7h86

Page 1

hutsa

LE HAVRE Gerrako txikiziotik biziberriturik • SAIGON Drama ilunetik etorkizun argitsura • TEXAS Mitoetatik harantzago • TRAMUNTANA Mallorcan barrena oinez • CASTEL GANDOLFO Vatikanoaren trena

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

Habana ITXURALDAKETAREN ZANTZUAK


Azaleko argazkia: Lucas Vallecillos

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Erredakzioa: Amaia Ere単aga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


aurkibidea 4

Munduari begirada Shiniuzhaiko zubi zintzilikaria, 180 metro gora eta zorua garden: bertigorik ez dutenentzat.

40

ErreportaJEak 6

Habana Herrialde osoan gertatzen ari diren aldaketen abangoardian dago Habana, baina bere betiko xarmari sendo eutsiz.

16

Le Havre II. Mundu Gerraren orbainetatik eta Auguste Perret buru zuen tailerraren zimenduetatik biziberritutako hiria.

24

Saigon Gerrako basakeriaren ondorengo zauriak atzean uzten asmatuta, herrialde osoaren aurrerabidearen hauspo bilakatu da.

32

Texas Estatu erraldoiak filmetako mito eta topikoak hankaz gora jartzen dizkio bisitariari.

40

Tramuntana mendilerroa Mallorcako mendebaldetik GR221 delakoari heldu eta gizakiak eta naturak ia guztiz bat egiten duten lekuan barrena oinez.

48

Vatikanoaren trena Larunbatero trena ateratzen da Vatikanoko estaziotik: turistek Castel Gandolfo dute helmuga.

Bidelaguna 54

Proposamen tematikoa Herri eta auzo koloretsuenak.

56

Hitzorduak

58

Liburuen txokoa

60

Gogoan hartu Shakespeare and Company eta Monument Valley.

62

Laburrak

16 6

48

32

24

3


SHINIUZHAI 180 metro behera eta zoru gardena xinako atrakzio berria da, baina ez da bertigoa dutenei gomendatzeko modukoa. 300 metro luze eta 180 garai, munduko zubi zintzilikari handiena da; eta kirioak dantzan gehixeago jartzearren, zorua kristalezkoa egin diote! Shiniuzhai parke nazionalean dago zubi estreinatu berria –irailaren 24an zabaldu zuten– eta bisitari franko joaten da ia 200 metroko altueratik behera begiratuta zer sentitzen den probatzera –nahiz eta argazki hau egin zuten egunean ez zuten askorik ikusiko, halako lainotzarra zegoeneta–. Hasiera batean zurezkoa zuen zorua, baina gero aldatu egin zioten eta kristalezkoa jarri; hamaika ingeniarik osatutako talde batek jardun zuen erreforma lan horretan zenbait hilabetez. Hartara, munduko zubi zintzilikari garden bakarra eraikitzea lortu dute. 24 milimetroko lodiera du kristal horrek eta Yang Guohong ingeniariak “Daily Mail” egunkari britainiarrari azaldu dionez, «ezinezkoa da haustea. Berdin du turistek zenbat saltatzen duten zubi gainean, ez zaio ezer gertatuko».

T

Argazkia: Johannes Eisele

4


Munduari begirada

5



Habana

Testua eta argazkiak: Lucas Vallecillos

HAIZE BERRIAK


HABANA

Mestizoa, exotikoa eta kontraesanez betea, munduko badiarik ederrenetako batean egiten du leku Habanak koloreen eta erritmo tropikalen eskutik. Kubako hiriburua izanik, uhartean ematen ari diren aldaketa politikoen abangoardian da. Hala, bere betiko xarmari hiriburuan azken urteotan ematen ari diren aldaketak gehitzen badizkiogu, inoiz baino gehiago Habana bost zentzuak adi-adi ditugula bisitatu beharreko hiria da egun.

8


aul Castrok egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz Kuban aldaketa ekonomikoak abian jarri zituenetik, uhartean gutxika-gutxika aldaketak bata bestearen atzetik heltzen joan dira azken urteotan. Hori bai, Kubaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko hurbilketa ezagutzera eman zenetik, azeleragailua zapaldu eta aldaketok gero eta nabarmenagoak dira uhartean. Habana hiriburuan, egunero irekitzen dira negozio pribatuak, eta, hala, begi bistako metamorfosia ematen ari da, batik bat Habana Zaharra hiriburu erdialdeko auzo ezagunean. Habanara heldu bezain laster, 50eko hamarkadako taxi zahar batek hiriaren erdialderantz eraman gaitu.

R

Bertan, Iraultzaren Plaza erraldoia dugu zain. Estatu eraikin ikusgarriak biltzen dituen gunean, gure arreta lehendabizi bereganatu duena Che Guevara iraultzaile ezagunaren mural erraldoia da, “Hasta la victoria siempre� esaldi eta guzti. Guevara, baina, ez dago bakarrik, alboan tamaina bereko beste mural bat du: Camilo Cienfuegos buruzagi iraultzailearena, “Vas bien Fidel� leloarekin. Plaza honetan ematen zituen Fidel Castrok bere diskurtso amaiezinak, ehunka milaka lagunen aurrean; egun, Raul bere anaiak ematen ditu, eta, duela ez asko, Frantzisko aita santuak berak ere homilia jendetsua eman zuen, beste garai batean ia pentsaezina zena.

Hasierako argazkian, Iraultzaren Plaza; eta lerroon azpian: Habana Zaharreko San Frantzisko enparantza, taxi kolektiboa Anaitasunaren Parkean eta Cheren murala hirigunean.


HABANA Iraultzaren Plaza atzean utzita, taxiak Salvador Allende etorbidea hartu du Habanan egingo ditugun egunetan ostatu izango dugun etxerantz; Kapitolioaren parez pare dago, Machadoren diktaduraren garaian Washingtongoaren erreplika gisa egindako eta 1929an inauguratuko eraikina. Egun, Washingtongoa bezala, zaharberritze lanetan da etorkizun hurbilean Herri Asanblada Nazionala hartzeko asmoz; xedea legebiltzarkideak 2016ko martxotik aurrera bertan izatea da. Kapitolioaren eskalinata nagusiaren oinetan, Jose Marti pasealekua eta Parke Zentrala daude; oinezkoen joan-etorria etengabea da, baita 50eko hamarkadako auto estatubatuarren konbustio eskasak eragindako gasolio usaina ere. Nahikoa da etxetik jaitsi eta jendez betetako San Rafael bulebar komertzialean murgiltzea Habanan aldaketak begi bistakoak direla egiaztatzeko. Baita horietako batzuk oso esanguratsuak direla ere. Herritarrek telefono eta ordenagailuak baliatzen dituzte kalean bertan Interneten nabigatzeko, Gobernuak wifi guneak jarri berri baititu azken hilabeteotan. Harrigarria egiten da ere kamisetetan, dendetan, taxietan‌ bandera estatubatuar ugari ikustea; sinestezina izan badaiteke ere, horrela da. Etsai estatubatuarra begitan hartzerik ere ez zegoen garaiak urrun geratu dira. Hori bai, nostalgikoek nonahi ikusiko dituzte oraindik ere kaleetan “Patria o muerteâ€? lelodun muralak. Edota Kubako historia hurbila ezagutu ahal izango dute Agromonte kaleko Iraultzaren Museoan. Presidentearen jauregia izandako eraikina, 1956ko altxamendu herritarra ezagutzeko leku paregabea da egun. Bertan, Cheren beraren pipatik tanke sobietarretara bitarteko objektuak ikus daitezke. Iraultzaren Museoaren parez pare, Arte Ederren Museo Nazionala dago, derrigorrez bisitatu beharrekoa. Karibe osoko arte ederren museo onena da askoren ustez, baita Latinoamerikako garrantzitsuenetakoa ere. Mundu osoko pieza bikainak jasotzeaz gain, ohiko zirkuitu komertzialetatik kanpo izategatik ezezagunak zaizkigun artista bikainen lan liluragarriak bertatik bertara ikusteko aukera paregabea eskaintzen du.

Goian, Adiskidetasunaren kalearen ikuspegi bat, eta eskuinean Habanako hirigunean kokatutako etxe batean maindireak eskegita.

10

Habana Zaharreko kaleetan galduta Gutxien-gutxienez bi egun gorde behar dira Habana Zaharreko kale estu eta irregularretan barna galtzeko. Hiriburuaren esentzia bertan gordetzen da, auzoan kontzentratzen baita Habanaren ondare kolonial garrantzitsu ia guztia, 1982an Unescok gizateriaren ondare izendatu zuena. Leku benetan bikainak daude Habana Zaharrean; besteak beste, hiriko lehendabiziko iturri publikoa hartu zuen San Frantzisko plaza, lorategi tropikal bikaina gordetzen duen Santa Klara komentua edota Plaza Zaharra. Kapitoliotik Armen Plazara doan Obispo kalea da hiriko zaharrena, eta


DATU PRAKTIKOAK Nola iritsi Kubara bidaiatzeko preziorik onenak Iberiak eskaini ohi ditu. Ekainaren 1etik aurrera Habana eta Madril arteko hegaldi zuzenak martxan ditu Iberiak berriro, astean bost aldiz eta A330 hegazkin berri erosoetan. www.iberia.com

Ostatua La Casona, San Frantzisko kalea. Mirtaren eskutik Habanako bizitza ezagutzeko aukera izango dugu Habana Zentro auzoko hostal txiki honetan. 30 euro balio ditu gela bikoitzak. Harremanetarako: habanacasas@nauta.cu

Bidaiatzeko beste modu bat Zerbait ezberdina bilatzen dutenek, ohiko ibilbideak alboratuta Kubako esentzia bilatuz, Luis Alarcon argazkilari eta gidaria bidaide paregabe izango dute. Urtean hiru aldiz bidaiak antolatzen ditu talde txikiekin. Habana sakonsakonean ezagutu nahi dutenentzat proposamen bikaina da. www.viajarcuba.org

11


Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: bikote bat Habana Zaharrean; Clandestina denda, ziurrenik hiriko berritzaileena; santeroak bezeroei geroa iragartzen; mojito prestaketa Bodeguita del Medion; William Carbonell margolaria, bere tailerraren aurrean; eta bi gizon arrantzan, Malekoian. Alboko orrialdean, lagun taldea Internet kontsultatzen.


HABANA ezinbestekoa da bertara gerturatzea Habana Zaharreko giroan barneratzeko. Izan ere, saltoki, liburutegi, kafe, jatetxez, izoztegiz‌ lepo izanik habanarren leku kutunetako bat da. Leku batetik bestera goazela sarri pasatuko gara bertatik. Obispo kaleko 557. zenbakian Floridita taberna ezaguna dago, Ernest Hemingwayk bere daikiriak hartzeko hautatzen zuena. Parez pare, Kubako ron eta puru preziatuak erosteko Estatuaren denda bat aurkituko dugu. Kalean merkeago aurkituko ditugun arren, barrura sartuz gero erositako puruak eta rona faltsuak ez direla ziurtatuko dugu. Erdialdeko beste klasiko bat Empedrado kaleko 207. zenbakian kokatutako La Bodeguita del Medio taberna da; bere mojito eta txerrikume erreagatik ezaguna da hirian. Hori bai, nik neuk nahiago ditut izen ezagunak izan gabe ere edonork ezagutzen dituen Obispo kaleko taberna horiek; mojitoak askoz merkeago eskuratuko ditugu, eta, gainera, kanpotarrak bakarrik ez, kubatarrak ere izango ditugu alboz albo.

Guztira 50.000 lagunen etxe den 2 kilometro koadroko auzoa da Habana Zaharra, eta, egun, iraganaren xarma eta taberna mitikoak biltzen dituen lekua baino askoz gehiago da: Kuba berriaren erakusle da. Bertan begien bistakoa da herrialdeak aurrez aurre duen aldaketa handia. Gero eta negozio pribatu gehiago biltzen dira bertan, hiriaren bihotzari aire berria emanez; ia astero irekitzen da negozio berriren bat eta asko dira ekimen pribatuko negozioak irekitzeko eraberritzen ari diren lokalak. Orain dela urte asko erabaki zuen Gobernuak Habana Zaharra berreskuratzea auzoa behin betiko hondoratu aurretik; ezin da ahaztu 80ko hamarkadan auzoa literalki erortzen ari zela. Eusebio Leal historiagilearen kudeaketa bikainaren eskutik, baina, Habana Zaharra erabat biziberritu da; 200 eraikin historiko baino gehiagok berreskuratu dute jada garai bateko distira. Orain, Gobernua inbertsio pribatua sustatzen ari da are eta eraikin gehiagoren zaharberritzea ahalbidetzeko. Erabaki horrek hiriaren ondare arkitektonikoaren berreskurapenari

13


Kubako hiriburuko hiru ÂŤargazkiÂť ezagun: Habanako erdialdearen ikusmira arratsean; inperialismoaren aurkako monumentua, AEBetako enbaxadaren parean; eta Parke Zentrala, Kapitolioa atzean dela.

beste bultzada bat eman nahi dio, Habanako gune askotan hondamendia agerikoa baita oraindik. Leku berriak Kuba berriarentzat Habanako hirigune historikotik paseo bat ematea nahikoa da hiria kolorezko nota berriak hartzen ari dela nabaritzeko, cool ukitu nabarmenekoak asko, batik bat San Ignazio kalea edo Plaza Zaharra bezalako lekuetan. Agian Habanako plazarik ederrena den Plaza Zaharrean, aldaketak inon baino agerikoagoak dira.

Duela urtebete negozio guztiak Estatuaren jabetzakoak baziren, orain jada proposamen pribatu interesgarriak sortu dira. Horren adibide da 50eko hamarkadan girotutako Vitrola jatetxea, turistentzat tokiko sukaldaritza eskaintzen duena 10 euro inguruko prezioan; turistentzat leku merkea da, Kubako klase aberats berrientzat noizean behin bisitatzeko modukoa eta herritar gehienentzat erabat eskuraezina. Atez ate ia La Factoria garagardotegia aurkituko dugu, teknologia austriarra lagun garagardo propioa egiten duena. Pla-


zan ateak ireki zituen lehen negozio pribatua, berriz, CafĂŠ Bohemio kafetegia da. Eta nire negozio kutuna zerbait jan edo edateko aukera ematen duen Azucar lokala, plazaren ikuspegi paregabea eskaintzen duena. Habana Zaharraren paisaia ekonomiko eta soziala aldatzen ari diren lokal interesgarri gehiago ere badaude, noski. Clandestina dendak, adibidez, “%99an diseinu kubatarraâ€? lemapean diseinu apurtzaileak eskaintzen ditu, 10 euro inguru balio duten kamiseta ausartak kasu. La Marca tatuajeak egiteko estudioa ere nabarmendu beharra dago, mundua jateko prest dauden ilusioz betetako zazpi gazteren apustu ausarta. Bertatik The Ramones banda estatubatuar mitikoko baxu jotzaile ohi CJ Ramone bezalako pertsonaiak igaro dira jada Habanatik tatuaje bat oroigarri gisa eramateko asmoz. Habana Zaharra utzi aurretik, baina, ezin ahaztu bertako katedral ederra, katolizismoak eta santeriak bat egiten duten gunea. Mende askoz uharteko gobernadoreen egoitza izan zen gaztelua ere bisitatu beharrekoa da. Izotza, rona eta musika Habanar batek esango lukeen bezala, cuadra edo kale batzuk aurrerago malekoi ezaguna aurkituko dugu, zalantzarik gabe munduko pasealeku ezagunenetakoa. Hiriaren ikur den olatu-horma erraldoiaren aldamenetik paseoan ibiltzea gustuko dute habanarrek, brisa lagun. Habanako bizitza sozialaren erakustoki ezin hobea dira malekoiaren zortzi kilometroak. Garai berriek malekoian bertan ere badute isla, bertan kokatutako Ameriketako Estatu Batuetako enbaxadak ateak berriz ere ireki baititu, bandera eta guzti. Parez pare dago Banderen Basoa ere, bere estetika aldatu duena gerturatze keinu gisa; lehen, erdian izar zuri bat zutela, 138 bandera beltz zeuden bertan, bat inperialismoaren aurkako borrokan emandako urte bakoitzeko; egun, aldiz, Kubako bandera besterik ez dago, gainontzeko 138 mastak hutsik daudelarik. Karibeko hiririk ederrenaren beste erakargarri nagusietakoa Habanari eguzkia ezkutatzearekin bat alde guztietatik darion alaitasuna da. Malekoian bertan gera gaitezke, ron botila bat edatera lagun artean, gauez bertara Habanako gauaren beroa arintzera hurbiltzen diren herritarrekin bat. Hotel Nacional delakoaren inguruko malekoi zatian jaia izaten da nagusi asteburuetan; gazte ugari gerturatzen dira bertara, batik bat gauerditik aurrera. Hori bai, eskaintza faltarik ez dugu izango Habanako gauean: kabaret famatu eta klasikoena Tropicana da, 50eko hamarkadako showak eskaintzen dituena. Hotel askok ere, Nacional enblematikoak edota berriz ere ateak ireki dituen Capri berak adibidez, kabaretak edo kontzertu aretoak dituzte. Musika tradizionala bada gure hautua, Casa de la

Trova izango da gure leku kutuna. Vedado auzoko Rampa inguruan, berriz, askotariko eskaintza aurkituko dugu. Adibidez, bertan dago La Zorra y El Cuervo, adituen ustez jazz kubatar onena zuzenean entzuteko lokalik aproposena. Hori bai, Habanan musika entzun eta dantza egiteko ia edozein leku da ona: planetako gaurik askeenak eskaintzen dituen hirian gaude.

HABANA


16


Testua: Maribel Herruzo

Argazkiak: Oscar Elias

Le Havre GERRAREN ORBAINEI ETA TAILER BATI BURUZ

17


igarren Mundu Gerrak txiki-txiki eginda utzi zuen Europa; ez, ordea, animikoki eta metaforikoki soilik. Militarren erasoek, batailek, okupazioek eta, batez ere, bonbardaketek, aurretik izandako gerra guztiek lortu ez zuena lortu zuten: kontinente oso baten paisaia erabat aldaraztea. Hiri ugarik abiatu zuten berreraikitzea, erabateko berreraikitzea zenbaitetan eta partziala beste batzuetan. Bertolt Brecht-ek “Gerra katoia“-n idatzi zuen bezalaxe, «Garaituen artean/ herri xeheak gosea pasatzen zuen. / Garaileen artean ere / gose zen herri xehea». Garaitutakoak zein garaile ateratakoak, bietakoak berreraiki behar izan ziren. Horixe gertatu zen Le Havreren kasuan ere, Estatu frantseseko Atlantikoko kostaldean, Normandia Garaian, kokaturikoan. “Ozeanoko atea” deiturikoak, inpresionistek hainbestetan irudikatutako portu harro eta langilearen jabe denak, hutsetik abiatu behar izan zuen borrokaldi odoltsuaren ondoren. Erdigune historikoa eta portua –zeinetatik transatlantikoak eta zamaontziak ateratzen ziren–, 1517an Frantzisko erregeak fundatutakoak, txiki-txiki egin zituzten bonbek. 1940ko udaberrian, 40.000 soldadu alemaniarrek Le Havre okupatu eta base militar bihurtu zuten berau guztiz itxuraldatuz, kostalde osoan zehar Atlantikoko Murrua deritzona eraikitzen zuten bitartean. Aliatuen tropen balizko lehorreratzea ekiditeko eraiki zuten artilleria bateriaz eta kasernaz osatutako murru hori. Hiritik alde egin ez zuten herritarrentzat –erresistentziako partaideak asko– bizitza infernu bihurtu zen. Atzerriko armadaren okupazioari, behar-beharrezko produktuen eskasia, atxiloketak, antisemitismoa, askatasunik eza eta aliatuen aire-erasoak batu zitzaizkion. Abiazioaren 132 eraso jasan zituen Le Havrek gerrak iraun zuen urteetan; horietatik 1944ko irailaren 5 eta 6an gertatutakoak izan ziren gogorrenak. Normandia Behereko kostaldean jazotako “D eguna” igaro zenetik hiru hilabete ziren eta alemanek Le Havren jarraitzen zuten. Aliatuen tropek, aurrera egin nahian, etengabe bonbardatu zituzten hiriko portua eta erdigunea. 5.000

B LE HAVRE

Izenburu ilun hori galdera logiko batetik dator. Nondik biziberritu zen Le Havreko erdigune historikoa, gerra garaian ia erabat birrinduta geratu ondotik? Txikizioak utzi zituen hondarrak izan ziren oinarria, eta Auguste Perret buru zuen tailerrak jarri zituen aurreko hiriaren oso bestelako baten zimenduak.

18


Erreportajearen hasierako argazkian, “Sumendia� izeneko kulturgunea; Oscar Niemeyer arkitektoak diseinatutako eraikina da. Ezkerrean, berriz, Salon des Navigateurs ileapaindegiko apaletako panpinak (itsasoaren eta marinelen bizimoduaren eragina ageri da horietan ere). Eskuinean, itsas pasealekuko terraza bat, eguzkiaren gozoan.

19


LE HAVRE hildako izan ziren, gehienak zibilak, eta 150 hektarea geratu ziren suntsituta, Senaren estuarioa barne. Hots, 12.500 etxe birrindu ziren eta 80.000 lagun geratu ziren bizilekurik gabe. Le Havre, belle epoque-ko paristarrak joan ohi ziren bainuetxe bizia, Gerra Handian ere hondatu samar geratu zen, baina hau desberdina zen. Alde zahar historikoan apenas geratu zen ezer zutik, hondakinez beteriko orube bat eta hautsa airean. Auguste Perret eta Berreraikitze Tailerra. Bi egun nahikoak izan ziren hiri zaharraren %80a birrintzeko, eta hogei urte behar izan ziren osorik berreraikitzeko. Baina hain egin zen ondo, ezen Unescok berreraikitze hori Gizadiaren Ondare izendatu zuela 2005ean, «gerraosteko hiri arkitekturaren ohiz kanpoko adibidea» zela adierazita. Beste toki batzuk ere antzeko txikizioa sufritu eta berreraikiak izan ziren, Hortaz, zer dela-eta merezi zuen Le Havrek aipamen berezi hori? Herri eta hiri frantsesek oro har jasandako kalteak konpontzeko premia biziak bultzatuta, Gobernuak herrialdea berreraikitzeko beharrei propio erantzungo zien ministerio bat sortu zuen. Horren ardura zuen ministroak, Raoul Dautry-k, lehiaketa bat deitu zuen erasandako inguru bakoitzerako proiektuak diseinatuko zituzten arkitektoak hautatzeko. Le Havreren kasuan, Auguste Perret izan zen hautatua, 70 urte beteta eta merezitako ospea zuela, eta gerraosteko berreraikitze harrigarri eta abangoardistenetako bat gauzatuko zuen arkitekto taldea gidatzeko ardura hartuko zuen. Bruselan jaioa izan arren, frantziarra zen Perret, bere gurasoak bezala, eta Parisko Arte Ederren Eskolan arkitektura ikasi ondoren, bere aitaren eraikuntza enpresan hasi zen lanean, hormigoi armatuan espezializatua. Material hori izango zuen bidelagun Perretek bere ibilbide profesional osoan. Bere ekarpen arkitektonikoek estetikari dagokionez, oro har, bere ideia neoklasikoak izan zituzten oinarri, eskola horren frantziar adarreko ordezkari izanik, Toni Garnierrekin batera. Hala ere, Perretek hormigoia erabiltzeko zuen moduari eta hiri harmoniaren gaineko bere ideiei esker, bere lana garai hartako abangoardistenetakotzat jotzen da. Perretekin eskuz esku lan egin zuen taldea bere ikasle izandako hogei bat arkitektok osatzen zuten. Pe20

rret aitzindari zuen «klasizismo estrukturalaren» ideiak ikasi zituzten gazteok eta Le Corbusierren teorien eragina ere bazuten. Ondorioz, egin zuten hirigintza proiektuak hiri modernoaren eta klasikoaren ezaugarriak batzen zituen. Lanari ekiteko oinarri handirik ez zegoen; izan ere, Le Havre ia erabat suntsituta zegoenez, ez zegoen gauza handirik salbatzerik. Hori hala izanik ere, Perreten eta zuzentzen zuen tailerraren erronketako bat txikitutako hiria bere horretan ez erreproduzitzen saiatzea izan zen –beste hiri batzuk jarraitzen ari ziren

ereduaren arabera–, baina hondakin bihurtuta geratutako gutxi hori mespretxatu gabe. Hirigintzako adituek diotenaren arabera, Perretek asmatu egin zuen hirugarren bide bat hartzean, hiri zaharraren planoa behar berrietara egokitzean eta, batik bat, harmonia eta koherentzia urbanistikoa sortzean. Horrela, esaterako, bide eta eraikin arteria garrantzitsuenen aurreko antolamendua errespetatu zuten, eta horri esker bertako biztanleei auzo berria ez zitzaien hain arrotza egin. Eraikinei dagokienez, aldiz, berrikuntza ugari egin zituzten. Le Havreren hirigintza plana 1946 goiztiar batean


onartu zen, hiru premisa aintzat hartuta: plano ortogonal batean oinarrituko zen –zeinean kale paralelo eta perpendikularrek lauki-sareak osatuko zituzten–, eraikitzeko material nagusia hormigoia izango zen eta argiak aurretik izan gabeko tokia izango zuen. Orokorrean, pertsonok ez ditugu aldaketak gustuko izaten eta nahiago izaten dugu hazi garen hiriak bere betiko itxurari eustea. Alabaina, bertako biztanleek hiriak lehengo itxurari eustea nahi izan arren, hiriak bazituen hainbat ahulgune, besteak beste, biztanle dentsitate handia eta

Salon des Navigateurs-en ataria, ezkerrean, eta Saint-Joseph elizaren sabaia, Auguste Perret arkitektoarena. Ehun metro luzeko dorrea da.

eraikinetan argitasun falta kronikoa eta, ondorioz, hezetasuna, aireztapen eskasa eta gaixotzeko arrisku handiagoa. Perreten tailerrak auzoaren dentsitatea hektareako 2.000 biztanletik 800era jaistea lortu zuen, tamaina eta altuera desberdinetako 200 etxadiak sortuta. Premiazkoa zen etxebizitza berriak lortzea –bonbek 12.500 etxe suntsitu baitzituzten–, baina baita hiriko beste eraikin publiko batzuk altxatzea ere, eta Perretek bere gain hartu zituen horietako bi, gogoangarrienak: udaletxea eta Saint Joseph eliza. Le Havre berria ez zuen artista bakarrak burutu –garai hartako pentsa-

moldea aintzat hartuz– baina ideia bateratu baten emaitza izan zen, eta horrek eman zion bide hiri homogeneoaren berpizkundeari, arte urbanistikoko artelan moduko bati. Perreten apartamentuak. Zorionez, arkitektoek eta hirigintza ikasleek, kuxkuxero eta turistek apartamentu horietako bat bisitatzeko aukera dute, tailerrak proiektatu zuen eredu berekoa, jatorrizko plano, altzari eta bestelako hornidurekin. Urteetan, etxetiarrek ere bisitak onartu dituzte, baina gerora Udalak etxebizitza horietako bat erosi zuen “hormigoiaren maisuak” abiatutako berrikuntzak erakusteko asmoz. Argiaren eta espazioaren berebiziko protagonismoa da etxebizitza horietan sartu ziren berrikuntzetan garrantzitsuenetakoa. Egun hain arrunta iruditzen zaigun hori, garai hartan aurreko bizitza estiloarekiko aldaketa handia izan zen. Horretarako, fatxadetan burdin forjatuzko balkoiak jarri zituzten, kristalezko ate handiekin, baita zorutik sabairainoko leihate handiak, eta ordura arte guztiz arrotzak ziren elementuak ezarri ziren, berogailu zentrala, sukalde ekipatuak, etxebizitza barruko komuna eta, oro har, etxetiarren beharretara egokitu zitezkeen planoak. Perretek erabilitako hormigoia era batera edo bestera tratatzen zen kokalekuaren arabera, material bera erabilita testura eta kolore desberdinak izateko aukera emanez. Honako arrazoiagatik eman zion Unescok Le Havreri bere babesa: zementuaren erabilera intentsiboagatik eta multzo urbano erabat berdingabea –eta agian errepikaezina– delako arkitekturaren historian. Jakina, horrekin ados ez dagoenik ere bada eta asko dira «hormigoiaren poetika» –2004ko Perreti buruzko erakusketa baten izenburua– inondik ere ikusten ez dutenak. Eta arrazoi dute herrialde komunista ohiek berezko zuten arkitektura arrazionalarekin antzekotasunak dituela diotenek. Are gehiago, hastapenetan, monotonia estilistikoa hausten zuten elementuen faltagatik. Hala ere, edo hain zuzen horregatik, Le Havreren xarmaren gainean polemika ere badago. Ez da denen gustukoa izango, baina miresten duenak gartsuki defendatzen du. Estetikaren gaineko eztabaida alde batera utziz, ezin ukatuzkoa da premisa horien gainean berreraikitako erdigune historikoaren originaltasuna. Eta horren erakusgarri da Saint-Joseph eliza, zuzenean “Metropolis” filmeko eszenografiatik ateratakoa dirudiena. 21


Ehun metro luzeko dorre garai hau 1951n eraikitzen hasi –Perreten planoak baliatuta– eta 1956an amaitu zuten, bere sortzailea hil eta bi urtera. Etxe-orratz futurista honen dorre oktogonalaren barruan kaleidoskopio berezi bat dago, koloretako 13.000 beira zatitxoz osatua –Marguerite Hurek diseinatua–. Horrek espazioari kutsu mistikoa ematen dio, beirateetatik sartzen den argiak eta bertako forma biluzi eta soilek lagunduta. Gerrako biktimen oroimenezko monumentu honez gain, Perreten beste sormen lan handiak ere, Le Havreko udaletxeak, sinbolismo berezia du. Bere presentzia areagotzen duen plaza handi baten muturrean dago. Foch etorbideari, plaza hori zeharkatu eta itsasora iristen den arteria handiari, soiltasuna eta praktikotasuna dario. Fenix hiria. Fenix hegaztia bezala, Le Havreren erdigune historikoa lurpetutako eta berdindutako hondakinetatik birsortu zen. Horien gainean eraiki ziren kale eta eraikinak hiri zaharra baino metro bat gorago. Eraberritze proiektuan hiriak itsasoarekin zuen harremana errespetatu zuten eta horregatik Foch etorbidearen –Udaletxe plazan hasten dena– amaieran hamahiru pisuko bi dorre ikusgarri daude hiriaren erdigunerako sarrera sinbolikoa direnak –Ozeanoko Atea–. Horietan bizi diren pribilegiatuek itsasoko brisaz eta Atlantikoko eguzkiaz gozatzen dute. Urte gutxi batzuetan eta aginte-makila beraren pean sorturiko sare urbano honen monotonia hausten dute, ordea, hiriaren beste alderdi batzuek –gerra aurreko itxurari eusten diote eta hainbat eraikinek hondar22

tzara ematen dute– eta elementu urbanistiko berrien agerpenak. Horra, esaterako, Malraux museoaren eraikin argitsua, beirate handietatik sartzen den argiak lagunduta arte inpresionistari dagokionez Estatu frantseseko bigarren bilduma handiena ikusteko aukera ematen duena. Edota Sumendia, Oscar Niemeyerrek estetika futurista baliatuta diseinaturiko kulturgune aktiboa, hau ere mantu zuri batez estaliriko zementu armatuaz eraikia. Edota merkataritza gune bihurtutako portuko biltegi zaharren eraberritzea –Londresko dikeen eredua imitatzen zutenak–, zeinean Jean Nouvelek sortutako gune akuatikoa nabarmentzen den, hiriari eginiko azken ekarpen abangoardista. Itsasoaren parean eraikitako Skateparka –herrialdeko handiena, 1.800 metro koadrokoa–, kaiaren ondoko Unibertsitate Eskolaren diseinua eta Unibertsitateko liburutegia kolpetik bere iragana atzean utzi eta paisaia berri eta suspergarri batera ohitu behar izan zuen herri baten dinamismoaren erakusgarri dira. Udan bertako hondartza zurrunbilo bizi bihurtzen duen paisaia. Taberna, jatetxe, bainu kabina, kirol jarduera eta etzaulkiez betea, poltsikoa gehiegi urratu gabe, eta ondoko herri jendetsuetan baino patxada handiagoz, itsas pasealekuko mugimendu biziari so egoteko aukera aparta eskaintzen dutenak.

LE HAVRE


Goian, udaletxeko dorretik itsaso aldera dagoen ikuspegia. Behean, Semaphore dorrea eta eskuinean, Sena gainetik igarotzen den Passarelle du Comerce oinezkoentzako zubia.


laichaoyi / Getty Images


Saigon

Testua: Xabier Ba単uelos Argazkiak: Xabier Ba単uelos eta Thinkstock

DRAMA ILUNENETIK ETORKIZUN ARGITSURA


SAIGON

Vietnameko hiriburu ekonomiko eta kulturalean murgildu gara. Gerrako basakeriaren ondorengo erresumin eta zauriak atzean uzten asmatu zuen hiriak, eta herrialde osoaren aurrerabidea bultzatu duen hauspo bilakatu da.

26


au irudi. Estatubatuarren enbaxadako terrazan, helikoptero bat, Hego Vietnamen geratzen ziren azken ordezkariak kanporatzen, Ho Chi Minh-en tropak hirira sartzear zeudela. Hego Vietnameko polizia kapitain bat, Viet Cong-eko gerrillari bati buruan tiro egiten. Ipar Vietnameko Armadaren tanke bat, Presidentetzaren Jauregiko hesia eraisten, Nguyen Van Thieu presidenteak alde egin ondoren. Marineak helikopteroak kareletik behera botatzen, iheslari oldeari lekua egin nahian... Lau irudi. Saigon izena entzun orduko, adin batetik gorakoak garenoi behinik behin burura datozkigun irudi guz-

L

tien artean lau besterik ez. Irudi dardaragarriak, belaunaldi oso bat markatuta utzi zuen gerra lazgarri batekoak, Vietnameko, Ameriketako Estatu Batuetako eta munduaren zati handieneko belaunaldiak, denak, markatuta utzi zituen gerrakoak. Gure imajinario kolektiboak Saigon gatazkaren sinonimotzat jotzen du aspalditik, gerra berezkoa balu bezala. Horixe iradokitzen zuen Graham Green idazlearen "The Quiet American" lanak (1955), nahiz zinemarako egin diren moldaketa biek, bai Mankiewicz zuzendariaren eskutik (1958), bai Noyceren eskutik (2002). Eta horren arrazoia izan liteke hiria herrialde

Erreportajearen hasierako argazkian Saigonen ikuspegi eder bat, iluntze partean hartutakoa, Bitexco Financial Tower ikusgarria nabarmentzen dela (ezkerretik hasita, bigarrena). Orrialde hauetan, aldiz, ezkerrean Saigoneko kale bateko trafikoa, motozikletaz gainezka; eta goian, tai txi ariketak Cong Vien Van Hoa parkean.


SAIGON Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: europar kutsuko Don Khoi auzoan dagoen posta bulego nagusia; intsentsu erretzea Thien Hauko Pagodan; barazki postua azoka batean; Gerra Oroitzapenen Museoan aurki daitezkeen ehunka argazkietako bat; eta gazte bat intsentsua eskaintzen Thien Haunen bertan.

osoaren epitometzat, sintesi edo laburpentzat hartu ohi dugula ia inkontzienteki, hainbesteraino, non ziurrenik Saigon erantzungo luketen askok eta askok zalantza izpirik agertu gabe, Vietnameko hiriburua zein den galdetuta. Egiatik badute zerbait bi ideia horiek. Izan ere, Saigon izan da herrialdearen hauspoa, Frantziak bere koloniako hiriburu bihurtu zuenetik aurrera, hau da, gutxienez XIX. mendearen erditik; hiri nagusia, lehenik Kontxintxina izenekoan eta gero Indotxina izenekoan. 1902. urtean frantziarrek hiriburua iparraldera, Hanoira, aldatu zutenerako, Saigon hiri bizi eta indar handikoa zen, nahikoa eta sobera 1956. urtean Vietnameko Errepublikako hiriburu izendatu zezaten, hau da, Hego Vietnamekoa, zatiketa gauzatua izan zenean. Eta hain zuzen horretxegatik, barne gatazka ugariren iturburu izan da Saigon, objektibotasunez begiratuta hiri garrantzitsua delako bai ikuspegi ekonomikotik, bai biztanleria kopuruaren aldetik eta bai maila sinbolikoan. Halere, ez da bidezkoa Saigon alde horretatik bakarrik epaitzea, eta are gutxiago gaur egun. Hau da, gaur egun Mendebaldeko estiloari bete-betean jarraitzen dion ekonomia eredu baten aitzindari delarik ere, bizikletak motozikleta saldo batez ordezkatu dituen arren bisitariari irribarrea eskaintzeko adinako patxada duen herri baten nortasunaren isla nagusia baita, merkataritzaren eta bestelako negozioen burrunba eta abiada zurrunbilotsua uztartzen dituena goizean goiz Cong Vien Van Hoa parkean eguneroko tai-ji ariketak egiten dituzten herritarren lasaitasun eta soseguarekin, budismoak emandako oinordetzaren babesean. Etorkizuna jomuga Hanoiren kutsu kolonial eta nolabait aristokratiko eta xaloarekin aurrez aurre, Saigonek dinamismoa irudikatzen du, bultzada, aldaketa. Duela ia hiru hamarkada, Vietnamek pentsaezina zirudien bihurgune ideologiko bat marraztea erabaki zuen, eta “Doi Moi” izenarekin bataiatu zuten (berpizkundea). Horren arabera, beraiek zeukaten komunismo politikoaren ideia ekonomia liberaleko ereduarekin uztartu zuten, hau da, «helburu sozialistako merkatu ekonomia» moduko bat sortuz, halaxe definitu izan dute zenbait forotan. Kontraesanak kontraesan, iritzi-epaiak gorabehera eta desberdintasun sozialei buruzko azterketak direnak direlarik

28

ere, halako biraketa egin izanaren ondorioz lortu du herrialdeak ohiz kanpoko hazkundea izatea, urteko BPGren %8rainokoak, eta horregatik esan izan diote batzuek «asiar miraria» edo «asiar tigre berria». Eta herrialdean inon sumatzerik izatekotan eragin hori, Saigonen sumatzen da, jakina; inor egon bada aurrerapen horren guztiaren buruan, Mekongeko deltako hiriburuko gizon-emakumeak izan dira. Vietnamek aspaldi erabaki zuen bere historia hurbileneko gertakizunak iragan zirela. Aspaldi utzi zion, esate baterako, AEBak etsaitzat hartzeari, eta hango eredu ekonomikoak nahiz harekin itunak bilatzeari ekin zion. Vietnamek bere zauriak miazkatzeari uztea erabaki zuen, biktimismoari etekina ateratzeko saiakera baztertu eta aurrera begiratzea. Nolanahi ere, Saigonera doanak ezin dio muzin egin Gerra Oroitzapenen Museoa ezagutzeko aukerari. Testigantza erdiragarria da, gatazka zibilean bizi izandako izugarrikerien berri ematen duena, azkenaldiko jite aldaketak apaldu ezin duen oihu latza. Baina vietnamdarren batez besteko adina 27 urtekoa da, eta 25 urtetik beherakoa da biztanleriaren %50, hau da, ez zuten bizi izan gerra garaia, ezta gerraostea ere. Cholon auzoan, txinatarrak buru-belarri lanari emanak bizi dira, hortik kanpoko errealitate ororekin itxura batean ohartu ere egin gabe, era guztietako salgaien merkataritzan, berezkoa duten iaiotasunarekin, hasi beren medikuntza tradizionalerako belar eta animalia iharrekin eta punta-puntako telebistetaraino. Binh Tayko azokan borborka egiten du txikikazko salerosketak, Chau Van Diep ospetsuaren eta erdialdeko Ben Thanh azokaren tankeran, non erraz asko eros dezakegun “rollex” bat nahiz “breitling” bat (halaxe idatzita, noski, kakotx artean eta letra larririk gabe) 15 dolarren truke, edota kalean nola edo hala paratutako postuetan ederki asko dastatu vietnamdar gastronomia bikain eta oparoak biltzen duen aukera zabala. Hor bada oraindik kutsu tradizionalik, baina Le Loi eta Nguyen Hue etorbideetara jotzea nahikoa da erabat bestelakoa den ikuspegi bat hartzeko, Singapurreko eta kapitalismoaren joeretan lerratutako beste edozein hiri modernotan aurkitzen ditugunen moduko merkataritza eremu batean murgilduko baikara. Hortik gerturatu gaitezke Ton Duc Thang ibaiertzeko etorbidera, eta argiz jositako etxe-orratz saila eta ibai ondoko pasealekuan ainguratutako jatetxeak egingo



30


dugu topo. Horri guztiari gailentzen zaio errealitate berri honen ikur ezin aproposagoa den eraikina: Bitexco Financial Tower ikusgarria, 68 solairu eta 265 metroko altuera duena, era guztietako negozio eta aisialdi jardueren topagune, eta goi-goitik hiriaren ikuspegirik zirraragarrienetakoa zabalduko diguna. Iragana oinarri Bada, ordea, Saigonen aldagaitz iraun duen zerbait: kolonia izan zen garaiko izena. Izan ere, bere izena ofizialki aldatu egin zuten Viet Minh-en garaipenarekin, 1975eko apirilaren 30ean, eta Ho Chi Minh izendatu zuten. Baina Saigon izenak eutsi egiten dio, ez du goroldioak hartuko. Berez, izendapen berriaren erabilera entziklopedia eta dokumentu ofizialetara mugatu da. Antzeko zerbait gertatu zen, antzinako jatorrizko khmer izenarekin, Prey Nokor, historia liburuetara mugatua. Izan ere, hirian inork ere ez dio uko egiten frantziarrekin nagusitutako izendapenari. Eta izenarekin batera, iraganaren arrastoak beste hainbat arlotan ere nabariak dira. Iragan hurbilenekotik, erdialdea aipa dezakegu, Dong Khoi «europar auzoa», bertan baitaude Notre Dame katedrala, Udal Antzokia, udaletxea, posta bulego nagusia eta Hotel Continental entzutetsua –hango aretoetan garatzen da hein handi batean Graham Greenen kontakizuna–, baita Rex Hotela ere, eta hain zuzen, estatubatuar militar buruek hortixek bidaltzen zituzten gerra parteak

arratsaldero, bostak puntu-puntuan, eta bertako tabernan orpoz orpo ibiltzen ziren zurrutean berriemaile atzerritarrak eta militarrak. Baina denboran are atzerago egin genezake, eta Saigonen idiosinkrasian sakonago jo. Izan ere, bizirik dirau bai arbasoenganako kultuak eta bai espiritualtasun agorrezin batek, han-hemenka azaleratzen, hala nola: txori saltzaileak, hegaztia aske uzten duenari zorionaren abaroa eskainiz; tenpluei darien intsentsu usaina kalean zabalduz; non la kono itxurako txapelak, eguzki babes; ao dai soineko dotoreak emakumeen gorputz txikiak lirainduz, pagodetako ate eta ateburuetan margotu edo zizelarekin landuriko txinatar ideogramak; eta hiriko zeinahi kantoitan aurkituko ditugun ezin konta ahala ogibide bitxi. Hain zuzen, modernitatearen zamatik erraz askatuko gara, giro zalapartatsu eta kaotikoetan barneratuz; esaterako, Jadezko Enperadorearen Pagoda ederrean –1909. urtean eraiki zuten tenplu taoista– edo Thien Hau itsasoko jainkosari eskainitako pagoda liluragarria, XIX. mende hasieran eraikia, eta dortokaz josia, diotenez, horiek baitira tenpluaren babesleak. Izan ere, azken hamarkadetan aldaketa erabakigarriak izan ditu Saigonek baina, bere izenari temati eusten dion bezala, etorkizunera begiratzen du, betiere begi bat bere iraganean jarrita.

Ezkerrean, Jadezko Enperadorearen Pagodaren goialdea eta Mariamman tenplu hinduaren detailetxoa. Eta lerroon azpian, lehenengo distrituko eraikinak eta dorrea arratsean.

SAIGON

31


Texas

MITOETATIK HARAGO Testua eta argazkiak: Aleix Oriol



TEXAS

Ameriketako Estatu Batuei buruz osatu dugun imajinarioan, Texas Far Westen bihotza da, cowboy eta petrolio ustiategien lurraldea, «American Way of Life» delakoaren ordezkari gorena. Halere, topikoak hankaz gora botatzeko aukera izango dugu estatu erraldoi honetan barrena bidaiatzean, eta egundoko parajeak aurkituko ditugu, baita oso hiri erakargarriak ere, aniztasun itzeleko gastronomiarekin eta bizitzari zukua ateratzeko grina berezia duen biztanleria abegitsu eta dinamikoarekin. exasek hitzetik hortzera betetzen du bere leloa: “Everything is bigger in Texas”, hau da, Texasen dena da handiagoa. «Izar bakartiaren estatua» ere esaten diote estatu erraldoi honi, eta 696.241 kilometro karratuko azalera duela kontuan hartuta, bertaratzen den bisitaria nora ezean bezala aurkituko da, erdi kikilduta, hain dira handiak distantziak eta hain da erabatekoa natur parajeen eta hirien aniztasuna. Bisita ondo antolatzeko modu bat izan liteke zonaka zatitzea eta presarik gabe ibiltzea, inongo larritasunik gabe gozatuz lurralde erraldoi honek eskaintzeko duenaz. Premisa horri jarraituz, estatuaren hegoaldea arakatzea erabaki dugu, San Antonio hiri historikoan hasi eta Big Bend eta Padre Island natur erreserbetaraino, tartean Austin hiri zorabiagarritik eta Hill Country bitxitik igaroz. Bidaiari hasiera emateko, Texasko muin historikoa abiapuntutzat hartzea baino hoberik? San Antonio da, hain zuzen, espainolek Ipar Amerikan izan zuten asentamendurik zaharrenetakoa. Bizitasunez beteriko hiria da, eta bertan oso nabarmenak dira garai kolonialeko aztarnak nahiz mexikar eraginak, bai arkitekturan, bai kulturan eta bai gastronomian. Bertako harribitxia El Alamo gotorlekua da, texastarrek XIX. mendean, independentziaren aldeko gerran Mexikoko armadaren aurrean egin zuten erresistentziaren ikurra. Polemikaz inguratutako lekua da, jakina; izan ere, fuerte horretan izandako gertaerei buruzko kontaketak oso desberdinak dira, mexikarren ahotik entzun ala estatubatuarren ahotik entzun. Hainbesteko oihartzunik ez badute ere, interes handikoak dira hirian eta inguruetan barreiatutako misioak ere; espainolen asentamendu erlijiosoak ezinbestean bisitatu beharrekoak dira gaur egun abiada eroan hazten ari den metropoli honen historia kolonialera hurbilpen bat egin nahian dabilenarentzat. Austin hiri artxiliberalaren auzokide kontserbadoretzat jotzen badute ere, San Antonio bigarren gaztaro batean dagoela esan genezake, bere erdialde historikoaren eraberritzeari esker. Ribewalk ibaiertzeko pasealeku atsegina dago nabarmentzeko osagaien artean, taberna, jatetxe eta hotelak han-hemenka agertuz doazela, ibai ondoan ibiltzeko eta afaltzeko leku aproposa baita. Hiriko gazte jendeak, aldiz, North St. Mary’s St kale zalapartatsua betetzen duten gaueko lokal ugariak izan ohi ditu topaleku.

T

34


Natur parajeen eta hirien aniztasuna erabatekoa da Texasen, bisitariarentzat izugarrizko eskaintza duena. Argazkietan: Rio Grande, AEBen eta Mexikoren arteko muga naturala; bi emakume Padre Island natur erreserban, itsasertzean; errepide bat gauaren ilunean galtzen; eta ÂŤfood truckÂť sonatu horietako bat Austinen.

35


TEXAS

Texastarrek AEBetako gastronomiari ekarpen nagusi bat egin diote: barbakoa. Haragia modu horretan egiten duten jatetxeek, klasiko zein berritzaileenek, arrakasta handia dute. Eskuinean, Big Bend National Park idorrean eginiko argazkia.

36

Austin eta Hill Country San Antonio kanpamentu/base aproposa da Texas estatuaren erdialdeko bi puntu erakargarrienetara abiatzeko: Austin eta Hill Country. AEBetako hiri liberal eta dinamikoenetakoa dela diote, eta Austin hiri zalapartatsu eta modernoak herrialde osoko gazteak erakartzen ditu bertako giro herrikoi eta kultur eskaintza amaiezinarekin. Stevie Ray Vaughan historia osoko blues gitarristarik onenetarikoaren mailako musikariak loratu izan diren lekua da Austin. Klubez josita dago hiria, bereziki Seigarren kalean biltzen dira, erdialdeko kalerik zaratatsuenetako batean. Ia-ia kale honetako taberna guztietan gauero izaten dira zuzeneko emanaldiak. Giro alaia izaten da, eta bisitariak hortxe sumatuko du bertakoek zenbaterainoko zaletasuna duten musika eta festarako. Hiriaren hegoaldean South Congress izeneko kalea dago, Austineko gazte alternatiboen aisialdirako eta erosketetarako txoko kutuna. Vintage kutsuko arropa dendez eta auzotarren bilgune diren jatetxe txikiz beterik, gastronomia eskaintza eklektikoa zabalduz, eremu honek bete-betean jarraitzen dio hiriaren leloari: “Keep Austin weird� (zaindu Austinen izaera xelebrea). Etorbide koloretsu honetan ibiltzea ezinbestekoa da bertako biztanleen bizimoduaz blaitzeko. Tartetxo bat eskainiko diogu texastarrek AEBetako gastronomiari egin dioten ekarpen nagusiari, aipatzekoa da-eta: barbakoaz ari gara. Antzina, barbakoa texastar erara egiteko pits delakoak erabiltzen zituzten. Haragia prestatzeko adreiluzko erregailu bereziak dira, egitura horren albo batean egindako suak botatako keak haragia poliki-poliki erretzen zuen, ordutan, testura ezin guriagoa eta zapore ketu atsegina eman arte. Gaur egun, jatetxe gehienetan erregailu modernoak erabiltzen dituzte, nahiz eta badiren nabarmentzeko moduko salbuespenak. Lockhart herrixka da horietako bat, texastar erako barbakoaren zaleen helmuga nagusia. Apenas duen 13.000 biztanle, baina okela gisa honetan prestatzen duten lokal entzutetsuenetako batzuk bertan daude, Black’s BBQ edota Kreuz Market. Jatetxe horietan pit tradizionala erabiliz erretzen dituzte haragi puskak; esaterako, texastar barbakoaren izar irrikatuena, zati estimatuena den brisket delakoa (txahal hegal xerra). Austinen, zenbait chef gaztek eskola zaharreko maisuen lekukoari heldu diote, esaterako, La Barbecue edota Franklin Barbecue jatetxeetan, eta ilara amaigabeak eratzen dira egunero haragi gustagarri hori dastatzeko. Hill Countryn edertasun handiko parajeak daude, esaterako, Enchanted Rock State Natural Area. Bertan, granitozko haitz puska izugarriak igo eta inguruko lautaden gaineko ikuspegi zoragarria lortuko dugu. Igoerak ez du izaten aparteko zailtasunik, eta bidean



armadiloak, urtxintxak, untxiak eta hainbat hegazti mota aurkituko ditugu. Paraje naturalez gain, alemaniarren oinordetza interesgarria duten zenbait leku ere badira inguru honetan, XIX. mendearen erdialdean iritsitako etorkin teutoien testigantza. Beren jaioterrian bizi zuten jazarpenetik ihesi, 10.000 familiatik gora bertaratu ziren aukera berri baten bila, tartean irakasleak, artistak, idazle eta poetak zeuden, eta besteak beste, New Braunfels edo Fedricksburg hirietan kokatu ziren. Hiriotan gaur egun ere nabaria da haien eragina; izan ere, estilo alemaneko eraikinak aurkituko ditugu eta alemaniar gastronomiako plater tipikoak

dastatu ahal izango ditugu hainbat jatetxetan. Nolanahi ere, inguru honetan landa eremuko giro atsegina sumatzen da, eta Texasko metropoli handietako zalapartatik egun batzuetarako ihes egiteko zirrikitu bat zabaldu digu. Mutur-muturreko paisaia Hirietako iskanbilatik are gehiago aldendu nahi izanez gero, Texas mendebaldeko parke nazional nagusia bisitatzea baino gauza hoberik ez dago. Big Bend National Park delakoa, Hill Countrytik 580 kilometrora, erreserba natural erraldoi bat da. Rio Grande ibaiak AEBen


Big Bend (bihurgune handia, ingelesez) National Park muturreko baldintza klimatikoak dituen natur erreserba erraldoia da. Kareharrizko mendi ikusgarriak daude han-hemenka.

eta Mexikoren arteko muga naturala osatuz marrazten duen meandro batean kokatuta dago, eta hortik hartu du Big Bend izena (bihurgune handia). Muturreko baldintza klimatikoak daude bazter apartatu honetan, Chihuahuako basamortu gupidagabearen zati bat hartzen baitu. Kareharrizko mendi ikusgarriak daude han-hemenka, eta senderismo zaleentzat paradisua da, batetik, zailtasun maila guztietako ibilbide sorta amaiezina duelako, eta bestetik, bertako edertasun ikaragarriaz giro lasaian gozatzeko aukera ematen du, bisitari saldorik gabe. Ibilbide arrakastatsuenen

artean daude Chimneys Trail, Marufo Vega Trail eta South Rim Trail. Bioaniztasunari dagokionez, 1.200 landare espezie, 450 hegazti espezie, 56 narrasti espezie eta 75 ugaztun espezie daude. Paraje honen edertasun naturalaz gozatzeko aukera ezin hobea da kanpin batera joatea, prezio onean ibilgailua bertan utzi eta kanpin-denda zabaldu ahalko dugu. Arratsak mendi horietan benetan ikuskizun aparta eskaintzen du: ilunabarreko kolore urrekara biziak lurraren gorri goriarekin kontrastea egiten. Rio Grande enblematikoaren uretan murgiltzea aukera tentagarri bat da, beste ibaiertzean mexikar nekazariak beren eguneroko zereginetan dabiltzala. Bidaiaren amaiera gero eta gertuago dugu, baina itzulerako bideari ekin aurretik ez diogu uko egin nahi Texas estatuko itsas erreserba nagusia ezagutzeko aukerari. Padre Island National Seashore delakoa Corpus Christi hiritik gertu dago, eta Mexikoko Golkoan bertan kokatua, uharte luzexka eta mehar baten iparraldea hartzen du. Uharte horretan dago, halaber, South Padre Island oporgunea, uda garaian gainezka egon ohi dena. Parkean 110 kilometroko luzerako hareatza dago, apenas duen oinarrizko instalaziorik udatiarrentzat, baina leku ezin hobea da dortoka olibakararen errunaldia bertatik bertara ikusteko. Dortoka espezie hori babestuta dago eta populazioa handitu egin da 1978. urtean hasitako programa bati esker. Udan, parkeko zaintzaileek arrautzatik irten berri diren dortoka kumeei itsasorako bidea egiten laguntzen diete. Une horretan bertan suertatzen diren bisitariak zorionekoak dira, ikuskizuna paregabea delako, azkar asko kamera edo eskuko telefonoa atera eta jasotzeko modukoa. Ez da nolanahikoa paraje honen eta Texasen barrualde idor eta gupidagabearen artean sortzen den kontrastea. Parkea ezagutu ondoren, lurralde erraldoi honen ikuspegi panoramiko zabalagoa hartzen du bidaiariak. Iritsi zaigu, baina, lurralde abegitsu honi agur esateko garaia. Edertasun sinestezineko paisaiak, eskaintza ludiko eta kultural amaigabeko metropoli zorabiagarriak. ÂŤEz da uste nuen bezalakoaÂť, diot neure kolkorako. Izan ere, Texasen bidaiatzeak erabat aldatuko dizkio bisitariari aurretik zituen uste guztiak, eta lurraldea atzean uztean, pentsamendu bat nagusituko zaigu: topikoak horretarako daude, apurtzeko. Behin autoan goazela, ikusmenarekin geureganatu ahal dugun denera hedatzen den desertu mugagabeak inguratzen gaituelarik, berriro gogoratu dut Texasen dena dela handiagoa. Erabat ados nago horrekin, ezin bestela, eta bidean aurrera jo dugu irribarretsu.

TEXAS 39


Tramuntana


mendilerroa MALLORCAN BARRENA OINEZ

Testua eta argazkiak: Oriol Clavera


TRAMUNTANA MENDILERROA

Bide lurtsu eta hautsez betea sigisagan gora doa mendi-magala estaltzen duten pinuen artetik. Adiadi ibili beharra dago sustrai amaraunean harrapatuta ez geratzeko. Pausoak ondo neurtuz horiek saihestea lortu dugu. Mallorcako mendebaldeko ertzean gaude, GR221 delakoari ekiteko prest. Uharte barruko beste uharte batean barneratuko gara. Tramuntana mendilerroa, Mallorcan, 2011n Gizadiaren Ondare izendatutakoan, gizakiak eta naturak ia guztiz bat egiten duten lekua izateagatik.

a ziur naiz behin baino gehiagotan entzun dudala. Betiko topiko horietako bat da. Baina, norberak irudipen hori du uhartea hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatzen duenean. Halarik ere, oinen erritmo eta abiadan egiten dugu aurrera, bidean aurkitzen ditugun kolore eta usainez apurka blaituz. Baina joan gaitezen hasierara. Sant Elm-eko gune txikia eta bertako hondarretan gozo etzandako turistak atzean utzi, eta mendilerroaren ertz honetako lehen maldak estaltzen dituen pinudian barneratuko gara berehala. Apur bat igota, Sa Dragonera irlatxo luzexka ikusiko dugu parez pare, mallorcarren borrokari esker 1995ean Natur Parke izendatutakoa. Gure oinetara agertuko zaigu, oso-osorik. Talaiatik uki dezakegula irudituko zaigu, La Trapa izenaz ezagun den bidetik igota. Gure indar guztiaz harri bat jaurtiz gero, ukituko genukeen irudipena izango genuke. Baina asko jota, haizearekin dantzan dabilen kaio despistaturen bat baino ez genuke joko. Horrenbestez, zuhur jokatu eta ez dugu ahaleginik egingo. Hainbat egunetako ibilbidea dugu aurrean, 140 kilometro, eta ez daukagu entretenitzeko betarik.

I

Erreportajearen hasierako argazkian, mendizalea Coll de Telegrafen gainera iristen. Lerroon gainean, Sant Elm eta La Trapa arteko bidean eta eskuinean, berriz, Valldemossa herriaren ikuspegia. 42


DATU PRAKTIKOAK Nola iritsi Norberak duen prestakuntza mailaren arabera, etapa labur edo luzeagoak egin daitezke, aldaerak, bai eta tarteka garraio publikoa baliatuta. Ibilbidean zehar aterpetxeak eta babeslekuak daude gaua bertan emateko. Zeharkaldi hau egin zenean, horietakoren bat berritzen ari ziren, eta beraz, komenigarria da www.serradetramuntana.n et begiratzea eta Tramuntana mendilerroari buruzko gidaren bat eramatea. Oso gomendagarria da “Serra de Tramuntana/Mallorca. Ruta de Pedra en Sec”, Triangle Postals-ek argitaratua (www.triangle.cat)

Ostatua Natura maite dutenek florako 25 espezie eta azpiespezie endemikok bizileku duten ekosistemaz gozatu ahal izango dute, baita fauna endemikoaz ere, “baldritxa” (Puffinus mauretanicus) –Balearretako endemikoa– bezalako hegazti ornogabeetatik hasi, eta “ferreret” (Alytes muletensis), Mallorca eta Menorcako anfibio endemikora iritsiz. Mallorca da Europako hegazti handienak, sai beltzak (Aegypius monachus) bizirik irauten duen Mediterraneoko uharte bakarra. 43


TRAMUNTANA MENDILERROA

44


Mendizalea GR221 bide lurtsuan aurrera, zehazki Sant Elm eta La Trapako aterpetxea lotzen dituen Ruta de Pedra en Sec-en. Eskuinean, Mallorca iparraldeko kostaldea eta Soller herriko plaza, Sant Bartomeu eliza atzean dela.

45


Tramuntana mendilerroak uhartearen iparraldeko kostalde osoa hartzen du. Harresia balitz bezala, neguan iparraldetik iristen den haizearen eta hotzaren menpe. Elurteak ez dira ezohikoak eta, azpian geratzen den uharte eremua hotzetik babesten duela, are mendi itxura handiagoa du. Baina goiz da eta hotzik ez da iritsi oraindik. Udako beroaren azken kolpeek are gogorragoak dirudite pinudian barrena, beroa xurgatu ostean pixkanaka askatuko balitz bezala. Mendiko Ibilbide Luze honen –Ruta de Pedra en Sec izenaz ezagutu eta iragartzen da, argamasarik gabeko harriekin eraikitako hesi ezagunak dituela eta– lehen etapak pinu basoetan zehar emango ditugu, baita palmondo eta lezka ugariko eremu harkaiztsu eta lehorretan zehar. 1.200 metroko desnibela gorantz egitean eta ia beste horrenbeste jaistean; horri aurre egin eta 25 kilometrora Estellencs herri ederra aurkituko dugu.

Kresal usain eta harrizko herriak Estellencs, Banyalbufar, Esporles, Valldemossa, DeiĂ , Soller. Lehen bi herrixkak itsasoari lotsatu samar aurre eginez ageri dira, harri lurtsua eta laborantzarako terrazak nabarmentzen direla. Mendi ingurunean gora egiten duten kale maldatsuak daude bertan, bisitaria zoko ezkutuak deskubritzera tentatzen. Esporlesek ongietorri aparta egin digu, azoka eguna dute eta. Giro atsegina aurkitu dugu paseoko taberna bateko terrazan, bertako eta inguruko herrietako jendea hizketaldi gozoan. Atsedentxoa hartzeko toki bikaina, baina bidea zain dugu eta aurrera egin behar dugu. Barnealdera jota daude Valldemossa eta Soller, eta biek ere gustura hartzen dituzte hondartzetatik ihes eginez uhartean barneratzera ausartzen diren turistak. Asko dira horiek bisitatzeko motiboak. Arkitektura, erritmo eta paisaia bikainetik hasi, eta artista handiek bizileku gisa hautatutako lekuok duten nolabaiteko


erakargarritasuna; horien artean, Chopin, Aurora Dupin idazlea –George Sand ezizenaz ezaguna–, Robert Graves, Ruben Dario, Santiago Rusiñol, Miguel de Unamuno... Erdialdeko Tramuntana, hizki larriz Bide erdia eginda, ibilaldiko puntu garaienetara iritsi gara. Paisaia basatiagoa da hemen. Gora begiratu eta arranoak, miruak, putre beltzak eta belatzak ikusiko ditugu. Gizakiaren arrastorik ez da sumatzen inondik. Antzina udako hilabeteetan artaldeek babesteko erabiltzen zituzten etxola zahar hondatuak besterik ez. Cases de neu direlakoek txunditu gaituzte bidean; horietako batzuk ikusgarriak eta kontserbatze eta eraberritze prozesuan, Galileukoa esaterako, 1.090 metroko garaieran. Harzolaz bikain egindako zatiak dituen bidetik aurrera eginda, beherago geratzen diren baso itxurako ingurunean barneratu eta, arte zuhai-

tzen artean, antzina ikatza egiten zen ikaztegiekin eta kare labeekin topo egin dugu. Etapa honek Lluc-eko santutegira garamatza. Serrako erakargarri turistiko garrantzitsu honi ez diogu arreta berezirik eskainiko, bidea burutzeko indarra gorde behar baitugu. Aurrera jota, Pollençara heldu gara, kutsu intelektual eta kulturala dituena. Ibilbidea bertan amaitzen da, baina Cap de Formentor-erako ate gisa hartuko dugu, egindako ahaleginagatik ondo merezitako oparia. Bertako kala bakartiak eta pinuek ere beren adarrak uretan freskatzeko baliatzen dituzten hondartzak motibo ona dira uhartean egiten ari garen egonaldia zertxobait luzatzeko. Itsasora jausten diren labarren gainean desafio eginez ageri den Far de Formentor-en emango diogu agurra zeharkaldi honi.

TRAMUNTANA MENDILERROA

Deia kala, irlaren hego-mendebaldean den Banyalbufar herrixka, tranbia Sollerren (herri honetan amaitzen dira GR221eko lehen etapak eta hasten da erdialdeko Tramuntana) eta Coll des Telegrafetik behera Son Amer aterpera doan bidea.


48


Vatikanoaren trena

Testua: Paulo Elzaburu Argazkiak: Filippo Monteforte

CASTEL GANDOLFORA BISITAK LARUNBATERO

49


VATIKANOAREN TRENA

Larunbatero-larunbatero tren bat ateratzen da Vatikanoko estaziotik aita santuen uda sasoiko jauregia helmugatzat hartuta duela. Leku ederra da, ikaragarri ederra. Kontua da ez daukala egungo aita santuaren oniritzirik... baina negozio biribila izaten segitu nahi du. atikanoko estazioak berriz ekin dio zerbitzuari: larunbatero-larunbatero tren batek turistak garraiatuko ditu Castel Gandolfon aita santuak duen udako jauregira. Frantziskok batere atsegin ez duen toki zoragarria da, baina bada probetxurik ateratzen dionik: bisitariek, batetik... eta Eliza katolikoaren diru kontuek, bestetik. Antzinako estiloko –kolore argiz bernizatutako egurrezko eserleku eta guzti– dozena erdi bagoi atera dira estaziotik, triki-traka handi samarra eraginez. Gaur egun luxuzko produktuen denda bilakaturik den estaziotik, hain zuzen ere. Vatikanoko harresiko ateak atzean utzi dituzte. San Pietro, Trastevere, Ostiense, Tuscolana: Erromako kanpoaldean dabil trena, zelai guneetan barrena, Via Appia-ko erromatarren garaiko aztarnen parean. Laster abiatu da muino berdeetan gora, Albano mendietan.

V

40 euroren truke Tunel batetik atera bezain pronto, dagoeneko Erromatik 25 bat kilometrora ekialderantz, Albano laku eliptikoa ageri da, basoa atzean duela. Trena Castel Gandolfoko estazio estuan geratu da. Muino tenteak dituen herrixka da, eta ikuspegi guztiaren gainetik

50

aita santuaren jauregiaren irudi handientsua nagusitzen da. Joan Paulo II. aita santuak (1978-2005) oporraldi luzeak egiten zituen han. Benedikto XVI.ak (2005-2013) sarritan bertaratzeko ohitura zuen eta joan den uztailean bertan ere bi aste inguru egin zituen han, tenperatura freskoxeagoen aitzakian. Baina Frantzisko pare bat aldiz baino ez da izan jauregian eta biak bisita oso laburrak izan dira (lotara ere ez da geratu); bere laguntzaile eta albokoen hitzetan, egiteko asko dauka Castel Gandolfora joan-etorrian ibiltzeko. Hala eta guztiz ere, gainerakoek lekuari probetxua atera ziezaioten nahi argia agertu zuen aita santu argentinarrak. Hartara, 2014an “Villa Barberini”ko estilo italiarreko lorategiak zabaldu zituzten publikoarentzat, neurri apalean izan bazen ere: aldez aurretik ordua hartuta, taldeei bideratutako bisita gidatuak antolatu zituzten. Baina Frantziskok, ildo pragmatiko horri jarraiki, pasa den apirilean Vatikanoko Museoen –hiri-estatu honen erakusleiho nagusia– zuzendariari proiektua handitzeko aukeren gainean egin zion galde, bi jauregien arteko lotura turistiko moduko bat abian jarrita. Proposatu... eta egin. 40 euroren truke, honakoa da plana: turistak 08.00etarako du hasierako hitzordua Vatikanoko museoan, «ilaretan zain egon gabe» bertako dozenaka bildumak bisitatu ahal izateko, baita Kapera Sixtinoa bera ere; gero Vatikanoko lorategiak gurutzatuko ditu tren estaziora bidean. Castel Gandolfora iritsitakoan, autobus batek zuzenean eramango du aita santuaren egoitzetara; hango terraza ezezagunek Italiako multzo paisajistiko ederrenetako bat osatzen dute. Etxalde ekologikoa Bestelako tren mota batek –kasu honetan, txikiagoa eta zuria, turistiko horietako bat hain zuzen– bisitaria bost bat kilometroz garraiatuko du leku liluragarri ho-


Bidaiaren zenbait momentu: erreportaje hasieran trena ageri da Castel Gandolfora iristen, eta bi orrialde hauetan, berriz, bidaiariak bagoian Vatikanotik abiatzeko prest, turistak museoan, Castel Gandolfon trenetik jaisten, tren gidaria kanpoan zain martxan jarri aurretik, eta bi moja Vatikanoko estazioan bidaiariak agurtzen.


Gaur egun ez da, inondik ere, garai batean ikusten zen jendetzarik bertaratzen aita santuaren udako egoitzara. Kalean jada ez da estualdirik eta beherakada hori merkatariek sumatu dute gehien.

52

netan barrena. Hartara, Vatikanoan jan-edaten dituzten fruten, barazkien eta esnekien jatorri den etxalde ekologikoaren bueltan ere ibili ahalko du, baita I. mendeko Domiziano erromatar enperadorearen galeriarenean ere. Ordubete inguruko paseoa egiteko aukera du bisitariak Castel Gandolfon, eta denbora tarte horretan, neurri handi batean, Frantziskok Erroman bizitzeko hartu duen erabakiaren «ondorioz» porrotak jo dituen merkatarien nahiak ase-betetzen ditu. Behin 60 minutu horiek igarotakoan, aita santuaren trenak Vatikanora itzuliko du ilunabarrerako. 40 euroko aurrekontura iristerik ez duenarentzat ere eduki badute alternatiba, xumeagoa: 16 euroan ere egin daiteke osteratxoa, baina museoko bisitarik eta Castel Gandolfoko egoitzarekin lotura egiten duen autobus zerbitzurik gabe. «Dituen konpromiso guztien eraginez Castel Gandolfora egunak igarotzera etortzerik ez daukanez, Frantziskok keinu eskuzabal bat egin nahi izan du, mende-

rik mende itxita egon diren leku hauek guztiok bisitatzeko aukera izan dezagun», azaldu dio FrancePresse agentziari Castel Gandolfoko Herrietako zuzendari Osvaldo Gianolik. Aita santu argentinarra etxezuloa dela argitu du eta ez dela sekula oporretan kanpora joaten. Itxura denez aspaldiko jarrera du hori: Buenos Airesen artzapezpiku zenean ere etxean egoteko ohitura zuen. Eta bien bitartean, Castel Gandolfon faltan ematen dituzte sasoi bateko jarrera eta usadioak, batik bat Joan Paulo II.aren garai haiek, jende uholdeak erakartzen zituztenekoak. Egia da Benedikto XVI. ikustearren ez zela horrenbesteko jendetzarik bertaratzen, kopuruak behera egin zuela nabarmen, baina 2013az geroztik, alegia Frantzisko aita santu hautatu zutenetik, apenas inork bisitatzen duen herrixka. Eta joera horren ondorioak hasi dira sumatzen: zenbait saltoki eta jatetxek ateak itxi behar izan dituzte.

VATIKANOAREN TRENA


hutsa

bidelaguna 86

hutsa

proposamen tematikoa: Munduko herri eta auzo koloretsuenak gogoan hartu Shakespeare and company liburu denda eta Egiptoko basamortu zuria hitzorduak Gabonak Parisen liburuen txokoa New Yorkeko aurpegiak laburrak


proposamen tematikoa

HERRI ETA AUZO KOLORETSUENAK Mundu zabalean badira herri koloretsu franko, eta auzo osoak tonu arras ezberdinez margoturik dituzten hiriak. Kopenhagen hasi eta Buenos Airesera, Habanan segitu eta Ternuako Saint John’sen bukatu. Guk gune horietako zazpi hautatu ditugu herri eta auzo koloretsuenen mapa osatzeko.

Bristol (Ingalaterra) 1 Ingalaterrako hiriak grisak direla zenbat aldiz entzun ote dugun... Klimak berak ere ez du askorik laguntzen fama hori uxatzen. Baina Bristolen, herrialde osoan pop kulturari gehien uztartzen zaion hirietako batean, portura hurbiltzea nahikoa da topiko hori apur dadin: georgiar estiloko etxe txiki ugari eta eraikin moderno franko berdez, urdinez, horiz... margotuta. Willemstad (Curaçao) 2 Curaçao irlako (administratiboki Herbehereetako parte da) hiriburua da Willemstad, «Tropikoko Amsterdam» izenarekin ere ezagun den hiria. Karibe itsasoko lurretan nederlandar estiloko arkitektura koloniala daukan leku bakarrenetakoa da. 1997an Unescok Gizadiaren Ondare izendatu zituen bertako alde zahar, hirigune eta portua; hain justu, etxeak kolore bizikoak dituzten guneak. XIX. mendean hartu zuten horrela margotzeko erabakia, eguzki izpiek eraikin txurietan eragiten zuten distirarekin kexu zelako Mendebaldeko Indiako gobernatzailea.

54

La Boca (Buenos Aires, Argentina) 3 Argentinako hiriburuko auzorik ezagunenetakoa da La Boca. Langile auzoa eta pobreziak gogor astindutakoa, Boca Juniors futbol taldearen La Bombonera zelaiaren kokaleku izateari ere zor dio bere sonaren parte handi bat. Riachuelo ibaiak bere urak Rio de la Platan han bertan isurtzen dituelako du izen hori. Bata bestearen ondo-ondoan dauden etxe koloretsuek bisitariaren arreta pizten dute. Italiar etorkinak izan ziren auzoa modu horretan aurrenekoz margotu zutenak, itsasontzietan zituzten pintura potoak baliatuz. Saint John’s (Ternua, Kanada) 4 Ternuako hiriburua sarritan alderatzen dute AEBetako San Frantziskorekin, lur eremu eta kale oso gorabeheratsuak dituelako. Baina, batik bat, fatxada koloredun etxe kopuru harrigarriari zor dio sona; hainbesterainokoa da, ezen “Jellybean Row” ezizena ere jarri dioten hiriari, izen horretako goxokien kaxa eta zorro koloretsuak gogorarazten dituelako. Lurmutur Hiria (Hegoafrika) 5 Signal Hill muinoaren babesean, Lurmutur Hiriak badu auzo bat –zehazki, bizileku gune bat– oso bizi eta distiratsua: BoKaap. Altxor txiki eta ezkutu hau ezinbestean bisitatzeko lekua da turistarentzat. Hiriko auzo musulmana da, hamar meskita biltzen dituena. Holandarrek XVIII. mendean hara eramandako esklaboak izan zituen estreinako bizilagun, jatorriz India, Sri Lanka, Malaysia eta Indonesiakoak. Harriz zolatutako kaleak dira, etxe txiki koloretsuz jantziak. Manarola (Italia) 6 Akaso, aukeraketa honetako gure lekurik gustukoena. Mediterraneo itsasoaren zaindari ageri da herri txiki hau (Riomaggiore udalerria, La Spezia probintzian), muino txiki batean itsatsita. Cinque Terre gisara ezaguna den kostaldeko herri multzo baten parte da; zantzu guztien arabera, bostetatik zaharrena, gainera. Bertako etxeen arkitekturak Genovako dorretxeen traza dauka. Guanajuato (Mexiko) 7 Izen bereko estatuko hiriburu, Guanajuato ere Gizadiaren Ondare izendatu zuen Unescok, 1988an. Harrizko etxe koloretsuak dira iraganean meatzaritzarekin –urre eta zilar aztarnategiak– lotura estu-estua izan zuen hiri honen ezaugarri nagusietako bat.


1

4

6

2

7 3

5


HITZORDUAK hutsa

Klima aldaketa eta Gabonak • Paris • azaroa eta abendua

BARTZELONA (KATALUNIA)

abonen bezperan gaude ia eta laster ikusiko ditugu gure hiri eta herrietako kale, balkoi, eraikin, farola, zuhaitz eta abarretan koloretako argietarako tramankuluak zintzilik. Parisko Eliseo Zelaietan jarri bakarrik ez, piztu ere egin dituzte dagoeneko: azaroaren 18an egin zuten lehen piztualdi hori, Jean Dujardin antzezlearen eskutik, eta urtarrilaren 6ra arte, 18.00etatik 02.00etara, Zelaien 2,2 kilometroak argiztatze berezi horrekin jantzita egongo dira. Aurtengoan, Udalak jakinarazi duenez, Eguberrietako argiok abenduko Klima Aldaketaren Parisko Konferentziari (COP21) egiten diote erreferentzia; ildo horretan, kontsumoa bera ere zaindu egin nahi izan dute: orduko 10.990 kilowattekoa da (2006an, 480.000koa zen). hhtps://www.cop21paris.org

G

56

WASHINGTON/NEW YORK

MURANO (ITALIA)

«Thanksgiving» Azaroak 26 «Thanksgiving», Esker-emate Eguna da azaroaren 26an Ameriketako Estatu Batuetan. Zer egiten duten? Bada, nagusiki, familian eta lagunartean bildu, bazkari berezi batean daukatenagatik eskerrak emateko. Tradizioz, menua honakook osatzen dute: indioilar betea, patatak, ahabi saltsa, kuia pastela eta barazkiak. Sendia mahaiaren bueltan elkartzeaz gain, hainbat hiri eta herritan desfileak ere egiten dituzte; hain justu, desfileok hartzen dituzte herritar askok Eguberrietako erosketak egiteko epearen abiapuntu. Erakunde publiko, enpresa, negozio eta ikastetxe gehienak itxita daude egun horretan. AEBetan 1863tik da jaiegun Esker-emate Eguna.

San Nikolas festa Abenduak 6 Hainbat eskualde dira Italian San Nikolas jaia ospatzen dutenak, jatordu handiekin, usadio handiko ekimenekin eta bertako produktuen erakusketekin ospatu ere. Muranon (Veneziako irla bat) festa ez da, ordea, egun bakarrekoa; aste osoa irauten du. Beiragileen santua da Nicolo, IV. mendean Myrako apezpiku izandakoa, eta Muranon ofizio hori tradizio sakonekoa da: horrenbestez, beiragile maisuek eta haien jakintzak eta eskuek ekoitzitako edalontzi, lanpara, bitxi, pitxer eta abarrek hartzen dute aste horretako protagonismo osoa. Irlan bisitaleku ezinbesteko dira Picassori, Fontanari edo Chagalli beirazko artelanak egiten lagundu zieten maisuen tailerrak.

Mil.lenni jaialdia Azarotik 2016ko maiatzera arte Maiatzera arte luzatuko da Bartzelonako Mil.lenni jaialdiaren 17. edizioa. Azaroaren 11n hasi zen eta izen propio garrantzitsuak bildu ditu: Nicola di Bari, Roger Hodgson, Maceo Parker, Raphael, Micah P. Hinson, Nacho Vegas, Anni B Sweet, Salif Keita eta Adamo, besteak beste. Richard Hawley eta Paco Ibañez izan dira orain arte taularatu direnak, eta hurrengo biak Hinson (abenduaren 3an, Apolo aretoan) eta Di Bari (abenduaren 9an, L’Auditorin) izango dira. «Adin orotakoentzako eskaintza duen jaialdi eklektikoa» dela adierazi du Marti Perez zuzendariak. hhtps://www.festival-millenni.com

VIENA (AUSTRIA) Voice Mania jaialdia Abenduaren 6ra arte A capella kantatzen duten talde eta bakarlarien nazioarteko jaialdi honek aurten Austriako hiriburuko hirigune historikoko balkoiak aukeratu ditu emanaldietarako. Azaroaren 6an hasi eta abenduaren 6ra arte iraungo duen edizio honetan, guztira, 40 talde eta bakarlarik 21 emanaldi eskainiko dituzte. A capella «to go» deitu diotena ere izango da: bokalistak jarraitzaileekin arituko dira eskuz esku. Arte bokala ardatz duen Vienako jaialdi hau, gainera, doakoa da. hhtps://www.voicemania.at


ABU DHABI (ARABIAR EMIRERRI BATUAK)

GANTE (BELGIKA) Davis Kopa Azaroaren 27tik 29ra Tenis denboraldiko hitzordu nagusietakoa dakar azaroaren amaierak: Davis Koparen finala. Belgikak eta Britainia Handiak jokatuko dute, Ganten, lur trinkoan; beraz, 1904an elkarren kontra jokatu zuten final hura errepikatuko da (orduan britainiarrek erraz irabazi zuten belar gainean, 5-0ko emaitzarekin). Britainiarrak faborito dira orain ere, baina Leon Smith kapitaina ez da fio Belgikarekin; eta hobe du, Argentinari finalaurreko emozioz betean nola gailendu zitzaion ikusita. Hori bai, Andy Murray eskoziarra taldean edukitzearen abantaila du Smithek. Belgikak oraindik ez du Davis Kopa irabazi; Britainia Handiak, bederatzitan. https://www.daviscup.com

1 Formulako Sari Nagusia Azaroaren 27tik 29ra Ez du izango txapelduna zein den jakiteko emoziorik –hiru probaren faltan lortu zuen balentria Lewis Hamilton ingelesak, urriaren 25ean, AEBetako Sari Nagusian; bere hirugarren txapela– baina 1 Formulako lasterketa batek beti pizten du jakin-mina. Eta, batez ere, berezia da Abu Dhabikoa, denboraldiko azkena delako. 2009an estreinatu zen 1 Formulako egutegian Sari Nagusi hau: zirkuituak 5 kilometro eta erdi pasatxo ditu, 21 bihurgune eta, denera, 55 itzuli eman beharko dizkiote pilotuek. Lasterketako itzulirik azkarrenaren errekorra Sebastian Vettel alemaniarrak dauka, 2009az geroztik, 1 minutu, 40 segundo eta 279 ehunenekin. https://www.formula1.com hutsa

EGIPTOKO UR AZPIKO MISTERIOAK ariseko Mundu Arabiarraren Institutuan ikusgai dago “Osiris. Egiptoko ur azpiko misterioak” izeneko erakusketa. 2000an Abukirreko (Egipto) badiako uretan, zortzi metroko sakonerara, aurkitu zituzten Herakleion eta Kanope hirietako aztarnetan azaleratutako milaka objektuetako hainbatekin osatu dute: 239 pieza dira zehazki eta, erakusketaren izenak berak erakusten duenez, Osiris jainkoaren omenezkoak dira gehien-gehienak. Egiptoko uretan egindako indusketa lan horien zuzendari Franck Goddiok adierazi duenez, «zenbat eta gehiago induskatu, Osirisi kultua egiten dioten eta bestelako zeremonien gaineko gero eta lekukotza gehiago aurkitzen genituen. Kanopen eta Herakleionen, Osirisen lurraldean gaude».

P

https://www.imarabe.org

57


hutsa

liburuen TXokoA

hutsa

NEW YORK-EKO AURPEGIAK hutsa

Humans of New York. Stories Brandon Stanton Macmillan, 2015 368 orrialde. 27,21 euro

randon Stanton argazkilariak proiektu handinahi bati ekin zion 2010eko udan: New York hiriko argazki-errolda osatzea. Eginiko argazki horiek eta horiek laguntzen zituzten elkarrizketak “Humans of New York” bloga bilakatu ziren gero. Apurka-apurka, bere lanari jarraipena egiten zion publikoaren kopurua handituz joan zen: hasierako ehunka haietatik, gaur egungo 12 milioietara. Blog horretan oinarritutako eta izen bera duen liburua 2013an argitaratu zuen. Arrakasta berehalakoa izan zen: “New York Times”-eko bestsellerren zerrendako gailurrera zuzenean, eta han iraun zuen 45 aste baino gehiago. Orain, bere jarraitzaileen gozamenerako, “Humans of New York. Stories”-ekin itzuli da Stanton. Aurrekoaren bide beretik dator –New Yorkeko gizabanakoak, argazki ikusgarriak, diseinu jantzia– baina elkarrizketa luzeagoekin; alegia, haietako bakoitzaren historia sakonagoz lagunduta.

B


S

La historia de la lluvia Niall Williams Lumen, 2015 448 orrialde. 22,90 euro

hutsa

hutsa

hannon ibaiaren ertzean, Irlandan, 19 urteko Ruth Swain familiaren etxeko ganbaran bizi da, handik atera ere egin gabe. Ama eta amona ditu berarekin, baina batez ere aitak herentzian utzi zion liburutegi ikaragarria du lagun. Liburuen mundu hori du salbazio. Ohean etzanda eta sekula etengo ez den traza duen euria soinu bandatzat duela, aitari buruz idaztea deliberatuko du: Virgil Swain zuen izena, poeta berantiarra. Baina horretarako are eta atzerago jo beharko du denboran, arbasoen historian ikertu eta mitologia propioa eraikitzeraino.

hutsa

hutsa

NORBERARENERA BIDAIA LIBURU ARTEAN

ERAIKIN ETA ETXE EZOHIKOAK PARISEN

iffel Dorretik eta Garnier Operatik urrundu eta txango berezi bat egitea proposatzen dio irakurleari liburu berrian Dominique Lesbrosek: Parisen barrena osteratxoa egitea eraikin berezi eta originalenak ezagutuz. Kale kantoi bakoitzean ezusteko bat izango du zain: ate faltsuak, fatxada koloretsuak, zentzu handirik gabeko leihoak, etxeak ezohiko kokaguneetan, fatxada «begetalak»... Lau ataletan banaturik dago liburua, haietako bakoitza fatxada mota bati buruzkoa. Pagoda bat, suitzar estiloko txaleta, etxe flandriarra, kutsu errenazentista duena, Erdi Aroko etxe «faltsua»... Ohikotik ateratzen den oro –edo ia oro– dakar orrialdeotara egileak.

E

Paris, immeubles insolites Dominique Lesbros Parigramme, 2015 239 orrialde. 13,71 euro

EKIALDE HURBILAREN LILURAPEAN

SUDANEN ERRAIETAN GABONEN BUELTAN

S

iriara estreinakoz 2009an bidaiatu zuen, beka bati esker. Geroztik, Ekialde Hurbileko herrialdeetako magiak liluratuta bizi da Mario Cuesta Hernando. “Por encima de mi cadáver” argitaratu berri du, gaur egun gogor zigortutako guneetan barrena egindako bidaietan oinarrituta. «2009an Damaskon bizi izan nintzen; han jende asko ezagutu nuen, tartean emaztea. Bi urte geroago, 2011n, oporretan itzultzea nuen asmo baina iraultzaren osteko egoera nahasiak planak aldarazi zizkidan. Libanon amaitu nuen eta Turkiako hegoekialde kurduan», azaldu du egileak.

B

Por encima de mi cadáver Mario Cuesta Hernando Ediciones del Viento, 2015 320 orrialde. 20 euro

Año nuevo en Sudán Luis Pancorbo RBA Libros, 2015 224 orrialde. 18 euro

adira lurraldeak, oso ederrak edota historikoki aberatsak izanagatik, Mendebaldeko publiko orokorrarentzat ezezagun izaten jarraitzen dutenak. Sudan da horietako bat. Liburu honek 2014ko Eguberrietan Afrikako herrialde erraldoi horretara egindako bidaia bat kontatzen du. Eguneroko modura planteatuta, egileak hango gizarte konplexuaren barrubarrura eramango gaitu: Sudango iragan koloniala, tribu ezberdinen nahasketa, erlijio mordoxken arteko bizikidetza... Nilori eginiko erreferentzia asko topatuko ditu irakurleak, idazleak eleberrian zehar une oro bidaia lagun izango du-eta.

59


Gogoan hartu hutsa

SHAKESPEARE AND COMPANY BI ETAPA, IZPIRITU BAKARRA

Parisko bosgarren distrituan kokaturikoa, Bucherie kaleko 37.ean, Shakespeare and Company izaera independenteko gunea da, bi solairukoa, aldi berean liburu dendaren eta liburutegiaren funtzioak egiten dituena. Eta izenari erreparatuta ohar gaitezkeenez, literatura anglosaxoia du ardatz. Goiko solairua, gainera, bidaiarien aterpe ere bada: baldintza bakarra, han egondako egun bakoitzeko ordu batzuk liburu dendan lanean egitea (Sylvia Whitman egungo jabearen esanetan, 40.000 lagun badira lotara geratutakoak 1951n, orduan Le Mistral izenarekin, ateak ireki zituenetik). Behekoan, aldiz, wishing well bat (desio edo nahien putzua) dago eta bisitariak txanponak jaurti ditzake bertara. Shakespeare and Companyren historia ez da, baina, 1951n hasten, ezta Bucherie karrikan ere; Whitman abizenarekin ere ez du zerikusirik haren sorrerak. Lehenagokoa du jatorria: 1919an zabaldu zituen ateak, L’Odeon kaleko 12. zenbakian, eta Sylvia Beach izeneko estatubatuarra izan zuen sortzaile, bultzatzaile eta jabe. Shakespeare and Companyren lehenengo bertsio hark bezero ospetsu franko izan zuen –James Joyce, Ezra Pound,

60

Ernest Hemmingway, F. Scott Fitzgerald eta Gertrude Stein, esaterako–. Edizio lanean ere aritu zen Beach eta 1922an Joyceren “Ulysses” argitaratu zuen ingelesez. Liburu denda kultura anglo-amerikarraren gune nagusitzat zuten orduan Parisen; eta hango liburuak –AEBetan debekaturik zegoen D. H. Lawrenceren “Lady Chatterley’s Lover”, tartean– oso estimatuak ziren, kalitate handikoak zirela azkar zabaldu zen. Baina 41eko abenduan, «Frantzia okupatu» hartan, Beachi itxiarazi egin zioten. Arrazoia? Alemaniar Armadako ofizial bati Joyceren “Finnegans Wake” saldu nahi ez izana. L’Odeon kaleko denda hark ez zuen berriz aterik zabaldu. 1951: beste jabe bat, beste kale bat. Baina hamar urte beranduago, Bucherieko 37.ean (Senaren albo-alboan, Notre Dameren parean), beste liburu denda anglo-saxoi bat ireki zuten. Beste estatubatuar batek, George Whitmanek: Le Mistral. Eta izen horrekin jarraitu zuen 62an Beach hil eta haren omenez dendari Shakespeare and Company jartzea deliberatu zuen arte. Sorreratik bertatik, Beat belaunaldiko idazle asko hartuko zituen bere lau hormen artean: Allen Ginsberg, Gregory Corso, William Burroughs... Kanpotik barrura begiratuz gero, liburuak dozenaka, ehunka ikusten dira, han-hemen barreiatuta: apalategietan, mahaietan, lurrean, goiko solairura doan eskaileran... Vilma Fuentesek idatzi zuenez, han «ez duzu bila ari zaren libururik aurkituko, baina pentsa ezinezko ezustekoak topatuko dituzu txiripaz».


Argazkia: Thinkstock hutsa

MONUMENTUEN BAILARA Ameriketako Estatu Batuetako hegomendebaldeko irudirik gogoangarriena da ziurrenik eta herrialdeko paisaia idorrik ezagunenetakoa. Utah eta Arizona arteko hegoaldeko mugan dago, navajo herriaren erreserbaren barruan, Goulding herri txikitik gertu, eta hango irudi eta ikuspegiak erraz asko lotuko ditugu western filmekin. Monument Valley da (Tsé Bii’ Ndzisgaii navajo hizkuntzan, “Arkaitzen Bailara” alegia), eta paisaia hau deigarri eta ezagun egiten dutena mahai itxurako muino eta mendixka horiek dira: gaina ez dute koniko edo tontor trazakoa, laua baizik, eta hormak guztiz malkartsuak dira. Harrizko muino gorrixka horiek basamortuaren erdian altxatzen dira, ehunka metrora. Iparraldetik Utahko mugarantz doan zati horretan, «monumentuen bailara» honetako irudirik akaso sonatuena izango dugu begi aurrean: errepide luze eta zuzena, hutsik, desertuan barrena, 300 metroko altuera duten hormatzar gorriek marraztutako ostertzerantz. Eta bidean goazela ikusmira eder askoak baditugu ere, ederrenak navajoen erreserba barruan daude: adibidez, Totem Pole dorre estu eta garaia, paraje hauen gaineko edozein erreportajetan ezinbesteko tokia duena. Bi dolar eta erdiren truke sar gaitezke erreserban, eta hortik aurrera lur orotariko ibilgailu bat aloka dezakegu edota zaldian egin bisitaldia. Gidari lanak egiteko prest dagoena ere arazorik gabe topatu dugu. Eta bide batez, herri amerindiar honen kultura eta ohiturak hobeto ezagutzeko parada izango dugu. Goulding apartatutako herrixka bat da (gertuen Flagstaff dauka, 250 kilometrora), 1923an eratua, eta hasiera batean indiarrekin salerosketan jarduteko postu modura funtzionatu zuen. Orain, berriz, zerbitzu eskaintza zabala du bisitarientzat. Hara iristeko errepide bakarra dago, US 163.


LABURRaK hutsa

PARKE MIKOLOGIKOAK: ABERASTASUN ITURRI er da Parke Mikologikoen Europako Sarea? Zer da Micosylva proiektua? «Laborategi esperimentalak dira, baina bere filosofia ez da mugak jartzearena. Kontserbatzea, guretzat, baliabideak erabiltzea da», azaldu dio Efe agentziari proiektuko koordinatzaile Fernando Martinezek. Sarea baso bereziz osatua dago, eta haietan kontserbazioak, ikerketak eta perretxiko bilketak bat egiten dute ingurumena zaintzeko eta, era berean, udalerrien motor ekonomiko izateko helburuarekin. Perretxiko eta onddoak biltzeko ohiturak –sasoi bete-betean gaudela ezin ahaztu– indar handia du gurean, baina baita Europako beste hainbat herrialde eta tokitan ere.

Z

62

SEI HILABETE BAINO EZ DU IRAUN DESTINATIONS-EK

estinations –hotelen erreserbak egiteko plataforma– ixtea erabaki du Amazonek, abian jarri eta sei hilabetera. Bere ibilbideari ekin zionean jakinarazi zenez, atari horren helburua zen «asteburuetako irtenaldiak sustatzea gertuko tokietara, metropoli eremu nagusietatik autoz ailegatzeko moduko tokietara». Hona bere leloa: «Irten zaitez errepidera: erreserbatu gertuko ihesaldiak». Hasieran Seattle, Los Angeles eta New York inguruetan jardun zuen, eta gero eskaintza zabaldu San Frantzisko, Atlanta, Houston eta Bostonera. Ixtean, azalpen laburra eman du Amazonek: «Asko ikasi dugu eta Amazon Destinations bertan behera uztea erabaki dugu».

D

LOIUTIK, %17 ESERLEKU GEHIAGO NEGU HONETAN urreikusitako eskaerari jarraiki, aire konpainiek datorren negu honetarako 2.160.000 eserleku baino gehiago eskainiko dituzte Loiuko aireportutik; iaz denboraldi honetan bertan izandako kopuruarekin alderatuta, %17ko igoera esan nahi du horrek. AENAk jakinarazi duenez, urriaren 25ean hasi zen eta martxoko azken asteburura arte luzatuko den epe honetan 15.000 inguru izango dira hegaldiak. Estatu espainolekoak albo batera utzita, iturri berberen arabera, Britainia Handia (250.000 eserleku), Alemania (240.000tik gora) eta Belgika (90.000 baino gehiago) izango dira merkatu aktiboenak.

A

hutsa

onostiak eta Bilbok, Euskal Herriko beste zenbait tokik bezala, beren “Lonely Planet” gida izatea merezi dutela erabaki du gidon argitaratzaileak. Urtarrilean hasiko dira saltzen biak, Amazonen bitartez. Bilduma bereko guztiek bezalaxe, aholkuak eta informazio zehatza eskainiko diote bidaiariari, ezer garrantzitsurik ikusi eta probatu gabe gera ez dadin. “Lonely Planet” munduko turismo gida hedatu eta ezagunenetakoa da; 1973an ekin zion bideari eta gaur egun 500 titulutik gora ditu, bost kontinenteetako milaka norako xehetasunez ezagutzeko modua eskainiz.

D

hutsa

hutsa

hutsa

BILBO ETA DONOSTIA «LONELY PLANET»-EN

GELETAKO ZERBITZUA, EMOTIKONO BIDEZ

loft Manhattan Downtown hotelak (New York) geletako zerbitzu berritzailea, eta kuriosoa, jarri du martxan: emotikonoak bidaliz funtzionatzen du. «Text it, get it» (TiGi) izena eman diote, eta funtzionamendu errazekoa da: bezeroak sei emotikono motako menu bat dauka gelan eta, behar duen zerbitzuaren arabera, aukera egiten du. Denetik aurki dezake: hiria bisitatzeko materiala, snackak, telefono mugikorra kargatzeko gailua, opariak, ajearen aurkako erremedioak... Dagokion emotikonoa harrerara bideratzea besterik ez dauka, abizena eta gela zenbakia jarrita, eta minutu gutxitan izango du esku artean eskaturikoa. Hori bai, guztia ordaindu beharrekoa da: 10 eta 30 dolar artean daude prezioak.

A

«LOW COST» HEGALDIEN ESKAINTZAK PIL-PILEAN raintxe da sasoi egokia datorren urterako ihesaldiren bat antolatu nahi izanez gero hegaldirako txartelak erosteko. Low cost konpainiak beren berrikuntzak jakinarazten ari dira eta denborarekin ibiltzeak prezio eta data hobeak aukeratzea ahalbidetzen du. Jarraian datozenak adibide batzuk baino ez dira (prezioak joanetorriko txartelarenak dira, tasak barne): Reykjavik, 218 euroan zuzeneko hegaldian Bartzelonatik abiatuta; Londres, 80 euroan Madrildik; Riga, 170 euroan Bartzelonatik; Pisa, 39,59 euroan Madrildik; Oslo, 97,80 euroan Madril edo Bartzelonatik...

O


hutsa

hutsa

TONTORREKO BAKARDADEA ERAKUSTEKO, MUSEOA GOIAN Hamalau «zortzimilakoak» igotzean sentitu, ikusi eta ikasi zuena agerian jartzeko eta bere mugetara eramaten dutenean gizakia nola moldatzen den erakusteko, Reinhold Messner mendigoizale austriarra proiektu berezi batean buru-belarri dabil azkenaldian: Mendiaren Messner Museoa. Dagoeneko sei egoitza ditu eta horietatik azkena, MMM Corones izenekoa, uztailaren 24an ireki zuten Italiako Alpeetan. 2.000 metrotik gora dagoen eraikin berezia da, kokapen ikaragarrian dagoena. Zaha Hadid arkitektoa da egilea.

«KAKALARDOA», DESAGERTZEAR. Volkswagen Beetle autoak arrakasta itzela izan du beti Mexikon, baina egun ia desagertu dira bertako kaleetatik. Kutsaduraren aurkako borrokaren biktima bilakatu da «Kakalardoa». hutsa

3.000 METRO KARRATUTIK GORAKO MURALTZARRA EVRYN

hutsa

Halako horma-irudi puska egiteko 200 litro pintura, 250 esprai eta 40 arrabol behar izan zituen Speedy Graphito artista frantsesak... Eta 17 egun! Evryko (Essonne departamentuan) kultur aretoaren fatxadan osatu zuen Europako mural handientzat jo duten hau. “Heroic Parade” izena jarri dio eta Popeye, Astro Boy eta Mickey ditu protagonista, besteak beste.

hutsa

hutsa

SAINT-VERANGO BEHATOKIAK ATEAK ZABALDU DITU BERRIZ Europako herri garaienak (2.042 metrora dago Saint-Veran) badu orain, bere berezko edertasunaz gain, beste osagai bat bisitariak erakartzeko; eta ez da berria: bertako behatokiak ateak zabaldu ditu, urtebetez itxirik egon ostean. Bere kudeaketaz arduratzen den AstroQueyras astronomiazaleen erakundeak zaharberritu egin du. Queyraseko Natur Parkearen bihotzean, gaua han pasatu eta izar, ilargi, planeta, nebulosa, galaxia eta gainerakoak begiztatzeko halako aparteko paraje gutxi da munduan. Izan ere, ez dago astronomoei bakarrik irekirik; edozein bisitarik dauka aukera gaua han igaro eta teleskopioa erabiltzeko. Eta Saint-Verango zeruak «aparteko kalitate eta garbitasuna» duela esaten dute adituek... 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.