hutsa
7
BELGRAD Hiri bat loratzen • GUINEE FORESTIERE Ohian urragaitzean barneratuz • PUNA Kilauearen suzko ibaiak • HEGOALDEKO ITALIA Itsasotik bere altxor ezkutuenetaraino • POTOSI Meategia beste bizibiderik ez denean
BIDAIA ALDIZKARIA
Flandria GARAGARDOA ARTE BIHURTZEN DENEAN
Azaleko argazkia: Flandriako Turismo bulegoa
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Erredakzioa: Amaia Ere単aga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
aurkibidea 04
Munduari begirada Pariseko Montmartre auzo xarmagarria.
40
ErreportaJEak 6
Belgrad Bidaiarentzat Serbiako hiriburua gero eta erakargarriagoa da, hemen tradizioa eta modernitatea ezin hobeto elkartzen direlako.
14
Guinee Forestiere Gineako eskualde hau mendebaldeko Afrikan natura hobetoen gorde duen eremuetako bat da.
22
Flandria Aitzakia gutxi behar dira artez beteriko eta giro biziko inguru hauetara etortzeko. Garagardoaren kulturan murgildu gara gu.
32
Puna Hawaiiko hego-ekialdean ibili gara, sumendiaren jardueraren ondorio dramatiko baina ederrak aztertuz.
40
Hegoaldeko Italia Itsasertzetik abiatuta, Italiako eremu ezezagunena ezagutuko dugu.
48
Potosi Potositarrak kexu dira, eta arrazoirik ez zaie falta, meategietan lan baldintza oso kaskarretan dihardute-eta.
Bidelaguna 54
Proposamen tematikoa Irlandako itsasargi politenak.
56
Hitzorduak
58
Liburuen txokoa
60
Gogoan hartu Shakespeareren The Globe antzokia eta Patagoniako Marmolezko Katedrala.
62
Laburrak
48 14
06
32
22
3
MONTMARTRE Turistak ala erromesak? acre-Coeur basilika dotorea baino dotoreagoa bertan dagoelako eta Pariseko ikuspegi panoramiko ikusgarria eskaintzen duelako –130 metroko mendixka baten gailurretik zintzilikatua dagoela dirudi–, horregatik baino ez bada ere, Montmartre bisitatzea merezi du. Horri gehitu behar zaio betidanik artisten auzoa izan dela, eta ukitu bohemio horrek berebiziko xarma ematen diola... Hori, turista multzo handi batekin topo egiten ez baduzu, noski, Pariseko tokirik turistikoenetarikoa baita berau. Hala eta guztiz ere, bizitzan behin bederen, merezi du Mattisse, Renoir, Van Gogh, Dali, Toulouse Lautrec eta XIX. eta XX. mendeetako beste hainbat artista handiren bizilekua izan zen auzora igotzea. Kirola maite dutenek oinez igo ditzakete Louise Michel plazatxoan hasten diren 222 eskailerak; gainerakoek, funikular elektrikoa har dezakete. Basilika ikusi ondoren, La Butte Montmartreko alde zaharrean lasai-lasai ibilalditxo bat egin eta Moulin Rouge kabaret ospetsuaren paretik egin daiteke beheranzko bidea.
S
Argazkia: Lionel Bonaventure
Munduari begirada
5
HIRI BAT LORATZEN Testua: Carme Escales
Belgrad
Argazkiak: Oriol Clavera
BELGRAD
Belgrad Europako hiri zaharrenetako bat da. Ia-ia 7.000 urteko historia du. Bere kokalekuak izaera berezia eman dio, gutiziatua izan da, eta gune estrategikoa izan den heinean, gudu-zelai ere bihurtu da makina bat aldiz. Behin eta berriz berreraiki behar izan dute hiria. Gaur egun, ordea, Serbiako hiriburuan tradizioa eta modernitatea ezin hobeto ezkontzen dira, eta bidaiarientzat gero eta erakargarriagoa da.
8
kialdearen eta mendebaldearen arteko igarobidea da. Lurralde honetan hungariarrak, turkiarrak, austriarrak izan dira jaun eta jabe Historiaren ibilian, eta Belgrad serbiar, kroaziar eta esloveniarren hiriburu izan da, baita Jugoslaviako erresumakoa ere. 2006tik aurrera, Serbiako estatu independenteko hiri nagusia da. Bere lurretan bat egiten duten bi ibaien urak ere ÂŤnazioaniztunakÂť dira. Sava ibaiak Ljubljana, Zagreb eta Belgrad lotzen ditu eta Danubiok, Europako ibairik luzeenak, kontinentea zeharkatzen du ekialdetik mendebaldera. Sava eta Danubio ibaiak bertan gurutzatzean benetan paisaia
E
aparta eratzen da Belgraden, eta hiriari erakarmen handia ematen dio. Izan ere, paraje zoragarri hori aproposa da argazki ederrak ateratzeko, baina ez da horra mugatzen bere xarma, ibai bidaiak ere antolatzen baitituzte eta ibaiertzeko portuan giro bikaina baitago, onddoak bezala ugaldu diren jatetxe eta terraza atseginekin. Jan-edanerako txoko moderno eta fin horietan, batzuetan, zuzeneko musika emanaldiek alaitzen dituzte afariak. Eta aipamen berezia merezia dute ur gaineko tabernek, hau da, ibaiertzean amarratutako ontziek, horri eta oro har gaueko giro biziari esker, hiriak jauzi han-
Ezkerreko argazkian, Crkva Svetog Marka eliza. Lerroon azpian, Belgradeko erdiguneko Knez Mihailova oinezkoen kale bizia.
Informazio gehiago: Serbiako turismo bulego ofizialaren webgunean, hitzorduak eguneratzen dituzte: www.serbia.travel Garagardo azoka: www.belgradebeerfest.com Udako jaialdia: www.belef.rs Antzerki jaialdia: www.bitef.rs Musika jaialdia: www.bemus.rs Zinema jaialdia: www.fest.rs Belgrado Basquetball: www.belgradobasquetball.com
BELGRAD dia egin baitu azken urteotan turismorako jomuga erakargarri bihurtzeko bidean. Skadarlija da Belgradeko auzorik bohemioena. Harrizko galtzadak dituzten kaleak eta kanpoan terrazak dituzten jatetxe ugariak, kafan delakoak, badirudi bisitariari deika ari direla, bertan eseri eta bertako sukaldaritza tipikoa dasta dezan, hortxe ere ederki ohartuko delako Serbiako hiriburua kultura anitzen topagune izan dela. Historia, antzokiak eta museoak Garai bateko aristokraziaren jauregiak, makina bat antzoki –nazio zein nazioarte mailakoak–, zinemak, museoak eta ikuskizun musikalez betetzen diren espazioak, horiekin itxuratuz doa hiriburuaren ondare kulturala. Museoei dagokienez, entzute handieneko bat Museo Nazionala da, 5.600 margolan eta 8.400 marrazki eta grabatutik gora dituelarik, horietako asko punta-puntako maisulanen artean sailkatuak. Arkeologia saileko, Erdi Aro eta Erdi Aro ondoko eta Aro Modernoko arte bildumez gain, numismatikari eskainitako atal garrantzitsu bat ere badu. Museo Militarra, Jugoslaviako Abiazioaren Museoa eta Museo Etnografikoa ere ikus ditzake bisitariak Serbiako hiriburuan. Jaialdirik ez da falta, esaterako, zinema jaialdia (FEST, otsailean), antzerkia (BITEF, irailean), musika (BEMUS, urrian, musika klasikoari buruzko Europako jaialdirik zaharrena, 1969an sortua) eta udako jaialdia (BELEF), hiriburuko kultur eskaintzaren hitzordu garrantzitsuenen artean daude. Aipatu beharrekoak dira, halaber, liburu azoka (urrian) eta Belgrade Beer Fest, hau da, garagardo azoka (abuztuan). Belgrad erdialdean ibili nahi duenarentzat, nabarmentzeko modukoa da Knez Mihailova (Mikel printzearen kalea) oinezkoen kalea, hiriburuko gune komertzial nagusia ez ezik, jauretxe eta halako arkitektura estilo arranditsu horren erakusle aparta baita. Gaur egun saltokiak daude XIX. mende bukaerako eraikin eta jauregien beheko solairuetan, eta antzinako Singidunum hiri erromatarraren trazatuari jarraitzen dion ibilbideak kaleko giro bizia du horri esker. Etorbide horrek berak eramango gaitu, gainera, Antzoki Nazionalera, Errepublika Plazara eta Kalemegdan gotorlekura. Kalemegdanek berak islatzen du ondoen etengabeko gudu-zelai izan den hiriaren eitea. Zitadela erraldoia
da, mendixka baten gorenean eraikia, 125 metroko altueran. Hiriaren ernamuina da, eta gaur egun turismoaren intereseko puntua. Bertan daude Erlojuaren Dorre ederra, Gotorlekuaren Museoa, Museo Militarra, hiriko zoo parkea eta begiratoki miragarri bat, Pobednik estatua (Garailearen estatua) buru duela, hau da, Lehen Mundu Gerran aliatuek izandako aurreneko garaipenaren ikurra. Kalemegdan gotorlekuko alderik zaharrenak K. a I. mendekoak dira, erromatar kanpamentu militar izan zenekoa. Bestalde, duela gutxi hasi dira bisitariei erakusten gotorlekuaren azpian, eskailera estu bat igarota, Gerra Hotzean Titoren aginduz eraikitako bunkerra; izan ere, ziurtzat jotzen baitzuen errusiar indarrek Belgrad zigortu egingo zutela. Azken batean, Kalemegdan gotorlekua kultura eta arte anitzen mende askotako konkistaren lekukoa da gaur egun, bertan aurkitzen baitira makina bat kulturaren aztarnak –zeltak, hunoak, erromatarrak, greziarrak, turkiarrak eta eslaviarrak–. Harresien inguruan, Belgradeko parke eder horietako bat zabaltzen da, Kalemegdan parkea.
Ondoko orrialdean, ezkerretik eskuinera eta goitik behera, Sant Sava eliza (Bartzelonako Familia Santua bezala, oraindik bukatzear dago), Danubion erretiratuentzat antolatzen diren diren afariak, hiriko eraikinak edertzen dituzten muralak, Kalemegnan-eko gotorlekua eta NATOren borbardaketen aztarnak.
62 parke eta Zemun barrutia Kalemegdan parkea da bisitatuena, baina Belgradek baditu 62 parke irakurtzeko, atseden hartzeko edo oinez dabiltzanei begira geratzeko. Horietako batzuetara azoka ibiltariak iristen dira egun batzuetan, eta saltzaileek beren fruta eta barazkiak paratzen dituzte salmahaietan. Parkeetan ez ezik, Zemun barrutian ere beste horrenbeste egiten dute, auzoaren bihotz-bihotzean era guztietako elikagaiak salgai jarriz. Hain zuzen, Belgradeko hamazazpi barrutietako bat da Zemun, garai bateko arrantzale auzoa, eta lasaitasun bila dabilenarentzat aukera-aukerakoa. Belgraden erdialdetik taxia edo autobusa hartzea aski da bertaratzeko. Turismo bulegoak ere antolatzen ditu bisitak. Giro bukoliko samarra eratzen dute hango kalexka eta plazoleta atseginek, ibaiertzeko pasealekuak ere, haurrak beti dabiltzalarik han inguruan jolasean, urertzera hurreratzen diren zisneei ogi koskorrak botaz. Gardos Dorrea izenarekin ezagutzen den begiratoki xarmagarria ere hortxe dago. Katedrala, eraikitze lanetan Kataluniak Sagrada Familia nola, Belgradek ere badu bere tenplua eraikitze lanetan, baina pixka bat gazteagoa. 1935ean, hiria San Savaren omenezko tenplua 11
Xarma handiko hiria da Belgrad. Ezkerreko irudian, Kalemegdan zitadela erraldoia. Mendixka baten gorenean eraikia, gaur egun turismoaren intereseko puntua da.
eraikitzen hasi zen, Europako eliza ortodoxorik handiena eta mundu zabaleko handienetakoa. San Sava Serbiako Eliza ortodoxoaren fundatzailea izan zen, eta Erdi Aroko historiako figura esanguratsu bat. 1595ean turkiar otomandarrek ustez haren gorpua erraustu zuten lekuan hasi ziren altxatzen eraikina. Ez dago bukatuta, izan ere, dohaintzen bidez jasotakoa dute diru iturri bakarra. Zorionez, lanak nola doazen ikustera egunero bertaratzen diren serbiar elizkoien eta turista begiluzeen ekarpenarekin, tantaka-tantaka baina atergabe, hamar urteren buruan lanak amaituta egongo direla uste dute. Kirolarien harrobia Belgrad, eta herrialdea bera, oro har, nazioartean oihartzun handia izan duten kirolarien sorlekua da. Saskibaloian, eskubaloian, waterpoloan eta tenisean gorenera iritsi diren izar entzutetsuak eman ditu lur honek, esaterako, Novak Djokovic tenislaria, munduko rankingeko burua, Belgradeko alde berrian jatetxe baten jabe ere badena. Saskibaloi jokalari aski ezagunak ere badaude, adibidez, beren ibilbidearen zati handi bat NBAn garatu dutenak, besteak beste, Vlade Divac. Baita nazioartean domina ugari bildu dituzten jokalariak ere, esaterako, Petar Trbojevic-ek waterpolon, eta Nikola Grbic-ek boleibolean, olinpiar jokoetan txapeldun. Hirian bertan ere nabarmena da kirolzaletasun hori, eta kaleetan nonahi agertzen dira saskibaloi kantxak, badaezpadako samarrak agian baina ateak zabal-zabalik. Izan ere, saskibaloiak jarraitzaile sutsuak ditu, benetan, eta bidaiariak ere, nahi izanez gero, Izar Gorriaren neurketak ikusteko txartelak lortu ahalko ditu Serbiako hiriburuan bertan kokatutako Belgrado Basquetball (BBB) enpresaren bidez. Horixe da Belgradera abiatzeko beste aitzakia eder bat.
BELGRAD 12
13
Guinee Forestiere OIHAN URRAGAITZEAN BARNERATUZ Testua eta argazkiak: Jordi Canal-Soler
GUINEE FORESTIERE
Gineako hego-ekialdeko muturrean, Guinée Forestière eskualdea herrialde osoko lurralderik oihantsuena da. Nimba tontorraren mendikatearen eraginez hein batean isolaturik, hiru herrialderen arteko mugan, mendebaldeko Afrikan natura hoberen gorde duen eremuetako bat da.
Nimba mendiaren inguruako oihan tropikalean txinpantzeak ikustea ez da erraza, oihana sarriegia delako.
16
iamako basoa, herrialdearen hego-ekialdean, baso tropikal hezearen erakusle urri eta azkenetako bat da mundu zabalean. 1932. urtetik dago babestuta, eta bere landarediaren zatirik handienak oihan primario izaten jarraitzen du, hau da, gizakiak ia ukitu gabea. Hein horretan, herrialde osoan parekorik ez duen abere eta landare erreserba bihurtu da. Lokatzez betetako bide estu batean goaz. Han-hemenka aurkituak ditugu bila ari garen abereen aztarnak: lorratz biribil handiek adierazten digute elefanteak igaro direla leku horretatik beren apatxak lurrean hondoratuz. Gorotz lurruntsu bat aurkitu dugu, canteloup meloi baten neurrikoa. Gidarietako bat hurreratu da, eta zera ondorioztatu du: berri-berria da. Oinotsak entzun ditugu. Ez dira, ez, elefanteak, bertako biztanle talde bat baizik. Palma ardoa biltzetik datoz. Palmondoen goialdean jartzen dituzten plastikozko ontzietan jasotzen dute landarearen izerdia. Gidarietako batek geldiarazi egin ditu, eta tragoxka bat eskatu: bero egiten du eta hezetasun likatsu honekin giroa itogarri samarra da. Denok, gidariak barne, izerdi patsetan gaude. Ordu pare batean ibili gara oihanean, bidean elefante horietako batekin topo egingo genuen esperantzarekin, baina dirudienez oihanean gehiegi barneratuak dira dagoeneko eta ezin izan ditugu ikusi. Itzuleran, ordea, bestelako errealitate batekin egin dugu tupust. Ikusteko aukera izan baino lehen iritsi zaigu kiratsa: basoaren soilgune batean, bidetik asko urrundu beharrik gabe, elefante baten gorpu zatitu eta barreiatua. Hortzak kentzeko ehizatua zuten. «Legez kanpoko ehiztariak», esan digute. Hemen ere, natur erreserbaren bihotzean bertan, abereek ez dute erabateko babesik.
Z
Gailurrik garaiena Guinée Forestière eskualdeko bioaniztasun oparo baina hauskor hau Nimba mendiaren inguruan ere mehatxupean dago. Hauxe da mendikateko eta herrialde osoko punturik garaiena, eta 1981. urteaz geroztik, Unescok sortutako natur erreserba integralaren epizentroa. Igoera erraz samarra da, eta bidean berrehun landare endemikoetako batzuk ikusteko aukera dago. Gbakore herrian eman dugu gaua, eta handik abiatzen den baso-pista bati segika, mendiaren hegalera iritsi gara. Ibilgailua bide ertzean aparkatu, eta txangoari ekin diogu. Hasieran landa lurrak igaro ditugu, nahita piztutako suteekin soildutako eremuak. Gero, oihan sarrian barneratu gara, eta mota askotako zuhaixka, zuhaitz, liana, epifito eta iratzeak aurkitu ditugu. Lur umelaren usaina nagusitzen da, eta kilker hotsak eta txorien txorrotxioak inguratzen gaitu, ikustera eman ez, baina kantua noranahi hedatuta.
GUINEE FORESTIERE Aldapa pikoa hasten den lekuan amaitzen da oihana, goizaldeko ihintzaren hezetasuna duen belarrez estaliriko malda batean. Sigi-saga goaz gorantz, maiz asko geldialdiak eginez atseden hartzeko eta gure oinetan borborka ari den oihanaz harago landa erre eta Gbakoreko etxaldeetaraino hedatzen da ikuspegiaz gozatzeko. Gailurrerako azken urratsak xendra zabal eta belartsuan egin ditugu. Haitz muturrak bira leun bat marrazten du hego-ekialdera begira jarriz, eta pixka bat gehiago makurtuz gailurrerako azken aldapa gogorrera garamatza. Gorenetik ikusita, ostertzean zabaltzen da tontor berde eta biribilduak dituen mendikatea hegoalderantz, Liberiaraino, eta nola edo hala begiztatzen utzi digu han, aire zabalean, dagoen burdin meategi handia, mendiaren edertasunean eginiko zauri sakona. Gineako aldean, Gbakoretik gertu, hasiak dira jada
18
mendia ustiatzeko meatzari herrixka eraikitzen. Gailur horretatik, mendiaren ipar-ekialdeko amildegia ere ikus dezakegu, hain zuzen, Nimba mendiari bere aurpegirik ezagunena marrazten dion amildegia. Oinarrian oihan tropikala ikusten ari gara, apartsua eta berdearen aniztasun betean. Handik txori exotiko batzuen kantua iristen zaigu, eta noizbehinka, txilio sakonago batzuk. Txinpantzeak dira. Bossouko azken txinpantzeen bila Nimbako txinpantzeak ikustea ez da erraza. Izan ere, oihana sarriegia da hor, baina Bossoun, Liberiaren mugatik oso gertu, bada tximino populazio txiki bat. Mendian behera egin dugu, eta Bossouko Ingurumen Ikerketa Zentrora gerturatu gara. Hor ari dira Kyotoko unibertsitateko hogeita hamarren bat zientzialari oihana ikuspegi anitzetatik ikertzen.
Bossouko oihana baso primarioa da, gizakiaren eragina hutsaren hurrengoa izan da, eta hortaz, zuhaitzak handiak eta luzeak izatera iristen dira eta txinpantzeek badute non babestu eta zer jan. Nimba mendiko meategiaren gertutasunak lehenago edo beranduago nolabait eragingo die, ordea. Esaten ari dira korridore natural bat eratuko dutela baso hori oihan primarioko beste eremu batzuekin lotuz, hogei bat txinpantzez osatutako Bossouko talde horrek hedatzeko aukera izan dezan. Zaila da, ordea, etorkizunean asmo hori beteko ote den ziur jakitea: eskualde honetan indar handiagoa duten bestelako interes batzuk daude. Ordu laurden ibili gara bailararen sakonean, Gban mendixkatik jaisten den errekari jarraituz. Landaredi trinko eta itxi horretan nekez egiten dugu aurrera. Gure gidak zabaldu digu bidea zastaka. Aldiro-aldiro bere walkie-talkiea entzuten dugu, kide batzuk aurre-
ratu dira aztarna bila, eta gure gidari jarraibideak ematen dizkiote, txinpantzeen lorratzak aurkitu baitituzte. Azkenean, badirudi ama bat eta bere kumea ari direla mendiaren alde horretan zuhaitz batzuetan jolasean. Malda piko batean gora abiatu gara. Enborrei heldu beharrean gaude, basatzan labain egiten dugu bestela, eta erne ibili behar eskua non pausatzen dugun, zuhaitzen azal lakarrarekin eta inurriz beteekin minik ez hartzeko. Igoera erdia eginda, isilik geratzeko eskatu digu gidak. Honezkero oso gertu ditugu ama eta kumea. Gure gainetik datorren zarata batek ohartarazita, zuhaitz adarrak arakatu ditugu begiz. Lurrean etzan gara. Arbolaren gailurretik gertu antzeman dugu kumea, kulunkan, silueta beltz bat landarediaren berde kolorean marraztua. Bere amaren begirada zorrotzaren pean, enborrean gora eta behera hasi da. Adar bati heldu dio, haztatuz, ea eutsiko ote dion probatu nahian,
Eskualde oihantsu eta eder honetako bioaniztasun oparoa mehatxupean dago, nahiz eta Unescok natur erreserba integral izendatu zuen 1981ean.
19
eta gainera igo da, adarra bere pisuarekin pixka bat makurtuz eta gero jauzika hasi da tranpolin berezi horretan. Tximino kumearen aurpegian axolagabetasun zoriontsu bat aurkitu dugu, txinpantze irribarre bat. Populazio txiki horren isolamendua gogora ekarri, ordea, eta nolabait nahigabetu egin gara. Korridore natural hori eraikitzeko asmoak ez badu aurrera egiten, txinpantze talde txiki horrenak egin du, lehenago edo beranduago. Zuhaitz adarretan jostetan utzi ditugu, eta beste bide bat hartuta, mendixka horren gorenera iritsi gara. Bat-batean, estropezu egin dut lurrean dagoen abar batekin. Alanbre zati bat dauka. Ez da-eta adar zati bat. Abereak ehizatzeko tranpa bat da. Gure gidari erakutsi diot. Parkean badira basozainak –azaldu dit zepoa ostiko batekin behera botata–, baina ez dira honaino iristen. Zaila egiten zaigu ehiza ilegalaren aurka borrokatzea. Jendea goserik dago, eta.... Ehiza ilegala, deforestazioa, meategiak... Gineako oihan primarioaren etorkizuna ilun samarra ageri da. Bossou mendiaren tontorrera iritsi gara, eta zuhaitzen
20
artean zabalune bat aurkitu dugu, graminea sail oparo bat hazi da bertan. Hemendik begiratuta, Nimba mendiaren mendikate ahaltsuaren silueta ikusi dugu ostertzean, ilunabarrarekin batera laster gordeko den eguzkiak gorritu duen zeruan nabarmendua. Gure ondoan zerbait ari da mugitzen. Beste txinpantze bat. Taldeko heldu bat da, hamabi urteko harra. Ia-ia gugan erreparatu ere egin gabe, bere bidean jarraitu du oihanaren ertzetik, zuhaitz artean barneratu arte. Berandutzen ari da, eta ibilgailurako bidea hartu dugu. Hizketan goazela, halako abereak beren habitatean bertatik bertara ikusteko aukera izan dugulako zeinen zorionekoak izan garen esaten, orro luze eta sarkor bat entzun dugu. Txinpantze arra da, baina nire irudipena izan da oihanaren lanturu urratua izan dela, kinka larrian ikusten duen etorkizunagatik auhenka.
GUINEE FORESTIERE
Bossoun tximino populazio txiki bat dago, baina beren etorkizuna kinkan dago. Tximinook ikusteko, baso trinko eta itxi batean barneratu beharra dago.
Flandria ARTE, GASTRONOMIA ETA GARAGARDOAN BARRENA IBILIAN Flandria bisitatzeko aitzakia gutxi behar dira. Artez beteriko eta giro biziko hiriak, museo bikainak eta grafiti deigarriak, azken uneko diseinua duten denda originalak eta antigoaleko gauza onenak, luxuzko gastronomia, txokolate tentagarriak eta... ehunka garagardo mota. Testua: Enrique Sancho Argazkiak: Carmen Cespedosa Flandriako Turismoa
23
FLANDRIA
landrian ekoizten diren garagardo barietateak zenbat diren batzuk eta besteak ez datoz bat; zifra dantza 450 eta 1.500 artekoa da. Adostasun erabatekoa dago, ordea, bere kalitate, zapore eta izaeraren inguruan. Eskaintzak ez du mugarik: masusta gorri garagardoa, zuria, txokolatezkoa, Gueuzekoa, gerezizkoa, beltza, trapakoa eta, jakina, Belgika ezagunen egin duen garagardoa: Lambic. Garagardo industriaren erakargarri nagusia bikoitza da: pils garagardo klasikoak, gero eta garagardotegi sofistikatuagoetan eginak eta eskaera handia dutenak, eta monasterioetan egiten dituzten garagardo bereziagoak, bestetik. Gaur egun, trapako garagardoa egiten duten hiru monasterio daude Flandrian: Hamont Achel, Westmalle eta Westvleteren. Fabrikak bisitatzerik ez dagoen arren, horietariko batzuek turismo erlijiosoa... eta noski, garagardozalea, egin nahi dutenentzako egonaldiak eskaintzen dituzte. Hainbat lekukotasunek diotenez, antzinako Babilonian emakumezko apaizek garagardoaren jainkosa Ninkasiren omenez edaten zutela. Egiptoar mitologian, berriz, Hathor da edari honen onurak zaintzen dituena eta Ninkasi sumeriar jainkosari ereserkiak eskaini zizkioten, zeintzuetan garagardoa nola egiten den xehetasunez azaltzen den, baita emakumezko apaizek egindako eskaintzak ere. Erdi Aroan emakumeek egiten zuten garagardoa. Hala ere, mendeetan iraun du garagardoa gizonen kontua den ideiak... hainbat flandriar emakumek beldurrik gabe ÂŤkitoÂť esan eta emakumeak ere antzinatik Flandriako garagardoaren kulturaren parte direla aldarrikatu duten arte.
F
Emakume eskuetan Emakumeen garagardozaletasunaren aldeko aldarri hori Malinas hirian sortu zen, akaso Flandriako garagardo tradizio handiena duen hirian. Bisitariei gastronomia eta garagardoarekin lotutako esperientzia ahaztezina emate aldera, Malinasko Turismoak “Garagardoa emakumeen eskuetan� gida sortu du; historiak, garagardotegi artisauak, hirian barrenako ibilbidea eta datu esanguratsuak eta bertako gastronomiak lagunduta garagardoak dastatzeko jatetxeei buruzko informazioa biltzen du. Horrela jakingo dugu Flandriako garagardo fabrika garrantzitsu zenbait emakumeen ardurapean daudela, esaterako, Dendermondeko Dilewyns fabrika zein Herzeleko De Ryck. Emakumeek ere garrantzia izan zuten Het Anker garagardo fabrikaren sorreran; izan ere, hori ekoitzi zuten lehenak beguinak izan ziren; alegia, 24
Bruselako Gran Place plaza ederrean bertako garagardo tipikoa, Geuze delakoa, dasta daiteke. Ondoko orrialdean, Atomium monumentua –Expo58rako eraikia, gaur egun hiriaren ikurra da–, eta bertako gutizia batzuk.
25
FLANDRIA Belgikan eta Herbehereetan ziren komunitate batzuetako partaide zirenek. Malinasera joanez gero, Gizateriaren Ondare den XIII. mendeko katedraleko San Rumoldo Dorreko 538 eskailerak igo, Grote Markt edo Merkatu Plazan paseatu (non larunbatetan giro bizia izaten den lore, janari eta artisau postuekin) eta Dijle ibaiaren ertzean dagoen ur gaineko pasarelan, hots, Dijlepaden, ibili ostean, Het Anker garagardotegi-museo bisitatzeko tartea hartu beharra dago; Malinaseko Moja Sekularren Etxeko ospitalean dago eta toki ezin hobea da Gouden Carolus bikain bat, inguru horretako garagardo tipikoa, dastatzeko. Flandria txikia da (13.500 km2 eskas). 50 km-ko dis-
26
tatziako erradioan, trenbidez bikain konektaturik, benetako maisulanak gordetzen dituzten leku harrigarriak daude: Flandriako Artearen Hiriak deiturikoak dira: Anberes, Brujas, Brusela, Gante, Lovaina eta Malinas, eta bakoitzak bere arte, gastronomia... eta garagardo eskaintza du. Bruselako eskaintza Belgikako hiriburua bisitatzeko garaian, abiapuntua Grand Place ederra da, bere gremioetako eraikin eta udaletxearekin. Kale turistikoenetan ibiliz Manneken Pis estatuatxo famatura iritsiko gara. Rue des Bouchers mitikoko zerbitzariak bidaiaria harrapatzen saiatuko dira beren terrazetako batean afaltzera gera da-
din, eta ez da ideia txarra, baina lasaiago egon nahi badugu St Hubert Galeriak (Europako lehen galeria estaliak) aukera ona dira, baita bere beirateek famatu egin duten San Migel eta Santa Gudula katedrala ere. Oinez aurrera eginez Goi Ingururantz jo behar da, Sablon auzotik igaroz, bertako merkatu eta antigoaleko gauzen denden, txokolategien eta kalexken artetik. Handik hurbil aurkituko dugu Mont des Arts, eta bertan, Antzinako Arte Museoa, Arte Garaikideko Museoa, Liburutegia eta Errege Jauregia. Bruselako garagardo tipikoa, Geuze delakoa, nola egiten den ikusteko, Cantillon garagardotegia bisitatu behar da. Biertempel-en 600 garagardo desberdin baino gehiago eros daitezke. Horietako asko artisau
eran eginak dira eta ekoizpen mugatua dutenak. Dendak ez ditu mota guztietako garagardoak soilik saltzen; edari honekin lotutako gauzak ere saltzen ditu. Biertempelen garagardo bakoitzari dagokion edalontzia dute. Bruselako Grote Markt-etik oso gertu dago denda hau (Brujasen ere badago beste bat) Brujas erromantikoa Brujasera iristen denari iraganera jauzi egin duela irudituko zaio, ipuina errealitate bihurtu dela. Bertako kanaletako bistek, eraikin historikoek eta kutsu erromantikoak memorian arrastoa utziko diote. Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2000. urtean Brujasko Gune historikoa.
Lerroon gainean, Anberes hiri kosmopolitaren dotorezia eta, ezkerreko irudian, Brujas-eko kanal xarmagarri bat.
27
FLANDRIA Grote Markt edo Plaza Nagusia da hiriaren bihotza. Fatxada ederrek inguratzen dute berau; bertan daude Probintzia Jauregia, De Lakenhalle oihalen aretoa, eta Talaia izenez ezagutzen den monumentu ikusgarria, askatasunaren eta Brujasen burujabetzaren ikurra. San Salbador katedrala, bestalde, Brujaseko parrokiaeliza zaharrena da. Andre Maria elizak, berriz, hiriko adreiluzko dorrerik garaiena du. Bisita bitxi bat egin nahi izanez gero, Friet Museum-era jo behar da, hots, patata frijituaren museora, munduan era horretako bakarra, ez baitago patataren eta patata frijituaren historia azaltzen duen besterik. Museoa XIV. mendeko eraikin ikusgarri batean dago, eta pataten ekoizpenean erabiltzen ziren antzinako 400dik gora objektu aurki ditzakegu bertan. Bisita amaitzean frietjes-ak dasta ditzakegu Erdi Aroko bodegan. Brujasen egonda ezin zaio uko egin Brugse Zot apartak egiten dituzten tokira joan eta garagardo horietako bat dastatzeari. Urtero, otsaileko lehen asteburuan, Brugs Bier Festival delakoa egiten dute Brujasen. Bertan, 70 garagardotegitako 300 garagardotik gora dasta daitezke leku ezin hobean, Brujaseko Kanpandorrearen alboan. Anberes, harribitxi bat Modaren, diamanteen eta Rubensen hiria. Anberes entzutean, bertako ibaia, Escalda, datorkigu burura. Hiri irekia da, kosmopolita, bere katedral gotikoagatik ezaguna, Diamantearen Munduko Gune izateagatik, eta Rubens gogoangarriaren sorleku ez ezik, «Anberesko seiak» direlako diseinatzaile garaikideena izateagatik. Grote Markten inguruan daude Anberesko kale eta eraikin politenak. Plaza Nagusia bera, XVI. eta XVII. mendeetako gremio-eraikinak dituena, benetako harribitxia da. Braboren estatua nabarmentzen da bertan, kondairak dioenez, Antigon tiranoa eskua moztuz eta ibaira botaz menderatuz hiria fundatu zuen heroiaren estatua. Hain zuzen, hiriaren nederlanderazko izena, Antwerpen, «ant» (esku) eta «werpen» (jaurti) hitzetatik eratorria da. Plazan bertan dago udaletxea, XV. mendekoa, flandriar eta italiar Errenazimentuko elementuak dituen hibrido ikusgarria. Balio arkitektoniko handiko katedral ospetsu honetan daude Rubens margolariaren lan onenetariko batzuk. Anbereseko garagardo tipikoa De Koninck delakoa da, zerbitzatzen den koparen forma biribilagatik «bolleke» izenez ere ezagutzen dena. Horietako bat hartzeko garagardotegi onena Brasserie de Koninck da, berau ekoizten duten tokia. Esperientzia berri eta dibertigarri baten bila bagabiltza, Anberesko gune historikoan paseo gastronomiko sentsuala egitea dugu
aukeran, non erotismoaren historia eta afrodisiakoen sekretuak ezagut daitezkeen. Urtero, abuztuan, Bollekesfeest jaialdia izaten da Anberesko gune historikoan. Bertako produktuak (aipaturiko De Koninck-a, esaterako) dastatu eta Anberesko artisten zuzeneko musikaz goza dezakegu bertan. Ganteren dotoretasuna XVI. mendean Alpeen iparraldeko Europako hiriburu handiena zen Gante, Parisen atzetik. Egun, harro egon daiteke eraikin historiko gehien dituen flandriar hiria izateagatik, bai eta kultur bizitza bizia eta kokapen pribilegiatua izateagatik (Brujasetik eta Bruselatik 50 km dago). Hiru dorreak dira hiriko ikur adierazgarrienak, San Bavongo katedraleko kanpandorrekoa, Talaia edo Belfort-ekoa eta San Nikolas elizakoa. Ura da hiriaren beste ikurra. Gante bi ibairen topagunea da: Lys eta Escalda. Hiriko, bai eta Flandria osoko, txoko politenetariko bi Graslei delakoa (belar-saltzaileen kaia) eta Korenlei (aleen kaia) dira. Uretan islatuta, bertako gremio-eraikinak –XII. etaXVII. mendeen artean eraikiak– eta
Ondoko orrialdean, Gante-ko kanaletan antolatzen diren txango ugarietako bat eta, behean, modu tradizionalean ekoizten den garagardo fabrika batera egindako bisita.
29
Garagardoaren kultura oso sustraituta dago Flandrian. Ondoko orrialdean, Malinas hiriko terraza bat (goian), non emakume garagardogileen garrantzia nabarmena izan da historian zehar, eta Lovainako (behean) terrazak.
30
ibaiertzean esertzen diren gazteak betiko gordeko ditugu memorian. Ganten, De Dulle Griet edo Waterhuis aan de Bierkant-era jo behar dugu Kwak eder bat hartzeko. Duela hilabete batzuetatik Stadsbrouwerij Gruut garagardotegi berria bisita daiteke artisau garagardo bikain bat dastatzeko. Gruut izeneko zerbeza berezia probatzea merezi du; ez dago lupuluarekin egina, belar nahasketa batekin baizik. Lovaina, unibertsitate-hiria Flandriako unibertsitate-hiri nagusia da. Bertako unibertsitatea 1425ean sortu zen eta han aritu zen irakasle Rotterdamgo Erasmo. Lovaina bere Grote Markt edo Plaza Nagusiagatik ere ezaguna da; bertako eraikin nabarmenenak XV. mendekoak dira. Hor daude San Pedro eliza ikusgarria eta udaletxe famatua, brabantiar gotikoko maisulana. Plaza osoa eta inguruak trafikoari itxita daude eta, hala, Lovaina oinez edo bizikletaz ibiltzeko hiri erosoenetako bat da. Plaza Nagusian terraza eta taberna ugari daude eta ÂŤmunduko taberna-barra handienaÂť izena eman dio horrek. Nabarmentzekoak
dira ere beste eraikin hauek: Oihalen Aretoa (De Lakenhallen), Van Dale Eskola, San Migel eliza eta Serorategi Handia. Arreta berezia merezi du serorategiak, Flandriako ikusgarrienetakotzat jotzen denak. Lovainan, Stella Artois-en sehaskan, nahitaezkoa da The Capital izeneko bertako garagardotegi handiena bisitatzea. 3.000 garagardo mota daude aukeran, gehienak dagokien kopa edo pitxerra dutenak. Aukera ikusgarri hori ez ezik, bertako garagardo biltegia ere harrigarria da. Tabernako zoruko leihoetatik ikus daitekeen sotoan dago hori. Tabernan eskatutako garagardoa bertatik igotzen dute polea bitxi batekin. Garagardo ona maite dutenek Domus artisau-garagardotegian dute hitzordua. Horrez gain, goi gastronomia egiten duten jatetxe zenbait daude Lovainan, Zarza eta Essenciel esaterako, menu chic askoak eskaintzen dituztenak, nola ez, garagardo onarekin lagunduta.
FLANDRIA
Testua: Xabier Ba単uelos Argazkiak: Xabier Ba単uelos eta Thinsktock
Puna
KILAUEAREN SUZKO IBAIAK
PUNA
Kilauea ez da Hawaiiko sumendi bizi bakarra, baina berak baino ez du gaur egun laba jarioa. Haren presentzia nabarmena izan da azken 500 mila urteetan, erupzioz erupzio eraikiz joan baita Hawaii uharte handiaren hegoekialdea. Puna inguruan ibili gara, sumendiaren jardueraren ondorio dramatiko baina ederrak aztertuz. Labak irentsitako herriak, zizelkaturiko eskulturak, harri bihurtutako basoak, itsasertzeko sumendi konoak, laba bide gogortuak. Eta itsasoa, parez pare, suzko mendiaren oldarraldi orori olatuen indarrarekin erantzuten.
rrats bat egin ahala oinpean daukagun zoru beltz honek kraska egiten du. Krask, arrakalatzen ari den beira bezala, eta argia urratzean bezala haitzaren iluntasun sakon ia sakratuak dir-dir egiten du anil eta urre kolorez, izpi gorri eta turkesak ispilatuz. Zirrikitu batzuetatik lurrun hesiak jalgitzen dira aldizka-aldizka. Euri ura da, lurrean iragaziz eta barneratuz, eta gure oinen azpitik zenbait metrora artean hoztu ez den labaren bihotz goriarekin topo egin ondoren, gas bihurtuta itzulerako bidea hartzen duena, azaleratzen. Oraintxe bertan, oinen azpian dugun lurzoruaren sendotasuna uste hutsa da. Gogortasuna, trinkotasuna engainagarriak dira, arretaz ibili behar dugu, pauso bakoitza tentuz luzatu; izan ere, ezkutuko zuloren bat egon liteke, agerian geratu ez den galeriaren bat, sabai arin samarrarekin, eta gure pisuari amore emanez, hondoratu. Baina tentaldia handia da, beldur oro baino handiagoa eta laba
U
birjina horren gainean ibiltzeari irizten diogu modurik onena arriskuaz trufatzeko... eta Oscar Wilderi gure omenalditxoa eskaintzeko. Alarma guztiak piztu ziren 2014ko iraileko lehen astean, Hawaii artxipelagoko uharte handienean, Hawaii edo Big Island izenekoan. Pele sumendien jainkosak bere adats kartsuak askatuak zituen beste behin ere, Pu’u O’o konotik lurrazalera haizatuz. Horixe da Kilauea sumendiaren aho bizietako bat, Halema’uma’u konoarekin batera. Sumendiek portaera desberdinak dituzte mundu zabalean, eta Hawaiiko bolkanismoa lasaia da, aloha espirituarekin bat dator: leherketak ez dira izaten ohikoak eta laba isuriak oso arinak izaten dira, ibai luzeak marraztuz doaz ezkutu formako sumendien bereizgarri diren mendi hegal biribilduetan behera. Geldiro eta patxadatsu egiten dute aurrera, pazientzia amaiezin batekin, baina nekagaitz eta gupidarik gabe, bidean aurkitzen duten oro irentsiz,
Ezkerreko irudian, Kilauearen aho baten irudi ikusgarria zerutik ikusita. «Big Island» deritzonaren bost sumendietatik gazteena da berau. Ondoan, laba. Bertakoen ustetan, Pele jainkosaren adats askatuek sortzen dute laba beldurgarri eta ederra. 35
PUNA suzko laztan horiek barreiatuz doazen lurretan bizi direnak estu eta larri begira dirauten bitartean. Su berria Kilauea da uhartea osatzen duten bost sumendietako gazteena, eta hegoaldeko muturrean dago. Horrez gain, mundu zabaleko sumendirik ipurterreena ere badela esan genezake. Badaramatza ehun bat mila urte lurrazalean, baina bere sorrera antzinagokoa da, 500.000 urte inguru, eta hasiera-hasieratik agertu du arrastoa uzteko gogo bizia, inor ez dadin berataz ahaztu. Bere erupzio historiko zaharrena, dokumentatua, 1823koa da, baina dozenaka mila urte atzeragokoak diren labak aurkitu dira. Beharbada guretzat, geologiaren zale amorratu bai baina azken batean hasiberri eta lur hauetan halabeharrezko bisitari baino ez garenontzat, interesgarriena zera da, 1983. urtetik jardun etengabean ari dela Kilauea, laba jarioan denbora tarte luze edo laburragoetan, aurrenik soroak lama goriz estaliz eta gero dolu beltzez jantziz, sun-
tsipenarekin eta sorkuntzarekin lotutako paradoxa bitxi horretan. Puna eskualdera iritsi garenean, Pahoara zuzendu gara, berandu gabe. Duela aste eskas batzuk arte laba gori irristatzen ari zen, bere gorri kolore biziaz bihurguneak marraztuz gogortu aurretik. Ibai jada harrizkotuak errepidea hartua eta gainditua zuen, bidea itxiz eta mehatxu egiten zuen hango hondakinen birziklapen eta transferentzia zentrora iristearekin, barruti horretako ezpondetan magma ibaia ur-jauzia balitz bezala amiltzen baitzen. Argindar sareko posteak babestuta zeuden, suteei aurre egiteko materialez egindako hesiak jarri baitzituzten, eta ez zuten kalterik izan. Ez ziren hain ondo atera hainbat etxe eta japoniar hilerria. Hara iristeko makina bat traba gainditu behar izan genituen. Pahoehoe motako laben narotasunak ez du ekiditen kolapso eta arrakalen arriskua, zuloetan hondoratzea, aho eta hortz zorrotzak dituzten zulo formako tranpetan. Paisaia solidotu eta geldoa da, denboran izoztua. Zuhaitz kixkaliz osatutako parajea,
Irudiotan, Kalapanako ilargi itxurako parajea. Bertan, Kaimu eta Pahoa herrietako hildakoen omenez egindako oroigarriak daude.
Behean, jendea Ahalanui parkeko ur termalez gozatzen. Ondoko orrialdean, inguru hauetako edertasun basatia.
hondoan duena mendi muino gogor eta harroetako landarediaren berde argia. Laba gainean gabiltzalarik, haren trikimailuak aurkituz goaz, soka eta korda bihurrituak, konkor hanpatu eta mardulak, barrabaskeria telurikoak forma deskribaezinak itxuratuz... baita landare txikiak ere axolagabe hasiak direnak errauts emankor horretan ernetzen. Edertasun basatia da, mugagaitza, gordin eta mehatxagarria. Agerpen baten moduan bistaratu zaigu kanposantua, isil eta artegagarri. Hilarriek, suak urtutako arroka masa anarkikoak fagozitatuta, eskala irreal eta mamu giro estrainio bateko sinfonia eratzen dute, amaierarik gabeko beldurrezko ipuin baten soinu banda, hasia eta erdizka utzia. Antzinako sua Kilaueak Punaren gainean duen eragina ez da bart goizeko kontua. Berez, esan genezake bera izan dela
begi bistan dugun parajea itxuratu duen eragile nagusia. Kasu honetan, laba lehorrean geratu zen, baina aurreko ekinaldi batzuetan itsasora iritsi izan da. Gure ibilbidean Koae eta Kapohora iritsi gara, bertako faila sistemaren bidez gertatu zen 1960ko erupzioa. Hilabeteren buruan laba ibaiak eremu zabala hartua zuen, Kapoho herrixka lurperatuz, Higashi badia ezereztuz eta estaliz eta magma itsasora isuriz. Kumukahiko itsasargia miragarriro salbatu zen eta gaur egun ere hortxe dirau zutik, biziraupenaren aldeko monumentu baten gisara, aa motako kolada zakar eta zorrotzen gainean. Labak eta ozeanoak topo egiten duten unea zirraragarria da, behin hoztutakoan bertaratu bagara ere. Uraren urdinak eta bitsaren zuriak kontraste zaratatsua eratzen dute magmaren azabatxearekin. Zaratatsua diogu, olatuek gogor jotzen dutelako, itsasoa se-
tatsu lapurtu diotena berreskuratu nahian arituko balitz bezala. Izan ere, erupzio hark itsasertzaren mugak aldatu zituen eta uharteari 130 kilometro koadrotik gorako lur eremu berria oparitu zion. Urrutira jo gabe, duela ehunka urte, antzeko topo egite batek leherketa freatomagmatika itzelak eragin zituen, ura magmaren aurka, eta hortik sortu ziren Nanawaleko errauts konoak. Itsasoa, halere, temati, horien magalak higatuz joan da, koska handiak egiteraino, eta gaur egun eskaintzen diguten lerro malkartsu eta berezia itxuratuz. Berriagoa da Kalapanako ilargi itxurako parajearen sorrera. Sumendia gogotik saiatu zen, Kupaianahako tximiniaren bidez, 1986tik 2010era bitartean ondoz ondoko ekinaldietan. Herria irentsi zuen eta hondamendi eremu itzela sortu zuen. Bertako biztanleen burugogortasunari esker, gaur egun, berreraiki dituzte jada etxeak, eta leku batzuk, esaterako, Kaimuko harea beltzezko hondartza, toki sakratu bihurtu dira, Ameriketako Estatu Batuen aurrean hawaiiarren nortasuna berreskuratzearen aldeko mugimenduen ikur. Denboran atzerago egingo dugu, Lava Tree State Monument delakora iristen garenean. 1970ean, Pahoatik asko urrundu gabe, Pele jainkosaren ibaiak ohi’a iehua baso batekin topo egin zuen, hau da, Metrosideros generoko zuhaitz espezie endemikoa. Laba ibai hark, pahoehoe motakoa eta biskositate handirik gabea, basoa estali zuen eta zuhaitz enborren artean gogortu zen. Laba mota hori batzuetan drainatu egiten da, eta enborren inguruan itsatsi eta gogortutako zatiak baino ez dira geratzen zutik, harrizko zutabeak balira bezala. Beste batzuetan, gogortu egiten da drainatu gabe, eta zuhaitzen enborren hutsuneak geratzen dira, molde biribil huts batzuk. Hemen aurreneko kasua daukagu, hau da, oskol gogorreko eta arima hustuko mamu zaharren artean goaz paseatzen, jada existitzen ez diren zuhaitz mortuen molde zabarren artean, findu gabeko hil maskara abandonatuen artean, silueta lizun eta gordinak dira natura grinatsu eta haragikoi baten kiribilean, zeinak maite duena hiltzen duen errautsetatik berriro sortzeko... fenix ero baten gisara. Denborarekin, likenak eta iratzeak pixkaka-pixkaka jabetuz joan dira zirrikitu guztietatik azalera osora, bizi berri baten esperantza izpi batekin argituz haien existentziaren itxurazko hutsaltasuna. Eta azkenik, antzinako suaren berotasunak lurra blaitzen du, barnean ezkutatzen duen ura ere kutsatuz. Berotasun hori ustiatu egiten dute gaur egun, energia geotermikoa atereaz, Pohoikiko zentralean; eta aisialdiko jarduera atseginetarako ere bai, esaterako, ur termalez epeldutako itsasbazterreko igeri-
leku naturaletan bainatzeko, Ahalanuin. Eta suak aurrez aurre dauka beti itsasoa, kosta lerro basati bat marraztuz, zertxobait leunagoa agian MacKenzie edo Isaac Hale moduko parkeetan, baina biak etengabe aurrez aurre, pazientzia indarrari gailentzen zaion borroka horretan. Ez du askorik axola garailerik eta garaiturik dagoen, naturari bost. Hori dela-eta, elementuen arteko borroka hori itzela da, lilura eta begirunea sortzen ditu. Horren arabera jokatzen dute bertako jatorrizko polinesiar herriek, Peleri eta gainerako jainko-jainkosa zaharrei eskaintzak eginez, batzuetan itsasoari eta beste batzuetan ikaratzen baina era berean bere magalean hartzen dituen lur bero horri.
PUNA
Italiak ez dio sekula bisitaria harritzeari uzten. Artelanez gainezka dauden hiriez, bere paisaia aldakor eta erakargarriez, bertako gastronomia eta ardoez eta herritar atseginez gain, ondo gordeak dituen sekretuak deskubritzeko bidaia desberdin bat proposatzen digu orain. Hegoaldeko Italia, ezezagunena, bestelako ikuspegi batetik ezagutuko dugu, itsasertzetik abiatuta, bertako kostaldean barrena baina baita barnealdean murgilduta ere.
Hegoaldeko Italia ITSASOTIK BERE ALTXOR EZKUTUENETARAINO Testua: Enrique Sancho
Argazkiak: ENIT Fototeka eta Thinkstock
HEGOALDEKO ITALIA talia itsasoari begira dagoen herrialdea da, bai kontinenteko lurraldea bai uharteak. 7.500 kilometroko kostaldea izanik, itsasoa maite dutenentzako herrialde ezin aproposagoa da. Bertako itsasertz askotarikoek mota guztietako oporretarako eta natur bidaietarako egoki egiten dute, entretenimendua edo atsedena bilatzen dugun. Golko, badia, kai natural, kirol-portu eta hondartza luzeekin, italiar kostaldea gustu guztietara egokitzen da. Kostaldeko egoitzaz eta arrantzale herriz betea, errepidez edo trenbidez zein itsasoz bertaratzea oso erraza da. Hegoaldeko kostalde honetako ibilbidea Campanian hasten da, Tirreno itsasoaren isurialdean, Gariglianoren bokaletik Policastroko Golkoraino. Klima leunak, kostalde ederrek, arte eta historia oparoak eta sukaldaritza bikainak ezagutu beharreko toki bihurtzen dute Campania. Itsasoan hasten da bidaia. Bere kolore biziekin eta badiaz, kalaz eta horma harkaiztsuz beteriko kostaldeekin, Napoliko golkoa, Capri, Isquia eta Procida uharteak, naturaren maisulan apartak dira. Hori guztia are liluragarriagoa da mediterranear landaredia anitzari esker, eskualdeko historia eta ohi-
I
turetan barneratuta oporrak igarotzeko herrixkak apartak babesten dituena. Lurralde honetan nabarmentzen den monumentu naturalen bat aipatzekotan, Vesubio da hori, iluna eta misteriotsua, bere edertasunagatik maitatua eta bere indarragatik beldurtzen duena. Eta ondoren, Napoli, musikak munduan ezagun egin duena, alderdi kultu eta herrikoiak, sakratu eta profanoak, alai eta malenkoniatsuak nahasten dituena. Sorrento itsaslabar baten gaineko toba (arroka bolkanikoa) terraza batean kokatuta dago. Paradisuko txoko honetan, kostalde malkartsuak hondartza ezkutu eta iristeko zailekin tartekatzen dira. Hemen gizakiaren obra sekulakoa izan da. Gaur egun, inguru helezinenak itsasoraino jaisten diren terraza multzoez osatuta daude. Zitrikoak, olibondoak eta mahatsa landatzen dituzte horietan eta laranjondo, limoiondo eta laranja-loreen lurrin gozoa darie. Musika, itsasoa, dibertsioa eta natura ez ezik, historia eta kultura ditu. Besteren artean, Paestum, Herculano, Ponpeia eta Torre Annunziata eta Padulako Cartuja edota Casertako Errege Etxea bisitatzea
DATU PRAKTIKOAK Signa Maris egitasmoa Italiako Ondare eta Jarduera Kultural eta Turismo Ministerioak Signa Maris egitasmoa jarri du abian. Horri esker, Mediterraneoko 38 portu turistiko Campania, Calabria, Apulia eta Siziliako eskaintza turistiko, kultural eta gastronomikoa ezagutzeko ibilbide ugariren abiapuntu dira. Eskualde horiei –herrialdeak dituen hogei eskualdeetatik lau baino ez– beste batzuk gehituko zaizkie apurka-apurka, baina batez ere hegoaldeko Italia sustatu nahi du egitasmoak, iparraldekoa baino pobreagoa dena, ez horren bisitatua, baina bertara bidaiatzeko aitzakia ugari eskaintzen dituena.
Nola joan Nahiz eta Signa Maris egitasmoak itsasotik iristen diren bidaiariei begira sortutakoa dirudien, horiek gutxiengoa izan ohi dira, lurrez eta hegazkinez iritsitakoen aldean. Jetcost hegaldi-bilatzailean (www.jetcost.es) begiratuta Estatu espainoletik Palermo, Napoli, Bari, Brindisi, Regio Calabria, eta, noski, Erromara (hau ere ez dago itsas ibilbide horien abiapuntuetatik urruti) iristen diren hainbat hegaldi aurki daitezke. www.italia.it
42
Goitik behera, Bova (Reggio Calabria-ko herri ederra) eta Campaniako eskualdean aurki daitezkeen iraganaren arrastoak. Aurreko orrialdean, Pulia eskualdeko etxe xarmangarriak.
HEGOALDEKO ITALIA esperientzia ahaztezina izango da, beste garai batekoa bezalakoa. «Bota»-ren punta eta orpoa Botaren puntan, Italiaren hegoaldeko muturrean, Calabria dago, Itsaso Jonikoko eta Tirreniar itsasoko urek bustita eta Sizilia uhartetik Mesinako itsasarteak banatuta. Aparteko toki bihurtzen dute bertako klima leunak, bere hondartzen kolore ederrek, kostalde arrokatsu eta hondartsuen baturak, natura basati eta misteriotsuak, bertako sukaldaritzako zapore bizi eta autentikoek eta bere antzinako jatorriaren arrastoek. Natura eta bere usain eta misterioak maite dituztenek eskualde honen barnealdean paisaia garbi eta kutsatugabea aurkituko dute, zelai berde eta laku eta urjauzi urdinekin. Aitzitik, eguzki-izpi beroez eta itsaso gardenaz gozatu nahi dutenek Tirreniar itsasoko zein Itsaso Jonikoko kostalde zabalak zipriztintzen dituzten herri xarmantak dituzte aukeran. Eta lurralde honen iragana
ezagutzea nahiago dutenek hor dute Calabria, Grezia Handiaren sehaska eta antzinako asentamenduen lurraldea izanik, hor aurkituko dituzte eliza, monasterio, gaztelu, jauregi eta ehunka urteko tradizioek irauten duten toki ugari. Penintsulari itzulia emanda aurkituko dugu Apulia, lurralde askotarikoa, arima desberdinak gordetzen dituen tokia, natura, historia, tradizioa, zaporea eta espiritualtasuna. Eskualde xarmagarria, non gustu guztietarako hondartzak dauden, Torre dell’Orso eta Porto Cesario hareatsuetatik hasi eta Otranto eta Santa Maria de Leucako itsasbazter arrokatsuetaraino. Hor bat egiten dute Itsaso Jonikoko ur garden eta lasaiak eta Adriatikoko urdin-urdinek. Itsasoa maite dutenek aukera zabala dute hemen: Gallipolitik («Salentoko harribitxia») Garganoraino (Italiako muturra) zabaltzen dira itsasoko ur gardenak, Tremiti uharte ederren etxe. Natura ere protagonista da hemen; hor dira Garganoko eta Murgeko parke nazionalak, Foresta Umbra basatiarekin, gatzagekin eta lakuekin. Torre Guacetoko
Goian, Siziliako Ragusa herria. Behean, ezkerretik eskuinera, arratseko malenkonia Napoli hiri ospetsuan eta Isquia uhartean.
45
Handian, Cefalu. Txikia den arren, bidaiari ugari izaten ditu Siziliako portu honek. Ondoan, eta goitik behera, Polignano a Mare malkartsua eta Ponpeiako hondarrak.
46
itsas erreserba, Laterzako itsaslabar sakonak eta Altamurako isurbideak bisitatu beharra dago, bertako paisaiek ezaugarritzen baitute eskualdearen barnealdea. Eta historian barrena bidaiatu nahi dutenentzat, Apuliak lurralde honen antzinako jatorria gogora ekartzen duten leku ugari eskaintzen ditu: Historiaurretik Grezia Handiraino, garai inperialetik Errenazimenturaino, Lecce eta Salentoko barrokoaren lorietaraino. Presondegiak, Itria haranekoak esaterako, eskualdearen landa iraganaren lekukotza dira, hegoaldeko kostaldeetan barrena gaztelu ugari ageri diren bitartean, merkantziak eta arriskuak itsasora iristen zireneko garaiak gogora ekarriz.
Eta amaitzeko, Sizilia Italiako itsasoetan barrenako ibilaldian ezin dugu Sizilia ahaztu. Italiako uharterik handiena da, Messinako itsasarteak kontinentetik bereizita eta Jonikoak, Tirreniarrak eta Mediterraneoak bustita. Italiako hegoaldeko harribitxietako bat da, gustuen arabera ibilbide alternatibo batzuen bidez deskubritu, ezagutu eta bizi daitekeena, naturan, historian edota tradizioan barneratuz. Naturak asko eman dio lurralde honi: mendiak, mendixkak eta, bereziki, itsasoa, zeinak aparteko lurralde bihurtzen duen bere kolore izugarri, ur garden eta itsas hondo ederrekin. Hemen, Mediterraneoak agertoki,
usain eta zapore biziak eskaintzen ditu, kutsatu gabeko toki batek soilik eskain ditzakeenak. Horren adibide dira Sizilia inguratzen duten uharteak: Lipari, Egadas, Pelagias, Pantelleria eta Ustica. Bertako sumendiak ahaztu gabe, bere natura oparoaren ikurrak, zeintzuetako batzuk jardunean dauden, Etna eta Stromboli, esaterako. Horri guztiari gehitu behar zaizkio Tricaniaren (Siziliaren antzinako izena) antzinako jatorriak gogora dakarzkiguten hondar arkeologikoak eta monumentu ugariak, mendeetan iraun duten artearen lekukotzak. Eta jakina, bere herri eta hirien xarma: Palermo, Agrigento, Messina, Ragusa, Siracusa, Trapani...
Signa Maris proiektu berritzaileak zirkuitu bat sortu nahi du lurraldeon garapen ekonomikorako sare bat izan dadin, turismo fluxu berriak sustatuz, itsasotik kultur erakargarrietara, bai eta zerbitzu nautikoen eskaintza berri bat aurkeztuz ere, ohiko eskaintzan guztiz integratuta ez dagoena. Bere web orri osatuan eta mugikorrerako aplikazioan hamarka ibilbide proposatzen ditu.
HEGOALDEKO ITALIA
47
48
Testua eta argazkiak: Irati Larra単aga Aizpurua Mikel Gorrotxategi Zipitria
Potosi
MEATEGIA BIZIBIDE BAKARRA DENEAN
49
POTOSI
Potositarrak kexu dira, eta arrazoirik ez zaie falta hiriak eskaini duen aberastasun guztiaren ondoren beraien egungo egoera ikusita. Lan baldintza oso kaskarrenetan dihardute meategietan lanean, egunero osasuna urratzen eta bizia arriskuan jartzen. Cerro Ricoko irudiak. Bertara joanez gero, meatzeak bisita daitezke eta egiten duten lan gogorra bertatik bertara ikusi.
50
otosi hiria mendi baten magalean sortu zen 1535. urtean, gaur egungo Boliviaren hego-mendebaldean. Hiriaren garrantzi historikoa sekulakoa da; izan ere, bertako zilar meategiei esker finantzatu zuen Espainiak hein handi batean bere inperioa, eta XVI eta XVII. mendeetan munduko zilar meategi garrantzitsuena izan zen. Txanponak hirian bertan dagoen Monetaren Etxe Nazionalean egiten zituzten, ondoren inperioan zehar banatzeko. Zerbaitek balio izugarria duela adierazteko gaztelaniazko «vale un Potosí» esaera ere ordukoa da. Hain ezagunak diren zilar meategiak hiria bere magalean hartzen duen mendian daude. Egun, Cerro Rico izenez ezagutzen bada ere, inken garaian biztanleek Sumaj Orcko (Mendi Ederra) esaten zioten. Kondaira batek dioenez, inkek bertako zilarraren berri bazuten arren, ez zuten hura ustiatu. Diotenez, Huayna Capac Inkak XV. mendearen hasieran bere jendea bertara bidali zuen zilarra hartzera, baina lanean hastekoak zirenean, bat-batean izugarrizko burrunba eta «Ez ezazue mendi honetako zilarrik hartu! Honek beste jabe bat du eta!» zioen ahots bat entzun omen zuten. Jarraian, langileak ikaraturik Inkarengana joan omen ziren horren berri ematera «potocsi! potocsi!» esanez, «burrunba handia!» garai hartako kitxuan. Hortik omen datorkio herriari bere izena, espainolek hitza ondo ahoskatu ezin zutelako moldatu egin zuten arren. Historialariek kondaira hori espainolek beraiek beren interesak babesteko sortua edo eraldatua izan dela diote. Beste batzuen arabera, aldiz, Potosiren jatorria Orcko Potojsi-tik (Zilarra jariatzen duen menditik) dator. Espainolek bertako zilarra nola aurkitu zuten dioen beste kondaira bat ere badago. Horren arabera, bertako kitxua jatorriko biztanle bati llamak ihes egin zion eta horren bila zihoala ilundu eta gaua mendian igarotzea erabaki zuen. Goizaldean, gaueko hotzari errazago aurre egiteko piztutako suaren eraginez, mendiari zilar burdin urtua zeriola ikusi zuen. Hori aurkituta, gizona bere
P
kontura bertatik zilarra ustiatzen hasi zen. Berau batbatean aberastu zela ikusita, azkenean lagun bati kontatu behar izan zion nondik zetorkion altxorra, eta denbora pasa ahala bien artean sortutako ika-mikak izan zuen oihartzunarekin laster izan zuten espainolek mendiaren barruan zegoenaren berri. Hala, 1545. urtean jende andana joan zen Potosira, eta hiriaren hazkuntza izugarria eragin zuen horrek. Laurogei urte beranduago, 160.000 biztanlerekin, Amerikako hiririk handiena bilakatu zen eta New York, Londres edo Parisek baino biztanle gehiago zituen. Bertan hainbeste zilar zegoen, ezen Potositik Madrilerainoko zilarrezko zubia eraiki zitekeela esaten baita. Tamalez, bertan hildako jendearen hezurrekin itzulerako zubia eraiki ahal izango zela era esaten dute. Batzuek milaka batzuetan uzten dute hildakoen kopurua; beste batzuek zortzi milioi ere izan zirela diote. Zilar ustiapenak hasierako urte haietan izan zuen bere une gorena. Gerora behera egin zuen, eta horrekin batera baita hiriak berak ere. Nahiz eta Amerikako hiririk aberatsenetarikoa izan zitekeen, gaur egun bertan ez dago industriarik eta zilar minerala kanpoko enpresek tratatzen dute. Potosik, meatze horiengatik izan ez balitz, herrixka txiki bat izaten jarraituko luke. Bertako tenperatura hotzek, 4.000 metrotik gorako garaierak eta nekazaritzarako gune eskasa izateak ez zion garapen askoz handiagoa izatea ahalbidetuko. Koka, dinamita eta 96 graduko alkohola Cerro Ricora joanez gero, meatzeak bisita daitezke, horietan sartu eta han egiten duten lana bertatik bertara ikusi. Bisita horietako gidariak meatzari ohiak dira eta irabazien ehuneko bat barruan lanean daudenentzat izaten da. Meategietara sartu aurretik, meatzarientzako material eta lan tresnak saltzen dituzten denda txiki batean egiten da lehenengo geldialdia, erositakoa opari gisa emateko meategian. Ohiko gauzak koka hostoak, dinamita, alkohola (96ºkoa, zaurietarako erabiltzen dena) eta laranja freskagarriak dira, azken hauek alkoholarekin nahasteko. Potosira errepidez iristean herriaren atzean gailentzen da Cerro Rico mendia, meatzetarako sarrera kopuru ugariekin. Meategiak hainbat kooperatibak ustiatzen dituzte eta bakoitzak bere meazuloak ditu mendian. Meatzari bakoitzak irabazien %10 ordaintzen dizkio kooperatibari eta beste guztia berarentzat da; beraz, egunean nahi adina lanordu egin ditzakete. Kooperatibari meazulo berri bat jorratu nahi duela esan diezaioke, baina bidea irekitzen doan heinean beste kooperatiba baten tunelarekin topo egiten badu, hori itxi eta beste norabide batean jarraitu beharko du. Mendia barnea zuloz betea duen gruyere gazta baten
Argitasunaren bila. Klaustrofobia sentsazioa areagotuz doa tuneletan barneratu ahala.
modukoa dela diote, kooperatiben meazuloz josita. Potosi gizateriaren ondare bihurtu zutenez, mendiak bere kanpoko jatorrizko itxura mantendu behar du eta tunelen bitartez egin behar dute lan, makineria astunik erabili gabe. Sarreran, kanpoan, meatzari taldeak bagoneta inguruetan solasean aritzen dira koka hostoak murtxikatzen, masailetan hosto bola handiak antzematen zaizkiela. Koka hostoek laguntzen diete zortzi orduz edo gehiagoz atsedenik hartu gabe lan egiten, goserik eta logurarik sentitu gabe. Meategiei izugarrizko errespetua diete eta jakitun dira barruko arriskuez. Horrekin lotuta, hainbat sineskeria dituzte eta horietako bat barrura umore txa-
rrez ez sartzea komeni dela da. Hala, kanpoan itxaroten dute aldarte onera itzuli arte eta, hala izan ezean, etxera itzuli ohi dira. Meategietan sartu eta berehala Tio aurkituko du bisitariak. Sarrera bakoitzean jainko honen irudi bat dago; Potosiko lurpeko jainkoa da, meatzariei babesa eman edota hondamendia ekarriko diena. Errespetu handia diote eta norbait sartzen den bakoitzean eskaintza bat egingo dio, koka hostoak, alkohola edo ahoan piztutako zigarro bat jarriz. Urtean behin ere llama bat hil eta bere odolarekin meategiko sarrera igurzten da. Tiori koka hosto batzuk eman eta ahoan jarritako zigarroa kontsumitu ondoren, barnera abiatzeko prest gaude. Zenbat eta barrurago joan, tunelak are eta bihurriagoak dira. Altuera aldaketa asko daude eta buruko bat edo beste jasotzeko aukera dago. Erabateko iluntasunean kaskoko argiak bakarrik erakusten ditu barneko egurrezko egitura eta putzuak. Klaustrofobia sentsazioa ere areagotuz joaten da eta bertako hautsak eta hezetasunak ez dute askorik laguntzen. Tunel batetik bestera joateko bertikalean ere mugitu beharra dago eta momentu batzuetan hamabi metro inguru jaitsi behar da. Behin beste tunelera igarota, hiru gizonez osatutako meatzari talde batekin topatu eta hauek atseden bat egiteko tartea hartzen dute, beraientzat erositako 96 graduko alkohola laranja freskagarriarekin nahasita denon artean edanez. Botila meatzari batek besteari pasatu eta tragoxka hartu aurretik, lehendabizi, Pachamamari eskaini behar zaio, lurrera pixka bat isuriz. Beraiekin izandako solasaldia beti umoretsua izan arren, duten bizitza gogorra islatzen dute beren aurpegiek. Barre artean diote bertako neskei meatzari batekin ezkontzeko gomendatzen dietela, aberastu eta gazte alargunduko direlako. Tuneletan aurrera jarraituz beste talde bat dago. Hamar bat inguru dira eta bagoneta batzuk bultzatzen materiala kanporatzen ari dira. Hauei ere koka hostoak eta alkohola eman dizkiegu, baina dinamita emanda, aukera baldin badago, leherketak ere ikus daitezke. Beraiekin hitz eginda argi utzi digute Potosiko jendeak eta bereziki meatzariek ez dutela gogoko Evo Morales eta bere Gobernua, ordaindu behar dituzten zergak (%3) direla eta. Gainera, arestian aipatu bezala, Potosin ez dago inolako industriarik eta biztanleen kopuru handi bat meatzeetatik bizi da beste bizibiderik ez duelako. Kanpoaldera irten eta argia ikustean, badirudi beste mundu batean egon garela, iluntasun eta ziurgabetasun handiko leku batean. Beraiek hala diote behintzat, sartzerakoan sekula ez dakitela bertatik bizirik aterako ote diren.
POTOSI 52
hutsa
bidelaguna 89
hutsa
proposamen tematikoa: Irlandako kostaldeko itsasargi politenak gogoan hartu The Globe, Shakespearen antzokia eta Patagoniako Marmolezko Kobazuloak hitzorduak Bals erritmoaren menpe, Vienan liburuen txokoa ÂŤBicilownÂťen ikasgaiak laburrak
proposamen tematikoa
1
2
3
IRLANDAKO KOSTALDEKO ITSASARGI POLITENAK Irlandako kostaldea babestu eta apaintzen duten itsasargiek mendeetan metatutako hainbat istorio bitxi ezkutatzen dituzte. Guri politenak iruditzen zaizkigunak ekarri ditugu orrialde hauetara eta, irudimena baliatuta, otadiz jantzitako Wiclow-eko ekialdeko kostaldetik Irlandako mendebaldeko itsaso zakarretaraino bidaiatzeko gonbidapena dakarkizuegu.
1 Clare Island-eko itsasargia, (Mayo eskualdea, Clew badia) Clare uharteko iparraldeko txoko malkartsu batean zutitu zuten zilindro itxura duen faro hau. 1806an eraikia, mota bereko itsasargiekin alderatuz txikia dela esan daiteke. Halere, bertatik Atlantikoko itsasbazterreko ibilbidean aurki daitekeen bistarik ikusgarrienetarikoa dagoela esatera ausartuko ginateke. 1965ean itxi egin zuten, labar handien artean kokatuta dagoenez, sarritan behe lainoak bere argia estali egiten zuelako, eta ondorioz, ez zelako itsasontzientzako oso lagungarria. Sakon birmoldatu ondoren, luxuzko ostatu bihurtuta zabaldu zituen ateak orain urte batzuk. Oraingo jabeen hitzetan, «indarberritzeko aterpe ezin egokiagoa» da. www.clareislandlighthouse.com
2 Loope Head-eko itsasargia (Clare eskualdea) Bakardadea eta isolamendua 54
gustuko dituenak itsasargi hau toki bikaina du. Irlandako faroak alokatzen dituen Irish Landmark Trust enpresak «Head Loop-eko puntatik zintzilikatuta» dagoela dio. Kilbaha da herririk hurbilena eta ia 5 kilometrora dago. Bertan 1670eko hamarkadan zegoen jatorrizko eraikina ikatz su-ontzi xume bat zen, farozainaren etxolako teilatuaren gaineko plataforma batean jarritakoa. Gaur egungoa, ordea, 90 metro altxatzen da Atlantikoaren gainetik eta, antza, «Irlandan oporretako lekurik onena» da “Irish Times”-en iritziz, egunkari honetako irakurleen botorik gehien jaso baitzituen Loope Head-eko itsasargiak. www.loophead.ie
3 Valentia uharteko itsasargia (Kerry eskualdea) Toki ederra da, ezta? Maurice Fitzgerald-i, Kellyko zaldunari, eskertu beharko genioke, bera izan baitzen leku honetan itsasargi bat
4
5
eraikitzeko baimena eskatu zuen lehena. Valentia uhartean ez dago hau baino toki aproposagorik itsasargi bat eraikitzeko –1947. urtera arte jardunean egon zen–. Dena dela, ez da hau inguru hauetan bisita daitekeen toki ikusgarri bakarra: «Valentia uhartean ikusi beharreko» gure zerrendari XVI. mendeko gotorleku bat gehitu beharko genioke, baita lehen kable transatlantikoa zabaldu zuten tokia ere. Europa kontinente iparramerikarrarekin lotzen duen lehen kable hura 1866ean jarri zuten. www.valentiaisland.ie
4 Ballycotton-eko itsasargia (Cork eskualdea) Ba al zenekien 1838an Atlantikoa gurutzatu zuen lehen baporeak “Sirius” izena zuela? Eta bederatzi urteren buruan, zoritxarrez, Sirius dotore hura Ballycotton-eko hego-mendebaldean, Smith’s Rockeko haitz baten kontra jota hondoratu zela? Horrelakorik berriz gerta ez zedin, Ballycotton-eko itsasargia eraikitzea erabaki zuten, baita egin ere
6
1851ko ekainean. Ur gainetik 60 metro dituela, egun argitsuetan bere argia 30 kilometroko distantziatik ikus daiteke. Gaur egun, Capel Island-era txalupairteera turistikoak antolatzen dira; horrela, Itsaso Zeltikoaz goza dezakegu farozaina izango bazina bezala itsasargiko balkoi gorri politetik so eginda. www.ballycotton.ie
5 Wicklow Head-eko itsasargia (Wicklow eskualdea) «Irlandako lorategia» ezizenez ezaguna den eskualde honetako kostalde ederra ez da behar beste aintzat hartzen. Edertasun horren lekuko da itsasoaren gaineko bista panoramiko zoragarria duen Wicklow-eko itsasargia. Egitura oktogonaleko dorre ikusgarri hau 1781ean inauguratu zuten eta kostalde honetan eraiki ziren bi faroetako bat izan zen. Zorigaizto batzuk jasan behar izan ditu bere historian; inauguratu eta 55 urtera, urriaren 10ean, tximista batek dorrea jo eta itsasargiaren barnealdea suntsitu zuen. Espero
zitekeen bezala, metro bateko lodierako hormek zutik mantendu ziren. Gaur egun, bertako sei solairuetan luxuzko gelak alokatzen ditu Irish Landmark Trust-ek. www.irishlandmark.com
6 St. John itsasargia (Down eskualdea) Irlandako itsasbazterreko itsasargi altuenak –itsasoaren gainetik 24 metro altxatzen da– ez du beti itxura bera izan. 1844an, inauguratu zenean, zurizuria zen; gero, 1902an, hiru marra beltz gehitu zizkioten eta, azkenik, 1954an, gaur egun ikus daitezkeen marra horiak margotu zizkioten. Farozainaren etxean gaua pasa daiteke. www.greatlighthouses.com
55
HITZORDUAK hutsa
Bals dantzaldien garaia • Viena (Austria) • Ekainera arte
SYDNEY (AUSTRALIA)
arrotasuna, glamourra eta Habsburgo dinastiaren distira galduaren nostalgia nahasten dira urtero Vienako dantzaldien garaian. Operako dantzaldi klasikoa, iheslarien aldeko jai solidario bat edo Ostadarraren dantzaldiaren erreibindikazioa aurkitu daitezke ekainera arte irauten duen egitarau oparoan. Otsaila da, dena den, urteko sasoirik biziena. Urtean zehar 450 festa baino gehiago antolatzen dira Vienan, gehienak hiru bider lau konpasaren erritmora... baina, hori bai, ondoko gelan, balsez gozatu beharrean, disko erritmo gordinak izan daitezke jaun eta jabe. Astero pare bat festa antolatzen dituzte. Martxoaren 12an, esaterako, Der Ball des Sports delakoaren txanda da; hau da, kirolaren munduarekin zerikusia dutenen festa handia. https://events.wien.info
H
56
MADRIL (ESTATU ESPAINOLA)
LONDRES (INGALATERRA)
ARCO arte azoka Otsailaren 24tik 28ra ARCOmadrid arte garaikideko nazioarteko azoka ospetsuak aurten bere 35. urteurrena ospatuko du. Guztira 29 herrialdetako 224 galeriaren partaidetza ziurtatua dago, eta, bere ibilbidean lehengo aldiz, ARCOk ez du herrialde gonbidaturik izango. Horren ordez, 35. urteurrenean, beste horrenbeste galeriari luzatu die gonbita –35 zenbakiarekin jolastuko dute aurtengo edizioan– “Beste etorkizun batzuekin amestuz” atal berezian parte har dezaten. Atal horretan, etorkizunean nazioarteko arte merkatuan Madrilgo azokak zer-nolako papera joka dezakeen izango dute aztergai. www.ifema.es/arcomadrid_01
Orchids Festival Martxoaren 6ra arte Londreseko hegoaldean dagoen Kew-eko Royal Botanic Gardens gunea –Krew eta Richmond upon Thames herrien artean kokatua– lorezaintza maite dutenentzako paradisua da. 120 hektareako lorategi botaniko eder honetan, ikerkuntza lana egiteaz aparte, erakusketak prestatzen dituzte. Otsailean hasi zen, esaterako, Brasilgo orkideei buruzkoa. Lorategi honek Brasilgo inauterien kolore ederrak hartu ditu bere baitan orkidea eta antzeko lore tropikalei esker. Nahi izanez gero, 17,50 libra ordainduta, «british tea» har daiteke bertan, pastelak eta ogitartekoak barne. ww.kew.org
Gay & Lesbian Mardi Gras Martxoak 5 Sydney-ko LGBT harrotasunaren martxa mota honetako munduko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa da. Bertan egiten diren desfileek eta jaiek bai bertakoak eta bai kanpoko turista ugari erakartzen dituzte. Mardi Gras izena duen arren (frantsesez, astearte inauteri), ez da asteartean ospatzen... baina horrek zer axola? Desfilea bera, Parade izeneko, martxoaren 5ean egingo dute, baina otsailaren hasieratik motorrak berotzen hasiko dira Sydneyn; zinema jaialdi bat, erakusketak, lasterketak, gay eta lesbianen abesbatzen kontzertuak... denetarik izango da. www.mardigras.org.au
HANNOVER (ALEMANIA) CeBIT azoka Martxoaren 14tik 18ra Nazioarte mailan, teknologiari buruzko azokarik handiena dugu hau. Etorkizuna nondik nora joango den bertatik bertara ikusi ahal izaten da, ordenagailuei, informazioaren teknologiei eta telekomunikazioei buruzko azken berritasunak Hannoverren erakusten baitira udaberriro burutzen den azoka honetan. Hiritik 8 kilometrora dago erakusketa aretoa eta, azokak dirauen bitartean, CeBITeko sarrera erakutsita garraio publikoan doan ibiltzeko aukera ematen dute. www.cebit.de
erakusketak
INDARRA ZUEKIN EGON DADILA arth Vader-en mozorro beltza, C-3PO robotaren oskol urrekara, Amidala erreginak zeraman luxuzko jantzia eta Jabba el Hutt-ek beretzat esklabo hartu zuzenean Leia printzesak zeraman bikinia... Star Wars-eko pertsonaien izaeraren adierazle propioa bihurtu da pantaila handian agertzen duten itxura eta soinean daramatena. Georges Lucas-ek asmatutako saga ia mitikoa bihurtu da, milaka
D
jarraitzaile sutsu baititu munduan zehar. “Star Wars and the Power of Costume” deitzen da Smithsonian institutu prestigiotsuak Lucas Museum-ekin batera atondutako erakusketa ibiltariak. Munduko hiru hiriburutan baino ez dute jarriko ikusgai. Martxoaren 1etik maiatzaren 30era arte New York-eko Discovery Times Square-n izango da. www.discoverytsx.com/star-wars-exhibition
KANDINSKY, ATZERA BEGIRAKOA assily Kandinsky (1866-1944) margolari errusiar handia gustukoa baduzue, argi ibili zaitezte, otsailetik Madrilen ikusgai dagoen erakusketa arras interesgarriak otsailaren 28an itxiko baititu ateak. Cibeles-en dago ikusgai erakusketa ibiltari hau –Europako beste hiriburu batzuetatik ere pasatu da– eta margolari abangoardista honen etapa guztiak erakusten dira oso era errazean eta kronologikoki antolatuta.
W
www.centro.org 57
hutsa
liburuen TXokoA
«BICICLOWN»-EN IKASGAIAK hutsa
Una declaración de intuiciones Alvaro Neil Autoekoizpena, 2016 148 orrialde. 15,60 euro
uela 11 urte, Alvaro Neil asturiarrak bere ohiko bizitzari agur esatea erabaki zuen: mundua zeharkatuko zuen, bizikletaz bidaiatuz eta irribarreak zabaltzen. Biciclown «pertsonaia» sortu zen orduan, Alvaro beraren alter egoa, eta bide batez Mosaw (Miles Of Smiles Around the World) egitasmoa. «Lan honen bitartez nire pentsamenduak eta gogoetak islatu nahi nituen eta jendearen partekatu –argitu digu Biciclownek–, orain arte bi motako liburuak argitaratu baititut: bidaietako argazki liburuak eta nire abenturei edo zoritxarrei buruzkoak». Oraingoan, munduan zehar bidaiatuz beste kulturetatik ikasitakoak partekatu nahi izan ditu eta, bide batez, zenbait argudio ematen dizkie irakurleei bizitzari zuku guztia atera diezaioten. Guztia umore fin-finarekin zipriztinduta.
D
hutsa
EUSKAL HIRIHARRESIEN GIDA
hutsa
himamanda Ngozi Adichie-ren lehen eleberri hau Commonwealth Writers’ Prize-ko Best First Book ataleko irabazlea suertatu zen. Afrikako gatazka politiko eta sozialetan girotutako istorio hunkigarri honek familiarteko erlazio oldarkorren gaineko tirabirak islatzen ditu. Nigeriako Enugu hirian, 15 urteko Kambili neskatoak eta Jaja-k, bere anaia zaharrenak, bizitza erosoa daramate aita negoziogizon boteretsu eta errespetagarria dutelako. Baina, aldi berean, aita ultraerlijiosoa eta krudela da oso. Kambilik errebelatzeko beharra sentituko du. La flor purpura Chimamanda Ngzi Adichie Random House, 2016 304 orrialde. 18,90 euro
C
hutsa
hutsa
hutsa
AFRIKAKO GAZTE ERREBELDEAK
ARABIAKO LAWRENCE REN PAREKOA
SUOMI HERRIA EZAGUTZEKO PARADA
obela zoragarri honetan Rafael de Nogales (1879-1936) venezuelar militar eta idazleak Amerika, Europa eta Asian zehar egindako bidaietan bizi izan zituen abenturekin egingo dugu topo. Abenturazale menderakaitza eta zaldun ibiltaria, Arabiako Lawrencen parekotzat jotzen dute Nogales; baina batak, ingelesak, mundu mailako ospea lortu zuen eta, bestea, venezuelarra, Historiako liburuetatik at gelditu da. Lehen Mundu Gerran turkiar armadan parte hartu zuen eta han ikusi eta bizi izandakoak idatzi zituen liburu honetan.
auxe omen da Euskal Herriko hiri-harresiei buruz kaleratu den lehenengo gida, edo hori dio, behintzat, egileak. Guztira, mota honetako harresiak dituzten 28 herriren berri eta aztarnak dituzten beste 30en erreferentziak eskaintzen dizkigu Hektor Ortega historialari eta kazetariak lan honetan. Oso modu argian aurkeztuta, erromatar harresiak (Baiona edo Erriberri kasu), Erdi Arokoak (Artaxoa), modernoak (Hondarribia) eta karlisten hiri-harresiak aurkitu eta ikertu ditu Ortegak. Gure historia modu erosoan ezagutzeko aukera ematen digu, gainera.
iburuaren 10. urteurrenerako edizio berezia atera du Madrilenian argitaletxeak, kapitulu berriak eta koloretako argazki gehiagorekin hornituta. Manuel Velasco bidaiaidazleak gertutik ezagutzen du Finlandia, dozena erdi aldiz bidaiatu baitu iparraldeko herrialde ikusgarri horretara. Horri esker ezagutu ahal izan ditu Finlandiaren bi aurpegiak; udakoa, Gauerdiko Eguzkiak Zirkulu Polar Artikoaren gainean dir-dir egiten duenekoa; eta negukoa, mantu zuri baten modura, elurrak dena estaltzen duenekoa.
Cuatro aĂąos bajo la Media Luna Rafael de Nogales Almuzara, 2016 464 orrialde. 27 euro
GuĂa de los pueblos amurallados Hektor Ortega Sua edizioak, 2016 168 orrialde. 17 euro
Finlandia. Suomi para los amigos Manuel Velasco Madrilenian, 2015 310 orrialde. 19,95 euro
N
H
L
59
Gogoan hartu hutsa
THE GLOBE SHAKESPEAREREN GOZAMENERAKO
The Globe antzokiak Tate Modern museoa auzokide du eta, parez pare, Tamesis ibaiaren beste aldean, urtetik urtera handitzen doan City barrutiko etxe-orratzen multzoa. Londresko hegoaldean kokatutako eraikin hau oso polita da, XVI. mendeko antzokien eran moldatua. Bueno, garaikoak horrelakoak zirelakoan daude, ez baitago egiaztatzerik nolakoa zen zehazki jatorrizko The Globe hura. William Shakespearek (Stratford-upon-Avon, 1564-1616) ezagutu zuen hura kiskali egin zen 1613an, “Henry VIII” antzezten ari zen gau batean. Agertokiko oihal batek su hartu eta garrak lasto-sabaira hedatu eta zur-eraikuntza guztia erre zen. Eraikina bizkor berreraiki zuten arren, 1644an hiriko administrazio puritanoak antzoki guztiak itxi zituen eta, handik bi urtera eraitsi egin zuten, 1666an Londres suntsitu zuen sute ikaragarria baino zertxobait lehenago.
60
Beraz, The Globe historia-liburuetako sarrera soila izango litzateke, Chicagoko aktore eta zuzendari bategatik ez balitz. 1949an, Sam Wanamaker Britainia Handiko hiriburura gerturatu zen antzoki zaharraren arrastoaren bila. Bere kokapena gogorarazten zuen plaka xume bat geratzen zen soilik, baina urte batzuen buruan, eta Wanamaker jada Britainia Handira bizitzera joan zenean, antzokiaren berreraikitzea bultzatu zuen jatorrizko kokapenetik gertu, 200 metrora. The Globe irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, diru-laguntza publikorik jasotzen ez duena. Antzerki ikusleen eta tokia bisitatzen duten turista ugarien sarreretatik eta mezenasgoari esker bizi da. XVI. mendean bezala Agertokia poligonala du The Globek, Shakespearek berak mota honetako agertokietarako pentsatu eta idatzi baitzituen bere lan gehienak. Hemen XVI. mendeko espiritua mantentzen saiatzen dira muturreraino; esaterako, antzokia kandelaz argitzen da soilik eta ez dago inolako berogailu sistemarik. Haritz-zurez estalita, berdez eta grisez margotuta eta urre koloreko erremateekin hornituta, ateak zabaldu zituenetik –1997an, Wanamaker jada hilda zegoela– Shakespearen lanak antzeztu dira hemen, garaiko jantziekin. Publikoa hiru galeriatan banatzen da. Inori ez dio axola, edo behintzat The Glorera datozenak barneratuta daukate, zutabeek ikuspen perfektua galaraz dezaketela edo hiriko ohiko hotza hezurretaraino sar daitekeela. Euria egiten duenean, galerietan daudenak, bederen, babesean daude; ez, ordea, agertoki aurrean zutik daudenak. The Globe guneko bisitaldi gidatuak Londresko erakargarri turistikoetako bat dira. Hori bai, estalperik gabeko agertokia denez, urritik maiatzera arte goza daiteke bakarrik. 2016an merezi du The Globera gerturatzea, Shakespeareren heriotzaren 400. urteurrena ospatzen baita.
Argazkia: Thinkstock
hutsa
MARMOLEZKO KOBAZULOAK Patagonian kokatutako haitzulo eder hauek Buenos Aires/General Carrera aintziran aurki ditzakegu, Txilek eta Argentinak partekatzen duten lur eremu zabalean. Mugaren alde bakoitzean izen desberdina hartzen dute kobazuloek, biak ezagunak oso nazioarte mailan: Argentinan Buenos Aires aintzira esaten diote; Txilen, ordea, General Carrera izen ofiziala du 1959. urtetik. Bere jatorrizko izena, ostera, tehueltxe hizkuntzan, Chelenko da, ÂŤekaitzetako aintziraÂť esan nahi duena. Txileko ertzean mundu honetakoa ez dirudien zerbait sortu izan da: Marmolezko Leizeak edo Kaperak, bi izen horiekin ezagutzen baitira. Puerto Tranquilotik ateratzen diren txalupa txikiei esker goza daiteke leku ikusgarri honetaz.
Ordubete behar da haraino iristeko... eta bisitaria aho zabalik uzten duen bidaia horietako bat da. Aintzirako urek milaka urteren buruan beste horrenbeste koloretako marmolezko kobazuloak sortu dituzte. Eguzkiak eragindako distirak, ur gardenen isla, txalupariaren trebetasuna... dena dekoratu bat den sentsazioa ematen du. Gizakien inolako laguntzarik gabe, naturak berak eratutako edertasun paregabe honek merezi du bertaratzea. Puerto Rio Tranquilo herrixkatik (Aysen herrialdeko hiriburua da. Rio IbaĂąez eskualdean dago, Coyhaique-tik 223 kmra) ontzi txikietan gertura daiteke inguru horietara. Hemendik, beste ontzi txiki bat alokatuta, Marmolezko Katedralen eremuan zeharreko ibilaldia egin daiteke.
LABURRaK hutsa
F
62
DONEJAKUE BIDERAKO GIDA DESGAITUENTZAT
statu espainoleko Desgaitu Fisikoen Plataformak (Predif) Donejakue bidearen gaineko Gida Egokitu bat kaleratu du. Guztira 222 baliabide turistiko aztertzen dira, 23 etapatan eta 40 tartetan egituratutako lan honetan. ONCE eta Vodafone fundazioaren laguntza jaso duen proiektu hau Gaztela eta Leongo Gobernuaren ekimena da eta, hori dela eta, Bide Frantsesa deritzonari dagokio soilik. Zehazki, Redecilla del Camino (Burgos) herritik Santiagoraino dagoen 555 kilometroko tartea aztertu dute. Interneten aurki daiteke Predif-en web orrian, baita Tur4all aplikazioan ere.
E
ASTE SANTUAN, TURISMO KOLABORATIBOA ain gertu ditugun Aste Santuko oporrak prestatzeko orduan, “turismo kolaboratibo” delakoaren onurak kontuan izan beharko genituzke, gero eta indar handiagoa hartzen ari baita, merkeago ateratzeaz gain, esperientzia berriak bizi izateko abagunea ematen digulako. Gehienok BlaBlaCar eta Airbnb ezagutzen ditugu –garraio arloko eta ostatua hartzeko sare erraldoiak–, baina badaude beste aukera batzuk ere, adibidez, CouchSurfing –etxeko sofa edo lo egiteko toki bat doan uzten duzu– eta Amovens –telefonoaren bidez garraioa lotzeko aukera ematen duen plataforma–.
H
hutsa
orondako aireportuak ezohiko bidaiari-trafikoa izango du datozen hilabeteetan. Aste Santuari begira prestatu diren loturez aparte –Budapest, Venezia eta Berlinera–, San Prudentzio inguruko zubian Mosku-San Petesburgo eta Lisboarako hegaldi zuzenak aterako dira. Arabako aireportuko arduradunek jakitera eman dutenez, charter hauei ekainean Norvegiara atondu dena gehituko zaie. Ekainaren 13an, zehazki, Gasteizko terminaletik aireontzi bat aterako da Oslorantz, zazpi egun geroago Norvegiako Bergen herritik itzuliko dena. Astebeteko pakete turistiko hau Azul Marino agentziak –Kutxabank du bezeroen artean– merkaturatu du.
hutsa
hutsa
hutsa
FORONDATIK OSLORAKO HEGALDI BAT ATERAKO DA EKAINEAN
TURISTAK BIDALI NAHI DITUZTE SIRIARA
ho zabalik geratzeko moduko tour bat prestatzen ari da First Patent Company agentzia errusiarra: aurten martxan jarri nahi duen Asad Tours izeneko ibilbideari «esker», turistak lauzpabost egunerako Siriako gatazkako lehen lerrora eramango dituzte. Siriarrak bertatik ihesi ari diren bitartean, errusiar dirudunek, 1.500 euroren truke, hegaldiak, ostatua, janaria eta gidari propioa izango lukete. Hori bai, asegurua ez da ordaindutakoaren barnean sartzen. Antza, mugatik kilometro eskas batera geldituko lirateke turistak eta, Aronov-en esanetan, «ez zaie armarik emango». Asmo honek hautsak harrotu ditu Europako komunikabideetan.
A
FOURNIER MUSEOAK TOP CHOICE SARIA JASO DU ianorg asiar turismo atariak Top Choice saria eman dio Gasteizko Fournier Karta Museoari, 2016an bidaiatzeko eta bisitatzeko lekurik erakargarrienen artean kokatuz. Epaimahai profesional batek eta iaz Asiatik etorrita Arabako hiriburua ikusten izan ziren bisitariek egindako balorazioaren emaitza da Top Choice aitorpena. Lianorg asiar turismo atariak urtero hautatzen ditu mundu osoko jatetxe, hotel, denda eta erakargarri turistikoak Txinako, Japoniako eta Asiako gainerako herrialdeetako bidaiarientzat, herrialde horietan eskaintzen baititu bidaiak.
L
hutsa
BOSNIA, PERSIAR GOLKOKO DIRUDUNENTZAKO LUXUZKO PARADISUA
ersiar golkoko dirudunen paradisu berria bihurtu da Bosnia. Hiriburutik 30 kilometrora dagoen Osenik herrian Sarajevo Resert proiektua prestatzen hasi da Golfo izeneko Kuwaiteko eraikuntza-enpresa. 160.000 metro karratuko eremu batean kokatuta eta aintzira artifizial baten inguruan eraikita, 360 txalet eta apartamentu, igerilekuak, kirol zelaiak, “halal” supermerkatu bat eta meskita bat izango ditu Sarajevo Resert-ek. Luxuzko turismoa bultzatzeko asmoa dute Bosnian, garai batean Andaluziako Marbellaren eredua hartuta.
P
hutsa
PARIS EZAGUTZEKO PARADA 2CV ELEKTRIKO BATEAN Citroenen auto famatuari, betiko 2CVari, «deu-deuches» deitu zaio betidanik Estatu frantsesean. Pariseko 4 Roues sus 1 Parapluie turismo enpresak mota honetako 40 auto egokitu ditu elektrikoak izan daitezen, eta «egun batez txikarra egiteko» aukera ematen dutela argudiatuz –hori dio, behintzat, kaleratu duten publizitateak– hiriburu frantsesean turismoa egiteko modu garbia proposatzen digu. Ordu eta erdiko ibilbideagatik 60 eta 90 euro artean ordaintzen du turista bakoitzak. www.4roues-sous-1parapluie.com
hutsa
hutsa
MUSEOAK MERKEAGO AVE-KO BIDAIARIENTZAT enfeko abiadura handiko eta distantzia luzeko trenetako bidaiariek %50ko beherapena izango dute Estatuko zenbait museotan tren txartela aurkeztuta. Museoetako bisitak bultzatzea eta trenaren erabilera sustatzea du helburu Renfek eta Kultura eta Hezkuntza Ministerioak hitzartutako akordioak. 48 orduko tartean izango du balioa deskontuak jatorriko geltokian, baita helmugako geltokira heldu osteko hurrengo 48 orduan ere. Une honetan 13 museotan eska daiteke beherapena: Madrilen, Valentzian, Murtzian eta Kantabrian.
hutsa
BESTE MUNDU BATEAN BALEUDE BEZALA Hermon mendiaren gailur elurtuak bi mundu banatzen ditu: borrokek suntsitu duten Siriako lurraldea eta eski-estazio bat, turista israeldarren gozamenerako. Teleaulki gainean, itsas mailaren gainetik 2.200 metrora, eskiatzaileek eguzkitarako krema ematen duten toki berean, Damasko ikus daiteke eguraldiak laguntzen badu. Siriako hiriburua 40 kilometro eskasera dago, baina beste mundu batean dagoela dirudi. Israeldarrentzat, Hermon mendigunea, Libano eta Siriarekin mugan dagoena, segurtasun handiko eremua da.
R
hutsa
hutsa
MAWLYNNONG, ASIAKO HERRIRIK GARBIENA Mawlynnong herrian plastikoa debekatuta dago eta kaleek oso itxura zaindua dute, lorez beteta gainera. «Asiako herri garbienaren» titulua harro daraman herrixka hau lasaitasun uharte bat da India zabalean. 500 biztanle ditu eta Indiako iparekialdeko eskualde menditsu batean dago. Lehen, 2003. urtera arte zehazki, oinez bakarrik irits zitekeen bertara. «Egunero garbitzen dugu herria gure aitona-amonek eta gurasoek horrela erakutsi zigutelako, gure osasunerako onuragarria baita», dio Baniar Mawroch-ek bere gurasoen etxeko sarrera distiratsua garbitzen ari den bitartean.
63