hutsa
BANGKOK Asiar sukaldaritzaren ostadarra • FINLANDIA Aintzirak, urkiak eta diseinua • CHILOE Artxipelagoa eta bere identitatea • FOGO Cabo Verdeko gailurra • KURDISTAN Antzinako te-etxeak, ardoa eta jazz-a
haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA
Alaska MUTURREKO AMESLARIEN LUR GALDUA
Azaleko argazkia: Alfons Rodriguez
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Erredakzioa: Amaia Ere単aga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
aurkibidea 04
Munduari begirada Odisea Handia lera edo trineoak garraitzeko munduko zakur lehiaketa, Alpeetako paisaietan.
16
ErreportaJEak 6
Alaska Izen legendarioak ditu: Artikoa, Bering, urrea, Jack London, Wyatt Earp... Ez dago hau bezalako toki iradokitzaile eta menderakaitzik.
16
Bangkok Thailandiako hiriburuak arrastoa utzi ohi du bisitariarengan, bizitasunez borborka dagoelako edo antzinako monumentu miresgarriak dituelako.
24
Finlandia Kretan eta Venezian bezala, Helsinkin itsasoak ez du soilik egitura urbanistikoa bikainki osatzen, azaldu ere egiten baitu.
32
Chiloe Itsasoaren indarrak banandua eta elezaharrez inguratua, Chiloe desberdina izan da beti... eta hala izaten jarraitzen du.
40
Fogo Pico do Fogoz sumendi erraldoia da gailur gorena Atlantikoko uretan dagoen Afrikako artxipelago honetan.
48
Kurdistan Ekialde Hurbilean zehar, teetxeak dira elkargune nagusiak. Kurdistangoetan izan gara.
Bidelaguna 54
Proposamen tematikoa Zerua ikusteko hamar toki paregabe.
56
Hitzorduak Urte zaharrari agur esateko hitzordurik ederrenak.
58
Liburuen txokoa
60
Gogoan hartu
62
Laburrak
48 06
32
24
40
3
MEGEVE
a
Alpeetako basamortu zuria disea Handia izenarekin ezaguna egin da lera edo trineoak garraiatzeko munduko zakur lehiaketa arrakastatsua. Alpeetako Savoia eta Maurienne inguruko paisaia liluragarriak zeharkatzen dituzte, hamar eguneko iraupenarekin urte oro errepikatzen den lasterketa zurian. Jeff Pachoud argazkilariaren irudi honek World Press Photo saria jaso zuen kirolaren atalean. Helikopteroak ahalbidetzen duen ikuspegi zabala aprobetxatuz, artelana dirudien dekoratu surrealista honetaz baliatu zen egilea. Elur zuriak berarekin dakarren isiltasuna sentitu omen zuen helikopteroaren soinuaren gainetik. Basamortu zurian beren bidea egiten ari diren inurri arraro batzuk direla esan genezake, mugimendu geldoak eszenaren jabe bihurtzen diren bitartean. Naturaren handitasunak gizakiaren garrantzia lausotu du. Une magikoa bizi izan zuela zioen Jeff Pachoud-ek. ÂŤMegeve ingurura iritsi ginen, begirada luzatu eta bat-batean elementu guztiak ordenatu egin ziren irudia osatzeko. Behin bakarrik sakatu nuen botoiaÂť.
O
Argazkia: Jeff Pachoud
4
Munduari begirada
5
Testua eta argazkiak: Alfons Rodriguez
Alaska
IPARRALDEKO ARGIEN BILA
ALASKA
Lurralde hau handitasunaren eta azken mugaren sinonimoa da. Bidaiarien imajinarioko txoko urrunenetara garamatzaten izen legendarioak ditu: Artikoa, Bering, urrea, Jack London, Wyatt Earp, aurorak... ez dago hau bezalako toki iradokitzaile eta menderakaitzik.
8
par Amerika urrunean, Ozeano Bareak, Beringeko Itsasoak, Chukchikoak eta Beaufortekoak, are Ozeano Glaziar Artiko zaurituak, laztantzen eta zigortzen dituzte kostalde basati hauek, horzkadaka moztutakoak. Lurralde zabal eta ia biztanlerik gabea –ia bi milioi kilometro koadro, zortziehun mila pertsona ingururentzat– ehiztaria modu ez ziur eta obsesiboan erakartzen duena. Ehiztaria jatorrizko gizakia da, horrela jaio ginen, eta zibilizazio eta eboluzioa hori aldatzen saiatu arren, zorionez batzuetan, horrela hilko gara. Alaskan ehiza, dela grizzlie hartz izugarriena, dela izokin iheskorrena, dela karibuena, paisaiena, argiena edo aurora borealena, gizakiaren eta
I
bere arrasto genetikoaren erro zaharren egungo islaren paradigma da. Han bidaiak bere zentzu gorena hartzen du eta mugak bere lau puntu kardinalek eta inguratzen duten itsaso, ozeano eta mendietako ur hotzek markatzen dituzte. Sekula ez dute zazpi milio dolarrek horrenbesteko irabazirik eman. Kopuru barregarri hori ordaindu zieten Ameriketako Estatu Batuek Errusiari lurralde mortu eta basati honen truke, ustez behintzat komunikaziorako biderik eta ustiatzeko natur baliabiderik ez zuena. Errusiarrek hanka sartze nabarmena egin zuten; izan ere, petrolioa, urre ugari eta, batez ere, kokapen estrategikoa, defentsa lerro ezin hobea, baitzi-
Kenai penintsulan, orka bat igeritan eta kostaldea ilunabarrean. Erreportajea zabaltzen duen argazkian, Alaskaren erdialdeko Wrangler Saint Elias parkean kokatutako Eklutna glaziarra.
ALASKA tuen paraje honek, etsai boteretsuen aurka –bere garaian japoniarrak eta errusiarrak, kasu–, gerra bero eta hotzak gauzatzeko aukera ematen zuena. Egun, Alaska AEBetako 49. estatua da, herrialdeko handiena. Aipatu bezala, Alaskan ehizak gizartearen egunerokoa markatzen du, neurri handi batean: udan, arrantzak, eta udazken eta neguan, ehiza larriak. Alaskan jende guztiak du arma bat edo gehiago eta bai horiek bai horien munizioak supermerkatuetan salgai izaten dira, kontserba edo kanpaldirako gaien ondoan, fruta eta barazkien eta arroparen atalen artean. Ohitura eztabaidagarri bezain txundigarria. Gerrikoan aiztoa eraman ohi duten alaskarrek esaten dute gu ikusten gaituzten hartz guztiak ikusiko bagenitu, ez ginatekeela etxetik atera ere egingo. Horietako batekin topo egitean korrika ez egiteko gomendatzen duen arauari barre eginez, eskarmentua dutenek esaten dutenez, kasu horretan korrika egiten ez duena akabatuta dagoela. Ehiztari ehizatua. Beraz, babestea komeni da. Atzoko eta gaurko aitzindariak Hegoaldea uharte eta penintsulen lurraldea da, non hartz, orka, foka eta igarabek zorioneko bidaiariaren aurrean saltoka eta jolasean aritzen diren. Gizaki zein hartzentzat arrantzarako paradisua da; bertan hogeita hamar milioi izokin saiatzen dira urtero korrontearen
10
kontra igotzen arrautzak jarri eta ugaltzeko, beren senari eutsiz. Kenaiko penintsulak zoko izugarriak ditu; baso itxiek janzten dituzte mendi malkartsuz inguratutako haranak, ibai garbiak agertzen dira glaziarretatik ihesi eta Hard Ice Field-eko izotz masak gogora dakarkigu duela ez hainbeste Lurra planeta izoztua zela. Hori, ordea, gaur egun inoiz baino argiago, badirudi halabeharrez iraganeko kontua dela, Lurra berotzen eta Artikoa urtzen ari dela-eta. Hope eta Homer-en tankerako herri ederrek lotzen dute penintsulako errepide bakarra, Sterling Highway delakoa, eta itsasoz edo airez baino iristerik ez dagoen Seldovia herrixka eta gisakoak apartak dira denbora batez bertan galtzeko. Badira beste garai bateko tokiak, Ninilchik eta Nikolaevsk esaterako, Alaskaren iragan errusiarraren hondarrak, non errusiar Old Believers (Sinestun Zaharrak) iheskorrek beren tradizioei ia bere horretan eusten dieten. Herrialdearen erdigunean Denali mendia da errege, duela aste gutxira arte Mackinley izena zuena, bere begiekin sekula ikusi ez zuen gizon baten omenez. Ameriketako Estatu Batuetako mendirik garaienaren (6.194 metro itsasoaren mailatik gora) eta agian oinarritik tontorreraino neurtuta munduko garaienaren –hots, gizakiaren gainetik harroen altxatzen dena–
Lerroon gainean, Kenaiko eliza ortodoxoa. Behean, ezkerretik eskuinera, arrantzale talde bat Homer-en, Nenana-ko merkatuan baserriko produktuak saltzen dituen emakumea eta Barrow-ko etxe bat. Eskualde Artikoan kokatutako hiri hau Estatu Batuetako puntu iparrekoena da.
ALASKA (6.144 metroko goragunea, Everestek baino gehiago) inguruan daude Denali Parke Nazionaleko lurrak, hartz eta otsoen babeslekua. Mendiari arretaz so ageri da amerikar ibaien arteko ibaia, Yukon, lurralde izugarri zabalaren bizkarrezurra dena eta Susitna edo Tanana bezalako ibai txikiagoak lagun dituena. Ibaiok ureztatzen dituzte landaredi ugarikoak behar luketen lurrak baina permafrost delakoaren ondorioz –beti izoztuta dagoen lurpea– landaredi baxu urriko basoak direnak, taiga edo baso borealak eta iparralderago tundra hotza iragartzen dutenak. Urrearen distirak erakarri zituen Ihesaldi Handiko aitzindarien igarobide izan zen ingurumari hau, urre bila abiatu ziren gutxi batzuk aberastu zituen eta gehienak hondamena edo heriotza aurkitu zuten lurraldea. Eroaldi kolektibo horren ondorioz iritsi zirenen artean zegoen Jack London, urre pipita bakarra lortu ez baina historiako idazle amerikar ospetsu eta oparoenetako bihurtu zena. “Basabizitzaren deia” edo “Letagin zuri” dira Yukoneko lurralde basa inspirazio iturri izan zuten idazlearen lanetako bi. Agian, “Izarretako bidaiaria” bere lan autobiografikoa da idatzi zuen lanik sakonena, eta zalantzarik gabe, Iparralde urrun eta basatian bizi izan zituen esperientziek markatu zutena. Beste amerikar ospetsu batzuk ere men egin zioten aberastasunaren eta loriaren deiari. Horietako bat da Wyatt Earp pistolero-sheriff-negozio gizona. Urre bilatzaileen beharrak asetzen zituen kasino eta burdel sarea eratuta izugarri aberastu zen. Ez zuen metal preziatuaren bila eskurik hondarretan sartzeko beharrik izan. Egun, zutik dago oraindik bere kasinoetako bat Nome-n, Beringo Itsasoaren ertzean. Hori bai, gaur egun oso bestelako erabilera du eraikinak, hiriko udaletxea baita. Askok oroituko dute munduko duelurik ezagunena, “OK Corral”-en jazo zena, eta Earp eta Doc Hollyday protagonista nabarmenenak izan zituena. Eta hain zuzen, Nomeko hondartzetan du bidaiariak egun XXI. mendeko urre bilatzaileekin solastatzeko aukera. Eguzkiak eta haizeak zaildutako gizonak dira, duela ehun urte ez zeuden aurrerapen tekniko gutxi batzuekin aberastasuna eta loria bilatzen jarraitzen dutenak, Aaron James kasu. Horren gainean galdetuz gero, pozik erantzuten dute, urrearen sukarrak begirada pizten baitie. Larrua uzten dute egunero 100-150 dolarren edo zortea izanez gero apur bat gehiagoren truke. Baina udan eta udaberrian baino ez dago horretan aritzerik. Negu gordina da hemengoa eta elurrak estaltzen du guztia, zorua eta airea izoztuz. Siberiatik gertu dauden lur hauetan zendu zen ezagunago dugun norbait, Felix Rodriguez de la Fuente. Bere abioneta lurrera jausita hil zen, lurreko azken lasterketa epiko 12
Kenai penintsulan kokatutako Harding Ice Field gunea. Lurraren azken glaziazioko azken hondarretakoa da.
13
Goian, karibu ar heldu bat Soldotnako inguruetan bazkatzen. Behean, kamioneta zahar bat Girdwood-en.
handia filmatzen ari zela, Iditarod delakoa. Ia 2.000 kilometroko zeharkaldia da, Anchoragetik Nomera, zakurrek (alaskar malamute izugarriak eta beren legendazko potentzia) tiratutako trineoetan. 1973tik egiten da lasterketa hau, trineoetan mugitzen ziren postarien ibilbide zahar batean barrena. Sewardeko penintsulak eta Nomek Sobietar Batasun ohiarekin zuen hurbiltasuna eta Gerra Hotzaren tentsioak islatzen dituzte hiriaren iparraldeko mendixketan ikus daitezkeen radar antena abandonatu erraldoiek. Asia eta Amerika arteko zubi, duela milaka urte Lurra konkistatzera abiatutakoen igarobide edo helmuga izan ziren hondar bankuen arrastoak zapal daitezke egun oraindik. Egun Beringo itsasartea dena gure aroaren hastapenetan hondar, belardi eta ehiza oparoko bidea izan zen. Estatuko barnealdera itzulita, XIX. mendeko aitzindarien urratsei segika goaz. Bizitza hobe bat bilatzeko itxaropenez, haran, mendi eta Yukon ibaiaren gisakoak zeharkatu zituzten gizon eta emakumeek. Talkeetna, Nenana, Tok edo Glennallen-en gisako hiriak dira iragan mitiko haren lekuko, XIX. mendeko eraikuntza moldeari jarraiki, errepidearen alde banatan dauden tren geltoki eta eraikinak dituztenak. Hor dago Fairbanks ere, estatuko hiri handienetako bat, bertako unibertsitateagatik eta aurora borealen munduko hiriburu izateagatik ezaguna dena. Iparraldeko argiek hemen dute beren jolastoki eta gaueko dantzatokia. Horiek ikusteko aukera dutenak, ikusi ondotik, ez dira lehengo berberak izango eta beren espiritualtasunean eragingo du nolabait. Winchesterrak eta motelak Baina hemen London edo Earp-en Alaskarekin benetan topo egin nahi duenak bigarren mailako errepideetara jo behar du. Bidean, sakabanatutako herrixkak aurkituko ditu, eta egurrezko etxeak, atarian 50eko hamarkadako furgoneta zaharrak edo 60ko hamarkadako Chevroletak dituztenak. Errepide bazterreko motel zaharrak eta tabernak, zeintzuetan barra atzean zintzilik izaten diren winchester-ekin akabatutako zorigaitzeko basapiztien buruak. Horietan hanburgesak eta garagardoa dira eguneroko menua eta inguruan altze edo karibu emeek eta beren kumeek bazkatzen dute. Kanpotarra aurpegi keinu soilarekin agurtzen dute bertan, harekin bizitzaren gorabeherei buruzko solasaldi jator eta egiazkoari ekin aurretik. Ziur asko, hala izango zen duela 150 urte eta hala izaten segitzen du egun. Glaziar gainean libreki eta kirol oinetakoekin, nor bere herriko kale nagusian ibiliko balitz bezala, paseatzeko aukera ematen duen Alaska da hau. Erokeria txikiok arrazoiak ahaztutako lurretan dute lekua, ikasi nahi duenari hainbeste irakasten dioten lurretan, baldintzarik eta irakaslerik gabe.
14
Baina muturreko ameslarientzako Alaska, egiazko lur galdua, Fairbanks-etik harago dago. Hortik iparraldera eramango gaitu beti irisgarria ez den errepideak, Dalton Highway izenekoak. Helizedun abioneta ugariek zakarki utziko gaituzte bertan, bistako arrazoiengatik. Brookseko mendilerroaz harago ez dago deus, Mordor-eko alegiazko erreinu iluna bistaratuko balitzaigu bezala. Tundra izoztua eta Artikoko ur jelatuak baino ez. Gizakiaren eraso ugari jasandako hartz polar basatiaren lurraldea da. Baina hori ez da guztiz egia. Inor gutxi ezagutzera ausartutako lurrotan inuit herriaren antzinako erreinua dago, eskimal deritzenen behinolako lurraldea. Bi leku agertzen dira mapan iparraldeko kostaldera begiratzean: Deadhorse eta Barrow. Lehena, bere izen ilunak islatzen duen bezala, edukiontzi mordoa baino ez da, oinarrizko hainbat zerbitzu dituena, Dalton Highwayren azken puntua. Bertako neguan zero azpiko 50 graduko tenperaturak ohikoak dira. Horra jotzen dute amerikar petrolio plataformetako langileek indarberritzera. Bisitarientzako debekatutako lekua da, pasillo estu bat izan ezik, Artikoko urak ukitzera garamatzana eta atzera buelta; beti ere baimendutako langileek lagunduta. Bigarrena, lehena baino interesgarriagoa, mendebaldera eginda aurkituko dugu. Barrow inuiten komunitatea da, lau mila bat lagunek osatutakoa, eta hori da AEBetako puntu iparrekoena. Barrowko egungo eskimalek quad eta elurretako motor potenteak gidatzen dituzte, baita jeep izugarriak ere, petrolio plataformetako lanak emandako irabaziekin eskuratuak. Hala ere, txatarrez edo balea hezurrez inguratutako metalezko edo egurrezko etxe kaskarretan bizitzen jarraitzen dute. Izan ere, ez dute Artikoko uretan zetazeoak ehizatzeko usadio zaharra galdu oraindik. Militarrak eta zientzialariak ere bizi dira bertan. Egunero bizitzen jarraitzeko motibazioa horrelako toki urrun eta muturrekoetan aurkitzen duten egungo abenturazaleak. Halakoa da Alaska, bere zepoan jausten zara halabeharrez, ehizatu egiten zaitu. Etsipen hori islatzen zuten behintzat Arizonako urre bilatzaile Aaron Jamesen begiek pala Iparraldeko Mendebalde urruneko hondartza hartako hondar harritsuan finkatzen zuenean. Alaskak, lehen aldiz zapaltzen duzunean, nolabaiteko sukarra kutsatzen dizu. Orduantxe konturatzen zara ehiztari ehizatua zarela, duela milaka urte Beringeko igarobidea areatza haien gainetik zeharkatu zutenak bezala, bizileku bihurtzeko lurren itxurako El Doradoren bila, naturarekin bat eginez. Iparraldeko argien bila, begira geratzean zentzumenak kolapsatzen dituzten argien peskizan.
ALASKA
ASIAR SUKALDARITZAREN OSTADARRA
Bangkok
Thailandiako hiriburuak beti arrastoa utzi ohi du bisitariarengan, ez soilik hiria bizitasunez borborka dagoelako edo antzinako monumentu horiek hain miresgarriak direlako, baizik eta –eta bereziki– eskaintza gastronomiko ikaragarri zabala duelako. Pagoda zaharrek zabaltzen duten intsentsuaren kea inguruetako sukaldeetako lurrunarekin nahasten da, eta kale zalapartatsuetan era guztietako jatetxeek herrialde osoko joerak gainjartzen dituzte aniztasun eta exotikotasun oparoko gastronomia benetan gutiziagarria eskainiz. Testua: Sergi Reboredo eta Jordi Canal-Soler Argazkiak: Sergi Reboredo
17
Bangkok hirian ohikoa da turistak bizikleta gainean ikustea, goiko argazkian bezala. Behean, kaleko janari postua. Eskuinean, Chao Phraya ibaiaren gaineko jatetxe bat.
hao Phraya ibaiak bere urak Thailandiako Golkoan isurtzean eratzen duen itsasadarretik gertu, bi ibaiertzetan barreiatzen da Bangkok hiria, exotismoak gainezka egiten duen 1.500 kilometro karratutik gorako azalera betez eta kontraste harrigarriak zabalduz: antzinako monasterio eta tenpluen teilatu baliotsuen puntaren puntako distira urrekarak etxe-orratz erraldoien beirateetan islatzen; hiria mutur batetik bestera zeharkatzen duten autobideak, erdialdeko kalexka estuetan bizikletak eta rickshaw delakoak jaun eta jabe diren bitartean; beti jendez goraino ageri diren kaleetan markako arropekin jantzitako gazte modernoak soinean laranja kolo-
C
reko tunika xumeak baino ez dituzten moje budistekin gurutzatzen; eta janari tradizionala eskaintzen duten kaleko postuen aurrean denda batzuetako eskaparateek harro erakusten dituzten teknologia aitzindarienetako gailu elektrikoak. Berritasuna eta antzinatasuna, anabasa eta patxada; mutur kontrajarrien arteko nahasketa horrek liluratuko du Bangkokera iritsi den bidaiari oro. Lehenik eta behin, halako bisita batean ez da alferrik galdu behar wats (tenplu-monasterio) delakoetara joateko aukera. Laurehundik gora daude hiri osoan sakabanatuta, eta esanguratsuenen artean dago Jauregi Handikoa. Hiriburuaren muin-muinean dagoen eraikin
multzoa da, Siameko erregeen egoitza 1782tik, eta hor barruan dago Esmeraldazko Budaren tenplua (Wat Phra Kaew), herrialde osoko tenplu budistarik aintzatetsiena. Izan ere, bertan zaintzen dute XV. mendetik gurtua den jadezko buda. Kale horretan behera eginez, metro batzuk harago dago Wat Pho, Buda Etzanaren tenplua. Ikusgarria da bertan luze-luze etzanda atseden hartzen ari den Budaren 46 metroko eskultura, baina horrez gain, haren irudi sorta bikaina dago bertan ikusgai, herrialdeko osoko bildumarik zabalena. Jateko moduko hiria Tenpluetan arimak aseko du gosea, eta kaleko postu,
lokal eta jatetxe sail amaiezinean gorputzaren txanda izango da: Asia osoan bizitasunik handieneko hiriburuetako bat da Bangkok, eta horren erakusgarri da, aisialdirako eskaintza askotarikoa ez ezik (dantza, boxeoa eta abar eta abar), bere gastronomiaren ostadar zabala. Hain zuzen ere, gourmet moko finentzat paradisua da eta asiar sukaldaritzaren jarraitzaile sutsuentzat deskubritzeko mundu bat. Thailandiar sukaldaritza Ekialdeko sofistikatuenetako bat da. Zapore nahasketa bat da –gozo, gazi, mikatz–, ukitu pikantea gehitu, eta emaitza exotiko eta bereziki gustagarria lortzen duena, muturrak elkarren osagarri bihurtuz. Osagaiak neurri batean edo bestean 19
BANGKOK uztartu, bereziki arroza, piperminak, baratxuria, fideoak, koko esnea, oilaskoa, txerri haragia, curry berdea, curry gorria, martorria, piper berdeak, soja saltsa, zitroin belarra (Cymbopogon citratus) eta nam pla saltsa ospetsua, hau da, arrain saltsa moduko bat, eta asiar gastronomiako platerik onenak ateratzen dituzte. Ukaezinak dira, halere, auzoko herrialdeen eraginak, birmaniar, txinatar, laostar, vietnamdar, kanbodiar eta malaysiarrenak. Bangkoken gastronomiaren aniztasun itzela osagaietan edo jatorrietan ez ezik, jatetxearen formatuan bertan ere oso nabarmena da. Sukhumvit 11 eta Ram Buttri auzoetan, esate baterako, bogan daude kalean bertan bat-batean zabaldutako postuak, hau da, Volkswagen California furgoneta eraberrituak erabilita. Chinatowneko Yaowarta Road lekurik onenetakoa da kalean bertan jateko, batez ere itsaskiak eta txinatar janaria probatzeko. Phahurat auzoan hindu gastronomia nagusitzen da; eta erdialde
komertzialean, aldiz, Siam Square inguruan, thailandiar jatetxe tradizionalak beren lekutxoa egiten saiatzen dira estatubatuar fast food frankizien artean. Auzo zaharrean errondan Baina bertako janari tipikoa ezagutu nahi duenarentzat, modurik onena hauxe da: Bangrak auzo historikoan hain ugariak diren jatetxe xume eta apal horietan sartzea. Bangrak auzo zaharrean barneratu eta thailandiar gastronomia tipikoa ezagutarazteko bisita gidatuak antolatzen dituzte enpresa batzuek, hala nola, Bankgok Food Tours delakoak. Hiruzpalau orduko txangoa da eta 18 euro eskas ordainduta makina bat plater bitxi dastatzeko aukera izango dugu. Estreinako geldialdia Thanon Charoen Krung kalean egin dugu, eta ahate errea arrozarekin dastatu dugu Charoen Wieng Pochana jatetxe xumean. Ahatea benetan gozoa dago, baratxuriarekin, martorriarekin eta oso
Ezkerreko irudian, emakume nekazari bat, hiribuaren iparraldean. Goiko argazkietan, Bangkokeko gastronomia aniztasuna eta aisialdia eta lasaitasuna islatzen duten irudi batzuk.
21
Neska gazte bat ontzi turistikoan, Wat Arun tenplua atzean duela. Ondoko orrialdean, dantza klasiko ikuskizuna Shalatip-en eta hiriko gau giroa.
22
zaporetsu eta mamitsua izateaz gain halako gozo ukitu bat duen tipularekin marinatua. Kale batzuk gorago, kaleko postu batean, hiri osoko banana frijitu (kluay keak) onenak prestatzen dituzten lekua aurkitu dugu, Je Noi, eta halaxe dela ziurtatzen duen egunkari zati zahartxo bat zintzilik dauka eguzkitik babesteko erabiltzen duen guardasolean. Charoen Wiang horren ondoko kalean, Je Lee jatetxera iritsi gara eta tom yum noodles delakoak probatu ditugu, thailandiar sukaldaritzako platerik ospetsuenetarikoa, zitroin belarrez, limaz, tamarindoz eta txile birrinduz parra-parra blaituta eta ganbez lagunduta.
Errondan aurrera goaz, eta Charoen Krung kalean, Indiatik iritsitako musulman familia bateko hirugarren belaunaldiak prestatutako halal janaria ahoratu dugu. Jarraian, ibaia zeharkatu, eta Yum Rod Sab jatetxean geratu gara, eta bertako plater arrakastatsuena eskatu dugu, Yum Pla Dook Foo, hau da, mango berdez eta bagre kurruskariz eginiko entsalada. Silomera itzultzeko bidean, kafetegi txiki xume batean sartu-irtena egin dugu. Eraberrituta dago gaur egun, baina 1955etik opil bete zoragarriak zerbitzatzen dituzte, labetik atera berriak, Mandarin Oriental Hotel historikoan bezalaxe, hain zuzen, hango jatetxeko chefa izan baitzen kafetegi
honen sortzailea. Bisita gidatu berezi honen azken geltokia Kallaprapruek jatetxea da, eta bertako espezialitatea dastatu dugu, oilaskoa curry berdearekin roti frijituekin lagunduta. Halako aukera eskura izanda ez da erraza, baina merezi du sabelean lekutxoa egitea thai estiloko kokozko izozkia zer den jakiteko. Primerakoa, benetan. Neurri guztietako poltsikoetarako Gastronomia eskaintza benetan anitza da, eta prezioen aldetik ere askotarikoa. Khao San Road inguruan motxileroak dabiltza, eta esate baterako, euro eskas batekin otordu ederra egingo dugu. Beste muturrera jo, eta Bo.Ian jatetxean, aldiz, degustazio menuak 45 euro balio ditu, baina bertan lantzen duten thailandiar sukaldaritza sortzailea, Duongporn Songvisava ezagunaren (2013an Asiako sukaldari onena) eta bere senar Dylan Jones australiarraren eskutik, slow food delakoaren eta janari osasungarriaren aitzindaritzan dago, eta “The New York Times” egunkariak dioenaren arabera, «sukaldaritza jasangarriaren ildoa jorratzen duen hiri osoko jatetxerik modakoena da». Ez dute alferrik esaten hori dela Bangkokeko thai sukaldaritzako jatetxerik onena. Beste aukera bat hoteletara jotzea da, hainbatek jatetxe bikainak baitituzte, esate baterako, Salathip jatetxea, Shangri-La hotelaren barruan, antzinako thailandiar estiloarekin apaindua. Bertan, Tussanee Putkaew chef-ak thailandiar gastronomiako plater ezin hobeak prestatzen ditu, eta aipamen berezia egingo diegu Yan Som-o entsaladari (pomeloz, ganbaz, koko txigortu eta anakardoekin lagunduta) edo Gaeng Phed Ped Yang Kub Ar-ngoon goxoari (ahate errea, mahats, anana eta albakarekin). Afarian giro berezia sortzen da, emanaldiak izaten baitira, herrialdeko dantza eta musika tradizionalarekin.
goreneko solairuan dago, eta erraz nabarmentzen da Bangkokeko leku askotatik tabernaren gainean dagoen kupulatzar urrekaragatik. Nolanahi ere, Red Sky izango da, Centara Grand Hotelaren gorenean kokatua, denetan ikusgarriena: izan ere, hiriaren 360 graduko ikuspegia eskaintzen du. Eguna amaitzeko, beraz, ilunabarrak Bangkok nola gorritzen duen ikustea txile izpi batzuekin ondutako Tom Yum Siam koktelarekin goxatuz ahoa, ba al da hori baino hoberik?
BANGKOK
Amaitzeko, goren-gorenera Bangkok hirian barrena egun bateko esplorazio gastronomiko honi amaiera emateko leku aparta bururatu zaigu: etxe-orratz batera igo kopatxo bat hartzera. Etxeorratz askoren goialdean terrazak jarri dituzte, eta bertakoen artean ere bogan dago hara biltzeko joera. Nolanahi ere, bisitariari lasaitasun une batez gozatzeko eta hiri osoko ikuspegirik ederrenetako bat hartzeko aukera emango dio, thai eragindun koktelen aniztasun ikaragarriari buruz zertxobait gehiago ikasten duen bitartean. Esate baterako, Vertigo tabernatik, Banyan Tree hoteleko 61. solairuko terrazan, Bangkoken gaineko ikuspegirik onena zabaltzen da, Lumphini parkearen eta gainerako etxe-orratzen artean, brisa freskoa bizigarri dugula. Sirocco taberna, hain ezaguna “Hangover 2” filmean agertuz geroztik, Lebua at State Tower hoteleko 23
Testua eta argazkiak: Juanma Costoya
Finlandia
AINTZIRAK, URKIAK ETA DISEINUA
24
25
FINLANDIA
Munduan barnako hainbat helmuga turistikok itsasoz bertaratzea eskatzen dute, horrek bisita are bereziagoa bihurtzen baitu. Kreta eta Veneziarekin batera, Helsinki Finlandiako hiriburua bera ere aparteko talde horretan sar daiteke, zalantzarik gabe. Izan ere, itsasoak ez du bakarrik Helsinkiko egitura urbanistikoa bikainki osatzen, azaldu ere egiten du.
tockholm (Suedia) eta Tallinn (Estonia) bezalako hirietatik ferry eta txalupa azkar zerbitzuak daude Helsinkira heltzeko. Hala, Itsaso Baltikoa zeharkatu eta Finlandiako hiriburuko erdigunera bertara ontziz heltzeko aukera bikaina du bidaiariak. Ontzia portura sartzen ari den bitartean, bidaiariak hiriko gune nagusietako asko ikusteko aukera izango du kubiertatik bertatik: merkatu zaratatsua, eskalinata ikusgarri baten gainean altxatzen den katedral luteranoa, Unibertsitatearen Liburutegi Zentrala, Udaletxea, kupula dirdiratsuz betetako katedral ortodoxoa... Itsasoak hiru alde ezberdinetatik inguratzen du Helsinki. Era ikusgarrian zaharberritutako belaontzi zaharrak bata bestearen ondoan pilatzen dira kaian, eta, horrek, noski, hiritarrek itsasoarekin duten lotura argi eta garbi azalarazten du. Egurrezko baleontzi ikusgarriak edota orain dela mende bat Helsinki erdiguneko etxeak ikatz eta egurrez hornitzen zituzten kargaon-
S
tziak bidaiariak eta turistak Baltikoan barneratzen dituzten ontzi orbangabeak dira egun. Oso ohikoa da, adibidez, belaontzi eta ferry erraldoiak ur gaineko tabernak izatea egun. Pentsa, itsasoan milia gutxi batzuk barneratzea nahikoa da alkohola zergarik gabe saldu ahal izateko; behin itsasoan, gainera, giroa bera ere askoz ÂŤliberalagoaÂť bilakatzen da ontziotan. Helsinkin, hiritar gehienek suediarrez eta ingelesez ere hitz egiten dute. Hori bai, bisitaria poliglota ez bada, hona hemen aholku bat: finlandiarrez espainiar eragineko hitz bat bada, hain zuzen, bailaamann edo ÂŤdantza egitera joateaÂť. Garagardoa, berriz, olut da, eta, vodka, vodka. Bada, hiru hitzok ezagutzea nahikoa da. Gau zuriak eta irakurketa Aire librean eguna igarotzea da finlandiarren pasio nagusietako bat. Ekain eta abuztuko egun amaigabeetan, gau zuriek iluntasuna ordu pare eskas batera
murrizten duten egunetan, finlandiarrak trumilka gerturatzen dira naturaz gozatzera. Giro optimista eta bizinahia nagusitzen dira; hala, ohikoa bilakatzen da bikote gazteak seme-alabekin paseoan ikustea, itsasoaren parean kokatutako eserlekuak irakurlez betetzen dira, bizikletek bidegorriak hartzen dituzte, bideak ibilketa nordikoa egiten duten herritarrez betetzen dira, lorategietan gazte zalapartatsuak biltzen dira garagardoak hartuta... Herrialdearen barnealdeko aintzirak ere herritarrez betetzen dira. Pentsa, finlandiarren amets ohikoa honakoa izaten da: urriz inguratutako etxola txiki bat erostea aintzira baten aldamenean, etxe pareko kaian ontzi txiki bat eta aldamenean sauna finlandiar bat dituena. Arrantza egun bat eta barbakoa bikaina gehituta, horra hor paradisu finlandiarra. Zerbeza hotza eta saunaren bapore beroa baino askoz gehiago da, hori bai, Finlandia. Herrialdea suediar melankoliaren, eraginkortasun alemaniarraren eta
Ezkerretik eskuinera, Hameenlina hiritik gertu dagoen Vanajavesi lakua eta Helsinkiko katedral luterotarra. Unibertsitateko graduaren ospakizuna egiten ari dira. Finlandiako hezkuntza sistema munduko onenen artean dago. Erreportajea zabaltzen duen irudian, mila lakuen eskualdeko Kuopio hiriko lakua.
27
FINLANDIA Helsinkiko katedral ortodoxoa. Hiriko ekialdean dagoen Katajanokka uhartetxoaren tontor batean kokatzen da eta Mendebaldeko Europa osoko eliza ortodoxo handiena omen da.
utopismo errusiarraren arteko nahasketaren emaitza dela esan zuenak, seguruenik, asmatu egin zuen. Egia da Ăąabardurak beti egin daitezkeela, baina bada zalantzarako izpirik uzten ez duen datu bat: urtetik urtera, Finlandiak ematen ditu daturik onenak Europako hezkuntza maila eta irakurketa ohiturak neurtzeko azterketetan. Ez dira, inolaz ere, ausaz lortzen diren emaitzak, herritarren irmotasuna eta luzera begirako pentsamendua erakusten dutenak baizik. Finlandian liburutegiak hain dira arrakastatsuak atarian postontziak izaten dituztela herritarrek liburuak edozein egun eta ordutan itzultzeko aukera izan dezaten. Eta zuzentasun osoz erabiltzen dituzte. Estatistikek ez dute zalantzarako tarterik uzten: 100.000 biztanleko 17 liburutegi daude eta herritar bakoitzak ia 50 liburu irakurtzen ditu urtean. Baliteke herritarren artean irakurtzea bezain arrakastatsua den afizio bakarra sauna finlandiarra izatea. Izan ere, estatistikek diotenez, 5 milioi biztanleko herrialdean 1.700.000 sauna baino gehiago daude. Diseinua eta tartak Finlandiaren beste bereizgarri nazional bat diseinuarekin lotuta dago. Diseinuaren garrantzia eguneroko
28
bizitzaren ia arlo guztietan da nabarmena: Jopo bizikleta arrakastatsuak, txikiak, martxarik gabeak eta pedalari kontrako aldera eraginez geratzen direnak; Marimmekko oihalak, Arabia zeramikak, Martiini aizto laponiarrak... Alvar Aalto arkitektoa, adibidez, itzal handiko pertsona da herrialdean lerro zuzenetan eta argi askoko espazioetan oinarritutako bere diseinu funtzionalari esker. Mika Waltari idazlea, “Sinuhe, egiptiarra� lanaren egilea, edota Jean Sibelius konpositorea ere oso ezagunak dira. Aipatutako finlandiar gailen horiek guztiek lagunekin elkartzeko aukeratzen zuten Kappeli kafetegia zabalik da oraindik ere Helsinkin, eta herritarrek oso gustuko dute. Portutik oso gertu dago, eta, kafetegiaren leiho zabaletatik begiratzen duten bitartean, bisitariek Finlandiako beste bereizgarri batez gozatzeko aukera izango dute: tarta zati bat eta kafe bat hartzen duten bitartean, elkarrizketa mamitsuak izatea ahots baxuan. Finlandian birziklatzea eta berrerabilpena arau dira. Helsinkitik 170 kilometro iparraldera den Tampere hiria da horren adibide ezin hobea. XIX. mendearen amaieran herrialdeko gune industrial nagusietakoa zen Tampere, eta hain zen garrantzitsua bertako langile mugimendua Lenin bera ere bertan bizi izan zela
Helsinkiko kaleko irudi batzuk, artisau merkatua eta bizikletak autokonpontzek o tailer bat, kasu. Eskuinean, goian, finlandiar Laponiako Sodankyla herriko Erdi Aroko eliza.
denboraldi batez. Gaur egun, Tampere bertako giro unibertsitarioagatik da ezagun, baita azken hamarkadotan jasan duen eraldaketa urbanistikoagatik: adreilu gorrizko biltegi erraldoiak eta leiho zabaleko fabrikak etxebizitza dotore edota eraikin bulego lerden bihurtu dira. Iparraldera trena Finlandian barna mugitzeko garraiobiderik onena trena da zalantzarik gabe. Azkarra, erosoa, garbia eta puntuala da. Txartela egunean bertan erosiz gero, ez da garraiobide merkea; aldiz, egun edo aste batzuetako aurrerapenaz eginez gero, prezioak nabarmen jaisten dira. Helsinkiko tren geltokia 1914. urtekoa da eta Eliol Saarinen arkitektoaren obra enblematikoa da. Geltokia herrialdeko hiri nagusiak lotzen dituen trenbide-sare eredugarriaren epizentroa da. Egin daitekeen bidaia luzeenak Helsinki eta zirkulu polar artikoan bertan kokatutako Rovianemi lotzen ditu. Hamar orduko bidaian paisaia ia ez da batere aldatzen. Izei, urki eta aintzirak bata bestearen atzetik ikusiko ditugu etenik gabe. Baita itxura utopikodun landetxeak ere. Iparralderantz egin ahala, lurra bera ilunagoa bilakatzen da, eta, itxura batean, gogorragoa, ez hain emankorra. Zortea izanez gero, elur-orein taldeak ikusteko aukera ere izango dugu. Geltoki ia guztietan, bestalde, urki enbo-
Tampere-ko erdiguneko ibaiak elektrizitatez hornitzen zituen bertako fabrika zaharrak. Gaur egun, etxebizitzak eta bulegoak daude bertan. Ondoko orrialdean, belaontzien kaia Helsinkin. Atzean, katedral ortodoxoa.
30
rrekin kargatutako konboiak bata bestearen atzean ikusten dira, argi utziz zur-industria dela herrialdeko oinarri ekonomikoetako bat. Bisitarien artean helmuga arrakastatsua da Rovianemi, besteak beste bertan dagoelako Santa Claus ezagunaren etxea. Hiriaren kanpoaldean dago Santa Clausi eskainitako parke tematikoa, zirkulu polarra adierazten duen marra imajinarioaren alboan. Iparralderantz Sodankila herrirantz jarraitzen duen errepidearen ondo-ondoan izateak erromantizismoa kentzen dio nolabait Santa Clausen etxeari; are gehiago, gainera, parkeak ordainketak etetea mehatxu egin duela jakiten badugu. Publizitate panel erraldoiek ere ez dute asko laguntzen. Eta zer esan erregularki parkearen gainetik igarotzen diren NATOko hegazkin militarren inguruan... Ez da ez batere erraza jostailuz betetako lera bat gidatzen duen zahar bizarzuria eta NATOko hegazkinak zeru berdina partekatzen irudikatzea! Errusiako muga gertu izateak Karelia eskualdea dakarkigu burura. Finlandiar gehiengoko lurraldea sobietarrek okupatu zuten Bigarren Mundu Gerran. Orduan irekitako zauria ez da oraindik itxi. Eta ez bakarrik herritar zaharrenen artean okupazioak bizirik dirauelako eta herrialdean zehar nonahi ikus daitezkeelako Bigarren Mundu Gerran eroritakoak edo desplazatuak gogoratzeko oroigarriak. Ez da batere arraroa gazte taldeak ikustea Kiitos (Eskerrik asko) hitza kamisetetan daramatela, alboan sobietarrei aurre egin zion Finlandiako Armadako kondekorazioak dituztela. Gazteok estetika oso jakina partekatzen dute, eta argi erakusten dute Nokia multinazionalaren herrialdeak aurpegi ez hain ezagunak ere badituela. Edozein plazatan alkohol kirats izugarria dariela elkartzen diren talde marjinalena (alkohola gaueko bederatzietatik aurrera erostea debekatuta dago); gero eta handiagoa den langabeziarena; azken urteotan gero eta txikiagoa den hazkundearena; isil-isilik merkataritza gune handietan txanpon-makinetan jokatzen orduak igarotzen dituzten erretiratu edo etxekoandre bakartiena; ibai bazterretako urkietan “Desagertua� leloarekin ikusten diren argazkietako neska-mutil gazteena... Agian, bisitaria azken urteotan hainbeste ugaritu diren eleberri beltz nordikoekin hunki daiteke, baina honakoa zalantzan jartzerik ez dago: Finlandiako aintziretako ura garden-gardena izan daiteke ontzi batean hartuz gero, baina, naturan, bere hondoa beti da beltza.
FINLANDIA
Chiloe
Testua: Xabier Ba単uelos Argazkiak: Xabier Ba単uelos / Thinkstock
ARTXIPELAGOA ETA BERE IDENTITATEA
CHILOE
Itsasoaren indarrak banandua eta elezaharrez inguratua, Chiloe desberdina izan da beti... eta hala izaten jarraitzen du. Bere paisaia eta hiri bakanek Txile kontinentalean zehar bidaiatzen ezagutu ez dugun mundu batera hurbiltzen gaitu; bere historiak, desagertutako indigenen, azken erresistentzien, kolono eta emigratzaileen, erritmo pausatu eta begirada urrunen historiak, berezko izaera ematen die bertakoei, eta hala ikusten dituzte herrialde osoan hango herritarrak, chiloteak.
34
ercon herrian sartu eta galdera egin dugu. «Joan zaitezte hara eta bila ezazue Micaela andrea, etxe hartan bizi da. Bera da zaintzailea eta irekiko dizue». Atea jo dugu. Jo eta ia istantean baina patxada-patxadatsu emakume adindu bat agertu, eta agurtu gaitu. «Micaela andrea? Eliza bisitatu nahi genuke eta zure galde egiteko esan digute». «Nola ez; zatozte nirekin». Giltza sorta bitxia dakar eskuan. Tenplurainoko bide laburra egin, horietako bat sarrailan sartu eta, barrura sartzeko keinua egin digu. «Ez da nahitaezkoa –esan digu–, baina dohaintzak eskertzen dira, badakizue, tokia kontserbatzeko». Ordura arte zalantza nuen Micaela andreak ba ote zekien gizadiaren ondare izendatutako eliza bateko giltzak zituela bere esku.
N
Jesuitak XVIII. mendean Chiloen hasi zuten egurrezko elizen ereintza eta 150 elizetatik 16k Unescoren babesa jaso duten altxorrak dira. Hastapeneko elizek Europa ekialdean zituzten erroak eta eklektizismo bitxikoak ziren, baina gerora berezko estiloa hartzen joan ziren, nahiz eta barrokoaren edo neoklasizismoaren eraginak ere jaso zituzten. Egurrezko eraikinak, eusteko iltze bakar bat ere ez dutenak, arkupedun fatxadak, arkuteria zabalekoak, bi uretako teilatuak eta erdian dorre berezia. Nercon, Chonchi, Vilupulli, Achao, Quinchao, Tenaun, Dalcahue... hautatuen multzoko batzuk dira. Baina horien edertasun bitxi eta soilaz harago, beren originaltasunak txunditu gaitu; bi hitzetan, desberdinak dira, Chiloeko gainerako guztia bezala.
Handian, Ancud-eko San Antonio gotorlekua. Bertako kanoiak izan ziren 1826an independentista txiletarren aurka tiro egin zuten azkenak. Ondoan, uhartearen panoramika eta Quinchao-ko Achao elizako leihotxo bat.
CHILOE Izan ere, susmatu ere egin gabe, Chacaoko itsasartea gurutzatzen dugunean, izurdeak saltoka dabiltzala eta Osorno, Cabulco eta Cerro Tronador sumendiak atzean utzita, bestelako mundu batean barneratzen gara, ezohiko Txile batean, bitxia eta berria, eta zaharra, oso zaharra, kontinentearen parametroetatik at. Txile herrialde anitza eta arraroa da, baina Chiloe beste dimentsio bat da. Identitatea Llanquihueko probintzia hegoaldean, Txilek hozkada handia ageri du, herrialdea zatitu eta itsasoari bidea uzten diona, Amerikako bigarren uharterik handiena sortzeko, Chiloeko Isla Grande, 40 uharte txikiago dituen artxipelagoko uharte nagusia. Puntu horretatik aurrera, bere lurraldearen hegoaldeko herena ehunka irla eta fiordo txikitan puskatzen da, atzaparkadaka. Antzinako maputxeek ziotenez, Chiloe bi sugeren arteko borrokatik sortu zen. Cai Cai Vilu zen bata, uretako izpiritu gaiztoa, eta Ten Ten Vilu, bestea, lurraren izpiritu babeslea. Azken horri esker, Cai Cai Viluk ez
zuen lurrak eta gizakiak urperatzea lortu, baina hala ere, Chiloe aurrerantzean uhartea izango zen. Chonoak izan ziren uhartera iritsi ziren lehenak, eta huilicheek jarraitu zieten, maputxeen hegoaldeko adarrak. 1567an Martin Ruiz de Gamboa durangarrak irla mendean hartu eta kolonizatu zuen eta XVIII. mendean jesuitek erredukzioak fundatu zituzten caucahu indigenekin. Horien guztien nahasketaren ondorio da bertako biztanleria mestizoa, ahanzturak estaliriko bizitza eta historia duen biztanleria. Mendeetako isolamenduak eraginda, chiloetarrek idiosinkrasia berezia dute, bakardadean eta mendixka izurtuetan eta mirto eta coigue zuhaitz ugariko basoetan errotutakoa, lanbro eta euri artean, berde minduen eta urdin sakonen artean. Nahiz eta 1853an Puerto Mont fundatzeak Chiloe mapan jarri zuen, horrek ere ez zuen egoera hori erabat aldatzea lortu. Edonola ere, beranduegi zen, ordurako uharteetako gizonemakumeek kultura berezia zuten, arlo askotan nabarmentzen dena: bereizgarri duen herri arkitektura, usadio bitxiak, berezko artisautza, eta are gas-
Castroko kale ugarik gordetzen dute destinorik gabeko pausoen zapore gazigozoa. Han, batik bat, badiako palafito koloretsuek liluratuko gaituzte..
37
Nercon herriko eliza ederra Chiloeko zurezko beste hamabost elizekin batera Unescoren babesa jaso duten altxorrak dira.
tronomia berezkoagoa; sukalde teknika bat da horren ezaugarri nagusia, curanto izenekoa, duela milaka urtekoa: zulo batean harri beroak eta pangue hostoak sartuta egiten dira jakiak. Aipatutakoak kontuan izanda, ez da harritzekoa chiloetarrek erlijioa hain sakon bizitzea, eta elizetan giltzapetutako hirutasunaren, birjinen eta santuez harago, lekutxoa egitea, baso eta egunsentiko behe laino artetik, aztiei eta horien laguntzaileei, voladora deritzenei, hegazti bihurtzen direnei, baita Ivuncheari, horren leizearen zaintzaileari eta Caleuche bere itsasontzi piratari. Hor da Fiura ere, bere hatsak ziatika eragiten duen sorgin ninfomana, Trauco delakoa, birjinak gustuko dituen basoko gnomoa eta Pincoya, ugalkortasunaren ikurra den emakume biluzi ederra. Chiloeko bideak Quinchao uhartera jauzi egin eta Curaco de Velezen geldialdia egin dugu, bertako ostrak dastatzeko, eskuen tamainako ostrak, itsasotik atera berriak eta ardo zuriaz lagunduak. Baina ez gara horretara soilik etorri; horretarako Caulin-era joan gintezkeen. Chiloeko arkitekturaren lagin esanguratsuenetako batzuk ere ikusi nahi ditugu, teilak bereizgarri dituztenak. Ez dago oso urrun Achaoko Santa Maria de Loreto eliza jesuita, pinu zuriko egurrezko xaflak dituena. 25 metroko garaierako dorrea du, eta eraikuntza sistema konplexua, iltzeen partez makiltxoz loturikoa baita. Chiloeko eliza zaharrena da. Isla Grandera itzulita, Dalcahueko zutabe dorikodun eliza polita bisitatu dugu, Chonchiko pirata portu zaharrera abiatu aitzin, non XIX. mendeko San Karlos Borromeoren elizaz eta zaldi lasterketa ederraz goza dezakegun. Iparraldera jota, kostaldean eta N-5 errepidea ipar-ekialderantz okertzen den une zehatzean, Ancud-en gelditu gara San Antonio Gotorlekura igotzeko. Gotorleku zaharra izan zen horretatik gauza gutxi geratzen da, baina gaur egun ezerezari apuntatzen 38
dioten kanoiak izan ziren 1826an independentista txiletarren aurka tiro egin zuten azkenak. Hau izan zen espainiar koroarekiko leial izan zen Txileko azken destakamentuaren lubakia. Inperio espainolaren behin betiko ehorztokia izan zen Peruko El Callaoko errendizioa gertatu baino sei egun lehenago erori zen. Aipamen berezia merezi du Castrok, hiriburuak. Bertako kale ugarik gordetzen dute destinorik gabeko pausoen zapore gazi-gozoa, nork bere bakardade eta iragan aitorrezinak partekatzeko aproposak diren toki zinematografikoen kutsu hori. San Frantzisko eliza kitsch samarrak bisita merezi du baina, batik bat, badiako palafito koloretsuek liluratu gaituzte. Uhartean geratzen diren gutxien arteko adibide dira, zuraren industriak zerbitzuak itsasoan bertan behar zitueneko arrastoak, eta nekazariek bizibidea bilatzeko eta bizitzeko beren lurrak abandonatu eta inoren lurrak ez zirenak behar zituzteneko eskasia garaietakoak. Badirudi edozein momentutan eror zitezkeela, baina ez, usteldu gabe iraun dute zutik. Naturan barrenako paseoa utzi dugu amaierarako, Chiloeko Parke Nazionalean barrenakoa eta gogokoen dugun eremuan, Cucaon, hondartza eta basoa uztartzen dituena. Ibilaldi desberdinak hauta daitezke. Sinpleak, Tepual mendi-bidea esaterako, tepu zuhaitzen artetik garamatzana, hegazti ugari ikusiz, eta zorte pixka batekin, hegoaldeko puduren bat, Txileko eta Argentinako basoetan bizi den zerbido lotsati eta 単imi単oa. Badira bide luzeagoak ere; sei ordukoak, esaterako, interpretazio zentroa huillicheen azken herrixketatik banantzen duena. Pazifikoko eta hegoaldeko brisak lagunduta bueltako bidea hartu dugu, denbora irletako elezaharretan bezain motel igarotzen den eremu bat zapaltzen ari garen sentipenarekin.
CHILOE
Testua eta argazkiak: Oriol Clavera
Fogo
CABO VERDEKO GAILURRA
FOGO
Fogo osotasuna eta zatia da. Uhartearen izena da, alde batetik; eta bestetik, bidaiarientzako amu erakargarrienetako baten –ez baita bakarra– izena ere bai. Pico do Fogoz ari gara, hain zuzen, sumendi erraldoi horretaz. Izan ere, 2.829 metroko garaierarekin, bera da gailur gorena Atlantiko uretan dagoen afrikar artxipelago honetan.
42
oinean trajea eta gorbata dituela –asteburua da, eta horregatik beharbada–, hegaldun kapela buruan albo batera etzana, eta zapata distiratsuak, hautsez betetako lurzorua ikusita harrigarria bada ere. Antoninho jauna okre koloreko etxe apal baten aurrealdean eserita dago bere aulkian, ondo tente eutsiz bizkarrean dituen urteen zamari. Haren atzean, era berean tente dagoen Pico do Fogok begirada goratzera behartzen gaitu. Berdin dio non gabiltzan, nora goazen, sumendia beti daukagu bistan. Chã das Caldeiras krater erraldoian gaude, 8 kilometroko diametroa du, ekialdean irekita. Kraterraren barruan berrehunen bat lagun bizi dira, bi herrigunetan. Duela urtebete, baziren mila inguru. Inguru horretan nagusitzen den belzturak gogorarazten digu geologikoki berezia den paraje batean gaudela. Eta berezitasun hori ez da nolanahikoa. 2014ko azaroan –gu han izan ondoren–, biztanleak kanporatu egin behar izan zituzten, erupzio bat ger-
S
tatu zelako. Horren aurretik, azkenengoz 1995eko urtarrilean egin zuen erakustaldia sumendiak: gaueko hamar eta erdietan hasi zen erupzioak bertakoen etxeak eta ardo kooperatibaren baliabide oro ezerezean utzi zituen. Gertaera horren oroigarri gisa geratzen dira, azken aldi honetan bezala, laba mihiak; eta horren gainean ibiltzean badirudi kristalezko zorua dugula oinen azpian, krisk eta krask aditzen dugu zuhurtzia handiz pausoa luzatzen dugun bakoitzean. Beste oroigarri latzago bat ere bada, laba gogortu horrek irentsi zituen etxeak. Hemen bizi den jendeak badu halako eite desberdin bat. Bizikidetza hutsetik harago doan konexioa dute sumendiarekin. Sismologo talde bi ari dira honen jarduera kontrolatzen, bata Kanaria uharteetan eta bestea Cabo Verden bertan, baina Pico do Fogok ederki erakusten du naturaren indarraren handitasuna. Eta bertako biztanleak, jende ireki askoa, ez dira horren beldur, antza. Bizitzak aurrera egiten du eta beraiek
Bizitza patxadaz igarotzen da hemen, itxura batean. Ez du ematen, nolanahi ere, biztanleak artega bizi direnik, sumendiak zer egingo.
43
FOGO hor bizitzea erabaki dute. Eta oldarraldi bakoitzaren ondoren, pixkaka-pixkaka itzultzen dira eta berriro ekiten diote beren bizimoduari. Berriro hasi beharko dira lur latz hori lantzen, mahats-parretan berriro uzta ederra biltzeko eta entzute makala ez duten ardo beltz, gorri eta zuriak ekoizteko. Eta etxe berriak eraiki beharko dituzte, jakina. Igoera Goizaldeko bostetan jaiki gara; Dakarren ere, hau da, Senegalen ere ez da oraindik jalgi eguzkia. Baina bideari ekin behar diogu, eta ondo erne, gainera. Horretarako, gosari eder bat bezalakorik ez dago. Ciciliok prestatu digu otordua: tea, kafea, ogia, uharteko ahuntz esnez eginiko gazta, marmelada eta platanoak. Begiak malkoz betetzen zaizkio sumendia eta Cha das Caldeiras aipatu hutsarekin. Bere etxean eman dugu gaua, hiru gela baititu tontorrera abiatzeko asmoz haraino
44
hurbiltzen diren mendizaleei ostatu emateko. Mendiko gida beteranoa da bera, eta lesio baten ondotik, sendatu egin behar. Ezker hankako tibia eta peronea hautsi zituenez, mendizaleak gailurreraino gidatzeko lana ordezkatu du ostatu emateko lanarekin. Alternatiba ekonomikoa berarentzat, eta bere lurrari dion maitasunarekin uztartutako lana ahalbidetzen diona. Ezin atseginagoa da Cicilio, eta argi dauka bere bizitza hortxe dagoela, sumendiaren magalean, nahiz eta amak eta anai-arrebek alde egin dioten Ameriketako Estatu Batuetara. Gidari lanak egingo dizkigun Joseri ere antzera gertatu zaio. Baina biek maite dute uhartea, eta uhartea ezagutaraztea beste herrialde batzuetatik gailurrak erakarrita bertaratzen den jendeari. Hortik ez ditu inork mugituko, ezta sumendiak berak ere. Behin indarrak hartuta, eta soinean uste baino arropa gehiago dugula, egunsentiko hozkirriari aurre
egiteko, seiak jo baino apur bat lehenago ekin diogu gure asmoari. Ibilbide laua dugu lehenengo ordu erdian. Herritik abiatu gara, eta tarteka malda gora eta behera leunak dituen paraje oro har lau horretan isiltasuna dugu bidaide, eta bekoki aurreko fokuaren argitan, badirudi mahats-parrak zorura itsasten direla, lurraren berotasuna antzeman nahiko balute bezala. Urratsez urrats, egunsentia bere bidea egiten ari da, eta jada ez dugu frontalaren beharrik. Zerua argituz doan heinean, lurzorua beltzez eta okre ilunez estaltzen ari da, gauaren belztura irentsi izan balu bezala. Aurrean dugu Jose, gure gida rastafari jatorra, beti aldean daraman Gazuza pelutxezko lehoiarekin. Pauso labur eta lasaiak ematen ditu, ez dugu presarik. Gailurra hiru ordura daukagu, eta gehiago estutuz gero, behar baino goizago nekatzea besterik ez dugu lortuko. Aurrean malda piko bat daukagu. Sigi-saga garamatza, markatu gabea bada ere ezin hobeto eza-
gutzen duen bidean. Poliki-poliki, iluntasuna erabat desagertu da, eta eguzkiak ostertzean gora egin ahala gu ere gero eta gorago gaude. Pico de Fogo ikusgarriak Cha das Caldeirasen gainean zabaltzen duen itzalak, ia-ia kono perfektu bat marraztuz, salatzen du eguzkiaren ibilbidea; izan ere, pixkaka-pixkaka laburtuz doa, gu geu urratsez urrats gailurrerako tartea murrizten goazen hein berean. Hiru orduko igoera, astiro baina etengabe, eta gure oinen azpian, etxe nanoak ikus ditzakegu bordeira erraldoiaren magalean, hau da, antzinako kraterraren mendi-hegala, 150 metro, beraien atzean jasotzen. Eguzkia jalgi den lekura begiratuz gero, gailurreko krater sakona, barrunbetik ke laino bat edo beste askatuz, artean ere aktibo dagoela ohartarazi nahian edo. Eta ozeanoaren gainean zabaldutako laino oihala, ondoko Santiago uhartea, Cabo Verdeko handiena, gure begietara estaltzeraino.
Uharte eder honetako eguneroko bizitza islatzen dute argazki hauek. Horien artean, ezkerretik hasita hirugarrenean, Antoninho jauna agertzen da, atzean Pico do Fogo duela.
45
Jaitsiera Igoeraren gogortasunak oso sari ederra dauka ordainetan. Igoera hiru ordutan egin dugu, urrats geldo eta sigi-sagatsuan; eta jaitsiera, aldiz, ordubetekoa, azkar bezain jostagarria izan da. Harri fin eta beltzez betetako mendi-hegalean behera, malda pikoak berez beherantz bultza gaitzan utzi, eta belztura horren gainean eskiatzen bezala jaitsi gara. Zoruan hondoratzen dira oinak eta harrixkaz eta hondarrez bete. Urrats bakoitza beherantz egindako jauzi bihurtzen da. Ezin eutsi pozez oihu egiteko gogoari. Cabo Verdeko tontorrean behera, une batez aske sentitu gara. Uhartean osteratxoa Fogok daukan zerik erakargarriena natur parkearen muin-muinean dagoen gailurra igotzea da, zalantzarik gabe, baina ez diogu muzin egingo uhartean osteratxo bat emateko aukerari, eta horrela, gainerako parajeak ere ikusiko ditugu. Egun oso bat, Sao Filipe hiriburuan ibiltzeko. Zortzi mila biztanle eta zertxobait gehiago dituela, badu halako aire kolonial bat, portugesak uharte hauetan jaun eta jabe ziren garaikoak. Garai bateko jauntxo edo dirudunen etxeen, sobrados dela-
koen arkitektura berezia, berdez, krema kolorez, horiz, urdinez edota gorriz, baina betiere pastel tonuetan margotutako fatxada horiek... afrikar kutsurik apenas sumatzen den hemen. Haurrak futbolean jolasten dira plazetan; azoka txiki eta lasaiak goizetan hiriburuko jarduera bereganatzen du uharteko bertako produktuak eskainiz; bizartegi bat edo beste ikusi dugu, eta bezeroak txandaren zain, zapatari bat alez ale bere puntzoi eta marteiluarekin konponketak egiten ari den bitartean. Bizitza patxadaz igarotzen da hemen, itxura batean. Ez du ematen, nolanahi ere, biztanleak artega bizi direnik, ea sumendiak zer egingo. Hortxe zutelarik, gaingainean, beharbada ez zuten sumatu duela urtebete haren mehatxua. Beharbada ahaztuta zeukaten. Baina sumendia hortxe dute eta ederki nabarmentzen da Antoninho zaharraren bizkarrean zutitzen diren ia hiru mila metro horiek marrazten duten siluetan, berak bere ataurrean eserita orduen joanari so egiten dion bitartean zapatetan hauts izpirik bildu gabe.
FOGO
Pastel-koloreetan margotutako fatxada kolonialak dira jaun eta jabe. Ondoan, Pico do Fogo sumendi erraldoiaren irudia.
46
DATU PRAKTIKOAK Ardo kooperatiba Mahastiak XVI. mendean sartu zituzten Fogon, eta ekoizpena handituz eta handituz joan zen. XVIII. mendean Ginean eta Brasilen ere merkaturatzen zuten. 1917an, Cha das Caldeirasen bizilekuak kokatzearekin batera iritsi zen mahastizaintza latitude horietara. Gaur egun, 2014ko erupzioaren ondorioz, ardo ekoizpena beste herri batean egiten dute, bodega berria eraiki bitartean.
Montrond-en begi-nini argiak Cha das Caldeiraseko biztanle askoren abizena Montrond da. Abizena ez ezik, batzuetan begi argiak eta ile-adats horixkak ere jaso dituzte Armand de Montrond izeneko aristokrata frantsesaren oinordetzan. Izan ere, Brasilerako bidean, batzuek diotenez Frantziatik ihesean, Fogon geldialdia egin eta hantxe geratu zen. Berrogeita hamarren bat seme-alaba izan zituen, gutxienez hamabi emakumerekin.
Pico do Fogoren igoera Pico do Fogora igotzeko bene-benetan komeni da gida kontratatzea. Cha das Caldeiraseko Gida Turistikoen Elkartea da horretarako aukerarik onena, tarifa arautuak dituzte. Horien laguntzarekin, gailurrera iristeko asmoa gauzatzea errazago eta seguruagoa da norberarentzat (gogoan izan bidea ez dagoela markatuta), eta horrez gain, uharteko biztanleriaren emigrazio endemikoari nolabait galga jartzen dion jarduera ekonomiko bat bultzatuko dugu.
Zurien hilerria Sao Filipen antzinako hilerri baten hondar erdi ahaztuak aurkituko ditugu. Garai kolonialean zurien eta beltzen arteko desberdintasun soziala hain zenez handia, batzuk beheko partean -sobrados deritzen jauregitxoetan- eta besteak goiko aldean bizi ziren bezala, heriotzaren orduan ere aristokrata zuriek txoko berezia zeukaten betiereko atsedenerako. Leku pribilegiatua zen, Brava-ra, ondoko uharte txikira, begira.
Sobrados Lur-jabe zuriek –«morgados» esaten zieten– hirian urtaro lehorrerako eta landa eremuetan urtaro euritsurako izaten zituzten etxeak dira. Bi solairu eta egur landuz eginiko balkoi handi bat zuten. Beheko solairuan egon ohi zen sukaldea, esklaboen gela eta barne patio bat ere, egun jakinetan ospakizunak egiteko. Goiko solairuan, jabeen gelak eta jantokia, zein baino zein dotoreago, europar estiloko altzariekin apainduta, beren jatorriaren eta aberastasunaren erakusle. Esklabotzaren amaierarekin eta «morgadoen» gainbeherarekin, etxe horietako asko «americanos» delakoen eskuetan geratu ziren; hau da, Ameriketara emigratu zuten caboverdetarren esku. Han irabazitakoarekin uhartean etxeak erosi eta beheko solairuak saltoki bihurtu ohi zituzten.
47
48
Testua eta argazkiak: Karlos Zurutuza
Kurdistan
,ANTZINAKO TE-ETXEAK, ARDOA ETA JAZZA
49
KURDISTAN
Oso sinfonia bitxia da: korua teetxeko ehunka elkarrizketek egiten dute; perkusioa, milaka domino fitxen takatekoek. Tekoilaratxoak ere nabarmentzen dira, kristalezko edalontzietatik garrasika beti. Etxe honetako jabe den Omar Sharifek urte asko eman ditu opus berbera entzuten. 65 urteko kurdua gai da, oraindik, mahaien artean dantza arinean ibiltzeko. Tea zerbitzatzen du, ia atsedenik gabe. Hauxe sekretua musikak jarrai dezan.
Erreportajea irekitzen duen argazkian, Sulaimaniyako Shaab te-etxea. Lerro hauen gainean, Omar Sharif, te-katilua zerbitzatzen. Eskuinean, goian, Chala jatetxe eta arte galeria; behean, Chalak Salar, iragan irailean ireki zuen Irakeko lehen jazz klubean.
50
kialde Hurbilean zehar, te-etxeak dira elkargune nagusiak. Honako hau Sulaimaniyan dago, eta ezagunena da Hego Kurdistanen. Shaab du izena. Sharif harro dago. «Nire aitak 1950ean ireki zuenetik, idazleak, aktoreak, politikariak... denak pasatu dira hemendik», dio kurduak. «Paretei erreparatu diezu? Nonahi topatuko dituzu kurdu ezagunenen argazkiak», gaineratu du. Zuri-beltzezko argazkiak dira, urteek horitutako erretratuak. Sharifek dioenez, suerte guztietako intelektualak datoz oraindik ere bere lokalera. Hortxe Yasin Barzanji daukazu, idazle eta kazetaria. Eta Taib Jabar dago haren ondoko mahaian». Kurdistango legebiltzarkide lanak uzten dion denboran poeta ere bada Jabar. «Astean bizpahiru aldiz etortzen naiz, ez baitago jendea topatzeko toki hoberik. Tea hartzen dut eta gero liburu-dendara joaten naiz», diosku Jabarrek. Sukalde atzeko gela txikiaz ari da. Lau aulkirentzako tokia besterik ez dago, liburuz betetako apal zaharren azpian. «Badakit xelebrea irudituko zaizula liburutegi bat aurkitzea te-etxe barruan, baina toki benetan bikaina da», aitortu du Halid Geribek, «negozio barruko negozio» honen jabeak. Liburu-dendak bera eta bere familia sostengatu ditu azken hamasei urteetan. Gaur egun ohikoak dira kurduerazko liburuak, baina ez da hala izan beti. Saddam Husseinen agintepean kurduerazko edozein adierazpen bortizki zigortzen zen. Sharifek dioenez, Kurdistango Batasunaren Alderdiko kideek bertan egiten zituzten bilerak, eta hemendik bideratzen zuten diktadorearen kontrako panfletoen banaketa. Antza, 70eko hamarkadan hauxe zen, hain justu, PUKen kuartel nagusia. Iran eta Irak arteko gerrak (1980-1988) eman zion hasiera hurrengo hamarkadari. Sulaimaniya Irango mugatik oso gertu dagoenez, beste aldetik etorritako errefuxiatu askoren jomuga bilakatu zen hiria. Irakeko armadaren desertoreak ziren gehienak. Haietako askok laguntza eta, batez ere, aterpe eske jo zuen hemengo atea. Sharifek ederki asko zekien zer gertatuko zitzaien Saddam Hussein-en zerbitzu sekretuaren eskuetan eroriz gero. Bere te-etxe gaineko solairuan hartzen zituen gazteak. Ez zien inoiz galderarik egiten. Lehen Golkoko gerrak (1991) erabateko aldaketa ekarri zuen kurduentzat. Shaab-ek askoren bilgune izaten jarraitzen zuen, Kurdistango eskualde autonomoa eraikitzen ari zirenena besteak beste. Reber, Sharifen seme gazteena, sasoi hartan jaio zen. Gaur, 25 urteko gazteak aitari laguntzen dio eta gerora bere kargu hartuko du negozioa. Etorkizunari begira, Reberrek ez du aldaketa handirik aurreikusten. Aurrerantzean ere betiko musika espero du Shaab-en.
E
Hein handi batean, Kurdistango pexmergek asko zor diote Shaab etxeari.
Ardo-etxe bat Normalean, Sharifek ilunabarrean jaisten du pertsiana, bazarreko bizitza apaltzen denean. Han taxi bat hartu eta, hamar minututan, Chalak-en gaude, Sulaimaniyako kafetegi ospetsuenean. Eraberritutako eraikin klasiko batean dago Chalak. Bere bi solairuetan diseinuzko altzariak dira nagusi eta musika argiarekin bat dator bere leuntasunean. Iraganeko irudiak ere ikusgai daude paretetan, gaurko pintura berritzaileagoen artean. Europako edozein hirigunetan topa zenezakeen kafetegia da. «Jatetxea ere bada, ardo-etxea eta arte-galeria», azaldu digu bertako nagusi Chalak Salarrek, italiar ardo botila bat ireki berri duela. Hainbat urte atzerrian eman ostean, 42 urteko Salarrek 2000. urtean erabaki zuen Kurdistanera bueltatzea. 2013an ireki zuen negozioa, Londresen lanean jo eta su urte luzez aritu ostean. «Kirkukekoa naiz baina segurtasun arazo handiak egon dira han beti. Bestalde, gauza jakina da Sulaimaniyako jendea irekiagoa, aurrerakoiagoa dela. Garbi asko neukan hauxe zela nire jomuga», gogoratu du. Dioenez, hasieran uste baino askoz hobeto funtzionatzen ari da negozioa. Tokia gainezka egoten da, ia egunero. Hala ere, etekin ekonomikoa ez da, inondik ere, Salarren helburu bakarra. Daex-ek yezidien sarraskia burutu ostean, enpresariak kontzertu eta bestelako emanaldi sorta antolatu zuen dirua ateratzeko. Bi asteko epean 31.000 dolar lortu zituen errefuxiatuentzat. Nazio Batuen ara-
bera, Bigarren Mundu gerra ostetik giza-mugimendu erraldoienaren lekuko gara. Salarrena ez da, beraz, ekimen makala. Errefuxiatuentzat dirua lortzeaz gain, Salarrek bost Siriako kurdu dauzka soldatapean. 29 urteko Azad Xejo Afringoa da, Alepotik 40 kilometrora dagoen eskualdekoa. Gazteak handik ihes egin zuen 2012an, hain zen jasangaitza egoera bere herrian. «Gurasoak han daude oraindik baina ez dut uste bueltatzeko aukera izango dudanik. Epe motzean ez, behintzat», aitortu du Xejok. Zerbitzaria ez bezala, Fala Salah bertako kurdua da. Ez da erraza kafetegian aurkitzea. Irakeko presidentearen aholkularia denez, lanpetuta dago beti, eta Sulaimaniya eta Bagdad artean bizi da. Gaur gauean, alabaina, aspaldiko lagunekin elkartzeko parada du, tartean tabernako jabearekin. Hirian bizitako azken hilabeteotako protestez aritu dira. Salah-ak argi du zergatia: «Bi arrazoi nagusi dira: batetik, dagoeneko lau hilabete pasatu ditu jendeak soldata jaso gabe, Bagdad eta Arbilen arteko desadostasunak direla eta. Bestetik, Massud Barzani presidentearen auzia dago. Bere agintaldia iragan uztailean bukatu zen baina oraindik ez dago adostasunik erreleboa egiteko», azaldu digu Salah-ek. «Korapilatsua eta desafioz josia» ikusten du politikariak Kurdistango egungo egoera. Tabernako areto nagusian, jabeak azken orduko instrukzioak eman dizkio sukaldariari. Jarraian, Uptown Jazz-era joateko gonbita luzatu digu. Irailaren 1ean jarri zuen martxan. Antza, Irakeko lehen jazz club-a dugu enpresari honen azken proiektua. Eta jazz club bat «Londresen nengoela askotan joaten nintzen honelako lokaletara. Kurdistanen funtzionatuko ote zuen galdetu nion neure buruari, hortxe erronka», dio Salarrek. Hantxe dago Uptown Jazz, Sulaimaniyako hotel ospetsueneko azken solairuan: dantza areto bat, nazioarteko sukaldaritza eta zuzeneko musika, arratsaldeko 6etatik goizeko 3etara. Itxura paregabea izan arren, Salarrek zera aitortu digu, bere diru sarrerak %35ean murriztu direla azken hilabeteotako egoera zaila dela-eta. «Dena bertan behera utzi eta Londresera bueltatzea pentsatu izan dut maiz, baina jakin badakit oso erabaki koldarra izango litzatekeela. Azkenean Kurdistanen gelditu eta lanari eustea erabaki dut», diosku kurduak. Bozgorailuetan, gazte japoniar baten bertsioak entzuten dira. John Coltrane, Chet Baker, Miles Davis... Ez da klasikorik falta, ezta Kurdistanen ere.
KURDISTAN 52
hutsa
bidelaguna 87
hutsa
proposamen tematikoa: Zerua ikusteko hamar toki paregabe gogoan hartu Karl Marx Hoferaikina Vienan eta Mauritanian dagoen Saharako begia hitzorduak Urte Zaharreko jairik onenak liburuen txokoa Euskal Herriko ibairen irudi panoramikoa laburrak
proposamen tematikoa
ZERUA IKUSTEKO 10 TOKI PAREGABE Gaueko zerua desberdina da nondik begiratzen dugun. Ipar izarra ipar hemisferiotik soilik ikus dezakegun bezala, toki jakin batzuetan besterik ez ditugu atzemango aurora borealak edo hainbat konstelazio. Izarrei, nebulosei eta ilargiari begira egotea gustuko duenarentzat, ariketa horretaz gozatzeko munduan zehar barreiatuta dauden 10 puntu egokienak dira hauek.
Namib basamortua (Namibia) 3 Izarrei so egiteko toki aproposa da Afrika osoa, argindarrak eta hiri handiek trabarik egiten ez dutelako. Horietako bat da Namib basamortua, bere paisaia eder eta zeru ilunengatik. Arizona (Ameriketako Estatu Batuak) 4 Bertara joan ez bagara ere, zinemari esker guztiok ezagutzen dugu Ameriketako Estatu Batuetako inguru eder hau, baina gutxi dira astronomia aldetik toki honek eskaintzen duen aukeraz baliatzen direnak. Basarmotuko paisaiak bat egiten du zeru ikusgarriarekin. Aurora borealen paradisua (Islandia) Aurora boreala zeruan sortzen den distira koloretsua da, gehienetan zona polarretan gertatzen dena. Gauean sortzen da, neguan, urtarrilean eta otsailean bereziki. Turismoari lotutako irteera eta ekitaldi ugari daude Islandian hilabete horietan.
Atacamako basamortua (Txile) Unibertsoa kontenplatzeko toki onenetakoa da Atacama. ESOk (European Southern Observatory) kudeatzen duen Paranel-eko Behategia dago bertan. ALMA izeneko proiektua lantzen da Behategian, unibertsoaren objektu hotzen azterketan murgilduta. Hiru mila metroko garaieran, izarrak behatzeko toki aparta da. Zeruaren gardentasunak aukera ematen du unibertsoaren azken muturrak ikusteko ere. Aoraki/Cook Mendia (Zeelanda Berria) 1 Cook mendia (Aoraki, maori hizkuntzan) Zeelanda Berriko mendi garaiena da. Bere magalean Aoraki Mackenzie parke nazionala dago eta Nazioarteko Zeru Ilunen Elkarteak (IDA ingelesez) erreserba izendatu du. Australis aurora, Polaris Australis edo Magallanesen Laino Handia ikus daitezke. Astronomiaren dibulgazioa ardatz hartuta ekitaldiak antolatzen dira urrian. Westhavelland (Alemania) 2 Nazioarteko Zeru Ilunen Elkarteak Berlinetik 70 kilometrora dagoen Westhavelland-eko parkea bere babespean hartu du. Ezaugarri honekin hiri handitik gertuen dagoen gunea izanda, astronomia zaleen erreferentzia puntua da. 54
Gran Karoo (Hegoafrika) Sutherland herrixkan, Gran Karoo-ren lautadan, 11 metroko teleskopio mitikoa dago. Urrutiko galaxiak, espazioaren sakonera eta milioka argi-urteetara dauden quasarrak ikertzeko erabiltzen dute zientzialariek. Alqueva Laku Handia (Portugal) 5 Astronomiarekin loturiko turismoa egiteko toki aproposa da hau urteko edozein garaitan. Alentejon dago Alqueva lakua, eta ilargia, nebulosak eta izarrak eskura daudela sentiarazten du. Star Party Alqueva festa ospatzen da urtero. Kanaria uharteak (Estatu espainola) Roque de los Muchachos Behategi Astronomikoa La Palma uhartean dago. Munduko teleskopio bilduma osatuena duen gunea da eta urte osoan daude bisita gidatuak. Tenerifen, berriz, Gregor izeneko eguzki-teleskopioa dago, Europako handiena. Iveragh-eko penintsula (Irlanda) Nazioarteko Zeru Ilunen Elkarteak astronomia erreserba izendatu du penintsula hau. “Kerryren Eraztuna� ibilbide turistikoan sartzen da bete-betean eta astronomia arloan duen garrantziak ere ospe berezia ematen dio penintsulari.
1
4
3
2
5
55
HITZORDUAK: GABON ZAHARRA OSPATZEKO MUNDUKO HIRIRIK ONENAK hutsa
Rio de Janeiro • Copacabanako hondartzan
Berlingo Brandenburg atean Brandenburg atean milioi bat pertsona elkartzen dira urtero, Urte Zaharreko Alemaniako hitzordu nagusiena baita hemen ospatzen dena... eta baita Europa mailan ere. Laser-jokoak. musika eta giro ezin hobeagoa aurkituko duzu hemen. Gaua luzatzeko aukera anitz daude, eta goizaldeko hotzatik babesteko dauden kluben artean Club Berghain, The Weekend eta Watergate dituzu.
otzarekin naskatuta bazaude, Brasilgo berotasuna baino hobeagorik ez duzu aurkituko. Rio de Janeiroko Copacabanako hondartzan egiten den jaia ospetsua da, gainera. Begira zer prestatu duten: 11 txalutetatik 1.200 suziriak bota eta hondartzan tamaina handiko lau pantaila eta 40 musika dorreak jarriko dituzte. 18.00etan hasiko den jaira joateko hobe zuriz jantzita eta lorak eramaten badituzu, ohitura jarraitzeko.
H
Lau egunetako jaia Edimburg-en Urte Zaharrari «Hogmanay» deitzen zaio Eskozian eta data honen inguruan munduan egiten den jai luzeena Edinburgh-en ospatzen da, lau egunetan luzatzen baita. Denetarik dago: musika kontzertuak, abenduaren 29ko Torchlit izeneko prozezio ikusgarria Princess kaletik zehar... eta urte berriari hasiera emateko, hemen “Auld Lang Syne-ren” eskoziar kantu tradizionala abesten da.
56
Rotterdameko klubetan dantzari
Musika eta suziriak Lisboan
Roterdameko kluben jaiek sona handia dute, baina jende gehien biltzen duena Ahoy Rotterdam kluba da. "Nachtdui" gauan DJ ospetsuenak jarritako musika dantzatu ahal izango da 23:00tatik 7:00ak arte luzatuko den hitzorduan, 40 euro truke. Beste aukera lasaiago bat nahi izanez gero, Euromast televista dorrean afaldu daiteke hiria zure oinetan izanda.
Gauerdian Lisboako alde zaharreko Praça de Comercio enparantzan kontzertua izango da, hamabi «balaladas»-en ondoren hasiko dena. Aurretik hiria su artifizialez argitu da, modu ikusgarrian gainera –hura ikusteko egokiena Sao Jorge gazteluara igotzea da–. Jaiari jarraipena emateko Barrio Alto auzora jotzea duzue, bertako taberna eta klubetan biltzen baitira gazteak.
Amsterdam bera jaia bihurtzen da Askorentzat Amsterdam transgresioaren hiriburua da, eta hauxe bera islatzen da Van Goghen sorterrian urtero egiten diren Gabon Zaharreko ospakitzunetan. Gauerdian Rembrandtplein jaiaren bihotza bihurtzen da, bertara biltzen baitira bertako biztanleak marka guztiak puskatzen dituen lcd pantaila erraldoia, Europako handiena baita. Minutuak zenbatu ahala, giroa berotzen da. Gero klubetara joan nahi izanez gero, jakin ezazue Amsterdameko ospetsuen artean Sugarfactory eta Club Air daudela.
Garraoi publikoa doan Londresen Londresen, noski, klasiko batekin egingo dugu topo: Thames ibaiko ertzak argiztatuta eta Big Ben-eko kanpaikadak planetarentzat urte berriaren ikonoa bihurtuko dira aurten ere. Gabon Zaharrean Londresen garraio publiko guztiak doakoak dira eta hirian zehar mota askotako ekitaldiak aurkitu daitezke: kontzertuak, su artifizialak, aireglobo beroak, antzerkia...
Su artifizialak ikusteko, zoaz Maideira
Diru gutxirekin jai handia Pragan
Klasikoa eta tecnoa Erroman
Su artifizialak maite badituzu, orduan Madeiran haur bat bezala gozatu ahal izango dugu zeren hemen Macedo pirotecnia konpainiak urtero prestatzen baitu munduko su artifizialen ikuskizun erraldoiena, Guinness errekorren liburuan azaltzen dena. Turista asko biltzen da uhartean data hauetan, ikuskizuna itsasotik, txalupetan, ikusi ahal izateko.
Merke eta ondo. Horrelako zerbait esan daiteke Pragari buruz, Gabon Zaharreko helmuga turistikorik interesgarriena baita. Txekiako hiriburua gazte, bizia eta ederra da... eta dibertigarria oso gau horretan ere, sekulako jai giroa baitago. Pragako biztanleak erloju astronomiko ederraren aurrean egiten diote agur urte zaharrari. Eta dantzaleku ezagunena? Karlovy Lazne izeneko.
Urte berria ospatzeko hiri onenetako bat da Erromaga Kaleko musikaz gain, Foroan Italiako musika-eszenaren protagonisten kontzertua izango da eta, klasikoarekin jarraituz, Operan urtero legez “Nutcracker� antzeztuko da. Egun hauetan ere musika elektronikoko dj-rik ezagunenak bilduko ditu Love jaialdiak. Nuova Fiera di Roma-n egingo da, 30.000 bat lagun biltzeko gaitasun duen gunean. 57
hutsa
liburuen TXokoA
hutsa
IBAIAREN IRUDI PANORAMIKOA hutsa
Los ríos más bellos Koldo Badillo Sua, 2015 135 orrialde. 17 euro
uskal Herria Liburuak bilduman “Los ríos más bellos” nobedadea argitaratu da. Ezohiko lana da Suak aurkeztu duena, ibaien irudi panoramikoen tamaina eta kalitatearengatik. Izan ere, argazki horiek orrialde bikoitza ez baizik eta hiru orrialde betetzen dituzte, eskuinaldean tolestuta dagoen orria zabalduta. Horrela, askoz gehiago goza daiteke paisaia horien edertasunaz. Denetara, 32 altxor gorde dira barnean, ibai bakoitzeko bana. Ibai luze zein erreka apal, atal bakoitzean argazki zabalgarri horietako bat aurkituko dugu, dena koloretan, Euskal Herriko ibai ederrenak gure begien aurrean paratzeko. Argazkiak Koldo Badillok egin ditu. Naturan aditua da eta 2006tik hona sarritan argitaratu du Sua etxearekin, Euskal Herria zein “El Mundo de los Pirineos” aldizkarietan batik bat. Argazki panoramiko zabalgarriaz gain, ibai bakoitzari buruzko argazki gehiago dakartza, baita jakingarri geografiko eta kulturalak, ibilbide seinaleztatuak eta gomendatutako begiratokiak ere. Gainera, ibai ondotik paseoan ibiltzeko txangoa proposatzen du.
E
Heinrich Bรถll Plataforma, 2015 184 orrialde. 17 euro
hutsa
hutsa
entsa daitekeenaren kontra, ez da Irlandaren historiaz edo ekonomiaz aritzen den liburua. Ezta uhartearen paisaietan murgildu den gida turistikoa ere. Emaztearekin batera 1954 eta 1957 artean egin zuen bidaian jasotako esperientziaz baliatzen da idazlea. Bidaia horretan aurkitu duen herria deskribatu egiten du, bere alde mingots eta gozoekin: madarikazio eta errezo arteko herria azaltzen du liburuan, etsipenaren poesiak edozein kaletako izkina harrapatzen duen herria. Irlandak Bรถll-engan sortu zuen erakarpenaren arrazoiak ezohiko egunkari honetan daude idatzita.
P
hutsa
hutsa
BIDAIAK ERAKUTSI ZIONA
MUNDUARI ITZULERA A-TIK Z-RA
GAURKO HIRIEN METAFORA KRUDELA
GONDOLAK BAINO GEHIAGO
idaia esparruan duen maisutasunean oinarrituta, mundu osoari bira ematen dion lehen gida atera berri du Lonely Planetek. Berrogei urteko eskarmentuari erantzuten dio edonorentzat erakargarria egiten den bilduma hau. Ia 1.000 orrialde eta 221 herri, Afganistaneko A-tik hasita Zimbabweko Z-raino. Lonely Planeteko giden formatu klasikoa errepikatu egiten da, oraingoan, noski, jomuga bakoitzean sakondu gabe. Mapa eta argazkien laguntzarekin, beharrezkoak diren oinarrizko datuak sartu dira herrialde bakoitzeko informazioan, ibilbideak ere proposatuz. Eranskin modura, munduko mapa zabalgarria dakar.
ngi etorriak New Yorkera, populazioaren %1ek urtero 500.000 euro baino gehiago irabazten duen bitartean, 22.000 haur etxerik gabe bizi diren herrira. Gero eta sakonagoa egiten ari den desberdintasun soziala mundu mailako fenomeno bihurtu da. Honen metafora argi eta krudela da New York hiria. Elkarren artean gurutzatu ere egiten ez diren bi mundu, hiri berean. Hainbat idazlek parte hartu dute errealitate bortitza islatzen duen obra honetan. Autore bakoitzak bere testigantza pertsonalaren arrastoa utzi du liburuan, kontakizun, oroimen, poema edo artikuluen bidez.
A
B
El Mundo Lonely Planet, 2015 960 orrialde. 27,95 euro
O
Historias de dos ciudades Sjon eta Junot Diaz Nordica, 2015 408 orrialde. 22,95 euro
berri idealaren erdian zaudela sentiarazten duten hiri horietakoa zen Venezia, Gautier-en ustez. 1880. urtean Italiatik barrena hasitako ibilbidearen emaitza izan zen liburu hau, Italiako batasuna egin gabe zegoen artean eta Garibaldi Ameriketako Estatu Batuetan erbesteratua zegoen. Ingurune honetan ezagutu zituen Milan, Verona, Padua edo Florentzia, baina Veneziarekin topo egin zuenean idazlea liluratuta geratu zen. XIX. eta XX. mendeetako bidaiarientzat erreferentziazko obra izan da, gondola eta akuarelazko irudiez gain, bizitza erreala islatzen duten detailetan murgiltzen delako. Venecia Theophile Gautier Forcola, 2015 308 orrialde. 21,38 euro
59
Gogoan hartu hutsa
KARL MARX HOF ERAIKINA IDEOLOGIAREN IKURRA Vienako Karl Marx Hof eraikina (Karl Marxen Patioa itzul daiteke) hirigintza eta ideologia lotzen dituen ikurra da; izan ere, eraikin honen alde eta kontra borrokatu zen herria, kanoi eta guzti. Vienako Udalak hasi zituen eraikitze lanak 1927. urtean eta handik hiru urtera amaitu. Ondoren, 1934an, Austrian piztutako gerra zibil laburraren bataila-eremu bihurtu zen. Eraikitze lana herri mailako sozialismoaren ikurra izan zen bezalaxe, bere bonbardaketa faxismoaren aurkako erresistentziaren sinbolo bilakatu zen. Esanahi hori ez zuen izango hasieratik Karl Marx Hof-ek gotorleku edo bastioiaren antza izan ez balu. Setiatutako erresistentzia gune bihurtu baino lehen, elkartasun gazteluaren itxura zuen. Hiriaren iparraldean kokatua, arkupeetan finkatutako apartamentu multzoak osatzen du. Barruan, etxebizitzez gain, eskolak, bainugelak, liburutegia eta osasunzentroa egin zituzten. Eskultura, burdin barra eta dorretxoez inguratuta, molde-letra dotoreetan jarritako ÂŤKarl Marx Hof, Vienako
60
Udalak eraikitaÂť esaldiak ematen dio errematea plaza handiari. Sinpleki esanda, eraikin bategatik jendea bizitza emateko prest egon daitekeela sinesgarri egiten duen horietakoa da Karl Marx Hof. Hirigintza, langileriaren alde I. Mundu Gerraren ondorioz, etxebizitza eskasiak egoera kritikoa sortu zuen Europako hiriburuetan. Kasu gehienetan, hiritik kanpora behe auzoak eraikita erantzun zioten arazo horri. Vienan, aldiz, sozialdemokraziatik oso ezkerrera zeuden austro-marxistak ziren Udalaren jabe eta behe auzoak planteatu ordez, erdiguneko auzoak berreraikitzeari ekin zioten. Hamar urte nahikoak izan ziren 64.000 etxebizitza egiteko eta biztanleriak zituen beharrak asetzeko. Hori guztia aberatsen zergak igoz eta desjabetzearen bidez egin zen. Antzeko hamabi Hof eraiki ziren orduan, hiria barrutik lotzen duen eraztunaren ibilbidean eginak guztiak. Arkupe handiak ez dira behe-apartamentu miserable eta ilunetara daramaten pasabideak, XIX. mendeko hirigintzak egiten zuenaren antzera. Arkupe horiek espazio irekietara garamatzate, parkeetara, zuhaitz eta joko zelaiez hornitutako etxebizitza sozialetara. Hiriaren transformazioak langileriaren aldeko politikak ezarri zituen hirigintzan ere, eta horregatik bihurtu zen ikur. Vienatik kanpo, Austriar Kristau Alderdiaren nagusitasunak piztutako beroaldiak eskuineko indar militarrak bidali zituen hiriburua eta patioak suntsitzera. Vienarrek euren burua defenditu zuten, hildakoak ehunka izan baziren ere. Gerora, Viena berreraiki zuten eta Europako etxebizitza sozialen plangintza onenetakoa dute gaur egun. Nolabait esatearren, hof-ak garaile atera ziren berriro.
MAURITANIAN DAGO SAHARAKO BEGIA RICHAT-EKO Mauritanian dago Richat-eko egitura, Sahara basamortuaren mendebaldeko mugan. 1965. urtean McDivitt eta White astronauten arreta piztu zuen, espaziotik, Gemini misioan lurra behatuz, saharar paisaiaren monotonia hausten zuen elementu geografiko harrigarria ikuskatu zutenean. 40 kilometroko diametroa duen zirkuluan, hondarraren horitasunetik urdinmarroixkako harkaitzen koloreetara doan eskala guztia aurki dezakegu. Palezoikokoak dira egitura osatzen duten harkaitzak, duela 290 milioi urtekoak. Erdian, osagai sendoenek kolore more eta berde urdinxka ematen diote irudiari, 100 metroko lodierako eraztunak eginez. Harri bigunez osatutako eremuak haran forma marrazten du, horixka eta marroi koloreak hartuz. Ilara bakoitza aurrekoaren zentrokidea da. Meteorito baten edo sumendien eraginez sortu zela pentsatu bada ere, egindako ikerketek bi aukera horiek alboratu dituzte. Gaur egun, hipotesi nagusiak lurraren goiko geruzaren mugimendu tektonikoaren eraginez atera zela dio, eta ondoren, haize eta uren higaduragatik egitura zulatzen joan dela. Airetik ikusita, bistan geratzen dena nukleoa bera da; hau da, egitura osoaren sorrera izen zen erdigunea. NASA agentziako sateliteek askotan aztertu dute Richat-eko fenomeno hau.
LABURRaK hutsa
KATALUNIA, TURISMO ARDURATSUAREN EREDU urismo arduratsuan lanean diharduen mundu mailako ITR erakunde ofizialak “Biosphere Responsible Tourism” ziurtagiria eman dio Kataluniari. Hala, Katalunia da izendapen hori jaso duen munduko lehen herrialdea. Ziurtagiri hori bazuen lehendik Bartzelonak, hiri gisa, baita Aran ibarrak ere, mendi guneen arteko sailkapenean. Turismo arduratsua eta jasangarriaren barnean, ITR erakundeak kalitatearekin, ingurumenarekin eta energia aurrezkiarekin zerikusia duten aldagaiak neurtu ditu, baina ondarearen zaintzara eta garapen soziala lortzera bideratutako politikak ere kontuan hartzen ditu.
T
62
SARE SOZIALETAN ERAGILE BILA
urismoa sustatzeko bide berriak irekitzen dira egunero eta horien artean aipamen berezia merezi du Panamako Turismo Agintaritzak sare sozialak erabiliz aurkeztu duen kanpainak. Aldez aurretik aukeratutako beste lau pertsonarekin lehian, sare sozialetan eragiteko dohain bereziak dituela frogatzen duen pertsona aukeratuko dute astebetez Panaman zehar ibilbide zehatz bat egiteko. Lehiaketa honetan parte hartzeko oinarriak
T
bestinfluencer.visitpanama.com
helbidean daude eta irabazleak denbora errealean kontakizuna egin beharko du.
KOLON, NORVEGIAR AIRELINEAREN IKUR ristobal Kolon nabigatzailearen irudiak apaintzen du Norvegiatik Martinika eta Guadalupe uharteetara bidaiatzeko ireki berri den airelinearen hegazkina. Nabigatzailearen aurpegia hegazkinaren isatshegalean marrazteko, Rafael Tejedok 1828. urtean egin zuen erretratua hartu dute oinarri. Ez da lehen aldia Norwegian Air Shuttle konpainiak irudi historikoa erabiltzen duena bere hegazkinei izaera berezia emateko. Urte batzuk badira Juan Sebastian Elkanoren aurpegia erakusten duen hegazkinak Karibe aldeko ibilbideak betetzen dituena.
K
hutsa
rantses Estatuko Pirinioetako eskiestazioetan 31 milioi euro inbertitu dira denboraldi berriari aurre egiteko. Erremonteetan egin dira batez ere diru sarrera horiek –kopuru osoaren %67– eta, berrikuntzen artean, ur termaleko spa guneen eskaintza handitu dela nabari da. Denboraldi ona aurreikusten dute agintariek, eta ez dute uste Parisen gertatutako atentatuak eraginik izango duenik Pirinioetako turismoan. Pista guztiak azaroaren bukaeran irekita izango direla aurreikusten dute, iaz ez bezala, elur gutxi zegoelako abendura arte ez baitziren ireki.
F
hutsa
hutsa
hutsa
ELUR DENBORALDI ONA ESPERO DA PIRINIOETAN
BURDINBIDEAREN MUSEOA GORABIDEAN
urdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko eta diesel trenen zerbitzuan historiako eskaerarik handiena izan du 2015. urtean, ordaindu duten 14.960 bidaiariekin. 2014. urtearekin erkatuz gero, %21,26ko hazkundea izan du. Modu honetan, Azpeitiko museoak orain arte bere historiako urterik onena –2007– %0,99an hobetu du. Urte hori egungo krisi ekonomikoaren aurreko urtea izan zen, eta lurrunezko eta diesel trenen zerbitzua 14.813 erabiltzailek baliatu zuten. Museoak Europako tren bilduma onenetakoa erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren makinak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta hainbat motatako bagoiak.
B
MACDONALD’S ETA CHIANG KAI-SHEK une historikoen erabilera komertzialak polemika eta eztabaida ekarri ohi du. Horrela gertatu da Shanghain ere, garai batean Hangzhou-ko Lingyin tenplua zegoen tokitik orain Starbucks kateko kafe usaina ateratzen baita. Oraingoan, ordea, proiektatutako aldaketak ironia puntua ere badu berarekin. Izan ere, 1949ra arte Txina gobernatu zuen Chiang Kai-shek jeneralaren semearen egoitza izan zen, komunistek Txinako Errepublika gauzatu zuten arte. Alderdi Komunistaren jarraitzaileak sutsu agertu dira egitasmoaren aurka, garai baten ikurra dela argudiatuz.
G
hutsa
hutsa
GIN-AREN BERPIZKUNDEA BIZI DUTE LONDRESEN Gin-a Britainia Handiko edari tipikoa izan bada historikoki, modaz kanpo geratua zen. Orain, berpizkunde harrigarria izan du negozioak. ÂŤElizabeth II.aren edari gogokoenÂť bezala ezaguna egin da azken urteotan, zuen zaharkitu itxurak astindu bat behar zuen. Destilategi eta tabernak buru-belarri dabiltza alkohol zuria zerbitzatzeko modu desberdinak bilatu nahian eta nahasketa berriak sortzeko erronkan. Gin-aren aroa bizi du Londresek. Gin-klubak sortu dira eta tabernak alanbike zaharrez apaintzea da azken moda arrakastatsua.
UNESCOK MUNDUKO GEOPARKE IZENDATUA Euskal Kostaldeko Geoparkeak Unescoren izendapena eskuratu du Pariseko 38. Biltzar Nagusian, 195 estatu kideen parte hartzearekin. hutsa
PIXKANAKA BADA ERE, TURISMOA GORA DOA MOZAMBIKEN
hutsa
Gerra zibilaren mamuak turismoa erabat desagerrarazi zuen, duela bi urte barrualdean piztu zen gatazka zela eta. Gaur egun, motel bada ere, Mozambikeko gune turistikoetara bidaiariak iristen hasi dira. Urpeko kirolaren erreinuan, Tofo hondartza da bisitatuena, marrazo zurien artean igeri egiteko toki exotiko eta xarmagarria. Baita garestia ere.
hutsa
hutsa
MEMORIA ETA OROIMENAREN INDUSKETAK BELCHITEN Zaragozako Belchite herria 36ko gerrak egindako sarraskiaren lekuko bilakatu da. Handik gertu izan zen Espainiako Gerra Zibilaren liskar luze eta mingarria, herriaren suntsiketa ekarri zuena. Gerraren ostean, presoen kontzentrazio esparru bilakatu zen; presoak esklabo gisa erabiltzen zituzten han, Belchite Berria eraikitzeko. Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldea (GPAC) International Brigades Project proiektuan aritu da bigarren urtez jarraian. Arkeologia proiektu hori Espainiaren eta Britainia Handiaren artekoa da, eta iragan hurbila ikertzen du. Hala, horren barruan, arkeologia indusketak egin dira Belchiteko gudua (1937) gertatu zen lekuetan. 63