7h77

Page 1

hutsa

ZURICH Ura, parkeak eta sormena Suitzako lokomotoran • SAINT KITTS ETA NEVIS Antilletako leku turistikoetatik at • ATENAS Harribitxi historikoa • TAM COC Magiaz beteriko toki galdua • OMETEPE Agindutako lurra Nikaraguan dago

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

Casamance SENEGALEKO ERREGEEN LURRALDEA


Azaleko argazkia: Oscar Elias

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Erredakzioa: Amaia Ere単aga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


aurkibidea 04

Munduari begirada Dinamita-leherketek astinduta, Boliviako Potosi hiriko Cerro Rico muinoa arrisku gorrian dago.

40

Erreportajeak 6

Casamance Senegal hegoaldeko eskualde honetako lur gorri eta samurra zapaltzea gure afrikar jatorriarekin bat egitea da.

16

Zurich Suitzako hiri honek serioa eta gatzik gabekoa dirudien arren, hiri sortzailea, gaztea eta dinamikoa da.

26

Saint Kitts eta Nevis Antilletako leku turistikoenetatik hurbil baina era berean aparte egoteko aproposa da Ameriketako estatu txikiena.

32

Atenas Kulturaren plazaren maitaleentzat helmuga da eta hiriko kaleetan gastronomiak, musikak eta lasaitasunak bat egiten dute.

40

Tam Coc Vietnamgo arroz-soroen artean dauden dozenaka tontor karstikoetan sigi-saga egiten duen ibai erromantikoa.

48

Ometepe Ur gezazko aintzira baten erdian eta bi sumendiz babestuta dagoen uharte zoragarri hau Nikaraguan dago.

Bidelaguna 54 56 58 60 62

32 06

48

16

26

Proposamen tematikoa 2015ean bisitatu beharreko hamar toki. Hitzorduak Liburuen txokoa Gogoan hartu Laburrak

3


POTOSÍ Cerro Rico arrisku bizian dago inamita-leherketek astinduta eta ehunka kilometroetako tunelez zeharkatuta, Boliviako Potosí hiriko Cerro Rico muinoa arrisku gorrian dago, meatze jardueraren eraginez, 5.180 metrotatik 4.787 metrora jaitsi da-eta. Latinoamerikaren distira kolonialeko ikur izan zena 1987ean Unescoko Gizateriaren Ondare zerrendan sartu zuten, baina orain beste zerrenda batera igaro da, askoz kezkagarriago batera: Unescok berak argitara ematen duen galzoriko lekuen zerrendara, alegia. XV. mendean, Potosí munduko gune industrial handiena zen, bere zilar eta eztainu aztarnategiei esker. Gaur egun, ordea, bertan burutzen ari den kontrol gabeko meatze jarduera intentsiboak arrisku bizian jartzen ditu etengabe gunea bera eta bertan ari diren meatzarien biziak. Txirotasuna da nagusi hiri honetako 20.000 biztanleen artean, eta eskualdeko baliabideen iturri bakarra da Cerro Rico, non duela 500 urteotako lan baldintza eta sistema berberak erabiltzen baitituzte. «Baina guk ezin dugu lana bertan behera utzi, bizitzeko eta gure familiei jaten emateko behar baitugu. Nora joango ginateke, bada?», galdetzen du Carlos Mamamik, hiriko 12.000 meatzari elkartzen duen kooperatiba bateko buruak.

D

Argazkia: Aizar Raldes

4


Munduari begirada

5


6


Testua eta argazkiak: Alfons Rodriguez

Casamance

GURE AFRIKAR JATORRIAREKIN BAT EGINEZ

7


CASAMANCE

Lur gorri eta samur hau zapaltzea, bertako euri bero eta biziaz blaitzea, gure afrikar jatorriarekin bat egitea da. Gure buruarekin bat egiteko betiereko ahaleginean, Senegal hegoaldeko Casamance eskualdean aurki dezakegu erantzuna, non eta diola etniaren herrian.

8

asamance ibaiak berdin-berdin bustitzen ditu arroz landare hauskorrak eta baobab, zeiba eta mangondo zuhaitz erraldoi indartsuak. Ehunka urteko enborrek eusten diete lurrotako nortasun ikur nagusiei, eta hala, Casamance eskualdeari Senegalgo gainerakoetatik ezberdina den kultur identitatea ematen diote. Lurrotako padura erraldoietan, berdin-berdin bustitzen dituzte oinak nekazariek eta arrantzaleek. Izan ere, Atlantikoari aurrez aurre begiratzen dion txoko honetan, betiko Afrika gozo eta umila dugu zain. Lautada amaigabe honetan, euriak presarik gabe dabilen bidaiari ororen espiritua garbitzen du. Ez izan zalantzarik: Casamance Behereak beste mundu batera garraiatuko gaitu. Diola etniaren herrialdera sartzeko ohiko atea Ziguinchor izan ohi da, eskualdea ezagutzeko estrategikoki kokatutako probintzia hiria. Oso hiri lasaia da,

C


trafiko apur bat dagoen bidegurutze pare bat besterik ez ditu. Dakarrekin ondo komunikatutako aireportu txiki bat ere badu hiriak. Kaleetako asko asfaltatu gabe daude, eta kaleen arteko mugak bereizten dituzten eraikin zartatuek benetakotasuna eta afrikar ukitua ematen diote hiriari. Hiria utzi baino lehen, guztiz gomendagarria da Alliance Française erakundeak Ziguinchorren duen eraikina bisitatzea. Alde batetik, eraikina diola herriaren arkitektura tradizionalaren erakusgarri bikaina delako, eta, bestetik, arte erakusketa oso interesgarriak hartu ohi dituelako. Inguruotan oso lasaia den Casamance ibaiaren ertzetatik ibilaldia egitea ere aukera bikaina izan daiteke. Hiriaren kanpoaldean, gainera, ontziola izugarri handi bat aurkituko dugu ibaiertzean; bertan eraikitzen dira Senegalgo kosta atlantikoa zeharkatzen duten arrantza-ontzi koloretsuak.

Ziguinchorretik ordu eta erdi ingurura hego-mendebaldera, Seleki herria aurkituko dugu. Bertan izan dezakegu diola nazioarekin lehenengo harreman zuzena; hau da, eskualdean nagusi den etnia animistarekin. Mangladi, padura eta Ekialde Urruna gogora ekarriko diguten arroz zelaiz inguratutako herria eskualdeko ederrenetakoa da. Etxeetako askok euri urak jasotzeko impluvium sistema tradizionala dute oraindik ere; hala, impluvium-aren inguruan hainbat gela izan ohi dira eta familia guztiek gune berdin bat partekatzen dute. Adobezko etxe zirkular horietako batzuk bidaiarientzako aterpetxe bihurtu dituzte herritarrek eta guztiz gomendagarriak dira. Izan ere, luxu berezirik eskaini ez arren, eroso eta freskoak dira, eta janaria ere oso ona izan ohi da. Campements villageois deitzen dira aterpetxeok eta ia herrixka guztietan dago bat edo beste. Gainera, langileak eurak gidari ezin hobeak izan ohi dira herrixkok ezagutu, bizilagunekin

Urmael bati begira. Ezkerreko irudietan, Sibouk Kouyane Sambu, azken 40 urteotako M’Lompeko erregea, eta haur batzuk mezkitan. Aurreko orrialdean, Cap Skiring lurmuturreko hondartza zoragarria.

9


CASAMANCE

Seleki herrixka, diola etniakoa. Baobab eta mangondo ikaragarri bat, parez pare.

harremanetan jarri edota saski tradizionalak egiten ikasteko. Mendebalderantz jarraituz, Oussouye aurkituko dugu, Casamance Behereko herririk handiena, 12.000 biztanlekoa. Ez hori bakarrik, egunotan geratzen diren diola errege gutxietako bat ere bertan bizi da. Zalantzarik gabe, Oussouye da diola nazioaren nortasun ikurrak eta kultura ondoen gorde diren lekuetako bat. Oussouyetik gertu Edioungou herrixka ere badago; bertan emakumeek egindako zeramikazko objektuak eros daitezke, eta, kontuz ibiliz gero, mangladietan bainu bat hartzeko aukera ere badago. Errege audientzia Iparrera jarraituz gero, M’Lomp aurkituko dugu. Sibouk Kouyane Sambu bertako diola erregearen begirada lasai eta nostalgikoak ezin hobeto islatzen du afrikar espiri-

10

tua. Erregeak 40 urte daramatza jada bere tradizioez harro den herria gidatzen, baita bere erreinuko ia zazpi mila biztanleak jakituriaz aholkatzen ere. Erregearen begietan, Afrikako zaporea, usaia, gogortasuna eta benetakotasuna ere aurkituko ditugu. Lur zahar baina irmo honen erakusle da Kouyane erregea; bi emazte eta hemezortzi seme-alaba ditu, guztiak ere adobezko etxe handi baina xume batean hazitakoak. Etxeko hormetako batean, Juan XXIII.a aita santuari eskua ematen ikusiko dugu. Hain zuzen ere, aita santuak diola herriaren lurraldea bisitatu zuenean ateratako argazkia da. Kontuan izan behar da lurrotan erregeak ikur erlijioso ere badirela, pribilegioak baino zeregin gehiago dituzten buruzagiak. Hala, euren herrientzat eredu bihurtzeko betebeharra dute: jokabide paregabea izan behar dute beti, ezin dute euren erreinua sekula utzi, jendaurrean jan edo edatea debekatuta dute, jantzi


zuri bat eraman behar dute beti, oinutsik ibiltzera behartuta daude eta lurrotan Senegalgo Konstituzioarekin batera indarrean dauden lege tradizionalak betearazteko ardura dute. Erregeari audientzia eskatzeko eskubidea du edonork, eta, horretarako, diola kulturari eskainitako museoko arduradunari eskatu behar zaio hitzordua. Museoa impluvium-a duen etxe batean dago, M’Lompeko sarreran, hainbat zeiba sakraturen babespean. Txikia izanagatik, benetan interesgarria da. Erregearekin hitzordua eskatzeko, bere etxera joan eta printzeetako batekin hitz egiteko aukera ere badago, hau da, bere semeetako batekin. Hori bai, agian, erregearekin hitz egiteko modurik onena zuzenean bere telefono mugikorrera deitzea izan daiteke. Izan ere, diola herriak bere kultura eta tradizioak gordetzen jakin du, baina ez da bakartuta edo iraganari lotuta bizi.

Museotik gertu, adobezko bi pisuko etxe tradizional bat bisitatzeko aukera ere badago; zorua itsas maskorrez indartuta dagoela ikusiko dugu. Datu esanguratsua izan daiteke hori arkitektura diola tradizionalaren ezaugarrien ideia bat egiteko.

DiembĂŠring-en, Atlantikoaren ertzean, aurkitu daitezkeen arroz zelaiak.

Autodeterminazio nahia Casamance ibaira daraman errepidetik jarraituz, beste leku idiliko bat aurkituko dugu, ibaia ontzi handi batean zeharkatu eta gero: ibaiaren bokalean bertan kokatutako Karabane uhartea. Frantses kolonizazioaren aztarna diren eliza bat edota hainbat etxe aurkituko ditugu uhartean, baita hondartza bikainak eta Casamance osoko taberna ederrenetarikoa ere: zeiba izugarri baten gerizpean babestutako Africando. Bertan, koktel bikain bat edota Gazelle tokiko garagardo bat edateko aukera izango dugu. Garai bateko frantses go11


CASAMANCE

DATU PRAKTIKOAK Noiz joan Azarotik martxora bitarteko urtaro lehorra da Senegal bisitatzeko unerik onena. Hori bai, tokiko klima tropikalak urte guztian eguraldia oso atsegina izatea eragiten du.

Non lo egin Campements Villageoise deituriko aterpetxeak ezin hobeak dira ostatu hartzeko. Gainera, horietako asko sarean antolatu dira zerbitzu hobea eman ahal izateko, adibidez honakoak: www.campamentos-solidarios.org

Informazio gehigarria www.au-senegal.com atarian ibilbideen, ostatuen

eta antolatutako kultur ekitaldien inguruko informazio ugari aurkituko dugu. Senegalen sartzeko bisa biometriko bat izatea ezinbestekoa da. Bisa aldez aurretik Internet bidez eskatu eta behin herrialdera heltzerakoan jaso beharra dago. Honako hau da bisa eskatzeko ataria: http://www.snedai.sn/en/

Argazki handian, kuskusa prestatzen ari dira. Txikian, Seleki herrixkako ÂŤimpluviumÂť sistema duen etxe batean, zumezko otarrak egiten. Hiru bat ordu beharko ditu gizon honek bukatzeko.

12


13


bernadorearen egoitza zen Carabane hotel historikoa ere zerbait hartzeko leku aparta da. Herrigune sakabanatutik kanpo, Aristide Protet itsas infanteria frantseseko kapitainaren hilobia dago; pozoitutako diola gezi batekin hil zuten tokikoek. Bi hamarkada luzeko erabateko frantses kontrolaren ostean, Senegalek 1960ko ekainean lortu zuen independentzia Frantziatik. Hori bai, diola nazioaren subiranotasun eskaerak ez ziren horretan geratu. Horren erakusle, 1982an, milaka pertsona bildu ziren Ziguinchor Casamanceko hiriburuan, eskualdearen independentzia eskatzeko. Senegalgo Gobernuak indarrarekin erantzun eta MFDC Casamanceko Indar Demokratikoen Mugimenduko buruzagiak espetxeratu zituen. Zortzi urte luzez, MFDC mugimendu politiko baketsua izan zen, azke-

14

nean adar armatu bat ere sortu zen arte; hala, Senegalgo armadaren eta Casamanceko independentisten arteko gatazka armatua piztu zen eta 5.000 pertsona ingururen heriotza ekarri zuen, zaurituak eta desagertuak kontatu gabe. Azkenean, 2004an bi aldeek bake akordio bat sinatu zuten, baina hainbat talde errebeldek armak ez entregatzea erabaki zuten eta noizean behin eraso eta borrokak izan dira. Gaur egun, 30 urte baino gehiagoko gatazkaren ondoren, egoera nahiko lasaia da, eta, hala, begien bistakoa da segurtasuna nagusi dela inguruan. Hala eta guztiz ere, bertara bidaiatzeko asmoa izanez gero, ez dago soberan badaezpada tokiko egoeraren berri jasotzea, azken orduko aldaketaren bat izatekotan egoeraren berri izateko.


Gure ibilbidean aurrera eginez, Casamance ibaiaren ur gez baina uherrak atzean utzi eta Ozeano Atlantikoko ur gaziak aurkituko ditugu. Azkenean, Cap Skiring lurmuturrera helduko gara; izen bereko herria gune turistikoa bada ere, inguruotan kilometro askoko hondartza eder bakartiak aurkituko ditugu. Hondartza izugarri handiak dituen beste leku bat Cap Skiringetik gertu kokatutako Diembering da. Hori bai, hondartzara joateko asmorik izanez gero, kontuan izan behar da Cap Skiring lurmuturreko hondartzarik onenak lauzpabost kilometro hegoaldera daudela, Kabrousse aldera. Kostalde guztian, bungalow xume eta merkeak aurkituko ditugu, egun batzuetarako ezerezaren erdian galtzeko ezin hobeak. Esperientzia ahaztezina da, adibidez, goizero arran-

tzaleen txalupak Cap Skiringera nola heltzen diren ikustea; arrantzatutakoaren deskarga lanak behatzea, merkatua bisitatzea, arraina lehortzeko plataformak bisitatzea... bene-benetako espektakulua da. Gainera, hondartzan bertan kokatutako jatetxeetan ederki bazkaldu edo afaltzeko aukera izango dugu, arrantzatu berri diren otarrainak, txangurruak, brasan egindako arrainak... dastatuz. Bapo jan ostean, gauaren zain gera gaitezke, mbalax erritmoan dantzatzeko; doinu afrikarron musikapean hildakoak ere itzartzen direla diote inguruotan. Zalantzarik ez izan, gure afrikar esperientziari amaiera emateko modu ezin hobea da afrikar erritmoek liluratzen uztea...

CASAMANCE

Senegal hegoaldeko Casamance eskualdean aurkitu daitekeen pasai ederra. Goian, festa-jantziak Ramadamaren bukaerako Aid Al Fitr jaia behar bezala ospatzeko.

15


16


Testua: Maribel Herruzo Argazkiak: Oscar ElĂ­as

Zurich

URA, PARKEAK ETA SORMENA

17


ZURICH

Suitzako lokomotorra da, erosteko ahalmen eta jarduera kultural handiena duen hiria. Hiriak serio antzekoa eta gatzik gabekoa dirudien arren, sortzailea, gaztea eta dinamikoa da. Garbi ikusten da erosteko ahalmen handia dagoela, baina Zurichen benetako balioak, paradoxikoki, gauza askoz sinpleagoak dira; esaterako, naturak emandakoa indartzen jakitea.

18


urichko bide guztiak izen berdineko lakuan amaitzen dira edo, bestela, laku horretan isurtzen den Limmat ibaian. Hiria erdibituta dago, osagarriak diren bi zatitan: Limmat ibaiaren mendebaldean, Bahnhofstrasse dago eta, bertan, aseguratzaileak, bankuak eta munduko luxuzko dendarik garestienak dauden etorbidea. Ibaiaren beste aldean, kale estuek osatutako eta antzinako kutsuko labirinto batean, Niederdorf dago. Hiriaren zati hau, aldiz, aisiaren gunea da, baita denda txiki, taberna, jatetxe eta gaueko bizitzarena ere. Lakuaren ur gezazko eremu handi honen ingurura jotzen du jendeak, udaberritik hasita, lakuaren ertzetan edozein motatako aisialdiekintzak egiteko. Zurichen urarekin zerikusia duten berrogei instalazio daude, esaterako, igerilekuak, spak, hamman-ak

Z

edo hiri-hondartzak, eta horietako ia hogei aire librean daude. Suitzarrek baliabideak ondo aprobetxatzen dakitenez, zurichtarrek hiri honetan oso ohikoa den lokal mota bat izendatzeko terminoa asmatu zuten: badi-bar. Leku horietan, eguneko bainuak, gauean, zerbait hartzeko lokal bihurtzen dituzte. Lokal horietako batzuk oso ederrak dira, adibidez, Fraunbadi-Barfussbar. Lokal honek 125 urte ditu eta art nouveau estilo atseginez dekoratuta dago; egunez, emakumezkoak soilik sartzen dira. Asteko hiru gauetan, ordea, zubidun igerileku baten ondoan zerbait hartu nahi duenarentzat irekita dago. Rimini izeneko lokala ere aipatzekoa da. Schanzengraben kanalaren eta antzinako lorategi botanikoaren ondoan dago eta, egunez, gizonezkoak soilik sartzen dira. Gauez, Zurichko eszenatoki sortzaileenetako kideak bertan topa daitezke. Beste batzuek,

Jules Verne taberna panoramikoaren irudia eta, goian, Limmat ibaiaren ertzeko hondartza. Hiriak irudi serioa duen arren, zurichtarrek badakite bizitzaz gozatzen.

19


ZURICH

aldiz, esaterako, Oberer Letten ezagunean eta jendetsuan, bertako 400 metroko kanalean eguzkia hartzeko edo igeri egiteko aukera dagoenez, bete-beteta egoten dira. Zurichen nonahi dauden bestelako toki handi batzuk parkeak dira. Erdigunean tranbia (hau oso puntuala da, Suitzako garraiobideek ezin dute bestelakoak izan) hartu eta minutu eskas batzuk pasa ostean, erabateko isiltasuna dagoen eta airea are garbiagoa den leku batean jaitsiko gara. Izan ere, Zurich hiri garbia izateaz harro egon daiteke, hirian barrena tranbiak 20

eta ehunka bizikleta ibiltzen baitira. Gainera, hirian ibiltzea erraza da, zeren oinezkoentzako kale ugari eta espaloi garbiak daude eta distantziak ez dira oso luzeak. Parke bakarra gomendatu beharko bagenu, gertutasunagatik eta duen edertasunagatik Z端richhorn izango litzateke, Zuricheko ekialdeko ibaiertzean dagoena. Oasi berde eta zabal honetan, Chinagarten dago. Estilo txinatarreko lorategi polit eta berezi bat da eta hesi gorri batekin inguratuta dago. Lorategi hori Kunming hiri senidetuaren opari bat da, iraganean drainatzeen eta edateko uraren sistemak garatzeko Zuri-


chek emandako laguntza eskertzeko. Berezitasunekin jarraituta, Zürichhornen iparralderantz jotzen badugu, Le Corbusier arkitektoaren eraikin bitxi bat ikusiko dugu. Eraiki hori altzairuz, beiraz eta koloretako plaka distiratsuez eta deigarriez eraikita dago, ohiko hormigoiarekin eraiki beharrean. Eraikinaren barneko aldean, Heidi Weber museoa dago eta arkitekto frankosuitzarraren bizitzari zein obrari buruzko ibilbide bat ikus dezakegu. Parkeko ibilbidea amaitu baino lehen, komeni da bi eskultura bilatzea. Lehenengoa, Henry Mooren “Sheep

Piece” da eta, bestea, Jean Tinguelyren lehenengo obra publikoa, “Heureka”. Obra hau motorren, gurpil metalikoen eta altzairuzko hodien nahaspila kaotiko handi bat da, bere estilo zinetikoaren isla garbia, zinez, dada mugimenduaren arauei zintzo jarraiki. Dadaismoaren sehaska Dadaismoa mugimendu kultural eta artistikoa izan zen, batik bat, probokatzailea. Zurichen jaio zen, hain zuzen, mugimendu hau, Lehenengo Mundu Gerra amaitu eta handik gutxira. Aldi horretan, Europako

Handian, Pulse 5 merkataritza-gunea. Antzinako galdategi bat da. Ondoan, goitik behera, alde zaharreko taberna bat eta tren geltoki nagusian ikus daitekeen artelana.

21


ZURICH

22


Zurichsee edo Zurich lakua. Urte guztian bisita daiteke, lakua garraio publikoko sarearen barnean baitago.

artista askok herrialderik neutralenean topatu zuten babesa. Aurreko abangoardismoaren aurka zeuden eta bat-batekotasunaren zein iskanbilaren aldekoak ziren. Artista horien abiapuntua eta korronte horren ikurra Cabaret Voltaire izan zen. Izan ere, lokal horretan, 1916ko otsailaren 5etik aurrera, dadaismoko ideia probokatzaileak gauzatzen saiatu ziren. Ondoren, surrealisten (dadaren oinordekoen) topagunea ere izan zen. Jarduera-aldaketen eta gainbeherako aldi luze baten ostean, 2004. urtetik, kabaret mitikoak artisten eta artea maite dutenen topaleku gisa funtzionatzen du berriz ere. Zeren, kabaret horretan, museo bat, denda bat, kafetegi/taberna bat eta liburutegi bat daude. Industria-zantzuen birmoldaketa Inoiz pentsatu izan dugu Suitzako hiriburuek gainerako hiriburuak bezain dibertigarriak ezin zutela izan, bada, nahasita geunden. Kontzeptu hori aldatzeko prest dauden gazteak bizi dira Zurichen. Eta helburu hori lortzeko obretarako dirua ere badago. Has gaitezen mendebaldeko auzoarekin, West-Zúrich izenekoarekin, auzo industrial eta goibel antzeko bat batere arrunta ez den abangoardiako kulturaren, sormenaren eta diseinuko erosketen gune transformatu den paradigma suitzarra da. Tailer zaharrak eta LÜwenbräu garagardo-fabrika edo Schiffbau izeneko antzinako ontziola berritu egin dira eta, egun, ekintza asko egiten diren kulturako guneak daude. Lowebrauk 1897. urtean eraiki zuen eraikina erabat aldatu da, baina izan duen iragan industriala oraindik ere ageri da altzairuzko silo baten bidez. Eraikin hau orain Migros eta Kunsthalle museoak eta hainbat arte-galeria dauden gunearen atzeko aldean modu bikainean ageri da. Gazte artista eta ekintzaileen bat-bateko ekimena izan zen sua piztu zuen garra. Artista horiek XX. mendeko 90eko hamarkadan, 1986. urtean itxi eta ordutik abandonatuta zegoen fabrikan jarri ziren. Horren ondorioz, udalak sonako bi arkitekto kontratatu zituen zentro kultural berriari forma emateko. Hala, Kunsthalle museoa herrialdeko museorik garrantzitsuena da. Bertan, Erdi Aroan hasi eta gaur egun artekoa den arte europarreko bilduma garrantzitsu bat dago; baina, batik bat, Giacometti, Chagall, Munch, Man Ray artisten obrak daude eta, jakina, dadaismokoak. Schiffbau eraikinari dagokionez, ontziak fabrikatzen ziren antzinako pabiloiak bere fabrika-estetika mantendu du bistako adreiluzko paretekin; baina, bertan, Mooods dago, Zurichko jazzeko klubik bisita23


tuena, hain justu. La Salle jatetxea beirazko kubo baten barnean dago eta pabiloiko gainerako guneak ikus daitezke bertatik. Esaterako, Nietturm taberna, erakusketak eta askotariko antzerki-obrak. Ibaira pixka bat gehiago hurbiltzen bagara, bi toki hartuko ditugu kontuan. Batetik, Puls 5 gunea, merkataritza-gune eta aisiako gune bihurtutako antzinako galdategi bat. Eta, bestetik, Sphéres liburutegia zein taberna. Hasiera-hasieratik atsegina den gune horietako bat da hau, bai egunez atxikitako beirazko negutegian edo, gauez, ontza irredentistentzat. Non jan, edan eta erosi Biaduktura joateko gune honetatik urrundu baino lehen, gomendio kartsu bat: Les Halles taberna zein jatetxea. Biltegi baten barnean dago Les Halles eta azoka txiki batekin batera dago, gune berean. Toki horretako estiloa garaje-tankerakoa dela esan genezake; izan ere, vintage erako trasteek eta objektuek apaintzen dute lokala, baita rockola, mahai-futbol eta Almodóvarren pelikula baten poster batek ere. Bertako berezitasuna Mediterraneoko janaria da. Hauxe da herri-izaerako ezin ahaztuzko toki horietako bat. Biadukturako bidean edo, gauza bera dena, trenbiderantz goazenean, ikusi gabe utzi ezin den beste toki bat topatuko dugu: Freitag. Nahitaez ikusi beharrekoa da, ez soilik olanazko poltsetan moda, diseinua eta

Auzo juduko luthier bat. Ondoko orrialdean, goitik behera, Zürichhorn parke ederrean dagoen «Heureka» eskultura eta Lindenhof plazako xake jokoa.

birziklapena arrakastarekin batzen dituen Suitzako markarik ezagunena delako, baita Freitagen establezimendu izarraren arkitektura ausarta delako ere. Pintatu ere egin ez diren bederatzi ontzi-edukiontzik osatzen duten dorre bat da establezimendu hori. Abangoardia arkitektoniko hutsa da eta, berriz ere, birziklapena oso presente dago. Freitag dorrearen atzean, hain justu, beste horrenbeste edukiontzi metalikoren artean dagoen beste leku bitxi bat dago. Bertako sabaietan terrazak jarri dituzte eta erosketa batzuk egin ondoren edo ekitaldiren batean parte hartu ostean, jan, edan eta dibertitu daitekeen plaza moduko bat egin dute. Toki hori Frau Gerolds Garten da, eta udan bakarrik irekitzen den arren, Zurichko asmamenaren eta sormenaren beste adibide bat da. Baita biaduktua ere. Bertan, 2010. urtean, hiriko lehen merkatu estalia instalatu zen, arkuez osatutako zubi eder bati eusten dioten ehunka urteko harrien artean. Nahiz eta biaduktuko bihotza merkatu koloretsua izan, ingurune honetan 80 denda deigarri eta bitxi baino gehiago daude eta gehien-gehienak diseinatzaile eta sortzaile gazteek ireki dituzte. Trenak horien gainetik pasatzen jarraitzen du. Hala ere, erosketarik eskuragarrienak egiteko, ez dago kaleko azoka txiki bat baino toki hoberik eta Zurichko arkakusoen merkatuak, 1971. urteaz geroztik, bertako 500 postutan baino gehiagotan zerbait aurkitu nahi duenaren grina oso ondo asebetetzen du. Klimak azoka txiki hau noiz ireki ere baldintzatzen du eta maiatzaren hasieratik urriaren amaierara arte egoten da irekita, Bürkliplatzen. Plaza hori lakuaren ertzean eta Quai zubiaren ondoan dago, hiriaren erdierdian. Ausartentzat Azken aholkua ausartenentzat da. West Zurich gustatu bazaizue, baina pixka bat eztitsua iruditu bazaizue joan zaitezte Langstrasse guneko antzinako Auzo Gorrira. Etorkin gehien dauden hiriko auzo bat da eta bertako Helvetia plazan, maiatzaren 1a ospatzen da, zeren auzo hori borrokalaria eta ezkerrekoa da. Bere sona txarra erabat gainditu gabe duela dirudien arren (auzoaren aldekoek auzo arriskutsu bat denik ukatzen dute), badirudi bere aldi berrian erraza dela munduko txoko askotako gastronomia topatzea, baita gaueko giro bizia ere. Arriskatu nahi ez duten horiek auzoko antzinako bizitzako kutsua darien lokaletara jo, esaterako, Mata Harira. Izan ere, lokal horretako estetikak Pazifikoko hitzorduen taberna bat imitatzen du eta lokala blaitzen duten argi gorriak daude. Edo Long Street Barrera jo dezakezue, klub bihurtutako antzinako kabaretera. Eta, jakina, Porny Days Sexfilm Festival ibaitik gertu dagoen Riffraff izeneko zineman proiektatzen da.

ZURICH 24


25


26


Saint Kitts eta Nevis Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea

BI UHARTE ETA MILA KONTU

27


SAINT KITTS ETA NEVIS

Inguruotan hondartza ederrak izan arren, ez dira Karibeko beste uharte batzuetako harea zuri eta ur gardeneko hondartza liluragarrien parekoak. Hotel erraldoiren bat edo beste iritsi da, baina aski gutxi dira oraindik Saint Kitts eta Nevis uharteetan. Turistak, beste horrenbeste, egun-pasako kruzeroren bat gorabehera: itsasertzean geratzen direnak bezainbat dira behinolako azukre etxalde dotoreetan ostatu hartzen dutenak. Antilletako leku turistikoenetatik hurbil baina era berean aparte egoteko herrialdea da Saint Kitts eta Nevis. tengabeko eztabaida bat dauka 1983an independente bihurtu zenetik Saint Kitts eta Nevis herrialdeak. Ameriketako estatu txikiena da, baina are txikiago bihur liteke: bata bestetik hurbil egon arren, Nevis txikia Saint Kitts handiagoaz kexu da sarritan, bien arteko federazioan beti galtzaile eta baztertuta dagoela salatzen. Gatazkak diskusio ugari dakartza, baina baita oso oinarri demokratikoa ere: independentzia erreferenduma zelan egin Konstituzioan arautzen duen munduko estatu bakarra da. Eta horrek ere badakar plus bat euskal bisitariarentzat, noski. Egiaz, duela hamabost urte inguru egin zuten erreferenduma Nevis uhartean, federazioa utzi eta estatu propioa eratzeko. Baita irabazi ere, alde handiarekin. Baina ez nahikoa: herritarren bi herenek bozkatu behar zuten baietz, eta % 62k ÂŤbainoÂť ez zuten hala egin. Bostehun botogatik, elkartuta daude oraindik ere uharte biak. Nahiz eta bertara iritsi eta berehala nabari den ÂŤiparreko inperialistenÂť aurkako kexua. Antilletan gordetzen diren istorio ugarietako bat. Ez dira uharteotan diren bakarrak: esklabotzaren memoriatik karibe indigenen tragedia handienetako batera, historia luzea gordetzen dute. Oso antzeko uharte bi dira: sumendia erdian (bi Saint Kittsek, bakarra Nevisek, mapan geografia biribil-biribila osatuz), eta baso tropikala, haran estuak eta labarrak, Atlantiko aldera begira, eta herri garrantzitsuenak Karibe ertzean. Zelaiak noizean behin, irla hauei fama eman zieten azukre etxaldeetako tximiniak ageri dituztela. Erdi jausita horietako asko, beste zenbait txukun berreraikita. Saint Kitts uharte nagusiak, lurrezko luzapen txiki bat ere badu, hegoalderantz, ia inor bizi

E

28

ez den Frigate Bay badiatik abiatura. Eta hareazko hondartza handiena hortxe egonik, turismoa ere txoko honetan kokatu da. Luxuzko hotel pare bat, eta beste bizpahiru xumeago. Baita mundu osotik datozen unibertsitarioentzako apartamentuak ere, igerileku baten bueltan. Ondarea Bi uharteen bisita, erdialdeko mendi eta oihanetan oinez abiatu ezean, errepideko ibilbide zirkularrean barna egin behar da. Saint Kittsen kasuan, trenez ere egin daiteke erdia baino gehiago, Kubatik kanpo Kariben dagoen trenbide bakarrean (turismorako egokitutakoa eta aski garestia, hori bai). Kostalde atlantikoak ukitu malenkoniatsua dauka itsasoak zakar hautsitako zokoetan; azukre kanabera plantazioak zeharkatu ahala, etxalderen bat edo beste ikusiko dugu, besterik ez. Uraren aparrak Afrika urruna gogora dakar, biztanleen %90 beltzak diren herrialdean. Janari organikoa hazi eta jatetxean ematen duen rastafari etxe koloretsuan egin dugu geldialdia. Gero Saddlers herrian eliza eta kanposantu bat azaldu dira zelai berde-berdean, Eskozian bageunde legez. Turistak Black Rocks izeneko harkaitz bolkanikoak ikustera lotzen dira, berriz ere kanabera zelaietan galdu aurretik. Ottey herrixkatik hur, izen bereko etxaldea eraberrituta dago, fruta arbolek mugatutako errepidean gora igota. Karibek eta Atlantikoak bat egiten dute laster, eta, Saint Kittseko puntaraino iritsita, hegoalderantz ekiten du bideak. Rawling eta beste etxalde batzuk, Liamuiga sumendiaren magalean, eta ez hain aspaldi galdutako nekazari bizitzaren traza dakarten herrixkak datoz bata


Eguneroko bizitzaren irudiak, hala nola Antilletako uharte ingeles hiztunetan errotuta dagoen ÂŤsteel panÂť perkusioa eta kolonia britainiarra izateagatik dituzten loturak, bai eskola bai justizia-sisteman.


Frigate Bay da St Kitts-eko hondartza garrantzitsuena. Alde batek Atlantikora ematen du, eta Karibera, besteak. Ondoko orrialdean, The Circus, Basseterre hiriburuko plaza nagusia.

30

bestearen atzean. Egun argietan, San Eustakio uharte nederlandarra ere ikus daiteke. Brimstone Hill da uharteko ondare aberatsean ondoen gordetako lekua. Britainiarren gotorlekua harro agertzen da, Antilletako Gibraltar ezizenez. Frantsesek une labur batez hartu bazuten ere 1782ko setio baten ostean, britainiarrek eraiki eta kontrolatu dute mendeetan zehar. Egun uhartearen historia azaltzen duen museo interesgarria dauka, eta gotorlekutik Karibeko eta Saint Kittseko ikuspegi paregabea dago. Britainiarrak lehorreratu ziren Old Road Town herrixkatik hur Caribelle Batik artisten topalekua dago, ziur aski uharteko etxalde interesgarrienetakoa. Harrizko tximinia eta etxeen inguruan, petroglifo batzuk ere badaude, europarrak iritsi aurretik karibe amerindiarrek egindakoa. Hiriburura bidean azken geltokia,

hain justu, Bloody Point gunean daukagu. Izen hori hartu zuen Antilletan egondako sarraski okerrenetakoa gogoan: beti elkarren aurka gerran ibili ohi ziren ingeles eta frantsesek indarrak batu zituzten amerindiarren aurka, eta bi mila baino gehiago hil ei zituzten 1626ko borrokan. Antilletako karibe indigenen hondamendirik garrantzitsuenetakoa izan zen. Arawak edo tainoak desagertuta zeuden jada, eta europar literaturak odolzale fama eman zion herri borrokalariak bakarrik eutsi zion zurien oldarrari. Hainbat egunez erreka odolez gorri zetorrela diote orduko kronikek. Bisita amaitzeko, Basseterre hiriburu polita dator. Circus izeneko plaza eta Independence Square ditu erdigunean, eta eraikin kolonial ugari inguruan, katedralarekin eta Saint George’s eliza anglikanoarekin batera. Behinolako Treasure Building edo Altxorraren etxea


da denetan ikusgarriena, kupula zuri eta guzti, uharte honek britainiar inperioarentzat zeukan garrantziaren ikusgarri. Egun, museo nazional interesgarria dago eraikinean. Tximinoak Ez da guztiz egia hego-ekialdeko penintsulan inor bizi ez denik. Irletako biztanle ezagunenak, frantsesek Afrikatik ekarritako tximinoak, Saint Kitts osoan sakabanatuta egon arren, eremu honetan baitira ugarien. Horregatik, berriki arte ez zuen errepiderik izan Basseterre hiriburua utzi eta Nevis uhartera hurbiltzen den lur eremu estu honek. Antilletan Saint Kitts eta Nevisen baino ez daude animaliok, libre bizitzen. South Friar’s Bay badiako hondartzan, reggae musika entzun eta patxadaz garagardo bat hartzeko tabernara iritsi gara ilunabarrean. Koraletan snorkel pixka bat eginda, tabernaria hurbildu zaigu. Ederra da ilunabarrean eguzkia gordetzen ikustea, baina zaindu ondo zorroak, tximuak janari bila etorri ohi dira eta uste baino bizkorragoak dira, ohartarazi digu. Penintsularen amaieraraino doazen malda eta bihurguneetan, sarritan ageri dira familia osoak, kumeak bizkarrean hartuta. Majors eta Banana Bay ederretan amaitzen da Saint Kitts, eta oso hurbil ageri da Nevis, izen bereko sumendia harro altxatzen dela. Cades Bay bertaraino doan ferryan autoak ere sar daitezke. Bassetterre-Charlestown hiriburuak lotzen dituen ontziaren ordezko aukera da.

1680ko harrizko eliza anglikanoan Horatio Nelson almirantearen ezkontza agiria aurkitu zuten. Kanposantuko hilarri dotoreak behinolako nortasun arranditsuaren adierazle dira, halaber. Memoriaren bidaia da, izan ere, Nevis hegoaldeko bide galduetan barna egiten dena. Atlantikoa utzita barrurantz egiten du errepideak. Bidegurutze bat dago Charlestown baino lehen, Windwardera, inguruko hondartza bakarrera joan gura duenarentzat... edo hara bidean dagoen hipodromora. Izan ere, nevistarren denbora-pasa kuttunenetakoa zaldi lasterketak dira. Eta Karibea atzean ageri dela egiten dituztenean lasterketok, zinez ikusgarriak dira.

SAINT KITTS ETA NEVIS

Nevis Nevisek federazioko ahizpa txikia dirudi. Ez da beti hala izan, aberastasun doilorrenetako baten hiriburu izan baitzen: esklabo negozioarena. Egun, Charlestown hiriburuko moilatik ez oso urrun dagoen plazak adierazten du Afrikatik iritsi berri ziren gatibuak saldu eta erosten ziren lekua, etxaldeetako ugazaben negozio gunea, alegia. 1674an hasi eta hamabost urtez zazpi mila esklabo saldu zituzten uhartean. Kale bat gorago, Nevisen beste berezitasun bat hilerrian dago: Antilletako komunitate judu garrantzitsuenetakoa izan zuen uharteak, izan ere. Bath House Karibeko lehen hotela izan zen. XVII. eta XVIII. mendeetako beste etxe batzuk ere ikus daitezke hiriburuko txangoan. Bizitza patxadatsuagoa da Saint Kittsen biztanleen herenak etxetzat daukan uharte honetan. Kruzeroren bat iristean aztoratzen da bizimodua zertxobait, Charlestown ondoko Pinney’s hondartzako jatetxe eta janari lasterreko tokietan. Iparrerantz, Cades Bay ondoan, Oualie Beach hondartzak ur gardenagoak ditu. Eta Nevis sumendiaren azpitik uharteko itzuliari ekiten diotenak azukre kanabera industriaren gune garrantzitsu izandakoaren arrastoan ibiltzen dira, uhartearen aberastasuna zenbaterainokoa izan zen adierazten duten etxaldeei beha. 31


Atenas BOST ZENTZUMENEKIN Testua eta argazkiak: Nuria L贸pez

Mendebaldeko zibilizazioaren sorleku izanik, Atenasek historia eta artea ditu ezinbesteko bidaide eta kulturaren eta lurreko plazeren maitaleentzat ezinbesteko helmuga da. Hiriko kaleetan, arteak, gastronomiak, musikak eta lasaitasunak bat egiten dute. Bertako harribitxi historikoetan eta auzune liluragarrietan barneratzeko ordua da.

32



ATENAS tenas Handia hiri ezin kosmopolitagoa da, kultur aberastasun izugarriaren jabe, bertatik igarotako askotariko jendearen mestizajearen fruitua. Zalantzarik gabe, gainera, Mendebaldeko kulturaren sorlekua da Atenas, eta, beraz, artearen eta historiaren maitaleentzat ezinbesteko helmuga.

A

Artea nonahi Orain dela 56 urtetik hona, Jaialdi Helenikoa ospatzen da urtero hiriko gune ugaritan barna. Hori bai, jaiaren epizentroa Herodes Atticus antzoki ikusgarrian dago, erromatarrek euren espektakuluak egiten zituzten Akropoliaren ondoko gune ezin ederragoan. Azken urteotan Grezia gogor astindu duen krisiaren eraginez jaialdiaren egitarauak berak ere murrizketa nabarmenak jasan baditu ere, Atenasko hiritarrek ez diote inolaz ere uko egiten kulturari eta arteari dioten maitasun errotuari. Atenas historiaz eta hondakinez betetako hiria da, eta hori nabarmena da oso bertan egindako urrats bakoitzean. Atenas bere horretan museo bat dela esan daiteke, letra handiz. Pentsa, hainbat metro geltoki ere bene-benetako arte galeriak dira. Metroa eraikitzeko lanetan, arkeologia aztarnategi garrantzitsuak azaleratu ziren hiri guztian barna, eta, horrenbestez, geltoki-museoak eraikitzea erabaki zuten. Horietako garrantzitsuenak hiriaren erdialdean daude: Akropoli, Dafni, Evangelismos, Monastiraki, Panepistimio eta Syntagma. Ziur bidaiaren uneren batean bertatik igarotzeko abagunea izango duzuela. Akropoliko metro geltokiaren irteeran bertan, Makrigianni auzoan, Akropoliko Museoa dago; eraikin garaikide ikusgarria da, altzairua eta kristala uztartzen dituen arkitektura lan bikaina, eta argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatzen du, barnealdean gordetako Akropoliko 4.000 piezatik gora bere onenean erakusteko. Munduko museorik onenetakoa da, adituen ustez, eta, urtean sei hilabetez, ostiral gauetan ateak irekitzen ditu. Hala, izugarrizko espektakulua da museoa gauez bisitatzea, iluminazio berezi-berezia lagun. Udan, berriz, antzerki eta musika ikuskizunak izaten dira museoko lorategietan. Gauez edo egunez, museoa bisitatzea ezinbesteko hitzordua da bidaiarientzat. Herri Artearen Museoa da hiriko beste harribitxietako bat. Greziako ohitura, tradizio eta folklorea ezagutzeko leku ezin hobea da, Otomandar Inperioaren dominaziotik gaur egunera bitarteko bidaia egiten baitu. Museoak Greziako mestizaje kulturalaren aberastasuna ageri-agerian utziko digu. Turistek oso gutxi bisitatu ohi dute museoa, eta, hori dela eta, hiriko altxor ezkutuetako bat dela esan daiteke, Atenasko gune turistiko nagusienetako batean kokatuta badago ere: Monastiraki plazan bertan. Museoa lau eraikinen artean banatuta dago eta Tzisdaraki meskita da guztien artean arkitektonikoki interesgarriena; hori bai, bainuetxea bisitatzea ere guz34

tiz gomendagarria da, bertan baitaude otomandar dominazioaren garaian Atenasen eraikitako azken bainu turkiarrak. Akropolia, Atenasko ikurra Atenasera egindako bidaia orok ezinbestean eskatzen du hiriko Akropolia eta Agora bisitatzea. Akropolia muino baten goialdean eraikita dago, eta, hala, ia lau miloi biztanle dituen Atenas hiriaren zaindari funtzioa betetzen duela esan daiteke. Partenoia buru duela, Atenasko Akropolia hiriko ia edozein txokotik ikus daiteke. Egunez, bertako marmol penteliko zuriak dirdira egiten du eguzkipean, arratsean, anbar kolorea hartzen du, eta, gauez, argizko jantzi ikusgarria jarriz, hiriaren gainean indar bereziz nabarmentzen da. Hain da ikusgarria, Atenasko hiritarrentzat ere benetako espekta-


kulua baita egunero begi bistan duten Akropolia kontenplatzea. Mendebaldeko kulturaren monumentu garrantzitsuenetakoa da, eta, ondorioz, baita munduko bisitatuenetakoa ere. Turista saldoak saihesteko, onena Akropolira goizean goiz gerturatzea da, edo, bestela, arratsaldeko azken ordua aukeratzea. Akropolira sartzeko sarrera nagusitik gertu, muinoaren hegalean, Dionisioren antzokia aurkituko dugu. Akropolia, berriz, Atena jainkosa gurtzeko eraikitako hiria da, garaiko arkitekto eta artista onenek egina, eskura zituzten material apartenak erabiliz. Emaitza benetan ikusgarria da, Akropoliko monumentu gunea benetan paregabea baita. Bestalde, Agora bera ere derrigor bisitatu beharrekoa da. Atenasko jarduera politiko, administratibo, komertzial eta sozialaren bihotza

zen Agora garai batean, eta egun ere eskultura eta eraikin ugari biltzen ditu, tartean Agorako Museoa bera. Hain zuzen ere, Akropolia hartzen duen muineko eraikin moderno bakarra da Agorako Museoa. Gainera, nahiko leku lasaia da, eta, hala, bertako atari handian jarri eta atseden hartzeko aukera paregabea izango dugu, aurrez aurre artelan bikainak ditugula. Xarmaz betetako auzoak Atenas hiri izugarri handia da. Aldiz, hiriko auzo xarmagarrienak elkarren artetik oso gertu daude; gehienak, Akropolia hartzen duen muinoaren inguruan. Monastiraki auzo turistiko biziak Tzisdaraki meskitaren ondoan dagoen plazako monasterio txikitik hartu du izena. Atenasko gazteek maiz jotzen dute auzora, eta, hala, bertako plaza nagusia elkargune ga-

Akropoli barrutiko Atenea Nike tenpluko kariatide ospetsuak. Aurreko orrialdeetan, xarmaz beteriko Plaka auzoko giroa eta Akropoliaren ikuspegi bat, Monastiraki auzotik hartuta.

35


ATENAS Ondoko orrialdean, Makrigianni auzoko Zeus Olinpikoaren tenpluaren bisitaldiaren itzaletan atseden txiki bat hartu duten turistek. Behean, ezkerretik eskuinera, Plaka auzoko artisau bat lanean eta Brettos taberna, eta Omonia auzoko denda tradizionala.

36

rrantzitsu bihurtu da. Inguruko kaleak bazar, denda, jatetxe eta tabernaz beteta daude, eta, ondorioz, erosketak egin edo mokadutxo bat jateko leku paregabea da. Akropoliaren ikuspegi bikainak eskaintzen dituen Adrianou oinezkoentzako kalean daude taberna eta jatetxe ezagunenak. Bertan, antzinako gauzak erosteko merkatu txiki oso interesgarri bat ere badago. Hori bai, azoka benetan bitxi eta pintoresko bat bisitatu nahi badugu, Thissio auzora jo beharko dugu igande goizez, era guztietako objektuak aurkituko baititugu bertan. Akropolitik zertxobait urrunago dago Syntagma auzoa. Atenas modernoaren bihotza da Syntagma, eta hiriko negozio gune nagusia da, baita luxuzko hotel eta denda gehienen auzoa ere. Parlamentua bera ere Syntagman dago. Hain zuzen ere, Parlamentuaren aurrealdeko plazan guardia aldaketaren zeremonia ezaguna ikusteko aukera izango dugu: jantzi militar bitxiz jantzitako soldaduak ikusiko ditugu, pauso militar nabarmenegiak egiten. Benetako greziar espektakulua, zalantzarik gabe. Parlamentuaren aldamenean Lorategi Nazionala ere badago; Atenas hiri handi eta zaratatsuaren barruan, ingurune lasai, eder eta berdea aurkituko dugu bertan. Anafiotika auzo txikia, Akropolia hartzen duen muinoaren ipar-ekialdean kokatutakoa, Atenasko leku liluragarrienetakoa da. Zuriz eta urdinez margotutako etxe txikiz beteta dago auzoa, guztiak ere muinoaren hegalean eraikitakoak, eta, hala, aldapez beteriko ka-

lexkak sortzen dituzte. Etxeok XIX. mendearen erdialdean eraiki zituzten, Oton erregeak bere jauregia eraikitzeko kontratatutako igeltsero iaioek. Igeltseroak Zikladeetako Anafi uhartetik heldu ziren Atenasera. Hirian lanean zirela, baina, sekulako herrimina sentitzen hasi ziren, eta, ondorioz, muino sakratuaren magalean, euren jaioterria gogora ekarriko zien herritxo bat eraikitzen hasi ziren. Auzoa Atenas barneko oasia da egun oraindik ere, leku baketsu ederra, Grezian barna dauden herritxo askoren antzekoa. Akropolitik gertu-gertu kokatuta izateagatik ÂŤJainkoen auzoaÂť deitzen duten Plaka da hiriko auzorik zaharrena, baita Atenasko gune erakargarri eta bizienetakoa ere. Auzo benetan pintoreskoa da, eta, bertan turista ugari ibiltzen badira ere, oraindik ere garai bateko auzoen herri giroa mantentzen du takoi gainean ibiltzeko batere aproposak ez diren galtzada-harrizko kalexka estuetan. XIX. mendeko eraikin neoklasiko ugari hartzen ditu Plaka auzoak, baita Lisicratesen monumentua, Agara Erromatarra edota Herri Tresnen Museoa ere. Oroigarri denda ugariz gain, arte galeria ezin interesgarriagoak ere aurki daitezke auzoan, antzinako objektuak zein Greziako arte garaikideko lanak erosteko ezin hobeak. Plakako erakargarri nagusietakoa, hori bai, bertako jatetxe eta taberna eskaintza oparoa da. Greziako gastronomia ezagutzeko leku paregabea da Plaka, eta gainera, greziar gutiziak Akropolia parez pare dugula terraza batean eserita dastatzea eutsi ezineko plazera da.


37


38


Herodes Atico antzoki eder honetan Atenaseko Hellenic jaialdiaren emanaldiak antzezten dira.

Jatea, jainkoen plazera Greziako mestizaje kulturala zerbaitetan baldin bada agerikoa, bertako gastronomian da. Janaria kultura helenikoaren ezinbesteko osagaia da. Lagun edo senitartekoekin etxetik kanpo jatea greziarren bizitzako parte da. Greziarrentzat oso ohikoa da jatetxe edo tabernetan jatea, izan pobre edo aberats. Greziako tradizio gastronomikoak askotariko osagaiak ditu: uharteetako jakiak, greziarrek Asiatik ekarritako zapore exotikoak, mendialdeetako landa eremuetako jakiak, historian zehar Grezia inbaditu duten herriek utzitako eraginak, greziarren merkataritza bazkide izandako herrietakoak... Aberastasun hori dastatzeko arazorik ez dute, gainera, greziarrek, janariaren eta zaporeen jarraitzaile sutsu baitira: asko eta une oro jaten dute. Hala, greziarrek ez dute inolako arazorik autoan kilometro piloa egiteko mendialdeko herrixka bateko plater tipiko bat dastatzeko edota kostaldeko herrixka batera joateko arrantzatu berriak diren gutizia freskoak probatzeko. Greziarrentzat jakiak partekatzea erritu garrantzitsuenetako bat da eta horren erakusle dira bertako mezede edo aperitibo ezagunak; eta, noski, betiere mahats destilatuekin egindako ouzo likore indartsuarekin jaten dira. Udan, likorea urarekin nahastuta zerbitzatzen dute, eta greziarrek plater batetik bestera pasatzerakoan edan ohi dute, ahosabaia garbitu eta jakien zaporea hobeto dastatu ahal izateko. Greziako sukaldaritzaren esentzia arrainetan, produktu freskoetan eta berezko zaporeetan dago. Platerik tipikoenak, berriz, honakoak dira: xerraka moztutako alberjinia eta haragi pikatua geruzaka jarri eta labean egiten den mousaka, berdura betez egindako yemista, brasan egindako souvlaki pintxoak eta mundu guztian ezaguna den feta gazta. Hori bai, guztiz gomendagarria da platerik ezagunenak alboratu eta mezede sorta eder batekin ausartzea, edota Greziako aukera gastronomiko zabaleko beste edozein plater aukeratzea. Milaka modutan egindako olagarro eta txibi freskoak, adibidez, paregabeak dira. Atenasko jatetxe askotan, gainera, afalorduak Greziako musika emanaldiekin girotzen dituzte. Musika tradizionalari afari ezin gozoagoa eta Akropoliko bista paregabeak gehituta, gaualdi aparta izango dugu. Zentzumenentzat erabateko oparia. Izan ere, Atenasek beti uzten du aho zapore bikaina bidaiarien oroimenean...

ATENAS 39


40


Testua eta argazkiak: Xabier Ba単uelos

Tam Coc

DESAGERTZEN DEN IBAIA

41


TAM COC

Baten batzuek barnealdeko Halong ere esaten diote. Arrozsoroen artean dauden dozenaka tontor karstikoetan sigi-saga egiten duten ibaiak kobazuloetan sartu, eta ilunpetan distantzia luzea egin ondoren, berriz agertzen dira. Paisaia magikoa eta erromantikoa da. Plisti-plasta egiten duten arraunek eta gure irudimeneko musikak baino ez dute isiltasuna hautsiko. Urak lurpean sartzen direnean, ez da harritzekoa abenturazale sentitzea txalupan etzan behar dugunean, paretetatik irteten diren harri zorrotzekin kolperik ez hartzeko.

Magiaz beteriko mundu galdua da Ninh Binh herrixkaren inguruan aurkitu daitekeen Tam Coc gunea; Hanoi-tik ordubete eskasera dago. Ondoko orrialdean, bidean aurkitutako pagoda bat eta Tam Coc-eko haitzulo bat.

42

égis Wargnier-en “Indochine” (1992) pelikula ikusi duen edonor, ziur asko, kontatzen duen istorioarekin eta argumentuarekin baino gehiago agertzen diren irudien edertasunarekin liluratuta sentitu da; pelikulako elkarrizketekin baino gehiago ikus daitezkeen paisaien handitasunarekin hunkitu da; filmeko interpretazioekin baino gehiago sustraiak arbaso ezezagunen ariman errotuta dituzten kulturen berdetasunarekin eta argi-ilunekin erabat txunditu da; pelikulako narrazioaren erritmo suabe eta sendoarekin baino gehiago natura eraikitzaile bateko uretan islatzen den tempoarekin osoki bildu da. Eta espazioa eta denbora kontraesanen bilakaeraren lekukoak baino ez diren leku urrun hartan, Patric Doyle inspiratuaren soinu-banda dramatiko eta nonahikoarekin baino gehiago mundu intenporal bateko soinu irudikatuak laztanduta dar-dar egin du ikusleak; gauzak galtzeko gutxi edo ia ezer ez dutenek isilarazi duten etsipenaren eta errebeldiaren artean dagoen fatalismozoriarekin gertatzen diren mundu horretan. “Indochine”-ko koadroek Vietnam koloniala zeneko zeruertz atsekabetuetan barrena nabigatzen dute. Hala, Vietnamgo euri-jasetatik opiozko arometara egiten dute salto, tenpluetatik kautxuzko zaurietara, in-

R



TAM COC justizien errebaletatik antzinako paisaien edertasunera. Eta, nola ez, ezinbestean, zur eta lur uzten gaituzte. Frantziako ofiziala hil ondoren, Camillek (Linh Dan Pham) eta Jean-Baptistek (Vincent Pérez) arrantza-ontzi txiki batean ihes egingo dute, itxaropenik gabeko etorkizun baterantz, Halong ibaiko labirintoan barrena. Ontziaren gainaldean etzanda, leher eginda eta, ustez, helmugara iritsita, txalupa harrizko atrakaleku batera helduko da eta ezin adierazizko ingurune batek inguratzen dituela, bertako herritarrek hartuko dituzte. Tam Cocen egongo dira. Ibaiaren gainean irrist egiten Vietnameko bidezidorretan ibili direnek eta bertako korronteetan plisti-plasta ibili direnek, badakite hori ia ezinezkoa dela, zoriaren esku utziz gero, behintzat, nahiz eta ibai guztiak itsasora heltzen diren. Tam Coc barnealdean dago, Ninh Binh hiri modernotik eta X. eta XI. mendeetako Vietnamgo hiriburu Hoa Lu ten-

44

pluetatik gertu, baina kostatik dozena bat kilometrora eta badiatik urrunegi dago. Baina ez du axola. Fikzioak horrelako lizentziak har ditzake, istorioak gorteiatzeko eta elkargune sinesgaitzekin gozarazteko. Gabarran doazela, bizar luzeko adineko batek arraun eginez aurrera egin ahala, mendiek irentsiko duten ibai bateko misterioetan sartuko dira eta salbaziora eraman dituen horrek hauxe esango die: «Nire herrialdea mende askoan inbaditu dute, baina ez dago atzerritarrik haran honetara sartzen dakienik. Hantxe ezkutatuko zaituztegu. Ez zarete presoak, baina ezin izango duzue bertatik atera, nirekin ez bazaudete, behintzat». Bi gazteak salbaziozko «Shangri-La» tropikal batera eramango dituzte, mota guztietako inbaditzaileen kodiziatik milurteko askoan salbu egondako leku horretara. Zorionez edo zoritxarrez, norberak bere irizpidearen arabera juzgatu dezala, horrek ez baitio XXI. mendeko errealitateari erantzuten. Gaur egungo inbaditzaileak autobusetik jaisten garen ehunka turistak gara. Eta jaisten garen bi-


tartean, haurrek zubietatik salto egiten dute; horietako batzuek dibertitzeko egiten dute eta beste batzuek, berriz, dong batzuk topatzeko. Sanpan plano, luzatu eta zapalak dagoeneko ez dira banbuzkoak, metalezkoak baizik. Hala ere, modu tradizionalean bultzatzen dira; hau da, besoak libre daudela, oinekin arraunak mugitzen dira, abilezia arrunteko zirkulu bitxiak eginez. Ngo Dong ibaia joanean ari den edo ez jakitea ia ezinezkoa da, lasaitasunaren erdian. Ngo Dong ibaiko ur bareetan eta azalekoetan algak eta lezkak ikus daitezke, eta horietan itsasten dira, hain justu, ibaiko karakol itzelen errunaldi arrosakarak. Ibaiak, sigi-sagan, mende askotako patxadarekin, bere ibilguan aurrera egiten du, berdetasun ia iraingarria duten arroz-soroen artean. Ibaiaren ertzetan, berriz, laborariak, buruan txapela konikoak dituztela, beraiek bizirik irauteko ezinbestekoa izan den eta den zerealari ohore egiteko makurtzen dira. Bufaloek, aldiz, adarrak ibaira gerturatzen dituzte, beraien

muturrak zulatzen duen eraztunaren baitan hausnartzen dute, eta moko horidun ahate zuri andana bat artzainek xaxatutako bi elementuen artean ibiltzen da samalda iskanbilatsuan. Gure likidoaren ibilia zipriztintzen duten pagodak, tenpluak eta hilobi-monumentuak txiki bihurtzen dira albo banatan ditugun harri-puska karstikoen ondoan. Haran sakratu bateko monolitoak bezalakoak dira, goranzko landaretzaren artetik ageri den harkaitz grisak dira eta haitz, zedarri eta mugarri itzelak osatzen dituzten harresi zeharkaezinak bailiran, aurrera jarraitzeko inolako aukerarik eman gabe, baina bien bitartean, bertako almenek zaindu egiten gaituzte. Batbatean, pareta batek aurrean duguna ixten du, baina korronteak ez du inolako meandrorik marrazten. Ibaia iluntasunean ezkutatzen da, mendiak irensten du edo, agian, mendian barrena, uraren mugimenduaren eraginpean dagoen kareharria limatuz eta higatuz, bidea egin duela esan beharko genuke.

Ngo Dong ibaiari jarraituz, gure txalupak duela ehunka urtetik aldatu ez den baserri-bizitzan murgilduko gaitu. Kanalek eta arroz zelaiek marrazten duten paisaia ederra da oso.

45


Tan Coc: ÂŤhiru haitzuloakÂť Hiru haitzuloetako lehenengoan eta luzeenean sartuko gara, Hang Ca izenekoan. Iluntasunean eta hezetasunean murgilduko gara. Tuneleko bobedak ia ura ukitzen du eta beheratutako arku baten antzekoa da. Abisatu gabe topatzen diren ertz eta estalagmitek, larruazal gogorreko eskreszentzia gisa, gure buruak urratzeko mehatxua egiten digute, existitzen ez den gila pasatzen den bitartean. Arraunen soinuak nabigatzen ari garen ispilu beltzaren gainean eztiki klaskatzen du, eta ortzi harritsutik bereizi eta erori ondoren uhin zentrokideak eginez azalera hausten duten tanten tan-tan-tan soinuarekin nahasten da. Kanpoko ura da, euriaren ura eta karstaren zirrikituetatik iragazten den kondentsazioa, mendiaren

46

bihotza zulatzen duen, mendiaren erraietan sartzen den eta mendiaren bihotzean negar egiten duen ura da. Mundu osoaren pisuari eusten dioten ehun eta hogeita zazpi metro pasatu ostean, haitzuloak berriro zerua ikusten uzten digu. Toki galdu, sekretu eta ezkutu batean gaudela jabetzeko, haranetik aterako gara, baina itxi egingo da, ondoren. Mendiek inguratu egingo gaituzte eta ez dago irteerarik, edo bai, sartu gineneko modu goxo, isileko, klandestinoan, berriz ere mendiak irensten duen ibai berean. Presente dauden errealitateei buruz aipatutakoa gorabehera, orain Camilleren eta Jean-Baptisteren bidaidearen hitzek zentzua dute: ÂŤEz dago atzerritarrik haran honetara sartzen dakienikÂť. Zeren, nahiz eta ez gauden bakarrik,


ezinezkoa da aura modura giroa blaitzen duten sekretuen boterea eta indarra alde batera uztea. Enigmatikoa eta misteriozko xarmaz betea da, bizitzan inbestitzeko eta dukkha gainditzeko gonbita egiten digu, nirvana lortzeko iniziazio-erritual baten ondoren. Bigarren haitzulora iritsi gara, Hang Giua izenekora. Eta patuaren ibilerari jarraituko bagenio bezala sartu gara. Ilunantza nabaria da eta haitzuloan sartzen direnean galtzen diren argi-izpiekin soilik bahetzen da, beraz, horrek irteera gertu dagoela jakinarazten digu. Izpiak bata bestearekin gurutzatzen dira airea igurzten duten sortetan eta itxaropena harilkatzera jostatzen dira. Berriz ere beste kanoi bat ageri da eta aurrerago beste haitz bat, hirugarrena, Hang Cuoi. Hiru haitzetako txikiena da, gure aurkikuntzei buru ematen diena

eta bertako irteeran ÂŤmaitagarrien errekaÂť ikusi ahal izango dugu, baita beti irribarretsu dauden fruta, freskagarri eta brodatuen saltzaileak ere. Itzultzen ari garela, ez dugu uste abiatu garen portuan jaitsiko garenik. Lehenago jaitsi gara ontzitik, itzulerako bidea oinez egiteko. Ikuspegia ia erabat aldatzen da, lurraren arrastoa eta oparotasuna usain baititzakegu. Lur horretan, alor, malkar eta tenpluen (horietako bat harkaitzean sartuta dago) bidez, mistizismoa, ametsak eta filigrana erromantiko guztiak izerdiarekin, pairamenarekin eta ahaleginarekin elikatu behar direla gogorarazten digu.

TAM COC

Hoa Lu-ren mendi karedunen barnean dago inguru xarmagarri hau. Txalupetan, baita turistikoetan ere, emakumeak aritzen dira arraunean.

47


48


Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Getty Images

Ometepe

AGINDUTAKO LURRA NIKARAGUAKO AINTZIRA BATEAN DAGO

49


OMETEPE

Munduan ez omen dago ur gezazko aintzira baten erdian eta bi sumendiz babestuta dagoen beste uharterik. Turismoko bulegoen arabera, paradisua da. Egia esan, mundua han sortu ez bazen, ez zen handik oso urruti izango. Unescok biosferaren erreserba izendatu du Nikaraguako Ometepe uhartea. 50

metepe edo Ōmetepētl, náhuatl hizkuntzan –bi mendi esan nahi du–, Nikaraguan dago; administratiboki, Rivas izeneko departamentuan, eta, geografikoki, Cocibolca edo Nikaraguako Aintzira Handia ezagutzen denaren erdian. Madera (1.394 metro) eta Concepción (1.610 metro) izeneko sumendien eraginez sortu zen –azken hori aktibo dago–. 276 kilometro karratuko lur zati horrek atzerriko 40.000 turista jaso zituen iaz, hau da, urte osoan dituen biztanleen kopuru bera. Atzerritar gehienak Estatu Batuetatik, Kanadatik, Europatik eta Costa Ricatik joaten dira. Jenna Parker estatubatuarra Ometeperekin maitemindu dela aitortu digu. «Jendea oso atsegina da –dio turista amerikarrak–. Ometeperen lasaitasuna ere gustuko dut. Gainera, seguru sentitzen naiz, bisitatu ditudan beste toki batzuekin alderatuz». Nikaraguako turismoko arduradunek «paradisua» izango balitz bezala saltzen dutela ikusirik, agian pentsa dezakegu tokiak ez duela duen ospea merezi. Baina ez, ezin dugu ukatu Ometepeko edertasunak eta biodibertsitateak paregabe egiten dutela. Bertakoek «Agindutako Lurra» edo «bake-oasia» izenez ezagutzen dute, eta ez da harritzekoa. Natura erreserba eta Nazioarteko kultura ondarea izendatu dute –horregatik, naturaren babesa lehentasuna da eta gizakien jarduera asko debekatuta daude–. Gainera, ekainaren 2az geroztik, Biosferaren Erreserbetako Munduko Sareko kide da, Nikaraguako Bosawas erreserbarekin eta San Juan ibaiarekin batera, hala izendatu baitzituen Unescoko Biosferen nazioarteko batzordeak.

O

Indigenek iragarritako paradisua Managuako hego-ekialdean dago. Beste inon aurkitu ezin daitekeen arrabio mota bitxi baten harrobi da. Gainera, garai bateko biztanleen berri ematen diguten kolonaurreko aztarna arkeologiko anitz daude, besteak beste, petroglifoak, estatuak eta zeramikak. Historialariek jasotako kontaketen arabera, kolonaurreko garaian, tribu indigena batzuk Amerikako iparraldetik erdialdera joan ziren, apaizek iragarritako paradisuaren bila: bi muinoz osatutako lur eremua amestu zuten eta, bidaian, paradisuarekin egin zuten topo. Hala, eta inguruko aztarnek adierazten dutenaren arabera, Ometepe uhartean hainbat kultura eta tribu egon ziren. 2009an, munduko «Zazpi mirari naturalak» izendatzeko lehiaketan, 77 finalisten zerrendan egon zen Ometepe, milaka pertsonek Internet bitartez emandako botoei esker. Uharteak dituen altxor naturalen artean, freskatzeko baliagarriak izan daitezkeen bi leku aipatuko ditugu: Ojo de Agua eta Pozo Verde.Ojo de Aguako ur termalak Maderas sumendiaren babesean dagoen lurpeko putzu batean sortzen dira eta Buen Suceso ibaiaren ur freskagarriekin nahasten diren tokian igerileku batzuk sortu dituzte, turisten gozamenerako. «Ojo de Agua Buen Suceso ibaiaren iturri na-


Uharte honetan hondartza zoragarriak aurkitu daitezke. Bertakoek «Agindutako Lurra» edo «bake-oasia» deitzen diete eta ez da harritzekoa.

51


Concepción sumendia ( (1.610 metro) oraindik aktibo dago. Maderarekin batera (1.394 metro), Ometepe sortu zuen.

turala da. Igerileku hauek sortzeko ibaiaren zati bat eta sumenditik datozen lur azpiko urak aprobetxatu ditugu. Urek propietate sendagarriak dituzte, sumenditik datozelako. Dena naturala da», azaldu du Roxana Alvarado, Ojo de Agua esparruko administratzaileak. Ostatu hartzeko aukera ematen du –hoteleko gelen prezioak 30 eta 68 dolarren artekoak dira–; gainera, kanpin denda jar daiteke, 2 dolarren truke. Chico Largo eta Mama Bucharen kondairak Altagracia herrirako errepideari jarraituz, Moyogalpatik 11 kilometrora, Pozo Verde izeneko natura-erreserbara iritsiko gara. Mendi bat, aintziratik bereizitako urmaela eta landare eta animalia ikusgarri ugari ikusiko ditugu. Gainera, interesgarria irudituko zaigun beste zerbaiten berri izango dugu: Ometepe osoan ezagunak diren mitoak. Chico Largogatik galdetu dezakegu, deabruarekin tratuetan ibiltzen zen alegiazko

52

pertsonaiagatik. Edo haren amagatik, hau da, Mama Buchagatik. Kondairaren arabera, Aste Santuan beste mundutik itzultzen da ura garraiatzeko eta haizeari purutasuna emateko erabiliko dituen kalabazen bila. Pozo Verdek askotariko aukerak ematen ditu, adibidez: Muinaroko gailurrean dagoen Deabruaren Begiratokian Ometepere edertasunaz gozatzea, aintziran kayakean mantso-mantso ibiltzea, erreserban zaldi gainean galtzea… Kontuan izan, gainera, hiru ostatu dituela. Ometepera sartzeko, Moyogalpa herrira joan behar da. Horretarako, ferry bat ateratzen da 45 minututuro Rivaseko San Jorge portutik. Bestela, zerbitzu bera ematen duten hiru ontzi daude. Bidaiak 2 edo 3 dolar balio du, eta ibilgailua garraiatzeak, 25 dolar.

OMETEPE


hutsa

bidelaguna 77

hutsa

proposamen tematikoa: 2015ean bisitatu beharreko hamar toki gogoan hartu Pariseko Patisserie Stohrer eta Islandiako izotzezko haitzuloak hitzorduak Mardi Gras New Orleansen liburuen txokoa Ben Thomas argazkilariaren “Tiny Tokyo� laburrak

53


proposamen tematikoa

2015EAN BISITATU BEHARREKO HAMAR TOKI

Herbehereak Vincent Van Goghen (1895-1890) heriotzaren 125. urteurrena Herbehereetan, Estatu frantsesean eta Belgikan oroituko dute, postinpresionismoko maisuaren lana bereziki hiru herrialde hauetara lotuta egon baitzen. Baina ekitaldi nagusiak Herbehereetan egingo dituzte eta mota guztietakoak izango dira, gainera, hala nola hain maiteak zituen tulipanei lotutakoak –Keukenhof parkeak haren lanetan oinarritutako lore-konponketak erakutsiko ditu udaberrian– edo “Gau izartsua” lana abiapuntutzat hartuta Eindgonven hirian gauez piztuko diren mila argi-harri txikiz osatutako bizikleta-bide berezi bat sortuko du. Bi erakusketa izango dira nagusi urtean: Kröller-Müller museoko “Gogh Van & Ko” (apirilaren 25etik aurrera) eta irailean Van Gogh Museoak zabalduko duen “Munch: Van Gogh”. Mons (Belgika) eta Pilsen (Txekiar Errepublika) Riga (Letonia) eta Umearen (Suedia) lekukoa hartuko dute Monsek eta Pilsenek, biek partekatuko baitute 2015ean Europako Kultur Hiriburutza. Nobleziaren kontrako burgesiaren altxamenduaren sinbolo gisa 1661ean eraiki zen Belfried von Mons dorrea Belgikako hiriaren ikur nagusia da. Baina iraganak eta etorkizunak bat egiten dute Monsen, erdigunetik autoz hamar minutu eskasera Googleren Europako gunea baitago. Pilseni dagokionez, nazioartean Pilsner garagardotik aparte ere ezaguna izan nahi du Txekiako hiri honek. Zabaldu berri duen bigarren antzokia, Antzoki Berria, izango da kultur hiriburutzaren izarra eta antzoki ultramoderno honetara aurrekontuaren zati handiena bideratu 54

omen dute. Pilsner garagardo fabrikak ere kultur hiriburutzarekin bat egingo du. www.mons2015.eu eta www.plzen2015.cz/en/ Vail eta Breaver Creek (AEB) 15 urteren buruan, Eski Alpetarreko Munduko Txapelketa AEBetara itzuliko da. Hainbat izar handi, besteak beste, Lindsey Vonn, etxean borrokatuko dira urrezko dominagatik eta jada lehiaketa zein pistatan egingo den ezagutzen denez, eskiaren kalitatea lehen mailakoa izango dela espero da. Ameriketako Estatu Batuetako eski gune garrantzitsuena izatearen sona du Vail-ek, bere Back Bowls pista ospetsuak 11 kilometroko luzerakoak baitira. Hango elur arinari powder (elur-hautsa) deitzen diote. http://vailbeavercreek2015.com/ Rocheford (E. frantsesa) 1780an, Ameriketako Estatu Batuen independentziaren aldeko borrokan parte hartzeko asmoz La Fayette-k Atlantikoa gurutzatzeko erabili zuen Hermione fragata itsasora itzuliko da apirilean. Iaz proba saioak egin ondoren, azkenean itsasontziaren erreplikak Ameriketarako bidea hartuko du Rochefordetik, Poitou-Charentes departamentutik, hain zuzen ere. Lau hilabeteko bidaiaren ondoren, uda osoan AEBetako ekialdeko kostaldean ibiliko da. www.hermione.com Milan (Italia) Italiako modaren hiriburuan gastronomiaren etorkizuna izango dute hizpide aurten egingo duten Erakusketa Unibertsalari


Ezkerretik eskuinera, aurtengo hitzordu batzuen irudiak: Cervino mendiaren lehen igoeraren 150. urteurrena, Van Goghen heriotzaren 125. urteurrena eta Volvo Ocean Race estropadaren bukaera.

esker eta, orain ehun urte bezala, 1906an erakusketa unibertsaleko egoitza izan baitzen hiria, erakusleiho bihurtuko da. Datu bat: sei hilabeteotan 29 milioi bisitari aurreikusten dituzte. “Planeta elikatzea, bizitzarako energia” titulupean, planeta osoan elikadura osasuntsu eta kalitatezkoa izateko eskubidea izango da aztergai. www.expo2015.org/it

beteko dira (1865eko uztailaren 14an izan zen) eta hau dela-eta hainbat ekimen prestatu dituzte; horien artean, lehen igoera «birsortuko» duen antzezlan bat eta Hörnli Hut aterpetxea irekitzea. Aurrerantzean, 3.260 metroko altueran eraikitako aterpetxe honetatik Cervinoren azken izotz paretari ekingo diote eskalatzaileek. http://www.zermatt.ch

Habana (Kuba) Kubako hiriburuak arte garaikidearekin hitzordu bat du, Habanako Bienalari esker Hirugarren Munduko artearen erakusleiho bihurtzekoa baita. Bi urtez behin, hiria galeria handi bat bihurtzen da. Epizentroa Bienalaren egoitza da, Peñalverreko kondekondesaren etxe ohia, alegia. XVIII. mendeko eraikin ederra da, Gizadiaren Ondare izendatua. www.bienalhabana.cult.cu.

Ingalaterra Errugbiko Munduko Kopa lau urtean behin izaten da. Sei aste iraungo duenez, errugbiaz gozatzeaz aparte, zaletuei Ingalaterra ezagutzeko beta emango die. Lehiaketako hamabi estadioetako batzuk ezagutu ditzakete, hala nola Birminghameko Villa Park estadioa, Leed-eko Ellan Road eta, nola ez, Londresen dagoen Twickenham ospetsua. Partidu batzuk Cardiffeko Millennium Stadium-ean, Galesen, jokatuko dituzte. www.rugbyworldcup.com

Göteborg (Suedia) Iazko urrian Mediterraneotik –Alacantetik, hain zuzen ere– atera zen Volvo Ocean Race mundua zeharkatzen duen bela estropada ikusgarria ekainean du helmuga, Suediako bigarren hiri garrantzitsuenean. Kostalde ikusgarria, lehen mailako jatetxeak, itsasoari lotutako bizitza... Göteborgek badu zer eskaini. Hori bai, fresko samarra da ekainean; 15 gradu egunez, 10 gauez. www.volvooceanrace.com Zermatt (Suitza) XIX. mendearen bukaeratik, Zermattera jo izan dute mendizaleek eta eskiatzaileek, piramide perfektu baten itxurako Cervino mendiaren gailurrera igotzeko. Aurten, lehen igoeratik 150 urte

Los Angeles (AEB) L.A. Live bezalako guneek –zabaldu berri duten kirol eta ikuskizunen gune ikusgarri eta garestia–, Acne Studios-en tankerako dendek eta Gran Central Market bezalako jatetxeek Los Angeleseko erdigunearekiko interesa pizten dute. Beti baztertuta egon da erdigunea, baina udazkenean zabalduko duten Broad Museum-a berpizte horren beste adierazgarri bat izango da. Abaraska itxurako eraikin batean kokatuta dago, zeina 140 milioi dolar kostatu den, eta Eli Broad arte bildumagile aberatsak urtetan erositako lanak jarriko ditu han ikusgai. http://www.thebroad.org/ 55


HITZORDUAK hutsa

New Orleans (AEB) • Mardi Gras • otsailaren 17a

PAZKO UHARTEA (TXILE) Tapati Otsailaren 14ra arte Rapa Nuiko biztanleak gauez eta egunez lehiatzen diren bi taldetan banatzen dira Tapati jaialdian (bertako hizkuntzan, tapati-k «astea» esan nahi du). Bakoitzaren burua uharteko neska bat da eta urtebetez «uharteko erregina» izateko ohore sinbolikoa eskuratuko du, bere klanak lehiaketa irabazten badu. Hanga Vere Vere-n egiten da (Hanga Roa hiritik gertuko zelai irekian) eta, sartzen diren proben artean, nabigazioa, gorputza pintatzea, kantua eta igeriketa daude. www.facebook.com/TapatiRapaNuiOficial

56

ardi Gras edo «astearte koipetsua» Hego Louisianako inauterietako egun nagusia da, baina, batez ere, bere hiriburuko jairik jendetsuena da. Bertakoek diotenez, «mozkortzeko baino zerbait gehiago da» eta, eguneko lehen orduek berresten duten bezala, familia giroan bizitzeko jaia ere bada. Guraso eta seme-alaba taldeek, barbakoa kaleen erdira aterata, pasatzen diren karrozei opariak eskatzen dizkiete, XIX. mendetik datorren ohiturari jarraituz, bertatik botatzen dituzten inauteri-idunekoak urrezkoak izango balira bezala. Ilunabarrean, Bourbon kalera mugitzen da jaia. Kale hau batzuentzat infernua da (talde erlijiosoentzat), beste batzuentzat, ordea, zerua (elkartzen diren milaka parranda zaleentzat). Idunekoen truke, egunerokoan estalita daramatzagun gorputz zatiak erakutsi behar dituzte. www.mardigrasneworleans.com

M

KATMANDU (NEPAL)

VIAREGGIO (ITALIA)

BERLIN

Losar Otsailaren 18 eta 19an Lo hitzak «urte» esan nahi du tibetarrez, eta sarek «berria». Tibeteko Urteberria ilargiaren egutegiko lehen hilabeteko lehen egunean ospatzen da, eta horregatik urtarrilean, otsailean edo martxoan izan daiteke. Losar da, zalantzarik gabe, Tibeteko jaialdi nagusia eta adierazgarriena. Ez da egun soil batera mugatzen, 15 egunekoa baita, baina lehenengo hirurak dira garrantzitsuenak. Budistentzat ongiaren garaipena islatzen du urte berriaren hasierak, beraz, arazketa eta freskura ezaugarriak ditu Losar jaiak. Beste ohitura batzuen artean, kata-k ezarrita (zeta zuriz eginiko lepokoak) «tashi delek» desiratuz (urte ona izan dezazula) ospatzen da.

Inauteriak Otsailaren 1, 8, 15, 22 eta 28an Urtero milaka turista erakartzen dituen Toscana ederreko Viareggio hiriko inauteriak sasoi honetako ezinbesteko hitzordu bihurtu dira. 1873an sortu ziren, goi-burgesiak zerga igoeren kontra egin zuen mozorroen protesta batean, alegia, eta urteen poderioz ospetsu bihurtu dira, batez ere karroza alegorikoen desfileei esker. Viareggioko itsas paseoan desfilatzen duten karrozek Italiako bizitza politiko eta kulturaleko pertsonaien harrikartoizko karikatura handiak daramatzate. Kostaldeko hiri hau, liberty eta art deco estiloetako eraikin ederrez hornitua, hainbat hiri ospetsutatik gertu dago; besteak beste, Pisatik. http://viareggio.ilcarnevale.com

Berlinale Nazioarteko Zinemaldia Otsailaren 5etik 15era Datuak argi erakusten dute, Berlinale zinema jaialdia (alemanieraz Internationalen Filmfestspiele Berlin) profesionen hitzordua baino gehiago da: aurreko edizioan 299.000 ikusle izan zituen eta 130 herritako 16.000 profesional gerturatu ziren urteko lehen zinema jaialdira. Aurten otsailaren 5etatik 15era ospatuko da zinema jaialdi honen 65. edizioa, Wim Wenders zinegile alemana omenduko dutelarik. Berlin aukeratu dute gainera “Fifty Shades of Grey” nobela erotiko arrakastatsuaren egokitzapeneraren estreinaldirako eta seguruenik titulu honek Berlingo gau hotza berotuko du. www.berlinale.de


RIO DE JANEIRO (BRASIL) Inauteriak Otsailaren 13tik 18ra Munduko inauteri ospetsuenak Brasilgoak dira eta horietatik famatuenak Rio de Janeirokoak. Marquês de Sapucaíko sambodromo ikusgarriko desfileak otsailaren 13an hasiko dira eta, horrez gain, galdu behar ez diren beste hitzordu batzuk ere kontuan izan behar ditugu: bata, Scala Rio gay festa, eta bestea, Copacabanako Magic Balla. Garai berezi honetan Brasilera bidaiatzeko asmoa baduzue, aurretik sarrerak erreserbatzea ezinbestekoa duzue (Internetetik egin daiteke), eskariak eskaintza gainditzen duelako beti.

NARA (JAPONIA)

Hadaka Matsuri Otsailaren 18a Japoniako jaialdi bitxienetarikoen artean dago Hadaka Matsuri. Imajina ezazue: gerripekoaz soilik jantzitako bederatzi mila gizon borroka bizian arituko dira, apaiz batek goiko leiho batetik botako dituen bi bastoi sakratu txikietako bat eskuratu nahian. Ikaragarria da. Shingi izeneko bastoi horiek harrapatu eta arrozez betetako masu izeneko egurrezko kutxa batean sartzen dituztenei «gizon zoriontsu» deitzen diete eta bedeinkapen gisa zorion-urte bat izango dutela sinesten dute. Eskuratu beharreko zorioneko beste artikuluak sahats-zerrenda paketeak dira eta nahiz eta ehun botatzen dituzten, harrapatzea ez da zeregin erraza.

erakusketa

hutsa

ELVIS ETA GRACELAND LONDRESEN DAUDE ABUZTURA ARTE lvis Presleyen autoak, jantziak eta argazkiak osatzen dute kantari ospetsu honi Europan inoiz eskaini zaion erakusketarik handiena. Guztira 3000 bat objetu batu dituzte Londreseko hegoaldean kokatzen den “The O2 Arena” esparruan. Abuztura arte egongo da zabalik nostalgikoentzat oso aproposa den erakusketa hau. “Elvis 02an: bere bizitzaren erakusketa” izeneko ekimen honek Elvisen senideek jasotako eta Gracelandetik datozen artikuluak biltzen dituela eta Graceland-etik datorrenak, hau da kantariak Memphisen eraiki zuen jauregi «tematikotik» alegia.

E

VIETNAM Tet Nguyen Dan Otsailaren 22 eta 27an Tet Nguyen Dan, edo Tet, Vietnamgo urteko jairik handiena eta herrikoiena da. Arbasoekiko adeitasuna eta begirunea adierazteko egunak dira hauek, baita urte berriari familia giroan ongietorria emateko ere. Ospakizun hau Eguberri eta Urteberri jaien nahasketa bat dela esan dezakegu, familiek tet janariak jateko otordu bereziak egiten baitituzte eta egun hauetan tet zuhaitzak apaintzen baitituzte (kumquat zuhaitza). 2015a, jakin dezazuen, ahuntzaren urtea izango da.

www.elvisattheo2.com

57


hutsa

liburuen TXokoA hutsa

TOKYO, «TILT-SHIFT» ERARA hutsa

Tiny Tokyo Ben Thomas Chronicle Books, 2014 250 orrialde. 13,99 euro Ingelesez

erdin dio, Tokio ezagutzen baduzu edo megalopoli kaleidoskopiko honetara joatearekin amets egiten baduzu, Ben Thomas argazkilariaren irudi bitxiei esker erabat maiteminduko zarelako. Argazkilari australiar honek irudi zirraragarriak lortzen ditu tilt-shift izeneko teknikari esker; hau da, kameraren eremu-sakonera erabiliz, egunerokoan objektu handiak direnak txikitu egiten diren sentsazioa sortzen duen teknika fotografikoa erabilita. Thomasek munduko hainbat hiriburu «txikitu» ditu eta, era honetan, kaleak, eraikinak, zubiak eta pertsonak jostailuak izango balira bezala islatzen ditu. Irudiok 2008an eta 2012an egindako bi bidaiatan atera zituen. «Egunerokoa desberdin begiratzera bultzatzen gaituena dut gustuko. Ezaguna egiten zaizuna arrotz sentituko duzu, eta irudia modu sakon batean eta beste begi fresko batzuekin begiratuko duzu», dio argazkilariak.

B


hutsa

hutsa

hutsa

hutsa

BIDAIA EMOZIONALA ISTANBULEN BARNA

AFRIKAKO ISTORIOAK ANITZAK DIRA

CONRADEN KLASIKO BAT EUSKARAZ

MIKEL STROGOFF GAZTETUTA DATOR

amar urte baino gehiago daramatza Xavier Aldekoa kazetari katalanak Afrika kontinentean bizitzen. Han anai-arreben arteko gerren, komunikabideetan oihartzunik izan ez duten goseteen eta nazioen sorreren lekukoa izan da. Ryszard Kapuscinski erreportari poloniarrak zioen Afrika ez dagoela, ez dela existitzen, eta beharbada arrazoia izango zuen, baina egia da, era berean, afrikarrak bai, egon badaudela. Afrikarrak dira protagonista gaztelaniaz argitaratutako nobela honetan: Hego Sudaneko beterano baten malkoak, herrixka batean egingo diren ezkonsari-negoziazioak edo Afrikako Adarreko nomaden gose gorria, kasu.

leberri labur hau 18981899an idatzi zuen, eta, lehenik atalka argitaratu ondoren, 1902an plazaratu zuen liburu gisa. Joseph Conradek gaztetan Belgikaren mendeko Kongon egindako bidaian hartu zuen inspirazioa, Leopoldo erregeak ustiaturiko kolonia hartako krudelkeria salatzeko. Marlow marinelak egindako ibilbidearen kontakizunaren atzean, berriz, giza emozioei buruzko azterketa konplexu bat garatzen da. Orain 25 urte ekarri zuen euskarara Iñaki Ibañez zumarragarrak eta, Jaurlaritzak eta Eizie itzultzaileen elkarteak sustatutako Literatura Unibertsalari esker, berriz «orraztu» eta atzera argitara eman da.

igel Strogoff abenturazale klasikoaren abenturak euskarara ekarri ditu Karlos Zabalak. Eta Conraden “Ilunpeen bihotzean” bezala, Elkar argitaletxearen Urrezko Biblioteka sailaren barruan argitaratu da, Jaurlaritzak eta Eiziek bultzatutako berrargitalpen ekimenaren barnean. “Mikel Strogoff’ abenturazko eleberri petoa da. «Jules Vernek obra asko idatzi zuen, eta ezagunenak hau eta ‘Munduari itzulia 80 egunean’ dira –bere itzultzailearen hitzetan–. Biak ala biak, abentura askokoak. Errusiako eta Siberiako paisaia oraindik ezezagun horiek dira liburuaren balioetako bat».

Océano África Xavier Aldekoa Península, 2014 296 orrialde. 17,90 euro

Ilunpeen bihotzean Joseph Conrad. Iñaki Ibañezek euskarara ekarria. Elkar, 2014. 11,50 euro

H

E

M

iburu honek 185 argazki gordetzen ditu bere barnean eta, ibilbide bat izango balitz bezala, Istanbulen barna bidaia emozional batean murgil gaitezen proposatzen digute. Bernd Rücker argazkilari alemaniarrak jasotako irudietan Istanbulgo aniztasuna agerian gelditzen da. Rücker hiriaren bihotzera eramaten gaitu, istorio bat aitzakiatzat hartuta: gazte turkiar baten laguntzari esker, bizitzaren beste ikuspegiez jabetuko den arkeologo batena, alegia. Liburua lau hizkuntzatan argitaratu da: alemanez, ingelesez, gaztelaniaz eta frantsesez.

L

Estanbul-Istanbul Hainbat egile. Vagabond Books, 2014. 308 orrialde. 33,95 euro

Mikel Strogoff Jules Verne. Karlos Zabalaren itzulpena. Elkar, 2014. 15,96 euro

59


Gogoan hartu hutsa

PATISSERIE STOHRER GOZOGINTZAREN KATEDRALA

Pariseko gozotegi zaharrena da, edo behintzat hori aldarrikatzen du Estatu frantseseko hiriburuko bigarren barrutiko Montergueil kaleko 51. zenbakian dagoen Patisserie Stohrer gozotegiak. Babà au rhum pastelaren asmakizuna bere labeetan egin zela ere badio etxe honek, eta seguruenik egia izango da, Estatu frantsesean eta Italian tradizio handia duen likorean bustitako bizkotxoak oinarri poloniarra baitu. Gozotegia Nicolas Stohrer poloniarrak zabaldu zuen 1730ean eta harrezkero han jarraitzen du, ia aldaketarik gabe. Maria Leszczynska, Poloniako erregearen alaba, Louis XV.a erregearekin ezkondu zenean, Stohrer Versailleseko gortera iritsi zen, baita berehala errege frantziarraren gozogile ofizial bihurtu ere. Gozogileak hauxe utzi zuen idatzita: «Ni, Nicolas Stohrer, erregearen gozogilea (...), nire bizitza luzeak erakutsi didan guztia geroari oinordetzan uzten saiatuko naiz. Zera nahiko nuke, batez ere: nire errezetak eta trebetasunak transmititu, merengetik hasita Ali-Babaraino, eta puits d’amour-etik hasita milorrietaraino».

60

Gorteeetan hain ohikoak ziren txotxongiloen antzoki barrokoen itxurako denda honen paretak –familia nobleen seme-alabek bereganatu nahi zituzten-eta– Paul Baudryk, Operaren apainketan parte hartu zuen izen handiko artistak, margotu zituen. San Eustakioren elizatik gertu dagoen oinezkoen kale bizi batean kokatuta dago, eta bertako espezialitateen artean hauek aipa ditzakegu: txokolatezko éclaire-ak –petit chou deiturikoak–; puits d’amour delakoak –pasteltxo biribilak dira, glas azukrez apainduak, eta erdian krema karamelizatuzko edo marmeladazko betegarria dute– eta, nola ez, babà au rhum bizkotxoak, sorreran Malaga ardoz eta orain ron-almibarrez bustitako pastel goxoak. Errege-erreginen gustukoak. Puits d’amour delakoak omen dira Ingalaterrako Elizabeth II.a erreginaren pastelik gustukoenak. 2004an Parisera egin zuen bisita batean, Patisserie Stohrerera isilean eraman zezatela eskatu omen zuen erreginak. Han, inori aurretik ezer esan gabe, eta bertan zeuden bezero eta langileen harridurarako, frantses perfektuan, hain maite dituen pasteltxoak eskatu eta dastatu zituen. Ordu erdi besterik ez zen egon bertan, baina berria berehala zabaldu zen eta arratsalde berean Stohrer-eko puits d’amour-ak agortu egin ziren. Harrezkero, egun gogoangarri horretako argazkiek gozo-dendako apalak apaintzen dituzte, puits d’amour gutiziak etxeko izarrak bihurtu balira bezala. Baina gozozaleentzat zaila da erabakitzea zein den hemengo gozorik gozoena: piramideak osatzen dituzten bonboiak agian? Edo bestela marrubizko tarta edo sagar tartak? Edo txokolate beltzez estalitako Madagaskarreko banilla eta txokolatezko gailetak? http://stohrer.fr


hutsa

ISLANDIAKO IZOTZEZKO HAITZULOAK Lur azpiko mundua ezustez eta misterioz beteta dago. Honen froga ia ahoskaezina den Svinafellsjokull glaziarrean aurki dezakegu, Islandiako Skaftafell parke nazionaleko bihotzean dagoen glaziar honetako izotzezko haitzulo ikusgarrietan. Kristalezko haitzuloak deitzen zaie, benetan kristalezkoak diruditelako. Duela mende askotatik Öræfajökull-etik, hau da Islandiako sumendi aktiboenetik, jaisten den izotzak eragindako presioagatik dute kolore urdin berezi hori. Islandiako bigarren parke nazional handiena da Skaftafell (5.000 kilometro karratu), non labak eta urak, talka eginez, oasi ikusgarri bat osatzen duten. Islandiako hegoaldean dago eta urtero 160.000 turista bertaratzen dira, han dauden glaziar zabalak, kolore urdineko aintzira izoztuak eta izebergek osatzen dituzten kanoiak eta labarrak erakarririk. Parke hau Islandiako bisitatuena da eta uharteko informaziogune handienetarikoa da; bertan, gainera, kafetegi bat, bainuak eta dutxak aurkitu daitezke. Baina, zalantzarik gabe, Svínafellsjökulleko «harribitxiak» azpian ezkutatzen diren izotz haitzuloak ditugu; kontrastez betetako inguru liluragarri horretan gordeak, mendi malkartsuek inguratzen dituzten mihi glaziarren artean eta Grímsvötn sumendiaren «babespean». Negua da haiek bisitatzeko urtarorik egokiena, uda partean itxita baitaude, desizoztearen eraginez haitzuloak ezegonkorrak bihurtzen direlako. Izotzak duen kolore urdina aire faltatik dator. Harpeak osatzen dituen izotzak hainbat mende daramatza glaziarreko goiko izotzak zanpatuta, eta denbora horretan, izotzean harrapatuta zegoen aire guztia galdu du. Hortik datorkio kolore urdin ikusgarri hori. Haitzuloetan ibiltzean, izotzak sortutako karraskak entzuten dira etengabe, milimetro bakar bat mugitzea nahikoa baita soinu hori ateratzeko. Gero harpeak berak zabaltzen du doinu beldurgarri hori.


LABURRaK hutsa

DONE JAKUE BIDEA MASIFIKATUTA DAGO ozena bat herrialdetako erromes eta adituek manifestu bat kaleratu dute, non Dona Jakue bidearen «masifikazioa, merkantilismoa, erromesen ustiapena eta gutxiespena eta ondarearekiko utzikeria» salatzen dituzten. Dokumentu hau Villafranca del Bierzon sinatu dute eta Unescori zuzenean eskatzen diote «arriskupean» dagoen Munduko Ondarearen zerrendan jar dezala, batez ere instituzioek bultzatutako turismoaren inbasioagatik.

D

62

HEGALDI BERRIAK LOIUKO AIREPORTUTIK

hutsa

uskadi txikia da, baina Internetek edonorekin lehiatzeko leiho hobeezina irekitzen digu», dio Itziar Epalzak, Euskadiko Gobernuko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak. Turismoa sustatzeko Interneti heldu izan diote eta prestatu duten estrategiako abiapuntu bat “Basque Country Magazine” (www.basquecountrymagazine. com) aldizkari digitala omen da. Magazine hori tabletan bakarrik deskargatu daiteke. Doako aldizkaria da eta «Euskadira bidaiatu asmo dutenei» zuzenduta dago.

E

hutsa

hutsa

hutsa

HEMENGO TURISMOA BULTZATU NAHIAN

CHE-REN SEMEAREN AGENTZIA TURISTIKOA

N

obedadez beteta dator, aurten, Loiuko aireportua. Apirilaren 19tik, Ingalaterrako Easyjet airelineak Bilbo-Bristol hegaldia berreskuratuko du, 11 urteren ostean, eta bide batez, Londres, Manchester eta Geneva lotuko dituen ibilbide bat martxan jarriko du, Loiuko aireportuaren bitartez lotuko baititu hiru hiriak. Hegaldiak asteazken eta igandeetan izango dira. Vuelingek, bestalde, Bilbo Bruselarekin lotuko duen hegaldi bat jarriko du martxan, martxoaren 30ean. Urrian etengo dute eta udan lau hegaldi egingo dituzte; gainontzeko hilabeteetan, hiru. Azkenik, Aer Lingus konpainiak Bilboren eta Dublinen arteko konexioak uztail eta abuztuan %40 areagotuko dituela iragarri berri du.

rnesto Guevara Che gerrillari argentinarraren semerik gazteenak La Poderosa izeneko bidaia-agentzia bat zabaldu du Habanan. Ernesto Guevarak, aitaren izen bera baitu 49 urteko kubatar honek, aitak Hego Amerikan bidaiatzeko erabili zuen motorraren izen bera jarri dio bere agentziari, bidaia turistikoak Harley Davidson motorretan egiteko aukera eskaintzen baitu. Ekimenaren atzean Camilo Sánchez, Cheren haurtzaroko laguna, eta Sergio Morales mekanikaria daude. Azken hau Kubako «Harley zalerik» ospetsuena da eta bere izena Milwaukeeko Harley Davidsonen Museoan dagoen plaka batean azaltzen da. Webgunea ere badaukate eta beraien bidaiak sare sozialetan eskaintzen dituzte.

MASKOTAREKIN GOXO-GOXO LO EGITEKO

HOGWARTS POLONIAKO GAZTELU BATEAN DAGO

ravelodge hotel merkeetako Britainiako kateko bezeroek beraien maskotekin har dezakete ostatu gela berean, 20 euro gehiago ordainduz gero. «Pet-friendly» filosofia honi jarraituz, hotelek maskotentzako «pet-bed» edo ohea eskaintzen dute, etxean bezala egon daitezen. Britainiako kateak 2008tik ezarrita duen politikarekin bat dator eta bere leloa “Nire maskotarik gabe ez” da. Estatu espainiarrari dagokionez, Madrilen, Bertzelonan eta Valentzian aurkitu daitezke Travelodge hotelak.

H

T

E

arry Potter-en jarraitzaileek Hogwarts magia eta sorginkeriako eskola ospetsura joateko aukera dute dagoeneko, Poloniako hegoaldean dagoen Czocha herriko gazteluan iaz J. K. Rowlingen liburuetan oinarritutako «magia eskola» bat zabaldu baitzuten. Rol joko bat balitz bezala dago antolatuta eta egin zuten lehenengo saioan 140 gonbidatu izan zituzten. 280 euro ordaintzearen truke, ostatua, janaria, jantziak, magiako liburuak eta Hogwartsen unibertsoan murgiltzeko beharbeharrezkoak diren osagai guztiak jaso daitezke.


hutsa hutsa

BRATISLAVAKO ROZKY CROISSANTAK, BERRIZ MODAN Bratislavako alde zaharreko kale estuetan, Eslovakiako hiriburuaren iragan aberatsa berpizten ari da, gozogintza tradizionalari esker, gero eta indar handiagoa hartzen ari baita. Italiako cornetto, Estatu frantseseko croissant edo Austriako kipferl-en «senitartekoak» dira jatorriz Turkiakoak omen diren hango rozky-ak. Croissant itxura duten pastel hauei rozky edo erroskila deitzen diete eta bi motatakoak izan daitezke: fruitu lehorrez betetakoak –hauek C itxura dute– edo mitxoletaz betetakoak –ferra edo U itxura dute–.

Mont Saint-Michel-eko benediktar abadia ospetsua Estatu frantseseko tokirik bisitatuenetakoa da, baina, turismoaren eraginez, arriskuan dago. 760 metroko luzerako zubia zabaldu berri dute, aurten errepidea itxi egingo baitute. hutsa

BESAULKIEN ORDEZ OHEAK, MOSKUKO ZINEMA ARETO BATEAN Irudian dauden zinema zaleak saioaren hasierari so daude, Moskuko Khimkin auzoan, Kinostar De Lux Multiplex areto batean. Ikea megadendak zinema areto hau «birmoldatu» du eta besaulkien hutsa ordez ohe bikoitzak ezarri ditu. Guztira 17 ohe daude. Areto honi “Piztu amodioa” izena jarri diote. hutsa hutsa

SUEDIAKO IPARRALDEAN, LEHEN MUSEO FEMINISTA ZABALDU DUTE Emakumearen Historiaren Museoak, munduko lehen museo feminista bezala aurkeztu dutenak, ateak ireki berri ditu, Suediako iparrean, Umeå hirian. 2014ko Europako Kultur Hiriburuaren egitarauaren barne gauzatu dute museoa, emakumeen ahotsa zabaltzeko eta «gizon eta emakumeen arteko erlazioak mugatzen dituzten ideien eta egituren inguruko eztabaidak sortzea eta berpiztea du xede», Maria Perstedt museoko zuzendariaren hitzetan. Zirkulu polarretik oso gertu dago Umeå, Stockholmetik sei ordura autoz. Gazte asko bizi dira hirian, unibertsitateko ikasleen «eremua» da eta Stieg Larsson idazlearen sorterria.

63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.