7h83

Page 1

hutsa

MEXIKO HIRIA Agertoki erraldoia • IPAR PORTUGAL Hain hurbil, hain ezezagun • VICTORIA UR-JAUZIAK Urak sortutako ikuskizun harrigarria • FRISIA UHARTEAK Mareek agintzen duten lekua • TURIN Mirari bat Alpe italiarraren oinetan

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

Ekialdeko Timor ASIAKO AZKEN MUGARRIRANTZ


Azaleko argazkia: Aleix Oriol

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Erredakzioa: Amaia Ere単aga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


aurkibidea 04

Munduari begirada Rapa Nui, munduaren zilborra edo azken hatza?

24

ErreportaJEak 6

Mexiko Hiria Munduko hiri gutxik dute Mexiko Hiriak bezain eskaintza zabala.

16

Ipar Portugal Tras-Os-Montes eskualdea lurralde urruna da portugaldarrentzat. Hemendik begiratuta, aldiz, hurbilen geratzen zaiguna da.

24

Victoria ur-jauziak Livingstone doktoreak 1855ean zurien munduarentzat aurkitu zuenetik, Afrika basatiko postalik ederrena bihurtu dira.

32

Frisia uharteak 400 kilometroko tartean lepoko baten perla txikien gisan banatuta dago uharte multzo hau.

38

Ekialdeko Timor Bere iragan tirabiratsua atzean uzteko eginahalak egiten ari den herrialde ederra.

46

38 32

46

Turin Lurralde berean batzen dira savoiatarren distira, Fiat-en fabrika, Paveseren poemak eta Italiako ardo eta txokolate onenak.

Bidelaguna 54

Proposamen tematikoa Latinoamerikako hamar hotel bitxienak.

56

Hitzorduak

58

Liburuen txokoa

60

Gogoan hartu Eloisa Cartonera argitaletxearen egoitza eta Ukrainako Amodioaren Tunela.

62

Laburrak

6 16

3


RAPA NUI Munduaren zilborra edo azken hatza? apa Nui, Txileko Pazko uhartea edo Tepito Ote Henua (Munduaren zilborra), antzinakoek deitzen zioten bezala. Gizakiak bizi diren planetako uharterik urrunena da. Ez dago inon itsasoan hain bakartuta dagoen lur eremurik eta, horregatik, uharte honekin zerikusia duen guztiak misterio eta lilura kutsua du betidanik. Zilborra baino, munduaren azken hatza dela esan genezake. Hemen denik eta haize garbiena arnas daiteke, inolako poluziorik gabekoa, eta, hain zuzen, izaera aratz horrek ematen dio paisaiari argitasun propioa. Kolore sinestezinez margotutako neurrigabeko zerumuga ikusteak eta kostalde bolkaniko hauetan itsasoak etengabe talka egiteak mundu galdu batean dagoen sentsazioa sor dezake bisitariarengan. Hemengo fauna basatia ikusgarria da oso. Baina animalien artean erdi-basatiak eta aske bizi diren zaldiak dira, zalantzarik gabe, Pazko uharteko ikurra. Antzinakoen ohiturak berreskuratzen dituzte bertakoek urtean bi aldiz; azaroan zehar, arbasoen kirolen inguruko hainbat hitzorduri esker, eta otsaileko Tapati jaialdi ikusgarrian. Batean zein bestean, zaldi basatien lasterketak antolatzen dituzte.

R

Argazkia: Gregory Boissy

4


Munduari begirada

5



Testua eta argazkiak: Nuria Lopez

Mexiko Hiria

AGERTOKI ERRALDOIA


Munduko hiri gutxik dute Mexiko Hiriak bezalako eskaintza zabala: Kultura, historia, tradizioak, aniztasuna, musika eta artea, besteak beste. Hiri kartsua, kale bizi eta jardun handikoak dituena, eta bidaiari zorrotzenak maitemintzen dituena. Ikuskizunaren hiria inondik ere.


egazkinaren leihatilatik 22 milioi biztanleko megalopoli hau estaltzen duen argizko ozeano amaigabean galtzen zaigu begirada. Anahuac haranean kokatua, 2.300 metroko garaieran eta mendi tontorrek eta Iztaccihuatl eta Popocateptl sumendiek babestuta, hiri hau Tokioren ondotik munduko bigarren hiri handiena da. Bere edertasun eta ahuldadeak ederki uztartzen dakien hiria. Mexikoko hiriburua herrialde handi honek eskaintzen dituen kontraste handien isla ezin hobea da. Bidaiariak makina bat ÂŤhiriÂť aurkituko ditu bertan. Dama handiak milaka aurpegi eta milaka errealitate ditu. Latinoamerikako hiri sutsuenetako bat da. Eta chilangoak, horrela esaten baitzaie bertakoei, jakitun dira beren mestizaje kulturalaz, eta beren mexikar izaeraren aberastasunaz harro daude.

H

Mexiko Hiriari kultura dario ipar, hego, ekialde eta mendebaldetik. Munduan hiri gutxik duten museo eskaintza du, horien artean nabarmentzekoa da Antropologia Museo Nazionala. Chapultepec-eko basoan dago, hiriko parke handienean, eta bertan daude, halaber, Historia Museo Nazionala, zooa, lorategi botanikoa, Maximiliano enperadorearen jauregia, aintzira artifizial bat, kirolguneak eta egungo egoitza presidentziala; objektu artistiko eta historikoen munduko bilduma garrantzitsuenetakoa bertan da, dudarik gabe. Bisitariak bere ibilbide kulturalean gehitu behar duen harribitxietako bat da Arte Ederren Museoa ere, hiriaren bihotz historikoan, Alameda Central etorbidean kokatua. Handik irtendakoan derrigorrezkoa da museoaren parean dagoen Casa de los Azulejos-en

Azulejuen Etxeko patio nagusiko jatetxea eta, lerro hauen gainean, Jose Maria Morelos plazan bikote bat danzona dantzatzen. Erreportajea zabaltzen duen irudian, Konstituzio edo Zokalo plaza, atzean katedrala ikusten delarik.

9


Jose Maria Izazaga etorbideko ileapaindegi bat. Ondoko orrialdean, neskato bat jai egunerako jantzia probatzen –auzo honetan jai egunetarako jantzien denda ugari dago– eta, behean, arto taloak egiten erdigunean.

zerbait hartzea. Barroko novohispaniarraren perla arkitektoniko bat da, XVIII. mendeko azulejudun kanpoaldea eta mudejar kutsuko patio zentrala dituena. Gaur egun, jatetxe eta kafetegi finak daude bertan. Munduko jatetxe gutxitan egiten dio harrera bisitariari komunera joatean Jose Clemente Orozco margolari prestigiotsuaren (Diego Rivera margolariaren garaikidea) mural handi batek. Zokaloa, hiriaren erdigune Konstituzio Plaza, Zokalo izenez ezagunagoa, da alimaleko hiri honen bihotza. Munduko plaza handienen artean hirugarrena da, Moskuko Plaza Gorriaren eta Pekingo Tiananmen-en ondotik. Bizitza sozialaren erdigunea da. Hemen egiten dira era guztietako ekitaldi ofizialak. Hiritarrek zeinahi aldarrikapen egiteko erabiltzen dute; ohikoa da herrialdeko txoko guztietatik etorritako indigenen taldeak ikustea beren eskubide historikoak exijitzen, beren herriko janzkerekin, ikasle gazteak aldaketa sozialak eskatzen, bai eta hamabost urte inguruko neskatxa oldea jai giroan ere. Konkista arokoa da plaza, Hernan Cortesek 1523. urtean Mexikoko hiria birfundatu zuenekoa. Bertan daude hiriburuko monumentu garrantzitsuenetariko batzuk, Katedral Metropolitarretik hasita, Latinoamerika osoko eliza handiena, hiru mendetan eraikia, 1525etik 1791ra, eta barroko, herreriano eta neoklasiko estilo arkitektonikoak batzen dituena. Horren zati

handi bat Tenplu Nagusi azteken topaleku sakratuaren hondarren gainean eraiki zen. Plazaren ekialdeko aldean Jauregi Nazionala dago, 1523an Moctezuma errege-egoitza zenaren hondarren gainean eraikia Hernan Cortes-en aginduz. Presidentetza bulegoak, eta Altxor Federala daude bertan gaur egun. Baina bere altxorrik handiena Diego Riverak 1925 eta 1935 artean margoturiko muralak dira. Mural horiek herrialdeko gertakari historiko esanguratsuenak jasotzen dituzte: herri indigenen hastapenetik, Konkista garaia tartean eta Iraultza garairainokoak. Muralek eskailerako hormatik hasita bigarren solairuko zati handi bat hartzen dute. Presarik gabe begiratzekoa da obra handi hau, bere detaile ugari eta aberatsetan galtzeko. Zokaloak bere azaleko geruzaren azpian antzina bertan bizi zirenen oinatzak ezkutatzen ditu. Iragana eta orainaldia uztartzen ditu sinergien batura eginda. Urtero, irailaren 16aren bezperan, botere kolonialaren aurkako altxamenduaren urteurrenean, errepublikako presidenteak Jauregi Nazionalaren goi fatxadatik zintzilik dagoen kanpaia jotzen du, lehen aldiz Hidalgo apaizak jo zuen berbera, matxinada hasi zenean «Viva Mexico!» hirutan oihukatu bitartean. Zokaloaren inguruak eta kaleak eraikin dotorez beteta daude, egun museoak daude horietako askotan, bai eta hotel eta jatetxe bikainak ere. Eraikinen dotorezia eta seriotasun horren ondoan kanpoan mugimendu bizia aurkituko dugu: kaleko merkatu koloretsu eta zaratatsua, jendearen joan-etorria, jaki gozo eta bizien usaina, abesti alai baten erritmoa, edo saltzaile sutsu baten garrasiak. Eromen gurpil batean dabilen gizaki oldea. Jarduera bizi hori ez dago Zokaloan bakarrik, hiri handi honetako txoko guztietan baizik. Eguzkiak bere lehen printzak agertu aurretik, hiria egun luzerako prestatzen da. Janari postu eta era guztietako produktuen saltokiak bertako espaloiak hartzen hasten dira. Baina zerbait bada hiriburuko edozein bazterretan aurkituko duguna, hori musika da. Danzon-aren erritmoan Rantxerak, boleroak, guarachak, bachatak, salsa kubatarra eta danzon erritmoetan mugitzen da Mexiko Hiria. Bisitaria pecero batera (hiriko ohiko autobus txiki mota bat) igotzean, dena delako ordua izan, ohartuko da gidariak bere musika gustuekin girotzen duela bidaia, batzuetan gidaria bera kantuan hasita ere bai. Chilangoek beren plazeretako bi, musika eta janaria, ederki konbinatzen dituzte bertako kantina ugarietan. Hiriburuko mexikar kantinetako askotan, botana goxoak zuzeneko musika entzuten den bitartean jan daitezke. Garagardo bat, dagokion botana –tapa baten parekoa– eta abesti on bat dira hiri honetako gauza autentikoenetako bat. Espainiako Granadan bezala,

10


11


MEXIKO HIRIA Mexikon dirua edateko baino ez da eraman behar, zerbitzatzen dituzten botana ederrekin, hiru trago hartuta beste otordurik egiteko beharrik ez duzu eta: izkira zopa, mole poblanoa, mota guztietako takoak, quesadillak eta cevichea, horiek dira hiri honetako kantinetan eskaintzen dituzte jaki gozoetako batzuk. Esan ohi denez, musikak piztiak baretzen ditu, eta akaso hiri handi honek musikan aurkitu du horrelako megalopoli batek sor ditzakeen tentsioak baretzeko eta arintzeko modua. Motiboa edozein dela ere, dudarik ez dago mexikarrek musika DNAn daramatela. Ezin da Mexiko Hiria bisitatu bertako leku garrantzitsuenetariko batera hurbildu gabe; Garibaldi plaza da hori, bertan izaten diren askotariko mariatxi taldeengatik mundu osoan ezaguna. Traje beltz, zuri, iparraldeko estilokoaz edo Veracruzeko estilokoaz jantzita, musikari horiek mexikar askoren belarriak gozatzen dituzte, arrazoi desberdinengatik beren rantxera gustukoenak entzutera joaten direnenak: bere maiteari maitasuna aitortzera doan gaztea, zerbait ospatzen ari den lagun taldea edo soilik desamodioak jota penak tekila eta rantxerekin itotzera joaten direnak. Musika ezin da inoiz mexikar baten bizitzatik at egon. Asteburuetan ohikoa da danzonaren eta salsa kubatarraren zaleak aurkitzea, hiriko hainbat plazatan eguna dantzan emateko biltzen diren adin guztietako pertsonak. Jendez gainezka egoten den plazetako bat Jose Maria Morelos plaza da, Liburutegi Nazionala dagoen zitadelan dagoena. Aste barruan adineko jendea izan ohi da, baina asteburuetan biltzen dira dantza maite dutenak, baliabide ugarirekin gainera: zuzeneko musika jotzeko eszenatokia, karpa handi bat, janari postuak, eta noski, dantzarako arropa egoki eta ederrak. Erabateko ikuskizuna. Kolore biziko jantziak, kapela eta zapatekin bat doazenak, gizonezkoentzat, eta festa arropak eta lentejuelak, emakumezkoentzat. Halere, denek ez dute atsegin horrela janztea, eta askok nahiago dute diskretuago ibili. Merezi du plaza horietako batean tarte bat ematea, doako ikuskizun paregabeaz gozatzen, eta jakina, hiri honetako jarduera nagusietako bati erreparatu eta danzon bat dantzatzen ikasten saiatzea. Guadalupetik Santa Muertera Mexikar gehienak kristauak dira, eta oro har oso sinestunak eta praktikanteak. Debozio berezia diote beren Guadalupeko Ama Birjina sakratuari. Mexikarrengan pizten dituen sentimenduak erlijio kontutik harago doaz, kontu magiko eta misteriotsuen eremuan sartuz. Kondairaren arabera, 1521eko abenduaren 12an Juan Diego Cuauthlatoatzin-i agertu zitzaion, bigarrenez, Tepeyaceko muinoan, harriz eta kaktusez beteriko mendixkan, eta Juan Diegori eskaera hau egin omen zion: joan zedila mendixka gainean hazten 12

Arte Ederren jauregia, Zentroko Zumardiaren ondoan.


ziren lore batzuen bila eta eraman ziezazkiola Juan de Zumarraga apezpikuari; azken honek agerpen horren frogak eskatu baitzizkion Juan Diegori, Guadalupeko ama birjinaren izeneko eliza bat eraikitzea onartzeko. Juan Diego loreak bere tilman bilduta iritsi zen, eta loreak apezpikuaren aurrean erortzen utzi zituenean, oihalean ama birjinaren irudia ageri zen. Harrezkero mexikar guztien ama santua da berau. Oso ohikoa da Guadalupeko Ama Birjinaren aldareak aurkitzea Mexiko Hiriko txoko guztietan; kaleetan, dendetan, edozein bazterretan edota auzoetako toki komunetan. Mota guztietakoak, txikiak edo handiak, sinpleak edo ondo hornitutakoak. Guadalupeko Ama Birjinaren irudiak pisu bisual garrantzitsua du hiri honetan, eta are garrantzitsuagoa mexikarren bizitzan. Ez ditugu, ordea, santu eta ama birjina katolikoen aldareak soilik aurkituko, Santa Muerteri eskainitakoak ere badira kale eta espazio publiko ugaritan. Ezaguna da mexikarrek heriotzaren gaiarekin duten harreman estua. Azaroaren 1aren aurreko egunetan herrialdeko leku askotan beren hildakoekin loturiko hainbat prestaketa eta erritu egiten dira. Eta hildakoen egunaren bezperan, hilerriak gau osoan zehar zeremoniaz eta eskaintzaz betetzen dira. Usadio horietan antzematen da mexikar herriaren mestizaje kulturala. Jarraitzaile andana du Santa Muertek. Arropa eta apaingarri bitxiekin jantzitako burezur batekin irudikatzen dute. Jarraitzaileetako asko maila baxuko sektore sozioekonomikokoak dira, Santa Muerteren jarraitzailea izateak nolabaiteko boterea ematen diela eta gaizkia uxatzen diela uste dutenak. Hiriko santutegi handiena Tepito auzoan dago. Auzo honek ospe txar samarra du, eta hobe izaten da bertako norbaitek lagunduta joatea. Hilabete guztietako lehen egunean zeremonia jendetsua egiten da bertan, eta herrialde osotik iritsitako pertsonak bertaratzen dira, santuari maitasun, lan eta diruarekin loturiko mesedeak eskatzera, baina baita mendekua eskatuz edota norbaiti min eragitea ere. Ikuskizun zirraragarria benetan. Xochimilcoko Ur Gaineko Lorategiak Xoxhimilca delakoen tribua Anahuac haranera iritsi ziren Nahuatlacen zazpi tribuetako lehena izan zen. Nahuatl hizkuntzan xochimilco hitzak ÂŤlore belardien tokiaÂť esan nahi du. Herri hau, Mexiko Hiriak irentsia, hego-mendebaldean dago, zentro historikotik garraio publikoan joanda ordubetera. Bertan daude Xochimilkoko ur gaineko lorategi ezagunak, duela zazpi mende jada baziren kanalek zeharkatutakoak. Aintzira honetan hasi ziren chinampas izeneko laborantza sistema garatzen. Irla artifizial tankerako zerbait dira, makila puntadunekin eraikiak, gainean aintziraren hondotik hartutako lohia jarrita. Horri esker emankortasun handikoak ziren eta urtero hainbat 13


uzta jasotzen ziren. 1980ko hamarkadara arte nekazaritza jarduera handia zen, bai barazki bai loreena. Gaur egun produkzioa asko murriztu da. Gehien ekoizten den lorea cempasuchitl izenekoa da, ÂŤhildakoen loreÂť izenez ezagunagoa, Hildakoen Eguneko ospakizunetan eskaintza gisa erabiltzen dela-eta. 1987an Gizateriaren Kultur Ondare izendatu zuen Unescok, eta gaur egun mexikarren aisialdi esparru bihurtu da. Trajinerak, antzina merkantziak eta pertsonen garraiorako erabiltzen zirenak, jendeak paseatzeko alokatzen dituen ontzi alai bihurtuak dira egun, kolore alaiekin margotuak eta lore apaingarriekin hornituak. Familia asko Xochimilcora joan ohi dira larunbata eta igandea pasatzera. Zalaparta handia izaten da moiletan, jatetxe eta Errepublikako alde guztietako artisautza produktuak saltzen dituzten postu ugari baitago horietan. Trajinera zenbaitetan mariatxiak

ere ikusten dira, alokatu dituzten bisitarien paseoa alaitzen. Kolore eta alaitasun eztanda benetakoa da. Nahuatles jainkoen oparia da inondik ere bertan garagardo bat edo michelada gozo bat (garagardoa, edalontzi ertzean limoi zukua, gatza eta saltsa pikantea duena), erretako artaburu batekin hartzea, lore eta landaredi oparoa usaindu eta rantxera doinuak entzun bitartean. Diego eta Fridaren artean Pintura maite dutenentzat ezin saihestuzkoa da margolari handi eta pasio handiko maitale bikote honen toki esanguratsuenetan zehar ibilalditxoa egitea. Herrialde honetako kulturaren ikur handietako bi. Senar-emazte hauen bizitza gorabeheratsua ezaguna da mundu osoan. Horien bizitza beren obra bezain korapilatsu eta zirraragarria izan zen. Diego Ri-

Zokaloaren inguruetan Santa Muerteari eskainitako aldare bat. Handian, Mexikoko Jauregi Nazionalean dagoen Diego Riveraren mural ezaguna..

14


vera bere pentsamolde komunistagatik ezaguna zen eta bere obrari eduki sozial handia emateagatik. Bere obra zabala eraikin publiko askotan barreiatuta dago, esaterako Mexikoko Jauregi Nazionalean, Chapingoko Nekazaritza Eskolan eta Hezkuntza Publikoaren Idazkaritzan, besteak beste, baita Arte Alvar museoan, Diego Riveraren Museoan eta Artearen Museo Nazionalean ere. Fridari bisita egiteko Coyoacango Museo Etxera, UNAMen Arteen Eskolara eta Arte Modernoaren Museora joko dugu, baina bisita ez litzateke erabatekoa izango Doloren Olmedoren museo etxea bisitatu gabe; Olmedo, mezenasa eta arte bildumagilea, Diego eta Fridaren laguna zen eta bere museo etxean bien obra ederrak aurki daitezke, adibidez, “Columna Rota� izenburuko Fridaren margolan ospetsua. Museo txiki eta ez oso ezagun hau, Xochimilcon,

XVI. mendeko Hacienda La Noria zaharrean, kokatua, benetako harribitxia da. Dolores Olmedok ia erortzear zen eraikina erosi zuen 1962an, etxebizitza gisa berritu zuen lehenik eta ondoren mexikar kulturaren erakusleiho bikain bihurtu zuen. Bertako lorategi baketsuetan indioilarrei eta flora zainduari so egotea gozamena da. Diego eta Fridaren margolanekin liluratuta geratu ostean, bertako lorategietan ibiltzea bi margolari handi hauen bizitza eta obran barnako ibilaldiari amaiera emateko modu ezin hobea da. Hori guztia da Mexiko Hiria. Hiri izugarri handia, berau bizitzeko mila modu eskaintzen dituena. Ziur asko, Latinoamerikako hiririk bizi eta zirraragarriena.

MEXIKO HIRIA



Ipar Portugal Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea

HAIN HURBIL (ETA HAIN EZEZAGUN)


iranda de Ebron sartuta Euskal Herria utzi dugu. Lau ordu baino gutxiagoan, Iberiar penintsulako hurrengo ibai handiarekin egin dugu topo, eta izen bereko hiriarekin beste aldean. Duero da batean, Douro bestean. Zehazki, Miranda do Douro, portugesez, baina baita Miranda del Douro ere, miranderaz, Portugalgo txoko honetan hitz egiten den asturleoneraren hizkeran. Eskualdea berez ederra izateaz gain, portugesa ez den beste hizkuntza bat egiten den leku bakarra baita. Beste motibo bat horren hurbil eta horren ezezagun zaigun txoko honetara iristeko. Bidaiak askotan perspektiba aldaketa eskatzen du. Eta Portugalek hori bera dakar sarri. Mirandak badu muga-aire bat; egunez espainiar turista askorekin, baina gauez ere bai, hiritik behera dagoen Barragem de Miranda –urtegia– begiratzean, eta ibaia, mehartuta hona iristean Arribes de Duero/Douro ikusgarria osatzeko. Ekialdetik etorrita sarrera zaigun leku hori, baina, amaiera da portugesentzat, herrialdearen azken muturra. Lisboatik begiratuta, esaterako, egon litekeen txokorik urrunena da kontinentean. Joan-etorriko lekua da, noski, baina badauka halaber bakardade ukitua. Erantsi horri, hizkuntzak adierazi legez, mendetan ibaiaz beste aldeko lurraldeekin izandako harremana. Egun, Zamorako Sayago eskualdea da –ibaian behera Salamanca probintzia bihurtzen da–, eta leonera zaharrenen ahotsean baino ezin daiteke, ia beti gaztelanian urtuta ageri diren esamoldeetan. Mirandan. berriz, bizirik da hizkuntza, eskoletan irakasten da, hirian bertan eta, batez ere, udalerria osatzen duten freguessia edo herrixketan.

M

Tras-Os-Montes eskualdea lurralde urruna da portugaldarrentzat. Euskal Herritik begiratuta, aldiz, hurbilen geratzen zaigun lekua da. Muga kutsua daukan bidaia da Miranda do Dourotik Bragantza eta Montesinho parke naturaleraino garamatzana. Duero ibaiaren ertzean, Leongo erresuma izandako lurraldeetatik Galiziara hurbiltzen diren herrixkak, denboran geldirik horietako asko. 18

Mirandesa Miranda Tras-Os-Montes eskualdeko harribitxietako bat da. Izenak berak adierazten du Portugalgo iparmendebaldeko bazter honen ikuspegia zeinen desberdina den Portugaldik begiratzen denean. Mendiez beste aldea da, itsasora begira bizi den nazio baten lotura beti bere egin nahi izan duen –eta horregatik portugesek errezeloz ikusi duten– Gaztelarekin. Duero ibaiaren arroilaren gainean eraikita, historiak ematen dion garrantzia kokagune ikusgarriak uzten du agerian. Gaztelako erresumarekiko gatazken lehen le-


Duero ibaiak arroila estua egiten du Portugal eta espainiar Estatuaren arteko mugan, eta Arribes parke nazionala osatzen du. Aurreko orrialdean, Miranda do Douro, harresiz eta dorrez inguratutako herria, eta erreportajea zabaltzen duen argazkian, Bragantza Tras-os-Montes.

19


rroan egonik, ondo gotortu izan zuten Portugalgo erregeek mendetan zehar. Baina 1762an izugarrizko leherketa batek gaztelua txikitu eta ehunka mirandar hil zituen. Hiriaren gainbeheraren hasiera izan zen. Muga finkatuta eta Lisboak ahantzita, miranderak lasai iraun zuen hurrengo mendeetan. Ia inork haren berri ez zuela, egia esan: XX. mendean Europako hizkuntza gutxituen mapan, Portugal agertzen zen halakorik ez zeukan estatu ia bakar gisa. Eta hara non, mendearen amaieran, mirandar diputatu baten ekimenez, estatuak berak aitortu eta ofizialtasuna eman zion ondare aberats horri. Urrats garrantzitsua zen, noski, eta are gehiago hauspotu zuen asturleonera bultzatzen zutenen lana: ezin sinetsi hamar mila hiztun inguru dituen aldaerari ofizialtasuna eman izana Portugalek, eta ehunka mila asturiarrek debekua izatea erantzun. Baina halaxe daude gauzak. Miranda do Douro Asturiasko Bimenes herriarekin senidetuta dago, hura izan baitzen asturiera ofizial izendatu zuen lehen udalerria (nahiz eta auzitegiek legez kanpokotzat jo gerora). Mirandan portugesa da gaur egun nagusi, baina ageri-agerikoa da miranderaren presentzia kale-seinaleetan, museoan, saltoki eta liburu-dendetan. Eskoletan ere irakasten da. Terra da Miranda izeneko inguruko eskualdean, berriz, bizi-bizirik nabari da mirandera. Herrixkaz herrixka egiteko ibilbide ederrak daude, oinez, bizikletaz zein autoz. Baita ontziz ere: Arribes arroilan nabigatzea esperientzia ikusgarria da, eta oso ederra da ordubeteko txangoa hartzea ibaian gora (urtegiko 20

horma itsusia bertan egon arren, berehala paisaia zoragarrian barneratzen da ontzia). Alde zaharrean XVI. mendeko katedrala nabarmentzen da, urrundik begiratuta ere harro altxatzen baita. Barruan badu zerbait berezirik: panpina itxurako Menino Jesus da Cartolinha, hau da, haur itxura daukan Jesukristo bat dute, herritarrek beti arropa bitxi eta koloretsuz janzten dutena. Elizatik kanpo, berriz, badago hiriko harresian ibiltzea. Eraitsitako gaztelua bazter utzita, Rue de Alf창ndega oinezko kale atseginetik iristen da Dom Joao III plazara. Alde batean udaletxea dauka, eta Terra da Miranda museoa aurrez aurre, Iberiar penintsulako bazter interesgarri honi buruz zerbait gehiago ikasteko. Erdian berriz, pauliteiro dantzari biren estatua. Abuztuan izan ohi da dantza, baina sasoi turistikoan ere ohikoak dira emanaldiak. Ezagunenak Duas Igrejas (Dues Eigreijas mirandesez) herrixkako pauliteiroak dira. Plazatik rue de la Costanilha jaisten da harresiko ate gotiko dotorera, bidean XV. mendeko fatxada ederrak daude (kalean behera ezkerreko aldera dagoen lehen etxea, miranderaren aldeko elkartearen egoitza da). Bragantza Miranda utzi eta Duerotik urrunduta, goi-lautada bateko herrixka ugari datoz elkarren atzean, Vimioso udalerrian barna. Bragantzaraino doan errepidea Espainiako Estatuarekiko muga inguruan doa etengabe (badago aukera, Vimisiotik joan beharrean, muga igaro


Goian, ezkerretik eskuinera, Miranda do Douroko katedrala, Terra da Miranda museo interesgarria eta Rue de la Costanielha kalea. Mirandako zahar eta berezienetakoa da. Gainerako irudietan, herriko bizitza.


eta Zamorako Aliste eskualdetik egiteko bidea, gero atzera ere Portugalera sartuta). Nekazaritza eremutik joandako lagunak milaka izan ziren, baina asko itzuli dira, Frantziatik, Suitzatik edo Alemaniatik, eta etxe dotore asko ikus daitezke bide bazterrean (nahiz eta ezin esan daitekeen beti gustu onez eraikita daudela). Lehen ikuspegian, egiaz dena baino itxura handiagoa

22

dauka Bragantzak: 21.000 lagun baino ez dira bizi hirigunean, eta 35.000 udalerrian (hedaduraz, Portugalgo handienetakoa da, Behe Nafarroa osoaren antzeko eremua hartzen baitu). Baina sarrerako poligonoak utzita, hiri txiki eta atsegina ageri da, azken urteotan ikasleekin eta Europatik itzulitako etorkinekin dezente hazi den Tras-Os-Montesko hiriburua.


Historia luzeko hiria da, eta aspaldikoa du garrantzi historikoa: XII. mendetik Portugalgo gune berezienetakoa da. Erdi Aro horretatik datorkio egungo alde zaharreko kalexken egitura, granitozko harresi bikainek babestutako zitadelaren eta haren gazteluaren magalean. Bragantzako dukeak, izan ere, Portugalgo historiako dinastia esanguratsuena osatu zuten, 1640an Es-

painiatako Erresumatik independentzia lortu eta 1910ean errepublika sortu arte. Zitadela da, noski, hiriko irudi ezagunena. Torre de Menagem gaztelutik hiriko ikuspegi ederra dago, baina baita alderantziz ere, ibai ertzetik paseoan, etengabe zelatan dagoen gotorleku eskerga balitz legez. Egun museo militarra dago gazteluan. Zitadelan bada horren ikusgarria izan ez arren garrantzi berezia duen eraikinik, Domus Municipalis esaterako, Europan dagoen udal-biltzar zaharrenetakoa. Ilunabarrean, turistak joan eta harresiek gorri kolore berezia hartzen dutenean, itzelezko esperientzia da zitadela bisitatzea. Montesinhon, denbora geldi Bragantzatik iparrerantz, Portugalgo lekurik berezienetakora abiatu gara, betiere mugaldeari jarraiki. Montesinho parke naturalak badu denbora gelditu izanaren kutsua. Parkeko sarreran, Gimondeko zubiaren aldamenean, herria famatu duten jatetxeetako baten bazkalduta barneratu gara 750 kilometro koadroko eskualdean. Ia ehun herrixkatan doi-doi bizi dira 8.000 lagun. Guadramil eta Rio de Onor dira mendebalderen dauden herrixkak. Lehenak arbelezko teilatuak eta harrizko etxeak ageri dizkigu, eta portugesaren kutsurik gabeko espainol berezi batekin hartzen dituzte bisitariak. Egiaz, guadramiles hizkeran dihardute elkarrekin (Rio de Onor herrixkan rionores hizkeran egiten duten legez), leoneraren azken eremuetan, mugak babestuta. Bizimodu lasaia duten herrixketan jende nagusia baino ez genuen espero, baina ohikoa da, asteburu eta jai-egunetan batez ere, hirietatik bueltan datozen senideak ere bertan egotea, ume eta guzti. Rio de Onorren Bilbon bizitako agure batek egin digu diosala. Zaldiari tiraka dakar gurdia, gustura etxe ederra eraikitzeko parada izan duelako. Metro gutxira, muga dago, herriaren erdi-erdian. Rio de Onorren zati bat Portugalen menpe dago izan ere, eta Espainiarena da bestea. Ofizialki Riohonor de Castilla izena dauka, baina ÂŤabizenaÂť sprayz ezabatuta aurkitu dugu herriko sarreran. Mendetako bizimoduari eutsi diote mugaren alde batean eta bestean, herri bakarrean, hizkuntza bereziarekin eta paisaia ikusgarriaren erdian.

IPAR PORTUGAL

Bragantzako zitadelaren gainean gaztelua dago, eta horren erdian XV. mendeko Torre de Menagem.



Victoria ur-jauziak ZAMBEZIN IKUSKIZUNA

Testua: Xabier Ba単uelos


Victoria ur-jauzietan, Zambia eta Zimbabwe arteko mugan, urak Lurrean eskaintzen duen ikuskizun harrigarrienetako bat gertatzen da. Izadiak gainezka egiten du, amildegiaren ertzetik ezerezera. Hango erorketa burrunbatsua, hango ostadar jostariak, hango ur-laster bihurria ihesari emana doi-doi sartuta arro sugandilatsu eta sakon batean, hango ur tanta lainoztatuak hodeitza harroa osatuz eta zerurantz goratuz... ibai bat da, jauzika, ausardia eta edertasun erakustaldi betean.

Livingstone doktoreak 1855eko azaroaren 16an zurien munduarentzat aurkitu zuenetik, hauxe bihurtu da Afrika basatiko postalik izugarri eta ederrena.

26

este ibaiertzean hiru lagun antzeman ditugu, oinez doazela. Agerpen moduko bat lanbro artean. Gure parean jaiki den hodeitzan, ur tanta ñimiñoak badirudi dantzan ari direla zirimolaka, grabitateari iseka egin eta bultzada ero batek hauspotuta goratuz, azkenean ostadar biribilbiribiletan desagerraraziko dituen jaiduran. Bitxia da, zerua hain argi eta urdin ikusita eta eguzkia hain distiratsu eta errukigabe, mamuak baitirudite lekuz kanpoko lanbroan barrena azaleratzen. Hiru lagun dira, oinez, ezinezko leku batean, oinak ur-laster adoretsu baten gainean dituztela, zeina gerturatuz doan amildegirantz, bere buruaz beste egitekotan bezala, durundika ehunka metroko jauzian erortzeko. Oinez doaz, baina flotatzen dirudi. Burugabe samar gerturatu dira han ez den, ikusten ez den, itxuraz urezkoa baino ez den bidexka baten ertzera. Une horretan burura datorkiguna da norbere bizia jokoan jartzea dela apeta txolin bati men egitearren ausarkeria zentzugabean... Amildegiaren ertz-ertzean gelditu dira, inguruan duten gauza bakarra dira urezko oihal horiek amaigabeki erortzen arrakalaren sakonean talka eginda birrindu bitartean. Eta handixek, jauzi egin dute. Gure ikuspegitik suizidio poetiko bat dirudi, itzulerarik gabeko bidea hartu nahi izatea Afrika basatiko postalik izugarri eta ederrenean. Baina ez da hori, ez, ez dute beren buruaz beste egin nahi, baizik eta beren buruari aukera eman bizitzari distira ateratzeko, beharbada, modu nahiko sinesgaitz eta xelebrean, baina, zalantzarik gabe, indar biziz: hau da, ezerezaren gainean esekita bezala dagoen putzu batera jauzi egin dute, eta ur narotuak hartu ditu bere altzoan. Deabruaren Igerilekua da, ingelesez Devil’s Pool, beharbada inon denik eta uraska natural zorabiagarri eta txoroena. Berez, ibaiak ur askorik ez dakarrenean –maiatzaren eta urriaren artean izan ohi da– leku batzuetan ez du sakonera handirik izaten, eta oinez igarotzea ahalbidetzen du, ur-lasterraren indarra ere nahikotxo baretu ohi baita, eta ez du berarekin herrestan eramaten bere ur azala oinekin urratzen ausartzen dena. Hori dela-eta, amildegiaren ertzera hurreratzeko aukera dago, betiere, zuhurtziaz, begiratoki paregabe horretatik miresteko nola desagertzen diren bat-batean norbere oinen azpian bai ibaia eta bai lurra. Erabat harrigarria eta susmagaitza da Zambezik eta Victoria ur-jauziek gisa horretako jolas baterako leihoa zabaltzea, beren zifrak eta ezaugarriak kontuan hartuta.

B

Lurrean irekitako zauria Livingstone doktoreak 1855eko azaroaren 16an zurien munduarentzat aurkitu zituenetik, Victoria ur-jauziekin liluratuta geratu da bertan egoteko aukera izan



VICTORIA UR-JAUZIAK

28


duen oro, are gehiago, kontinente beltzera bidaiatzearekin amets egin duen oro. Ez da gutxiagorako. Esploratzaile eskoziar entzutetsuak emandako izenarekin ezagutzen dugu guk, izen bereko erregina britainiarraren omenez jarria, baina, egia esan, inperioak inperio, ez dago haren garrantzia ur-jauzion handitasunarekin parekatzerik. Eta berezko izenak, ordea, kololo hizkuntzatik datorkionak, askoz hobeto erakusten du zer aurkituko dugun bertaratzean: Mosi oa Tunya, ÂŤburrunba egiten duen keaÂť. Ur emari handieneko sasoian, ibaiak erortzean eta beheko haitzak hain bortitz kolpekatzean egiten duen burrundara benetan gorgarria da; talka amorratu eta zoro horretan, ura ia ezereztu egiten da hodei handi bat eratuz, eta hormatzarretan gora jalgitzen da 800 metrotaraino, halako moldez, ezen badirudien, urrutitik begiratuta, sumendi haserretu bat dela oihanaren erdian, amiltzen ari den ibai bat izan beharrean. Zambezi ibaiaren iturburua Zambiaren eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren arteko mugan dago. Hego-ekialdeko Afrikako lurrak igarotzen ditu 2.574 kilometroko ibilbidean S handi bat marraztuz, Mozambiken itsasoratu arte, Indiako Ozeanora isuriz bere urak. Zambia eta Zimbabwe arteko mugan, Victoria ur-jauzia da tupustean ibaiaren goiko ibilguaren eta erdiko ibilguaren arteko banaketa naturala. Izan ere, goi-lautada basaltiko zabal batean ibilbide patxadatsua egin ostean, bertan ertz batetik bestera ia-ia 2 kilometroko zabalera hartzeraino nasaituz, berehalako etena dator, erabat ezohikoa, egundokoa, harrigarria, azalpen geologikoa entzun ondoren ulertzen erraza dena, baina paisaiak-begiratu-zale arruntarentzat erabat paregabea. Badirudi lurrazala aizto erraldoi batek ebaki duela, basakeriaz barneratuz bere aho zehatz, zorrotz eta irmoa. Zauri estu eta sakona da, 1.700 metro luze, eta ilaran sortzen den jauzi sorta ugaria bi herrialderen artean banatzen da, bost multzotan: Deabruaren ur-jauzia, Ur-jauzi Handiak, Ferra itxurako ur-jauziak, Ostadarraren ur-jauziak eta Ekialdeko ur-jauziak; den-denak fronte berean lerrokatuta. Ura goitik behera erortzen da zurrun, tarteko jauzirik gabe, ia-ia erorketa bertikal garbian, dozenaka zaldi basatiren zurda liso eta zilarkarak batu balira bezala. Behean gogor jo ondoren, zulogunearen amaieran zirimolatu, eta irrika biziz saiatzen da 100 metro eskas dituen aho estutik ateratzen. Behin aske, kanaletik sigi-sagan jotzen du beherantz, haitzean gogotik zizelkatuz bihurguneak, zintzur bat bestearen atzetik osatuz doan arroilan. Lehen bihurgunearen gainean, hain zuzen, Zambiako Livingston ibaiertza eta Zimbabweko Vic Falls lotuz, 1905ean altxatutako burdinazko zubia dago, 198 metroko luzerako arku parabolikoa duen egitura dotorea, oso ezaguna bungee dumping edo zubi-jauziaren zaleen artean, Zambezi ibaiko apar aztoratuen gainean 100 metroko jauzia egiten baita. 29



Ikuspegi askotarikoak Koadroaren konposizioa benetan zoragarria da, eta behinik behin bost ikuspegi desberdinetatik begiratu behar zaio. Aurrenekoari buruz hitz egin dugu jada, Deabruaren Igerilekuaren ingurua, hain zuzen; Zambiatik iristen da hara. Ur-jauzien parean hiru ibilbide daude. Zambiakoa laburra baina amorratua da, bertan ur-jauziek magia berezi batez egiten dute borborka, xingola koloretsuen arragoa bihurtuz, bikoiztuta, hirukoiztuta, biribilduta... eta ilargi bete eta eskuzabaleko gauetan, ilargi ostadarrak eratzen dira, izarren pean. Zambiatik, halaber, arroilaren hondora jaisteko aukera dago, eta han, begirada behetik gora jasoz, hormatzarrak kontrapikatu perpendikular ezin ederragoan ikusiko ditugu, nahiz eta era berean itogarria ere baden, gure buru gainean ez baitugu izango zerrenda urdin mehar-mehar bat baino zeruertzean. Zimbabwetik abiatzen den ibilbidea luzeagoa da, eta atseginagoa ere bai, aukera ematen baitu ur-jauzien aurrealdearen zati handiena begiztatzeko, iturrien salmodia amaigabea dirudiena, naturak sortutako lan eskergaren benetako tamainaz jabetzeko moduan. Victoria ur-jauziak bi aldeetatik ikusi beharrekoak dira, bi mugak hartzen ez dituen bisita ez da ganorazko bisita izango. Eta hori dena biribiltzeko, azkenik bada beste ikuspegi bat ere, airekoa, helikopteroz, hegazkin ultra-arinean edo biplanoan hegaldatuz. Horrexek baitakar testuinguru osoaren enkoadraketa, mirariaren ulermen ia onirikoa, ohartzea hor badela ibai handi bat kontinentearen lurrazala miazkatzen duena, harik eta kontraste ulergaitzen estasi betean lurrak berak irensten duen arte. Ibaia gisa horretan sabanaren erdian amiltzeak baldintza aproposak sortzen ditu mikroklima berezia era-

tzeko, hau da, baso hezea deritzona. Bi ekosistemetako landare eta abere espezieak nahasten dira, planetaren txoko hau bioaniztasun handiko leku bihurtzeraino. Bi parke nazionalen babespean dago inguru osoa, herrialdeko bana: Zambiako Mosi oa Tunya parke nazionala eta Zimbabweko Victoria Falls parke nazionala. Esate baterako, han hedatzen dira palmondo, miombo, ebano eta mahogany baso oparoak, eta bizimodu basatian ikus ditzakegu hainbat piztia, hala nola krokodiloak, arrano beltza (Aquila verreauxii), hipopotamoak, jirafak, elefanteak, zerkopitekoak, belatzak (Falco fasciinucha), babuinoak, errinozero zuria, zebrak, antilopeak (Hippotragus equinus eta Hippotragus niger), fakokeroak. Babes eremu biak KavangoZambezi nazioarteko kontserbazio eremuan sartzen dira, hau da, Angola, Botswana, Namibia, Zambia eta Zimbabwe herrialdeen lurrak hartzen dituen eremu zabala, estatu espainolaren erdiaren pareko azalera duena. Beharbada gure bidaiaren abiapuntua hiri horretako Livingston museoa izan da. Bertan ikusgai dago eskualdeko talde etnolinguistikoen arte, usadio eta ohituren bilduma polit bat, baita misiolari eta abenturazale eskoziarraren bizitza eta lanari eskainitako areto bat ere. Hortaz, abiapuntutzat hori izan badugu, amaiera emateko aukera onena izan daiteke Victoria Falls hotel xarmagarrira jotzea, eta ehun urtetik gorako estilo kolonialeko hotel horretako terrazan tea hartzea, bertako lorategien berdetasunean, Mosa oa Tunyako hodeitza agorrezin hori jaikitzen dela ikuspegi ororen ihespuntu gisa.

Bertakoen hizkuntzan urjauziari Mosi oa Tunya deitzen diote; hau da, ÂŤburrunba egiten duen keaÂť. Eta ez da harritzekoa.

VICTORIA UR-JAUZIAK

31


32


Frisia uharteak MAREEK AGINTZEN DUTEN LEKUA Frisia uharteek natura puri-purian eskaintzen dute. Artxipelago hau irla eta irlatxo multzoa da, non mareek zehazten duten bertako espezie ugarien bizi erritmoa eta bertako biztanleak itsas txakur eta dunekin bat eginda bizi diren. Testua eta argazkiak: Carmen Giro

33


Vlieland-en autoak debekatuta daude. Iraganeranzko nolabaiteko bidaia egin duela ematen du, bozina eta motor hotsik ezak lagunduta.

34

risia uharte multzoa, Unescok 2009ko ekainean Gizateriaren Ondare izendatua, 400 kilometroko tartean lepoko baten perla txikien gisan banatuta dago, Herbehereetako, Alemaniako eta Danimarkako kostaldean barrena. Europar kostaldearen eta Ipar Itsasoaren arteko hesi natural modukoa da. Euren artean barneko itsasoa sortzen dute, non mareen fluxuek agintzen duten eta mendeetan zehar ia bere horretan mantendu den. Natur ingurune honetan 10.000 landare eta animalia espezie bizi dira eta isiltasunaz eta espazio irekiaz gozatzeko leku ezin hobea da. Waddenzee itsasoko (nederlanderazko izena) bost herbeheretar uharteak dira garrantzitsuenak, eta flora eta fauna oparoa dute. Milaka hegazti bizi dira han edota hegoaldera bidean bertan atseden hartzen dute. Hondartzak ere badira, luzeak eta mareen arabera aldatzen diren dunak dituztenak. Bertako biztanleek diotenez, beren ondare nagusia espazioaren zabaltasuna da, duna amaigabeak eta paduren paisaia aldakorrei begira sentitzen den askatasuna. Historikoki isolatuak, uharte hauek natura basatiaren eta arrantzale herrien batura dute. Udan itsasaldeko herrien jai giroa izaten dute, baina neguan zailagoa da bertan hara eta hona ibiltzea haize bolada gogorrak direla-eta, dunetako hondarrari gogor eusten dioten landareak ere dardarka jartzen baitituzte.

F

Ur gazia eta ur geza Hondartzen itxura itsasgora eta itsasbeherekin eta haizearen arabera aldatzen da. Mareen gorabeherek forma desberdinak zizelkatzen dituzte bai dunetan bai itsas hondoko lohiak eta hondar bankuek osatutako lautada zabaletan. Horrez gain, ur gaziaren eta ur gezaren arteko orekari esker fauna aberatsa dago bertan. Itsasora itzultzeko borrokan dabiltzan karramarroak itsas izar, itsas datil, itsas hegazti eta algekin batera bizi dira. Dunetan zaldi basatiak, oreinak eta neurrigabeko gordelekuak dituzten untxiak ikus daitezke. Herbeheretar uharteetan barrenako ibilbidea hasteko aproposa da Texel, Holandako kostaldetik hurbilen dagoena. Zazpi herri txiki ditu. Horietako denda, taberna eta jatetxeetan geldialdia egin dezakegu itsasargiranzko bideari ekin baino lehen. Hogeita hamar kilometro luze den hondartzan kometak hegaka dabiltza eta windsurf belek dar-dar egiten dute. Hondarrak duna mendixkekin eta ardiak bazkan izaten diren zelai berdeekin bat egiten du. Autorik gabeko irlak Texelera ferry bidez irits daiteke –autoa barne– Den Helder-etik. Bertara heldutakoan, ordea, erronka bizikletaz edo oinez seinaleztatutako ibilbide ugarietako bat egitea da, paisaiaz eta faunaz gozatzeko. Herbehere




kontinentaletatik hain gertu izanik, askok erabaki ohi dute udan bertan hondartzan egun-pasa egitea edo ur kiroletan aritzea. Udaberrian eta udan ferryz irla batetik bestera igaro daiteke, baina kontuan izan behar da horietako bitan, Vlieland eta Schiermonnikoog-en, ez daitekeela autorik sartu. Hori dela-eta bi horiek uharte hauen arteko harribitxitzat jotzen dira, iraganeranzko nolabaiteko bidaia, bozina eta motor hotsik ezak lagunduta. Texeletik beste irla batzuetara ere joan daiteke, esaterako, Terschelling-era. Brandaris-eko itsasargia, 400 urtetik gorako monumentua, da bidaiariak bertako portura hurbildu heinean ikusiko duen lehen gauza. Irla hau da aisialdiko jarduerei dagokienez garrantzitsuena, baina horrez gain, duna baso mardulak ditu, erreserba naturaltzat joak. Ahabia da baso zein merkatuan nonahi ikusiko dugun fruitua; izan ere, horrekin egiten dituzte olio, saltsak, xaboia, bai eta ardoa ere. Vlieland Texeletik 25 minutura dago ferryz joanda. Bertako herri bakarra Oost Vlieland da eta 1245ekoak dira berorren lehen erreferentziak. Tromp Huys museoan ezagut daiteke uhartearen historia. Vlielandeen dago uharte guztietako duna garaiena, Vuurboets, 40 metroko altuerakoa. Ameland irlako herrien arkitekturak balearekin loturiko historia gogorarazten du. Hori izan zen eskualde honetako ekonomiaren motorra natura babesten duen turismo arduratsuak ordezkatu zuen arte. Pertsonak baino hegazti gehiago Schiermonnikoog da uharterik txikiena, baina artelantzat jotzen da. Herbeheretarren ustez, ÂŤHerbehereetako tokirik politenaÂť da, telebista saio batean horrela hautatuta. Ez da harritzekoa, irla osoa Parke Nazionala dela aintzat hartuta. Hemen ez da ekitaldi sozial handirik izaten eta aisialdirako eskaintza apala da, irla bertako isiltasunagatik eta hondar banku izugarri eta hondartza zabalengatik nabarmentzen baita. 16 kilometro luze eta 4 zabal den uharte txiki honetan, duna, hondartza, baso, hondar eta polderren artean, Herbehere osoko landare eta lore espezie guztien erdiak daude. Orkideak ere hazten dira bertan. Gainera, ehunka mila hegaztiren ÂŤetxeÂť edo ibilbideko geltokia ere bada. Goi denboraldian ere pertsona baino hegazti gehiago izaten da bertan. Irla honetan debekatuak daude autoak. Erabil dezaketen bakarrak Schiermonnikoog-eko biztanleak dira, baina bisitariek iristean ferryaren aparkalekuan utzi behar izaten dute, Friesland-eko kostaldean, ontziratu baino lehen. Iritsitakoan, lasaitasun eta isiltasunak iraganera garamatza eta giro dekadentearen xarma antzemango dugu. Oinez, bizikletaz edo garraio publiko praktiko eta xume batean baino ez dago ibiltzerik. Paisaia bitxi, bare, garbi eta naturala. Are, urteko hainbat denbo-

ralditan, bizikleta eta oinezkoentzako ibilbideak itxita egoten dira irla txiki honetan bizilekua duten milaka hegaztien habiak babeste aldera. Paduretako ibilbideak Lurretiko konexioez eta uharte guztien artean daudenez gain, bizikletak aloka daitezke eta ibilbide ugari daude oinez edo bizikletaz egiteko. Baina bidaiariak frisiarren pare sentitu nahi badu, paduretan barrena ibiltzeko dauden txango gidatu ugarietako batean izena ematea besterik ez du. Garrantzitsua da antolatutako ibilaldi baten barruan egitea, izan ere, erraza da orientazioa galtzea. Turismo bulegoetan aurkituko ditugu ibilbide horiek, itsas lohia orkatiletaraino eta are belaunetaraino dugula ibiltzea zer den bizitzeko. Zailtasun eta luzera maila desberdinekoak daude, eta horietako batzuetan itsas txakurrak gertutik ikus daitezke. Beharrezkoa da ondo ekipatuta joatea, eguraldia azkar batean oker liteke-eta, baina horrelako txangoak egin dituztenek merezi duen erronka dela diote. Luze eta zailenetariko batzuk uharteetatik kostalde kontinentaleraino heltzen dira. Eta ibilbide gogorra amaitutakoan, bidaiariak kafetegi ugari aurkituko ditu bertan atseden hartzeko eta gorputza berotzearren plater tipiko nagusi duten ilar zopa bat edo kanelazko gailetak eta txokolate bero bat hartzeko.

Goian, Terchelling uhartea eta bertako Brandaris-eko itsasargi ospetsua. Beste irudiotan, Texel eta uharteko dunak eta hegaztiak. Vlielandeen dago uharte guztietako duna garaiena, Vuurboets, 40 metroko altuerakoa.

FRISIA UHARTEAK

37


ASIAKO AZKEN MUGA Testua eta argazkiak: Aleix Oriol

Ekialdeko Timor



Estatu burujabe bihurtu zenetik hamarkada bat eta askoz gehiago ez da igaro, baina bere iragan tirabiratsua atzean uzteko eginahalak egiten ari da Ekialdeko Timor, hondartza zoragarriak, paisaia ederrak eta aniztasun etniko eta kultural handia uztartzen dituen eskaintza oparoaz gozatzeko ateak zabalduz bidaiari adoretsuari, Asiako azken mugan. idaia honen abiapuntua Kupang da, uharte erdia hartzen duen Indonesiako Mendebaldeko Timor eskualdeko hiriburua. Errepide sigi-sagatsuan txango luze eta astun samarra egin ostean, iritsi naiz behingoz mugara. Herrialdera lurretik sartzeko asmotan dabilenak, ezinbestekoa du aldez aurretik gonbidapen gutuna eskuratzea Ekialdeko Timorren kontsuletxeren batean. Gero, gutuna migrazioko agintariei aurkeztuta eta ordaindu beharreko 30 dolarrak kitatuta, 30 eguneko bisa jaso dut. Ekialdeko Timorren lurralde eremura iritsita (Timor Lorosae deitzen diote bertokoek, tetum hizkuntzan), begira eman didan aurreneko gauza bertako herrixketan hain agerikoa den txirotasuna da. Etxeak, edo hobeto esan, egurrez eta banbuz eraikitako etxolak, Timorreko biztanleriaren zatirik handienaren txirotasunaren adierazle garbia dira. Biztanleriaren %53 inguru bizi omen da eguneko 1,25 dolar estatubatuar baino gutxiagorekin; horrez gain, analfabetismo tasa %50etik gorakoa da. Biziraupen ekonomia nagusitzen da oro har, herrialdeak hego-ekialdeko itsasertzean dituen baliabide naturalak gorabehera (bereziki petrolioa eta gas naturala). Hain zuzen, horien ustiapena izango omen da herrialdearen garapenerako giltza. Ekialdeko Timorrek bere iragan tirabiratsuaren ondorioak pairatzen jarraitzen du. Portugesak XVI. mendearen hasieran iritsi ziren uhartera, bertako sandalo sail oparoak ustiatzeko helburuarekin. Okupazioak iraun bitartean, portugaldarrek bertako erresuma ugarien aurkakotasunari ez ezik, holandarren asmoei ere aurre egin behar izan zieten; eta hain zuzen, horixe dela-eta zatitu zuten uhartea, Lisboako Ituna adostuta (1859). Horren arabera, portugesak ekialdeko zatian jaun eta jabe geratu ziren, baita Ocussi eskualdean ere, nahiz eta lur eremu hori mendebaldeko zatian kokatu;

B

40


41


EKIALDEKO TIMOR


Hiriburutik hurbil dauden hondartza bakartietara joan gaitezke edo Arauro irlatxora. 10.000 biztanle ditu eta bertan urpekaritzan aritzeko aukera anitz daude, baita baleak eta izurdeak ikusteko ere.

eta holandarrak uhartearen mendebaldeaz jabetu ziren. XX. mendean, sandaloaren merkataritzaren gainbeherarekin, portugesek koloniaz arduratzeari utzi zioten. Horrexetaz baliatu ziren japoniarrak Bigarren Mundu Gerran uhartea okupatzeko. Timortarrek gogo onez hartu zuten horien etorrera, baina bertako herritarrei ezarri zieten kontrol zorrotzak eta esplotazio neurrigabeak berehala aldarazi zien aldartea. Japoniarrek 1945ean jasandako porrotaren ostean, Portugal eta Holanda uhartera itzuli ziren, beren kolonia zaharrak berreskuratu nahian. Halere, 1975ean, Portugal Ekialdeko Timorretik atera zen, Krabelinen Iraultzaren ondorioz, eta portugesen irteeratik egun gutxi batzuetara, Indonesiako armadak herrialdea inbaditu zuen Ameriketako Estatu Batuen eta Australiaren oniritziarekin. 1975 eta 1999 urte artean, indonesiar armadaren eta timortar gerrillen arteko gatazka armatuak ehunka mila hildako utzi zituen, batez ere timortarren aldean. Indonesian Suhartoren erregimena erori ostean, Nazio Batuek baketze indarrak bidali zituzten Ekialdeko Timorrera herrialdearen independentzia prozesua gainbegiratzeko. Azkenean, 2002 maiatzaren 20an aldarrikatu zuten independentzia, eta hala, XXI. mendeko aurreneko estatu sortu berri bihurtu zen Ekialdeko Timor. Gaur egun, independentziaren aldarrikapenetik hamarkada eskas bat igarota, Ekialdeko Timor bidaiari adoretsuenen arreta pizten ari da, hondartza bakartiak, mendi ikusgarriak eta aniztasun etniko eta kultural handia nahasten dituen koktel erakargarri batekin. Baucau: arkitektura kolonial portugesa Berriro errepidera itzulita, Batugade eta Dili arteko zatia hein handi batean itsasertzaren ondotik doa, eta aukera paregabea eskaintzen du hondartza ia ukigabeen sail amaiezina miresteko. Dili hiriburua txikia da eta aire probintzial halako bat du. Ez du aparteko interesgunerik, baina biztanleria kosmopolita du, baita jatetxe sorta zabal samarra ere. Hirian Cristo Rei estatua erraldoia gailentzen da. Fatucama lurmuturraren gainean altxatzen da, badiaren ekialdeko muturrean, eta inguru horretan dago halaber Areia Branca hondartza, bertakoen topalekua, haraxe jotzen baitute asteburuetan itsasoan bainua hartzera edo taberna eta jatetxe ugarietan zertxobait hartzera. Gainera, urpekaritzan jarduteko makina bat leku daude, esaterako, Pertamina moila, Tasitolu edo Cristo Reiren ingurua. Hiriburua atzean utzi eta bideari lotu natzaio berriro ekialderantz, jomugan hartuta Baucau, herrialdeko bigarren hiri nagusia. Itsasertzeko errepidean hondartza paregabeak begiztatzen ditut etengabe, urpekaritzan aritzeko primerakoak, bai snorkel hutsarekin bai ekipamendu osoagoarekin, esaterako, Dollar Beach edo Bob’s Rock. Baucau herri probintzial logaletu moduko bat da, eta portugesen arkitektura kolonialaren arrastoak ugariak dira bertan. Interesguneak alde zaharrean metatzen dira, eta nabarmentzekoak dira, esaterako,

DATU PRAKTIKOAK Garraioa eta bisak Dili da Ekialdeko Timorreko hiriburua, eta hara iristeko modurik azkarrena hegazkina da, bai Singapurren Silk Air konpainiaren hegaldiren bat hartuta, edo Balin, Garuda Indonesia konpainiakoak. Bisa aireportuan bertan egiten dute, 30 dolar estatubatuar ordainduta. Herrialdera lurretik sartzekotan, Indonesiako Mendebaldeko Timor eskualdean barna, gonbidapen gutuna tramitatu beharko dugu ezinbestean Ekialdeko Timorrek atzerrian duen kontsuletxeren batean, eta gutun hori mugazainei aurkeztu, eta 30 dolar ordaindu. Herrialdean askatasun osoz mugitzeko onena Dilin ibilgailua alokatzea da. Beste aukera bat, merkeagoa, autobusez ibiltzea da. Dilin zenbait geltoki daude, helmugaren arabera. Autobusak geldoak eta deserosoak dira, baina bertako biztanleekin egoteko parada ematen du. Herri txikienen arteko ibilbideetarako «mikrolets» delakoak daude, ugariak dira, eta ibilbide laburrak egin ohi dituzte. Urruneko lekuetara iristeko, ordea, askotan aukera bakarra da auto-stop egitea. Ekialdeko Timor oso leku segurua da, baina zuhurtziaz jokatzea komeni da beti.

Ostatua Dilin ostatu hartzeko aukera zabala dago, eta gehienak prezio ertainekoak dira. Aurrekontu estu samarra duten bidaiarientzako aukera bakarra East Timor Backpapers delakoa da (Av. dos Martires da Patria; logela kolektiboa, 12 US$). Herrialdearen gainerako lekuetan, aukerarik onena antzinako «pousada» portugesak dira.

Dirua Ekialdeko Timorren legezko dirua dolar estatubatuarra da. Dilin badaude kutxazain automatiko batzuk, nazioarteko kreditu txartel nagusiak onartzen dituztenak, baina batzuetan agortu egiten dira. East Timor Backpacker aterpetxetik gertu Tiger gasolindegia dago, eta ANZ bankuaren kutxazain automatikoaz gain, 24 orduz zabalik den denda ere badu. Nolanahi ere, hiriburutik kanpo, komeni da eskudiru nahikoa eramatea, izan ere, kutxazain askorik ez dugu aurkituko bidean.

43


Herrialde eder honetan hamasei bat etnia aurkituko ditugu, bakoitza bere hizkuntza eta ohitura propioekin.

udal azoka (egun ez dute erabiltzen), eta Pousada de Baucau entzutetsua, hau da, herrialde osoko hotelik xarmagarriena, jatetxe bikaina duena. Baucautik, bide jostagarri bat hartu, eta landaredia sarriko maldetan behera egin dugu, Osolata herrixkako Wataboo hondartza zoragarriraino. Han, hautsak hartutako xendra bati jarraituz hareatza birjinen sail amaigabe batekin topo egingo du bidaiariak, eta aukera ezin hobea izango du atseden hartu eta uretara dzanga egiteko, inguru osoan traba egingo dion inortxo ere gabe. Bacaura bueltatzeko 5 kilometroak egiteko, minibusen zerbitzu badaezpadakoa izan daiteke aukera bat, edo bertakoren bat autoz noiz igaroko zain geratzea beste bat. Tutuala: Jacora iristeko atea Baucaukoak eginda, bideari ekin diot berriro, ekialderantz. Lur hauek fataluku herriaren bizileku dira antzina-antzinatik, eta nabarmentzekoa da beren bihitegien arkitektura berezia. Uharteko ekialdeko muturrerako ibilbide bihurgunetsuan autobusak azken geraleku du Los Palos fataluku lurraldeko hiriburua. Beranduegi egin zait Tutualarako autobusa hartzeko, baina bertako gazte prestu batek motozikletan eraman nau, gasoliotarako dolar batzuen truke. Abegitsuak eta eskuzabalak dira lurralde honetan. Bidean fataluku herrixka ugaritik igaro gara landaredia oparoan zehar, eta luzea baina oso atsegina da bidea. Azken geltokia Tutuala da, herrixka polita, Jaco uharte paregabera iristeko ataria. Puntu honetan egoera pixka bat korapilatu

egin da, Tutualako hondartzara iristeko 8 kilometro egin behar direlako errepide beldurgarri batean behera, oso malda pikoa eta harriz josia. Gaua emateko, Tutualan pousada portuges bat dago, pertsonako 15 dolar ordainduta. Pousadara iristean, zoria alde izan dut, bi korear jatorrekin egin baitut topo, Jaco uhartera doazenak jeep dotore askoan. Bidaiari batzuek oinez ere egin ohi dute bidea, baina egia esan, oso txango gogorra da. Tutualako hondartzara iristean, parez pare azaldu zait Jaco uharte zoragarria, oso bisitari gutxi jasotzen dituen paradisu tropikal ezkutua. Hondartzan bi apopilo etxe daude, eta hantxe eman dut gaua. Goizean, zirraragarria da egunsentia patxada osoz ikustea harea zurian eserita, unea zapuztuko duen inolako zaratarik gabe. Bertako arrantzaleak Jaco uharterako joan-etorri laburra egiteko prest daude, pertsonako 10 dolarren truke. Behin uhartean, itsas bioaniztasun izugarriaz disfrutatzeko garaia da. Metro eskas batzuetako sakoneran, arrain eta koral aniztasun kontaezina dago, eta ur bare hauetan snorkel soil batekin igerilaririk baldarrena ere gogotsu arituko da. Ramelau: uhartearen sabaia Tutualara itzulita, atzera Dilira abiatu naiz, handik uhartearen sabaira joan nahi baitut, hau da, Ramelau mendira. Hara iristea ez da batere erraza, ordea, ibilgailu pribatuaz ez bada. Lehenbiziko urratsa, Dili eta Aileu lotzen dituen minibusa hartzea da. Herri txiki bat da hori, azoka interesgarri bat duena, eta handik beste minibus bat ateratzen da Maubissera. Herri eder hau 1.400 metroko altitudean kokatzen da eta bertan ere azoka miresgarria dute, inguruko herrixketako mambai etniako kideak bertaratzen baitira, beren jantzi herrikoiak soinean. Maubisseko lekurik garaienean Pousada de Maubisse dago, eta ikuspegi miragarriak eskaintzen ditu pousada portuges bitxi honek, palmondo orriz eginiko sabaidun egurrezko etxola tradizionalak hanhemenka bistaratuz. Goizean, zoria berriro izan dut aldeko. Uhartean bidaiatzen ari den portuges adeitsu batek bostekoa luzatu eta Hatubuilico herrira eramango nau bere jeep ahaltsuan. Ramelau mendirako igoera egiteko abiapuntua da. Ibilbidea benetan ikusgarria da, landaredia oparoa zeharkatuz goaz, eta herrixketatik igarotzean ÂŤbom dia!Âť aho batez oihukatzen digute haur saldoek. Bide sigi-sagatsua gainditu, ordea, eta badirudi hor, Ramelau mendiaren magalean, uxatu direla zorte kontuak. Euria dela-eta mendirako sarbidea itxita dago. Itzultzeko aitzakia bat, pentsatu dut. Dilirako bideari aurre egiteko prestatzen ari naizen bitartean, gogora ekarri ditut urruneko paraje eder hauetan izandako bizipenak. Zalantzarik gabe, Asiako azken muga da.

EKIALDEKO TIMOR 44




Turin

Testua: Enrique Sancho Argazkiak: Getty Images

BERE BURUA BERRASMATZEN JAKIN ZUEN HIRIA


Ez dirudi lan erraza lurralde berean batzea savoiatarren distira eta Fiat-en fabrika, Cesare Paveseren poemak eta Juventuseko ÂŤtifosiÂť-en grina, Italiako ardo onenak eta... txokolate onenak. Baina mirari txiki hori gertatzen da egunero Piemonte eskualdean, Alpe italiarren oinetan.

avoiatarren egoitzak, hiri zein estatu mailako museoak, museo etnografikoak, ekomuseoak eta gotorlekuak Piemonteko kultur eskaintza zabalaren parte dira. Besteak beste, arkeologia, arte garaikidea, natur zientziak, zinema, arte dekoratiboak, gastronomia, ardoak eta antropologia hartzen dituen proposamena. Piemonten ikusteko zein ibiltzeko asko dago, baina gu bertako hiriburuan geldituko gara, Turinen, industriari lotutako bere iragana atzean utzi gabe hiri moderno bihurtu den hirian, eta kafetegi, taberna eta abangoardiako arkitektura txoko erabat piemontear estilokoekin uztartzen dituena. Hiriaren ariman barneratzeko bertako tradizioak errespetatzea komeni da eta, hasteko, bicerin bat dastatzea, kafea eta esne-gaina dituen txokolate bero bat. Horretarako, xarma bereziko Al Bicerin gozo-dendara jo beharko dugu; Piazza della Consolatan dago, izen

S


bereko eliza politaren parean. Turindarren egunerokoa txokolateak baldintzatzen du, besteren artean. Savoiatarren erregealdi garaian, hiriburua Chamberytik hona lekualdatu zenean, sortu zen Mexikotik –Marseillatik pasata– hiriburura ekartzen zen produktu gozo honekiko zaletasuna. Tradizioa betikotu egin da eta horren erakusgarri dira bertan dauden gozodenda, bonboi-denda eta txokolate-denda artisau ugariak. Ez dago hiritarrik egun bakarra ere txokolatea bere bertsio ugarietako batean dastatu gabe ematen duenik. Guiandujoak dira horietako bat, kakaoaz eta hurrez egindako bonboitxoak (nahasketa hori gerra garaian sortu zen kakao eskasiagatik eta gerora bertako espezialitate bihurtu da). Txokolatearekin batera, kafeak eta aperitiboa (hemen sortu zen Martinia) dira biztanleriaren artean ohitura sustraituetako bi. Koktel eta pintxo buffetaren ordu sa-

kratua ezinbesteko hitzordua da kafetegi ezagunenetan; Mulassanon, adibidez, art nouveau estiloko harribitxia; Cafe Torinon, hiriko dotoreenetako bat, kristalezko armiarmak eta paretetan freskoak dituena; edo Cafe San Carlon, Resorgimentoko nazionalisten topagune izandakoa. Kafean aditu direnak San Tomaso 10era jo ohi dute; bertan Lavazza kafea dastatu ahal izango dugu bere barietate harrigarrienetan; esaterako, laranja gustuko capuchinoa edo tiramisu gustuko espressoa. Savoiatarren herentzia Via Garibaldi jendetsutik oinez, Piazza Castellora iritsiko gara; savoiatarren botere dinastikoaren egoitza ezartzeko sorturiko lauki barroko handia da. Eraikinen artean, Madama jauregi handia nabarmentzen da, erdia Erdi Arokoa erdia barrokoa, XIII. mendean ate erroma-

Hiri eder honetan, Po ibaiaren ertzetan lorategi eta parkeak daude. Ondoan, eta goitik behera, Al Bicerin kafetegia eta Avvignano gozodenda. Txokolatea, kafea eta aperitiboa hemen sakratuak dira.

49



TURIN tar bat zegoen tokian eraikia eta XVII. mendean izen hori hartu zuena Maria Kristina Amadeo I.aren alargunaren egoitza zelako. Fatxada barroko aberatsa Juvarrak gehitu zion 1718 eta 1721 artean, baita barruko eskailera ere. Hiriaren erdigunean, Piazza Castellon, Palazzo Reale bisita daiteke eta bertako luxu handiko gelak ikusi, savoiatarren gustuaren bilakaeraren lekuko isilak. XVII. mendeko eraikin maiestatetsua da, Savoiako dukeen egoitza, Italiako errege-erreginena 1865 arte. Hiriaren erdigunea da, bai eta erdigune historiko, arkitektoniko eta artistikoa ere. Hainbatetan birmoldatu dute eta hiru mendetan Turinen lan egin duten artista esanguratsuenen esku hartzeen arrastoak gordetzen ditu. Eraikinaren atzean, barneko aldean, errege-lorategia dago, Andre Le Notre-k egina, Seicentoko lorategien arkitekto garrantzitsuena, Eguzki Erregearentzat ere lan egindakoa. Egun, Errege Jauregiak Europako errege etxandi maiestatetsuenetako bat ikuskatzeko aukera ematen du. Hiri magikoa? Turindarrek ez dute oso gustuko horretaz hitz egitea, baina itxura denez, Italiako Piemonteko hiriburuan,

Nostradamusen bizileku izandakoan, halako energia batzuk omen daude, magia handiko toki bihurtzen dutenak. Tradizio esoterikoaren arabera, savoiatarren egoitza izan zen hiri eder hau, Praga eta Lyon-ekin batera, magia zuriaren triangeluaren erpinetako bat da, eta Londres eta San Frantziskorekin triangelu beldurgarriagoa osatzen du, magia beltzarena, hain zuzen. Piazza Statuto da magia beltzaren erdigunea, toki iluna. Erromatarren garaian nekropolia zegoen bertan eta gerora jendaurreko exekuzioak bertan egiten hasi ziren. Zoritxarreko exekutatuen gorpuetako asko Corso Francia eta Via Cibrarioko zoru azpian daude oraindik, frantsesek bertara lekualdatu baitzuten urkamendia. Kale horiek plaza batera ematen dute, eta bertako lorategian dagoen estolda bat infernuko atea dela esaten dute. Museo Egiptoarrean gaizkiaren eta ongiaren arteko borroka ankerrak izaten direla esaten dute, bertan objektu madarikatu eta babes objektuak baitaude. Piazza Castello eta Palazzo Realen dago energia positiboaren bihotza. Eta, dudarik gabe, magia zuriarekin loturiko beste elementu bat Mole Antonelliana da, hiriaren ikurra, lurpeko energia negatibo guztia xurgatu eta energia positibo bihurtu eta hiriaren gainean zabaltzeko sortua. Dorre horretan bertan dago Zinemaren

Iulia Augusta Taurinorum (Turin) erromatarraren sarrera bat Porta Palatinan zegoen. Gainerako irudietan, La Consolata eliza polita, Dora parkea eta, behean, Piazza Castello ikusgarria.


Mole Antonellianako dorrea. Hiriko ikurretako bat da eta bertan dago Zinema Museoa, bere generoan bakarra.

Museoa, bere generoan bakarra. Museoaren bihotza Aula del Templio ikusgarria da, 63 metroko garaierako kanpai formako bobeda, kristalezko igogailu batek moztua, bisitariak 160 metroko garaierara eramaten dituena. Aularen inguruan, non bisitariek bi film motz chaise longueetan etzanda eroso ikus ditzaketen, zinemaren gurtzarako hamar ÂŤkaperaÂť daude. Honakoak erakusten dituzte beste hainbat gauzaren artean: Cabiria eta turindar zinema mutua, surrealismoa, herri generoak, abangoardia... Tarteka proiekzioak eten egiten dira eta sorkuntza multimedia ikusgarri baten bidez kupulan zeru sabaia irudikatzen dute. Paisaiaren berrasmatzea Turingo industrializazioa XIX. mende bukaeran hasi zen, Dora ibaiaren ertzean, eta XX. mende bukaeran iritsi zen maila gorenera, Fiat eta Michelin pneumatiko fabrika lider zituela. 1980an, krisi ekonomikoaren eraginez paisaia industrial horren gainbehera iritsi zen, Europako beste hainbat herrialdetan bezala. Lantegi horiek guztiek alde egin zutenean, hiriaren erdiguneko zati handi bat abandonatuta geratu zen. Hogei urtean guztiz utzita egon ostean, 2000. urtean hiria berpizteko

52

programa jarri zuten martxan, industria-osteko garaiaren ondoren eremu horiei erabilera berriak emateko. Turinek bikain lortu zuen helburu hori, interes espekulatiboak alde batera utzi eta urteetan industriak naturari erauzitako zorua birziklatuta. Horren adibide garbia da, esaterako, Dora parkea, duela hamarkada batzuetara arte fabrikak eta tailerrak baino ez zeuden espazio publiko izugarri handia. Parkeak, atsedenerako, kirola egiteko eta aisialdirako 450.000 metro koadroko berdegunea eskaintzeaz gain, hiriaren historia hurbilaren izaera industrialari ere eusten dio. Nolabait, Turinen motor ekonomiko zaharra ekonomia alorrean ere bere burua berrasmatu behar izan duen biztanleriaren birika berdea da gaur egun. Fabriken egitura zaharrak erabilera berrietarako egokitu zituzten, baina oraindik ere industria azpiegituren ezaugarriak irakurtzea ahalbidetzen dute, eta, hortaz, antzinako eremu ekonomiko honetan atzera eta aurrera ibilitako 50.000tik gora langileak gogora ekartzen ditu, hiriaren iraganaren zati garrantzitsu baitira.

TURIN


hutsa

bidelaguna 83

hutsa

proposamen tematikoa: Latinoamerikako hamar hotelik bitxienak liburuen txokoa Proposamen ibiltariak gogoan hartu Eloisa Cartonera liburu denda eta Amodiaren tunela hitzorduak Berlingo maratoia


proposamen tematikoa

LATINOAMERIKAKO HOTELIK BITXIENAK 2

CNN telebista kateko Jill Becker kazetariak hautatu dituen hamar hotel hauek zerbait berezia dute, ohiko eskaintzatik aparteko ezaugarriak baitituzte. Ostatu hartzera bertaratzen direnek egonaldi ahalik eta atseginena izan dezatela nahi dute, noski, baina, era berean, pixka bat harago joan nahi izan dute; batzuk zuhaitz baten gainean daude, bada hegazkin baten barnean dagoenik... Turbohotel (Topoztlan, Mexiko) 1 Klaustrofobia duten bidaiariek ez dezatela hotel honetan ostatu hartu, dituen gela minimalistak hormigoi-estolderiako hodiekin eginak baitira. Hirunaka jarrita, guztira 20 hodi dituzte, bakoitza 3,3 metroko luzera eta 2,4 metroko zabalerakoa. Gela bakoitzean ohe bikoitz bat, bulego-lanpara bat eta haizagailu bat dago. Nahiko merkea omen da. www.turbohotel.com Endemico (Guadalupeko harana, Mexiko) 2 Luxuzko etxolak direla esateak agian kontraesana irudi lezake, baina Kalifornia Beheko aterpe bitxi hau osatzen duten diseinuzko hogei etxolak luxuzkoak dira benetan. Unitate bakoitzean –dotoreak baina apaindura gutxikoak– King neurriko ohe bat, sabaiko haizagailuak eta lurretik sabairainoko leihoak dituzte. www.hotelendemico.com Quinta Real Zacatecas (Zacatecas, Mexiko) 3 Luxuzko hotela da gaur egun, baina bertan XIX. mendean 54

1

3

6

eraikitako San Pedro izeneko zezen plaza zegoen. Tribuna eta pista zeuden tokian orain 49 gela jarri dituzte, eta zezentokiko harean patio xarmagarri bat dago. Dena berritu duten arren, jatorrizko ukitu kolonial klasikoa ez du galdu. www.quintareal.com Costa Verde (Quepos, Costa Rica) 4 Costa Ricako mendebaldeko kostaldeko oihan trinkoan Boeing 727 baten fuselajea dago. Ez dira istripu baten hondarrak, hotel bateko suite garestia baizik. Hainbat gela arrunten artean, mendixka baten magalean, 1965eko hegazkina aurkituko dugu. Barnean, bi gelako suite bat, bere egongela, jangela eta oihaneko izakiak ikusteko behatoki eta guzti. Kanpotik ikusgarria da, baina, diotenez, barnean hegazkin batean baino egurrezko etxola batean zaudela dirudi.www.costaverde.com Casa del árbol Nido de Lapa (Barrio Bonito, Costa Rica) 5 Costa Ricako hegoaldeko eskualde urrun bateko baso euritsu batean kokatuta dago hotel hau, guanacaste zuhaitz itzel baten gainean. 18 metroko garaieran eraikia, zuhaitz-ostatu honek inguru hauetan arrotzak diren luxuak eskaintzen ditu, ur beroko dutxak eta haize egokitua, esaterako. www.treehouseincostarica.com Hotel Único (Sao Paulo, Brasil) 6 Izenaz aparte, «bakar» egiten duena bere egitura berezia da. Ruy Ohtake-k –Brasilgo arkitekto ezagunenetarikoa– diseinatutako eraikin honi buruz denetatik esan da: poto baten itxura zuela edota sandia baten xerra batena, adibidez. Hiriak eraikinen altueraren inguruko arauak saihesteko erabili zen argudioa da aukeratutako itxura. unicohotel.com.br


4

10

9 7

5

8

Canopy Tower (Gamboa, Panama) 7 Soberania izeneko Parke Nazionaleko zuhaitzetan dagoen hamabi gelako ostatu honen jatorria ez da ohikoa. 1965ean jatorrian Panamako Kanalaren babeserako radar dorre bat zen, AEBetako indarrek eraikia, eta gerora askotariko erabilerak izan ditu, adibidez, droga trafikoaren aurkako borrokan. Gaur egun, hotela eta natur behatokia da. Bertako terrazatik basoaren 360 graduko bista ikusgarria dago. www.canopytower.com Palacio de Sal (Potosi, Bolivia) 8 Hotel bitxi honetako paretak miazkatzeko tentazioa sortzen bazaizue, adi ibili odol-presioa altua baduzue, eraikuntza osoa gatzez eginda baitago. Salar de Uyuni izeneko basamortutik –munduko handiena– ekarritako milioi tona gatz erabilita egin zen hotela. www.palaciodesal.com.bo Montaña Mágica (Panguipulli, Txile) 9 Ez da erraza Huilo-Huilo erreserba biologikoaren barnean kokatutako 13 gelako aterpe honetara iristea, baina ahaleginak merezi du. Mahatsondoz estalita, sumendi itxura eman diote eta egunero ura jaurtitzen duen erupzioak dituzte. Egin dituzten zur lanak direla medio, enbor huts baten barnean zauden sentsazioa izango duzu. hotelmontanamagica.redhotelera.cl EcoCamp Patagonia (Torres del Paine, Txile) 10 Iglu itxura duten etxalde hauetan luxuak eta jasangarritasunak bat egiten dute. Cascada Expediciones tour operadorearekin Patagoniako lautada malkartsuetara hurbiltzen direnek hemen hartzen dute ostatu. Gelek hemen bizi zen kaweskar tribu nomadaren etxeen itxura dute. twww.ecocamp.travel/es


HITZORDUAK hutsa

BMW Berlin Marathon • Irailak 27

LONDRES (INGALATERRA) Pearly Kings and Queens Harvest Festival Irailak 27 Pearly «errege» eta «erreginak», beraien perlabotoiz apaindutako jantzi tradizionalekin, Londresko Guildhall izeneko eraikin ospetsutik St Mary-le-Bow elizaraino joan ohi dira Whitechapel-eko Misiorako diru eske. XIX. mendean Henry Croft izeneko umezurtz garbitzaile batek sortu omen zuen ohitura hau. Behartsuei laguntza eman nahian, costermongers izeneko merkatarien elkarteen ohitura bereganatu zuen –jantzietan botoiak josten zituzten elkar ezagutzeko– jendearen arreta lortu nahian. 125 urtean zehar tradizioa belaunaldiz belaunaldi pasatu da. Hala, Croften birbiloba Somers Town-eko pearly queena da egun. www.pearlysociety.com.uk

ere esloganak dioen bezala, hauxe da «Das Marathonfest auf der schnelisten strecke der Welt» (munduko pista azkarrenean egiten den maratoi jaialdia). Eta datuek horixe bera egiaztatzen dute. BMW Berlin Berlin Marathon delakoa, aurten 42. ediziora iritsiko dena, kirol arloko nazioarteko hitzordu nagusietarikoen artean dago. Hemen bi elementu elkartzen dira, alde batetik kirola –azken hamar urteetan munduko bost marka gainditu dira Berlinen– eta bestetik, jaia, oso maratoi herrikoia baita –urtero 40.000 lasterkari elkartzen dira–. Duen ibilbide ikusgarri eta lauan edonon izaten da jai giroa, berlindarrak etengabe aritzen baitira korrikalariak animatzen eta han-hemenka bat-bateko kontzertuak aurki baitaitezke. www.bmw-berlin-marathon.com

B

DEAUVILLE (E. FRANTSESA) Amerikar zinemari buruzko jaialdia Irailaren 4tik 13ra 1975. urtetik, udaren hondarrean urtero amerikar zinemari buruzko jaialdi hau antolatzen da kostaldeko hiri frantsesean. Jaialdira bertaratzen diren zinemazale ugariek Ameriketako Estatu Batuetatik datozen ehun bat estreinaldiren hautaketa ikus dezakete, horien artean, film labur, film luze, zinema independenteko, Hollywoodeko ekoizpen handi eta telebistarako ekoizpenak. Amerikako Zinemaren Jaialdiko filmak Deauvilleko Nazioarteko Zentroan, Lucien Barriere kasinoan eta Le Mony zinema aretoan proiektatzen dira. www.festival-deauville.com 56

WIGHT UHARTEA (INGALATERRA)

BRUSELA (BELGIKA)

Bestival Irailaren 10etik 13ra Urtetik urtera hazten joan den Bestival jaialdiak hamargarren urteurrena beteko du aurtengo irailean. Indie, soul, funk eta pop musika estiloak entzungo dira bertan ekitaldiak irauten duen 3 egunetan zehar, eta mozorroek ere garrantzia izango dute. Elton Johnek 2013an eman zuen kontzertuaz geroztik prestigio handiko ekitaldi bihurtu da Erresuma Batuan. 2010ean munduko errekorren liburuan tartetxoa izatea lortu zuen aldi berean mozorroturiko jende gehien batzeagatik. www.bestival.com

Klasika Irailak 6 1893an sorturiko lasterketa honek urteen joanetorrian aldaketa mordoa jasan du. Eta prestigioan ere gorabeherak izan ditu. Dena den, txirrindularitzaren jarraitzaile askorentzat izen handiko lasterketa izaten jarraitzen du. Hasiera batean, Paris eta Brusela hiriburuak lotzen zituen ibilbidea zuen; ondoren, Frantzia iparraldearekin lotzen hasi zen, baina 2013an Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak 200 kilometro baino gehiago ez izatea gomendatu zuen. Harrezkero, Bruselan hasi eta bertan bukatzen da. http://richmond2015.com


hutsafddf

SEWARD JOHNSONEN ESKULTURAK NEW YORKEN

MEKA (SAUDI ARABIA) Haj Irailaren 21etik 26ra Urtero 2 milioi pertsona jasotzen ditu ekitaldi erlijioso honek. Musulmanentzat hitzordu biziki garrantzitsua da Mekarako bidaia. Izan ere, tradizioak dioenez, Haj erritua musulman on batek bizitzan behin gutxienez egin beharrekoa da. Mahomak eginiko ibilbide hau islamaren mugarrietako bat dat da. Mundu osoko musulmanak batzen dira bost egunean zehar eta guztiek zehaztuta dauden erritu berberak egiten dituzte; aberatsen eta txiroen arteko inongo bereizketarik ez da egin ohi.

anhattango Garment distrituan auzokide berriak azaldu dira. Ez daude bizirik, aurreneko begi kolpean baietz dirudien arren, eta atsegingarri suertatzen ari dira Seward Johnson-en eskultura hauek. Gizakion tamainakoak dira eta Broadwayko –36. eta 41. kaleetan, zehazki– protagonista nagusi bihurtu dira. Pertsonaia famatuak irudikatzen dituzten zein herritar xumeen egunerokotasuna islatzen duten eskulturak dira. Orotara, 18 artelan. Herritar zein turistentzat benetako entretenimendua dira. Beraz, bete da Johnsonen xedeetako bat, gizakion harremanak islatzeaz gain: jendea, segundo batez bada ere, gelditu eta une batez hausnartzera bultzatzea. Artista newyorktarraren lanik handiena, edo zabalena, da.

M

CHARLEVILLE-MEZIERES (E. FRANTSESA) Txotxongiloen nazioarteko jaialdia Irailaren 18tik 27ra Hamar egunean zehar txotxongiloak gizartearen parte nagusi bat izango dira CharlevilleMezieresen. Mundu osoko 250 txotxongilo talde jasoko ditu eta, azken urteetako datuak kontuan hartuz, 150.000 ikusle baino gehiago hurbiltzea espero dute. 1961ean sortu, eta ordutik bi urtean behin egiten den topaketa honek nazioartean toki handia eskuratu du. Hala, mota guztietako 200 emankizun eskainiko dituzte kale eta antzokietan. Hastapenetako txotxongiloetatik hasi eta teknika modernoenetara artekoak ikusteko parada izango da. Erakusketek ere izango dute beren tartetxoa. www.festival-marionnette.com

BRETAINIAKO IRUDIAK retonnes� izeneko obra honek Bretainiako jantzi tradizionalak daramatzaten emakumeen argazkiak erakusten ditu. Honekin antzinako bretoi kulturaren ikuspegi ezberdinak islatu nahi izan ditu Charles Freger argazkilariak. Bretainiako lau lekutan ikus daiteke: GwinZegaleko arte eta ikerketa zentroan (Guingamp), Bigouden Museoan (Pont-l'Abbe), Les Champs Libresen (Rennes) kokaturik dagoen Bretainia Museoan eta Saint-Brieuc-eko Arte eta Historia Museoan. Urriaren 31ra arte ikusi ahal izango da.

B

57


hutsa

liburuen TXokoA

hutsa

PROPOSAMEN IBILTARIAK hutsa

57 rutas senderistas por Euskal Herria Jesus M. Perez Azaceta Sua edizioak, 2015 192 orrialde. 18 euro

uskal Herrian barrena murgiltzeko hainbat proposamen ematen ditu Jesus M. Perez Azaceta mendizaleak idatzitako liburuak. 57 ibilbide, zehatz-mehatz. Euskal natur ingurunea ezagutaraztea da gida honen xede nagusia. Horretarako, Euskal Herriko eskualde eta parke natural guztiak hartzen ditu bere barrenean, hain gertu ditugun txoko ikusgarriez jabetu gaitezen. Idazleak berak, espresuki, 2013. eta 2014. urteen artean eginiko ibilaldiak jasotzen dira. Guztiz aproposa da naturazale ororentzat, ibiltzeko zaletasuna besterik ez baita behar. Zailtasun txikiko eta igoera gutxiko bideak jasotzen ditu Perez Azacetaren lanak. Familia giroan joateko ezin hobeak. Hala, oraindik mendizaletasunik ez dutenak ere harrapatu nahi ditu legazpiar idazle eta alpinista honek.

E


El círculo de agua clara Gavin Maxwell Hoja de Lata, 2015 296 orrialde. 21,76 euro

NORTASUNAREN BILA GARAI NAHASIETAN

ortasun aldaketa, mespretxua eta migrazioa. Horiek denek bat egiten dute autobiografia bat izan daitekeen liburu honetan. Errumaniako une ezegokiak harrapatu zuen Haim Sin Simha. Judua eta ijitoa zen. Konbinazio horrek galbidea baino ez zekarren, Europan 30eko hamarkadan zegoen giro nahasian. Horiek horrela, mespretxutik ihes egitekoedo, Ingalaterrara bidaiatzen du. Atzean uzten du bere nortasuna eta bizitza berri bat abiatzea du helburu. Henry Simonen izenpean familia bat sortzen du, baina bere semea (Ted Simon) arbasoen bilaketan burubelarri sartuko da. Nobelaren garapenerako gakoa izango da horixe.

N

El gitano que hay en mí Ted Simon InterFolio Libros, 2015 544 orrialde. 28,80 euro

hutsa

hutsa

avin Maxwellek jada bazuen bizitza naturalistaren txinparta pizturik, baina 1949an Eskoziara bizitzera joandakoan erabat garatu zuen. “Jonnie” bere txakurrarekin ia bizilagunik gabeko txoko batean bizi da. Tren hotsek, angula kaxek, orkek, itsas txakurrek eta bizpahiru bizilagunen joanetorriak dira nagusi Maxwellen egunerokotasunean. Naturaren erabateko esentzia aurkiturik, errespetu handiz idatziriko nobela da hauxe. Antzematen da naturalista eta abenturazale grinatsu batek idatzia dela.

G

hutsa

hutsa

NATURAREKIN BAT EGITEKO APROPOSA

GURE HISTORIAREN AURREKARIAK

ASKATASUNEZ ERREPIDEAN

istoria eta nobela. Biak tartekaturik, gure historian giltzarri izan den gertakizuna kontatzen du Arantzazu Ametzaga argentinarrak. Arbaso euskaldunek bultzaturik, bete-betean sartu da Euskal Herriko historian. Denboran oso atzera joan behar izan du. 778. urtera, zehazki. Dokumentazio lan handia eskatzen duen istorio honek bi pasarte ditu: Karlomanen espedizioa Vasconian sartzen denean VIII. mendean, eta Chartreseko katedralaren eraketa (XIII.ean). Historia gordin eta astunean jauzteko arriskua zuen, baina nobela bizi eta atsegingarria sortzeko gai izan da.

L

H

778 Orreaga. El nacimiento de un reino Arantzazu Amezaga Iribarren Txalaparta, 2015 184 orrialde. 15 euro

oire eta Borgoina eta Frantzia iparraldeaz gozatu ederra hartzeko hainbat proposamen jasotzen dituzte bi liburu hauek. Helmugak ez ezik, bi egunetatik gorako plangintza osatua eskaintzen dute. Bidaiariak inolako «buruko minik» eduki ez dezan eta errepideak eskaintzen duen askatasunaz disfruta dezan. “Castillos de Loira” gidan, izenak esaten duen legez, gazteluak dira nagusi. Baina Loire eta Borgoinako ardo famatuen gida ere eskaintzen du. Normandiari buruzkoak, ostera, iparraldeko paisaia eta kosta izugarriak ikuskatzeaz gain, historia bertatik bertara ezagutzeko parada ematen du. Castillos del Loira. Normandía y las playas del día D. Lonely Planet, 2015 128 orrialde. 15,95 euro

59


Gogoan hartu hutsa

ELOISA CARTONERA IRAKURZALETASUNA KOLOREZTATZEN

Elkarlana. Horixe da Eloisa Cartonera argitaletxearen sorkuntzaren giltza. Eta babesa. Argentinan jaiotako proiektu honek herrialdearen ekonomia krisi larrian du hasiera. Egoera beltzari kolore apur bat eman zion, batez ere egoitzaren kokaleku den La Boca auzoan (Aristobulo del Valle 666, Republica de La Boca, Buenos Aires). Argentinako kultura gertutik ezagutu daitekeen auzunean, hain zuzen ere. Kartoia da argitaletxe honen material nagusia. Irakurzaletasuna piztea xede izanik, eskulanez baliatzen dira liburuak eratzerakoan eta prezio merkean jartzen dituzte salgai. Gainera, Latinoamerikako prestigio handiko idazleen babesa eta lankidetza eskuratu dute, autore eskubideak argitaletxe umil honi emanaz. Pobrezia garaian bizitzen diren une latzak liburuen bidez koloreztatzeko asmoa zuzenki islatu du Eloisa Cartonerak. «Liburu bat albiste ona behar da izan», zioen Washington Cucurto proiektuaren sortzaile eta idazle ohiak Amsterdameko Prince Claus Fund sari banaketan estreinatu zen bideoan. Pobrezia erabat areagotu zen 2001ean eta horren eraginez bizilagun askok eta askok kartoiaren bilketa eta salmentara jo zuten. Hain justu, jada martxan zegoen Eloisa argitalpenen enpresak kar-

60

tulinaren salneurriaren igoera jasan zuen. Hori ikusirik, proiektu bereko kideak ziren Javier Barilaro, Washington Cucurto eta Fernanda Lagunak kalean kartoia saltzen ari zirenengana jo zuten 2003an. Betiere, baldintza gogorrez aprobetxatu gabe. Hau da, kaleko berezko prezioa baino handiagoan eskuratuz. Horrez gain, orduko kartoilari asko proiektura batu ziren eta «kaleko lana» utzi eta edizio lanetara igaro ziren. Kartoia batzeari agur esan eta margoekin marraztera pasatu ziren, hain justu, orduko soldata finkoa jasotzearekin batera. Badira pobreziaren proiektu bat direla esaten duenik, edo miseria estetizatzen dutela. Alderantziz, pobreziaren eraginez elkarlana eta autogestioa garatu dutela nabarmentzen dute beraiek. Egoera beltzean jaio arren, proiektua inoiz baino osasuntsuago dago. Ozeanoa zeharkatuz Hiru sortzaileak bete-betean murgiltzen dira eskulanetan, eta hori izan daiteke azken urteotako arrakastaren arrazoia. Eskulanak, herritarrekiko gertutasun horixe bera eta beraien filosofian aitzindari den solidaritatea direla medio, 2012an Holandako Klaus Printzea Saria irabazi zuten. Hamabi urteren buruan, La Boca auzotik Argentina osora zabaldu dira, eta hori gutxi ez-eta, Europara ere heldu da argitaletxe berezi honen burrunbada. Azoketan parte hartu eta tailerrak antolatzea gustuko dute, irakurleak prozesuaren parte izan daitezen. Manifestazioak ere aprobetxatzen dituzte. Herritar xumeei esker lortu dute Argentina osoan ezagunak egitea. Orain munduko edozein txokotatik eskuratu daitezke bertako liburuak. Webgunearen bitartez, esaterako: www.eloisacartonera.com.ar. Eta azken urteotan, Eloisa Cartonera ekimenak inspiraturik, estilo bera garatzea erabaki duten ehun argitaletxe sortu dira munduan barna.


hutsa

AMODIOAREN TUNELA Krisiak eta gatazkak gogor kolpatu dute Ukraina. Baliteke bisitatzeko unerik egokiena ez izatea, baina horrek ez ditu zertan estali bertako txoko erakargarriak. Ipar-mendebaldean, Rivne Oblast probintzian kokaturiko Klevan herrixka, esaterako, inork ez ezagutzetik mundu osoan ezagun izatera igaro da. Amodioaren tunelak dauka horren errua. Mundua zeharkatu du trenbide arrunt baina diseinu bereziko tunelari ateratako argazkiak. Zuhaitzen arku formak tunela irudikatzera eramaten gaitu hiru kilometroko luzeran, hutsunerik gabe. Tunel arrunt baten legez, eguzki izpiak amaieran bakarrik ikus daitezke, ezinezkoa zaie zuhaitz adarrek jositako sarea zeharkatzea. Egitura sendoa duen seinale. Horrek egiten du berezi. Naturak sorturiko pasabide bilakatu dela, gizakiaren inolako laguntzarik gabe. Jakin-minak bultzaturik argazki hutsaletik harago joan nahi izan dugu. Zein da trenbide honen

helmuga?Antzina, trenen joan-etorri sarriak ikus zitezkeen, Rivne eta Kivertsira heltzen zirelako. Orain, maiztasuna murriztu den arren, egunean hiru aldiz pasatzen den trenarekin topo egin dezakegu. Izan ere, bukaeran egur fabrika bat dago eta trena materiala eramateaz arduratzen da. Eremu pribatu batean dago. Dena den, Klevanen txoko turistikoena bilakatu da –edo bilakatzear dago–. Bisitatzeko ez da ezer ordaindu behar eta azken urteotan bikote pila hurbildu dira, beren amodioa zigilatzeko prest. Argazkilaririk ere ez da falta. Kondairak ere badu lekurik maitasunaren tunelean. Bertaratutakoan badirudi ipuin miragarri batean murgildurik zaudela. Udaberrian zuhaitzen berde kolore indartsuak eta negu hotzean elur malutek eragindako paisaia zuriak ametsezko irudia eskaintzen dute. Esan ohi da, maite duzun pertsonarekin joan eta desio bat eskatuz, hura errealitate bilakatuko dela.


LABURRaK hutsa

enbat ordu galtzen ez ote den aireportuetan. Hegaldi merkeen ordaina geldialdiak izan ohi dira. Ordu mordoan aireportuetan zer egin jakin gabe egotea. Bidaiari askoren buruhaustea da. Gainera, batzuetan nahitaezko bihurtzen dira geldialdi horiek, batez ere urrutira goazenean. Bada Planeta LowCost atariak irtenbide batzuk proposatzen ditu. Izan ere, geldialdi horiek ordu batzuetakoak ez ezik, egun pare batekoak ere izan daitezke. Hala herrialdea ezagutzeko aukera izan dezakezu. Bidaia orrialde batzuek (Skyscanner, Expedia...) aukera hori eskaintzen dute eta hegaldia zuhur aukeratuz gero, egonaldia doakoa izan daiteke.

Z

MUNDUKO ESERLEKURIK POLITENA ehen begiradan egurrezko eserleku hutsala ikusten bada ere, bertan jartzean paisaia ikusgarriekin gozatu itzela har daiteke. Hau da, parajeak egiten du hain eder eta berezi jarlekua. Galizian aurki dezakegu, Loiba kostaldean (Coru単a) eta turistentzako puntu erakargarriena bilakatu da. Itsaslabarraren goialdean eserita, Ortegaleko Estaca de Bares lurmuturra ikuska daiteke. Iazko abuztuan bertan ateratako argazkiak eman dio arrakasta; izan ere, Dani Caxeteren irudiak Earth and Sky Photo Contest on Dark Skies Importance saria irabazi zuen.

L

62

LX FACTORY, IDEIEN LANTEGIA

isboa hiriburuko garai bateko txoko industrialean kokaturiko lantegi honek 200 lokal baino gehiago dauzka bere barrenean. Inguruan lantegi eta eraikin hutsez inguraturik badago ere, barruan benetako bizia gordetzen du; kafetegiak, artisten tailerrak, tatuaje estudioak, argazkilaritza edo diseinu arloko lokalak, coworking bulegoak eta liburutegiak, besteak beste. Antzina josteko konpainia baten lantegi izatetik aisialdirako leku aproposa izatera igaro da LX Factory, dibertsitatea lagun izanik. Ia guztia artearekin lotua dagoen arren, kontabilitate arloko eta abokatuen bulegoak ere badaude. Urtean milioi bat inguru lagun erakartzeko gai da.

L

ITSASARGIAK HOTEL BILAKATURIK aster posible izango da Napoliko golkoan bertan lo egitea, baita Siziliako kostaldearen muturrean ere. Itsasargi batzuk hotel bilakatu nahi dituzte Italian. Oraingoz, herrialdeko hamaika itsasargi eraberrituko dituzte, batez ere Italia hegoaldekoak (Toscana, Sizilia, Campania, Tremiti uharteak...), baina etorkizunean zifra berrogeira igo liteke. Horrela, ondarea zaintzeaz gain, turismoa indartzea beste xederik ez dute. Ekimen hau beste herrialdeetan jada errealitate bihurtu da; Espainian, Kroazian eta Frantzian, esaterako.

L

hutsa

HEGALDIEN GELDIALDIEI KONPONBIDEA

hutsa

az Bartzelonako udalbatzak Ramblak kale famatuko loradendei oroigarrien salmenta debekatu ostean, hauek era berezi eta dibertigarrian erantzun dute. Gizon eta emakumeen sexu organoen formako barazkien haziak saltzen hasi dira. Ekimen hau kataluniar kostaldeko herrixketan hasi zen. Arrakasta ikusirik eta iazko debekuak bultzatuta, Bartzelonak kale famatuenean, Rambletan, hainbat loradendatan eskura daitezke. Eta egiari zor, Jessica Balastegui lore-saltzailearen esanetan, produktu salduena da. Dena den, bizpahiru loradenda ez dira ausartu produktu honekin. Irudi kaskarraren isla dela pentsatzen du Carolina Palles loradendako jabeak, hainbat ikastetxetako umeak pasatzen baitira bertatik.

I

hutsa

hutsa

hutsa

SEXU ORGANOEN FORMAKO HAZIAK


hutsa

ERREFUXIATUAK LAN MERKATUAN SARTZEN akina da errefuxiatuek lanaukera murritzak izaten dituztela, gizartean sustraiturik dauden aurreiritzien eraginez. Horregatik, hain zuzen, errefuxiatuak erabat integratzea helburu izan du Vienako Magdas hotelak, horiei babesa emateaz gain lan merkatuan sartuz. Hala, hotel berri honen langile guztiak Austriak jaso dituen errefuxiatuak dira eta soldata duina jasotzen dute. Hasieran ideiarekiko jarrera eszeptikoa zutenak asko baziren ere, gainditu dituzte hasierako aurreiritzi horiek. Mundu osoko bidaiariak jasotzen ditu Viena erdialdean kokaturiko hotel honek. Eredu arrunta izan zitekeen arren, Europan sortu den horrelako aurreneko proiektua da.

J

HISTORIAURREA IKUSKATZEKO AUKERA CHAUVET-EN Chauvet kobazuloetan aurkitu ziren Europaren historiaurreko margolan zaharrenak. Bada, orain mundu guztiak ikus ditzake. Zehaztasunik ez da falta Chauvet kobazuloen erreplikan. 1994an ikusi zituzten lehen aldiz marrazki horiek, hasiera batean ezezaguna zen koba batean. Irudien ugaritasun eta doitasunak horiek ikertzera bultzatu zituen. Jean Marie Chauvetek gidatzen zuen espeleologia taldea izan zen orain hain prestigiotsu bihurtu den koba hori aurkitu zuena, eta hortik datorkio izena, bera izan baitzen kobaren lehen bisitaria.

hutsa

hutsa

KALE JATETXEAK HONG KONG-EN Hong Kongen, eraikin handien itzalpean, bertako tradizioarekin bete-betean tupust egiteko aukera dago. «Dai pai» edo kaleko jatetxeek kulturalki ere pisu handia daukate. Aurreneko aldiz XIX. mendean agertu zen jatetxe mota hori. Ordutik areagotzen joan ziren, trafiko eragozpenak sortzeraino. Ondorioz, Gobernuak lizentzia horiek berrerosi zituen. Gaur egun 24 bakarrik dauden arren, indartsu jarraitzen dute. Espaloietan daude sukaldeak eta beraien ezaugarri nabarmenenak menu merkeak eta desordena izan ohi dira.

hutsa

ROBOTEN ARDURAPEAN DAGOEN HOTELA izakirik gabe, guztia roboten ardurapean. Halaxe funtzionatzen du Japoniako hego-ekialdean – Sasebo hirian– dagoen Hen Na hotelak («hotel arraroa», euskaraz). Beraien xedea bisitariei bestelako esperientzia bat eskaintzea da. Sartu orduko dinosauro itxurako robotak, emakumezko androideak eta harreran dagoen robotak ematen baitute ongietorria. Maletez ere beraiek arduratzen dira. Izena ematea, ostera, norberak egin behar du ukimen bidezko pantaila batean, eta logelako atea aurpegi ikuskapenaren bitartez zabaltzen da. Pertsona bakoitzeko gau bat igarotzeak 9.000 yen balio du (66 euro).

G

hutsa

hutsa

TAMESIS IBAIAN IGERIAN Ingeles askoren ametsa errealitate bihurtzear dago. Bi urteren buruan (2017an) Tamesis ibaian igeri egitea posible izango da. Bi igerileku egitea aurreikusten dute, bata 25 metrokoa eta bestea lan-saioetarako prestatua. Urte osoan erabilgarri izatea nahi dute, eta horretarako, neguko tenperatura hotzei aurre egiteko, aklimatazio sistema bat izango dute igerilekuek, tenperatura atsegina izan dezaten. Ur zikinaren arazoari aurre egiteko ere badute konponbidea. Ibaira isurtzen diren petrolio eta gasolioen arazorik ez baita egongo igerilekuetan; iragazki sofistikatu baten bitartez, igerilekura doan ura garbituko baita. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.