ANDORRA Urre zuriaren lurraldea • CAP-HAITIEN Turismoaren esperantzapean • VARSOVIA Ekialdeko ahatetxo itsusia • ANDAMANGO ITSASOA Uhartez uharte, erraz eta merke • CINQUE TERRE Ezagutu beharreko tokia
haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA
hutsa
Costa Rica NATURAREN MELODIA SARKORRA
Azaleko argazkia: Alfons Rodriguez
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Erredakzioa: Amaia Ere単aga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
aurkibidea 04
Amritsar Pakistaneko mugatik gertu dagoen urrezko tenplua sikh-en izpirituaren gordelekua da.
16
ErreportaJEak 6
Costa Rica Hemen bidaiariak bizi-bizi aurkituko du abenturaren benetako erritmoa.
16
Andorra Pirinioen bihotzean, negu oro 2,5 milioi eskiatzaileren helmuga bihurtzen da.
24
Cap-haitien Haitiko aurreko hiriburua izan zen eta hori erruz nabarmentzen da bere frantses estilo kolonialean.
32
Varsovia Ekonomia egonkor samar batean nabigatzen du egun hiriak eta horrek erakargarriagoa egiten du.
42
Andamango itsasoa Uretan altxatzen diren harkaitz soilak, natur erreserbak... ederra izateaz aparte, erraza eta merkea da hemen bidaiatzea.
50
06
32 24
Cinque Terre Italiako Liguria eskualdean ezagutu beharreko herri bitxi batzuk aurkitu ditugu.
Bidelaguna 54
Proposamen tematikoa Munduko zubi bitxi eta harrigarrienak
56
Hitzorduak
58
Liburuen txokoa Denboran zeharreko bidaiak
60
Gogoan hartu New Yorkeko Carnegie Hall aretoa eta Txinako Badain Jarain basamortuko misteriozko lakuak
62
Laburrak
42
3
AMRITSAR Sikh-en izpirituaren gordelekua akistaneko mugatik gertu, 30 kilometrora, Indiako Amritsareko urrezko tenplua sikh-en izpirituaren gordelekua da. Musulmanek Mekara egiten duten bidaiaren antzera, bizitzan behin bada ere, sikhismoaren jarraitzaile guztiek bisitatu behar duten tokia da. Marmol zuriz eraiki zuten tenplua, eta kobre, zilar eta urrezko apaingarriz hornituta dago. Urak inguratuta, 80 metroko pasabideak lotzen du tenpluaren beste eraikinekin eta kupulak urrezko 750 kilo ditu bere gainean. Ikusgarria izateaz gainera, egunsentian eta ilunabarrean eguzkiaren islak urrean sortzen dituen argi izpiek atmosfera magikoa ematen diote eraikinari. Bertan gordeta dago “Granth Sahib” eskuizkribua, sikhismoaren liburu santua. Zetazko orrialdeak goizero estali egiten dira yak isatsarekin egindako abanikoaren bidez aireztatutako lore freskoekin. Liburu santuaren garbiketa, berriz, paumaren lumekin bakarrik egin daiteke, purutasuna ziurtatzen duen elementua baita. Azaroko argazkia da hau. «Sarovar» putzuan bainua hartuz sikhek beren erlijioaren fundatzaileari –Sri Guru Nanak Dev– omenaldia egin zioten. Erlijio honek dituen hamar guruetan lehena da Nanak Dev eta haren 546. urteurrena ospatu zuten.
P
Argazkia: Narinder Nanu
Munduari begirada
5
Costa Rica RAPSODIA BERDEA
Testua eta argazkiak: Alfons Rodriguez
COSTA RICA
Pieza musikal bat balitz bezala, melodia sarkor eta sutsu bat sortzeko beharrezkoak diren osagaiak biltzen ditu Costa Ricak bere mendikate eta erdialdeko bailaretan. Oihanek eta sumendiek jotako konpasari jarraituz, bidaiariak bizi-bizi aurkituko du abenturaren eta Erdialdeko Amerikako natura ederrenaren benetako erritmoa.
stiro planeatuz hurreratu zaigu. Goi oihanetako txori pertxenta, harribitxi bizi eta hegalduna. Bere erresuma landaretzaren gainaldean zabaltzen da, adar eta hosto artean, bere gorputzean nagusitzen den berde kolore berbereko oihalean. Bere lumajearen beste koloreek, urdin eta gorri intentsu eta distiratsuak, begiztatu ahala hunkitzen gaituzte, argitzen digute zer dela-eta den aintzatetsia hegazti hau gaur egun eta izan den duela milaka urte Erdialdeko Amerikan bizi izan diren herri eta nazio jakintsu eta harroentzat. Ketzalaz ari gara, ziurrenik mundu zabaleko hegaztirik ederrenetarikoaz; edo beharbada, ederrena, kazetari lanbideak eskatzen duen zuhurtziak baztertuta. Aurrez aurre ikusteko aukera bera arrazoi aski eta soberakoa da Costa Ricako oihanean egoteko. Ketzala sugandila bezain iheskorra da, isil eta zuhurra; bistaratu orduko, joan zaigu bistatik. Rapsodia dramatiko baten nota azkar horiek bezala, labur-labur
A
baina bihotz-bihotzez dastatu behar eskura daukagun unea. Baina haren hegaldiaren ostean geratzen dena, hori lasaitasun handiagoz disfrutatu ahalko dugu: oihan amaigabe eta ahaltsua, dena estaliz dirudi, gure begiz antzeman dezakegun den-dena. Kristobal Kolonek berak sumatu zuen lurraldearen oparotasuna, eta horren lekuko, eman zion izena. Deskubritzaileak bestelako aberastasunak zituen gogoan, ordea; baina denborak argi utzi du lurralde honetako altxorrik handiena ez dela urrea, baizik eta bertako natura –munduko biodibertsitatearen %5a bertan agertzen da eta lurraldearen %25 eremu babestua da–, eta halaxe jakin dute zaintzen eta kudeatzen tico-ek (kaleko hizkeran halaxe deitzen diete bertakoei). Eta izan ere, hemen halakoxeak dira, inguruko beste herrialdeen aldean, urrats bat aurrerago daude. Oso adierazgarria da ez dutela armadarik duela 65 urtetik. Ziurtasun osoz diote beraien soldaduak ongi hezitako eta ikasketa onak jasotako haurrak direla, jakintza as-
katasuna eraikitzeko eta agintari ustel eta azpiratzaileen gainetik herriaren boterea sendotzeko lanabes bihurtu duten herritarrak. Ticoen izaeraren beste bereizgarri bat zera da, «atsegin handiz» erantzuten dutela inork eskerrak ematean, «ez horregatik» esan beharrean. Diotenez, San Jose hiria izan zen munduan farolez argitutako hirugarren hiria, Parisen eta New Yorken ostean. Farolak, bide batez esanda, ilargi beteko gauetan itzali egiten zituzten, gure satelite horrek gasaren argi artifizialak baino indar biziagoz argiztatzen zuela-eta. Halako gauzek costarricarren nortasunaren berri ematen digute, beren adeitasunaren berri eta hain garatua duten zentzu onaren berri, nahiz eta horrek ez dizkion zirrikitu guztiak ixten noizbehinkako lehia sanoari, esaterako, Saprissa eta La Liga taldeen artekoari, hau da, futbol talde garrantzitsuenen artean, bata San Jose hirikoa eta bestea Alajuelakoa. Nolanahi ere, den-dena laburbiltzen du «pura vida» esakune herrikoiak, Clavillazo
Mendikate malkartsuek eta Valle Central delakoak ardatz berde bat osatzen dute, sumendiz zipriztinduta. Turismo aktiboan eskaintza zabala da, mendi ibiliak, zaldi ibilaldiak eta hegaztien behaketa espezializatua, besteak beste. 9
Costa Ricako oihanetan landare ugari aurki daitezke, anana eta ÂŤSombrilla de PobreÂť delakoa bezala.
10
mexikar komikoak joan den mendeko 50eko hamarkada munduratu zuen esaldi doi horrek. Natura eskuzabala Mendikate malkartsuek eta Valle Central delakoak ardatz berde bat osatzen dute, sumendiz zipriztinduta, begi bakar bat itxirik lo datzan narrasti mitologiko erraldoi baten suzko bizkarrezurra balitz bezala. Hemengoek naturaren zati bat menderatzen eta hortik modu jasangarrian etekina ateratzen jakin dute, baina ez gaitezen engaina, basatasuna ere hortxe dago gorderik, oihan sarriaren itxuran, edo sumendi lokartuaren itxuran edo bat-bateko sismoaren itxuran. Eta piztia hori aldizka-aldizka azaleratu egiten da. Ohartarazpen gisa, mehatxu gisa baino; nahiago dute hori pentsatu costarricarrek. Jorge Morak esan digunez, 2009ko urtarrilaren 8a zen. Bera eta etxekoak lo zeuden, errepide ertzean daukaten etxetxo-jatetxean, Sinchiona inguruan, San Fernandoko ur-jauzi zoragarrien ondoan. Bat-batean amildu egin zen mundua. Natura iratzarria zen eta lurrikara batekin agurtu nahi izan zituen. Gaur egun, Jorgek jada berregin ditu etxea eta negozioa, bere eskuz eta neke-izerdiz berriro jaso ere, jada existitzen ez den herrixka haren hondarrekin batera. Halakoxeak dira gauzak hemen, iragankorrak baina intentsuak. Natura eskuzabala da hemengoa, ia beti bigarren aukera ematen dakiena. Izan ere, Ozeano Bareko eta Karibeko plakek Costa Rican bat egiten dute, berez gainezka egiten duen natura horren izaera areago bihurrituz. Eta hori nahikoa ez eta hor daude sumendiak, turistentzat amu erakargarri bihurtu arren, ondorio latzagoak ere badituztenak. Klimax musikalean bezala, zazpi sumendi handi, horien artean nabarmentzen direlarik Poas eta Arenal izenekoak, azken hori oso aktiboa. Horien presentziak, klima heze eta epelaren eraginarekin lotuta, eratzen du hainbesteko oparotasuna, eta bide batez, erreportajearen goiburutzat jarri dugun rapsodia berde biziaren erritmoa marrazten du. Ezaugarri horiek guztiak lurraldearen izaeraren adierazpen dira eta nortasun grinatsu eta suhar hori itxuratzen dute: estu baina irmo, eskuz altxatzen diren pisuak lotzen dituen ardatzaren bezalakoa baita, alde batean Hego Amerika eta bestean Ipar Amerika dituela. Selva Verde izeneko erreserbak, 2 kilometro karratuko azalera baino ez badu ere, planeta osoko bioaniztasunaren %2 du. Norberak nekez hartuko dio horri maila, neurriz kanpokoa ere badirudi. Baina osteratxo txiki bat ematera joan, eta hor gurutzatuko dira gure bidean makina bat espezie igel, suge nahiz intsektu, eta zeresanik ez, ehunka landare espezie. Baso primario bat, Sarapiqui ibaiak zeharkatua, 600 urtetik go-
rako antzinatasuna duena. Jada gerizpea eskaintzen zuten zuhaitz batzuek hemen, Kolon lehorreratu zenean, XV. mendearen bukaera aldera. Selva Verde eskuraerrazaren ostean, basa bizitzaren gordeleku eskuragaitzago batera, CaĂąo Negro izenekora, ausartu gara. Inguru horretan, zaldi gainean ohituta dauden gizonezko zakarrak herriko kantinan mozkortzen dira oraindik, tabernariek garagardo edo ronarekin batera hizketaldi atseginak ere zerbitzatzen dituzte, kaleak zolatu gabe daude, hautsez gainezka, eta presaka iluntzen du, gaua egin beharreko tramite huts bat balitz bezala. Eta beste zera ere hor dago: landa giroko Costa Rica da, Costa Rica autentikoena, eta hori ezagutzeaz gain, han dagoenak aukera izango du erreserbako uretan bizi diren ehunka kaiman basatiak ikusteko bai oinez, bai txalupan txango bat eginez. Maleku etniako, bertako jatorrizko etniako indigena bati galdetuz gero, erantzungo dizu kaiman horiek ez direla arriskutsuak, mendeetan gizakiekin bizi izan direla eta giza haragia ez dela haien dietan sartzen. Hala ere, zentzu apur batek aginduta bada ere, piztiokin bainatzea ez da batere gomendagarria. Eskualdea zeharkatzen duen Rio Frio urtaro lehorrean esploratzeak ikuskizun aparta eskaintzen du: ehunka kaiman, krokodilo, iguana, basilisko, dortoka, arrain, intsektu eta 500 hegazti espezie inguru eta 300 flora espezietik gora. Urtaro euritsuan joanez gero, urak hazita, kaimanak, beste espezie batzuk bezala, hezegune amaigabeetan barreiatzen dira; hori dela-eta, urtaro lehorra da horretarako hoberena, hau da, azarotik maiatzera. Abentura aurrera doa La Fortunara iristean, bistaratu dugun aurreneko gauza, zerua ondo garbi baita, Arenal sumendiaren hiruki erraldoia da, keak eratutako txapel eta guzti. Herrixka lasai hau nabarmen garatu da turismoari esker, eta jarduera horrek, bere aldetik, sumendiari zor dio bere garapena. Gizakiaren eta naturaren arteko sinbiosiaren erakusle. Arenalek 1968. urtean izan zuen azken erupzio handia. Ia ehun pertsonaren eta dozena bat mila abelbururen bizitzak erauzi zituen ezbeharrak. Harrezkero, bere presentzia magnetikoak hemengo, hango eta beste harako bisitariak erakartzen ditu, planetako beste leku batzuetan gertatu ohi den legez. Erakarmen horri etekin polita ateratzen jakin dute bertakoek. Gaur egun, turismo aktiboa bultzatzeko; eta antzina, aldiz, sumendiko errautsek eta eurite tropikalek ederki blaitutako lur emankor horiek lantzeko. Hain zuzen, XIX. mendean, biztanleei lurrak eta kafe haziak eskaini zizkien dohainik Gobernuak, etorkizuneko aurreikuspen paregabe bat eginez; izan ere, gaur egun Costa
COSTA RICA
COSTA RICA Volcan Arenal, Selva Verde eta Bosque Nuboso erreserbetan aurkitu daitezkeen animaliak. Goian, ezkerretik eskuinera, narrasti bat, anhinga bat eguzkia hartzen, «Dendrobates pumiliu» edo igel gorri bat eta «Morpho» motako tximeleta bat. Behean, ezkerretik eskuinera ere, kaiman heldu bat ahoan harrapakin bat duela, ketzal hegazti sakratua, «Lora» motako suge pozoitsu berdea eta iguana basati bat.
12
13
14
Rica da kafe ekoizle nagusietako bat, bereziki estimatua bere garauaren kalitateagatik. Denborarekin, laboreak ere ugaritu egin dira, batez ere piña eta banana gehituta, eta abeltzaintza ere errotuz joan da, bizibidea ateratzeko modu errentagarria bihurtuta. Ohikoa da larre eta mendi hegal berdeak behiz zipriztinduta ikustea, Suitza balitz bezala. Horren adierazle garbia da duela 44 urtetik maiatzean Muelle de San Carlos herrian egiten den ganadu azoka eta rodeo jaialdi ospetsu eta herrialde osoko esanguratsuena. Far West mitikoaren barrunbeetatik ateratakoa dirudi parajeak: jeansak, cowboy kapelak, zaldizko botak, goraino lotutako mahuka luzeko alkandorak, zezenak, zaldizkoak, zaldiak, idiak, lazoak, hot dog-ak, barbakoan erretako saiheskiak, garagardoa, 4x4 ibilgailuak esekidura goratuarekin eta musika folkaren zaratotsarekin. Abeltzainen seme gazteak bertaratzen dira arloko markak babesletzat dituztelarik zelabere garestiekin rodeoetan parte hartzera, neska politak beren jeansetan, haurrak lazoarekin trebatzen egurrezko ganadu estatikoetan. Erabat harritzen gaituen ikuskizuna, hain ezustean harrapatuta. Abentura kontuetarako, bisitarien eskaera ohikoenak oihan tropikalarekin zerikusia duten esperientziak dira. Ezin dugu Costa Ricako oihanetara etorri eta bertakoek halako iaiotasunez antolatu dituzten jarduera jostagarri horietako bat probatu ez. Canopy izenekoak oihanaren sabaitik egindako ibilbide zirraragarriak dira, hain zuzen, tirolinaz tirolina –1.000 metrorainoko tarteak– eta zubi esekien bidez, edo plataforma goratuetan edo zubietan zehar egindako paseoak flora eta fauna ezagutzeko, mendi ibiliak, zaldi ibilaldiak, hegaztien behaketa espezializatua, edo oihanean gauez ibiltzea, gida naturalista adituen laguntzarekin. Jarduera horiek guztiek bidaiarion sasoi ona eta abilezia jokoan jarriko dituzte eta naturaz inguratutako esperientzia horretan bete-betean gozaraziko digute. Txori jainkoa eta suge esmeralda Soinuak ez dirudi naturala. Metaliko samarra dirudi, sintetikoa. Halakoxea da pajaro campana delakoaren kantua (Procnias nudicollis). Hegazti ia ikusezin hori –ez baita jendartean agertu zale–, Monteverde erreserbako zuhaitz erraldoien gorenetan bizi da. Bera ikusi eta entzun ahal izateko jende asko bertaratzen da, halere. Iluntzean, hegaztien txorrotxioa eta tximinoen orroak isildu egiten dira, baina «gautxorien» txanda hasten da. Igeltxoak eta esperanza deitzen dieten xomorro eder eta estatikoak azaleratuz doaz tarantula
edo anoli muskerren moduko narrasti iheskorren artean. Baina horien guztien artean, bada begiratu hutsarekin errezelo txarrak piztu dizkigun bat. Txikia eta mehexka da, baina bere azalaren berde esmeralda kolore fosforitoak ohartarazi digu zenbateraino den arriskutsua, bere koskak batzuetan heriotza ere eragin dezake-eta. Itxura batean urrakor den lora da, Bothriechis lateralis, denik eta sugerik eder eta arriskutsuenetako bat. Bere ehizakiak atzemateko emisio infragorriez baliatzen da. Edertasuna, begirunea eta izua dira halako bati begira bururatu zaizkigun kontzeptuak. Handik asko urrundu gabe, «gautxoriak» beren gordeleku ezkutuetara erretiratu direnean eta eguzkiak Bosque Nuboso erreserbako hostoetan loratzen diren ihintza tantak xurgatu dituenean, biziaren eta naturaren mirariak bere bideari jarraituko dio egunero bezala, bere kiribilean. Txori jainkoa berriro hegaldatuko da; berriro, gorteatu nahian, lau haizetara zabalduko du bere doinua, orkestra zuzendari iaio baten makilari jarraituz jotako txistua dirudiela. Susmatuko zenuten jada, ketzala da, bere agerpenarekin sarituz isilik bere zain, berak merezi duen bezala gurtzeko zain egon direnen seta eta egonarria, trukean beste ezer eskatu gabe, aski baitute bere presentzia iheskorra Costa Rica berez den esperogabeko aldare honetan.
COSTA RICA
«Tico»en lurraldea, kaleko hizkeran halaxe deitzen diete bertakoei, lasaia eta oparoa da. Munduko biodibertsitatearen %5a bertan agertzen da eta lurraldearen %25 eremu babestua da.
15
Andorra
Testua: Jordi Marques Argazkiak: Gonzalo Azumendi
URRE ZURIAREN HERRIALDEA
ANDORRA
Zerutik eroria, elurrak guztia eraldatzen du Andorran. Eski pistak, hotelak, kafetegiak, are kaleetako joan-etorria, aldatzen da bat-batean elurra iristen denean. Andorrako Printzerriak, Pirinioen bihotzean, bere altxor zuri propioa gordetzen du, elurra, negu oro 2,5 milioi eskiatzaileren gozamenerako.
18
uropako estatu txikietako handiena den hau, 482 km koadroko azalera baino izan ez arren, urtean 8 milioi pertsonak bisitatzen dute, eta horietatik 2,5 bertako pistetan libreki ibiltzen dira neguan. A ze aurpegia jarriko luketen horiek beren biztanleria 100 aldiz gainditzen duen bisitari kopurua jasoko balute beren herrialdeetan. Baina Fer-se l’andorrà (andorratarrarena egin) da bertako biztanleen bertuteetako bat eta bertako esamolde ezagunenetako bat. Umore ukituaz definitzen du frantsesen antzeko jarrera, laissez faire, laissez passer, jakinda, ziurtasun osoz, egoera beren onerako dela.
E
300dik gora kilometro pistetan Eta hala poz-pozik daude negu oro milioka eskiatzaileri harrera egiteaz 76.000 biztanleko beren Printzerri txikian. Zertaz ari garen nolabait ulertzeko, Vallnordek eta Grandvalira-k, eski alpinoko bi estazioek, 300 kilometrotik gorako eski pistak batzen dituzte eta Espainiako eski estazio guztiek batera jasotzen dituzten eskiatzaileen erdiak jasotzen dituzte (4,9 milioi 2014an, ATUDEMen arabera) Instalazioen kalitateagatik, bildutako elur kantitateagatik (zenbait urtetan Vallnord-Ordino Arcalis estazioak denboraldi amaieran 2,70 metroko gehienezko elur maila izan du) eta herrialdeko aisialdi guneetatik
Irudiotan, EscaldesEngordanyn dagoen Caldea Spa barnetik eta kanpotik eta herriko erdigunean dagoen Illa Carlemany Shopping Center.
ANDORRA
Lloser d’Ordino-n Valira ibaia zeharkatzen duen zubi erromanikoa eta La Taverna del Pa amb Tomaquet jatetxearen barnealdea. Ondoko orrialdean, hainbat lagun Sant Julia de Loiran kokatutako La Rabassa estazioan eta elur motorrean gozatzen.
20
gertu daudelako aukeratzen dituzte, batik bat, Andorrako estazioak eskiatzaileek. Inbertsioei begiratzen badiegu, Printzerrikoek 19 milioi euro bideratu dituzte azpiegitura horietara, Espainiako 32 estazioen 21,5 milioi euroen aldean. Familiartean eskian Vallnord dugu familiartean eskian jarduteko estazioa, Europa hegoaldean erreferentea dena. Bi estazio ditu: Vallnord-Pal Arinsal, hegoaldera begirakoa, eguzkitsuagoa eta familia ugarik hautatzen duena; eta VallnordOrdino Arcalis, iparraldera begirakoa, eta bere kalitate eta elur kantitateagatik zein paisaia ederrengatik eskiatzaile adituek, handi zein txikiek, gustukoen dutena. Vallnord-Pal Arinsalen, gainera, eski pistez gain, jarduera ugari aurkituko ditugu. Ondo pasatzeko eta erlaxatzeko onenetako bat mushinga da, zakurrek tiratutako leran ibiltzea, alegia; gizakiaren lagunik onenek ederki pasatzeko aukera bikaina eskaintzen digute. Terraza zabalak ere badira eguzki printzez gozatzeko, eta jatetxe apartak, Pla de la Cot Ski & Lounge esaterako,
non ogitartekoez gain Pain Cocotte berritzailea eta tankerako espezialitate gastronomiko sarituak jan daitezkeen. Gomendagarria da, halaber, tubbing pista berria, donut formako pneumatiko handi moduko batzuetan jaistea zer den probatu nahi dutenentzat; elur motorrak, haurrentzako tamainakoak ere badirenak; skibike zirraragarriak, hots, gurpilen partez eskiak dituzten bizikletak; eta hori guztia Pocoyo jatorrak lagunduta, Andorrara iritsi eta bertan geratzea erabaki duen marrazki bizidunetako pertsonaia. Vallnord-Ordino Arcalis estaziorik eder eta basatiena da, eta umetatik eskiatzen dutenen gustukoena. Bertan dago ÂŤMegaverdeÂť delakoa, alegia, Andorrako maila errazeko pista berde luzeena, bai eta pistatik kanpoko eskirako eremu izugarria ere. Pista honek hartuko du aurten pistatik kanpoko eskiko mundu txapelketako lehen proba, Freeride World Tour-ekoa hain zuzen, Alpeak (Frantzia) eta Alaska (AEB) agertoki dituena. Estazioa bere originaltasunak eta sentsazio bortitzek
ere nabarmentzen dute; izan ere, penintsula osoan bertan baino ezin da speed ridea praktikatu eta ikasi; eski-parapentearekin hegan egitea da jarduera hori. Helieskia praktikatzeko, hots, pistatik kanpoko eskia helikopteroz egin nahi badugu, ere aukera bakarra bertara jotzea da. Baina, segur aski, gehiago erakarriko gaituzte La Coma jatetxeko ostiral edo larunbat gauetako afariek; 48 lagunentzako lera batean bertaratuko gara edota Gica-Fer beldar-ibilgailuan. Jatetxetik etxerako bidea ilargiaren argipean egitea esperientzia paregabea da. Elurretako erraldoia Grandvalira, eskiatzeko 212 km-ko eremua eta maila guztietako 128 pista dituena, da Europa hegoaldeko estazio handiena. Elurretako erraldoi honek egun osoz, edo hainbatez, eskiatzea ahalbidetzen du pista berbera errepikatu beharrik gabe. Aurten Avet eta Aguila pistetan ere ibili ahalko gara. Eski Alpinoko Mundu Txapelketaren agertoki izango dira horiek otsailaren 27 eta 28an. Grandvalira bere iglu-hotelagatik ere ezaguna da. 2.350 metroko garaieran eraikitako izotzezko hotela da eta barnean 0 graduko tenperatura duena. Bost iglu ditu, sei pertsonarentzako lekuarekin, nahiz eta onena birentzako gau erromantikoa hautatzea den. Gainera, taberna, jatetxea, terraza eta jacuzzia ere baditu. Aurtengo berrikuntza hozberentzako logela epela da. Grandvalirako beste erakargarrietako bat chill out eremuak dituzten terrazak dira, Dj saioak eta zuzeneko kontzertu askotarikoak izaten dituztenak, elurretan ere musikaz gozatzeko. Hala, ezinbestekoa da tartetxo bat Gall del Bosc terrazan ematea, edo Soldeu-n edo Riba-Escorxada berrian, aurten El Tarter-en estreinatzen dena. Elurraren mugagabetasunean, estazioak haurrentzako zirkuitu tematikoak eskaintzen ditu. Horietako bat da Mon Magic, Canillo sektorean. 100 hektareako zirkuitu honetan guraso eta seme-alabek beren eskiekin Andorrako kondairak ezagutuko dituzte, esaterako Roc de les Bruixes edo Aubinyako Dama Zuriarena. Grau Roig sektorean Imaginarium Park zabaldu berri dute. Elurretako abentura parkea da, tubbinga, elurretako motorrak, jauziak eta gisako haur jarduera ugari dituena. Eta eskiatzen ikasteko, Bababoom Circus dute 22
haurrek, 500 metro luzeko zirkuitua, eskian edo snowboardean lehen pausoak era dibertigarrian emateko aproposa. Eta gero zer? Andorrako eski estazioak herrialdeko aisialdi guneetatik oso hurbil daude. Caldeatik hasita, Europa hegoaldeko gune termal handiena. Hemen termoludismoa praktika dezakegu familia edo lagunekin, deskonektatu, erlaxatu eta primeran pasatzeko. Tratamendu pertsonalizatu eta esklusiboez munduko harrabotsetik baztertuta gozatzeko, Caldearen gehigarri, Inuu gune termala daukagu. Biak batuta zaintza eta ongizateari eskainitako 42.000 metro koadroko esparrua osatzen dute. Andorran aditu direnek, izan badirenak, omenalditxoa proposatzen digute bertako bordes-etako batean. Antzina aleak eta ganadua gordetzen ziren piriniar erakinetan kokaturiko jatetxe tipikoak dira horiek. Gomendatuen artean da Moli dels Fanals, Anyos-en, Mar i muntanya, bere Trinxats eta etxeko postreen gurditxo ezin apartagoa dituena. Gourmetentzat, Can Marquet bisitatzea bezalakorik ez da, Co-princeps de EscaldesEngordany plazan, eta bertako bodegako ardoen tenplura jaistea, beste harribitxi batzuen artean Chateau Lafitte Imperial bat nagusi ageri dena. Ez ahaztu ere Sant Marti de la Cortinada elizara bisita egitea. Bestelako erromaniko bat ikusiko duzue bertako freskoen detaileak begiztatuz gero, XIV. mendeko egurrezko bankuan eseri ahalko zarete eta antzina inauterietan goxokiak erortzen ziren maskara bat ikusiko duzue horman eskegita. Herrialdeko kultur eskaintza oparoaren artean dira, besteak beste, Farga Rossell, Julia Bonneten Perfumearen Museoa, Areny Plandolit Etxea edota Tabakoaren Museoa ere. Dagoeneko ohartuko zineten Andorra, batzuek uste dutenaren kontra, bi kale baino askoz gehiago dela. Egia da Meritxel eta Carlemany etorbideak (biak batuta 2,5 kilometro) direla herrialdeko kale komertzial nagusiak. Urtero, azaroan, denboraldia hasi aurreko erosketak egiteko 400.000 pertsona batzen dira horietan. Eta, bide batez, andorratarrena egiten dute.
ANDORRA
Grandvalira estazioko Pas de la Casa gunea. Europako hegoaldeko estazio handiena da, 212 km-ko eremu honetan maila guztietako 128 pista baitaude.
23
Cap-Haitien
Testua eta argazkiak: Xabier Ba単uelos
IRAGANAREN DISTIRA, ORAINAREN KOLOKA
CAP-HAITIEN
Haitiko bigarren hiri nagusia da Cap-Haitien, SaintDomingue kolonia izandakoaren harribitxia, baita aurreneko hiriburua ere, Port-au-Prince baino lehen. Alde zaharrean erruz nabarmentzen da frantses estilo koloniala, eta horrekin batera, aldez edo moldez katedralera edo Marche de Fer plazara begira luzatzen diren kale zalapartatsuak mugarritzen dituzten ÂŤgingerbreadÂť estiloko eraikinak. Iragan gorabeheratsuaren ondoren, oraina ere zoru labainkorra da, oin bat herrialdean nagusitzen den miserian duela eta beste oina turismoaren esperantza beti aldaberan.
aiti astindu zuen lurrikarak 2010ean, hotzikara arin batek eragindako dardararen parekoa izan zen herrialdearen iparraldean. Atlantikoko itsasertzeko lurretan zorionekoak izan ziren, ez baitzuten izan beste paraje batzuetan izandako triskantzarik, eta bertakoak onik atera ziren. Erraza da irudikatzea zer-nolako ondorioak izango zituzkeen halako lurrikara batek Cap-Haitien bete-betean jo izan balu. Ia 200 mila biztanle, eta pobreziaren prekaritateari iskin eginez txiripaz zutik irauten duen hiri bilbea. Ziurrenik, itsasertzeko hondar aleak bezain zenbakaitzak izango ziratekeen hildakoak, eta bertako ondare aberats baina hauskorra behin betiko ezabatua izango zatekeen. Izan ere, behiala ÂŤAntilletako ParisÂť ezizenarekin ezagutzen zuten hiriak herrialdeko gainerako leku guztietan nagusitzen den joerari jarraitzen dio: dekadentzian eta gabezian itota, iragan distiratsua harrotasunez gogoratuz garai hobeen zain, esperantza handirik gabe. Errepidez iritsi gara Ouanaminthetik, muga zeharkatu dugun unetik bertatik Afrikan barneratu izanaren sentsazioarekin. Okap hiriak, izen horixe erabiltzen baitu jende guztiak, bere aurpegirik herrikoienarekin egin digu harrera, beharbada, bisitari konbentzionalaren ikuspegitik, alderik gozakaitzenarekin: autobus geltoki zaharkitu bat. Dirudienez hemen dena da katramila, baina berez ez da horrenbestekoa, nahikoa da bertako gakoak zeintzuk diren ohartzea. Halere, baliteke, bai, iritsi berria bat-batean pixka bat nahastuta geratzea.
H
26
Behean, Armen plazan kokatutako Dessalinesen estatua militarra. Hemen ere Notre Dame katedrala dago eta inguru hau abiapuntu egokia da hiriko kale ordenatu baina kaotikoetan galtzen hasteko. Ondoan, ÂŤgingerbreadÂť (jengibre opila) estiloko etxaldea.
Marche de Fer XIX. mende bukaerako burdinazko arkitekturaren adierazle ederra da. 1764an hiriko esklabo azoka ireki zuten lekuan eraikia dago. Ondoko orrialdean, CapHaitieneko kaleak.
Erdialderantz jo dugu Mapou edo Haut-du-Cap ibaiaren gaineko zubia zeharkatuz, hain zuzen, hiria hegomendebaldean duen badia handian itsasoratzen den lekutik gertu. Jendea, autoak, motoak... joan-etorri etengabean ibaiertz batetik bestera, etxeek erabilgarri den lur azalera oro xurgatzen duten bitartean, ur gainera ia-ia amilduz, aldapan gora mendixkak harramazkatuz. Inprobisatutako eraikinak dira, eskasak, behin betiko bihurtzen den bat-bateko urgentzia baten ondorio, hamarkadaz hamarkada gabeziarekin eta ahanzturarekin lehian ibili ondoren. Eta ez, miserian ez dago edertasun izpirik; pertsona horien harrotasunean badago, ordea, inon izatekotan; dena delakoa gertatuta ere badakite-eta nortzuk diren, beren hiriak zer ordezkatzen duen, zer-nolako harribitxia den, eta are gaur egungo egoeran ere, nekez bada ere, zer-nolako altxorra gordetzen duen. Askatasunaren prezioa Cap-Haitieneko historiak izan ditu bere argi-ilunak, baina nolabait ezaugarritzeko esan dezakegu batez ere inarrosia izan dela. Bere sorrera ezagutzeko, XVII. mendera egin behar dugu atzera. Pierre Lelong abenturazalea badian lehorreratu zen 1670ean, Tortuga uharteko hainbat filibustero zituelarik bere esanetara, eta bertan egonleku iraunkorra egin zuten, etorkizunean hiri bihurtuko zen haren zimenduak ezarriz. Bertrand d’Oregon Tortugako gobernadorea zen eta buru-bihotzez bultzatzen zuen garai hartan Hispaniola zeritzon uhartean frantsesen kolonizazioa, eta horretarako aukera aparta ikusi zuen lehorreratze horretan. Egonleku horri babesa eman zion, Cap-Français izena erabilita. Berez, handik
27 urtera arte ez zuen Karlos II.ak ofizialki Frantziaren esku utzi Hispaniolaren mendebaldeko zatia, Rijswijkeko Itunaren bidez, baina ordurako jada abian zegoen Saint-Domingue kolonia. Eta Cap-Français bihurtu zen haren hiriburu. Frantses uztarripeko kolonia izan zen aldian, SaintDomingue izan zen Karibeko jabetzarik aberatsena. Cap-Français aurrerabide betean sartu zen, amerikar hiriburu aitzindarien taldean kokatzeraino, eta halaxe jarraitu zuen 1670etik aurrera ere, Port-au-Princek hiriburutza kendu zionean. Azukre kanaberak, anilak, kafeak, kotoiak, tabakoak, portuak eta milaka esklabo beltzek ahalbidetu zuten miraria. Eta oparoaldi hori barra-barra azaleratzen zen kolonoen aberastasun parrastan, eta horrek eraikinetan marrazten zuen dotorezian, baina gizarte desberdintasun gogorretan ere bai, eta horrek, hain zuzen, lehenago edo beranduago eztanda egingo zuen. Esklabotza etengabeko gatazka iturri bat zen. Esklabotzatik ihes egin eta mendietan babesten ziren batzuk, cimarrón edo nègre marron delakoak. Ehunka gizonemakume, ahal bezala bizirauten. XVIII. mende erdialdean, horietako batek, Mandakalek, plantazioei eraso egiteko antolatu zituen, 1758an Cap-Françaisen harrapatu eta hil zuten arte. Baina iraultza izpi batek bizirik jarraitu zuen eta berriro su hartu zuen 1791n, hiriaren inguruetan, Bosque Caimanen, Dutty Boukman eta Cecil Fatimanen eskutik. Buruzagi buduak ziren biak ala biak, hau da, houngan (gizonezkoa) eta mambo (emakumezkoa), eta esklaboen aurreneko matxinada antolatua gidatu zuten. Ez zen ondo atera, baina gero etorri zen iraultza hauspotzeko ezinbestekoa izan zen; alegia,
CAP-HAITIEN
29
Haiti izena jatorrizko taino amerindiar etniarena da, baina bertako biztanleen artean afrikar sustraiak ageriagoak dira.
30
1803ko Vertierreseko batailan amaitu zen hura, Biassou, Toussaint Loverture eta, azkenik, Dessalines buru zirela. Gudu hori ere Cap-Françaisen kanpoaldean gertatu zen, eta bertan frantses armada garaitu eta kanporatu egin zuten. Cap-Français, beraz, askatasunaren sehaska bihurtu zen, eta nabarmentzekoa da esklaboz osatutako armada batek potentzia kolonial bati irabazi ziola, munduko aurreneko errepublika beltza aldarrikatzeko. Independentziarekin batera, herrialdeak izen zaharra berreskuratu zuen, Haiti, taino amerindiar etniaren hizkuntzan, eta hiria bera ere berriro bataiatu zuten, oraingoan, Cap-Haitien izenarekin. Baina gerrak gogor kolpatuta, ordaindu behar izan zuen prezioa izugarria izan zen. Maldan behera abiatu zen, eta joera hori atzeraezina bihurtu zen 1842an lurrikara jasan zuenean. Txikizioa erabatekoa izan zen ia-ia eta harrezkero, nazioarteko geopolitikaren joko zikinek zigortutako herrialdean, ezin izan da berriro erabat altxatu. Ondare aberats txiroa Gaur egun Cap-Haitienek hein handi batean turismoan jarri du bere itxaropena. Berez, inoiz ez dio utzi turismoaren jomuga izateari, baina tantaka-tantaka iristen dira bisitariak eta batez ere bi gune zehatzetara. Batetik, Plage Labadie dago, eden pribatu txiki bat, luxuzko bidaia-ontziak porturatzen diren lekua; baina horien bidaiariek ez lukete susmatu ere egingo zer-nolako kontraesanak aurkituko lituzketen resort erosoetatik harago joatera ausartuko balira. Bestetik, Citadelle la Ferriere dago, arkitektura militarraren adierazle paregabea. Mendixka baten tontorrean dago, eta handik gertu daude Sanssouci jauregiaren hondarrak. Bi helburu horiek, biak ala biak, merezi dute bere horretan hirira ihesalditxo bat egitea. Baina egia esan, egoera dena delakoa izanda ere, CapHaitienek askoz gehiago du eskaintzeko, eta kostaldeko leku zoragarriez gain –esaterako Cormier eta Paradis hondartzak–, hirigunean bertan ere badago zer egin. Erdialde historikoa jardueraz borborka dago, erromantizismo andeatuko paraje xarmagarri batean. Hango lurrinak eta koloreak, pauso presatien, jakin-minez beteriko begien eta orainarekin borrokatzen diren bizitzen etengabeko joan-etorria da. Hor nahasten dira uniformez jantziriko, ile txirikordatu eta xingola koloretsudun haurrak, eguneko uzta txikia plazaratzen ari diren kaleko saltzaileekin; ez lanik eta ez beste egitekorik ez duten alprojak, biltegietatik sartu-irten amaigabean ari diren merkatariekin beren hitz-aspertua egin nahian; prezio onenak lortzeko tratu patxadatsuaren artean benetan iaioak diren bezeroak eta arroz fardelak bizkar gainean jaso eta bota dabiltzan mandazainak. Arroz fardelak aipatuta, bide batez esan, zakuok estatubatuar bandera dutela, hau da, 1915etik aurrera hemeretzi urtez
herrialdea okupatu zuten haiena, eta nabarmentzekoa da beraiek aldatu zutela kale-izendegia, frantsesa edota kreola ahoskatzeko gai ez zirenez, zenbaki eta hizki soilak erabilita, gaur egun dagoen bezala. Armen Plaza, Notre Dame katedrala eta Dessalinesen estatua militarra daudelarik bertan, abiapuntu egokia da hiriko kale ordenatu baina kaotikoetan galtzen hasteko. Joko taula kolonial tipikoa da, etengabeko bilakaeran, dena da dirudien hori eta ezerk ez dirudi benetan dena. Marche de Ferrera zuzendu ditugu urratsak, XIX. mende bukaerako burdinazko arkitekturaren adierazle eder bat, 1764an hiriko esklabo azoka ireki zuten lekuan eraikia. Oinez goazela gure begirada behin eta berriro zintzilikatzen da eraikin kolonialetako balkoi dotoreetan eta gingerbread (jengibre opila) motako etxeen apaingarriz jositako xarman, hau da, haitiar estilo eklektikoa, modernismoa naifarekin uztartzen duena eta frantses bainuetxeen estiloa budu espirituarekin. Habanan edo Zanzibarreko Stone Townen gertatzen zaigun bezala, geure buruari galdetzen diogu zer izango litzatekeen Cap-Haitien ez balego herrialde pobretu batean, bere ondarearen taxu dotorea eta kolore aniztasuna dantzarako lirain jantzirik balu eta bere azpiegitura guztia prest bisitariei harrera egiteko. Zain gauden bitartean, Boulevardetik paseatzen jarraituko dugu itsasertzean, Bar Decoko terrazaraino, irribarreak trukean jasotzen eta ostertzean belaontziak begiztatzen, egunen batean mundua hain bidegabea izango ez den esperantzan.
CAP-HAITIEN
31
Ekialdeko ahatetxo itsusitzat joa, gerrak birrindua eta kontinenteko berreskuratze txundigarrienetako baten protagonista, Varsoviak ekonomia egonkor samar batean nabigatzen du egun eta bere erakargarri berriak erakusten ditu. Testua: Maribel Herruzo Argazkiak: Oscar Elias Auad
Varsovia ÂŤTHE EASTPERIENCIEÂť
32
VARSOVIA arsovia orbain ugariko hiria da. Errealitate horretatik abiatuta soilik ibil gaitezke Poloniako hiriburuko kaleetan bere arima ulertuta. Eta hori da Varsoviak eskatzen duena oinak bertako kaleetan jarri orduko, hots, jada zornerik ez duten baina oraindik min ematen duten zaurien arrastoa laztantzea. Kaleetan oihu isila entzuten da, bertako paretetako plaketatik zein zorutik, hemen ehunka gizon-emakume fusilatu zituztela oroitaraziz, han guettoa inguratzen zuen hesia zegoela gogora ekarriz, beste alde horretan hildako haurren oroime-
V
34
nezko eskultura eta, nahiz eta ez lortu, inbaditzaileen basakeria duintasunez geldiarazten saiatu zirenen omenezko beste hura. Polonia –eta bere hiriburu Varsovia– gutxik bezala sufritutako herrialdea da. Bi herrialde boteretsu eta espantsionistaren artean harrapatuta, Alemaniak orografia lau eta armada eskaseko herrialde hau inbaditu zuenean hasi zen, ofizialki, II. Mundu Gerra. Hogei egun eskasera Sobietar Batasunak Poloniako ekialdea okupatu zuen; hala, hainbat urte lehenago bezala, banatuta geratu zen. Varsovia alemanen zatian geratu zen, eta bost urtez nazien erre-
gimenaren izugarrikeriak jasan zituen, poloniar ugariren heriotza horren erakusgarri. Bakea iritsi zenean –okupazio berri batekin, oraingoan sobietarrek herrialde osoa anexionatu zuten gerra amaitutakoan herrialdeak kromo edo trofeoak balira bezala banatu zirenean– hiriaren %86 desagertua zegoen. Hamar eraikinetik bederatzi, zehatzago izanda. “El pianista” Polanskiren filmeko –Wladyslaw Szpilmanen liburu eta esperientzian oinarritua– azken eszenetan agertzen diren irudiak, protagonista hondakinetan eta triskantzan barrena oinez doanekoak,
ez dira gerren alegoria bisual soila: hiria horrela geratu zen, txikituta, birrinduta, ezereztuta. Varsoviako Altxamenduaren Museoak –bisitatzea guztiz gomendagarria dena– Varsoviak gerra amaieran zuen itxura digitalki berreraiki du. Edonor negar-malkotan uzteko moduko irudiak dira. Hortik abiatu behar izan zuen hiriak, erabateko hondamenditik. Horregatik guztiagatik da hain hunkigarria Poloniako hiriburua bisitatzea, azken urteetan krisia gehiegi nabaritu ez eta are gorabidean dena. Bere berreraikitzea miraria da eta ez du parekorik, ze-
Handian, Vistula ibaiaren bazterreko hondartza. Ondoan, goitik behera, Poloniar Juduen Museoa eta Ząbkowska kaleko taberna bat.
Lazienki hiriko parke ederrenetako bat da, New Yorkeko Central Park edo Londreseko Hyde Park-en parekoa.
ren gainera, hemen, Hiri Zaharra (Stare Miasto) leialtasun osoz berreraiki zen. Argazki eta margolanak oinarri hartuta –Canalettorenak, Estanislao Poniatowski erregearen gorteko margolariarenak, barne– proiektuaren ardura zuten arkitektoek miraria egin zuten hiriaren alde historikoari aurretik zuen itxura itzuliz. Ahalegin horrek Unescoren saria jaso zuen, 1980an Munduko Kultura Ondarearen zerrendan sartu baitzuen Varsovia. Gaur egun, Stare Miaston zehar paseatuta, eginahal horren lekuko da bisitaria. Kale hauek dekoratu prefabrikatu bat baino ez direla diotenek, beharbada, ez dute ulertu berreraikitze honek duen botere sinbolikoa. Hiriburuko gainerako alderdiak garaiko irizpideei jarraituz eraiki ziren, hots, Poloniaz ari garenez, sozialismoaren estiloan; hau da, hormigoizko bloke soil eta grisekin, ofizio desberdineko langileak nahas zitezela eta hala klasismoa ekiditea helburu izanda. Gerora, kristal eta altzairuzko etxe-orratzak iritsi ziren, munduan integratua zela adierazten zuen sintoma gisa. Historian barnako ibilbidea Hala, Hiri Zaharra harro ageri zen berriro Errege Gaztelua izateaz, kalexka estu eta koloretsuez, eta Merkatu plazaz, non bertan dagoen sirena ezpatadunak –hiriaren sinboloa– historiaren parte okerrena errepika ez dadin zaintza lanetan dagoela dirudien. Kafetegiz eta jatetxez beteriko kalexken labirinto honetatik irteteko Errege Jauregia dagoen zabalgunera abiatzea komeni da, eta hortik Errege Ibilbidean zehar joatea. Kale zenbait ditu horrek –horien artean Krakowskie Przedmiescie (Krakoviako behe-auzoa), hiriko eder eta dotoreenetako bat, eta Nowy Swiat (Mundu Berria)– udako asteburuetan ibilgailuei itxita izaten direnak. Ibilbidean zehar XIX. mendeko jauregitxo eta etxe dotore berreraikiak ikus daitezke, Lazienki parkera iritsi baino lehen. Bere azaleraren hirurena berdegune, parke eta basoek osatzen duten hiriko ederrenetako bat da hori. Poloniako hiriburuan barnako bisitak baditu ezin 36
VARSOVIA
37
VARSOVIA ekidinezko tokiak, eta hein batean hunkigarriak; esaterako, Varsoviako Altxamenduan parte hartu zutenei eskainitako monumentua; gizon eta emakume haiek 63 egunean zehar askatasunaren alde gogor borrokatu ziren batere laguntzarik gabe. Abuztuaren 31n duintasun keinu haren 71. urteurrena bete zen. Auzitegiaren egoitza aurrean dago, Krasinskich plazan, Hiri Berria (Nowe Miasto) deritzoten horretan, nahiz eta jatorria XIV. mendean duen, hiri zaharra inguratzen zuten harresiei itsatsita. Apur bat aldenduago, etorbide zabalak dituen auzo batean, eta eraikitzen ari diren etxe-orratz eta eraikinen artean, Matxinadaren Museoa dago, 63 egun horietako ahalegin heroikoaren xehetasunen berri ematen duena. Ibilbide historiko honen beste ardatza Poloniar Juduen Museoan dago. Lehen guettoa zegoen alderdiko lur batzuetan kokaturik dago. Kanpotik itzelezko eraikina da, baina nahiko nortasungabea. Sartu orduko, atartean Itsaso Gorriko urak ikusiko ditugu, irekitzen baleude bezala, eta museoa goitik behera bisitatuta Poloniako juduen bizimodu eta historia ezagutuko dugu. Guettoa inguratzen zuen harresia ia guztiz eroria dago. Sienna kaleko 55. zenbakiko zati batek baino ez dirau zutik, baina horren perimetroa gogora ekartzen duten 21 plaka daude. Eta Prozna kalean bada oraindik garai hartako eraikin hondaturen bat. Tourra hanka-motz ez geratzeko Varsoviako ikur nagusira hurbildu beharra dago: Arteen eta Zientzien Jauregira. Eraikin izugarri honen estetikak Polonia mendeko bihurtu zeneko eta bere «ongile» Stalinen opari handiak jasotzen zitueneko garaira garamatza. Gerra amaitutakoan, Polonian ezarri zen Gobernu komunistak berreraikitze nekezari ekin behar izan zion, eta erdigune berri bat sortu zuen Varsovian, abiapuntua Arteen Jauregi honetan jarrita. Toki polemiko hau sobietarren nagusitasunaren ikur izatetik herrialdearen historia gorabeheratsuaren ikur izatera igaro da. Gaur egun, bertako aretoak, Alderdi Komunistaren biltzarrak hartu beharrean, jazz musikaz, antzerkiz, zinemaz, azokez, museoez eta era guztietako ekitaldi so38
ziokulturalez betetzen dira. Azken solairuak –231 metrora– hiriaren 360 graduko ikuspegi itzela ikusteko aukera eskaintzen du. Historian barnako zeharkaldi hau amaitzeko modu onena Kole bazarrera joatea da. Aldendu samar dago –24. tranbia edo taxia hartu beharra dago bertara iristeko–, baina larunbat eta igandeetan, arratsaldeko seiak arte, aire zabaleko merkatu honek eskaintza paregabea du garai bateko erlikia ehiztariarentzat –gerra garaiko eta aro komunistako objektu ugari aurkituko ditu–, prezio onean, batez ere tratu egiten iaioak direnentzat. Varsovia berria Bada beste Varsovia bat ere, aurrekoarekin lotua, baina iragana oroitu baino iragana orainaldiarekin uztartzen saiatu eta begirada etorkizunean jarria duena. Lokal, estudio eta museo berrien Varsovia da; berreskuratutako fabriken, muralen, lozorro luzetik esnatzen ari diren auzo emergenteen Varsovia; diseinuaren eta arkitektura berriaren Varsovia. Hirian batetik bestera salto eginez aurkituko dugu, altxorraren bila jolasean ariko bagina bezala. Are interesgarriago bihurtzen du horrek. Abiapuntua, kasu honetan, Praga auzoa da, Vistularen eskuin bazterrean dagoena. Bonbek guztiz birrindu ez zuten auzo gutxietako bat da, eta horrexegatik gordetzen du garai batean Varsovia langilea izan zenaren estetika. Hiri askotan gertatzen den bezala, gazte ausart eta ekintzaileak izan ziren lehenak ohartzen arriskutsutzat jotzen zen eta gauez inor bertaratzen ez zen leku honek zituen aukerez. Lokalak alokatzen hasi ziren –prezio merkeagoak ziren bertakoak– eta tabernak, kafetegiak, jatetxeak, diseinu eta artisautza dendak, galeriak, estudioak eta tailerrak zabaltzen. Eta haien ondotik, diru gehiago zuten promotoreak iristen hasi ziren, tamaina handiagoko lanak burutzera. Hala, egun errealitate dira Soho bezalako proiektuak. Soho industriagunea da, auzoko giro alternatiboan erreferente
Arte eta Zientzien Jauregia Josef Stalin-en opari bat izan zen. Sobietar Batasuneko lehendakariak barkamena eskatu zion horrela hiriari, Bigarren Mundu Gerran Varsoviaren askapenak izan zuen atzerapenagatik. Bere 42 solairuekin, hiriko begiratokia da.
izateko berpiztua eta atondua. Gune postindustrial honetan bildu dira, besteak beste, diseinu denda bat, estetika industriala eta aparteko platerak dituen jatetxe bat, erakustareto izugarri bat eta museo txiki baina bere espezieko bakarra: Neonaren Museoa. Retro estiloko tipografia eta kartel argidunak maite dituztenen gozamenerako tokia. Sohotik ez oso urrun, Adventure Warsaw kolektiboak komunismo garaiko etxebizitza bat eta kafetegi bat atondu ditu, orduko poloniarrek zuten bizimodua gaurdaino ekartzeko. Adventure Warsaw-en tourra kontratatu ezean, oso zaila da, baina ez ezinezkoa, Czar PRL Museum delakoa aurkitzea. Horiek, esperientzia borobiltzearren, bisitariak garai hartako autobus-furgoneta batean eramaten dituzte batetik bestera. Praga utzi gabe, baina apur bat iparralderago, 2003tik varsoviarren kultura eta aisialdiko toki esanguratsuenetako bat dago, Fabrika Trzciny zentro artistikoa. Este-
tika bitxiko espazioa da, eraberritu eta berreskuratua, eta datorren urtean Koneser vodka fabrika zaharrarekin berdina gertatzea aurreikusita dago. Auzo osoa lokal, taberna eta arte galeria berriez zipriztinduta dago; Czulosc Gallery, esaterako, argazkigintza arloko abangoardia mugimendu independentearen egoitza da. Gentrifikazioa oraindik ez da horren nabarmena, baina auzoak bilakaera horri eusten badio, ziur asko, Pragako egungo bizilagunek ez dute luzaroan iraungo bertan. Hipsterrak hondartzan Hiriaren beste muturrean, Lazienki parketik oso hurbil, kultura alternatiboko beste gune bat dago; hau guztiz hipsterra: Koszykowa plaza. Segituan ohartuko gara iritsi garela, paperezko lorez egindako ostadar bat ikusiko baitugu errotondan, eta inguruan giro gazte, eklektiko eta gay-friendlyko dozenatik gora lokal. Kafetegiez gain diseinu dendak dituen Motokowska kalea
ere handik gertu dago. Udaberria edo uda izanez gero, varsoviar arratsalde-gauak ibai izena du, bere bazterretan, hondartza urbanoa balitz bezala, ehunka pertsona biltzen baitira jatera, edatera edo zerbait ospatzera. Vistularen korronte lasaiaren parean musika elektronikoa edo jazza entzuteko lokalak daude, erlaxatzeko edo une zoroak bizitzeko. Horren modernoa dirudien hori guztia antzina ere egiten zuten Varsovian –musika elektronikorik gabe, noski– XX. mendeko gerrak eta bestelako kontuek, udalaren interesik ezak kasu, gunearen gainbehera ekarri zuten arte. Orain dela bost urte eskas berreskuratu zituzten hondartzak, jendearen pozerako, eta hala eguraldi ona egiten duen asteburuetan lagun andana biltzen da bertan. Varsoviako modernitatean barrenako paseo hau erdizka geratuko litzateke, esaterako, Unibertsitateko liburutegia bisitatuko ez bagenu. Estetika industriala duen eraikin bakan eta interesgarria da, eta teilatuan
duen lorategia gehitu behar zaio, doan bisita daitekeena. Eraikinaren barruan, saltoki xume batek erakusgai eta salgai ditu poloniar diseinuko filmen kartelak; etxera eramateko oroigarri bikainak, 50eko hamarkadako poloniar diseinatzaileen sormenaren eta talentua islatzen dutenak. Gehiago ikusi nahi izanez gero, Varsoviako kanpoaldean, Wilanow-n, Plakatu museoak Poloniako eta nazioarteko 55.000 poster baino gehiago ditu. Arte garaikideenean interesa dutenek nahitaezkoa dute Zacheta Arte Galeria Nazionalera joatea, baita kaleko arteko mural onenen bila hiriko hainbat txokotara. Hor Fort Bema galeria irekia nabarmentzen da, hiriburuko parke bateko gotorleku abandonatu batean dagoen egiazko kale arte museoa, non aldian-aldian muralak berritzen dituzten.
VARSOVIA
Ezkerrean, Fort Bemaa gotorlekuaren ikuspegia eta, irudion gainean, Koszykowa plazarako Julita Wojcik artistak egokitutako paperezko ostadarraren eskultura.
41
Andamango itsasoa UHARTEZ UHARTE
Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea
ANDAMANGO ITSASOA
Thailandiak elefante buru baten itxura daukala esan ohi da, mendebaldera begira dagoena. Tronpa, Malaysiaraino hedatzen den hegoaldeko penintsulak osatuko lioke, alde bietatik urez inguratuta: Thailandiako Golkoa sortaldean eta Andamango itsasoa sartaldean. Azken hori, uhartez jositako artxipelago eder batek apaintzen du; uretan altxatzen diren harkaitz soilak batzuk, herri eta kultura interesgarrien aterpe beste batzuk, natur erreserbak horietako asko. Eta erraza eta merkea da batetik bestera ibiltzea.
hailandiako muturrik bada, Koh Lipe uhartea da hori. Elefante buru itxurako herrialdean, tronparen azken puntua litzateke, Malaysiako irletatik kontinentetik baino hurbilago, Tarutao natur erreserbako zati diren Ko Adang eta Ko Ra Wi uharte handiagoen parez pare, eta Tarutao beragandik gertu halaber. Erreserbatik kanpo dago Lipe, berariaz, turismorako garatu ahal izateko. Eta ezin esan turistak arrotz zaizkionik; badira urteak bidaiariak honaino iristen hasi zirela. Gehitu horri irlaren neurri txikia, eta koktel interesgarria eratzen da, bisitari asko dituena baina uhartearen dimentsioetara errenditu beharrak dakartzan muga argiekin. Koh Lipera iritsiera ezin ederragoa da, uharteen edozein zalek amestuko lukeen legez. Harea zuri-zuria parean, eta basoz eta oihanez jantzitako muino txikiak. Ontzia ez doa lehorreraino, ez dago moilarik eta
T
txalupa txikiagoetan egiten da lehorreratzea. Hotel dotoreenak Pattaya hondartzaren erdialdean, eta xumeagoak daude bazterretan. Eguna uretan igerian edo urpean bazterrak miatzen emanda (bazterrotako itsaspeko aberastasuna izugarria da, faunan zein landaredian), hondartzaren erditik abiatzen den kale bakarrak gorantz egiten du eta Egunsentiko hondartzara jaisten da segidan. Denboralditik kanpo (maiatzetik urrira), hona iristen dira kontinenteko ontziak. Hondartza luzea da, ostatu xumeagoekin, eta kanpatzeko lekua ere badauka. Eta Egunsentiko hondartza badago, Ilunabarrekoa ere egon behar. Zertxobait urrunago dago, oinez legez, tuk tuk motorretan ailega daiteke. Bai, izenak adierazi legez, eguzkia gordetzen ikusteko txokoa hauxe da. Harkaitz erraldoiak ere badaude hareatzan eta uretan, eta, horien inguruan, koloretako milaka arrain.
Ko Phi Phi uharteak daude Andamango golkoaren erdian eta turista ugari biltzen dute. Itsasotik, lehorretik, menditik zein hondartzatik, ikuspegi bikaina dauka. Erreportajea irekitzen duen argazkian, Railayko hondartzan txalupak kulunkan.
45
ANDAMANGO ITSASOA Uhartez jositako itsasoa Europako negua da denboraldi altua Thailandiako bazterrotan, urtaro lehorra da eta hezetasuna ere ez da udan bezain itsaskorra. Hala, azarotik apirilera uhartez uharte dabiltzan ontziak egoten dira, hegoaldean Koh Lipen hasi eta Phuket bertaraino doazen irletan geldialdiak egiten. Koh Lipeko egunez gozatuta, Tarutao parkera ere txangoak eginda, Andamango itsasoan iparralderantz abiatzeko unea da. Bulon, Koh Kradan, Koh Mook, Koh Ngai… ontziak geltoki laburrak egiten ditu postalekoak diruditen uharteetan, kareharrizko harkaitzez jositako uretan. Batzuetan turismorako atondutako hotel pare bat baino ez daude, tarteka arrantzale herrixka xumeren bat. Koh Ngain egin dugu geldialdia. Lau kilometro luze, bi kilometro zabal, hondartza amaigabea, ur ezin gardenagoa harea zuriaren gainean. Parez pare, itsasotik harro jaikitzen diren harkaitzak. Atzean, eremu txiki honetako mendiak, oihan tropikalaz estalita, besteak beste, ilunabarreko karramarroak jaten dituzten txi-
minoen gordeleku. Uharte ñimiñoa da baina ez da ostaturik falta; badira hotel aski dotoreak, baita motxiladunentzako aterpeak eta egurrezko etxolak ere. Gauean txorien hotsak, eta, egunez, branka luzeko ontziak kulunkan eta urpean koral artean igerian, egunak joan, egunak etorri egon zintezkeen gisan. Edo beste ontzi bat hartu eta segi uhartedia bisitatzen. Ontziak Koh Lanta handian du hurrengo geltokia. Behinola motxiladunen txoko kuttuna, ohi bezala denborak kutsu hori higatu dio eta gaur familia askoren oporgune da Andaman itsasoko inguru honetako uharteetan handienetakoa. Itsasoarekin batera, ez dauka beste uharteen ingerada dramatiko hori, oihan eta mendi garaiekin, baina bai hainbat kultura biltzen dituen lautada eta muinoak. Itsas ijitoak Thailandiako tradizio budistak hegoaldeko minareteekin, buruzapiekin eta islamaren ezaugarriekin bat egiten du, eta itsas ijitoen sineskera animista eta sin-
Andamango itsasoa mosaiko multietnikoa da, biztanle budistak, musulmanak zein naturako elementuen jarraitzaile diren «chao-leh» edo «itsas-ijitoak» bizi dira bertan. Ko Lanta horiek guztiak ezagutzeko lekuetako bat da. Aurreko orrialdean, Railay. Ez da uhartea, baina itsasoz baino ez dago iristerik.
47
kretikoak ere nabari dira, naturan diren izpirituak gurtzen. Asko dira Asia hego-ekialdean itsasoarekin lotura estuan bizi eta «itsas ijito» izena ematen dieten talde etnikoak. Andaman hegoaldeko paraje honetan Chao Leh («itsasoko jendea») izena hartzen dute, baita Lawta edo Urak Lawoi’ ere. Malaysiar jatorria dute, eta euren hizkuntza malaysieraren familiakoa bada ere, thailandieraren eragina ere badauka. Hiru metroko arraunontzia izan ohi dute etxe bakoitzean, eta, egun hainbat lanabes badarabiltzate ere, ia esku hutsez ibili izan dira arrantzan luzaroan. Turismoak eta bizitza modernoak nabarmen eragin die itsas ijitoei, hotelek euren bizilekuak hartzean, eta behin baino gehiagotan «zoo-turismoa» ere egin izan da, begirunerik gabe haien herritara joanda. Koh Lipen eta Koh Lantan badira komunitateak, baina haiek ezagutzeko, komeni da denboraz eta, aukeran, barruko norbaitekin joatea. Beste askotan eurek ere izaten dituzten txalupak eta turistak garraiatzen dituzte, txangoak eskaini. Errespetua da gakoa, esan bezala, euren komunitateetara iritsiz gero: ez da zoologikoa, eta inori ez zaigu gustatzen ezezagunak etxean sartzea argazki kamerekin aldean. Beraz, inork gonbidatuz gero, ederto, eta, beti bezala, begirunez. Sang-ga-u (Sea Gipsy Town) herrira etortzeko, zuhurtzia hori bera erabili dugu, herritarrek atondutako museoa bisitatzera. Ez du zaintza handirik izan, baina arratsalde batez hondartzatik ihesi honaino etortzeak eta kultura berezi honen berri izateak zinez merezi du, banbu lastoz egindako etxeen egitura ikusteko, eta itsas ijitoen mitoak, zeremoniak eta musika ezagutzeko. Itzuleran, tuk tuk motorrak elefantea gidatzen duen mutila aurreratu du, uharteko hegoaldetik iparralderantz bidean. Ban Koh Lanta, erdialdean, irlako hiri zaharra dago. Txukun prestatutako kale bakarra da funtsean, oso atsegina paseorako, afaltzeko, edo itsasoan altxatzen den tenplua bisitatzeko. Turismoa eta kondairak Koh Lantaren aurrez aurre, urrunean, Koh Phi Phi ageri da, milaka argazki eta postaleko protagonista eta, neurri 48
baten, neurrigabeko turismoaren adierazle ere. Egia da, lekua oso ederra da, baina egunero-egunero datozen milaka lagunek, gauetako parranda askoren ondorenak, uharteak nekez eusteko moduko presioa dakarte. Myanmarko mugatik Malaysiakoraino hedatzen den Andamango itsas tartean, turkesa koloreko uren eta harea zuriaren irudi nagusi bihurtu da Ko Phi Phi, ziur aski. Edertasunean, eta bisitarietan, eskualde osoa aski ezaguna baita dagoeneko turismoarentzat. Baina pixka bat ibilita, ikuspegi bikainetarako lekua dago oraindik. Funtsean, bi uhartek osatzen dute Ko Phi Phi Don, istmo batek elkartuta. Ao Ton irlan ontzia gelditzean, oso kaotikoa dirudi, baina metro gutxi batzuek hareazko patxada dakarte. Indarrez sentituz gero, oihanean gora Phi Phi begiratokiraino igotzen denak bista zoragarriak ditu trukean. Beste aukera eder bat, uhartean gaua emanez gero, Koh Pih Pih Leh bakartiko urak eta haitzuloak bisitatzea da. Azken txanpa Phuket uharterantz dute batzuek, eta guk kontinenterantz, Railayra, jo dugu. Haitz handiak babestutako txoko bikaina hau ere, eskalatzaileen meka. Izan ere, ez da uhartea teknikoki, baina kontinentean ere badu irla kutsua, ontziz baino ezin baita iritsi. Hala Ao Nang hurbil izan arren, askoz giro lasaiagoa dago Railayn, eta ilunabarrean patxada atsegin batek hartzen du lekua. Ur gardeneko itsasoan bezainbat, mendian gora eskalatu edo igotzeko txoko ugari ditu Railayk. Bereziena ziur aski, Than Phra Nang hondartza da, ontziak lehorreratzen diren hareatzaren beste aldean. Hemen hondartza itxiagoa da, eta tximinoz betetako oihaneko bidexkak haitzulo berezi baten du amaiera: bertako arrantzaleek, budista zein musulman, egurrezko faloz gurtzen dute lekua, aspaldi itotako indiar printzesa baten arimak arrantza ona ekarriko dielakoan. Kondairak dioenez, ekaitzak printzesa zeraman erregeontzi bat harrapatu zuen duela bi mila urte baino gehiago. Haren arima haitzuloan gelditu zen, eta ordutik, gurtzen dutenei mesede egiten die.
ANDAMANGO ITSASOA
Ko Lipe da Thailandiak hego mugatik hurbilen duen uhartea. Txikia bezain ederra.
49
Cinque Terre LIGURIAR KOSTAKO IBILBIDE MIRAGARRIA Gizon-emakume Guztien Ondarea da Cinque Terre, Italiako Liguriako kostaldeko bost herrixka miragarriez osatutako multzoa. Pisa hiritik hurbil dago eta trenez soilik irits daiteke bertara. Bizikletaz, trenez edo oinez ezagutzeko toki aparta da. Testua: Miren Burgoa
Argazkiak: Thinkstock
oscana aldera bidaiatzeko asmoa baduzu eta zure plangintzan Cinque Terrera joatea aurreikusi ez baduzu, bidaia birplanteatu beharko zenuke. Liguriako lurraldean kokatuta dauden bost herri hauek, Mediterraneo itsaso eta labarren artean sartuta, Italiak duen toki erakargarrienetakoa osatzen dute. Venezia, Florentzia edo Erromak pizten duten interes turistikotik urruti daude, eta horregatik kostaldeko herrixka hauek paregabeko berezitasun eta edertasuna gordetzen dute. Riomaggiore, Manarola, Vernazza, Corniglia eta Monterroso ametsezko bost herriek osatzen dute Cinque Terre. Bere kokapen eta paisaiari esker, Gizonemakume Guztien Ondare izendatu zuten 1997. urtean. 1999tik, berriz, Parke Nazionala da. Harkaitz gainean altxatutako herriak dira, eraiki ezinezkoak diruditen siena, okre eta terrakota kolo-
T
reko etxe multzo harrigarriak dituztenak. Duen orografia zaila dela eta, trenez bakarrik irits daiteke bertara. Harkaitzaren azpitik, tuneletik tunelera, trenbidea sartu eta atera egiten da, kostaldearen ikuspegi ederrak eskainiz tuneletik ateratzen den bakoitzean. Horrela, harkaitzari egindako zuloetan barrena, bost herriak lotzen ditu trenbideak. Autoz irits daitekeen punturik hurbilena La Speziako portu-hiria da, inolako erakargarritasunik gabeko tokia. Handik ateratzen dira trenak, eta edozein herritan jaits daiteke, ondoren berriro trena hartzeko. Uda partean maiztasun handiz irteten dira, eta gehienak erabat jendez beteta doaz sasoi horretan. Monterrosoko geltokira doa lehenik trena. La Speziatik bertara iristeko lau orduko bidaia egin behar da. Cinque Terren biztanle gehien duen herrixka da Monterroso, hondartza on eta handienak dituena.
Ezkerrean, Romaggiore arrantzale herria, bere kai txikiarekin. Goian, Vernazzaren irudia; Cinque Terre osatzen dute Corniglia, Monarola eta Montorrosokin batera.
51
Itsasoaren jainko Neptunoren omenez altxatu zuten eskultura –II. Erraldoia izena darama– herri honen ikur bihurtu da. 1910ean eraiki zuten Levacher arkitektoak eta Minerbi eskultoreak egindako lan bateratuan. Herriaren gainetik gure begien aurrean irekitzen den bista ikusgarria da. Bertan dagoen gune historikoan barrena paseatuz, XIV. mendeko Joan Bataiatzailearen elizarekin egingo dugu topo. Trenez, herritik herrira 40-60 minutuko tartearekin pasatzen dira trenak geltokietatik. Cinque Terre Card Standart txartelarekin egun batez mugi gaitezke 7,50 euro ordainduta. Beste aukera Cinque Terre Card Tren erostea da, 12 euro balio du, iraupen luzeagoa du eta mugarik gabe bidaia daiteke. Edozein geltokitan eros daitezke txartelak. Bizikletak alokatzeko aukera Tren geltokietan informazio puntuak daude eta bertan erreserbatu daitezke bizikletak. Prezioak 2,50 eta 4 euro artekoak dira, erosi dugun txartelaren arabera.
Monarola da Cinque Terreko herririk zaharrena. Bertako elizako harriak 1160ko inskripzioa du zizelkatuta.
Bost herriak oinez bisita daitezke Baina trena alde batera utzita, mendi-ibiliak egiteko oso aproposa da parajea. Mahasti, limoiondo, eta itsas-labarren arteko ibilbideak inguru hau ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen baitu. Bost herriak oinez bisitatzea gehiegizkoa irudituz gero, gutxienez Vernazzatik Montorrosoraino txangoa eginez joatea merezi du. Bi orduko ibilbidea da eta inguratzen gaituen paisaiari esker, konturatu gabe joango zaigu denbora. Gainera, ibilbidearen erdian, jada Monterrosotik gertu, bertako bizilagunak egindako etxeko limonada freskagarria saltzen duen postua aurkituko duzu. Trena tartekatuz, bi egunetan ikus daitezke Cinque Terreko bost herrixkak. Ostatuak garestiak dira, baina gau bat pasatzea merezi du. Helmugak ondoko oinezko txango horien bidez lotu nahi izanez gero, asteburu bat edo hiru egun beharko dira. 1. Monterosso, Vernazza. Ibilbidearen lehen zatia da. Altuera maila dezenteak ditu; aldapatsua da beraz, eta bidea, estua. 2 orduko ibilbidea. 2. Vernazza, Corniglia. Oso bide estua, ez da batere egokia bertigoa duten pertsonentzat. 1,5 ordu. 3. Corniglia, Manarola. Bide zabala eta ibilbide oso erraza. 50 minutu. 4. Manarola, Riomaggiore. (Via dell’Amore). Oso erraza, pertsona guztientzat egokia, eta laburra. Kilometro bat besterik ez du eta 20 minutuan egin daiteke. Bertaratzen direnen artean, hauxe da gehienek egiten duten ibilbidea.
CINQUE TERRE 52
hutsa
bidelaguna 88
hutsa
proposamen tematikoa: Munduko zubi bitxi eta harrigarrienak gogoan hartu Carnegie Hall eta Txinako basamortuko laku misteriotsuak hitzorduak David Bowie gogoan liburuen txokoa Hiri galduen atlasa laburrak
proposamen tematikoa
MUNDUKO ZUBI BITXI ETA HARRIGARRIAK Toki batetik beste batera mugitzeko, ibaiak zeharkatzeko edota amildegiak gainditzeko helburuarekin eraiki izan ditu zubiak gizakiak. Enborrak bezain xumeak izan daitezke, erromatarrek eraiki eta betiko gurekin geratu direnak bezain egonkorrak edo ezinezkoa gainditu duten geometria harrigarria dutenak. Mundu osoko zubi bitxi batzuk aukeratu ditugu gure sortarako.
Shahara ( Yemen) 1 Antzinako Saba erreinuaren hiriburua izan zen Shahara eta bertan eraikitako zubia Yemeneko ikuskizun arkeologiko ederrena da, adituen aburuz. Gaur egun, bertako bizilagunak bitan banatuta daude, eta multzo bakoitzak gailur bat menderatzen du. Tartean hondoraino irekitzen den amildegi sakonak areagotzen du bitan banatze horren eragina; amildegi hori da zubiak gainditzen duena. XVII. mendean eraikitako harrizko zubia da eta ingeniaritzaren egitasmo liluragarritzat jotzen da. Cherrapunji. Zubi biziak ( India) 2 Cherrapunjiko zubi biziak Indiako izen bereko herrian daude, ipar-mendebaldean eta gure planetan aurki daitekeen hezetasun handieneko eremuan. Ficus elastica izeneko zuhaitza sortzen da hemen, eta beste bitxikeri batzuen artean, bere sustraiak enborretik ere ateratzen dira, lurrazaletik gorago. Ikaragarrizko luzera duten sustrai horiek erabili zituzten Meghalaya tribuko war-khasiek argazkian ikusten diren zubiak egiteko. Sustrai bat baino gehiago erabiliz eraikiak izan ziren, horrela erresistentzia handiko pasabideak lortzeko. Mount Rainier (AEBak) Rainier mendia edo Mount Rainier Ameriketako Estatu Batuetako Washington estatuko sumendia da. 4.393 metroko garaierakoa, Seattle hiritik 83 kilometro hego-ekialdera dago. Babestutako parkeen sarean sartuta dago eta bere edertasun basatiak bi milioi bisitari erakartzen ditu urtero. Harrizko zubia du, harkaitzetik sortua, eta gailurrera iristeko pasabidea da. Urte osoan elur zuri geruza izaten du tontorrak. Abenturazaleek asko estimatzen dute bertan egiten den Wonderland Trail-a, hots, 150 kilometroko proba, natura basatiak inguratuta eta glaziarraren itxura duen ingurunean. 54
Taipei. Ilargiaren zubia (Taiwan) 3 Hasierako diseinua Txinan sortua bada ere, Japonian eta Taiwanen egikaritu zen ondoren «Ilargiaren zubia». Oinezkoentzat egindako pasabidea da eta, arku handikoa denez, tarte batean egurrezko eskailerak igo behar dira. Argazkian ikusten dena aspaldian “Mendebaldeko uharte eder” titulua bereganatu zuen Taiwanen dago. Zubia eta parkea Taiwaneko gune industrialaren erdian daude, Taipein, teknologia informazio eta merkataritza gune erraldoien distrituan. Langkawi. Zeruko zubia (Malaysia) 4 Irudian ikus daitekeenez, Malaysiako Langkawin dagoena ez da ohiko zubi zuzena. Kurbatuz doan bidea da, oinezkoentzat pentsatutakoa, paseoan ikuspegi eta bista desberdinez gozatzeko aukerak areagotzen dituena. «Zeruko zubia» izendatu zuten, eta gaur egun Langkawiko turismoaren ikurra da. Kanpoko turistek gustuko duten tokia da hau, baita malaysiarrek ere. Goitik ikusita bistak benetan harrigarriak dira. Gablenz. Deabruaren zubia (Alemania) Gablenzeko Kromlauer parkean dago beste zubi bitxi hau, “Deabruaren zubia” esaten diotena. Lakuaren gainean eraiki zen 1860. urtean eta hamar urte behar izan zituzten lanak bukatzeko. Izen hori bere egitura eskasetik dator, hain da eskasa zutik mantentzea ere ezinezkoa dela baitirudien. Horrexegatik diote deabruaren lana dela. Badaezpada, zubia eror ez dadin, ezin da bertatik igaro. Ikusgarriena, dena den, zubiak uretan egiten duen isla da. Zirkulu perfektua, edozein tokitik begiratuta ere. Halsteren. Moisesen zubia (Herbehereak) 5 Azken argazkian ikusten den zubi harrigarri horretatik pasatzea esperientzia alderaezina da, ur mailaren azpitik zeharkatzen baita kanala. XVII. mendeko Herbeheretako gotorlekua bisitatzeko pasabide bakarra da berau, eta ingurunean ahalik eta esku-hartze txikiena suposatuko zuen irtenbide arkitektoniko bat behar zelako sortu zen proiektu hau. Hala, Moises izenarekin bataiatua izan den zubiak bitan banatzen du gotorlekua inguratzen duen kanala. Diseinua Ro&Ad arkitekto bulegoak egin zuen eta tratatutako accoya egurrarekin egina dago.
1
2
3
4
5
55
HITZORDUAK hutsa
Beherapenak Europako hiriburuetan • Urtarrilean zehar eta otsailaren bukaera arte
VENEZIA (ITALIA) Inauteriak Urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra Italiako hiri eder honetan urtero burutzen den hitzordurik ospetsuenaren txanda iritsi da. 2016rako “Creatum, artea eta tradizioak” gaia aukeratu da, Veneziaren jatorriaren berpizkundea azpimarratu nahi baita. Inauteriak hilaren 30ean, larunbatean, hasiko dira, San Markos plazako maskara eta mozorro lehiaketarekin, jaietako ekitaldirik garrantzitsuenetarikoarekin alegia, eta, hara joateko asmoa izanez gero, hauek dira kontuan izan beharreko beste egun batzuk: 30ean bertan Marien Jaia –jantzi tradizional veneziarrak desberdin ikus daitezke–, 31n Aingeruaren Hegaldia eta otsailaren 7an Arranoaren Hegaldia. www.carnevale.venezia.it
LONDRES Urteberri txinatarra Otsailaren 14an Asiatik kanpo Londreskoa da Urteberri txinatarraren ospakizunik handiena, zalantzarik gabe. 2016an Tximuaren Urtean sartuko gara, eta otsailaren 8an hasiko den arren, «Xin Nian Kuai Le» («urte berri on», mandarin txineraz) edo «San Nin Faai Lok» (kantoneraz) jaia hilaren 14an egingo da Ingalaterrako hiriburuan. Trafalgar Square, Chinatown eta Shaftesbury etorbidea hartuko dituzte milaka lagunek, txinatarren komunitatea protagonista den jaialdi itzel honetan. 56
eintzuk dira Europako neguko erosketak egiteko helmuga turistiko onenak? TripAdvisor bilatzailearen arabera, Europako hiriburuen artean Paris da bidaiariek gogokoen dutena, baina denden eskaintzari dagokionez, Londres omen da interesgarriena. Ingalaterrako hiriburua izaten da lehena, Boxing Day-k (abenduaren 26) beherapenei hasiera ematen baitie. Urtarrilaren 31n bukatzen dira; beraz, Harrods, Oxford Street edo Carnaby Street-en maukaren bat bilatzeko denbora gutxi dugu. Parisen «soldes» (beherapenak) kartela otsailaren 16ra arte zintzilikatu dute, ordea. Lafayette galerietan eta Montaigne etorbidean luxua bilatu dezakegu; SaintGermain bulebarrean edo Saint-Michel-en eskaintza merkeagoa. Milanen ere otsailaren erdira arte beherapen interesgarriak aurki daitezke.
Z
erakusketak
hutsa
DAVID BOWIEREN OMENEZ
TOKIO (JAPONIA) Maratoia Otsailaren 28an World Marathon Majors-eko partaide bihurtu berri da maratoi hau, Londres, New York, Boston, Berlin eta Parisekin batera. Zirkuitu honetan biurteko rankingak egiten dituzte, eta irabazleak (gizonak eta emakumeak) milioi bat dolar irabazten ditu. Tokiokoa berezia da, munduko maratoi bakarra baita Power Ranger, Doraemon edo mangako edozein pertsonaiaz jantzitako atletek parte hartzen dutena. 300.000 partaide izaten ditu; beraz, inskripzioa lortzea loteria tokatzearen parekoa da. www.tokyo42195.org
BERLIN (ALEMANIA) Glienicke parkearen bigarren mendeurrena. Urte osoan zehar 1816an Peter Joseph Lenne lorezaina Berlingo hegoaldean kokatutako Glienicke gazteluko parkean lanean hasi zen. Prusiako Karlos printzearen mandatua zen eta, aldi berean, Freidich Schinkel eremu osoaren birmoldaketa urbanistikoaz arduratu zen. 200 urteren buruan, parkeak Unescoren Giza Ondare izendapena jaso du, bi mende hauetan baratzezaintza-artearen puntapuntako adierazle izan dela baieztatuta. Parkearen inguruan ekitaldi ugari antolatu dira, 2016 urte borobila baita; alde batetik, parkearen lanak hasi zireneko urteurrena eta, bestetik, Lenne hil zeneko 150 urte betetzen baitira. App multimedia baten bidez, adibidez, Lenne lanean ikus dezakegu.
ockaren historiako sei hamarraldiak ezagutu eta bizi ostean, David Bowie pop eta rock musikari eklektikoa urte hasieran joan zitzaigun. 69 urte zituen eta minbiziaren ondorioz zendu zen, testamentu gisa “Blackstar� diskoa kaleratu berria utzi zuelarik. Haren bizitza laburbiltzen duen erakusketa ikus daiteke martxoaren 13ra arte Groningenen (Herbehereak) Groninger Museum-en. Hiru urteren eta zazpi metropoliren ondoren, dagoeneko milioi bat pertsonak baino gehiagok ikusi ahal izan du erakusketa. Londresen hasi eta Toronto, Sao Paulo, Berlin, Chicago, Paris eta Melbournetik pasatu da. Groningenekoa, gainera, musikari britainiar handi honen omenezko erakusketa bisitatzeko azken aukera izango da.
R
www.davidbowie-groningen.nl/
57
hutsa
liburuen TXokoA
hutsa
DENBORAN ZEHARREKO BIDAIAK istoria eta artearen inguruko lan asko argitaratu ditu Aude de Tocquevillek. Oraingoan, irudimenari zirrikitua irekiz, gure begiekin inoiz ikusteko aukerarik izango ez dugun berrogei hiritara bidaiatzeko proposamena egiten du “Atlas de las ciudades perdidas� izeneko liburuan. Bere garaian ospea eta sona izan zuten herriak dira, denboraren bilakaerak, naturaren idarrak, gerrak edo ezbeharrak desagertzera eraman arte. Zer garrantzia zuten eta nola desagertu ziren kontatzen digu Tocquevillek, mundu osoari bira ematen dion bilduma honetan. Inka herriaren hiri sekretua izan zen Vilcabambatik hasita, Vesuvio sumendiak irentsitako Ponpeiara, lorategiz betetako Babilonia mitiko edo Taiwanen amestutako etorkizunaren ikonoa izan behar zuen Sanzhi-ra garamatza. Jada gizon emakume guztien historiaren parte diren hiriak eta memoriaren altxorrak dira gida berezi honetan agertzen direnak.
H
hutsa
Atlas de las ciudades perdidas Aude de Tocqueville Geoplaneta, 2015 144 orrialde. 23,95 euro
hutsa
hutsa
hutsa
hutsa
GIZARTEAK ALBORATUTAKOAK
BARTZELONA, VINTAGE AIREAREKIN
arakaldon jaioa, Aitor Lara argazkilariaren ibilbidean ikuspegi soziala gailentzen da etengabe. Horren adibide garbia da La Fabrica argitaletxeak atera duen PhotoBolsillo bildumaren azken monografikoa. Lararen 58 argazki jaso dira bertan, zuri-beltzean eginak guztiak. Pertsona anonimoen erretratuak eta paisaia ezberdinen irudiak konbinatzen ditu, Mexikon, Uzbekistanen, Bartzelonan, Sevillan edo Ceutan egindakoak. Gizarteak zokoratutako pertsonak dira, argazki guztietan, protagonistak.
adrileko gidarekin ireki zuen bide berari ekin dio Lunwerg argitaletxeak Bartzelonako aurkezpena eginez vintage ibilbidean barrena. Gaztelaniazko gidarekin batera, Columna argitaletxeak katalanez aurkeztu du produktu bera. 85 toki enblematiko hautatu dituzte egileek, besteak beste, dekorazio eta moda denda, taberna, jatetxe, azoka edo denboran zehar beren karisma eta ezaugarriak mantendu dituzten hainbat lokal. Vintage moda gora egiten ari den sasoi honetan, Bartzelonak ba omen du zer eskaini.
ISTANBULEN ERRETRATUA
BIZITZA ASKE ETA AUSARTARI GORESPENA
rhan Pamuk (Istanbul, 1952) Turkiako idazlerik ospetsuena da egun. Lehengo garaiak eta oraingoak, Mendebaldea eta Ekialdea uztartzeko abilezia aipatu izan dio nazioarteko kritikak, besteren artean, eta sari garrantzitsu ugari irabazi du, horien artean 2006ko literaturako Nobela. Begirada anitzez osatutako Istanbulen erretratua egiten du azken eleberri honetan eta, guztien gainetik, Mevlut Karatas saltzaile ibiltariaren burutazio eta ametsek bide ematen diote patuari buruz hitz egiteko.
Guía Vintage Barcelona A.Vázquez eta M. Suárez Lunwerg, 2015 188 orrialde. 17,95 euro
Una sensación extraña Orhan Pamuk Random House, 2015 640 orrialde. 23,90 euro
unduan zehar ezaguna egin zen Zorba greziarraren filma, Anthony Quinn aktorearen interpretazioarekin. Film hura eleberri honetan oinarritu zen eta bertan Nikos Kazantzakisek protagonistaren bizitza kontatzen digu, askatasunari eta ausardiari gorazarre egiten dion bitartean. Kazantzakisen obra oso zabala da eta genero guztiak landu zituen, filosofia, tragedia epikoak, poesia eta bidaialiburuak. Guztiaren sintesia da 1941 eta 1943 artean idatzitako eleberri hau. Gazteleraz argitaratu du Acantiladok, Selma Ancitaren itzulpenarekin.
B
Aitor Lara La Fabrica, 2015 94 orrialde. 12,50 euro
M
O
M
Zorba el griego Nikos Kazantzakis Acantilado, 2015 457 orrialde. 22 euro
59
Gogoan hartu hutsa
CARNEGIE HALL AKUSTIKAREN EDERTASUNA
Munduko musika antzokirik entzutetsuenetariko bat da New Yorkeko Manhattan auzoan dagoen Carnegie Hall. Urtero 250 emanaldi inguru izaten dituen eraikinaren izena ez datorkio akustika finetik soilik, baita arkitekturaren edertasun eta atzean duen historiatik ere. Andrew Carnegieren finantza-laguntzari esker eraiki zen. Zazpigarren Etorbidean kokatuta, Central Parketik gertu, lanak 1890. urtean hasi ziren, William Tuthill arkitektoaren diseinuari jarraituz eta A. Hopper-en zuzendaritzapean. Erabat bukatu gabe, urtebete beranduago ireki zuten eraikina, maiatzaren 5ean, eta inaugurazio ekitaldian Peter Ilitx Txaikovski izan zen orkestrako zuzendari. 1897. urtean bukatu ziren lanak. Salmentaren bidez, 1921ean, Carnegie familiaren eskuetatik Robert E. Simon higiezin enpresariaren jabetzara pasatu zen. Simonek antzokia New Yorkeko Orkestra Filarmonikoaren egoitza izatera bideratu nahi zuen, baina egitasmoa katramilatu zenez, ezinezkoa izan zen. 1960. urtean, New Yorkeko orkestra Lincoln Centerren kokatuta, Carnegie eraitsi eta bertan eraikin komertziala
60
eraikitzeko asmoa aurkeztu zen. Egoeraren aurrean, Simonek eraikina saldu zuen. Jaso zuen dirutzak Virginiako estatuan Reston hiria fundatzeko aukera eman zion enpresariari. Gauzak, ordea, ez ziren aurreikusi bezala gertatu. Berehala hasi zen musika antzokia mantentzearen aldeko presioa hiritarren aldetik. Isaac Stern buru zela, egindako kanpainak arrakasta izan zuen eta, azkenean, New Yorkeko Udalak erosi zuen Carnegie Hall eraikina 1960. urtean. Bost milioi dolar ordaindu eta irabazi asmorik gabeko elkarte bati alokatu zion. Lau urte geroago, monumentu historiko izendatu zuten. 1983 eta 1995ean birgaitze lanak egin ziren bertan. New Yorkeko eraikin handienetarikoa. Carnegie Hallek 3.671 eserleku ditu, hiru auditoriumetan banaturik. “Main Hall� izenarekin bataiatu zuten handiena, baina gaur egun “Isaac Stern� izena du, eraikina salbatu zuen pertsona omenduz. Bost mailatan 2.804 ikuslerentzako tokia du auditorium honek. New Yorkeko eraikin handienetakoa da Carnegie Hall. Bere egitura osorik harriarekin egina dago, altzairurik gabe. Kanpoaldeko fatxadak, berriz, okre koloredun adreiluz estalita daude eta terrakotaz egindako elementuek apaintzen dute. Barrura sartuta, harrera ikusgarriak harridura sortzen du bisitariengan. Barrokoaren gehiegikerietan erori gabe, gela handiak Florentziako estiloa gordetzen du, Filippo Bruneleschiren Pazzi Kaperaren antzera: igeltsu zuriz eta harri grisez egindako arku irekiak eta korintoar estiloko pilastrak bobeda forma hartzen duen sabaia sostengatzen dute era harmonikoan. Eraikinaren barrualde osoan zuria eta urre kolorea nagusitzen dira.
Argazkia: Thinkstock hutsa
BASAMORTUKO MISTERIOZKO LAKUAK Txinako hirugarren basamortu handiena de Badain Jarain; 40.000 kilometro karratu hartzen ditu herrialde honetan, Mongoliako barnealderaino hedatuz. Txinatik kanpo ezaguna egin da paraje hau Lurreko duna egonkor garaienak bertan daudelako. Egindako neurketen arabera, duna batzuek 500 metroko garaiera gainditzen dute. Badain Jaranen klima idorra da, urteroko euri maila 50-60 milimetrokoa da eta, gainera, baporizazio tasa oso altua du, euriak erori baino lehen lurrun forma hartzen baitu askotan. Baldintza lehor horiez aparte, Badain Jaraneko beste ezaugarri berezi bat duna artean ageri diren 140 lakuak dira. Laku egonkorrak dira eta horiek ematen diote basamortuari izena, ÂŤbadain jarainÂť hitzek ÂŤmisteriozko lakuakÂť esan nahi baitute. Erabat frogatuta ez badago ere, laku misteriotsu hauek lurpeko urek sortuak direla uste da; legarrezko metaketaren
azpitik ibilbidea egiten dute, duna artean ura isuri arte. Duna hauetan pilatzen den materiala xeheagoa da eta uraren isurketa blokeatzen du. Azken azterketek diotenez, ehunka kilometrora dauden mendiko elur urtuetan kokatzen da aintzira hauen iturburua. Lurpeko ibai hauek udaberriko urak eramaten dituztenean ur gezaz osatuta daude. Hala ere, baporizazio handiaren eraginez, laku gehienak gazi bihurtzen dira. Arrazoi honegatik ere ohikoa da lakuen ertzak gatzez osatutako zarakarra edukitzea. Kolore desberdinak ere hauteman daitezke lakuetan. Alga, artemia eta mineralen presentziak ahalbidetzen du kolore aldaketa hau. Ur gezazko aintzirek berebiziko garrantzia dute gamelu, ahuntz eta zaldiekin basarmotua zeharkatzen duten nomadentzat. Edariaz gain, elikagai aparta ematen duen landare eraztuna sortzen baita lakuen inguruetan.
LABURRaK hutsa
62
IRUÑEKO AIREPORTUAK JOLASTOKI BERRIA DU aurrek denbora hobeto pasatu ahal izateko parke bat inauguratu berri dute Iruñeko aireportuko kafetegiaren ondoan. Parkea 3 eta 10 urte arteko haurrei begira egina da, gurasoentzat ere itxaronaldiak lasaiago eta atseginagoak izan daitezen. Txikiek margotu edo irakurri ahal izateko espazioa egokitu da, neurriko mahai eta aulkiekin, eta txirrista eta beste joko batzuez hornituta dago haurrentzat diseinatutako gunea. Bestalde, kafetegia bera ere eraberritu dute eta doako wifi zerbitzua jarri.
H
PILOTUEK EZ DUTE HEGAZKINEKO MENUA NAHI arokoko Royal Air Maroc airelineako langileek uko egin diote enpresak bidaiarien artean banatzen duen menua jateari. Pilotuak dira, hein handi batean, protestaren eragileak eta kexu azaldu dira elikagaien kalitatea jaitsi dela eta. Beste baldintza batzuen artean, enpresarekin itxitako negoziazioan, kalitatezko menuak eskuragarri izango zituztela sinatu zuten alde biek. Ez omen da horrela eta ez daude bidaiariei ematen zaien janaria irensteko prest. Ironia puntu batez, hainbat komunikabidetan «kabiar protesta» gisa bataiatu dute pilotuen jarrera.
M
hutsa
Mundu osoko helmugen artean aukeratua, Donostia Fodors zerrenda ospetsuan agertzen da Europako beste toki batzuekin batera, Sizilia, Bavaria, Normandia eta Stratford-upon-Avonekin, hain zuzen ere. Ameriketako Estatu Batuetako bidaia-giden argitalpenik garrantzitsuena da Fodors (Penguin Random House), eta Donostia sartu du 2016rako bere urteroko helmuga faborito eta gomendatuen artean. Helmugen gomendio-zerrenda hau urtero egiten da eta bisitariek nora bidaiatu erabakitzerakoan eragin handia du. Gainera, nazioarteko hedabideetan toki handia izaten du. Gidak 7.500 helmuga deskribatzen ditu eta paperezko gidak ez ezik, digitalak ere, estaldura handia du.
hutsa
hutsa
hutsa
DONOSTIA, MUNDUKO HELMUGEN ARTEAN
KALITATE ZIURTAGIRIAK ERAGINIK EZ HOTELETAN
ezeroek ez dituzte hobeto baloratzen kalitate ziurtagiria duten hotelak, EHUk egindako ikerketa batek dioenez. Horretarako, ISO 9001 ziurtagiriak hotelen sektoreko zerbitzuaren kalitatean zer eragin duen aztertu dute EHUn. Suposatzen da ziurtagiria duten enpresetan antolaketajardunbideak ezarri dituztela eta, horien bidez, enpresako produktuen eta/edo zerbitzuen kalitatea hobetzen dutela. Zehazki, lan horretan aztertu nahi izan da ea ISO 9001 ziurtapena lortu duten hoteletako bezeroak gusturago dauden ziurtapenik ez duten hoteletako bezeroak baino. Ikerketa 2013an egin zen; Estatu espainoleko eta Italiako 828 hoteletan lo egin zuten bezeroek egindako 186.769 ebaluazio izan dituzte kontuan.
B
«MILLENNIALS»-ENTZAT EGINIKO HOTELA illennials esaten zaien belaunaldi berriko pertsonei begira eratutako hotela da City Hub. Negozioaren arloan ideia originalena izateagatik jaso zuen Berrikuntzako Saria joan den urtean eta geroztik bere arrakasta handituz doa. Amsterdam hirian dagoen hotel futurista hau aro digitalean sartuta dago erabat. Azken teknologiaz hornituta, harrera eta hainbat zerbitzu modu digitalean egiten dira. City Hub Hotelak espresuki sortutako aplikazioaren bidez, bidaiariek esperientziak eta informazioa beste ostalariekin partekatzeko aukera ematen du.
M
hutsa
DOAKO WIFIA LURRALDEBUSEN
urraldebusek bidaiarientzako zerbitzuak hobetzeko, autobus flota osoan doako wifia jartzeko ahaleginetan ari da. Une honetan, esperientzia aitzindari bat egiten ari da hogei bat autobusetan, Urola Erdiko lineetan, eta asmoa da zerbitzu hori autobus guztietan jartzea 2016. urtean. Esan bezala, proba aitzindari hau abiarazi dute Urola Erdiko lineetako autobusetan, eta erabiltzaileek wifia doan erabili ahal izango dute beren euskarri mugikorretatik. Horretarako, autobusean bertan emango zaie pasahitza. Banda zabalera datuak jaisteko mugatua izango da legeari jarraikiz, baina nahikoa izango da posta elektronikora, sare sozialetara eta abarrera sartzeko.
L
hutsa
HONG KONGEKO AZOKA ZAHARRA BERRITUKO DUTE Graham Street Market-ek, Hong Kongeko merkatu zaharrenak, 140 urteko historia du. Aire librean ezarritako postuez osatuta dago, kale luze bat osatuz, eta bertan elikagai ugari aurki daitezke salerosketarako. Barazki eta fruituez gain, arraina bizirik saltzen duten standak eta mota desberdinetako haragia erakusgai dutenak dira bereziki xarma ematen diotenak. Gunea berritzeko plangintza aurkeztu berri du Administrazioak eta horrek aldaketak ekarriko dizkio merkatuari.
hutsa
hutsa
BEDUINOEN KANPADENDA MAUSOLEO BIHURTUTA LONDRESEN
Mausoleo bat da. Londresko Hilerri Katolikoan Richard Francis Burton historialari eta bidaiariaren emaztearen aginduz eraiki zuten 1890ean. Bien gorpuak daude bertan. Egiturak viktoriar estiloari jarraitzen badio ere, beduinoen kanpadenda bat irudikatzen du eta gero eta sona handiagoa duen hilerria turisten erreferentziazko tokia da. Atzeko leihotik barruan dauden bi zerraldo eta aldarea ikusten dira.
KONTZENTRAZIO-ESPARRUA ETA UHARTE TURISTIKOA igarren Mundu Gerran kontzentrazio-esparru gisa erabili zen Adriatikoko Lastavica uhartea Orascom Development Holding kapital suitzar-egiptoarreko konpainiari alokatu dio Montenegroko Parlamentuak. 49 urteko alokairua aurreikusten du hartutako akordioak eta uhartean proiektu turistikoak aurrera eraman ahal izateko erraztasunak izatea jasotzen du. Montenegroko Hainbat gobernuz kanpoko erakunde erabakiaren aurka azaldu dira, uharteak duen sinbolismoa eta balio historikoa gorde behar direla uste baitute.
B
hutsa
hutsa
hutsa
BIZIKLETEK EHUN KM-KO ERREPIDEA IZANGO DUTE ALEMANIAN Krisi ekonomikoak zigortutako Mulheim an der Ruhr eskualdean 100 kilometroko bidegorri bereziaren lehen zatia ireki da duela gutxi. Behin bukatuta dagoenean, 100 kilometro horietan barrena inolako oztoporik gabe ibili ahalko da bizikleta gainean, inguruko hamar hirien artean lotura zuzenak eginez. Bi milioi pertsona bizi dira bidegorri handi honek eragina izango duen eremuan, eta bertan lau unibertsitate daudenez, ikasleen joan-etorri handia izaten da. Trenbide zaharraren ibilbideari paraleloan jarraituta egingo da lan guztia, lau metroko zabalera izango du galtzadak eta ondo argiztatua egongo da gau eta egun. Egindako ikerketen arabera, errepideetan 50.000 auto gutxiago ibiltzea lortuko da horrela. 63