hutsa
MILFORD SOUND Hegoaldeko harkaitzetan nabigatzen • LADINIA Dolomitetako altxorra • PINATUBO SUMENDIA Ilargi itxura duen lurraldea • TXILEKO SANTIAGO Deskubritzeko dagoen hiria • KARLSRUHE Oihan beltzeko atea
haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA
Viena MENDE ETA ERDI BALSA DANTZATZEN
Azaleko argazkia: Oriol Clavera
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Erredakzioa: Amaia Ere単aga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
aurkibidea 04
24
Munduari begirada Alpeetako bigarren glaziarrik handiena, Mer de Glace izenekoa, arriskuan dago.
ErreportaJEak 6
Viena Austriako hiriburuak duela 150 urte eraitsi zituen bere harresiak, hiriaren inguruan eraikuntza dotoreak egiteko.
16
Milford Sound Zeelanda Berriko Hego uharteko hego-mendebaldeko muturrean kokatzen da parke natural ikusgarri hau.
24
Ladinia Europako leku ederrenetakoa da, milaka bisitariren jomuga. Baina alferrik bilatuko duzue mapan.
32
Pinatubo Filipinetan kokatutako ilargi itxurako lurralde misteriotsu hau sumendi boteretsu bat da.
40
Txileko santiago Santiagora iritsi eta berehala sentitzen da auzoetako bizimoduari darion animazioa.
48
Karlsruhe Oihan Beltzean eta Alemaniako alderdirik goxo, erromantiko eta berritzaileenean sartzeko atea da.
Bidelaguna 54
Proposamen tematikoa Munduko auzo koloretsuenak
56
Hitzorduak
58
Liburuen txokoa
60
Gogoan hartu Pariseko Lafayette galeriak eta Venezuelako Roraima mendi magikoa.
62
Laburrak
16 6
40
48
32 3
MER DE GLACE Itsaso izoztua arriskuan lima aldaketa –berotze globala, zehazki– zakartasunez eragiten dabil naturan. Eta gehien nabaritzen ari direnak glaziarrak dira. Alpeetako bigarren glaziarrik handiena da Mer de Glace, Estatu frantsesean kokatua, Chamonixetik gertu. Mont Blanc mendiaren babespean dago. Hau da, Alpeetako mendi garaienaren (4.810 m) iparraldeko hegalean. Mendia eta bere ingurua mundu osoko lekurik bisitatuenetakoa da, eta glaziarrak, zehazki, urtean 350.000 turista jasotzen ditu. Baina fenomeno natural honen edertasunak bultzaturik baino berotze globalaren aldaketak erakartzen ditu. 1850etik gaurdaino 2 kilometro izotz galdu ditu. Azken hogeita hamar urteetan tenperatura 1,5 gradu zentigradu igo da eta ondorioz 4-5 metro inguruko jaitsiera jasaten du azalerak urtero. Horren eraginez, ibilbidean izotz zatiak saihesten ibili behar dute bisitariek.
K
Argazkia: Aizar Raldes
4
Munduari begirada
5
Testua: Carme Escales Argazkiak: Oriol Clavera
Viena
BALS BAT RINGEAN ZEHAR 6
7
VIENA
Musika klasikoa, balletak eta opera xarma bereziz nabarmentzen dira 2015. urte honetan kontzertuak eta ikuskizunak egiteko Vienako eraikin ederretan. Austriako hiriburuak duela 150 urte eraitsi zituen bere harresiak, hiriaren inguruan eraikuntza dotoreak egiteko. Horrela hazi zen Europako hiriburua. Ring etorbideak (Ringstrasse) hiriaren babes feudala ordeztu zuen eta metropoli moderno bihurtu. Iragan ikusgarriena nabarmenarazten duen metropoli moderno bateko kafetegiak, hotelak, jatetxeak eta boutiqueak hartzen ditu barne gaur egun haren edertasun arkitektonikoak.
8
ireportutik zuzenean, trenak, azkar, eroso eta modernoak –barruko pantailek hegaldien ontziratzeko ateak iragartzen dituzte– Vienako metro sarearekin konektatzen gaitu. Musikaren hirian gaude; hemen eman zituen Mozartek sormen eta arrakasta handieneko urteak. Eta ezin garbiago dago dena! Vienak eguraldiarekin hiriburu zorionekoenetako bat dela diote, gainera. Eguzkiak argi egiten du egun askotan. Hiriko harribitxi arkitektonikoetako batetik sartuko gara hiriko erdialdean: estilo modernistako metro geltokietako batetik, alegia. Egia esan, Vienan oso eraikin gutxi pasatzen dira oharkabean. Otto Wagner (1841-
A
1918) da Austriako hiriburua apaintzen duten inspirazio modernistako 26 lanen egilea. Aire zabaleko museo bateko harribitxi txikiak dira, horixe sentitzen baita hiri eder honetan paseatzean. Aurten jarduera ugari egongo dira harresiak eraitsi zituztenetik 150 urte igaro direla ospatzeko. Frantzizko I.a enperadoreak 1857ko abenduaren 20an agindu zuen hiriaren erdigunea inguratzen zuen fortifikazio feudala eraisteko. Horren tokian eraikin dotoreak altxatzeari ekin zioten Ring etorbidean zehar. Horietako bat Estatuko Opera da; ballet eta operak musikaren hiriburua animatzen dute hor. Zuzeneko opera bat ikusiko dugun egun beraren
Ezkerretik eskuinera, Burgtheatre antzokia (Vienako eraikin inperial guztiak bezala, Ringstrasse-n dago) eta Hofburgeko barneko patioa. 1918ra arte, habsburgotarren Inperioaren bihotza izan zen Hofburg gaztelua.
DATU PRAKTIKOAK Informazioa Vienako turismo bulegoan mota guztietako informazioa eskainiko dizuete. Web orrialdean ere eskuragai duzue: www.vienna.info
Jakin beharrekoa Estatuko Operaren eta Geltoki Nagusiaren atzean, hiriko mapak eskuratu daitezke, doan gainera, baita Vienan egin daitezkeen jarduerei buruzko liburuxkak. Hemen ere, hotelen erreserbak kudeatzen dituzte eta doako sarbideko WLAN-a daukate. Hauek dira helbideak: Albertinaplatz eta Maysedergasse arteko izkinan, 9:00etatik 19:00etara, eta Geltoki Nagusian (Hauptbahnhof), hall nagusian, egunero 9:00etatik 17:00etara.
9
VIENA
arratsaldean gidaria lagun izan dugu eraikina bisitatzen; sasoi bakoitzean, irailetik ekaina amaierara arte, berrogeita hamar opera ekoizpen eta hamabost bat ballet egiten dituztela esan digu. Eta hori guztia milatik gora profesionalei esker; besteak beste, 148 musikari, ehun bat dantzari eta artisten arropa eta jantziez arduratzen diren beste ehun profesional gehiago aritzen dira lanean. Horrez gain, urteko egun batean auditorium ospetsuko besaulkiak kentzen dituztela ere adierazi digu, tokia egin eta 160 bikotek balsak eta polonesak dantza ditzaten bere garaian Vienako gizarteko aristokratek egiten zuten moduan. Damak, zuriz, eta jaunak, beltzez; ospakizun ospetsua ikusteko ametsa duenak 250 euroko sarrera ordaindu eta etiketa-jantzia eraman behar du: fraka gizonek eta soineko luzea emakumeek. Hain berezia den aukera bakan horretan, urtean behin (hausterre egunaren aurreko azken ostegunean), 18.500 euro ere ordaindu dituzte palkoan egotearen truke. Baina Vienan guztiok dugu musika entzuteko aukera. Apiril, maiatza, ekain eta irailean 150 inguru opera eta balet emanaldi zuzenean eskaintzen dituzte 10
Herbert von Karajan plazan, operaren aurrean, 50 metro koadroko pantaila batean. Klasikoez guztiz doan gozatzeko aukera dago balsaren, musika klasikoaren eta operaren hirian. Aurten, Vienako ume kantariek eta Vienako orkestra sinfonikoak eta filarmonikoak Eurovision jaialdiarekin lehiatu behar dute, Conchita Wurst abeslariak jaialdi ospetsuaren irabazle egin baitzuen Viena iaz. Vienak hamaika kultur jarduera ditu aurten. Kontzertuak, erakusketak, ikuskizunak, gidatutako bisita bereziak eta jaiak antolatu dituzte harresiak eraitsi zituztenetik mende eta erdi igaro eta hiri moderno bihurtu izana ospatzeko, hiria ikusmena, usaimena eta dastamena zein entzumena erabiliz esperimentatu ahal izateko. Pop musikariaren zaleentzat, orobat, Popfest jaialdiak egitarau oparoa eskainiko du uztailean, aire zabalean, Karlsplatz plazan eta Vienako zenbait kultur erakunderen inguruan. Eta ImPulsTanz egingo da uztailaren 16tik abuztuaren 26ra bitartean, Europako dantza jaialdi handiena, alegia; nazioarteko dantza izarren azken performanceak aurkeztu ez ezik, ikusleak tailer ugaritan parte hartzera animatu ere egingo dituzte jaialdi horretan.
Orratz bat izango balitz bezala, Vienako alde zaharreko zeruan nabarmentzen da katedralaren irudia. Aurreko orrialdean, Ringstrasse-n kokatutako Estatuko Operaren palkoak eta barnealde ikusgarria.
11
Ringstrassetik gertu, Karlsplatz-en, Karlskirche izeneko eliza barrokoa dago. Ondoko irudian, alde zaharreko Naschmarkt merkatu ospetsua.
12
Musikatik kafetegira Vienako Ring etorbidearen 150 urte horien oroitzapena egiteko aurten aurreikusitako jarduera ugariak hiriko kafetegi bikainak deskubritzeko gonbidapen ezin hobea dira; kafetegi horietan delikatesen asko zerbitzatzen dituzte, Sacher tarta mitikoa esaterako. Vienako kafearen kultura Gizateriaren Ondare Ukiezina da 2011tik aurrera. Artistak eta intelektualak, baita negozio gizonak eta politikariak ere, elkartzeko tokia izan ziren kafetegi enblematiko ezagunak. Horietakoren batean sartzea zerbait berezia da. Batez ere iraganeko dekorazio-estiloa oraindik atxikitzen duten horietako batean, non zerbitzaria zuri-beltzez jantzita dauden. Zurezko zorua, marmolezko mahaiak, diban beluzatuak eta gozogintzaren kalitate ukaezinaren egiazko lantokiak topatuko ditugu Vienako kafearen espezialitateak dastatzearekin batera; besteak beste, kafe espezialitate hauek dastatu ahal izango ditugu: brauner (esne kremaz ebakia), franziskaner (esne-gain irabiatuarekin nahastua), einspänner (moka kafe handia esne-gain irabiatu askorekin), fiaker (kafe hutsa
ron tanta batzuekin) edo wiener eiskaffee (kafe hotza banilla eta esne-gainezko izozkiarekin). Plateraren gainean, Sacher tarta zati bat. Lantegietan, Demel gozotegikoan adibidez, erakusten dute Vienako postre mitiko hori nola egiten duten. Kohlmarkt oinezkoentzako kale dotorean dago; itzal handiko establezimendua da Vienan. Haren barnean, dekorazioak bi mendeko tradizioa gogorarazten du; eta artisau postreen errezetak garatzen dituzte, Habsburgoko gorteko gozokiak, Sissi enperatrizak dastatzen zituenak, alegia. Txokolate edo frutazko artelan batzuen ikuskizuna dago erakusleihoan, zail da tentazio hori gainditu eta horietako batzuk dastatzeko ez sartzea, zinezko plazera baitira. Apfelstrudel hostore eta sagar konpotazko pastela ez da inola ere Sacher beltzarana baino gutxiago. Sekulakoa da. Eta SchĂśnbrunn jauregiko CafĂŠ Residenz kafetegian apfelstrudel pastela eskuz egiten dute, jatorrizko errezetari jarraiki eta pastelgile profesional baten bitartez. Haren elaborazioa erakargarria da turistentzat. Espezialitate gozo hori nola egin irakasteaz
VIENA gain, jatorrizko errezeta ere badaramagu, etxean egiten ahalegintzeko. Badago besterik Frankfurtez gain Eta gozotik gazira. Bals zoragarri batean bezala, Vienak gozotegietatik jatetxe eta merkatuetara garamatza, tartean kalean bertan, toki estrategikoetan, hiriaren erdigunean bertan, dauden saltxitxa kiosko atsegin eta gustagarrietatik igarota. Frankfurtekin batera (Johann Georg Lahner harakinak asmatu zituen, Vienan, 1805ean, eta jaio zen hiriaren izenaz bataiatu), vienar eskalopea (wiener schnitzel) da hiriaren enbaxadorea den sukaldaritzako beste espezialitatea. Ogitan pasatutako txahalki hori, patatekin, jatetxeetan dastatu ahal izango dugu. Horietako batzuk merkatuetan daude, erdialdeko Naschmarkt izenekoa adibidez; hiriari kolorea ematen dio eta produktuak dastatzeko toki ugari ere baditu. Gustua ikaragarri gozatu izanaren sentipenaz, Vienako ibilaldiari ekin diogu berriro arte galeriak eta, nola ez, Belvedere jauregia bisitatuz; azken horrek
munduko musurik ibiltariena hartzen du barnean (Klimten “Musua”, alegia). Eugenio Savoiakoa printzearen antzinako bizilekua multzo arkitektoniko barroko zoragarria da, bi jauregiak, Belvedere garaia eta Belvedere beherea, lotzen dituzten lorategi bikainekin batera. Gustav Klimten koadroen munduko bilduma handiena erakusgai dago museo horretan, bai eta Schiele, Kokoschka, Waldmüller, Monet, Renoir eta Van Gogh pintoreen maisulanak ere; horren guztiaren ondoan XIX. eta XX. mendeetako, Barrokoko eta Erdi Aroko pintura eta eskultura bildumak ere badaude. Belvedere, Mozarten etxearekin eta Vienako Musika Etxearekin batera, hiriko bisita erakargarrienetako bat da, Shönbrunn jauregi harrigarria zerrenda horren buru izanik. Schönbrunn jauregiari Vienako Versalles ere esaten diote; enperadorearen familiaren udako bizilekua izan zen eta, 1569tik, habsburgotarren jabetza da. Jauregia eta lorategiak 1696tik aurrera eraiki zituzten, turkiarren setioaren ostean, eta guztiz eraberritu zituzten 1743ren ostean Fernando II.a enperadorearen emazte
13
Neguro, Vienako udaletxearen aurrean izotz pista handi hau hiritarrez betetzen da.
14
Maria Teresak aginduta. Sissi enperatrizak bizimodua egiten zuen gelak dira jauregiaren xarmaren zati bat. Lorategietan pasieran, enperadorearen garaietan modura, Glorieta bat ikusi dugu; bertan kafea hartzera sartu ahal izango gara hiriaren gaineko ikuspegiaz gozatu bitartean. Tokiak zein kokapena, biak ala biak zinez ederrak. Hor laberinto bat, landare exotikoak dituzten berotegiak eta munduko zoologikorik zaharrena aurkituko ditugu. Begirada vienarra Polaroid baten bitartez Vienako turismo bulegoaren bidez gidari ofizialek lagundutako ibilbideak kontrata ditzakegu. Askotariko gaiak dituzte: arkitektura, gastronomia, kultura edo artea. Eta azken horien barruan Vienaren gure irudi pertsonalena sortzeko modu orijinal bat jarri du abian hiriak, oroigarri gisa eraman dezagun. Pola Walk deritzona da, Vienako erdialdean zeharreko ibilaldia gidari oso berezi batekin: Gilbertekin. Hark eta bere lagun Thomasek Vienan barneko ibilbide batzuk osatu
dituzte, eta horietan, gure kasuan Gilbertekin, hiriko toki enblematikoak bisitatu ez ezik, Polaroid argazki kamera batez argazkiak egiten ere irakasten dute. Ibilbidea amaituta, oso hiri gutxik eskaintzen duten ekimen hau abian jarri duten ekintzaileen bulegoan, argazkietan ateratako guztia ikusi dugu. Kameraz izandako esperientziari amaiera emateko, mokadu txiki bat zerbitzatu digu Gilbertek (www.polawalk.com) Viena ederra da, eta haren barnean sartu ahala, arkitektura, arte eta musikako ezin konta ahala harribitxi erakusten dizkigu, edota sekretu batzuk, barnean hartzen dituen mahastiak kasu. Eguzkiak eta Danubio ibaiak mahastiak mimatzen dituzte Vienako hiria inguratzen duten basoak hasten diren tokian; horien bidez egindako ardo zuri bikaina Austriako hiriburuko 710 hektarea mahastitik gertuko tabernetan dastatu daiteke, edota, bestela, Mozart inspiratu zuen hiriaren erdialdeko taberna-upategi hauta batzuetan.
VIENA
Burgtheatre, Antzoki Nazionala, udaletxearen parean dago. Harribitxi arkitektoniko anitz aurki daitezke hiriko erdialdean.
15
Testua eta argazkiak: Xabier Ba単uelos
Milford Sound
HEGOALDEKO HARKAITZETAN NABIGATZEN
MILFORD SOUND
Zeelanda Berriko Hego uharteko hegomendebaldeko muturrean sekulako parke natural bat dago, Fiordland izenekoa; eta gizakiak inoiz zapaldu gabeko bazterrik ere badago han. Kea izeneko loroak zain izango ditugu Homerren tunelean, eta handik igaro ondoren, Milford Sound-era iritsiko gara, ziurrenik uharteko fiordorik eder eta ikusgarrienera denera. Kiplingek munduko zortzigarren miraritzat jo zuen fiordo hori, hain zuzen ere. Ispilua diruditen urak, basoek modu sinestezinean eskalatzen dituzten mendi zorabiagarriak, itsasoraino iristen diren ur-jauziak eta nabigatzen ari garela ozeanora ematen duen ahoraino lagun ditugun otarido eta izurdeak.
18
er iruditzen zirikatzen baditugu? Jolasteko irrikan daude». Kapitainaren ahotsa zen. Galdera erretoriko batez karelera hurbiltzera animatu gintuen, hastear zegoen ikuskizunaz goza genezan. Badian gelditu eta berehala, ababor eta istriborrera hurbildu eta gure ondoan jarri ziren izurde handiak, urduri, sigi-saga eginez eta gila beren gorputzez leunki joz. Gu zirikatzen ari ziren. «Jarri martxan motorrak», esan nahian edo, «dibertitu nahi dugu; zer egiteko gauza garen ikusiko duzue hortaz». Eta ikusi egin genuen.
Z
Itsasontzia abian jarri bezain laster, izurdeak brankan bildu ziren, ero antzean, abiadura noiz hartuko zain, jauziei ekiteko. Hamabi bat korapiloko abiaduran, zetazeoak aurretik gurutzatzen ziren, jauzi egiten zuten gorputz osoa uretatik aterata eta guri begiratzeko biratzen ziren. Hamar ale gazte eta helduko taldea zen, eta gizakiekin batera ongi pasatzea beste xederik ez zuten arratsalde hartan. Izurde handiak, oro har, lagunkoiak eta oso alaiak dira elikatzen edo lehentasun fisiologikoren bat betetzen ari ez direnean; horrez gain, Milford Sounden bizi diren taldeak oso ohituta daude itsason-
tziak ikusten, bisitan hara iristen direnak edota turistak fiordoan barrena nabigatzera eramaten dituztenak. Alde handia dago itsas lehoiekin. Nagi eta lasai, laxo eta alfer, haitzen gainean nagikerian egoten dira beste haitz bat gehiago izango balira bezala, koloreak kamuflatuta eta ia ikusezin urrutitik, egitura leun eta forma biribilagoengatik izan ez balitz. Izurdeak bezain ohituta daude gizakietara; ez dute horregatik zirkinik egiten gu ikustean, jakin baitakite gaur egun, aurreko mendeetan gertatu ez bezala, ez dutela bi hankako bizilagunen aldetik minik hartu behar.
McPherson eta Talbot mendien arteko glaziar txikiaren irudia, Homer Tunneletik hartuta. Aurreko orrialdean, itsasontziak nabigatuz fiordoan.
MILFORD SOUND Lawrenny Peaks eta Bowen Fall inguruneen edertasuna. Lerroon ondoan, itsas lehoi bat eta izurde bikote bat.
Darran mendietako igarobidea Hori itsasoan gertatzen da, fiordoa baita izan Milford Soud izenekoa, Hego uharteko hego-mendebaldeko kostaldea modu dramatikoan urratzen duten ehunka fiordoetako bat, Fordlandeko Parke Nazionalaren babespean. Zanpatu gabeko 12 mila km2 edertasun dira Hegoaldeko Alpeetan, Te Wahipounamu deritzonaren barruan, hots, Hego uharteko lau parke nazionalak biltzen dituen eremuaren barruan. Manapouritik edo Te Anautik 94 errepidea jarraitu behar dugu, hori baita, izan ere, parkera joateko ibilgailu-pista bakarra, eta parkea dugu helmuga. Ia 1.000 metrotaraino igotzen da; hor 1954ko tunel estu bat aurkituko dugu, eta Darran mendiak, igarotzea galarazten digun harresia, alegia, zeharkatuko ditugu horri esker. Homer izeneko tunelak mundu misteriotsu baterako atea dirudi, bortxatu gabeko hegoalde bateko mugaldean galdutako nolabaiteko Shangri-La baterakoa; tunel ilun eta hezea da, eta duen semaforoak boladaka baino ez du zirkulazioa antolatzen. Barneratu aurretik, gelditzeko begirunezko betebeharra dugu ia, atzean utzi behar dugunari begiratzeko eta kilometro batetik gorako iluntasunaren ostean topatuko dugunarekin amets egiteko. Baina ustekabe bat dugu zain. Gelditu garenean, sei bat keak inguratu gaituzte berehala; garaiera handiak atsegin dituzten loro bakarrak dira horiek eta lotsagabekeria maltzurra erakutsi dute gu agertu orduko. Motxila irekitzen saiatu dira, nire sandaliaren belarria lapurtzen ahalegindu, bai eta autoko leihoaren goma kentzen ere; eta lortu ere egingo zuten moko gakodunez, horiekin, leun baina irmo, lehian aritu ezean. Tunelaren ostean argia berriro, hodeiek iragazia, euria eguneroko kontua den giro batean. Baina euri horrek ematen dio berdetasuna, eta horri esker osatzen da nothofagusen –hegoaldeko pagoen– basoek eta iratze erraldoiek, gaur egungoak baino Gondwanatik ekarritakoak diruditenek, osatutako tapiz hermetikoa. Claddau ibaiaren ibilguari jarraituta jaitsiko gara, harik eta, azkenean, Tasmaniako itsasoa ikusten dugun arte; Piopiotahiko azken txokoraino iristen da itsaso hori; horixe da, hain zuzen, Milford Soundi maoriek emandako izena. 20
21
Itsasoa amildegien artean Ozeanoa da, 15 km lehorrean barneratzen den ozeanoa. Antzinako glaziarrek sakonera handiko ibilgua zulatu ondoren, urtzeek ur gaziak inbaditzea ahalbidetu zuten; horren guztiaren arrastoa da fiordo hau. Paisaiak, jaitsi ahala, sintoma ia stendhaldarrak eragiten badizkigu ere, ez gaitu guztiz prestatzen zain dugun edertasunerako; izan ere, edertasuna hemen, uhartedi osoan bezalaxe baina bereziki hemen, ez da bilaketaren emaitza, inposizioa baizik. Te Papa’e maroro ki’te opunga-ren, egunsentira zabaltzen den ama lurraren, espirituak ukitutako edertasun eskuzabalak gordetzen dituzten gotorleku ikaragarriak dira ezker-eskuin (istriborrean eta ababorrean aurki) altxatzen diren harkaitzak. Ibarrak, erdi ezkutatuta hurbiltzen dira, herabe, beren bertikaltasun osoa anil barneraezinen itsaso bare batera isurtzen duten pi22
ramideen tankerako mendi batzuen errealitate ikaragarriaren aurrean. Esmeraldak lotsarazteko modukoak dira mendi berde horiek; beren hegal perpendikularretan pagoak eta iratzeak oreka sinestezinean hazten dira, senari zein fisika oinarrizkoenari erronka eginez. Negar egiten dute mendiok. Amiltzen diren ibaiak isurtzen dituzte. Ez dakigu zer dugun gogokoen, eguzkia edo euria ari duenean iristea; izan ere, argitasunak koloreen bizitasuna nabarmentzen du, euriak, berriz, malko ugari lapurtzen dizkie mendiei, jainkoen iturburu bihurtu ere bai. Urak nonahi egiten du salto. Urjauzi ospetsuenera hurbilduko gara haren tantek zipriztindu arte; Stilring Fall izenekoa da hori, edo Waimanu, natibo zaharrek deitzen dutenez. Argi-izpirik txikienari ere ateratzen dio ortzadarra, eta abanikoak sortzen ditu itsas azalean. Izan ere, Milford Sounden itsasontziz edo,
are hobeto, kayakez nabigatu beharra dago, itsaso bare eta aratzean lerratuz, arraunen hotsa baino aditzen ez dugula. Ipar-mendebaldean Pembroque mendia nagusitzen da bere 2.015 metroei esker, baina benetako protagonista Rahotu da, Mitre Peak izenarekin ezagunagoa; horren 1.683 metroak orratz baten moduan barneratzen dira Aotearoako ÂŤhodei luzeanÂť eta uren gainean amiltzen dira itsas hondoak geldiarazten dituen arte errukirik gabe murgiltzearren. Bere soslai konikoa, sumendi batenaren modukoa, erronka da eskalatzaileentzat, eta harridura sortzen du oinarritik, Deepwater Basinen (Sheedown Peak azpian) eta Sant Anne Pointen erdibidean, itsasorako bokalean, bere bakartasun autoritarioa ispilu urdinean islatuta begiratzen dugunongan. Eta aurrean, The Lion (1.302 m), Harrison Cove kalaren eta urpeko behatokiaren aterpea; azken horretan koral
beltz bitxia ikusi ahal izango dugu. Abionetak aireportu txikitik aireratzen dira ingurune osoaren orografia malkartsu eta ikusgarria airetik miretsi ahal izateko. Igotzean, gure burua ezdeus sentitzen dugu horrelako hormen aurrean; elefante baten larruan dagoen eltxo bat besterik ez. Jaistean, berriz, eztarri handi batek irensten gaituen sentipena dugu, eta helizeen hotsa, bitartean, hamaika sentsaziok gainditutako bihotzaren taupadara moldatzen da. Sasoian dauden abenturazaleek, bestalde, Milford Trank oinez egiteko aukera ere badute. Lau eguneko ibilbide ikusgarria da; Eglinton ibaitik abiatuta Clinton Canyon zeharkatzen du Shuterland ur-jauzietaraino, Zeelanda Berriko ur-jauzi garaietaraino (580 m), alegia; eta hortik Milford Soundera iristen da Arthur ibaiaren erriberatik.
MILFORD SOUND
Ezkerretik eskuinera, notofagus-ez betetako mendi hegala eta Mitre Peak mendi konikoa (1.683 metro).
Ladinia Testua: Urtzi Urrutikoetxea
DOLOMITETAKO ALTXORRA Argazkiak: U. Urrutikoetxea / Alto Adige Marketing / Consorzio turistico Alta Badia
LADINIA
Alferrik bilatuko duzue Ladinia mapetan. Ez da ageri. Eta Europako leku ederrenetakoa da, aski ezaguna, eta milaka bisitariren jomuga. Udan zein, bereziki, neguan. Udaberrian ere xarma berezia dute mendiek, ibilbideetarako aro paregabea da, eta Hego Tirolgo ardoen uzta sasoia ere bai: mahastietako lan ikusgarriaren unea ere bada. Dolomitetan gaude, Alpeetako hizkuntzari eusten dioten herrien haranetan.
Gazteak Marcia de Sega Saun-en, Urtijëi-n urrian egiten den azoka handian.
26
ella, Gardena edo Pordoi, kondairak bildutako mendateak dira. Txirrindularientzat, zer esanik ez. Baita eskiaren edo mendiaren zaleen artean ere. Gora doanak, dabilen lekua ere ezagutzea interesgarri da, ordea. Izan ere, Dolomitetako bost haran ladinoek, Alpeetako eskualde ikusgarrienetakoa osatzeaz gain, tiroldar kutsuko herriak, txokootan gordetako ohiturak eta kultura ezin interesgarriagoa daukate. Europako bihotzean, aleman eta italiar munduek bat egiten duten txokoan bizi dira ladinoak, bietatik hartuta, biei emanda. Bost ibar, hiru probintzia eta bi eskualde. Halaxe daude zatitua 35.000 ladino hiztunak. Hego Tirolen dago hizkuntza bizien, Gardena (Ghërdeina) eta Badia haranetan. Baina Val di Fassan, Fodom-en (Livinallongo italieraz) eta Cortina d’Ampezzo-n ere –italiar jet set-aren gune kuttun, aldizkari arrosetan agertzeko neguan– kultura eta herri honen abaro dira.
S
Kondairak Ilargitik etorritako printzesa batek Dolomitetako tontor zorrotzak zuriz margotzeko eskatu omen zuen, sorterria gogoan. Halaxe daukate harkaitz erraldoi horiek eguzkiaren arabera aldatuz doazen kolore zurimarroixkak. Iratxoak, aztiak, sorginak, basoko pertsonaiak eta aintziretako ipuinak… Europako bihotzean bizi-bizirik daude kondairak Alpeetako haran ladinoetan. Euretako askok goiko mendietan zegoen bizimodu ezkutuaren berri ematen zuten, hau da, haranetan bizi zirenek ikusi bai, baina sekula eskuratu ez zituzten gailur haiek azaltzen zituzten. Gero iritsi zen turismoa, mendizaletasuna XIX. mendean, eta eskia ere bai. Mendea baino gehiago joan da, eta garai hartan Austria-Hungariako Inperioa zena Italia da. Aski Italia berezia, hori bai, Hego Tirolen bereziki, alemana baita nagusi, eta hala hiru hizkuntza dituzte Badia eta Gardena haranetan. Eleaniztasuna ere hizkuntza txikien berme. Oso ibar turistikoak izanda ere, bertako baso eta bidexketan ibilian aurki egiten duzu topo kondairetako haitzulo horrekin, aintziretako amandreen istorioekin eta antzeko kontakizunekin. Ladinoz Urtijëi dena, Ortisei da italieraz eta SanktUlrich alemanez. Dolomitetako herri txukun honek, bere eliza tiroldar eta etxeetako fatxada margotuekin, ladinoen hiriburu ez ofizialaren rola dauka. Austriatik edo Bolzano/Bozen Hego Tirolgo hiriburutik etorrita topatzen den lehen lekua ere bada, Gardena haranaren erdian. Hemen daukate egoitza ladinerazko hedabideek –besteak beste, “La Usc di Ladins” astekariak–, baita Union Generela di Ladins dla Dolomites elkarteak ere. Cesa di Ladins etxean dute bulegoa, Gardena
Cortina d’Ampezzo da Ladiniako hiririk ezagunena. Erreportajearen hasierako irudian, Unescoko Munduko Ondare diren Dolomitetako SciliÍr eta Ciadenac (Catinaccio/Rosen garten) mendien ikuspegia ilunabarrean.
LADINIA haraneko museoa ere hartzen duen eraikinean. Tontorrak Selva herrixkatik igaro gara, mendian gora abiatu baino lehen. Bertako janaria, Europa erdialdea eta Mediterraneoa, Italia eta Alemania nahastetik irteten den aberastasuna. Herrixka garbi eta dotoreak dira Dolomitetakoak, Italia baino gehiago Austria edo Suitza gogorarazten dute, baina Alpeen hegoaldera gaude, eta eguzkia irteten denean bizitasun mediterraneo bat iristen da honaino. Gure supermerkatuetan daude hango sagarrak, udazkenean mahats-bilketaren eta ardoaren prozesuari ekiteko unea da. Gardenak badu beste ezaugarri bat, herriz herri ere begi bistan: egurrezko objektuak nongura daude, etxeetan, kalean eta, zelan ez, dozenaka saltokitan. Selvako adiskideak bere gurasoen tradizioa gogora ekarri digu, zenbat figura
28
erlijioso zizelkatu zituzten. Artelan fin horiek ez dira, gaur egun, kristautasunari lotuak soilik, eta benetako harribitxiak aurki daitezke. Sella mendaterantz igoera hasita ber-bertan nabari daitezke Dolomitetako harkaitz erraldoiak. Eskiatzen edo erremonte bidez egin daiteke itzuli osoa; neguan mendiko eskian ere egiten den itzuli ezaguna da. Catinaccio deitzen zaio, Rosengarten ere bai, eta zalantzarik gabe Dolomitetako ikuspegi ezagunenetakoa da, harkaitz biluzi gotorrek dozenaka liburuxka eta postal osatu dituzte. 3.000 metrotan jaikitzen diren haitz erraldoietan ilunabarrak gorri berezia ematen die. Ladinoek badakite dagoeneko mendiotako sekretuak ez direla eurenak soilik, abuztuan turistaz gainezka daudela ibarrak, eta antzera Eguberrietan, baina teleferikoan gora joanda, erraz bila daitezke halaber eremu basak norbere gustura galtzeko.
Sellatik Hego Tirol ofiziala uzten da Trentino probintzian sartzeko, paisaiak Gardena haranarekin antzekotasun handia badu ere, eta berdin herrixkek, punta zorrotzeko eliza tiroldar eta guzti. Baina Fassa (Fascia ladinoz) haranean sartzean nabari dena da alemanezko seinaleak galtzen direla, ladinoak bere horretan badihardu ere. Canazei (Cianacéi) herria aski ezaguna da eskiatzaileen artean, baita Marmolada, Sella eta bestelako mendietarako txangoen abiapuntu gisa ere. Haranean behera, Vigo di Fassa (Vich de Fascia ladinoz) ederrak ibarreko ladinoen museoa dauka, eta Majon di Fascegn institutua. Hego Tirolen besteko babesik ez badu ere, biztanleen % 85en ama hizkuntza da ladinoa Fassan ere. Herri zatitua Atzera ere Dolomitetarantz jo eta Arabba (Rèba ladi-
noz) herri txikiraino iritsi gara Pordoi mendate ezagunetik. Canazeitik ere posible da Gruppo di Sellako goi-lautadetan barna Viel del Pan bidea eginez honaino iristea. Belluno probintziara iritsi gara, Veneto eskualdera… teknikoki. Bertako ladinoak kexu dira 1923an Mussolinik hartutako erabakiaren ondorioz zatitu zutela Ladinia, eta Veneton sartu zituztenak geratu zirela okerren: autonomiarik ez, ekonomikoki aukera gutxiago eta hizkuntzarentzat babes falta. Arabbak eski-estazio txiki baina garrantzitsua dauka Marmoladaren magalean. Eta bidean aurrera joanda, eskualdeko herririk famatuenera iristen da Livinallongo (Fódom ladinoz) udalerria utzita: Anpezzo soilki ladinoentzat, Cortina d’Ampezzo mundu zabalean ezagun. 1956ko Neguko Olinpiar Jokoak hartu zituen herriak, eta gerora ere elurraren inguruko erreferente nagusia da Italian. Do-
Ezkerrean, Ciadenacen Vajolet dorreak, Val di Fassan. Eskuinean, goian, Cortina d’Ampezzoko kale nagusia, eta behean, Gherdëina haranean egurra lantzeko duten tradizio handiaren erakusle, zurezko figurak.
30
lomitetako perla deitzen diote; Veneziaren ostean, Venetoko gune turistiko garrantzitsuena da, nahiz eta bertakoek argi utzi ez direla venetoar. 2007an erreferenduma ere egin zuten (Italiako gobernuaren baimen eta guzti), eskualdea utzi eta Hego Tirolekin bat egiteko, baina Erroman geldirik dago auzia ordutik. Kokalekua zoragarria, mendiz inguratuta. Eta kirola egiteko beste, ikusia izateko lekua ere bihurtu zen zinemako izarrentzat. Ez harritu, beraz, neguan hemendik ibil daitezkeen Ferrari autoekin topo eginez gero. Jet set-aren txoko kuttuna da, bai, baina herrian pixka bat barneratzea lortuz gero, bertako kultura berezia nabari da. Denak dirudi garestia, bai, baina ederra da herriko harrizko kaleetan ibiltzea, etxe gotor eta eliza dotoreen artean. Ciasa de ra Regoles da Cortina d’Ampezzoko eraikin ezagunenetakoa (basilikarekin batera), eta hiru museo interesgarri ere baditu. Eta Ladiniako itzulia amaitzeko, Hego Tirolera itzulera. Badia haran ladinoetan ladinoena da, turistikoa bai, baina besteak baino gutxiago, eta nortasunari eta
hizkuntzari beste ibarretan baino hobeto eutsi diote, eragin aleman eta italiarra mugatuta. Corvara da herrietan turistikoena, Sella mendien iparrean dagoelako Sassongher erraldoiaren magalean, eta zazpi mendate ezagunenak egun bakarrean igarotzen dituen Dolomitetako maratoiaren (Maratona dels Dolomites) hasiera eta amaiera delako. Haranean behera joanda (iparrerantz, Austriara bidean alegia), herri ladino dotore askoak aurkitu ditugu. Azkena San Martin de Tor da. Bidaia amaitzeko (edo hasteko) leku paregabea da. Herriko gaztelua, XII. mendeko Ciastel de Tor, Tirolen aurki daitezkeenen antzekoa da, baina handiagoa eta ezin hobeto mantenduta, eta ladinoen historia eta kulturari buruzko museo bikaina dauka. Kanpoko harresi eta dorreak ikusgarriak badira, barruan mimo eta detaile handiz Dolomitetako kultura berezi honen xehetasunak azaltzen dira.
LADINIA
Azpian, bideetan nahieran ibiltzeko txokoak daude, Cortina d’Ampezzo inguruan, esaterako. Aurreko orrialdean, eskalatzaileak Val Badiako Ferrata Tridentinan, Dolomitetako Sella mendigunean.
Pinatubo sumendia ILARGI ITXURA DUEN LURRALDEA Testua eta argazkiak: Artzai Jauregui
32
33
3.500 turista inguru gerturatzen dira urtero sumendiaren ingurumarietako ibilaldi ikusgarria egitera.
PINATUBO
Sumendi boteretsu baten ingurumarietatik ibiliko gara 1991n izandako erupzio batek sortutako laku eder baten bila. Ibaiak zeharkatuko ditugu pasabide gris eta arrokatsuetatik. Zertarako eta Filipinetan kokatutako ilargi itxurako lurralde misteriotsu bat ezagutu ahal izateko. eiehun urtez lotan egon ondoren, 1991eko ekainean esnatu zen Filipinetako Pinatubo sumendia. Bost kilometro kubiko magma jaurti zituen, errauts lainoa 35 kilometroko altuerara iritsi zelarik. Sortutako sulfuro dioxidoak mundu osoko atmosferaren tenperatura jaistea eragin zuen. Zalantzarik gabe, XX. mendeko erupziorik ikusgarrienetakoa izan zen. Sumendiaren magaletako herriak, baita kilometro askotara zirenak ere, errautsez beteriko gris koloreko lurralde bihurtu zituen erupzioak. Ordutik inbertsio handiak egin dira zonaldean azpiegiturak berritu eta bertan bizi ziren biztanleak leku berrietan birkokatzeko. Gaur egun 3.500 turista inguru gerturatzen dira urtero sumendiaren ingurumarietako ibilaldi ikusgarria egitera. Eta zergatik da berezia? Milaka urte dituzten laku ugari ikus daitezkeelako munduan zehar, baina ez Pinatubo mendikoa bezala ia ÂŤjaioberriakÂť direnak; pentsa, 1991 baino lehen inork ez zuen berau ikusteko aukerarik izan! Bide ezberdin asko daude Pinatubo mendia igotzeko, baina Capas izeneko herri historikotik ateratzen dira bidaia-agentziek antolatutako ibilaldi gehienak. Manilatik 100 kilometro iparraldera kokatutako Santa Juliana herrixkan hasten da bidaia. 25 kilometro geratzen zaizkigu bertatik 1.486 metrora kokatutako krater zoragarrira iristeko. 1999ean hasi ziren bidaiaagentzien lehen birak, mendira gerturatzeko AEBetako militarrek guda garaian Filipinetara eramandako je-
S
34
epney ibilgailuak erabiliz; hori bai, gerturatzearen ondoren, hamasei orduko ibilaldia ere egin behar zen oinez. Egun, berriz, 4x4 ibilgailuek bidea are gehiago errazten dute. Gutxi gorabehera ordubete irauten duen hamasei kilometroko gerturatze baten ondoren, segidan bi ordu egiten dira oinez lakura iristeko. Deus egin baino lehen, Santa Julianan dagoen turismo bulegoan izena eman behar da, 4x4 ibilgailuekin AEBetako aireko indarren base militar bat gurutzatzen baita –garai batean bonbak probatzeko erabiltzen zuten amerikarrek ingurunea–. Pinatubo igotzeko goizean goiz abiatu beharra dago, base militarra 08:00ak arte eta 17:00etatik aurrera bakarrik gurutza baitaiteke. Behar-beharrezkoa da guztia ondo antolatuta izatea zonaldea igaro ahal izateko. Beste mundu bat Pinatubo mendira bidean, behin base militarra atzean utzita, ilargiaren antza duen paradisu miresgarrian sartuko gara. 4x4 ibilgailuaren barruan saltoka, haitzak zapaltzen ari garela, harea eta errautsa dira nagusi. Ez dago bide zehatzik, gidariak erabakitzen du zein den biderik seguruena‌ edo arriskutsuena. Ibaiak zeharkatzen ditugu eta autoa sarri trabatzen da harkaitz handi batek beheko txasisa harrapatu duelako. Orduan beste auto bat gerturatzen da, eta, kate batekin besteari lotuta, tira egiten du trabatutako ibilgailua uretatik ateratzeko. Guk ibaian sartu eta autoa bultzatu beharra ere izan genuen. Horrelako uneetan kon-
DATU PRAKTIKOAK Nola iritsi Filipinetara joateko uda da garairik onena, otsailean hasi eta ekainean bukatzen baita bertan lehorraldia. Aurrerago tifoiak astero egon daitezke eta Pinatubo sumendiko igoera kontu gehiagorekin egin behar da. Bidaia-agentzia anitz daude Manilan eta bertan lot dezakegu bidaia. Autobusa aukeratuz gero, Capas herritik pasatzen diren Bagio eta Dagupan hirietara doazen lineak ditugu. Cubao eta Quezon City geltokietatik ateratzen dira eta 180 peso filipinar (3,6 euro) balio ditu autobus txartelak. Pertsonako 3.000 peso filipinar (60 euro) ordaindu behar dira guztira Pinatubo sumendiko ibilbidea egiteko. Talde guztiek derrigor gidari bat eraman beharra dute (500 peso filipinar, hau da, 10 euro) eta turismo bulegoari 300 peso filipinar (6 euro) ordaindu behar zaizkio. Honakoak dira bertako telefonoak: +63-947 391 2134 edo +63-45 925 0112.
36
37
turatzen zara bene-benetako abenturazko txango ederra egiten ari zarela! Ikaragarriena zera da: aurrez aurre duzun paisaia miresgarria sumendiak botatako errautsekin sortua dela, mendi-mazelaren gainean 190 metroko errauts mantu bat dagoela eta zu mantu horren gainetik zabiltzala. Paisaia aldakorra da bere konposizio bereziagatik eta pixkanaka errauts mantua puskatzen joaten da uraren indarraren eraginez. Inguru honek benetan txundituta uzten zaitu. Bertan ordu erdi daramagunean, geldialdi txiki bat egiteko beharra sentitu dugu inguruaz gozatzeko. Goizeko argiaren izpiak mendikatearen gainetik agertzen dira, eta beste mundu batean murgilduta zaudela dirudi. Beste ordu erdi bat 4x4 autoetan eman ondoren, oinez egin beharreko tartearen txanda heldu da. Ohiko
mendi irteeretan zuhaitzak edo zelaiak aurkitzen dituzu, baina hemen ez. Guztia errauts hutsa da. Urrunean basoa ikus daiteke, baina paisaiaren kolore grisak arrotzak dira gure begientzat. Ibaia zeharkatzerakoan uraren indarra nabaria da; beraz, eutsi gogor! Pentsa, hainbeste dira igaro beharreko ibai tarteak igoera sandaliekin egitea gomendatzen dutela. Aurrera egiten dugun heinean, erupzioak sortutako aztarna gero eta gehiago aurkitu ditugu; zulo baten behealdetik goaz, pareta izugarri altuek inguratuta. Paisaia momentu oro aldatzen da, paretetan lur-jausiak askotan gertatzen baitira, harkaitzetan testura harrigarriak sortuz. Lakutik gertu ur beroa eta sulfuro kolore gorria atzean uzten duten iturburu ugari daude: sumendi aktibo baten gainean ibiltzen ari garela ezin dugu ahaztu.
Pinatubo mendiaren babesean Aeta izeneko tribu minimalista bizi da; jende benetan jator eta abegikorra. Erupzioaren ondoren, Gobernuak hirietara eraman zituen, baina beraiek mendiko seme sentitzen dira eta pixkanaka antzinako bizimodura bueltatu dira, hau da, arrantzara, nekazaritzara eta abeltzaintzara. Ibilbidearen azken pausuetan berde koloreak gris tonalitateak menderatzen ditu; zuhaitz mota gehiagorekin egiten dugu topo bidean. Eskailera batzuk igo eta bat-batean krater izugarri handi baten erdian agertu gara; lakuaren berde kolore indartsuak liluratu gaitu. Ikuspuntu zoragarria benetan, naturaren paradisu aberatsa. Lakuak 2,5 kilometroko diametroa du eta Filipinetako sakonena da 600 metrorekin. Bertan
igeri ere egin daiteke berez, baina azken urteotan debekatu egin dute istripu baten ondorioz. Igeri ez egin arren, merezi du bertaratzea, indarrez beteriko lekua baita‌ Zalantzarik gabe, sumendia bizirik dagoela senti daiteke. Ordu batzuk ditugu lakuaren albo batean den hondartza txikiaren hondar zurian eserita egoteko, paisaia barneratzeko. Kostata, kraterrean gelditzeko tentazioa baztertuz, alde egin beharra dugu. Naturak emandako energia gorputzean gorde, azken begirada bota eta berriz ere jaitsieran dauden ibaiak zeharkatzera abiatu gara. Lurralde mistiko honetako energia gure baitan eramango dugu betiko.
PINATUBO
Lakurako bidean, guztia errauts hutsa da. Urrunean basoa ikus daiteke, baina paisaiaren kolore grisak arrotzak dira gure begientzat. Toki guztiz mistikoa dugu hau.
39
40
Txileko Santiago Testua eta argazkiak: Lucas Vallecillos
DESKUBRITZEKO DAGOEN HIRIA
41
TXILEKO SANTIAGO
Ia zazpi milioi lagun bizi dira Txileko hiriburuan. Santiagora iritsi eta berehala sentitzen da auzoetako bizimoduari darion animazioa: azken berritasunak barne hartzen dituen Lastarria auzo esnobetik hasi eta hiriaren mamia biltzen duen erdialdean amaitu arte.
42
amaika era daude Santiagoko hiriaren bisitari ekiteko, baina aurretik ez bagara inoiz egon, aukera onena Parke Metropolitarreko muinoetan zehar igotzen eta San Cristobal mendixkaren gailurrera iristen den funikularra hartzea da; Sortzez Garbiaren 14 metroko eskultura erraldoia topatuko dugu gailurrean. Bidaiaria erraz jabetuko da handik deskubritu behar duen hiria nolakoa den. Zeruertzean, orobat, hainbat ikono identifikatu ahal izango ditu; besteak beste, katedrala, Arte Ederren Museo Nazionala, Mapocho ibaia edo Santiagoko dorre futurista, herrialdeko eraikinik handiena. Hori guztia Andeetako mendikate handiak inguratuta, hiriari berezko nortasuna
H
ematen diona. Ikuspegi ederraz gozatuta, bidetik oinez jaistea komeni da, jaisten garen heinean hiriko teilatuen gaineko ikuspegi ezberdinak ikusiko baititugu ibilaldi arras lasaigarrian. Parke Metropolitarreko irteeran bertan zabaltzen da Bellavista auzoa –parkea horren barruan dago–, hiriko carrete (martxa) handieneko alderdietako bat izateaz ezaguna. Santiagotarrek aisialdi eta dibertsiorako gogoko dute auzo hori, hain zuzen. Antzinatik, auzoa bohemio-bizieraren aterpea izan zen, bai eta artistek zein artisauek hautatua ere. Kale koloretsuetan antzoki eta arte-galeria ugari daude, eta bertan biltzen dira, halaber, hirian beste inon baino jatetxe eta taberna gehien. Jen-
dea erruz biltzen duen tokietako bat Bellavistako Patio ezaguna da; espazio inpertsonal horretan jatetxe ugari eta denda batzuk daude. Auzoaren barruan galdu beharra dago haren izaera jatorraz blaitzeko; ezinbestekoa da Pio Nono kaleko terraza ugarietako batean garagardo bat edatea edo kalitateko emanaldiak eskaintzen dituzten guneetako batean zuzeneko musika entzutea. Horrez gain, Bellavista auzoko kaleetan graffiti interesgarri ugari ere ikusi ahal izango ditugu; auzoa aire zabaleko museo garaikide bat bihurtu dute horiek. Auzoko altxorra La Chascona izeneko etxea da, Pablo Nerudaren museo-etxea, alegia; olerkariak eta Matilde Urrutiak etxe hori eraiki zuten beren maitasunaz ezkutuan go-
Argazki handian, Santiagoko ikuspegia Santa Lucia muinotik. Ondoan eta goitik behera, Armen Plaza, hiriaren bihotzean, eta Maiatzak 21eko kaleko iturria.
TXILEKO SANTIAGO zatzeko, harik eta 1955ean Neruda Delia del Carril emazteaz banandu eta elkarrekin bizitzen jarri ziren arte. Gaur egun etxe horrek bikotearen bizitza intimoa erakutsi ez ezik, literatura unibertsaleko figura gailena den idazlearen lanak ere ezagutarazten ditu. Museoak eta maiteminduentzako parkeak Mapocho ibaiaren ertzean, Parque Forestal parkearen ondoan, Bellas Artes eta Lastarria auzoak daude, elkarren ondoan. Bellas Artes auzoa Arte Ederren Museo Nazionala monumentalaren inguruan eratuta dago; kutsu neoklasikoko eraikin ederra da, Parisko Jauregi Txikia (Petit Palais) emulatzen duena. Arte Ederren Museo Nazionala hartzen du barnean –Txileko eta nazioarteko lanen bilduma interesgarria du–, bai eta Arte Garaikideko Museoa ere –herrialdean gaur egun egiten eta egin den artea erakusten du–. Bi erakundeok, eraikin berean egon arren, bereizita zeuden, baina, 2015eko martxoaren 31tik aurrera, igarobide baten bidez behin betiko lotuta gelditu dira, kulturaren hobe beharrez indarrak batzearren. Lastarria auzoa erakargune bilakatu da, jende guztia hara joaten baita kulturaren, gastronomiaren, artisautzaren edo diseinuaren arloko berritasunen bila. Bizitegigune horrek hiriko moderno guztiak elkartzea lortzen du, sentsazio berriak bilatzera hartaratuta. Interesgarria da oso Ikusmen Arteen Museoa eta Santa Lucía mendixka bisitatzea. Lastarriaren eta hiriaren gainerakoaren gaineko ikuspegi bikainak dituen berdegunea da azken hori, hiriko zalapartatik erlaxatzeko toki bat, alegia. Eraikin neoklasikoen inguruko plazatxo eta iturri ugari daude; Santiagon egin dezakegun ibilaldirik atseginetako bat egiteko aukera izango dugu, beraz. Ezti-goxotan dauden maitemindu bikoteek ere gogoko dute ingurune hori, eta hango txoko guztiak betetzen dituzte ilunabarrean. Arma plaza (Plaza de Armas gaztelaniaz) da Santiagoko bihotza. Plazaren egungo itxura 2000n egindako hiri esku-hartze eztabaidatu bati zor dio; herritar guztiak ez zituen gogobeteta utzi, halere. Eremu izugarri handi horretan Katedral Metropolitarra eta Historia Museo Nazionala daude; Txileko Errepublikaren iraganaren gorabeherak ezagutu ahal izango ditugu hor. Hain zuzen, museoaren aldameneko atean dago Turismo Bulegoa; interesgarria da beti hara joatea gure egonaldiko egunetan izango diren berritasunak ezagutzeko. Plazako hego-ekialdean, arkupeetan, herritarrak mokadu bat hartzera joan ohi diren hainbat jatetxe daude; ogitarteko vienarra edo gazta-enpanada oso gomendagarriak dira. Arkupe horietatik 100 metrora Santiagoko museo erakargarrienetako bat dugu: Kolonaurreko Artearen Txileko Museoa; erakusketak kultur eremuen arabera sailkatuta daude (Mesoamerika, Karibe edo Amazonas, 44
besteak beste). “Txile baino lehenagoko Txile” izeneko erakusketa nabarmentzen da; gizakia duela 14.000 urte lehen aldiz iritsi zenetik aurrera lur hauetatik igaro diren herri ezberdinak aztertzen ditu erakusketa horrek. Chemamull izenekoak eder askoak dira; maputxeen herriak zurez landutako hilobi eskultura ikaragarriak dira. Hiriburua haztatzen Plaza de Armas plazatik Santiagoko oinezkoentzako bide nagusia abiatzen da, Ahumada pasealekua, alegia, non hiria haztatzeko aukera izango dugun. Askotariko pertsonak nahasten diren giza uholdea dabil pasealeku enblematiko horretan; prentsa kioskoak zein arropa eta osagarrien kaleko postuak tarteka ageri dira, biltegi handiekin lehiatu nahian. Egiazko bazar bat, baina txiletar erara, spray bidezko margolariak, breakdancerrak, txiste kontalariak, xake jokalariak, musikariak eta zapata garbitzaileak –presarik gabe eguneko prentsa irakurtzen duten bezeroen zapatei distira ateratzen aritzen direnak– ere ikusten baitira tarteka. Hiriko kafe onenetako bat pasealeku honetan aurkituko dugu, Café de Haití legendarioan, hain zuzen; café con piernas deritzenetakoa den kafetegi horretan minigonaz jantzitako eta hanka luzeko emakume lirainek kafea zerbitzatzen diete gehienbat gizonak diren bezeroei. Ahumada pasealekuaren paraleloan Bolsako auzoa dago, izen horretako kale batek eta Nueva York izeneko beste batek mugatuta. Arkitektura neoklasikoko hiriespazio ederra da eta, nola ez, Burtsaren eraikina barne hartzen du. Auzo horretako kaleek antzinako mugimendu geldiezina ez badute ere –lehen burtsa salerosketak garrasika egiten baitziren eta ez sagua erabiliz–, oraindik bulegari eta exekutiboen joan-etorri handia izaten da. Iragan izugarriaren oroitzapenak Oso gertu, Libertador Bernardo O’Higgins etorbidea atzean utzita, Paris-Londres auzoa dago, izen horiek dituzten bi kalek osatuta. Kanpotarrak harritu egiten dira auzo asko bizpahiru kalek osatuta daudelako, baina horrelakoa da Santiago. Izenak berak adierazten duen moduan, Paris-Londres auzoak gehien irrikatutako Europako fintasuna simulatzen du. Auzo horretara Claudio Rojasen hitzek nigan piztutako jakin-minak eraman nau; honela esan baitzidan Bartzelonan atsegin handiz ezagutu ahal izan nuen fotokazetari bikainak: «Errepresio eta garbiketa zentro ohia bisitatu behar duzu Londres 38n». Diktaduraren garaian Inteligentzia Nazionaleko Zuzendaritzak erabili zuen etxe hori, 1973ko kolpetik 1975eko amaierara arte, metodo sistematiko batez pertsonak bortxaz desagerrarazteko zentro gisa; gaur egun oroimenerako espazio bihurtu dute. Espazioak ez du inolako apaindurarik, baina horma hutsen
Kaleko irudiak. Lerroon ezkerraldean, kaleko musikariak Lastarrian, modan dagoen auzoan. Txileko Santiagoko Udalak orain hilabete batzuk jarri du martxan bizikleten alokairu sarea, airearen kutsadura murrizteko neurriak hartzen ari baitira.
46
bitartez hemen izan ziren ekintzen ankerkeria modu biribilean helarazten du. Etxadi gutxi batzuetara, Libertador Bernardo O’Higgins etorbidetik jarraituz gero, Plaza de la Ciudadanía izenekora iritsiko gara, non Txileko bandera erraldoi bat nagusitzen den; plaza horretan La Moneda jauregi historikoa dago, herrialdeko botere betearazlearen egungo egoitza. Jauregiaren beste fatxada handiak Konstituzio plazara ematen du; hainbat ministerio ere badaude plaza horretan. Hasieran moneta etxea hartzeko eraiki zuten 1812an aipatutako jauregia, baina 1846an presidente etxe eta gobernuaren egoitza bilakatu zen, Manuel Bulnes presidentearen agintaldian, alegia; presidente hori izan zen lehena jauregian bizitzen. Gaur egun ez da jada presidente etxea; Carlos Ibáñez del Campo izan zen bertan bizi zen azken presidentea, 1958an. La Moneda jauregia zoritxarrez ezaguna ere bada Salvador Allende presidentea bertan hil zelako 1973ko estatu-kolpearen ostean. Herritarren plazaren azpian (Plaza de la Ciudadanía gaztelaniaz) La Moneda jauregia kultura zentroa dago, errepublikaren bigarren mendeurrena ospatzeko ekitaldietan zabaldutako ekipamendu bikaina. Zentro horretako 7.000 metro koadroak kulturaren eta herritarren zerbitzura jarrita daude; erakusketa eta ekitaldi programazio oso interesgarria du, eta dokumentazio zentroa nabarmentzen da, bertan artxibatuta baitago 1970eko hamarkadako ikusmen arteetako Txileko ekoizpen osoa. Arrainak eta itsaskiak eguna amaitzeko Ez dugu erdigunetik atera behar Merkatu Zentralera joan gabe; 1872an irekitako eraikin aparta batean kokatuta dago –Monumentu Nazionaltzat izendatuta–; herrialdeko txoko guztietatik ekarritako produktuen sekulako erakusketa gastronomikoa egoten da egunero. Arraina eta itsaskia dira protagonista nagusiak, eta merkatuko postu gehienetan ageri dira. Herritarrak joan ohi diren jatetxe ugari ere badaude, bertako janaria dastatzeko oso aproposak, hala nola trikuak, txangurruak edo concholepas moluskua (Txile eta Peruko kostaldean baino ez dagoena). Merkatutik gertu Estación Mapocho kultur zentroa dago; eraikin eder hori geltoki izan zen 1987ra arte baina Santiagoko bizitza kulturalerako berreskuratu dute eta ekitaldi agenda betea izaten du. Quinta Normal metro geltokitik irtenda, ekialdean, Matuca auzoa dago, museo ugari eta paseatzeko parke handi bat barnean hartzen dituena. Mendebaldean, berriz, Yungay auzoa dago; arkitektura interesgarriko oso alderdi tipiko horretan, gaur egun, aukera bila dabiltzan gazteak daude nagusiki. Eta metroko irteeraren aurrean Oroimenaren eta Giza Eskubideen Museoa dago, apala, baina neurri handikoa. Horraino Claudio Rojasen hitzek
eraman naute berriro: «Azken urteotan hiriburuan egindako museorik onena da; Txileko azkenaldiko historia berreskuratu du». Erakusketa espazio hori errepublikaren bigarren mendeurrena ospatzeko ekitaldien barruan inauguratu zuen, 2010ean, Michelle Bachelet presidenteak. Museoan plaza handi batetik sartuko gara; hor masta bat dago, eta, mastatik zintzilik, zoruraino iristen den xingola beltz erraldoia. Barruan, euskarri ugarietako dokumentuen bitartez, Txileko azkenaldiko historia, 1973 eta 1990 urteen artekoa, herritarrek diktadura ikaragarria pairatu zuten garaia, modu bikain batez erakusten dute. Bidaiaren azken geldialdia Cumming metro geltokian egingo dugu, Quinta Normal geralekuaren hurrengoan zehazki, Brasil auzoan bete-betean. Hor Claudio Rojas dut zain, auzoaren izenaz galdetuta txantxetan aritu zaidana: «Ez dakit, etorbide nagusiaren alboetan dauden palmondo ugariengatik dela uste dut; honek ez du zerikusirik Brasilekin». «Auzoko plazan Federica Mattaren 22 piezako eskultura multzo oso interesgarri bat» dagoela, eta «Victor Jara fundazioa bisitatzea oso aberasgarria» dela adierazi dit barre pixka bat egin ondoren. Etenaldia egin ondoren, begikeinua egin, eta hauxe gaineratu du: «Baina orain pisco sour bat edan eta Santiagoko itsaski paila onena jango dugu, Tahiti itsaski-jatetxean».
TXILEKO SANTIAGO
Ezkerrean, Arte Ederretako Museoa. Behean, Memoria eta Giza Eskubideen Museoko sarrera nagusia (MMDH).
Karlsruhe
Testua: JesĂşs Caraballo Argazkiak: Enrique Sancho eta Thinstock
OIHAN BELTZEKO ATEA
48
49
KARLSRUHE
Karlsruge, Oihan Beltzaren, Vosgeen eta Rhin ibaiaren ordokiko Palatinatuko Basoaren artean kokatua, Baden Wßtemberg estatu federaleko bigarren hiri handiena da. Gune teknologiko eta zientifikoa izatearen sona du; Alemaniako auzitegi garrantzitsuenen egoitza ere bada, eta herrialdeko Interneten hiriburua. Baina Karlsruhe, batez ere, Oihan Beltzean eta Alemaniako alderdirik goxo eta erromantikoenean sartzeko atea da. Ekainean 300 urte bete ziren sortu zutenetik. arlshune izena, Karlosen atsedena alemanez, sortzailearen, hau da, Karlos Gilen Baden-Durlancheko margrabearen omenez jarri zioten (gertuko herri bat zen Durlach, gaur egun hiriak barnean hartu badu ere); izan ere, 1715eko ekainaren 17an jauregi bat, herriko sinboloa egun, eraikiarazi zuen eta horren inguruan hirigintza-garapena gauzatu zen. Izan ere, jatorrizko 32 kaleen planoa, ezin hobeto diseinatua, jauregi horretatik zabaltzen da abaniko bat osatuta; hori dela eta, Karlsruhe hiriari Fächerstadt ere esaten diote, abaniko hiria, alegia. Karlsruhe hiri barroko alemaniarren adibide argia da; Baden-Durlacheko lehen margrabearen eta noblezia-titulu horren jarraitzaileen bizitegi-hiri gisa sortu zutela antzematen zaio. Gainera, 1806an, Badengo Dukerri Handiko egoitza bihurtu zen, Rhingo Konfederazioaren esparruan. Bitxia bada ere, hiriak jauregi handi eta ederra bai, baina hirigune historikorik ez duela egiazta dezakegu Karlsruhen. Karlsruheko bisita Karlos Gilenen jauregian hasi beharra dago; jatorriz bizileku apal modura sortu zuen. Zurezkoa eta txikia garai hartan ohikoa zenaren aldean, eraikuntzak lau urte baino ez zituen iraun (1715etik 1719ra), eta XVIII. mendearen erdialdera arte
K
50
ez zuten harriz berreraiki; orduan hartu zuen gaur egun duen itxura. Atxikitako lorategiak, oso ongi zainduak, herritarrek lasai ibiltzeko gogokoen duten tokietako bat da. Jauregiaz gain, Marktplatz (Merkatu plaza euskaraz) da hiriko gune nagusia; udaletxea eta eliza protestante dira eraikin adierazgarrienak. Bigarrenean hiriko seme ospetsuenetako bat dago lurperatuta, Friedrich Weinbrenner arkitektoa; hiriko San Estebanen eliza katolikoa (1814) edo postetxe nagusia eraiki zituen, baina azken hori arkitektoa hil ondoren amaitu zuten, 1826an. Eliza katolikoa, Europako iturriarekin batera, Europako plazako elementu arkitektoniko nagusia da. Weinbrenner arkitektoak sortu zuen, hain zuzen, Marktplatz plazan dagoen piramidea, Karlsruheko sinboloetako bat. Karlos Gilen Baden-Durlachekoa hobiratuta dago hor, hiriaren sortzailea, alegia.
Goi-mailako teknologiatik hiriaren sustraietara ZKM (Arte eta Medioen Teknologiarako Zentroa) nahitaez bisitatu beharrekoa da; bere garaiari aurrea hartu dio beti erakunde horrek. Ez da museo bat, institutu bat, ezta dokumentazio zentro bat, horren guztiaren metaketa eta askoz gehiago baizik. Mundu mailako erakunde paregabea da; Arte Berriaren Museoa, Medioen Museoa eta Medio Grafiko, Musika eta Akustikarako Institutuak, bai eta Medio, Prestakuntza eta Ekonomiarako Institutuak ere hartzen ditu barnean. Informazio-gizartearen garapena eta konfigurazioa beste edozeinek baino hobeto erakusten du, gaur egungo medioak eta arte moldeak barne hartuta. Antzinako arma-lantegi batean kokatuta, bere-berez bada denboraren joanaren sinbolo ederra. Rondell plazako Errege Jauregia ere bada interesgarria. Plaza horretan Badengo konstituzioaren oroitza-
Lorategi Botanikoan hiriko giro erromantikoarekin egingo dugu topo. Aurreko orrialdean, San Esteban eliza katolikoa.
51
Karlos Gilenen jauregi ikusgarria da hiriaren ikur.
52
penetan 1818an eraikitako obeliskoa dago; konstituzio hori Alemaniako aurrerakoiena zen garai hartan. Lorategi Botanikoa bisitatzea ere ez da baztertzeko aukera. Baina iturri eta monumentu ugariz apaindutako kale eta plazetan barrena luze ibiltzeak emango du, zalantzarik gabe, esperientziarik atsegingarriena, hiriaren jatorrizko kutsuari eusten baitiote oraindik. Eta Karlsruhe hiriaren sustrai zaharrenak ezagutu nahi izanez gero, Durlach bisitatu beharra dago; gaur egun –1938tik aurrera– hiriko auzo bat bada ere, haren jatorriak XII. mendera egiten du atzera, eta Baden-Durlacheko margrabeen egoitza izan zen 1565etik 1715era bitartean. Plaza nagusiak zein udaletxeak, baita inguruko kalexka estuek ere, Alemaniako hiri zaharren tradiziorik onena islatzen dute. Inguruan, Tumberg gaztelua nabarmentzen da; funikular bat dago hara iristeko, eta, igo ondoren, hiriaren ikuspegi bikainez gozatzeko aukera dago. Hiri honetako giroa ez da bertako arkitektura bezain zorrotza: merkatuaren inguruan hiriko joan-etorriak ikus ditzakegu kaleko terraza eta garagardotegi ugarietatik; erosketak egin ditzakegu KaiserstraĂ&#x;e kalean (Badengo merkataritza-kale luzeena da), edo gozatua
har dezakegu Badengo jaki bikainei esker. Eta, azkenik, Karlsruheko kolore anitzeko gauean murgil gaitezke. Hiriak, urtero, uztailaren amaieran, FEST jaialdia egiten du, Alemaniako aire zabaleko rock eta pop jaialdi handienetako bat, mundu osoan ospetsua. Erosketazaleek era guztietako artikuluak aurkitu ahal dituzte Kaiser kale komertzialeko denda eta galeria ugarietan; Marktplatz plaza zeharkatzen du aipatutako kaleak. Karlsruhe, izan ere, industria eta biztanle ugariko hiria da, Rhin ibaiarekin muga egiten duena; bereziki ezaguna da teknologiari lotutako ikerketengatik, batez ere Teknologia Institutuagatik (KIT, Karlsruheko Teknologia Institutuaren alemanezko sigletan) eta Helmholtz elkartearen Ikerketa Zentro Nazionalagatik. Karlsruhek bere historia eta nortasuna ditu, bisitak merezi izateko adina osagai, hortaz. Baina, batez ere, Oihan Beltza ezagunean eta Friburgo hiriburuan sartzeko atea da, edota gertu dagoen Heidelberger unibertsitate hirian zein Rhingo gazteluen zeharreko ibilbide erromantikoan sartzekoa. Batez ere horrexek ezagutarazi du Karlsruhe.
KARLSRUHE
hutsa
bidelaguna 84
hutsa
proposamen tematikoa: Munduko auzo koloretsuenak hitzorduak Boticelli inoiz baino modernoagoa Berlinen liburuen txokoa Atera zukua kamerei gogoan hartu Lafayette galeriak, modaren antzoki, eta Roraima mendi ikusgarria Venezuelan laburrak
53
proposamen tematikoa
MUNDUKO AUZO KOLORETSUENAK Kolorea, maiz, bizitasunaren sinonimo izaten da. Turistak, era berean, koloreak erakarrita hurbiltzen dira auzo eta txokoetara. Paisaia berezi zein xarmagarriak osatzen dituzte margoturiko etxe eta etxolek; askotan estrategikoki eginda eta besteetan kasualitatez. Horregatik, hain zuzen, mundu osoko auzo koloretsu gutxi batzuk aukeratu ditugu.
Manarola (Italia) 1 Txikia izanik ere ederra izan daitekeela bete-betean erakusten du Italiako Liguria eskualdeko herrixka honek. Cinque Terre (Spezia probintziako kostaldeko bost herrialdeen eremua) osatzen duen herrietako bat da, Riomaggiore eta Cornigliaren artean. Itsaslabarrean kokaturik, kolore aniztasuna itsasoa eta mendien artean tartekatzen da arrantzale herri honetan. Bo Kaap (Hegoafrika) Lurmutur Hiriko auzunerik koloretsuena da Bo Kaap. Bertan kultura malaysiarrarekin topo egin dezakegu. Izan ere, holandarren esklabotza jarduera tarteko, bertako biztanle gehienen arbasoak Malaysiakoak dira. Kultura aniztasuna giltzarri duen auzune hau Signal Hill hegalean kokatua dago, hiriburuaren goialdean eta kolore bizi horiek XVIII. mendetik eratortzen diren ezaugarria dira. Jodhpur (India) 2 “Hiri urdina” izenez ere ezaguna da Indiako hiriburuaren eta Gujaraten erdibidean kokatua dagoen Jodhpur. Brahminen bereizgarri gisa erabili izan da urdin kolorea. Dena den, urteak pasa ahala, kasta eta ideologia guztietakoak ere urdinez marrazten joan dira, nahita edo nahigabe, paisaia erakargarri bat sortzeraino. 54
La Boca, Buenos Aires (Argentina) Argentinako kultura goitik behera ezagutzeko nahikoa da La Boca auzunetik ibilbidetxo bat egitea. Denetarik aurkitu daiteke bertan. Tango eta futbolarekiko grina nagusi izan arren, etxeen kolore biziek egiten du hain berezi La Boca. “Caminito” kalea da entzutetsuena, izenak tango abesti bati ohore egiten dio. Willemstad, Curaçao (Brasil) 3 Curaçaoko hiriburu hau Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok 1997an. Kolorea ardatz izanik, hiribururik koloretsuenen zerrendan sartu zuen “Travel+Leisure” aldizkariak. Itsasertzeko etxeen kolore nahasketak lehenengo begi-kolpean atentzioa ematen du. Edertasuna mantentzeko eta eguzki izpien eraginagatik, urte batzuk igarotakoan berriro margotzen dituzte eraikinak. Chefchaonen (Maroko) Afrika iparraldeko herrixka honetako kolore gogokoena asmatzeko ez da gehiegi pentsatu behar. Urdin kolorea nagusi da auzune osoan. Tonalitate guztietako urdinak, zuriarekin tartekaturik. Herria zeharkatzean saihetsezina da itsasoa gogora ez ekartzea. Santorini (Grezia) 4 Santorini uharteko paraje eder eta malkartsuak nahikoa ez eta kolorez ere ikusgarria da Greziako lurralde hau. Urdina eta zuria baliatuta, dotoreziaz margoturik daude. Hala, uharte zoragarria da. Urtero –udaro gehienbat– milaka eta milaka turisten bisita jasotzen du. Valparaiso (Txile) 5 Gizateriaren ondare izendatua dago Valparaiso. Atentzioa ematen dute muinoetan dauden etxe koloretsuek, artisten eraginez hiriari estilo bohemioa emanaz. Etxola zaharrak izanagatik ere, kolore aniztasunak kaleari argia ematen dio. Santiago hiriburutik, iparralderantz, ordu eta erdira dago.
1
4
2
5
3
55
HITZORDUAK hutsa
«887» antzezlana • Robert Lepage • Viena eta Bartzelona, besteak beste
LONDRES (INGALATERRA)
ntzezlea, zuzendaria, idazlea... Robert Legape kanadarrak gaur egungo antzerkigintzan izen handia du mundu mailan. Berak idatzitako eta antzeztutako “887” bakarrizketarekin ari da orain munduan zehar egiten ari den bira erraldoian eta, irailean, Parisen eta Erroman izan ondoren, urrian Tokion, Vienan, Kopenhagen eta Bartzelonan (29tik 30era) izango da. Quebeceko Murray kaleko 887. zenbakian jaio zen Lepage eta eraikin horretara itzultzen da gauero bere txikitako oroitzapenak azaleratu nahian. De Gaulle presidenteak 1967an “Gora Quebec aske!” bota zuzenean edo, adibidez, 6070eko hamarkadetako mugimendu subiranistaren hastapenak ekarriko ditu gogora. Bartzelonan Lliure antzokian ikusi ahal izango da lana.
A
Africa on the Square Free Urriaren 10ean Trafalgar Square plaza ospetsu eta ikonikoa afrikartu egingo da, egun batez behintzat, jaialdi honi esker, non Afrikako kultura eta herentzia aldakarrikatu ahal izango den. Musika, dantza, moda, gastronomia... denetarik aurkitu ahal izango da egun horretan Londreseko bihotzean egun batez ezarri ahal izango diren azoka-postuetan. Ekitaldi guztiak doan izango dira. https://www.london.gov.uk/getinvolved/events/africa-on-the-square-2015
SITGES (KATALUNIA) Fantasiazko zinema jaialdia Urriaren 9tik 18ra
GUADALAJARA (MEXIKO) Urriko jaiak Urriaren 3tik aurrera Jaliscon egiten den jaialdi kultural handiena Urriko Jaiak izenekoak dira. Hilabete osoan zehar Benito Juarez auditoriumean edo “Palenque”-n, horrela deitzen baitiote, jarraitzaile ugari dituzten artisten kontzertuak –aurten Los Tigres del Norte, «narkokorridoen erregeak», eta Bisbal izango dira– eta borroka-oilarrak izango dira. Aurten 50 urte betetzen dituzte jai hauek gainera. www.fiestasdemexico.com 56
Kataluniako Fantasiazko Zinema Jaialdia “The Witch”-ekin (Sorgina) abiatuko da urriaren 9an. Roger Eggers estatubatuarrak kritikarien onespena jaso zuen Sundanceko jaialdian, ikuslea Ingalaterra Berriko XVII. mendeko garai ilunetan barneratzen duen istorioarekin. Beldurra eta fantasia maite dutenentzat, Sitges ezin galduzko hitzordua da. http://sitgesfilmfestival.com
HELSINKI (FINLANDIA) Sardinzarraren festa Urriaren 4tik 10era Baltikoko sardinzarra edo stromming Finlandiako sukaldaritzaren oinarria da. Hala, Helsinkin egiten den azoka zaharrenaren protagonista da (270 urte beteko ditu aurten azokak). Lehena XVIII. mendean egin zen Frederick erregeak aginduta, Helsinkiko biztanleen gabeziak arintzeko. Herritarrak sardinzarrez hornitzen ziren, arrantzaleak neguan izoztutako uretan sartu ezin izango ziren beldur zirelako. Egun, portuan stromming goxoa jan daiteke; hori bai, arin ibili behar da sardinzarrik gabe ez geratzeko, 200.000 bisitari baino gehiago izaten baititu urtero azokak. www.irhal.com/Finland/Helsinki/Festivals/Stro mming.html
hutsa
erakusketak
BOTICELLI BERPIZTU DA BERLINEN
atorren urteko urtarrilaren amaiera baino lehen Berlinera joango diren zorioneko horien artean bazaude, kontuan izan ezazu ezin galduzko hitzordu bat duzula: adi egon, beraz, Gemaldegalerie museoan Botticelliren Venus mitikoaren berpizkundearen lekuko izan zaitezkeelako. Museoak berak gordetzen dituen margolari florentziarraren berrogei bat margoez aparte –1490eko Venusa barne, noski–, erakusketa honetan Botticelli inspirazio-iturri nagusi gisa hartu duten artelan eta mota guztietako produktu andana dago ikusgai, eta guztiak ez dira artistikoak... gure inguruan «hainbeste Boticelli» dago, ezen gure memoria kolektiboaren parte bihurtu baita. Lerro honen ondoan, Andy Warhol-en “Birth ot Venus” (After Boticelli)” (1984)..
D
www.botticelli-renaissance.de
«PICASSO.MANIAK» JOTA DAGO PARIS azetariaren galdera: «Eta jarraituko al duzu luzaroan margotzen?». Pablo Picassoren erantzuna: «Bai, niretzat apeta delako». Malagako pintore handiak eta “Guernica”-ren egileak 1959eko maiatzean Marseillan emandako elkarrizketa batean esan zuen hori hartu dute abiapuntu urriaren 7an ateak zabalduko dituen Picassori buruzko “Picasso.mania” erakusketa handia bataiatzeko. Estatu frantseseko Museoen Elkargoak, Pompidou zentroak eta Picasso-Paris Museoak elkarlanean antolatutako
K
ekimen handi honek Parisko Grand Palais ikusgarrian, Champs Elyssees-en ondoan dagoen eraikinean, hartuko du babeslekua 2016ko otsailera arte. Ezin ukatu Picassoren lanek sekulako eragina izan dutela arte garaikidean; hori dela eta, Grand Palaiseko erakusketako lanak kronologiaren eta gaien arabera antolatu dira, jada mito bihurtua den egile honen lana bere osotasunean erakustearren. Horretarako museo frantsesen funtsak eta Pablo Picassoren beraren senitartekoen bildumak arakatu dituzte. www.grandpalais.fr
hutsa
liburuen TXokoA hutsa
ATERA ZUKUA KAMERARI hutsa
Los mejores consejos de fotografía Richard l’Anson Lonely Planet, 2015 149 orrialde. 9,95 euro
rgia, abiadura, enkoadraketa... Hainbat ezaugarri hartu behar dira kontuan kamerari klik egin eta argazki on bat lortzeko. Eta askotan, esperientzia edo ezagutza faltagatik, klik guztiek ez digute argazki on bat ekartzen. Horiek horrela, Richard l’Anson argazkilari prestigiotsuak 55 aholku eskaintzen dizkio argazkilaritzaren zaleari. Zailtasunik gabeko aholkuak, baina, era berean, oso baliagarriak edozein kamerarekin jarduteko. Liburua bi zatitan banaturik dago, eta diseinu erakargarria nabarmentzen da. Hasieran, «urrezko 10 arau» aurkezten ditu australiarrak. Eta ondoren, lanketa sakonagoan sartzen da, 45 aholku eskainiz. Richard l’Anson argazkilaria 30 urteren buruan munduan barrena ibili da argazki kamera soinean eramanda. Lonely Planet argitaletxearen hainbat liburutan ikus ditzakegu bere argazkiak, eta hamar liburu ditu argitaratuak oso-osorik bere argazkiekin.
A
E
El último tren a la zona verde Paul Theroux Alfaguara, 2015 356 orrialde. 19,90 euro
zinezkoa zirudien mendi igoera baten lorpena gaurkotasunera ekarri dute liburu honekin. Edward Whymper eta bere sei lagunek erdietsi zuten 1865eko uztailaren 14an, hainbat saiakeraren ostean. Arrakasta, baina, ezbehar bilakatu zen jaitsieran. Irristada baten eraginez soka apurtu eta lau lagunek bizia galdu zuten. Whymper eta bi gidalagun salbatu ziren. “La conquista del Cervino” liburuak Edward Whymperrek berak idatziriko kronikak biltzen ditu. Izan ere, alpinista honek 1860 eta 1869 urte bitartean bizitako abenturak idatzi zituen “Scrambles Amongst the Alps in the Year” lanean.
E
La conquista del Cervino Edward Whymper Desnivel, 2015 176 orrialde. 15,20 euro
TAVARESEN AUZO UTOPIKOA uzo ideala edo utopikoa. Miresten dituzun pertsonek osatua. Barne-barneko irudimenak bultzaturik Gonçalo M. Tavaresek idatziriko nobela. Idazle entzutetsuenak birsortu ditu portugaldarrak, fikzio erakargarri bat eraikiz. Italo Calvino, Paul Valery, Robert Walser, Henri Michaus edo Roberto Juarrozen arteko berriketaldiak dira nobelaren giltzarri, beraien amets eta hausnarketekin batera.
A
El barrio Gonçalo M. Tavares Seix Barral, 2015 552 orrialde. 22,50 euro
hutsa
hutsa
z da nobela bat. Baina badirudi. Paul Theroux abenturazale eta idazleak zehaztasun osoz deskribatzen du bere bidaia. Safari afrikarra, Lurmutur Hirian hasi, hau da, eremu turistikoenetako batean, eta Angolaraino iristen da estatubatuarra, errealitate gordina islatuz. Irakurlea bete-betean abentura barnean sartzeko gaitasuna erakusten du; Afrikaren bi aldeak, abenturazale grinatsu baten ikuspegitik. Duela hamar urte Kairotik Lurmutur Hiriraino eginiko bidaia haren freskotasuna topatuko dugu. Idazlearen helburuetako bat, liburu hura idatzi zuenetik hona Afrikak izan duen bilakabidea ikustea izan da.
CERVINO-KO KRONIKAK
hutsa
hutsa
AFRIKAREN BENETAKO ERREALITATEA
ELURRETAKO LEHOINABARRA eter Matthiessen naturalistak eta George Schaller zoologoak Tibetera bidaiatu zuten helburu jakin batekin: bharal animaliaren jarrera aztertzea. Eta bide batez, hain preziatua den elurretako lehoinabarra ikuskatzea. Haren bila egindako bidaian, Dolpo lurraldeak muinmuineraino hunkitu zituen. Gizartetik aldendutako bizimoduak harrapaturik, gizakiaren, animalien eta naturaren benetako izaerarekin topo egin zuten; budismoaren eta zenaren laguntzaz beren burua ezagutzeko bidea aurkitu zuten. Bizipen horiek guztiek tartetxoa dute “El leopardo de las nieves” liburuan.
P
El leopardo de las nieves Peter Matthiessen Siruela, 2015 368 orrialde. 21,95 euro
59
Gogoan hartu hutsa
LAFAYETTE GALERIAK MODAREN ANTZOKI
Modaren antzokia. Halaxe egin dira ezagun Pariseko Lafayette Galeriak. Ez dugu inoiz ikusiko antzezlanik bertan, Louis Vuitton, Lacoste, Dior, Chanel, Adolfo Dominguez eta beste hainbat marka dira protagonistak beraien produktuekin. Erosketak egiteko asmorik izan gabe ere, argiaren hirira bidaiatuz gero, nahitaez bisitatu behar den eraikina da. Historia aberatsa du orain Haussmann kalean kokaturik dagoen eraikin honek. 1894an ireki zituen ateak, 70 metro karratuko azalera zuen eraikin batean, orduko La Fayette kalean. Gero, 1912an Paris erdialdera –Opera Garnierren albora, Haussman bulebarreko 40. zenbakira– jauzia egitea pentsatu zuten, irisgarritasuna hobetzeko eta hala bezero gehiago erakartzeko asmoz. Haussman bulebarraren dotoreziaren eraginez-edo, gaur egun moda eta luxu sektorean jarri du gehienbat arreta. 80.000 eta 100.000 bisitari inguru jasotzen dituzte egunean. Horrek Frantziako hiriburuko lekurik bisitatuenetakoa bihurtzen du. Ia-ia Eiffel dorrearen parera iristeraino. Hainbat denda daude barruan, zazpi solairutan banaturik. Baina ikusgarriena eraikina bera da, bere horretan. Eta nola ez, 43 metroko altuera duen kupula ikusgarria. Rem Koolhaas arkitektoaren eta Yann Kersale artista plastikoaren elkarlanetik eraikia izan zen 1912an. Azken honek, gainera, ideia moderno bat erantsi zuen: argizko krisalida, arratsaldeko zazpietatik aurrera eraikinaren kanpoaldea argiztatzeko. Gainera, urtaro bakoitzaren arabera argi ezberdinak pizten dira. Gida eta guzti Hainbeste jenderen joan-etorriak tarteko, eta argazki kameren klisk hotsak direla-eta, azkenean gidak ipini dituzte turisten eskura. Lehen begikolpean ikusten denaz gain, Theophile Bader eta Alphonse Kahnek sortutako saltokiaren historia sakontasun apur bat handiagoz ezagutarazteko. Baina gaurkotasun gordinak ere badu lekurik; izan ere, 5.470 milioi euro fakturatu zituen 2010ean. Frantzia osoan 60 denda dituzte Lafayette Galeriek eta Berlin, Casablanca eta Dubairaino ere iritsi da. Aurki Pekin, Jakarta eta Istanbulen irekiko dituzte ateak. Horrela, Paris munduan barrena eramatea dute xede, Lafayette Galeriak hiriburu frantsesarekin lotzen baitira. www.galerieslafayette.com
60
hutsa
RORAIMA Argazki askotan ikusi dugu goi-ordoki bat lainoen gaindi. Bidaiatu gabe ere irudikatzen dugu paisaiaren ikusgarritasuna. Bada, Hego Amerikan dira nagusi tepuy izena hartzen duten mendi horiek. Lurraldearen berezitasuna dira. Hasieran mendi arrunt bat diruditen arren, tontorrean azalera zabaleko goi-lautada daukate, ehunka metroko pareta bertikalen babespean. Hori da tepuy delakoen ezaugarri nagusia. Zoritxarrez, oso gutxi dira oinez igotzeko egokiak. Gehientsuenak eskalatzen soilik igo daitezke, edo helikopteroz, zuzenago. Dena den, behetik gorainoko ibilbidea egitea gomendatzen dute. Roraima da oinez igo daitekeen gutxienetariko bat, Auyantenpuyrekin batera. Venezuelako Canaima Parke Nazionaleko hego-ekialdean dago, eta bertan elkartzen dira Brasilen, Guyanaren eta Venezuelaren mugak. 34 kilometro karratuko azalera dauka, alde garaienak 2.810
metro ditu, eta Guyanako gune altuena da. Ibilbidean zehar, klima berezia eta altuera direla medio, fauna benetan berezia eta anitza aurki dezakegu. Horrez gain, jacuzziak ere badaude, hain zuzen, paraje berdingabe eta ibilbide arrokatsuarekin batera, Tepuy Roraima hain eder egiten dutenak. Sakonean klima hezea izan ohi da eta goiordokian tenperaturak nabarmen jaisten dira. Turistentzat abentura erakargarria da Roraima igotzea. Bertako gida batekin joatea gomendatzen dute, bidea hain zaila ez bada ere, galtzeko arriskua baitago. Ohikoa da hiru egunetan burutzea igoera, kanpin dendetan lo egitea ahalbidetzen duten txokoak daude harrien babespean. ÂŤHotelakÂť deitzen diete, gainera. Atseden hartu ostean, igoera zail bezain ederra geratzen da: goi-lautadara igotzea xede, bi mila metro pasatxotik paisaia ikusgarria miresteko. Azkenik, jaitsierak ere bizpahiru egun irauten ditu.
LABURRaK hutsa
ertizko Parke Naturalak bidaiei buruzko iritziak biltzen dituen Tripadvisor webguneak emandako bikaintasun ziurtagiria lortu du. Nafarroako beste hogei toki eta eskaintza turistikok ere lortua dute ziurtagiria, baita 47 ostatu eta 58 jatetxek ere. Tripadvisor webguneak urte osoan sareko erabiltzaileen oniritziak jaso dituzten munduko baliabide turistikoei ematen die saria. Bertizek 5etik 4,5 puntu lortu du. Parke naturala Oieregi herrian dago, eta 20.000 hektareatik gorako baso atlantikoa da.
B
«ONLY ADULTS» JOERA GORANTZ DOA nly Adults» ostatuek, non bidaiariek umerik gabeko oporrez goza dezaketen, goranzko joera izan dute aurten nazioarte mailan. Booking.com bilatzaileak estatu espainoleko mota honetako eskaintzari buruzko txostena prestatu du, eta aipatzen dituenen artean daude Tenerifeko Iberostar Grand Hotel El Mirador –Adeje kostaldean dago, Playa del Duque hondartzaren ondoan–, Ibizako Ushuaia Ibiza Beach Hotel eta Mallorcako Palman dagoen Melia de Mar hotela.
O
62
hutsa
hutsa
hutsa
TRIPADVISOR-EK BERTIZ GORAIPATU DU
KOMENTUETARA OPORRETAN ALEMANIAN
lemanian modan jarri omen da oporrak komentuetan igarotzea, “Deutsche Welle” egunkariaren arabera. Nahiz eta europarrak bere egunerokoan erlijiotik gero eta urrunago egon, oporretan, eta agian jasaten duten estresagatik, toki lasaiak bilatzen dituzte eta, antza, orain komentuetara joateko joera zabaldu da. Bitxiena zera da, komentuetara doazenak goi-kargudunak izan ohi direla. Bidaia agentziak horretaz ohartu dira, eta dagoeneko hasiak dira komentuetan ostatua hartzeko informazioa zabaltzen. Elizaren ordezkarien arabera, Alemaniako «bizimoduaren gogortasuna» dago moda berri honen oinarrian.
A
hutsa
hu
BIDAIETARAKO HAMAR APPS HOBERENAK howroomprive.com, modako jantzi eta osagaiak saltzen dituen online klubak, bidaiatzeko aplikazio berritzaile eta erabilgarrienen top hamarra osatu du. Nabarmentzekoen artean, honakoak: Packing Pro (maleta egin dezakezu profesional baten modura, 800 bidaiaartikulu baino gehiagoren iradokizunak egingo dizkizu), Travel Safe (munduko herrialde guztien larrialdi zerbitzuen telefono zenbaki guztiak biltzen dituen aplikazioa), PinPin ATM (kutxazainik hurbilena bilatuko dizu. 220 herrialdetan funtzionatzen du), Museums Mobile (berdin, baina museoen informazio eguneratuarekin) eta Touchnote (sakelakoarekin ateratako argazkia postal bihur dezakezu, baita bidali ere).
S
CHAMONIX SKYWALK BEGIRATOKI BELDURGARRIA, BERRIZ ZABALIK Sentsazio gogorrak maite dituztenak seguruenik izugarri poztuko dira, 2014an hasi zituzten birmoldaketa lanak bukatu ondoren, abuztuaren hasieran berriz zabaldu baititu ateak Aiguille du Midi-n (Alpe frantziarrak) kokatutako kristalezko begiratoki ikusgarriak. Ikusgarri... eta beldurgarria, bertigoa dutenentzat behintzat. Begiratokia Chamonix-en dago, 3.842 metrora, eta bertako terrazetatik Alpe frantziarren, suitzarren eta italiarren 360 graduko ikuspegiaz goza daiteke. Urtero milaka turista gerturatzen dira bertara, gailurrean kafetxo bat har daitekeelako Mont Blanc mendia parez pare duzularik. Eski librean jauzi egiteko toki aparta da, gainera. Hori bai, eragozpen txiki batez ohartarazi beharrean gaude, zeren eta teleferikoa hartzeko sekulako ilara egoten baita.
utsa
hutsa
hutsa
ETXE PARTIKULARRETAN OSTATU HARTZEKO ESKAINTZA HABANAN Airbnb konpainia kaliforniarrak Kuba sartu du bere katalogoan aurten, Karibeko uharteko eta Ameriketako Estatu Batuetako gobernuen gerturatzearen ondoren. Dagoeneko 2.000 ostaturen iragarkiak eskaintzen dituzte plataforma honetan, eta hori dela eta, etorkizun hurbilean uhartea kontinenteko ÂŤtop destinationsÂť-a bihurtuko delakoan daude Airbnb-koak. Gobernu kubatarrak 1997an baimendu zuen sistema hori, alegia, turistek etxe partikularretan hartzea ostatu. Horrela, hoteletan baino merkeagoa ateratzen zaie bisitariei. Adibidez, bi gelako etxe bategatik 66 dolar eskatzen dute gaueko, Habana zaharrean. Eskaintza nagusia Habanan biltzen da (1.000 iragarki), Trinidad eta Santiago atzetik dituelarik.
hutsa
TURISTAK JAUN ETA JABE BERLINGO AIREPORTUAN
hutsa
Alemanian txantxetara hartzen dute, Berlin-Brandenburgoko (BEC) aireportuaren irekierak bost urteko atzerapena daramalako. Eta inork ez daki zehazki noiz zabalduko den. Baina 2007tik milioi bat turista baino gehiago pasatu da bertatik. Hamar euroren truke, bizikletaz pistetatik ibili eta guzti egin daiteke.
hutsa
hutsa
SURF PARKERIK HANDIENA GALESEN, EUSKAL JATORRIKOA
LUXUZKO TRENA HEGOAFRIKAN The Blue Train bost izarreko hotel ibiltaria dela esan daiteke. Hegoafrikatik bidaitzen du luxuzko tren berriak, Petroriatik Lurmutur Hirira. 37 suite ditu, bakoitza bere bainugela propioarekin (Orient Express bezalako trenek bagoi bakoitzeko bi bainugela dute). Hemen dena da polita... eta garestia, nola ez. Noizbait hartzeko asmoa baduzue, ez ahaztu etiketako jantzia eta soineko luzea eramatea, afarirako beharrezkoak baitira.
Euskal enpresa batek ireki berri du Galesen, Erresuma Batuan, olatu artifizialak sortzeko punta-puntako teknologiarekin sortutako munduko surf parkerik handiena. Surf Snowdonia izena jarri diote eta Wavegarden-ek eraiki du Dolgarrog hirian (autoz, Liverpooletik ordu eta erdira dago). 300 metroko luzera eta 120 metroko zabalera duen aintzira artifiziala da Surf Snowdonia, mendiz inguratutako paraje batean. Urte luzeen emaitza da, eta maila desberdinetarako olatuak sortzen ditu. Antza, surfean hasi berriek orduan hogei olatu har ditzakete.
63