7h78

Page 1

hutsa

HIMBA Okre jendea Namibian • LYON Erromatarren herentzia • PANAMA Ezagutu beharreko herrialdea • KINOSAKIONSEN Japoniako herri termala • NÖRDLINGEN Krater batean dagoen herrixka magikoa

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

Danubio EUROPAKO ORBAIN URDINAREN SEKRETUAK


Azaleko argazkia: Getty Images

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Erredakzioa: Amaia Ere単aga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


aurkibidea 04

Munduari begirada Arabiar Emirerri Batuetako uharte batean dago Sir Bani Yas parke naturala.

6

ErreportaJEak 6

Danubio Hilabetez, bokaletik iturburura, pedalei eraginez ibai urdin honek gordetzen dituen sekretuen bila.

16

Himba Namibian, Angolako mugan, bere tradizioei eta mundu ikuskerari ia bere horretan eutsi dien herri bakarra da himbena.

24

Lyon Galiako antzinako hiriburua gaur egun Estatu frantseseko hiri ederrenetako bat da, Parisen eta Marseillaren atzetik.

32

Panama Herrialde bitxi hau Atlantikoaren eta Pazifikoaren arteko lur zerrenda mehe bat da.

42

Kienosakionsen Ehunka urte jendeari bainu termalen plazera eskaintzen daraman herria dugu Kinosakionsen, bertan dauden zazpi ÂŤonsenÂť edo bainuetxeei esker.

48

NĂśrdlingen Krater baten erdian kokatuta, herrixka aleman honek Andersen anaien ipuin batetik ateratakoa dirudi.

Bidelaguna 55

Proposamen tematikoa Irlandako pub-ak zaharrenak

56

Hitzorduak

58

Liburuen txokoa

60

Gogoan hartu Portoko Lello & Irmao liburutegia eta Zuhaitzen kanposantua.

62

Laburrak

42 48

16

24

32

3


NOE-REN ARKA Sir Bani Yas oeren arka izango balitz bezala, Arabiar Emirerri Batuetako uharte batek beste mota bateko turismoa proposatzen du, naturarekin begirunetsua dena, Dubaiko luxuzko denda eta etxe orratzetatik aldenduz. Sei urte daramatza zabalik Sir Bani Yas parkeak, horrela deitzen baita 87 kilometro karratuko natura parkea, eta itsasoaren eta basamortuaren arteko inguru berezi horretan safariak eskaintzen ditu. Bertako mendixka harritsuetan, ibaietan eta dunetan uharteko biodibertsitatea aberasteko asmoarekin sartutako orixak, basamortuko hegaztiak, jirafak, oreinak eta lehoinabar taldeak bazkatzen dira. 1971. urtean, Zayed Sultan Al-Nahyan-en aginduz, hau da, Arabiar Emirerri Batuetako fundatzailea izan zen xekearen aginduz, uhartea galzorian dauden espezieak babesteko erreserba bihurtu zen. 25 ugaztun mota eta 170 txori mota daude, baita mundu osoko arabiar orixaren multzorik handiena ere.

N

Argazkia: Karim Shaib

4


Munduari begirada

5


Testua: Belen Eguzkiza Argazkiak: Poto Gorrotxategi, Belen Eguzkiza, Juantxo Garate, Getty Images

6

Danubio BIZIKLETAZ EUROPAN BARRENA


7


DANUBIO

Europaren mapan nolabaiteko orbain urdin batek mendebaldetik ekialdera zeharkatzen du kontinente zaharraren erdialdea. Ibai garrantzitsua irudikatzen du orbain urdin horrek, nortasun handiko ibaia. Danubio da, Europako ibai handia. Volga ibaia luzeagoa bada ere, Errusiako lurraldetik ez da ateratzen, eta Danubiok, berriz, hamar herrialde zeharkatzen ditu: Alemania, Austria, Eslovakia, Hungaria, Kroazia, Serbia, Bulgaria, Mazedonia eta Errumania. Hilabetez bizikletaz zeharkatzen badugu, bokaletik iturburura, pedalei eraginez ibilbidean zehar gordetzen dituen sekretuak aurkitzeko aukera izango dugu.

Geldialdi txiki bat egin zuten Bratislavan. Ondoko orrialdean, Budapest ederraren ikuspegia; eta aurrekoan, Belgrad hiria.

8

anubiok garrantzi oso handia izan du duela milaka urtetatik, eta horregatik deitu izan dute, hain zuzen, Europako autobide handia. Herrialde askok pertsonak, salgaiak, artea, errituak eta kulturak trukatu dizkiote elkarri haren bitartez. Baina gatazka ugariren lekuko ere izan da, gerra izugarrien eta ankerren lekuko, eta horrelakoek neurrigabe zikindu dituzte haren urak; horrenbestez, odol gehien eraman duen Europako ibaia dela ere esaten dute. Alemaniako Oihan Beltzeko iturburutik Itsaso Beltzeko bokaleraino ia 3.000 km daude. Bide horretan askotariko paisaiak daude, eta hamaika hiritatik igarotzen da (Galati, Belgrad, Bratislava, Budapest, Viena, Passau, Regensburg...). Hilabetez bizikletaz zeharkatzeak ibilbidean zehar gordetzen dituen sekretuak aurkitzeko aukera eman zigun. Ibaiertzak irakurri genituen, liburu erraldoi baten orriak izango balira bezala, eta historia, geografia, hizkuntzak, ohiturak... ikasi genituen. Baina, bereziki, giza harremanez ikasi genuen asko. Bukaresten lur hartu genuen gure kutxa erraldoiekin batera. Ordu gutxi batzuk izan genituen erdialdea eta eraikin adierazgarrienetako batzuk ikusteko eta, laster batean, Tulceara –Danubioren deltan jada– eraman gintuen trenean sartu ginen. Itsaso Beltzera iristeko, ez dago delta zeharkatzen duen errepiderik; hortaz, Sulina herrixkara iristeko, itsas ertzeko gure helmugara alegia, ibai handia zatikatzen den ibaiadar ugarietako baten bitartez garraioa egiten duen ontzi batean bidaiatu beharko genuen. Milaka hegazti migratzaileren babeslekua da delta, eta biosferaren erreserba izendatu du Unescok. Errumaniaren antzinako mapa bat zen gure informazio iturri bakarra, eta zakutoetan erabateko autonomiaz mugitzeko behar genuen guztia generaman. Ederra da jakitea hain gauza gutxiren mende zaudela, baina egiaz ez genuen gehiagorik behar. Aldez aurretik ere ez genuen ezer aurreikusita; gorabeheren, eguraldiaren, gogoaren, bidearen, bisiten... arabera mugituko ginen.

D

Errumania Errumaniak (Dazia erromatarren garaian) latinetik datorren hizkuntzari eutsi dio, eta horri esker oso erraza gertatu zitzaigun hango jendearekin komunikatzea. Herrialde horretan ibaiak dituen 1.075 kilometroetan ez dago hiri handirik; nekazaritza giroko Errumanian ibili ginen, iraupen ekonomia oinarri duten herrixketan. Industriaren bat noizean behin, eta Ceaucescuren garaiko zementuzko eraikin erraldoi haien hondakinak. Han bidegorririk ez dagoenez, ibaitik gertuen zeuden errepideak jarraitzen saiatu ginen, baina, toki nagusietan izan ezik, horiek ez daude oso egoera onean, eta ondorioz, aski maiz zulatzen zitzaizkigun gurpilak. Asto edo zaldi gurdiak erabiltzen dituzte



DANUBIO oraindik; herri askotan ez dute txorrotako urik, eta putzuetatik ateratzen dute. Igarotako herri guztietan antzarak ateratzen zitzaizkigun bidera eta denboran 50 urte atzera egitearen sentipena genuen. Jende xume horrek, halere, errumaniarrei buruzko topikoak ahantzarazi zizkigun, eta maitasuna eta abegikortasuna erakutsi zizkigun. Ez daude ohituta zakutoekin doazen txirrindulariak ikustera, eta txalotu eta animatu egiten gintuzten igarotzen ikustean. Inguru horretan kanpinik ere ez dago, baina ez dago arazorik denda edonon jartzeko. Izan zitekeen belaze batean, baratze batean edo futbol zelai bateko kornerrean. Edota beren etxeetan ostatu hartzera gonbidatzen gintuzten. Bizimodua hemen baino nabarmen merkeagoa da; bi eta hiru litroko garagardo bikainak ere badituzte, ibilbidean izan genuen ten-

10

peratura altuak galarazitako izerdi litroak berreskuratzen lagundu zigutenak. Bulgaria Bi ibaiertzak lotzen dituzten ferry ugarietako batean iritsi ginen Bulgariara. Ibaia oso zabala da inguru horretan (hainbat tokitan 2 km zabal ere bada); oso zaila da, beraz, zeharkatzen duten zubiak eraikitzea, eta ibaiaren ur emari handia energia sortzeko baliatzen duen zentral bat dagoenean baino ezin da gainetik igaro. Moneta eta hizkuntza aldatu genituen; oso hizkuntza zaila guretzat (idazkera zirilikoa erabiltzen dute). Horrenbestez, zeinu hizkuntza zahar eta lagungarria erabili behar izan genuen. Ibaiak 471,55 km ditu Hungarian (beti Errumaniarekin muga egiten), eta hiri eder eta interesgarriak


ezagutu genituen, Ruse eta Vidin, esaterako. Bulgariarrek jarrera egokia baina hotza dute, baina abegitsuak dira halere. Euria etengabe ari zuen egun batean hori egiaztatzeko aukera izan genuen; izan ere, tabernari batek, ezerezaren erdian, bere biltegia, oheak eta sukaldea barne, eskaini zigun gaua egiteko, ordainetan deus eskatu gabe. Potoren bizikleta zarata nahiko susmagarriak ateratzen hasi zen, eta hura inola ere kezkatuta ez zegoen arren, tropel txikiko gainontzeko kideok urduri jartzen gintuzten. Taldekideen mehatxuak ikusita, amore eman, eta ibilgailu zahar, ibili eta higatua aldatu zuen bizikleta distiratsu bulgariar batez, aski astunago baina isil batez. Alpeetako eta Pirinioetako gailur mitikoetara igotzeko erabilitako lagun nekaezinak Ekialde urruneko biltegi batean amaitu zuen bidea.

Errumaniara itzuli ginen Serbian sartu aurreko azken 180 kilometroak egiteko, giza beroaren zein magazin frei izenekoen hutsunea sentitzen baikenuen (denetarik saltzen duten saltoki txikiak dira horiek, ia eguneko 24 orduetan zabalik egoten direnak). Oraingoan, ÂŤBurdinazko AteaÂť izeneko zentral erraldoi bateko urtegiaren gainetik zeharkatu genuen Danubio.

Danubiok Austrian egiten duen bihurgune ikusgarri bat; eta, azpian, Errumaniako mugan, bidaiaren hasiera.

Serbia eta Kroazia Serbian sartuta, zeharo aldatu zen paisaia: ibaia mendi artean mehartzen da, lautada horixka erraldoiak desagertzen dira, erliebea askoz malkartsuagoa da, eta berdea da nagusi. Etxean bezala sentitzen ginen nolabait, serbiarrekin harremanetan jartzea erraza ez bada ere. Nolabaiteko mesfidantza genuen herrialde horretako jendeaz entzuna genuenagatik, baina, egia esan,

DATU PRAKTIKOAK Ibilbidea ibaian gora (bokaletik iturburura) egitea erabaki dugu, funtsean bi arrazoi hauengatik: Lehenik, psikologikoki eramangarriagoa da ezezagunetik eta “basatiagoa� den horretatik hastea eta ezagutzen dugun eta hoberen prestatuta dagoen horretan amaitzea. Bigarrenik, jende gehien ibiltzen den ingurura iristen ginenean gu txirrindulari gehienek egiten dutenaren kontrako noranzkoan joango ginen, eta horrela ez ginen tropelean ibili beharko; sarritan, halere, errepideetara ateratzen ginen jende multzoa saihestearren. Danubioren bizikletazko ibilbideari buruz informazio, gida eta mapa ugari daude, bereziki Donauschingen eta Viena hirien arteko zatiari buruz. Gutxixeago dago, baina ugari halere, Vienatik Budapesterainoko zatiaz. Serbia, Kroazia, Bulgaria eta Errumanian barrenako ibilbidea gutxik egiten dute, eta ondorioz, informazio urria dago.

11


DANUBIO ez genuen inolako arazorik izan, alderantziz, fruta biltzen ari ziren nekazariek hura eskaini ziguten, eta bero izugarri handia egiten zuen egun batean izozkiak ere eman zizkiguten. Eta garagardo bikainak zituzten oraindik, baina ez hain handiak. Toki ikusgarrietan, postaletan agertzeko modukoetan, ibili ginen, harik eta Belgradeko aldirietara iritsi ginen arte; orduan, kamioi, autobus eta era guztietako ibilgailuz bete zen errepidea, eta horrelakoek oso ahul sentiarazi gintuzten. Belgrad (hiri zuria), Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko merkataritza bideen elkargunea izan da, bai eta gatazka askoren erdigune ere. Bonbardaketen ondorioak ikusi ahal izan genituen hango eraikin enblematiko batzuetan. Cervantes erakundeko ikasle atsegin batek serbiarrei eta haien historiari buruz genituen galdera batzuei erantzun zien. Serbiak bost urtez liskar gogorrak izan zituen Kroazia mugakidearekin Krajina lurraldeagatik. Hiriko zubi gehienak suntsitu zituzten, baita ondoren igaro ginen Novi Sad hiri politekoak ere. Ibaiaren gaineko beste igarobide batetik aldameneko herrialdera iritsi ginen: Kroazia. Kroaziarrek onartuta dute oso gerran galtzaile izan zirela, eta oroitzapen hori bizirik mantentzen tematuta daude. Ehunka gurutze zituzten hilerriak ageri ziren nonahi, eta bi alboetako kartelek bidetik ez ateratzeko ohartarazten ziguten, oraindik lehertu gabeko minak baitaude. Asko kaltetutako hiri batzuetan (Vukovar, adibidez) borroken ondorioak ikus daitezke oraindik: etxe askotako hormetan balek eragindako zulo ugari daude, bai eta bonbek ia toki estrategiko guztietan utzitako «oroigarriak» ere. Ibaiak 137 km baino ez ditu Kroazian. Ur lasaietan salgaiak garraiatzeko gabarra erraldoiak ia etenik gabe abiatzen ziren ibaian gora. Danubioren ertzean bidegorri zati batzuk aurkitu genituen jada han. Eta azkenean, kanpin «ofizial» bat, baita txirrindularientzako jarraibide berezi batzuk ere. Hungaria Zaparradaz zaparrada Hungariarekiko muga zeharkatu genuen (Magyarország edo magyarren lurraldea). Bosgarrenez hizkuntza eta moneta aldatu genituen (pixka bat nahasita genbiltzan jada), baina paisaia ez da Kroaziakoaren oso ezberdina. Ia ohartu gabe Europan gehien bisitatutako hirietako batean sartu ginen, Budapesten, eta kanpin bat bilatu genuen, alferrik baina, gaua gainera etorri baitzitzaigun. Lau izarretako hotel batean lo egin genuen azkenean, a zer maila! Baina hori ere bada ibilbidearen xarma; ustekaberen bat genuen zain egunero, inoiz ez genekien etapa noiz bukatuko zen; hortaz, berdin lo egiten genuen zereal soro batean edo, oraingo honetan bezala, benetako luxuzko logela batean. Budapestez geroztik txirrindulari taldeak ikusten hasi ginen ibai inguruko bidegorrietan pedalei eragi12

nez. Danubio noranzko aldaketa bortitz bat egin eta Panoniako ordokian barneratzen da. Noizbehinka turista ontzi erraldoiak ibaiertzera hurbiltzen ziren eta bidaiariek nolabaiteko jakin-minez begiratzen ziguten. Eslovakia-Austria Hungaria atzean utzi eta gure ibilbideko seigarren herrialdean sartu ginen, Eslovakian. Danubioren 172 km daude herrialde horretan eta, haizea alde genuenez, gelditu gabe zeharkatzen saiatzea erabaki genuen, Austriara egun horretan bertan iristeko. Geldialdi txiki bat baino ez genuen egin Bratislavan, sakonxeago ezagutzea merezi baitu hiri horrek. Gau horretan bertan Vienako kanpin batean lo egin genuen. Austrian geunden, azkenean euroak erabil genitzakeen! Vienak, Danubioren eta musikaren hiriak, hiri inperialak, turisten goren aldian hartu gintuen. Hango toki enblematikoak bisitatzeak bizikletaz emandako beste edozein egunek baino gehiago nekatu gintuen, baina, zalantzarik gabe, bisitatu beharreko lekuak dira. Eguraldia pixka bat goibel, ibaian gora jarraitu genuen, gehiegi pentsatu beharrik gabe orain, guztia txirrindularientzat ongi seinaleztatuta eta prestatuta baitago. Zorionez, ohiko noranzkoaren kontrakoan gindoazen gu, horregatik, era guztietako tropelak ikusi genituen: gazteak eta ez hain gazteak, familia osoak, eta jarduera horretan gustura aritzen ziren askotariko taldeak. Batzuetan nahiago genuen gure kasa ibili eta inguruko errepideetara ateratzen ginen besteak bezain atseginak ziren ordezko ibilaldiak egiteko. Austrian nabarmen ustekabe gutxiago egoten dira, baina toki interesgarri batzuk ere ezagutu genituen, hala nola Melk, Umberto Ecok “Il nome della rosa” eleberria egiteko oinarri hartu zuen abadia; Linz hiria, edo Mathausen, kontzentrazio esparruen oroitzapen izugarriaren adibidea. Alemania, azken etapa Alemaniako muga Passaun dago. Hiri eder hau Danubio eta Inn ibaiek bat egiten duten tokian dago; bigarrena Alpeetatik dator zuzenean eta ur emari handia dakar, horregatik hemendik ibaian gora Danubioren emaria nabarmen murrizten da, baina nabigagarria da Ulmeraino, halere. Regensburgetik, antzinako Ratisbonatik, igaro ginen. Egun euritsua zen, baina giro bikaina zegoen. Gorago, arroila ikusgarri batek aldapa piko bat igoarazi zigun –aski bitxia ibilbide honetan– . Bavariako muinoen hasiera da, eta ibaitik oso hurbil ibili ginen zuhaitz hosto erorkorren artean. Ikusi genituen herri eta hiriak ederrak ziren; modu bikainean eta kontu handiz kontserbatuta zeuden, gainera. Perfekzio germaniarra batzuetan apur bat aspergarri egiten zitzaigun, baina biergärten izenekoek bidaia animatzen gintuzten. Baden-Würtemberg estatuan harrietan jauzika jaisten den erreka da jada ibaia. Benetan gozamena zen paisaia


Umberco Ecok ÂŤIl nome della rosaÂť idazteko oinarri hartu zuen Melk abadia, goian. Beste argazkietan, Kroazian barna bidaiatzen. Vukovar bezalako hirietan gudaren ondorioak ikus daitezke oraindik.


14


berdean barreiatuta ageri ziren herrixkak, kolore guztietako loreez beteriko zelaiak zituztenak, ikustea. Horixe du bizikletaz bidaiatzeak. Paisaia beste erritmo batera deskubritu ahal duzu, inguruan duzuna modu biziago batez hauteman ahal duzu, jendearekin harremanetan jar zaitezke, sarriagotan gelditu; une eta egoera oro modu askoz biziagoz bizitzeko aukera duzu, onerako, bai eta hain ona ez den horretarako ere. Bidaia luze eta bizi horren ia amaieran geunden, eta horregatik agian, nolabaiteko nostalgiak hartzen gintuen pixkanaka. Goizean goiz, Danubiotik zetorren lanbro artean, egunsentiaren argi ahula horren bitartez iragazten ari zela, bakar-bakarrik pedalei eragiten ari ginen bitartean, planetatik kanpo bezala sentitzen ginen pixka bat. Sinestezina da nola deskonekta daitekeen horrenbeste eguneroko bizimodutik! Ia nahi gabe, Donauschingenera iritsi ginen; ibai handia osatzen duten Brigach eta Breg ibaiek bat egiten dute han. Muga-lerrora igo ginen gu, mendian gora; han, iturburu txiki batek, pizten duen interesari ezaxola, lehen tantak isurtzen ditu ibilgu txikitxo batera, eta hori, kilometro batzuen buruan, zerbait benetan izugarri bihurtuko da. Gure ibilbideari amaiera emateko, zurrutadatxo bat ur fresko eta, inguruko aterpetxean, garagardo handi bat edan genituen. Gerora, azkar batean jaitsi ginen Donauschingeneraino, eta Hendaiara itzultzeko trenera igo ginen. Iritsi ginenean, arratsaldea amaitzear, Danubio ekarri zigun gogora itsasoak; hortaz, zalantza egin gabe, bizikletari heldu genion berriro eta, presarik gabe, Jaizkibeleko magalean gora abiatu ginen, arrastiriko aireaz eta argiez berriz ere gozatuz. Egon al daiteke amaiera hoberik ibilbide bikain honentzat?

DANUBIO

Viena, Danubioren eta musikaren hiri inperialaren ikuspegia. Goian, atseden une txiki bat.

15


16


Himba

OKRE JENDEA Testua eta argazkiak: Xabier Ba単uelos

17


HIMBA

Namibian, Erongo eta Epupa ur-jauzien artean, Angolako mugan, himba jendeak jende denetik egin izan duen moduan eraikitzen ditu herrixkak. Inguru hartan, bere tradizioei eta mundu ikuskerari ia bere horretan eutsi dien herri bakarra da. Emakumeek, pubisa apenas estaltzen duen larru puska soinean, larruazala okre gorrixka batez tindatu eta apaingarriz edertzen dute; gizonek, modu bitxian orraztuta, taldean jarrita pipatzen dute. Ukitu xalo antzeko bat duen mundu ikuskerari loturiko bizimodu horrek, ordea, noiz arte iraun ahalko du?

18


ndo gogoan dut eragin zidan harridura. Izan ere, himba jendea modu bitxi batean ezagutu nuen, nolabait esatearren. Sabana erdian topatzea espero du edonork, akaziaz inguratuta, eraikitzen ari diren herrixkako etxolen artean. Bada ez, lehen himba, himba emakumea, hain zuzen, oso bestelako ingurune batean topatu nuen. Kunene eskualdeko Opuwo hiriburuan geldialdia egin genuen jakiz estu genbiltzalako eta Namibiako ipar-mendebaldean lagunduko gintuen interpreteren bat bilatzeko. Jakina, aurrena supermerkatu txiki batean sartu ginen, behar genituen jakiak hartzeko. Kutxan ordaintzear geundela, ukitu arin bat sumatu nuen bizkarrean. Bira eman, eta ukitu ninduen erosketa-orga ikusi nuen, eta honi helduta emakume bat, larrugorrian, larruzko gerrikopeko bat besterik ez soinean, azala gorri-more distiratsuz tindatua, apaingarriz betea, niri begira destaina halako batez eta irri txiki bat eginez: himba bat.

O

Harridura kolpe hura gaindituta, egoeraz jabetu nintzen; egiatan, erosketak egiten ari zen emakume bat baizik ez zen, bere herriko tradizioaren arabera jantzia eta apaindua, baina kaleko azoka batean fruta edo ahuntz-okela erosteko tratua egin beharrean, ÂŤsuperreanÂť ordaintzen zuena, diru-zorro eta guzti, noski. Horrelakoetan, ekidinezina da gogoeta, modernitateak bizirik dauden giza kultura zaharretan duen eraginarena. Berari, ziur aski, ez zitzaion halakorik bururatu. Berari, ziur aski, supermerkatua saskia etxera eraman beharrekoekin betetzeko lekurik praktikoena iruditzen zitzaion.

Multzo familiar handi sakabanatuetan antolatzen dira himbak, buztinezko etxolez osatutako eta garai batean piztiengandik babesteko balio zuen zuresiz inguratutako herrixkak eratuz.

Isolamendutik turismora Namibia lehendabizikoz bisitatzen duenari himba jendea exotikoa eta bitxia iruditu ohi zaio. Esentzia galdu ez duten kulturak oraindik ere badaudela eta National Geographic-en dokumental bateko protagonista dela pentsarazten diote, Etiopiako hegoaldeko Omo ibaiaren

19


HIMBA

Orrazkerak eta apaingarriak hizkuntza baten kodeak dira, ezkongabeak, ezkondutakoak edo alargunak diren, seme-alabarik izan duten edo pubertarora iritsi diren adierazten baitute.

behe haranean gertatuko litzaiokeen moduan. Nolabait ere, XIX. mendean egotearekin amestea da, kontinente beltzaren handitasunean galdutako salakota jantzitako antropologo sentitzea bezala. Amets erromantikoa da, bai, baina baita bi aurpegiko kontua ere. Hala, herero jendeak, okre jendearen ahaideak gene eta hizkuntza aldetik, Europako misiolarien akulturizazio bortitza jasan ondotik bere usadioak errotik aldatu bazituen ere, himba jendeak bere bizimodu antigoalekoari eutsi dio. Biluztasuna dauka nortasun ikur gisa; aldiz, herero emakumeek soineko europartzaile koloretsuak –kasik viktoriarrak– eta behien buruan inspiratuta omen dauden buruko zabalak janzten dituzte. Lehengoan jarraitzea lortu dute ziztu bizian aldatzen den mundu honetan; onik atera dira, baita Lothar von Trotha buru izandako esterminio kanpainetatik ere. Gilen II.a kaiserraren ordezkari koloniala eta alemaniar inperioaren jagolea zena hil eta herio jardun zen XX. mendeko lehen urteetan, milaka herero, nama eta, neurri apalagoan, himba sarraskituz. Alabaina, independentzia lortu eta herrialdeak turismoari ateak ireki ondoren, dena doa bizkorrago. Himba jendearen herrixka bat bisitatzera joanez gero, ohitura da buruzagiari bizigaiz betetako kutxa bat eskaintzea, asmo onaren seinale. Emakumeek ikuskatuko dute oparia, balekoa denetz erabakitzeko. Interpretearen aholkuz, olioa, tea, azukrea, irina, ogia eta... baselina 20


erosi genituen. Harrituta sumatu gintuen: «Emakumeentzat da; nahiago dute baselina gantza baino gorputzean ematen duten nahaskia egiteko. Usain hobea du». Eta horrela bota zuen: «Badakizue, oraingo kontuak». Eta, ez, aldaketa ez da nahitaez txarrera izaten, baina bizkorregia da zenbaitetan, eta ezin izaten da behar bezala ulertu eta norbere egin, eta horrek gizartean eta banakoan disfuntzioak eragin ditzake. Okrearen ederra Kaokolan bantustan zaharrak hartzen dituen 50.000 m2-etan 20.000 pertsona inguru bizi dira. Erdiak himbak dira. Multzo familiar handi sakabanatuetan antolatzen dira, buztinezko etxolez osatutako eta garai batean piztiengandik babesteko balio zuen zuresiz inguratutako herrixkak eratuz. Kraal hitz zulua hedatu da Afrikako hegoalde gehienean herrixka horiek izendatzeko. Jende abeltzaina eta erdi nomada da, patriarkatuan oinarritua eta poliginikoa, nahiz eta, itxura batean, sexu arloan oso zorrotzak ez izan. Horixe esan zigun buruzagiak behintzat; gizon batek denboraldi bat kanpoan ematen duenean, iristekoa dela esateko mutiko bat bidali behar duela etxera, oso gustu txarrekoa baita etxera itzuli eta emaztearen amorantea topatzea. Egia den, ez den, auskalo; kontua da gizonak dozena erdi idi pagatu behar dituela adulterioagatik, zigor gisa. 21


22


Herrixka ondoan kanpatu, eta luze gabe konpainia onean geunden; haurrak eta neska-mutiko gazteak, iritsi berriak behatzeko gogoz, bizarrak eta besoetako ileak egiazkoak ote diren jakin guran. Emakumeen kasuan, gauza bat jakin nahi izaten dute, bularretakoa daramaten edo ez, himba nerabeei grazia handia egiten baitie kontuak. Hala, barre eta txutxu-mutxu artean, konturatzerako, taldeko emakumeen kamisetak esku gorrien aztarnaz apainduta zeuden bular parean. Kraal-era bidean lagun izan genituen, eta han ziren gizonak, pipatzen eta solasean, omulio qwoshilongo –lurraren oparotasuna bermatzen duen su sakratua– ondoan. Beste batzuk azienda gobernatzen ari ziren eta bazen norabide igartzen errazik gabe hara-hona ikusi genuenik ere. Emakumeak larrua ontzen edo lurrinak prestatzen ikusi genituen, senideak eta lagunak alboan. Ura ekarri-eramaten; taldean bilduta, umeei bularra eman bitartean solasean; beraiek eraikitako etxolak konpontzen; edo irrikaz guri irribarre egiten behiak jetzi bitartean. Gazteenak eskulanak egiteko bildu ohi dira, jolas eta algara artean, bisitariari baten bat saltzeko aukera galdu gabe. Gorputzen okrea nagusitzen zaie inguruko koloreei, baina, hala ere, deigarriena edertzeko erabiltzen dituzten orrazkera eta apaingarri askotarikoak dira. Ez dira edergarri soilak, ordea, hizkuntza baten kode baizik, ezkongabeak, ezkondutakoak edo alargunak diren, semealabarik izan duten, pubertarora iritsi diren, eta abar adierazten baitute: ilekordak aurrerantz eta atzerantz;

adar itxurako mototsak buztindutako tximetan; ilea zati batzuetan larru-arrasean moztuta; lepoko lodiak; metalezko zintzilikarioak; eskumuturrekoak; besokoak; orkatiletakoak; eta harro oso eraman ohi duten erembe izeneko burukoa, ardi-larruz egina eta kopeta edertzen duen zintzilikario batez azpildua. Eta horien guztien gainetik, altxor preziatua, lepotik zintzilik daramaten itsas kurkuilu handia, auskalo nondik ekarria, eta belaunaldiz belaunaldi oinordetzan jaso ohi dena. Gizonek ere orrazkera harrigarriak dituzte, zaintzen bai baitute berezkoa duten ederra, eta harro daudelako horretaz, bantu herri zaharrei dagokien legez. Oraindik ere xalotasuna galdu ez duten lekuak badaudela amets egiteko aukera ematen digute. Baina jakin badakigu ezin direla ametsa eta errealitatea nahastu, eta idealizazio oro tranpatia dela. Hala eta guztiz ere, himba jendearekin egonik, erraza da sentipen horrek liluratzea, sentipena desiratzea sinestea baino gehiago. Batez ere ondo dakigulako globalizatu edo estandarizatu gabeko bizimoduak mehatxatuta daudela, dela aurrerabideak azpian hartuko dituelako, dela zereginik gabeko mendebaldarrei eskainitako bitxikerien ikuskizun huts bihurtuko direlako. Beharbada egunen batean himba jendeak azienda bazkatzeari eta kraaletan bizitzeari utziko dio, baina espero dezagun aurrerantzean ere, gorputza ez bada, gutxienik nor-izana okrez gorriztatzen segitzea.

ÂŤKraalÂť hitz zulua hedatu da Afrikako hegoalde gehienean herrixka horiek izendatzeko. Jende abeltzaina eta erdi nomada da, patriarkatuan oinarritua eta poliginikoa, nahiz eta, itxura batean, sexu arloan oso zorrotzak ez izan.

HIMBA 23


24


Testua: Javier Granda Argazkiak: Oscar Elías

LYON

ERROMATARREN HERENTZIA

25


LYON

Antzinako Lugdunum, gaur egun, Estatu frantseseko hirugarren hiri handiena da, Paris eta Marseillaren atzetik. Galiako antzinako hiriburua Rodano eta Saona ibaien artean kokatuta dago, bidegurutze batean, eta horri esker laster ehungintzan espezializatutako hiri komertzial bilakatu zen. Hain zuzen ere, bere izena han egin zituzten lehenengo lehoi mozorroetan oinarrituta dago. Gaur, Frantziako hiri ederrenetako bat da, bertako anfiteatro erromatarren, Erdi Aroko eta Errenazimentuko auzo apartekoen –Gizateriaren Ondare dira– eta gune komertzial zalapartatsuaren arteko kontraste bereziaren eraginez. Azken horretan Bellecour oinezkoentzako plaza nagusitzen da, Europako handienetakoa. 26

MarchĂŠ de la Creation, Roman Rolland kalean. Kultura hiriaren apustu handietako bat da eta museo handi batzuk daude, Confluences eta Akuarioa esaterako. Jaialdi ospetsuak burutzen dira, jazz, arte, dantza eta eleberri beltzen ingurukoak, baita zinema jaialdi bat ere.


z daude Julio Zesarrek sortuak izateaz harro egon daitezkeen hiri asko. Kristo aurreko 44. urtean, enperadore izango zenak Saonako meandro bat aukeratu zuen Galiako hiri komertzial eta militarra eraikitzeko, eta bertan, inperioan itzal handia izango zuten hainbat pertsona jaio ziren, adibidez: Claudio eta Caracalla enperadoreak. Gaur egun, Vieux Lyon deitzen zaio eremu horri. Galtzadaharrizko espaloiz eta Erdi Aroko eta Errenazimentuko eraikinez osatutako kale labirintoa da eta pasabide sekretu bitxiak dauzka (traboule deitzen zaie; latinezko trans ambulare terminotik dator, «zeharkatu» esan nahi du). Pasabide horiek zeta eta zetazko jantziak garraiatzeko erabiltzen ziren, hotzak edo euriak honda ez zitzaten. 300dik gora kontserbatu dira eta horietako batzuk bisitatzeko aukera dago. Kale batzuek, adibidez Rue St Jean, Rue Juiverie (auzo judu zaharra) eta Rue du Boeuf-ek, bankuei, in-

E

primategiei edo zetaren salerosketari esker aberastutako merkatarien Errenazimentuko etxe handi dotoreak kontserbatzen dituzte, eta bidaiariei paseoan ibiltzeko, aurrealdeak apaintzen dituzten teilatu ilun, tximinia eta gargolen sinfonia miresteko eta denboran atzera egiteko aukera ematen diete. Badira nabarmentzeko moduko beste eraikin batzuk ere, esaterako: St. Jean katedrala –ez galdu ordulari astronomikoa– eta Hôtel Gadagne. Azken hori bankari florentziarren etxe dotore bat da, XV. mendekoa, Lyongo Historia Museoaren egoitza, baita Txotxongiloen Museoarena ere, eta mundu osoan ezagunak diren Lyongo txotxongiloak daude ikusgai. Beste museo oso gomendagarri bat zinemako miniaturei eta dekoratuei eskainitakoa da. Hainbat filmetako maketak daude; besteak beste, “Independence Day”, “Terminator”, “Titanic” eta “Star Trek”-ekoak. Eskaintza oso erakargarria da, kafetegi 27


LYON tradizionalez eta denda bitxiz osatua. Horiek aspaldiko eraikinetan kokatuta daude; aurrealdeak arropa zabaldu berriari eusteko sokek zeharkatzen dituzten eraikinetan, hain zuzen. Lyon zaharra Fourvière izeneko mendixka ikusgarri baten gainean dago. Han, bi anfiteatro erromatar kontserbatu dira. Grand Théâtre Frantzia osoko eszenatoki zaharrena da: K.a. 15. urtean eraiki zuten, 10.000 lagunentzako tokia dago eta oraindik ere ikuskizunak egiteko erabiltzen da. Odeón, txikiagoa, poesia emanaldiak egiteko erabiltzen zen. Zibilizazio Galiar-erro-

28

matarraren Museo bikaina bien ondoan dago eta estatua, txanpon eta mosaiko erromatarren munduko bilduma onenetakoa dauka. Mendixkan Notre-Dame de Fourvière basilika ikusgarria gailentzen da, XIX. mendearen bukaeran eraikia eta eliza bizantziarretan oinarritua. Han, organo kontzertuez goza daiteke. Begiratokian hiriaren ikuspegi ahaztezina dago eta ezkerrean Eiffel dorrearen erreplika bitxia ikus daiteke, Tour Metállique, 1893an eraikia. Gaur egun, telebistako errepikagailu gisa erabiltzen da. Bai mendixka igotzeko bai jaisteko, bi euro


baino pixka bat gehiago ordainduz gero, funikularra har daiteke –munduko zaharrena–, edo horren ordez, sigi-sagako Rosaire bide atsegina aukeratu. Bizikletak eta terrazak Lyon modernoko hirigunea Presqu’ile-n dago, Saona eta Rodano arteko penintsula batean, eta kale nagusia Rue de la République ederra da: ertz batean, Bellecour plaza erraldoia dago, Luis XIV.aren zaldizko estatua bat erdian daukala, eta beste ertzean, Terreaux plaza. Han, XVII. mendeko udaletxea –adi aurre-

La Saône ibaiaren gaineko St. Vicent zubia. Lerroon azpian, goitik behera, Terreaux plazan kokatzen da Udaletxea edo Hotel de Ville delakoa, eta La Croix Rousseko Paddy’s Corner taberna irlandara.

29


30


alde politari– eta St. Pierre jauregia daude –beneditarren ordenako antzinako monasterioa, Arte Ederren Museo bihurtua, Frantziako garrantzitsuenetarikoa; klaustroa kontserbatzen du–. Parean, Askatasunaren Estatua zizelkatu zuen Bertholdi ospetsuak diseinatutako iturri monumental bat dago, ibaiak itsasorantz joaten irudikatzen dituzten lau zaldiz inguratuta. Udaletxearen atzean, multzoarekiko haustura eragiten duen eraikin bat dago: Lyongo opera, estilo neoklasikokoa, Jean Nouvel arkitektoak errematatua, altzairuzko eta kristalezko bobeda bat jarriz. Duela 20tik gora urte berrinauguratu zuten eta gaur egun oraindik ere askotariko iritziak sorrarazten ditu. Handik gertu dagoen mural batek lyondar ospetsuenak oroitzen ditu: Joseph-Marie Jacquard ehungailuaren asmatzailea, Maurice Scève Errenazimentuko poeta, “Printze txikia”-ren idazle Antoine de St.-Exupéry –handik gertu dagoen aireportuari haren izena jarri diote–, eta Paul Bocuse sukaldaria. Sukaldaritzaren maisu horrek bost brasserie dauzka bere jaioterrian: batetik, Le Nord, Le Sud, L’Est eta L’Ouest, horietako bakoitza Frantziako sukaldaritzaren alderdi jakin batzuetara zuzendua; eta bestetik, bere bandera-ontzia, kanpoaldean kokatua, L’Auberge du Pont de Collonges, hiru Michelin izarrekoa. Quartier des Etats-Units-en ere muralak aukeratu zituzten apaingarri gisa: Musée Urbain Tony Garnierren, 25 margo erraldoik hiriaren ekialdea berrurbanizatu zuen izen bereko bertako arkitektoa gogorarazten dute. Presqu’ile auzoan, hiriaren iragan komertziala gogorarazten duten hiru museo interesgarri daude, inprentara, dekorazio arteetara eta ehunetara zuzenduak. Eremu hori, bi ibairen ibarra denez, erabat laua da. Beraz, planik onena bizikleta bat alokatu, kaleetan paseatu, eta ondoren, zubien ondoko terraza ugarietako batean indarberritzea da. Lyongo hirugarren gune interesgarria Croix-Roussen dago. Duela 500 urte zetazko artisautzaren epizentro bihurtu zen langile auzo bat da eta traboules asko daude, oraindik ere bisitatzeko moduan. Place Colbert nabarmentzen da, 9 solairuko sigi-sagako eskailera batekin. Eremu hori oso xelebrea da, bohemio famakoa, eta aldapa asko dauzka, baita pregoilari bat ere –igandero ikus daiteke, 11:00etan–. Fruta eta barazkien azoka ospetsua ere itzal handikoa da. Horrez gain, Quai Saint Antoine-n kokatutako azokak, Quai de Bondyko Marché de L’Artisanat-ek eta Quai Roman Rollandeko Marché de la Creation-ek ere merezi dute. Paseoa osatzeko, ibaiaren ezkerraldean ibil gaitezke, Parc de la Tête d’Or lasaian, non txalupak alokatu daitezkeen. Han, Cité Internationale mirestea merezi du. Renzo Piano arkitekto ospetsuaren lana da, G7koek 1996an egin zuten goi bilerarako diseinatua.

tza daude, mundu osoan merezitako ospea daukaten ardoz bustita, gainera –adibidez, Beaujolais–. Jaki ezagunenak quenelle-ak (irin, arrautza eta esnegainezko kruxpetak), tipula-zopa eta txerrikian oinarritutako bertako berezitasunak dira, esaterako: barrukiak, tripakiak eta andouillette deituriko saltxitxak. Postre gisa, gaztak nahitaezkoak dira, baita pralineak eta coussin-ak ere (kuxinak). Azken horiek txokolatezko eta almendra pastazko bonboiak dira, kanpoaldean geruza berde batez estaliak eta Curaçaoz lurrinduak. Onena bertako berezitasunak bouchon izeneko ohiko jatetxeetan probatzea da, baina horretarako erreserba egin behar da. Le Café des Fédérations da ezagunenetakoa. Han, denbora eten egin dela dirudi. Eskaintza zenbatezina den arren, Brasserie León de Lyon ere nabarmentzen da, 1904ko establezimendu bat, Jean-Paul Lacombe sukaldari frantziarrak arrazoizko prezioa daukan jatetxe bikain bihurtua. Kultura hiriaren beste apustu handietako bat da. Beste museo handi batzuk ere badaude, adibidez, Confluences eta Akuarioa, hala nola jaialdi ospetsuak, jazz, arte, dantza eta eleberri beltzen ingurukoak, baita zinema-jaialdi bat ere. Izan ere, azken finean, Louis eta Auguste Lumière anaiek –hemen haziak– bertan filmatu zuten historiako lehenengo pelikula: “Langileak lantegitik ateratzen”. Abenduaren hasieran, argien jaialdiak milioika pertsona biltzen ditu, aurrealdeak koloretako laserrez argituta ikusteko.

Notre Dame de Fourvière baselizako barneko eskailera dotorea. Behean, Renzo Piano arkitektoak G7koen bilerarako eraikitako Cité Internationale ikusgarria.

LYON

Janariaren eta artearen nahasketa Hiria paradisu gastronomiko gisa ere nabarmentzen da. Poltsiko guztietarako ehunka sukaldaritza eskain31


32


Testua: Cristina Silvente Argazkia: Sergi Reboredo

Panama

EZAGUTU BEHARREKO HERRIALDEA

33


anama herrialde bitxia da. Atlantikoaren eta Pazifikoaren arteko lur zerrenda mehe bat da, biek itsaso bakarra eratzea ekidin eta, aldi berean, Hego Amerika gainerako Amerikarekin lotzen duena. Hala ere, duela mende bat eraikitako ingeniaritza-obra bikaina dela medio, Mundu Berria erdibitu, eta bi ozeanoak lotuta daude. Baiki, kontraesan hutsa. Edo, nahiago baduzue, indar erakustaldia. Munduan leku gutxi dago aldi berean zubi eta hesi direnak. Kolonia garaian, Panama Hego Amerikaren eta Espainia Berriaren (egun, Mexiko) arteko hiri garrantzitsuena zen, eta, ondorioz, Morgan kapitainaren eta Antilletako itsaslapur, filibustero eta kortsario ospetsuenen jomuga, hainbatetan okupatu eta arpilatu zuten eta. Hainbestekoa zuen garrantzia, non bi Amerikak batzen dituen istmoari izena eman baitzion, eta geroago herrialde osoari. Espainiarren lehen kokalekua Panama Zaharra izan zen (1519), gaur egun Panama Citytik 2 kilometrora dagoena. Hura izan zen europarrek Pazifikoaren Amerikako kostaldean eraikitako lehen hiria. Gizateriaren Ondare izendatuta dago eta bertaratzea denboran bidaiatzea bezala da. Gaur egun, espainiarren aztarna kolonialak oso agerikoak dira egile-sukaldaritzako establezimenduak, tabernetako terrazak, oroigarrien dendak eta boutique-hotel dotoreak dauden Panama Cityko galtzada-harrizko kale zaharretan. Alde zaharretik, zebitxe eder bat, itsaski-gautxoa edo arraina patakoiekin dastatzeko aukera dagoen taberna txikiz inguratutako Itsaskien Azoka igarota, Kostako Zerrendara (Cinta Costera, bertakoentzat) iritsiko gara. Itsasoari kendutako eremua da, hiri modernoan kokatutako Paitilla lurmuturra eta alde zaharra lotzen dituena. Rio de Janeiroko Aterro do Flamengo parkea oinarritzat hartuta, zazpi kilometro horietan berdegune zabalak, saskibaloi-jokalekuak, bidegorria eta hiriko bista apartak daude. Gainera, 2014an, itsasoari beste puska bat kendu zioten. III. Kostako Zerrenda (Cinta Costera III) izena duen lau kilometroko adar horrek Chorrillo, San Felipe eta Barraza auzoak hiriburuarekin lotzen ditu: berdegune handiz inguratutako lur zerrenda berria da. Alabaina, parkeak eta naturguneak aipatzen hasiz gero, nahitaez bisitatu behar da Anc贸n mendixka, itsas mailatik 200 m-ra duena gailurra eta hiriko punturik garaiena dena. Pentsatzekoa denez, ikuspegia bikaina da. Gainera, naturan barrena paseatzeko paraje aproposa da, bidean ikusiko ditugun landaredia ugaritasuna, tukanak, iguanak, 帽equeak (karraskari mota bat), oreinak eta tximu espezieak direla eta. Arrats partean, Panamako hiriguneak are giro biziagoa eta protagonismo handiagoa du, batez ere Bolivar plazaren inguruetan, jatetxeen eta bohemio-ukituko ostatuen terrazetan musika ona, jaki bikainak eta nahi beste tragoxka aurkituko ditugulako. Asteburuetan, festa-giroak luze irauten du.

P

PANAMA

Tocumengo nazioarteko aireportuan lurreratzean ez zaigu irudituko Erdialdeko Amerikara iritsi garenik. Etxeorratz erraldoiak ikusiko ditugu, bata bestearen atzean lerrokatuta Pazifikoaren ertzean, hesi artifizial bat eratuz ozeanoaren eta Karibe Itsasora arteko 50 km eskaseko lur zerrendaren artean. Panamara iritsi gara.

34


Panamako herritarrak: Cinta Costera-ko patinatzaile bikote bat, Bocas del Toro artxipelagoko Ngobe herriko haurra eta, aurreko orrialdean, embera quera amerindiar herriko emakumea eta bere haurra.

35


Karibea bete-betean Kanala baino askoz gehiago da Panama: kultura-ondare aparta, paisaia bikainak eta hondartza zoragarriak, ederragatik eta aberatsagatik harrituko gaituen herrialdean. Hori bai, Kanala Kanala da. Edonori irekitako behatoki bat dago, Kanalaren funtzionamendua ikus daitekeena. Alabaina, Panama hiriaz eta Kanalaz gain, aberastasun asko dauzka herrialdeak, Bocas del Toro artxipelagoa, kasu. 9 uharte, 51 cayo eta 200 uhartetxoz osatutako naturgune horretan koralezko arrezife ederrak, mangladi bikainak eta baso tropikalak, ur gardeneko hondartza apartak eta oihan ugariak daude. Karibea bete-betean. Artxipelagoarekin berehala liluratu ohi da bisitaria, hain da landaredia eta biodibertsitate ugarikoa. Horrenbestez, leku berdingabe eta ezin hobea da fauna eta flora tropikala behatzeko. Horiek kontuan hartuta, Panamako gobernuak itsas parke nazional izendatu zuen, herrialdean lehena. Gainera, Smithsonian institutuak Estatu Batuetatik kanpo duen ikerketa-zentro 36

bakarraren kokagunea da. 350 hegazti-espezie baino gehiago, igel gorriak eta kolore distiratsuko urlehortarrak, nagiak eta kaimanak ikusiko ditugu, beste espezie askoren artean. 1998an sortutako Bastimentos uharteko Itsas Parke Nazionala ere geurean nahiko genukeen leku horietako bat da. Latinoamerikako gune babestu bakanetako bat den 13.226 hektareako uharte eta harkaitz multzo honen hondartzetako, koralezko arrezifeetako eta mangladietako ekosistemak babestuta daude. Manatien bizilekua da, baita 200dik gora arrain-espezie tropikalena ere, hala nola itsas dortokak errutera doazen gune garrantzitsua. Bestalde, Bastimentos hegoaldeko kostaldean, oraingoz Panamako uharteetan aurkitu den ur gezako aintzira bakarra den Almirante aintzira dago, dortoka askoren bizilekua dena. Ubide sigi-sagatsuz zeharkatutako mangladiak koralez inguratuta daude eta itsas hondo hareatsuak itsas belardi zabalek estaltzen dituzte. Parke horretan daude herrialdeko Karibeko mangladien zatirik handiena, denen gainetik


mangle gorria eta zuria nagusitzen direla, eta ondoen kontserbatutako koralezko arrezifeak. Eskandaluko hondartzak Hondartza-zaleek galdu ezin dituzten lekuak dira San Blas eta Cayo Zapatilla uharteak. San Blas artxipelagoa 300dik gora uharte eta haitzez osatuta dago, baina horietako 80 baino ez daude jendeztatuta. Cayo Zapatilla, bestalde, Bastimentosko parkearen iparraldeko muturrean kokatuta dago. Batean zein bestean asko dira harea zuri fineko hondartza ikusgarriak, ondo zaindutako koralezko arrezifeak dituztenak. Besteak bezain aparta da Bocas del Toroko Red Frog hondartza. Hondartzaren inguruko oihan tropikaletan bizi diren igel pozoitsu gorrixkei (Dendrobates pumilio) zor die izena. Igel gorriez gain, nagiak ikusi ahalko ditugu zuhaitzetara igota, hala nola hegazti exotiko desberdin asko. Hondartzaren ezaugarriak direla eta, Red Frog aproposa da surfean egiteko. Abendutik martxora bitartean, olatuak lau metrokoak izatera iristen dira.

Bocatorito eskualdea ere gune turistiko aipagarria da. Crist贸bal uhartearen hegoaldean dago eta konta ezin ahalako mangladi-uhartez osatuta dago. Urak eta mangladiek labirinto itxurakoa osatzen dute begiak gozatuko dizkigun laku honetan. Lakuan dago Izurdeen badia ezaguna. Izenari igarriko zeniotenez, oso ohikoa da zetazeo horiek, helduak eta kumeak, saldoka ikustea. Edonola ere, snorkel-ean edo urpekaritzan saiatzeko artxipelagoko lekurik ezagunena Cayo Coral da. Sakonera gutxiko koralezko arrezifeak egiaz dira ikusgarriak, hainbeste dira kolore eta itxura sinestezineko arrezifeko arrain tropikalak. Ur gainean plataforma bat dago, jatetxe bat duena. Leku gutxi dago otarraina eta arrain frijitua hain ondo prestatzen dituena, eta hain prezio gustagarrian, gainera. Bocas del Toro artxipelagoan, halaber, Ngobe jendearen komunitateak daude, Salt Creak deitua, kasu. Komunitate horrek 300 biztanle inguru ditu. Etxeak piloteen gainean eraikitzen dituzte, zurez eginez hormak eta zoruak, eta palmorriz (guagara) edo zinkez

Isla Colon uharteko kale bat, Panama City-ko alde zahar ederreko jatetxe italiarra eta embera quera-tarren bizimodu lasaia.

37


38


PANAMA Cinta Costera itsasoari kendutako eremua da eta, Rio de Janeiroko Aterro do Flamengo parkea oinarritzat hartuta, berdegune zabalak, saskibaloijokalekuak, bidegorria eta hiriko bista apartak daude.

DATU PRAKTIKOAK Noiz bidaiatu Klima dela eta, Panama urtean edonoiz joateko modukoa da, baina, agian, hilabete egokienak lehorrenak dira, urtarriletik apirilera artekoak (behintzat Pazifikoaren kostaldean), hain zuzen. Panaman bi klimaeskualde nabarmen desberdin daude; Karibeko kostaldea, euritsuagoa eta ia urtaro lehorrik gabea, eta Pazifikoko kosta, euri gutxi egiten duena. Bidaiatzeko orduan, komenigarria da kontuan izatea abendu-urtarrilean, Aste Santuan eta uztailean mugitzen direla gehien bertako biztanleak; beraz, baliteke zailagoa izatea ostatua bilatzea aldez aurretik erreserbarik egin ez badugu.

Non lo egin Panaman mota guztietako ostatuak daude; motxileroentzako moduko hotel txikiak, 8 euro kostatzen direnak, eta dena ordainduta dagoen luxuzko konplexu turistikoak, gau bakarrak ehunka euro balio dituenak. Panama hirian, alde zaharrean dago motxileroentzako hoteleskaintza handiena. Luxuzkoak, berriz, Kostaldeko Zerrendan eta Bankuen auzoan daude. 39


Lerron gainean, Cayos Zapatillas-eko txoko paradisiako bat. Beste irudiotan, Ngobe natiboen eguneroko bizitzako irudiak.

40


teilatuak. Salt Creek Bastimentos uhartearen iparekialdean dago, Cayo Zapatilas parez pare duela. Bisita gidatuak egiteko aukera dago. Embera quera, oso hurbileko tribua Panama City hiri jendetsua da. Milioi bat biztanletik gora eta etxe-orratz garaiak nonahi eta modernitatedosi handiak ditu. Alabaina, Downtownetik bertatik 45 kilometro eskasera, 2007ko urtarrilaren 17an sortutako embera quera amerindiar herria bizi den naturgune ia birjinak daude. Ez, kontua ez da emberaquerarrak lehen existitzen ez zirenik; izan, ehunka urteko historia dute. Kontua da data horretan sortu zutela bere kultura tradizionala iraunarazteko eta ezagutarazteko mugimendua. Kolonbiako mugatik gertu dagoen Darien eskualdetik iritsi ziren bertara, eta han egin zuten bizilekua, esklusiboki turismo ekologikoan eta bizipen-turismoan jardun asmoz. GatĂşn lakutik hurbil ezarri ziren, Panamako kanaletik ez urrun. Herrixkara iristeko, ezinbestean erabili behar dira piraguak. Komunitatea 17 familiaz osatutako dago; guztira, 45 pertsona. Herritarrek beraiek eraiki dute herrixka osoa, inguru hartako paisaian ezin hobeto txertatutako etxolak diseinatuta. Embera quera jendeak eguneko tourra eskaintzeaz gain, he-

rrixkan gaua igarotzeko aukera ere eskaintzen dute, gaua natura erdian igaro nahi izanez gero. Deabru gorriak, bidaia bat denboran Kolore biziz margotuak, ihes-hodi zaratatsukoak eta musika ezin altuago jarriarekin, Estatu Batuetatik inportatu eta Panama Cityko hiri-garraiora egokitutako ehunka eskola-autobus dabiltza kaleetan. Benetako artelanak dira, kaleko margolariek eginak. Batean munduko boxeo-txapeldun ohi Roberto Mano de Piedra DurĂĄn panamar mitikoa ikusiko dugu, Justin Pasek Miss Unibertso panamarra bestean, edota alegoria futuristak, irudi erlijiosoak, komikietakoak zein satira politikoak, are Bartzelona futbol-taldeko elastikoa jantzitako Bin Laden ere. Aspaldi da Gobernuak erretiratu eta horien ordez autobus moderno ez hain kutsakorrak, zarata gutxiagokoak eta jasangarriagoak jarri nahi dituela, baina 40 urteko tradizioa da, eta bizibidea hortik ateratzen duten familia askoren indarrak prozesua moteldu dute. Neurri horren aldekoak eta aurkakoak topatuko dituzu oraindik ere ezbaian kalean, iraganari eta geroari, historiari eta modernitateari buruz jarduten. Panaman horrela izaten dira kontuak.

PANAMA 41


Kinosakionsen JAPONIAKO HERRI TERMALA

Testuak: Irati Larra単aga Aizpurua eta Mikel Gorrotxategi Zipitria Argazkiak: Shogo Nishiyama



KINOSAKIONSEN

Ehunka urtez jendeari bainu termalen plazera eskaintzen ari den herria dugu Kinosakionsen, bertan dauden zazpi ÂŤonsenÂť edo bainuetxeei esker. Herriak, bere termez gain, antzinako ohiturak eta oso gertu dagoen kostaldeko itsaski freskoak ere eskainiko dizkigu.

44

istorian zehar, herrialde askok erlazio estua izan dute bainuarekin, egunerokotasunaren zati garrantzitsua eta ongizatearen erakusgarri argia baitzen. Mediterraneo inguruan sortutako kulturen termak ezagunak zaizkigun arren, Japoniak, Mediterraneotik milaka kilometrora, gaur egunean ere mantentzen du bainuaren kultura hori, bai espazio publikoan, baita pribatuan ere. Izan ere, auzo eta herri guztietan daude terma publikoak edo onsenak, eta etxe gehienetan bainu pribatuak dauzkate. Ohitura horrek Kinosakionsen izeneko herrixkan du islarik nabarmenetakoa. Kondairaren arabera, Kinosakionseneko uren osatzeko fama Jomei enperadorearen garaitik (593-641) dator, zikoina bat bertako lohi zingiratsuan zauri bat osatzen ikusi omen zutelako. Baina herria bera 717. urtean sortu zen, Douchi-Shonin izeneko apaizak, mila egunez errezatu ondoren, lurre-

H


tik irteten zen ur beroa aurkitu ondoren. Hain handia zen herriaren fama, bere izenari onsen gehitu zioten. Gaur egun turismo gune garrantzitsua izan arren, herriak bere xarma mantentzen jakin du. Kinosakionsen herria Hyogo prefekturaren iparraldean dago, Kyototik ipar-mendebalderantz hiru ordu eta erdira trenez, irlaren barrualde menditsu, berde eta ikusgarria gurutzatuz; bere urak Japoniako itsasora isurtzen dituen Maruyama ibaiaren deltan, hain zuzen. Herria kostaldetik oso gertu dago, eta, bertan ezagututako Miki ostatu-jabe abegitsuari esker, autoz kostaldeko arrantzale herri txiki eta hondartza ikusgarriak ezagutu ahal izan genituen; gainera, japoniarrek azal zuria maite dutenez, hondartzetan oso lasai egoteko aukera izan genuen. Trenez ere herri horietako batzuetara joan zitekeen arren, bertako bizilagun batekin joateak esperientzia are eta aberatsagoa egin zuen. Ootani-gaua erreka Maruyama ibaiaren adarretako

bat da, eta gereziondo eta sahatsez inguraturik egiten du bidea herrian barrena. Erreka hori, jarraitzen dion kalea, eta kalea tren geltokiarekin lotzen duena dira herriko ardatz nagusiak. Bi horien inguruan, eta batetik bestera oinez ibiltzeko moduan, beharrezko guztia dago. Zurezko etxebizitza japoniar tradizionalen artean, mendeetan zehar herritar eta bisitariei zerbitzu eman dieten ur terapeutikodun onsenak, ostatu tradizionalak (ryokan), itsaski jatetxeak, eta abar daude. Jakirik ezagunena bertako itsaskia da, eta denetan ezagunena karramarroa. Japonian, lehengaien sasoiak oso garrantzitsuak dira, eta horien arabera jasoko ditu herriak bisita gehienak; denboraldirik jendetsuena azarotik martxorakoa da. Ryokan gehienek sukaldea dute, eta bertan edota kaleko jatetxeetan, era ezberdinetan prestaturiko karramarroa jan daiteke. Bai ostatu hartzeko, baita jateko ere, patrika guztietara egokitzen diren tokiak daude.

Kinosakionsen kostaldetik oso gertu dago eta han arrantzale herri txiki eta hondartza ikusgarriak aurkitu daitezke. Japoniarrek azal zuria maite dutenez, hondartzetan lasai egoteko aukera dago. Argazkia: I. Larra単aga M. Gorrotxategi

45


Zazpi «onsen» daude, bakoitza jainko ezberdin batekin babestuta. Zazpi «onsen»-ak bisitatzen dituen hura, zazpi zorion motekin bedeinkatua izango dela dioen sinesmen bat ere bada.

46

«Onsen»-etan barrena Lehen aipatutako kaleetan eta errekatxoaren inguruan, guztira zazpi onsen daude. Bainuetxe horietako bakoitzak bere jatorri eta historia ditu, eta bakoitza jainko ezberdin batek babestua dagoela diote. Zazpi onsenak bisitatzen dituen hura, zazpi zorion motekin bedeinkatua izango dela dioen sinesmen bat ere bada. Guztiak azkeneko hamarkadetan berrituak izan badira ere, bainu zaharren maitaleak ere zorionekoak dira; izan ere, ryokan batzuek bainu txiki pribatuak dauzkate, eta horietako batzuk antzinakoak dira. Onsen batzuek terma bakarra daukate eta beste batzuek ugari dauzkate, baina ez funtzionamendua, ezta

oinarrizko arauak ere, ez dira aldatzen: emakumezkoak eta gizonezkoak bananduta bainatzen dira, eta guztiz biluzik. Kinosakionseneko esperientzia ryokanean bertan hasiko da. Hor beharrezko guztia ematen dute: jantzi bat (yukata), egurrezko sandaliak (geta), bi toalla (handia eta txikia) eta bainuetxeetako pasea (yume-pa). Yukata barruko arroparik gabe janzten da, eta ryokan bakoitzak bere berezko diseinua duenez, kalea jantzi tradizional koloretsuez jantzita dabilen jendez betetzen da. Bainuetxera gerturatuta, jarraitu beharreko pausoak guztietan berdinak eta oso errazak dira. Iristean oinetakoak takila batzuetan utzi ondoren, yume-pa egiaztatu eta gizonezko edo emakumezkoen aldagela seinalatuko dute. Arropa guztia nahiz toalla handia aldagelan bertan dagoen beste takila batean utzi, eta toalla txikiarekin lurrunez beteriko termetara sartzen da. Barruan, izugarrizko lasaitasuna nabari da. Batzuk hormaren inguruan ilaran antolatzen diren esertokietan egongo dira, bainutokietan sartu aurretik garbitzen edo besterik gabe freskatzen; beste batzuk, aldiz, bainuan. Uretan sartu aurretik, derrigorrezkoa da nork bere burua garbitzea. Horretarako, bakoitzak ispilu bat, ur hotza nahiz beroa, aulkitxo bat eta xaboiak izango ditu lehen aipaturiko gunean. Garbitu ondoren, onsenetara joan daiteke, bakarrik erlaxatzen nahiz taldean solasean daudenekin nahastera. Toalla txikia, ur hotzetan bustita, buruan jartzen dute askok, termako ur beroa hobeto jasan ahal izateko. Onsenean nahi bezainbeste denbora egon daiteke eta nahi beste sartuirten egin; bukatutakoan, aldagelara joan, lehortu, yukata jantzi eta hurrengora! Bainuetxe gehienak goizeko zazpietatik gaueko hamaikak arte egoten dira zabalik. Japoniarrentzat estimatuenak Gosho-no-yu, Kou-n-yu eta Ichi-no-yu dira. Gosho-no-yu ikusgarrienetakoa da eta kanpoan duen ur-jauziarengatik da famatua, Kou-n-yu kanpoaldean duen laku txikiagatik eta Ichi-no-yu kobagatik. Orokorrean gizonezko eta emakumezkoen bainutokiak simetrikoki berdinak badira ere, ez da hala Sato-n-yun, baina txandakatuz joaten dira, eta egun batean gizonezkoentzat dena hurrengoan emakumezkoentzat izango da; beraz, bertan bi egun igaroz gero, merezi du bi egunetan joatea. Gure mendebaldeko ikuspuntutik, onena tren geltokiaren alboan dagoen Sato-no-yu bainuetxea izan zen, bertan terma eta sauna ezberdinak zeudelako. Nork esango zigun guri azkenean terma kuttunena ur hotza zeukan bat izango zela, apur bat freskatzeko! Ordura arte sekula ikusi gabeko sauna hotza ere probatu genuen, gradu bakarrean zegoen izozkailua.

KINOSAKIONSEN



48


Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Getty Images

Nรถrdlingen

KRATER BATEAN DAGOEN HERRIXKA MAGIKOA 49


NÖRDLINGEN

Behin baino gehiagotan, leku batera iristean, «ipuin batetik ateratakoa» dirudiela esan ohi digu. Esaldia egia borobila bihurtzen da Nördlingen herrixka alemanari dagokionez, Andersen anaien ipuin batetik ateratakoa dirudi eta. anubio-Ries barrutia Bavarian dago; Alemaniako Errepublika Federala osatzen duten hamasei estatuetatik handienean, alegia. Duela 15 milioi bat urte bertan eroritako meteorito batek gaur egun Ries de Nördlingen den eskualdea eratu zuen, eta talkak utzitako 25 kilometroko diametroa duen kraterrean, hantxe bertan, 20.000 biztanle baino ez dituen Nördlingen herrixka kokatzen da. 1960ko hamarkadara arte Nördlinger «sartuta» dagoen sakonunea erupzio bolkaniko baten eraginez sortutakoa zela uste zuten arren, kraterraren barnean zientzialariek aurkitu zuten kuartzoak bertan behera utzi zuen teoria hori. Antza, meteorito baten inpaktuarekin soilik sortzen da kuartzoa. Ustez, 1,5 kilometroko zabalera zuen meteorito batek Lurraren kontra jo zuenean eratu zen gaur egun Nördlingen hartzen duen kraterra. Harresi handi batek inguraturik eta teilatu triangeluarreko etxe bitxiz «apainduta», Alemaniako eta, hein handi batean, Ekialdeko Europako etxalde ederrenak elkartzen dituen herrixka dela esan daiteke. Gainera, teilatu gorrixkez eta eliza gotikoz hornitutako herri xarmagarri hau guztiz biribila da, eta bere kalezulo erromantikoak ere kanporantz zabaltzen dira, era zirkularrean.

D

50

Egia da Rothenburg ob der Tauber eta Dinkelsbühl hiriak ere harresi batez daudela inguraturik, baina Nördlingenekoa berezia da oso, berea baita Alemanian osorik bisita daitekeen bakarra. Bost sarrera-ate ditu, babeserako hamaika dorre, eta Alte Bastei bat (Bastilla Zaharra). Nahiz eta hiriko ateak mundu guztiko bisitarientzat erakarpen-puntu izan, turisten mirespen handiena sortzen dutenak hiri barruko etxeak dira, XIVXVI. mendeetan eraiki zirenetik zutik dirautelako. Pizkundeko eta Barrokoko aurrealde bikainak dituzten dirudunen etxeak, gehienak egurrezkoak, makina bat argazkitan agertzen dira. «Dena ondo, lagunak, dena ondo» San Jorge eliza gotikoko dorrera igotzean, bavariarrek «Daniel» bataiatu duten dorrera, inguruko eremu berdeen panoramika ikusgarria izango dugu aurrez aurre. Eta han ere Erdi Arotik bizirik dagoen ohitura batekin egingo dugu topo, dorrean bi guardia baitaude zain, inguruari so eginez. Beraien betebeharra hiria erasoetatik zaintzea da, eta, bide batez, bertako biztanleek lasaitzea. Horretarako, ordu erdiro, goizeko hamarretatik gauerdira arte, oihu bat botatzen dute gauzak ondo doazela egiaztatzeko. Beren klaseko azkenak dira Alemanian, eta botatzen duten oihuak beste garai batzuetara eramaten gaitu: «So, G’sell, so» esaten dute. Hau da: «Dena ondo, lagunak, dena ondo». Guardien garrasien oihartzunak hiri guztian entzuten dira. Ohitura horrek badu bere arrazoia, Nördlingen gerra askotarik atera baita bizirik… eta onik, gainera, kontuan izanik gaur egun duen itxura Erdi Aroan zuen berdina dela. 1215ean, hiri independente gisa eratu zen, eta, merkataritza-puntu handienen artean zuen kokapen estrategikoari esker, trukerako gune garrantzitsua bihurtu zen. Aldirik arrakastatsuena 1630eko hamarkadaren inguruan izan zuen, baina Hogeita Hamar Urteetako Gerrak dena zapuztu zuen, 1648. urtearen inguruan. Biztanleek aurrera jarraitu ahal izan zuten, nahiz eta metropoliak kendu egin zion ordura arte zeraman Hiri Inperialeko titulua. XX. mendean,


Teilatu gorrixkaz eta eliza gotikoz hornitutako herri xarmangarri hau zaintzen duen harresia Alemanian osorik bisita daitekeen bakarra da.


San Jorge elizako dorrea ingurune osoa ikusteko toki paregabea da.

Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketek ez zuten herrixka suntsitu, eta, horri esker, bere itxura magikoa mantendu zuen. Lekuak sortzen duen lilura halakoa da, 1971n bertan errodatu baitziren Roald Dahl-en bestsellerrean oinarritutako “Willy Wonka eta txokolatefabrika” filmaren eszenetako batzuk. Hiriak hainbat museo ditu, hala nola trenbideetako museo bavariarra, museo historikoa (Stadtmuseum), harresiaren museoa (Stadtmauermuseum), kraterra52

ren museoa (Rieskratermuseum) eta XIX. mendeko komunikabideetako bilduma bat gordetzen duen Augenblick Museum delakoa (“Uneko museoa”). Urtero, Harresiaren Jaia ospatzen du Nördlingen herriak. Ikusgarriena, Erdi Aroko merkatu koloretsua.

NÖRDLINGEN


hutsa

bidelaguna 78

hutsa

proposamen tematikoa: Irlandako pub zaharrak gogoan hartu Portoko Lello & Irmao liburutegia eta Namib-eko Dead Vlei izeneko zuhaitzen kanposantua hitzorduak Udaberriaren etorrerarekin lotutako jaiak liburuen txokoa, laburrak

53


proposamen tematikoa

IRLANDAKO PUB ZAHARRENAK «Irlanda» entzutean zer da burura datorkizun lehen gauza? «Irish pub» bat, noski. Lanetik atera eta ordu batzuez «socialising» egiteko elkartzen dira bertakoak, «lunch»-aren orduan. «Public house»-ren (lokal publikoa) laburduratik datorren hitza ezin egokiagoa da, pub-ek funtsezko papera izan baitute Irlandako bizitza politiko eta artistikoan. Eta jarraian, «pedigri» handiko puben zerrenda.

The Crosskeys Inn Ardnaglass (Antrim konderria) Ipar Irlandako pub zaharrena da eta agian Irlanda osokoa ere bai. Harrigarria da, baina 1654an ireki zituen bere ateak, Belfasteko Queen Unibertsitateak burututako ikerkuntza batek egiaztatutakoaren arabera. Pub zahar hau irlandar musika tradizionalaren gune ospetsuenetakoa da eta, diotenez, Irlanda osoko musikariek jo dute inoiz bertan. Londonderry-Derry eta Belfasteko errepide zaharreko bidaiarien geraleku hau The Crosskeys Inn ostatua zen, eta era berean denda, posta eta, nola ez, taberna. Autoz Belfastetik 30 minutura kokatuta, Neagh aintziratik oso hurbil dago. Musika gau ospetsuenak, larunbatetakoak. The Old Thatch (Killeagh, Cork konderria) Gauza gutxi dago desiragarriago lasto-sabai handi bat duen pub zahar bat baino. Eta gutxik dute The Old Thatch-en lasto-sabaia baino politagorik. Sabai polit honek historia luzea eta istorio asko gordetzen ditu barnean, horien artean bere jabeen historia, Sweeney familiak negozio honekin duen lotura XVIII. mendetik baitator. Itsas borroka famatuek eta XIX. mendeko matxinaden kontaketek zipriztintzen dute Killeagh herrixkaren mugetako kurba hostotsu batean kokatutako eraikin honen historia. Sukaldaritza tradizionaleko jatetxea izateagatik da ezaguna gainera. Grace Neill’s (Donaghadee, Down konderria) Duela 403 urte, pub honek King Arms izena zuen. 1842an aldatu zioten izena, gizon batek (Hugh John Jamison-ek) bere alabarentzat erosi zuenean. Grace Neill zuen izena alabak eta, hurrengo 72 urteetan, Gracek –eta bere ohiko buztin-pipak– gonbidatuei besarkada eta musu batekin egin ohi zien harrera. Ez da Irlandako zaharrena, Guinness World Records-en zerrendaren arabera, Athloneko Sean’s Bar «aurreratu» zaiolako, 54

baina Grace Nell’s-ek xarma berezia du, besteak beste, beirate zaharrez hornitutako bi atal bereziengatik. Han esertzen ziren gizatxar, zaldi-lapur eta kontrabandistak, mugimendu handiko merkataritza portua izan baitzen garai batean Donaghadee herria. The Brazen Head (Dublin) Irlandako historiako pertsonaia ospetsuenek hartu zuten ostatu hemen, bai iraultzaileek (Robert Emmet, Wolfe Tone, Michael Collins), bai literaturako izen handiek (Jonathan Swift, James Joyce, Brendan Behan). Herritarren bati galdetuz gero, agian Robin Hoodek berak bertan tragoxka bat hartu zuela esango dizu. Brazen Head-en ibilbidea XII. mende hasieran du abiapuntua; zalgurdien garaje bat zen. Ez da aztarna askorik gelditzen, baina ez du axola, munduko pub-ik zaharrenetarikoa dela ziurtatu baitute, 1198ekoa zehazki. Dubliners, Van Morrison eta Tom Jones musikari famatuek bertan kantatu izan dute. Sean’s Bar (Athlone, Westmeath konderria) 1970ean Sean’s Bar tabernan egindako indusketa batek buztin eta kanaberekin egindako eraikuntza sistema zahar bat agerian utzi zuenean, esku artean zerbait berezia zutela jakin zuten bertako jabeek. Horrez gain, garaiko txanponak aurkitu zituzten lursail honetan. Gaur egun, bai txanponak baita harresiak ere Dublingo Historia Naturaleko Museoan daude, eta Sean’s Bar-ek Guinness Errekorren Liburuaren arabera, Irlandako pubik zaharrenaren titulua lortu du. 1200 urte duen ondarean sartu eta bertan gauero egiten diren zuzeneko kontzertuez, bezero bitxiez eta kanoi-balekin egindako dekorazioaz goza daiteke. McHugh’s Bar (Belfast) Albert Memorial Clock-ek, 145 urtetko erloju-dorreak, Belfasteko pubik zaharrena eta hiriko eraikin zaharrena dena «babesten» ditu. Victoria erreginak 1849an Belfastera egin zuen bisitaren oroigarriez inguratuta (eraikina Queen’s Square-n dago, Queen’s Bridge-ren ondoan), estilo georgiarreko eta babestutako eraikin batean kokatuta dago McHugh’s Bar taberna. 1907ko udan, Belfasteko kaiko greba garaian, McHugh’s-eko ohiko bezeroek Jim Larkin ekintzailearen diskurtso kartsua entzun zezaketen, plazaren beste aldean dagoen Aduanen Bulegoen eskaileretan jartzen baitzuten taula. Gaur egun, soinu-banda beste mota batekoa da, etorkizuneko musika izarrek hemen jo ohi dute-eta. Seasick Steve, Two Door Cinema Club eta Kodaline bezalako bandek pub honetako sotoan eman zituzten beren lehen kontzertuak.



HITZORDUAK hutsa

India • Holi • Martxoaren 6a

CHICHEN ITZA (MEXIKO) Ekinokzioa Martxoaren 19tik 22ra Udaberriaren etorrerak milaka turista erakartzen ditu urtero Chichen Itzara, maien kulturaren aztarnategira, Mexikon. Han dago Kukulkan piramidea, «Gaztelua» izenarekin ere ezagutzen dena, eta ikuskizun aparta gozatu ahal izaten da, bai udaberriko ekinokzioarekin bai udazkenekoarekin. Maiek eraikitako piramideko mailetan, ekinokzioaren etorrerarekin eguzkiak sorturiko itzalak suge baten jaitsiera marrazten du.

KIOS (GREZIA) Rouketopolemos Martxoak 18 Pazkoarekin batera, Rouketopolemos izeneko ospakizun zaratatsua egiten dute Greziako Kios uharteko Vrontados hirian. Pazko igandeetan Grezia osoan su artifizialak jaurtitzen dituzte gauerdian, baina Kiosen beste ohitura batzuk dituzte: izan ere, hiriko bi kongregaziok, elkarrekin etsaiturik, "bolandera gerra" moduko bat egiten dute, etxean egindako milaka suziri jaurtiz... aurkariaren elizako kanpandorrean jo nahian. Bolbora lehergarriz kargatutako egurrezko makilak erabiltzen dituzte. Dirudienez, otomandarren garaitik datorkie ohitura. 56

ishnu jainkoa eta Krishna, bere berraragiztatze bat, gurtzen dituen jai koloretsua martxoko ilbetearen etorrerarekin ospatzen da India osoan, urtez urte egunez aldatuz. Baina bere esanahi erlijiosoa nolabait alboratuta gelditu ohi da, jai giroa izaten baita nagusi. Hinduen egutegiko jaialdirik garrantzitsu eta esanguratsuena da Holi edo «koloreen jaialdia», eta, ohiturak ura eta koloredun hautsak botatzea agintzen du. Turista askok aukeratzen dute garai hau Indiara joateko, udaberriaren hasiera iragartzen duen jaia benetan ikusgarria baita. Jatorri apaleko Krishna jainkoa beheko kastako hinduen lehen jainkotasun bihurtu zen, eta hori dela-eta, Holi jaiaren ezaugarrietakoa bat da desberdintasun sozialak ezabatzeko saioa izatea.

V

IRLANDA

PARIS (ESTATU FRANTSESA)

St. Patrick’s Day Martxoaren 14tik 17ra Mundu zabalera hedatu den arren, Irlandako jai nagusia bizitzan behin bederen Irlandan bertan ospatu beharrekoa da. Hiri, herri eta herrixka guztietan zerbait berezia prestatu ohi dute egun horretarako, hala nola desfileak, musika banden lehiaketak.... Dublinen, St. Patrick eguneko prestaketa aitzakia ezin egokiagoa izango da lau eguneko jaialdi baterako, dantza tradizionala dutelarik ardatz; Derry-Londonderry-n, bestalde, Gaelikoaren Astea ospatuko dute. Eta horrez gain, garagardoa nahi adina... Mundu osoan egunean 5,5 milioi Guinness pinta edaten badira, St. Patrick egunean kopuru hori 13 milioiraino iristen omen da.

Liburuaren Azoka Martxoaren 20tik 23ra 48 egile eta 50 argitaletxe brasildarrek bidaiatuko dute Pariseraino, Brasil izango baita aurtengo azokako ohorezko gonbidatua. Horretaz gain, Liburuaren Azokaren aurtengo edizioan –Frankfurtekoaren ondoren Europako garrantzitsuena da Pariseko hitzordua– Krakovia eta Wroclaw (Polonia) izango dira hiri gonbidatuak. 1981etik aurrera udaberriro ospatzen da literatura azoka hau, eta hasieran Grand Palaisen egiten zen, baina1994tik aurrera Porte de Versailles delakoan egiten da. Aurten, berrikuntza gisa, turismo, bidaia eta abentura liburuei eskainitako aretoak zabalduko dituzte. www.salondulivreparis.com


ERROMA (ITALIA)

COLORADO (AEB)

Maratoia Martxoak 22 Ez da maratoi azkarra, ezta jendetsua edo izen handikoa ere, baina bai gozatzeko modukoa, Erromako kaleetatik korrika egitea plazera baita. “Maratona di Roma” Koliseotik abiatzen da, eta hiriko monumentu gehienen ondo-ondotik igarotzen da: Foro Italicoa, Panteoia, Zirku Nagusia, Trastevere... baita Fontana di Trevi dagoen plazara daramaten kale estuak ere zeharkatuz. Zati batzuetan kontu handiz ibili behar da, galtzadaharrizko zola dela eta. Turismoa egiteko beste modu bat da. Gainera, maratoia osatzeko denbora muga gehienez ere zazpi ordukoa da. Hau da, ia-ia oinez egin daiteke, nahi izanez gero. www.maratonadiroma.it

Aitona Izoztuaren Eguna Martxoaren 7tik 9ra Urtero milaka parrandazale gerturatzen dira Nederland-era, Mendi Harritsuetan eta 8.230 metrora dagoen herrixkara. Bredo Morstoel aitona norvegiarraren «omenez» hilkutxen lasterketak, igeriketa lehiaketak... denetarik egiten dute, guztia izoztutako garagardoarekin ondo bustita. Kontua zera da, 1989an, 89 urterekin hil zenean, Bredoren familiak haren gorpua izotz lehorrean gorde zuela. Beraien asmoa aitona krionizatzea zen. «Abentura» desberdinen ostean, Bredoren gorpu izoztuak han dirau, Nederlanden. http://frozendeadguydays.org

hutsa

erakusketak DRESDENEKO HISTORIAZ INGURATURIK igarren Mundu Gerran Dresden hiri alemaniarrak jasandako bonbardaketatik 70 urte igaro direnean, Yadegar Asisi artistak une latz horiek ekarri ditu gogora hiri honetako Panometererako prestatu duen 360 graduko panoramika berriari esker. Gasometro zahar batean irudi panoramikoekin egindako instalazioak osatzen ditu Asisik. Oraingoan 16 metroko plataforma batera igotzen ditu bisitariak, perspektiba horretatik udaletxearen dorrearen gainean egongo balira bezala sentitu daitezen. “Dresden 1945. Hiri europarraren tragedia eta itxaropena” izeneko erakusketa ikusgarri hau ikusgai izango da maiatzaren 31ra arte eta gerraren kontrako mezua zabaltzea du xede.

B

http://www.asisi.de

57


hutsa

liburuen TXokoA

hutsa

ERREPIDEEN PORTAFOLIOA hutsa

En la carretera Hainbat egile La Fabrica, 2014 336 orrialde. 49 euro

avid Campany idazle eta komisarioak zuzenduta, liburu honek genero zehatz bat du abiapuntu: errepideetan egindako bidaia fotografikoa. Horretarako hemeretzi argazkilarik ateratako 200 irudi baino gehiago bildu ditu, guztiak Ipar Amerikako errepideetan ateratakoak, errepidea bera beren “musaâ€? izango balitz bezala. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Ameriketako Estatu Batuetan zehar errepidez eginiko bidaiak etengabe agertzen dira bai literaturan, bai musikan eta, nola ez, baita argazkigintzan ere. Bidaia eta bidea, biak ala biak, helmuga bihurtu zituzten. La Fabrica madrildar argitaletxe interesgarriak kaleratu duen liburu honetan, portafolio bat izango balitz bezala, XX. mendeko argazkilari ezagunenen lanak aurki daitezke, hala nola Robert Frank, Ed Ruscha, Garry Winogrand, Inge Morath, William Eggleston, Lee Friedlander, Joel Meyerowitz, Stephen Shore, Bernard Plossu edo Josel Sternfeld-enak.

D


Taschen’s Paris Taschen, 2014 384 orrialde. 29,99 euro

hutsa

hutsa

aschen argitaletxe ospetsuak bere Pariseko gida turistikoaren berrargitalpen eguneratua kaleratu berri du. Etxe honek ohituta gaituen edizio dotoreaz horniturik, hiriko toki berezien eta glamourrez beterikoen aukeraketa zabal bat aurkituko dugu, hala nola hotel onenak, denda interesgarrienak, jatetxe finenak, eta kafetegi eta taberna modernoenak. Gomendatzen dituenak Pariseko historia eta kulturatik hartuta daude. Esaterako, Hemingwayk maite zuen «brasserie» zein den edo Rick Owens-en dendaren sofistikazio iluna gomendatuko digute.

T

hutsa

hutsa

PARISI BURUZKO GIDA XARMAGARRIA

«ENDURANCE» ONTZIAREN BIDAIA

HIRIEI BURUZKO GOGOETA FILOSOFIKOA

ISTANBULEKO MESKITA EDERREN ERAIKUNTZA

ir Ernest Shackleton 1914ko abenduan Hego Polorantz abiatu zen “Endurance” ontzian, 27 gizonez osatutako tripulazio batekin. Helburu bakarra zuten: Antartika, esploratu gabeko azken kontinentea, lurretik zeharkatzea. Ontzia Weddell-eko itsaso izoztuan ez atzera ez aurrera geratu zen. Izotzetan egon ziren denbora batean, nora ezean, eta gero, salbamendutxalupak erabiliz, berriro itsasoratu ziren. Baina oraindik 850 itsaso-milia baino gehiago gelditzen zitzaizkien aurretik munduko tokirik basatienean. Alfred Lansing-en liburu hau zoritxarreko espedizioari buruzko behin betiko kontaketatzat jotzen da.

J

ehovak paradisutik kanporatu zuenean, Kainek lehenengo hiria sortu zuen... betiere Bibliaren arabera, noski. Pasadizo bibliko hau abiapuntu hartuta, azken urteotan hiriei eta «urbanitei» buruz idatzi dituen artikuluak bildu ditu Felix de Ruiz Azua idazle eta filosofo katalanak orain berrargitaratu den saiakera honetan. Bidaietako kronika soilak izan beharrean, artikulu hauetan Azuak bere gogoetak eta oharrak tartekatu nahi izan ditu. Historian zehar gizakiaren etxe bakarra bihurtzen joan den harrizko espazio horri buruzko hausnarketa interesgarria izango delakoan gaude.

E

La invención de Caín Felix de Azua Debate, 2014 320 orrialde. 22,00 euro

El arquitecto del universo Elif Shafak Lumen, 2014 624 orrialde. 22,90 euro

S

Endurance. La prisión blanca Alfred Lansing Capitan Swing, 2014 352 orrialde. 19 euro

straburgon jaiotako Elif Shafak idazle turkiarrak, “The Bastard of Istanbul” (Istanbulgo sasikoa) arrakastatsuaren egilea, kaleratu berri duen nobela honetan abiapuntutzat hartu du Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko talka kulturala, hau da, tradizioaren eta modernotasunaren arteko borroka. Arkitekto ospetsua bihurtuko den gazte baten begiradari jarraituta, XVI. mendeko Istanbuleko distira islatzen du eleberri honek, garai horietan eraiki baitziren gaur egun zutik dirauten meskita eta jauregi ederrak. Elif Shafak ingelesez eta turkieraz idazten du.

59


Gogoan hartu hutsa

LELLO & IRMAO LIBURUTEGIA HARRY POTTER-EN INSPIRAZIOA

Porto (Portugal) hiriko erdialdean kokatuta, Torre dos Clerigos (elizgizonen dorrea) ezagunetik oso hurbil dagoen Rua das Carmelitas kalean, Europako liburu dendarik ederrenetarikoa dago. Are gehiago, “The Guardian” egunkari ingelesak 2008an kaleratu zuen zerrendan, alegia, munduko liburu denda ederrenen sailkapenean, hirugarrena gelditu zen Lello e Irmao portugaldarra. 1906an estilo neogotikoko eraikin batean kokatuta, bertara barneratzen zarenean ehun urte atzera bidaiatzearen sentsazioa izan dezakezu. Liburuz betetako zurezko apalategi itzelak sabairaino iristen dira eta lokalaren erdian egurrezko eskailera eder bat nabarmentzen da. Sabaiko beirateak argiztatzen du zinemako eszenario batetik ateratakoa ematen duen toki aparta. Agian horregatik, orain urte batzuk zurrumurru bat zabaldu zen, “Harry Potter” sagako filmen eszena batzuk bertan filmatuko zirela esanez. Baina ez omen da egia; bai, ordea, liburu denda inspirazio iturria izan zuela J.K. Rowling-ek. Harry Potterren historien egilea urte pare bat bizi izan zen Porton, eta, gehienok bezala, dendarekin maitemindu zen. Egunero, bi mila bat pertsona sartzen dira Lellon, liburua erosteko baino bere arkitektura miretsi ahal izateko.

60

Lellon sartzen diren bisitarien erdiak baino gehiago esku hutsik ateratzen dira. Hala eta guztiz ere, liburu salmentak errentagarria izaten jarraitzen du denda honetan. Hainbestekoa da, ezen «kulturaren katedrala» ere esaten dioten hirian. Liburu dendaren barnean. Saltoki honen izen osoa Nazioarteko Lello & Irmao liburu denda da, baina herritarrek Lello edo Chandron deitzen diote; azken izen hori dendaren fundatzailetik datorkio, 1869an jatorriz frantziarra zen Ernesto Chardron izeneko gizon batek ireki zuelako Rua dos Clerigos-en jatorrizko liburu denda. Kokapen eta jabe desberdinetatik pasatu ondo ondoren, 1906an gaur egun mundu osoan ospetsu egin den eraikinera aldatu zen. Joan den mendearen hasieran burutu zen inaugurazioa sekulako ekitaldi soziala izan zen garaiko egunkariek diotenez, politika eta kulturako izen handiko pertsonak bertaratu zirelako. 1994an Vasco Morais Solaresa arkitektoak lan bikaina egin zuen, modernizatu eta berriztatu egin baitzuen eraikina, «katedralari» itxura berria emanez. Eta dena bere iraganeko handitasuna kendu gabe. Eraikinaren aurrealdea bera deigarria da oso, halako ukitu modernista eta neogotikoei esker. Xavier Esteve-k, garaiko ingeniari ospetsuak, etxea eraiki zuen liburu denda bertan kokatu ahal izateko. Zientzia eta Artea irudikatzen duten bi giza irudi apartek ematen digute ongietorria. Eta barnean, literatura portugaldarraren izen ospetsuen bustoak aurkituko ditu. Tokia jendez beteta egoten da, eta saltzaileek, liburuak saltzen baino, kamerak dituztenei atentzioa deitzen denbora gehiago ematen dutela dirudi. Ohartxo bat: debekatuta dago bertan argazkiak ateratzea.


Argazkia: Thinkstock

hutsa

ZUHAITZEN KANPOSANTUA Dead Vlei izeneko paraje ihar eta erdiragarria Namib-Naukluft parkeko erreserban dago, Afrikako kontserbazio gunerik handienean. Inguru hau, era berean, Namib-eko basamortuan kokatzen da, hau da, munduko basamorturik urtetsuenean, Era Tertziarioan –dinosauroak desagertu ziren garaian, alegia– jada bertan baitzegoen Namib basamortua. Nama hizkuntzan «zabal» edo «itzel» esanahia du «namib» hitzak, eta ez da harritzekoa, bi mila kilometroko zabalera duen lur azalera hartzen baitu. Testuinguru lazgarri honetan dago Dead Vlei. Desagertutako aintzira bateko buztin arro zurian kokatuta, hirurehun metro baino gehiagoko garaiera izan dezaketen hondar gorriko dunez inguratuta, oso toki idor eta lehorra da, euririk nekez egiten baitu hemen urte osoan. Antzina, aldiz, gertatzen ziren erauntsiak, eta uholde urek aintzira eta urmaelak sortzen zituzten, landarediaz betetako paisaiak ernaraziz. Baina klima

bat-batean aldatu zenean, eremu hau basamortu bihurtu zen eta bertan bizirautea ezinezkoa bihurtu zen inongo bizitzaformarentzat. Afrikan «Dooie Vlei» izenarekin ezagutzen dute inguru hau. «Zingira hila» edo «aintzira hila» bezala itzul daiteke, heriotzaren zantzuak nonahi aurkitu daitezkeelako. Baina hondamena oraindik ageriagoa egiten zaio bisitariari duela ia mila urte eremu hau betetzen zuten zuhaitzen aztarnak begiesten dituenean. Izan ere, inguruko muturreko lehortasunak zuhaitzen deskonposizioa eragotzi du, hain eder eta era berean hain zorigaiztoko paisaia hornitzera kondenatu dituelarik. Tokia bakardadean gozatu ahal izateko zera gomendatzen dute: iluntzen hasi aurretik bertaratzea, guztiz ilundu baino lehenago, eta eguzkia nola ezkutatzen den ikusi 45. dunatik (altuenetako da) ia turistarik ez dagoenean.


LABURRaK hutsa

POTTOKIEN PARKEA ERAIKIKO DA LLEIDAN ottokien Aisia-parkea zabalduko dute Lleida hiriko igerileku zaharretan. Egitasmoa aurrera badoa –erabilpen eskubideak lortuak dituzte, orain inbertitzaile bila dabiltza– Europako lehena litzateke. Proiektuak 47 milioi euro beharko ditu guztira eta 200 lanpostu sortuko dituela aurreikusten da. Udalak akordioa itxi du IMPSA Merchandising, Promotion & Services-ekin –Pottokien eskubideak kudeatzen ditu– , eta bederatzi hektareako parkea hitzartu dute. Hotela, kanpina eta denden gunea izango dute. Hiritik 6 kilometrora egongo da.

P

62

POLIESTIRENORIK EZ NEW YORKEN

ew Yorkeko alkateak iragarritakoaren arabera, datorren uztailetik aurrera poliestirenoko ontziak erabiltzen dituzten produktuen salmenta debekatuko da hirian, ingurumenenari sortzen dioten kaltea ekiditeko. Ontzi horiek birziklatzea posible ez dela egiaztatu ondoren, kostata baina azkenean administrazioak newyorktarrek kafea eta janaria garraiatzeko erabili ohi dituzten ontziak debekatzeko erabakia hartu du. Ameriketako Estatu Batuetan antzeko neurria hartu duten beste 70 hiri daude, horien artean Washington, San Frantzisko, Seattle eta Minneapolis.

N

MUGIKORTASUN URRIKO TURISMOARI BEGIRA lba hotelen kateak, Estatu espainiarreko kostaldean finkatu den konpainia berriak (Almeria, Fuerteventuran eta Cadizen zabaldu ditu hotelak, besteak beste), mugitzeko arazoak dituzten turistei zuzendutako plangintza prestatu du, bezeroak instalazio guztietara sartu ahal izan daitezen. Kateko hotel guztietako gelak, bainugelak eta sarbideak egokitu dira. Halaber, hondartzetan bainatu ahal izateko aulki anfibioa erabili ahal izango dute bezeroek eta scooter elektriko eta gurpilaulkien alokairu zerbitzua ere eskainiko dute.

E

hutsa

on egiten dira selfie gehiago munduan? Pariseko Eiffel dorrean, Attraction Tix web orrialde turistikoak kaleratu berri duen inkestaren arabera. Horretarako sare sozialak, eta batez ere Instagram, ikertu ditu, eta lortutako datuen arabera Eiffel dorrea, 10.700 mezuekin (eta soilik 2015ean!), zerrendako lehena da. Bere atzetik Orlandoko Disney World (9.870 selfierekin), Dubain dagoen munduko eraikin handiena, Burj Khalifa izenekoa (8.860rekin), Londreseko Big Ben-a (8.000 post-ekin) eta New Yorkeko Empire State Building datoz (7.420).

N

hutsa

hutsa

hutsa

EIFFEL DORREA, SELFIE-N GAILURRA

TURISMOA IRAGAITZAZKO BIDAIARIENTZAT

okioko Narita aireportuak bira berezi batzuk prestatu ditu iraupen luzeko nazioarteko loturak egiten dituzten bidaiariei begira. Naritan eskala egiten dutenean, interes-leku hurbilak bisita ditzatela proposatuko diete. Bost tour desberdin prestatu dituzte, 2 eta 3 orduko iraupenekoak. Horietatik bi merkataritza-gune handietara egin ahal izango dira, eta erosketak egin nahi dituzten bidaiarientzat prestatu dituzte. Beste hirurak gidatutako ibilbideak dira, Shinsoji tenplua edo Narita hiriko toki turistikoak ezagutu ahal izateko. Narita Tokiotik 30 kilometrora dago.

T

DIPPYK AGUR ESANGO DIO BERE OHIKO LEKUARI ippy munduko igeltsuzko dinosauro ospetsuena da. Azken 109 urteotan Londresko Historia Naturaleko Museoaren sarreran egon ondoren, leku hori beste bati utzi beharko dio, hots, 1891n Irlandako hondartza batean hondartuta geratu zen balea urdin baten eskeletoari. Neurriak protesta ugari eragin ditu sare sozialetan. Dippy-ren historia 1905ean hasi zen. Zazpi urte lehenago, Wyomingeko trenbidean lanean ari ziren langileak diplodocus carnegii baten eskeletoa aurkitu zuten. Erreplika desberdinak egin ziren, horien artean Dippy, eta 1905ean 36 kutxatan banatuta iritsi zen Londresera.

D


hutsa

MATEAREN EGUNA AZAROAREN 30EAN OSPATUKO DA ARGENTINAN Onartu berri den lege baten arabera, hemendik aurrera azaroaren 30ean Matearen Egun Nazionala ospatuko du Argentinak. Argentinarrek ehun bat litro mate hartzen dituzte urtero, infusio hau oso herrikoia baita. Uruguain, Paraguain eta Bolivian ere oso hedatuta dago. 2013an Argentinako Kongresuak «infusio nazional» izendatu zuen edaria. hutsa

hutsa

hutsa

MUNDUKO ARDORIK ZAHARRENA ESTRASBURGON DAGO Upelean dagoen ardorik zaharrena, 1472ko Alsaziako (Estatu frantsesa) ardo zuri lehor bat, upelean jarri da berriz ontzen jarrai dezan. Bere historian hiru aldiz besterik ez da upelez aldatu. Ardo honek Estrasburgoko Umezurtz Etxeko ardandegi historikoan bost mende baino gehiago daramatza. Toki bitxia da Estrasburgoko ardandegia, urte osoan zehar bisita daitekeelako eta erromesaldi lekua bihurtu delako enologia zaleentzat. www.vins-des-hospices-de-strasbourg.fr

TAITU HOTEL MITIKOA SUAK KISKALI ZUEN Addis Abebako (Etiopia) Taitu hotel mitikoak ez ditu ateak itxi, urtarrilaren 11 goizaldean izandako suteak eraikinean kalte ugari sortu zuen arren. Ehun bat urte ditu, eta Etiopiara joaten direnentzat nahitaezko bisita da.

hutsa

hutsa

ERRUSIAR DIRUDUNEK ST. MORITZ MAITE DUTE St. Moritz: elurrez margotutako paisaia zoragarriak, luxua bazter guztietan... eta errusiarrak jaun eta jabe. Errusiak pairatzen duen aurrekaririk gabeko krisi ekonomikoa ez da islatzen Suitzako eskiestazio esklusiboenean. Gainerako lurralde helvetiarrean turismoaren jaitsiera aurreikusten dute –%30ekoa izan daitekeela aipatu dute turismo arduradunek–, franko suitzarraren igoeraren eraginez. Atzerritarrentzat bizitza %20 garestitu da, baina St. Moritz eski-estazioan, Zermatt-ekin batera errusiarren estaziorik gustukoena den horretan, ez diote egoera berriari beldurrik. Luxuzko turismoaren alde apustu egin izanagatik pozik daude St. Moritzen. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.