KYOTO Gordetako sekretuen atzetik • CARDIFF Galesko atea • MAIEN IBILBIDEA Programatik kanpo geratzen diren hiriak • BORGOINA Aparteko ardoak baino askoz gehiago • SAINT HELENA Kargaontzi baten azken bidaia
haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA
hutsa
Porto
MALENKONIAN ZABUKA
Azaleko argazkia: Koldo Carrillo
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Erredakzioa: Amaia Ere単aga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
aurkibidea 04
06
Munduari begirada Masai Mara parkean, Migrazio Handiaren burrunbapean
ErreportaJEak 6
Kyoto Japoniako kultura eta ondasun arkitektonikoa beste ezeinek ez bezala mantendu ditu hiri honek.
16
Cardiff Ingalaterraren mendebaldean kokatutako Galesko herrialde txikia zelten, erromatarren, saxoien eta normandiarren lurraldea da.
24
Maien beste ibilbidea Ohiko zirkuituetatik kanpo geratzen diren beste hiri interesgarriak ezagutzeko proposamena.
32
Borgoina Munduko ardo onenetako batzuk inguru misteriotsu hauetan egiten dira. Pasaia hauek, beraien ardoak bezala, legenda eta historia anitza dute atzetik.
40
Porto Portugalgo iparraldeko hiri biziak aukera anitz eskaintzen dizkio bidaiari.
48
Saint Helena Bost egun joateko, beste hainbeste itzultzeko, “RMS St Helena� itsasontzia nostalgiaz beteriko azken bidaiak egiten ari da.
40 32
48
Bidelaguna 55
Proposamen tematikoa Artistentzat inspirazio iturri izan diren hotelak.
56
Hitzorduak
58
Liburuen txokoa
60
Gogoan hartu New Yorkeko Radio City Music Hall eta Brasilgo Lençois Maranhenses parkea.
62
Laburrak
16
24 3
MASAI MARA Migrazio Handiaren burrunba frikak eskaintzen duen ikuskizun ikaragarrienetako bat dela diote. Urtero, uztaila eta urria bitartean, milioi bat ùu eta zebra baino gehiago abiaratzen baitira Serengetitik Masai Mara parkerantz bazka berdearen bila. Barneko dei zahar bati jarraiki, abere taldeak ibaietako ertzak betetzen dituzte eta krokodiloez jositako ur arriskutsuetan sartzen dira, lehoiak adiadi zain gelditzen diren bitartean. Irudia joan den irailaren 4an ateratakoa da eta horren bidez irudika daiteke Mara ibaia gurutzatzen dutenean sortzen den burrunba eta nola harrotzen den lurra. Sinestezina dirudi amildegiak salto egiten duenean, denak batera... eta burrunba betiko geratzen da iltzatuta memorian. Migrazio Handiaren azken etapa da hori. Ibilbide izugarri hau urtarrilaren hasieran hasten da Serengetiko (Tanzania) parkean eta udazkenean amaitzen da Masai Mara (Kenya) erreserba txikian –1.510 km koadro inguru ditu, Gipuzkoakoaren parekoa–.
A
Argazkia: Carl de Souza
Munduari begirada
5
Testua eta argazkiak: Ander Martinez Resano
Kyoto
ANTZINATIK GORDETAKO SEKRETUEN ATZETIK
KYOTO
Altxorrik bada Japonian, handienetako bat dugu Kyoto. Bigarren Mundu Gerran bonbardatu ez zuten hiri handi bakarra da, eta herrialde honen kultura, ondasun arkitektonikoa eta tradizioak beste ezeinek ez bezala mantendu ditu. enbatzen zail dira 1868. urtera arte Japoniako inperioaren hiriburu izandakoak gordetzen dituen sekretuak; hobe, beraz, patxadaz hastea. Bisitari gehienen moduan, Kyotoko tren geltoki modernoan egin ditut nire lehen urratsak. Bertan dagoen turismo bulegora joan naiz zuzenean eta behar dudan informazio guztia jaso dut: hiriko mapak, autobus eta trenen ibilbideak eta dagoeneko ospatzen ari diren Gion Matsuri jaialdiaz gozatzeko gida. Japoniako leku guztietan gertatu zaidan bezala, atsegin handiz lagundu didate gaur ere. Aterpetxe dotore batean instalatu ondoren, Gion auzora noa zuzenean, Kamo-gawa ibaia ekialderantz zeharkatuz. Kyoto geishak ikusteko leku aproposena bada ere, bisitari asko dira horiekin topo egin gabe joaten direnak, eta jakin-nahia ase nahi dut. Dena den, hori lortzeko auzo honetara etortzea bezalakorik ez dago Japonian. Ordu pare batez bueltaka ibili naiz, inguruan ditudan atzerritar nahiz bertako turista mordoaren antzera. Etxe tradizional eta txoko berezi ugari topatu ditut bidean, auzoaren iparraldean dagoen Shinbazi kalean esaterako, baina geisharik ez. Emakume askok daramate yukata izeneko udarako kimono koloretsu, alai eta arina; baina horiek ez dira geishak. Aurpegi eta lepo zuria dira adierazle tipikoenak, zetazko kimono eder eta landuekin batera. Gion auzoa erdibitzen duen Shijo-dori kale jendetsua hegoalderantz pasatu, eta erdigunetik aldentzea erabaki dut, Miyakawa-cho Dori kalearekin topo egin arte. Segituan igartzen da kale honek zerbait gordetzen duela: kandelak lurrean, japonieraz idatzitako karteltxo dotoreak etxe tradizional zainduen atarietan, eta safarira joateko moduko kamerak dituzten bi japoniar aterpe txiki baten azpian geldi, zerbaiten esperoan. Kalea goitik behera hiru aldiz zeharkatu, eta behar dudan informazio guztia jaso dut. Bertan geishek lantokitzat izan ohi dituzten te etxe eta bizitoki duten okiya dezente dago. Arratsaldeko seietatik gauerdiraino lan egin ohi dute, eta 17:45 aldera martxan jarri eta kaleratuko dira lantokira bidean. Euria ari du eta teilatu txiki baten azpian zain nagoela, ikuskizuna hasi da
Z
Bi neska jantzi tradizionalekin Arashiyamako banbu basoan eta, ondoan, Higashimayama auzoko irudia. Aurreko orrialdeetan, erreportajea zabaltzen, urre koloreko Kinkaku-ji tenplua.
9
KYOTO poliki-poliki. Nire aurreko etxeko atea ireki, aterki gorri bat atera eta ondoren geisha bat azaldu da. Segundo gutxi batzuk, eta beste bat dut begi-bistan; pauso labur eta azkarrak emanez beste etxe batera ailegatu eta barrura sartu da. Beste bi oraingoan... geishek elkar agurtzen dute, bai eta etxeetako jabeek ere, baina gainerakoekin ez dute inolako kontakturik. Liluragarria suertatzen zait hauek ikustea, ipuin zahar batetik ateratako pertsonaiak izango balira bezala. ÂŤMaikoÂť-ak eta ÂŤgehikoÂť-ak Ordu erdian ikuskizuna amaitu egin da eta ondoan dudan japoniar bat ingelesez hasi zait. Ez dira asko bidaiariaren hizkuntza dakiten japoniarrak eta aukera aprobetxatu beharra izan dut. Inguruko zona batera doala dio eta berarekin joateko gonbita gogo onez onartu dut. Kato du izena, erretiratzean dagoen gizon
osasuntsua, eta Narita aireportu ondoan bizi da. Kyoto du lekurik kuttunena Japonian eta asteburu pasa etorri da, familia etxean utzita. Berak azaldu dit guk erabili ohi dugun geisha hitz orokorra dela. Bertan, geishak baino maikoak eta geikoak daude. Lehenengoak oraindik ere geiko bihurtzeko ikasten ari diren hamabost eta hogei urte arteko neskatoak dira, eta ikaskuntza prozesu luze eta gogor hori bukatu dutenak, besteak. Hain zuzen ere, urteetako prozesu honetan Japoniako arte tradizionalak edonork ez bezala menderatzen ikasi behar dute: dantza, kantua, te zeremonia eta musika (hiru hari dituen shamisen instrumentua jotzen, esaterako). Gainera, edozein gairi buruz mintzatzea eta bezeroa eroso sentiarazten jakitea funtsezkoa da. Mito eta kontakizun ugari dago geishen munduaren inguruan, baina argi dago bizimodu hau aurrera eraman ahal izateko beraien askatasunari ia
Jantzi tradizionalen edertasuna islatzen dute familia honek daramatzan kimonoek. Ondoan eta aurreko orrialdean, geishak Gion auzoan.
11
KYOTO erabat uko egin behar diotela. Hori da gaur egun gero eta geisha gutxiago egotearen arrazoi nagusia. Ikuskizun ahaztezin horren ondoren, gertu dugun Higashiyama ingurura abiatu gara ilunabarra ikustera. Barnean tenplu eta santutegi liluragarriak gordetzen dituen gune hau da hiriko txokorik berezienetakoa Katorentzat. Bertako santutegi batean eskariak egiten erakutsi dit. Lehenik, ondoan dagoen iturrian eskuak eta ahoa garbitu behar dira, gorputza purifikatzeko. Ondoren, bost yeneko txanpona bota behar da kutxara momenturako eskaria egiteko edo hamarrekoa ondorengorako, prozesuan txaloak eta erreberentziak tartekatuz. Barrezka azaldu dit monje batzuk gauetan taberna pribatuetara joan ohi direla edatera. Afaltzeko ordua da eta Kamo-Gawa ibai ondoan dauden jatetxeetako batera eraman nau. Bertan, arroza eta aingira duen menu zaporetsu batekin gozatu dugu eta gure gaineko leihoetan bi geiko eta beraien bezeroak ditugu begi-bistan. Azkenik, irri egiten ikusi ahal izan ditut, kalean daudenean mamuen antzera ibiltzen baitira. Ezohikoa da horrelako egoerak kanpotik ikusi ahal izatea eta Katorentzat ere lehen aldia da. Bidaia mistikoa Biharamunean, hiri inguruko hainbat lekutara joan naiz bisitan. Trena hartu, eta mendebaldean dagoen Arashiyama ingurura noa lehenik, bertan dagoen banbu basoan paseatzera. Ingurua ederra da benetan,
12
eta yukataz jantzitako japoniarrek giro mistikoa osatzen dute. Udako egun beroetatik aldentzeko leku aproposa. Oraingoan, trena Kyoto alderantz hartu, eta ondoren, autobus batean, Kinkaku-ji urre koloreko tenplu budistara heldu naiz. 1397. urtean eraikia bada ere, erre egin zenez, berreraiki egin behar izan zuten; urteetan zehar zaharberritze lan ugari egin behar izan dituzte tenpluak gaur egun harrotasunez erakusten duen urre kolore fina lortzeko. 1994. urtean Unescok Gizateriaren Ondare izendatu, eta hiriaren ikono ezagunetako bat bihurtu da. Aintziraren eta perfekzioz zaindutako lorategi baten artean txertatua dago eta ikuste hutsak sorrarazten duen zirrara ahaztezina da. Kyotoren hegoaldera joanda egin dut gaurko azkeneko geldialdia, hain zuzen ere, Narara bideko Inari JR tren geltokiaren aurrean: Fushimi Inari-taisha, mendi tontor batean dagoen santutegi xintoista. Uztaren Inari jainkoari eskainia da, baina hemengo esperientziarik paregabeena bertara heltzeko bideak mugatzen dituzten milaka torii edo ateen artean galtzean datza. Mundu profano eta materiala mundu sakratu eta espiritualetik bereiztea dute helburu eta herritarrek, familiek edo enpresek jainkoei egindako donazioak dira. Kyotoko leku politenetariko bat da, eta jendetza saihesteko gomendagarria da goiz joatea. Hirian egongo naizen azken-aurreko egunarekin iritsi da momenturik bereziena. Gion Matsuria uztail
«Okiya» batetik atera berri den geisha bat. Aurreko orrialdean, Fushimi Inari-taisha santutegira joateko bidea «torii» edo atez beteta.
14
ÂŤHokoÂť karroza bat, Gion Matsuriako desfilean.
osoan zehar ospatzen da Kyoton, Japoniako jaialdirik garrantzitsuenetarikoa. Jatorriz jainkoak baretzearren burututako purifikazio erritua zen, urteetan zehar gertatutako sute, uholde, epidemia zein lurrikarak egokitzen baitzaizkie. Hilabete osoan zehar hainbat ekintza izaten dira hirian zehar, baina uztailaren 17an egiten den kalejira nagusia du punturik ikusgarriena. Hiru egun lehenago jada arratsaldero hiriko erdialdea trafikoari itxi eta kaleak izugarri bizitzen dira. Akoyaki, okonomiyaki, yakitori, taiyaki eta beste hainbat jaki tradizional saltzen dituzten postutxoak jartzen dituzte, gion-bayashi musika tradizionala edonon entzun daiteke, eta etxe tradizional batzuek beraien ateak irekitzen dituzte, besteak beste, horiek barrutik ezagutzeko aukera paregabea eskainiz. 17an burutzen den yamaboko karrozen desfilea ikusteko goiz bertaratu beharra dago, goizeko bederatzietan hasi eta jendez gainezka egoten baita. Shijo, Kawaramachi eta Oike kaleak zeharkatzen ditu, eta ikusleentzako leku hoberenak bidegurutzeak dira. Ikuskizun honetan, bi yamaboko karroza mota daude: hoko eta yama. Lehenengoak dira handienak: 12.000 kiloko pisua dute eta 25 metroko altuera, eta 30 eta 40 pertsona inguru behar dira mugitzeko. Desfilean bederatzi hoko eta hogeita hiru yama ateratzen dira, eta horien gainean, berriz, arropa tradizionalekin jantzitako pertsona helduak, musikariak eta haurrak. Desfilearen momenturik ikusgarrienak karrozak bidegurutzeetan biratu behar dituztenean iristen dira. Horiek ezin dute berez biratu eta lurrean hainbat makila jarriz laguntzen zaie. Karroza-gidariak aurrean jartzen dira, haizemailea eskuan; dantza fin baten ondotik, karrozek jarraitu beharreko norabidea erakusten dute, eta orduan, soka batetik tiraka, aurreraka eramatea lortzen du gizonezkoen talde batek, ikusleen txalo eta algara artean. Kyoto edozein urtarotan bisita daiteke, eta urtaro bakoitzak bere berezitasunak ditu: neguko elurteek sortutako giro magikoa, udaberriko sakura izeneko gereziondoen loratze ikusgarria, udako jaialdi paregabeak eta udazkeneko mila koloretako hiria. Zein dugun gustukoen, hori erabakitzea besterik ez da.
KYOTO 15
Cardiff
Testua: Silvia P. Lloreda Argazkiak: Oscar ElĂas
GALESKO ATEA
CARDIFF
Ingalaterraren mendebaldean, Irlandako itsasoaren parean, kokatuta dagoen Galesko herrialde txikia zelten, erromatarren, saxoien eta normandiarren lurraldea da. Haren iragana argi eta garbi arnasten da bertako parkeetan, herrietan. Galeseko hiriburua, Cardiff, haren adibide bikaina da.
18
ardiffeko badian kokatuta dago, Bristoleko kanalean, Taff eta Ely ibaien aho ondoan. Zelten lurraldea izan zen erromatarrek 75. urtean inbaditu zuten arte; gero, XI. mendean normandiarrak iritsi ziren eta, beranduago, saxoiak. Hiriko kaleek, harriek, parkeek eta lorategiek haren iragana gogorarazten digute. Baina haren iragan meatzaria ere mantentzen du Cardiffek, eta ez du ahaztu industriairaultzan lehen mailako gunea izan zela. Erresuma Batuko lehen meatze-potentzia izan zen, baita milioi bat liberako lehen transakzio ekonomiko handia egin zen lekua ere. Cardiffeko meategiek behera egin zuten, baina hiria berpiztu egin zen berriz ere, eta orain Erresuma Batuko norako gogokoenetako bat da. Gaur egun, hiriak 320.000 biztanle inguru ditu, eta horietatik % 10 ikasleak dira.
C
Cardiffek eskaintzen duen abantailetako bat distantziak dira, horiek oso txikiak baitira. ÂŤHemen 15 minutu baino ez dira ibili behar edozein lekutara iristekoÂť, hori da, hain zuzen, hiriaren ikurritz nagusia. Kilometro baten erradioan, Cardiffek interes-gune guztiak barne hartzen ditu. Cardiffeko gaztelua Cardiff, edo Caerdydd (Taffen gotorlekua) galeseraz, gazteluen hiriburu gisa da ezaguna, erdigunean eta ingurunean bost gaztelu bisitatu baitaitezke. Hiriaren ikuskizun nagusietako bat bertako gotorlekua da, zalantzarik gabe. Jatorri normandiarra duen eta antzinako gotorleku erromatar baten gainean eraikita dagoen Cardiffeko gaztelua hiriaren bihotzean dago kokatuta, Taff ibaiaren bazterrean, eta arkitektura normandiarraren
Ezkerrean, Hay-onWire herriko kale bat. Ondoan, eta goitik behera, Morgan Arcade izeneko pasabide ospetsua eta Kitty Flynn’s izeneko puba, biak Cardiffen.
CARDIFF adibide bikaina da, Omenaldiaren Dorreak erakusten duen moduan. Gaztelua historiako hainbat pertsonaia ospetsuren bizileku izan da, Normandiako dukearena esaterako, Ingalaterrako Enrique I.a erregearen presoa eta anaia. XV. mendean, Jasper Tudor Bedfordeko lehen dukeak konkistatu zuen. Galeseko boterearen sinboloa da, eta haren hormek Erresuma Batuko historiaren zati handi bat gordetzen dute. XIX. mendean, Bute familiak gaztelua bereganatu eta haren zati handi bat bizileku victoriar bihurtu zuen, William Burges familiako arkitektoaren agindupean. Beste gaztelu bat Castle Coch da, gaztelu gorria galesez. XIII. mendekoa da, baina eragin neogotikoa duen gaur egungo eraikina XIX. mendekoa da eta William Burges jaunaren lana da. Tongwynlais izeneko basoan dago, hiriaren kanpoaldean. Kanpoaldean grabaketa ugari egin dira film nahiz telebista-ekoizpenetarako. Beste eraikinen artean, Twmpath gaztelua, Bishop’s Palace eta St. Fagans gaztelua ditugu; azken horretan Historiaren Museo Nazionala dago. St. Fagans Cardiff erdialdetik zortzi kilometro ingurura dago eta aire librean kokatuta dagoen museo bat da; bertan, eskualde horretako biztanleak azken bost mendeetan nola bizi izan diren ikus daiteke.
20
Cathays Park eta Burges arkitektoa Bute familiaren eta Burges arkitektoaren izenak behin eta berriz errepikatzen dira hirian zehar bisita egitean. Cardiffeko gaztelutik irtetean, Burges jaunak diseinatutako Animal Wall leku bitxia aurkituko dugu. Bi metroko altuera duen eta harrian zizelkatuta dauden dozenaka animaliaz koroatutako harrizko horma bat da. Leku harrigarri hori atzean utzita, Cardiffeko birika berdera iritsiko gara, Bute Park izeneko parkera. Taff ibaiaren inguruan kokatuta dagoen 130 hektareako gune berde hori Cardiffeko gazteluarena zen antzina. Gune berdeak dituen hiriko beste eremu bat Cathays Park edo Cardiff Civic Centre da, Cardiffeko gune nagusia; bertan, Alexandra Gardens dago, Eduardo VII. aren emaztearen ohoretan. Lorategiz beteriko eremu horrek 2,5 hektarea ditu eta, erdigunean, monumentu bat dago bi mundu-gerretan hildakoak, Espainiako gerra zibilean nazioarteko brigadetan borroka egin zutenak eta Malvinetako gerran borroka egin zuten Galeseko militarrak gogoratzeko. Horrez gain, Cathays Park izeneko parkean Gorsedd Gardens lorategiak ditugu, Burges jaunak diseinatuak; azkenik, Friary Gardens lorategiak ditugu. Cathays Park parkean estilo eduardiarreko XX. mendeko zenbait eraikin daude, udaletxea edo Arte Ederren
Museoa, esaterako; azken horretan, pintura inpresionistako bilduma garrantzitsua dago, Davies bilduma. Eremu horretako eraikinek behar bezala islatzen dute hiriak ikatz-esportazioen eraginez bizitu zuen oparotasuna; horien artean, arestian aipatutako udaletxea, Museoa eta Galeria Nazionala azpimarratu behar ditugu, baita Auzitegiak eta Unibertsitatea osatzen duten beste eraikin batzuk ere. Gaztelutik gertu, Llandaf Katedrala dago, XIII. mendean eraikia. Bertan hainbat birmoldaketa egin dira jasandako kalteak direla-eta, Bigarren Mundu Gerran bereziki. Cardiff Bay, ur gezadun laku handia XIX. mendean, Gales ikatzaren hiriburua izan zen. Ekoizpen guztia Cardiffeko portuetatik irteten zen, Buteko bigarren markesak eraiki zituenak. Lehen Mundu Gerra hasi aurretiko urteetan, hiriko portuak, Tiger Bay gisa ezaguna, 10 milioi tona ikatz baino gehiago esportatu zituen. Iragan industrial horrek behar-beharrezkoa zen birmoldaketa bat eragin du. 1987. urtean erakunde bat sortu zen abandonatuta zegoen 1.100 hektareako lursaila suspertzeko. Azkenean, Taff eta Ely ibaien ahoetako padurak urpean geratu ziren, eta eremu hori Car-
diff Bay gisa ezaguna den ur gezadun laku handi bat bihurtu zen. Berreskuratutako hiriko gune horretan hainbat eraikin berri daude, hala nola, Senedd (Galeseko Batzar Nagusia) eta Galeseko opera nazionalaren konpainia hartzen duen Wales Millennium Centre. Modernotasuna estilo neogotikoarekin nahasten da, eta adreilu gorriko Pierhead eraikina horren adibide bikaina da. Eraikin horretan Buteko markesak sortutako malguki konpainia egon zen. Cardiff Bayko beste leku berezi bat Norwegian Church da, Norvegiako eliza; tradizio luteranoko eraikin hori XIX. mendean eraiki zuten bertan bizi ziren norvegiarrentzat. “Charlie eta txokolate-lantegia” liburuaren autorea, Roal Dahl, Cardiffen jaioa eta jatorri norvegiarra zuena, eliza horretan bataiatu zuten. Autoreari ohore egiteko helburuarekin, Roald Dahl Plass dago (plass hitzak plaza esan nahi du norvegiarrez), aire libreko ekitaldiak eta jaialdiak egiteko erabiltzen den katilu itxurako plaza bat. Plazaren iparraldeko muturrean 21 metroko altuerako Water Tower eraikina dago, etengabeko ur-fluxua duena; Torchwood Tower ere deitzen zaio, “Dr. Who” telesaileko spin off baten sarrera faltsua egin baitzuten bertan. Telesail horren zaleek The Doctor Who Experience bisita dezakete badian.
Hiri bizi honetako hainbat gune ezagun. Ezkerretik eskuinera, erdiguneko azoka (1831n eraikia), Cardiff Bay ingurunea, gaztelua eta The Goat Mayor pub zaharra.
21
Cardiff Bay laku handiaren irudiak. Behean, ezkerrean, Galesko opera nazionalaren konpainia hartzen duen Wales Millennium Centre. Ondoan, Tongwynlais herrian kokatutako Castell Coch edo Gaztelu Gorria.
Baina zientzia ez da telesailetan bakarrik irudikatzen, badian Techniquest baitago, antzerkia, planetarioa eta deskubrimenduen zentroa barne hartzen dituen zientziaren eta ikerketaren zentroa. Galesek ez du bere iragana ahaztu, eta The Craft in the Bay Gallery delakoan haren historiarekin topo egiten dugu artisautzaren bitartez. Portuko biltegi zahar batean kokatuta dagoen eraikin horrek Galeseko artisautzaren erakusketa bat eta merkataritza-gune bat eskaintzen ditu. Errugbia eta erosketak Cathay Park parkean merkataritza-gune animatu bat dago Queen Street eta St. Mary’s Street kaleen artean. Handik ez oso urruti, Castle Quarter eta Morgan Quarter auzoetan, oraindik hirian geratzen diren estilo eduardiarreko sei galeriatako bat ikusi eta, jakina, bertan erosketak egin daitezke. Horietako batean, Morgan Arcade izenekoan, Spiller Record dago, munduko disko-dendarik zaharrena. Denda 1894. urtekoa da eta gaur egungo Queen’s Arcade delakoan dago. Denda-kate britainiarretan edo diseinatzaile ezagunenen dendetan erosteko St. David’s zentrora joan beharko dugu, Erresuma Batuko zentro handienetako bat, edo Capitol Shopping Centre edo Queen’s Arcade izena duen zentrora. Badian, Culverhouse Cross, Newport Road edo Pontprennau ikus ditzakegu. Galesen, Ingalaterran futbola bezain indartsua da errugbia. Galestarrek baloi obalatuarekiko duten zaletasuna ezagutzeko, Millennium Stadium edo kirolaren katedrala ezagutu behar dugu. Gainera, aurten Errugbiaren Mundialean jokatutako partidu batzuen egoitza izan da. Erabilera anitzeko estadio hori 1999. urtean eraiki zen, mende berria irekitzeko. 74.000 ikuslerentzako lekua eta sabai tolesgarria ditu. Hala, Europako bigarren estadiorik handiena da, Amsterdameko Arenas estadioaren ostean. Partidu-egunetan sekulako ikuskizuna da, Sei Nazioen Koparako partiduren bat badago bereziki. Gune horretako pubak bezero eta aurkariz betetzen dira egunero, pinta zerbeza batekin, partiduari buruz hitz egiteko. Eta indarrak berreskuratzeko, shepherd’s pie bat (arkume-haragiz egindako pastela eta patatak), clark’s pie (Cardiffeko ohiko haragi-pastela) edo Glamorganeko saltxitxa bat dastatu behar da, malta zuriarekin eta lupuluarekin egindako pinta garagardo on batekin batera.
CARDIFF 23
Maien beste Ibilbidea Testua eta argazkiak: Xabier Ba単uelos
PROGRAMATIK KANPO GERATZEN DIREN HIRIAK
BESTE MAIA IBILBIDEA
Horren ezaguna den eta Yucatango, Chiapaseko, Guatemalako, Belizeko, Hondurasko eta El Salvadorreko orubeak lehen aldiz deskubritzen dituzten bidaiarien artean modan dagoen Maien Ibilbide artxiezagunak aho zabalik uzten gaitu Tikal, Chichen Itza, Uxmal, Tulum, Copan edo Palenque gisako izenekin. Horiek dira, zalantzarik gabe, bertako altxorrak, ezinbestekoak maia herriak bere aztarna historikoa utzi zuen herrialdeetatik zehar hedatzen den ibilbide horretan. Baina pixka bat harantzago joan nahi duen bidaiariak nahitaez ikusi behar ditu ohiko zirkuituetatik kanpo geratzen diren beste hiri batzuk, horiek ere aurrekoak bezain ederrak, interesgarriak edo historikoki adierazgarriak baitira. Honako hau beste ibilbide maia bat egiteko proposamena duzue. 26
ancun, Cozumel edo Playa del Carmenera urtero Yucatango karibeko kostak betetzera joaten diren turistek atsedenaldi bat egin ohi dute bainu eta kopez beteriko gauen artean, Tulumera gerturatu aurretik. Itsaso liluragarri horren ertzean dagoen itsaslabarra ikuskizun aparta da; gainera, hondar zuriko bi hondartza txikira irteten diren hondamendiek koroatzen dute. Milaka eta milaka pertsona ibiltzen dira bertako harrien artean, ausaz ezer uzten ez duten zerbitzuz betetako muntaketa oso baten laguntzarekin. Pixka bat denbora gehiago dutenak Merida hiri politera gerturatu daitezke eta, bidean, Chichen Itzan geratu daitezke, antzinako hiri maia ezagunenetako bat. Baina gutxi izango dira, esaterako, Coba hiri klasikora gerturatuko direnak; bertan, 42 metroko Nohoch Mul piramide ikaragarria eta haren behatoki astronomiko ederra ikusi ahal izango dituzte bisitariek. Dena den, badira eguzkia eta hondartza barne hartzen dituen turismo konbentzionalenetik atera eta Maien Ibilbide gisa bataiatu dutena egitea erabakitzen dutenak ere. Haren lurreko periploan, antzinako hiri ugari bisitatu ahal izango ditu bisitariak. Halere, seguruenik ez da bost herrialdetan zehar hedatzen diren honako izen hauetan geratu ere egingo: Chinkultic, Tenam Puente, Izapa, Kohunlich, Mayapan, Xlapak, Dzibilchaltun, Izamal, Ek Balam, Xpuhil, Hormiguero, Rio Bec, Becán, Chicanna, Balamku, Calakmul, Tazumal, San Andrés… Izan ere, maiek kultura unibertsalera egin duten ekarpena –orain horien arkitekturaz bakarrik hitz egiten ari gara– ikaragarria da: erdialdeko Amerikaren zati handi bat hartzen duen geografia zabal horretan zehar ehunka hiri daude. Jarraian, ezinbestekoak iruditzen zaizkigun horietako batzuk proposatuko ditugu.
C
Tonina Palenqueren itzalpean egon da beti, baina Tonina zutik mantendu da lur zapatisten alboan, Chiapaseko Ocosingo hiritik kilometro gutxira, Mexiko hegoaldean. Xarmaz eta misterioz beteriko lekua da, eta mundu maiaren eraikin zeremonial eta erlijiosoz osaturiko multzorik garrantzitsuenetako bat gaineratzen du. Toninan dena da ikaragarria, Lacandona basoaren aurrekari gisa balio duen paisaiatik hasi eta Plaza Handia buru den egitura handira arte. Hainbat mailatan jarrita dauden tenplu eta jauregiz osaturiko multzoa
Chiapaseko Ocosingo hiritik kilometro gutxira dago Tonina. Han dena da ikaragarria eta, bistan dagoena ikusgarria bada, oraindik aurkitzeke dagoen asko falta da; 2010ean piramide berri bat aurkitu zuten.
27
BESTE MAIA IBILBIDEA da, mendixka natural baten hegala aprobetxatuz. Azken harria 85 metrotara dago kokatua eta, haren azpian, zenbait malkar ditugu; horiek “Templo del Espejo Humeante” izeneko tenplutik Grecas Jauregira eramaten gaituzte, Akropolitik “Laberinto Ritual” izenekora, Lurreko Munstroaren Tenplutik Hogeita Hamar Metroko Hobira eta gailurretik gertu, “Cuatro Eras” hormara, artista maien baxuerliebean egindako eskultura islatzen duen lan paregabea. Hura okupatuta egon da 1.500 urte baino gehiagotan, eta haren garai ezagunena VII. eta XI. mendeen artean garatu zen. Toninak hainbat sekretu gordetzen ditu oraindik. Izan ere, 2010. urtean Teotihuacango Eguzkiaren Piramidea bera baino altuagoa den piramide berri bat aurkitu zuten bertan, mendixka batean gordeta. Bonampac eta Yaxchilan Jende gutxi ibiltzen den leku maien artean egin daite-
keen sartu-irten zoragarrienetako bat izango da beharbada. Bi hiriak Lacandonako baso betean kokatuta daude, Chiapasen, eta horietara joateak abenturapuntu bat du gainera. Bonampac hirira lurretik joaten da, San Javierretik dagoen errepidetik zehar; Yaxchilanera, ordea, kanoaz bakarrik joan daiteke, Frontera Corozal izeneko herritik, edo hegazkinez, Mexikok Guatemalarekin muga egiten duen gunean baitago, Usumacinta ibaiaren bihurgune batean. Bonampac hiriak erdi mailako garrantzia izan zuen aldi klasikoan, eta Yaxchilan eta Tikal eta Piedras Negras aliatuen satelite gisa jardun zuen, hein batean. Bertan dauden eraikin gehienak Chan Muwan II erregearen garaikoak dira. Hura 776. urtean iritsi zen tronura, eta horien monumentaltasunagatik baino gehiago, muturreko paisaia berdeekin egiten duten batasun perfektuagatik bereizten dira. Baina bada Bonampac bisitatzeko ezinbesteko beste arrazoi bat, Pin-
turen Tenpluan edo 1. Estrukturan ikus daitezkeen horma bikainak, hain zuzen. Horiek paregabeak dira kultura maiaren ikonografia osoan, eta antzinatasuneko gorte txiki hori nola bizi zen xehetasunez jakiteko aukera eskaintzen digute. Yaxchilan oso hiri handia izan zen eta Palenqueren lehiakide izan zen, gunearen hegemonia lortzeko asmoz. Usumacintatik iristean, ikuspegia sinestezina da; Erdialdeko Amerikako ibairik handienaren korronteak lagunduta iristen da bertara, ferra itxura duen ezinezko meandro batetik eta tximino orrolarien burrunbak inguratuta, horiek espirituen itzalak balira bezala igarotzen baitira zuhaitzen adarretatik barrena. Plaza zentral batek eraikin garrantzitsuenak hartzen ditu barne, hau da, Labirintoa, 33 Eraikina eta haren «peineta» erretikulatu luzea, pilota-jokoa... horiek guztiak maisulan gisa hartzen diren bilduma batek salteatuta. Hego-mendebaldera aldera, plazatik harantzago, ikuspegia paregabea da 41. Eraikinetik, begirada galdu egiten baita Peten basoan zehar. Kabah, Sayil eta Labna Zibilizazio maiaren garaian garatutako estilo arkitektonikoen artean, Puuc izenekoa da ezagunenetako bat. Hark Merida hegoaldean kokatuta dagoen (Campeche bidean) izen bereko eskualdeari egiten dio erreferentzia. Sacbe sare batekin elkarren artean lotuta dauden hogei hiri baino gehiagoz osaturiko multzoa da; horiek estuko edo kare bidez zolatutako bideak dituzte, elkarren arteko komunikazioa errazteko. Guztietan ezagunena Uxmal da, jakina. Baina estilo horretara gerturatuz gero, nahitaez bisitatu behar ditugu Kabah, Sayil eta Labna, gutxienez. Hiri horietara iristean, beste mundu batera sartzen dela sentitzen du bisitariak, aurretiaz hiri maia asko ikusi arren. Friso grekadunak, Chac izenekoaren maskaroiak, gailurreriak, espazio itsuak eta hormetako irekiguneak bereizten dituzten zutabe motzak, arku faltsuak, simetria-joko aztertu baten bidez lotutako armonia, disonantziarik eza, paisaiarekin oreka bilatuz... eraikinak ez dira ikusgarriak bolumen handikoak direlako, neurritasunagatik baizik, eta ez apaingarri barrokoak dituztelako, originalak direlako baizik. Kabahn, “Palacio de los Mascarones” izeneko jauregiaren –Codz Pop edo “Estera Enrollada” ere deitzen zaio– Chac Mool jaunaren 300 aurpegi daude zizelatuta fatxadaren gainean; horixe da bertan nabarmengarriena, baita bi atlanteak ere, hiru dimentsiotan egindako horrelako giza irudikapen eskultoriko oso gutxi baitaude. Sayil aztarnatokiari dagokionez, Jauregia eta bertako zutabe-bilduma gogorarazi behar ditugu. Eta Labnari dagokionez, Arkua nabarmendu behar dugu, gai geometrikoekin oparo
dekoratutako arku faltsu zuzeneko estilo handiko eraikuntza. Hark garaipen-arku erromatarrak gogorarazten dizkigu, urrunetik bada ere. Iximche Iximche fundatu zen azken hiri maietako bat izango da seguruenik, eta bertako biztanleak, berriz, Espainiako konkistari aurre egin zioten azkenetakoak. Kakchiquelen bigarren metropoli hori XV. mendean jaio zen mendixka baten gainean, quiché gerrazaleei aurre egiteko helburuarekin. Izan ere, Pedro de Alvarado eta haren tropelak 1524. urtean Guatemalako lur horietan agertu zirenean, hiriko gobernatzaileek etorri berri ziren horiekin bat egin zuten quicheei eta zutuhilei aurre egiteko. Gauzak azkar aldatu ziren, penintsularren gogo biziak harreman onak eten baitzituen. Liskarrek 1530. urtera arte iraun zuten, azkenean, kakchiquelek amore eman baitzuten. Biztanleek hiritik alde egin
Sayil-eko gazteluaren aztarnak. Ondoko orrialdean, Labna-ko begiratokia eta Quirigua-ko aztarnategian ikus daitekeen behe-erliebe bat.
29
Kabah-ko jauregiari Codz Pop edo ÂŤEstera EnrolladaÂť ere deitzen zaio. Chac Mool jaunaren 300 aurpegi daude zizelatuta fatxadaren gainean; horixe da bertan nabarmengarriena.
zuten gatazka hastean, eta basora joan ziren gerran jarduteko. Aztarnategia ez da oso handia, baina nahiko egoera onean mantentzen du pilota-joko bat eta hainbat tenplu eta jauregi, bost plaza zeremonialen inguruan. Handik ez oso urrun, Chichicastenago eta haren merkatu ezaguna daude. Quirigua Quiriguara iristeko Guatemala ekialdera desbideratu behar da, Izabal lakuaren eta Hondurasko mugaren artera. Baina merezi du, zenita garai Klasikoan izan zuen hiri horretan eskultura maiaren adibide ederrenetako batzuk baitaude, estela handien eta bikainen forman. Hemen dago mundu maia osoko handiena, Estela E, 8
metroko altueran zizelkatutako 60 tonako arroka, Cauac Cielo edo K’ak Tiwil Chan Yopaat erregearen omenez eraikia; haren aurpegiak begirada hotza eta irmoa du, 737. urtean ondoko Copanengandik independizatu ostean. Plaza Handian zehar, erregearen irudikapenak jasotzen dituzten hamar estela eta zenbait petroglifo zizelkatu daude gutxienez, beste eskultura zoomorfo batzuekin batera, erakinen oinean. Altun Ha Aurkeztu dizkizuegun hirien artean hau da ezezagunena, eta arrazoia oso sinplea da: Belizen dago, Belize hiritik berrogeita hamar kilometrotara eta Rockstone Pond herritik 16 kilometrotara. Han du jatorria Kinich
Ahau Eguzkiaren Jainkoaren maskarak, gaur egunera arte kultura maian aurkitutako jadez egindako taillarik handiena, Belizeko dolarren goiko ezkerraldean agertzen dena. Aurrera egin duen hiri txiki horrek mila urte baino gehiago ditu; halere, haren eraikin nagusiak Klasiko berantiarrekoak dira, 900. urtean aldi Klasikoa kolapsatu aurretikoak. Bertan dauden eraikin nagusiak “Temple of the Masonry Altars” eta “Temple of the Green Tomb” dira. Eta enklabea eta hondakinak alde batera utzita, horiek antzinako leku maia batean kokatuta daudela, baina gaur egun bertako biztanle gehienak beltzak direla da bitxiena. Nolabait esatearren, bilduma oro traizio bat da, irizpide objektiboak aurkitzea zaila denean edo horiek
lainotuta daudenean bereziki. Baina ezinezkoa da horren lerro gutxitan aukera guztiak jorratzea. Gehien gustatzen zaizkigunak gogoratu nahi izan ditugu, batzuk ezezagunak eta beste batzuk ez horren ezezagunak, baina, hainbat arrazoi direla-eta, horietako bakar bat ere ez da jasotzen ohiko ibilbideetan. Edertasunaren ate berriak irekitzeaz gain, horiek bisitatzeak bakarkako esperientzia bat eskaintzen digu, horiek ustekabeko arkeologo sentiaraziko baikaituzke.
Goitik behera, Iximche-n dauden piramide zaharren aztarnak eta Kabahko maskaroien gaztelua.
BESTE MAIA IBILBIDEA
31
Testua: Enrique Sancho Argazkiak: Thinkstock
Borgoina
APARTEKO ARDOAK ETA ASKOZ GEHIAGO
BORGOINA
Borgoinan, zeruraino iristen diren abadiak daude, taxuz eraikitako ubide amaiezinak, oinez edo bizikletaz egiteko milaka bide, gaztelu misteriotsuak, bizitzaz beteriko hiriak, gastronomia bikaina eta, jakina, munduko ardo onenetako batzuk. Horiek ekoizten diren lekuak eta bertako ardogintza tradizioa Gizadiaren Ondare izendatu berri dituzte, Champagneko lurrekin batera, «Paisaia kultural ebolutibo bizia» izen iradokitzailearekin. Ezin duzu huts egin.
34
rantziara joaten diren hamar turista atzerritarretik lauk ardoa aipatzen dute beren bidaiaren arrazoien artean. Kasu batzuetan, hura da arrazoi nagusia, eta inguruan dauden ardoen arabera aukeratzen dira norakoa eta ibilbidea bera. Borgoina eskualde pribilegiatua da, eta haren lurretan zehar, mahastiak, bodegak, ardoak eta horiek egiteko modua erakusten diren hainbat ibilbide daude. Inguru hau aberastasun handiko iragan historikoagatik da ezaguna, baita haren ezohiko ondare artistikoagatik edo bertako gastronomiaren benetakotasunagatik eta kalitateagatik ere, baina batez ere bertan egiten diren ardo bikainei esker zabaldu da haren izen ona mundu osoan. «Borgoinako ardo handiek badute, aldi berean, legendatik eta historiatik», idatzi zuen Jean de la Varende jaunak. «Lehenengoaren ospea dute, eta bigarrenaren egiazkotasuna». Borgoinako Ardoen Ibilbidea ardatz ezin hobea da eskualde liluragarri hau ezagutzeko. Ibilbide horietako zein aukeratu erabakitzeko orduan sortzen da lehen zalantza, gutxienez bost ibilbide baitaude. Guztietan enblematikoena, beharbada, Ardo Handien Ibilbidea da (Cote de Nuits eta Cote de Beaune), batzuetan “Borgoinako Eliseo zelaiak” deitua; mahastizaintza eta ardogintzako 38 herri harrigarritatik igarotzen da 60 kilometrotako ibilbide hori, eta Borgoinako ardo ospetsuenak ezagutzeko aukera es-
F
Eskualdea aberastasun handiko iragan historikoagatik da ezaguna, baita ondare artistiko apartagatik edo bertako gastronomiagatik. Aurreko orrialdean. Nuits Saint Georges inguruko upategi batean, ardoen salmenta. Argazkia: Alain Doire/Bourggogne Tourisme
36
Borgoina natura oparoko parajea da, Morvan Eskualdeko Parke Naturalean ikus daitekeen moduan.
kaintzen du (Chambertin eta Romanee-Conti, adibidez). Maconnais-Beaujolais Ardoen Ibilbideak sigisaga zeharkatzen du Borgoinako mahasti eremuaren hegoaldea, eta eskualde horretakoa zen Lamartine poeta handia horrenbeste inspiratu zuten paisaiak eta Solutreko haitz ikusgarria ikusteko aukera ematen du. Eskualdearen iparraldean, Yonneko Ardoen Ibilbide Turistikoak hainbat zirkuitu proposatzen ditu Chablis, Auxerre, Vezelay, Tonnerre eta Joigny inguruan; gainera, duela gutxi Chatillon-sur-Seine inguruan inauguratutako Cremant Ibilbide berria dago. Mendebaldeko muturrean, Borgoina izendatutako eremutik kanpo baina eskualdeko lurraldearen barnean, Pouilly-Sancerre Mahastien Ibilbideak Loira ibarraren Borgoinako zatia ezagutzeko aukera eskaintzen du. Hainbat bide mahastien artean Ibilbide horietako bakoitza modu askotara egin daiteke. Autoz, noski; edo zuhurtzia handiagoarekin, ardo-dastaketen ondorioak mugatzea ahalbidetzen duen garraio publikoa erabiliz. Beste modu batzuetan ere ezagutu daiteke Ardoen Ibilbidea, hala nola: globo aerostatikoan; jeep bidez; oinez, oinezkoentzat prestatutako bideetatik; bizikletaz, behar bezala seinaleztatuta dauden ibilbideetan, Beaune eta Santenay arteko Mahastien Bidea erabiliz, esaterako; edo zaldiz, horretarako prestatuta dauden ibilbideak erabiliz. Bisitariak kalitatezko tratua jasoko du une oro, “De Vignes en Caves” kalitate labela duten 282 mahastizainen artean bereziki; izan ere, beren mahastiak eta bodegak erakusteko hitzarmena dute. Horrez gain, “Vignobles & Decouvertes” kalitate zigiluaren barnean daude Borgoinako lau gune (Colina de Corton, Colina de Montrachet, Dijon-Cotes de Nuits eta Chablis mahastia). Hau da, mahastizaintzarekin lotura duten estatu osoko xede turistikoek jasotzen dute izendapen hori, eta horren bidez, produktu turistikoen eskaintza bat proposatzen dute (ostatua, jatetxea, bodegara bisita, dastaketa, museoa, ekitaldiak...), egonaldia antolatzeko.
Borgoinan, ardoaren inguruan ospatzen den festaren batera joan behar da, ezinbestean. “Saint-Vincent tournante” adibide bikaina dugu, 1938. urtetik ospatzen baita, urtarrilaren 22an; hainbat udalerritan ospatzen da, mahastizainen patroiari ohore egiteko. Beauneko Hospizioetan egiten den ardo enkantea ere oso bitxia da, «kandelaren arabera» egiten baita, hau da, kandela amaitzean, enkantea ere amaitu egiten da. Urtero pertsonaia ospetsu batek babesten du, eta salmentatik lortutakoa hark aukeratzen duen erakundera bideratzen dituzte. Monumentuak eta natura Borgoinako eskualdean, Bordelen (Akitania) edo Champagne-Ardennen bezala, ardo bikainen itzala lurraren beraren izenari berari gailendu zaiola dirudi; hala, munduko ardo onenak egiteaz gain, beste hainbat altxor ere badituztela ahazten dugu askotan. Izan ere, hemen, Borgoinan, galiarren aztarnak, erromatarrenak, eliza erromanikoak, Erdi Aroko gotorlekuak, dukeen villak, gazteluak, museoak eta herri xarmagarriak ditugu, eskualdearen historia luze eta zoragarria azaltzen dutenak, ondare aberatsa duen eskualde historikoa baita Borgoina. Clunytik Vezelayra, edo La Charite-sur Loire herritik Fontenayra, ikustekoa da ordena klunitar eta zistertarren jokaleku esanguratsu izandako horien erlijio ondarea. Dijonen, hiriburu historikoan, teilatu bernizatuak eta Dukeen Jauregia nabarmentzekoak dira. Monumentu horietako batzuek Unescoren aitorpena jaso dute, Gizadiaren Ondare izendatuak baitira, hala nola: Fontenayko abadia zistertarra, San Bernardok 1118. urtean fundatua eta oso egoera onean jarraitzen duena; baita Vezelayko muinoa eta Santa Maria Magdalena basilika ere, «betiereko muinoa» deitua; eta azkenik, La Charite-sur-Loire herriko eliza, Santiagoko bidean, Loira gurutzatzen duen zubiaren sarbidea menderatzen 900 urtetik gora daramana. Gainera, Borgoina inguruak natura oparoa du, Morvan Eskualdeko Parke Naturalean ikus daitekeen 37
moduan. Mendiak, zuhaitzez beteriko muinoak eta aintzira handiak aukera ezin hobea dira turismo lasaia gogoko dutenentzat, bai aire zabalean ariketak egiteko bai ibai, ubide eta mahastien artean igarotzen diren ondo seinaleztatutako bideetan bizikletaz ibiltzeko. Borgoina ibai-turismoaren paradisua da, Frantziako estatuko bide nabigagarrien sarerik garrantzitsuena baitu, 1.200 kilometrotik gorakoa. Hala, Borgoinako Kanal ospetsua zeharkatu daiteke, edo Nivernais Kanalean ontziratu eta Sardy inguruko hamasei esklusako ingeniaritza lan liluragarria hauteman. Bizikletan ibiltzeko bide berdeak daude. Yonne ertzetik Saonera doazen bost ibilbide horietan, “Tour de Bourgogne Ă vĂŠloâ€? bereizgarria duten ostatu eta hotelek zikloturistak erakartzeko arreta handia jartzen dute. Ibilbide hauei jarraituz, Bourbon-Lancy en Saone-et-Loire udalerri termalera irits gaitezke, edota Tanlayko (Yonne) eta Comartingo (Maconnais) gaztelu errenazentistetara, baita Lamartine idazle erromantikoaren etxea deskubritu ere, Millyn. XII. mendeko gaztelu bat Borgoinako eskualdean ezinbesteko bisita da Gedelon (www.guedelon.fr), Treignyn, Saint-Sauveur eta Saint-
Armand udalerrien artean; bertan, gaztelu handi bat hasi dira eraikitzen, Erdi Aroan erabiltzen ziren kanon arkitektonikoei jarraituz. Antzinako harginen miresle den Michel Guyot borgoinarraren asmoa duela bederatzi mende erabiltzen ziren metodo eta erreminta berdinekin gotorleku bat eraikitzea da. Hori guztia, eraikuntzarako beharrezko lehengai guztiak eskaintzen dituen paraje natural batean: harria, basoa, lurra, harea, buztina... Harginek, igeltseroek, zurginek, arotzek, errementariek, ehuleek, orgagileek, otarginek eta sokagileek egunez egun eraikitzen dute benetako gotorleku hori. Proiektuak ez du presarik. Lanak 1997an abiatu ziren eta 25 urte iraungo dute, baina bitartean, ingurune horretako ikuskizunik handienetako bat bihurtu da. 300.000 bisitari jasotzen ditu urtean, eta profesional eta ikasleentzako ikasketarako eta bisitarako leku paregabea da. Proiektu zientifikoa, historikoa, pedagogikoa, turistikoa eta gizatiarra da.
BORGOINA
Gazteluak, etxe tipikoak... iraganaren aztarnak modu xarmagarrian mantentzen dira. Aurreko orrialdean, Solutreko haitz ederra, Borgoina hegoaldean.
39
Porto
Testua eta argazkiak: Koldo Carrillo Arregi
DEKADENTZIAREN ETA MODERNITATEAREN ARTEAN
PORTO
Sentsazioz betetako hiria da Porto. Kontraste ugari aurkitu ditugu bertan eta hiriko interes artistikoko tokiekin batera, alde zaharreko dekadentzia edo portoarren alde atseginak harrapatzen du bisitaria. Osagai ezberdin ugari, egun batzuez gozatzeko.
42
ortugalgo iparraldeko hiri hau bizia da eta aukera anitz eskaintzen dizkio bidaiariari egun batzuetako egonaldian. Bat-batekoa izan zen Portok eman zidan harrera. Lur hartu ostean, aireportutik hiriaren bihotzera gindoazen metroan eta gure geltokira iristean, Bolhao-ko geltokiko irteeran, burua altxatu eta Capela das Almas (Arimen Kapera) aurkitu nuen parez pare, azuleju zuri-urdinez jantzita osorik! Porton aurkitu ditugun osagarri ederretatik, zeramikazko artelanak modu berezian dauzkat gogoan, Portoren murala osatzen duten argazkietatik baliozko detaile txiki bat balira bezala. Beste leku asko bezala, kontraste handiko hiria da Porto eta, iraganaren arrastoek eta elementu modernoek espazio bera banatzen dute. Alde batetik, goial-
P
dera hedatu den hiria dago, Aliados etorbide zabala hiriaren erdigunea izanik. Inguru horretan, balio arkitektonikoa duten hainbat eraikin eta gune komertzialak aurkituko ditugu. Miguel de Bombarda kalea eta inguruak, ostera, artearen eta kulturaren bizileku bihurtu dira azken urteetan, hainbat arte galeriak, vintage erako dekorazioak eta liburu, musika eta moda denden eskaintza zabalak lagunduta. Bestetik, Duero (Douro) ibaiaren ertzean, Portoko alde zaharra daukagu, atmosfera nostalgikoa darion Ribeira. Azulejuaren artea eta arkitektura aberatsa Eliza eta kapera asko daude hirian zehar sakabanatuta eta horietako asko bereizgarriak dira fatxadetako azuleju miresgarriengatik, besteak beste. Bost mendez
etengabea eta garrantzitsua izan da oso Portugalgo artean azulejuaren erabilera, eta hiri honetan benetako artelanak topatuko ditugu zuri-urdinez pintatuta. XVI. mendearen erdialdera agertu ziren lehen artisauen tailerrak, Lisboan zehazki, baina Holandako lanek sekulako eragina izan zuten Portugalgo azulejuen izaeran. Delft-eko portuko inportazio garrantzitsuenetarikoa, hain zuzen, Txinako portzelana zen, eta ekialdeko portzelana garesti horrekin lehiatzeko moduaren bila, zuriaren gainean urdinez pintatzen hasi ziren azulejua. Gerora, pieza horiek Holanda osoan hedatuko ziren, eta arrakasta handia izan zuten Europako beste hainbat herrialdetan, Espainian, Italian eta Frantzian kasu. Dena den, Portugalen modu berezian sustraitu zen arkitekturako murruak azulejuekin
Handian, atseden hartzeko aukera ugari eskaintzen dituzten Plaça da Ribeira eta inguruetako taberna eta jatetxeek. Lerroon gainean, Barredo auzoako kale labirintikoak.
PORTO estaltzeko ohitura. Modu honetan, hemengo palazio, lorategi eta eliza ugari mitologian, gertaera historikoetan eta pasadizo biblikoetan oinarritutako irudiekin apaindu ziren, eta barrokoaren garaian hormatal zeramiko hauek izugarri hedatu ziren herrialdean. XX. mendea iristearekin batera, azulejuak espazio sakratu eta aristokratikoetatik kalera irten ziren eta hala, tren geltoki, azoka, kafetegi eta etxebizitzen eraikinak apaintzera igaro ziren. Portoko azuleju lanak berbabide, Aliados etorbidetik gertu dagoen Igreja do Carmo elizatik has dezakegu ibilbidea, hiriko mural aipagarrienetarikoa daukana. Portoko rokoko estiloko eraikin nabarmenetarikoa da eta fatxadaren albo bat Silvestre Silvestrik diseinatutako azulejuz osatutako konposizio dotoreekin estali zen 1912. urtean. Hortik gertu, Igreja eta Torre dos Clerigos aurkituko ditugu. 75 metrokoa da dorrea eta aldapan behera jarraituz, Plaça da Liberdade eta Aliados etorbide ikusgarrira helduko gara. Etorbidearen bi aldeetara altxatzen diren granitozko eraikinek bisitariaren arreta pizten dute, horietako asko beren kupula eta orratzekin apainduta, eta kalean gora, udaletxea aurkituko dugu parez pare. Aliados etorbidearen beheko aldean, Sao Bento tren geltoki neoklasikoak aipamen berezia merezi du. Trenak askoren iritziz duen xarmak indarra hartzen du 1916. urteko eraikin honetan. Izan ere, geltokian sartu bezain laster, Jorge Colaço margolariak 20.000 azulejuz osatutako muralen edertasunak txundituta utzi gintuen. Azuleju zuri-urdinetan eta goragoko polikromoetan nekazaritzarekin eta hiriaren historiarekin lotutako eszenak agertzen dira. Jorge Colaçorenak dira tren geltoki ondoko Igreja dos Congregados eta Igreja de Santo Ildefonso elizetako azulejuak. Azken honetatik Santa Catarina kalean aurrera eginez gero, Capela das Almas ikusgarriarekin egingo dugu topo. XVIII. mendean eraikitako kapera hau, Eduardo Leitek diseinatutako azulejuez estali zen XX. mendean, eta 360 metro koadro inguru hartzen dute. San Frantzisko Asiskoaren eta Santa Katalinaren bizitzetako eszenak irudikatzen dituzte. Hiriaren goialdean, Se edo Katedrala dago, XII. eta XIII. mendeen artean eliza eta gotorleku moduan eraikia. Eraikinak hainbat aldaketa izan ditu denboraren joanean, baina estilo erromaniko eta gotikoa dira nagusi. Katedralaren ezaugarri nabarmena zilarrezko aldarea da eta, honekin batera, XIV. mendeko klaustroa bisitatzea merezi du, hau ere, azuleju zuri-urdinez jantzitako paretekin. Katedralaren kanpoan Terreiro da Se plaza dago, non jatorrizko zutabea mantentzen den, garai batean kriminalak zintzilikatzeko erabiltzen zena. Plaza honek hiriaren ikuspegi ederra eskaintzen digu. Luis I.a zubia da Portoko beste altxor arkitektoniko 44
bat. Ia 400 metro luze den zubi ikaragarriaren proiektua Eiffel ingeniari eta arkitektoaren ikasle Teofilo Seyrig-ek egin zuen eta 1886. urtean inauguratu zen. Gainezarritako burdinazko bi taulak osatzen dute; gainekotik Portoko metroa igarotzen da eta azpikoa auto eta oinezkoentzat erabiltzen da. Zubi honek aurrerago aipatuko dugun Vila Nova de Gaia hirira garamatza. Eraikin eta eliza handiez gain, hemen arkitektura aberatsa daukaten hainbat denda eta kafetegi aurkituko ditugu. Guztietatik ezagunenetarikoa Lello e Irmao liburu-denda da. Diotenez, J.K. Rowling idazleak toki hau izan zuen gogoan Harry Potter-en hainbat pasarte idazterako orduan. Kontuak kontu, norbaitzuek munduko liburu-denda ederrenen artean kokatzen dute eta bi pisuko barrualdean, eskailera kiribila eta sabaiko beirate handia dira ezaugarri berezienak. Kafetegi enblematikoekin jarraituz, ezin aipatu barik utzi Joao Quiroz arkitektoaren Cafe Majestic, Rua Sta. Catarina kalean. Art nouveau estiloko dekorazio aberatsa duen kafetegi honek 1921. urtean ireki zituen ateak Elite izenarekin eta belle epoque garaiko atmosferan murgiltzen gaitu zeharo. Orduko intelektual eta artisten zein gizarte maila altueneko emakumeen bilgune izan zen kafetegi hau. 1994. urtean eraberritze lan batzuk egin ziren, baina oraindik ere iraganeko xarma mantentzen du. Iraganaren usaina kalexketan Bidaiaren ukitu gizatiarrago baten bila, azoka da, adibidez, herritarren bizitzarekin topo egiteko toki ezin hobea. Arlo honetan, 1914. urtean eraikitzen bukatu zen Bolhao azoka da hiriko nabarmen eta ospetsuena. Arkitektura neoklasikoko eraikin hau bi altueratan banatzen den egiturak ezaugarritzen du, eta arrandegiak, harategiak, baratzeko produktuak eta lore-gaiak aurki daitezke bertan. Urte luzeetan zehar portoarren elkargunea izan denaren giroak inguratuko gaitu azoka honetan. Bisitari batzuei toki pobre eta abandonatua irudituko zaien arren, beste batzuek bere baitan gordetzen den bizitza preziatzen jakingo dute. Azoka zaharrarekin batera, Portoko alde zaharra, bere etxe zahar eta Erdi Aroko kalexka labirintikoekin, agertoki xarmagarria begitanduko zaigu. Batetik, Duero errekaren parean, Cais da Ribeira daukagu, Vila Nova de Gaiako upategietara begira dagoen hiriko garai bateko kai nagusia. Egun, batik bat turistei begirako ingurune atsegina eskaintzen du. Errekara begira dauden azulejuz estalitako etxe koloretsuen azpian, arkupeetan, hainbat jatetxe eta kafetegi daude eta kalera ateratzen dituzten terrazek giro bizia ematen diote gune honi. Etxe zahar horien albo batean, Plaça da Ribeira daukagu, 1389. urteko testuetan jada aipatzen zena. XVIII.
Sao Bento tren geltokiko eta katedraleko klaustroko azulejuz osatutako muralak ederrak dira oso. Irudiotan, era berean, Bolhao azoka, Lello e Irmao liburudendako mundu magikoa eta Duero ibaiaren bestaldean, Vila Nova de Gaia hiriko upategi bat.
46
Luis I.a zubia da Portoko sinboloetako bat. Porto eta Vila Nova de Gaia hiriak lotzen ditu.
mendean, Joao de Almada e Melo-k plaza hau berritu zuen, baina hala ere, Erdi Aroko hainbat eraikinek gaurdaino zutik jarraitzen dute. 1980ko hamarkadako lan arkeologikoek XVII. mendeko iturria atera zuten argitara plazaren erdian eta iturria berreraikitzearekin batera, Cubo da Ribeira izenez ezagutzen den eskultura kokatu zuten. Cais da Ribeirari bizkarra emanez, hiriko Barredo auzo tipikoena dago eta bertatik paseo bat emanda, hiriko txoko liluragarria ezagutzeko aukera izango dugu, denboran atzera eginez. Erdi Aroko kalexka estuek osatzen dute Barredo auzoa eta bertan, turistengandik ezkutaturik, portoarrak beren eguneroko bizitzan aurkituko ditugu. Porto ardoa Vila Nova de Gaian Ardoagatik egin da ezaguna lurralde hau mundu osoan eta Portok bertako ardoa dastatzeko aukerarik onena eskaintzen digu. Bereziki, Luis I.a zubiaren bestaldean dagoen Vila Nova de Gaia hiriak horretarako parada ematen dio bisitariari. Izan ere, Duero ibaiaren ertzean eta hirian zehar hainbat upategi biltzen dira. Horietako askok bisita gidatuak eskaintzen dituzte, upategiaren eta Porto ardoaren historia eta honen ekoizpen prozesua azaldu ostean, ardoa dastatzeko aukera emanez. Ardo oparoa dugu Portokoa, mahatsen hartzidura amaitu aurretik ardo-alkohola gehitzen zaiona, alegia. Modu honetan, mahatsaren gozotasuna mantentzen du ardoak eta honi graduazio altuagoa ematen dio. Portugalgo ipar-ekialdean, Douro bailaran ekoizten da ardoa, baina tradizionalki Portotik esportatu izan da eta horregatik hartu du hiri honen izena. XX. mendera arte, rabelo izeneko ontzietan eraman da ardoa errekan behera, mahastietatik Vila Nova de Gaiako upategietara. Aipatzekoa da ardo gozo hau ekoizteko 30 mahats barietate baino gehiago daudela. Gainera, Porto ardoaren beste ezaugarri nabarmen bi zahartze gaitasun handia eta bizitza luzea dira eta, hortaz, beste ardoak baino gehiago utz daitezke egurrean. Hala, ardo hau modu ezberdinetan eta denbora ezberdinez zahartu daiteke, Porto ardo estiloen gama zabal bat eskainiz.
PORTO 47
Uharte galdu eta bolkaniko honetako eremu honetan ari dira eraikitzen datorren urtean zabalduko den aireportua.
Bost egun joateko, beste hainbeste itzultzeko. “RMS St Helena”-k, 1989an Aberdeen-en (Eskozia) egindako itsasontziak, salgaiak eta 158 bidaiari garraiatzen ditu Lurmutur Hiritik Napoleonek ospetsu egin zuen Saint Helena uharte galduraino. Aurki batere erromantikoa ez den hegazkin batek lekukoa hartuko dio Atlantikoa patxadaz zeharkatzen duen xarma handiko kargaontzi honi. Testua: Amaia Ereñaga Argazkiak: Jean Liou
Saint Helena
NOSTALGIAZ BETERIKO AZKEN ZEHARBIDEA
SAINT HELENA apoleon Bonaparteren (1769-08-15, Ajaccio; 1821-05-05, Saint Helena) azken bizilekuaren patua aldatzear dago. Horren esperoan daude, bederen, Afrikako uharte bolkaniko eta txiki honetan bizi diren 4.250 lagunak, datorren urtean Saint Helenako lehenengo aireportua irekiko baita. Gaur-gaurkoz, honaino iristeko dagoen garraiobide bakarra Lurmutur Hiritik hiru astean behin abiatzen den “RMS ST Helena” itsasontzia da eta, hori dela eta, 2016ko apirilaren 16ra arte luzatuko diren itsasaldiak nostalgiaz tindatuko dira. Lurmutur Hiritik atera eta Saint Helenera iristerako 3.100 kilometro osatzen ditu bost egunean, 15 korapiloko abiaduran (28 km orduko), urtean 17 aldiz. Gehienetan Ascension izeneko uharteraino jarraitzen du. «Bidaiarien erdiak turistak direla esango nuke, orain arte %10 besterik ez ziren bitartean», dio John Hamil-
N
Napoleon Bonaparteren hilobia Longwood etxaldean eta enperadoraren ohea. 200. urteurrenaren karietara, etxea eraberritzen ari dira. Ondoan eta handian, Jamestown-eko ikuspegia. Uharteko hiriburua da.
50
tonek, “RMS ST Helena-n” «denetarako gizona» denak. «Aurki itsasontziaren bidaiak bertan behera geldituko dira eta jende askok, desagertu aurretik, bidaia hau egin nahi izan du. Gu azken Royal Mail Ship-a gara eta gure desagerpenak garai baten bukaera ekarriko du». Armadoreak hamar bat gela gehitu behar izan dizkio itsasontziari. Eta 2016ko apirilaren ostean zer? Albiste txar bat, antza denez, desegin egingo baitute. Hala eta guztiz ere, hegaldien etorrerarekin munduko ateak zabalduko zaizkielakoan daude giro lasai eta nagiko irla txiki honetako biztanleak. Hego Atlantikoan galdutako uharte bolkaniko honetan hauek egun bereziak dira oso, aurten 200 urte betetzen baitira –urriaren 15ean, zehazki–, Ingalaterratik eta 65 eguneko bidaiaren ostean, gorputzez txiki baina ospez –eta harrotasunez– handia zen erbesteratu bat iritsi zitzaienetik. Ordutik Napoleonen itzalpean bizi izan
«RMS ST Helena» itsasontziaren bizkarrean, lasai asko. Bost egun behar izaten ditu Lurmutur Hiriaren eta Saint Helenaren arteko 3.100 kilometroak egiteko.
da uhartea... nahiz eta Napoleonentzat berarentzat Saint Helena «arroka madarikatu bat» baino ez zen izan. «Eskerrak kafeari» zioen Napoleonek Hego Atlantikoan galduta, Afrikatik 1.200 miliara eta Brasildik 1.800 miliara kokatuta, kontrastez beteriko paisaia aurki dezakegu hemen: ur gardenez bustitako belardi eta mendi berdeetatik harkaitz bolkanikoetara igaro gaitezke. Txikia da, hala eta guztiz ere –Manhattan baino txikiagoa; 91 kilometro koadro ditu– eta bertan ez zen jenderik bizi, 1645ean lehenengo kolono nederlandarrak heldu ziren arte. Aurretik Joao da Novak, 1502an, Portugaleko Koroarentzat bereganatu zuen uhartea, baita Saint Helena izenez bataiatu ere; baina, ingelesek, beren betiko ohiturari jarraituz, XVII. mendean destakamentu bat ireki eta Jamestown gotorlekua eraiki zuten, gaur egun uharteko biztanle gehien duen gunean. Garaian Saint Helena «interesgarria» egiten zitzaien, Indiarako geldialdi estrategikoa zelako Suezko kanala zabaldu aurretik. Gaur egun, administratiboki Erresuma Batuko Itsasoz Bestaldeko Lurraldea da, Ascension Island, Tristan da Cunha eta Diego Alvares irlekin batera. Saint Helena ekuatorean dago, baina klima anitza du irla honek, eta hori onuragarria da oso kafea landatzeko. XIX. mendean Yemenetik ekarritako bourbon arabiar berde motako landareek ematen dituzten aleekin munduko kaferik gozoenetarikoa egiten da hemen… baita garestienetakoa ere; gaur egun kiloa 160 euroan baitago. Munduko hirugarren kaferik garestiena da. Eta zein izan zen Saint Helenako kafezalerik ospetsuena? Napoleon, nola ez, atzerriak eman zion «gauza on bakarra» bertako edabea izan omen baitzen. 1815ean, zehazki otsail eta urria artean, Napoleon Bonapartek zerua eta infernua ezagutu zituen. Otsailean, Inperioa berreskuratzeko nahiak bultzaturik, Elba uhartetik ihes egin zuen. Zortzi hilabeteren buruan, behin betiko atzerrirako bidea hartu behar izan zuen, Waterlooko batailan britainiarren aurrean amore eman ondoren. Atlantikoan galdutako irla batean pasatu zituen bere azken sei urteak, baina Napoleonek hain gorroto zuen Saint Helenak ez du, ordea, enperadore eroria gorroto: Saint Helenak mundua erakarri nahi du bere kostalde malkartsura Napoleonen laguntzarekin. Bere gorpua Pariseko Les Invalides-en gorde zuten 1840an; beraz, Saint Helenako Longwood etxaldeko hilobia hutsik dago, baina pasealeku bukolikoa bihurtu da «Geranioen harana» izenez ezagutzen den tokian, eta haraino gerturatzen dira mundu osoko nostalgikoak.
SAINT HELENA 52
hutsa
bidelaguna 85
hutsa
proposamen tematikoa: Artistentzat inspirazio iturri izan diren hotelak gogoan hartu Radio City Music Hall antzokia eta Len莽贸is Maranhenses parke ikusgarria Brasilen hitzorduak New Yorkeko maratoia Steve McCurry argazkilariaren azken bidaia liburuen txokoa laburrak
proposamen tematikoa 01
02
03
ARTISTENTZAT INSPIRAZIO ITURRI IZAN DIREN HOTELAK Hil aurretik Jim Morrisonek Hotel de Paris-en idatzi zituen olerkiak enkantean salgai jarri berri dira. Aitzakia horrekin, garai desberdinetako artistentzat inspirazio iturri izan diren hotelak ekarri ditugu gurera.
Le Meurice (Paris) 1
Stanley hotela (Colorado) 2
Salvador Dali margolari surrealista katalanak bigarren etxe bezala erabili zuen. Han margotu egiten zuen... bai eta ingurukoak zoratu ere. Behin, bost franko eskaini zizkien hoteleko langileei euli bakoitzaren truke. Beste batean, gelako balkoitik jendea «arrantzatzen» ibili zen otarrainak karnata gisa erabiliz.
Coloradoko mendi harritsuetan kokatutako hotel honetako 217 zenbakiko gelan gau dezente eman zituen Stephen King-ek “The Shining” eleberria idazten. Antza, bertan izandako bizipenetan oinarritu zen, esperientzia paranormalak izan omen zituelako. Kubrick-en zinemarako bertsioa ez zen bertan filmatu, Oregoneko Timberline hotelean baizik.
L’Hotel (Paris) Luxuzko hotel hau Auzo Latinoan dago, Pont Neuf zubiaren ondoan. Batez ere, bi artistari dago lotuta: Oscar Wilde eta Jim Morrison-i. Bertako 116. gelan hartu zuen ostatu Oscar Wildek bere heriotzara arte, 1898. urtean; eta gela berean aurkitu zuten Jim Morrisonen gorpua 1971n. «Kobraren Arima duen Gizon bat naiz, hutsegitearen droga edan dut...» idatzi zuen The Doors taldeko kantariak. Bere azken hitzak izan ziren gela honetan idatzitakoak.
54
Metropole hotela (Venezia) 3 Veneziako erdigune historikoan kokatuta, urmaelaren bista zoragarriak ditu eta bere gelek ekialdeko dotoretasunaren ukitua dute. 1703 eta 1740. urteen artean, Vilvaldik III. Opusa konposatu zuen bertan, eraikina eliza zenean; 1880an hotel bihurtu zuten, eta hemen ostatu hartu zutenen artean Sigmund Freud eta Thomas Mann aurki ditzakegu. Azken honek bere liburuetako bat zuen esku artean: “Herioa Venezian”.
04
05
06
Chateau Marmont (Los Angeles)
The Chelsea (New York)
Hilton hotela (Amsterdam) 6
Artistak erakartzen dituen zerbait berezia du Sunset Boulevard ospetsuan kokatutako hotel honek; izan ere, hemen heriotzak, azpijoko politikoak, desleialtasunak... denetarik izan da. Idazle askoren inspirazio iturri izan da, Dorothy Parker eta F. Scott Fitzgerald-ena kasu. Hunter S. Thompson kazetariak “Rolling Stone” aldizkarian argitaratutako artikulu mitiko asko idatzi zituen bertan. Thompson «gonzo»-aren asmatzailea da, hau da ikerketaren eta fikzioliteraturaren arteko kazetaritza generoaren aitzindaria.
Munduan bezero famatuak dituen hotel bat aukeratu beharko bagenu, The Chelsea hautatuko genuke. Artista ospetsuen zerrenda luze honetan –Arthur Miller, Mark Twain, Leonard, Cohen, Janis Joplin, Jimi Hendrix, Bob Marley, Madonna...– Bob Dylan azpimarratuko genuke, bertan idatzi baitzuen Sararen omenezko “Sad eyed lady of the Lowlands” kanta. Beste izen bat: Arthur C. Clark-ek “2001: Espazioko odisea bat” bertan idatzi zuen.
1969an, Herbehereetako hiriburuko hotel honetako 702. gelan John Lennonek eta Yoko Ono-k bakearen aldeko «bed-in» ospetsua antolatu zuten. Nazioarteko prentsa gonbidatu zuen bikoteak bertara, ohean zirela gerra guztien amaiera nola aldarrikatzen zuten ikustera. Sinestezina dirudien arren, urteetan ez zioten gertaera honi etekinik atera; 1990ean Yoko Onoren onespenarekin gela 1969an zegoen bezala utzi zuten. Gaur egun, 1.700 euroren truke aloka daiteke.
Pera Palas (Istanbul) 4 Beyoglu auzoan dago, Istiklal-eko merkataritza kaletik 50 metrora eta Loreen Pasabide ospetsutik oso gertu. Gelek hotelean ostatu hartu duten pertsonaia famatuen izenak dituzte. Agatha Christie-ren gela 411 zenbakikoa da; 1926 eta 1932 bitartean idazlearen «etxea» bihurtu zen, “Orient Expresseko hilketa” idazten ari zen bitartean. Ez omen da oso erraza gela hau libre aurkitzea.
Ambos Mundos (Habana Zaharra) 5 Apezpikuaren eta Merkatarien kaleetako izkinetan, Habana Zaharrean aurki dezakegu arkitektura eklektikoko eraikin hau. 1930eko hamarkada hasieran Ernest Hemingway-k bertan hartu zuen ostatu eta han idatzi zituen “Arrantza-Kronikak” eta “For Whom the Bell Tolls” eleberrien lehen atalak. Hemingwayren gela estatubatuar idazlearen bizitzari buruzko museo txikia bihurtu dute. 55
HITZORDUAK hutsa
Maratoia • New York (AEB) • Azaroak 1
INDIA
orld Marathon Majors sorta osatzen duten bost maratoirik garrantzitsuenen artean dago New Yorkekoa, Berlin, Londres, Chicago eta Bostoneko lasterketekin batera. Eta ez da harritzekoa, mundu zabalean antolatzen diren guztien artean maratoi herrikoiena baita. Ibilbidea Brooklynetik igarotzen da, eta Queens, Manhattan eta Bronx auzoetatik pasatu ondoren, Central Parken amaitzen da. Guztira, 42,195 kilometro. Aurten, gainera, berriro ere “Basque Country” leloa daraman kamiseta ikusi ahal izango da, parte hartuko duten euskal kirolarien artean banatuko baita Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritza, Euskadiko Atletismo Federazioa eta Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzaren arteko lankidetzari esker. www.tcsnycmarathon.org/
W
56
ROMA (ITALIA)
BARTZELONA (KATALUNIA)
MACRO museoko jaialdia 2016ko urtarrilaren 17ra arte Paolo Pellegrin edo Paul Graham bezalako argazkilari garaikide entzutetsuen lanekin, eta oraindik beren bidea jorratzen ari diren beste batzuen lanekin –tartean zenbait artista latinoamerikar–, «orainaren iheskortasuna» nola islatzen den ikusgai dago urritik Erromako Arte Garaikideko Museoan (MACRO izenekoa). Argazkilaritza orainaldia geldiarazteko «arte pribilegiatua» dela dio Marco Deloguk, jaialdiko komisarioak. Eta pribilegiatua da argazkilaritza ardatz duen Festival Internazionale di Roma izeneko hitzorduaren inguruko ekitaldian parte hartu ahal izatea. Aurtengoa jaialdiaren hamalaugarren edizioa da. http://www.fotografiafestival.it/
Manga jaialdia Azaroaren 1era arte "Star Wars” filmetan oinarritutako komikien ilustratzaile japoniarra, Tsuneo Sanda, Bartzelonako Manga jaialdiko XXI. edizioko gonbidatu berezia izango da. Azaroaren 1era arte Fira BarcelonaMontjuïc erakustazokan burutzen ari den azoka honek arreta berezia eskainiko dio George Lucasek sortutako sagari. “Star Wars” filmetan oinarritutako manga ugari egin dira, baina «egokitzapen ofizialaren» zigilua duten komiki bakarren egilea Tsuneo Sanda da. Bera da «unibertso hedatuari» buruzko kartel eta komikien egilea. Bartzelonan manga lantegi bat emateaz aparte, stand propioa izango du. http://manga-xxi.ficomic.com/
Guru Nanak Jayanti Azaroak 25 Sikhismoaren jarraitzaileek jainko bakarrean sinisten dute eta ez dute inolako irudirik gurtzen. Jai nagusi bakarra dute sikh-ek, Guru Nanak Jayanti izenekoa, eta egun honetan «Gurpurab» guztiak batera ospatzen dituzte, hau da, erlijioaren sorkuntzan parte hartu zuten hamar guruen jaiotegunen ospakizunak. Aukeratutako eguna azaroaren 25a da, egun hori baita Nanak Guru sikhismo-aren fundatzailea jaio zen eguna. Erlijio honen jairik sakratuena da, eta egun osoan guruen omenez prozesioak, dantza-ikuskizunak eta mota guztietako ekimenak izaten dira.
OAXACA (MEXIKO) Hildakoen eguna Azaroak 2 Mexikoko ohitura berezkoena da hildakoen egunekoa. Zendutako senideen arimek bizien mundurako zubia gurutzatzen dute egun horretan, eta bizidunek kolore biziz apaindutako mahaiekin egiten diete harrera. Bi egunetan zehar, hildakoen itzulera ospatzen dute senideek eta lagunek. Mexiko osoan zabaldutako ospakizuna da, baina beharbada Oaxaca estatuan dago ohitura hori errotuen, eta Oaxacan bertan ere, bereziki, Tuxtepec herrian. Jaiak berebiziko kolorea du Tuxtepecen diotenez.
SAN ANTONIO DE ARECO (ARGENTINA)
LONDRES (INGALATERRA)
Tradizioaren eguna Azaroak 10 Udaren hasierarekin iristen da urtero Argentinara gautxoen kulturaren ospakizun nagusia. Tradizioaren Eguna deitzen da eta azaroaren 10etik gertuen dagoen asteburuan ospatzen dute. Data horretan, hain justu, jaio zen Jose Hernandez poeta; gautxoen olerkaria, alegia, oso ospetsuak baitira berak bakero hauen inguruan idatzi zituen olerkiak. Argentina guztian ospatzen den arren, San Antonio de Areco da, zalantzarik gabe, kultura hau bere osotasunean ezagutzeko leku aproposena. Zaldunen desfileak, zaldi basatien agerraldiak... eta, nola ez, gautxoen kulturak hain berezkoa dituen haragi errea prestatzeko barbakoa goxoak.
Regent Street Motor Urriak 31 Motorraren munduaren zalea bazara, eta zaratari beldurrik ez badiozu, Londreseko Regent Streeten izango den erakustaldira joan beharko zenuke. Auto klasikoak eta futuristak nahasten dira 1905ean sortu zen Ingalaterrako motor librearen hitzordurik nagusienean. Regent Street trafikoari itxita egongo da 10:30etik 16:00era bitartean, 125 urteko historia islatzen duten ibilgailuek kale komertzial ospetsu hau berea egiten duten bitartean. Automobilen zaleez aparte, familia asko gerturatzen dira, benetan ekitaldi ikusgarria baita. www.visitlondon.com/things-todo/event/26166893-regent-street-motor-show
hutsa
erakusketak
MARKES NAFAR BAT LONDRESEKO NATIONAL GALLERY MUSEOAN ondreseko The National Gallery ospetsuak urriaren 8an zabaldu zuen “Goya. The Portraits” erakusketara gerturatzen bazarete, margolari aragoitarrak eginiko 70 erretratuen artean nafar batekin egingo duzue topo: zehazki Jose Maria de Magallon Armendariz, San Adriango markesaren erretratuarekin. Goyak 1804an margotutako olio honetan (232,3 x 149,5 zentimetroko neurria du), nahiz eta jarrera konbentzional batean egon, gizon harroa eta, era berean, atsegina ematen du markesak. Ehiztaria ere bazen eta irakurketaren zalea. Nafarroako Gobernuak Londreseko museoari egin dion maileguari esker erakutsi ahal izan da artelana museo ospetsu honetan. “Goya. The Portraits” datorren urteko urtarrilaren 10era arte egongo da zabalik. www.nationalgallery.org.uk
L
57
hutsa
liburuen TXokoA
hutsa
KAFEAK SORTUTAKO LOTURAK ribu baten jantziekin mozorrotuta, 1984an Steve McCurry argazkilari mitikoak muga afganiarra zeharkatu zuen bere kameraren memoriatxartelean XX. mendeko argazki ospetsuenetarikoa zeramala, harrezkero “Neska afganiarra” izenburuaz ezagutzen dena. Begi eder eta ikaratuekin begiratzen gintuen, zuzen-zuzen, neska hark “National Geographic” aldizkariko azaletik. Gerora jakin genuen paxtu etniako neska hark 12 urte zituela eta Sharbat Gula zuela izena. McCurrynek argazkia egin zionean Pakistanen zegoen, errefuxiatuen gune batean. Urte berean, une hartan horretaz jabetu ez zen arren, “From These Hands” liburua emango zuen bidaia bati ekin zion argazkilari amerikarrak, hots, gerra-eremuetatik aldenduko zuen bidaia. Gure goizeroko «droga» ekoizten duten pertsonen bila ibili da munduan zehar, kafearen ibilbideari jarraituz. «Kafeari buruzko liburu hau Latinoamerika, Afrika, India, Asia eta Indonesiaren artean dauden loturak adierazteko modu egokia delakoan nago», dio egileak.
T
hutsa
From These Hands Steve McCurry Paidon, 2015 144 orrialde. 49,95 euro
La aventura de mi vida Osa Johnson Ediciones del Viento, 2015 512 orrialde. 22,33 euro
hutsa
leberria Kansaseko herri txiki batean hasten da, duela mende bat, ezkontza batekin. Ezkongaiak: 16 urteko nerabe bat, Osa Lighty izenekoa, eta ia ezagutzen ez duen gizon handi bat –Osak baino 50 zentimetro eta hamar urte gehiago zituen Martin Johnsonek–. Johnson itzuli berria da Jack London idazle mitikoaren ondoan Hegoko itsasoetan barrena egindako bidaiatik. Eta Osarekin batera, abenturaz beteriko bizitza gauzatu ahal izango du. Bikoteak Zeelanda Berrian, Borneon eta, batez ere, Afrika Beltzean egindako argazkiek hornitzen dute liburua.
E
hutsa
hutsa
hutsa
JOHNSON BIKOTEAREN ABENTURAK
HIRI-PASEATZAILE BATEN GOMENDIOAK aur egungo bidaiari batek hiriak modu pertsonal eta subjektiboan begiratu beharko lituzke, bidaietako gidek aipatzen dutena baino «harago» joanda. Hori dio, behintzat, Daniel Cordoba-Mendiolak. Bere burua joera-analista bezala aurkezten duen egile honek, «flâneur» delakoa berreskuratu nahi izan du liburu honetan; hau da, hiri-paseatzaile gisa itzul daitekeen figura. Liburu honen bitartez partekatu nahi izan du 25 hiriren gaineko bere begirada pertsonala.
G
El mundo en 25 miradas Daniel Cordoba-Mendiola Libros de Vanguardia, 2015 232 orrialde. 10,99 euro
PAUL AUSTER ETA AEB-AK
XERPAK, AHAZTUTAKO HEROIAK
ere bizitzaldiaren neguan sartzen hasia zela igarrita, 2011ko otsailean, Paul Auster idazle brooklyndarrak bizitza horren kontakizunari ekin zion denboraren lerro kronologikoari jarraituz, jazoera batzuk, leku batzuk, eta egoera batzuk hautatuz. Austerren bizialdiak hartzen duen historiaren tarte horretan Amerikako Estatu Batuetan izandako aldaketa sozial eta kulturalen nolabaiteko lekukotza da liburu hau. Oskar Arana itzultzaileak ekarri du euskarara Austerren nobela hau.
M
B
Neguko egunerokoa Paul Auster Txalaparta, 2015 278 orrialde. 19 euro
endebaldarrek Himalaia igo duten guztietan, xerpak ahaztutako heroiak izan dira. 2008ko abuztuan, K2n hamaika eskalatzaile hil zirenean, Chhiring Dorje y Pasang Lama xerpak bizirik atera ziren. Heriotzaren Guneko hondamena gertatu zenean, Pasang-ek Chhiring aurkitu zuen izotz pareta batean geldirik, heriotzaren zain, piolet bat ere eskura ez zuela. Burutu zuten erreskatatzea alpinismoan mitikoa bihurtu da eta Zuckermanek eta Padoanek bi xerpa hauen bizitzak esploratu dituzte liburu honetan. K2. Enterrados en el cielo Peter Zuckerman eta Amanda Padoan Capitan Swing, 2015 312 orrialde. 20 euro
59
Gogoan hartu hutsa
RADIO CITY MUSIC HALL DENA HANDI ETA EDER
New York hiriko Rockefeller Center-en kokaturiko Radio City Musical Hall antzoki mitikoak 1927an zabaldu zituen aurreneko aldiz ateak. Ameriketako Estatu Batuetako antzoki nagusitzat jotzen dute eta ez da harritzekoa, eraikinak berak duen edertasunari bertan egiten diren emanaldi ikusgarriak gehitu behar baitzaizkio. Ezagunena 1933tik urtero abenduaren 27an burutzen dena da; “Radio City Christmas Spectacular” ikuskizuneko protagonista nagusiak Rockette dantzariak dira, Radio City Musicall Hall-eko dantzarien talde propioa. 1929ko burtsaren crash-a gertatu zenean, John D. Rockefellerrek gaur egun Rockefeller Center izenarekin ezagutzen den eraikin gunea eraikitzea erabaki zuen. Haren asmoa Metropolitan Opera House-ren parekoa egitea zen, baina egoera ekonomiko eskasa zela-eta negozioak etorkizun oparorik ez zuenez, proiektu hori baztertu eta bazkide berrien bila hasi zen, «zerbait handia» egin nahian. Horrela, hasi berria zen Radio Corporation of America –gero NBC eta RKO ikus-entzu-
nezko enpresa handien jabea izango zena– eta Roxy Rothafel antzerki gizonarekin elkartu eta proiektu berri bat gauzatu zuen: Radio City Music Hall, hain zuzen ere, herriarentzat «artearen jauregia» izango zena. Kalitate handiko entretenimendua eskaintzea zuen xede, toki eder batean eta jende xumeak ordaintzeko modukoa. Antzerkia, music-hall-a eta zinema ikusi ahal izango zuten aurrerantzean New Yorkeko biztanleek, Rockefeller jaunaren ekimenari esker. Jende xumearen ametsak pizten Donald Deskey-k diseinatu zuen eraikin ikoniko honen barnean beira, aluminioa, kromoa eta apainketa geometrikoa nahasten dira. Garai haietan New Yorken hain modan zegoen rokoko estiloa baztertu eta art deco-a aukeratu zuen Deskeyk. Datu praktikoei dagokienez, hemen batzuk: antzokiak 5.933 jarleku ditu –zabaldu zenean AEBetako antzoki handiena zen–, bere markesinak etxadi oso bat hartzen du, agertokiak sakonean 20 metro ditu eta 44 metro zabaleran, eta teilatuaren altuera 25 metrokoa da. Arku zabal sail batek osatzen ditu paretak eta sabaia, eta antzoki honetan bista trabatzen duten zutaberik ez dago. Barneko diseinua erabat berritzailea eta ikusgarria izan zen bere garaian, horretan apustu handia egin zutelako eta, adibidez, Radio City Music Halleko garabiak eta poleak mugiarazteko asmatu zuten sistema hain aurreratua izan zen garai hartan, ezen Estatu Batuetako Marinak sistema hidrauliko berbera erabili izan baitzuen Bigarren Mundu Gerrako hegazkin-ontzietan. Zabaldu zenetik gaurdaino 300 bat milioi pertsona baino gehiago igaro dira bertan egin diren antzerki, zinema edo musika emanaldiez gozatzeko. www.radiocity.com
60
Argazkia: Thinkstock
hutsa
URPETUTAKO BASAMORTUA Lençois Maranhenses Parke Nazionala Brasilgo ipar-ekialdean kokatuta dago, Maranhao estatuan, hain zuzen ere. Bidaia aldizkarietan hain gustukoak izaten ditugun “Munduko hamar leku zoragarrienak” eta gisa horretako zerrendetan nahitaez agertu beharreko toki horietako bat dela esango genuke: zetaantzeko hondar zuriz apaindutako 1.000 kilometro karratuko lurralde hauetan, eta aldizka aurkituko ditugun oasi zoragarrietan, bat-batean turkesa koloreko aintzirekin topo egingo baitugu. Lehen begiratuan Lençois Maranhenses-ek basamortu arketipikoa irudi lezake, baina ez da horrela, ez baita ohiko basamortua. Amazonaseko arrotik kanpo, urte hasieran izaten den euri sasoian haraneko dunen artean metatzen da ura eta, horrela, uztail eta irail arteko hilabeteetan urmael urdinak sortzen dira. Harrigarria dirudien arren, inguru hauetan arrain
mota ugari aurki daitezke, sasoi lehorrean ia desagertzeko arriskuan izaten diren arren, hegaztiek itsasotik dakartzaten arrautzei esker urmaelak arrainez beterik mantentzen baitira. Mangladiek, jenderik gabeko hondartzek, buritis motako palmondoek eta Preguiças ibaiak osatzen dute parke eder honen aniztasuna. Milaka urteren buruan eratu da parkea, ibaietako ohantzetako hondarra bokaletan gelditu eta, itsasoko mareen eta haizeen eraginez, kontinentera sartzen joan den heinean. Kostaldeko 27 miliatan hedatzen diren hondartza basatiak dunaz josita daude. Era berean, Lençois Maranhenses Parke Nazionaleko urmaeletako batzuk itzelak dira. Lagoa Bonita eta Lagoa Azul Barreirinhas hiritik hurbil daude. Lagoa Tropical bisitatzea ere merezi du, baina parkeko handi eta ederrenetako bat Lagoa da Gaivota (Antxetaren Urmaela) da, Santo Amaro do Maranhao herritik gertu dago.
LABURRaK hutsa
ITSAS PARKE HANDI BATEN SORRERA, TXILEN
ichelle Bachelet lehendakari txiletarrak iragarri berri du Italiaren tamainako itsas parke berri bat sortuko dutela, ekosistema berezi bat babesteko eta ezaguera zientifikoa garatzeko asmoz. Erreserba berriak Txileko lurralde kontinentalaren %4 hartuko du –297.000 kilometrotik gora–, eta Nazca Desventuradako Itsas Parkea izenarekin bataiatuko dute. Itsas santutegi berri honek Desventuradas uharteak babestuko ditu, hau da San Ambrosio eta San Felix uharteak eta Gonzalez eta Roca Catedral uhartetxoak. Kostaldetik 850 kilometrora dago artxipelagoa, Chañaralen parean, Atacama eskualdean.
M
OSASUN TURISMOAREN HAZKUNDEA,KUBAN edikuntzan izandako aurrerapen zientifikoak direla-eta, Kubako medikuntzak nazioartean duen izen onagatik eta bertan ematen dituzten tratamenduen kostu-kalitate erlazioagatik osasun turismoa gorantz doa Kuban. Hiru talde handitan banatzen da turismo hau: tratamendu tradizionalak, mendekotasunen arreta eta kubatar patenteko produktu berriak, esaterako, minbiziaren aurkako antigorputz monoklonaleko txertoak edo Heberprot-a. Eskaera handiena duten tratamenduak erretinitis pigmentarioa, bitiligoa eta psoriasia sendatzera bideratutakoak dira. Errehabilitazio neurologikoa behar duten gaixo ugari ere Kubara gerturatzen dira.
M
62
WIFI-A DOHAINIK AENA-KO AIREPORTUETAN agoeneko martxan dago Aenaren sareko hamar aireportutan Interneteko doako zerbitzu mugagabea. Orain arte 30 minutuko konexioak eskaintzen zituzten, 2014an 8 milioi bidaiarik erabili izan zutena. Orain, Eurona Telecom Wireless-ek zerbitzu hau bere gain hartu ondoren, Barajasen, Bartzelona-El Praten, Palman (Mallorca), Malagan, Vigon, Santiago de Compostelan, Coruñan, Tenerifeko bi aireportuetan, Lanzaroten eta Fuerteventuran erabili ahal izango da.
D
hutsa
“The Telegraph” nazioarteko komunikabide nagusietako bat da, sarean 2 milioi irakurle inguru dituena, eta honako galdera plazaratu du titular batean: «Donostia al da munduko lekurik onena gourmetentzat?» Artikuluan zera nabarmentzen du, per capita Michelin izar gehien dauzkan hiria izateaz gain, beharbada, ondo jateko hiririk onena dela. Gaineratzen duenez, Donostia berezi egiten duena eguneroko janariaren kalitatea da, eta horrez gain, belle epoque-ko dotoreziaz gain, goi-sukaldaritzako jatetxeak eta gourmet pintxoak dauzkaten ehunka tabernak goraipatzen ditu.
hutsa
hutsa
hutsa
«THE TELEGRAPH»-EN, LOREAK DONOSTIARI
«GIRI»-RIK GABEKO GUNEEN GOMENDIOAK
rivago nazioarteko sareak, munduko milioika bidaiariei informazioa eta erreserbak eskaintzeaz gainera, ohikoez bestelakoak diren jarduera turistikoak hautatzen ditu. “Turismo anti-guiri” deritzon gida horretan, Euskal Herriko bi esperientzia aipatu ditu sareak: batetik, planetaren historia geologikoan barrena ibilbide bat egitea Mutriku, Deba eta Zumaiako labarretan; eta, bestetik, ezezagunena, egun batez artzain bihurtzea Alluitz Natura baserrian Urkiolako Parke Naturalean. Bertan, ardiak jezteko eta gazta edo mamia egiteko aukera izango dute, baita xaboiak ere, sendabelarrak eta belar lurrintsuak erabilita. Guztia Patxiren eta haren txakur “Harri”-ren eskutik egiten omen da.
T
BORTIZKERIAREN MENPE ACAPULCO-N errogeita hamarreko hamarkadan, Hollywoodeko izarrek gogokoen zuten tokia Acapulco zen. Gaur egun, bortizkeriak turismoa hil du Mexikoko hilketen hiriburuan eta Pazifikoko kostaldeko bainuetxe ospetsuan zaila da atzerriko turisten aztarnarik aurkitzea. Hilketa kopurua beldurgarria da oso –bi eta sei hildako bitartean egunean– gehienak drogaren kartelen eskutik. Ilunabarrean, labar gainetik salto egiten zuten Quebradako urpekari ospetsuen irudiaren ordez, gorpuek hartu dute protagonismoa Acapulcon.
B
hutsa
hutsa
BALEA HARAGIA «SALDU» NAHI DIETE ATZERRITARREI Bere gastronomiagatik ospetsua den Tokioko Ebisu auzo dotoreko 30 jatetxek atzerritarrekin tabu bat apurtu nahi izan dute; alegia, balea sushiaren zaporea proba dezatela proposatu diete bertaratu diren turistei. Hemen balearen haragia tradizio handikoa dela argudiatuz, itsas ugaztun hau arrantzatzen jarraitu dute Japonian nazioarteko debekuei muzin eginez. Turistak konbentzitu nahian dabiltza orain, antza. Yen diruaren jaitsiera delaeta, baina batez ere hurrengo Joko Olinpikoen eraginez, turismoaren gorakada handia espero dute.
BERRITZAILEA ETA EUSKAL LABELDUNA! Biarritzen aurkeztu berri den Alpha izeneko bizikleta elektrikoa hidrogenoa erabiltzen duen lehena izango da. Bidarteko Pragma Industries enpresak jarriko du salgai 2016an. hutsa
HOTZAREN ETA ELURRAREN BILA ARI DIRA THAILANDIAN
hutsa
Milaka turista bertako harea zuriko hondartzetan kiskaltzen diren bitartean, thailandiarrek merkataritza-guneetako haize egokituaren babesa nahiago izaten dute. Irudian agertzen dena Bangkok-en zabaldu berri duten Snow town deiturikoa da –izotzezko errusiar mendi bat du barnean–. Arazo bat dute, fresko daude baina argindar larregi erabiltzearen truke.
hutsa
hutsa
CHARTRES-EKO KATEDRALAREN GARBIKETAK POLEMIKA SORTU DU Parisetik 80 bat kilometrora dagoen Chartres hiriko katedrala Europan ondoen kontserbatutakoen artean zegoen... XII. mendeko kaperak garbitu dituzten arte, bederen. 2008an hasi ziren koruko bi kaperen zaharberritze lanak, eta orain katedral gotikoko erdiko nabearekin jarraituko dute, baina egin dioten «lifting» honek sortu duen polemika Ameriketako Estatu Batuetaraino iritsi da, non sinadurak eta guzti bildu dituzten. Denborak belztutako harrietara ohitutako begiek bat-batean harri zuriarekin egin dute topo eta «eraiki zutenean dekorazioa askoz argiagoa izango zen, baina denboraren poderioz itxura hori hartu zuen. Aktore zahar bat gazte bihurrarazi nahi izatea bezalakoa da», Martin Filler arkitektoaren hitzetan. 63