BOLI KOSTA Afrikako paradisu baten hamaika aurpegi • ODENSE Hiri bat eta zenbait istorio • SAHARA Aljerian zain dagoen herria • CROZON Lurmuturren penintsula • LOS AZUFRES Mexikoko mendietako lurrun sendagarria
haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA
hutsa
Louisiana KOKTEL BERO, IREKI ETA ATSEGINA
Azaleko argazkia: Aleix Oriol
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU Editorea: Mariasun Monzon Erredakzioa: Amaia Ere単aga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe 23, 2. solairua e-posta: zazpihaizetara@astero.net Telefonoa: 946 61 20 55 Webgunea: www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
ULCINJ Piraten paradisua, turisten altxorra ontenegro hegoaldean, ia Albaniarekin muga eginez, Ulcinj herri zaharra dago. XVI. eta XVII. mendeetan maltar eta aljeriar pirata ausartenen babeslekua izan zen, bertatik abiatzen baitziren beraien ontziteriak altxorrez betetako veneziar itsasontziei eraso egitera. Karamindzoja anaiak, Lika Ceni eta Ali Hoxha piraten izenek gaur egun ere bizirik diraute Montenegroko hegoaldeko biztanleen kondairetan. Baina horiek istorio zaharrak dira, eta gaur egun Ulcinj beste arrazoi anitzengatik da famatua, esate baterako, Itsaso Adriatikoan eguzki egun gehien duen tokia delako, Hvar-ekin batera; eta, are gehiago, harea fineko hondartza amaigabeak dituelako. Zehatzmehatz esanda, 25 kilometroko luzeran hedatzen dira hondartzak. Itsasertz xarmagarri hau Ulcinjren edertasunaren ikur bihurtu da, eta mundu osoko turistentzat oso erakargarria da. Hiritik 4 kilometro eskasera dago hareatzarik luzeena; 13 kilometro luze eta 50 metro zabal da. Ez dira, bada, gustura egongo behi hauek, eguzki goxotan?
M
Argazkia: Armend Nimani
4
Munduari begirada
Louisiana
Testua eta argazkiak: Aleix Oriol
HEGOALDEKO ZEHARKALDI HANDIA
LOUISIANA
Musika, kultura, jaki goxoak eta beroa, bero handia. Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldeak aparteko koktela eskaintzen du munduko hiri ederrenetako baten inguruan, New Orleansen orbitan. The Big Easy –duen izaera ireki eta atseginagatik bertakoek maitekiro eman dioten izena– mundu mailako helmuga turistikoa da. Louisianak, aldiz, hori eta askoz gehiago du bisitariari eskaintzeko, ametsetako paisaia naturalak eta frantsesa hizkuntza nagusi duten herri bitxiak, kasu. meriketako Estatu Batuetako hegoaldeak behialako garaietatik lilura sortu du bidaiarien artean duen historiagatik eta tradizio bitxiengatik. Louisianak beste edozein estatuk baino hobeto irudikatzen du nazio izugarri handi honetako nahasketa, eta bere egungo aniztasuna ezin da ulertu bere historia bihurriari begiratu azkar bat eman gabe. Milaka eta milaka urteetan natibo amerikarren lurralde izan zena, kolono espainiarrek inbaditu zuten XVI. mendean, baina horiek laster galdu zuten interesa bertan ez baitzen urre edota bestelako mineralen erreserba handirik. Egun oraindik antzeman daiteke espainiarren herentzia estatuko zenbait herritan, New Iberia, Franklin edota Saint Martinville-n. Hala ere, frantsesak izan ziren leku honen aldeko apustua egin zutenak. Louisiana izena eman zioten, Luis XIV.a erregearen omenez, eta beren nagusitasuna sendotu zuten egungo Kanadaren eta Mississippiren bokalearen artean (Mexikoko golkoko iparraldeko muturrean) merkataritza inperio izugarri bat sortuz. Zazpi Urteko Gerran ingelesak garaile atera ostean, Frantziak Ingalaterrari eman zizkion Mississippitik ekialdera zituen lurraldeak, eta mendebaldeko zatia espainiarren eskuetara itzuli zen. XVIII. mendearen erdialdean, ingelesek kanporatu ostean Acadia eskualdeko (Kanadaren ekialdean) milaka frantses hiztun Louisianako hego-ekialdera iritsi ziren. Urteekin komunitate hori espainiar, kreole, afrikar esklabo eta natibo amerikarrekin nahasi zen, eta horrela sortu zen egungo cajun herria. New Orleansen mendebaldean dagoen Cajun Country (Cajun Herrialdea) bitxian, antzinako akadiar edo cajunak frantses dialekto berezi batean mintzatzen dira eta ehunka urte dituzten kultur tradizioak gordetzen dituzte.
A
New Orleans, ederrena Dudarik ez dago Louisianak bere historia bihurriari zor diola gaur egun duen aberastasun kultural eta etnikoa. Eskualde honetako jendea, parajeak eta kultura bertatik bertara ezagutu ahal izateko, New Orleans ezagunean hasiko dut nire ibilbidea, munduko hiri eder eta bizienetakoa den horretan. Lehen aldiz bertaratzean, Estatu Batuetatik at gaudela irudituko zaio bidaiariari. Kaleko giroa bizitasun handikoa da, bereziki Auzo Frantsesean (French Quarter), antzinako 8
Bourbon Street kaleko Mardi Graseko (inauteria) giroa. Behean, inauterietan ere, gozo tipikoak saltzen dituen denda bat eta Ausettua erregina eta David Montana Jefe Handia, beren ÂŤhiritarreiÂť hitz egiten. Argazkiak: Skip Bolen
frantziar-espainiar hiriko bihotzean. Estanpa benetan bizia da; kalean, lasai ederrean, era guztietako edariak hartzen ari da jendea eta tabernak kez beteta daude, AEBetako beste edozein hiritan pentsaezina dena. Gida-liburuek, uniformetasunerako joerari jarraituz, Auzo Frantsesaren bihotza Bourbon Street dela esango digute. Mundu mailako ospea duen Mardi Gras-eko (Inauteria) desfileen ibilbideko kale nagusia da hori, baina bertako jendeak nahiago du Frenchmen Street, alboko Marigny auzoan. Kale honek giro jatorragoa eta jatetxe eta zuzeneko musika duten taberna ugari ditu, ezin baita ahaztu jazzaren sorlekuan gaudela. Areto esanguratsuenen artean The Spotted Cat daukagu, kutsu dekadente erakargarria duena, bai eta Blue Nile eta The Apple Barrel ere. Auzo Frantsesean daude New Orleanseko interesgune nagusiak: San Luis katedrala (1718), Jackson Square xarmagarrian kokatua; Cabildo delakoa, antzinako gobernu kolonialaren egoitza, espainiar eta frantziar estilo arkitektonikoak dituena; eta French Market, aire zabaleko merkatua zena eta egun oroigarrien dendak eta jatetxeak daudena. Auzo Frantsesa inguratzen Mississippi ibai ospetsua aurkituko dugu eta gomendagarria da oso bertan bapore zahar batean buelta bat ematea. Ilunabarrean, bertakoak eta bisitariak ibaiertzean biltzen dira eguzki sarrera ikusiz merezitako atsedena hartzeko. «Turistakeria» izan arren, Cafe du Monde ezagunera gerturatu beharra dago, 1862an fundatutako toki horretan beignet gozo poltsa bat erostera. Beignetak gainean azukre-hautsa duten opil karratuak dira, akadiar immigranteek bertaratu zituztenak. 10
Auzo Frantsesetik harago ezkutatzen da benetako New Orleans, aurkako sentipenak sorrarazten dituen baina inor hotz uzten ez duen hiria. “Katrina” urakanaren hondamendiaz geroztik aurrera egitea lortu du, baina aberats eta pobreen arteko alde izugarria eta arrazagatiko tentsioak bizi-bizirik daude biztanleen egunerokotasunean. Auzo Frantsesetik mendebaldera eginda Garden District dago, etorbide zabalak eta etxe kolonial ederrak dituen auzoa. Bertako arkitekturaren adibide onenak St Charles Avenue-n daude, eta bertatik igarotzen da hiriko tranbia ezaguna, erdialdeko auzoak esploratzeko garraiobide aproposena. New Orleanseko hipsterrak Magazine St-en biltzen dira. Kale zabala da, bertako diseinatzaileen dendaz betea eta eskaintza gastronomiko handikoa; azken honetan nabarmentzekoak dira Mahony’s Po Boy Shop-en zerbitzatzen dituzten po’boys gozoak (AEBetako hegoaldean oso zabaldua dagoen haragi erreaz egindako ogitartekoa). Eta gastronomiaz ari garela, derrigorrezkoa da Estatuko historia gogoratzea bertako sukaldaritza tradizioa ulertzeko; izan ere, hainbat jatorriko osagai eta teknikak nahasten dira horretan: espainiarrak, frantsesak, kreoleak, afrikarrak eta indigenak. Cajun eta kreole erako sukaldaritzako jakietan gumboa nabarmentzen da, andouillez (saltxitxa ketu mina) eta beste edozein haragi edo itsaski motaz egindako erregosi trinkoa; eta jambalaya, arrozez, haragiz, urdaiazpiko egosiz, txorizoz eta pipermin ugariz eginiko plater trinko eta espeziatua. Cajun Herrialdea, hegoaldekoen harrera beroa New Orleansen asteak igaroko nituzke, baina mende-
Atchafalaya National Wildlife Refuge erreserbako ÂŤbiztanlerikÂť famatuena aligatorea da. Gainerako irudiotan, Lafayetteko eta New Orleanseko etxeak, iraganeko oparotasunaren aztarna gutxi gelditzen zaizkielarik. Eta nola ez, karramarro goxoak.
baldera jotzeko ordua iritsi da, Cajun Country esploratzeko. Estatuan batetik bestera joateko modurik erosoena New Orleansen auto bat alokatzea da. Prezioak neurrikoak dira, eta gasolina, oso merkea. Estatuarteko 10 autobidea hartu dut mendebaldeko noranzkoan eta estatuko hiriburu Baton Rouge eta Mississippi ibai ikusgarria zeharkatu ostean, Atchafalaya National Wildlife Refuge delakora iritsi naiz. Fauna ugariko erre-
12
serba honek 6.000 hektarea ditu eta bayous sare zabala ezagutzeko aukera ematen du (Louisianako hegoaldean barrena zabaltzen diren Mississippiren adar eta meandroak) bertako biztanle ospetsuena, aligatorea, ikusten saiatzeko. Erreserba, besteak beste, Louisianako hartz beltz mukerraren, arrano burusoilaren eta buztan zuriko oreinaren bizilekua ere bada. Onena erreserba goizean goiz bisitatzea da, bayousak laino
Cajun Herrialdeko Atchafaya erreserban ÂŤbayousÂť sare zabala dago; hau da, Mississippiren adar eta meandroak.
sendo baten pean direnean, kutsu misteriotsua ematen diona. Nire bisita martxoan egin nuen eta katagorrien ehizan ari zen batekin baino ez nuen topo egin (inguruko jendearentzat jaki preziatua da katagorria). Erreserban bayousak inguratzen dituzten bidexka ugarietan barrena ibiltzeko aukera dago, galtzeko arriskurik gabe. Abenturazaleenek bertako zingiretan txangoa egin dezakete hango ehiztari eta arrantzaleek erabili ohi duten airboat motako ontzi bat kontratatuta. Sekulako esperientzia da! Errepidera itzuli eta Lafayettera iritsi naiz, Cajun Countryko hiriburura eta hegoaldekoen izaera abegitsuaren erakusle onenera. 120.000 biztanle inguru ditu eta ez du interesleku handirik, baina probintziako giro atsegina du eta bere herentzia frankofonoaz harro dagoen biztanleria gaztea. Autoko irratia jarri eta hainbat kate har daitezke bertako frantses dialekto bitxia entzuteko. Gastronomia ere pisuzko arrazoia da Lafayetten egun pare bat igarotzeko; ezinbestekoa da boudina probatzea, estatu osoan hain maite duten haragi edo karramarro saltxitxa klasikoa. Eta karramarroez ari garela, ez dago Louisianan gauza tipikoagorik errepideko saltoki batean gelditu eta ibai-karramarro egosi berriak, andouille eta artaburuak erostea baino. Hegoaldeko ahogozagarri aparta. Lafayette ere helmuga perfektua da bertako musika bikainaz gozatzeko, zydecoaz esaterako, cajunen berezko estiloa. Bertako jendea ezagutzeko eta hiriko festa giroan barneratzeko lokalik aproposena Blue Moon Saloon and Guesthouse da; Abita garagardo hotz-hotza har dezake bisitariak eta goizaldera arte dantza egin; gaua bertan emateko logelak ere badira. Aurreko gaueko gehiegikerien erruz erdi lo, errepidera itzuli naiz nire bideari jarraitzeko. 90. estatu errepidetik hegoalderantz eginda St Martinville eta New Iberiara heldu naiz. Arkitektura kolonial interesgarriaren ondorioz denbora geldirik dagoela dirudi bi herriotan. Inguru honetan finkatu ziren Louisianako kolono espainolak, batik bat kanariarrak, eta egun oraindik bertako jende ugarik penintsulako herentziaren arrastoak gordetzen ditu. Apur bat hegoalderago Louisiana hegoaldeko interesgune nagusietako bat dago: Avery Island, mundu osoan ezaguna den Tabasco saltsa sortu zen tokia. Fabrikatik zirkuitu bat egin ostean, inguruko bayous eta lorategietara bisita egin daiteke, bertako flora eta fauna anitza ikusteko. Avery Island bitxia ikusi ostean, New Orleansera itzultzeko bidea hartu dut, estatu eder onetan barreiatuta dauden herrixka bitxi zenbaitetan geldialditxoak eginez. Paisaia ederrak, jende atsegina, janari bikaina. Iparraldeko jendeak arrazoi zuen: Ipar Amerikako hegoalde legendarioa, hitz bitan, beste mundu bat da.
LOUISIANA 13
Testua: Xavier Moret Argazkiak: Patxi Uriz
Boli kosta
AFRIKAKO PARADISU BATEN HAMAIKA AURPEGI
BOLI KOSTA
Boli Kosta, ametsetako hondartzak dituen Afrika mendebaldeko herrialdea, turismoa erakartzen ahalegintzen da. Kakao plantazioak, Grand Bassam-eko eraikin dekadenteak eta Vatikanokoa baino garaiagoa den basilika hotsanditsua dira jende atsegina duen herrialde honen erakargarri nagusiak.
oli Kostako aniztasun izugarrian barneratzeko modu aproposa da Bonouako inauterira joatea. Herri hori Abidjan-etik, herrialdeko hiriburu ekonomikotik, hirurogei bat kilometrora dago. Hamar egunetan zehar, eta duela hogeita hamabost urtetik, Bonouako kaleak festa giroz betetzen dira, eta jendea edozein txokotara igotzen da umoreak gainezka egiten duen kaleko detaile txikiena ere ez galtzeko. Bonouakoa afrikar inauteria tipikoa da, baliabide gutxirekin baina irudimen handiarekin egina eta dibertsioaren aldeko apustu argia eginez. Desfilatzen duten konpartsak era guztietakoak dira, zuluz edo eskoziarrez mozorrotzen direnetatik hasi (bigarrena, koadrodun gonak izan arren, zailagoa da Afrikan) eta
B
malabarista, mekanikari, txirrindulari, patinatzaile, misiolari, saudiar aberats edo imajina daitekeen edozerekin bukatzeraino. Horien artean, danbor ugari, hamaika dantza eta emakumez jantzitako makina bat gizon, zerbaitegatik baita transgresioa inauteri honen ezaugarri nagusia. Bertakoek oso ondo hartu ohi dituzte Boli Kostara iristen diren bisitariak. Hala izaten da Bonouako inauterian, baina baita herrixketan ere, eta hiritik zenbat eta urrunago izan, hobeto. Harreratxoa antolatzen dute berehala, ongietorri hitzak, musika, dantzak eta palma ardoaz baliatuta. Une gorenean, herriko buruak, arropa ikusgarriak jantzita, palma ardo edo gin pixka bat botatzen du lurrera, ongietorri ikur gisa.
Handian, Bonouako inauteria. Txikian, goitik behera, Alishan taldeko buru bat Saint Jacquesen eta neskato bat Bonkudu herrian egindako erritu batean. Erreportajea irekitzen duen argazkia Azurettiko hondartzan ateratakoa da.
Zeremoniak oso alaiak izan ohi dira eta herri osoak parte hartzen du, baina ongietorria ematen dizuna errege bat denean, erritua beste maila batera pasatzen da. Hori gertatu zen, esaterako, Grand Bassam herrian n'zima kotoko-en errege Awoulae Tanoe Amon-ek bere jauregian hartu gintuenean. Tronuan eserita, berez balea baten behe matrailezurra den tronuan, erregeak ongietorria eman zigun eta dantza ere egin zigun, bere zerbitzari batek toalla batekin izerdia lehortzen zion bitartean. Izan ere, ezagun da protokoloak azkenean nekatu egiten duela eta are gehiago halako herrialde heze eta bero batean. Grand Bassameko hondartzak Beroarekin ez itsutzeko, onena Grand Bassameko hondartzetara joatea da, urre koloreko hondarrekoak eta palmondoek babestuak. Algek zikindu ohi dute harea, baina freskotasun sentsazioa gailentzen da azkenik. Handik hurbil, Azuretti izeneko herrixkan, arrantzaleak lanean edo hondarretan dauden txalupak ikusiko ditugu. Ohikoa da horietan jainkoaren babesa eskatzeko esaldiak jartzea, nahiz eta zenbaitek Barça-ren ezkutua margotzea nahiago izan. Grand Bassameko jatetxeen artetik, La Playa deiturikoa bikaina da. Jordi Martinez izeneko katalan batek kudeatzen du, eta Boli Kostari buruz hitz politak pa-
rrastan bota dizkigu, musikari pare batek reggae estiloko abestiak jotzen dituzten bitartean. Manioka eta ahuakatea derrigor jan beharrekoak dira herrialde honetan, baina La Playan ganbak eta arrain ona gehitzen zaizkie. Postre gisa, anana gozo eta freskagarria. «Herrialdean gerra zenean ere, orain hiru urte baino gehiago, hemen enteratu ere ez», kontatu du Jordi Martinezek. «Iparraldean bai, baina kostaldea beti egon da lasai». 1960tik herrialde independentea, Boli Kostak bi gerra zibil bizi izan ditu azken urteetan, 2002 eta 2011 artean, baina orain arazorik ez dagoela dirudi. Turismo zuzendari nagusiak honako nahia zuela esan du berriki: «Gerra zenean, herrialdea kazetariz beteta zegoen, baina bakea iritsi eta alde egin zuten guztiek. Horiek itzultzea nahi dugu, herrialdea zein eder eta lasaia den konta dezaten eta turismoa itzularaz dezaten». Turismoa itzul dadin argudio on bat Grand Bassameko alde zahar ederra da, 1893an hiriburu kolonial frantses izendatua. Kolonia oso atzean geratzen da, baina Administrazioaren eraikin zaharrek, abandonatuta eta utzikeriak jota, hezetasunak eta sasitzak erdi janda irauten dute 2012an Unescok Gizateriaren Ondare izendatutako herrian. Gobernadorearen antzinako jauregiak, egun Jantzien Museo bihurtuak, hiriaren eta eskualdearen iraganari
Grand-Bassam aintzirako arrantzaleak eta Bomizambo herrian izandako kontzertua. Harreratxoa antolatzen dute berehala herrietan, ongietorri hitzak, musika, dantzak eta palma ardoa baliatuta.
18
BOLI KOSTA
Gizonezkoen dantza eta, behean, edoskitzaro oparoa izateko egindako erritual. Zeremoniak oso alaiak izan ohi dira.
19
BOLI KOSTA begiratua emateko aukera eskaintzen du, antzina bizitza nolakoa zen erakutsi nahi duten koadro naif samar zenbaiten bitartez. Turistek, ostera, nahiago izan ohi dituzte hondartzak museoak baino. Abidjanetik kakao plantazioetara Grand Bassametik ordubetera, beti ere trafikoak uzten badu, Abidjan hiri handia dago, hiru eta zazpi milioi biztanle artean dituena, herrialdeko estatistika ez oso fidagarrien arabera. Auzo europarraren modernitatea eta auzo pobreetako kaosa itsasoa eta urmaelak nagusi diren eszenatoki batean uztartzen dira, Afrikako bigarren portu garrantzitsuenaren sorrerari bide eman ziona. Urmaelean txalupaz osteratxoa egitea modu aproposa da Abidjan modernoaren soslaia begiztatzeko, nahiz eta herrialdean tenperatura igotzen den gaua sartzen denean eta gazteak diskoteka ugarietan biltzen direnean, coupe decale musikaren doinuan, gorputz osoa mugiarazten duen erritmo festazalean. Abidjanetik hegazkinez ordubetera beste hiri turistiko interesgarri bat dago, San Pedro, XVI. mendeko nabigatzaile portugaldarrek hala izendatua. 1971tik herrialdeko bigarren portua bertan dago; kakaoaren esportazioei dagokienez, lehena. Horrek eragin zuen hi-
ria era kaotikoan haztea eta erdigunea non den zehatz bereizi ezina. Itsas pasealekuak, hotel zenbaitekin, ematen du hiriaren irudi onena, palmondoz babesturiko hondartza ederrarekin, portuan arrantza jarduera handia den bitartean. Digbeu eta Taki herrixka hurbiletan, bertakoek egin diguten ongietorri alaiak zoriontasun kutsakorra igortzen du, herriko buruek etorkizun itxaropentsua, turismo handikoa, irudikatzen duten bitartean, egungo eguneroko bizitzako zailtasunik gabea. San Pedroko portuan arrantzaleekin eta arraina saltzen duten emakumeekin izan ostean, Boli Kostara egindako bidaia hanka-motz ez geratzeko beste eginbehar bat ere badago, alegia, kakao plantazio bat bisitatzea, herrialdeko ekoizpen nagusi hori baita. Soubre-n, San Pedrotik 130 kilometrora, herriaren barnealdean, plantazio ugari daude, bereziki kakao sailak, baina baita kautxu, kafe, anana eta ahuakate sailak ere. Horietako batean artisau erako prozesu hau ikusi dugu: kakao fruitua zuhaitzetik atera, garbitu eta lehortzen dute, esportatzeko prest izateko. Herrialdetik kanpo bihurtuko dute hori txokolate, Nestle edo Mars-en produkzio fabriketan. ÂŤBoli Kosta kakao ekoizle handia da, urtean 700.000 tona ekoizten ditu, munduko ekoizpenaren %35Âť, zehaztu du gidariak.
Azurettin aurkitutako haurrak eta Yamusukroko Notre Dame de la Paix elizako irudi ikusgarria. 1960tik herrialde independentea, Boli Kostak bi gerra zibil bizi izan ditu azken urteetan, 2002 eta 2011 artean, baina orain arazorik ez dagoela dirudi.
21
Palma olioa, kautxua, kafea eta fruta tropikalak dira herrialdeko beste produktuak. Yamoussoukro, handiro eraikitzea Yamoussoukrora iristean, 1983tik herrialdeko hiriburu den honetan paisaia bestelakoa da. Bat-batean etorbide handi zenbait ageri dira –maiz alde bietan ezer ez dagoela– eta eraikin ofizial ikaragarriak, luxuzko hotelak, krokodiloz betetako aintzirak inguraturiko jauregi bat eta Vatikanoko San Pedroren erreprodukzio izugarri handi bat. Bolikostarrek gustuko dute 1989an inauguratutako Notre Dame de la Paix munduko eraikin erlijioso han-
diena dela esatea. Herrialdeko lehen presidente Felix Houphouet-Boigny (1905-1993) izan zen 1986an berau eraikitzeko lehiaketa deitu zuena. Vatikanoko basilikaren antz handiena zuen proiektuak irabazi zuen, eta horren kupula, Eiffel Constructions Metalliques enpresak eraikia, San Pedrokoa baino metro bat garaiagoa da. Basilika eraikitzeko 122 milioi euro xahutu ziren eta polemika handia piztu zuen garai hartan, baina nolanahi ere, bertan jarraitzen du basilikak, zentzugabekeriaren ikur gisa, 14.000 metro koadro marmol, Italiatik ekarria, 150.000tik gora pertsonarentzako zabalgune izugarria, aire egokitua, kupulara igotzeko
San Pedroko portuan eta arrantzan. Gerra atzean utzi eta turismoa berriz erakarri nahi dute herrialde eder eta lasaia honetara.
22
igogailuak eta herrialdeko pertsonen irudiekin egindako beirateak; horietan ageri dira, esaterako, libanoar jatorriko arkitektoa eta proiektua bultzatu zuen presidentea. Joan Paulo II.ak inauguratu zuen 1990ean, baina baldintza bat jarri zuen, alboan pobreentzako ospitale bat eraikitzea. Orduan jarri zuten aurreneko harria, baina ospitalea iragan urtarrilera arte ez zen inauguratu. Denbora astiro igarotzen da Afrikan. Basilikaz gain, presidentetza jauregiaren ondoan dauden kaimanak ere, Amerikatik ekarriak, turisten erakargarri dira, batik bat, arratsaldeko bostetan, zaintzaileek elikatzeko oilasko biziak jaurtitzen dizkietenean. Kaimanik handiena, Komandante izengoitia
duena, da bisitarien gustukoena, baina dagoeneko zaharregia da besteekin lehian aritzeko. ÂŤJolasÂť hau dirudiena baino arriskutsuagoa dela erakusten du 2012ko abuztuan izandako ezbeharrak; zaintzaileetako bat, irrist egin, lakura erori eta kaimanek irentsi zuten. Hainbat aste geroago hesiaren bestaldera jausi zitzaion telefonoa berreskuratu nahian zebilen hiritar bat jan zuten animaliek. Yamoussoukroz harago, ordea, Boli Kostak oso bestelako irudia eskaintzen du; hondartza ederrak, paisaia tropikal zoragarriak eta oso jende adeitsu eta festazalea.
BOLI KOSTA
Odense Testua: Javier Granda Argazkiak: Oscar Elias
HIRI BAT ETA ZENBAT ISTORIO
ODENSE ehin batean, bazen Danimarkan, Fionia izeneko uhartean, hiri txiki bat. Hango berdegune agorrezinak, hango plaza eskulturez apainduak, hango bidegorri amaiezinak bertako 180.000 biztanleen gozagarri dira gaur egun. Aspaldi, baina, duela mila urte baino gehiago, bikingoen ondorengoek Odin jainkoaren omenezko santutegia eraiki zuten bertan, eta hortik hartu zuen hiriak bere izena. Erdi Aroan, erromesen helburu eta kultur topaleku ere izan zen Odense. Bertan hil zen Kanuto IV. erregea, eta haren omenez eliza altxatu zuten bertan, Knuds Kirke, eta Elnoth izeneko monje ingeles batek danieraz agertutako estreinako literatura lana idatzi zuen: San Kanutoren bizitza eta pasioa. Danimarkako hirugarren hiri handiena entzute handikoa da bertako unibertsitateagatik, baina batez ere Han Christian Andersen idazle hilezkorraren jaioterria izateak eman dio oihartzuna. Ez da harritzekoa, beraz, “Andersen ibilbidea” egotea bertan, eta hori izatea bisitariaren arreta erakarriko duen aurreneko gauza. Guk haren etxe-museoan ekin diogu bideari. Alde Zaharraren erdi-erdian dago etxea, ipuin miragarri batean kokatua dirudien auzo maitagarri batean: krema eta pastel koloreak nagusitzen dira bertan, leihatila zuriak eta teilatu gorrixkak dituzten etxeak, lore koloretsu eta alaiekin eta Danimarkako ikurrinekin apainduta. Kaleetako harzolan “Zapatatxo gorriak” ipuineko neskatilaren oin hotsak antzemango ditugu, adi egonez gero eta irudimenaren laguntzarekin. Idazlea hortxe jaio zen, 1805ean. Handik gutxira Kopenhagera aldatu zen, eta hiriburutik gertuko etxe batean hil zen. Museoan bertan, idazlearen ipuin bildumen hainbat eskuizkribu gordetzen dituzte, beren marrazki eta guzti, baita egin zituen bidaietan hartutako oharrak ere, eta horrez gain, egunerokoan erabilitako hainbat objektu, esaterako, bere baxera edo eskola liburuak. Gainera, ipuinon itzulpenen argitalpen originalak ere ikusgai daude, 126 hizkuntzatan. Udan, astelehenetik larunbatera, ikuskizun berezi bat egiten dute, egunean hiru emanaldi, eta sarrera doakoa da.
B
Hans Christian Andersen idazlea Odense hirian jaio zen, 1805eko apirilaren 2an, jatorri xumeko etxe batean. “Sirenatxoa”, “Ahatekume itsusia” eta haurrentzako beste makina bat ipuin ezagunen egilearen arrastoari lotzeko, Danimarkako hiri zoragarri hau kantoirik kantoi arakatzea bezalakorik ez dago. 26
Fyrtojet haurren kultur etxea eta, aurreko orrialdean, Skt. Knuds Kirke eliza. Erreportajearen azalerako aukeratutako argazkian H. C. Andersen Hus, ipuin egilearen museo etxea.
27
ODENSE Haurrentzat, den-dena Aldamenean altzairu eta burdinazko eraikin moderno bat dago, eta harrigarria bada ere, ezin hobeto egokitzen da alde guztietatik antzinakotasuna darion ingurune horretan. Haurrentzako kultur etxea da, Fyrtojet izenekoa (ardagaizko pizgailua, metxero moduko bat). Hain zuzen, Andersenen ipuinetako batetik hartutako izena da. Kontakizun horretan soldadu harroxko bat da protagonista, bidean pizgailu miragarri bat lortzen du, bere gurari guztiak betetzeko prest dauden hiru zakur handi agerrarazten dituena. Fyrtojet etxean, hiri osoan bezala, haurrak dira jaun eta jabe, eta askatasun osoa dute margotzeko, baita lurzorua margoz zikintzeko ere. Nahi izanez gero, peto txiki batzuk daude haurrek erabiltzeko moduan, eta helduentzako zapatak ez hondatzeko babesak. Artelanik ederrenak hormetan zintzilikatzen dituzte, egileen gozamenerako. Horrez gain, ipuinen irakurraldi dramatizatuak antolatzen dituzte, baita txotxongilo emanaldiak ere. Odensen beste etxe batean ere bizi izan zen “Enperadorean jantzi berria” ipuinaren egilea, eta hori ere barrutik ikusteko dago. Barndomshjem kalean dago, eta
28
hiru gelaxka ñimiño ditu, hain zuzen, andersendarrek izan zituzten gabezien erakusgarri, ez baita ahaztu behar garbitzaile baten eta goiz hil zen zapatari baten seme izan zela. Jeinuaren lorratzari segika Odenseko auzo historikoa ezagutzeko modurik onena Andersenen urratsei segitzea da. Museoan bada jarraibide batzuk azaltzen dituen esku-orri bat, baina garbiena kalera atera zoruari erreparatzea da, harzolan nabarmen markatuta baitaude idazle betierekoaren oinatzak. Ezinbestean geldialdiak egingo ditugu bidean, artisau denden erakusleihoek erakarrita, eskuz margotutako egurrezko jostailuak ondo ikusteko. Danimarkako Gobernuak ekimen berezi bat abian jarri berri du, “Andersen hementxe egon zen” (www.andersenwashere.com) eta horren bidez egilea igaro eta bere ipuinetarako inspirazio iturri izan zituen 40 leku baino gehiago seinalatu dituzte. Uraren presentzia ez da nolanahikoa hirian, eta txalupan zeharkaldi txiki bat egiteak ahalbidetuko digu beste ikuspegi bat hartu, eta jendeak eguzkitan egoteko, piknikak egiteko, footing egin edo paseatzen ibiltzeko
Odenseko eguneroko bizitza. Ramsherred kalea (goian), hirian aurki daitezkeen Andersenen eskulturak eta Kogens Have parkea. Aurreko orrialdean, Odense Radhus, hiriko udaletxea.
29
Norregade bezalako kaleetatik igarotzean Andersenen pausoak entzun ditzakeela iruditzen zaio bisitariari.
aprobetxatzen dituen ibaiertzak mirestea. Munke Mosen ontziratuko gara, Odenseko herritarrek oso gogoko duten lekua, izozkia edo kafea hartzeko makina bat taberna daudelako edo beti ireki berria den jatetxeren bat zeozer jateko. Udan itsas txango berezi bat antolatzen dute, miragarrien ipuinak gaitzat hartuta, eta aldez aurretik erreserba egitea komeni da, goraino egon ohi baita. Adi paperezko txaluparen eskulturarekin; “Berunezko soldadu irmoa� ipuina ekarri digu gogora. Iraganera itzulia Hiriko zooa ere ibaiertzean dago, eta hori da familien beste leku kuttunetako bat, Funen Villagerekin batera (Fioniako herria). Hain zuzen, aire zabaleko museoa da Funen Village, hogei etxe eta baserriz osatutako erreplika bat, duela 300 urte hango bizimodua zer-nolakoa zen ulertarazteko helburuarekin berreraikia. Burdindegira, teileriara eta errotara bisita egin dezakegu, eta behia jetzi, ehungailua erabiltzen ikasi edo antzinako posta bulegotik gutun bat bidali. Indarrak berritzeko, jatetxe ezin hobea dago bertan, Sortebro Kro, eta bisitari jarraipena emateko herri dantzen ikuskizuna eta antzerki emanaldia ikusi ahal ditugu. Familia giroko aisialdirako beste aukera on bat da Kongens Haveko jolas parkea, tren geltokiaren ondoan, antzina bateko Federiko erregearen jauregiko lorategietan. Txalupekin batera, bizikleta da hiria ezagutzeko garraiobide egokiena; izan ere, ia erabat laua da eta 300 kilometrotik gorako bidegorri sarea du. Danimarka osoan bizikleta gehien dituen hiria dela diote harrotasunez, eta ez alferrik. Diotenez, 60.000 biztanlek erabiltzen dute. Alde zaharrean, hobeto oinez ibiltzea. Hor adreiluzko arkitektura tipikoa nagusitzen da, fatxadetan kolore gorrixka, horixka, pastel eta terrakotak nabarmentzen dira, tximiniak dituztela goi-goian. Horren adibide argigarri bat da Montergarden etxe multzoa, XVI. eta XVII. mendeetakoa. Eskultura da Odenseko beste bereizgarrietako bat: hainbat daude Anderseni eskainiak, baina horrez gain, ildo abstraktu eta errealistako makina bat ere bai, esaterako, Flakhaven plazan, fatxada errenazentista dotoreaz apaindutako udaletxearen parean (Radhaus). 30
Etorbidearen amaieran dago Sankt Albany eliza luzexka, adreiluz eraikia, printze-printzesen ipuin batetik ateratakoa dirudiela. Trenen paradisua Flakhavenen, udaletxearen ondoan, San Kanuto katedrala nabarmentzen da (Sankt Knud, danieraz). XII. mendean eraiki zuten adreiluz, eta arku ojibalez errematatutako leiho ederrak ditu. Eraikina miretsi bitartean mokadutxoa hartzeko terraza primerakoak daude inguruan. Artea gogoko duena Fyuns Kunstmuseumera joan daiteke; fatxada neoklasiko harrigarridun eraikinak tokiko margolarien lanak erakusten ditu. Trenen zaleak, aldiz, paradisuan balego bezala aurkituko dira, Danimarkako Trenaren Museo Nazionalean (Jernbanenmuseum); izan ere, XIX. mende amaierako eta XX. hasierako hogeiren bat tren-makina daude ikusgai. Hor ere ongi etorriak dira haurrak, Lego jarduera hainbat dituzte eta berariaz beraientzat prestatutako minitrenak. Kultura eskaintza osatzeko, Odense Koncerthus delakoa nabarmendu beharrekoa da, Eskandinaviako agertoki handiena, baita Brandts Klaedefabrik erakusketa eta kultur espazio zoragarria ere, antzinako oihal fabrika bat, argazkigintza, inprenta eta arte garaikideari eskainitako museoekin. Gainera, zinema aretoa, liburutegia eta jatetxe bat ditu, eta hiriaren ikuspegi aparta eskaintzen duen terraza xarmagarri bat. Ibilbidea The Optimist, Music & Waterpipe Cafe atseginean amaituko dugu. Jatetxe horretan sukaldaritza ekologikoa lantzen dute, eta giro bohemioa eta dekorazio koloretsua ditu, hormak margolanez eta argazkiz beterik. Eta txikitako ipuinez gogoratu gara berriro: beltxarga bihurtzearekin amets egiten zuen ahatetxo itsusia, poxpolo saltzaile txikia, idar batek traba egiten ziolako lorik hartu ezin zuen printzesa, elurretako erregina, printzearekin maitemindutako sirenatxoa... Izan ere, Odensen gaude, Andersenek istorio zoragarriz bete zuen hiria, eta bertako kalexketan barrena egindako urrats bakoitzean biziberritzen dira ipuinok. Hala bazan eta ez bazan, sar dadila...
ODENSE 31
ZAIN DAGOEN HERRIA Testua eta argazkiak: Gari Berasaluze
Sahara
SAHARA
Euskal Herriko ehunka lagunek bisitatzen dituzte urtero Saharako errefuxiatuen kanpalekuak, Tindufen, Aljeriak utzitako lurretan. Udan, haur sahararrak hartzen dituzten familiak, elkartasuna bideratzen ahalegintzen diren elkarteak, edo babes politikoa zabaldu nahi duten lagunak heltzen dira basamortura. Kanpalekuetan, askatasunaren zain dagoen herria aurkitzen dute. Noizbait Marokok lapurtu dien lurraldera itzultzeko esperantza galdu gabe, basamortuan aldi baterako 40 urte daramatzan errepublika.
ronte Polisarioak Euskal Herrian duen ordezkaritzak bi bidaia antolatzen ditu urtero Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara, neguan eta udaberrian. Ez da ohiko hegaldia, eta Loiuko aireportuan zalantza sortu zaigu ohiko moduan fakturatu behar ditugun puskak. Baina ilara handienean ezagun batzuk aurkitu ditugu, baita eitez sahararrak diruditen gazteak ere. Harritu egin gara hasieran. Uste baino jende gehiago dago hemen, eta bakoitzaren atzean elkartasunarekin lotutako istorio samur bat. Getariatik dator Amagoia. Zestoatik Anselmo. Sopelatik Saioa. Etxebarritik Bachri. Usurbildik Aroa. Ehunka eta ehunka lagun. Tindufera goaz. Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara. 40 bidaia baino gehiago egin dituzte bertara ilaran zain dauden batzuek. Beste batzuentzat lehenengoa da. Ane, Julen eta hirurontzat ere lehen bidaia da. Badakigu nora goazen, baina ez zer aurkituko dugun. Sahara. Askatasunaren zain dagoen herria. Basamortuan. Eguzkipean. Tea hartzen. Tea eskaintzen.
F
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa Euskarazko Wikipediak ongi islatzen du zein den gaur egun Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren
egoera: «Mendebaldeko Saharan osatutako estatua da. Espainiak bere koloniatik alde egin ondoren, 1976an Marokok eta Mauritaniak okupatu zuten. Fronte Polisarioak abiatutako nazio askapenerako gerraren ondorioz, 1979an Mauritaniak lur horretatik alde egin zuen, eta Marokoren esku utzi zuen eskualde osoa. Fronte Polisarioak independentzia aldarrikatu zuen ondoren». Berrogeita bost estatuk onartuta dute gaur egun, eta hamabi estatutan du enbaxada. «Hiriburua Aaiun da, baina hau Marokok okupatu zuenetik Bir Lehloura mugitu zen. Hala ere, de factoko hiriburua Tinduf da, eta han bizi dira errefuxiatu gehienak». Izan ere, Aljeriak bere lurraldearen zati bat utzi zien sahararrei, errefuxiatuen kanpalekuak bertan jartzeko. Tindufeko kanpalekuetan 150.000 errefuxiatu inguru bizi da gaur egun, eta bertan daude Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren gobernu ordezkaritzak, administrazioa eta gainerakoak. Errefuxiatuen kanpaleku horiek, Marokok okupatutako lurraldeetan dauden herri sahararren izenak dituzte. Sahararrek wilaya deitzen dieten bost kanpaleku handitan banatuta daude errefuxiatuen eremuak: Aaiun, Auserd, 27 de Febrero, Smara, Rabuni eta Dakla.
Goian, bertakoak su bolak egiten eta, behean, ezkontza bat. Aurreko orrialdean, egilea eta bere familia egon ziren auzoaren irudia.
SAHARA
36
Wilaya edo kanpaleku bakoitza, berriz, sei herri edo dairatan banatuta dago. Aaiungo dairak, esaterako, Dchera, Amgala, Guelta, Bukra-a, Daora eta Hagunia dira. Daira bakoitzak lau auzo ditu, zenbakien bidez izendatuak: 1. auzoa, 2. auzoa, 3. auzoa eta 4. auzoa. Hori da basamortuan sahararrak aurkitzeko edo beraiei eskura zerbait emateko modua. Gu Haguniara goaz. 1996an senidetu zen Zarautz Haguniarekin, baina ordudanik ez da apenas harremanik egon bi herrien artean. Duela bi urte berreskuratu genuen harremana. Iaz Zarautzera gonbidatu genituen bertako udal ordezkariak, eta haiekin tearen bueltan solasean, oso argi hitz egin ziguten: «Guk ez dugu errukirik behar. Guk laguntza politikoa behar dugu. Gure herriaren askatasuna aldarrikatuko duen laguntza politikoa. Eta horrekin batera, nahi baduzue, baita laguntza humanitarioa ere». Laguntza politikoa erakusteko eta sahararren egoeraren berri emateko hainbat ekimen antolatu ditugu azken bi urteotan. Laguntza humanitarioari dagokionez, irizpidea ere argia zen: «Etorri gurera, mesedez. Ikusi zuen begiekin nola bizi garen, eta Hagunian bertan hitz egingo dugu zertan lagun dezakezuen udal bezala». Horretara goaz kanpalekuetara. Zarauzko Udalaren ordezkari gisara, harremanak ereitera.
Kanpanlekuetan lurraldetasunaren aldarrikapenak bizirik dirau, ez baitute galdu duela 40 urte Marokok lapurtu zien lurraldera itzultzeko itxaropena. Behean, harean eginiko bideak.
Loiu-Aljer-Tindouf: Kanpalekuetara hegan 22:05 aldera atera da hegazkina Loiutik. Air Algerie. Beteta doa. Anselmo ere ikusi dugu sartzen. Mohamed Anselmo, esaten diote. «Euskal Herriko enbaxadorea Saharan». Hogei urte dira zestoarra Saharara lehen aldiz etorri zenetik, eta ordudanik 40 bidaia inguru egin ditu, sahararren egoerarekin eta borrokarekin erabat engaiatuta. Hegazkinean dator Brahim ere. Fronte Polisarioak Euskal Herrian duen ordezkariordea da. Neguan zein udaberrian ateratzen diren elkartasun karabanen ardura hartzen du. Hauetan bidaltzen dira ibilgailuak, elikagaiak, arropak, sendagaiak, eguzki plakak eta an-
37
SAHARA tzekoak. Bidaiaren koordinatzailea da, nolabait, Anselmoren eta beste zenbaiten laguntzarekin. Loiutik Aljerrera, eta Aljerretik Tindufeko aireportu militarrera heldu gara, gauez. Pazientzia beharko dugu kaosaren erdian. Hemen ez dago maletak ateratzeko zintarik bueltaka, eta eskuz ari dira lanean aireportuko beharginak. Ordu erdiren bueltan berreskuratu ditugu puska guztiak, eta aireportuaren atarian hasi gara biltzen denok. Autobusak eta lur orotarako ibilgailuak hasi dira heltzen. Jeepak, 4x4ak, land roverrak. Fronte Polisarioaren ardurapean joango gara hemendik errefuxiatuen kanpalekuetaraino. Aljeriak bere lurraldearen zati bat utzita die sahararrei, kanpalekuak bertan jartzeko. Fronte Polisarioaren ardura da kanpalekuetan gertatzen den guztia. Segurtasuna, osasuna, hezkuntza, administrazioa. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren baitako legeak. Protokolotik etxera, familiartera Eguna argitu baino lehen heldu gara Aaiunera. Protokolo deitzen dioten lekura ekarri gaituzte. Bisitariei harrera hemen egiten diete, eta batera edo bestera mugitzerakoan ere hau izan ohi da talde eta gainerakoen bilgunea. Wilaya bakoitzak du bere protokoloa. Saharako familiek hartzen dituzte bisitariak normalean, etxean, baina bidaia instituzionaletan eta antzekoetan, batzuetan protokoloa bihurtzen da bisitarien estalpea. Lehen gehiago erabiltzen zutela esan digu Anselmok. Gaur egun nahikoa gainbeheran dago eraikina, eta familietara goaz handik eta hemendik heldu garen guztiak. Haguniako alkatearen Land Rover antzekoan egin dugu laugarren auzorainoko bidea, etxeraino, egunsentia basamortuaren koloreak erakusten hasi zaigun bitartean. Bidaia instituzionala da gurea, eta alkateak bere etxean hartu nahi izan gaitu. Bere familiarekin emango ditugu kanpalekuetan igaroko ditugun egunak. Gazteleraz mintzo zaigu Abdelfatah, alkateordea. Hassania da kanpalekuetako hizkuntza, baina kartelak, seinaleak eta gainerakoak gazteleraz ere ageri dira askotan. Urte askoan Espainiaren kolonia izateak utzi dien ondasunetako bat da gaztelera. Halaber, gazte saharar askok Kuban jasotzen dute heziketa, eta urtero udan milaka eta milaka haur saharar ere hartzen dituzte Espainian ere. Gaztelera, beraz, ez zaie erabat arrotza kanpalekuetan. Alkatea, ordea, apenas mintzo da gazteleraz. Aljerian eta Mauritanian ikasi zuen, eta frantsesez moldatzen da, beste saharar asko bezala. Urte askoan Frantziaren kolonia izateak Aljeriari eta Mauritaniari utzi dien ondasunetako bat baita frantsesa. Berehala konturatu gara basamortuan ere ibiliz egiten dela bidea, baina asfaltorik gabe, porlanik gabe. Hareak marrazten ditu hemen errepideak, ibilgailuak pasatzearen pasatzeaz. Ehunka gurpilek milaka aldiz zapaldutako lekuak bihurtu dira bide, eta emaria as38
paldi agortu zaien errekak dirudite orain, haimen eta adobezko eraikin hauskorren labirintoan. Ohartzerako heldu gara Haguniara. Zuloa. Ahuntza. Ardia. Harria. Saltoa. Benetako rallya da hau. Lehen auzoa igaro dugu. Bigarrena da beste hura. Gurea kanpoaldean dago. Laugarrena. Eguna erabat argitu du alkatearen etxera iritsi garenerako, baina ilargi ia beteak ez du erretiratzeko asmorik, eta hotz egiten du. Zazpi gradu. Motxilak eta ekarri ditugun traste guztiak hartzen lagundu digute, eta berehala sartu gara etxera. Barkatu, patiora. Hemen, patioaren inguruan antolatzen baita etxea. Patioa inguratzen duten adobezko eraikin multzoak osatzen du etxea. Sukaldea batean. Biltegia bestean. Emakumeen logela bestean. Komuna hurrengoan: zuloa lurrean, alegia. Logela nagusia, jangela eta gonbidatuen gela ere bada, era berean. Erdian, patioa, eguzki plaka batekin eta honi lotutako bateria zahar pare batekin. Hemen ez, baina beste etxe askotan, logela nagusia patiotik kanpo zabaldutako haima da. Bederatzi te kikara basamortu ertzean Tea eskaini digute berehala. Ohitzen hasteko. Hemen ez baitago egiteko hoberik. Eseri, tea prestatu, tea edan, eta solasean aritu. Inorako eta inolako presarik gabe. Hemengoa amaitzean anaiaren etxera gonbidatuko gaituzte. Edo lehengusuarenera. Arrebarenera. Osabarenera. Denak dira familiakoak. Dena da familia sahararrentzat, eta familiakoen etxeak bata bestearen ondoan eraikitzen dituzte, ahal izanez gero. Zu ere etxekoa bihurtuko zara berehala. Anaia. Arreba. Ahizpa. Neba. Izen sahararra emango dizute. Brahim Sayed. Eta hori izango zara zu. Senidea. Ez dago errefuxiatuen kanpalekuetara bidaiatzeko beste modurik. Familia batera zoaz, bai ala bai. Bestela, galduta zaude. Ez duzu nora jo, non jan, non lo egin, non tea edan, norekin hitz egin. Bederatzi egun emango ditugu errefuxiatuen kanpalekuetan, eta egun bakoitzean harrituko gaitu zerbaitek, goitik behera. Beste mundu bat baita hau. Ahaztu telefonoa, ahaztu presa, ahaztu ordua, ahaztu dirua, ahaztu dena. Eseri, edan tea, hitz egin, bildu irribarreak. Erabaki politiko baten ondorioz bizi dira sahararrak horrela: ÂŤGure lurra lapurtu digute, eta hemen aldi baterako gaude, gure herrira itzultzen garen bitartean. Beraz, hemen aldi baterako soilik gaudenez, ez dugu bertan ezer eraikikoÂť. Horrela, behin-behinekoa da guztia. Ura, ur zisternetatik. Argindarra, eguzki plaketatik. Elikagaiak, nazioartetik heltzen den laguntzatik. Eta abar. Ez lanik, ez kontu korronterik, ez tabernarik, bilgunerik. Ezer ez. Gure eguneroko bizimodua eta logika kapitalista guztia berehala hankaz gora jarriko dizun errepublika berezia. Hemen dena da harrigarria gure logika estuaren baitan. Baina horrela bizi dira. Administrazioan, hezkun-
Kanpanlekuetan aurkitutako haur eta emakumeen irudiak. Horietariko askok Estatu espainiarrean eta Kuban egiten dituzte beraien ikasketak.
Txiroak dira, baina duitasun osoz. Sahararrek ez dute errukirik nahi; bai, ordea, munduak beraiek ez ahaztea.
KANPALEKUETARA BIDAIATZEKO BETE BEHARREKOAK Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak nekez ematen du kanpalekuetara sartzeko baimenik Fronte Polisarioaren bateko edo besteko ordezkaritzek aldez aurretik baimendu gabe. Sahararrek aljeriarrei eskatzen dizkiete bisak, eta irizpide orokorra argi zehaztuta dute: ÂŤEz da inolako bisarik bideratuko dagokion Saharar Ordezkaritzaren gutunik gabeÂť. Fronte Polisarioak Euskal Herrian duen ordezkaritzak bideratzen ditu baimen guztiak, eta gutxienez bidaia baino 15 egun lehenago prest izan behar dute baimena. Neguan eta udaberrian antolatzen dituzten bidaietan parte hartzeko, errazena da Sahararekiko elkartasuna bideratzen duten elkarteen edo erakunde publikoen bidez koordinatzea bidaia. Hauek harreman iraunkorra eta estua dute normalean Fronte Polisarioaren ordezkaritzarekin, eta honek pasatutako dokumentazioa bete ondoren, arazorik gabe lortzen dira baimenak. Urtean zehar kanpalekuetara nork bere kontura joan nahi izanez gero, bi bidaia horietatik kanpo, bisa Fronte Polisarioak bideratu behar du beti ere. Hegaldiei dagokienez, Air Algerie da Aljerrera eta Tindufera hegaldiak eskaintzen dituena. Iberiak ere baditu hegaldiak Aljerrera, baina Tindufeko aireportu militarreraino Air Algerie soilik iristen da. Loiutik bertatik egin daiteke bidaia. 640 euro inguru izan ohi da joan-etorria. Bisa eskatzeko, edozein eskaera bideratzeko edo zalantzak argitzeko, honakoa da Fronte Polisarioak Euskal Herrian duen ordezkaritzaren posta elektronikoa: saharaeuskadi@gmail.com
tzan eta osasungintzan aritzen diren batzuk kenduta, gainerako guztiak soldatapeko lanik gabe. Presarik gabe. Diru goserik gabe. Egunez tearen bueltan, eta gauez izar euritan, munduko irribarrerik ederrenak margotzen dituzte. Izan ere, ez dute ezer, baina ez zaie ezer ere falta. Hor dago aldea. Alkatearen etxea ez dela alkatearen etxea ohartuko gara gaur. Alkatearen emaztearen etxea baizik. Monina bizi da bertan, Dajba eta Minetu alabekin. Alkateak beste hiru emazte ditu, eta horietako baten etxean bizi da. Poligamia zilegi dute gizon sahararrek, ekonomikoki emazteak mantentzeko aukera duten bitartean. Ezkondu aurretik senarrak erosi behar du etxea, eta bikotea bertan bizitzeko guztia prestatu. Ondoren, emakumeak eusten dio etxeari, goitik behera, eguneroko lanarekin. Ez zaizkigu gustatu ikusitako kontu asko, baina bertakoen ohiturak errespetatu, ala irainduak sentitu eta haserretzerainoko jarrerak hartu. Horra bederatzi egunetarako erronka. Hassanizko hitzak eta esaldi laburrak ikasten ere ahaleginduko gara hainbeste te artean. Ospitalera egindako bisitan, berriz, sendagairik onena zein den erakutsiko digute: gaixo bakoitza gela batean, senide eta lagunekin, ondo babestuta, etxean bezala, egunez zein gauez. Beste guztia bigarren mailakoa da. Argi esan digute: ÂŤMaite ditugunen babesa ordu zehatzetara mugatuta eta gaixoa gela batean bakarrik utzita nekez senda daiteke ezer taxuzÂť. Hondakinak nola kudeatzen dituzten ikusiko dugu hurrena, eta galdetuz jakingo dugu astean behin ateratzen dutela organikoa ez den guztia, auzoan zehar dituzten bilketa puntuetara. Organikoa eta plastikozko poltsak ahuntzei ematen dizkiete. Etxekoak zure segurtasunaz zein kezkatuta dauden ere konturatuko zara halako batean, bakarrik hogei metro ere aldendu ezin duzunean. Gauez izarrak ikustera etxe atarira bakarrik ateratzen uzten ez dizutenean. Lehen ez omen zen horrelakorik Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan, baina 2011n Al-Qaedak Tindufen bi kataluniar eta italiar bat bahitu zituenetik, bisitan datozen lagunen segurtasuna urrezko araua da sahararrentzat, eta zure itzal bihurtuko den lagun sahararren bat beti izango duzu alboan. Eskolaren egoerak ere harritu eta kezkatuko zaitu. Osasun-etxearen baldintzek. Eguna joan eta eguna etorri dena eguzki galdatan egin beharrak. Udan infernu bihurtzen den basamortuak. Auzoetan hautatutako emakumeek osatzen duten herriko kontseiluak. Edonon eta etengabe aurkituko dituzun giza-laguntza proiektuak. Erresistentziaren museoak. Astean behin elikagaiekin heltzen den kamioiak, eta hauen banaketa sistemak, auzoz auzo, etxez etxe. Beste mundu bat, duela 40 urte Marokok lapurtu zien lurraldera itzultzeko esperantzan.
SAHARA 40
Testua eta argazkiak: Xabier Ba単uelos
Crozon
LURMUTURREN PENINTSULA
CROZON
Bada Crozongo penintsula Atlantikoan proiektatutako gurutze bat dela dioenik, baina, zerutik ikusita, Bretainiako ÂŤGween ha duÂť bandera independentistako ertz zurian agertzen diren katazuri buztanen punten irudikapenak dirudite bertako lurmuturrek. Crozon Bretainiako udalerri ederrenetakoa dela ere esaten da, Bresteko arradaren eta Douarnenezko badiaren artean kokatuta izanik, ostertza bata bestearen atzetik kokatutako lurmuturrez betetzen baita bertan. Guk behintzat ez dugu kontrakoa esango, agian bertan iragan mitiko baten aztarnek bizirik dirautelako, agian bertako muinoen gorabehera leunengatik, agian bertako itsaslabar ikusgarriengatik, edo, agian, Pointe de Pen-Hir ederretik begizta ditzakegun arrats deskribaezinengatik.
44
ondaira zahar baten arabera, Bretainiako baso batean katazuri bat azeri baten jazarpena jasaten ari zen. Beti ihes egiten ibiltzeaz nekatuta, katazuriak beldurrari aurre egin eta azeriari kontra egitea erabaki zuen azkenean; hala, ustekabean, buelta eman eta harrapariaren lepora bota zen, azeriari hozkada mingarria eraginez. Azeriak, harrituta eta zaurituta, ihes egitea erabaki zuen beldurrak jota. Kondairaren arabera, bretoien azken erregeak bertatik bertara ikusi zuen gertatutakoa, eta katazuriaren jarreran bere herrikideek etengabe Bretainiako kostaldea erasotzen zuten bikingoei aurre egiteko erakutsi beharreko adorea islatuta ikusi zuen. Kondairaren beste aldaera bat ere badago. Horren arabera, Ana Bretainiako dukesa izan zen ehizaldi batean katazuri batek adore ikaragarriarekin azeri bati nola aurre egiten zion ikusi zuena, eta, hunkituta, azeriaren erasoa geratzeko agindu eta katazuria askatu zuen, aurrerantzean bere ikur pertsonal gisa hartuz. Niri Ana Bretainiakoa katazuria besarkatzen imajinatzea gustatzen zait, Leonardoren margolan eza-
K
Camaret sur Mereko hondartzan utzitako arrantza-ontziak eta, ondoan, Landevenneg eta Camaret sur Mereko elizak. Erreportajea zabaltzen duen irudian, Toulinguet-eko hondartza basatia.
guneko Cecilia Gallerani bailitzan. Kontakizunak kontakizun, Joanes II.a Frantziakoa, Ona ezizenarekin ere ezagutua, izan zen bere zutoihalera katazuri heraldikoak eraman zituena; denborarekin, Bretainia ordezkatzeko besteko balio sinbolikoa hartuko zuten. Horrek eraman zituen XX. mendearen hasieran Bretainiako bandera independentistaren goiko ertzera Morvan Merchalen eskutik. Gaur egun, Bretainiako bandera edonon ikus daiteke kaleetan, tartean À l’Aise Breizh etxearen kamiseta arrakastatsuetan. À l’Aise Breizh etxea bretainiar Kukuxumuxu bat dela esan dezakegu, bertako marrazkilariek egindako karikaturak izugarri ezagunak baitira inguruotan. Bretainiako bandera bertako mapan presente dagoela esatera ere irits gaitezke, ez baitago geografikoki bretainiar ikurraren antz gehiago duen ezer Crozongo penintsula bera baino. Hala, zer hobe itsasoarekin estuki lotutako penintsulara hurbiltzea baino lurmuturrez betetako lurrok ezagutzeko, kostaldeko kartografia egileen gaitasunak kinka larrian jartzen dituzten lurrotara, an-
tzinateko Armorika mitikoaren eta Finisterre britoiaren nortasun zelta jasotzen duten lurrotara. Bretainiatik «Breizh»-era Pointe du Raz eta Pointe Saint-Mathieu artean babestuta, Crozon historiaz betetako pedunkulu bateko mendebaldean dago, Bizkaiko golkoaren eta Mantxako Kanalaren artean ahal bezala kontinenteari atxikita. Lurrotan Bretainia Breizh da, eta, Crozon, Kraozon. Izan ere, bretoierak atzera egin duela nabarmena izanagatik, inguruotan oraindik ere bizirik da druiden hizkuntza zaharra. Brest hiria atzean utzita Crozongo penintsulan barneratuta, erraza da itsasoak erabat liluratuta geratzea, itsaslabarretako eskisto eta hareharriak kolpatzen dituzten olatuei begira orduak ematea, muino atsegin eta hondartza basatien artean galtzea. Izan ere, inguruotan antzinateko kantuen oihartzunak inon baino ozenagoa dirudi, hiru giza hankako triskel sakratuen atzean ezkutatzen den munduarekiko lilurak inon baino presenteago dirudi.
CROZON Lehenik eta behin Landevenneg herrira jo dugu; herri bihurtutako lorategira, edo lorategi bihurtutako herrira, batek daki. Atlantikoaren magalean dago herria, haizeen babesean, loreek eta basoek zeruko eta itsasoko urdinekin bat egiten duten leku paregabean. Nôtre-Dame eliza txikiak eta bertako kanposantuak Aulne ibaiaren bokaleaz gozatzeko terraza ezin hobea eskaintzen digute XVII. mendetik. Urrunera beste kanposantu bat ere ikusiko dugu, itsasontziena kasu honetan; ukitu erromantikoa izanagatik, ez dugu ukatuko zirrara ere eragin digula gerraontzi zaharretako kanoiak herdoilak nola jaten dituen ikustea. Ederragoak egin zaizkigun beste hondakin batzuk ere bisitatu ditugu, St-Guénolé auzoko abadiarenak. Hain zuzen ere, Winwaleoren izen frantsesa da Guénolé. Dumnomiako printzearen semea izan zen Winwaleo; hau da, V. mendean galiarrak bota eta Bretainiari egungo konfigurazio etnolinguistikoa eman zioten migrazioen iturburu izan zen Kornuallesko erresuma britoiko printzearen semea. Winwaleok 485. urtean sortu zuen abadia eta bretoien lehen santutegitzat jotzen da. Egun bisita daitezkeen hondakinak XI. eta XII. mendekoak dira, eta gerra normandiarretatik Frantziako Iraultzara bitartean askotariko hondamendiei bizirauteko gai izan dira.
Frantzia Askearen alde hildako soldadu bretoien monumentua Pointe de Pen Hir-en. Ondoan, StGuenole-ko abade-etxe zaharraren hondarrak.
46
Penintsulako mendebaldean, Camaret-sur-Mer herrian egin dugu hurrengo geldialdia. Herri lasaia da egun, eta, bertan, udatiarrentzako aisialdirako belaontziak zein jada erabiltzen ez diren arrantzontzi zaharren hondakinak ikusi ditugu. Hondartzatik banatzen gaituen murrutik gertu, Tour dorée izeneko dorrea aurkitu dugu. Sébastien le Prestre de Vauban ingeniariak XVII. mendean Frantzia guztian zehar egindako hamabi gotorlekuetako bat da, guztiak ere gizateriaren ondare izendatuak. Aurrealdean, XVI. mendeko Nôtre-Dame de Rocamadour kapera txikia dago, lurrotara XI. mendean iparretik heldutako erromesak gogora ekartzen dituena. Iparretik hegora mendebaldetik Aurrera egin eta Lagatjar multzo megalitiko magikoarekin egin dugu topo. Bertan, Toulingueteko hondartzaren gainean 87 menhir aurkitu ditugu, harro-harro zutik. Carnaceko harri lerro ikusgarrien anaia txikia da Lagatjar multzo megalitikoa, Bretainia mitikora itzularazi gaituena. Mendebalderantz jo dugu jarraian Tas de Pois ikusgarrira bidean; bertan, itsaslabarretatik erauzitako hiru harkaitz ikusi ditugu, itsasoan 70 metrotik gora sartuta. Ingurua benetan ikusgarria da; hala, ipar
Pointe de Dinan da penintsulako lurmutur ederrenetakoa. Atzean Toulingueteko hondartza ikusten da.
47
Lagatjar-en kokatutako multzo megalitikoa eta, behean, Landevenneg-eko etxalde bat. Ondoko orrialdean, gerra garaiko bateria batetik ateratako ilunabarra.
eta hego kostalde ikusgarria dugula, lurrotatik XVI. mendean Kanadako kostaldeetara abiatu ziren bretoi aurkitzaileak izan ditugu gogoan. Historian gertuagoko uneetara itzultzeko ordua dugu baina. Izan ere, Pointe de Pen-Hir eta Pointe du Toulinguet arteko hondartzan Bigarren Mundu Gerrako pasarte odoltsuak etorri zaizkigu gogora. Wehrmacht beldurgarriak Bresteko arrada babesteko eraikitako gotorlekuen hondakinak ikusi ditugu nonahi: bateriak, kasamatak, korridoreak… Ez alferrik, alemaniarrek Bresten zuten euren itsaspekoen base garrantzitsuenetarikoa. Atlantikoko Batailaren memoriala ere ikusi dugu, Frantzia Askearen alde hildako borrokalari bretoiak gogoan. Iparrera egin, eta, Raoscanveleko penintsula inguratuz, Poine des Espagnols gunera heldu gara. Agian, bertatik ikus daitezke Bresteko badiako ikuspegirik onenak; Élorn ibaiak bere ur gozoak estuariora nola botatzen dituen ikustea benetan da zirraragarria. Bidean Fort Kerbonn gunea ere ikusi dugu, inguruok militarki izandako garrantziaren beste adierazgarri bat gehiago. Napoleonen garaiko gune militarrak edota Bigarren Mundu Gerrakoak ez dira baina inguruotan aurki daitezkeen bakarrak, tradizio mantentzeko-edo, Rostellec herrixkaren ondoan, Ile Longue penintsulan, itsaspeko nuklear frantsesen base bat baitago egun. Oraindik ere hegoaldea zain dugunez, penintsulako
lurmutur ederrenetakora jo dugu: Pointe de Dinan. Bertako «gaztelua» ere ezin bisitatu gabe utzi, noski: Poseidon beraren erasoetatik babesten ari dela dirudien formazio natural ikusgarria da. Kilometro batzuk aurrerago penintsulako gunerik hegoaldekoena bisitatuko dugu: Cap de la Chèvre. Bertako ikuspegiak zinez dira ederrak, eta, bertatik, ziurrenik gure hurrengo helmuga izango dena antzeman ahalko dugu urrutira: Bretainiako gunerik bisitatuenetakoa den Pointe du Raz. Bisitaldia, baina, beste momentu baterako uztea erabaki dugu Morgatera abiatzeko. Bertako portua, badia irekia, itsas haitzuloak… bisitatzea dugu xede. Itsasbehera baliatuta, haitzulorik txikienetara oinez hurbiltzeko aukera izan dugu. Handienak ezagutzeko, hori bai, ezinbestekoa dugu itsasoan barneratzea, eta, aukerarik onena, agian, kayak bat alokatzea izan daiteke. Chambre du Diable, Ste-Marine eta Autel oraindik ere zain ditugu inguruotako edertasunen erakusle, eta, beraz, ezin denbora galdu. Eta ibilbidea amaitzeko, penintsulari izena ematen dion herria aukeratu dugu: Crozon. St-Pierre elizara hurbildu gara XVII. mendeko erretaula polikromatua begiztatzeko, eta, ostean, kaleetan barneratu gara Gween ha du ikurrina azken aldiz kulunkatzen ikusteko.
CROZON
49
Testua eta argazkiak: Natalia Ramos Santana
Los Azufres
MEXIKOKO MENDIETAKO LURRUN SENDAGARRIA Michoacan eskualdea Mexikoko 31 estatuetako bat da, eta han, mendi gailurretan, itsasoaren mailatik 3.000 metrora, ur iturburu eta lokatz termal osasungarriak borborka azaleratzen dira lur beroaren barrunbeetatik. Zalantzarik gabe, osasunaren ibilbide gomendagarriena da. 50
os Azufres natur parkearen berri ematen duten aurreneko erreferentziak espainolen konkistaren aurrekoak dira. Gerora hartu zuen izendapen hori Ciudad Hidalgon, Mexikoko Michoacan estatuan, dagoen parkeak. Oyamel izeneko izei mota bateko zuhaitzek eta pinuek osatzen duten baso sarri batean kokatuta, paraje honek gaur egun ere eusten dio bere esentziari eta bere eragin sendagarriengatik nazioarte osoan ezaguna den inguru naturalen multzo baten parte da. Bertaratzea esperientzia zeharo lasaigarri eta osasungarria da. Parkean hainbat bainuetxe daude, bisitariari ur termalen igerilekuak erabiltzeko aukera ematen diotenak, edota zelai eta lorategietan atseden hartu, ibili edo aire zabaleko jarduerak egiteko. Egurrezko txabolak alokatu daitezke, baita kanpindenda jarri ere. Giro landatar eta adeitsu horretan, hiri handietako iskanbilaren eta jende pilaketen zamatik aldenduko gara. Hara iristeko, Moreliatik, Michoacaneko hiriburutik, Maravatio hirira doan errepidea hartu dugu, denera 109 kilometro inguru, pare bat ordu. Parkean ere barneratzen da errepidea, 30 kilometro inguruan. Garraio publikorik ez da iristen bertara, eta aukerarik errentagarriena ibilgailu pribatua erabiltzea da, edo bestela, taxi bat hartzea inguruko herriren batean, esaterako, Querendanon edo Indaparapeon. Maravatiorako bidean goazela, paisaia gero eta landatarragoa bihurtuz doala ohartu gara, etxe gutxi batzuk baino ez, adreiluz eraikiak; laborantza eremu zabalak eta behi eta ardiak bazkatzeko lurrak. Ataurre bat da paraje hori, eta Ciudad Hidalgoren ipar-mendebaldean dagoen San Andres mendigunera igotzen hasi gara, Los Azufres inguruan gaina hartu arte. Bidean makina bat kartel ikusiko ditugu, inguru honetako jakien eskaintza tentagarrien berri emanez: «ricos sopes», «mariscos y caldo de pescado», «comida corrida». Platerik arrakastatsuena amuarraina da, bertako ur gezazko haztegietatik ateratzen dute, eta platerean beti artopilez lagunduta mahairatuko dizute, hori bai, sukaldaritza mexikarrak asmatu dituen aldaera guztietan: «a la diabla», «al ajillo», barazkiz lagunduta edo mexikar erara.
L
Ezusteko miragarria Parkera iristeko kilometro gutxi batzuk falta direnean, ezusteko miragarri batekin egin dugu topo: lur azaletik ke bafada handiak zeruratzen dira, eta hasiera batean, sute bat zegoela pentsatu dugu. Ez da hori, ordea. Gehientsuenak fumarolak dira, ur lurruna, eta besteak geiserrak, hau da, irekidura bolkanikoak, ura, lurruna eta gasa oso tenperatura handietan kanporatzen dituztenak. Eremu geotermiko honetan energia elektrikoa lortzeko zentralak ere ezarri dituzte, eta hori delaeta, errepide ertzean lurruna garraiatzeko hodi sistema luze bat hedatzen da. Urte osoan milaka bisitari inguratzen dira Los Azufresera, mexikarrak nahiz atzerritarrak, paraje pare-
Batzuetan fumarolak, besteetan geiserrak, Michoacan estatuan dauden irekidura bolkanikoek ura, lurruna eta gasa oso tenperatura handietan kanporatzen dituzte.
51
Parkean hainbat bainuetxe daude, bisitariari ur termalen igerilekuak erabiltzeko aukera ematen diotenak. Egurrezko txabolak aloka daitezke, baita kanpin-denda jarri ere.
52
gabe honen onurez baliatzeko asmoarekin. Bainuetxeetan erabiltzaile bakoitzak erabakitzen du zer-nolako sekuentziari jarraitu bainuak hartzen edota lokatzez estaltzen. Horrez gain, temazkal edo lurrun-bainu saioa ere egin dezakete bertaratuek. Michoacan lurraldean bizi zen herri indigena batek asmatu zuen ohitura hori, p’urhepecha kulturak. Lurzoruaren ezaugarri geotermikoak erabiltzen zituzten janaria prestatzeko, baita temazkala egiteko ere: harriak sutan berotu eta meta txikiak egiten zituzten, eta jarraian, ura botatzen zuten gainera, lurruna sortzeko. Batez ere emakume haurdunek eta haurrek erabiltzen zuten, eta oro har Lurraren eta emankortasunaren jainkosaren omenezko erritua zen. Los Azufres izeneko bainuetxea berezia da. Bi aintzira natural dituen bakarra da parke osoan. Lurzoruan dauden zulo batzuetatik ura eta lokatz beroa azaleratzen dira, eta hala eratu dira aintzirok. Ia-ia metro beteko sakonera dute eta uraren tenperatura hogei gradutik hirurogeita hamar bitartekoa da, baina aintzat hartzekoa da lurpeko geruza batzuetan 100 graduraino iristen dela (300 metroko sakoneratik aurrera). Aintzira horietako baten erdigunean berokuntza handieneko puntua dago, eta arriskutsua izan daitekeenez, handik gertu bainatzea debekatuta dago. Kanpamendu horren jabeak, Emilia Morenok, aipatu digunez, fenomeno horrek arrazoi zientifiko bat du: aintzirak gisa horretan eratzen dira haustura bolkaniko baten gainean dagoelako eremua. UNAM Mexikoko Unibertsitate Autonomoak egin berri duen azterlan batean, eremu hau «eremu bolkaniko
konplexua» dela esanez definitu du, eta jariakinen garraioa ahalbidetzen duen haustura molde bat da bertan dagoen «jarduera tektoniko-bolkanikoa» dela-eta. Azterlan horretan gaineratzen dute mugimendu mota hori Miozeno goiztiarrean hasi zela Michoacan eremuan, hau da, duela 23 milioi urte. Bestalde, hainbat ikerketak nabarmendu dute gisa honetako iturburu naturalek osasunean duten eragin onuragarria, hain dira mineraletan aberatsak, hala nola kaolin, magnesioa, sufrea, kaltzioa, potasioa, burdina, silizioa edo sodioa. Bainuetxeetan oso nabarmena da mineral horien presentzia, bisitari batzuek diotenez, arrautza ustela edo ur zikinaren usaina nagusitzen baita. Morenok, adibide muturrenekoak hizpide hartuta, azaldu digunez, «pertsona batzuk hona datoz minbizia dutelako, eta diotenez, tratamenduak eragindako hanpadurak eta albo ondorioak arintzen laguntzen dielako». Denborak ere atseden hartzen du Los Azufres natur parkean, bertaratzen diren guztien eta eskualdean bizi diren bospasei familien gozamen eta onerako. Bertako gehienak bainuetxeen jabe edo langileak dira, eta inguruko herritakoak dira, bertan sortzen den turismo jarduerari esker bizi direnak. Aste Santuko eta udako oporraldietan izan ohi da joan-etorri handiena. Prezioari dagokionez, oso eskuragarria da, 4 euro balio ditu sarrerak (09:00-18:00) eta txabola alokatzeko, eguneko 30 euro ordaindu behar da.
LOS AZUFRES
hutsa
bidelaguna 82
hutsa
hitzorduak: Udako jaialdi eta erakusketen gida zabala gogoan hartu New Yorkeko Flatiron eraikina eta Errusiako Siberiaren hegoaldeko Baikal aintzira Liburuen txokoa Xarma bereziko hotelen zerrenda
laburrak
UDAKO HITZORDUAK hutsa
MONTREUX (SUITZA) Montreux Jazz Festival Uztailaren 3tik 16ra Uztaila da jazzaren denboraldia, eta nazioartean egiten diren jaialdirik ospetsuenetako bat Leman lakuaren ertzean egiten dena da. Munduko izar nagusiak izaten dira bertan (aurten Caetano Veloso, Lenny Kravitz...). Egia da ez dela guztiz jazz itxi-itxia, baina nori axola zaio? www.montreauxjazz.com
SAVONLINNA (FINLANDIA) Savonlinna Opera Festival Uztailaren 3tik abuztuaren 2ra Mendeurrena beteko du aurten Europako opera jaialdirik ikusgarrienak. Toki zoragarri honetan –aintziraz osatutako Europako eskualderik handienean dago Savolinna hiria–, jaialdia Olavinlinnak gazteluan egiten da. Gaztelua bera uharte batean dago, penintsulara zubi bidez lotuta. www.operafestival.fi
ARLES (ESTATU FRANTSESA) Les recontres d'Arles Photographie Uztailaren 6tik irailaren 20ra Duela 46 urtetik, udaro Aix-en-Provenceko herri hau nazioarteko argazkigintzaren hiriburu bihurtzen da. Irailean Perpignanen egiten den Visa pour l’Image-k fotokazetaritza lantzen duen bitartean, Arlesekoa askoz sortzaileagoa da. Aurten Lucien Clergue argazkilaria omenduko du. www.rencontres-arles.com
AVIGNON (ESTATU FRANTSESA) Festival d'Avignon Uztailaren 4tik 25era Arte eszenikoen azken joerak bertatik bertara ezagutu nahi izanez gero, «aita santuen hirira» joan behar duzu uztailean. Unescoren gizonemakume guztion ondare izendapena duen hiri eder honetako kaleetan jende andana biltzen dan, han-hemen goza daitezkeen ikuskizunen bila. www.festival-avignon.com
BARTZELONA (KATALUNIA) Grec Uztailaren 1etik 31ra Antzerkia, dantza, musika eta zirkua. Guztira, 90 ikuskizun 30 egunetan. Iragarri dituzten artisten artean dira hauek: Serrat, Diego el Cigalaren itzulera, Clint Eastwood-en semearen kontzertua... eta Albert Plak, Fermin Muguruzak eta Raul Fernandezek batera emango duten kontzertua. http://lameva.barcelona.cat 54
ALGES (PORTUGAL)
DUBROVNIK (KROAZIA)
NOS Alive Uztailaren 9tik 11ra “The Times” egunkariaren esanetan, Ingalaterrako Glastonbury musika jaialdi erraldoi eta mitikoaren parekoa da Portugaleko jaialdi hau. Lisboako mendebaldeko Oeiras eskualdean izaten da 2007tik, Alges herriko Passeio Marítimo izeneko kokagunean. Popa, rocka, elektro musika eta hip-hopa dira jaialdizaleek hemen topatzen dituzten estiloak. Horrez gain, arteak ere toki garrantzitsua du egitarauan. Aurten izena aldatu du, bere babesle nagusiak horrela eskatuta, eta orain arte Optimus Alive zena orain NOS Alive izatera pasa da. Entzun ahal izango diren izarren artean, Muse britaniar taldea dago. http://nosalive.com
Dubrovnik Summer Festival Uztailaren 10etik abuztuaren 25era George Bernard Shaw idazle irlandarrak idatzi zuenez, «Lurrean paradisua bilatzen dutenek Dubrovnik bisitatu beharko lukete». Seguru asko, gaur egungo Dubrovnikek ez du antz handirik izango Shaw-k XIX. mendearen amaieran aurkitu zuenarekin, batez ere gaur egun turista oldeen menpe bizi baita uda partean; baina aldatu ez den bakarra hiri honen ikusgarritasuna da. 1950ean jaialdia sortu zenean, hiriak iraganean kultur arloan zuen izen handia berreskuratu nahi zen, eta horretarako dantza, antzerkia eta musika batzen dituen ekitaldia antolatu zen. Abuztuan Edinburgon egiten den Fringe jaialdi alternatiboaren antzekoa da. www.dubrovnik-festival.hr
Edinburgo, kulturaren eta kaleko giroaren udako hiriburu guzkia apur bat berotzen hasten denean, Edinburgo kulturaren hiriburu bihurtzen da. Udan zehar egiten diren zazpi jaialdietatik hiru izan litezke bisitarientzat interesgarrienak; Art Festival izenekoa (uztailaren 30etik abuztuaren 30era) eta abuztuaren 7tik 31ra aldi berean egiten diren Fringe eta International Festival jaialdiak. Lehena, arte plastikoei lotutako hitzordu nagusia da britaniar uharteetan, urtero 250.000 bisitari baino gehiago erakartzen baititu. International Festival eta Fringe-ri dagokienez, Eskoziako hiriburura gerturatzeko aitzakia ezin hobeak dira, egun horietan hiriko kaleetan inoiz baino giro biziagoa baitago. Biek ala biek arte eszenikoak dituzte oinarri; International Festivalen nazioarteko antzerkiko izarrak aurki daitezke –aurten Juliette Binoche-ren “Antigona” izango da ikusgai, adibidez–, eta Fringe-k ikuskizun alternatiboak kaleratzea du helburu.
BOOM (BELGIKA) Tomorrowland Uztailaren 24tik 26ra Mundu mailan musika elektroniko jaialdirik handiena da Belgikakoa. Datu bat emateagatik, egunean 80.000 entzule izaten ditu. Halere, urtean zehar jaialdi honen beste bi «anaia» ere badira: Tomorrowworld (Atlantan, irailaren 25etik 27ra) eta Tomorrowland (Sao Paulon, 2016ko apirilean). www.tomorrowland.com
E
CARHAIX (BRETAINIA) Festival des Vieilles Charrue Uztailaren 16tik 19ra Jatorrian lagun talde batek antolatutako herriko jaia zena gaur egun Estatu frantseseko musika jaialdirik garrantzitsuena bihurtu da. Lau egunetan zehar, 8.000 biztanle besterik ez duen herri bretainiar txiki honek milaka eta milaka musikazale (iaz 240.000 inguru) hartzen ditu. Eskaintza oso eklektikoa da; hona hemen aurtengo egitarauaren artean aurki daitezkeen izenetako batzuk: Tom Jones, Muse, Anna Calvi, Joan Baez eta David Guetta. www.vieillescharrues.asso.fr
PARIS (ESTATU FRANTSESA) Paris quartier d'été Uztailaren 14tik abuztuaren 9ra 1990etik Estatu frantseseko hiriburuan egiten den diziplina anitzeko arte jaialdia. Bere sortzaileen helburuen artean udan zehar hiriari bizitasuna eman eta bai turistei bai Parisen gelditzen zirenei bestelako zerbait eskaintzea zegoen. www.quartierdete.com
CASTILLO DE VIDA (PORTUGAL) Andanças Abuztuaren 3tik 9ra Portugalen musika eta dantza tradizionala jorratzen duen jaialdi bakarra mendiz eta ibaiz inguratutako haran eder batean egiten da. Edizio bakoitzak osagai ekologiko eta sozial desberdinak ditu. Egunez osatzen diren lantaldeetan, bertako dantzak ikas ditzakezu. www.andacas.net
www.edinburghfestivalcity.com
FERRARA (ITALIA) GALWAY (IRLANDA)
SALZBURG (AUSTRIA)
Galway Arts Festival Uztailaren 13tik 26ra Segur aski Europan ez du parekorik, bere biztanleria kontuan izanik, Irlanda baita jaialdi gehien egiten diren herrialdea. Guztiak batzen dituen webgunean jaialdi horien berri jaso ahal izango duzue, baina guk bakarra azpimarratuko dugu; Irlandako mendebaldeko kostaldean egiten den Galway-ko arte jaialdia, alegia. Ehunka idazle, artista eta musikari biltzen dira egun horietan unibertsitate giroko hiri honetan eta, diotenez, jaialdiari esker, Galwayko kaleetan benetako jai giroa izaten da. Musika, dantza eta antzerkiak osatutako egitarauari esker, Irlandan lantzen den artea aurrez aurre ezagutzeko parada duzue bertan. www.giaf.ies
Salzburg Festival Uztailaren 18tik abuztuaren 30era Salzburgo musika klasiko arloan munduko jaialdi garrantzitsu eta jendetsuenaren kokalekua dela esateak ez du inor ustekabean harrapatuko, Mozarten jaioterria izateaz gain, bertako biztanleak –gainerako austriarrak bezala– haurtzarotik transmititzen zaien musikarekiko maitasunaz harro baitaude. Udan zehar, hiri barroko eder hau musika klasikoaren zale direnentzat bisitatu beharreko toki bihurtzen da. Antzokiak, baita kaleak eta plazak ere, musikaz blai izaten dira sei astetan zehar. Asko dago ikusteko, baina agian hemen aurkezteko espresuki prestatzen diren operak dira aipagarrienak. Cecilia Bartoli, adibidez, Belliniren Normaren azalean sartutako da. www.salzburgerfestspiele.at/summer
Ferrara Buskers Festival Abuztuaren 20tik 30era Munduan kaleko arteari eskainitako ekitaldirik handiena da. Jatorri eta estilo guztietako artistek Italiako hiri ederrenetarikoaren alde zaharra bereganatzen dute... baina antolakuntzak ez die ordaintzen. Beraz, euren lana eskertzeko modua lurrean jartzen duten kapelara dirua botatzea da. www.ferrarabuskers.com
HAARLEMMERMEER (HERBEHEREAK) Mysteryland Abuztuaren 29tik 30era Amsterdametik oso gertu dagoen herri honetan egiten den musika elektroniko arloko jaialdia Herbeheretako zaharrenetakoa da. Oso herri txikia eta polita da, eta bertaratzen direnek kanpinean gelditzeko aukera dute. Jaialdi «hirukoitza» da, AEBetan eta Txilen beste bi egiten baitira. www.mysteryland.com 55
UDAKO HITZORDUAK hutsa
MONTEGO (JAMAIKA) Reggae Sumfest • Uztailaren 12tik 18ra Jamaika reggaearen sinonimo bada, zer esanik ez Montego Bay. Jamaikako ipar-ekialdeko kostaldean kokatuta, mundu osoan da ezaguna reggae musikaren jaioterria delako, baita uharteko toki turistiko nagusia bihurtu izan dutelako ere. Hondar zuri eta ur gardeneko hondartzak ditu, ezagunena Doctor's Cave izenekoa. Aurtengo jaialdian 50 artistak baino gehiagok joko dute hiriko hondartzetan. www.reggaesumfest.com
NOVI SAD (SERBIA) Exit • Uztailaren 15etik 18ra Europako hego-ekialdeko musika jaialdirik handiena Serbiako iparraldean dagoen Novi Sad herriko Petrovaradin izeneko gotorlekuan egiten da. Tokia ikusgarria da oso, kokapena ere horrelakoa delako: Danubio ibaiaren ertz baten gainean dago, hiria aurrez aurre duela. Serbiako belaunaldi berrien ikurra da eta aurten hamabost urte betetzen ditu. Gonbidatu berezien artean Manu Chao dago. www.exitfest.org
LANUZA ETA SALLENT GALLEGO (E. ESPAINIARRA) Pirineos Sur • Uztailaren 17tik abuztuaren 2ra Euskaldun anitz bertaratzen dira urtero munduko musikak oinarri dituen Pirinioetako jaialdi beteranora. Aurten inoiz baino arrakastatsuago gertatuko delakoan gaude, aurretiko salmenta oso ondo doa-eta; esaterako, Marc Knopfler gitarra-jotzaileak uztailaren 24an emango duen kontzertuko sarrerak agortuta daude dagoeneko. Halere, badaude beste hitzordu interesgarri batzuk, Calle 13 talde puertorricarrak (uztailaren 18an) eta Amparo Sanchez eta Lila Downs mexikarrak (25ean) emango dituzten kontzertuak kasu. www.pirineos-sur.es
BUDAPEST (HUNGARIA) Sziget Festival • Abuztuaren 10etik 17ra Egunero 200 kontzertu, 50 agertoki, 70 herrialdetik iritsitako 400.000 bisitari, mota guztietako estiloak –pop-rock-a, world music, elektronikoa...–, jazz, folk, metal, blues eta rock alternatiboari eskainitako gune tematikoak, arte diziplina anitzen presentzia –zinema, zirkua, antzerkia—... «Danubioko Woodstock» deitzen diote jaialdi honi eta ez da harritzekoa. Gainera, Budapesten bihotzean dago kokaturik. http://es.szigestfestival.com
LUZERNA (SUITZA) Lucerne Festival • Abuztuaren 14tik irailaren 13ra Lau Kantonamenduen (Vierwaldstättersee) aintzira eta Alpe suitzarrak babestuta, 60.000 biztanle dituen Erdi Aroko hiri modernoa da Luzerna. Alejandro Dumas-ek munduko ostra perlarik politena zela esan zuen. Horregatik ez da harritzekoa Suitzako hiririk turistikoena izatea, batez ere udan, musika klasiko eta garaikideari dagokionez Europako jaialdi garrantzitsuenetako bat bere baitan hartzen duelako. www.lucernefestival.ch 56
hutsa
FRIDA KAHLO NEW YORKEN ew Yorkeko Botanical Garden-en “Frida Kahlo. Artgarden-life� erakusketa bitxia dago ikusgai azaroaren 1era arte. Erakusketa oso arrakastatsua izaten ari da, maiatzean ateak ireki zituenetik bisitarien jarioa etengabekoa izan baita. Eta proposamena aitzindaria dela gehitu dezakegu, Frida Kahlo artista mexikarrak naturarekiko zuen maitasun sendoa hartzen baitu abiapuntu gisa. Kahloren etxeak eta lorategiak maitasun horren erakusle dira, baita bere margoetan suma daitekeen naturaren erabilera. Frida Kahloren jatorrizko pinturak eta paperean egindako lanak daude ikusgai, baina ikusgarriena agian Mexiko Hirian artista mitiko honek duen etxebizitzako lorategiarekin eta estudioarekin topo egitea, erreproduzitu egin baitituzte erakusketarako.
N
www.nybg.org/frida
EMAKUMEAK NAGUSI LONDRESEN ondresko Tate Modern bezalako lehen mailako museo baten denboraldiko protagonista bakarrak emakumeak izatea oso berri pozgarria da. Tate Modernek horrela ospatu nahi izan du bere hamabosgarren urteurrena eta aurtengo bere lau erakusketa nagusiak beste horrenbeste emakumeri eskaini dizkie. Uztail eta abuztuan Londresera hurbiltzen direnek horietatik hiru ikusi ahal izango dituzte: bata, Agnes Martin egile abstraktuaren lehenengo atzera begirakoa (urriaren 11ra arte), bigarrena Barbara Hepworth-en eskulturei eskainitakoa (urriaren 25era arte) eta hirugarrena, Sonia Delaunay abangoardistaren lanaren ingurukoa (abuztuaren 9ra arte). www.tate.org.uk
L
VENEZIA EDO MILAN? taliara gerturatzen direnek galdera bera egin beharko diote beraien buruari, ez baita erraza izango ikusgai dauden bi ikuskizun handiek denboraz eta lasai ikustea. Bata Veneziako bi urteko arte erakusketa edo Biennale-a da. Urte osoan zehar turisten tropelak lehorreratzen dituzten gurutzaontziek egun hauetan bildumagileen yate dotoreekin gurutzatuko dira Venezian. Erakusketa nagusitik aparte, Arsenale eta Giardini-n barreiatutako pabiloi desberdinetan banatzen da azoka. Milanon ere aurtengo Erakusketa Unibertsala pabeloietan banatzen da... 30 guneetan hain zuzen ere. 145 herrialdeen partaidetzarekin, elikadura iraunkorra dago eztabaidagai.
I
www.labiennale.org eta www.expo2015.org
hutsa
liburuen TXokoA
hutsa
XARMA BEREZIKO HOTELEN GIDA
T
aschen argitaletxe britaniarrak hainbat hizkuntzatan argitaratu du “Ihesaldi baterako ehun toki zoragarri” bildumako azken proposamena. Ohi bezala, bi liburuki kaleratu eta mundu osoko hotelak bildu dituzte oraingoan ere. Bost izarreko hotel ikasgarriak zein proposamen askoz xumeagoak elkartu dituzte, baina guzti-guztiek dute erakargarri bihurtzen dituen berezitasunen bat. Argitalpen honen orrialdeetan Italiako Garda aintzira ezagunean dagoen Villa Feltrinelli gaztelu ikusgarria aurkituko dugu, baita Norvegiako kristalezko Juvet hotela ere, edota Mediterraneo itsasoaren ertzetan kokatutako hainbat ostatu xarmagarri. Irudi zoragarriz hornituta dago gida –«etxeko bereizgarria» baita hori–, eta datu praktiko ugari ere baditu, eguneratuak gainera. Izan ere, egileen aburuz, bidaia gida bat bezala erabiltzeko ere pentsatuta dago.
hutsa
100 Getaways around the Word Margit J. Mayer Taschen, 2015 720 orrialde. 39,99 euro
hutsa
hutsa
hutsa
hutsa
GURE HERRI POLITENEN BILA
ike Zinkunegik Euskal Herriko herri politenak bisitatzeko gonbita luzatzen digu liburu honetan. Guztira 30 herritara eramango gaitu, zazpi herrialdeetan barrena. Muga-mugan dagoen Lanestosa, gerlari sena duen Uxue, portuak, direla itsasondokoak (Elantxobe, Pasaia), direla ibaietakoak (Bidaxune, Bastida)... Izen handiak ahaztu gabe, jakina: Ainhoa, Otsagabia edo Guardia, kasu. Proposamen bakoitzean gida praktikoa, argazkiak eta mapak txertatu ditu.
K
Pueblos con encanto Kike Zinkunegi Sua, 2015 200 orrialde. 17,00 euro
MUMBAIREN KRONIKA ERABATEKOA
SHISHA PANGMARAKO TRANBIA
ZIENTZIALARI BAT BABUINOEN ARTEAN
onakoa segur aski azken urteotan Indiatik iritsi zaigun «fikziozkoa ez den lanik onena» dela idatzi du “The New York Times Book Review” entzutetsuak. Suketu Mehtak Mumbai hiriko erretratu sakona egin du, hiriaren bidez, bere herrialdearen erretratu orokorra gauzatuz. Baina beti oso ikuspuntu propioarekin. Esaterako, Mumbaiko mundu kriminala deskribatu du, non gangster musulman eta hinduak hiriaren kontrola eskuratzeko borrokan ari diren, edo Indian sortzen ari diren indar berriak azaleratu ditu, Bollyoodeko inperio zinematografikoa kasu.
B
ere bi pasioak, mendia eta literatura, lotu ditu Bilboko alpinistak liburu honetan. Unai Elorriagaren “SPrako tranbia” eleberriko protagonistak bezala, zortzimilako bat igotzea zuen amets Juanra Madariagak. Liburua besapean hartuta abiatu zen Shisha Pangmara, eta, gailurrerako bidean, bizipen eta sentipenak, mendiak iradokitzen zizkionak eta uneko burutazioak bildu zituen koaderno batean. Eta hortik sortu da liburu ezin ederrago hau.
J
Espedizioa. Mendi ororen pisua Juanra Madariaga Txalaparta, 2015 214 orrialde. 17,00 euro
Memorias de un primate Robert Salpolsky Capitan Swing, 2015 416 orrialde. 23 euro
H
ane Goodall eta Dian Fosseyen tradizioa jarraituz, unibertsitatearen erosotasuna atzean utzi eta bi hamarkadaz bere bizitza Afrikako sabanako babuino bihurriekin partekatzea erabaki zuen Robert Sapolsky biologoak (Ameriketako Estatu Batuak, 1957). Izen handiko idazleak xehetasun zientifikoak Tanzaniako Serengeti parke ezagunean bizi izan zituen abentura eta bizipenen dibertigarriekin nahastu ditu bere lanean.
Ciudad total Suketu Mehta CRandom House, 2015 336 orrialde. 19,90 euro
59
Gogoan hartu hutsa
FLATIRON ERAIKINA ETXE-ORRATZ BAT BAINO GEHIAGO New Yorkera lehen aldiz iritsitakoan, nor ez da aho zabalik gelditu Bosgarren Etorbidearen, 22. kalearen eta Broadway kalearen arteko bidegurutzean? Hain da estua eta deigarria aurrean duen eraikina... kale-kantoi horretan topo egingo dugu etxe-orratzen hiriburuko ikur batekin, Fuller eraikinarekin. Baina inork gutxik deitzen dio bere izen ofizialarekin, New Yorkeko biztanle guztientzat Flatiron Building baita. Hauxe da New Yorkeko lehenbiziko etxe-orratzetako bat. Eraikitzen bukatu zutenean, 1902an, hiriko garaienetako bat zen eta, ohi bezala, lanak finantzatu zituen konpainiaren fundatzaileetako baten izena jarri zioten; George A. Fuller-ena, eraikina egin baino bi urte lehenago hil zena. Gutxi iraun zion izenak, jendeak tokia bereganatu zuelako eta Flatiron deitzen hasi zitzaiolako. Zergatik? Eraiki zeneko orubearen formak baldintzaturik, arropalisagailu (flat iron) baten antza zeukalako. Beaux-arts estilokoa, Chicagoko Daniel Burnham-ek diseinatu zuen. Altzairuzko egitura duen lehenbiziko eraikinetakoa zenez, 87 metroko garaierara iristeraino jaso ahal izan zen; garai hartako bestelako eraikuntza metodoak erabiliz nekez lortu ahal izango zen altuera hori. Daukan izkina biribilduaren zabalera 2 metro eskasekoa da. Hogeita bi solairu dauzka, eta, nahiz eta sarritan Manhattanen zutik dirauen etxe-orratzik zaharrena dela esaten den, egiazki Park Row Building (1899) zaharragoa da, bai eta altuagoa ere. Emakumeen orkatilak ikusi nahian. Flatiron berehalakoan egin zen ezaguna New Yorkeko biztanleen artean. Apustuak egin ohi zituzten, eraikinaren hondakinak noraino eroriko, haize-bolada batek jo eta lurreraino botatzen zuenean. Are gehiago, XX. mende hasieran, bidegurutze honen inguruan haize-korronte bortitz samarrak sortzen zirenez, gune honetan zenbait kale gurutzatzeak «haize-tunel» efektua eragiten zuen. Horrela, ba, haizeak emakumeei garai hartako gona luzeak altxatzen zizkien, orkatilak agerian utziz, eta gizon ugari biltzen omen zen inguru horietan, ikuskizun hori ez galtzeko. 1989an National Historic Landmark izendatu zuten (eraikin, toki, egitura, objektu edo distritu bati Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak ematen dion izendapena, duen balio historikoa aintzat harturik), baina, halere, bere bulego-erabilerari eusten dio gaur egun ere. Film ugaritan erabili izan da. “Spiderman”-en filmetan, esaterako, “Daily Bugle” egunkariaren bulegoak bertan kokatzen ziren. Telebistako iragarkietan eta dokumentaletan ere maiz agertzen da, New Yorkeko bereizgarri gisa. Dena den, ez da Ameriketako tankera horretako lehenbiziko eraikina. Arropa-lisagailu baten forma duen hirugarren eraikina da (lehenbizikoa Torontoko Gooderham Building da, 1892an eraikia, eta bigarrena, Atlantan 1897an eraikitako beste bat). Halere, bi horiek New Yorkeko Flatiron Building baino txikiagoak dira. 60
Argazkia: Thinkstock
hutsa
BAIKAL AINTZIRA MISTIKOA Diotenez, gutxienez bizitzan behin bisitatu beharreko toki horietakoa da Baikal aintzira. Leku eder, mistiko eta berezia izanik, Siberia errusiarraren hegoaldeko aintzira erraldoi hau da errusiarrek etxe barruan turismo egiteko gustukoena dutena. Bere barnean dagoen Olkhon izeneko uhartea bainuetxe bat da, baina horrek ez dio duen berezko xarma kendu. 5.250 oineko (1.600 metro) sakontasunarekin, Baikal da munduko aintzirarik sakonena. Era berean, munduko ur geza izoztu erreserben %20a du bere baitan; hau da, harrigarria dirudien arren, aintzira bakar batek gordetzen du munduko ur geza erreserbaren ia laurdena. Hemen dagoena planetaren azalean hedatuko balitz, Lurra 20 zentimetroko ur geruzaz estalita geratuko litzateke. Ezagutzen den aintzirarik zaharrena da gainera, 25 milioi urte ditu-eta. Mendeetan zehar asiarrek sakratutzat jo izan dute gune hau,
eta zutik diraute aintziraren inguruan, erromes zihoazen tribu asiar askok, indarrez betetzeko, bertan eraikitako erritutarako eraikinak. Gaur egun bertako urek –oxigenoz beteak eta gatz mineralen presentzia urriarekin– osasun tratamenduetarako erabiltzen dira. Klima baldintzetan gorabehera handiak diren arren, muturrekoak baitira (neguan zero azpiko 45 gradura iristen dira), Baikal paradisu bat da eta udan bisitatzeko leku zoragarria. Ezagutzeko modu onena Transiberiar trena hartzea dugu, ibilbideak aintzira inguratzen baitu 200 zubi eta 33 tunel zeharkatuz. Hala ere, berotze globalak Baikal leku askoz tristeagoa bihur lezake. “BioScience� aldizkariak argitaratutako artikulu baten arabera, bertako klima aldatzen ari da eta neguan aintzirak askoz denbora gutxiagoan dirau izoztuta.
LABURRaK hutsa
BIGARREN FERRYA PORTSMOUTH-ERA ilbo Portsmouth-ekin 24 orduan lotzen duen ferryak hiru egunera zabaldu ditu bere asteroko irteerak. Orain astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan aterako da. Brittany Ferries konpainiak, bidaia hauek kudeatzen dituen enpresak, bi ontzi erabiltzen ditu orain, “Cap de Finisterre” izenekoa –astearteetan eta ostegunetan ateratzen da– eta “Baie de Seine”, ordutegi berriak eskaintzen dituena. Azken hau asteazkenetan ateratzen da Bilbotik, 17.15ean. Ferry bakoitzak 600 bidaiarirentzako, 160 autorentzako eta 84 kamioientzako lekua dauka.
B
«EASY RIDER», SUITZAR ERARA
asy Rider” filmak ospetsu egin zuen AEBetako Route 66 ibilbidea eredutzat hartuta, Suitzak bere “Grand Tour de Suisse” prestatu du. Guztira 1.600 kilometroko ibilbidea atondu dute turista ibiltariei zuzenduta. Turismo ibiltaria goranzko sektorea da, %27 handitu da 2009 eta 2013 artean, turismoaren (World Travel Trends Report-en) joeren gaineko munduko txostenaren zifren arabera. Suitzako Itzuli Handia hiru hiritatik abiatuta egin daiteke, Basileatik (iparekialdean), Genevatik (hego-mendebaldean) eta Chiassotik (hegoaldean).
E
IBERIA KUBARA ITZULI DA beria Kubara itzuli da, eta orain bi urte, antza errentagarritasun faltagatik, bertan behera utzi zituen hegaldiak berreskuratu ditu. Madril eta Habana bost hegaldirekin lotuko dituzte –astelehenetik asteazkenera eta larunbat eta igandeetan–, eta horretarako Airbus A330 hegazkinak erabiliko dituzte, 278 bidaiarirentzako tokia dutenak. Hilero 12.000 jarleku inguru izango dira. AEBek eta Kubak bere harreman diplomatikoak indarberritzeko erabakia iragarri ondoren eman zuen Estatu espainiarreko hegaldi konpainiak itzultzeko erabakiaren berri.
I
hutsa
uskal Herriaren eta Txekiar Errepublikaren arteko hegaldi zuzena ekainaren 5etik dago martxan. Bilboko aireportutik abiatzen dira astelehen eta ostiraletan 7:45ean, Pragara 10:15a aldera iristeko. Itzulerako hegaldiak ostegun eta igandeetan 18:15ean ateratzen dira Pragatik, eta 20:45ean iritsi Bilbora. Txekiar Errepublikako turismoari bultzada eman nahi izan diote horrela. Gainera, kontuan hartzekoa da ere Pragatik 90 kilometrora dagoen Pilsen hiria Europako Kultura Hiriburua dela aurten.
E
hutsa
hutsa
hutsa
HEGALDI ZUZENA BILBO ETA PRAGA ARTEAN
FERRAN ADRIAK JATETXE BAT ASMATU DU IBIZAN
eart izena du Ferran Adriak eta bere anaia Albertek Ibizan zabalduko duten jatetxe berriak. Proiektu honen hirugarren bazkidea Cirque du Soleil-en sortzailea da, Guy Laliberte, eta hamabi urte zeramaten hiruren artean zerbait berezia sortu nahian. Askorentzat munduko sukaldari onena da Ferran Adria. Bulli jatetxea itxi ondoren, Albertek El Barri abiarazi zuen, Bartzelonan. Heart El Barri-ren bilakaera bat omen da, eta «aisialdi, gastronomia eta artearen paradigmen aldaketa erabatekoa ekarriko duena», Adriaren hitzetan. Bezeroek 80 euro ordainduta –edariak aparte ordaintzen dira– nahi adina jan eta goza dezakete.
H
DEBEKATUTAKO HIRIAN TURISTA LARREGI ebekatutako Hiriak, enperadore txinatarren bizileku zaharrak, 80.000ra mugatu du egunero jaso ahal izango duen bisitari kopurua. Txinako turismo agintariek gehiegizko turista oldea geldiarazi nahian dabiltza, jendetzak gunearen kontserbazioa zailtzen duelako eta, era berean, bai milaka urteko arkitekturak bai museoko erlikiek masifikazioaren ondorioak jasaten dituztelako. Sarrerak eskuratzeko modurik erosoena Internet bidezkoa da.
D
www.dpm.org.cn
62
hutsa
hutsa
ARDANDEGIEN EREDURANTZ JOKO DUTE PUB-EK? Astero 29 pub inguru desagertzen dira Ingalaterran. Krisiari aurre egiteko, «gastro-taberna» bihurtu dira asko eta betiko saltxitxa koipetsuak baino zerbait gehiago eskaintzen dute. Diotenez, etorkizunean pubak «ardandegi» eredura joko dute. Martxoan indarrean sartu zen legeak egoera aldatzen lagunduko omen du. Azken 400 urteetan sistema propioa zuten pubek: alokairu txiki baten truke, tabernetako maizterrek garagardoa erosten zieten pub-en jabe ziren enpresa handiei... baina erosten zutena merkatuan baino garestiagoa zen.
LUIS XIV.AREN GARAIAN BEZALA. Urtero Versaillesera hurbiltzen diren milaka bisitariak XVII. mende amaierara «itzul» daitezke, gazteluko lorategietan iturri nagusia, Latona-ko urmaela, berriz martxan jarri baitute. hutsa
ANGELINA JOLIEK JARRI ZITUEN MODAN BAINA...
hutsa
...Thailandiako gizarteak ez du begi onez ikusten turisten azalean hedatu den Budaren erabilera. Tatuajeek indarra eta babesa ematen dituztela uste da eta, Angelina Joliek modan jarri zituenetik, gero eta kanpotar gehiagok eskatzen dituzte mota honetako tatuajeak. Elkarte batek kartelak jarri ditu aireportuetan, erlijioarekiko begirune handiagoa eskatuz.
hutsa
hutsa
ONE WORLD TRADE CENTER BI MINUTU ESKASEAN 541 metroko altuera, AEBetako eraikin handiena, 11 urte behar izan dituzte berreraikitzeko... eta hori guztia ikusteko bi minutu besterik ez dira behar. EarthCam enpresak 120 segundoko bideo batean laburbildu ditu eraikin itzel hau zutitzeko egin den lan mardula. Youtuben zintzilikatu zuenean, One World Trade Center-en ateak ireki zituen egunaren bezperan, 248.000 bisita jaso zituen bideoak. Maiatzaren bukaeratik bisita daiteke eraikin ikusgarri hau, baina kontuan izan, joateko asmoa baduzue behintzat, hiru eta lau milioi bisitari artean espero dituztela urtero bertako arduradunek.
63