7h91

Page 1

hutsa

EUSKAL HERRIA Liburu eta filmekin osatutako mapa • DAKAR Afrikako merkatu handia • JAURETXE BRITAINIARRAK Iraganeko loriaren erakusleihoa • POLLENÇA Uharte bat beste baten barnean • AZOREAK Turismo berde eta merkea

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

Mexiko Berria FINDU GABEKO HARRIBITXI TXUNDIGARRIA


Azaleko argazkia: Aleix Oriol

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Amaia Ere単aga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


aurkibidea 04

Munduari begirada Przewalski zaldien paradisu galdua Errusiako estepetan dago.

06

ErreportaJEak 6

Mexiko Berria Arizona, Colorado eta Texasen itzalean geratu ohi da, baina benetan merezi du AEBetako estatu honetara bertaratzea, bazter eta zapore bereziak dituelako.

16

Fikziozko Euskal Herria Gurean kokatutako edo filmatutako eleberrietan oinarritutako ibilbideekin mapa kartografikoa.

24

Dakar Afrikako hiriburu handi honek ematen duen aurreneko inpresioa amaierarik ez duen merkatu batena da.

32

Jauretxe britainiarrak Ingeles aristokraten azalean sartzeko aukera, ordu eskas batzuetarako izan arren.

38

Pollença Mallorcako iparraldean kokatutako herri honek uharte batean txertatutako uharte bat dirudi.

46

Azoreak Artxipelago portugesa natura maite dutenentzako helmuga berde eta merkea da ÂŤlow costÂť hegaldiei esker.

32 24

38

16

Bidelaguna 54

Proposamen tematikoa Munduko bederatzi paraje mortu.

56

Hitzorduak

58

Liburuen txokoa

60

Gogoan hartu Bartzelonako Els Quatre Cats taberna eta Uadi Rum harana.

62

Laburrak

46

3


ORENBURG Przewalski zaldien paradisu galdua rgazkia Tatiana Jarkikh-ek berak bidali du; hots, Przewalski zaldiei buruzko errusiar proiektuaren arduradunak igorritakoa da. Eta garrantzi berezia du, duela hilabete eskas batzuk ateratako irudi honek mirari baten lekukotasuna ematen duelako: Przewalski zaldia, mongoliar zaldi basatia edo takhi-a (Equus ferus przewalskii), aukera ezazue nahi duzuen izena, naturan aske bizi dela, eta, gauzak okertzen ez badira, nazioarte mailan mugiarazi diren ahalegin guztiak onik aterako direla. Munduan gelditzen den zaldi basatien subespezie bakarra dugu hau, inoiz etxekotua izan ez dena. XX. mendean desagertzeko zorian egon ondoren, naturalisten lanari esker, sei abelburu Errusiako estepara itzuli dira... irudian ikusten dituzuenak, alegia. Orenburg eskualdean kokatutako erreserba batean daude, Kazakhstango mugatik gertu eta Errusiako hegoaldean, Moskutik 1.468 kilometrora. Europa eta Asiaren artean kokatuta, Orenburg hiriaren zati handiena Europan dago eta Ural ibaiaren iparraldeko ertzean dauden auzoak, Asian.

A

Argazkia: Tatiana Jarkikh

4


Munduari begirada

5


6


Mexiko Berria Testua eta argazkiak: Aleix Oriol

EGUZKI AGORREZINAREN LURRALDEA

7


Hotel bateko kartela, Albuquerque hirian. Ondoan, Taos herriko etxe tradizionalak, eta erreportajea irekitzen duen irudian, Sangre de Cristo mendikateak eta Great Sand Dunes National Park.

MEXIKO BERRIA

Mexiko Berria findu gabeko harribitxia bezalakoa da, dena dago ikusteko. Arizona, Colorado eta Texas estatuak mugakide dituelarik, horien itzalean geratu ohi da. Merezi du, ordea, bertaratzea, natura erreserbek, historiaz blaitutako hiri zirraragarriek eta herri indigenen lekukotza oparoak konbinazio tentagarria osatzen baitute, bidaiaria asebeteta utziko duena, jakina, indigenen eta mexikarren kulturan errotutako gastronomia eklektiko eta zaporetsuak bezainbeste. meriketako Estatu Batuetako hego-mendebaldean zenbait txango eginak nituen jada, naturak eskaintzen dituen ikuskizun miragarriak bertatik bertara ezagutzeko, hala nola Arroila Handia edo Monument Valley; eta, halako batean, erabaki nuen bazela garaia masen turismoak hain maiztuak ez dituen beste eremu batzuetara bidaiatzeko. Egun batzuetan peskizan eta hausnarketan ibili ondoren, eskualdeko estaturik ezezagunenetako baten iparralderantz abiatzeko hautua egin nuen: Mexiko Berria. Autobus bidaia luze bat eginda, iritsi nintzen behingoz ibilaldiaren lehen geltokira: Albuquerque hiri lasai eta eguzkitsua. Aire probintzial halako batez baina bihotz kosmopolita nabarmenaz hornitutako hiri honek daukan moduko bizi kalitatea daukatenak ez dira asko izango AEBetan. Hori, hein handi batean, unibertsitatearekin lotutako biztanleria ugariari zor dio. Eta horrez gain, bertako herritarrek diotenari jarraituz, urtean 300 bat egun eguzkitsu izateari; eta bai, horixe iradokitzen du hango zeru amaigabearen urdin dirdaitsuak. Bestalde, Albuquerquetik igarotzen da Route 66 mitikoa, kontinente osoko ibilbide turistiko ospetsuenetakoa den hori, estatubatuar ikonografiaren zaleen ikur gorena. Hiriaren muina zeharkatzen du Route 66k ia 7 kilometroko luzeran, Nob Hill auzotik Villa de Albuquerque historikoraino, eta ibilbidea argi eta garbi nabarmenduta dago hirigunean, seinale eta

A



MEXIKO BERRIA

kartel ikusgarri sorta batekin, amerikar estilo peto-petoan. Erdialdean, txileak eta «burritoak» Hiriko interesgune nagusietako bat auzo koloniala da, Villa de Albuquerque deritzona. 1706. urtean sortu zuen espainiar kolono talde batek, eta gaur egun bertan kokatzen dira hainbeste arte galeria, jatetxe eta hotel. Hortxe dago, halaber, San Felipe Neri eliza enblematikoa, hiriko eraikinik zaharrena; gaur egun ikusgai dagoen egitura 1793koa da eta bere bi dorre zuriak erraz nabarmentzen dira auzoan, gainerakoan, estatu osoan hain bereizgarriak diren adobezko etxeak han-hemenka tartekatzen diren bitartean. 10

Auzo kolonial zaharra arakatu ostean, Nob Hilleko giro gazte eta zirimolatsua disfrutatzeko txanda da. Hau ere auzo historiko bat da, eta Mexiko Berriko Unibertsitatearen campus nagusia dago bertan. Inguru honetako ardatz nagusia Central Ave SE izenekoa da: etorbide luze bat, ikasle andana erakartzen duen taberna eta jatetxe sail amaigabearekin. Bidean geldialdia egiteko toki aproposa da Kelly’s Brew Pub delakoa. Taberna honek terraza atsegin bat du, eta bertan egiten duten artisau erako garagardoa primeran datorkigu hiriko egun eguzkitsu paregabe horietako batean. Edariarekin batera, bertako sukaldaritza probatu beharko, zer bestela? Albuquerquen, jatetxe orotan, zerbitzariak zera galdetzen dio bezeroari: «Gorria ala berdea?». Ba-


taren eta bestearen zaleen arteko lehia ikaragarria da. Pipermin zaporetsu horiek –bixi samarrak direla kontuan hartuta– dastatzeko aukerarik onena da hiriari ospea eta itzala eman dioten burrito gustagarriak eskatzea. Mexiko Berriko gastronomia herri indigenen, mexikarren eta espainiarren osagaiak eta teknikak uztartzen dituen nahasketa erakargarria da. Santa Fe eta pueblo amerindiarrak Albuquerqueri oso itxura ona hartu diot, baina beste jauzi bat emateko agintzen dit gogoak, berriro errepideari lotu eta Mexiko Berriko paisaia zirraragarriak ezagutzea. Autoa alokatzea erabaki dut, nahieran ibiltzeko. AEBetan arlo honetan lehia izugarria dago, eta

prezioak neurrikoak izaten dira. Era berean, gasolina Europan baino nahikotxo merkeagoa denez, joan-etorriak norberaren ibilgailuan egitea aukerarik erosoena izan ohi da. Iparrerantz jo, eta geldialdi bat egin dut Santa Fen: estatuko hiriburua eta udalerri eder eta berezienetako bat. Izan ere, 1610ean sortua, herrialde osoko estatu hiribururik zaharrena da, eta hori agerian geratzen da bertako erdialde historikoan, bertan nabarmentzekoak direlarik plaza nagusia eta Guadalupeko santutegia, AEBetan ama birjina horri eskainitakoen artean gaurdaino iraun duen zaharrena. Bisita laburra eginda, Sangre de Cristo izeneko mendietara abiatu naiz, hor baitago Taos herria; pueblo izeneko amerindiar tribua aspalditik bizi da bertan,

Iparraldean, Coloradoko mugatik gertu kokatutako zubia. Ondoan, Albuquerqueko etxe batean, Route 66 mitikoa bertatik pasatzen dela gogorarazten digun seinalea.

11


MEXIKO BERRIA mila urtetik gorako antzinatasuna du kokaleku horrek, Taos hiritik 1,5 kilometro iparrerantz. Herrixka munduko ondare izendatu du Unescok, eta azken urteetan turismorako puntu erakargarri gisa birmoldatua izan da, bere jatorrizko xarmaren kaltetan. Halere, leku egokia da bertatik bertara ikusteko nola bizi diren Amerikako tribu natibo honetako kideak eta beraien arkitektura berezia ezagutzeko. Hain zuzen, Pueblo ibaiaren bi ertzetan altxatzen diren adobe gorrizko etxeek hainbat solairu izaten dituzte, eta bitxikeria

12

moduan, beheko aldeko etxeen teilatuak goiko aldeetakoen sarbideak edo ataurreak izaten dira. Etxeen kolore gorri biziak kontraste itzela egiten du zeruaren urdin sakonarekin, margolan paregabea eratuta. Herrixkara sartzeko txartela ordaindu behar da, eta komunitate horren aldeko proiektuetan erabili ohi dute diru ekarpen hori. Hainbat denda eta arte galeria daude bertan, eskualdean ekoitzitako produktuak eskainiz, txile famatuetatik hasi eta bertako artisau lanetaraino.


Great Sand Dunes parke nazionala Berriro bideari lotu behar natzaio, iparrerantz. Abiada bizian ez, lasai noa lerro luze amaiezinak dituen errepidean gidatuz, Carson National Forest eta Rio Grande del Norte National Monument delakoen albotik. Zeruertzean, mendi ikaragarriak eta basamortu gupidagabea, gu ezerezaren pare utziz. Eztabaidaezina da eskualde honen edertasun naturala. Orduak eta orduak eman ditut gidatzen, harik eta autobidea alde batera utzi eta bazter-zulo batean, denboraren iragatearen

eta higatzearen lekuko isil diren muino koloretsuz betetako parajean, barneratu naizen arte. Basamortu honetako zuhaixka urrien artean, alpaka talde bat bistaratu dut. Llamaren tankerako kamelido hau ohikoa da AEBetako hego-mendebaldeko eskualde askotan. Nire etorrera ez dutela erabat gustukoa izan ohartu naizenean, errepidera itzultzea erabaki, eta bidean jarraitu dut bidaia honetako azken geralekura iristeko. Colorado estatuaren mugatik gertu, parke nazional bat dago, benetan bitxia: Great Sand Dunes National

Mendi alpinoak eta dunak batzen dira Great Sand Dunes National Park-eko paisaia ederretan. Ondoan, goitik behera, alpaka bat eta orein basati bat.


Kolore anitzeko mendixkak, Mexiko Berriko iparraldeko lautadetan. Ondoan, Taos herriko etxe bateko atea.

14


Park. Paraje idilikoa da, AEBetako harea dunarik handienak daude bertan, gailur zurituak dituzten eta baso sarriz estalita dauden mendi erraldoiez inguratuta. Sain Luis bailara zeharkatzen duten Rio Grande ibaiaren eta urak bertara isurtzen dituzten beste erreka batzuen hondar sedimentuekin osatuz joan ziren dunok. Mendeak joan eta mendeak etorri, ibaiak urez hornitzen zituzten glaziarrak urtu, eta eremu horren zatirik handiena betetzen zuen aintzira lurrundu egin zen, lurzoru idor eta legartsua utzita. Mendebaldeko haizea arduratu zen sedimentuak batera eta bestera eramateaz, eta pixkaka-pixkaka dunak osatu ziren, etengabeko eraldakuntzan eta hazkuntzan. 230 metroko altura izateraino iristen dira. Negua da eta parkea erabat hutsik dago. Sarrera dohainik, bisitarien dirua bilduko duen zaindaririk ere ez dago-eta. Aparkalekua, hutsik. Kanpina, hutsik. ÂŤHalako aukera bat ezin alferrik galduÂť, nire kolkorako. Isiltasun urragaitz horretan, Izarren Dunaren goreneraino igotzen hasi naiz, parkeko handienera. Igoera nekosoa eta gogorra da, hareak ez baititu gauzak errazten. Gorena iritsita, zur eta lur utzi nau ikuspegiak. Bailaran gainezka eginez bezala jalgitzen diren harea muino horiek lekuz kanpo daudela dirudi alpetar paraje honetan, 3.900 metroko alturara iristen diren gailur zuritu ikaragarri horiekin inguratuta. Edertasun horrek ez du parekorik. Pasaia miretsiz eta isiltasuna gozatuz une zoragarri bat eman ostean, aparkalekura itzuli naiz, eta hortik, parkearen eremu menditsua zeharkatzen duten senderismo ibilbideetako bati ekin diot. Basarteko bide bat da, pinuak, izeiak eta hainbat espezietako zumardietan barna igaroz. Faunari dagokionez ere, aniztasun handia dago: hartzak, pumak, altzeak, oreinak eta abar. Zenbait orduko txangoa egin dut, erabateko bakardadean. Gero, aparkalekura bueltatu naiz, Albuquerquera itzultzeko bidea hartzeko asmoz. Tamalez, amaitu dira nire ibilerak AEBetako hego-mendebaldeko paraje honetan, eta nire bideari jarraitzeko garaia da. Mexiko Berrian egindako bidaiatik irudi ezabaezinak gordeko ditut, hala nola paisaien edertasuna, herritarren goxotasuna eta bertako gastronomiaren zapore hain berri eta aldi berean hain ezagunak. ÂŤItzuliko naizÂť, pentsatu dut, ziurtasun osoz. Merezi du.

MEXIKO BERRIA

15



Fikziozko Euskal Herria Testua: Amaia Ere単aga

Argazkiak: Conny Beyreuther

LIBURU ETA FILMEKIN OSATUTAKO MAPA


Gasteizko katedralaren irudiak. Ken Folletek eta Toti Martinez de Lezeak katedralaren eraikuntza eta historia hartu ditu ardatz zenbait liburutan. Erreportaje hasierako irudian, Pasaiako badia.

sko eta asko dira, batez ere penintsulako beste herrialdeetakoak, Dolores Redondok idatzitako “Baztango Trilogia” irakurri ostean Elizondora gerturatzen direnak. Tuteran bizi den donostiar hau «nobela beltzaren dama» berria bilakatu da, “Zaindari ikusezina” (2013), “Hezurren ondarea” (2013) eta “Eskaintza ekaitzari” (2014) hiru eleberriekin salmenta zerrenden top ten-era igo baita: 600.000 ale saldu ditu dagoeneko eta 32 hizkuntzatara itzuli dira. Orain pantaila handira jauzi egin du eta dagoeneko hasiak dira saga honetan oinarritutako lana filmatzen Elizondon bertan, Fernando Gonzalez (“Tres metros sobre el cielo”) nafar zinemagilearen zuzendaritzapean. Eta zer dela-eta Elizondon eta ez beste toki batean? Elizondo bera istorioaren protagonista delako. Baztango herri eder honetara itzuliko da, beraz, Amaia Salazar, FBItik datorren Nafarroako foru-poliziako komisarioa, han kateatuko diren hilketa arraroak ikertzera. Gertakari guztiek eta pistek, gainera, euskal mitologiarekin lotura estua dute. Trilogia honen eraginez, inguru hauetan ohikoa zen turismo berdeari literarioa gehitu zaio eta Redondo-

A

FIKZIOZKO EUSKAL HERRIA

Joko gisa hasi genuena, azkenean, Euskal Herrian kokatutako edo filmatutako pelikula eta eleberrietan oinarritutako ibilbideekin osatutako mapa kartografiko bihurtu zaigu. Emaitzak ustekabean harrapatu gaitu, uste baino bidegurutze eta bidezidor gehiago aurkitu baititugu fikziozko Google Maps honetan.


ren liburuetan aipatzen diren kokapenak inguru hauetako erakargarritasun handienetakoa bihurtu dira bertaratzen diren turista anitzentzat. 2013tik bisitaldi gidatuak antolatzen dira asteburuetan eta opor garaian. Zinemak Nafarroa maite du Urbasa eta Andia mendilerroak, Iratiko oihana edota Bardea uste duguna baino film gehiagotan azaldu dira. Izen batzuk aipatzearren, “Robin and Marian” (1976), “The World Is Not Enough” (1999) eta Montxo Armendarizen ia filmografia osoa dauzkagu. Nafarroako Gobernuak “Zinemaren ibilbide nafarra” prestatu du, non 23 filmetan agertutako tokien arteko aukeraketa bat egin ondoren, herrialdeko 13 kokapen adierazgarrienak bisita daitezkeen. Zinema ukitua duen bidaia honek Erronkari eta Zaraitzutik hasita, Urbasa eta Andiara jaitsi eta Iruñea igaro ondoren, Bardeara bidaliko gaitu. Mugan saltoka literaturarekin Nafarroa Beherean eta Lapurdin literaturarekin lotutako hainbat kokapenekin egin dugu topo. Gure literaturako izen handiko bi idazleren oinatzen atzetik

Sarara jo dugu, bertako erretorea izan zelako Pedro Agerre Axular (1556-1644) urdazubiarra –“Gero” idatzi zuena, euskal literatura klasikoko lan nagusietakoa– eta bertan babesa hartu zuelako, erbesterako bidea hartu zuenean, Joxe Miguel Barandiaran apaizak (1889-1991), euskal mitologiaren ikerketaren aitzindari edo «aitak». Kostalderako bidean, eta Larrun mendiaren magalean, Azkaingo pilotalekuan frantses literaturako dandy baten aztarnekin egingo dugu topo... edo, zehatzago esanda, hamarkadetan euskaldunei buruzko irudi folklorikoa elikatu duen “Ramuntcho” eleberriaren oroigarriarekin. Ramuntcho pilotari gaztearen eta Gatchutcha ederraren arteko amodiozko kontakizunak Azkaineko hotelean idatzi baitzituen Lotik eta horixe bera gogorarazten da herriko plazan. Egia esan, Euskal Herriari buruz idatzi duten atzerritarrak zenbakaitzak dira. Karl Willen von Humboldt (1767-1835) hizkuntzalari eta olerkari alemana edo Victor Marie Hugo (1802-1885) idazle frantsesa inguru «exotiko» hauen berri eman zutenen zerrendan koka ditzakegu. 1843an, azken honek bere buruari galdetu zion lur hauek «zer ote ziren, ez Frantzia, ezta Espainia

Dolores Redondok Elizondo hartu zuen ostatu Baztango trilogia idatzi zuenean. 2013tik, «nobela beltzaren dama berriaren» liburuetan oinarritutako ibilbide literarioak bisitari ugari erakartzen ditu.


FIKZIOZKO EUSKAL HERRIA Orrialde honetan, Elizondoko irudiak. Ondoko orrialdean, Lekeitio. Uste baino film gehiago filmatu dira bertan.

20

ere». Victor Hugo Pasaiako badiarekin maitemindu zen eta bertan egin zuen egonaldia oroitarazten da Pasai Donibaneko museoan, oso toki gomendagarri eta bisitatua. Abizenak eta muskerrak “Ocho apellidos vascos” (2014) Estatu espainiarreko komedia arrakastatsuak «marka» turistiko propioa du, eta ez da harritzekoa, Zumaia, Getaria eta Leitzara hurbiltzen diren turista asko eta asko euskaldun eta andaluzak modu umoretsuan «kontrajartzen» dituen filmaren lokalizazioen bila ibiltzen baitira. Hori dela eta, inguru hauei buruzko ibilbidea prestatu dute bertako turismo bulegoek. Baina literatura kutsu handiagoa duen zerbaiten bila bagabiltza, Gipuzkoako barnealdera jo dezakegu, Ernio mendiaren babesean dagoen “Muskerraren bidea”-ren bila, hain zuzen ere. “Obaba” literarioa eta Asteasu herria batzen dituen ibilbidea da; Bernardo Atxagak, Asteasuko Udalak eta Donostia 2016k sortu dutena. Asteasutik abiatuta, Obabako lurraldean barrena murgiltzen da pasealekua. Bidean zehar, zenbait panel eta grabaziok Atxagaren obran ardatz diren testu, pertsonaia eta tokien berri ematen diote ibiltariari.

Bizkaiko kostaldean Alegiazko leku gehiago: Orio, Mutriku, Zumaia, Lekeitio eta Bermeo jada pantaila txikitik desagertu den ETB 1eko “Goenkale” telesail ahaztezinaren kokaleku izan dira Arralde herri faltsua «osatzeko». Lekeitiotik gertu dago, halaber, Amoroto, “Vaya semanita” saioak ospetsu egin zuena... eta Lekeitio bera nola ahaztu? Bizkaiko kostaldeko herri ederrenetakoak zinemarekin lotura handia du; alde batetik, Europako jaialdirik zaharrena ospatzen delako bertan –Euskal Zine Bilera– eta bestetik, uste baino pelikula gehiago filmatu direlako bertan. Ospetsuena 1984koa da, Imanol Uriberen “Mikelen heriotza” hain zuzen ere. Euskal zinemako 80ko hamarkadako lan gogoangarri eta arrakastatsu honek Mikel farmazialariaren bizitza eta heriotza islatzen du. Fama izeneko transformista batekin maitemintzen da Mikel, ezker abertzaleko militantea dena, gainera. Film honetako irudi gehienak Lekeition filmatu ziren eta ez da batere zaila horien aztarnak aurkitzea. Berdin gertatzen da “Amaren eskuak” (2013) filmarekin –Karmele Jaioren eleberrian oinarritutakoa– eta “Gernika”-rekin. Orain estreinatuko den Koldo Serraren lana 36ko gerran girotutako amodiozko istorioa da, eta Bizkaiko hainbat tokitan filmatu zen.



Azkenik, Urdaibaira jo behar dugu, Edorta Jimenez idazlearengana. Zenbait urte darama Jimenezek Urdaibai On kooperatiban sartuta, bidaiak, itsasoa eta kultura uztartzen dituen proiektuak garatuz. Bere ontzian estuarioan zehar ibilbide zenbait eskaintzen ditu oso prezio egokian. Gainera, Ernest Hemingway idazle estatubatuarrak inguru hauekin izan zuen harremanaren berri ere jasoko duzue. Era berean, eta haurrei zuzendurik, Rober Garai komikilariarekin batera Basajaunen Bidea prestatu du Jimenezek Busturian. Ken Follet eta Toti Martinez de Lezea 2002an, Ken Follet idazle galestarra Gasteizera gonbi-

22

datu zuten... eta egonaldi hartan Santa Maria katedralarekin maitemindu zen. Nola ez, mundu osoko liburu salduenen zerrendetan lehen postuetan kokatuta egon zen “The Pillars of the Earth” (1989) bere eleberrian garai bereko katedral baten eraikitze proiektua islatu ez zuen ba! Liburuaren bigarren zatia idatzi zuenean (“World Without End”, 2007), euskal katedralaren birgaitze lanetan oinarritu zen Follet. Hori dela eta, Buruileria plazan Ken Folletekin topo egingo dugu –bere omenez eraikitako eskultura batekin, alegia–. Kingsbridge-ko katedralak, beraz, gurea du ardatz... baina jakin ez dakigu Gasteizkoak eleberri hauetan islatzen diren borrokak, maitasun istorioak,


mendekuak eta izurri beltzaren parekoak bizi izango zituen. Agian, Toti Martinez de Lezea idazle gasteiztarrari galdetu beharko genioke. “A la sombra del templo” (2008) eleberrian pista batzuk ematen ditu. Dena den, Gasteizko historia ezagutzeko, katedralera bisitaldi bat egin eta Martinez de Lezearen beste nobela bat irakurtzea da onena. Gure gomendioa: “Judu-kale” (2005).

Baztan: Dolores Redondoren liburuan oinarritutako ibilbide literariorako hitzordua eskatzeko helbide hauetara jo daiteke: www.elguardianinvisible.com, 670336232 telefonora deituta eta elguardianinvisible@hotmail.com helbidean. Nafarroako zinema ibilbidea: Argibideak 948 420 420 telefonoan, www.turismo.navarra.es, www.facebook.com/TurismoReynodeNavarra eta www.twitter.com/TurismoNavarra helbideetan. Asteasu: Muskerraren bidearen argibideak www.muskerrarenbidea.eus helbidean. Urdaibai: www.urdaibaion.com

FIKZIOZKO EUSKAL HERRIA

Zumaiako San Telmo ermitak bisitari gehiago ditu zineman azaldu zenetik. Ondoan, Elizondoko Infernuko Errotaren ingurua.

Gasteiz: www.catedralvitoria.eus


24


Dakar

AFRIKAKO MERKATU HANDIA

Testua eta argazkiak: Lucas Vallecillos

25


DAKAR

Dakarrek ematen duen aurreneko inpresioa amaierarik ez duen merkatu batena da. Bertako kaleek denetik saldu eta erosten den salmahai erlauntza osatzen dute, itxuraz kaosa nagusitzen den baina egiaz ondo antolatua dagoena. Aparteko monumentuak ere baditu, Meskita Handia edo Goree uharte zoragarria.

26


akar, Cabo Verdeko penintsulan zehar barreiatuta, hiru eremutan banatuta dago: erdigunea, Plateau izenekoa, non gobernuaren eraikin nagusiak, banketxeak eta multinazional garrantzitsuen egoitzak dauden; Medina, bertako bizitza estiloa agertzen duena; eta Corniche delakoa, hiriburuko itsasertz osoari erreferentzia egiten diona eta hondartzak eta arrantza-portua dituena. Afrikako hiriburu handi guztiak bezala, Dakarrek sentipen kontrajarriak helaraziko dizkio bidaiariari. ÂŤGorroto duzu edo maite duzuÂť, dio aireportutik hotelera naraman taxi-gidariak, auto-ilara batean ordu laurden geldirik eman ostean. Ulertzekoa den bezala,

D

azpiegiturarik gabeko hiri handi batek dituen arazoak ditu, baina bidaiarien artean oso ezaguna da, europar eta afrikar kulturen arteko fusioaren adibide bikaina delako eta bizitza ulertzeko bi modu horiek bat egiten dutelako bertan. Horren arrazoia, historikoki eta are gaur egun ere, Senegaleko hiriburuko portua Mendebaldeko Afrikarako merkantzien eta bidaiarien sarbidea izatea da. Hemendik pasatu dira mendeetan zehar Europaren eta kontinentearen inguru honen arteko kultur harreman gehienak. Hiriak duen erakargarritasun handiena bertako merkatuak dira. Horien inguruan hiriko txoko guztietaraino iristen den jarduera bizia sortzen da. Plate-

Handian, Dibinitatearen mezkita. Ondoan, goian Afrikar Berpizkundearen Monumentu faraonikoa eta behean, Sandaga azoka.


DAKAR auren bihotzean dagoen Independentzia plazatik abiatuta, eta Pompidou edo, bertakoek esaten dioten bezala, de Ponty etorbidetik jarraituta, Lamine Gueye Presidentearen etorbidera iritsiko gara, non hiriko merkaturik handiena dagoen, Sandaga. Bertako giroa ezagutzeko aukera aparta ematen du; hemen ez dago souvenir denda bakar bat ere. Sandangak duen interesgune handiena afrikar merkatu moderno batean eguneroko bizitza nolakoa den ikusteko aukera da. Era guztietako merkantziak saltzen dituzte; Athletic-en kamiseta batekin hasi, metroka erosten diren marrazkidun oihalekin segitu eta premia-premiako era guztietako gaiekin bukatuta. Bidaiari askok bertako jostunek egindako jantziak merke erosteko baliatzen dute bisita. Adibide bat jartzearren: larruzko artisau sandaliek, egungo diseinukoak, 6 euro inguru balio dute. Inguru horretatik joan baino lehen, interesgarria da erlojuari begiratu gabe Ponty-n zehar buelta bat ematea. Etorbide horretan daude hiriko jatetxe eta taberna puntakoenak, non argentinar ÂŤasadoÂť bat jan edota taberna aleman batean garagardo bat har dezakegun; Dakarreko egun sargori baten ostean indarberritzeko aukera on ugari topatuko dugu bertan. Independentziaren plazaren ekialdetik, Le Dantec kaletik bost bat minutura Kermel merkatua dago, eraikin kolonial bitxi batean kokatuta. 1993an sute izugarri bat jasan zuen, eta bidaiari beterano ugarik dioenez,

28

ez du antzinako distira berreskuratu. Eraikinaren barnean produktu freskoak saltzen dituzten merkatu bat dago, barazki, haragi eta arrainez hornitua. Kanpoaldean, kaleko salmahai izugarri handi batean, zer jan aurkituko dugu, baita bertako artisautzako objektu ugari, batez ere egurra landuta eginiko maskarak. Tratuan aritzeari eta argazkiei buruzko aholkuak Puntu honetara iritsita, ohartxo bat egin beharra dugu. Senegalen tratuan egitea beharrezkoa da edozertarako, bai atzerritarrentzat bai bertakoentzat, eta eskainiko diguten guztia bertako batek ordaintzen duenaren prezio bikoitzean eskainiko digute, baita lau edo bost bider garestiago. Ia gauza guztietarako prezioa jaits diezaguten ohitu beharko dugu. Bigarren aukera eskatzen digutena zintzo-zintzo ordaindu eta bidaiaz gozatzea da, nahiz eta zentzuzkoena pixka bat galtzen atera eta eskatzen digutenaren erdia ordaintzea den. Kermeletik, Dragone kaletik, Soumbedioune portuko merkatura iritsiko gara, Village Artisanal izenez ezaguna, era guztietako turistentzako artisau produktu eta oroigarriak eskaintzen dituen asmakizun berria. Presaka ibiltzen den turista modernoarentzako irtenbide praktikoa da. Prezioak garestiagoak dira, baina, era berean, hirian hainbat merkatutan banatuta dauden produktu tradizionalak toki bakar batean aur-


Hiri honetako bizitza koloretsua islatzen duten irudiak. Horien artean, azokak, bertako autobus tipikoa eta Medinako gazteak futbolean. Behean, Medinako ileapaindegi bat.


DATU PRAKTIKOAK Nola iritsi Eskaintza onena Vuelingena da, oso prezio interesgarriak baititu. Konpainiak astean behin Bilbo eta Donostia, Bartzelonatik igarota, Senegalgo hiriburuarekin lotzen ditu, A320 Airbus hegazkinekin, 180 bidaiarirentzako tokia dutenak, eta A321 modelo berriarekin, 220 lagunentzako, eta oso bidaia atsegina eskaintzen duena. www.vueling.com.

Non lo egin Casa Mara (SICAP Amitie 3, 4394 etxea). www.casamaradakar.com. Klimatizatutako logelak dituen hotel txikia da. Gela bikoitza 62 euroan. Garesti samarra da eskaintzen duena aintzat hartuta, baina ia ezinezkoa da hobea den ezer topatzea. Senegalgo hotelen prezioak oso garestiak dira duten kalitateari begiratuta.

Informazio gehiago www.tourisme.gouv.sn

kitu ahal dira bertara jota. Benetako interesgunea ondoko hondartzan dagoen arrain merkatua da. Hor arratsaldero piragua koloretsu handiak lehorreratu eta arrantzatu dutena enkantean ipintzen dute. Ikuskizun bisual aparta. Argazkiak atera nahi izanez gero, errespetuz jokatu behar da, eta are hobeto, lehenik galdetuta bada. Arrantza toki honetan lebu etniakoen esku dago, eta ez dute asko atsegin argazkitan ateratzea. Oso hurbil, Tirailleurs plazan, tren geltokia dago, gainbeheran dagoena baina jite dotorea duena. Eta horren ondoan Malien merkatua dago, txikia baina xarma handikoa, oso bitxia eta aire zabalekoa. Bere izena Maliko artisau produktu eta elikagaien salmentan espezialitatua izatetik datorkio; horiek bere garaian Bamakotik zetorren tren espres batean heltzen ziren. Gaur egun, tren bidezko lotura arrazoi teknikoengatik etenda dago, eta merkatuak trena iritsi ondoko orduetan izaten zuen bizitasuna galdu du, baina betiko izaerari eusten dio. Medinan, hiriaren alde afrikarrenean, dago Tileneko merkatua; leku berezia da eta akaso hiriko elikagai eskaintza zabalena duen merkatua. Hori bisitatu ostean, plan interesgarria da medina ezagutzera menturatzea; izan ere, berau da Dakarreko auzo herritar eta biziena. Goree uhartera bisita Merkatu handi bat izan arren, Dakar askoz ere gehiago da. 1929ko katedral interesgarri bat dauka eta Malick etorbidean meskita eder bat, musulman ez direnek ere bisita dezaketena eta Casablancako meskita handiaren diseinua erreferente duena. Bisitatu beharreko beste toki bat Goree uhartea da, Gizateriaren Ondare izendatutakoa. Goiz edo arratsalde oso bat behar da horretarako, 20 minutuko bidaia egin behar baita ferryz.

Goree uharteari «Esklaboen uhartea» deitzen diote, Amerikara bidaiatu aurretik hemen gizentzen baitzituzten herrixketan harrapatutako pertsonak.

Europarrak Afrikako inguru honetara etorri zirenean uharte hau izan zuten lehenengoetariko kokagunea. «Esklaboen uharte» ere esaten zaio. Bertan ez dago autorik, eta arkitektura kolonial interesgarria du. Eraikin enblematikoenak d’Estrees gotorlekua –egun historia museo xumea dena– eta Esklaboen Etxea dira; azken hau ikusteko bertaratzen dira turista gehienak. Etxe honetara ekartzen zituzten beren herrixketan harrapatzen zituzten pertsonak, eta bertan gizendu egiten zituzten, Amerikara egin beharko zuten bidairako indartze aldera. Europako portuetatik manufakturatutako gaiez betetako ontziek Afrikarako bidea hartzen zuten, eta hara


iristean bertako taldeek harrapatutako esklaboen trukean ematen zituzten. Ondoren, Atlantikoan barrena eramaten zituzten, Europara ekartzeko amerikar lehengaien trukean saltzeko. Esklabotzaren zorigaiztoko hiru pauso horiek, geldialdi bakoitzak irabazi ekonomikoa ekartzen zuelarik, ordura arte inoiz ikusi gabeko aberastasuna sortu zuten, eta horren ondorioz etorri zen, besteak beste, industria-iraultza. Dakarrera itzulita, Senegaleko hiriburua agurtzeko modu onena mendebaldeko Cornichen ilunabarrean bueltaxka bat egitea da, bertako hondartzetako giroaz gozatuz eta jendea askotariko kirolak egiten ikusiz.

Paseoak Dibinitatearen mezkitara eramango gaitu, Senegal osoko hiri-estanpa ikusgarrienetako bat duena. Gomendatzekoa da hortik taxi bat hartzea, 2.000 CFA frankoren truke (3 euro inguru) Afrikar Berpizkundearen Monumentura eramango gaituena. Eskultura faraoniko hau Pierre Goudiabyk eraiki zuen mendixka batean, eta arratsaldero ehunka pertsona biltzen dira bertan eguzkia ezkutatzen ikusteko, Dakarreko teilatuen gainean okre kolorezko zeru zoragarria marrazten duen bitartean.

DAKAR 31


Ingeles


handikien egoitzak IRAGANEKO LORIAREN ERAKUSLEIHOA Testua eta argazkia: Jordi Canal-Soler

XX. mendearen erdira arte, luxuak, historiak eta eszentrikotasunak inguratzen zuten ingeles aristokraten bizitza pribatua beren etxe arranditsuetan. Baina, orduan, premia larria agertu zitzaien, eta ateak parez pare zabaldu beharrean aurkitu ziren, beraien iragan loriatsua ikusteko jakinmin bizia zuen publikoari barrura sartzen utziz.


JAURETXE BRITAINIARRAK Behean, Oxforshireko Blenheim Palace jauregia, Winston Churchill-en etxea izan zena; eta, ondoko orrialdean, Chatsworth House. Azken hau ÂŤHarrotasuna eta aurrejuzguakÂť nobelaren zinemarako moldaketan agertzen zen. Erreportajea zabaltzen duen irudian, Castle Howard egoitza. Argazkiak: Thinkstock eta Chastwoth House Trust

34

enry Frederick Thynnek, Batheko seigarren markesak, Longleat egoitzaren ateak publiko orokorrari zabaldu zizkion 1949. urtean. Bera izan zen aurrenekoa, baina beste britainiar aristokrata ugarik jarraitu zioten haren ereduari. Arrazoia, dirua. Edo hobeto esanda, diru premia. Bigarren Mundu Gerraren ostean, britainiar lurjabeek ordura arte izandako pribilegio asko bertan behera geratu ziren eta bizitzaren kostuak gorakada izugarria izan zuen. Lurrari ezin zioten lehen besteko etekinik atera, lan-eskua garestiagoa zen, eta halako egoitza handien jabeak beste diru iturri batzuk bilatu beharrean aurkitu ziren, beren bizimodu arranditsua baztertu behar ez izateko eta beren arbasoen etxaldeak mantentzeko. Aristokrata horiek independentzia galdu zuten, baina behe klaseetako hiritarrek lilura irabazi zuten: aurreneko aldiz aukera zuten beraientzat eskuragaitza izandako mundu batera sartu eta asko jota moda eta estilo aldizkarien bidez ikusiak zituzten lorategi zaindu haietan, jauretxe eta luxuzko egoitza haietako aretoetan, atzera eta aurrera ibiltzeko. Longleaten ateak irekitzeak sekulako arrakasta izan zuen. Jendea Wiltshire konderrira bidaiatzen hasi zen jauretxea bisitatu nahian eta aristokrata baten azalean sartzeko, ordu eskas batzuetarako izan arren, hango luxuan zorabiatzeraino murgilduz beren etxeen gerraosteko arruntasunetik ihes egiteko. Batheko markesari, hain ondo atera zitzaionez jokaldia, are erakargarriagoa izango zen beste asmo bat bururatu zitzaion: 1966an Longleat Park zabaldu zuen bere lorategietan, hau da, Afrikatik kanpo mundu osoan izan den aurreneko safari parkea. Gaur egun ere, 500 aberetik gora dituelarik, hortik ateratako etekin ederrei

H

esker mantentzen dute XVI. mendeko asaba-etxe hori. Biziraun ahal izateko bere ateak zabaldu zituen beste jauretxe britainiar horietako bat Chatsworth House delakoa da, Devonshireko dukearen egoitza. Egungo dukearen aurrekoek ondarearen zati bat saldu behar izan zuten (tartean, William Caxton Ingalaterrako aurreneko inprimatzailearen 25 inkunable), eta azkenik, bisitariei etxeko ateak zabaldu beste erremediorik ez zuten izan. Halere, sarreren diru iturria eta beren lurretan dauden 62 etxaldeen etekinak ez dira nahikoa behar bezala mantentzeko egoitza honen 300dik gora gela eta lorategiak eta Cavendish sendiaren azken hamasei belaunaldietan finka horri lotuta egon diren hiru herrixkak. Horregatik, urtero makina bat ekitaldi antolatzen dituzte bertan, esaterako, zaldijauzi erakustaldiak edo lore azoka, horiek ere diru ekarpen polit bat egiten baitiote. Horrekin nahikoa ez-eta, lurrotako laborarien eta abeltzainen eta gainerako beharginen bizitegi ziren cottageak ere birmoldatu egin zituzten, eta landa turismorako alokairuan eskaintzen dituzte, eta bertako lorategi eta zalditegietan batez beste berrogei ezkontza egiten dituzte urtean, horietako batzuk, Jane Austen idazlearen “Harrotasuna eta aurrejuzguak� nobelaren tankeran girotuak. Hain zuzen, lan hori 2005ean zinemarako moldatu zutenean, Chatsworth House bera erabili zuten Darcy jaunaren etxaldea, Pemberley, irudikatzeko. Jauretxeak zineman Izan ere, zinema eta telebistako ekoizpenetan ere erabili izan dituzte Britainia Handiko etxalde eder horiek, bai kanpoaldeetan eta bai barrualdeetan filmatzeko. Etxe horietako batzuen biziraupenerako funtsezkoak


izan dira ekoizpenok, batetik alokairua ordaintzen dutelako, eta bestetik, ikus-entzuleen jakin-mina ere sortzen dutelako, eta telebistan edo zineman ikusi ondoren bertatik bertara ezagutzeko gogoa piztu ohi zaielako. Telesail batekin lotutako egoitza ingeles famatuenetako bat Castle Howard da, York eskualdean, Brideshead etxaldea irudikatzeko horixe erabili baitzuten antzezle nagusien artean Jeremy Irons zuen “Brideshead Revisited” telesailean. Horrez gain, Stanley Kubricken “Barry Lindon” filmaren jokaleku izan zen, baita “Lady L” Sophie Loren antzezlea tartean zuen lana egiteko ere. Beraz, zinemagintzarekin oso lotura handia duen etxea dela esan dezakegu, eta ez da harritzekoa, kontuan hartzen badugu Castle Howardek Britainia Handiko egoitza historiko dotoreenaren, eta hein horretan, fotogenikoenaren, izendapena jaso duela. Horace Walpole 1772. urtean bertaratu zen antikuario ingelesak hauxe idatzi zuen: «Inork ez zidan esan begirada bakar batean begiztatuko nuela jauregi bat, herri bat, hiri gotortu bat, tenpluak mendixketan, druiden basoak, zeruertzak hesitutako belardirik bikainenak eta norberari bizirik hilobiratua izateko tentaldia pizten dion mausoleo bat: bi hitzetan esanda, jauregi itzelak ikusita nago lehendik ere, baina hau baino ederragorik inon ez». Castle Howard gaur egun ere Howard sendiaren, Carlisleko kondeen, bizilekua da, eta beren etxaldea mantentzeko diru iturri nagusitzat hartzen dute turismoa. Bisitariek ezin dute etxe osoa ikusi, bertako 145 geletako batzuk hondatu egin baitzituen 1940an izandako suteak. Harrezkero, erdiko kupula eraberritu zuten, baina eraikinaren hegal batean fatxadak baino ez dirau

35


zutik. Zorionez, bisita horiei esker (200.000tik gora) eta batez ere zinema eta telesailei esker, pixkaka-pixkaka jauretxeari bere jatorrizko distira itzultzeko lanak egiten ari dira: 1981ean, Granada Television ekoizpen etxeak Garden Hall osoa birmoldatu zuen “Brideshead Revisited� telesailean Jeremy Ironsen eszena bat filmatzeko eta 2008an Miramaxek zinemarako bertsioa egin zuenean, ekoizleek High Saloon delakoa konpondu zuten pare bat eszena filmatzeko. Telesailaren eta pelikularen fansak daude Castle Howardera inguratzen diren bisitarien artean, baina ez da beharrezkoa ikus-entzunezko horiek ezagutzea logela ederretan edo lorategi dotorean osteratxo bat eginda norberak bere baitan lilura halako bat sumatzeko aurrez aurre izatean britainiar aristokraziaren luxuzko mundu hori, kilikolo bada ere, publikoari esker bizirik baitirau agortzear zegoela zirudien garai batean.

36

Castle Howard eraikitzeko lanak 1699. urtean hasi ziren, John Vanbrugh arkitektoaren planoei jarraituz, ingeles barroko estiloan. Castle Howarden hartutako esperientziari esker, Vanbrughek bere maisulana eraikitzeari ekin zion 1705ean: Oxforshireko Blenheim Palace, 1987an gizadiaren ondare izendatua. John Churchill Marlborougheko lehen dukearentzat eraikia izan zen Blenheim Palace. Berez, jauregia eta lursailak Ana erreginak oparitu zizkion dukeari, bere arrakasta militarrengatik esker ona adieraziz, frantziarrak eta bavariarrak garaitu baitzituen Blenheimeko batailan, espainiar ondorengotza gerran. Blenheim jauregia, 187 logelekin, munduko egoitza pribaturik handienetakoa da, eta Ingalaterran ÂŤjauregiÂť titulua daukan bakarra, errege-erreginen eta elizako egoitzekin batera. Bertako lorategi zabalak Capability Brownek birmoldatu zituen 1763. urtean, ezusteko efektu bat gaineratuz, bisitaria jauregira gerturatuz


doan heinean, aintziraren gaineko zubiaz harago, eraikinaren silueta txundigarria bistaratuko du ostertzean. Blenheim jauregian bizi zirenak ez ziren nornahi, hasiera-hasieratik izan ziren gizarte hartan itzal handiko pertsonak. Lehen dukearen emaztea, Sarah Jennings, Ana erreginaren lagun mina zen. Eta horien oinordekoek egunkarietako txutxu-mutxuen makina bat orri bete zituzten; esate baterako, Consuelo Vanderbilt, amerikar burdinbidearen oinordeko aberatsa, bere amak ezkontzera behartu zuen Charles SpencerChurchillekin, Marlborougheko bederatzigarren dukearekin. Ezkontza hartatik bi seme jaio ziren (horietako bat, hamargarren dukea izango zena), baina bi aldeen adostasunez bertan behera utzi zuten eztei ituna. Adibide aparta da ulertzeko zer-nolako lotura interesatuak zeuden mundu zaharreko tituluen eta mundu berriko diruaren artean, halako itunek ahalbidetu baitzieten hondoratzeko zorian zeuden makina bat aristokrata familiari beren jabetzak ur azalean mantentzea. Bide hori urratua zuen urte batzuk lehenago Consuelo Yznagak (Kubako plantazio bateko oinorde aberatsa eta

Consuelo Vanderbilten amabitxia), Manchesterreko zortzigarren dukearekin ezkondu zenean. Horri buruz idatzi zuen Edith Whartonek, “The Bucaneers� lanean, familia ezaguna baitzuen. Blenheim jauregiarekin ezinbestean lotzen den beste pertsonaietako bat Winston Churchill da, britainiar lehen ministroa, jauregi horretan jaio baitzen 1874an. Bere aitona zazpigarren dukea izan zen. Jauregiko logela batean oraindik ere gordetzen dira Churchillen objektu pertsonal batzuk. Zenbait tourren bidez bisitariak aukera dauka Marlborougheko dukeen familiaren historia ezagutzeko eta hango egunerokotasunaren berri jasotzeko, eta ez soilik aristokrata familia horiei dagokienez, baizik eta zerbitzarien bizimodua ere irudikatuz. Izan ere, Ingalaterrako gainerako etxaldeetan bezala, galdera hauxe bururatzen zaio bati: bizimodu horietako zein izango zen interesgarriena, goikoena, areto zabal eta ederretan, ala behekoena, sukalde, zalditegi eta abarretan...

JAURETXE BRITAINIARRAK

Handian, York eskualdeko Castle Howard ospetsua. Britainia Handiko egoitza historiko dotoreenen eta fotogenikoenen artean dago. Txikian, Wiltshire konderriko Longleat etxea. Bertan safari parke bat dago. Argazkiak: Jordi Canal Soler eta Matthew Bullen/Chastwoth House Trust



Pollenรงa

INSPIRAZIOA

Testua: Carme Escales Argazkiak: Oriol Clavera


POLLENÇA

Hankak itsaso gainean ondo finkatuta eta bizitza sozial eta kultural oparoa lagun, Pollença uharte baten barneko beste uharte baten parekoa da. Bertako kale eta plazek, kala eta pinudi ederrek, ihesaldi paregabe baterako osagai guztiak eskaintzen dituzte. Zalantzarik ez izan: itsasoak inguruotan zizelkatutako txoko bakoitzak liluratu egingo gaitu, hainbesteraino, ezen behin bertako uretan bainatuta, bertako hondartzetan atseden hartuta, bertako ibilbideetan galduta, beti izango dugun gogoan Mediterraneo itsasoak bustitako txoko eder honetara itzultzeko nahia. Izan ere, ez dugu erraz ahaztuko Mallorcako udalerririk iparraldekoena den eta uharte guztian itsasertzean kilometro gehien dituen Pollença.

40


ollençako inspirazioa oinutsik ibiltzeko gonbidapena luzatzen duten harrizko kale garbietan ere gordetzen da. Zapatekin edo zapatarik gabe egin, hori bai, Kalbarioko oratoriora bitarteko igoera betiko gogoratuko dugu. 365 maila igo beharko ditugu, urteko egun bakoitzeko bat, eta, behin goian, herriko egitura ezin hobeto ikusiko dugu 123 metroko altuera duen mendixkaren gainaldetik. Eskalinata ederra da oso udaletxe ondoko Jesus kaletik oratorio barroko txikira bitartekoa. 1795ean eraiki zuten eta barruan La Mare de Déu del Peu de la Creu Ama Birjinaren irudia gurtzen dute herritarrek, XIII. eta XIV. mendeen artekoa. Oratoriora bitarteko igoera Aste Santuan herritarrek egiten duten gurutze-bidearen parte da, baina, hori bai, edozein une da ona ora-

P

toriora bitarteko 365 mailak igo eta herriko ikuspegi txundigarriez gozatzeko. Pollença bisitatzea hankak iraganean jartzea da, bertako kale eta plazetan nonahi nabari den memoria historikoarekin bat egitea, bereziki herria abuztuak 2a bezalako egun berezietan bisitatuz gero, hau da, Aingeruen Ama Birjina herriko zaindariaren egun handian. Hain zuzen ere, 1236an inauguratutako herriko eliza Aingeruaren Ama Birjinari eskainita dago, eta balio artistiko handiko aberastasunak gordetzen ditu bere baitan. Herriko jaietako pregoia Santo Domingoko klaustroan egin ohi da, Pollençako historiako une garrantzitsuak gogora ekarriz, tartean bertako herritar kristauek 1550eko maiatzaren 30etik 31ra bitarteko gauean herriari eraso egin zioten kortsario mai-

Formentor penintsulako Figuera kalako lasaitasuna. Txikian, Pollençako plaza nagusiko La Mare de Deu dels Angels elizako sarrera eta gizon batzuk Club Pollença-n.


Joan March lorategiko dorre gotikoa. Lorategi hauek ematen diote arnasa Pollençari.

42

ruen aurkako lortutako garaipena. Orduko garaipena gogoratzeko, batailaren birsorkuntza egiten dute urtero jai giroan, herritarrentzat oso sentituta den ekitaldian. Orainaldira itzulera Iragana atzean utzi eta orainaldira itzulita, Santo Domingoko klaustrora joko dugu berriz ere, Pollençako urteko beste hitzordu nagusietariko baten egoitza baita: abuztuan egiten den musika jaialdia. Aurtengoan abuztuaren 4tik 27ra bitartean egingo da, eta, bertako egitaraua, beste behin ere, goi mailakoa izango da. Bere historia eta edertasunagatik berdingabea den ingurune batean, estatuko zein nazioarteko maisuekin gozatzeko aukera izaten da familia giroan. Klaustro ederra, gainera, herriko museoaren egoitza ere bada. Bertan ezagutuko dugu Pollença artista handien sorleku, inspirazio gune eta babestoki izan dela. Horren adibide dira herrian bertan jaiotako Miquel Costa i Llobera poeta eta Dionís Bennàssar margolaria, edota

Santiago Rusiñol, Joaquim Mir eta Hermenegildo Anglada Camarasa margolari kataluniarrak. Guztiek sentitu zuten erakargarritasun berezia herriko txoko ederrengatik, euren lanetan argi erakutsi zuten bezala. Museoan pintura garaikideko bilduma garrantzitsua aurkituko dugu, baita pieza arkeologikoak eta XVII. mendeko Mallorcako lapikoen bilduma bat ere. Santo Domingoko komentutik gertu, naturak hartzen du nagusitasuna. Joan March lorategiek arnasa ematen diote Pollençari, Mallorcako flora uhartetarraren berri ematen duten zuhaitzen artean. Klaustroa eta alboko lorategien edertasuna atzean utzita, herriguneko etxe ederrak ezagutzera joko dugu. Izan ere, tokikoa eta antzinakoa berreskuratzeari garrantzia ematen diote Pollençan, eta, hala, bertako etxe zaharrak erabilpen berriak hartzeko egokitu dituzte, besteak beste herrigunearekin bat egiten duten hotel txiki ederrak. Antzinako dekorazio eta hormak gorde dituzte hotelok, baina, zalantzarik ez izan, egungo turisten beharretara egokitutako goi mailako zerbitzua


eskaintzen dute. Horren adibide dira Desbrull, Juma, Son Sant Jordi, Cal Lloro, Vall de Pollensa edo Cala San Vicenç hotelak. Uneotan behin-behinean itxita dagoen Can Llobera ere ezin ahaztu; Pollençako Udalaren jabetzako 1515. urteko jauregi batean kokatuta dago, eta, iraganean herriko familia garrantzitsuenetako batena izan zen. Herriko Pont Romà zubi erromatar ederra ere ezinbestean aipatu beharra dugu. Herrigunetik bertatik hel daiteke bertara, Lleó kalea hartu behar dugu lehenik, eta, ostean, Pont Romà kalean barna jarraitu zubira heldu arte. Kaleari ez ezik, aterpetxe zahar bati ere ematen dio izena zubiak: Refugi Pont Romà. Hain zuzen ere, Tramuntana mendilerroko garai bateko abeltzaintzako bideak berreskuratzeko proiektu interesgarri baten parte da aterpetxea. Izan ere, Tramuntana bete-betean kokatuta dago Pollença, mendilerroak itsasora bidean hartzen duen azken txanpa ikusgarrian. Hain zuzen, herritik itsasora bitartean 26 kilometroko txango ezin ederragoa egin daiteke egun Tramuntana

Ibilbidean barna. Garai bateko bidea zein berau zedarritzen duten hormak zaharberritzeko, antzinako eraikuntza teknika bat erabili dute, tokiko harriak porlanik erabili gabe banan-banan elkartuz. Ibilbide guztian barna, baserri txiki eta ertainak egokitu dituzte aterpetxe gisa, aipatutako Refugi Pont Romà bera bezala. Ahaleginak merezi izan du, mendi ibilaldiak gustuko dituztenen artean arrakasta handia izaten ari baita Tramuntana Ibilbidea.

S'Albufereta natura-erreserba. Mediterraneoko hezegune honek berebiziko garrantzia du hegaztien migrazioetan.

Bi azoka Pollençara egingo dugun bisitan derrigor egin beharreko hiru gauza aukeratu beharko bagenitu, ez genuke zalantza handirik izango. Lehenik eta behin, Mallorcako gastronomia ezagutu beharko genuke, horretarako herriko kale edo plazak hartzen dituzten kafetegietako bat aukeratu eta bertako terrazan gozo-gozo eseriz. Bigarrenik, herriko kala txundigarrietako ur urdin turkesetan murgildu beharko genuke. Hirugarrenik eta azkenik, herriko asteroko bi merkatuetako bat

43


Ezkerretik eskuinera, goian, Colomer begiratokia, Albercutx talaiatik ikusita, eta zubi erromatarra. Behean, Puig de Maria santutegia eta Formentorreko itsasargia.


ezagutu beharko genuke. Egia da Pollençan merkataritza bizi-bizi dagoela eta bertako betiko denda txikiek herriari xarma berezia ematen diotela, baina, astean bi aldiz, herria goitik behera eraldatzen da: igandeko Plaza Nagusiko azokan eta asteazkeneko portuko azokan. Mallorca barnealdeko nekazariak Pollençara gerturatzen dira euren fruta eta barazki fresko onenekin, eta, eurekin batera, uhartean bertan egindako artisau lanak zein itsaso edo airez heldutako askotariko produktuak eskaintzen dituzten saltzaileak elkartzen dira giro ederrean. Bertakoentzat harreman sozialak landu eta paseo bat emateko ezinbesteko hitzordua izaten dira azokok, eta, turistentzat, tokikoen eguneroko bizitzan murgiltzeko aukera bikaina. Azken batean, azokak edonon dira herrien bihotza, baita Pollençan bertan ere. Kalak, itsasargiak eta ingurune txundigarria Herrigunean gustura aritu bagara ere, bertatik kanpo ere ez dugu aitzakiarik izango, harrituko gaituen ingurune natural ederra aurkituko baitugu. Zalantzarik gabe, Pollença kalen paradisua da. Horietako batek, izena ematen dio udalerria osatzen duten herriguneetako bati: Cala San Vicenç. Izan ere, Pollenca beraz gain, beste hiru herrigune ere baditu udalerriak: Port de Pollenca, Formentor eta aipatu berri dugun Cala San Vicenç. Coves Blanques eta Cavall Bernat artean kokatua, Cala San Vicenç Mallorcako aberastasun natural zahar eta aipagarrienetako baten zaintzaile da: K.a. 1600. urtearen inguruan eraikitako sei koba prehistorikok osatutako l’Alzinaret gunea. Uhartean pretalaiòtica bezala ezagututako kulturaren parte dira kobok eta prehistorian inguruotan giza presentzia izan zela egiaztatzen dute. Gunea babestuta badago ere, arazorik gabe bisita daiteke, Albarciux defentsa dorrea bezala. Formentorreko itsasargira bitarteko bidean aurkituko dugun gainetako batean dago dorrea, 380 metroko altueran. Talaia eder horretatik Mallorca osoko zein itsasoko 360 graduko ikuspegi ezin ederragoak izango ditugu. XVI. mendean piratak baziren ikuspegioz gozatzeko aukera zutenak, egun guk geuk egingo dugu: Pollençako kostalde ederrak eta Formentorreko penintsulak txundituta utziko gaituzte. Hori horrela, Barques, Bóquer, Clara, Feliu edo Figuera kala apartak eta Formentorreko hondartza ezin ederragoa bisitatuz emango diogu amaiera gure txangoari, betiko gogoan geratuko zaigun Pollençari agur esan aurretik.

DATU PRAKTIKOAK Nola iritsi Iberia, Vueling, Air Berlin eta Ryanair konpainiek egunero izaten dituzte hegaldiak Mallorcara. Behin Palman gaudela, Pollençara taxiz joateko 70 euro inguru ordaindu beharko genituzke. Hori bai, nahiago izanez gero, aireportuan bertan auto bat alokatzeko aukera ere badugu. Autoz 45 minutu eskaseko bidea izango dugu, ia guztia autobidez, azken hamar kilometroak salbu. Aireportutik Palmara garraio publiko zerbitzua ere badago, baita bertatik Pollençara bitarteko autobus linea ere. Hori bai, ordutegiak begiratzea komeni da ( www.tib.org).

Informazio gehiago: www.pollensa.com.

Turismo bulegoa: 971 53 50 77. www.ajpollenca.net

Udaleko telefono zenbakia: 971 53 01 08. www.festivalpollenca.com www.refugipontroma.com www.larutadelatramontana.com

POLLENÇA 45


46


Azoreak

Testua: Thomas Cabral Argazkiak: Patricia de Melo Moreira

TURISMO BERDE ETA MERKEA

47


AZOREAK

Landaredi oparoari, krater bolkanikoen hondoan dauden aintzirei eta balea koloniei esker, Azoreak artxipelago portugesa natura maite dutenentzako paradisu galdua da, zeintzuk samaldan bertaratzen diren aire konpainien «low cost» hegaldiei esker.

Sao Miguel uharteko Terra Nostra lorategi botanikoaren inguruetan ogia egiten dute bertako geiserretan. Ondoko orrialdean, Caldeira Velha-ko ur beroko iturri ospetsuak eta Calourako kostaldean turistak bainutxo bat hartzen.

48

z dago Europan destinu naturalagorik, Green Destinations helmuga berdeen sareak dioenez. Azoreak dira, Europa eta Amerika artean, erdierdian, dauden Atlantikoko bederatzi uharteak eta ez dago hau baino «infernu» berde eta garbiagorik. Turismo arloan gutxi ustiatutako destinu honi onura ekarri dio 2015ean aireko konexio berriak ireki izanak –ordura arte konpainia nazional eta erregionalen esku zeudenak–. Aldaketa hori erronka ere bada ukitu gabeko bertako natura ederrak erakargarri bihurtzen duen leku honentzat. Iazko apiriletik, 250.000 biztanletik gora dituen eskualde honetako hiriburu Ponta Delgadako aireportuak jasotako bidaiari kopurua %33 hazi zen aurreko urtearekin alderatuta, eta ostalaritza sektoreak %35,2ko hazkundea izan zuen. «Nik aspalditik amesten nuen Azoreetara etortzea. Gero, lagun batek esan zidan hegaldi berri merkeak zeudela», kontatu du Pamela Massi izeneko 33 urteko turista italiarrak. «Benetan toki berezia da, natura zoragarria duena», nabarmendu du ingurumen ingeniariak itsaso urdin garbia zeharkatzen ari den txalupa azkarrean doala brankan jolasean ari den izurde multzoa ikusita. Sao Miguelen gaude, artxipelagoko bederatzi uharteetako handienean. «Iaz Zeelanda Berrira joan ginen eta bi egunetan baleak bilatzen aritu ginen, baina alferrik. Hemen, ordea, kostaldetik 15 kilometrora ikus ditzakegu!», dio Herbehereetatik etorritako hirurogeitaka urteko Tineke Intzveld-ek.

E

Koloretako irlak Askorentzako Azoreetako uharterik politena –eta dudarik gabe, eskaintza zabalena duena– izanik, bisitariek Sao Migueletik ekiten diote bidaiari. Bertako uharterik handiena da, 747 kilometro koadroko azalera du eta 135.000 biztanle ditu, artxipelagoko biztanleriaren erdia baino gehiago. «Uharte berdea» esaten diote bertako lur emankorra dela eta. Uharte bakoitzak izen bat du eta, gehienek, kolore bat: Santa Maria «uharte horia» da –txikiena eta eguzkitsuena da, hondartza planetarako onena–; Terceira, «uharte bioleta» –bere mendikateagatik eta Caldeira de Guilherme Moniz kraterragatik nabarmentzen da–; Graciosa, «uharte zuria», –herbeheretar estiloko haizeerrotak dituena–; Faial, «uharte urdina» –bere horten-



AZOREAK tsia hesiek ematen dioten kolorea–. Gainerako uharteak hauek dira: Flores uhartea, jatorri bolkanikoko lakuak dituena; Sao Jorge, «Fajen» uhartea –faja esaten zaie itsaslabarren oinetan itsasoaren ondoan dauden lur sail lauei–; Corvo, non 3,5 kilometroko zirkunferentzia duen Cladeirao kraterra dagoen, bisitatzea merezi duena; eta Pico, uharte menditsua, non Pico Alto dagoen, Portugaleko mendi garaiena (2.352 m). Bertaratzen den turista kopuruaren hazkundea albiste ona da Futurismo enpresarentzat. Enpresa honek zetazeoak behatzeko irteerak antolatzen ditu, 1986an balea ehiza tradizionala bertan behera geratu zenetik. «Aspalditik geunden low-costa noiz iritsiko zain», azaldu du Rosa Costa zuzendari komertzialak, nahiz eta onartu duen bertako inork ez duela nahi eskualdea masa turismoaren helmuga bihurtzerik. «Gure erronka nagusia har dezakegun turista kopuru mugatu bat ezartzea eta hori errespetatzea da», aitortu du, enpresa honek egunero 250 pertsona balea, izurde eta dortokak ikustera eramaten dituela zehaztuta. Mendi-ibiliak eta «eko» eskaintza. Hegazkinez Lisboatik bi ordura eta AEBetatik lau ordura izanik ere, Azoreak dira 2014an turista gutxien jaso zuen Portugaleko eskualdea; 350.000 bisitari eta %2,1eko merkatu kuota. 10.000 ohe ditu egun, eta

Txikian, bikote bat Sao Miguelen ibilbidea aukeratzen eta handian, uhartean aurki daitezkeen te-sailak. Irudian azaltzen dena Gorreanas plantazioa da, Europako te ekoizlerik zaharrena omen.

50



Izurdeak, Sao Migueleko kostaldean. Zetazeoak behatzeko irteera ugari antolatzen dira.

gehienez 15.000ra irits daiteke, hori baita bertako agintariek ezarritako gehienezko kopurua. «Une onenean harrapatu dugu txanpa, low-cost konpainiek beren jarduera errentagarri izan dadin promozio lan handia egiten baitute», dio Joao Reis-ek; Santa Barbara EcoBeach Resort hotelaren jabea da, Sao Migueleko iparraldeko kostaldeko Santa Barbara hondartzan dagoena, eta hori ireki zueneko lehen urteurrena ospatzen ari da. 37 urteko enpresari honek bi milioi euro inbertitu zituen mendi-hegal batean hamabost bat txalet eraikitzeko, %95 material birziklatuekin eginak –kortxozko estaldura, basaltozko harria, bertako egurra...–. Azoreekiko duen pasioa partekatzea helburu, Portugal kontinentaleko herritar honek turistak hartzeko toki harmoniatsu bat eraiki nahi izan du, «paisaia suntsituko zukeen ohiko hotel baten kontrakoa». Izan ere, helburua turismoa erakartzea da, baina nolabait «eko toki» labelari eutsiz.

Caldeira Velha-n sartzeko –garo gortina baten gerizpean dauden ur beroko iturriek elikatutako igerileku naturalak dituena, adibidez–, duela hiru urtetik sarrera ordaindu beharra dago, lekua hobeto mantentzeko diru sarrerak izatea helburu. Diogo Caetanok, Azoreen Lagunak antolakunde ekologistako presidenteak, turismoak eskualdeari eta bertako ekonomiari onura ekarriko diola onartzen du. Bere kezka «mehatxupean dauden eremu ahulagoei» begirakoa da. 35 urteko geologo honek Sete Cidades-eko aintzirako ikuspegi panoramikoaren kasua aipatzen du. Turista ugari iristen dira bertara kolore berde eta urdin desberdinetako ura duten alboko bi urmael ikustera. Iraganean egindako inbertsio arriskutsuen ikur, 90eko hamarkadan abandonatutako hormigoizko hotel izugarri bat dago bertan.

AZOREAK

DATU PRAKTIKOAK Nola iritsi TAP Portugal, Air Berlin, EasyJet eta Ryanair-ek dituzte bertaratzeko hegaldiak. Europako aireportu garrantzitsuenetatik egunero daude hegaldiak Sao Miguelera, Lisboatik igaroz. Madriletik esaterako, 199 euroren truke 8 eguneko paketeak eros daitezke, ostatua barne. AEBetatik eta Kanadatik asteroko charter hegaldiak ere badira, bai eta barneko hegaldi erregularrak, Azores Airline SATAren eskutik. Udako hilabeteetan, Acorline-k ferry zerbitzu erregularra eskaintzen du, Santa Maria, Terceira eta erdiko taldeko gainerako uharteak Sao Miguelekin lotzen dituena. 52


hutsa

bidelaguna 91

hutsa

proposamen tematikoa Munduko bederatzi paraje mortu gogoan hartu Els Quatre Gats taberna eta jatetxea eta Uadi Rum harana Berlin, Nevada, Bartzelona, New York... hitzorduak liburuen txokoa Alfons Rodriguez, sahararren borrokaren lekuko

laburrak


proposamen tematikoa

MUNDUKO BEDERATZI PARAJE MORTU Hashima uhartea (Japonia) 1 Nagasaki barrutia osatzen duten 505 uharteetako bitxiena izango da, seguruenik, Hashima eta Gunkanjima izenez ezagutzen den irla txikia –Gunkanjimak «korazatuaren uhartea» esan nahi du, hiri hustuak itsasontzi baten itxura baitu–. 1890ean, Mitsubishik uhartea erosi zuenean, ikatzmeategiko langileak eta haien familiak bertan bizi zitezen atondu zuen. Itsasoaren erdian eraikitako hiri bizi bat zen, kilometro karratuko 139.100 biztanle zituena. 1974. urtean, ikatzaren krisiak eraginda, hutsik gelditu zen. Nagasakitik gertu kokaturik (15 bat kilometrora), gaur egun hiri mortu hau bisita daiteke. El Salto hotela (Kolonbia) 2 1928an zabaldu zituen ateak Tequendama ur-jauziaren begiratokian kokatutako luxuzko hotelak. Kolonbiako ur-jauzi hau Cundinamarca departamentuan dago, Soacha udalerrian, Bogotatik 30 bat kilometrora. Inguru hauetan eraiki zen zentral hidroelektrikoak gehi hazkunde urbanistikoak ibaiaren emaria txikitu zuten, baita zikindu ere. Horren eraginez, hotelak ateak itxi behar izan zituen. Kolmanskop (Namibia) 3 Kolmanskop edo Kolmannskuppe –izen ofiziala da, baina Afrikan lehena erabiltzen dute– utzitako meatze-hiri txiki bat da, Namibiako kostaldeko Luderitz hiritik gertu dagoena. 1908an eraiki zen, Namibia Alemaniako kolonia zenean, basamortuan lanean ari ziren diamante bilatzaileei aterpea emateko. Lehen Mundu Gerran soilik, 1.000 diamante kilo atera zituzten bertatik. Hondarrak irentsitako hiri mortua da gaur egun. San Fruttuosoko kristoa (Italia) 4 Brontzezko Jesusen eskultura honi “Cristo degli abissi” (itsas hondoetako kristoa) deitu ohi zaio. Jatorrizko eskultura Italiako Riviera kostaldeko San Fruttuoso portuko uretan dago, bertan zendu baitzen 1947an Dario Gonzatti, Italiako lehenengo urpekaria. Munduko beste toki anitzetan aurki ditzakegu eskultura honen kopiak, baina hauxe da jatorrizkoa.

54

Holland Island (AEB) 5 Salisbury mendebaldean, Dorchester konderriko Chesapeake badian dago Holland Island uhartea. Bertako biztanleak marinelak eta baserritarrak ziren –1910ean 360 lagun bizi ziren bertan–, baina 1914. urtetik aurrera gauzak okertu zitzaizkien. Etxe gehienak uhartearen mendebaldeko kostaldean zeudenez, inguru hauetan haizeek eta mareek eragindako higadurak dena uztera eta irlatik alde egitera behartu zituen. 2010ean, zutik jarraitzen zuen etxe bakarra erori zen. Craco (Italia) 6 Matera probintziako udalerri hau Cavone haranean dago. 1975. urtetik hutsik dago, lurrikara batek etxeak eraitsi zituelako. Faila geologiko baten gainean kokatutako mendixka batean eraiki zuten. City Hall geltokia (AEB) 7 New Yorkeko metroaren lehen lineako iparraldeko geltokia izan zen City Hall edo City Hall Loop terminala. 1904ko urriaren 27an ateak zabaldu zituenean, garraio publiko berritzaile honen erdigune gisa diseinatuta zegoen, baina 1945ean bertan behera utzi behar izan zuten, arazo teknikoak zirela medio. Ez da New Yorkeko metroko geltoki mortu bakarra, baina bai ederrenetarikoa. 6. linea hartuz gero, Brooklyn Bridge-ko norabidean, bertatik igaro gaitezke, baita argazkiak atera ere, trena mantsoago joaten baita. Buzludja oroigarria (Bulgaria) 8 Bulgariako Balkanetan, Buzludja parke nazionalaren bihotzean, mendixka baten gailurrean OHE (objektu hegalari ezezagun) itxura duen monumentu bitxi hau aurki dezakegu. Sobietar Batasunaren garaiko kongresu areto hau 1981ean eraiki zuten 1891ko Buzludja Kongresuaren omenez, hau da, Bulgariako Alderdi Komunista sortu zuen kongresuaren omenez. Pegasus lurreratze-pista (Antartika) 9 McMurdo estazioak dituen hiru lurreratze pisten artean hegoaldekoena da Pegasus izenekoa. 1970. urteko urriaren 8an, Lockheed Constellation-eko C-121 hegazkin batek pistaren kontra jo zuen ikuspen arazoak izan zituelako. Denak onik atera ziren, baina hegazkinaren hondakinek bertan diraute.


1

2

3

5

4

7

6

8

9


HITZORDUAK hutsa

Karneval der Kulturen • Berlin • Maiatzaren 13tik 16ra

NEVADA (AEB) Further Future jaialdia Apirilaren 29tik maiatzaren 1era Musikak eta teknologia berriek bat egiten dute AEBetako Nevada estatuko Moapa River erreserban bigarrenez egingo den jaialdi bitxi honetan. Burning Man’s musika elektronikoko jaialdi zirkuituen eredua hartuta, hemen beste ikuspuntu bati heldu zioten: jendetsua izan beharrean, Futher Future «esklusiboa» izango zen... baina iazko lehen edizioan arazo batekin egin zuten topo: jende gutxi gerturatu zitzaiela, sarrera solteak saldu beharrean, «pack» osoa erosi behar zelako, eta ez edonolako prezioan (850 eta 7.500 dolarren artean, dena barne). Las Vegasetik ordubetera dago erreserba hau. www.furtherfuture.com

BARTZELONA (KATALUNIA) Nazioarteko komikiaren azoka Maiatzaren 5etik 8ra Urtero, udaberrian komikiaren munduak hitzordua du Bartzelonan Saló Internacional del Còmic azokan. Montjuic-en kokatukotako Fira Barcelona-n egingo da, berriz ere, 34. edizioa, eta mundu osoko egile, argitaletxe eta zaleak erromes joango dira. Azokan jakitera emango diren sarietarako hautagaien artean Corto Maltes «birsortu» duten egileak daude –Canales eta Pellejero–, baita euskaldun batzuk ere –”La gallina vasca” fanzinea kasu–. Azokako sarrerek 8 euro balio dute. www.ficomic.com 56

au egunetan zehar, berlindar eta turista andana erakartzen du Munduko Kulturen Jaialdiak (Karneval Der Kulturen) sekulako giroa sortzen baita Berlingo kaleetan. 1995ean sortu zenetik, 500.000 bat lagun inguruk hartu du parte jaialdi kosmopolita eta alai honetan. Kontzertuak antolatzeaz aparte –Streetfest musika jaialdian ehun bat DJ eta musika talde izaten dira–, hemen, batez ere, kale giroa izaten da jaun eta jabe. Alde batetik, munduko txoko guztietako kulturen stand eta kasetekin osatutako azoka egiten da Blucherplatz inguruetan; bestalde, hilaren 15ean eguerdiko 12:30ean Hermannplatz-etik kalejira aterako da. A ze kalejira ikusgarri, erraldoi eta dibertigarria! www.karneval-berlin.de

L

FEZ (MAROKO)

CANNES (ESTATU FRANTSESA)

Fes Festival of World Sacred Music Maiatzaren 6tik 14ra 1.200 urte dituen Afrikako iparraldeko hiri zahar eta sakratua munduko erlijio desberdinetako musikarien elkargune bihurtzen da jaialdi honi esker. Caravanserai –merkataritza karabanen aterpeak– tankerako giroa sortzen da hirian, munduko txoko guztietatik iritsitako bidaiari, musikari, ikertzaile eta zaleen bidegurutzea eraldaturik. Aurten 20. ediziora iritsiko dira, eta berebiziko interesa duen gaia aukeratu dute: emakumeen oinordekoa musika erlijiosoan. Oum Kaltoum-en omenezko kontzertu bat izango da, esaterako. Orain 40 urte hil zen, eta mundu arabiarreko kantari onentzat jotzen dute Oum Kaltoum egiptoa rra. www.fesfestival.com

Zinema jaialdia Maiatzaren 11tik 22ra Woody Allen zinemagile amerikarraren “Cafe Society”-rekin hasiko da maiatzaren 11n Canneseko jaialdia, zinemaren munduko hitzordurik garrantzitsuenetarikoa. Canneseko lagun zaharra da Allen, bertan estreinatu baititu bere azken 14 filmak . Eta zerekin datorkigu oraingoan? 1930eko hamarkadako Hollywooden kokatutako amodio, abentura eta zeluloidez bustitako istorio batekin. Filma Grand Théâtre Lumière-n eskainiko da, lehiaketatik kanpo. Toki ikusgarria bihurtzen da Cannes jaialdiak iraun bitartean, zinema izarrek, kazetariek eta zaleek kaleak eta hondartzak betetzen baitituzte. www.festivalcannes.com


hutsa

erakusketak ANITZ IKUSTEKO NEW YORKEN, MUSEO BERRI BAT TARTEAN izitzan behin behintzat bisitatu beharreko toki bat aipatu beharko bagenu, agian New York aukeratuko genuke askok, Sagar Handiak inoiz ez zaituelako aspertzen... ezta asetzen ere. AEBen barnean txertatutako estatu desberdin bat izango balitz bezala, New Yorkek «izpiritu» propioa du, honaino iristen baitira «erromes» mundu osoko artistak. Hori dela eta, planetako sormenaren hiriburua dela esaten ohi da. Gaur egungo arteari dagokionez, hiru «katedral» izendatuko genituzke: Guggenheim, MOMA

B

NAZIOARTEKO MUSEOEN GAUA EUROPAN

(Museum of Modern Art) eta MET (The Metropolitan Museum of Art) museoak. Azken hau, gainera, albiste bihurtu da «hirukoiztu» egin delako; hau da, arte modernoko artelanak Madison etorbideko Breuer egoitza berrira pasatu dira, Central Park-etik gertu dagoen Bosgarren Etorbideko egoitza nagusian XX. eta XX.ekoak gelditu diren bitartean. MET museoak hirugarren egoitza bat du, MET Cloister deiturikoa (Fort Tryon Park-en kokatuta), Erdi Aroko lanetan espezializatuta. MOMAk ere bisitatxoa merezi du, uztailaren 24ra arte Degas-en atzera begirakoa ikusgai jarri duelako. 2016rako prestatu duen lagin interesgarrienetarikoen artean dago Degasena. www.metmuseum.org eta www.moma.org

useo batean sartu, doan, eta gaueko ordu txikietan... horixe da Europako Museoen Gauaren erakargarritasuna. Kontinenteko museo ia guztiek bat egiten dute urtean behin gau berezi honetan, non kontzertuak eta mota guztietako ikuskizunak prestatzen baitira museo horietan. Estatu frantsesean, adibidez, 1.200 museok hartu zuten parte iaz ekimen honetan. Aurten maiatzaren 21ean finkatu da hitzordua. Aukera ezin hobea da bestelako turismoa egiteko.

M

57


hutsa

liburuen TXokoA hutsa

SAHARARREN BORROKAREN LEKUKO sko idatzi da Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren inguruan. Argazki-liburu anitz ere kaleratu dira gatazka honek iraun duen azken 40 urteotan, baina, liburu honen egileek diotenez, proiektu hau guztiz berezia izango da. Alfons Rodriguez kataluniar argazki-kazetaria ezaguna da oso nazioarte mailan eta Zazpi Haizetaran behin baino gehiagotan argitaratu ditugu munduan zehar egin dituen erreportajeak. Oraingoan, Joaquim M Pujals kazetariaren laguntzarekin, basamortuan borrokan eta erbestean, ia ahazturik, bizirik eta zutik dirauen herri honen errealitatea islatu nahi izan du. Formatu handiko liburu hau –23,5 x 32,5 zentimetrokoa da, eskuz josita– crowdfunding bidez gauzatu ahal izan da, eta hiru hizkuntzatan kaleratu da: gaztelaniaz, ingelesez eta arabieraz. Mohamed Abdelaziz SEADeko lehendakariaren babesa du proiektu honek. Internetetik erosi daiteke www.thefolioclub.com orrialdean.

A

hutsa

RASD. The State of the sahrawis Alfons Rodriguezen argazkiak eta Joaquim M Pujals-en testuak The Folio Club, 2016 250 orrialde. 35 euro


Farorantz Virginia Wolf Elkar, 2015 240 orrialde. 16 euro

hutsa

hutsa

irginia Wolfek umetan Kornuallesen igarotzen zituen oporrak, Godrevy itsasargiari begira zegoen Talland etxaldean; “Farorantz” (1927) eleberrikoa, ordea, Eskoziako Skye uhartekoa da. Ramsay familiak Eskoziako oporlekuan emandako egun parea (hamar urtek bereizita) kontatzen digu obra klasiko honek, baina, Woolfen lan berritzaileenetan ohi den bezala, ekintzari eta elkarrizketari baino garrantzi handiagoa ematen dio introspekzio psikologikoari. Anton Garitanok ekarri du euskarara literatura unibertsaleko klasiko hau.

V

hutsa

hutsa

ESKOZIAKO FARO KLASIKO HURA

PATAGONIARAKO ITZULERA

MEXIKO HIRIA ETA BESTE TOKI BATZUK

«HODEI GORRI» SIUX BURUZAGI HANDIA

M

aria Sonia Cristoff Trelew-en jaio zen, Patagoniako hiri handienetarikoan, baina betidanik Buenos Airesen bizi izan da. Berarentzat txikitatik Patagonia urruti zegoen toki galdu eta misteriotsua izan da. 2005ean idatzi zuen liburu hau, beraz, bere haurtzaroko paisaietara egindako itzulera bidaiatzat jo daiteke. Umore ukituarekin josita, nobelaren eta erreportajearen arteko mugan dagoen kontakizun honetan benetako Patagonia islatzen omen du Cristoffek: petrolio putzuz betetako lurralde galdu bat.

exikoko hiriburuari buruz gaztelaniaz eman duen lehen gida argitaratu berri du Lonely Planet argitaletxe ospetsuak. Mexiko Hiriko auzo guztietako mapak, oinez egin daitezkeen ibilbideak eta bestelako argibide praktikoak eskaintzen ditu gida honek. Bidaia arloko argitaletxe honen martxoko nobedadeen artean Bilbo eta Donostiaren inguruko lehen gida –Stuart Butler eta Dincan Garwood-ek idatzita–, Australiari buruzkoaren hirugarren argitalpena eta Indiari buruzkoaren seigarren edizio berritua daude.

N

Falsa calma. Un recorrido por pueblos fantasma de la Patagonia Maria Sonia Cristoff Alpha Decay, 2016 256 orrialde. 19,90euro

Ciudad de Mexico de cerca Jacobo Garcia Garcia Lonely Planet, 2016 160 orrialde. 12,99 euro

M

ew York Times” egunkariak «2015. urteko liburu onena izendatu zuen» eta ez da harritzekoa, Hodei Gorri indiar amerikarraren istorioa guztiz liluragarria da. Ameriketako Estatu Batuetako armadari irabazi zion amerikar indiar bakarra izan zen XIX. mendeko siux buruzagi hau. Bere gidaritzapean, AEBen zati handi baten jabetza eskatu zuen indiar nazioak. Gero, bere oroimena estalita gelditu zen, gerra guztietako galtzaileenak bezala, Bob Drury eta Tom Clavin kazetariek egindako ikerketa lan mardul hau kaleratu zen arte. El corazón de todo lo existente Bob Drury eta Tom Clavin Capitan Swing, 2015 25 euro

59


Gogoan hartu hutsa

ELS QUATRE GATS RAMON CASAS ETA KABARETA

Ramon Casas margolari, marrazkilari eta kartelgile modernista katalanaren jaiotzaren 150. urteurrenaren harira, egile berritzaile honen lan xume baina era berean ezagunena ekarriko dugu orrialdeotara: Bartzelonako Els Quatre Gats kafetegi eta jatetxea, modernismo katalanaren erreferentea. Montsio kalean kokatuta, Puig i Cadafalsch arkitektoaren neogotiko estiloko eraikin dotorearen etxabean dago. Taberna honen hastapena non dagoen jakiteko Pariseraino jo behar dugu, XIX. mendeko bukaerara, Le Chat Noir izeneko kabaretera. Pere Romeori, bertako zerbitzari bati, Bartzelonan antzeko zerbait egitea bururatu zitzaion. Kabaret hark bezalakoa behar zuen izan: janari merkea eta piano musika eskaniko zuen, giro artistikoa girotzeko. Hura martxan jartzeko Romeok lagun batzuen laguntza jaso zuen, tartean Santiago Rusiñol eta Ramon Casas margolariena. Kabaret eta garagardotegi bezala zabaldu zituen ateak 1897eko ekainaren 12an eta, hasieratik, Bartzelonara gerturatzen ziren artista eta inte-

lektualen topagune bihurtu zen: Picasso gaztea –eguneko menuak Picasso baten marrazkitxoa zeraman–, Isaac Albeñiz musikaria, Gaudi arkitektoa, Pablo Neruda olerkaria... denak ohiko bezeroak ziren. Europako bohemioen epizentro bihurtuta, Els Quatre Gats-eko hormak Bartzelonako garai artistiko eta aberats horien lekuko dira, Ramon Casasek Romeurentzat marraztu zituen kartel ugariak tarteko, eta bertan kafetxo bat hartzera sartuz gero, garai haietara txango moduko bat egingo dugu. Pere Romeuk oso asmo onak zituen, baina ez zen negozio gizona eta 1903an taberna itxi behar izan zuen. Sant Lluch talde artistikoaren egoitza izan zen gero, 1936eko Gerra Zibilak dena aldatu zuen arte. 70eko hamardakan Els Quatre Gats-ek ateak zabaldu zituen berriz eta ordutik jatetxea eta kafetegia da. «Ramon Casasen urtea» Zazpi erakusketa atonduko dira urtean zehar Ramon Casas i Carboren (1866-1932) jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko, 2016a «Ramon Casasen urtea» izendatu baitute Katalunian. Dagoeneko zabalik dago bat Bartzelonako Modernismoaren Museoan –“Ramon Casas. Bizitza modernoa” izenekoa, margolari honen lanaren atzera begirakoa–; eta maiatzean, Liceu-ko Zirkuluan, “Julia, desioa” ikusi ahal izango da. Maison Doree-ko tertulian ezagutu zuen Julia Peraire loteria saltzaile ederrari buruzkoa da. Eta ekainean, Kataluniako Arte Museo Nazionalean, “Els Quatre Gats” kabareterako egindako itzal-antzerkiak erakutsiko dituzte. presidencia.gencat.cat/anyramoncasas

60


hutsa

UADI RUM HARANA Uadi Rum edo Wadi Rum-i, Jordaniako hegoaldeko basamortu-haranari, «Ilargiaren harana» deitzen diote. Eta ez da harritzekoa, ilargian egongo bagina bezala sentitzen baikara bertan... edo, urrutirago bidaiatuz, planeta gorrian. Zineman, bederen, Marteko lautadak irudikatzeko erabili izan dute, bertan filmatuak baitira “Mission to Mars” (1962),

“Red planet” (2000) eta, aretoetan arrakasta itzela izan zuen “The Martian” (2015) filma. Toki berezia da oso Rum Harana, granito eta hareharrizko mendi malkartsuez inguraturiko lautada hau euri-bide bat delako –uadi bat euri-bidea da arabieraz; Jordaniako luzeena da hau–. Bertako mendirik garaiena 1.854 metroko Jabal Umm ad Dami da.

Udai Rum harana Mendebaldean ospetsua da, era berean, T.W. Lawrence edo Arabiako Lawrence mitikoak bere armadaren operazio-base gisa erabili zuelako. Orain, mundu osoko mendizale, eskalatzaile eta abenturazaleek lekukoa hartu diete militarrei, kirol turismoaren helmuga bihurtu baita azkenengo urteotan.


LABURRaK hutsa

62

BIZKAIMOVE, SAKELAKO APLIKAZIO BERRIA izkaiko Aldundiak kaleratu duen Bizkaimove sakelako telefonoetarako aplikazio berriak oso harrera ona izan du, 2.100 erabiltzailek deskargatu baitzuten, Android eta IOS gailuetarako eskuragarri jarri eta lehenengo hamabost egunetan. Doako app hau Bizkaiko trafikoari buruzko informazioa ematen duen Bizkaimove web orriaren bertsio berritua da, sakelako telefonoetarako hobetua. Euskaraz zein gaztelaniaz erabili ahal da, eta aukera ematen du errepideen egoera denbora errealean ezagutzeko, kameretako irudiak ikusteko eta erabiltzaileen ohiko ibilbideetan egon daitezkeen gorabeherei buruzko jakinarazpenak jasotzeko.

B

TURISTEK «ECCE HOMO» PROPIOA EGIN DEZATEN aragozako Borja herriko Miserikordia Santutegira gerturatzen diren turistek fotomuntaketa bat egin dezakete edo beraien “Ecce homo” propioa margotu, martxoan zabaldu zuten interpretazio gunean. Duela hiru bat urte, Cecilia Gimenez andreak elizako margo hori «zaharberritu» zuen, eta “Ecce homo” eraldatua munduko txoko guztietara iritsi zen, nazioarteko komunikabideetan oihartzun handia izan zuelako albisteak. Ordutik, monasterioan 160.000 sarrera saldu dituzte lehen inolako interesik sortzen ez zuen Elias Garcia Marquezen margolanak eraginda.

Z

hutsa

eorge Clooney, Sofia Coppola edo Tom Cruise enbaxadore ezin egokiagoak suertatu dira: atzerrian ezkontzeko boom-aren helmuga bihurtu dira Italia oro har, eta bereziki Toscana, Amalfi-ko kostaldea eta Venezia. Izan ere, beren jatorrizko herrialdetik kanpo ezkondu nahi dutenentzat Italia da lehenengo aukera, Europari dagokionez, eta bigarrena, mundu oso kontuan hartuta, «toki tropikaletako» (Hawaii eta abar) hondartzen atzetik. Atzerriko Ezkontzen Behatokiak eman ditu datuok, Ravellon (Italian) egin berri den nazioarteko ezkontza antolatzaileen topaketetan. Italian ezkontzen diren atzerritar gehienak britainiarrak dira (%25), estatubatuar eta kanadarrak (%15,4) eta errusiarrak (%9,4). Behatokiak dioenez, «ezkontzen turismoak» 400 milioi euro utzi ditu Italian.

G

hutsa

hutsa

hutsa

ITALIAN EZKONTZEA, PURI-PURIAN DEN JOERA

GEZURRAK, SEXUA... HEGALDIEN ALDE ILUNA

ritainia Handian Jetcost.com bilatzaile ezagunak egin duen azken inkestako emaitzek ez dituzte hegaldietako laguntzaileak oso toki onean uzten. Azken bost urteotan lanean ari diren 718 kabina tripulatzaileren artean egindako inkesta horretan arauak hautsi egiten ote zituzten galdetu zietenean %89k baietz erantzun zuten. Hauxe da egiten dituzten gaiztakerien zerrenda: Produktu batzuek ez zituztela esan, izan arren (%28); hegaldi batean lankide batekin sexu harremanak izan (%21); bidaiariei diru xehea gaizki eman (%20); bidaiari batekin sexu harremanak izan hegaldian (%14) eta bidaiarien opariak edo eskupekoak jaso (%7).

B

«KELLYS» GARBITZAILEEN EGOERA TAMALGARRIA anordu guztiak egin arren, erdiak bakarrik ordaintzen dizkiete; hamabost egun jarraian lotzen dituzte, ez dute ez jaiegunik ez oporrik, eta batzuek medikazioari esker bete ahal izaten dute laneguna. «Kellys» deitzen diete, eta hoteleko gelak garbitzen dituzten neskameak dira. Krisiaren eraginak larrutik ordaintzen ari direla salatu nahi izan dute Estatu espainolean eta datu xume batzuk eman dituzte jakitera. Orain urte batzuk egunean hamahiru gela egiten zituzten; gaur egun, ia bikoiztu egin zaie lana: 28 bat egiten dituzte. Hori dela-eta, zaila egiten zaie lana eta bizitza pertsonala bateratzea.

L


hutsa

SEAWORLD PARKEETAN ORKA GEHIAGORIK EZ

meriketako Estatu Batuetako SeaWorld jolasparkeek ez dituzte orka gehiago haziko gatibutasunean. Iragarpenak abereen defendatzaileen aspaldiko eskaera bati erantzuten dio, baina, antza, horrek ez du esan nahi oraingoz ugaztun ikusgarri hauek parkeetatik desagertuko direnik. Etorkizunean bai, ordea. Beraz, SeaWorld-en orken azken belaunaldia da gaur egungoa. Orlandoko parkean (Floridan) zazpi orka dituzte, San Antonion (Texas) bost eta San Diegon (Kalifornia) hamaika. 1 eta 51 urte arteko orka horietatik bat haurdun dago. Parkeko erakargarri turistiko nagusia da orken ikuskizuna.

A

hutsa

MALAGAKO «ERREGEAREN BIDEXKA», SARITUTA Malagako probintziako Erregearen Bidexkak (El Caminito del Rey) Europar Batasuneko kultur ondareari buruzko Europa Nostra 2016 lehiaketako sari bat jaso du, kontserbazio alorrean. Are gehiago, «Europan burutu diren arkitekturako proiekturik nagusietako bat» izan omen da, lehiaketaren antolatzaileen aburuz. Ardales herrian kokatuta, Malagako barnealdean, guztira 7,7 kilometroko luzera duen ibilbidea zirraragarria eta beldurgarria baita era berean: batez ere, zintzilikatutako pasarelak eta 105 metrora dagoen zubia zeharkatzean.

hutsa

hutsa

FUKUSHIMA, EZBEHAR NUKLEARRA ETA TURISMO BELTZA Fukushimako istripuaren bosgarren urteurrena hurbiltzen ari den heinean, Japoniako zentral nuklear honetara gerturatzen diren bisitarien kopurua gero eta handiagoa da. «Turismo beltza» deitzen zaio ezbeharren bat gertatutako tokiek erakartzen duten turismo mota, Auschwitz-eko kontzentrazio esparrua edo Fukushima kasu. Ikasleak eta japoniarrak dira, batik bat, AFW-k (Appreciate Fukushima Workers) elkarteak antolatutako ibilbide gidatuetan parte hartzen dutenak, 2011ko martxoaren 11n gertatutakoa ez dadin ahaztuta gelditu.

hutsa

DISEINUAREN MUSEO BERRIA LONDRESEN zaroan Londresen zabalduko den Design Museum delakoak diseinuaren mundua «asaldatuko» du eta nazioarte mailan erreferentea bihurtuko da. Hori dio, behintzat, bere zuzendariak, Deyan Sudjic-ek. 1989an Terence Coran diseinatzaileak hiriaren ekialdean sortu zuen museoa eta orain Kensington auzora pasatuko da, 10.000 metro karratuko egoitza berrira. Hiru solairutan banatuta, doako erakusketa iraunkor bat eta joera berriak erakusteko aldi baterako beste areto batzuk izango ditu. Eraikin berean Zientzia, Natur Historia eta Victoria eta Albert museoak kokatzen dira.

A

hutsa

hutsa

SHANGHAIKO DISNEYLAND-EK EKAINEAN ZABALDUKO DITU ATEAK Datorren ekainaren 16an zabalduko ditu ateak Disney faktoriak Txinako Herri Errepublikan martxan jarriko duen lehenengo parke tematikoak... eta, dagoeneko, ikaragarria izaten ari da. Shanghaiko Disneylanderako sarrerak salgai jarri zituzten lehenengo egunean bost minututan agortu ziren, eta ordutik merkatu beltzean bakarrik lor daitezke. Hori bai, salmenta ofizialean baino hiru eta zortzi aldiz garestiagoak eros daitezke Interneten, Taobao.com bezalako sareko atari ezagunetan, “Shanghai Zaobao” egunkariak argitaratutakoaren arabera. Diotenez, sarrerak 370 yuan (50 euro) balio beharko luke aste barruan eta 499 yuan (69 euro) asteburuetan.

63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.