hutsa
7
HARAR Hienek eskutik jaten duten tokia • BORNEO Ekialde urruneko ametsa • PADUA Artearen eta zientziaren arteko konjurazioa • NANTUCKET Moby Dick-en peskizan • AKAKUS MENDIAK Ausartenentzat bakarrik
Antrim konderria DENBORAN ATZERA BIDAIA, IPAR IRLANDAN
BIDAIA ALDIZKARIA
Azaleko argazkia: Koldo Carrillo
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Amaia Ere単aga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
aurkibidea 04
Munduari begirada Navajoen Nazioak kudeatzen duen Monument Valley izeneko ingurune natural ikusgarriak arazo latzak ezkutzen ditu.
32
ErreportaJEak 6
Antrim Ipar Irlandako konderri honek aberastasun natural eta geologiko handiak eskaintzen dizkio bidaiariari. Barnealdeko mendiarteetatik hasi eta kostaldean zehar ibili gara.
16
Harar Etiopiako harresi-barru hau islamaren hiri sakratuetako bat da, Meka eta Medina bezalako hirien kategorian sartzen dena.
24
Borneo Asian urpekaritza egiteko lekurik onenetakoa, harea zurizko itsasertz amaigabeak... Borneo benetako abentura bihurtzen da.
32
Padua Badira munduan estasira erraz asko eramaten gaituzten hainbat leku. Hiri hau horietakoa da.
40
Nantucket Herman Melvillek XIX. mendeko “Moby Dick� eleberrian hilezkortu zituen uharte honetako biztanleak.
48
Akakus mendiak Libiako Saharan, dunen artean, orratzak bezala altxatzen dira.
Bidelaguna 54
Proposamen tematikoa Doako turismoa Europako bost hiriburutan.
56
Hitzorduak
58
Liburuen txokoa
60
Gogoan hartu
62
Laburrak
48 06
16
40
24
3
MONUMENT VALLEY Far West-etik harantzago ohn Ford handiaren film batetik ateratakoa dirudien irudi dotore honek Far Westeko garai mitikoetara eramaten gaitu: zaldiaren gainean, irmo eta adi, bakeroa urrutira begira ari da, zeruertzean etorkizuna itxaroten izango balu bezala. Baina errealitatea ez da hain ederra, gordinagoa baizik, aurrean dugun zalduna Monument Valley Navajo Tribal Parkeko gida bat baita, turistek etxera irudi polit bat eraman dezaten bertan paratu den navajo amerindiarra, alegia. Utah eta Arizonaren arteko mugan kokatutako lurzoruaren sakonune honen jatorrizko izena Tsé Bii’Ndzisgaii da (harkaitzen arana) eta Ameriketako Estatu Batuetako tokirik ikusgarriena dela esango genuke. Navajoek kudeatzen dute, beraien erreserban baitago, eta turismoa haien ekonomiarentzat lagungarria den arren, bizi duten egoera ez da batere ona –langabezia, gaixotasunak...–. Joan den urteko bukaeran, esaterako, Navajoen Nazioko buruak oso kezkatuta azaldu ziren suizidioen kopurua bat-batean igo izan zelako gazteen artean. Arazo kulturalek –belaunaldi berriak beraien kultura galtzen ari dira– eta ingurunearekin lotutakoek –Gold King Mine urre-meatzeak San Juan errekan sortutako kutsadura– zerikusi handia izan dezakete honekin.
J
Argazkia: Mladen Antonov
4
Munduari begirada
5
Antrim ARO GEOLOGIKOETAN BIDAIAN
Testua eta argazkiak: Koldo Carrillo
Ipar Irlandan, Antrim konderriak aberastasun natural eta geologiko handiak eskaintzen dizkio bidaiariari. Barnealdeko mendiarteek eta kostaldeko labar malkartsuek glaziazio aroak eta fenomeno bolkanikoak gerturatuko dizkigute.
ANTRIM atura handitasun guztiarekin azaltzen da Antrim konderrian. Paisaia ezberdinen kontraste ederrak barnealdeko muinoak eta iparraldeko kostaldeko itsaslabar bertikal eta aldapatsuak utziko dizkigu. Glaziazio eta fenomeno bolkanikoek milioika urtean eraldatu eta moldatutako lurraldea da Ipar Irlanda eta, geologoa izan ez arren, halako paisaien aurrean, halabeharrez ÂŤeta hau nola sortu da?Âť galdera sortzen da nigan. Hein batean, Lurraren milioika urteko historiari eta fenomeno geologikoei hurbiltze bat izango da bidaia hau eta, hala, hobeto ulertuko ditugu aurrean agertuko zaizkigun paisaia galantak.
N
8
Erreportaje honetan barnealdeko mendiarteetatik hasi eta kostaldean zehar egindako ibilbidea proposatzen da, liluraz betetako amaiera batekin, gainera. Izan ere, Antrim konderriak naturaren hainbat edertasun biltzen ditu, eta tartean dago mundu osoan ezaguna den fenomeno geologiko harrigarria, Erraldoiaren Galtzadan aurki ditzakegun milaka basaltozko zutabe hexagonal eta poligonalek osatzen dutena, hain zuzen. Bidaia honetan, naturak, eskulanean ari den artisaua balitz bezala, zizelkatu eta moldatutako formazioen aurrean aho zabalik geratzeko moduko gauzak ikusiko ditu bidaiariak. Causeway Coastal Route deritzon bideak Belfast hi-
ritik Derryra garamatza, 190 kilometroan zehar bederatzi glen edo mendiarte eta kostaldea zeharkatuz. Askotan, baina, merezi du horrelako paisaiak oinez eta lasaitasunez mirestea eta, horretarako, hainbat bidexka izango ditu bidaiariak aukeran. Ezagunena Causeway Coast Way deritzona da, 53 kilometroan zehar, kostaldeko itsaslabar eta hondartzak zeharkatuz, Ballycastle eta Portstewart herriak lotzen dituena. Mendiarte glaziar sakonak Milioika urte atzerago Irlandako lurrazalaren zati bat itsaspean zegoen eta duela 60 milioi urte, plaka tektonikoen mugimenduak direla medio, erupzio bolka-
niko ugari izan ziren. Hasieran ur azpian gertatu baziren ere, beste erupzio batzuk lurrazalean gertatu eta sumendiak sortu ziren. Erupzioetatik eratorritako basalto koladek aurretik sortu ziren arroka guztiak estali zituzten, tartean, egun itsaslabarrean ikus daitezkeen klera zuriak. Gaur egun, Ballymena hiriaren ondoan dagoen Slemish mendia da iraganeko sumendi baten arrasto bakarra. Konderriko ekialdean Antrimgo bederatzi glen edo mendiarteek agintzen dute paisaian. Duela 10.000 urteko azken izotzaldian, glaziar izugarriek sortu zituzten mendiarte horiek eta bederatzien artetik Glenariff-en ÂŤuÂť formako bailara glaziarraren adibiderik
Handian, Lurigethan mendia. Ondoan, Ballintoyko itsasertzeko harkaitzak eta Dunluce lore berezia. Erreportajea zabaltzen duen irudian, mendiarte glaziar itzela kostalderaino hedatzen da Glenariffen.
ANTRIM garbiena aurki dezakegu, 200 eta 400 metro altu diren sakan malkartsuez zedarrituta. Glenariffeko Baso Parkeak bailararen ikuspegi ezin hobea eskaintzen digu; izan ere, goitiko ikuspegi batetik, bailara sakona ikusiko dugu gure azpian kostalderantz aurrera egiten. Inver eta Glenariff ibaiek bitan zatitzen dute parkea. Basoaren azpiko lur gehiena ez da oso emankorra, basalto gainean dagoen turbak osatzen baitu. Hala ere, erreken ibilbidean zehar, beste lur emankorrago batzuk badira eta horietan aniztasun handiagoa aurki daiteke landarediari dagokionez. Parkean, 0,6 kilometroko bidetik hasi eta 8,9 kilometro luze den Scenic Trail deritzon ibilbideraino lau dira proposatzen diren bideak. Azken honek, Inver errekaren sakanera garamatza eta Ess-na-Crub ur-jauziaren ondotik pasatzen da. Jarraian, erreka gurutzatzerakoan, igoera gogor batek 60 metroko altuetatik 260 metrora eramango gaitu, mendiarteak eta Mull of Kintyre harkaitz eskoziarra beren handitasun guztian miretsi ahal izateko. Glenariff Baso Parkea bisitatu ostean, errepidean behera, kostaldeko Waterfoot herrixkara hurbildu naiz, ildaskan behera egitearekin batera, honen handitasu-
naz jabetuz. Glenariff parkeak eskaintzen duen ikuspegia osatzeko, herrixka hau ÂŤuÂť formako bailararen oinean kokatzen da eta alde batera zein bestera, hainbat metro altu diren paretak altxatzen dira. Kostaldean mendebalderantz eginez, Cushendall herri xarmagarria aurkituko dugu, Glenballyeamon mendiartearen sarreran. Bertan buelta bat emanda, Lurigethan tontorraren forma benetan deigarria iruditu zait, eta inguruetan, Tievebulliagh eta Trostan tontorrak daude, azken hau Antrimgo goi ordokiko tontorrik garaiena (550 m). Kostalde eder bezain ikaragarria Bidaia honen helburu nagusietako bat Ballintoy eta Bushmills arteko kostaldeko ibilbidea da. Egun batean eta lasai egiteko moduko 16 kilometro inguruko bidexkak itsaslabar garaien gainetik eramango gaitu, paisaiaren handitasuna miresteko. Lehenago, baina, iparralderantz goazen heinean, eta Ballycastle herrira iritsi aurretik, Torr Head eta Fair Head lurmutur ikusgarriak bisitatzeko aukera dago. Gainera, hauetako lehena, marmol eta harri bolkanikoaren jarraieren adi-
Larrybane Bay-ko klerazko labar garaien gainetik iristen gara sokazko zubira. Ondoko orrialdean, Carrick-a-Rede zubia. Itsas mailatik 30 metrora altxatzen da eta Carrick uhartetxora garamatza.
10
ANTRIM
12
bide aparta da Irlanda osoan. Denbora izanez gero, Rathlin uhartea bisita daiteke, Ballycastle hiritik egunean zehar irteten diren ferryetako bat hartuz. Ballycastle eta aurrerago aipatuko dudan White Park Bay golkoaren arteko kostaldea bereziki interesgarria da, baita ikuspegi geologikotik ere. Kostaldeko tarte honetan, Behe Kretazeoko klera eta Tertziarioko basaltoa moztuta azaltzen dira, eta hainbat itsaslabarretan ikusiko dugu hori. Ballintoy herrixkara iritsita, Carrick-a-Rede zubi ezaguna bisitatzea ezinbestekoa da, Erraldoiaren Galtzadara eramango gaituen ibilaldiari ekin aurretik. Arrantzaleek duela 250 urte inguru eraiki zuten Carrick irla txikira garamatzan egur eta sokazko zubia, izokin atlantikoa bere migrazio ibilbidean arrantzatzeko. Egun, Ipar Irlandako erakargarri turistiko nagusietako bat da eta ehunka bisitarik zeharkatzen dute egunero itsasoaren mailatik 30 metrora eraikita dagoen zubia. Bertatik, Larrybane Bay golkoko eta inguruetako klera eta basaltozko itsaslabar bertikalak mirets ditzakegu. Bisita labur baten ostean, mendebalderantz jota, itsaslabarraren gainetik Ballintoyko portura iritsiko gara. Toki eder honetatik Sheep eta Rathlin uharteak ikus ditzakegu. Itsasertzean, ostera, klera eta kuartzita zuriek basalto beltzarekin kontraste ederrak sortzen dituzten han eta hemen. Portuaren mendebaldean, altxatutako itsas plataforma da esanguratsua. Ingu-
Basaltoak, klerak eta goroldioak paisaia ederrak sortzen dituzte Ballintoyko itsasertzean. Txikian, Ess-Na-Crub ur-jauzia. Glenariff baso-parkeko erakargarritasun handienetako bat da.
13
rune honetan, testurak nahasten dira eta itsasoan, basaltozko eta, neurri txikiago batean, klerazko harkaitz zuriak eta irlatxoak sakabanatzen dira, Little Isles of Camplie izenez ezagutzen direnak. Ballintoyko portuaren inguruko itsasertzean, benetan interesgarriak dira naturak sortu dituen formak, eta bereziki deigarri gertatu zaizkit altuera txikiko muino konikoak. Izotzaldiko izotz masa handiek lurrazalak behera egitea ekarri zuten eta horiek desagertzerakoan, isostasiaren eraginez, kostaldeak gora egin zuen. Gainerakoa itsasoaren higadurak egin du mende luzeetan zehar, paisaia eta formazioei halako forma guratsuak emanez. Paraje bitxi honetan, Dunshammer deritzon muinoa eta Dunnaglea arkua dira bereziak, eta mendebalderantz doan bidezidorrari jarraituz, arku natural bat aurkituko dugu urez inguratuta. Harriz jositako ingurunetik irten ostean, White Park Bay-ko hondartza zabalean aurkituko gara. Besteak
beste, hondartza honen inguruan aurki daiteke kostaldeko landare arraroetako bat, Dunluce-ko lore urdina (Geranium pratense), hain zuzen. Bidean aurrera eginda, Dunseverick-eko portua eta gazteluaren hondarrak zeharkatuko ditugu; azken honen dorrea lurmutur txiki batean zutik ikusi dezakegu. Itsaslabarraren goialdean gaude orain eta beste hainbat lurmutur zeharkatu ostean, Port Moon-go badiara iritsiko gara. Egindako bidea ikusteko begirada atzera botatzean konturatuko gara jadanik basaltozko zutabe itzelen gainetik ibili garela azken metroetan. Halaber, itsasertzean ere, arrakalaz jositako basaltozko formazio beltzak ikusiko ditugu eta horien aurrean, ÂŤErraldoiaren Galtzadara hurbiltzen ari naizÂť, pentsatu dut nire baitan. Hori pentsatzera ere bultzatu naute, ibilbide osoan zehar aurkitutako oinezko bidaiari bakanei kontrajarrita, inguru hauetan aurkitu ditudan bidaiari talde handiek.
Naturaren geometria Port Moon-dik aurrera eginda jabetuko gara itsasoaren higadurak agerian utzi dituela basaltozko zutabeak eta kasu batzuetan itsaslabarretik banatuta, zutabe bat edo bi soilik geratzen direla zutik, Chimney Tops deritzen tximiniak kasu. Bushmills herriaren ondoan, Galtzada hedatzen den eremu zabalean, basaltozko 40.000 zutabe inguru aurki ditzakegu. Horietako gehienak hexagonalak dira eta beste batzuek hiru eta zortzi arteko aldeak dituzte, naturaren sorkuntza guratsu ederraren adibide. Hala izanda, Gizon-emakume Guztien Ondare izendatu zuen Unescok 1986. urtean. Itsaslabarreko goialdeko bidexkatik, Shepherd’s Steps izeneko eskaileretatik jaits daiteke zutabez osatutako itsasertzera, baina orduaren arabera, jende andanaz betetako paisaiarekin egingo dugu topo. Nire kasuan, halako ikuskizuna ederresteko irrika baretu eta ilunsentian itzultzea nahiago izan dut, nolabaiteko inti-
mitatean, eguzkiaren epeltasunak basaltozko zutabeak nola tindatzen dituen miresteko. Aro Tertziarioan, duela 50 eta 60 milioi urte bitartean, laba isuri ikaragarriak gertatu ziren inguru honetan eta egun ikus ditzakegun zutabeak laba koladaren erdiko geruzan gauzatu ziren. Izan ere, mantuaren kanpoko geruza azkarrago hoztu zen bitartean, barneko geruzaren hozketa motelagoa izan zen, eta prozesu honetan zutabeak sortu ziren. Geologoen esanetan, Galtzadan denboran tartekatutako sei erupzio inguru gertatu ziren gutxienez eta horiek zoritxarrez publikoari itxita dagoen Port Reostan-en ekialdeko itsaslabar baxuan zenbatu daitezke. Gertakari bolkaniko bortitzak idatzita geratu dira Ipar Irlandako kostaldeko harrietan eta Galtzada zein honen ekialdeko itsaslabarrak munduko toki geologiko interesgarrienetakotzat jotzen dira.
ANTRIM
Ezkerreko irudian, Galtzadako labar garaietan altxatzen diren basaltozko zutabe biluziak. Lerroon gainean, paisaia bakartian, klerazko arkuak ezustean harrapatuko gaitu White Park Bayra iritsi aurretik. 15
Harar HIENEK ESKUTIK JATEN DUTEN TOKIA
Etiopiako Harar harresi-barrua islamaren hiri sakratuetako bat da, Meka, Medina, Jerusalem eta Damasko bezalako hirien kategorian sartzen duena. 2006an, bertako hiri zaharra Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok. Testua eta argazkiak: Juanma Costoya
17
HARAR utobusetik jaitsi orduko ikuspegi zoragarri bat aurkitzea espero duen bisitariari zapore gazigozoa utziko dio iritsierak, Rene Caile esploratzaile frantsesak Timbuktu gogoangarrian barneratzeko egunsentira arte itxaron zuenean izan zuen sentsazio bera. Hark adobezko etxe kaskar batzuk eta eskaleak baino ez zituen aurkitu, bere irudimeneko urre-koloreko kupulen eta ur gardeneko iturrien ordez; eta egun Hararrera joaten dena, hiri modernoa ikustean, herrialdeko gainerako hiri kaotikoetatik ezerk ez duela bereizten ohartuko da. Erdi eraikitako eraikinetan, edo erortzear daudenetan, ezin sinetsizko negozioak aurkituko ditugu, baita ortodoxoagoak diren ka-
A
18
fetegi eta telefonia dendak ere. Patuaren bitxikeriak, Harar, karabanen merkataritzak ezagun egin zuena, komertzioari dagokionez bigarren mailan dago gaur egun, hain zuzen, Addis Abeba Djiboutiko portuarekin lotzen duen trenbide garrantzitsuak geraleku hurbilena Dire Dawa-n duelako, XXI. mendeko Harar bihurtu nahi duen herrian. Hiri zaharra Jasotako lehen kolpetik osatuta, bisitariak hiri zaharraren sarrerako aterantz jo ohi du. Horretara iristeko etorbide zabal bat pasatu beharko du, eukaliptoen artetik, eta horien itzalpean lo-kuluxka egiten, narkotizatuta,
khat kontsumitzaileak ikusiko ditu. Hararreko atetik sartu orduko sumatu ohi ez den arren, metro batzuk aurrera egitean antzinako unibertso batean barneratzen ari garela ohartuko gara. Hiri zaharraren bihotzera jota, ibilgailuen trafiko itogarriaren mugara, hots, Feres Magala plazarako bidean, bertako bizimodu tradizionalaren ezaugarriak ageriko zaizkigu. Hiri musulman historikoetako, Fez eta Alepoko, Kairo eta Damaskoko, unibertso hori bera da. Urregileei eskainitako aurreneko kale honek agerian uzten du musulmanen artean txikikazko merkataritzak duen garrantzia. Azpijokoz, aritmetikaz eta elkarrizketaz eginiko mundua, te eta kafe kikara gozoen arteko tratuen
atarikoa. Kalearen alde banatan, kalexka estuen labirintoan, atetzarrek ezkutaturiko etxebizitzak zein meskita eta gizon santuen hilobi ugarietako batzuk daude. Gidak ez datoz bat zenbat meskita dauden hiri santu honetan. Iturrien arabera, 82 eta 110en arteko zifra dantza dago; kopuru handia, hiriak 122.000 biztanle baino ez dituela aintzat hartuta. Kultu-toki gehientsuenak benetan txikiak dira, bi solairuko etxe zaharren teilatu artetik ia nabarmentzen ez diren minareteak dituztenak. Etiopian islamaren eta nagusi den kristautasunaren artean dauden kontrakotasunen adierazpen arkitektoknikoa Feres Magala plazako katedral ortodoxoa da. Kristau eta musulmanen
Lehen begiratuan, Etiopiako edozein hiri kaotikoetatik ia ezerk ez du bereizten Harar-en ikuspegia. Behean, hienei jaten ematen. Tradizio zahar honek turismoa erakartzeko ere balio du.
HARAR arteko borrokak kasik hiria bezain zaharrak dira. Vasco de Gama esploratzaile portugaldarraren semeetako bat, Kristobal, gudukatu zen lur hauetan estandartean gurutzea zeramala. Merkatu kristaua harresitik kanpo dago, beste sarbide historiko batetik gertu, Showa atetik gertu. Ate horrek gogora dakarkigu iluntzean hiri zaharra itxi eta gaua harresiaren babesean «puruek» baino pasa ez zezaketen garaia. Defentsarako eraikin hori, bertan jugol esaten diotena, da Hararren bereizgarri nagusietakoa. XVI. mendean eraiki zuten harresi horrek lau metroko garaiera du eta bost ate ditu hiri zaharrera sartzeko. Bere garaian, sarbideak, salerosketarako marfila, tabakoa, artatxikia, azafraia eta esklaboak zekartzaten karabanen ibilbideekin lotuta zeuden. Hiriak, berriz, kafea, khat-a, oihalak, liburuen koadernaketa eta saskigintza eskaintzen zituen. Giro horretatik zerbaitek irauten du egun oraindik ere eta, Showa atean merkatu kristaua dagoen bezalaxe, Sanga atean oromo merkatariak izan ohi dira eta Erer atean khat saltzaileak batzen dira. Hiri zaharreko biztanle gehienak musulmanak dira, baina jatorri askotakoak. Emakumeek uzten dituzte agerian desberdintasun horiek beren jantzien bitartez. Oromoek gona bat bestearen gainean janzten dute eta zango-mamiak agerian uzten dituzte. Harariarrek galtza luzeen gainean gona janzten dute eta somaliarrek, oinetaraino iristen zaien gona. Poeta madarikatua Estreinakoz joaten den bisitariak gida bat kontratatu beharko luke. Gutxienez lehen arratsalderako. Dolar gutxi batzuen truke kalexken amaraunean orientatzen irakatsiko dio eta bere diru-zorroa edozeren truke husten saiatuko diren morroiak gainetik kentzen lagunduko dio. Adiskidetzearen kalezuloa ezagutuko du, esa-
20
terako, edo Guirguir Makinaren kalean barneratuko da; guirguir hitza kale horretako joskintza tailerren eta josteko makinen zaratatik dator. Baditu abantaila gehiago ere. Bisitaria paretaren kontra jarri eta egurra daramaten astotxo ilarei edo plastikoa gogoz murtxikatzen duten ahuntz taldeei lekua uzten dien bitartean, gidak erdi ezkutaturik dauden txokoak erakuts diezazkioke, zeintzuetan sufi santuak dauden, sandalo egurrengatik edota opari gisa utzitako alfonbrengatik soilik antzeman daitezkeenak. Zenbaitetan santutegi txiki bat aurki dezake are zuhaitz baten zulo batean ere, kupula eta ilargierdi eta guzti. Bisitari urriei segika, korrika eta «farangi, farangi» (atzerritar) eta «money, money» oihukatzen ibili ohi diren ume bihurriak, gida ikusita, ez dira hain erraz gerturatuko. Azken honek, zintzoa bada, Arthur Rimbaud poeta non bizi izan zen inork ez dakiela aitortuko du; segur aski, bizileku anonimo eta xumea izango zen; edozein kasutan, ez zen izango bere oroimenez zabaldu zuten museoa hartzen duen bi solairuko jauregia, lorategia eta koloretako kristalak dituzten leihoak dituena. Rimbauden Hararreko etxetzat «saltzen» duten jauregia, egiazki, indiar merkatari dirudun baten etxea izan zen. Rimbaudek ez zuen ondorengorik utzi munduko inguru honetan, baina merkatari indiarrek hiri zaharrean kafea hartzen jarraitzen dute, beren kobre-kolorez tindaturiko adatsarekin eta begi goseti eta molde adeitsuekin. Hienak Hiri zaharreko beste bisitari ospetsuetako bat Richard Burton (1821-1890) izan zen. Britainiar Inperioaren zerbitzuko espioi-nomada-jakintsuak ez zuen bere idatzietan oso oroitzapen onik utzi Hararren gainean. Mo-
Hiriko hainbat irudi. Puntadun teilatu hirukoitza duena da, diotenez, Rimbauden etxea zena. Poeta frantsesaren mamua ez da hiri honetako kaleetan aurkitu dugun bakarra.
zorroekin abila zen eta hizkuntza guztiak ezagutzen zituen Burton intelektual aseezinak baieztatu zuen khatak eta kafearen etxe-landareak Hararren zutela jatorria. Nork daki. Burton eta Rimbaud ez dira Hararreko kalexketan aurki daitezkeen mamu bakarrak. Ilunabarrean, eguzkiak atsedena ematen duenean eta katuak kalexketan barneratzen direnean, bisitariak zalantza izaten du patio batean ikusten duen itzal hori ez ote den Hugo Prattek “Le Ethiopiche�-n marraztutako marinelarena. Corto Maltesi buruzko istorioen giroa nahiko bat dator Erdi Aroko hiri honetako errealitatearekin, artisauek, askari arloteek, gaztetxo ederrek eta eskale goseti eta narkotizatuek osaturikoarekin. Ia gauero, meskitako azken otoitza urruneko oihartzuna baino ez denean, ehun urtetik gorako tradizio bat bete ohi dute: hienei jaten ematea. Hararren diotenez, hiri hau Afrikako leku bakarra da animalia maltzur honek gizakiari eraso egiten ez diona. Beste zenbaitzuek, zuhurrago jokatu, eta gauez bakarrik eta harresiak babestutako eremutik at ibiltzea arriskutsua dela ohartarazten dute. Nolanahi ere den, hienei jaten ematearen tradizioak, zeina hiria gaitz kutsaga-
rriek hartua zuteneko garaikotzat jotzen den, turismoa erakartzeko ere balio du. Hondakinez beteriko saskia daraman gizon batek harresitik kanpoko leku bat aukeratu, bertan eseri eta hienei dei egiten die txistu eta eztarriko soinuak eginez. Hortik gutxira, sarraskijaleak iluntasunetik agertzen ikusiko ditugu. Beren begi distiratsu eta dei bereziarekin (hienaren barrea) bisitari eskarmentugabeak izutzen dituzte. Lotsati hasiera batean, bi edo hiruko taldeetan, ondo elikatuak, eta ilaje distiratsukoak, jaurtitako hondarrak jaten hasten dira eta azkenean jana eskuz heldutako makilatik harrapatzen amaitzen dute. Ondo asetakoan, beren izaera zaputz eta kuxkuxerora itzuli eta berandu baino lehen iluntasunak irensten ditu berriz, nolabaiteko irrealtasun sentsazioa utzita. Poeta madarikatuak, esploratzaile espioiak, komikietako pertsonaiak, sufien eta gizon santuen hilobiak, eskale narkotizatuak, eskutik jaten duten hienak... dendenak irrealtasun sentsazio indartsua helarazten du Hararren.
HARAR
Azoka eguna, Etiopiako hiri honetako ate baten aurrean. Bizitza handiko tokia da hiri santu hau. Mezkiten Hiriburua deitzen diote eta ez da harritzekoa, gidak ez baitatoz bat, baina 82 eta 110 meskita artean omen daude.
22
Borneo
EKIALDE URRUNEKO AMETSA
Testua: Sergi Reboredo eta Jordi Canal-Soler
Argazkiak: Sergi Reboredo
BORNEO undu zabaleko hirugarren uharte handiena da Borneo, eta Malaysia, Brunei eta Indonesiaren artean dago banatuta. Uhartetzarraren ipar-ekialdea hartzen du Malaysiako Sabah estatuak. Tawaun, estatuko hirugarren hirian, lur hartu orduko, bidaiaria bete-betean murgilduko da Borneoko errealitate nonahikoan, alegia, hezetasunean, eta bidaiaren hasieratik amaierara arte itsatsita eramango du barnealdeko oihan tropikalak, munduko oihan handietako horrek, bizirauteko hain beharrezkoa duen giro umela. Tawautik gertu dago Semporna hiria, eta hortixek ateratzen dira urpean ibiltzeko Asia osoko hoberenetakoak diren uharteetara doazen ontziak. Sipidan izenekoa da entzutetsuena, milaka bisitari erakartzen ditu urtean, baina ekosistema hauskor hori babesteko Malaysiako Gobernuak Tun Sakaran itsas parkea sortu zuen 2004an, 325 kilometro koadroko eremua, eta urpekari kopurua mugatua du, hau da, 120 lagun eguneko, horretan lan egiten duten operadoreen artean banatuta. Erreserba aldez aurretik egin behar da, baina plazarik aurkitu ezean, beti geratuko zaigu beste leku batzuetan murgiltzeko aukera, esaterako, Kanpalain
M
Mabul uharteko Sipadan Water Village resort-a. Ondoko orrialdean, jantzi tradizionala daraman neskato bat Sempornako Gateway Hotel Dragon-en eta turistak Gomatong leizeetan, Kinabatangan-en.
26
Asian urpekaritza egiteko lekurik onenetakoa, harea zurizko itsasertz amaigabeak, oihan itxi eta trinkoan itzulitxo bat orangutan eta tximino sudurluzeen artean, eta bertako herri indigenak ezagutzeko parada. Horrekin guztiarekin, Borneo benetako abentura bihurtzen da bidaiariarentzat. edo Mabul uhartean. Hain zuzen, uharte horretan bajau laut tribukoak bizi dira; eta itsasoan ematen dute bizitza osoa, beraien etxeak ere ez dira erabat lehorrekoak, palafitoak baizik, uraren gainean jasotako eraikinak. Leku horietako edozeinetan, kolore biziko koraletan oparoa den ur ezin gardenagoko itsasoan murgilduko da urpekaria. Bereziki nabarmentzekoa da mundu osoan bioaniztasun handieneko fauna eta flora duen lekuetako bat dela inguru hau. Pulau Sipadan, esaterako, Punt’i Piku eremua dago. Barracuda Point ere deitzen diote, izan ere, barrakudaren leku kuttunetako bat da, hainbesteraino, non milaka eta milaka alez osatutako sardak bertaratzen diren. Ura epela da eta ikusgarritasun maila 40 metrotik gorakoa. Minutu eskas batzuk aski dira parez pare ikusteko marrazoak, papagai-arrainak (scaridae), saguzar-arrainak (ogcocephalidae), hainbat dortoka mota, uharrietako arrain nano saldoa, eta konta ezin ahala koral, Cousteauren dokumental batean ere ez horrelakorik. Sepilok, orangutanak eta oihana Borneon, itsaspetik kanpo ere fauna ikusgarria dago. Sempornatik abiatuta autobusez sei ordura dago Sandakan, Sepilok orangutanen errehabilitazio zentrotik gertuen dagoen herria. 1964an sortua, mundu osoan gisa honetako lau zentro baino ez daude, eta bere azalera mugatu samarrarekin –43 kilometro koadroko azalera hartzen baitu Kabiliko oihan erreserbarekin batera– txikia dela badirudi ere, santutegi horrek oso lan esanguratsua egiten du umezurtz geratu diren edo gatibutzan egon diren orangutanak beren onera ekartzen, helburu nagusitzat hartuta abere horiek beren natur ingurunera bueltatzea. Bisitariek aukera dute oihanean zenbait ibilbide egiteko, hainbat tximino espezieren joan-etorriei eta zuhaitzik zuhaitz egiten dituzten jauziei begira. Nolanahi ere, bisitaren unerik gorena jatordua da, dela goizeko hamarretakoa dela arratsaldeko hiruretakoa. Zuhaitzetan eskegitako oholezko nasa batzuetara gerturatzen dira oranguta-
BORNEO nak, eta zaintzaileek han utzitako platanoak eta bestelako fruituak irensten dituzte, eta unerik aproposena da arretaz begiratu ahal izateko. Tximino handi hauek Borneoren eta bere oihanaren hauskortasunaren ikurrak dira, abiada ikaragarri bizian desagertzen ari baita, egur konpainiak eta palma olioa ekoizten duten enpresak oihanean beste koska bat barneratuz bertako bioaniztasuna suntsituz doazen heinean. Miso Walai, tribuen bizimodua Gizakiak, abereek bezalaxe, oihaneko bizi baldintzetara moldatzen jakin du, esate baterako, orang sungai tribuak, Kinabatangan ibaiaren ertzean bizi den herri indigenak. Kinabatangan Malaysiako bigarren ibairik handiena da, 560 kilometroko luzera duela. Miso Walai izeneko garapen jasangarriko programaren bidez, bidaiariak aukera du sungai komunitatea bertatik bertara ezagutzeko eta beraien herrixketan ostatu hartzeko. Ekimen horretan ia herri osoak parte hartzen du: Sandakanen jasotzen dute bisitaria, herrira eramaten dute, eta erabat etxekotzen dute, beraiekin ba-
tera jateko eta lo egiteko aukera emanez, eta beraien eguneroko zereginak erakusteaz gainera, inguruko habitata ere ezagutzera ematen diote. Herrixkarako bidean, geldialdi bat egiten dute Agop Batu Tulug haitzuloetan. Etengabe jira-biraka dabiltzan dozenaka saguzarren babesean, duela 250 urte baino gehiagoko ehunka hilkutxa daude. Egurrean landuak daude kutxok, sungai herriaren mitoak irudikatzen dituzten figurekin, hala nola bufaloak, muskerrak, sugeak edo krokodiloak, alegia, heriotzarekin lotzen dituzten izakiekin; baina era berean, bestelako irudi batzuk ere badaude, bugang txoria, txakurrak, oilarrak eta beleak, beren kondairetako heroien adiskide ziren izakiak. Eguerdi partean, Mengarisera iristeko garaia da, hortxe hartzen dute ostatu bisitariek. Harrera egingo dien familiarekin bazkaltzen dute bertako estilo tradizionalean, hau da, lurrean eserita eta eskuinarekin ahoratuz jakiak. Bazkari oparoaren ostean, sungai herriko gida iaioen gidaritzapean, txalupa batean Kinabatangan ibaiaren zati batean zehar nabigatzera abiatzen
Ezkerretik eskuinera eta goitik behera, urpekariak Mabul uhartean, Borneoko oihana –bertakoa desagertzen ari da, palmondoak sartu dituztelako bioerregaiak egiteko–, Sepilokeko Orangutanen Gunea eta Sempornako porturantz doan arrantzaleen txalupa bat.
Sempornako irudi eder bat itsasotik hartuta. Aurrez aurre, meskita.
dira. Txango hori aukera-aukerakoa da oihaneko hegaztiak bistaratzeko, eta batez ere, abere bitxi bat ikusi ahal izateko: Borneon eta ez beste inon aurkitzen ez den tximino sudurluzea. Oso itxura xelebrea dauka tximino honek, halako sudur luzearekin eta sabelalde puztuarekin, zera dirudiela animaliaren eta pertsonaren arteko nahasketa, pelutxearen eta pailazoaren artean. Malaysiarrek «orang belanda» deitzen diote, alegia, malaysieraz, «holandar» esan nahi duten hitzekin, sudur eta sabel horiengatik kolonizatzaile haien antza hartuta. Desagertzeko zorian badaude ere, ez da zaila bistaratzea, eta ibaian ontziz doanak berarengandik metro gutxira ikusiko ditu ibaiertzean zuhaitz batetik bestera jauzika. Behin herrixkara itzulita, egunari amaiera emateko, dantza herrikoiak egiten dituzte, bertako jantzi tradizionalak soinean dituztela, eta bisitariak iraganera bidaia moduko bat egingo du, Borneoko oihanaren bihotzean hainbat tribu bizi ziren garaiak irudikatuz. Kinabalu, mendia eta parkea Kinabalu mendiaren oinetara iristen da oihana. Sabah eskualdeko iparraldean dagoen 4.095 metroko tontor hau igotzeko aukera izate hutsa aski arrazoi bada batzuentzat halako bidaia bati ekiteko. Borneoko men-
30
dirik altuena da, baina baita Malaysia osokoa ere. Gailurra eta bere hegalak babestuta daude 1964. urtetik, Kinabalu parke nazionalarekin, eta 2000. urtean gizadiaren ondare izendatu zuen Unescok. 754 kilometro koadroko azalerarekin, planeta osoko eremu biologiko oparoenetako bat da. Bertan, behe lurretako eremu tropikalak, euri-oihan tropikalak, euri-oihan tropikal menditarrak, baso subalpetarrak eta mendiko belardi eta sastrakadiak agertzen dira, eta denen artean 6.000 landare desberdin baino gehiagoren bizilekua eratzen dute. Nabarmentzeko da horien artean 700 orkidea mota daudela, eta mundu osoan ezagutzen denik eta lorerik handiena, rafflesia izenekoa, sortzen den leku bakanetako bat dela. Low’s Peak gailurra da mendiguneko tontor garaiena, eta hara iristeko pare bat eguneko ibilaldia egin behar da, nahiz eta urrian egin ohi den nazioarteko mendi lasterketan korrikalariek apenas behar dituzten bost ordu igoera eta jaitsiera egiteko. Eremua makina bat ibilbidek zeharkatzen dute, denak ondo markatuak eta beren zailtasunaren arabera sailkatuak. Beharbada Liwagu Trail izenekoa da natura bere purutasunik handienean disfrutatzeko ibilbide interesgarrienetako bat, izan ere, paraje eta ikuspegi ederrak eskaintzen ditu, maila ertaineko esfortzuaren truke.
Kota Kinabalu, Sabahko hiriburua Kota Kinabalu, edo KK, Sabahko hiriburua da, izen bereko mendigunetik 88 kilometrora. Estatuko hiririk handiena da, eta bidaiariarentzat base ezin hobea da bai parke nazionala eta mendia ezagutzeko, eta bai itsasertzaz disfrutatzeko. Izan ere, Tunku Abdul Rahman itsas parkeko harea zuri-zuriko hondartza liluragarriak hiriburutik 8 kilometro eskasera daude. Bost uharte txikik osatzen dute parkea: Manukan, Mamutik, Sapi, Gaya eta Sulug. Sakonera txikiko urak dituzte denek, baita egundoko koral lorategiak eta hondar garbi-garbiko zerrenda luzeak ere. Pulau Gaya da uharterik handiena, eta bertara iristeko aukera on bat da Jesselton Point-era jo, Kota Kinabaluko portu nagusira, eta han itsasoratzea, txalupa azkar batean ordu erdi eskasera iristeko moduan. Mamutik da uharterik txikiena, azpiegitura gutxien dituena, eta hein horretan, bakartiena ere bai, baina beharbada horixe da Robinson Crusoeren pareko sentitzeko lekurik aproposena, deskubritzeko dugun uharte handi baten atarian dagoen naufragoak bagina bezala.
DATU PRAKTIKOAK Nola iritsiI Estatu espainoletik eta frantsesetik hegaldi zuzenik ez da abiatzen, baina aire konpainia nagusien eskaintzan sartzen dira Kuala Lumpur Malaysiako hiriburura doazen hegaldiak, eskalekin. Handik, Malaysia Airlines edo Air Asia konpainiek herrialdeko hiri nagusi guztiak lotzen dituzte egunero hainbat hegaldirekin.
Jakingarriak Herrialdean sartzeko eskakizunak: pasaportea indarrean izatea eta sei hilabeteko baliozkotasunarekin. Bisa beharrezkoa da hiru hilabetetik gorako egonaldietarako.
Noiz joan: Borneora joateko sasoirik onena otsailetik urrira bitartekoa da, garai hori ez baita hain euritsua.
Hizkuntzak: Hizkuntza ofiziala malaysiera da, bahasa malay ere esaten diotena. Ingelesa ulertu ohi dute zerbitzu eta gune turistiko gehienetan.
Dirua: Ringgit-a da diru ofiziala, eta horren ehunekoa den sensa. Euroa, dolarra eta bidaia txekeak arazorik gabe aldatzen dituzte. Lokal garrantzitsu gehienetan kreditu txartela ere onartu ohi dute.
Osasun neurriak:
BORNEO
Sukar horiaren aurkako txertaketa ziurtagiria beharrezkoa da, gaitz horren eraginpeko eremutik datozen bisitariei dagokienez. Gomendagarria da hepatitis A/B eta tetanosaren aurkako txertoa jartzea. Malaria arriskua herrialdearen barnealdeko foku mugatu batzuetan baino ez dago.
Zer jantzi: Gomendagarria da soinean kotoizko jantziak eramatea, baita txanoa eta eguzkitako betaurrekoak eta babesak ere. Garaiaren arabera, zira edo aterki bat ere ezinbestekoa gerta liteke.
Non lo egin Sabahn mota eta salneurri guztietako ostatuak daude, 6 euroko Guesthouse txikietatik gaueko ehunka euro balio duten luxuzko hoteletaraino. Kategoria ertaineko hotel gehienek badute aire girotua eta kable bidezko telebista. Kota Kinabalun metatzen da ostatu eskaintzaren zati handi bat, batez ere preziorik eskuragarrienak dituztenak.
Gastronomia Bertako sukaldaritza kulturaniztuna da, eta oinarrizko produktuak arroza, kokoa, txileak eta lima orriak dira, eta bereziki espeziak. Plater nazionala satay izenekoa da, oilasko edo txahal burruntziak, kakahuete saltsaz lagunduta.
Zer erosi Eskuz egindako gauzak, esaterako, taillak, lanparak, otzarak edo pitxarrak denean daude, azoka guztietan, baina produktu tipikoa batik izenekoa da, Asian mendeetan erabili izan duten tindatzeko prozeduraren bidez osatzen den oihal mota. www.tourism.gob.my. www.virtualmalaysia.com www.sepilok.com
31
32
Padua Testua: Xabier Ba単uelos
ARTE ETA ZIENTZIA KONJURAZIOA Argazkiak: Xabier Ba単uelos eta Thinkstock
33
PADUA
Galileo eta Harvey handien hiri unibertsitarioa izan zen Padua, Donatellok San Antonio goratzeko aukeratutako lekua, Giotto eta Mantegnak Gotikoaren zorrozkeria baztertu eta Errenazimentuaren argi piktorikoei bide emateko baliatutakoa. Piazza delle Erbe eta Piazza delle Frutta ederretan, Paduak borbor egiten du bertako merkatu zaratatsuen eskutik, Pallazo della Ragione ikusgarriaren babespean. Bertatik ez oso urruti, lorategi botanikoa eta Palazzo Bo ederra ere aurkituko ditugu, non ikasleak biribilean bildu ohi ziren anatomia eskolak jasotzeko.
34
Torre dell’Orologio ikusgarriko urre eta turkesazko erloju ederra. Ondoan, italiar hiri xarmagarri honetako kale bat.
adira munduan estasira erraz asko eramaten gaituzten hainbat leku. Eta honakoa da horietako bat. Izan ere, zeruan bertan ere ez dira anilak hain ederrak. Hemen ez dugu ortzia faltan botatzen, gure gain dugun bobeda eusten duten zortzi izar puntadunetako bakoitzak argitzen baikaitu; izar dirdiratsuok kolorezko eztanda batean Paradisutik ateratako penitentziazko ilusioa biziarazten digute. Paduara heltzen den edonorentzat ezinbesteko pelegrinazioa da Cappella degli Scrovegni liluragarri honetara bertaratzea, agindu estetiko bat, edertasunari men egitea dakarren ekintza xumea, arteari maitasuna adierazteko keinua, pinturarekin bat-egiteko aukera, artearen historian murgildu eta giza sorkuntzari begirunea adieraztekoa. Giotto maisuaren indar liluragarria akuilu, etorkizunak zentzua bereganatzen du hemen. Giottok irudikatutako azken judizioaren aurrean, aro berri batean hasiera hautematen da, aurki artearen, kulturaren, humanismoaren, erlijioaren beraren kontzepzioa buruz behera jarriko zuen Errenazimentuaren etorrera. Giottok bere garaiari aurrea hartu zion, eta, hala, bere freskoek etortzear zen etorkizuna aurreratu zuten; dekadentzian zen, amaitzear zen, mundu bat atzean utzi eta etorkizunari begiratzen diote, errepresentazio erradikalki ezberdinak eskainiz, Gotikoaren figuratibismo plano, mistikoa alboratu eta proportzioaren, naturaren balioa aurkituz, dogma eta zorrozkeria gabeko errealismo bat, perspektiba aurkitzen duen errealismoa. Aurrez aurre dugun kapera eta bertako margoak Enrico Scrovegni mailegu-emaileak enkargatu zituen 1303an, bere aitaren bekatuak garbitu asmoz. Izan ere, lukurreria egotzita, lur sakratuan atseden hartzea galarazi zioten Scrovegniren aitari. Ez kaperaren kanpoaldeak ez inguruko Giardini dell’a Arena lorategietan emandako paseoak ere ez digute iragarriko barruan gordetzen den altxorra. Baina hor dago gure zain, Toskanako margolariak eraikin xume baten barnealdean ireki baitzuen aro berri baterantz bidea, gizakia erdigunean kokatuko zuen mentalitate berri baterantz trantsizioa abiatuz.
B
Eskortzoak, enparantzak eta lorategi bat Kapera atzean utzi eta metro batzuk aurrerago, Ermitauen Eliza aurkituko dugu. Bertan, Andrea Mantegna eskortzoaren maisuarekin egingo dugu topo, hau da, Giottok aurreratutako Errenazimentua Italiako eskualde honetara ekarri zuen maisuarekin. Francesco Squarcione irakasle eta aholkulariaren eskutik, Ovetari kaperaren dekorazioaren ardura hartu zuen Mantegnak. Gaztaroan egin zuen obra bat aurkituko badugu ere kaperan, bete-betean sartuko gaitu Mantegnaren unibertso piktorikoan. Baina paretok negar egiten dute,
PADUA Kaleko azoka bat. Ondoko orrialdean, San Antonio Basilika –milaka erromes erakartzen ditu urtero– eta Medikuntzako Fakultatean ikus daitezkeen margoak.
36
izan ere, giza ergelkeriaren aurrean arteak inpotentziaz negar egin beste aukerarik ez du. 1944an, Bigarren Mundu Gerra betean, Paduak bonbardaketa bortitzak jasan zituen, eta, denok dakigun bezala, leherkariek ez dute artearekin begirunerik. Hala, Ermitauen Eliza betebetean harrapatu zuten bonbardaketek, Mantegnaren freskoetako batzuk txiki-txiki eginda utziz. San Kristobalen martirioa ia bere osotasunean salbatu zen, aldez aurretik leku seguru batera eraman baitzuten, baina, aldiz, San Jakoboren martirioak ez zuen zorte bera izan. Behin guda amaituta, zatiak hartu eta buru-hausgarri bat bailiran muntatu zituzten adituek obra berriz osatzeko ahalegin artatsuan. Bihotza uzkurtuta atera gara berriz ere kalera, hiriaren pultsuari esker taupadak berreskuratu asmoz. Arkupez betetako kalezuloetan barna, Bacchiglione eta Brenta ibaien ertzetan paseatuz, aspaldiko garaietara eramaten gaituen Padua lasaia ezagutu dugu. Egia esan, guztiak du hirian antzinako kutsua: itzalek, kaleek, enparantzek hemen denborak enbarazurik egin gabe egiten duela aurrera iradokitzen dute, patxadatsu, kezkarik gabe. Via Dante hartu eta Piazza Capitaniato ederrera heldu gara, baita Torre dell’Orologio ikusgarriko urre eta turkesazko erlojuarekin txundituta geratu ere. Erlojuaren kupula urdina haize-orratz batekin errematatuta dago, harroharro Veneziako Errepublikako gobernadorea bizi zen lekua adieraziz. Izan ere, XV. mendetik VXII. mendera
barnealdeko lurron kontrola ere izan zuten veneziarrek. Lehoi hegaduna, San Markoren ikur eta Adriatikoko erreginaren zigilu, habe-harri batean jarritako kapitelean ikusiko dugu oraindik ere probokatzaile. Piazza del Duomo helburu jarraitu dugu gure ibilbidea, eta, heltzean, katedral xume bat aurkitu dugu. Hori bai, bertan sartu aurretik, bataiotegira jo dugu Giusto de’Menabuoi maisuaren freskoak ikusteko. Katedrala bisitatu ondoren, Piazza delle Erbe eta Piazza delle Frutta ederrek osatutako gunera bertaratu gara. Bi enparantzak Pallazzo dalla Ragione jauregi gotikoak banatzen ditu, eta, bai batean bai bestean, dozenaka salmentapostu aurkitu ditugu frutaz, gaztaz, barazkiz, ogiz, lorez... beteta. Postuok berrasmatzen dituzte eguneroegunero Paduako lurrinak. Baina Paduan urrats guztiak erakartzen dituen lekurik baldin bada, San Antonio Basilika da hori zalantzarik gabe. Milaka eta milaka dira urtero bertara gerturatzen diren erromesak, santuari esker ona adierazi edo mesederen bat eskatzeko. Basilika izugarri handia da, baita sailkaezina ere: 1232an hasitako eraikuntza lanek ehun urte iraun zutenez, estiloak gainjartzen joan ziren emaitza erabat ekliptikoa utziz. Hainbesteraino da horrela, basilikak dituen ukitu bizantziar eta ekialdetarrak ikusita meskita bat dela ere pentsa daitekeela. Kanpoaldean, zaintza lanetan kementsu izango balitz bezala, Gattamellata ezinenarekin ezagun egin zen Erasmo da
Narni kapitaina aurkituko dugu zaldi gainean, Donatello maisuak egindako estatua ikusgarrian; hain zuzen ere, brontzez egindako Italiako lehen eskultura errenazentista izan zen. San Giorgio oratorioa eta San Antonioren Scoletta ere bisitatu dugu basilika utzi aurretik, baina, gure asmoa, lorategi botanikoa bisitatzea da orain. Izan ere, 1545ean sortua izanik, munduko lorategi botaniko zaharrena da Paduakoa. Unibertsitatea, hiriaren ikur Via Roma hartu eta, azkenean, Paduako ikur den unibertsitatera heldu gara. 1222an sortua, Italiako unibertsitaterik zaharrena da Boloniakoaren ostean. Alberto Magno zientziaren patroiak berak ere bertan ikasi zuen
38
XIII. mendean. Hurrengo mendean, Juan Nepomuceno Bohemiako patroia izan zen Paduan lege ikasketak egiten. Baina ez pentsa horiek direnik hiriak izandako ikasle entzutetsu bakarrak. Izan ere, Veneziako Errepublikako lurretan Inkisizioa eta Eliza bera inguruko gainontzeko lekuetan baino askoz ahulagoak izanik, Paduak pentsamendurako eta ikerketarako gune aproposa eskaini zien luzaroan pentsalariei. Horrenbestez, Gabriel Falopio anatomista bezalako maisuek bertan aurkitu zuten lanerako ingurune aproposa; hain zuzen, ugalketako giza organoen deskripzioagatik da ezaguna Falopio. Girolamo Fabrizi d’Acquapendente ere Paduan izan zen irakasle, bertan egin zituelarik enbriologiako bere ikerketak. Santoriok, berriz, metabolismoa ezagu-
tzeko oinarriak ezarri zituen bertan. Odolaren zirkulazioa lehen aldiz deskribatu zuen William Harvey medikuak ere Paduan egin zituen ikasketak. Eta nola ahaztu Galileo Galilei handia: 1592tik 1610era bitarte fisikako maisu izan zen Paduan. Beste ohore bat ere badu, gainera, Paduako Unibertsitateak: XVII. mendetik gutxienez egiten die leku emakumeei, jakina baita Elena Lucrezia Cornaro Piscopia izeneko andreak filosofia ikasketak amaitu zituela bertan 1678ko ekainaren 25ean. Unibertsitatean jarritako estatua batek gogoratzen duen bezala, bera izan zen munduan unibertsitate titulu bat lortu zuen lehen emakumea. Amaitzeko, anatomia hartuko dugu hizpide, Vesalio gogoan. 1537an, Paduan amaitu zituen doktoretza ikas-
ketak anatomista handiak, eta, bertako unibertsitateko maisua zela, “De humani corporis fabrica� lana kaleratu zuen, zalantzarik gabe inoiz kaleratutako anatomia liburu garrantzitsuenetakoa. 1594an, Europan irekitako anatomiako lehendabiziko kabinetea inauguratu zen Paduan. 1564an hil zen Vesaliok bere disekzio ezagunak bertan egiterik izan ez bazuen ere, baina barkaezina litzateke hiria Anatomiaren Antzokia bisitatu gabe uztea. Izan ere, Rembrandt, Van Neck, Backer edo Troost herbeheretarren margolan baten barruan gaudela pentsatuko dugu berau bisitatzerakoan.
PADUA
Handian, Prato della Valle enparantza. Ondoan, San Antonio basilika eta Ermitauen Elizako margoak.
40
Nantucket
Testua eta argazkiak: Diego Cobo
MOBY DICK-EN PESKIZAN
41
NANTUCKET
Bi orduko ibilbidea da, nahiz eta Hyanniseko eta Nantucket-eko portuen arteko tarteak handiagoa dirudien, bere legendak bezala. «Hau oso urrutiko lekua da», errepikatzen dute Cape Cod-etik 50 kilometrora dagoen eta Herman Melvillek XIX. mendeko “Moby Dick” eleberri klasikoan hilezkortu zuen uharte honetako biztanleek. Hala, ontzia kostaldera hurbiltzen ari zela, Brad Pointeko faroaren argia ilunpean ikusten zela, Melvillek bere laneko 14. atala hasteko erabilitako hitzak etorri zitzaizkidan gogora: «Ez zen beste gauza aipagarririk gertatu zeharkaldian; hortaz, bidaia eder haren ostean, osorik eta sasoian heldu ginen Nantucketera». Abentura hau ere horrelaxe hasi zen.
Estatu Batuetako uharte zahar honetara bidaiatzea iraganera jauzi egitea da nolabait. Eraikinak babestuta daude eta «Moby Dick» eleberrian gauden irudipena sortzen dute.
42
xikia da Nantucket, Ozeano Atlantikoan 23 kilometro luze eta 3,5 zabal dituen eremua, Bostonetik ordubetera abionetan. Baina uharte zahar horretako historia gogora ekartzeko, akaso, lagungarri izan liteke ontziko mailaditik behera jaistea «muino xume eta hondar beso honetan; hondartza baino ez, bizkarralderik gabea», Herman Melvillek (New York, 1819-1891) deskribatu bezala. Isiltasun eta iluntasunean bildua, hiriko kaleek aurrez irudikatutako itxura dute, nahiz eta garai hartan balearen espermacetia baliatzen zuten argiztapenerako eta gaur egun, ordea, etxe eta farolak argindarrez hornituak izan. Ameriketako Estatu Batuetan 220.000 balea ehizatu ziren 1800 eta 1875. urteen artean, hain zuzen, erregai naturala izateko baliatzen zutelako baleek buruan pilatzen zuten substantzia hori, XIX. mendean Pensylvanian petrolio hobiak aurkitu zituzten arte. Herman Melville 1852an iritsi zen Nantucketera, bere lan unibertsalena argitaratu ondoren, eta bere aitaginarrebarekin. Ordurako balea-industria gainbeheran zegoen eta biztanleria txikitzen ari zen: 1700etik 1840ra, Nantucketeko ontziak munduko itsasoetan barrena ibiltzen ziren bi, hiru eta are lau urteko abenturetan. Garai horretan uhartea balearen ehizaren munduko hiriburua zen: itsasoko ugaztun erraldoi hauen burutik ateratzen zen olioa Amerikako etxeak argiztatzeko erabiltzen baitzen.
T
Arkitekturarako, harribitxia Gune historikoa National Historic Landmark District gisa katalogatuta dago eta uharte osoko eraikuntzek arau estetiko zorrotzak bete behar dituzte. Hori delaeta, eraikinak oso antzekoak dira eta galtzadarrizko kaleetan paseatzea nolabait iraganera jauzi egitea da. Horri Gerra Zibilaren aurreko 800 eraikinek zutik dirautela gehitu behar zaio (beste 300 1846ko sute handiak kiskali zituen) eta, beraz, aire libreko museo baten aurrean gaude, non lehenengo kolonizatzaileen abizenen oihartzuna adi daitekeen. Starbuck, Barney, Coffin, Macy, Coleman eta Worthtarrak dira, besteak beste, 1659an iritsi ziren lehen biztanle kuakeroak. Arkitekturaren harribitxi bilduma horrek hiriaren erdigunea inguratzen du. Eraikin zuri eta sendoak elkarren jarraian ageri zaizkigu oinez goazela, eta 18 ondasun kudeatzen ditu hor Nantucket Historical Association delakoak. Antzinakoena Oldest House izenekoa da, XVII. mende amaieran eraikia eta egun negu gorriei aurre egiten diena. Old Mill izenekoa, 1746an eraikitako errota, edota Old Gaol, XX. mendera arte kartzela izan zena, dira arestiko historia honen bihotza, artxipelagoari memorian leku pribilegiatua eman diona.
NANTUCKET
Uhartean hiru itsasargi daude. Argazkikoak Brant Point izena du. Nantucket, wampanoag indiarren hizkuntzan, «urruneko lurra» esan nahi du.
XIX. mendean arrantzaleek, balea espermazin biltegiek eta arpoiak egiten ziren burdindegiek ezaugarritzen zuten toki hau, baina egun ere ez da zaila garai haietara bidaia egitea. Gaur egun ez dago ez balea hondarrik ez munduko itsasoetan barrena ibili ostean zamatuta datorren ontzirik; Boston eta New Yorkeko jatetxe onenetara eramateko, hareatzetatik ateratako ostrak ekartzen dituzten ontzi txikiak baino ez. Nantucketeko portuek garai hartako lurrina dute oraindik, uharteak erakargarri izaten jarraitzen duela gogorarazten duena, nahiz eta bertako balearen historia industria New Bedford eta Salem-era lekualdatu zenean hil zen. Nantucketeko –«urruneko lurra» esan nahi du bertako natiboen, wampanoag indiarren, hizkuntzan– lehen turistatzat jotzen da Melville. Bere nobela kokatu zuen lekura bidaiatu zuenean, hiru itsasargik zaindutako kostaldearen xarmaz jabetu zen. Brant Point izenekoaz gain, beste bi daude: Sankaty Head, ekialdeko muturrean eta golf zelai baten alboan dena; eta Great Point, iparraldeko ertzean, hamar kilometroko hondartza batean barneratuta. 44
Estatu Batuetako balea-ehizako porturik garrantzitsuena gaur egun gune turistikoa bihurtua da, Gobernuak barruti historikoa izendatu zuenetik, alegia.
Lagun ugari joaten dira ilunabarrean Nantucketeko sudur honetara jeep-ean, eguzkia Ozeano Atlantikoan nola ezkutatzen den ikustera, baina bizikletaz ere ibil gaitezke uhartean hara eta hona. Mendi txiki baten eta udatiarrentzako etxeen artetik pasatzen dira uhartea inguratzen eta zeharkatzen duten bidegorriak. Toki honetan urtaroen arabera asko aldatzen da bizitza erritmoa; hiru bider handitzen da biztanleria udako hilabeteetan –10.000tik 60.000ra–, jatetxeak lanez gainezka izaten dira, eta hondartzak jendez leporaino; neguko giroa, berriz, guztiz bestelakoa da. Martha’s Vineyard-etik hurbil dela, Nantucket Massachusetts-eko aristokraziaren aterpe bihurtu da, eta horrek egoitzen prezioa izugarri igoarazi duen arren, bestetik, bere edertasuna eutsi dio bertako luxuzko etxeek bete behar dituzten kontserbazio eta eraikuntza arauei esker. Artisten paradisu ere bada, historia, natura, neguko patxada eta udako bezeroak uztartzen dituen leku honetara inspirazio bila etorriak. Erakusketak, koktelak eta bizitza soziala eskutik doaz. Baleen memoria Olatuak hondartzetan hausten diren uharte honetan ur-kiroletan jarduteko aukera ere bada. Nantucketen aisialdirako ontziak edozein lekutan aurkituko ditugu, baina hegoaldean batzen dira bereziki surflariak udako hilabeteetan. Surfside Beach edo Cisco Beach dira gazte gehien biltzen dituzten hondartzak, surf eskola dute eta. Kostalde hauetan, txantxetan, tarteka kaxalotearekin borrokan ari zirela Ahab kapitainak bere marinelei oihukatu ziena entzun ohi da: «Han arnasotsa! han arnasotsa! Mendi elurtua duen konkorra! Moby Dick da!». Oraindik ere agertzen dira baleak Nantucket inguruan, toki honek munduari begiratzen zioneko garaiak oroitzen ariko balira bezala. Orain memoria bere kaleen artean, artxibategietan eta Balearen Museoan dago, azken hori antzinako kandela fabrika batean kokatua, industria horren gainbeherak itxiarazi zuena. Balea izugarri handi bat dago aretoko sabaitik zintzilik, 1929an inauguraturiko toki hau bisitatzen dutenei so. Sakelako oroitzapenak erosterik ere badugu. Mitchell’s Corner liburu-dendan –uhartean dauden bietako bat– itsasoarekin loturiko liburuentzako solairu oso bat egoteaz gain, “Moby Dick”-en hogei edizio desberdin baino gehiago aurki daitezke. Akaso, bidaia amaitzeko erarik onena.
NANTUCKET
46
Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Taha Jawashi
Akakus mendiak
AUSARTENENTZAT BAKARRIK
AKAKUS MENDIAK
Libiako hego-mendebaldeko mugan, Niger eta Aljeriatik gertu, Marteko ordokiekin egingo dugu topo. Sahara basamortuan gaude, Akakus mendien paisaia malkartsuaren hasieran. Isilean dantzan ariko balira bezala, planetaren hastapeneko garaietatik zutik dirauten harri hauek duna artean altxatzen dira, orratzak izango balira bezala. Hara iristea ez da batere erraza, Libiako egoera politikoagatik. Baina arriskuei irri egiten dietenak ere badaude.
aharako basamortuan toki ikusgarri anitz dauden arren, bidaiariari guztiz ahaztezina irudituko zaion eremu bat bada Libiako hego-mendebaldean. Sortzen duen liluraren «errudun» nagusiak bi dira: bata, duna bihurgunetsuz metatutako hondarrezko itsaso neurrigabea –zaila da oso zeharkatzeko, Saharatik luzaroan bidaiatu dutenek diotenez, baina era berean, basamortuan aurki daitezkeen dunarik politenak bertan daudela diote–; bestea, Akakus mendiak. Akakus mendiekin topo egitean itxura bitxiko harri-egitura batzuk ikusiko ditugu. Denborak eragindako higadurak forma bereziak sortu ditu haitzetan eta, harrien bihotzean, gaur egungo gizakien begiradatik urrun egon nahiko balute bezala, milaka urte dituzten grabatu eta pinturak daude. Libiako basamortuak arnasarik gabe uzten du bisitaria: dunen artean tuareg-ekin tea hartu ilunabarraz gozatu bitartean, gatz aintzira estralurtarrak ikusi, haitzetako pintura galduak aurkitu... Hala ere, bizi duen egoera politiko ezegonkor eta arriskutsua dela medio, Libiara bidaiatzea ausartentzako kontua da... eta, harrigarria dirudien arren, mota honetako bidaiari ausartak badira gaur egun. Gutxi dira, tour turistikorik dagoeneko ez baita antolatzen, baina atzerritar ausart bakan batzuk aurki daitezke basamortuan, segurtasun neurri anitzekin beraien kabuz bidaiatzen. Dena den, 2011ko urritik –Gaddafi erorarazi ondoren–, Libian gerra zibila bortitza dago eta, hori dela eta, europar gobernuek hara ez bidaiatzea gomendatzen dute. Aljerian bezala, azken urteetan mendebaldeko herritarren bahiketak gertatu izan dira; horregatik, segurtasuna muturreraino eraman dezatela gomendatzen zaie bertaratzen diren turistei. Duela gutxi, Libiarekin lotzen zituzten hegaldi guztiak bertan behera utzi zituen Aljeriak.
S
Sei egun basamortuan Sabha-ra garamatzan hegaldiak Libiako hegoaldera hurbiltzen gaitu. Han tuareg talde bat dugu gure zain. Basamortuan gidari, mekanikari, sukaldari eta afaldu ondoren suaren inguruan, goxo-goxo, kantari arituko dira horiek. Sei egunetan zehar basamortua zeharkatzeko erabiliko ditugun antigoaleko mekanika duten land-rover mardulak guztiz fidagarriak direla esaten digute, baita matxuraren bat izatekotan, beraiek konponduko dutela agindu ere. Egindako plangintzari jarraituz, Akakus mendietara iritsi gara. Tuareg herriarentzat, harri bloke itzel hauek lekualdatzeetarako erreferentzia kartografikoa izan dira betidanik. Mendi hauen garaierak aldapa handiak, sakan zabalak eta gizakiari bertatik igarotzeko zailtasunak eragiten dituzten mendi-zintzurrak sortu dituzte. Ikusgarria benetan. 50
Tuareg gidari bat, tea prestatzen. 2011tik ez da ia turistarik ikusten, baina talde txikiak –yogan ari diren goiko irudikoak kasu– aurki daitezke. Behean, haitzetan aurkitutako irudiak.
Tuareg bat Ubarirako bidean atsedena hartzen. Saharako talde erdinomada hau Libia, Niger, Mali, Aljeria, Tunisia eta Burkina Faso-n aurki daiteke.
Oasietarantz Tonalitate desberdineko hareharrizko haitzen higadurak forma bereziak sortu ditu mendi hauetan, non neurri anitzeko arkuak eta metro askoko altuera duten orratzak altxatzen baitira. Babesleku natural hauetan zibilizazio zaharren lagin eta pinturekin egingo dugu topo, eskualde idor honetan klima askoz hezeagoa zegoen garai galdu haien lekuko. Haitzetan gorderiko margoetan duela mendeak bertan bizi ziren gizaki eta abereen bizitza irakur dezakegu. Iparralderago jota, antzeko irudiak aurki daitezke ibai zaharren ubideen ondoan, gaur egun guztiz lehor dauden ibaietan, alegia. Horren adibide izango genuke Wadi Matkhandouch. Bertako fauna agertzen duten margoen artean ikusgarriak dira oso katu herrestarien irudiak. Sabha-ra itzultzean Ubari-ko erg-aren alde bat zeharkatuko dugu –basamortuan eskualdeei erg deitzen zaie–. Ramlat Dawada eremuan gaude. Amaigabea dirudien duna eremu baten erdian, Mandara eta Gaberoun aintzirak ditugu aurrez aurre. Bertako palmondo
berdeak ur geldietan islatzen dira, ispilu baten aurrean baleude bezala. Bidaiaren bukaerara iristen ari gara. Inguru hauetako asfaltatutako errepide bakarretik goaz, eguzkia eta paraleloan ikusten dugun mendi katea erreferentzia puntu bakarrak ditugularik. Gure helmuga, Ubari oasi-hiriko aintzirak. Aintzira hauek “Munduko bost oasi politenak� motako zerrenda askotan agertu ohi dira, eta ez da harritzekoa, hondarrezko basamortuaren erdian agertzen zaizkigun ur-uharteak direlako, uraren indarraren eta hondarrean eraldatutako haitz bizigabearen arteko kontrastearen ispilu. Hemengo uretan bainatuz eta dunen hegaletik eskiatuz jaitsiz erlaxatuko gara.
AKAKUS MENDIAK
hutsa
bidelaguna 90
hutsa
proposamen tematikoa: Doako turismoa Europako bost hiriburutan gogoan hartu Le Corbusier-en Indiako hiria eta Mont Blanc gailur mitikoa Maratoiak, erakusketak, kontzertuak... hitzorduak liburuen txokoa Justin Hiriart komik bilduma
laburrak
proposamen tematikoa
DOAKO TURISMOA EUROPAKO BOST HIRIBURUTAN Bidaiatzera goazen bakoitzean barneratuta dugu diru dezente gastatuko dugula. Ez du zertan horrela izan, doako turismoa egiteko aukera anitz daude... baina horretarako erne ibili beharra dago. Jarraian, Europako bost hiriburu eder eta garestietan gastronomiaz, kulturaz eta aisialdiaz gozatzeko proposamena dakarkizuegu... musu-truk. Amsterdam 1 Veneziak baino kanal gehiago ditu Amsterdamek eta horietan galtzea gozamena da. Noraezean ibilita, lasai-lasai hiriko azokarik handienarekin topo egin dezakegu, Albert Cuypstraat azokarekin, alegia. Bestalde, gutxik dakite baina Amsterdameko Museoaren ondoan, Schuttersgalerij galerian, Herbehereetako Urrezko Aroari buruzko erakusketa iraunkorra doan ikus daiteke, baita parez pare dagoen Begijnhof eraikina (Nieuwezijds Voorburgwal 373) ere. XIV. mendean eraikia, barnean hiriko etxe zaharrena, lorategi ederrak eta giro lasaia aurki daitezke. Musu-truk bisita daitezke Hollandsche Schouwburg museoa (Herbehereetako antzokia Bigarren Mundu Gerran deportazio zentroa izan zen), Zuiderkerk eliza eta Hollandsche Magene ekitazio-eskola ere. Musikari dagokionez, doako kontzertuak izaten dira astearteetan Muziektheater gelan (klasikoa, eguerdian) eta Bimhuis jazz areto ospetsuan (20:00); eta asteazken eguerdietan, Concertgebouw areto ospetsuan. Paris 2 Hemen dirutza xahu daiteke erosketa, hotel eta jatetxeetan, Paris oso hiri garestia baita, baina, nahi izanez gero, pobretu gabe egin dezakegu bertako egonaldia. Non eta zein egunetan aurki daitezkeen doako eskaintzak, hori da gakoa. Orsay museoa, Pompidou zentroa eta Louvre museoa, adibidez, debalde bisita daitezke hileko lehen igandean. Pariseko ikuspegi panoramiko ederra –eta merkea– izateko, bestalde, Eiffel dorrera igotzeko orduak itxaroten egon beharrean, Lafayette galerietako terrazara igo gaitezke, eta gero La Promenade Plantee-ra joan, paristarren atsedenlekura. Trenbidearen ibilbide zahar honetan 4,5 kilometroko pasealekua atondu dute, non artelanak ere ikus daitezkeen, Artearen Biaduktuan, arte galeria bihurtutako zubian, hain zuzen. Eta hirian mugitzea batere merkea ez denez, Veliben bizikletak aloka ditzakegu: egun osorako, bizikleta bakoitzeko, 1,70 euro. 54
Berlin 3 Doako eskaintza ugari du Alemaniako hiriburuak, zorionez. Berlingo historia ezagutu ahal izateko ikusi beharreko bi museo –biak kalean– doakoak dira. Bat East Side Gallery da –harresia erori ondoren nazioarteko artisten lanak erakusten dituena– eta bestea Gedenkstatte Berliner Mauer edo Harresiaren Memoriala. Egunez joatea komeni da. Bestalde, Reichstag-a ere, alegia, Alemaniako Parlamentuaren egoitza, dohainik bisita daiteke. Goiko terrazara igota, bertako kristalezko kupula ikusgarritik hiriaren ikuspegi panoramikoa izango dugu aurrean. Doan egin daitezkeen beste gauza batzuk: hirian dauden ehunka azoketara joan, doako ibilbide turistikoak aprobetxatu –oso gomendagarriak dira– edo Berlingo Orkestra Filarmonikoak asteartero, 13:00etan, eskaintzen dituen kontzertuetara joan. Madril 4 Ba al zenekiten Prado museoa doan ikus daitekeela astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan, 17:00etatik 19:00etara? Reina Sofia museoan ere doako tarteak dituzte (astelehen, asteazken eta larunbatetan 19:00etatik 21:00etara eta igandeetan 13:30etik 19:00etara), Arkeologia Museoa Nazionalean bezalaxe –larunbatetan, 14:00etatik aurrera, eta igande goizetan–. Kalean noraezean ibiltzea nahiago baduzue, Rastro azokara jo dezakezue, eta kontuan hartu beharreko beste zerbait: Madrilen, edariarekin batera, debaldeko pintxo edo tapa bat ematen dute. Londres 5 Eskaintza zabala du Londresek eta, horren adierazle, doako eskaintzak biltzen dituzten web orrialde mordoa. Museoei dagokienez, ondorengo hauetan ez da deus ordaindu behar: National Gallery, Tate Britain, Tate Modern, British Museum, Natural History Museum eta Victoria&Albert. Zientziaren Museoan, bestalde, “Labezomorroaren tour-a” egin dezakegu. Eta zer da? Labezomorro baten oskolean sartuta, ikusleak gizakion bilakaera «bizi» ahal izango du intsektu baten ikuspegitik. Ingalaterrako politikariak aurrez aurre ikus daitezke, era berean, Komunen eta Lorden Ganberako eztabaidetan astean zehar, edo, bestela, egunero 21:53ean Londresko Dorreko ateak ixteko egiten den zeremonia tradizionalera joan gaitezke.
1
2
3
5
4
55
HITZORDUAK hutsa
Maratoiak • Boston eta Londres • Apirilaren 18an eta 24an
OSLO (NORVEGIA)
bertzaleen Egunean (apirileko hirugarren astelehenean) lehiatzen da munduko maratoi zaharrena, 1897an egin baitzen mota honetako lehen lasterketa Bostonen. Liburutegi Publikoan amaitzen den ibilbidea aldapatsua da tarte batzuetan, baina erakargarria era berean. Lasterketa honek berezitasun bat du, aurreko urteko maratoi ofizialen batean denbora zehatz batzuk egin izana eskatzen dutelako antolatzaileek –adin talde bakoitzeko denbora marka batzuk ezarri dituzte–. Eta korrikalariek beste hitzordu bat dute jarraian Londresen, 24an burutuko baita Virgin London Marathon deitzen dena. Hemen ibilbidea laua da eta jai giroa da nagusi. Ekitaldian biltzen den gehiena ongintzan erabiltzen da.
A
Inferno Metal Festival Martxoaren 26ra arte Norvegiar gehienentzat, Aste Santua eskiatzera joateko garairik aproposena izaten da. Baina ez guztientzat. Osloko biztanleek laster batean mendira alde egiten duten bitartean, metal doinuak maite dituztenek hiria beltzez «tindatzen» dute lau egun hauetan. Inferno Metal Festival nazioarteko muturreko metal jaialdirik garrantzitsuena da; horregatik, mundu osoko zaleak bertaratzen dira Aste Santuan Osloko Rockefeller Music Hall eta John Dee antzokietara. Guztira 40 taldek joko dute, bai antzoki handi hauetan eta bai hiriko areto txikietan ere. www.infernofestival.net
www.rnib.org.uk eta www.baa.org
56
NEW YORK (AEB)
GENEVA (SUITZA)
«Chicago» musikala Uztailaren 3ra arte Bob Fosseren eta John Kanderren musikal zoragarria 1975ean estreinatu zen Broadwayn, baina denborak ez dio bere xarma kendu. Ia hogei urte darama jarraian New Yorkeko «antzokien Mekan» ikusgai, marka guztiak hautsita, eta munduko beste hainbat hiriburutan bertsioak eskaintzen ari dira paraleloan. Dena den, Ambassador antzokian egiten duten “Chicago” hau ikustea merezi du, sei Tony sari –AEBetako antzerkiko sariak– bi Olivier –ingelesen antzerkiko sariak– eta Grammy bat jaso dituelako bere ibilbide oparoan. Uztailaren 3ra arte egongo da ikusgai eta sarrerak 33 eta 91 dolarren artean daude. chicagothemusical.com
Asmatzaileen azoka Apirilaren 13tik 17ra Mota guztietako asmakizunak aurkitu daitezke Genevako azokan, munduan burutzen den mota honetako bilgunerik handiena baita. Datu xume batzuk: 8.900 metro karratuko eremuko aretoetan (Palexpo Hall erraldoian izaten da), 752 asmakizun aurkeztuko dira, 48 herrialdetatik iritsita. Nazioarteko kazetariak eta enpresa ugariren ordezkariak hor ibiliko dira etorkizunean ospetsu egingo den asmakizunen baten bila. Izan ere, makina bat bitxikeria izango da seguruenik. Publikoari ere zabalik dago eta sarrerak 14 euro balio du. Aurtengoa 44. edizioa izango da. www.inventions-geneva.ch
FLANDRIA De Ronde Van Vlaanderen Apirilak 3 Flandrian egiten den proba hau ospetsua da mundu osoan... eta ez da harritzekoa, Flandriako Tourraren –horrela ere deitzen diote– ibilbidea ikusgarria baita. Txirrindularitzan mitikoak bihurtu dira hemengo «harresiak» –horrela esaten diete ibilbide honetako igoera gogor eta motzei– eta galtzada-harrizko bideetatik igarotzen diren zatiak. Famatuena Koppenberg-ekoa da. Euskal Herritik ikusle dexente gerturatzen da bertara, euskal txirrindulariek ere gogokoa dutelako proba gogor hau. www.rondevanvlaanderen
erakusketak
hutsa
CHARLOTTE BRONTE Charlotte Bronte (1816-1855) idazlearen jaiotzaren bigarren mendeurrena beteko da apirilaren 21ean eta data honen inguruan hainbat ekitaldi antolatu dira Ingalaterran. Bronte ahizpetan zaharrenak hainbat klasiko idatzi zituen, horien artean “Jane Eyre”, bere lehen eleberria. Currer Bell izenarekin argitaratu zuen, viktoriar gizartean emakumearen papera etxeko lau hormetara mugatuta baitzegoen. Brontetarrak West Yorkshiren bizi ziren, Haworth-eko apaizetxean eta eraikin horretan kokatzen da gaur egun haiei eskainitako museoa. Bertan erakusketa bat zabalduko da, baita Londreseko National Portrait Gallery-n ere. Azken honetan, abuztua bitartean, Charlotteren bizitza aztertuko da erretratuak ardatz hartuta, “Celebrating Charlote Bronte” titulupean. www.npg.org.uk
UDABERRIAN, ARTE GARAIKIDEA PARISEN Martxoaren 31tik apirilaren 3ra, Paris arte garaikidearen hiriburua izango da, Art Paris Art Fair azokarekin, udaberriro legez hiria nazioarteko punta-puntako galerien topagune bihurtuko baita. Edizio honetako herrialde gonbidatua Korea izango da –80 egilek Pariseko erakusleihoan beren lana aurkezteko aukera izango dute–, guztira 143 nazioarteko galeria bertaratuko dira –inoiz parte hartu ez duten Azerbaijan, Kolonbia eta Iran barne– eta, beti bezala, Grand Palais ikusgarria izango du kokaleku. Sarrerak 25 euro balio du. www.artparis.com
hutsa
liburuen TXokoA
hutsa
GURE BALEAZALEEN ABENTURAK hutsa
Justin Hiriart Gregorio Muro (gidoia) eta Francisco Fructuoso (marrazkiak) Erein, 2015 248 orrialde. 39 euro
uskal komikigintzaren klasiko hau oso formatu dotorean kaleratu du Erein argitaletxeak. XVII. mendearen hasiera aldean, Kanadako kostaldean barna mugitzen dira euskal baleazaleak, eta era guztietako abenturak biziko dituzte, pirata ingelesekin, abenturazale frantsesekin eta indigena indiar eta eskimalekin gurutzatzen baita haien patua. Bost alek osatzen dute 1982. eta 1988. urteen artean egindako komiki saga hau, nahiz eta haietatik hiru besterik ez ziren argitaratu album formatuan. Era horretan, argitalpen honek, osoa eta ondo zaindua izanik, aukera ezin hobea eskaintzen die zaleei titulu hau hasi eta buka ezagutzeko. 1988an Alfred sarirako izendatu zuten –gaurko Fauve d’Or–, Angulemako Nazioarteko Jaialdi entzutetsuan.
E
J
Tokio. Las recetas de culto Maori Murota, Akiko Ida, Pierre Javelle Lunwerg, 2016 272 orrialde. 24,50 euro
hutsa
hutsa
aponian arraina eta zopa hartzen dute gosaltzeko, shushi-a ospakizunetan bakarrik jaten dute eta bento-a langile eta ikasleen tupperra bezalako da. Maori Murotak gisa horretako argibideak eskaintzen dizkigu Akiko Ida eta Pierra Javelle-ren argazkiez horniturik datorren liburu interesgarri honetan. Era berean, betiko japoniar errezetak eskaintzen ditu, sei ataletan banatuta: asa teishoki (gosaria), ohiru (hamarretakoa), bento (eramateko janaria), oyatsu (askaria), izayaka (tabernetan eskaintzen dituzten pintxoak) eta uchishoku (etxeko janaria).
hutsa
hutsa
JAPONIAR OTORDUAK PRESTATZEN IKASTEKO
BIZIKLETA ETA MEDITAZIOA
BI GURPILEN GAINEKO NOMADA
MENDEKUA AZKEN MUGAN
reimerentzat, bizikleta beti izan da askatasunaren ikurra, baina, era berean toki batetik bestera bidaiatzeko erabiltzen zuen tresna soil bat baino ez zen, pedalei eraginez bere benetako izaerarekin konektatuta sentitzen zela ohartu zen arte. Argentinan arras ezaguna den idazle honek «meditazio txirrindularitza» izena jarri dio kontzeptuari. Bizikletan doanean, noizean behin gelditu eta soinean daraman koadernotxo batean bururatzen zaizkion gogoetak idazteko ohitura hartu du. «Beste egoera desberdin batean sartzen zara. Lotura energetiko bat sortzen da pedalei eragiten ari zarenean».
iquel Silvestre bidaiari eta idazlea da. Bulego batean lan egiten zuen, baina gorbata zintzilikatu eta betidanik izan duen abentura gosea asetzeko erabakia hartu zuen. Ordutik nomada da eta motorraren gainean munduan zehar dabil. Bidean liburu batzuk idatzi ditu, hainbat komunikabidetan bere erreportajeak argitaratu eta La 2 telebista katerako dokumental atal bat prestatu zuen (Internetetik ikusi ahal da). Dokumental horren oinarrian dago liburua da, non ehun egunetan, hamar herrialdetan eta 20.000 kilometrotan aurkitutakoak islatzen baititu.
A
Bici zen Juan Carlos Kreimer Kairos argitaletxea, 2016 216 orrialde. 14 euro
Diario de un nómada Miquel Silvestre Plaza y Janés, 2015 448 orrialde. 18,9 euro
K
M
meriketako Estatu Batuetako iparekialdeko mugan dagoen ehiztaririk trebeena da Hugh Glass. 1823ean gaude eta inguru hauetan egoera nahiko muturrekoa da, bai naturari dagokionez bai gizakien biolentziagatik. Hartz baten erasoaren ondorioz larri zaurituta suertatzen denean, Glass zaindu beharko luketen bi gizonek abandonaturik uzten dute... baina Glassek bizirik dirau eta mendekua hartuko du. Leonardo di Capriok zineman gorpuztu duen pertsonaia (“Revenge”, Alejandro Iñarrituk zuzenduta) nobela honetan oinarritu da. El renacido Michael Punke Planeta, 2016 624 orrialde. 8,95 euro
59
Gogoan hartu hutsa
CHANDIGARH LE CORBUSIER INDIARRA
Indian guztiz ezohikoa da Chandigarh hiria, inguruko hirien itxura labirintikoekin ez baitator bat. Lorategiz, parkez eta bide zabalez osatutako ingurune berritzaile eta garbi hau arkitektura modernoan eragin itzela izan zuen Le Corbusier maisu frantses-suitzarraren hiri-proiektu bakarra izan zen. 1951tik 1965era arte, hots, hil arte, arkitektoak bere ahalegin guztiak jarri zituen proiektu honetan. Eta hark utzitako oinordetza ikaragarria izan da, bai hirigintzan, paisajismoan, arkitekturan eta eskulturan. Bi estaturen hiriburua da Chandigarh: Panyab eta Jariana-rena. Halere, estatus berezia du, ez baitago bi estatu horien menpe; Gobernu federalak zuzenean kudeatzen du Chandigarh Lurraldea izeneko hirigunea. 50eko hamarkadan Indiako lehen ministroa zen Jawaharlal Nehru-ri bururatu zitzaion nazio indiar berriaren sen modernoa erakutsiko zuen hiria eraikitzea. Le Corbusier ospetsuaren eskuetan utzi zuen hiriaren egitura, baita Gobernuaren eraikuntza nagusiak
60
eta Gobernuaren Museoa eta Arte Galeria bezalako monumentuak; horietako gehienak Kapitolio deitzen zaion gunean biltzen dira. Eraikin historiko nagusi horiek hiriaren iparraldean daude. Edwin Fry-ekin batera, Panyab-eko hiriburu berria izango zenaren proiektua diseinatu zuen 1951n eta hiru urteren buruan inauguratu. Gaur egun, munduan Le Corbusier-en lan eta eraikuntza gehien biltzen duen tokia da Indiako hiria. Hiri garbi eta ondo diseinatua New Delhi-ren iparraldean kokatuta, 250 kilometrora zehazki, gaur egungo Indiako gainerako hirietako kaosak eta zoramenak ez dute hemen lekurik. Chandigarh oso bestelakoa da, sektoreetan banatuta baitago, 1 zenbakia duenetik 60ra iritsita. Horietako bakoitzak hiri independentea izango balitz bezala funtzionatzen du, bere merkatu, tenplu eta eskolekin. Edozein muturretatik sektorearen erdigunera oinez iristeko hamar minutu baino ez dira behar. Zuhaitzez eta lorategiz inguratutako etorbide zabalek banantzen dituzte bizitegi-guneak, eta auzoetako eraikinak oso baxuak dira. Landarediarekin bat egiten dutela ere irudi lezake. Sektore bakoitzak 1,5 kilometro koadroko azalera du eta 17. en atalean dago hiriaren erdigunea. 60 urteren buruan, Chandigarh-ek Indiako hiri berde eta garbiena izaten jarraitzen du, baina arazo larri bat du: 500.000 biztanlerentzat –gehienak funtzionarioak– diseinatu zuen Le Corbusierrek eta gaur egun 1,1 milioi pertsona bizi dira. Hamabost urteren buruan biztanleria beste %50 haziko dela aurreikusten da.
Argazkia: Jeff Pachoud
hutsa
GAILUR MITIKOA Ados, jakinaren gainean gaude. Mont Blanc edo Monte Bianco –bi izeneko mendia dugu hau, Estatu frantsesak eta Italiak partekatzen baitute bere gailurra– aski ezaguna da euskaldunontzat, baina joan den otsailean Jeff Pachoud argazkilariak bidali zizkigun irudi ederrak ezin genituen zoko batean gorde. Mendi honen xarma ez da gailurrera mugatzen, inguratzen duten glaziarrek eta haranek merezi dutelako bertaraino joatea... eta horrelako aukerarik ezean, orain goxo-goxo etxeratu ditzakegu Interneten «magiari» esker. Nolatan, bada? Leku berezien bilduma-egile bihurturik, Google Street View-k bereganatu duen azken «toki galdua» Mont Blanc izan baita. Atondu dituen irudi panoramikoen eta 360 graduko bideoen bitartez, mendi honetako ibilbide ospetsuenak «burutu» ditzakegu udan zein neguan saguari klik eginez. Dena
den, Mont Blanc berezia da eta, horretaz ohartuta, zerbait berezia prestatu nahi izan du Google Street View-k, mendia gertutik ezagutzen duten profesionalekin harremanetan jarrita. Horrela, Street View-ko ohiko eskaintzari mikrodokumental batzuk gehitu dizkiote, zenbait kirolariren pausoei jarraitzeko aukera ematen digutenak. Honakoak dira: Killian Jornet katalana –korrikalari apart honek Mont Blanc-en historiako igoera eta jaitsiera azkarrenak egin zituen–, Candice Thovex –estilo libreko eskiko munduko txapelduna–, Ueli Steck alpinista errekorzalea, Catherine Destivelle eskalatzaile ospetsua eta Patrick Gabarrou mendi-gidari mitikoa. Jacques Balmat eta Michel Paccard izan ziren Mont Blanc-era igotzen lehenak, 1876. urtean, eta ordutik mundu osoko argazkilari, eskiatzaile, alpinista, eskalatzaile eta mendi korrikalarien helmugarik preziatuena da.
LABURRaK hutsa
TRUMP-EN BELDUR, KANADARA BIZITZERA onald Trump aberatsak azaroan AEBetako presidentetza lortuko balu, estatubatuar ezkertiarrek izango lukete non atzerriratu. Irrati esatari batek sortutako web orrialde batek mugatik 400 kilometrora dagoen CapBreton uharte kanadarra «eskaini» die, bertan etxebizitza merkeez gain, Kanadako osasun sistema publikoa errotuta dagoelako. Trumpen programa ultraeskuindarraren aurkako web orrialdea da, noski. Orrialde berak (www.cbiftrumpwins.com) uharteko turismo bulegoaren estekara bideratzen zaitu... eta astebetean 300.000 bisitari izan ditu, joan den urte osoan izandakoak baino askoz gehiago. Oraingoz, 5.000 eskaera jaso dituzte bertara bizitzera joan ahal izateko.
D
62
BIRMANIA: TURISTARIK EZ PAGODEN GAINEAN
artxoaren 1etik aurrera, bisitariek ezin izango dute Bagan hiriko monumentuetara igo ikusmiraz gozatzeko, Birmaniako agintariek neurri zorrotzak hartu baitituzte hiriburu zaharreko ondare arkitektonikoa babestu ahal izateko. Ohiturari jarraituz, egunero ehunka turista eta erromesek pagoden egitura zaharrak eskalatzen zituzten, 2.500 monumentu budistez jositako eremuan ilunabarrean eguzkia ezkutatzen ikustea ikusgarria baita. «Pagodetara igotzen direnek ez dute behar besteko begirunerik eta desegoki jantzita joan ohi dira. Dantza egiten dute, baita monumentuetan etzan», adierazi du Kultura ministroak.
M
SARDINIARAKO HEGALDIAK FORONDATIK? asteizko aireportua udako eskaintza osatzeko ahaleginetan ari da. Dagoeneko, Mallorca eta Menorcako hegaldiak hitzartuta daude eta, hala, igandero aterako da hegaldi bat Forondatik ekaina eta iraila artean Balearretara. Bestalde, oraindik lotzeke dago, baina komunikabideetan argitaratu denez, Sardinia da lortu nahi den beste helmuga turistiko bat –lau aireportu ditu Sardiniak– eta horretarako Ryanair-ekin negoziatzen ari dira. Lotuta dauden beste eskaintza batzuk: ekainaren 13an Norvegiara eta uztailaren 4an Kroaziara abiatuko diren charter hegaldiak.
G
hutsa
ilboko Guggenheim museoa lehen tokian kokatu dute “Condé Nast Traveller” nazioarteko aldizkariak argitaratutako “The most beautiful museums in the world 2016” zerrendan, artea eta kultura kategorian. Bidaia aldizkari entzutetsuaren irakurleek Frank Gehryren arkitektura futurista eta diseinu berritzailea azpimarratu dute, baita eraikinaren lerro okerrak eta elkarri lotutako bolumen ederrak, titanioz eta kareharriz estalitakoak.
B
hutsa
hutsa
hutsa
GUGGENHEIM, MUNDUKO MUSEORIK EDERRENA
DONOSTIA ETA BILBO, LONELY PLANET GIDETAN
onely Planet bidaia giden argitaletxe ezagunak gertutik begiratu ditu Bilbo eta Donostia, eta “Bilbao y San Sebastian, de cerca” gaztelaniazko gida atera berri du. Dagoeneko salgai dagoen gida honetan, bi hiriburuez gain, Bizkaiko eta Gipuzkoako «kostaldeko hainbat herri polit» ere jasotzen ditu poltsikoko liburuak, horien eskaintza turistikoa aztertuta. Orain arte, Gasteizek bakarrik zuen gida propioa Lonely Planeten (2012az geroztik). Stuart Butlerrek eta Duncan Garwood dira gidaren egileak eta, horien esanetan, «euskal arimaren isla» dira hiriburu biak eta sukaldaritzarekiko «maitasuna» erakusten dute. Bilbo «grinatsua eta artistikoa» da; Donostia, «alaia eta apaina».
L
HAITI, TURISMOA BERRESKURATU NAHIAN urismoaren mapara itzuli nahian dabil Haiti edo, behintzat, horretan ahalegintzen ari dela dirudi. Karibeko Turismo Elkartearen datuen arabera (CTO, ingelesezko sigletan), iaz 515.000 bisitari izan zituen; hau da, aurreko urteekin alderatuz ehuneko 10,9eko igoera izan du. Datua garrantzitsua da, «Antilletako perlari» –50eko hamarkadan hala deitzen zitzaion–, 2010eko urtarrilean berau suntsitu zuen lurrikara izugarriaren ostean, zaila gertatzen ari baitzai herrialde txiro eta arriskutsuaren irudia kentzea. Cap-Haitien hirian –bertan Laferriere zitadela dago, Amerikako gotorleku handiena– aireportu berria ireki berri dute.
T
LARRUKIAK NAFARROA BEHEREAN. Bankan kokatzen den Goikoetxea hutsa
amuarrain haztegiak larrugintzari ekin dio orain. Tamaina txikiko larruzko gauzak egiten eta saltzen ari dira, amuarrainen azala erabiliz.
hutsa
HILDAKOEN HILOBI IKUSGARRI ETA BITXIAK VIETNAMEN Hue hiri inperialaren ondoko Ang Bang arrantzaleen herrixkari ÂŤmamuen herriaÂť deitzen diote, hildakoen etxeak bizirik dirautenak baino ederragoak direlako. Vietnam erdian kokatuta, Huek Unescoren munduko ondare izendapena du eta ospetsua da Nguyen enperadoren hilobiengatik. Ang Bangen ere dirutza xahutzen dute hilobietan... nahiz eta arrantzaleak izan.
hutsa
NORYANGJIN AZOKA BERTAN GERATZEA NAHI DUTE
hutsa
Seuleko Noryangjin arrain azoka, hiriaren ikurra izateaz gain, bertaratzen den turismoarentzat erakargarria da oso. Erosleen artean kanpotar ugari izan ohi dira, han-hemen argazkiak ateratzen. Baina arrain saltzaileak haserre daude, itxura futurista duen eraikuntza batera eraman nahi dituztelako. Protesta ugari egiten ari dira egunotan.
hutsa
hutsa
THE FLYING SCOTSMAN TREN-MAKINA MITIKOA, BERRIZ BIDEAN Hamar urteko itxuraldaketaren ondoren, joan den otsailaren 15ean The Flying Scotsman tren-makina Londresko King Cross geltokitik atera zen 7:40ean, 300 bidaiari zeramatzala. 13:20ean York-eko geltokira iritsi zen, ia 280 kilometro egin ondoren. Gero, Trenen Museo Nazionalera itzuli zen atseden hartzera, datozen hilabeteetan hainbat irteera turistiko eta erakusketaren protagonista izango baita. 1923an egina, berau izan zen Londres eta Edinburgo bidaia bakar batean lotu ahal izan zituen lehenengo lurrun-trena. Orduan 160 kilometro orduko abiadura lortu zuen. www.flyingscotsman.org.uk
63