hutsa
PUERTO VALLARTA Atsedenaldi sofistikatua eta abentura turismoa • MAGMA GEOPARK Arroka «lunatikoak» Norvegian • GRENADA Antilletako espezieen uhartea • TOLOSA Hiri arrosa • SEU VELLA Terra Fermako talaiaria
haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA
Bristol EUROPAKO HIRIBURU BERDEAREN XARMA
Azaleko argazkia: Getty Images
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Erredakzioa: Amaia Ere単aga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
aurkibidea 04
Munduari begirada Surfa Norvegiako iparraldean kokatutako Lofoten uharteetan.
ErreportaJEak 06
Bristol Ingalaterrako hego-mendebaldeko hiri nagusia gazte azaltzen zaigu begi-bistara.
14
Puerto Vallarta John Hustonek “Iguanaren gaua” filmatu zuenean arrantzale herrixka bat zen. Egun, turismo sofistikatuaren hiriburu bihurtua da.
22
Magma geopark Norvegiako fiordoen artean, labak, glaziarrek eta haizeak 1.400 milioi urtean zehar zizelkaturiko paisaia erakusten du.
30
Grenada Natura ederra izateaz aparte, ospetsua da bere fruitu eta espeziengatik. Ez alferrik, Spice Island izena eman diote.
38
Tolosa Frantziako laugarren hiriko kaleen bizitasunean barneratu gara.
46
Seu Vella «Pla de Lleida» edo «Terra Ferma» eskualdean kokatutako katedralaren talaiatik.
06
14
30
38
Bidelaguna 52
Proposamen tematikoa «The Game of Thrones»
54
Iritzia Gaur egungo Venezia
56
Hitzorduak
58
Liburuen txokoa
60
Gogoan hartu Haitiko «gingerbread houseak» eta Kolonbiako Caño Cristales ibaia.
62
Laburrak
46
22 3
LOFOTEN Surfean etengabe Artikoan ational Geographic Traveler-ek argi baino argiago du: Norvegiako iparraldean kokatutako Lofoten uharteek «munduan erakargarritasun handiena duten hirugarren uharteak dira». Ez dira zerrendako lehenak, baina tira, hor beti hotz handia egiten duelako izango da, agian. Irudia apirilaren erdian ateratakoa da, eta ez da harritzekoa, 60ko hamarkadan modan jarri zenetik, urte osoan zehar surflariak ikus daitezkeelako Atlantikoko ur hotz hauetan –neguan 5 gradu ingurura iristen dira eta udan 10 gradura–. Norvegiako mendebaldean dago Lofoten artxipelagoa, Zirkulu Polar Artikoko iparrean, 67 eta 68 paraleloen artean. Zazpi uharte nagusi ditu (Austvagoy, Gimsoy, Vestvagoy, Flakstadoy, Moskenesoy, Væroy eta Rost izenekoak) eta ospetsua da oso bertako arrantza bikainagatik, bere natur erakargarritasunengatik eta leku ezkutuetan kokatutako populazio txikiengatik. Neguan, fiordoak orkaz betetzen dira –natura safariak antolatzen dira– eta udan eguzkia ez da sekula sartzen. Bizikleta atsegin dutenen paradisua ere bada, eta horren adierazle abuztuaren 13tik 16ra egingo den Artikoko txirrindulari lasterketa.
N
Argazkia: Olivier Morin
4
Munduari begirada
Bristol
Testua: Edur Mintegi Argazkiak: Visit-England, Morgane Bigault, Glassboat eta Getty
AXOLAGABEAREN XARMA
6
7
BRISTOL
2015eko Europako Hiriburu Berdea gazte eta erakargarri azaltzen zaigu begi-bistara. Baina gaur egungo xarma horrek iraganeko hainbat atal eta sekretu ilun estaltzen ditu. Ongi etorri, Bansky kaleartistaren etxera. «Bizarbeltz» piratarena ere baden honetara.
ngalaterrako hego-mendebaldeko hiri nagusia izanik, izen bereko Bristolgo Kanalaren ertzean eta Galesen pare-parean kokatzen da portu historiko hau. Horrexeri, kanalari, eta horretaraino daraman Avon ibaiari zor die izaera eta izena Brycgstow (bridge place edo zubi lekua, antzinako ingelesez) zaharrak. XII. mendetik Erresuma Batuko portu garrantzitsuenetarikoa da Bristol. Eta ez nolanahikoa: urruneko Amerikarekin, ondoko Irlandarekin, eta Europar kontinentearekin –Euskal Herriarekin ere– merkataritza harreman estuak garatzeaz gain, pirateria eta esklabotzari loturiko pasarteak ere idatzi ditu.
I
Itsaslapurrak eta esklabo-saltzaileak Hainbat pirata eta kortsarioren etxea izanda, Pirate Walks izeneko ordubeteko tourrari ekin diezaiokegu
8
hiria deskubritzen hasteko. 7,50 liberaren truke, Anchor Square plazatik, piraten eguneroko bizimodua eta sekretuak azalduko dizkigute. Esate baterako, Edward Teach (1680-1718), Bizarbeltz, hain zuzen ere, non jaio eta non bizi zen. Hainbat itsaslapur exekutatzeko erabiltzen zuten masta ere erakutsiko digute. Umeen gozamenerako! Ibilbide berean, ozeanoz gaindiko bidaia epikoak, merkataritza arrunta, eta esklaboen merkataritza ere azalduko dizkigute. Bristol, Liverpoolekin batera, esklabotzaren gune gakoa izan zen. 1700 eta 1807 urte artean Bristolgo itsasontziek Afrikatik milioi erdi bat esklabo baino gehiago eraman zuten Ameriketara. Mendebaldeko Afrikara metalezko produktuak eta armak garraiatzen zituzten esklaboen trukean. Afrikarrak Karibeko plantazioetan
saldu, eta bertan erositako azukrea, tabakoa, rona, kotoia eta abarrak Bristolera eraman eta saldu egiten zituzten berriro produktu manufakturatuak eskuratu ahal izateko. Bristol-Afrika; Afrika-Amerika; AmerikaBristol. Sistema triangeluarra. Negozio biribila. Iragana iraganean, gaur egungo portuko aldea, The Floating Harbour, zoragarria dugu. Merkataritza ekimena 11 kilometrora –Kanal aldera– eraman eta, egun, kai nagusiak museoak, arte galeriak, dendak, eta, batez ere, taberna eta jatetxe animatuek okupatzen dituzte. Udaberriko lehen eguzki izpien bila bildutako jendetzaz leporaino daude gaur. Bristolgo bihotzean gaude. Kai hauetatik, 1497an, John Caboten bidaia abiatu zen; europarrek Ipar Amerikara egindako lehena. Eta hemen The Llandoger Trow tabernak (Kings Street) 1664. urtetik zutik dirau. Tradizioaren arabera, pub ho-
Handia, katedral gotikoa. Ondoan, goitik behera, Bristol Harbour-en aurkitu daitekeen moila ederra eta St. Nicks azoka, hiriko azokarik zaharrena.
BRISTOL
netan Daniel Defoe idazleak Alexander Selkirk benetako naufragoa ezagutu zuen, Robinson Crusoe pertsonaiaren inspirazioa omen. Halaber, “Altxorraren Uhartea” eleberrian protagonistaren ostatua irudikatzeko Robert Louis Stevensonek taberna hau hartu omen zuen oinarri. Aurrekoaren parean, Ellington maisuaren omenezko izena duen pub-ak, The Old Duke delakoak (Kings Street) ia egunero jazz emanaldiak eskaintzen ditu. Egarria eta gosea asetzeko eskaintza zabala; ur gainean ere, hainbat itsasontzi pub eta jatetxe bihurtu baitituzte: The Glass Boat jatetxe ederra (Welsh Back); The Apple sagardotegia (Welsh Back); eta Tekla Night Club (The Grove), besteak beste. Avon ibaiaren ertzari jarraituz, Arnolfini (Narrow Quay) kulturgunearekin eta aurreraxeago Watershed Media Center (Canon’s Road) delakoarekin egingo dugu topo. Azken honi erreparatzea merezi du. Arte garaikide (argazkilaritza, diseinua, zinema independentea, multimedia), kultur industria eta turismorako espazio bateratua eskaintzen du berriztutako biltegi batean. Atzealdean Akuarioa (Anchor Road) dago, uste baino handiagoa baina garesti samarra (14 libera). Ibaiaren bestaldean M Shed (Wapping Road) edo Bristolgo bizitzaren museoa daukagu. Hiriaren garapena era interaktiboan eta txukunean azaltzen du musu-truk. Kaleko salmenta postutxoetako artisautza, bigarren eskuko liburuak eta diskoak, eta hamaika zaporetako tartak errepasatu ondoren, portua atzean utziko dugu. Orain St Augustine Parade pasealekutik gora egin – Neptuno jainkoa eta Edward Colston esklabo-saltzailearen estatuak guri begira daudela– eta metro gutxitan Alde Zaharrean sartuko gara.
Bristoleko portua leku turistiko erakargarria bihurtu dute, bertan museoa, galeria eta taberna ugari jarri baitituzte. Ondoko irudiotan, Banskyren grafiti batzuk, hiriko kaleetan.
10
Old City Ibaiaren iparraldean dago Bristol historikoa. XII. mendeko hiri normandiarraren aztarnei dagokie Old City. Harresirik ez, eta kale apurrak diraute zutik. Gaztelua ere desagertua da betiko, Luftwaffe alemaniarraren bonben ondorioz. Corn Street da alde zahar honen bizkarrezurra, eta honen azpian St Nicholas Markets aurkituko dugu. Geldiune aproposa, eguerdia bada: xerra eta giltzurrun pastela (steak & kidney pie) eta espezia dezenterekin onduriko saltxitxak (banger sausages), edo, bestela, janari kurdua, greziarra eta karibetarra aukeran. Sabela bete ostean, eta alde zaharretik kanpo, mugarri arkitektoniko nabarmenen bila goaz: Katedral gotikoa (College Green); New Room, munduko lehen kapera metodista (Broadmead); eta St Mary Redcliffe eliza (Somerset Square). Azken honi Elisabet I.a erreginak «Ingalaterrako parrokiarik eder eta famatuena» iritzi zion. Egia esan, estilo arkitektoniko anitz eta ale ederrak ikus ditzakegu hirian zehar: Tudor estilokoak, adibidez,
Clifton zubi esekia zineman eta publizitatean asko erabili izan dute. Behean, taberna bat. Aisialdirako eskaintza zabal eta askotarikoa dago hirian.
Kings Weston House (Kings Weston Lane); Bristol Byzantine tankerakoak: Colston Hall auditoriuma (Colston Street), eta Granary (Welsh Back); eta georgiar garaiko hainbat kale eta plaza, nabarmenena Queen Square, zalantzarik gabe. Parke karratua da hori, harrizko kale eta etxe ederrez inguratua. Neguan paseatzaile eta korrikalarien esparrua da eta udan antzerki (Shakespeare Festival) eta musika (Harbour Festival) jaialdiek alaitzen dituzte bazter berdeak. Nolanahi ere, hiriko erdialdea eraikin garaikidez osatua dago gehienbat. Halabeharrez. II. Munduko Gerrako bonbardaketek 1.300 pertsona hiltzeaz gain, 3.000 eraikin inguru suntsitu zituzten. Berreraikitako paisaia honetan nortasun gutxiko nahikotxo bulego eraikin, etxebizitza eta merkataritza gune ditugu. Hori bai, sorpresa batekin...! Banskyren itzala Grafiti ikusgarriak azaltzen dira han-hemenka. Norenak eta Bansky artista probokatzailearenak; Bristolgo semea bera. Mundu osoan ezaguna, hormetako artea baliatzen du mezu alternatiboak eta salaketa politikoa
12
plazaratzeko. Askoren ustez, bere kale-arteak oihartzuna ematen die ahotsik ez dutenei, grisa dena koloretsu, samur eta eder bilakatuta. Bazterrak bizi-bizi daude Bristolen. Grafitiak, kaleko musikariak, txirrindulariak, merkatu eta denda alternatiboak... Arraza anitz, unibertsitatea, eta mugimendu underground delakoek fruitua eman dute –musikagintzan (Drum & Bass eta Bristol Sound) eta komunikabideetan (“The Bristolian”, “Bristle”)–. Giro inkonformista sumatzen da. Freskoa. Erdialdetik gertu, ipar-ekialdean St Pauls auzoak ere merezi du bisita. Bristolgo biztanleen artean ospe txarra dauka droga eta bortizkeriagatik. Baina auzo harroa da. 1963an elkarte afrokaribetarrak hiriko autobus enpresaren aurkako boikot kanpainari ekin zion, gidari beltzak kontratatzeko debekua salatzeko asmoz. Arrakastaz. 1980an, berriz, gatazka bortitzak izan ziren polizia operazio baten kontra oldartuta, eta horren ondorioz, bizi kalitatea hobetzeko suspertze planak jarri ziren abian. Londresko Nothing Hill auzoaren antzera, St Paulsen afrokaribetarren Carnival-a ikusteko urtero jendetza
batzen da 1967az geroztik. Aurten uztailaren 4an izango da hitzordua. Oso bestelakoa da Clifton, hiriaren mendebaldean. Georgiar estilokoa, merkataritzari esker aberastutakoen eremua da. Kale lasaiak, kafetegi txiki, boutique eta jatetxe garesti apurrekin. Etorbide nagusian, White Ladies Road, finantza eta aseguru-etxeak dira nagusi. Hortik hurbil, historia museoa eta pinakoteka, Bristol Museum eta Art Gallery (Queens Road). Eta, jakina, auzo honek ere bere pertsonaia nabarmena dauka. Emmeline Pethick-Lawrence (1867-1954), emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea –sindikalista eta sufragista– jaio zen hemen. Clifton auzo dotoreak Bristolgo ikur nagusira eramaten gaitu ezinbestez: The Suspension Bridge; 75 metroko altueran, Avon ibaiak sorturiko amildegiak lotzen dituen zubia. Bristol, edo «zubi lekua». Lotsa galdu eta hurbil zaitez hiri axolagabe honetara. Hegaldi zuzenak ere abiatzen dira Loiuko aireportutik.
BRISTOL
13
14
Testua eta argazkiak: Enrique Sancho
Puerto Vallarta
ATSEDENALDI SOFISTIKATUA ETA ABENTURA TURISMOA
15
PUERTO VALLARTA
Toki batzuek zinemagintzari zor diote beren ospea. Berez interes handirik ez duten tokiak dira, baina zinemak gaurkotasuna eman ostean, askorentzat derrigorrezko helmuga bihurtzen direnak. Horren adibide ona da, klasikoen artean, Casablanca, Marokoko hiri kaskarra, 1940ko urteetan Rick/Bogart han zebilenean izandako glamour osoa galdutakoa baina egun bidaia askoren helmuga dena. Aldeak alde, kasu honetan helmugak interesik badu-eta, antzeko zerbait gertatzen da Mexikoko Puerto Vallartarekin.
Mexikoko Pazifikoko gune turistiko sofistikatuenetakoa da Puerto Vallarta. Mundu osoko gurutzaontziek geldialdiren bat egiten dute bertan. Behean, malekoia.
16
uerto Vallarta, Jaliscoko Estatuan dena, berrogei urtetik gorakoek “Vacaciones en el mar� telesail ezagunarekin lotuko dute ziur aski, baina, batez ere, John Huston-en “Iguanaren gaua� filmarekin, Tennessee Williamsen izen bereko nobelan oinarritua, non Ava Gardner, Deborah Kerr eta Sue Lyon lekuko izanik, Elizabeth Taylorrek eta Richard Burtonek amodio istorio goria bizi izan zuten pantailan zein errealitatean. 1963. urtea zen. Mismaloyako kala bakartian eta Puerto Vallartaren ekialdera dagoen arrantzale herrixka batean filmatu zuten eta hamarka paparazziren ikusmina piztu ondoren, iparramerikarren artean modako toki bihurtu zuten zinema ekoizle, aktore eta artistak erakarri zituen, kutsu erotiko-erromantiko-tropikala emanda. Vallartako magiarekin liluratuta, Richard eta Elizabethek Kimberley etxea erosi zuten. John Hustonek, berriz, Caletaseko kala txikian etxe bat eraiki eta bertan bizi izan zen hil arte. Gaur egun jatetxe-ikuskizun gunea da, nahiz eta garai hartako tximinia, liburutegi zati bat eta argazkiak gorde diren. Puerto baztertuta, Vallarta, herritarren artean ezagutzen den bezala, Mexikoko Pazifikoko gune turistiko sofistikatuenetako bat da. Hiria, hotelen eremua eta portua Banderas badiako urek eta palmondoz estaliriko mendiek babesten dituzte. Bi elementuoi esker leku honetan ez aspertzeko aukera ugari dago: nabigatzea, itsasoko kirolak praktikatzea, alturako arrantza, baleak, izurdeak eta manta-arraiak ikuskatzea, urpean igeri egitea... edo zaldiz ibiltzea, golfean jokatzea, abentura kirolak, hots, tirolina, jumping-a, txirristak, mendi txirrindularitza, eta abar. Kirolen artean modan dagoena flyboard delakoa da; euskarri txiki baten gainean hegan egitean datza, uretako motor batek bultzatuta. Supermanek ez luke hobeto egingo. Eta, egia esan, horrelako jardueraren batean aritzea da Vallartan denbora pasatzeko modurik onena; hiria motz geratzen da segituan. Erdialdeko ikurra Los Arcos da, itsasertzean zabalik dagoen anfiteatroa. Horren ondoan janari eta artisautza azokak antolatu ohi dira sarri. Horren parean, Guadaluperen tenplua, Mexikoko hiri guztietan falta ez dena eta koroa batek azkenduriko orratza duena; azken hau, hiriko beste ikur bat. Elizaren inguruan, hiriaren erdi-erdian, harrizko kale, etxe zuri, burdinazko balkoiak eta mosaiko gorrizko sabai bitxiak ageri zaizkigu. Alta, Vallartako alderdi jendetsuena eta denda eta jatetxe onenak dituena Malekoia da, 2012an berrituriko bi kilometroko pasealekua. Muelle de los Muertos itsasargi originala da bertako toki garrantzitsuena, Jesus Torres Vega arkitekto mexikarrak diseinaturikoa, gauez kolorez aldatzen dena eta hiriko hondartza nagusi eta onenaren izena duena. Los Arcoseko ikusmira ederrena bertan aurki-
P
PUERTO VALLARTA tuko du bisitariak, itsasoaren erdian dagoen formazio geologiko ederra. Artearen hiria Malekoia arte publikoaren bilduma ikusgarria ere bada. Bilduma hau dezente hobetu da malekoian lehen eskultura jarri zutenetik: 1976an jarri zuten Itsas Zaldia, hiriko ikur ezagunetarikoa bihurtu dena. Gaur egun, Puerto Vallartako malekoian dauden pieza eder eta eklektikoenak bertako artista Ramiz Barquet ezagunaren obrak dira, bai eta Jalisco Estatuko beste hainbat artista garrantzitsuenak ere, Sergio Bustamante, Alejandro Colunga eta Adrian Reynosorenak, esaterako. 60ko hamarkadan “Iguanaren gaua�-ri eta artista ugari bertaratzeari esker izandako bultzadaren ondoren, hiria eta bertako margolari eta eskulturgileak izugarri hazi ziren. 80 eta 90eko urteetan Pueblo Viejo historikoa tokiko, nazioko eta nazioarte mailako talentuentzako atze-oihal bikaina izan zen. Kultura artistiko bizi eta indartsu hori islatzen dute Vallarta urtez urte ohoratzen duten eskultura, galeria eta erakusketek. Huicholen artisautza lan tipikoak, dantza prehispanikoetako maskarak eta indigenen arte historikoa, gaur egungo olio-pinturak, brontzezko eskulturak eta teknika mistoko obra espresionistak. Pueblo Viejoko galerietan edo malekoi idilikoan barrena, Vallarta euren agertoki egin duten nazioarteko ospea duten ar-
18
tistek sorturiko ostadar koloretsu ederrean murgiltzen da bisitaria. Hiriak Mexikoko arte eszena dinamikoena eta hazkunde biziena du, 30 arte galeria baino gehiagorekin. ArtWalk izenekoa da ekimen interesgarrietako bat, galeria multzo batek abiatutakoa. Ibilbide indibidual bat da, asteazken gauetakoa, publikoari irekia, eta edari eskaintza ere baduena. Interesgarriena zera da, norberak nahieran bisita ditzakeela galeriak, ardo kopa bat dastatuz eta Vallartak artistengan eta horien lanetan inspiratzen dituzten kulturaz eta koloreez bustiz. Huichol arteak aparteko aipamena merezi du. Wixaritarien eguneroko bizitzaren parte da, magian eta mitoan aberatsa, kolore bizikoa eta sinbolismo handikoa. Huichol artea askotarikoa da, oihalak, brodatuak, botozko ofrendak, aulkiak, saskiak, musika-tresnak eta eskulturak, eta oso ezagunak dira metodo tradizionalen kalitatezko erabileragatik. Artelan hauen komertzializazioari esker lortzen ditu komunitateak bere kultur identitateari eusteko beharrezko dituen diru sarrerak. Huichol indiarrak, ziur aski azteken ondorengo zuzenak direnak, ziur asko Ipar Amerikan beren antzinako tradizioei jarraiki bizi diren azken indigenak dira. Horiek sakon ezagutzeko, San Andres Coamihata herria bisitatu behar da, Sierra Madreko mendi gainetan ezkutaturikoa. Denboran atzeranzko izugarrizko jauzia da hori eta antzinako tradizioetan barneratuz kultur
Huichol herri indigenaren arte koloretsuak eragin handia du inguru hauetako tradizioetan eta estetikan.
19
esperientzia aberasgarria. Huichol komunitateak Jalisco Estatuko iparraldean bizi dira, sumendi eta arroila sakonen artean. Hau da Vallartan egin daitezkeen txango erakargarri anitzetako bat. Gastronomia aparta Mexikon sukaldaritza arloko esperientzia onenetarikoa izateko toki aproposa da Puerto Vallarta. Gastronomia zaleentzako aukera zabala eskaintzen du hiriak. Txef mexikarrak zein mundu osoko sukaldari ugari daude Vallartan. Takoak eskaintzen dituzten jatetxe familiar txikietatik hasi eta nazioartean ospea duten jatetxeetaraino, bertako sukaldaritzako plater ugariez gain, egungo mexikar platerak eta nazioarteko aukera ugariak eskaintzen dituztenak. Hiriko eskaintza gas-
tronomikoa mokofinenak pozik uzteko modukoa da. Alta, gastronomiaren goraldi honek eta bisitari dirudun eta finen ugaritzeak badu bere alde txarra, alegia, jatetxe onenak garestitu egin direla. Edonola ere, badira familia giroko jatetxe merkeagoak eta erdi mailako jatetxeak ere, toki xarmagarrietan kokatuak gainera; esaterako, malekoi luzean, hondartzako harea gainean edota ikusmira zoragarriak dituen hiriaren goi partean tako, tortilla, ceviche eta Mexikoko beste hainbat jaki tipiko prezio onean aurkituko ditugu. Gay giroko paradisua Vallarta gayen gune nagusietako bat bihurtu da. Badira bertan gayentzako hogei klub eta taberna eta hondartzako hiru klub, baina horiez gain, lokal txiki ugari ere
badira, amu gisa eskaintza zoragarriak egiten dituzten gaztetxo erakargarriak dituztenak, era guztietako masajeak iragartzen dituen ohatila bistan dutela. Hori guztia hegoaldeko gay giroko hondartzaren eta iparraldeko ibaiaren arteko tartean. Eremu osoak «zona erromantikoa» izen iradokitzailea du. Argibide gehiago izan nahi duenak www.gayguidevallarta.com orrialdean aurkituko ditu. Los Muertos-eko gay giroko hondartza da, dudarik gabe, egunean zehar jende gehien ibiltzen den tokia, eta jendetza gay giroko merkatuari begirako hondartzako hiru klubetan banatzen da. Horietan lehena Blue Chairs izan zen, baina hainbeste jende biltzen zuenez, Ritmos ere, «aulki berdeak» izenez ezaguna, gayen hondartzako parte bihurtu zen. Egun, Club Lido
ere badago, europar kutsuko zerbitzu finagoa eskaintzen duena. Nabarmentzekoa da gayentzako klub, taberna, diskoteka, kantina eta saloi guztiak erabat seguruak direla. Puerto Vallartan atseden hartzeko toki onenak Cora Hotela, Hotel Amacako Azul Agave Sky Lounge eta Blue Sunset Rooftop Bar dira. Kopa bat hartu nahi duenak, berriz, Anonimo, Apaches, Sama, Frida, La Noche, Los amigos eta Reinas ditu aukeran. Eta zuzeneko musika saioak entzuteko, berriz, Garbo eta The Palm. Gaueko giroan barneratzeko klub ezagunena Paco’s Ranch da, garai batean Paco Paco zena.
PUERTO VALLARTA
Pazifikoko esmeralda koloreko urek bustitako paraje hauetan hondartza ederretan atsedena hartu, ilunabar ikusgarriak miretsi eta mota guztietako uretako jarduerak egiteko aukera dago.
22
Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos
Magma Geopark
ARROKA «LUNATIKOAK» NORVEGIAR HEGOALDEAN
23
MAGMA GEOPARK
Ia itsasoaren arrasean, Norvegiako hegomendebaldeko fiordoen artean, Magma Geoparkeak labak, glaziarrek eta haizeak 1.400 milioi urtean zehar zizelkaturiko paisaia erakusten du. Dalaneko distrituan kokatuta, harrizko gainazal bitxian dauden formazio geologikoen babeslekua da. Balio geologikoei askotarikoa eta benetan ikusgarria den paisaia batzen zaie, non badirudien naturak ez duela gizakiaren esku hartzerik izan, Eigeroy itsasargiak denboraren joanaz ohartu gabe itsasora seinalatzen duen bitartean.
24
orbaitek Lurrean Ilargiaren itxurako toki bat baden galdetuko baligu, paisaia etsigarri, bakarti, latz, babesgabe eta bortitzak etorriko litzaizkiguke burura, bizitza arrastorik gabeak –itxuraz behintzat–. Akaso, Islandia iparraldeko Deserriratuen Basamortua bezalako eremu zabal bat izango genuke gogoan, bere garaian astronautak gure satelitera iristeko helburuz entrenatu ziren lekua. Baina ziur asko, inori ez litzaioke bururatuko Norvegia hegoaldeko kostaldera joateko proposatzea. Izan ere, nahiz eta bertako hainbat paisaia oso malkar eta basatiak izan, hura irudikatzen dugunean hango ibai, baso eta zelaiak datozkigu burura. Alabaina, hemen Armstromg eta Aldrin astronautek zapaldu zuten zoruaren antzekoa ukitzetik gertu gaude. Horiek, ilargiratu ziren Lasaitasunaren Itsasoko berezko basaltoak ekartzeaz gain, beste arroka baten lagin ugari ekarri zituzten, anortositarenak zehazki. Baina agian egokiagoa da Scott eta Irving edota Young eta Duke aipatzea, Apolo 15 eta 16 misioetan itsasoen gainean kokatu beharrean, goi eremuetan kokatu baitziren, Ilargiaren alde argienetan, hein handi batean, kaltzio plagioklasaz osaturikoak. Anortosita arroka igneo plutonikoa da, hau da, gainazalaren azpian apurka hoztu den magma ultramafikotik sortua, kristal handiak eratuz. Lurrean ez da
N
Hellersheiarako bidean aurkitutako anortosita bloke ikusgarria eta, aurreko orrialdean, Solbjorgnipatik dagoen ikuspegia. Erreportajea zabaltzen duen irudian, Jossingfjord. ikuspegia Hellersheia-ren gailurretik.
25
MAGMA GEOPARK
Eigeroy eta Midbrodoy uharteen panoramika. Ondoko irudietan, Eigeroyeko itsasargia, Hellereneko (Jossingfjord) baserri bat eta Solbjorgnipan topatutako bihotz itxurako aintzira. Ondoko orrialdean, Hellersheia mendiko gailurra eta Hellereneko txoko batzuk.
ezohikoa, baina gehienbat ale txikietan aurkitu ohi da; toki gutxitan aurki dezakegu ugari, Quebec-en, Adirondack-etan (New York estatuaren ipar-mendebaldean), Suedian, Angola eta Namibia arteko Kunenen, Siberiako ekialdean, Groenlandian eta Norvegiako hego-mendebaldean, “Rogaland probintzia anortositikoa� deiturikoan. Ezaugarri hori aintzat hartuta izendatu zuen Unescok 2010ean gune hori geoparke, Bjerkreim, Sokndal, Eigersund, Flekkefjord eta Lund udalerrien artean zabaltzen den 2.329 km koadroko lurralde zabala. Lurraren arrazoiak Geoparkeek Europa eta mundu mailako toki berezien sarea osatzen dute, eta beren bitxitasun eta garrantzi geologikoengatik hautatuak dira. Bereziki geologiaz eta orokorrean naturaz gozatzeko toki apartak dira. Magma Geopark da egun Eskandinaviako herrialdean daudenetako bat, Gea Norvegica-rekin batera. Bertan, geologiari buruz ikasteaz gain, paisaia osatzen duten prozesu geologikoak, natur ingurunearen ezaugarri eta bilakaera eta akzio antropikoa (gizakiak ingurunean duen esku hartzea eta bere egokitzeko eta eraldatzeko gaitasuna) ezagutu ahal izango ditugu. Eta, jakina, zerumuga zoragarri horiez gozatuko dugu, zeintzuek lirismo eta leuntasun handiagoko beste batzuekin uztartuta, nire ustez, Norvegia planetako herrialde ederrenetako bat bihurtzen duten. Magma Geopark bezalako eremu batek aukera asko eta askotarikoak eskaintzen dizkigu. Ikuspuntu didaktiko batetik, parketik bertatik jasoko ditugun jarraibideei segi diezaiekegu. Ibilbide sorta da hori, ezaugarri geologiko esanguratsuenetara gidatuko gaituena, horien sorreraren nondik norakoak, ezaugarri nagusiak eta egun ikus ditzakegun forma horiek agerrarazi dituzten milioika urteetan izandako aldaketak azalduz. Txango hori parkeko langileek gidatuta edota nork bere kabuz egin daiteke, oinez, bizikletaz, eskalatuz, kayak-ez, eta are olatu gainean nabigatuz ere. Gea-ren eskuak ukituriko paraje pribilegiatu honetan paisaiak berdingabeak dira. Lurpetik azaleratutako arrokak daude, biluziak eta haizearen eraginez biribilduak, eta glaziazioan zizelkatuak ere izan zirenez, ezaugarri hauek ageri dituzte: ildo glaziarrak, bloke erratikoak, muturreko morrenak, San Olaveko Sugea izeneko esker interesgarria, eta Gloppedaleko arroka eremua bezalako kolubioi izugarriak. Kostaldearen eta barnealdearen arteko bereizketa ez da argi antzematen, bai kontinentearen homogeneotasuna urratzen duten itsasoaren sarguneak direla-eta, bai beren erriberak gatzez blaitzeko itsasoaren urdin sakonean barneratzen diren lur eremuak direla-eta. Deskubritzeko tokiak zenbatezinak dira, baina lehenengoen artean, akaso Jossingfjord da ederrena. Bigarrenetan, dudarik gabe, toki enblematikoenak Eigeroy uharteko penintsula eta ia itsatsita duen Midbrodoy irlatxoa dira. 27
Aparretik bihotzera Eigeroy urruneko toki hurbil eta atsegina da, kadentzia leun eta mugarri eskuragarriz beterikoa. Bolumen bihurgunetsuak, itxura malguko konbexutasun leunekin, pilatuta ageri dira, itsasora iritsi nahian bidea libre uzteko eskatzen ariko balira bezala. Paseo aparta da parkearen berezitasunetako batzuk deskubritzeko, geologia hizkeran izen hauek dituztenak: anortosita intrusio eta dikeak, plagioklasa eta ortopiroxenozko kristal handiak, anortositaren alterazio naturalak, gneis-ak, bretxak eta modelatu glaziarren trazak. Itsasargirantz oinez goazela, ez dakigu lurra guk laztantzen dugun edo lurra den gu laztantzen gaituena, ispiluak diruditen ur xaflek nahasten baikaituzte, eta zalantza egiten dugu itsasoa ez ote den urmael bihurtu, egurrezko etxeen gorria eta zisneen lepoak ipuin batean bezala islatzen
diren tokian. Eta muturrean, itsasargia, apal eta basati aldi berean, belaontziak bere babeslekuetako lasaitasunerantz erakartzen. Jossingfjord zain dugu, Norvegiako fiordo guztiak bezala, arrokan itsasoak orbaindutako zauri zahar bat bezala. Sakonean Helleren aurkitu dugu, hegoaldean oso ohikoa den babesleku natural handi bat, gizakiek Neolito garaitik erabilitakoa eta XIX. mendeko etxaldea izandakoa aterpetzen duena, baliabide urriei aurre egiteko arrantzaz eta bizirauteko nekazaritzaz eta artalde txikiez baliatzen zena. Alta, gure helburua Hellersheia da. 315 metrora dago eta bertara iristeko horma ia bertikaletan gora egin beharko dugu, arroka bloke handien, zulo ugarien eta plagioklasa kristal erraldoien artean. Horien ondoren, arrokek gidatuta, tontorrera iritsiko gara eta hortik harrizko itsaso ikusgarria, anortositaz-
koa, bistaratuko zaigu, benetako itsasoaren parean desagertzen dena eta iparraldean, bihotz telurikoko itsaso berdean barrena, galtzen dena. Eta hain justu bihotz horren ondoan aurkituko dugu hirugarren ibilbide bat, hiru soilik hautatu behar izan baititugu gure zoritxarrerako. Parkean barneratu beharra dago Solbjorgeko etxaldera iristeko, eta bertan bizibidea egiten duten familiak, bere behiek eta ardiek ezaxolaz begiratzen digute Solbjorgnipara igotzeko bertaratu garela esan diegunean. 466 metroko gainera iristeko bideak zelai malkartsu batean zehar egiten du aurrera. Bidezidorretik kanpoko eremuan turbak belaki bihurtzen du zorua; errota zahar batek keinu egin digu. Azaleratze batzuetan, norita arrokak arrosakara bihurtzen dira, plagioklasazko kristalen inkrustazioen eraginez. Tontorrera hurreratu ahala,
gneisesak agertzen dira, hau da, granitoaren osaera berbereko arrokak, baina hauetan, mineralak zerrenda zehatzak eratuz biltzen dira, nagusitzen den grisean kuartzo betak marratuz. Tontorrera iristeko gorriak ikusi ditugu, kateen laguntza eta guzti, baina sari aparta jaso dugu. Postal bat begien aurrean. Begirada iristen da iritsi behar den denera, baina ipar-ekialdeko ikuspegia egin zaigu deigarriena, haran sakon bat da, aro glazialaren amaierako desizoztean urak urratu zuen bide nagusietako bat, morrenaren baten aztarnak agerian dituena. Berriro itsasertzerantz jo, egindako bidea deseginez, eta orduan agertzen da berriro parkearen bihotza, aintzira baten ertzetan marraztuta ikusiko dugun bihotza... begiratzen jakinez gero.
MAGMA GEOPARK
Eigeroy uharteko penintsula toki hurbil eta atsegina da, kadentzia leun eta mugarri eskuragarriz beterikoa. Solbjorgnipatik dagoen ikuspegia.
29
Grenada
Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea
ANTILLETAKO ESPEZIEEN UHARTEA
GRENADA
Sasoi baten Antilla Txikietako uharterik ezagunena zen, Ameriketako Estatu Batuen 1983ko inbasioa dela-eta. Herrialde ingeles-hiztunetan, baina, aspalditik lotzen da natura ederrarekin, bai Karibe itsasoko hondartzengatik, bai barnealdeko oihanengatik. Baita uharteotako beste elementu txiki batzuengatik ere: bertako fruitu eta espeziak. Ez alferrik, Spice Island (Espezieen Uhartea) izena ematen diote. aturari, gehitu afrikar ondare aberatsa eta ia ez dagoela hotel erraldoirik, eta antillar bizitza bertatik bertara ezagutzeko txoko paregabe gisa ageri da Grenada. Milioika turista hartzen dituzten Karibeko uharteen aldean oporleku apala da, baina gutxi itzultzen dira aho-zapore gozorik gabe. Baditu hondartzak, oihana, kultura, baina ez resort handirik. 300 km2 pasatxo da Grenada uhartea, Busturialdea, Tolosaldea edo Garazi eskualdearen antzera. Grenadina irlak ditu iparrerantz; Carriacou eta beste irla txiki batzuk Grenadako zati dira, eta Union Islandetik iparraldera doazenak Saint Vincent eta Grenadinak estatua osatzen dute. Beraz, uharte nagusi batek eta beste zenbait txikik Antilletako mundu bereziena gordetzen dute. Almendra itxura dauka Grenadak, 130 kilometroko kosta-lerro malkartsua, oihan tropikalak hartutako barnealde menditsua, eta hego-mendebaldean, Karibera begira, Saint Georges hiriburua eta azpiegitura gehienak. Erraza da uharteko txango zirkularra egitea, bai autoa hartuta, bai eskatu ahala gelditzen diren furgoneta publikoak erabiliz. Bizikletaz zein oinez ibiltzeko ere aukera ugari ditu Grenadak. Egurrezko etxe koloretsuak, harrizko elizak, Carenage izeneko itsasaurre bizia, eta bi gotorlekuk babestutako badia, Fort George eta Fort Frederick (bigarrena da ikusgarriena, lehenean badago kanpotik ibiltzeko aukera baina poliziaren egoitza da barrutik). Grena-
N
Annandale ur-jauzia, St. George herriaren inguruan. Ondoko orrialdean, Carriacouko paisaia. Hondartzaz eta palmondoz osatutako uharte lasaia da.
32
Otsailean Grenadako egun nazionalean edo udako inauterian egokituz gero, merezi du herritarrak beren jantzi koloretsuekin ikustea eta ospakizunekin bat egitea.
34
dako hiriburua oinez gustura paseatzeko hiri atsegina da, herrialdeko zerbitzu gehienak biltzen dituena, eta hondartza bila doana ere gura barik igaro ohi den lekua. Merezi du egun erdi-edo bertan ematea, goizeko bizitasunean edo arrastiko txangoan. Eta abuztuko inauteriak edo otsailean egun nazionala egokituz gero, grenadarren bizipozean murgiltzeko aukera paregabea da. Karibeko bizipoza Egiaz, bat-bateko jaiak oso ohikoak dira Karibe osoan, edozein herrixkatan aurkituko duzu kale erdian, bassbeat-ak ozen bozgorailuetatik, dantza eta rona. Gutxitan iragartzen dira‌ eta iragartzen ez diren horiek izaten dira onenak. Zoriaren esku dago neurri baten, edo bertako lagunekin harremana lantzea ere badago. Horretarako parada ematen du Homestays Grenada-k, uharte osoan eskaintzen dute familietan egoteko aukera, baita ezohiko txango eta esperientziak izateko ere: afrikar tradizioak, rastafari otordua edo oihaneko bisita sendabelar bila. Perkusioaren bidea ere aurkitzeko era eskaintzen du. Saint Georges hiriak berak ez du ostatu askorik, oso hurbil baitauka Grand Anse, frantses kreoleraz hondartza handia esan gura duen herria. Bertan biltzen da Grenadako turismo gehiena, harea zuriko hondartza luzearen inguruan. Karibeko leku ezagunagoei inbidiarik ez dien hareatza da Grand Anse. Ez dago berezko herririk, baina esandakoa, uraz, hareaz zein urpekoaz gozatzeko txoko bikaina da. Asteburuetan, europar zein iparramerikarrekin batera grenadarrek
ere hondartzarako bidea hartzen dutenean, bete samar egoten da, baina giro berezia ere sortu ohi da. Edozelan ere, aski luzea da jendetzaz lepo egonda ere lasai gozatu ahal izateko. Hego-mendebalderantz joanda, jende gutxiago, eta harea zuriagoa bihurtzen da Morne Rouge eta aireportuaren inguruan dagoen Point Salinesera bidean. True Blue Bay eta Lance Aux Epines dira Grenadaren hegoaldeko muturrak; badia itxiek zenbait ostatu txiki bezain garesti hartzen dituzte. Inguruan dute mediku eskola ere: han ikasten zuten ikasle estatubatuarren segurtasuna argudiatuta ekin zion Ronald Reaganek 1983an uhartearen inbasioari. Oihana Hiriburutik Grand Etang errepidea abiatzen da uhartearen erdi eta iparraldera, eta ezin kontraste handiagorik aurkitu orain arteko badia eta hondartza zuriekin. Asfaltoak gora eginaz bat, zuhaitz fin eta garaiak altxatzen dira, eta behe-lainoak paisaia hartzen duenetan –eta sarritan gertatzen da hori– oihanak bere misterio guztiz agertzen eta ezkutatzen du aurpegia. Ibilbideak, loroak eta bestelako txoriak, tximino bihurriren bat tarteka, eta baso umelen sekretuak. Annandale-ko ur-jauziak dira grenadarren txoko kutunetako bat, Constantine herritik hur. Pixka bat aurrerago, Grand Etang aintzira dator. Uhartearen bihotza osatzen duen kraterra da lakua. Natura, ibilbideak eta historiak ere bat egiten dute parke nazional honetan: ur-jauziak, aintzirako txangoa zein oihanean barneratuta XVIII. mendean Fedon frantses matxinoa ez-
GRENADA
35
kutatu zen lekuraino doan bide luzea, inguruak eskaintzen dituen ibilbideak asko dira. Grenvillen bat egiten du errepideak Atlantikoko kostaldearekin. Iparraldeko herri nagusia da, eta ez du zerikusirik hegoaldeko turismoarekin. Geldialdia eginda, jator adierazi digute hiru kilometrora dagoen gune historikoa: aireportu zaharrean ikusgai daude 1983ko inbasioko aztarnak, uherrak hartutako zenbait hegazkin tartean, behiak eta ahuntzak dituztela lekuko bakar. Uharteko itzulia eginez gero, River Antoine ron destilategia eta Antoine aintzira ditugu geltoki labur. Bidean hondartza basatiak Atlantikoak higatuta, eta tarteka haitzetan igerilekuak eratzen dira, iparralderantz Grenadina txikiak ageri direla. Hantxe dugu hurrengo helmuga. Baina aurretik Sauteurs igaro (frantsesez «jauzilariak», Karibe osoan hedatzen den istorioa gogora ekarriz, europar konkistak itsasoan suizidiora eraman zituzten indigenak). Gouyave dugu azken geltoki. Arrantzale herri atsegina izateaz gain, Grenada famatu duen espeziaren hiriburu ere bada: intxaur muskatua prozesatzeko lantegi handia bisitatu daiteke. Eta merezi du bisitak. Grenadinak Grenada inguratzen duten uharteetatik, Carriacou da handiena, 40 km2 baino ez baditu ere. Eta eremu txiki horretan oso mundu berezia gordetzen du. Baditu hondartzak, kultura bizia, oihan txiki bat (dena txiki inguruotan), baina Grenadako turismoaren arrastorik ez. Hillsbourough hiriburua bera, kale pare baten luzeran antolatutako herria da. Museo txiki eta interesgarria dauka, amerindiar ondaretik egungo afrikar jatorriko tradizioetara hainbat elementu erakusten. Eta tradizio horiek bizi-bizirik daude, Kariben beste inon gorde ez diren afrikar erritu eta ohiturak tartean. Hegoalderantz doan L’Esterre herrixkan ikus daitezke tarteka (bestela ere, merezi du haraino joatea izena ondo irabazita daukan Paradise Beach ezagutzeko). Eta Hillsbouroughetik iparrera doan bideak Antilletako txoko bikainenak laburbiltzen ditu kilometro gutxian: muinoetan gora eta behera, palmondoak, azukre-ola zaharren bat, eta herrixka xumeak. Belvedere Hillsek Grenadinetako uhartediaren ikuspegi harrigarria dakar, itsasoan puntuz puntu altxatzen. Windwardera iritsita, eskola, eliza eta egurrezko edo zementuzko etxe batzuk baino ez direla ematen du. Baina Grenadinetan ohi denez, tradizio aberatsaren jabe dira bertako biztanleak. Bizimodua patxadaz doan lekua da; basoko sendabelarren eta izpirituen kontuak bizirik dauden txokoan gaude, eta arrantzale kultura belaunez belaun transmititu den herrixkan. Zoria lagun, ontzigintzan aurkituko ditugu, esklaboak libre geratu eta itsasora jo zutenetik ontziak eraikitzeko erabili duten teknikari jarraitzen.
GRENADA
Goian, Carriacou uhartean bizitzak erritmo askoz lasaiagoa du, eta Afrikatik ekarritako tradizio askok diraute bizirik. Beheko argazkian, Grand Etange, Grenadako aintzira handiena. Itzalitako sumendi baten kraterra da.
DATU PRAKTIKOAK Nola iritsi Maurice Bishop aireportura hegaldi gutxi daude Europatik. Bilbotik British Airwaysek jarri berri duen hegaldiarekin, posible da LondresGatwicken eskala eginda joatea. Frankfurtetik ere badago hegaldi bat astero. Osterantzean, Miami, New York edo Torontotik joan daiteke. Saint Vincent eta Grenadinetatik, Union Islandetik, badago Grenadako Carriacoura astean bizpahiru aldiz doan ontzi txiki bat, handik egunero daude ferryak Grenadako uharte nagusira. Antilla Txikietako uharteetan ibiltzeko aukera paregabea da.
Noiz bisitatu Bisitatzeko sasoi onena Euskal Herriko neguan da, azarotik apirilera bitartean, urtaro lehorra baita Grenadan. Hortik kanpo pixka bat bero handiagoa egiten du, baina hezetasuna nabarmenagoa da, eta ohikoak dira zaparrada laburrak arratsaldeetan. Hori bai, abuztuan Spicemas inauteriaz gozatzeko aukera dago (baina garaiz erreserbatu). Urakanen ohiko bidetik kanpo dago Grenada, baina ez erabat arriskuz kanpo: 2004ko irailean “Ivan”-ek txikizio handia ekarri zuen, 39 lagun hil eta uhartearen %85 hondatu zuen. 37
38
Tolosa HIRI ARROSA
Testua: Maribel Herruzo Argazkiak: Oscar Elias
39
TOLOSA
Euria ari zuen Tolosan, ezarian-ezarian. Baina axola handirik ez. Udaberrian halakoak gertatzen dira, eguraldiaren araberako planik ezin duzu egin. Gainera, ÂŤhiri arrosaÂť deitzen dioten honetan, kaleak blai direnean halako kolore berezi bat hedatzen da, tango doinuak iradokitzen dituen zera bat, beharbada hiriko seme izan zen Gardelen oroitzapenaren eraginez. Frantziako laugarren hirian unibertsitate ikasle ugarik ostatu hartzen dute, eta horiei bost axola zer eguraldi den, are gutxiago asteburua iritsi bada, eta horrek kalean bizitasuna ziurtatzen du, batez ere, gaueko giroa, eta bereziki ibaiaren inguruan.
Te-areto bat eta Rue des Tourneurs kaleko terraza bat. Erreportajea irekitzeko aukeratutako argazkian, Galeries Lafayette terrazatik dagoen ikusmira ederra.
40
olosa hiriari Toulouse esaten diote frantsesez, baina frantsesez ez ezik, okzitanieraz ere hitz egiten dute bertan, eta kale guztietan ageri dira elebitasun instituzional horren lekuko diren seinaleak. 1936ko Gerra amaitu zenean, Pirinioen hegoaldeko ia 40.000 errepublikano erbesteratuk jo zuten bertara, Hendaiatik 260 kilometro eskasera dagoen hirira. Tolosan kokatu zen, esaterako, Federica Montseny Europan ministro izatera iritsi zen lehen emakumea. Saint Cyprien kanposantuan dago haren hilobia, beste hainbat lagunekin batera. Beren bizitzei jarraipena emateko hautatu zuten hiriak beraiek iritsi aurretik ere bazuen tradizio ezkertiar emankorra, langile borroka eta mugimenduetan oparoa. Tradizio indartsu hori gorabehera, erdialde historikoan dabilenari iragan aberats eta distiratsu baten aztarnak egingo zaizkio deigarriak, garai zaharragoen oinordetza, jakina, XV. eta XVI. mendeez ari baikara. Garai hartan, hiritik gertu lantzen zuten landare baten orriak, urdinbelarra (Isatis tinctoria), erabiltzen zituzten oihalak urdin kolore berezi batez tindatzeko. Tindagai horren eskaera handia zenez, eta prezioa are handiagoa, merkatari batzuek ederki batu zituzten sosak, eta horiekin, hirian adreiluzko jauregiak eraikitzea agindu. Bertako estilo errenazentistaren ezaugarrien artean nabarmentzekoa da eraikinen kantoi batean dorre luze eta meharrak daudela, gehienbat esferikoak eta leihoekin, garaiko ohitura baitzen noblezia tituluren bat jasotzeko esperantzarekin zen orok halakoxeak altxatzeko eskatzea. Hiria goitik behera lehengai berberaz eraikita dago, berdin du zein garaitakoa den eraikina. Eskualdean harrobirik ez da eta beste inondik ekartzea garesti ateratzen zen. Hori dela-eta hasi ziren erabiltzen erromatar adreilu zabala (foraine, okzitanieraz), eta horren ondorioz, homogeneotasuna nagusitzen da hirian, doi-doian nabarmentzen diren jauregiak eta elizak ere estaltzera iristen den geruza bat balitz bezala. Eraberriturik eta dotoreturik (pixka bat endekatuxeago dauden eraikin batzuetan izan ezik, baina horiek ematen diote hiriari bere bizkar mendeen zama daraman hiri orok behar duen dekadentzia izpia), adreilu biluziak edo karez estali eta apainduak sortzen du fatxadetan kolore Ăąabardura bero hori, gorrixka, arrosakara eta laranjaren artekoa, orduaren arabera eta eguzkiaren argiaren arabera. Horra, hiri arrosa, ezizenaren arrazoia.
T
Industria aeronautikoa Frantziara indigoa iritsi zen, ordea, eta tindagai urdinaren pagotxa pikutara joan zen. Harrezkero igaro dira mendeak, eta gaur egungo Tolosan teknologiaren eta aeronautikaren arloak dira aberastasun iturri aipaga-
41
TOLOSA rrienak. Izan ere, hegazkin industriarekin eta teknologia aeroespazialarekin lotura estua du: bertan daude Airbus fabrika, Espazioaren Hiria eta ireki berria den Aeroscopia museoa. Museo horrek mundutar arruntari ahalbidetzen dio Concorde bateko atea gurutzatu eta haren korridore meharra zeharkatzea, edota Airbus A300B batean sartzea, eta zorua eta pareta gardenak dituenez, metalezko tramankulu hegalarion barrunbeak ikusi ahal izatea. Hangarrean benetako erlikia zibil eta militarren bilduma dauka, eta abiazioaren historia azaltzen duen erakusketa bat ere bai, fundamentuz osatua, etorkizuneko proiekzioak egiteraino ausartzen dena. Aeroscopia turismo puntu bihurtuko den uste sendoa dute, eta hiriko beste leku adierazgarrienek bezainbeste bisitari erakartzera iritsiko dela, hau da, zientzia naturalen museoaren pareko izatera, edo Capitole eraikinaren, Saint Serin basilikaren edo jakobinoen komentuaren mailara. Zerrendatutako aurrenekoak historia naturalaren arloko bi milioi piezatik gorako bilduma du, eta bigarrenak, udalaren egoitza biltzen du testuinguru neoklasiko batean. Saint Serin basilikari dagokionez, XI. mendean hasi ziren eraikitzen eta XIV.ean burutu zuten, eta Frantziako Donejakue bideko kokaleku
esanguratsuetako bat izateaz gain, Europa osoan zutik geratzen diren eliza erromanikoen artean ederrenetako bat ere bada. Basilikatik gertu, Perigord kalean, XVII. mendeko kapera txiki bat dago, karmelitena esaten diotena. Merezi du sartzea, ez da ordaindu behar eta barnealdean ikusgai daude hormak eta ganga itxurako sabaiak estaltzen dituzten olio margoak. Baina arkitekturaren edertasunari erreparatu nahi izanez gero, ezin ahaztu dominikanoen anaiarteko monasterio zaharra. Jakobinoak bizi ziren eraikin horretan, liluragarria da elizako nabe nagusiko nerbiodun gangen edertasuna, bereziki ÂŤpalmondoaÂť deitzen diotenaren dotorezia. Gora begira egotearen nekeak arintzeko, ispiluak jarri zituzten inguruan. Eta Tolosan dena aprobetxatzen dute, eta berrerabili. Gaur egungo Arte Ederren Museoaren egoitza beste komentu zahar bat da, agustindarrena, eta Erdi Aroko eskultura multzo baliotsua du (kapitel erromanikoak, estatua gotikoak eta gargolak). Ildo beretik, argazki galeria baten egoitza Garona ibaiaren ondoko ura biltzeko antzinako dorre bat da. Eta ibaiaren inguruan jarraituz, hiltoki zaharra, Les Abattoirs, arte moderno eta garaikidearen zentroa da, eta bere jabetzako 3.500 lanak tru-
Rue des Couteliers kaleko Dalbadeko eliza. Aurreko orrialdean, Jardin des Plantes lorategian gaztetxo talde bat atseden hartzen eta, azpian, hain modan dagoen ÂŤvintageÂť tankerako denda baten erakusleihoa.
43
katuz doa; tartean, Picassok margotutako antzoki oihal erraldoi bat. Gomendagarria da kale estuen amaraunean paseo bat ematea. Mage plazatik ateratzen dira kaletxo horiek, gurpil baten erradioak izango balira bezala. Harakinen auzo zahar honek hainbat altxor arkitektoniko ditu, horien artean 1463ko sute handitik onik atera ziren egurrezko egiturazko etxeetako batzuk. Mage kalearen ondoan, Rue de la Pleauko jauregitxo batean, Paul-Dupuy museoa dago, ordulariak maite dituztenentzako bereziki interesgarria; izan ere, garai eta estilo guztietako denbora neurgailuen bilduma aparta dago bertan. Dendak eta gutizia gastronomikoak Tolosan, dendak iman garaiezinak bezalakoak dira, are gehiago frantziar merkatarien zigilu nahastezina badaramate, beste inork ez bezala baitakite beren produk-
44
tuak saltzen, berriak edo zaharrak izan. Gogoan hartu behar dugu beraiei dagokiela gure ohiko hizkerara iritsi den hitz hau: vintage. Eta ezaugarri hori aldarrikatzen duten dendak aurkitzeko, Santa Ursula, rue de la Bourse, Cujas eta Peyrolieres kaleen inguruan ibiltzea baino hoberik ez. Hortxe daude, esaterako, Slow Concep (uprecycling premisa du buru), Au bazar de Beru (jada ateak itxi dituzten kafetegietatik ekarritako objektuz gainezka, Orient Expresseko mahai bat ere aurkituko dugu bertan), La FleurĂŠe de Pastel (pigmentu urdinari erabat emana) edo Groucho (retro estiloko arropa eta osagarriak). Kaleko merkatuak nahiago dituztenentzat, zoragarria da Aubingo igandeetako azokako bohemio giro axolagabea, izen bereko elizaren inguruan, inolako eragozpenik gabe nahastuz janaria, liburua, arropa, loreak... Victor Hugo da aintzat hartu beharreko beste azoka horietako bat, batez ere, jan-edana irrikatzen badugu; izan
ere, beheko solairuan tartekatuz doaz gazta saltzaileak, harategi kontuak, edota mokadutxoa hartzeko kiosko txikiak, eta goiko solairuan, bata bestearen segidan, banantzeko hormarik ere izan gabe, jatetxe ugari dago, beti jendez gainezka. Beraz, goiz joatea da onena, lekurik nahi izanez gero. Zalaparta bizia, gainerako bazkaltiarren gertutasuna eta gastronomia gustagarria arrazoizko prezio batean, horiek dira jendeak kosk egiteko amurik onenak. Baina txoko berezi eta gorderen bat nahiago izanez gero, Chez Navarrora jotzea aukera ona izan liteke. Jatetxe horrek ÂŤetxean bezalaÂť kontzeptua sartu, eta bazkaltiarrak etxeko betiko mahaiaren bueltan bezala biltzen dira bertan. Lapiko beroetan mahairatzen diete janaria bezeroei, beraiek platereratzeko, eta oso giro atsegin eta adeitsua eratzen da bertan.
TOLOSA
Tolosak hegazkin industriarekin eta teknologia aeroespazialarekin lotura estua du, eta horren adierazle Aeroscopia museoa dugu. Aurreko orrialdean, Musee des Augustins komentuko gargolak eta atseden une bat Garona ibaiaren ertzean.
45
46
Seu Vella
Testua eta argazkiak: Oriol Clavera
TERRA FERMAKO TALAIARIA
47
SEU VELLA
Mediterraneoko itsasertzera bidean, oporretako ihesaldi betean, «pla de Lleida» edo «Terra Ferma» izenarekin ere ezagutzen den eskualdera iritsi, eta «Seu Vella» katedral paregabeak bere talaiatik agurtu gaitu, Herrialde Katalanetara ongietorria emanez.
Eliza handi honek hiru nabe ditu. Ondoan, Sant Tomas kaperako pintura zaharrak. Eskuinean, XIV. mendeko Epifaniaren kaperako ganga ikusgarria eta Portal Major-eko fatxada erromanikoa.
egirada gehiegi zorroztu beharrik gabe ekialderantz zuzenduta, erraz antzeman dugu bere irudia, mendixkaren gainean (turó, katalanez), kotoizkoak diruditen hodeiez zipriztindutako zeru urdinean marraztuta. Badira jada pare bat hilabete negu gorrian inguru osoan hedatzen zaion behelaino geruza jasoa dela, eta 30 kilometrora ikusgarri bihurtzen du horrek, egun argi horietakoa batean. Lleidaren ikur nagusia da bera, hain zuzen, laino itsu horrekin batera eta barraskiloekin batera, batez ere, a la llauna eran prestatuta hain gutiziatuak diren barraskiloak. Eta horietxen irudia ekarri digu gogora, karakolak adarrak nola, hala luzatzen baita Seu Vella zerurantz, bidaiariaren arreta erakarri nahian bezala. Eta hortxe egin dugu geldialdia.
B
Eraikuntza Seu Vella, berez, monumentu multzo bat da, eta elizaz gain, Castell del Rei deituriko eraikina, gotorlekuak eta aztarna arkeologikoak biltzen dira bertan. Kokaleku ezin aproposagoa izanik, garaiaren arabera, hurrenez hurren, iberiarren Iltirta, erromatarren Iltrida eta musulmanen Larida izandakoen gainean dago eraikita. Azken horiek 1149. urtean garaituak izan ostean, Erramun Berenger IV.a eta Urgelleko Ermengol VI.a, zehazki, 1203ko uztailaren 22an, hasi ziren eraikitzen gerora, XIII. mendetik XVI.era, gotzaindegi izango zen Seu Vella, hau da, katedral zaharra, hori esan nahi baitu izenak. 48
Eliza amaitu zutenean, hiru nabeko latindar gurutzedun basilika oin-planokoa, eta Canonja edo egoitza kanonikoa erdi eraikia zela, klaustroari ekin zioten. Fatxada erromaniko nagusiari itsatsita, Portal Major ate nagusiaren ornamentuak ia eklipsatu egin zituen Europako arkitektura gotikoaren klaustrorik handienetako bat den honek. Harribitxi bat iruditu zaigu guri ere, elizaren barrualde huts eta itzelean gu geu ñimiñoturik, bat-batean inguratzen gaituen argitasun betera pasatu garenean. Lau galeria eta lauretan landare eta izadian oinarritutako motiboak irudikatzen dituzten kapitel, filigrana eta gargolak, irudi sorta liluragarria hedatuz. Hamazazpi leihate ditu, izugarri handiak, eta ia-ia ez ditugu bi berdin aurkituko. Gainera, bitxia bada ere, horietako bost kanpora begira daude, eta ikusmira ederra zabaldu digute, Lleida gure oinetara dela, eta Montsant eta Prades mendilerroak hegoekialdean, gu sorginduz bezala begiratzera ausartu garenean. Hegoaldeko fatxadan zabaltzen da Porta dels Apostols atari gotikoa, eta hari so balego bezala, handik 60 metrora tente goratzen da kanpandorrea. Altuera handiei diegun beldurra gainditu, eta han igo ditugu 238 eskailera mailak goreneraino, XV. mendean obra burutu zen lekuraino. Castell del Rei, kanpandorretik ikusita, eraikin apal samarra eta lotsakorra begitantzen zaigu, nahiz eta hiriaren gunerik garaienean dagoen, talaiari. La Suda ere deitzen diote, antzina leku hori auzo gotikoarekin batera betetzen zuen Al Andaluseko IX. mendeko go-
La Seu Vellatik Lleida osoa ikusten da, eta iluntzen duenean hiria argiztatzen duen postala bihurtzen da.
50
torlekuagatik. Gaur egun XII. eta XIV. mendeen artean eraikitakoaren zati bat baino ez da geratzen, hegoekialdeko nabea, eta horri darion sotiltasuna gorabehera, Kataluniako Historiaren eszenarik esanguratsuenetako batzuen lekuko izan da Castell del Rei. Eraikin zibil nabarmenena izan zen Erdi Aroan, errege-erreginen bizileku hirian egiten zituzten egonaldietan. Adituek diotenez, 1150. urtean, bertan hitzartu zuten ituna Aragoiko erresumak eta Bartzelonako konderriak, artean neskato zen Peronellaren eta Erramun Berenger IV.aren arteko ezkontzarekin. Bertan izendatu zuten, 1214. urteko gorteetan, Aragoiko errege Jaime I.a, Kon-
frankisten guda taldeek hiria hartu zutenean, herritarren aurka inolako bereizketarik gabeko bonbardaketa amaitu ondoren. Urteetan ahanzturaren eta administrazioaren eta herritarren utzikeriaren amaraunean harrapatuta egon ostean, zaharberritzeko eta hiriari itzultzeko ahalegin nekaezinaren txanda iritsi zen, eta orain bere aintzatespenerako alorra lantzen ari dira, Unescok gizateriaren ondare izendatzeko hautagaitza abian jarrita. La Sudatik behera goazela, orainaldira bueltan ekarri gaitu argazkilariaren kamerari irribarretsu begiratzen dion ezkonberri bikoteak. Horien eztei itunean inolako
kistatzailea. Eta bertan espetxeratu zuen, 1460an, Karlos Vianako printzea, zeinek eta bere aitak. Eta horiek guztiak bertan izan baziren ere, gaur egun hango horma artean ez dabil bisitarien oin hotsez eta zurrumurruez beste oihartzunik.
erresumarik ez dago jokoan, jada amiltzen ari den eguzkiaren argi leunaz estalia dagoen La Porta dels Apostols harrizko testigutzat badute ere, eta beraiek ahaleginak eta bi egin arren itxura hori emateko. Bikotea atzean utzi dugu bere zoriona albumerako betikotzen, eta itsasoa zain daukagula dioskun orainaldi horri aurrez aurre begiratu diogu. La Porta dels Lleons igaro dugu, harresiko sarbide nagusia, eta iraganari lotzen gaituzten azkenak izango dira harri horiek, doidoi atearen muga gurutzatu arte. Izan ere, geldialditxo bat izan da jendez gorainoko hondartzetara eta terraza eta toalla, sandalia eta eguzki betaurrekodun dendaz jositako itsasertzeko pasealekuetarako bidean, baina nahikoa gugan pizteko paraje berrietan barneratzen ausartzeko gogoa. Kanpandorretik, Segre ibaiaren ibilbideari gorantz jarraitu diogu begiz, eta Montseceko horma bertikal gorrixken atzean, hirumilakoen gailur zurituek gogora ekarri digute beharbada datorren urtean aukera izango dugula, Historian hainbatetan gertatu den bezala, gure patua aldatzeko, eta itsasoa Pirinioekin trukatzeko. Uraren paradisua hori ere, 7Hn bertan erakutsi genuen bezala (70. alea, 2014ko maiatza).
Suntsipena eta berpizkundea Hainbesteko esfortzuarekin altxatu zena eraistea lortu zuten mendeen eraginak eta Historiaren bide saihetsezinek, bere gerra, bere guda eta inbasioekin. Inguruetan gotorleku berriak eraiki zituzten, La Sudaren inguruko auzo noblea maldan behera eramanez. Halere, izango zuen zeresanik guda kontuetan, bereziki XVII. mendean, Guerra dels Segadors katalanen matxinadan kaserna militar bihurtu baitzuten, eta pixka bat geroago ere bai, 1707. urtean, Filipe V.aren gudaroste borboitarren aurka galdu ostean, kultuarekin lotutako zereginetarako erabat itxi eta soil-soilik gotorleku militar izatera mugatu baitzuten ia-ia beste bi mende eta erdi igaro arte, hau da, 1948ra arte. Eta erabilera berrietara egokitzeko egindako aldaketa arkitektonikoek arrastoa utzi zuten eraikinean, baita lapurretaren lapurretak ere. Bereziki, XIX. eta XX. mendeetan gertatutako denak, izan ere, bolborategi izatetik kontzentrazio esparru izatera ere iritsi zen,
SEU VELLA
hutsa
bidelaguna 81
hutsa
proposamen tematikoa «The Game of Thrones» iritzia Gaur egungo Venezia gogoan hartu Haitiko «gingerbread house» etxeak eta Kolonbiako Caño Cristales ibai ikusgarria
hitzorduak Urban Art Biennale eta musika jaialdiak liburuen txokoa, laburrak
proposamen tematikoa
«THE GAME OF THRONES»: FILMAZIOAREN MAPA George R.R. Martin idazlearen “A Song of Ice and Fire” eleberrietan oinarritutako “The Game of Thrones” (euskaraz, Tronuen Jokoa) telesailaren bosgarren denboraldian sartu berriak garenean, Zazpi Erresumak irudikatzeko erabili dituzten kokalekuak ekarri ditugu hona. Erdi Aroan girotutako fantasiazko telesail honen arrakastaren neurria ematen digu naziorteko hainbat hiriburutan, tartean Madrilen, milaka lagun erakarri duen erakusketak.
Dubrovnik, Kroazia (1) (Erregearen Lehorreratzea) Bere liburuetan, Martin-ek ekintzak garatzen diren tokien deskribapen zehatzak egiten dituenez, kokalekuei garrantzi handia eman behar diote HBO kanal estatubatuarreko ekoizpen honetan. Dubrovnik hiri kroaziar ederra telesailaren ohiko kokalekua bihurtu da, sasoi oro bertan birsortzen baita Zazpi Erresumen hiriburua. Beraz, «Adriatikoko perla» deituriko hiriburua Erregearen Lehorreratzea bihurtzen da fikzioan, eta han kokatzen da leinu desberdinek eskuratu nahi duten Burdinazko Tronua. Denboraldi honetan arazoak izan dituzte, dena den, Kroaziako Eliza katolikoarekin topo egin baitute. Bosgarren denboraldiko tramaren giltza izan behar zuen eszena batean, Cersei Lannister erregina (Lena Headey britaniarra) San Nikolas elizatik biluzik atera eta, kaleetan barna lasterka, Errenazimentu garaiko Sponza jauregiraino iritsi behar zen... Elizak ezetza eman zuen, baina azkenean ez zuten eszena bertan behera utzi behar izan; bai, ordea, beste kokaleku bat aurkitu Dubrovniken bertan. Filmazioaren pribatutasuna babesteko eta aktorearen azal biluzia babesteko, 200 bizkartzain kontratatu zituzten, komunikabide estatubatuarren arabera, 200.000 dolarreko (188.000 euroko) ordainketa estra ekarri zuelarik. Filmazioko beste kokaleku batzuk hauek dira: Erdi Aroko harresiak eta Dubrovnikeko alde zaharra, Lokrum uhartea eta Lovrijenac gotorlekua. 52
Belfast, Irlanda (2) (Invernalia) Tronuen Jokoa Irlandan kokatzen dela esango bagenu, ez genuke gezur handirik esango, bertan filmatzen baita telesailaren mami nagusia. Belfasteko Titanic auzo historikoko Titanic estudio erraldoietan burutu izan dira denboraldi guztietako barnealdeetako filmazioak, kanpoaldeetakoak Ipar Irlandako leku desberdinetan egin direlarik, hala nola Cushendun haitzuloetan, Murlough badian, Ballintoy portuan, Londonderryko Binevenagh Mountain mendian edo Castle Ward gazteluan. Turistek Titanic estudioak bisita ditzakete – Europa osoko zinema estudio handienak dira–, baita gainerako lokalizazioak bisitatu ere, horretarako ibilbideak atondu dituztelako. Invernaliako Ward gazteluan Jon Nievek Bran gazteari arku-tiroan erakutsi zion leku berean saia zaitezke... telesaileko arropa eta guzti, alokatu egiten baitute. http://blog.visit-belfast.com/game-of-thrones Islandia (3) (Harresiaren Iparraldeko Lurraldeak) Joan den urteko uztailean kapitulu gehienak Belfasten filmatzen ari ziren bitartean, telesaileko lantalde batek Islandiara jo zuen Europako ipar-mendebaldeko uharte honetako paraje ikusgarrietan kokatzen baitira, fikzioan, Harresiaren Iparraldeko Lurraldeak. Halere, izotzak eta suak bat egiten duten eremu honek aurreko sasoietan baino protagonismo gutxiago izango omen du, antza paisaiak bakarrik filmatu zituztelako, aktorerik gabe. Islandiako geiser eta sumendiek kondaira zaharretatik ateratakoak dirudite, egia esan, eta turismoa indartuz, gero eta bisitari gehiago erakartzen dituzte. Telesailean oinarritutako hainbat tour daude aukeran. http://iceland.nordicvisitor.com/travel-guide/attractions/game-ofthrones-in-iceland-tours Sevilla (4) eta Osuna(5) (Dorne erresuma eta Volantis hiri askea) George R.R. Martinek behin baino gehiagotan aitortu duenez, Dorne erresuma eta Volantis izeneko hiri libreak asmatu zituenean «Espainian eta bere ohitura partikularretan» oinarritu zen. Zazpi Erresumetako hegoaldeko erreinu lehor eta beroa islatzeko, beraz, Sevilla eta Kordoba probintzietako hainbat tokitara jo zuten bosgarren denboraldiaren filmazioan. Erabilitako kokalekuen artean Sevillako Alkazarreko Enbaxadoreen aretoa dago, bere arkitektura musulmanaren edertasunarekin, baita Osuna herriko zezen plaza ere. Sevillatik 80 kilometrora dagoen herri honetan denboraldiko eszenarik ikusgarriena izango omen dena grabatu zuten eta, horretarako, bertako zezen plaza «Daznak-eko hobia» bilakatu zuten, 2.500 estra baino gehiago behar izan zituztelarik.
1
2
3
4
5
IRITZIA hutsa
GAUR EGUNGO VENEZIA IVAN BOJAR iri bat hil egingo da, hiri izateari uzten dionean. Entzute handiko hiria da Venezia, bere giro sorginduari eta monumentu sail amaigabeari esker, bere jaialdi kultural eta berezitasun urbanistikoei esker; baina urtetik urtera gero eta arazo larriagoei aurre egin beharrean dago. Eta arazorik behin-behinekoena, biztanlerik gabe geratzen ari dela. 1960ko hamarkadan izan nintzen lehen aldiz Venezian, eta harrezkero, izana naiz hogeita hamar bat aldiz, eta handik hona ikusi ahal izan dut nola joan den hiria pixkaka-pixkaka husten. Duela bi hamarkada Veneziak bazituen ehunka mila batzuk biztanle; gaur egun, ordea, hamar milatik gora ez. Turismo industriaren bultzatzaileek trabatu egiten dute hiriko biztanleen bizimodua, den-denaren aurretik lehenetsita imitazioa eta hiri faltsu baten irudi kikila osatzea. Apurka-apurka, Venezia bere buruari buruzko jolas parke bihurtu da, eta lehen benetakoa zena gaur egun kopia hutsa baino ez da. Oraindik ere ilusio sinesgarri bat da, baina uste dut, azken urteotako joera ikusita, norabide aldaketa egokirik ezean egoera are eta gehiago okertuko dela, nahiz eta Veneziaren inguruko dikearen eraikuntza jada abian den eta nazioarteko makina bat programa ere badiren bertako ondare urbanistikoa babesteko, berotze globalak eragindako itsasoaren maila aldaketei aurre eginez. Hala eta guztiz ere, funtsezkoena zera da: hiria husten ari da poliki-poliki. Gero eta gehiago dira protesta eta altxamenduak, eta esaterako, turistak behartu dituzte lehenago gauak emateko beren motxilekin betetzen zituzten espazio publikoak uztera, eta aldi berean, diru estutasunik gabeko bidaiariz gainezka iristen diren luxuzko ontzien aurkako borrokak ere badira. Dudarik gabe, espektakulu bitxia da hamabi solairuko munstro bat ikustea kanalean sartzen eta Santa Maria della Salute-ren ondotik pasatzen. Elizaren ku-
H
54
Hamabi solairuko ÂŤmunstroÂť bat kanalean sartzen ikustea espektakulu bitxia da.
pulak, bere handitasunean Kanal Handiaren sarreran nagusitzen bada ere, bitxi-kutxa hauskor eta 単imi単oa dirudi horien aldean. Eskalen arteko neurriz kanpoko alde hori gorabehera, bada beste arazo bat ere: turista olde itogarriak. Horrek kontraesan bizia eragiten du, izan ere, eraikin eta etxe hustuz osatutako leku hau turista horien mende dago, hiriaren eta Italiako Estatuaren diru kutxei ekarpen esanguratsua egiten baitiete. Bien bitartean, bertako biztanleak beste itsasertzera, penintsulako herrietara aldatu dira. Zein da irtenbidea? Arkitekto garaikide puntakoenek Venezian beste amu erakargarri bat sortu nahi zuten, eta Santiago Calatravari eskatu zioten Kanal Handiaren gainean azken mila urteetako laugarren harrizko zubia eraikitzeko. Tren geltokiaren, autobus terminalaren eta hirira iristen diren auto eta autobusentzako aparkaleku den Piazzale Romaren arteko oinezkoentzako lotura gauzatzen duen arren, zubi berriak zalaparta eragin du. Tradizio handiko Arkitektura Fakultatea izateaz harro dagoen hiriko biztanleak ez zeuden erabat pozik kareharriaren eta beiraren arteko konbinazio horrekin, gainera, zorua irristakorra baita euriak bustitzen duenean, eta gurpildun aulkientzako eta haurren kotxeentzako hiriko beste edozein lekutan bezain zaila baita bertatik ibiltzea. Modernoegitzat jotzeraino iritsi ziren, eta hainbat manifestazio egin zituzten haren aurka. Hala eta guztiz ere, Calatravak irabazi zuen nazioarteko lehiaketa eta beraren esku geratu zen Europar Batasunetik iritsitako dirua. Veneziak ahaleginak egiten ditu hiriaren mailarekin bat datozen programak antolatzeko eta turismo kulturalean oinarritzen da. Tradizio handiko Zinemaldiari, duela bi hamarkada pasatxo Arkitekturaren Biurtekoa gehitu zitzaion, baita Artearen Biurtekoa ere. Batetik besterako tarteetan dantza eta antzerki jaialdiak daude eta inauteriak ere itzuli dira. Hori guztia helburu argi batekin: denboraldi guz-
tietan hotelak gainezka izatea, ahaztu gabe, gainera, jaialdietako publikoak jatetxeak ere betetzen dituela. Halako egitarauen garapenaz gain, museo pribatuetako bildumak ere sustatzen dituzte. Venezian gertatzen dena gurpil zoroa da: Casanova eta dux-en hirian atzerritarra izatea gauza ezin hobea da, baina jada benetan zaila da veneziarrik aurkitzea jaialdien proiektu arrakastatsuaren osagarri diren azoketako saltzaile oldean. Hiria jolas parke bihurtze horretan, beharbada opari saltzaileek jokatzen dute rolik esker txarrekoena. Muranoko kristalezko bitxi eta apaingarri tradizionalak desagertzeko zorian daude, eta gero eta gehiago ari dira ugaritzen artisautza faltsuko artikulu merkeak, Txinan eginak. Bitxia da, izan ere, turistek gogoko dute dirua gastatzea eta esperientziak objektu txikien itxuran etxera eramatea. Jatetxeetan, cameriereari deitzean, hamarretik zortzitan txinatar zerbitzari atsegin eta adeitsuak bertaratzen zaizkizu pizzak ekartzera italiera akatsgabea ahoskatuz. Lehengo Veneziako italiarrak gaur egun Mestre, Marghera eta Jesoloko biztanleak dira, eta ez dira irlara itzultzen lanera. Bizitza hori da, globalizazioaren ordenaren arabera, eta deskribatu dugun prozesuaren sintoma bereizgarria da. Venezia hiri bakan eta paregabea da. Atzera ere hiri bizi izatea lortzeko erantzun berdingabe eta apartekoak eman beharko lituzke, beste hainbat hiriren bereizgarriak diren plangintza sortzailearen bideak erabili beharrean. Hiriaren iragan historikoa eta eraikitako ingurune berezi horren xarma jada ez dira nahikoa. Beharrezkoa litzateke baldintza berriak garatzea funtzio berri eta benetakoak sustatzeko asmoz, eta bertakoen mantenua ahalbidetuko duten lanpostu berrien sorrera bultzatzeko, hein horretan lortuko bailuke biztanleak itzul daitezela eta datozen mendeetan bisitariei harrera egiten jarraitu ahal izatea munduko inguru urbano ederrenetako honek. 55
HITZORDUAK hutsa
Urban Art Biennale • Volklingen (Alemania) • Azarora arte undu osoko artista urbanoak elkartu dira Alemaniako hegoaldean kokatutako Völklingen-eko fabrika siderurgikoaren horma artean garatzen ari diren Urban Art biurtekoaren hirugarren edizioan. Guztira 23 herriko 80 artistaren lanak daude ikusgai XIX. mendearen amaieran eraiki zen fabrika honetan. Tokia aproposa da oso, Unescoren Gizateriaren Ondare izendatutako eraikin honen 10.000 metro karratuko azalera erakusleiho erraldoi bihurtzen baita. Aurtengo gonbidatuen artean daude Sandro Figueroa puertorricarra –«toki hau museo bat bezalakoa da. Artelan bat dela esango nuke», dio– edota Berlinen bizi den Hanaa el Degham artista egiptoarra. Azken hau “Espiritu egiptoarraren itzulera? Oraindik ez?” bere lanaren aurrean pausatu da argazki hau ateratzeko.
M
www.voelklinger-huette.org
CUSCO (PERU) Inti Raymi • Ekainak 24 Inti Raymi edo Eguzkiaren Jaia uztaren bukaeran eta Andeetako neguko ekinokzioaren arteko epean ospatu izan da beti, hau da, ekainaren bigarren hamabostaldian. Inken garaian gaur egun gure urte berriko jaiaren baliokidea zen Inti Raymi jaia. Ospakizun nagusia Saqsaywaman-eko zelaigunean egiten da, eta harmailak jartzen dituzte 3.859 ikuslerentzat. Aurrez Interneten eros daitezke sarrerak. www.emufec.gob.pe/es/inti-raymi
GOTEBORG (SUEDIA) Volvo Ocean Race• Ekainak 27 Ia bederatzi hilabeteko itsasaldiaren ondoren, Volvo Ocean Race lasterketaren hamabigarren edizioari bukaera emango diote Goteborg hirian, azken itsasbazterreko estropada bertan burutuko delarik. Joan den urteko urrian Alacanten hasi zenez geroztik, munduaren bira osoa egiten duen itsas lasterketarik ospetsueneko partaideek guztira 39.379 milia nautiko (72.930 km) osatuko dituzte. hwww.volvooceanrace.com 56
EDIRNE (TURKIA) Kirkpinar borroka jaialdia Ekainaren 29tik uztailaren 5era Turkiako Trazia eskualdeko Edirne hirian, 1362tik urtero egin dute Kirkpinar txapelketa, inolako etenik gabe ospatu izan den munduko txapelketarik zaharrena da. Turkiarren kirol nazionala da oliotako borroka hau eta Gizateriaren Kultur Ondare Materiagabearen zerrendan dago. Uzbekoen kurash eta tartariarren Koras borrokekin loturak omen ditu. Borrokalariek –pehlivan deitzen diete, hau da heroiak– kisbet izeneko larruzko galtzak daramatzate eta gorputza olioztatzen dute auskan hasi aurretik.
NURBURG (ALEMANIA)
CLISSON (BRETAINIA)
Rock am Ring Ekainaren 5etik 7ra Hogei urtetik gorako ibilbidea du Alemaniako rock jaialdirik esanguratsuentzat jo dezakegun honek... eta handiena ere badela esan genezake, jaialdi bikoitza baita; alde batetik, Nurburg herrian egiten den Rock am Ring bera eta, asteburu berean Nurenbergen ospatzen den Rock im Park izenekoa. Biek elkarturik, urtero 80.000 lagun erakartzen dituzte. Bietan nagusia, dena den, Renaniako Nurburg herriko Nurburgring autoen zirkuituan egiten dutena da. Zirkuituaren inauguraziorako antolatu zuten jaialdia estreinakoz, eta hain harrera ona izan zuenez, urtetik urtera egunak eta taldeak gehituz joan dira, eta orain hiru egun eta hiru gau betetzen ditu. www.rock-am-ring.com
Le Hellfest Ekainaren 19tik 21era Clisson herria Bretainian dago, Naoned (Nantes) hiritik gertu (Estatu frantseseko Loire-Atlantique departamentua) eta bertan egiten den metal jaialdi ospetsuak hamar urte beteko ditu aurten. «Izugarri sinbolikoa izango da hamargarren urteurrena», Ben Barbaud jaialdiaren sortzailearen hitzetan, «lau hamarkadetan metalaren historian ikur izan diren taldeak gonbidatu ditugulako; gainera, gehienak aurreko edizioetan izan dira gure agertokiaren gainean». Eskaintzan «beterano» asko daude, horien artean Scorpions, Judas Priets, Motorhead, Alice Cooper, ZZ Top, Korn, Marilyn Manson, Slipknot eta Faith No More daudelarik. Iaz 150.000 ikusle izan zituzten. http://www.hellfest.fr/
hutsa
MODA, GERRA DENBORAN
PILTON (INGALATERRA) Glastonbury jaialdia Ekainaren 24tik 28ra Europako udako jaialdietan hitzordu nagusien artean nagusiena 70eko hamarkadan sortutako Glastonbury jaialdia dugu. Somerset-en kokatutako baserri baten zelaietan antolatzen dute, eta aurten bertan joko duten taldeen zerrenda erabat osatuta ez dagoen arren, zenbait izen iragarri dituzte jada, eta ez nolanahikoak: Foo Fighters, The Who, Motörhead, Chemical Brothers, Jungle, Jamie xx, Mark Ronson, Alt-J, Pharrell Williams, Suede eta Patti Smith igoko dira jaialdiko agertoki nagusira. Musikarekin loturarik ez duen beste izar bat ere izango da: Stephen Hawkings astrofisikaria, zeinak «aurkezpen berezi bat» egingo duen haurrei zuzenduriko agertokian. www.glastonburyfestivals.co.uk
ondreseko Imperial War Museum-en “Fashion on the Ration” erakusketa bitxia dago ikusgai abuztuaren bukaera arte. «1941ean, Gobernuak arropa mugatzeko erabakia hartu zuen. Jendea jada elikagai-errazionamendura ohituta zegoen. Horrek zera ekarri zuen, britaniarrek urtean behin bakarrik eros zezaketela arropa», Laura Clouting historialariaren hitzetan. Beharrak sormena hauspotu egiten du eta, horregatik, jantziak konpontzen hasi ziren, aldatuz eta apainduz. Emakumeek imitaziozko bitxiak egin zituzten hegazkin zaharretako piezekin. «Nire ustez, gatazkak berak modan eragin garbia izan zuen. 40ko hamarkadako estilo sotil hura luze iraun duen estilo klasikoa da», Cloutingen hitzetan. www.iwm.org.uk
L
57
hutsa
liburuen TXokoA
hutsa
URTEKO IBILALDI GRAFIKOA hutsa
World Press Photo 15 yearbook Hainbat egile Blume, 2015 160 orrialde. 25 euro
rtero egiten duen legez, munduko argazki kazetaritzaren sari entzutetsuenak, hau da, World Press Photo-k, 2014ko irabazleen irudiez osatutako bilduma kaleratu du. Liburua, azken batean, joandako urtearen gertakari nabarmenduen inguruko ibilaldi grafikoa bihurtzen da. Aurtengoaren azalean Mads Nissen argazkilari daniarrak egindako irudi bat azaltzen da, 2014ko World Press Photo sariaren garaile izan zena. Bertan, San Petersburgoko apartamentu txiki batean Jonek eta Alexek osatzen duten bikote gay-aren une intimoa partekatzen dugu. Kontuan izan behar dugu lesbianen, gayen, bisexualen eta transgeneroaren bizitza Errusian gero eta zailagoa bihurtzen ari dela. Bestalde, liburu honetan ez dira sartu Giovanni Troilo italiarraren irudiak, izan ere, lehiaketako zuzendaritzak Gaurkotasuneko Gaien atalean eskuratu zuen lehen saria kendu zion iruzurragatik, jakin izan zenean aurkeztutako erreportajean Belgikako Charleroi hiriko ÂŤalde ilunaÂť islatzeko... Errusiako irudiak erabili zituela.
U
G
Atertu arte itxaron Katixa Agirre Elkar, 2015 216 orrialde. 18,75 euro
hutsa
hutsa
atazken aurreko jarrerak hartu ditu hizpide arabar idazleak bere lehen eleberrian. Ikusentzunezkoetan doktore eta EHUko irakaslea den Katixa Agirrek haur literaturako hainbat kontakizunez gain, helduentzako bi ipuin liburu ere kaleratu izan ditu (“Sua falta zaigu” eta “Habitat”) eta orain, “Atertu arte itxaron” honekin, road movie antzeko bat gauzatu du Euskal Herrian barrena. Uliak bere sorterria erakutsi nahi dio bikotekideari, eta ibilbide lasai bat prestatuko dute, udan zehar, bigarren mailako errepideetan, Gustavoren BMW berriarekin egiteko. Baina dena ez da horren lasaia.
hutsa
hutsa
ROAD MOVIE BAT EUSKAL ERARA
ANGULEMAKO KOMIKI IRABAZLEA
ekulako arrakasta izan du “L’Arabe du futur” komikiak Estatu frantsesean. Angulemako Nazioarteko Komiki Jaialdian album onenaren saria irabazi ondoren, kritikari eta irakurleen begirunea jaso zuen aho batez. Datu bat: 150.000 aletik gorako tirada izan zuen komiki honek. Bere egilearen haurtzaroa islatzen da istorio autobiografiko honetan. Riad Sattouf, jatorri siriarreko frantziarra, Ekialdearen (Libia eta Siria) eta Mendebaldearen (Bretainia frantziarra) artean hazi izan zen eta bere bizitza bi munduen arteko ulermenik ezaren adierazletzat jo daiteke.
S
El árabe del futuro Riad Sattouf Salamandra, 2015 160 orrialde. 19 euro
GREZIAKO ERRETRATUA NOBELA BELTZEAN
GARAI BATEKO BERLIN ZORIONTSUAN BARNA
etros Markaris nobelagile eta gidoilariak Greziaren krisiari buruz idatzi duen trilogia beltzari itxiera eman dio Kostas Jaritos komisarioren kasu berri honekin. Irakurleak Jaritosen familia borrokalariarekin egingo du topo berriz ere, baita Katerina alabarekin ere. Emigrazioari uko egin dio Katerina abokatuak, bere belaunaldiko hainbeste greziarrek egin duten arren, eta beste lagun batekin bulegoa zabaldu du baliabiderik gabeko etorkinen kasuez arduratzeko. Baina ultraeskuindarrek ez dute bakean uzten.
P
P
Petros Markaris Hasta aquí hemos llegado Tusquets, 2015 288 orrialde. 18,05 euro
arisen, hau da, modernotasunaren zentroan, bizi ondoren, Franz Hessel (1880-1941), bere haurtzaroko hirira itzuli zen eta, kritikarien aburuz, beharbada inoiz Berlini buruz idatzi den liburu zuhurrik eta ederrena idatzi zuen. Hau liburu mitiko bat omen da, hiri eta garai mitiko batzuk islatzen dituena. Zorionez, naziek boterea eskuratu aurretik idatzi zuen Hesselek, eta orrialdeotara dakarrena lazturatik urrun dagoen hiri bat da, betiko desagertu zen garai bateko Berlin zoriontsu bat.
Paseos por Berlín Franz Hessel Errata naturae, 2015 288 orrialde. 19,50 euro
59
Gogoan hartu hutsa
GINGERBREAD HOUSE HAITIKO «TXOKOLATEZKO ETXEAK»
Gingerbread house (jengibre opilezko etxea edo, gaztelaniazko parekidea erabilita, txokolatezko etxea) deituriko etxeak Port-au-Prince Haitiko hiriburuaren erdialdean dagoen Bois Verna auzoan altxatzen dira. Gehienak egoera kaskarrean ba daude ere, iraganean bizitako denbora loriatsuen aztarnak antzeman daitezke han-hemen. Azken urteotan, arriskuan dagoen ondare arkitektoniko hau zaharberritzearen aldeko herri mugimendu indartsua sortu da, bertako arkitektura propioaren erakusle direla iritzita. Kolore biziekin margoturik (painted ladies ere deitzen diete, era berean), egurrezko egitura eta hormak dituzte, baita landutako zurezko markoak ere. Estilo honen jatorria 1770ean Port-au-Prince suntsitu zuen lurrikaran dago. Hondamendiaren ondoren, zurezko egiturak eraiki zituzten lurrikarak hobeto jasan ahal izateko. XIX. mendearen amaierarantz, jada haitiar estilo arkitektoniko propiotzat jo zitekeena agertu zen. Oso eraikuntza ekologikoak. Eraikuntza hauek arkitektura ekologikoaren adibidetzat har daitezke: sabai altuek eta teilatu puntazorrotzek kanpoko beroa gorantz bidaltzen dute; gainera, sabairaino iristen diren ate luzeek
60
haizetxoa pasatzen uzten dute, beroa kanpoan gelditzen delarik. Horrez gain, egiturari dagokionez, barneko aretoak galeriez inguratzen zituzten, horrela beroari aurre egiten zioten eta tenperatura hoztu ahal izaten zen. Galeria hauetan bisitariak hartzen zituzten garai hartako haitiar jauntxoek. Zeren halako etxeetan garaiko dirudunak bizi ziren. Hori baieztatu du Michael Doret arkitekto haitiarrak: «Elitearen ordezkariak zirenen jauregitxokoak ziren hauek», haren hitzetan. Mota honetako lehen etxea 1897koa omen da eta estilo honen sortzaileak Estatu frantsesetik, XIX. mendearen amaieran, iritsitako ingeniari haitiarrak ziren. Garaian nagusi zen estilo koloniala baztertu eta estilo lokala sortu zuten, frantziar-suitzar eraginekin nahasirik. Louisiana-n (Ameriketako Estatu Batuetan), Jamaika edo Trinidaden aurkitu daitezkeen estilo victoriarreko etxeen antza duten arren, haitiarrek ezaugarri propioak dituzte. Tamalez, egurrezko eraikuntza koloretsu hauek etsai boteretsu baten aurka borrokatu behar izan dute: sua. XX. mendeko lehenengo hamarkadetan izandako suteek zer ekarri zuten? Halako etxeak eraikitzeari utzi ziotela. 2010eko urtarrilaren 12ko lurrikarak mota honetako etxe batzuk hondatu zituen, baina gehienek beste eraikuntza modernoagoek baino askoz hobeto eutsi zioten. Berreraikitze ahalegin gehienak eraikin ofizial eta monumentu garrantzitsuenetara bideratu zirenez, orduan gingerbread house delako hauen zaharberritzea atzeratu egin zen. Orain, gelditzen direnak babestu nahi dituzte.
hutsa
KOLONBIAKO CAÑO CRISTALES IBAIA Kolonbiako Macarena mendikatean sortzen den Caño Cristales ibai ederrari «urtu zen ostadarra» edo «bost koloreetako ibaia» deitu izan diote, baita «paradisutik alde egin zuen ibaia ere». Metaforatik aparte, aitortu beharra dago urtero, uztaila eta azaroa bitartean, ikuskizun paregabea eskaintzen duela. Alga koloreduneko erupzio baten eraginez, beren urek kolore gorrixkez, urdinez, horiz, orlegiz eta beltzez tindatzen dira. Koloreen eragilea, hein handi batean, errekako haitzei lotzen zaien «clavigera macarenia» uretako landare –ez da alga bat– endemikoa da. Oso ekosistema hauskorra denez, natur parke nazional baten barruan dago; hori dela-eta, egunean bisitarien kopuru finko bat ezarri dute eta aldez aurretik eskatu behar da bertaratzeko baimena. Cormacarena elkartea, parkea kudeatzen duen erakundea, oso zorrotza da alde horretatik. Bertan bainatzea baimenduta dago, baina horretarako espresuki
mugatutako guneetan soilik, Turistaren Igerilekuan edo Kuartzoen Ur-Jauzian bezala, leku horietan ez baitago uretako landarerik. Oihanean, luzera eta zabalera gutxiko ibaiei iturri deitzen diete –«caño», gaztelaniaz– ; hori bai, kontuan izan behar da «txikitzat» jotzen dituztela Amazonas bezalako erraldoiekin alderatzen dituztelako. 100 kilometro inguruko luzera eta tarte zabalenetan 20 metroko zabalerarekin, ibai honen urak Macarena mendikateko hegoaldetik jaisten dira, Guayabero ibaiarekin elkartu arte... han bere itxura koloretsua galtzen duelarik. Meta departamentuan dago Macarena eta, antza, munduko lekurik aberatsena da abere eta begetalen bizitzari dagokienez. Andeetako mendikatea sortu baino lehen Macarena zegoen, eta agian horregatik «Kolonbiako biodibertsitateko hazitzat» jotzen dute zientzialariek.
LABURRaK hutsa
ZERRENDA BELTZA TXINAN TURISTA «GAIZTOENTZAT» xinako Turismo Administrazio Nazionalak turisten «zerrenda beltza» osatuko duela iragarri berri du, hainbat txinatarrek «lotsagarri» jokatu omen dutelako eta hori saihestu nahian. Datu-base bat egingo da eta bertan azaltzen diren izen guztiak aduanei, poliziari eta bankuei ere igorriko dizkiete. Jokamolde txarren artean honakoak aipatzen dituzte: «Garraio publikoan portaera antisoziala izatea, jabetza pribatuan zein publikoan kalteak sortzea, erakusketa historikoetan kalteak sortzea, zorizko jokoetan aritzea eta jarduera pornografikoetan parte hartzea».
T
62
«BASKLINK» TURISMO ATARIA SARITU DUTE
urohiriaren turismo eskaintza jasotzen duen Basklink web orriak azken eKop sarietan accesita lortu du. Euskal Eurohiriaren Garapenerako Mugaz gaindiko Agentziak eta Bihartean mugaz gaindiko merkataritza ganberak Hendaian banatu dituzten sarietan Oiartzungo Gaindigo kooperatibak eta Hazparneko Studio Waaz-ek martxan jarritako plataforma hau goraipatu da. Euskal Herriko turismo-eskaintza osoa jasotzen du eta programaren xedea hau da: bisitariei, euskaldunei zein kanpokoei, eskaintza osoa eta eguneratua eskaintzea gure turismoari buruz. Webeko eduki guztiak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez daude.
E
www.blasklink.com
HEGALDIETAN SEXUA IZAN DUTENAK ASKO DIRA etcost hegaldi eta hotelen bilatzaileak egindako inkesta batek dioenez, hegaldietan sexua izatea nahiko hedatua dago Europan. Nazionalitateei dagokienez, frantziarrak (%24k aitortu dute ezkutuko sexua izan duela hegaldi batean), italiarrak (%18) eta britainiarrak (%18) dira sutsuenak. Zuhurrenak, alemanak dira (%4). Estatu espainoleko datuak ere zabaldu dituzte; kopurua %11koa da eta, horien artean, %6k aitortu dute jarlekuan bertan izan dutela sexua; %11k, berriz, komuna aukeratu zuen. Bere jarlekuetan izan dutenen %23 beste bidaiari batek edo hegaldiko zerbitzari batek ustekabean harrapatu zituen.
J
hutsa
atorren urriaren 31ra arte, turistek bi euro ordaindu beharko dituzte Milango Duomon sartu ahal izateko. Italiako hiriko katedral gotiko ospetsuaren sarrera doakoa izan da beti, baina urrira arte iraungo duen Expo Unibertsalak «garestitze» hori ekarri du. Mezatara doazenak alboko ateetatik sartu ahal izango dira, ordaindu gabe noski, eta turistek beraientzako propio beste sarrera bat izango dute. Ordaindutako bi euro horiekin, bisitariek Duomoko museoan sartzea ere izango dute behintzat.
D
hutsa
hutsa
hutsa
EXPO DELA ETA, DUOMO EZ DA DOHAINIK IZANGO
«ECOLODGE» BAT EKUADORREKO AMAZONIAN
ichwa tribukoak dira añangu-ak, Ekuadorreko Amazonian betidanik bizi izan den jatorrizko komunitatea. Tribu buruaski honek ireki ditu hiritik datozenentzako erosotasunak eskaintzen dituzten ecolodge-ak, baina ingurunearekin erabat bat eginda. Yasuni Kichwa Ecolodge izeneko lodge ekologikoa Ekuadorreko ekialdean dago, eta oinarrizko erosotasunak eskaintzen ditu; 12 etxola ditu eta jatetxe bat, bertako eta nazioarteko jakiak ematen dituena.
K
ARDITURRIKO MEATZE ERROMATARRA, ZABALIK rromatarrek bertan behera utzi zutenetik bere horretan gorde da Santa Barbara meatzea. Aiako Harria Natur Parkeko sarbideetako batean, Oiartzunen, mendigunearen baldintza geologikoen pean kokatzen da Arditurriko meatze gunea. Inguruaren ikerketa sakona egin ondoren, eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzari esker, aurkikuntza harrigarriak egin dira. Arkeolan Fundazioak publikoa bisitan hartzeko egokitu du meatzea eta ia hogei urtez utzita egon den ingurua berreskuratu da, Real Compañía Asturiana de Minas delakoak 1984an meategien ustiapena bertan behera utzi zuenez geroztik, hain zuzen.
E
hutsa
hutsa
ASTOEN ETA ZALDIEN AURKAKO TRATU TXARRAK PETRAN Itsaso Gorriaren eta Itsaso Hilaren artean azaltzen da, haitzean landuta, nabateoen hiriburua. Han, ahituta eta tratu txarrak jasoz bizi dira 1.300 asto eta zaldi, egunean 8 edo 12 ordu lan egitera behartuta. «Beharbeharrezkotzat» jotzen dira abere hauek Jordaniako turismoa mantentzeko. Orain, Four Paw (lau hanka) erakundea eta Alia printzesaren fundazioaren lanari esker, horien bizimodua apur bat hobetzen ari da. Erakundeon helburua, xumea iruditu arren, garrantzitsua da: itzala eta ura ematen diete abereei.
HAURTZARO SOBIETARRAREN SINBOLOA. Moskuko Detski Mir jostailu denda ospetsua berriro zabalik dago. Sei solairu ditu eta Lubianka plazan (KGBren egoitzaren parean) dago. Orain Hamleys ingelesa da jabea. hutsa
CHAUVET LEIZE-ZULOAREN EDERTASUNA AZALERATU DUTE Frantziako hegoaldean (Ardeche-ko Vallon-Pont-d’Arc herrian zehazki) kokatutako Chauvet-eko haitzuloaren erreplika bisita daiteke dagoeneko. 20.000 urtean babestuta egon ondoren, lur-jausi baten ondoren, 1994an aurkitu zuten, baina ez diote inoiz bisitariei zabaldu. Erreplika benetako leizetik kilometro batera dago.
hutsa
hutsa
hutsa
DENDA TXIKIEK EZ DUTE GARAGARDORIK SALDUKO INDONESIAN Garagardo eta antzeko edari alkoholiko arinen salmenta debekatu dute Indonesiako denda txikietan, Balin izan ezik, munduko herrialde musulman jendetsuenean onartutako lege berri batekin. Hemendik aurrera Bintang gogoko dutenek –Indonesian gehien edaten den garagardoa– supermerkatuetara eta saltoki handietara jo beharko dute. Lege berriak ez du hoteletan, jatetxeetan eta tabernetan eraginik izango. Merkataritza Ministerioak azaldutakoaren arabera, adingabeen kontsumoak eragin zuzena izan du neurri honetan. Garagardogileak ez daude batere pozik. 63