat ere badaude, urte guztian zehar 37 C°-ko tenperatura daukan ura isurtzen duena. Ur sulfuroso eta termalen erreka da eta bertan bainu bat hartzeko aukera paregabea izango du bisitariak inongo eragozpenik gabe. Bukatzeko, Furnas herriaren ondoan, Lagoa das Furnas dago. Lakua zeharkatzen duen ibilbide bat propo-
Landaredi biziak janzten ditu uharteko itsaslabar ikaragarriak. Irudiotan, Ponta da Madrugada. Ondoko orrialdean, Mosteirosko uharte txikiak. Hainbat metro altxatzen dira itsasoaren mailatik.
36
SÂO MIGUEL
satzen zaie bisitariei eta tartean, bertako haragi eta barazkiz prestatutako lapikoko tipikoa prestatzen dute lurrun bolkanikoa erabilita. Furnaseko bailarak hainbat txoko interesgarri ditu eta bertan da nabarien São Miguel uhartearen aktibitate bolkanikoa, hainbat ur termalen putzurekin eta lurrunezko fumarolekin. Hortik gertu, Povoaçaoko konderrian, Poça da Dona Beija txoko ederra dago eta, hor ere, bainurako aukera eskaintzen zaie bisitariei 30° C-ko tenperatura daukaten burdin ur eta lohiekin. Itsaslabarrak eta bainurako aukera ugari Zerumugara begira konturatzen gara Ozeano Atlantikoaren erdian kokatuta gaudela, berde tonu ezberdinez margotutako paisaia liluragarri batez inguratuta. Begetazio biziz jantzitako itsaslabar ikusgarriak, itsasoan barneratzen diren basaltozko harri beltzak edota uharteak eskaintzen dituen hondartzez gozatzeko aukera nahasten dira São Miguelen. Naturaren mirariak izango balira bezala, benetan miresgarriak dira Mosteiros herriko kostaldean, uhartearen mendebaldean, itsasoaren mailatik 72 metroraino altxatzen diren formazio geologiko bereziak. Mosteirosko uharteak dira hauek, kono bolkaniko baten zatiak eta gaur egun, itsasoaren higaduraren era38
ginez forma ezberdinak hartu dituztenak. Ozeano Atlantikoa aipatuta, ezin albo batera utzi zetazeoen begiztatzeak. Animalia ikaragarri hauek gertutik ikusteko aukera ederra dira Ponta Delgadan hainbat agentziek eskaintzen dituzten irteerak. Azoreetan ohikoenak eta urte guztian zehar ikus daitezkeen zetazeoak izurde arrunta (Delphinus delphis), izurde handia (Tursiops truncatus), kaxalotea (Physeter macrocephalus) eta izurde muturmotza (Grampus griseus) dira, nahiz eta zoritxarrez, azken espezie horren begiztatzeak urriagoak diren azken urteetan. Urteko sasoiak uhartedian ikus ditzakegun espezieak baldintzatzen du. Hala, udaberrian, balea bizarrak Azoreetatik igarotzen dira hegoaldeko Ipar Atlantikotik iparralderako migrazio bidean, ur hotzetan elikatzeko. Martxoa eta ekaina bitartean, ostera, balea urdina (Balaenoptera musculus), balea arrunta (Balaenoptera physalus) eta ipar-zerea (Balaenoptera borealis) aurki ditzakegu São Miguel uhartetik hurbil, baita xibarta balea (Megaloptera novaeangliae) ere. Uharte guztian zehar ugari dira kostaldeko zein barnealdeko paisaiak miresteko prestatuta dauden begiratokiak eta hauetako batzuek, egurrezko mahai eta eserlekuekin hornituak, bidean geldialdi bat egin eta bazkaltzeko aukera ederra eskaintzen dute.
Toki hauetatik, itsaso amaigabea ikusteaz gain, S達o Miguel uhartea osatzen duten muino, mendi mazela eta haran berdeak ikusi ahal izango ditugu baita ere. Izan ere, larre hauek ematen diote uharteari Uharte Berde izena eta bertako ekonomian garrantzi handia daukaten esne behiak han eta hemen ikusiko ditugu gure bidaian zehar. Kostaldeak itsasoaz gozatzeko aukera eskaintzen digu. Batetik, uharteko txoko ezberdinetan aurkituko ditugun igerileku naturalak daude. Besteak beste, Agua de Pau herriko Porto Caloura edota Mosteirosko kostaldeko harri bolkanikoetan sortutako igerilekuek bainurako aukera lasaia eskaintzen dute. Ponta da Ferrarian, ostera, naturak berak itsasoko ura berotzen du ur bolkaniko termalekin. Gure egonaldian, zoritxarrez, ez genuen izan hondartzaz gozatzeko aukera ugari, nahikoa baikenuen uharte txikiaren baitan agerian zein ezkutuan dauden txokoak bilatu eta miresten. Hala ere, gutxitan egin ahal izan genien uko hondartza eta igerileku natural erakargarriei. Lasaitasunari tarte bat emanez, eguzkiaz eta itsasoaz gozatzeko beste aukera bat dira hondartzak. Ribeira Grandeko Santa Barbara hondartzan, Ozeano Atlantikoa bere indar guztiarekin azaltzen da eta oso ezaguna da surfa egiten dutenen artean. Bestetik, bisitatu ditugun hondartze-
tatik Porto Formoso herrian dagoen Praia dos Moinhos gustatu zaigu bereziki, non harrizko itsaslabar ikusgarria beha dezakegun harean etzanda zein uretan bainuan gaudela. Lomba da Maia inguruan aurki dezakegun Praia da Viola edota Ribeira Quenteko Praia da Amora, ostera, turistengandik ezkutuan geratzen dira eta paraje natural ederraz gozatzeko leku aproposak dira. S達o Migueleko lorategi handi eta anitza S達o Miguel oso oparoa da landarediari dagokionez eta hainbat txoko berezi gordetzen ditu bere baitan. Caldeira Velha parkearekin batera, oso gomendagarria da Nordeste eskualdeko Parque Natural da Ribeira dos Caldeir探es ikustatzea. Bertan, begetazio berde bizia aurkituko dugu, baita ur-jauzi ikusgarri bat ere. Uhartea bisitatzen duten guztiek hortentsia edota azaleaz betetako lorategi koloretsu eta oparoa aurkituko dute begien aurrean, baina ikuspuntu biologiko batetik begiratuta, lorategi faltsua dela esan daiteke. Izan ere, paisaia hori osatzen duten landareen gehiengoa gizakiak sartutakoa da eta ez ekosistema originalaren parte. Hala, uharteak ezkutatzen duen benetako lorategi ezkutuaren bila doazenak glaziazioen garaian biziraun zuen laurisilba basoa aurkituko dute. Laurisilba
Ezkerretik eskuinera, Santa Barbara hondartza; bertan, harri bolkanikoak eta olatu indartsuak nahasten dira, bai eta izurde arruntak (Delphinus delphis) ere. Hainbat dira Ozeano Atlantikoko zetazeoak ikusteko eskaintzen diren irteerak.
39
Lagoa das Furnaseko ur termalen lurrunekin prestatzen dute lapikoko tipikoa. Ondoko orrialdean, landaredi aberatsa miresteko toki aproposa da Ribeira dos Caldeir천es parkea.
ereinotzaren familiako landareak nagusi diren basoa da eta Makaronesia osatzen duten uharteetan aurki daiteke. Jakin ezean, ez da erraza São Miguel uhartean laurisilba basoa aurkitzea, toki oso konkretu eta txikietan aurkitzen baita. Uhartearen ekialdean kokatuta dagoen Serra da Tronqueiran aurki dezakegu uharteko jatorrizko landaredi gehiena. Egun, Azoreetako landaredi endemikoa arriskuan dago kanpotik sartutako espezieengatik eta hauetako batzuk inbaditzaileak dira, bertako landaredia ordezkatzen dutelarik. Kanpoko espezieen sarrerarekin batera, uharteko habitataren zatiketak ere arriskuan jarri du flora autoktonoa; izan ere, habitat hauek ganaduarentzako larre bilakatu dira. Hainbat dira landaredi autoktonoa berreskuratzeko martxan jarri diren proiektuak eta tartean, Life Laurissilva Susténtavel proiektua eta Lagoa das Furnas berreskuratzeko lanak nabarmendu daitezke. Azoreetan ikus daitezkeen espezie endemiko azpimarragarrienak gorostia (Ilex azorica), Azoreetako ereinotza (Laurus azorica), txilarra (Erica azorica), uva da serra deituriko ahabia (Vaccinium cylindraceum), Azoreetako zedro endemikoa (Juniperus brevifolia) eta oilakarana (Frangula azorica) dira. Asmo komertzial zein apaingarriekin sartu ziren hainbat espezie São Miguel uhartean. Gaur egun, helburu komertzialekin lotutako espezie ohikoenak ñame afrikarra (Colocasia esculenta), kamelia (Camelia sinensis) tearen ekoizpenerako, anana (Ananassa sativa) brasildarra, Pittosporum undulatum australiarra eta zedro japoniarra (Cryptomeria japonica) dira. Apaingarri gisa sartu zirenen artean, ostera, Himalayako jengibre hawaiiarra (Hedychium gardnerianum), munduko ehun espezie inbaditzaileenen artean dagoena, eta jatorri japoniarreko hortentsia (Hidrangea macrophila) eta azalea (Rhododendro indicum) daude.
Kraterraren barnealdean Uhartearen hegoaldean, bereziki aipagarria da Vila Franca do Campo herriaren kostaldean, itsasoan barrena kilometro bat baino gutxiagora dagoen uhartea. Vila Franca do Campo izan zen, hain zuzen ere, São Migueleko lehen hiriburua, baina 1522. urtean gertatutako lurrikarak hein handi batean suntsitu zuen hiria. Orduan, Ponta Delgadak oinarrizko eginkizuna hartu zuen bere gain eta 1546. urtean, hiri titulua lortu zuen. Vila Francako uhartetxoa urpeko sumendi zahar batek eratzen du eta, gaur egun, natura erreserba da. São Miguel uhartea lehengoz bisitatzen dutenentzat benetan berezia gertatzen da toki hau bertatik bertara ikustea. Kraterraren paretak landarediak estaltzen du eta barnealdean, forma borobileko laku natural bat dago. Kraterraren eraztunean irekitzen den kanalak itsasoko eta lakuko uren joan-etorria ahalbidetzen du. Ur turkesaz betetako laku eder honetan urpean igeri egitea proposamen paregabea da eta modu honetan miretsiko dugu krustazeo, arrain eta algez osatutako itsas bizitza aberatsa. Bidaiaren eguneroko mugimenduaren tartean, gomendagarria izan daiteke uhartetxo honetan egun pasa lasai bat egitea. Leku berezi honek turista ugariren ikusmina pizten du, baina gaur egun, udako sasoian soilik bisita daiteke. Egunean, 400 bisitarik baino ezin dute uhartea bisitatu, ingurunea babesteko helburuarekin, eta Vila Franca do Campotik egunero eskaintzen da joan-etorriko zerbitzua.
SÂO MIGUEL
41
Testua eta argazkiak: Juanma Costoya
Albania
ARRANOEN HERRIALDEA ABIADA HARTZEN ARI DA
ALBANIA
Albania, Koreako Herri Errepublikarekin batera, ezin iritsizko munduko herrialdeetako bat izan zen XX. mendearen azken herenean. Europan presaka sartzeak trantsizioko herrialde bilakatu zuen, eta, bertan, oraindik ere, kontinente zaharrean dagoeneko desagertu diren bizimoduak eta paisaiak ikus daitezke.
Partisanoaren monumentoa eta, eskuineko argazkian, Enver Hoxha presidentearen alabak haren gorpuzkiak gordetzeko diseinatu zuen piramidea. Erdigunean dago, hutsik. Aurreko orrialdean, Theti Parke Nazionala, Vallbona herrixkarako bidean. 44
errialde balkaniko horretan Mendebaldeko merkatuan sartzeko bezperan dauden ideia optimista dute, kontzeptu abstraktu samarra eta letra txiki asko dituena, baina albaniar askok bizi mailaren eta kontsumo indizeen gorakada ikusgarriarekin baino ez dute identifikatzen. Badaezpada, herri balkaniko jatorren moduan, herri konplexu eta ekaiztsuak baratxuri kordak zintzilikatzen jarraitzen du eraikitzen ari diren eraikin askotan, kontrako zortearen eta begizkoaren aurka. Horien aldamenean, habeen gainean edo erdizka amaitutako teilatuen gainean goratuta, ez da harritzekoa EBko eta Estatu Batuetako banderak topatzea, ikono sakratu berriak, bandera nazionalaren ondoan astinduz, sinbologia bizantziarretik oinordetutako buru biko arrano beltzaren ondoan, alegia. Tiranako kaleetan paseatzen da sortzen ari den klase berria, inbertsioak Europarekin negoziatzen dituena,
H
beharrezkoak diren azpiegitura berriak abian jartzen dituena; azken belaunaldiko telefono mugikorrak eta inportatu berri dituzten kirol automobilen giltzak daramatzate eskuetan. Gainerako biztanleek bigarren milurtekoari biziraun dioten industria eta meatze urrietan egiten dute lan eta, batez ere, nekazaritzan. Mercedes markako azken modeloa edukitzeak ez du askorako balio Albanian; izan ere, errepideak txarrak dira, oro har, batzuk penagarriak, estuak, bazterbiderik gabeak eta zuloz josiak. Indar handiko autoek, azpiegitura eskasek eta bide erantzukizunaren zentzu baliogabeak Albania zergatik den urtero kontinenteko bideko istripu kopuruen zerrendako buru ulertzen laguntzen dute. Sekularizazioa Trantsizio garai hauetan herrialdeari buruzko datu gutxi baieztatu daitezke sendotasunez. Herrialdearen
tamaina txikia da nabarmenena, Belgikaren azalera baino kilometro koadro batzuk gutxiago ditu eta hiru milioi lagun baino ez dira bizi bertan, horietatik seiehun mila hiriburuan, Tiranan. Ezin eztabaidatuzko bigarren datua herrialdeak duen izaera menditsua da. DurrĂŤseko portua eta hiriburua bera mendebaldeko lautadan kokatuta daude eta hori kenduta, Albania mendi hutsa da. Mendikate batean Berat eta Gjirokastra daude. Bi hiri horiek Gizadiaren Ondare aitortu zituzten, jatorria menderatze otomandarraren garaietan duten arkitektura eta hirigintzari esker. Apur bat hegoalderago, Greziako mugaren ondoan, Korfu uharteak itsas zerumuga ixten duela, Unescok Albanian babestutako hirugarren kokalekua dago, Butrinteko gune arkeologikoa, alubioi esparru pribilegiatua. Bertan historiaurreko gorpuzkiak eta gorpuzki grekoak, erromatarrak eta bizantziarrak atera dituzte lurpetik eta bertako sarrerak gotorleku veneziarren zaintza-
46
ALBANIA Albaniako iparraldean dagoen Shkodra hiriko Byjar Bishanaku oinezkoen kalea.
pean daude. Aldameneko herrialdeak bezala, hots, Mazedonia, Montenegro, Kosovo eta Grezia bezala, Balkanetako herrialde honek ere hainbeste historia irentsi du, digestio nekeza duela. Hegoaldean, heleniar mugatik gertu grekoa entzuten da eta gutxiengo langile hori, Tiranan %3 eta Atenasen %12, oso aktiboa da merkatuan eta kosta pribilegiatuko azpiegitura turistiko hasiberrietan. Mazedoniarrek beste gutxiengo talde bat osatzen dute eta urrunetik jarraitzen diete ijitoek, serbiarrek eta valakiarrek. Albaniar gizartea sekularizatuta dago, oro har. Estatu komunista 1991. urtean amaitu zen ofizialki eta horren herentziari eta herrialdeko tradizio kulturaniztun luzeari zor zaio erlijioak gizarte albaniarrean duen presentzia lausoa, eguna otoitzerako deiekin banatzen duten muezzin gorgarririk gabe eta fededunak tenplura deitzen dituzten kanpandorre durunditsurik gabe. Albaniar gehienak musulmanak dira, konfesio sunitakoak. Aterki islamikoaren gerizpean dago bektashismoa ere, erritu paganoak eta tradizio musulmana nahasten dituen sufi jatorriko sekta. Herrialdeko liburu denda eta kiosko guztietan aurki daitezke Ismail Kadare idazle albaniarraren lanak. Haren familiak islamaren adar hori jarraitzen zuen. Katolizismoa indartsu kontserbatu da herrialdearen iparraldeko Dinariar Alpeetako goi haran itxietan eta kristautasun ortodoxoa, berriz, Albaniako gainerako eremuetan zabaldu da. Albaniarren gehiengoa musulmana bada ere, bi pertsonaia ezagunenak kristauak ziren: Skanderbeg heroi nazionala, inbasio otomandarraren aurrean egindako erresistentziagatik ezaguna, eta Teresa Kalkutakoa; haren argazkia eta irudia leku guztietan topa daiteke eta Tiranako nazioarteko aireportuari izena ematen dio. Errekasto albaniarra Vlora portu hiriaren hegoaldean eta Greziarekiko muga egiten duen noranzkoan hedatzen da ÂŤerrekasto albaniarraÂť. Turismoak muturreraino andeatu aurretik Mediterraneoak zuen itxura ikusteko aukera ematen du hori bisitatzeak; kostalde horretatik oso kilometro gutxira damutu gaitezke horretaz, parean hain justu, Greziako Korfu uhartean. Alderdi albaniarrean mendi puskak altuera galtzen doaz itsasora heldu arte eta inguratzen dituen errepide dramatikotik olibondoen baratze alorrak igarri daitezke ferra formako kurben artean; pikondo, mahatsondo, mingranondo eta arbendolondoz zipriztinduta. Ur gardenezko urbanizatu gabeko hondartza kilometriko luzeen begiespena Saranda inguruan eteten da; Joniar itsasoko Benidorm 47
txikia da eta horren zementu, kristal, asfalto, janari laster eta zaratazko tentakuluek urte gutxi batzuetan Albaniako kosta guztia itoko dutela aurreikus daiteke. Errekastoak Ksamil herrixkarantz eta Butrint gune arkeologikorantz jarraitzen du. Hor dagoeneko ikus daiteke urbanismo basatiaren hondamena, guneak oraindik ere erakargarri xume bat baduen arren. Iragan hurbileko isolazionismoari esker, herrialdeak natura-gune ugari ia ukitu gabe babestu ditu. Albaniak 14 parke nazional ditu geografia osoan banatuta eta horietan handiena 35.000 hektareatan hedatzen da, Librazhd barrutiaren ondoan, Mazedoniako mugatik gertu. Albaniako iparraldeko muturrean kokatuta daude Dinariar Alpeak, Montenegro eta Kosovoko mugetatik gertu. Alpeetako orografiak eta pagoz, izeiz, gaztainondoz eta lizarrez basotutako asfaltorik ezagutu ez duten haran itxiek beste garai bateko paisaia osatzen dute; bertan oraindik ere otsoak, hartzak eta igarabak paseatzen dira eta naturak zuzentzen du gizakiaren patua. Valbona haranean, Thethi komunitatetik gertu, udan baserri isolatuetan bizi diren nekazariek udazken amaieran goi mendiak utzi eta bizitzeko egokiagoak diren garaieretara jotzen jarraitzen dute, izotzaren eta elurraren mehatxuari aurre egiteko. Begien bistakoa da ingurunearekiko lotura erromantiko hori amaitzear dagoela. Asfaltatutako errepideek dagoeneko iparraldeko haranak inguratzen dituzte eta mendi hegaletan ugaritu diren xarmaz jo-
Himaran dagoen bunker honek ÂŤamanita muscariaÂť perretxikoaren itxura du. Ondoko orrialdean, goitik behera, Thetiko bailara eta Gjirokastrako kaleak. Gizadiaren Ondarearen izendapena du herri honek.
48
sitako hotel txikiek mendeetan aldatu gabe iraun duen bizimoduari akabera emateko mehatxu egiten dute. Kafea eta odol zorrak Albaniako erlijio ez ofiziala kafe espresarekiko kultua da, baso bat ur freskoz eta zenbaitetan raki kopatxoaz leialki lagundua. Nahitaez elkarrizketa zabalaz lagunduta eta inguruko itzalek aukeratutako terrazan aurrera egiten utzita erritu hori betetzeko taberna-formako tenpluak ez dira falta. Hainbesteko bizi fintasunarekin bat etorriz, albaniar gehienen izaera adeitsua eta lasaia da. Izaeraren gogortutako geruza horren azpian nekez iragarri daitekeen magma antzeman daitekeela kontuan hartzea komeni da. 1997. urtean, iruzur piramidalean oinarritutako banku sistemaren porrotak herrialdeko aurreztaile gehienei eragin zien eta horrek istilu larriak sortu zituen herrialdeko hiri nagusietan: Tiranan, DurrĂŤsen eta VlorĂŤn. Hurbileko kosta italiarrera heltzen ahalegintzen ziren albaniarrez jositako ontziak gogoratzen ditu munduak zalaparta haietatik. Mafiak eta gobernu sistema kriminalak berehala finkatu ziren herrialdean. Albania hondamenditik oso gertu egon zen. Hari buruzko oroitzapen nabarmenik ez da geratzen. Alderantziz, mende erdiko militantzia komunistak begien bistako testigantza mordoa utzi du herrialdean partisanoari egindako monumentu, bunker, eraikin ofizialetako erliebe eta Himara inguruko itsaspekoentzako baztertutako babesleku modura. Tiranan, Enver Hoxharen presidentetzak iraun zuen bitartean Alderdi Komunistako elitea bizi zen eta lan egiten zuen auzoan modako tabernak daude orain. Lana ibaiaren alde batera zein bestera emandako paseo laburrean bisitatu daitezke Hoxharen etxea (gaur egun jatetxe bat eta hizkuntza akademia bat dituena), Alderdi Komunistako Batzorde Zentrala, hasiera batean Hoxharen gorpuzkiak jasotzera bideratutako Piramidea eta bertan behera utzitako Dajti hotela. Azken horren tabernan pertsonaia erakargarri ugari elkartu ziren Gerra Hotzaren garaian. Baliteke Hoxharen erregimenaren zurruntasunak Albania betiko utzi izatea, baina Balkanetako herrialde horretan Erdi Aroan errotutako praktikek bizirik irauten dute. Klan aurkarien arteko odol zorrek hiri albaniarretako kanpoko auzoetan mendeku hartzen jarraitzen dute. Are gehiago, justizia egiteko Erdi Aroko modu hori, iparraldeko goi lurretan kokatutako zenbait klanek berezkoa dutena, Alemania, Kanada edo Australiako hirietara hedatu da emigrazioa dela eta. Balkanetan ez dira falta kitatu gabeko zor zaharrak. Albanian, mugetako batean Kosovoko zauria duela, Balkanetako mamu zaharrak ia edozein aitzakiarekin piztu daitezke. Joan den urriaren 15ean Serbia eta Albaniako selekzioak aurkari izan zituen futbol partidak bandera bat hegaldatzea aski izan zuen.
ALBANIA
700 URTE BAINO GEHIAGO DUEN GIZA ERLAUNTZA
Irango ipar-mendebaldeko izkin batean ezkutatua, Sahand mendi-hegalean eta Tabriz hiritik oso hurbil dago kokatuta Kandovan herrixka. Naturak moldatutako toki liluragarri honetako etxeek mendien bihotzean eraikitako erlauntzak dirudite; horregatik, ÂŤKapadozia txikiaÂť esaten diote irandarrek inguru honi.
Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Tomas Parys
50
Kandovan i herrixka harritsu dira ospetsuak nazioartean, batik bat. Bata, AEBetan dagoena, Ipar Dakotan, zehazki, eta, bestea, Turkian. Halere, Ekialdeko Azerbaijango probintzia irandarrean kokatutako Kandovan herriak, nahiz eta aipatutakoak baino ezezagunagoa izan, badu gainerakoek ez duten zerbait. Zer den? Sortu zenetik gaur egunera arte gizakia beti bizi izan dela bertan. Maitagarri-ipuinetako irudi batetik ateratakoa ematen du Kanovanek. Eskultore zoro batek bere artelanak gune zabal batean barreiatuta utzi izan balitu bezala, han hemenka altxatzen diren kono naturalak ikusiko ditugu; bertokoen etxebizitzak dira. Geologoen arabera, Sahand mendiko erupzio batean jaurtitako errauts eta zabor bolkanikotik eratu ziren kono egitura ezohiko hauek. Gogortu ondoren milaka urtez elementuen ondoriozko higadura jasan ostean, oraingo itxura bitxia hartu dute. Milioi bat urte dute Sahandeko haitzek eta, antza denez, sumendiaren azken erupzioa Holozenoan gertatu omen zen, duela 11.800 urte inguru. Gaur egun, Sahand Mendia jarduerarik gabeko sumendia da eta bere kraterra inguratzen duten hamabi gailurretako garaiena 3.707 metroko altuerara iristen da. Baina nola sortu zen Kandovan? Kondaira zaharrek diotenez, XIII. mendean armada mongoliarraren beldur zirela, inguruko biztanleek haitzuloetan babes hartu zuten. Haitz bolkanikoetan aterpeak aitzurtu zituzten eta, azkenik, bertan gelditzea erabaki zuten, kobazuloak etxebizitza iraunkor bihurtu zituztela. Ordutik, beraien ondorengo belaunaldiek etxe horietan beraietan bizi izan dira. Saihestu ezinekoa da Kandovanen eta erlauntz edo termita-kolonia baten artean antzekotasunak ikustea. Ho-
B
Kobazulo hauetan ateak eta lehioak atondu dituzte milaka urte dituzten haitzetan zizelkaturik. Etxebizitza gehienak lau solairuetakoak dira.
51
Irango iparmendebaldeko herri bitxi honek maitagarriipuinetatik ateratakoa dirudi. XIII. mendetik bizi omen dira gizakiak bertan.
52
rregatik, etxeak karan deitzen dira, ÂŤerlauntzaÂť euskara jatorrean esanda. Baina ez dezagun pentsa herriko biztanleak etxebizitza txiki edo gaizki egokitutakoetan bizi direnik. Pixkanaka pixkanaka solairuak gehitu dizkiete, gelak handitu egin dituzte eta batzuek haitzean landutako eskailerak eta ateak ere atondu dituzte. Etxe-haitzulo gehienak lau solairukoak dira. Orokorrean, beheko solairua korta bezala erabiltzen da. Gaineko bi solairuetan egongela eta logelak daude eta azken soilairua biltegi bezala erabiltzen da. Ez dira saihestu behar Kandovaneko etxeek dituzten onurak. Eraikuntza hauek ingurumen-inpaktua muturreraino txikiagotzen dute, ingurunera moldatuz eta, era berean, babesa ere eskaintzen dute. Gainera, bertako biztanleak ez dira arduratu behar berogailuez edo aire gi-
rotuko gailuez, urte guztian zehar batez besteko tenperatura bera mantentzen dutenez gero. Bidaiariek egoitza hain ezohiko hauetaz gozatzeko aukera dute haitzetan bertan prestaturiko hoteletan. Hala eta guztiz ere, Kandovanek eskaini dezakeena ez da haitzuloetara mugatzen, asko baitu ikusteko... eta probetxua ateratzeko. Haran berde eta xarmant honetako basa landareak eta iturrietako urak ezaugarri sendagarriengatik dira ospetsuak inguruotan. Iturrietako urek, tradizioz giltzurrun-arazoak sendatzeko erabiltzen direnek, bisitari ugari erakartzen dituzte. Bere paisaiaren edertasunagatik eta inguruetako baliabide naturaleengatik, Kanovanek gero eta bisitari gehiago erakartzen ditu.
KANDOVAN
hutsa
bidelaguna 75
hutsa
proposamen tematikoa: Lur azpiko sei taberna bitxi gogoan hartu CBBD, komikiaren katedrala eta The Wave, beste planeta batean egongo bagina bezala hitzorduak Masaien bigarren Joko Olinpikoak, aurki liburuen txokoa Habanako autoetan Norman Fosterri esker
laburrak
53
proposamen tematikoa 1
2
3
LUR AZPIKO TABERNA EZKUTUAK Bidaiari batentzat ez da batere erraza gordeleku ezkutu hauekin topo egitea. Baina aurkitzean, hori asetua. Lur azpiko taberna eta jatetxe hauek erabilerarik arraroenak izan dituzte aurretik, bunker nuklear edo banku-ganga izan dira eta.
1 - Trinity Place, banku-ganga zahar batean (New York, Estatu Batuak) Banku-ganga zahar batean kokatua, Broadwayen, barruti finantzieroko bihotzean, ezkutatzen da taberna eta jatetxe hau. Bi mende dituzten 35 tonako ateak igaro behar dira sartzeko. Estatu Batuetako Bank Vaulten ganga zena da. Lehen gela lounge areto bezala prestatu dute, eta bigarrenean afariak ematen dituzte. Trinity Placeren jabe den Jason O’Brianen esanetan, areto honetan egiten zituen batzar pribatuak bankuko zuzendaritza batzordeak. 2006an taberna bihurtu zuten eta janari irlandarra eskaintzen dute. www.trinityplacenyc.com
2 - Cellar Door, bainugela publikoetan (Londres, Erresuma Batua) Taberna hau lur azpiko bainugela publikoa zen. Sarrerrako atea aurkitzea kostatuko zaizu, nahiko 54
ezkutuan baitago. Convent Gardenetik oso gertu eta One Aldwych Hotelaren kantoian dago Cellar Door kabareta. Taberna honetara etortzeak merezi du, zalantzarik gabe, ez baita oso ohikoa. 60 lagunentzako tokia dago eta bere luxuzko apainketa gorriak ukitu dekadentea ematen dio. Kabareta eta, bereziki, burlesquea dira hemen jaun eta jabe. Asteburuetan burlesque ikuskizunak egin ohi dituzte eta ospetsuak dira zerbitzatzen dituzten koktelak; ezagunena, Dita Von Teese dantzari erotikoaren izena duena. www.cellardoor.biz
3 - Bar Moore, kobazulo batean (Dubrovnik, Kroazia) Austin Powers filmeko Evil doktorearen lur azpiko gordelekuarekin antza handia du Kroaziako hiririk ederreneko More hotelaren azpian dagoen taberna honek. Haitzulo natural batean
4
5
atondu duten aretoa bitxia da oso: more koloreko paretak, estalagmitak eta estalaktitak, barra zuri distiratsuak eta lehen mailako koktelak ditu. Modu adeitsuan eskatuz gero, «crocktail» bat prestatuko dizute; Zada Maraschino pixka bat (hemengo likore bat), gerezi zukua, limoi zukua eta melatutako laranja oskolez eginiko bertako koktela, alegia. http://hotel-more.hr/hr/4cave-bar-more.php
4 - Parukarka, bunker nuklear batean (Praga, Txekiar Errepublika) Gau ilun batean kostata aurkituko duzu, baina, hala eta guztiz ere, asteburua bada eta Pragako Zizkov auzotik bazabiltza, bilatu ezazu ate ñimiño bat graffitiz beteriko pareta batean eta, «laguna» hitza ikusten baduzu idatzita, lur azpiko klubik arraroenetako batean sartzeko aukera duzu. Bi eskailera jaitsi eta kito, Bunkr Parukarkan zaude, 1950eko hamarkadan alderdi komunista txekiarrak eraikitako bunker nuklearrean, alegia. «Hura hondatzea
6
eta gero zerotik berreraikitzea izango litzateke errazena», argitzen du Michal Tesinskyk, Gerra Hotzaren bitxikeri hau klub, arte-galeria, taberna eta kontzertuareto bihurtu duen enpresariak. Hemen 250 lagun sartzen dira gauero. www.facebook.com/BunkrParukarka
5 - Madame Claude, gerra osteko putetxe batean (Berlin, Alemania) Lur azpiko leku hau Berlingo putetxe ospetsua izan zen Bigarren Mundu Gerraren ostean. Irabazleek hiri alemaniarra zonalde desberdinetan banatu zuten, britainiarren, estatubatuarren, frantziarren eta errusiarren kontrolpean geratu zirenak. Madame Claude dagoen Lubbener Street kalea amerikarren esku gelditu zen. Berlinera bizitzera joan ziren hiru lagun frantziarrek eraldatu zuten eta orain Dali margolari surrealistaren ukitua du areto desberdinetan banatutako gune honek. Egongeletako batean, mahaiak eta lanparak sabaitik zintzilik daude, taberna sekretu batera
daraman arropazaindegi bat ere badute, eta sarrera ez da batere garestia: «eman ahal duzuna» diote. www.madameclaude.de
6 - Bedfords, Erdi Aroko kripta batean (Norwich, Erresuma Batua) Harrizko zoru eta eta ganga-sabaiei begiratzean ohartuko gara taberna eta kontzertu areto hau XV. mendeko Erdi Aroko kripta bat dela. The Lanes-en dago kokatuta, Norwich hiriko merkatuaren alde zaharrean. Eskailerak ere ez dira batere berriak, XVII. mendean eraiki zirelako eta eraikina behinola Posta Bulego bezala erabili zelako. Bigarren Mundu Gerran jasandako bonbardaketen ondorioz, Norwicheko kripta asko apurtu edo obra-hondakinez bete ziren. Gelditzen diren bakan horiean artean dago Bedford. Hemen, gauez, edozer aurkitu dezakezu, dj-ak, saltsa ikastaroak, ezkontzen ondoko jai zaratatsuak, etab. www.bedfordsbar.co.uk
55
HITZORDUAK hutsa
Masai Olinpiadak • Kajiado (Kenya) • Abenduaren 13a
GOA (INDIA) Sunburn jaialdia Abenduaren 27tik 29ra Sunburn Big Arena formatu erraldoiko jaialdi horietako bat da. Munduko hainbat tokitan ospatzen den arren, Indiako Goa hirian egiten dena da Asiako handiena, zalantzarik gabe. Zer jan, zer entzun eta dantzatu eta zer erosi asko egoten da ekitaldiak irauten dituen hiru egunetan, eta musika elektroniko dantzagarrian dago espezializatuta; alegia, ingelesez EDM bezala ezagutzen den generoan. Jaialdiko aurtengo izar nagusia Afrojack DJ eta ekoizle nederlandarra dugu, Grammy sari bat baino gehiago irabazitakoa. hhtp://sunburn.in/
narpenagatik lehiatzeko, ausardia adierazteko, emateztegaiak erakartzeko eta buruzagi bezala begirunea lortzeko hiltzen zituzten lehoiak masaiek iraganean. Masaien buruzagiz osatutako Menye Layiok taldeari oraingo ohituretara hobeto moldatzen den ekimena antolatzea otu zitzaion; hau da, masaien trebetasun gerrazale tradizionaletan oinarritutako kirol lehiaketa. Lehen Masai Joko Olinpikoak 2012an egin ziren eta, orduan izan zuten arrakasta ikusita, aurten bigarren olinpiada ospatzea erabaki dute Amboseli Parke Nazionalaren ekialdean dagoen Kimana Basa Bizitza santutegian. Jokoek bi jarduera nagusi dituzte: basa bizitzaren kontserbazioaren gaineko heziketa eta kirol lehiaketak. Irabazleek New Yorkeko maratoirako txartela eskuratu dezakete.
O
www.maasaiolympics.com
NASSUA (BAHAMAS) Junkanoo Parade Abenduaren 26a Musika, dantza eta mozorroak dira protagonista Bahametako hiriburuan eta herri askotan ospatzen den desfile honetan. Junkanoo, «l’inconnu» (ezezaguna) hitz frantsesetik eratorritako hitza izan daiteke, partehartzaile gehienek aurpegia margotuta edo estalita eramaten dutelako. Urtean bi aldiz ospatzen da, abenduaren 26an eta Urte Berri egunean eta, antza, XVI. mendean sortu zen, Gabonetan esklaboei hiru jai egun ematen zitzaizkiela ospatzeko. www.bahamasgateway.com/junkanoo.htm 56
erakusketak
hutsa
MAGNUM PHOTOS ETA ELLIOT ERWITT, C/O-REN BERLINGO EGOITZA BERRIAN BRIGHTON (BRETAINIA HANDIA) Erlojuen erreketa Abenduaren 21a Neguburuaren inguruan ospatzen den esku-argien prozesio bitxi hau Brightoneko hondartzan pizten den su handi batekin bukatzen da. Erlojuen Erreketa argia eta artea elkartzen dituen jaialdia da. 1994an sortu zen Eguberri-espiritua sinesmen erlijiosoetatik aparte ospa zitekeela frogatzeko. Azken urteotan beste motako zentzu bat du; hau da, data horien merkantilismoaren aurkako matxinada da. Esku-argiek partaideen itxaropenak eta urte hasiberrirako dituzten ametsak garraiatzen dituzte.
i urte eta gero, Berlingo C/O erakusketa aretoak ateak zabaldu berri ditu Charlottenburg barruti berlindarrean. 70 bat egoitza ikusi ondoren, egoitza berria denarekin, hots, Amerika Haus eraikinarekin «maitemindu» zirela onartu du Stephan Erfurt erakusketa areto ospetsu honen zuzendariak. Aldibereko lau erakusketa daude ikusgai, horietatik hiru Magnum Photos fotokazetaritzako agentzia mitikoari buruzkoak. Ikus daitezkeen irudien artean, Elliot Erwittek (goiko argazkian) ateratakoek tarte batez arreta jartzea merezi dute. Emigratzaile errusiarren seme, 1928an Parisen jaioa, 10 urterekin joan zen Estatu Batuetara bizitzera. Robert Capak gonbidatuta, Magnumen sartu, eta 1968an agentziaren lehendakari izendatu zuten. www.co-berlin.org
B
SAN FRANTZISKO (AEB)
PARIS (ESTATU FRANTSESA)
TOKIO (JAPONIA)
SantaCon Abenduaren 14 ¿Imajinatzen al duzu bat-batean Santa Claus guztiek lan egiteari uztea eta taberna batera joatea? Horixe bera da SantaCon, kolore gorriko gautxorien marea bat, gauzak muturrera eramateko jai jendetsu eta mozkorti horietako bat. 1994an San Frantziskon ospatu zen lehen SantaCon hartatik, ekitaldi hau mundu osora hedatu da; Montreal, New York –2012an 30.000 partaide izan zituen!–, Londres, Paris, Hanburgo, Pekin, Tokio, Sydney... 42 herrialdetan 311 jai zenbatu zituzten iaz. Halere, hastapenean Santaren irudi arketipikoarekin jolasteko eta beste zentzu bat emateko xedearekin sortu zen festa honek hainbat kritika jaso ditu. https://www.santacon.info
Saderi buruzko erakusketa 2015ko urtarrilaren 25era arte Guztiok ezagutzen dugu Sade Markesa (Donatien Alphonse François de Sade, 1740-1814), baina bakan batzuek besterik ez dute bere lana irakurri Annie Le Brun da irakurri dutenetako bat. Markes famatuaren obran eta bizitzan aditua da eta Parisko Orsay Museoan zabaldu berri den erakusketa ausartaren arduradun dugu. Markesak oinordetzan utzitako erroak dira “Sade. Attaquer le soleil” laginaren ardatz nagusia. Bere heriotzaren berrehungarren urteurrenaren karira antolatua, Picasso, Goya, Ingres edo Rodinen lanak bildu ditu. Edonola ere, museoak honelaxe iragarri du: «Lan eta dokumentu batzuen izaera bortitzak sentiberatasun handiko bisitariak mindu ditzake». http://www.musee-orsay.fr
Tim Burton Art Mori Museoan 2015ko urtarrilaren 1era arte Tim Burton (“Ed Wood”, “Batman”, “Sleepy Hollow”...) zinemagilearen lanak laburbiltzen duen “Tim Burton-en mundua” izeneko erakusketa munduko museo nagusietan ikusi ahal izan da 2009an, New Yorkeko MoMa museoan egon ondotik. Milaka bisitari eta kritika oso onak jaso ondoren, orain, Japoniara iritsi da. Hain juxtu, Roppongi Hills eraikinaren 53. solairuan kokatutako Art Mori Museoan dago, Tokioko ikusgarrienean. Museo honek ez du bilduma iraunkorrik, baina arte garaikideko aldi baterako erakusketak antolatzen ditu. Bere begiratokia ikusgarria da oso, bertatik hiriko bista ederrak baitaude (eta nahikoa arrazoi da hori bertara igotzeko). http://www.mori.art.museum/eng/ 57
hutsa
liburuen TXokoA
HABANAKO AUTO ZAHARRETAN hutsa
Havana. Autos & Architecture Norman Foster eta Mauricio Vicent Argazkiak: Nigel Young Ivorypress Architecture, 2014 380 orrialde. 60 euro
zken hamarkadetan Norman Foster arkitekto britaniar ospetsua, Habanan egin dituen egonaldietan, bertako artistekin eta arkitektoekin harremanetan jarri da. Bidaia horiek inspirazio iturri direla sortu da liburu hau, gaur egungo eta aspaldiko argazkien bidez, Kubak auto klasikoekin duen «maitasun abentura» islatu nahi duena. «Amerikar auto klasikoen museoa da Kuba, batez ere 50eko hamarkadakoena, Urre Aroa deitutakoarena. Autoon koloreek eta kontserbazio-egoerak bat egiten dute inguruko eraikinekin, biek logikari eta denboraren oldarrari aurre egin diete eta», dio Fosterrek liburua ixten duen testuan. Ideia honetatik abiatu zen proiektu hau, hots, «etorkizuneko belaunaldiei laguntzeko asmoz, baita auto eta arkitektura zaleei ere, kultur ondare baliotsu hau estimatu dezaten». Mauricio Vicentek auto historikoetako jabe batzuen oroitzapenak abiapuntutzat hartu ditu, Kuban eta bere biztanleen historia zalapartatsuan barrena bidaiatzeko. Nigel Youngen eta Luc Chessexen argazkiez aparte, artxiboko irudi ikusgarriak gehitu dizkiote liburuari.
A
hutsa
hutsa
hutsa
hutsa
ISTORIO LABURREZ JOSITAKO ERRETRATOA
ELEBERRIRIK IRAKURRIENA IRANEN
ALEMANIAKO KRONIKA INTIMOAK
MEMORIAN ILTZATUTAKO UNEAK
eter Stamm (Weinfelden, 1963) idazle suitzarraren hamar ipuin biltzen ditu liburu honek, eta bere sorterrian, Seerücken kantoian, kokatzen ditu, Konstantza aintzirako hegoaldean. Albert Camusekin edo Raymond Carverekin alderatu dute Stamm, gaur egungo literatura suitzarraren izen adierazgarrienetakotzat jotzen dute eta. Kaleratu duen laugarren liburu honetan bere jaioterriko gizartearen erretratua marraztu du elkarrizketa laburren bidez eta umorez eta sentiberatasunez beteriko eguneroko istorioak erabiliz.
ainbat alditan debekatua, Irango historian salduena, nazioartean eragin handiena izan duen eleberria. Bocaccio saria jaso zuen Italian eta hogeita bost hizkuntzatara itzuli dute. Teherango bizitzaren erretratua egiten da 1979ko iraultzaren aurreko urteetatik hasita gaur egunera arte, Masumeh izeneko emakume baten ikuspegian oinarrituta. Nobela honek emakumeak bigarren mailara baztertzen tematuta dagoen gizarte zurrunbilotsu honetako ateak zabaltzen dizkigu.
C
ees Nooteboom 1989ko martxotik aurrera Berlinen bizi izan zen urte eta erdiz; han, Harresiaren erorketaren eta Alemaniako bateratzearen lekuko izan zen. Liburu honetan, eta argi duenez «bizitzea ez dela bidaiatzea bezala», bere lanetan modu errepikakorrean azaldu den herri honetako paisaia aldakorra deskribatzen du. Erromantizismoz eta mitologiaz blaitutako Heineren eta Goetheren paisaia intimoak marrazten ditu eta horien bitartez bere egonaldian zehar behin baino gehiagotan bisitatu zituen Alemaniako hiri barrokoetan barrena garamatza.
N
Noticias de Berlín Cees Nooteboom Siruela, 2014 396 orrialde. 24,95 euro
Un viaje llamado vida Banana Yoshimoto Satori, 2014 208 orrialde. 17 euro
P
A espaldas del lago Peter Stamm Acantilado, 2014 160 orrialde. 16 euro
H
El libro de mi destino Parinoush Saniee Salamandra, 2014 448 orrialde. 20 euro
arratibaren eta saiakeraren arteko mugekin jolasten da egile japoniarra. Lan honetan, memorian iltzatuta gelditu zaizkion bizitzako pasarteak errepasatzen ditu, baita berreraiki ere, usainak, zaporeak, argiak, euriak edo haizeak sorrarazten dizkioten emozioak abiapuntutzat hartuta. Yoshimotok hainbat herrialdera egindako bidaiak partekatu nahi izan ditu irakurleekin, hala nola horietan izandako bizipen pertsonalak edo bere sorterriko gaur egungo historiako une zehatz batzuetan bizi izan dituenak; esaterako, 2011ko lurrikara eta tsunamia.
59
Gogoan hartu hutsa
CBBD KOMIKIAREN KATEDRALA BRUSELAN DAGO
Belgikako komikiaren zentroak, genero honi buruzko Europako museorik zaharrenak, 25 urte bete berri ditu. Mota honetako guneen artean mende laurdena bete duen munduko lehena izateaz aparte, CBBD (Centre Belge de la Bande Dessinée, baina frankofonek, siglak erabiltzea hainbeste maite dutenez, horrela esaten diote) Belgikan bisitari gehien erakartzen dituen guneen artean dago, batez bestean, urtean 200.000 bisitari izaten dituelako. 1989an zabaldu zituen ateak eta harrezkero 180 erakusketa baino gehiago egin dira bertan.
Hiriko barruti zaharrenetako batean dago, Bruselako katedraletik hurbil altxatzen den modernista estiloko eraikin batean. Estilo honetan aitzindiaria izan zen Victor Horta (1861-1947) arkitektoak sinatua, gunea banatzen den zazpi aretoetan komikiaren historia eta ekoizpena islatzen dira. Museo bezala funtzionatzeaz gain, munduan ez dago bere parekorik kontserbazioko eta dokumentazioko gune gisa funtzionatzen duelako eta mota guztietako ekitaldiak antolatzen dituelako; hitzaldiak, ekoizpenak, lantegi sortzaileak eta arte honi lotutako ekitaldiak. Komikigintzari eskainitako liburutegia munduko handiena da, 100.000 bat argitalpen gordetzen baititu bere baitan –frantsesez eta flandrieraz kaleratu den guztia barne–, 60.000 liburu, 38.000 aldizkari eta beste 4.000 erreferentzia-lan, tartean. Irailaren hasieratik Google StreetView-en dago; hau da, etxeko ordenagailuko pantailari esker, museoa bisitatzeko aukera dago. Eta, nola ez, komiki belgiar honek Tintini arreta berezia eskaintzen dio, Hergék 1929an sortutako erreportari ospetsuaren abenturak 40 hizkuntzatara itzuli dira eta. http://www.cbbd.be
60
Argazkia: Dean Pennala
hutsa
THE WAVE. AEB Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldetik bidaiatuko bagenu, Utahko eta Arizonako parke nazionaletan ikus daitekeen pasaiarik harrigarrienetako batekin egingo genuke topo; The Wave (olatua) izenekoa, alegia. Jurasiko aldiko (duela 190 milioi urte) hareharriko egitura hau Arizonako estatuan dago, Coyotte Buttes inguruaren iparraldean, zehazki, eta txangozale eta argazkilarien artean ezaguna da oso. Olatu itxurako forma izurtu laranjaz eta gorrixkaz osatutako erliebe hauek jatorrian dunak ziren. Denboraren poderioz, haitz sendo bihurtu eta haizearen eta euriaren hidaguraren eraginez, gaur egun ikus dezakegun paisaia paregabea osatu da. Inguru hau ez da parke nazionala, ingurune naturala baizik. Horrek zer esan nahi du? Egunero bisitari kopuru mugatu bat sartu ahal dela, hogei lagun, zehazki. Eta baimena nola lortu daiteke? Egun bakoitzeko bisitarien kopurua 20koa denez gero, sarrerak esleitzeko zozketa egiten da. Erdiak online zozketatzen dira lau hilabete lehenago –horretarako, webgunean egin behar da eskaera–, eta beste hamarrak bisita egunaren bezperan, gunean bertan, sarreran dagoen etxaldean. Ez da erraza baimena lortzea, egia esan. Hilabete hoberenetan
(apirila, maiatza, iraila eta urria) egunero 150 eskaera jasotzen dituzte. Gainerakoetan aukera gehiago dago eta eguneroko ÂŤloterianÂť baimenen % 50 banatzen da. Bakarrik joanda zorte gehiago izan dezakezu, eta are gehiago abenduan eta otsailean eskatuz gero. Coyote Buttes Northerako (The Wave bertan dago) baimenek 7 dolar balio dute pertsona bakoitzeko. Hegoalderako, 5 dolar. Bertara iristeko ordu eta erdiko ibilaldi luzea (beste horrenbeste itzultzeko) egin behar da oinez basamortuan zehar. Baina merezi du, beste planeta batean zaudela dirudielako. Inguruotan Coyote Butteseko zonaldeko beste txoko interesgarri batzuk bisita daitezke, arku harritsuak eta dinosauro-oinatzen guneak, adibidez. Hori bai, adi ibili behar dugu, bat baino gehiago galdu delako gune hauetan. Ingurune basatia denez, bideak ez daude ondo markatuta. Rangersek zonaldeko mapa bat eta gomendio batzuk emango dizkizute; beraz, hobe da GPS bat eramatea, ibilbidearen hasiera eta bukaera argi izan dezagun. Iparraldean ohiko autoak erabili daitezke bertara gerturatzeko; Coyotte Butteseko hegoaldean lau gurpiletako trakzioa behar beharrezkoa da. www.thewave.info/
LABURRaK hutsa
«MANGA OSTATUAK» AURKI TOKION npresa japoniar batek aurki irekiko ditu atzerritarrei zuzendutako «manga ostatuak». Manga-zaleen artean ospetsuak diren Tokioko hiru auzotan –Akihabara, Ikebukuro eta Nakano– japoniar komikiez beteriko apartamentuak prestatuko dituzte. Slow Curve izeneko konpainiak anime publizitatea landu du orain arte, baina aipatutako hiru auzo horietan hainbat etxe alokatzen ari omen da ostatu espezializatuak prestatzeko asmoarekin. Altzariak jarri, tresna elektrikoez hornitu eta apartamentuko gelak mangako 2.000 libururekin bete ondoren, iraupen luzeko egonaldiak egingo dituzten atzerritarrei alokatuko dizkiete.
E
TURISMOA MARKATUKO DUTEN HIRU HITZ
atorren urtean hiru hitz izango dira erabakiorrak industria turistikoarentzat, World Travel Market Industry Report-en arabera. Erresuma Batuko mila turistari, Londreseko turismo azokako erakustegiei eta erosleei eginako elkarrizketetan oinarritzen da kaleratu duen txostena. Lehen hitza: Peer to Peer (P2P), trukeko plataformek (Airbnb, Uber edo Homeaway bezalakoak) gero eta eragin gehiago dutelako. Bigarrena: Air Passenger Duty. Gobernu britainiarrak merketuko omen du atzerrira hegan egiten duten bidaiariei ezartzen zaien zerga. Eta hirugarren hitza: Staycations. Krisiaren eraginez, nork bere herrialdean egindako oporrak gero eta hedatuago daude.
D
ENTSEGU NUKLEARRAK ETA ABORIGENEAK rdi-basamortua den eskualde bat, Bigarren Mundu Gerraren ondoren Britainia Handiak entsegu nuklearretarako erabili izan zuena, aborigenei itzuli die australiar Gobernuak, turismorako erabili dezaten. Maralinga Tjarutja herriak lur idor eta horixka hauek berreskuratu zituen joan den urrian egindako zeremonia ofizial batean. “400 saila” izeneko inguru horrek 1.782 kilometro koadro ditu eta 50 eta 60ko hamarkadetan entsegu atomikoetarako erabili zuten, armada australiarrerako entrenamendu gune bihurtu baino lehen. Gobernuak milioi asko eta asko gastatu ditu kutsatutako lekua birgaitzeko.
E
hutsa
ueling eta British Airways batera arituko dira Bilboko aireportuan datorren martxoaren 29tik aurrera, Bilboren eta Londresen arteko zuzeneko konexioak areagotu ahal izateko. Horrek, gainera, britaniar aerolinea ospetsuak berriz ere bertan jardutea ekarriko du. British Airwaysek Bilbo-Heathrow aire-bidea zabalduko du, egunean bi hegaldi eginez, eta, guztira, 17.000 jarleku salgai izango dira. Vuelingek, bestalde, Loiun bidaiari gehien mugitzen duen aerolineak, Gatwickeko aeroportuarekin lotuko du Bizkaiko hiriburua, astero lau hegaldi eta 51.480 jarleku eskainiko baititu.
V
hutsa
hutsa
hutsa
BRITISH AIRWAYS LOIURA ITZULIKO DA
EBOLARI BELDUR, KRISIA TURISMOAN
bola birusaren aurreko beldurrak krisi ekonomiko larria eragin du Afrikako mendebaldeko hainbat herrialdetan turismoa ia batbatean desagertu baita, Afrikable Gobernuz Kanpoko Erakundeak salatu duenez. Beldur hori uxatu nahian, GKEk infografia bat kaleratu du non, adibidez, hainbat datu ematen baitira jakitera. Esaterako, Madrilen aukera gehiago dago ebola agertzeko Kenyako Lamu uhartean baino. Bestalde, oro har, Europako probabilitatea gertuago dago Afrikako mendebaldekotik Afrika australekoa edo ekialdekoa baino. GKE honek Lamu uharteko emakumeekin lan egiten du eta bere finantziazio iturrietako bat urtero antolatzen dituzten Opor Solidarioak dira.
E
«GLAMING», KANPALEKU DOTORE ETA EKOLOGIKOA lamourra eta kanpina elkartuta, glamping kontzeptua ateratzen zaigu. Estatu frantsesean modan jarri den turismo mota berri hau gurera ere iritsi da; Ipar Euskal Herriko Col d’Ibardin kanpineko esferaerditara, alegia. Burbuilatxo batzuk izango balira bezala, denda moderno hauek ohikoak baino hauskaitzagoak dira eta barnean zabaltasunaren sentsazio handiagoa eskaintzen dute. Iragazgaitzak dira, sua jasaten dute eta beren egituragatik airea birziklatzen da etengabe. Sukaldea beste modulo batean dago eta bi osagaiak egurrezko plataforma baten gainean daude.
G
http://glistencamping.com/
62
hutsa
hutsa
KIRUNA, MALETAK HARTU ETA TOKIZ ALDATUKO DEN HIRIA Ez da oso ohikoa hiri batek maletak egin eta lekutik mugitzea. Baina hori da Suediako iparraldeko Kiruna herriak egingo duena. Zirkulu artikoaren barruan kokatua –eguraldi basatia du; eguzki argirik gabeko negua eta zeroz azpiko 15 graduko batez besteko tenperatura– bertan dagoen munduko burdina mineral meategi handienak irenstea saihestu ahal izateko, ekialdera hiru kilometro mugituko da. 23.000 biztanle dituen hiri honek meategia itxi beharrean, honek ekarriko lukeen langabeziarekin, nahiago izan du herri zaharra atzean utzi.
Irakurle batek Filipinasen aurkitu dituen jeepny «euskaldun» batzuen irudiak bidali dizkigu. Gipuzkoa eta Nafarroako izenarekin eta izaerarekin «bataiatu» dituzte filipinarren artean hain herrikoiak diren autobus zaratatsu hauek. hutsa
LONDRES ETXE ORRATZEZ BETETA EGONGO DA HAMAR URTE BARRU
hutsa
237 etxe orratz eraikitzen ari dira edo eraikitzear daude datozen urteetan Londresen, NLAren (New London Architecture) ikerketa baten arabera. Hau dela eta, bere hiru solairuko adreilu gorriko etxetxoez harro den hiriaren profila erabat aldatuko da. Datuak udala harritu du erabat, auzo bakoitzak baimenak ematen dituelako.
hutsa
hutsa
ZALGURDI TURISTIKOEI EZ DIETE XARMARIK IKUSTEN ERROMAN New Yorken, Vienan edo Florentzian bezala, zalgurdi turistikoak Italiako hiriburuaren apaingarri izan dira beti. Egia da asko gutxitu direla azkenaldian; duela urte batzuk 118 zeuden Erroman, orain, ordea, ez dira 40ra iristen. Alabaina, botticelle-ei (auto txikiak) etsai berriak agertu zaizkie, hainbat ahots atera baitira komunikabideetan behingoz desagertu daitezela eskatuz. Batzuek auto-ilarak eta zirkulazio-arazoak egozten dizkieten bitartean, beste batzuk zaldien osasunaz arduratzen dira. Pasa den irailaren amaieran, Parlamentuaren aurrean lurrean eroritako zaldi baten irudiak animalien defendatzaileen haserrea piztu zuen.
63