ANTARTIKA Munduaren amaierako kontinentea • LANZAROTE Irlaren aurpegirik basatienetan barna bizikletaz • MUSANDAM Arabiako fiordoak SALTA Argentinako iparralde liluragarria • ENEZ EUZA Bretoien Finisterre
haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA
hutsa
Baltistan PLANETAREN SABAIAREN EDERTASUNA
Azaleko argazkia: Xabier Ba単uelos
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Erredakzioa: Amaia Ere単aga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
aurkibidea 04
Munduari begirada Niagarako ur-jauziak izoztu egin dira aurtengo neguan izandako tenperatura hotzen eraginez.
16
ErreportaJEak 6
Antartika Irudimenaren mugak kolokan jartzen dituen muturreko toki batera bidaiatzea da Antartikarako bidaia.
16
Lanzarote bizikletaz Hondartzaz hondartza bertigozko bideetan barrena, Lanzarote eta Graciosa uharteen aurpegi basatienean murgildu gara.
24
Baltistan Edertasun hunkigarria duen lurralde hau Pakistan iparraldean dago, Karakorum zortzimilakoaren magalean.
32
Musandam Dubaitik ordubete pasatxora Arabiako eta Persiar golkoko lekurik berezienetakoa da.
40
Salta Argentinako iparraldeko probintzia hau ez da oso ezaguna, baina zur eta lur uzten zaitu bere paisaia ikusgarriekin topo egitean.
48
Enez Eusa Galiziarrek hor dute beren Finisterre eta, era berean, bretoiek ere badute beren ÂŤlurraren amaieraÂť propioa.
Bidelaguna 55
Proposamen tematikoa New York eta jazza
56
Hitzorduak
58
Liburuen txokoa
60
Gogoan hartu Dylan Thomasen Boat House etxea eta Grand Prismatic Spring.
62
Laburrak
24 06
32
48
40 3
NIAGARA «Izotz-jauzi» bihurturik meriketako Estatu Batuetako iparraldean eta Kanadan aurtengo neguan izandako tenperatura baxuek Niagarako ur-jauzi ezagunak ere izoztu dituzte, benetako artelanak sortuz bisitarien harridurarako. Niagara ibaia izotz-geruzaren azpian bere bidean jarraitzeko gai izan bada ere –beraz, ur-jauziak ez dira erabat izoztu–, estalagmita bihurtutako zuhaitzek eta ibaian pilatutako izotz geruzek ikuskizun berezia osatu dute. Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako Niagara Falls hirien artean dauden urjauzi handi eta ikusgarri hauek izugarri ospetsuak dira, baita oso turistikoak ere, oso erraza baita urjauzietaraino gerturatzea. Inguruotan neguak oso gogorrak izaten badira ere, aurtengoan izan duten ikuskizuna ez da batere ohikoa.
A
Argazkia: Aaron Vincent Elkaim
4
Munduari begirada
5
6
MUNDUAREN AMAIERAKO KONTINENTEA
Antartika Testua: Xavier Moret
Argazkia:
Alfons Rodriguez
7
Irudimenaren mugak kolokan jartzen dituen muturreko toki batera bidaiatzea da Antartikarako bidaia. Admundsen, Scott eta Shackleton abenturazaleen balentrien oihartzunak aditzen dira oraindik kontinente izoztu honetan, izozmendi, itsasora amiltzen diren glaziar, sumendi, uharte huts zein milaka pinguino, itsas txakur eta baleaz betetako kontinentean. Ez dago Antartika bezalakorik.
8
ntartikara bidaiatzea munduaren amaierara bidaiatzea bezalakoa da», aitortu zidan marinel poloniar batek Ushuaiako taberna bateko barran. Pare bat egun falta zen itsasontzia har nezan eta esaldi hori bultzada ezin hobea iruditu zitzaidan aspalditik egin nahi nuen bidaiari ekiteko, arrazoi bategatik edo besteagatik hura atzeratzen joan bainintzen. Antartika, egiaz, munduaren amaiera zen, biztanle finkorik gabeko kontinente bat, % 95ean izotz eta bakartasunez estalia; lur babesgabe horrek, halere, era guztietako bidaiariak limurtzeko ahalmena zuen. «Haraino iristeko, baina», gehitu zuen marinelak, «okerrena da Drake pasaiatik joan beharra dagoela, itsasontzia jostailu bihurtzen duten haize bortitza eta olatu handiak dituen itsasotik, alegia... Nolanahi ere, merezi du haraino joatea. Lur promestura iritsi aurretiko igarotze-erritua baino ez da Drake». Gizonak barrezka hasi eta garagardoaren zurrutada luzea hartu zuen. Tarte luzean begira gelditu zitzaidan
A
ANTARTIKA
gero, dozenaka aldiz egina zuen bidaia haren inbidiaz egongo bazen bezala, zortea opa zidan eta presaka abiatu zen porturantz. Ushuaia, Suaren Lurralde argentinarrean, Antartikara bidaiatzeko atariko ona da. Amaierako kontinente horretan base zientifikoak baino ez daudenez, aireko lineak edo itsasontziak ez dira modu erregularrean hara abiatzen. Hala bada, Antartikako penintsularaino doan itsasontzi zientifiko edo turistiko batean sartzea da irtenbide bakarra. Horietatik, Fram izenekoa hautatu nuen nik; Hurtigruten enpresaren itsasontzia da hura (www.hurtigrutenspain.com), eta Ushuaiatik itsasoratzen da hamabi egunean behin uda australak iraun bitartean. Itsasontzia abiatu arte, astia izan nuen munduko hiri australena dela aldarrikatzen duen hirian barrena ibiltzeko –nolanahi ere, ohore hori beretzat ere eskatzen du Puerto Williams txiletarrak–. Errekor hori aski izango ez balitz ere, «munduaren amaierako hiria»ren
etiketa ere jarri dio bere buruari Ushuiaiak. Horregatik, hain zuzen, munduaren amaierako espetxea zein munduaren amaieraren museoa aurkituko ditugu han, bai eta “Diario del Fin del Mundo” izeneko egunkaria ere. Ia guztia da «munduaren amaiera» Ushuaian, baina bada oraindik harago dagoen zerbait, Antartika izenekoa; urrutiago dagoen toki bat da, are babesgabe eta desiragarriagoa, begirada hutsez Ushuaiako tabernetan antzeman diezazkiegun mundu osoko bidaiariak erakartzen dituena.
Paisaia zuri honek duen ukitu dramatikoa ezin da ukatu. Ezkerreko irudian, Danco uhartetik ateratakoan, Ronge Island parez pare, erdian Errera kanala dagoela.
Fram itsasontzian Antartikara eraman behar ninduen Fram itsasontziaz, Admundsen esploratzailea hego-poloa konkistatzeko munduaren amaieraraino eraman zuen itsasontziaren izen bera zuela atsegin nuen. 1911ko abenduan izan zen hura, Scott britainiarrarekin lehian jardun zuen abentura bizian parte hartu ostean (Scott hilabete geroago iritsi zen, eta itzuliko bidaian hil zen). Esplorazio 9
ANTARTIKA Munduaren amaieratik urrutien dagoen tokia da Antartika, babesgabea eta desiragarria era berean.
10
11
ANTARTIKA haiek, epika-dosi handiak zituztenek, are balio handiagoa ematen zioten Antartikarako bidaiari. Nire Fram, ordea, askoz itsasontzi moderno eta seguruagoa zen. Hirurehun bat bidaiari hartzen zituen 114 metroko luzerako itsasontzia zen, 2007an uretaratua, eta ur haietan nabigatzen hainbat urtez zebilena. Arild Haarvik kapitainak azaldu zidanez, Norvegiako kostaldean, Svalbard uhartedian eta Groelandian nabigatzen zuen udan, baina negu borealean hegoalderago joaten ziren Ushuaia eta Antartika artean nabigatzeko. «Fram ohiko itsasontziak baino sendo eta seguruagoa da», erantsi zuen. «Ez da izotz-hausle bat, baina berrogeita hamar zentimetro arteko izotz geruza ere hauts dezake. Antartikara iritsita, izozmendiak ekidin behar ditugu. Asko badaude, abiadura moteltzen dugu arriskuak saihestearren». Beagle kanala atzean utzita –Darwin bertan nabigatu zuen 1833an–, Fram itsasontzia Drake pasaian barrena sartu zen. Eguraldiak ez zuen errukirik izan: 8 indarreko haizea eta 7 metroko garaierako olatuak. Ondorioz, gero eta kulunka nabarmenagoa, bidaiari gehienak geletan sarrarazi zituena.
Drake pasaia gainditu genuen arte itxita egon ziren gainaldera irteteko ateak, segurtasunagatik. Azkenik, baina, lasaitasuna iritsi zen, eta horrekin batera lehenengo izozmendiak ere ikusi genituen, apartamentu-bloke bat bezain handiak ziren izotz-puskak, baita kostalde izoztu, misteriotsu eta zuria ere. Handik gutxira, itsasoaren aldamenean elikatzen ziren lehenengo baleek bidaia animatzen lagundu zuten. Elefante uhartea izan zen Fram itsasontziaren lehen geldialdia. Uharte horretan Shackleton kapitainaren gizonek beste abentura epiko bat bizi zuten, 1915ean, erreskatatu zituzten arte. Harrigarriak ziren izotz kopuru handia, labar garaiak, espedizioko kideek bizirik iraun zuten aldapa, itsas txakurrak, pinguinoak zein lurralde babesgabe haren bakartasun atabikoa. «Horrelakoa da Antartika osoa; hau da, izotzez estalia eta hasieran gogogabetzeko moduko bakartasuna duena», esan zidan Henryk Wolski esploratzaile poloniarrak, zenbat aldiz egona zen jada oroitzen ez zuenak. «Egun batzuen ostean, ordea, lurralde hau miresten duzu eta ez zinateke inoiz etxera itzuliko».
Muturreko edertasuna Hurrengo egunetan egiaztatu ahal izan nuen Wolskik arrazoi osoa zuela leku biziki ikusgarrietan lehorreratu ginenean, Brown labarretan eta Danco, Petterman eta Deception uharteetan, besteak beste. Paisaia zuri hark, izozmendiz betetako itsasoarekin eta pinguinoz jositako kostaldearekin batera, gainditzen zaila zen dramatismoa hartzen zuen. Muga-mugako edertasuna zen, erabatekoa. Lehorreratzeak abentura zoragarriak ziren; neurri handiko txalupetan joaten ginen, bota bereziak jantzita, ez kutsatzeko eta hotzari zein izotzari aurre egiteko. Izugarri zirraragarria zen pinguinoen artean ibiltzea, itsasora izotza isurtzen zuten glaziar erraldoien aurrealdeak mirestea edota zientzialariak beren baitan itxita bizi ziren base batera iristea. Ukrainiaren Vernadsky basean urteko zati handi batean isolatuta bizi ziren zientzialari batzuekin egon ginen. «Hasieran oso gogorra da, baina ohitu egiten zara», esan zidan Yurik, han sei hilabete zeramatzan meteorologoak. «Ozono-geruzaren neurketak egiten ditugu, laginak biltzen ditugu... eta internet eta taberna ditugu ordu zailetarako».
Goian, Ukrainaren Vernadsky baseko taberna bitxia. Behean, Deception uhartean baleen ehizarako XIX. mendean zabaldutako Hektor basea eta Wiencke uharteko pinguino bat.
13
Taberna zinez bitxia zen; emakumezkoen barruko arropa zegoen eskegita barraren atzeko aldean. ÂŤEmakume batek kulero edo bularretako batzuk oparitzen badizkigu, hemen egiten dugun vodka ematen diogu ordainetan; Antartikako ur purua, alkohol, ezti eta hur argentinarrak erabiltzen ditugu hori egitekoÂť. Izozmendiz betetako Lemaire eta Errera kanalek beste mundu bateko edo munduaren amaierako edertasun baten irudiak eskaini zizkiguten. Antartikako Hitzarmenaren arabera (1959) kontinentea ezin da kutsatu edo helburu militarrentzat erabili. Gaur egun hogeita hamar bat herrialderen jabetzako ehun base inguru daude, baina 2048an, hitzarmenaren indarraldia amaitzen denean, elkarren lehian hasiko dira lu-
rralde preziatu hau eta bertako baliabide mineralak eskuratzeko. Deception uhartean bidaiaren beste une goren bat bizi genuen. Uharteak sumendi-galdararen erdian dagoen portu natural bikaina du. Hormaren zati bat eraitsi zen, eta itsasontziak erdiraino igaro daitezke. Itsasontzi bat sarreran hondoratu izanak are gehiago zailtzen du barnealderanzko nabigazioa, azaldu zuen kapitainak mantso-mantso aurrera abiatzen ginen bitartean. Baleazaleen badia (Walers Bay) da uharte babesgabe honetako lekurik interesgarriena. Agian antzinako baleazaleen etxeen eta gordailuen hondarrak daudelako oraindik, elurrak eta izotzak inguratuta bada ere. Hilerri inprobisatu bateko gurutze pare batek hemen bizimo-
dua ez dela batere erraza nabarmentzen du, bereziki bisutsa ari duenean. Hala eta guztiz ere, ausart batzuek hondartzan bainatzea erabaki zuten, sumendiko lurzoruak ura pixka bat berotzen duela baliatuta. Hori bai, argazkia egin ondoren, bizkor atera ziren, baita ura espero zuten bezain bero ez zegoela adierazi ere. Fram itsasontziko bidaiariek ia ahaztuta zituzten bi sentsazio sentitu ahal izan zituzten berriro Lockroy portuan: udan han bizi diren pertsonekin harremanetan jartzea eta espiritu kontsumista aske uztea; izan ere, antzina britainiarren base bat zena museo eta turistentzako denda bihurtu dute. Etxea pinguinoz inguratuta zegoen baina inork ez zien kasurik egin. Antartikaren oroigarriak erostea eta postalak lagun, ezagun eta bizi-
lagunei bidaltzea izan ziren jarduera nagusiak han. Hainbatek hogeita hamar postal ere eskuratu zituzten, Antartikan zinez egon zirela edonori frogatzearren. Lockroy portuaren zigiluak eta gainezka zegoen postontziak erakusten zuten ekimenaren arrakasta. Hainbat egunez nabigazio zirraragarrian jardun ostean, baina, Ushuaiara itzultzeko unea iritsi zen, Drake pasaiari berriro aurre egitekoa; orduan, bidaiari guztiok nahigabea agertu genuen aho batez bidaia amaitu beharragatik. Izan ere, agertoki izoztua, hotza eta hondamena gorabehera, Antartikak mendekotasun bitxia eragiten du, eta noiz itzuliko zaren pentsatzen hasten zara handik joan eta berehala.
ANTARTIKA
Handian, MV Fram itsasontzia Lemaire kanalean barrena. Ondoan, Europa belaontzia eta konkordun balea bat Graham Lurraldeko kostaldean.
16
Lanzarote bizikletaz IRLAREN AURPEGIRIK BASATIENA
Graciosa uhartea aurrez aurre. jendea bizi arren asfalturik ez duen uharte bakarra omen da Europar Batasunean.
Testua eta argazkiak: Patxi Uriz
17
LANZAROTE BIZIKLETAZ
Hondartzaz hondartza bertigozko bideetan barrena, sumendi lotien artetik magmazko basamortuak zeharkatuz, laba koloretsuzko harkaitz zorrotzak gaindituz... Labazko Pedalak ibilbideak Lanzarote eta Graciosa uharteen aurpegi basati eta benetakoena erakutsiko digu.
ekulako hondartzak, eguraldi ona, xarma bereziko herriak, parke nazional bat eta aparteko paisaiak; horiek guztiak biltzen ditu Lanzarotek. Hori gutxi ez-eta, 1993an Unescok biosferako mundu erreserba izendatu zuen. Uharte txiki baina sorpresaz betea da, eta berau deskubritzeko aukera bikaina ematen du Labazko Pedalen bizikleta ibilbideak (Pedales de Lava); 255 km, bost etapatan uharteari bira emateko.
S
1. etapa: Puerto del Carmen – Orzola, 65 km Haize leun batek freskatzen du giroa Puerto del Carmenen. Bizikletaren pedalei ematera gonbidatzen gaituen atmosfera atsegina. Itsasaldeko pasabideetan barrena eta hondartzaz hondartza kilometro batzuk egin ondoren Arrecifera iritsiko gara. Atzean geratu da paisaia industrial surrealista eta txatarzale itxurakoa eta irudi hori areago eskasten duen badia itxi batean hondartutako mamu tankerako krosko (ontzi) bat. Marinel eta afrikar kutsuko Arrecifek hiri kolonial txikien xarma du oraindik, leiho zabal eta atari iluneko jauretxeei esker. Arrecife atzean utzi eta itsaslabarren gaineko bide eta bidexken labirintoan barneratuko gara,
eta ondo ezkutuan, kala txiki-txikiak aurkituko ditugu, bisitariari uretan murgiltzera dei eginez. Bizikletarentzako pasabiderik ez dagoela-eta, kostaldeko ibilbidea uztera behartuta, Guatiza herrira ailegatuko gara. Bada hemen bisita merezi duenik; bertako Kaktusen Lorategia, hain zuzen. Errepidetik bertatik antzemango dugu tokia, 8 metro luzeko eta berde kolore bizi-biziko kaktus izugarri handi bati esker. Cesar Manrique artistak Lanzaroten sortutako azken lana da. Kaktusen Lorategia, Guatizako landareen plantazioen parte dena, kotxinila intsektuaren hazkuntzari eskainia dago. Museo-lorategi honetan 1.450 espezieko bilduma garrantzitsua aurkituko dugu. Guztira, 10.000 kaktus daude museoan, jatorriz Amerikakoak, Madagaskarrekoak eta Kanarietakoak direnak, aparteko lorategi honetako terraza-maila desberdinetan banatuta. Landare ukiezin horien baratze oparoari agur esan eta Arrieta arrantzale herrirako bidea hartu dugu. Arrain benetan aparta zerbitzatzen duten jatetxe eta txiringito entzutetsuak daude bertan eta pribilegioa da bertako terrazetako batzuetan jatea, itsasoa ukitzen duten arroken ertz-ertzean, Atlantiko fresko eta garbiari begira. Arrietatik Orzolara joateko itsasertzeko
errepidea hartu behar da, Corona sumendiaren inguruko eremua, malpais delakoa, zeharkatuz, Jameos del Agua-ra iristeko. Azken hau Manriqueren sorkuntza zoragarrienetako bat da; jameo esaten zaie sabaia erori ostean agerian geratzen den hodi bolkaniko baten zatiei. Jameos del Aguan, artistak itsasotik oso gertu dauden bi jameoren arteko hodi bat hautatu zuen. Itsasoko ura duen urmael bat dago bertan eta biztanleak ere baditu aintzirak: bertako karramarro albino txikiak. Arkitektura eta natura uztartzen dira toki honetan, Manriquek uhartean egindako gainerako obretan bezala. Orzola da uhartearen iparraldeko azken herria. Hain zuzen, herri honetatik ateratzen da Graciosa irlara eramango gaituen ferrya. Zeharkaldi honetan, Fariones muturra alde batera utzi, Rion barneratu –izen hori du bi uharteak banatzen dituen kanalak– eta Caleta del Sebo kaian porturatuko gara. 2. etapa: Graciosako itzulia, 35 km Famara-ko harkaitz artetik ageri da eguzkia, Caleta del Sebo okrez margotuz. Arrantzale herri honetan bizi dira uharteko 500 biztanleak, etxe baxu eta hondarrezko kaleei darien lasaitasunean, erlojuaren orratzen
Puerto del Carmen herri turistikoa da ibilbidearen hasiera. Goiko irudian, Cesar Manrique artista ospetsuak Guatizan kaktusekin sortutako lorategia eta artelana. 19
LANZAROTE BIZIKLETAZ
20
menpekotasunetik libre. Arrantzaleak gau ilunean irteten dira itsasora eta sareek behar besteko pisua hartutakoan edota tentuz jokatuta porturatu beharra dagoenean itzultzen dira. Hemen itsasoaren legeak gobernatzen du denbora. Graciosa da, antza, Europar Batasunean, jendea bizi arren asfalturik ez duen uharte bakarra. Hala, Caleta del Sebotik ateratzen den lehen pista hartu dugu, Montaña del Mojon mendixkan zehar, eta iparraldera egiten du Las Agujasera igoz, uharteko puntu garaienera, 266 metroko altueran. Hemen bidea bitan banatuko da eta eskuinetara joko dugu. Gure oinetan, itsasoraino doan lautadan, harritzari lapurtutako ortu txikien irudi harrigarria ageri zaigu; ortu berde-berdeak, eskuluzeetatik babesteko ondo hesituta. Jaitsiera, bihurgune eta pendiz batzuk igaro ondoren, etxalde zuri txiki batera heldu gara: Pedro Barba izenekora, leku bakarti baino bakartiagoa. Iparraldeko La Lambra hondartzatik mendebaldeko Playa de las Conchas hondartzara jauzi egin dugu. Montaña Bermeja inguratu dugu bidean, Kanaria uharteetako itsasadar ederrenetarikoaren gibelean dagoen mendixka. Bizikleta gaineko egunaren bigarren zatia uhartearen hego-mendebaldean barrena eman dugu. Haizeak bultzatuta Montaña Amarillara ailegatu gara, uhartearen erdira. Itzalitako sumendi horretan amaitzen da bidea, eta nahiz eta atzera Lanzarotera begira jarri behar dugun, merezi izan du bidaiak. Itsaslabar honen goialdetik itsasoraino iristen dela dirudien balkoi naturala agertzen da, itsasbehera denean, Playa de la Cocina hondartzaraino. Mapak marra eten bat erakusten du hortik Caleta del Seboraino. Graciosa uharteko itzuliak ez ditu kilometro asko, baina emozio ugari eta bake eta askatasun sentipen izugarria sortzeko gaitasuna du.
Malpaso izeneko haranerako bidean dagoen igoera gogorra eta, aldi berean, ederra, Haría udalerrian kokatzen da Famara mendikatean.
3. etapa: Orzola – Famara, 50 km Eguneko lehen ferryan itzuli gara Lanzarotera. Gaurkoa da Labazko Pedalen etapa nagusia. Irlaren sabaian emango diegu pedalei eta %23ko desnibeleko igoerak ditugu erronka. Horietako lehena Mirador del Riorako igoera da. Harrizko hesien eta Lurraz haraindikoak diruditen kaktusen artetik Ye-ra iritsi gara, eta bidoiak ur hotz-hotzez bete ditugu. Gainera iritsita, Famarako amildegia dugu gure oinetan. Argitasunak piztu dizkigu begiak eta ozeanoaren kolore biziek baikortasunez gainezka utzi gaituzte, parean Graciosa uhartea dugula. Irlako puntu garaienean gaude eta hemendik oso-osorik ikus dezakegu atzo egindako etapa, ondoko irlan, zehaztasun handiko maketa bailitzan ageri zaiguna. Gaurko etapak zangoak txiki-txiki egin dizkigu, ikaragarrizko igoera eta jaitsierak baititu. Eta azken txanparako, Ermita de las Nieves dugu, Famarako saurio gaineko bide harritsua zeharkatuta. Azken indarrak xahutuz mendian gora pedalei ematen ahalegindu arren, hankak lurrean jarri eta bizikletari goraino bultza egin behar izan diogu. Banakako ilaran jarri gaitu 21
Teguiserako jaitsierak, herri ondoko kono bolkaniko baterako bidean. Teguise, Arrecife ez beste Lanzaroteko herriak bezala, piraten erasoak saihesteko barnealderantz eginda kokatu zen. 1618an piratek etxeak suntsitu, lurrak erre eta bederatziehun bizilagun bahituta eraman zituzten. Herri honek du uharteko multzo urbano homogeneoena eta balio historiko handiena. San Frantzisko eta Santo Domingo komentuek, antzinako jauretxeek eta kale eta plaza harriztatuek nabarmentzen dute bere edertasuna. Plazako taberna batean indarberritzeko mokadutxoa egin dugu, nahiz eta dagoeneko etapa amaitzeko Famaraino pista bidezko jaitsiera soilik geratzen zaigun. 4. etapa: Famara – Playa Blanca, 70 km Lehen eguzki izpiekin esan diogu agur Famarako badia ederrari. Bideak itsasotik hurbil dagoen hareatza batetik jarraitzen du. Bat-batean eta ilusio bisuala balitz bezala, basamortua dugu gure aurrean. Soo-ko desertuan sartu gara. Harkaitzezko bide koloretsuak lotzen ditu ibilbideak, urrunean ageri den sumendi batek Timanfayako parke nazionalerako bidea erakusten digun bitartean. Bidean aurkitzen ditugun mendixka gorri, berde eta horiek Marteko paisaia gogorarazten digute. Labazko itsaso itzela zeharkatu dugu, non harri bihurtutako eskultura mengelak nagusi diren. Caldera Rojarantz aurrera goaz, bidea hutsik dago. Sinetsezina
22
izan arren, bakar-bakarrik gaude urtean milioi eta erdi bisitari jasotzen dituen parke nazionalean. Bakardade atsegin horretan kilometro batzuk egin ondoren, parkearen sarrera turistikora heldu gara, dromedarioek turistak paseatzen dituzten tokira. Haizea alde dugula Playa Blancaraino aurrera egin dugu, eguzkia lotarako bidean Atlantikora barneratzen ari dela. 5. etapa: Playa Blanca - Puerto del Carmen, 35 km Playa Blancan paseo labur bat egin ostean, Ajaches beldurgarriei aurre egiteko prest abiatu gara. Bizikleta gaineko trebezia proban jartzen dute harri soltezko sakan amaigabeok, ezinezko igoerok. Harkaitzak alde batean eta hondartza bakartiak bestean, maldan gora eta behera, eta berriro gora. Bizikletek arrastorik uzten ez duten harrizko desertuan murgildu gara berriro. Ez dago urik, eta lurrik ere apenas. Itsaso barea dugu eskuinean eta sumendi zaharrek beren kolore lausotuen paleta erakusten digute. Bidaia amaitzeko gutxi falta da, zirkulua ixteko. Puerto del Carmengo helmuga desiratuak berriro ekitera eta pedalei ematen jarraitzera bultzatzen gaitu, magnetismoz beteriko irla magiko honi beste itzuli bat ematera.
LANZAROTE BIZIKLETAZ
Caleta del Sebo herriko kale bat. Graciosa uharteko herririk handiena da Caleta. Azpian, Yaizaren inguruetan dagoen El Golfo izeneko kraterra eta atseden une bat ibilbidean.
23
24
Testua eta argazkiak: Xabier Ba単uelos
Baltistan
KARAKORUMEN OINETAN
25
K2, Broad Peak, Gasherbrum, Baltoro, Nanga Parbat... izen arrotzak diren arren, Euskal Herriko txoko guztietan dira ezagunak, baita mendizaletasuna hain hurbiletik bizi ez dutenentzat ere. Karakorum gurean presente egon da eta dago zortzimilakoak gainditzea erabaki eta urruneko tokiak gerturatu dizkiguten pertsonen balentriei esker. Alabaina, ez gaude hain ziur lorpen horiek laudatzen dituzten guztiek jakingo ote duten mendi horiek mapan kokatu eta behatza Pakistan iparraldean jartzen, errealitate gorabeheratsua duen edertasun hunkigarriko lurralde horretan.
BALTISTAN snatu eta leihotik 7.000 metrotik gorako Masherbrum zuritua aurrean duzula eguna argitzen ikustearen pareko gauza bakarra dago; ilunabarrak Karakorum mendilerroaren hortz zorrotzak nola gorritzen dituen sentitzea, zeruaren urdin sakonean, alderantzikaturiko ozeano baten handitasunean barneratzen ariko balira bezala. Merezi izan du honaino iristea. Pentsamendu hori nagusitzen zaigu inguruko soroak argiztatzen dituzten fruta-arbolen lore zurien artean gabiltzala, mendietatik jaisten den haize izoztuak hozten dituen udaberriko eguzki izpiei heltzen saiatzen garenean. Harkaitzaren kolore arre grisaxka sutan jartzen duten eguzki baten izpiak dira, terrazetako labore kementsuetatik printza berdeak ateraz edo ibaien ur bareak urre koloreko distiren artean orraztuz. Baina ez da erraza izan. Islamabad-etik abiatzen den hegaldia ezin aurreikusizko baldintza meteorologiko aldakorren menpe dago. Ezin da jakin aireratuko den ala ez, eta behin airean dela ere, jarraitzerik izango
E
duen ala atzera buelta egin beharko duen. Lurretik bertaratzea hautatuz gero, Karakorum Highway bideari aurre egin behar, AC/DCren gitarren doinuak berpiztuta: «No stop signs, speed limit. Nobody’s gonna slow me down. Like a wheel gonna spin it, nobody’s gonna mess me round. Hey Satan!, payin’ my dues playing in a rocking band. Hey Momma!, look at me: I’m on my way to the promised land». Hegazkinez iritsi gara. Airean goazela, gure helmugatik hurbil, Nanga Parbat «mendi biluzia»-ren magal beldurgarriak eskuinaldean utzi, eta orduan ohartzen gara planetaren sabaian ari garela hegan. Skardu-ko aireportuan lurreratu gara, espiralean jaitsiera suizida eginez, 2.000 metroko garaieran zintzilik dagoen haran estuak behartuta. Aniztasuna Hainbat mendiren izenak oso ezagunak zaizkigun arren, beste batzuenak erabat arrotzak egiten zaizkigu: Skardu, Khaplu, Shigar edota Baltistan-ek berak, asko
Lerroon gainean, Skardu eta Gilgit-en arteko bidean aurkitutako kamioi koloretsu bat eta Hunshe herrian harkaitzaren magalean egindako ukuilu bitxi bat . Aurreko orrialdean, Karakorumeko mendilerroa.
27
BALTISTAN jota, Rudyar Kiplingen nobela batetik atetarako toponimoak irudi lezakete. Eta izenek apenas badute oihartzunik, horko jendeen eta hizkuntz, sinesmen eta kultur aniztasunaren berri handirik ere ez dugu. Eta horrek harritu gaitu lehen-lehenik, ezen bertako kaleetan gabiltzala ikusten ditugun aurpegierak urrun samar baitaude hirian gehiengo diren punjaben eta paxtu, sindhi eta balutxen nahastetik. Hemengoen itxurak Himalaiako goi lurraldeetara garamatza; mongoliarren antz apur bat dute eta baltieraz mintzatzen dira, urdu ofizialetik urrundutako doinukoa, sinotibetar hizkeren harmonia duena. Baltistan geopolitikaren linbo horietako batean dago, eta ondorioz, bertako biztanleak beren lurraldearen mugak zehaztugabe egotera zigortuta daude. Hamarkadetan beren estatus administratiboa zein den jakin ezinik egon ostean, “Iparraldeko Eremuak” izen lausopean, gaur egun Gilgit-Baltistan izeneko lurralde autonomoan barneratuta dago, Gilgit, Ghizer, Astore, Diamir, Hunza-Nagar, Skardu eta Ghanche distrituek osatua. Baina lurralde osoa pakistandarren menpe dagoen Kaxmirreko zatian dago. Horrek zaildu egiten du herrialdearen mugen barnean eskubide osoz integratzea. Izan ere, indiar Kaxmirreko Ladakh eta Jammu-tik eta, iparralderago, Txinaren menpeko Aksai Chin-etik banantzen duen marra osoan itxirik daude
Baltiarren itxurak Himalaiako goi lurraldetako biztanleena ekartzen du gogora. Urdu ofizialetik urrundutako doinua du baltiera hizkuntzak.
28
mugak; 1984an “Meghdoot Operazioaren” ostean Indiak okupatu zuenez geroztik militarrek zaintzen dute muga, Siachen glaziarrean, 6.000 metroko garaieran. Iparraldeko eremu horretan Baltistan Skardu eta Ghanche estatuek osatzen dute. Biztanleen gehiengoa mongoliar jatorrikoa da, baina badira gutxiengo zenbait ere: mon, kaxmiri, hor, brokpa eta gujjar jendeak. Hala, baltierarekin batera, badira bestelako hizkuntzak ere: dardikoa, esaterako, indoario familiakoa. Gehienbat eremu musulmana da, baina heterogeneotasun handikoa. Diamir distrituan suniten adarra da nagusi; Ghizerren gehienbat ismaeldarrak dira; Gilgiten xiismoa gailentzen da, baina ismaeldar eta sunitak ere asko dira; eta Baltistanen ia denak xiitak dira, nahiz eta ekialdean, Ghanchen, herritarrak nurbakshia izeneko mistizismo islamikoaren adierazpen berezi bati emanak diren. Islamaren adar hori Persiatik iritsia zen XV. mendean, Shah Syed Muhammad Nurbakhsh Qahistani maisu sufiaren eskutik. Herentziak eta errealitateak Xiitak edo nurbakshiak izan, uste guztien arabera, baltiarrak izan ziren Islamera bihurtutako lehen mendebaldeko tibetarrak. Izan ere, Mahoma gurtzen hasi aurretik, Baltistan budista izan zen. Horren lekuko dira Sidarta printzearen jarraitzaileen artelanak, besteak beste, Manthal-en VII. mendean harkaitzean zizelkatutako Budaren behe-erliebeak, baita hango arkitekturan izandako eragina ere, meskita eta jauregietan adibidez. Esan dugunaren adibide ederra da Khaplun, Ghangche-ko hiriburuan, dagoen Rajaren Jauregia; 1712an eraikitakoa, haren leihoetatik mendiek barrualde osoa betetzen dute; edota Chakhchun auzoko meskita, XVI. mendean Syed Ali Hamadani-k berritua, eta kahanqah bat dena, hots, tariqa-k edo sufien anaiarteak beren espiritualtasuna bizitzeko biltzen diren tokia. Beste harribitxi bat ere bada Shigar ibaiaren ibarrean, gailurrez osatutako kutxa zoragarri bat zizelkatzen baitu. Bere barnean Fong Khar aurkituko dugu, “Arroketako Jauregia”, XVII. mendekoa, egun luxuzko hotela dena; eta horrez gain, egurrezko bi meskita, Khilingrong, tailla lan landua, eta Amburiq txiki eta delikatua, Baltistanen eraikitako aurrenekotzat hartua. Skardurako bidean, Shyok ibaiertzean barrena, Islam aurreko herentziaren beste hainbat adibide ikus ditzakegu, harrietan marrazturiko petroglifoak. Bide batez esanda, kondairak dioenez, hiri hau Alexandro Handiak fundatu zuen, lurrotan Sikander deitzen zutenak, eta hortik eratorria da, antza, hiriaren toponimoa; Askardu agertzen baita urduen testu ugaritan, Askandiaren laburketa, eta azken hori erabiltzen zuten hori hindi-urduek Alexandria izendatzeko. Alabaina, ez da egiaztatu mazedoniarraren armada lurraldeotan ibili zenik. Skardu xiita eta atzerakoian, Indo ibaiarekin topo egingo dugu; ibai horren gainean, Khardong-eko mui-
Gizonek artilezko «pakol»-a eramaten dute buruan; emakumezkoek, «shayla» soinean. Behean, haurrak eskolan.
noaren koroa gisa ageri da Kharpocho, bertako gotorlekuaren hondarrak. K2ren Museorantz paseatuz bertako azoka bisitatuko dugu, eta agian cricket edota polo partidaren bat ikus dezakegu, garai kolonialeko herentzia. Eta arratsalderako plan onena, Kachura-ko lakuetara hurbiltzea, goikora eta behekora; azken hau, Shangrila izendatua, olatu itxurako hegalak dituzten teilatudun gune turistikoa eta hegazkin baten egituran barneraturiko jatetxe surrealista dituena. Edo gertuago joan nahi badugu, hortxe dugu Satpara lakua, egun urtegi bihurtua. Baina aberasgarriena bertako herri arkitekturan galtzea da, bertako herrixka, urbanizatu gabeko etxaldeetan, pobreziari lapurtutako lerrabide labirintikoak dituztenak; bertako jendeak erraldoien azal eta arroila, ibar eta haitzarte artean bizirauten du. Hushe-ko ha30
Indus ibaiak marraztutako paisaje ederra Skardu-ren inguruotan. Behean, meskita baten fatxada nagusia.
ranera goaz. Bertan daude zortzimilakorik gehienak, eta ipar-iparrean, Txinarekin mugan, K2 handia da jaun eta jabe Baltoro eta Godwin-Austen glaziarren arteko Konkordia izeneko bilgunean. Saling, Machulu, Talis, Haldi, Balegon, Marzigon... herri ugari daude, lurralde zail horretan hain xume eta sinesgaitz; gizonak, harro, artilezko pakol-a buruan dutela;emakumezkoak, beti lanpetuta eta hotz, shayla soinean. Egur eta ur kargak, erromatar goldeak sombok-ek –behiaren eta jak-aren arteko bobidoa– bultzatuta, eguzkitan lehortzen jarritako albertxikoak eta eskolatik itzultzen ari diren neska-mutikoak. Eta otorduan, baltiarren harrera beroaren erakusgarri, payoo chai edo te gazi kikara bat –te, gantz, esne, gatz eta bikarbonatoz eginiko nahaski antzeko bat–, rosti batekin edo chapati ogia eta arroz egosia laguntzeko. Egongelan, alfronbaz es-
talitako gune diafano eta altzaririk gabean, eserita, tximiniaren suaren magalean solasean aritu gara gauak lotarako deia egiten digun arte. Itzultzeko ordua heldu zaigu eta lurretik egingo dugu. Indori aurre egingo diogu, Skardu eta Gilgiten artean, motordun ibilgailuak dabiltzanez errepide esango diogun bidezidor batetik. Mendian irekitako zauria da, gizaki eta ahuntzek tirolinaz zeharkatzen dituzten amildegien ertz-ertzetik. Hasiera baino ez da; mendebaldetik Hindu Kush ikusten dugunean hegoalderantz jo beharko dugu eta, geure buruari zori ona opatu, eta Karakorum Highwayri desafio egin. Baina edertasuna hain da erabatekoa, ukaezina, berealdikoa, erdiragarria...
BALTISTAN 31
Dubaitik ordubete pasatxora Arabiako eta Persiar golkoko lekurik berezienetako bat dago. Arabiar Emirerri Batuak utzi eta Omaneraino iritsi behar da, sultanerri horretan dagoenez Musandam. Luxua, Sharjah eta Ras Al-Khaiko petrolio-putzuak eta autobideak utzita, mugazain atseginek bizkor egiten dituzte izapideak Tibaten, eta basamortuko lautadak itsasoraino iristen diren mendi harritsuei eta harkaitz malkartsuei egiten die leku. 32
Musandam Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea
ARABIAKO FIORDOAK
33
MUSANDAM ibateko mugatik Musandameko hiriburua den Khasab herri lasairaino 45 kilometro daude. Berehala nabari da hemen bizitza oso desberdina dela petrodolarrek eraldatutako auzo aberatsen aldean. Bukha herrixka eta badia babestuetan arrantzale-txokoak, ahuntzak, portugesek eraikitako gotorlekuak, hondartza apartatuak eta ahuntz gehiago topatuko ditugu. Eta patxada, itsasoa ezkerrean eta Hajar mendietako harri gorrizko harresiak eskuinean, artez Persiar golkoko ur urdinetaraino erortzen, errepideko bihurguneetan aurrera zoazela. Astegunez etorrita, edo Asiara bidean Dubain geldialdia eginez gero, merezi du gutxienez egun pare batez bidaia eten eta Arabiako txoko ezezagun honetara etortzeak. Portugesek eraikitako gotorlekua dago Khasabeko sarreran. Zinez eraikin ikusgarria da, Bukhakoa baino handiagoa (nahiz eta ez daukan pare-parean eztiaren koloreko harkaitzen xarma), behinola urez eta datilez
T
34
hornitzeko salgune izateko eraikia, eta gero bestelako agintariek baliatua. Egun, Musandameko museo garrantzitsuenaren egoitza da. Itsasoa herrian barrena sartzen da eta arrantzaleen moilak bizitasuna dakarkio, lehen begi kolpean lo dirudien herrixkari. Zokoan berriz, Omango arabieraren doinuekin nahasten dira inguruko beste hizkuntzak; omandarrek bere historiari omenaldia egiten diotela dirudi, kanpotik etorritakoen eta bertatik ikasitakoen artean, swahiliera, pertsiera eta balutxeera oso zabalduta dauden hizkuntzak direnez. ÂŤKhorÂť fiordoak Lehorrean, arabiarrek abegikortasunez hartuko gaituzte, ohi bezala. Itsasaldean, berriz, petrolio-ontzien golkoan barnako joan-etorriei beha irudikatuko ez genituzkeen txokoak dauzka Musandamek. Arabialdeko Norvegia deitu diote, eta ez da urre beltzarengatik,
Persiar golkoak Indiako ozeanorekin bat egiten duen lekuaren bihurrikeria geografikoengatik baizik: Musandam fiordoetan kiribiltzen den lurraldea da. Khor izena hartzen du lur elkor honetan barneratzen den itsaso bihurriak, ur gardenen berdexkak eta ur sakonen urdin ilunak koloreztatuta. Khasabetik aurrera dauden txoko asko itsasoz baino ezin dira bisitatu, eta lurrez barik uretatik hurbiltzen bagara, bestela begitantzen zaizkigu beti lekuak. Belaontziak lekuz kanpo dirudi Ormuzeko itsasartean, Persiar golkoko ekialdeko mutur horretan, urrunean, mundua urre beltzez hornitzera doazela, ageri diren petrolio-ontzien aldean. Gure ontziak, baina, harkaitz soilduen artean galtzen du ubera. Norvegia izan liteke, berdeari hori eta marroi gordinek hartu ez baliote lekua. Hala barneratu gara ehunka metro garai diren harrizko muinoen artetik, itsasoaren bihurguneetan. Tarteka uste baino gehiago hurbiltzen da ezti
koloreko haitzetara, eta madarikazioaren batek ihes egiten dio arabieraz lemazainari. Orain bai, orain oso urrun dirudite mundu modernoaren abiadurak eta presak, gainean jira-biraka dabiltzan kalatxorien karranka, haizea eta noizean behin jauzi egiten duen izurderen baten ibili lasaia lagun ditugula. Sasia, harri higatuak eta muino urrekaren eremu hori petrolio-negozioak eraldatu eta Golkoko emirerrietara luxua ekarri aurretik, omandarrek Zanzibarreraino iristen zen inperioa eratu zuten Indiako ozeanoan. Sabako erreginaz edo Sinbad marinelak ukitutako portuez mintzatzen zaizkigu inguruko lagunak, eta auzo aberatsen fribolitateaz kexu dira, hala nola etxe-orratzak, Suitzako erlojuak eta merkataritza-guneak eraiki dituzten aberatsen gutiziez. Eta Khasaben itsasoratuta, oso urruneko mundua dirudite Dubaik, Abu Dhabik edo Sharjahk, Musandamdik kilometro gutxira egon arren. Egiaz, Omango lurralde
Bukha badia zabal batean hedatzen den herrixka da. Mutur batean gotorleku ikusgarria dauka. Eskuinean, mutiko bat Khasaben, itsasoa herrian sartzen den moiletako batean. Erreportajearen azaleko argazkian, Khor Najed fiordoa.
DATU PRAKTIKOAK Musandam Omango zati bada ere, Muscat hiriburutik baino hurbilago dago Dubaitik. Egiaz, asko dira Dubaiko agentziaren batekin bisitatzen dutenak, tartean, bertan bizi diren mendebaldar asko. Norbere kontura iristea ere ez da zaila, autoa aireportuan alokatu daitekeenez, baina, hori bai, Omango asegurua ere egiteko eskatu behar da (80 euro inguru). Khasab da nolabaiteko zerbitzu turistikoak dituen leku bakarra Musandamen. Ostatu-eskaintza gutxia Khasaben dago, eta bertan daude fiordoetan txangoak antolatzen dituzten konpainiak. 35
MUSANDAM nagusira itzultzeko, Arabiar Emirerri Batuak zeharkatu behar dira berriz ere, Ormuzeko itsasartean kokatuta baitago Musandam. Khor ash Sham da fiordorik ezagunena. Hamasei kilometro egiten ditu itsasoak lehorrean barrena, bidaia bikain baterako parada esakiniz. Noizean behin auzune ere ez diren kokagune batzuk ageri dira, bizpahiru familia, negua arrantzan ematen dutenak khoreko uretan, eta udan Khasab ingurura doazenak bueltan, datilak biltzera. Itsasoa epelegi dago arrantzarako ere. «Baina bizimodu hori ere amaitzen ari da, gazteak Khasabera edo urrunagora doazenez», diosku lemazainak. Telegraph irla ageri da azkenean; britainiarrek horrela izendatu zuten telegrafoagatik, eta oraindik ere eremu militarra da. Ez dago bertara joaterik, baina inguruko uretan murgiltzea badago, koloretako arrainak eta korala behatzeko. Kumzar Khor-aren hondoan eta penintsularen muturrean dago Kumzar. Munduaren amaiera irudituko zaizu, baina laster jabetuko zara zerbaiten amaiera beste zerbaiten hasiera dela. Beren hizkuntza daukate herrian,
kumzarrera deritzona, arabierarekin inolako loturarik ez duena. Izan ere, itsasoaren beste aldeko persieraren ahaidea da; Golkoaren hegoaldean –Arabiako penintsulan– mintzatzen den irandar hizkuntza bakarra. Eta hori guztia, portugesaren, hindieraren eta bestelakoen eragina izan arren, lurrez isolatuta dagoena sarritan itsasoz lotu daitekeela gogoraraziz. Bertako kondaira batek dio Zanzibarko jatorria ere badutela herritar batzuek. Harkaitz malkartsuen magalean eraikitako etxe baxuek osatzen dute herria. Muinoaren gainaldean, oihu berezi bat entzun da, eta handik gutxira kantu bitxi bati ekin diote gizonek, itsasoan sare luze bat hedatu bitartean. Halako batean, kantuak erritmoa bizkortu, eta sarea tenkatu dute, badian alderik alde iristen dena. Handik gutxira, sarea estutu ahala, bertan harrapatutako arrainak agertu dira. «Mendetan egin dugu arrantza horrela». Errepide gutxi izan da Musandamen berriki arte, baina itsasbide guztiak ezagutu dituzte bertako marinelek. Egun ere, ageri-agerikoa da Khasaben eta Iranen arteko bidean egiten den kontrabandoa; hozkailuak eta plasma-telebistak, denak du lekua ontziotan. Kha-
Tibateko muga igaro eta berehala mendi harritsuak eta basamortua itsasoraino iristen dira, hondartza ederrak sortuz. Ondoko orrialdean, Mukhi arrantzaleherrixkan, ilunabarreko solasaldian. Mugatik Khasabera doan errepidea antzeko txokoetan barna doa, badia itxi ugari igaroz.
36
37
sabetik bi ordu pasako bidea dago dhow tradizionalean etorriz gero; ontzi bizkor batean, ordubetera ere ez da iristen. Harrizko mendiak Itsasoa izan arren eskualdera datozenek bisitatzen dutena, astia izanez gero, merezi du hiriburutik Jebel Kharimera 4WD batean txangoa egiteak. “Emakumeen mendia� esan nahi du, eta udaberrian ederra da tarteka-marteka ageri diren loreak ikustea. Sayh-ko goilautadan harrizko herrixkaren bat eta astoak zelai bakanetan bazkan ageri dira. Zenbat eta garaiago, orduan eta ikusgarriagoa da bista; arroila sakonak eta terrazatan antolatutako guneak, berdeak tarteka, sarritan hauts gris batek estalita egon arren. Aurrera eginda, akazia iharrak, eraikitzeko ere sinestezinak diruditen etxeak, eta ondare aberatsa dago: hainbat petroglifo eta islamaren aurreko hilobiak, bisitatu daitezkeenak. 3.000 metroko mendien magalean harriak itxuratutako geografia duen eremu latz horretan bizimodua egitea ere zail da irudikatzen. Khasabera arratsaldean itzulita, beste era batekoa da herriko patxada. Umeak bizikletan, kalean jolasean, eta ontzian porturatuta, tearen eta xixa piparen bueltan solasteko txanda da. Ez, Musandamen ez dago Emirerrietako luxurik, Lamborghinirik errepidean, ezta merkataritza-eremu erraldoirik ere. Omanek bost mila urteko historia eta kultura ditu eta eraikuntza tradizionalei eutsi die, museo interesgarriak eta paisaia ezin ikusgarriagoa eskainiz. Hemen artifiziorik gabe iraun du belaunez belaun iritsi den nomaden berezko abegikortasunak.
MUSANDAM
Bisitari gehienak itsasoa eta fiordoak ikustera etortzen dira, baina barnealdea ere harrigarria du Musandamek. Jebel Harim mendiaren gainetik paisaia ikusgarria da. Goian, Al Jerri, kostaldeko errepidean dauden hondartza ugarietako bat.
39
40
Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Getty Images
Salta
ARGENTINAKO IPARRALDE LILURAGARRIAREN ARGI-ILUNAK 41
SALTA
Zer irudituko litzaizuke arratsalde berean Kanoi Handia eta Napa harana bisitatu ahal izango bazenitu? Horren antzeko zerbait eskaintzen du, hain zuzen ere, Argentinako Salta probintziak. Egia esan, Argentinako iparraldea ez da oso ezaguna, nahiz eta bere dohainen artean izan Bolivia, Txile eta Paraguairekin muga egiten duten Andeak edo bere hiriburu kolonial atsegina.
42
rgentinako ipar-mendebaldean kokatua, Buenos Airesetik 1.600 kilometrora, beharbada Salta da Argentinako probintzien artean gutxien esploratu dena. Eta zaila da ulertzea, bertan herri kolonial koloretsuak, paisaia menditsuak eta munduan lurralde garaienetan kokatutako ardo upeltegiak baitaude. Salta hiria –hiriburu historikoak probintziaren izen bera du– itsasoaren mailatik 1.187 metrora dago. Hernando de Lermak, Tucumaneko gobernadoreak, 1582an eraikia, Boliviako hegoaldeko eta Txileko iparraldeko zilar meategiak nekazaritza produktuekin hornitzen zituzten merkataritza-bideen erdigune bihurtu zen Salta. Mendeetan zehar bere garrantziak gora egin zuen, Buenos Aires Argentinako hiriburu bihurtu zen arte. Hiriaren gainbeherarekin, etorkinak Saltatik joan ziren, eta, agian, horri esker eutsi die bere sustrai indigenei. Aimaren hainbat etimologiak osatzen dute «salta» hitza: salla, «haitz» esan nahi duena, eta ta, «lekua». Beraz, «haitzen lekua» izan daiteke; baina sayta hitzetik ere etor daiteke, «bidaiarien atseden tokia», edo sagta-sagtatik, «oso ederra» esan nahi duena. Agian, horregatik, Salta, la linda (Salta ederra) erabili ohi dute maiz herritarrek.
A
Cafayatera eramaten gaituen ibilbidean topatzen diren ikuspegiek bisitara zur eta lur uzten duten horietakoak dira. 65 milioi urteko eraketa sedimentarioak zeharkatuko ditugu.
43
Era berean, bizitzeko toki ezin hobea omen da Salta, bederen BBC Travel-ek 2015. urteari begira egin duen gomendioari erreparatzen badiogu. “The New York Times”ek, Rough Guides-ek eta Lonely Planet-ek proposatutako metropoliak ikuskatu ondoren, guztietatik bost aukeratu zituen BBC Travelek «joerak markatzen ari diren, baina oraindik bidaiari askoren radarretik kanpo dauden hiri batzuk» izenburuko zerrenda gauzatu zuenean. Bost hiri horien artean dago Salta, bizitza kultural handia eta ondo babestutako arkitektura koloniala batzen dituen metropolia. Jendez gainezka izaten den azoka, mahasti oparoak, dantza eta musika tradizionalen doinuan jaki tipikoak eskaintzen dituzten jatetxeak... eskaintza oparoa da. Salta ederrak 600.000 biztanle inguru ditu eta urte osoan zehar eguraldi epela izaten da bertan. Gauean musikaz betetzen da hiria. Tren geltokiko ingurua maite dute batez ere hiritarrek eta turistek, bertan baitaude taberna eta jatetxe gehienak. Saltan egon zarela ziurtatzeko, dena den, bertako lagunarte folklorikoetako batera joan behar duzu, oso tipikoak baitira. Gehienak Valcarcel kalean daude. Cafayate eta ardoa Salta abiapuntu hartuta irteera anitz egin daitezke iparraldeko lurrak ezagutu ahal izateko. Inguru hauetara gerturatuz gero, lehen-lehenik bisitatu beharreko toki bat dago: Cafayate herria, hemen sortzen diren Torrontes ardo bikainengatik, bai eta munduko paisaia natural ederrenetakoenak dituelako. 68. bidea hartuta harantz joko dugu, Quebrada de las Conchas zeharkatuz, non Anfitea-
tro eta Garganta del Diablo egitura geologiko ikusgarriek arnasarik gabe utziko gaituzten. Erliebe idorra gorrixka kolorekoa bilakatzen da Quebrada de las Conchasera hurbiltzen garen heinean. Bertan aurki daitezkeen fosildutako maskor eta dunetatik datorkio izena, aztarnek duela milioika urte inguru hauek itsasoaren azpian zeudela baieztatzen dutelako. Zientziaren ikuspegitik at, eremuak liluratu egiten du bisitaria, itsasoaren mailaren jaitsierak eta haizearen higadurak milioika urteren buruan egindako «lanak» utzitako egitura artistiko eta ederrak ikustean. El Fraile, El Sapo, Tres Cruces begiratokia, Anfiteatroa eta Garganta del Diablo dira, besteak beste, eraketarik ospetsuenak. Anfiteatroak –urak higatutako gune zirkular bat da– sekulako akustika ona du. Hodeietako trena eta Marte Munduko trenik harrigarriena, hodeietaraino iristen dena, 4.200 metrora igotzen da 434 km-ko (joan-etorriko) ibilbidea eginez. Munduko hiru trenbide altuenen artean dagoen honek Andeetako mendi guztiz zorabiagarriak zeharkatzen ditu. Salta hiriko General Belgrano geltokitik ateratzen da, 1.187 metrotan, eta La Polvorilla-ko zubia du helburu; guztira hamabost bat orduko bidaia, goizeko zazpietatik gauerdira arte gutxi gorabehera. Erosotasun ugari ditu: jangela, itzultzailea, baita oxigeno faltak bidaiariei eragin diezazkiekeen arazoei aurre egiteko laguntza medikoa ere. Hilabeteak daramatza itxita, nahiz eta aurtengo udaberria baino lehen berriz irekitzea aurreikusten duten. Salinas Grandes gatzagetan Hego Amerikako hirugarren gatz-lautadarekin egingo dugu topo. Eta 12.000 hektareako
Tolar Grande herriaren inguruetan kokatutako Ojos de Mar aintzira munduan bizirik dirauten azken estromatolitoak daude. Eskuinean, basamortu gorrian dagoen Garganta del Diablo ikusgarria.
44
SALTA
45
46
zabalera duen eremuaren jatorria zein den? Sumendi batek, duela 5 eta 10 milioi urte, jaurtitako urek arroa estali, eta lurrunketaren ostean gatz-lautada sortu zen. Gatz geruzaren batez besteko lodiera 30 zentimetrokoa da eta ibilgailuen pisua jasan dezake. Hara joateko funtsezkoa da eguzkitako betaurrekoak, eguzki-babeslea eta kapela eramatea. Hortik, eta Lipaneko Aldapa jaitsi ondoren (4.170 metroko garaieran gabiltza), Purmamarca-ra joan gaitezke. Herri indigena eder honetan –Unescok Gizateriaren Ondare izendatua– Cerro de los Siete Colores ikono turistikoa dago. Kolore guztien distiraz gozatu ahal izateko goiz jaiki behar da eta lehen eguzki izpiei patxadaz itxaron, horiek kolore anitzeko haitzetan islatzen ikusteko. Saltan, zalantzarik gabe, astebete baino gehiago eman beharra dago, aurretik aipatutakoez gain, iparreko zirkuitua (Iruya herri xarmagarria eta Yungas inguruko flora eta fauna), gautxoen zirkuitu historikoa (ur termalak eta El Rey parke nazionala), edo Calchaquies haranak ikusteko. Ezagutu beharreko beste toki bat Tolar Grande dugu, hiriburutik 380 kilometrora 3.600 metroko garaien dagoen herrixka. 150 familia besterik ez dira bertan bizi, eta guztira 20 bat etxetxo daude sakabanaturik paisaia gorrixka honetan. Abenturazaleentzat Cono de Arita guneak eta «itsasoaren begiek» erakargarritasun berezia dute. «Itsasoaren begietan» estromatolitoak aurkitu zituzten; hau da, duela 3.500 milioi urte Lurreko lehen zeluletatik sortutako harri itxurako batzuk. Paradisua... eta haurren malnutrizioa Toki hauek ederrak dira... baina gogorrak aldi berean. Hemen Valle del Silencio bezalako tokiak ditugu: Saltatik 400 kilometrora kokatutako paradisu honetara iristeko Camino del Diablo deitzen diotena hartu behar dugu. Errepide probintzialaren kategoria duen bidea, egia esan, bidexka bat besterik da, kontu handiarekin eta astiro igaro beharreko auzo-bidea. Isolatuta egoteaz gain, paradisu honetako biztanleek, nekazariak eta artzainak guztiak, beste arazo bati egin behar diote aurre: Argentinak eta Boliviak beraien mugak mugitzea hitzartu ondoren, Boliviak hitzartutakoa baino lurralde gehiago bereganatu du, 30 bat kilometro guztira... eta horren eraginez, haraneko 50 familiak bi mugen arteko lurretan aurkitzen dira. Wichi populazio indigenaren egoera askoz okerragoa da. Urtetik urtera, desnutrizioaren eraginez hiltzen diren umeen zerrenda handitzen joan da. Ikerketa ofizial baten arabera, 0 eta 5 urte arteko 15.300 haurrek elikadura defizita pairatzen dute Saltan. Datu bat aipatzearren, joan den urtarrilean erabateko desnutrizioagatik ospitaleratutako bi urteko mutil bat zendu zen Saltan. Ez zen zortzi kilora iristen. Wichi etniako haurrak dira, gehienak mendian eta lur marjinaletan bizi direnak. Eta zer dela-eta dira marjinalak? Petrolio enpresek eragindako zuhaitzen eta floraren suntsiketa dela medio, wichi komunitate askok edateko urik ere ez dutelako.
SALTA 47
48
Testua eta argazkiak: Oriol Clavera
Enez Eusa
MUNDUA AMAITZEN DEN LEKUA
49
ENEZ EUSA
Galiziarrek hor dute beren Finisterre, mundua bukatu egiten zela zirudien tokia, eta era berean, bretoiek ere badute beren «lurraren amaiera» propioa. Uharte txiki bat da, olatuen oldarraren mende, belaunaldiz belaunaldi marinelek aurre egin dioten itsasoaren gogortasunaren mende.
tsasaldi honetan zeru goibeldua bidaide izango dugula dirudi. Le Conquet herrixkako kai txikian gaude, Bretainiako Finistére eskualdeko muturrik mendebaldekoenean. Galiziarrek Finisterre, beren «lurraren amaiera», duten era berean, bretoiek ere badute halako bat berentzat. Eta hementxe bertan dago, bidaiari kementsu bakar batzuk zain gauden tokian izen endredatuegirik behar ez duen itsasontzi enpresako –Penn ar Bed (bretoieraz «mundua amaitzen den tokia»)– ferry txikian noiz igoko. Hor gaude, patxadaz eta traste guztiak hormigoizko zoruan paratuta, hodeiek moteltzen dituzten koloreak bezain goibel dirudien giroan, lau marinelek ontziratzen hasteko agindua emango duten esperoan. Momentua iritsi denean, ontziratu egin gara. Hogeiren bat bidaiari, batzuk besaulkietan eroso, bakarren batzuk kafetegiko leihotik so, eta denak itxaroten bi marinel gaztek kontinentera lotzen gaituzten txikotak erriatu bitartean. Turrun hotsa zabaldu da eta han abiatu gara, ontzia astiro biratuz, branka bokalerantz begira jartzeko.
I
Itsas zabaleko uhartea Hemen, Eusa uhartean (Ouessant frantsesez), aurkitutako aztarna arkeologikoek azaleratu dute 8 kilometro luze eta 4 zabal den uharte hau sarbide puntu garrantzitsu bat izan zela ezagutza Europako alde honetara zabaltzeko. Kontinenteko itsasertzetik 20 kilometro eskasera, ordubete nabigatuz iritsi gara uhartera. Itsasaldi gorabeheratsua suerta zitekeen, itsasoa ere harro zegoen-eta, baina duin samar gainditu dugu. Auzokide duen Molenez uhartean (Molène) geldialdia egin ondoren, eta bertan bidaiari batzuk utzita, baita beste batzuk (askorik ez) jasota ere, iritsi gara, iritsi garenez gure helmugara, bide osoan zalantza bat ezin uxaturik: leihoetako kristalak zipriztinez betetzen zituztenak olatuak ala euri tantak ziren. Dirudienez, ferryan egin dugun itsasaldi hau Neolitoan oinez egingo genukeen. Baina itsasoa tartean sartu, eta Europako iparraldea eta hegoaldea lotzen zuten itsasbiderik garrantzitsuenetako batean (gaur egun, urteko 50.000 ontzi inguruk zeharkatzen dute) 50
igaroleku bihurtu zen. Bertako itsaslasterren indarra zela-eta (baita urtean ia hiru hilabetez bertan kokatzen den lanbroagatik ere) inguru horri «europar Hornos lurmuturra» ere esaten zioten. Eta horrexegatik, hain zuzen, Bretainiako kostako tarte hori da seinale eta balizamendu gehien eta egokiena duena mundu zabalean. Lurralde (eta itsasalde) honen bereizgarriak dira haizeteak, naufragioak eta itsasargiak. Bost itsasargi, bi arrantzale eta ile-apaindegi bat Nividic, La Jument eta Kereon itsasargiek uhartearen hegoaldea babesten dute, itsasoaren barrunbeetatik jalgiak balira bezala. Iparraldean daude Stiff eta Créac’h izenekoak, bata ekialdeko muturrean, eta bestea, mendebaldekoan, eta hori da, hain zuzen, Mantxako kanaleko zaindaria, Europako ahaltsuena eta iaia mundu osokoa ere bai: bere argia 32 miliara iristen da (60 km). Eta bertan dago, gainera, Itsasargien eta Balizen Museoa, itsasertzetan zutitzen diren erraldoion mundu miragarriari errepasoa ematen diona. Nolanahi ere, itsasargi horiek ez ezik, itsas zabaleko beste seinale batzuek, esaterako argi balizek (hogei pasatxo) lagunduko diote marinelari olatuak apar bihurtzeraino lehertzen dituzten haitzak saihesten. Hala ere, Lambaol herrixkako (frantsesez, Lampaul) kanposantuan, panteoi txiki eta xume bat nabarmentzen da hilarri ilaren artean. Proella deitzen diote, gotzainen baten bisita dela-eta egindako zeremoniari bezalaxe, eta bertan gordetzen dira uharteko marinelen hondarrak, itsasoak eramanak izan zirenenak eta lur bedeinkatuan hobiratu ezin izan zituztenenak. «Emakumeen uhartea» bezala ezagutzera ere iritsi zen Eusa. Izan ere, gizonezko guztiak, hamabi urte betetzean, itsasora ateratzen ziren. Marinel gehien zituen lekua zen Estatu frantses osoan. Bizibidea ateratzeko merkataritza ontzietan saiatzen ziren, uhartea emakumeen eskuetan utzita. Eta andrazkoak arduratzen ziren bai lurra lantzeaz, zerealak eta patatak ekoitziz, bai artaldeak zaintzeaz. Besterik da, ordea, gaur egun; izan ere, Bigarren Mundu Gerraren ostean landa lurrak hustu ziren, eta harrezkero, bertako biztanleriaren beharrizanen %99 kanpotik hornitzen dituzte. Are gehiago, uhartean bi arrantzale baino ez dira ibiltzen itsasoak ematen dituen fruituak batzen. Horietako batek, Jean Denis gazteak, hamarrak aldera zabaltzen du elizaren parean eta mediku kontsultaren ondoan duen postua, eta bertan salgai jarri bere Finistere txalupa txikian ekarri duen mozkina. Aldapan behera kairantz doan kaleetako baten amaieran, uharteko aurreneko ostatua izan zena dago, hain bereizgarria den harrizko horma okerrekin, gaur egun, baina, kreperia bihurtuta. Eta kale kantoi horren beste aldean, uharteko ile-apaindegi bakarreko erakusleihoan islatzen da egurrean zizelkaturiko Kristo baten irudia, ehun urtetik gora dirauena bertan bere margo hondatuak erauzten dizkioten haize erauntsiei aurre eginez.
ÂŤEmakumeen uharteaÂť bezala ezagutu izan da, gizonezko guztiak itsasora ateratzen baitziren. Behean, Itsasargien eta Balizen Museoa.
51
DATU PRAKTIKOAK Nola iritsi Brest-era iristeko (Le Conquet portura joango garen lekutik) Donostiatik joan gaitezen, Vueling hegazkinkonpainiarekin. www.vacaciones-bretana.com
52
Bitartean, turisten etorreraren zain daude ehunka bizikleta. Uharte txikiak zer neurri eta zer-nolako orografia duen ikusita, zalantzarik gabe, hori da bera ezagutzeko baliabiderik onena. Hala ere, oinez ere egin daiteke uharteari itzuli osoa ematen dion bidexka; 55 kilometro itsasertzetik. Era batera edo bestera, pedalei eragiten edo oinez, nekatzen bagara, beti izango dugu aukera geldialdia egin eta larre berderen batean edo itsasargiren baten gerizpean etzateko. Eta hala, begira egon nolako lasterketak egiten dituzten hodeiek paraje hau dena definitzen duten haizeen bultzadarekin. Ilundu aurretik, herrixkara itzulita, eta nola ez, pixka bat egarrituta, artisau erako garagardotxo bat, bretainiar sagardo berezi bat edo Breizh-Cola bat –kola freskagarri berezia, yankien azukrezko gaindosi nonahikoaren alternatiba– hartzea aitzakia ezin hobea izango da uharteko bizilagun apur horiekin kontaktuan jartzeko, behintzat, «yerc’h mat!» alai batekin topa egiteko Ti Korn pub-jatetxean. Hortik aurrera, bretoieraz ezin izango dugu askorik entzun, uhartean ez omen daude
hamar hiztun ere. Betiere, telebista piztu eta hizkuntza horretan egindako kate bakarra ikusteko aukera izango dugu. Kontinenteko bretoiek XVIII. mendean sua pizten zuten kostaldean, itsasgizonak nahastuz ontziak hondoratzeko asmoz, eta beraiek eskuratzeko hondar guztiak. Eusa uharteko biztanleek ez zuten halako trikimailuen beharrik, berez-berez gertatzen ziren naufragioak. Ez da harritzekoa, horregatik, uharteko bost kaletara iristen ziren txalupen hondarretatik ateratako egurrez osatutako altzariak aurkitzea, baita etxe egitura osoak ere. Itsasoak egindako opariak, hainbeste marinelen biziak eramanez merezitako errespetua duen itsasoak. Itsasargiak dira itxuraz hari aurre egitera ausartzen diren bakarrak, haren amorruaren aurrean makurtu gabe eta beldurrik adierazi gabe. Gu, bien bitartean, lehen egindako bidea deseginez kontinentera itzulita, leku hartatik aldenduz goaz bene-benetan munduaren amaieran egon izanaren sentsazioarekin.
ENEZ EUSA
hutsa
bidelaguna 79
hutsa
proposamen tematikoa: Jazza eta New York gogoan hartu Boat House, Dylan Thomasen babeslekua eta Yellowstone parkeko Gran Prismatic Spring iturria hitzorduak Naghol Land Diving liburuen txokoa Gauez ateratako 260 argazki eder
laburrak
53
proposamen tematikoa
NEW YORK JAZZ ZALEENTZAT New Yorkez aritzean bertan aurki ditzakegun musika estilo ugariez hitz egiten da, tartean jazzaz. New Orleans-en sortu zen arren, etxe orratzen hiria jazzaren nazioarteko zentroa da aspaldidanik. Izarrik handienak gerturatu dira bertara eta talentu berriak aurkitzeko aukera ere izan dezakegu. New Yorken dauden lokalen artetik –gehiago daude, noski– bakan batzuk aukeratu ditugu.
Blue Smoke Jazz Standard Gaur egun modan dagoen lokaletako bat. Kontuan izatekoa: goiko solairuan dagoen Blue Smoke jatetxeko saiheskiak merezi du bertaraino joatea. Behekoan, punta-puntako soinu eta argiztapenak lagundurik, kritika eta publiko adituenak txalotutako musikariek jotzen dute gauetan. Aretoan 140 entzule sar daitezke. Helbidea:116 East calle 27 www.jazzstandard.net Village Vanguard Mitikoetako bat da. 1925ean irekitako areto hau munduko jazz klubik ospetsuenen artean dago. Txikia, beroa eta argi leunekoa, akustika zoragarria du. Helbidea: 178 7th Ave www.villagevanguard.com Lincoln Jazz Center Berri samarra da Circus Columbus-en dagoen Time Warner eraikinaren barnean dagoen areto hau. Bertako musika eskaintza ona da eta, gainera, eszenatokiaren atzeko leiho zabaletatik Manhattan eta Central Park-en panoramika bikaina ikusten dela gehituta, gaua ahaztezina bihurtuko da. Helbidea: Broadway eta 60. kalearen artean www.jalc.org
Blue Note Jazz-aretoen arteko rankingean nazioarteko entzutetsuenen artean dago Blue Note. Mundu osoko zaleak bertaratzen dira, momentuko izen ospetsuen doinuez gozatzera. Helbidea: 131 W 3rd St www.bluenote.net Smoke Upper West Side-era igo behar dugu, lokal hau ezagutu beharreko toki horietakoa baita. Txikia eta xarmagarria, zuzeneko musika entzutearekin batera, goxo-goxo afaldu dezakezu. Helbidea: 2751 Broadway. 105 eta 106 kaleen artean dago www.smokejazz.com 54
55 Bar Greenwich Village-ko lokal honek musika eskaintzen du asteko zazpi egunetan. Ez da handia eta normalean berehala betetzen da; beraz, denboraz joaten bazara, hobeto. Sarrerarekin batera edaria sartu ohi da. Helbidea: 55 Christopher St. www.55bar.com Arthur’s Tavern Hiriko jazz lokalik ezagunenetako bat da, batez ere sarrera doakoa delako eta, 1937an ateak ireki zituenetik, gauero eskaintzen duen kalitatezko blues eta jazz musika bikainagatik. Helbidea: 57 Grove St www.arthurstavernnyc.com
HITZORDUAK hutsa
Nanggol • Vanuatu uharteak • Apirilean
B
ungee jumping edo puenting edo zubi-
LONDRES (INGALATERRA) Cambridge-Oxford estropadak Apirilak 11 Udaberriro, Londreseko Tamesis ibaian Oxfordeko eta Cambridge-ko unibertsitateek egiten duten estropadak milaka jarraitzaile biltzen ditu. Ikusmin handia pizten du ekitaldiak, ez bakarrik unibertsitate horietako ikasleen artean, baita oro har arraunzaleen eta publikoaren artean ere. Urtero 250.000 lagun biltzen dira ibaiaren ertzetik norgehiagoka ikustera; eta telebistatik ere berebiziko jarraipena izaten du. Bi taldeetako arraunlariei blues deitzen diete (urdinak) eta ontzi bakoitzari blue boat. Izan ere, biek janzten dute kolore hori: Cambridgek urdin argia erabiltzen du; eta Oxfordek, aldiz, urdin iluna. http://theboatraces.org
ANTIGUA (GUATEMALA) Aste Santua Martxoaren 30etik apirilaren 4ra Hiri eder eta kolonial honetako kaleak lorez estaltzen dituzte Aste Santuan, irudi dotoreekin apainduz. Prozesioa egin baino bi egun lehenago hasten dira herritarrak zoruan alfonbra koloretsuak osatzen, gero, lan osoa berehala txikituta geratuko den arren. Maien sinesmenek eragin zuzena dute jai katoliko honetan, santuen irudiek maien jainko zaharren antza baitute. Ohar bat: Antiguako Aste Santua hain ospetsua denez, hotelen prezioak hirukoiztu egiten dira. 56
jauziaren jatorria Hego Pazifikoan kokatutako Vanuatu artxipelagoko Mendekoste uhartean dago. Vanuatuko Errepublika osatzen duten 80 uharteetako bat da, eta duela 2.000 urtetik gaurdaino iraun duen Nanggol festa eta ohitura ikusgarriak mundu osoko bisitariak erakartzen ditu. Lehenbiziko yam uztarekin batera –elikaduran oinarrizkoa duten tuberkulua–, 27 metroko dorreak eraikitzen dituzte egurrez. Bi egunetan egiten diren ospakizunen artean, dantza eta musikaz aparte, kastom edo ohitura zaharrari ekiten diote: uharteko herri bakoitzak aukeratutako hainbat gizon dorreetara igoko dira handik salto egiteko, orkatilan lotutako liana baino ez dutelarik babes bakartzat... eta lurzoruarekin talka bortitzegia egitea galarazteko adinako luzera izan ohi du soka horrek.
ARTEA
hutsa
NEW YORK ETA KOLONIA, ARTEAREN HIRIBURU KAWASAKI (JAPONIA) Kanamara Matsuri Apirilak 5 Kanamara Matsuri (Metalezko Zakilaren Jaialdia) apirileko lehen igandean emankortasuna goraipatzeko egiten den ospakizuna da. Zakila da jaun eta jabe gozoki, apainketa eta baita ere mikoshietan, hau da, xintoisten kapera eramangarrietan. Elezahar baten arabera, hortz zorrotzak zituen deabru bat emakume gazte baten baginaren barnean ezkutatu zen. Eztei-gauean, bi gizon zikiratu zituen, eta horregatik errementari batek metalezko zakila egin zuen deabruaren hortzak apurtu ahal izateko.
rtearen merkatuarekin lotutako ekitaldi esanguratsuenetako biren urteroko hitzorduak izango dira apirilean: Europan, Alemaniako Kolonia hirian antolatzen den Art Cologne (aurten hilaren 16tik 19ra egingo dute), eta Atlantikoaren beste aldean, Artexpo New York ospetsua (apirilaren 23tik 26ra). Alemaniako azoken artean Kolonia da beteranoena –Berlin eta Frankfurten ospatzen dira beste bi azoka nagusi– eta publiko gehien erakartzen duena da aldi berean. New Yorkeko azokatik azken 30 urteotan munduko bildumagile aberatsenak eta punta-puntako artistak pasatu izan dira, hala nola Robert Rauschenberg eta Andy Warhol. Azoka erraldoi hau Hudson ibaiko 94 Pier-ean kokatzen da.
A
www.artcologne.com eta htp://artexponewyork.com
ALEMANIA
NEW ORLEANS (AEB)
FISAHARA
Walpurgisnacht Apirilak 30 Walpurgis gaua (Valborgsmässoafton suedieraz, Walpurgisnacht alemanez) ia Europako erdialde eta iparralde osoan ospatzen dute. Apirilaren 30aren eta maiatzaren 1aren artekoari, beraz, sorgin gaua deitzen diote, eta ospatzen duten tokien artean agian sonatuena Alemaniako Brocken natur parkeko jaialdia dela esan daiteke. Gau horretan, sorginak, beren erratzak hartuta, Harz mendikatera abiatzen dira, Brocken mendian (1.142 metro) akelarrea egitera. Brocken da Harzeko mendietako gailurrik altuena. Walpurgis gaueko jaiak izaera herrikoia du, mozorroak jantziz, suziriak jaurtiz eta musikarekin lagunduta ospatzen dute.
Jazz & Heritage Festival Apirilaren 24tik maiatzaren 3ra New Orleans Jazz & Heritage Festival oso jaialdi ospetsua da. Urteroko hitzordua bihurtu da, eta New Orleans eta Louisianako musika eta kulturaren ospakizun honen harira hiria jai giroan murgiltzen da. Hitzartutako kontzertuetatik aparte, jazza klubetara eta hiriko kaleetara hedatzen da. Aurtengo jaialdirako prestaturiko egitaraua izugarria da, pop, rock eta jazz izarrez beteta baitago. Hona adibide batzuk: The Who, Elton John, Lady Gaga eta Tony Bennet, Jerry Lee Lewis, Allen Toussaint edo Preservation Hall Jazz Band ibiliko dira, besteak beste, egun horietan New Orleansen. 500 artista baino gehiago bilduko ditu jaialdi erraldoi honek. www.nojazzfest.com
Dajlako kanpamentuak Apirilaren 28tik maiatzaren 3ra Aljeriako lurraldeetan kokatutako Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetan antolatzen da basamortuko hondarretan egiten den munduko zinemaldi bakarra, Fisahara izenekoa. Nazioarteko Saharako Zinema jaialdiaren hamabigarren edizio hau, gainera, Mendebaldeko Sahararen etorkizunerako oso bereziak diren egunetan egingo da, gatazkaren 40. urteurrena betetzen denean, NBEko Segurtasun Kontseiluak bilera erabakigarria egingo baitu Marokok hartutako lurraldearen gainean. Hori dela-eta, Justizia Unibertsala izango da jaialdiko aurtengo gai nagusia. Nazioarteko ehunka bisitari gerturatuko dira kanpamentuetara jaialdiaren egitarauak erakarrita. http://fisahara.es 57
hutsa
liburuen TXokoA
hutsa
ILBETEKO ARGITASUNA hutsa
Fullmoon Darren Almond Taschen, 2015 400 orrialde. 49,90 euro
ontzeptua eta poesia batzea da Darren Almond artista britainiar kontzeptualaren xedea, eta, horretarako, ilbeteko argiarekin soilik egindako 260 gau-argazkirekin bilduma osatu du, mundu osoan zehar aurkitutako paisaiak jasoz. Ordu erdi baino gehiagoko esposizioa erabilita, ibaiak, belardiak, mendiak eta hondartzak argiztatzen ditu, egun argia izango bailitzan. Oso atmosfera bereziak eta erromantikoak lortzen ditu: amerikar mendien dotorezia, Artikoko izotzen laztasuna, kostalde japoniarreko haitz ospetsuak... Taschen etxeak kaleratu berri duen argazki liburu zoragarri honek mende hasieratik gaur eguneraino Almondek osatu duen “Fullmoon� seriea biltzen du. Hitzaurrearen egilea Sheena Wagstaff da, New Yorkeko Metropolitan Museum entzutetsuko Arte Moderno eta Garaikideko Saileko arduraduna.
K
hutsa
hutsa
LE CORBUSIERREN PAUSOEN ATZETIK
avier Moret kazetari kataluniarri Armeniak betidanik piztu dio interesa, leku «urrun eta literarioa» iruditzen baitzitzaion. Gaztetatik irakurri izan du Armeniari buruz, bere diasporari buruz edota 1915ean jasan zuen genozidioaren gainean. Hala ere, ez zuen Kaukasoko herria 2013ko apirilera arte zapaldu, liburu honetan islatu bezala. Alfons Rodriguez argazkilariarekin batera, Armeniako sustraien bila bidaiatu zuen, bertako jende, herri eta ohituren bila. Baita Ararat mendiaren bila ere, gaur egun Turkian dagoen arren, armeniarren ikur nazionala baita.
X
La memoria de Ararat Xabier Moret Ediciones Peninsula, 2015 284 orrialde. 17,90 euro
hutsa
hutsa
ARMENIAR SUSTRAIEN BILA EGINIKO BIDAIA
HERMAN HESSEREN KLASIKOA EUSKARAZ
anskritoz “bilatzen duena” edo “azken helmuga aurkitu duena” esan nahi du “siddhartha” hitzak. Azken helmugara iristeko bidean, lagungarri izan daitezke irakaspenak, Buda edo mesiasak, baina baita natura bera ere: ibaia, naturaren pertsonifikazio gisa, irakasle gorena izango da siddhartharentzat, Vasudeva txalupariak iragarri bezala. Hinduismo, budismo, taoismo eta kristautasuneko osagaiak aurki daitezke “Siddhartha” lanean. Modernitatearekin lotua den eta horrekin batera porrot egin zuen patriarkatu falozentristari ere ordezkoa aurkitzen dio Hessek. Klasiko hau euskarara ekarri du orain Irati Trebiñok.
S
Siddhartha Herman Hesse Igela-Erein, 2015 144 orrialde. 11,50 euro
iburu honetan Le Corbusier bezala ezagun egin zen Charles-Edouard Jeanneret arkitektoak Europan barna egindako bidaia berritzen da, pausoz pauso. Arkitekto ospetsuak 23 urterekin Bohemia, Austria, Hungaria, Serbia, Errumania, Bulgaria, Turkia, Grezia eta Italia zeharkatu zituen, eta, egileak, bere pausoak jarraitu ditu hiriz hiri eta kalez kale, Le Corbusierri deigarri suertatu zitzaizkion xehetasunetan begirada jarriz. Arkitektura modernoaren maisuaren lanean gerora barreiatu ziren kontzeptuetako asko gaztaroko bidaia honetan ernatu ziren.
L KAZAKHSTAN ETA SIBERIAN BARNA rigitte Reimann (19331973) idazle eta kazetaria emakume interesgarria izan zen oso. 1964ko udan, Kazakhstan eta Siberiara bidaiatu zuen Alemaniako Errepublika Demokratikoko ordezkaritza bateko kide gisa. Une erabakigarria zen herrialde komunistetan, urrian Nikita Khrustxev Sobietar Batasuneko Gobernutik kendu baitzuten. Bere herriko politikan buru-belarri sartutako emakume gazte, ikasi eta buruargia zen Brigitte, zituen hutsuneak ere argi ikusten zituena. Liburu honetan, adibidez, bertsio ofizial hutsetik ihes eginez, kronika kolektibo zirraragarria gauzatu zuen.
B
Tras el viaje de Oriente: Charles-Édouard Jeanneret Le Corbusier Ricardo Daza Fundación Arquia, 2015 319 orrialde. 29 euro
La verde luz de las estepas Brigitte Reimann Errata naturae, 2015 280 orrialde. 16,90 euro
59
Gogoan hartu hutsa
BOAT HOUSE DYLAN THOMASEN BABESLEKUA
Boat House izeneko etxe xarmagarria Ingalaterran dago, Galeseko mendebaldeko Laugharne herrixkan (Carmarthenshire eskualdea). Dylan Thomas (1914-1953) dramagile eta olerkariak hor bizi izan zituen, bere familiarekin batera, bere bizitzako azken lau urteak. Eta hor idatzi zituen, hain zuzen ere, bere lanik garrantzitsuenak. Labar batetik zintzilik, Taf ibaiaren estuarioa dago bistan; malenkoniaz bustitako ikuspegi honetatik jaso zituen olerkariak “Under Milk Wood” (Esne basoaren azpian) liburuan islatu zituen pintzelkadak eta oharrak. Thomas, Boat House-n finkatu arte etxez hainbat aldiz aldatu zen arren, bere emazte Caitlin-en ondoan dago lurperatuta herriko hilerrian. Bohemio eta mozkorti amorratuaren ahots ozenak ehunka entzule erakartzen zituen bai bere errezitaldi poetikoetara, baita BBC irratirako egiten zituen saioetara ere. Gazte hiltzeak Dylan Thomasen jenio irudia handitzen lagundu zuen segur aski, zinemako izarrekin gertatzen den bezala.
60
Gaur egun, Boat House ia urte osoan publikoari irekita dagoen museoa da. Thomasen oroigarriak eta jatorrizko altzariak gordetzen dira bertan. Te areto bihurturik era berean, milaka bisitari jasotzen ditu urtean zehar. Etxe nagusitik hurbil «idazteko etxola» dago; hori da olerkariak denbora gehien eman zuen lekua. Bisitatu beharreko beste leku bat dago inguruotan, Thomasen arrastoaren bila bagabiltza; Brown’s hoteleko taberna, idazleak orduak eman baitzituen bertan solasean eta edanean. Gaur egun bed and breakfast atsegin bat da, non oraindik garagardo galestarrak dasta baitaitezkeen. Arazoak paradisuan Orain leku hau albiste bihurtu da, Thomasen inspirazio iturri izan zen estuarioak oraingoz bere horretan jarraituko baitu. Izan ere, Carmarthenshire-ko konderriak Boat Houseren aurrean turbina eoliko bat eraikitzeko asmoa zuen arren, epaile batek ezezkoa eman dio egitasmoari. Eraikuntza horren aurkako borroka gogorra izan da, eta olerkariaren bilobaren laguntza jaso du besteak beste. Hannah Collins (36 urte) da Thomasen biloba eta, haren ustetan, «guztiz zentzugabea» zen mota honetako proiektu bat egitea, kontuan izanik gainera Galeseko leku oso turistiko eta herrikoian kokatzeko asmoa zutela. Fred Davies (62 urte) turbina eraiki behar zuten mendixkatik gertu bizi da. «Hamar solairuko bulego eraikinen tamainakoa behar zuen izan. Pentsa ezazue nola aldatuko zukeen dena turbina bakar batek, Laugharne bezalako babestutako komunitate txiki batean. Jada ez zen izango Dylanek estimatzen zuen eta mundu osotik etorritako turistak ikusi nahi duten paisaia eder eta xarmagarria», Daviesen aburuz.
Argazkia: Thinkstock
hutsa
GRAND PRISMATIC SPRING Grand Prismatic Spring (Iturri prismatiko handia) AEBetako Yellowstone parkeko kareharrizko mendixka batean dago. Bere tamainagatik (90 metroko diametroa eta ia 50 metroko sakontasuna), parke honetako ur termal eremu handiena eta, oro har, planetako hirugarren handiena da. Jaurtitzen duen lurruna minutuko 2.000 litrotik gorako ur kantitatearen parekoa da. Baina dudarik gabe, munduko bisitari oro liluratzen duena iturriak dituen kolore biziak dira; aintziraren erdiak duen urdin bizi-bizitik ertzetako gorriraino, tartean han-hemenka berdeak, horixkak eta laranjak topatuko ditugu. Ikuskizun eder eta handi honen azalpena aintziraren biofilmean datza. Grand Prismatic Spring-en topa daitezkeen bakterio termalek kolore desberdinak sor ditzakete, gorritik berdera, tenperatura aldaketaren arabera klorofila eta karotenoen arteko erlazioak aldatuz doazen heinean.
Aintziraren erdian, bertan dauden tenperatura altuen ondorioz, ez dago bakteriorik. Horrek, aintziraren sakontasun handia batuta, uraren kolore urdin zoragarria sortzen du. Ertzera hurbildu ahala, tenperatura jaisten doa eta bakterioak kolorez aldatzen doaz agertzen diren neurrian. Hori gutxi izango balitz, urtean zehar izaten diren tenperatura aldaketen ondorioz, iturri prismatiko hau berdexkago edo gorrixkago azaltzen zaigu. Iturri prismatikoari buruzko lehendabiziko aipamenak lehen esploratzaile europarrenak dira. 1839an, American Fur Company-ko larruazalen ehiztari talde batek Midway Geyser-en arroa gurutzatu zuen eta ÂŤaintzira goriÂť baten berri eman zuen. 1870. urtean, Washburn-Langford-Doane espedizioak ur termalen bila bidaia egin zuen eta 15 metroko geiser baten kokapena markatu zuen (gerora Excelsior deitu izan zutena).
LABURRaK hutsa
EUSKAL HERRIKO TRAIL ESTAZIOA ZABALDU DUTE
uskal Herriko Trail Estazioak, hau da, mendi lasterketak egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak Goierrin zabaldu berri duen estazio berriak, 279 kilometro ditu seinaleztatu eta mugatuta, 16 ibilbidetan banatuta. Abaltzisketan eta Zegaman kokatu dira trail estazioaren harrera puntuak, eta bietan hainbat zerbitzu izango dituzte mendi lasterkariek (gimnasio, aldagela, dutxa...), baita eskualdeko informazio orokorra ere. Ibilbideak gauzatzeko parkeetako egungo ibilbide sareak erabili dira batez ere, lehengo seinaleei trail estazioarenak erantsiz. Zailtasun ezberdineko ibilbideak ezarri dira eta nazioarteko Trail Station sarearen barnean kokatzen da.
E
JARLEKURIK EROSOENA LORTZEKO AHOLKUAK
ayak.es bilatzaileak zer jarleku aukeratu behar dituzten bidaiariek ikertu du, bakoitzaren beharren arabera. Dan Air tripulatzailea eta “Confessions of a Trolley Dolly” liburuaren egilearekin batera, aireontzi bateko jarlekuen ezaugarri desberdinak erakusten dituen infografia osatu du. Hona, datu batzuk: Iberia edo Vueling bezalako airelinea handiek ibilbide motzetarako erabilitako Airbus-etan jarlekurik erosoena 1A izaten da (leku gehiago eta bista hobea du) eta British Airways, Emirates, Singapore Airlines eta Qatar Airways bezalako nazioarteko airelinek erabili ohi duten Boeing 777-an, ordea, 44 eta 45 lerroak deserosoenak izaten dira.
K
www.kayak.es
www.stationdetrail.com
EUSKAL «WEARABLE»AK MUNDUKO HOTELETAN
SUEDIARI BURUZ JAKITEKO TWITTER-EN
ecnalia ikerketa aplikatuko euskal zentroak hitzarmena sinatu du Onity-rekin, soinean eramateko gailuak kudeatzeko Qing plataforma nazioartean merkaturatzeko. Horrela, «wearable» gailuen sektorean, hau da, soinean eramateko teknologia eta tresnen sektorean, aurrerapausoa eman du Zamudion kokatutako fundazio honek. Onity lider da teknologia berritzaileen instalazioen kudeaketan. Qing plataformak aukera ematen du turismo negozioak «smart» (ingelesez, adimendun) bihurtzeko; hau da, segurtasuna eta fakturazioa handitu, bezeroak denbora errealean monitorizatu edo diru sarrera berriak sortzeko. aukera eskaintzen du.
ueno, suposatzen dut ni naizela kontu honetan agintzen duena», idatzi zuen 2011ko abenduaren 10ean Jack Werner izeneko norbaitek. Harrezkero, astero eta zazpi egunetan zehar, herritar suediar batek Twitterreko @Sweden helbidean bere txanda hartzen du, bere izena gehituz. Beharbada «munduko konturik demokratikoena» izan daitekeen honetan, herritar bakoitzak «aisialdiko gomendioak egiteaz aparte, bere iritziak eta ideiak partekatzen ditu», Curators of Sweden antolatzaileen aburuz. Kontu honek 78.000 jarraitzaile baino gehiago ditu eta ehun bat herritarren eskuetatik pasatu da.
T
62
hutsa
rte garaikidearen eta diseinuaren Stedelijk museoak eta Amsterdamgo Hermitage-k munduko beste hainbat museok hartutako erabakiarekin bat egiten dute; hau da, «selfie»ak egiteko makilak debekatu dituzte, segurtasun arrazoiak argudiatuta. New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa (MoMA) izan zen lehena debekatzen telefono mugikorrarekin lotutako tresna berri eta hain hedatua den horren erabilera bisitarien artean, makila hauek artelanetan kalteak sor ditzaketelako. Amsterdamgo Hermitage museoko bozeramaile batek adierazitakoaren arabera, aretoetan euritakoak onartzen ez badira, are gutxiago «selfie» makilak, «antzeko tamaina baitaukate, gainera», nabarmendu zuenez.
A
hutsa
hutsa
hutsa
«SELFIE» MAKILARIK EZ AMSTERDAMEN
B
hutsa
HEGALDI MERKEAK LORTZEKO TRIKIMAILUAK omondo.es bilatzaileari esker, gure hurrengo bidaietan dexente aurrezteko aukera izango dugu. Jatorri danimarkarreko bilatzaile honek hainbat trikimailu plazaratu ditu hegaldietako txarteletan gutxiago ordaindu dezagun; esaterako, txartelak erosteko unerik gomendagarriena irteera data baino 53 egun lehenago omen da, eta horrela, %29 aurreztu dezakegu. Asteko egunik merkeena asteartea da eta garestiena larunbata (bata bestearen arteko desberdintasuna %13koa da), eta hegaldietako ordutegiei dagokienez, arratsaldeko erdi partekoak garestienak dira eta gauekoak merkeenak. Webgunean erreminta guztiz erabilgarria zintzilikatu dute.
M
hutsa
AUSTRALIAKO KORAL HARRESIA BABESTEKO AHALEGINAK Berotze globalak, arrantzak edo itsasbazterreko urbanizatze lanek Australiako Koral Hesi Handia mehatxatzen dute. Aborigenentzat, gainera, naturako altxor bat baino gehiago da, harresiak jasandako kalteak beren identitate kulturalaren kontrako erasotzat jotzen dute-eta. Gaur egun, Hesi Handiak bi milioi turista baino gehiago erakartzen ditu urtero, eta milioi bat pertsona bere eraginpean bizi dira, horien artean 70 talde aborigen. Otsailean Nazio Batuek behingoz kontserbazio plana martxan jar dezala exijitu diote Australiari.
hutsa
hutsa
www.momondo.es
ANIMALIEKIKO TURISMO ARDURATSUAREN MAPA urismoak jarduera ugari dakar, eta animaliak tartean suertatzen dira batzuetan. Hautatutako tokira iristeko animaliak erabil ditzakegu edo, bestela, animaliak izan daitezke gure bisitaren arrazoia. Orduan, hiri batean edo natur parke batean izan beharreko jarrera arduratsuak animaliekin aritzen garenean ere bete beharko genituzke. Asmo horrekin, Estatu espainoleko Faada elkarteak –animalien aldeko kanpainak egiten ditu– Turismo Arduratsuaren Mapamundi Interaktiboa atera berri du, bidaiariei faunaren gainean jakin beharreko informazioa emateko, batez ere toki askotan duten errealitate gogorraz jabetu gaitezen.
T
hutsa
NEIGHBOURGOODS MARKET MODAN DAGO JOHANNESBURGON Milaka bisitari gerturatzen dira astebururo Johannesburgon modan jarri diren merkatuetara, orain gutxi arte arriskutsuegiak ziruditen auzoetan egiten ari direnetara. Erdialdetik oso hurbil dagoen Braamfontein auzoko aparkaleku batean larunbatero Neighbourgoods Market zabaltzen da. Azoka baino jatetxe herrikoien gunea dela esan genezake, bertan ostrak (1,50 euroan), garagardoa, koko fresko esnea edo parrillan erretako saltxitxak hartu baitaitezke. Egurrezko mahai luze batzuk jartzen dituzte, bezeroak bertan nahas daitezen.
hutsa
hutsa
KOPA BAT HARTU ETA BIDEO-JOKOETAN EKITEKO TABERNA Meltdown taberna Caledonian eta Bridgeman Road-en arteko izkinan dago, Londreseko auzo batean. Kanpotik taberna arrunta ematen du, baina e-sports edo bideo jokoen «tenplua» da. Mahai baten inguruan, eta garagardo mordo baten artean, gazte batzuk adi-adi ari dira “League of Legends” txapelketa zuzenean jarraitzen. Meltdownera kopa bat hartzera eta bideojokoetan jokatzera datoz bertako bezeroak. 2012an Pariseko Errepublika kalean zabaldu zen tabernaren «kumea» dela esan daiteke. «Jokalari askok etxetik atera eta, kopa bat hartu eta parranda egiteko gogoa zeukatela ohartu ginen», dio Sophia Metzek, taberna honen fundatzaile batek. Gaur egun, bederatzi taberna ireki dituzte Europa osoa zehar. 63