hutsa
Zenbaki honetatik aurrera, hileko lehen ostiralean aurkituko gaituzue kioskoetan
haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA
Aotearoa ONGI ETORRI MAORIEN LURRALDERA
Editorearen oharra Hileko lehen ostiralean aurkituko gaituzue kioskoetan
Sortu ginenetik ÂŤrara avisÂť bat izan gara nolabait: euskara hutsean egiten den bidaia-aldizkari bakarra gara, ohiko turismo ikuspuntutik at hurbildu gara munduko beste kulturetara... eta hileko azken ostiralean plazaratzen ginen. Merkatuan lehiakor jokatzeko ahaleginean, argitaratze eguna aldatu dugu: hemendik aurrera hil bakoitzeko lehen ostiralean aurkituko gaituzue kioskoetan. Aurrerantzean egingo ditugun aldaketen lehen urratsa izango da, 7Haizetara hedatu eta zabaldu nahi baitugu.
Azaleko argazkia: Juan Ramon Aznar eta Agurtzane Belaunzaran
Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Amaia EreĂąaga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com
LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio
aurkibidea 04
Munduari begirada “Tara” goleta ozeanografiko ospetsuaren bidaia.
14
Darul Aman, iragan odoltsu baten ispilu.
06
ErreportaJEak 6
Aotearoa Natura, historia eta kultura uztartuz maorien lurraldea ezagutuko dugu. Zeelanda Berrian gaude, «Kia ora!».
16
Berna Goethek esan zuen hiri hau zela berak inoiz ikusitako lekurik ederrena, eta mendeak igaro badira ere, berdin jarraitzen du.
24
Zugarramurdi Abuztuaren 18an, kobazulo ikusgarri honetan prestatzen den zikiro-jate erraldoiak sorginak berpizten ditu.
30
Etiopiako iparraldea Afrikako lurralde eder eta liluragarrienetakoa da, bene-benetako abentura bat bizitzeko aukera ematen duen ingurunea.
36
Itsas dortokak Filipinetako hondartzetako bide arriskutsuan lagundu ditugu.
44
Triangelu glaziarra Hiru kontinentetan eta hiru ozeanok bereizita, Lurreko hiru inguruneok badute batzen dituen zerbait: glaziarrak.
16 36
30
44
Bidelaguna 52
Proposamen tematikoa Sei ibilbide, Europa bi gurpilen gainean ezagutzeko
56
Hitzorduak
58
Liburuen txokoa
60
Gogoan hartu Virginia Wolfen Monk’s House eta Buriganga ibaiko zubia
62
24
Laburrak 3
«TARA» Pazifikoko koralak babestera olinesia Frantsesean kokatutako Tuamotu artxipelagoan dago Toau atoloia, Australiatik 6.000 kilometro ekialdera. Argazkian bezala, atoloiaren lakuko ur gardenei so egin eta koralezko uharriak kulunkatzen ikusten ditugunean, paradisuan gaudela iruditzen zaigun arren, erdi abere eta erdi landare diren egitura hauek arrisku gorrian daudela jabetu beharko ginateke. Inguru hauetan dabil, dagoeneko, “Tara” goleta ozeanografiko frantses ospetsua. Joan den maiatzean itsasoratu zen Bretainiako An Oriantetik (frantsesez, Loirent), Ozeano Barean zehar bi urteko bidaia zientifikoa egiteko. 2003. urtetik egingo duen 11. txangoa da, eta 100.000 kilometro osatuko ditu, 30 herrialdetatik igaroz eta 70 geldialdi eginda. Polinesia Frantsesetik Cook uharteetara joango da eta handik Samoara. Haien helburua: koralak zergatik hiltzen diren jakitea, kostaldeen orekarentzat ezinbestekoak diren koloniak baitira. Koralen %20 desagertu da dagoeneko, eta hurrengo 40 urteotan beste horrenbeste galtzea aurreikusten da.
P
Argazkia: Gregory Boissy
4
6
Aotearoa
MAORIEN LURRA
Testua: Agurtzane Belaunzaran Argazkiak: Juan Ramon Aznar eta Agurtzane Belaunzaran
7
AOTEAROA
Zeelanda Berria aipatu hutsarekin natura eta paisaia ederrak datozkio burura edonori. Iparraldeko irlak maorien kultura gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen du, baita irla honetan endemikoak diren kauri zuhaitz basoak, sumendiak, geiserrak, gune geotermikoak eta hondartza amaigabeak ere. Natura, historia eta kultura uztartuz maorien Aotearoa ezagutuko dugu. ÂŤKia ora!Âť laino zuri luzearen lurrera.
8
bel Tasman nabigatzaile herbeheretarrak eman zion New Zeeland izena (itsasoko lur berria) 1642an, Terra Australis Incognitaren bila atera eta bere itsasontziak ustekabean irla honetako kostaldea jo zuenean. Ordurako, Polinesiako irletatik etorritako biztanleek 800 urtez lur hau berenganatua zuten Aotearoa izenarekin. Gizakien presentzia denbora gutxiko kontua da munduaren bazter honetan, Polinesiako biztanle hauek endemikoak diren baso, landare eta hegazti espezie oparoak aurkitu zituzten bertan. Iwi ezberdinek osatzen zuten Aotearoako giza sarea eta bakoitzak bere zonaldea defendatzen zuen. Gerlari adoretsuak izaki, bizar eta azal
A
zuriko nabigatzaileei ez zieten ongi etorri beroa egin eta Tasmanek nahi baino lehenago ihes egin zuen, tripulazioko gizon batzuk maorien sabeletan utzita. 1769ra arte ez zen gizon txuririk iritsi latitude hauetara; James Cook ingelesaren bisitak, ordea, Aotearoako historia erabat aldatu zuen. Ingalaterrak bere egin zuen itsasoz bestaldeko lur emankor hau eta ardiak hazi eta egurra ustiatzeko leku aproposa bihurtu zen. Abenturazale eta nabigatzaile hauen bideari jarraituz, ekialdea jomuga hartu eta antipodetaraino ekarri gaitu amaiezina zirudien hegaldiak. «Haere mai, kia ora Aotearoa» eta «Welcome to New Zealand» dioten kartelek ongietorriko deia egiten dute bi hizkuntzetan
Rotorua hiria eremu geotermiko batean dago, Pohutu geiserra da bisitari gehien biltzen dituen gunea. Kostaldean harakeke landarea hazten da, maoriek saskiak, arrantza sareak eta hainbat tresna egiteko erabilia.
AOTEAROA Aucklandeko aireportuan. Zeelanda Berriko hiri handienean hasiko dugu bidaia, hiri urbanoa, multikulturala, modernoa eta coola da Auckland. 328 metro luze dituen Sky Towerreko ikuspegiez gozatu eta hiriko argazki panoramikoa aterako dugu. Mendebaldeko bizimoduaren sinboloa da hiria eta Asiako herrialdeetatik datorren migrazioak erabat aldatu du hiriko giza paisaia. Multikulturalismo honen erdian eta XXI. mendeko gizarte modernoak ekarri dituen aldaketen artean bizirautea lortu du maorien kulturak. Auckland atzean utzi eta kultura honen taupadak entzuten diren txokoak bisitatzea izango da gure helburua. Tane Mahuta, Basoko Jauna Waiopuako baso erreserban egingo dugu gure lehen geldiunea. Te Roroa iwiak kudeatzen duen baso erreserba kauri zuhaitz endemikoaren bizilekua da. North Island Ipar uhartean bakarrik hazten da kauria eta gaur egun oso babestua dago, maoriek wakak egiteko behar dituztenean soilik eraisten dira. Kolonizatzaile ingelesek kauri basoak gupidagabe ustiatu zituzten XIX. mendean, itsasontzien mastak egiteko aproposa baitzen bere enborra. Kontrolik gabeko ustiaketak ordea, desagertzeko zorian utzi zuen espeziea eta 1952az geroztik baso erreserba izendatu zuten gunea.
Glosarioa: Aotearoa: Laino zuri luzea Haere mai: Ongi etorri Kia ora: Kaixo Iwi: tribua Waka: kanoa Te Papa: Ama lurra Te Rangi: Zerua Maraea: antzina tenplua zen, egun, bilgunea eta ospakizunak egiteko egoitza Powhiria: ongi etorri erritua Whakapapa: Genealogia Hangi: maorien jaki tradizionala, lur azpiko beroarekin prestatua 10
Zuhaitz espezie ugariko basoetan barna, Zeelanda Berriko sinboloa den garoa tamaina eta forma guztietan gozatuz eta tui hegazti endemikoaren txio partikularrarekin belarriak goxatuz, Te Matua Ngahre, Lau Ahizpak eta Tane Mahuta kauriak ezagutuko ditugu. Basoko zuhaitzik esanguratsuenak dira tamaina eta adinagatik. Zuhaitzei aho zabalik egingo diegu so eta Tane Mahutari gure errespetua adieraziko diogu, 51,2 metro luze eta 13,8 metroko zirkunferentzia duen zuhaitzak 1.200-2.000 urte bitarteko adina baitu. Maorien ahozko tradizioan Tane Mahuta, Basoko Jaungoikoa da. Mitoak dioenez, Te Papa eta Te Rangi besarkaturik bizi ziren ilunpe eternoan eta sei seme-alabak ere ilunpean bizitzera kondenatuak zeuden. Semeetako batek, Tane Mahutak, bere altuera eta indarra aprobetxatuz Papa eta Rangi banandu egin zituen. Rangi, Zerua, goian geratu zen eta Papa, Ama Lurra behean. Horrela argia sartu zen munduan eta izaki bizidun guztiak sortu ziren. Munduaren sortzaile da Tane eta zuhaitz kuttuna da maorien mitologian eta egunerokoan. Maraea, haka eta waka Bi itsasoak lotuz, Ipar uhartea alderik alde zeharkatuko dugu ekialderantz, bidean Nghanako putzu termaletan atseden hartuko dugu, familia maoriekin ur hotzberoko putzuak konpartituz. Indarberriturik, bideari Bay of Island-eraino ekingo diogu. Itsaso lasai eta urdin eder batean milaka irlek zipriztintzen dute ingurua. XIX. mendean balea arrantzaleen gotorleku izan zen badia. Zientoka arrantzale iritsi ziren Europatik eta Russel herri txikia beren egin zuten. Europarren presentziari destaina egin zioten maori batzuek, baina begi onez ikusi zituzten beste askok. Ingalaterrako koroak bidalitako ofizialak arduratu ziren iwietako nagusiak konbentzitu eta hauekin akordio bat sinatzeaz. 1840ko otsailaren 6an, Zeelanda Berriko historia liburuetan aski ezaguna den Waitangiko Akordioa sinatu zuen Ingalaterrak 40 buruzagi maorirekin. Bi hizkuntzetan sinatu zuten, ez baina biak esanahi berarekin, eta akordioaren ondoren Ingalaterrako bandera airoso zintzilikatu zuten mastatik ofizialek. Waitangiko mendi kaxkoak, sinbologia handia du maorientzat eta museo eder batek ederki laburbiltzen du han gertatua. Maraearen aurrean egiten zaie bisitariei ongietorria edo Te Powhiria. Sustrai gerlariak dituen ongietorri da, trebezia, indarra eta errespetua adierazten dituena. Maraeak bilgune oso garrantzitsuak dira maorien egitura sozialetan, komunitateko erabakiak eta ospakizunak egiteko lekuak dira. Zizelkatutako egurrek osatzen dute eraikina eta esanahi eta sinbologiaz beteak daude: whakapapa adierazten dute teilatupeko egurrek, arbasoen ezagutza; kanpo-
«Tane Mahuta» kauri zuhaitza maorien mitologian pertsonaia oso garrantzitsua da. Irudiotan, Rotoruako Bath Museum eraikin dotorea, Maraetako egur tailak eta Waitangin ikusgai dauden «waka»-k.
AOTEAROA Datu interesgarriak HEGALDIA
Emirates edo Singapur konpainiek egiten dute hegan estatu espainoletik. Eskala bat gutxienez egin beharra dago. HERRIALDERA SARTZEKO
Aduanan kontrol zorrotza pasatu beharra dago. Munduaren beste aldean dagoen irla denez, osasun eta garbitasun arau oso gogorrak dituzte, landaretza eta animaliak babesteko batik bat. Ezin da janaririk sartu, mendiko ekipamendua eramanez gero bertan desinfektatzen dute, oinetakoen zola garbia eraman behar da azpian eraman ditzakezun hazi edo hondarrekin gaixotasunak, plagak eta abar‌ zabaltzea ekiditeko. 3 hilebeterako baimena ematen dute. NOLA MUGITU BERTAN
Furgonetan edo autokarabanan bidaiatzeko oso ondo prestatua dago irla. Erosotasunak eskaintzen dituzte bidaiarientzako egokitutako guneetan. Alokairu enpresa ugari daude eta prezioak ere poltsiko guztietara egokitzen direnak. ORDAINKETAK
Ia guztiak kreditu txartelarekin egin daitezke, autoa alokatzetik hasi eta kafe edo garagardo bateraino. Dirutan eginez gero, Zeelanda Berriko dolarra erabili behar da, eta diru trukerako balioa, gutxi gorabehera, honakoa da: 1 â‚Ź = 1,60 $. Herrialdea oso garestia da orokorrean.
aldetik, berriz, Maraeak pertsona baten burua, besoak eta hankak irudikatzen ditu, familia, lurra. Jakintzaren bilgunea da Maraea. Bisitaren amaieran, haka dantza ospetsua eskaintzen dute. Haka gerra dantza bat bada ere, ospakizunetan ere dantzatzen dute, emozioak dardarka jartzen dituen momentua da. Waitangiko bisita amaitzeko waka erakusketaz gozatu dugu, kauri zuhaitzekin egindako kanoa dotore hauek ikusgarriak baitira. Urtero, otsailaren 6an, Waitangiko Akordioaren egunean waketan itsasoratzen dira, Polinesiatik halako itsasontzietan etorri ziren arbasoen omenez. Lurrari sua dario Irlaren erdian dago Rotorua hiria, izen bereko lakuaren babesean, eta ezinbesteko parada gure ibilbidean, kulturaren eta naturaren ikuspegitik aberatsa. Sufre usaina dago airean, biztanleriaren %35 maoria den hirian, lurra bizirik dago, sua dario, kea, beroa eta bainu termal naturalen hiriburua da. Ingurune natural eta berezi ederrean kokatua, iparraldeko irlako lekurik bisitatuena da. Te Arawa iwiaren bizilekua zen Rotorua ingurua, ingeles burgesek, gune geotermikoetan bainuetxeak egiteko aukera ikusi eta turismoari begira sortuko zen herria eraiki zuten arte. Bath Museum da honen adie-
razle, 1908an eraikia, Tudor estiloko eraikina bainuetxe izateko sortu zen lorategi eder batez inguraturik, eta egun Rotoruako Museoa da. Ohinemutu auzoa lakuaren ertzean dago, kea darion lur eremuan 200 maori inguru bizi dira eta auzoa kultura ingelesaren eta maoriaren fusioaren erakusle garbia da. St Faith eliza anglikanoak, esaterako, taila maoriak ditu eta ikusteko ederra da. Parez pare, Tama-te-kapua Maraea dago eta Shaloh Mitchel auzoko arduraduna inguruan ibiltzen da beti, bisitariak artatzen ditu, maorien kultura, ohitura eta hizkuntzari buruzko informazio zabala emanez. Te Puia erreserba geotermala hirian bertan dago eta ikusgarria da, lur barrutik datorren indarra hemen azaleratzen baita, 500 iturri termal, lokatza irakiten dagoen guneak eta geiserrak daude parkean. Pohutu geiserra da ezagunena, egunean hogei aldiz sartzen da erupzioan 30 metroko altuera hartuz. Naturaren ikuskizun honetaz gozatu ostean, gastronomiak naturarekin bat nola egiten duen ikusi eta dastatuko dugu. Rotoruan oso ohikoa da hangia, maorien jaki tradizionala. Lurraren beroa aprobetxatuz, lur azpian labeak eraiki eta jaki gozoak prestatzen dituzte. Bidaiari amaiera emateko aitzakia ederra. •
Sahloh Mitchel, haka dantzan ohikoa den keinu desafiatzailea egiten. Gaur egun, All Blacks errugbi taldearen zigilua bihurtu da dantza eta arerioari errespetua erakusteko mingaina ateratzen dute.
hutsa
DARUL AMAN Iragan odoltsu baten ispilu aurrak jolasean ari dira lasai asko, baloia astintzen, azken hamarkadetan ia sinesgaitza izan zitekeen irudia osatuz. Gibelean duten eraikina txikituta dago hainbat gudatako borroken ondorioz, eta hormetan zizelkatutako zuloek iragan nahasi eta odoltsu baten oroitzapenak azaleratzen dituzte. Gaztelu suntsitu hau Darul Aman da, 1920an Amanullah Khan erregearen aginduz mendixka batean eraikia, Kabuletik, Afganistaneko hiriburutik, gertu. Horrela, Bretainia Handiaren ÂŤbabesarekinÂť lortutako 1919ko independentzia amestua ospatu nahi izan zuen. Darul Amal izenak ÂŤbabes seguruaÂť esan nahi du, baina bere historiak kontrakoa adierazten du, behin baino gehiagotan suntsitua izan delako: 1979ko sobietarren inbasioan, 1990eko gerra zibilean, gaur egungo talibanen eskutik... Kabul erabateko eraberritze plangintza batean sartuta dagoen bitartean, gazteluak bere horretan jarraitzen du. Batzuek konpondu nahiko lukete, baina beste batzuk berdin lagatzearen alde daude, hurrengo belaunaldiek iragana gogoan izan dezaten.
H
Argazkia: Noorullah Shirzada
15
16
Berna ERDI AROAREN ERAKUSTALDI GARAIKIDEA Johann Wolfgang von Goethe jakintsuak 1779. urtean esan zuen Suitzako hiri hau zela berak inoiz ikusitako lekurik ederrena, eta mendeak igaro badira ere, berdin jarraitzen du, eta akaso, denborarekin, Berna hobetuz joan da. Testua: Ana Isabel Vega
Argazkiak: Gonzalo Azumendi
17
BERNA
Zytglogge edo Erlojuaren Dorrearen detaile bat. Bernako irudi bereizgarrienetakoa dela esan daiteke. Hurrengo orrialdean, Marktgasse-ko Schützenbrunnen iturria. Parean, Albert Einsteinen omenezko etxemuseoa dago.
ernaren historia XII. mendean abiatzen da. Kondairak dioenez, ehizaldi batean, Zahringeneko Bertoldo V.ak hartz bat hil zuen Aar ibaiaren ondoan, eta hortxe bertan hiria eraikitzeko agindu zuen. Hala izan ala ez izan, 1191. urtean, Aaren meandro batean eratzen den penintsula horretan zegoen baso handia moztea agindu zuen Bertoldok, eta hortik aurrera hiria handituz eta handituz joan zen, Erdi Aroan Alpeen iparraldeko estatu-hiri boteretsuena bilakatzeraino. Baina egurra ugari den lekuetan gertatu ohi den bezala, 1405ean sute ikaragarri batek hiria kiskali zuen. Berreraikitzera behartuta, orduko hartan, harria erabili zuten. Eta XVI. eta XVII. mendeetan beste behin ere berreraikia izan bazen ere, gaur egunera arte iraun du Erdi Aroko itxura berdingabe horrek. Eta horregatik, eta bertako eraikin esanguratsuengatik, munduko ondare izendatu du Unescok. Gaur egun, herrialdeko hiriburu federala da Berna, Suitzako Legebiltzarraren egoitza, eta ezaugarri hori munduko beste edozein tokitan etxe-orratz eta finantza zentro handiekin lotuko genuen arren, hemen ez dago horrelakorik. Bernan ibiltzea, berez, Erdi Aroan ibiltzea bezalakoxea da. Etxe lerrokatu eta trinkoek, hareharrizko fatxadak bata besteari lotuta, hiru etorbide luze osatzen dituzte, ibaiak hiria besarkatuz eratzen duen U moduko horren barruan goitik behera paraleloan moldatuta. Horixe da hiriaren ardatz egituratzailea, eta hortik abiatzen dira beste garai batera garraiatzen gaituzten kale, plaza eta bazterrak.
B
Rosengarten: ikuspegi liluragarria Hiriari Rosengartenetik (arrosa lorategia) begiratzen diogunean, irudipen hauxe datorkigu brastakoan: ipuin liluragarri baten gertalekuan gaude. Tala eder honetatik badirudi panpina etxetxo baten maketa erraldoia daukagula aurrean. Harmoniatsua da dena, ezinezkoa da eraikin bat nabarmentzea zabarkeriagatik, edo modernotasunagatik. Eta lorategi honetan 500 landare mota eta gehiago ikusteko aukera badaukagu ere, benetan liluratu gaituena da zer-nolako sentipena sortzen duen, iraganeko postal bati begira zaudela dirudi. Hauxe balitz Duncan Dhu taldeak bere abestian hitzematen zuen arrosa lorategia, duda izpirik gabe, bertako erregina izan nahiko genuke. Hartzen parkea Behera egin dugu, kalea zapaltzera. Aurreneko lilura hori jirabiraka dabilkigularik, Baren Parkeko hartzekin egin dugu topo. Nahi eta nahi ez egin beharreko geldialdia da, hiriaren sorrerako istorioaren omenez bertako ikur bihurtu diren animalia horiekin disfrutatu ahal izateko. Bazter guztietan ikus ditzakegu horiek irudikatzen dituzten armarriak, intsigniak, postalak eta pelutxeak, hiriaren izena bera ere hortik omen baitator batzuen ustez, antzinako alemanez «berna» hitzaren esanahia «hartza» zelakoan. Arkupeak Hartzen parketik, hirian barna eraman gaituzte eraikinen azpialdetik igaroz sei kilometroko ibilbidea eratzen duten arkupeek (Lauben). Europa osoan etorbide komertzial estalien batura handiena den honetan, gure ibilbideari ekin diogu. Era askotako dendak, saltokiak eta kafetegiak biltzen dira estalpe horietan bai euritik babestuz bai udako gerizpe atseginean. Egunari hasiera emateko oihuz betetzen dira alde zaharreko arkupeak. Plazetako giroa suspertu egiten da fruta, barazki eta lore azokekin... Legebiltzarraren atarian bertan ere, Bundesplatz delakoa astean behin itxuraldatu egiten da barazkiz betetako mahaitxoekin. Mende eta mendeetako eszena berberak, eszenario berberak, mundu moderno bateko hiriburuaren bihotzean. Iturriak Etorbideen ertzetan, arkupeak, eta erdialdean, tranbien errailak bihurgune bitxiak marraztuz doaz Berna hiriko oztoporik maitagarrienak saihestearren: iturriak. Ehundik gora dira, normalean kale erdian paratuak, ezin bestela izan XVI. mende hartan, hau da, horietako asko eraikiak izan ziren garaian. Erraz asko irudikatu ditugu emakumeak, pitxerrak betetzen eta solasean, edota haurrak biribilean jolasean edota gurdi eta zalgurdiak, burgesak eta morroiak, uraren
18
19
BERNA
biran egituratuz jendartea eta jendarteko txutxumutxuak. Garai hartako hiriko bizimoduaren oparotasunaren berri ematen digute iturrien kopuruak eta haien edertasunak. Koloretsuak dira, jatorrizkoen ereduari jarraituz zaharberrituta daude. Gainera, erreferentzia ezin hobeak dira hirian kokatzen asmatzeko. Mahai-joko ezagun hartan bezala, antzara laukitik laukira jauzika dabilen hartan bezala, ÂŤiturritik iturrira, neu naiz hurrena urak egin baitit tiraÂť, batetik bestera goaz, xirristi-mirristi, hiriaren ondare baliotsu eta askotarikoa deskubrituz.
20
Esate baterako, Marktgasseren ondoan, SchĂźtzenbrunnen iturriaren parean, Albert Einsteinen omenezko etxe-museoa dago, hantxe bizi izan baitzen 1902 eta 1909 urte artean. Ez da, ez, leku makala, erlatibitatearen teoriak eta beste osatzeko inspirazioa jasotzeko. Eta pixka bat beherago joanez, hiriaren sortzaileari, Zahringeni, eskainitako iturria aurkitu dugu. Makurtu egin gara ur freskoa dastatzeko, eta burua jasotzean erloju erraldoi bat ikusi dugu, hamabiak jotzear... Erlojuaren Dorrea Orduero-orduero turistak metatzen dira Zytglogge er-
Goian, ezkerretik eskuinera, katedral gotikoa, Erlojuaren Dorrea eta Altes Tramdepot jatetxearen barneko irudiak. Behean, Kram kale komertzialean aurki daitezkeen etxeak, Parlamentua eta Bernako biztanle berezi bat.
lojuaren dorrearen azpian, hirian ikusmin handiena pizten duen gertaera baita. Izan ere, ordua jotzeko lau minuturen faltan, atetilak zabaldu eta oilarrak kukurruku egiten du. Seinale horren ondotik, desfile bitxi bat hasten da: hartzak igarotzen dira gure buruen gainetik, eta bufoi bihurria agertzen da gero, ikuskizun txiki horri amaiera eman eta zer ordu den iragarriz. Hasieran, 1191tik 1256ra bitartean, dorre hori izan zen hirira sartzeko atea, sarbidea Kafigturm delakora, hau da, espetxe dorrera, lekualdatu zen arte. Ikuskizun bitxi eta jostagarria da, nolanahi ere, eta are bitxiagoa da barrualdetik ikustea pisu eta polea bidezko mekanismo
konplexua, batez ere, kontuan hartuta erloju horrek 1530etik iragartzen dituela orduak suitzar zehaztasun betearekin inongo satelitetara konektatuta egon beharrik gabe. Katedrala Handik metro gutxira, Munstergasse etorbidean, katedralak ere bere iturria du aurrez aurre, Moisesena, eta haren irudia ur gainean flotatzen bezala. Harribitxi gotiko hau 1421ean hasi ziren eraikitzen, eta hainbat belaunalditako maisu eraikitzaileak aritu ziren buru-belarri, dorrea 1893an amaitu zuten arte.
21
BERNA Elizatean liluraturik utzi gaitu Azken Judizioari buruzko iruditeria landu eta koloretsuak, gogoeta eragin digu. Sari moduan zerura igo nahi badugu, dorrearen begiratokira iristeko 344 eskailera mailetan gora egitea beste erremediorik ez dugu izango. Hiriaren gainetik 100 metrora, ikuspegi zabal horrekin, irudi osatuagoa jaso dugu, teilatu gorriak, kaleak tranbiekin, giza figura txikiak, eta multzo osoa Aar ibaiak besarkaturiko eremuan, hiriak daukan ÂŤetxe-orratzÂť bakarretik ikusita. Talaia honetatik ikusitakoarekin, hobeto ulertzen dugu egin dugun ibilbidea, eta zer falta zaigun jakiteko errepasotxoa egin dugu. Hara, oraindik ez gara
22
bertako kafetegiren batean eseri, ezta txokolate bikainik dastatu ere... edo ez gara joan Kornhauskeller jatetxe historikora, bertako bobeden azpian afaltzera, ezta ere Bellevue hotel eskuragaitzera, non Grego Zimmermann chef handiak gutiziaren bat prestatuko ligukeen Alpeei begira zain gauden bitartean edo eskatutakoa prestatzeko prozesu osoa Ipad batean gainbegiratzen dugun bitartean, hori ere zerbitzu eskaintzan baitauka chef handiak. Paul Klee zentroa Baina Bilbo Guggenheimekin eraldatu zen era berean, Bernak ere, oin bat bere tradizioaren ziurtasunean
ondo bermatuta, abangoardiaren aldeko apustua egin du. 2008an inauguratu zuen hiriaren ÂŤateÂť berria: garraio geltoki zentrala, altzairuz eta beiraz egina. Eta hortxe hartu dugu Bernako beste mugarri arkitektoniko batera iristeko hartu beharreko garraiobidea: West Side merkataritza gunea. Ikustekoa da Daniel Libeskind arkitektoak diseinatutako espazioa, 54 denda daude, eta jatetxeak, zinemak, hotel bat eta ur parke bat ere bai, barnealdeko pasabide itzeletan erosketak egiteko giro atsegina eratuz. Eta arkitekturaren abangoardia aipatu dugunez, Paul Klee zentroa da bernatarrak harrotzen dituen harribitxia, Renzo Piano arkitektoak 2005ean eraikia.
Paul Klee (1879-1940) margolaria inspirazio iturri funtsezkoa izan zen espresionismo abstraktuaren sorrera bultzatzeko. Bere bizitzaren erdia hirian eman zuen artista paregabe honek, eta museo honetan daude haren ia 10.000 lanetatik 4.000. Renzo Pianok egindako eraikina ondo egokitzen da paisaiarekin, elkarren segidako hiru olatu balira bezala, altzairuzko eta beirazko hiru muino, inguruan harmonia osoz pausatuak. Barrualdean, 100-150 artelan hautatuko sortak txandakatuz doaz, oro har, gai jakin baten inguruko erakusketetan, eta betiere artistaren kolore eta trazu nahasezinak nabarmenduz. •
Irudi handian, Spitalgasse kalea eta Kafigturm, espetxe dorrea. Ondoan, goitik behera, Renzo Pianok sortutako Paul Klee zentro ikusgarria eta Bellevue kaleko La Terrasse jatetxeko chef-a.
Zugarramurdi
Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Jagoba Manterola
SORGINDUTAKO ZIKIRO-JATEA
ZUGARRAMURDI
Nafarroa mendebaldean, Xareta mugaz gaindiko eskualdearen bihotzean kokatutako 250 biztanleko herri ttikia da Zugarramurdi. Bisitari gehienak 1610eko inkisizio prozesuaren inguruan sortu diren kondairek eta elezaharrek erakarrita heltzen dira gune xarmagarri honetara... eta baita ere abuztuaren 18an, herriko jaien azken egunarekin, kobazulo ikusgarri honetan prestatzen den zikiro-jate erraldoiagatik. Zatozte dastatzera!
26
areta eskualdea mugaz bi aldeetako lau udalerrik osatzen dute: Zugarramurdi eta Urdazubi Nafarroan, eta Sara eta Ainhoa Lapurdin. Paperaren gainean mugei buruzko itunek zatiketa marraztu nahi izan bazuten ere, errealitatean muga horiek mendien, belai berdeen, xarmaz beteriko errekastoen, eta pago, haritz eta gaztainondo hostotsuen artean galtzen dira. Ez da harritzekoa, beraz, Xaretaren esanahia ÂŤzuhaiztien lurraldeaÂť izatea. Eskualde horretan murgilduta, paraje magikoak, historiaz, elezaharrez eta arkitektura zainduz beteriko herriak, antzinako merkataritza bideak, erromesak eta kontrabandistak aurkituko di-
X
tugu, mendeetan zehar Xaretako herritarrek izan dituzten harreman estuen lekuko. Mendialde lasai eta magiko hau ezin hobea da egun bat edo hainbat egun atsedenean eta aisian emateko, bertako ondare gune interesgarriak bisitatuz eta turismo baliabide ugariez gozatuz. Baztandik kilometro gutxira, mendi-mazela baten aldapara egokituta, Zugarramurdi herri sorgindua agertzen zaigu, magia eta akelarre garaiak burura ekartzen dizkiguna. Mantu berde-urdinxka zabal batek estaltzen du paraje osoa, eta baserri bakartuak eta larreetan lasai asko bazkatzen diren behiak sakabanatzen dira bertan. Herriak xarma handia du, are
Zikiroa prestatzen primerakoak dira zugarramurdiarrak. Herriko jende anitz lanean aritzen da egun osoan menua prestatzeko: piperrada, salda, zikiroa, gazta, kafea eta kopa.
ZUGARRAMURDI
Gida praktikoa TXARTELAK
Abuztuaren 18ko zikiro-jaterako txartelak ez dituzte Interneten saltzen, ezta erreserbarik egiten ere. Herriko festak (abuztuaren 14tik 18ra) baino lehen saltzen dira, oro har, aurreko larunbatean, herriko plazan eta Sorginen Museoan. Abuztuaren 28an «refeta» eta zikiro-jatea egiten dute herrikoek eta Xareta ingurukoek. BISITAK
Goi sasoian, hau da, irailaren 15era arte, leizeak 10.30etik 20.00etara daude zabalik. Sorginen Museoa, 11.00etatik 19.30era. ARGIBIDEAK
Sorginen Museoa: info@zugarramurdi.es edo 948 59 93 05 telefonoan. www.turismozugarramurdi.com
gehiago Jasokundearen Andre Mariaren elizaren begiradapean dauden etxetzarren soiltasunari esker. Independentzia Gerran Frantziako tropek parrokia suntsitu zuten; beraz, XIX. mendean zaharberritu egin behar izan zuten. Herritik minutu gutxira, 400 metrora, Zugarramurdiko kobazuloa dago, akelarre mitikoen edo sorginen bileren topagune izan ohi zena. Leizean ez dago estalaktitarik, ez estalagmitarik, ez da hormetan historiaurreko pinturarik aurkitu. Halere, xarma erakargarri paregabea du; izan ere, arrasto magiko batek inguratzen du, XVII. mendera arte akelarreak egin zirelako bertan. XVI. mendean, hamasei emakume hil zituen Inkisizioak. Herrian ospitale bat zegoen garai batean, eta, hain zuzen ere, hor dago gaur egun Sorginen Museoa; bertan sakonetik ezagutuko ahal dira sorginen mundua eta XVII. mendeko Nafarroako gizartea.
POTTOKAREN BIDEA
Ibilbide zirkular bat dago Ainhoa, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdi lotzen dituena, pottoka urdin baten ikurrarekin. www.xareta.eus
800 lagunentzako zikiro-jatea prestatzen dute giro sorgindu honetan bazkaltzeko. Herrikoek «refeta» egiten dute, aurten abuztuaren 28an.
28
Iragana gogorarazteko... jai giroan Kondairaz betetako iragan hura gogora ekartzeko asmoz, abuztuaren 18an kobazuloetan zikiro-jatea egiten dute, burruntzian erretako arkumea nagusi den gastronomia-jaia. Zikiro-jatea abuztuaren 18an izaten da, hori izaten baita herriko festetako azken eguna, eta 800 bat lagunentzat prestatzen dute. Egun horretan herriko jendea lanean aritzen da, bertara etortzen direnak kanpotarrak baitira. Baina festak bukatzen direnean, ondoko igandean (aurten 28an izango da), «refeta» egiten dute, hau da, errebesta, eta egun horretan soil-soilik herriko eta inguruko jendearentzat izaten da zikiro-jatea. Zugarramurdiar guztientzat egun berezia da, ezagunak agurtzeko, jateko, edateko eta elkarrekin dantzan egiteko baliatzen baitute. Eta zikiroa nola prestatzen da? Ez du misterio larregirik: arkumea bi egun lehenago jartzen dute adoboan eta zikiro-jate egunean, goizeko zortzietan hasten dira prestaketetan, batzuk haritz egurrarekin sua piztuz, beste batzuk 800 kilo zikiro sostengatuko dituzten hurritz makilak jarriz, beste batzuk salda eta piperrada eginez, eta beste batzuk 600 litro ardo freskatzen utzirik leizea zeharkatzen duen errekatxoan... Bazkaltzera datozenei leizearen sarreran platera eta mahai-tresnak ematen dizkiete. Ipar Euskal Herritik jende ugari gerturatzen da urtero, eta inguruok bisitatzen ari diren turistentzat ere hitzordu arras bitxia da. Hori bai, inork mahaia eta aulkia nahi badu, badaki zer egin: etxetik ekarri. Eta ondoren, ase arte jan eta edan daiteke, gorputzak «nahiko» esan arte. Iluntzean, akelarrea leizeetatik herriko plazara pasatzen da. Zer da, bada, eguna dantzan bukatzea baino hoberik? •
Etiopia
Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo
ZIBILIZAZIOAREN SEHASKARA BIDAIA
ETIOPIAKO IPARRALDEA
Etiopiako iparraldea Afrikako lurralde eder eta liluragarrienetakoa da, oraindik ere bene-benetako abentura bat bizitzeko aukera ematen duen ingurunea. Paisaia apartak, fabulazko gazteluak, ingurunearekin bat eginez arrokan bertan zizelkatutako elizak, fauna aberatsa eta Afrikako jenderik abegikorrena dira bertoko aurkezpen txartel nagusiak.
32
tiopiako iparralde osoa harkaitzetan egindako eliza liluragarrien misterioak hartutako lurraldea da, antzinateko tradizio kristauak bizi-bizirik mantendu dituena; Axum hirian Sabako erreinu mitikoan murgilduko gara jauregi eta obelisko misteriotsuen eskutik, eta askoren ustez lurrotan gorderik den Itun Kutxa edo arka galduaren bila ere ariko gara. Tiya hiriko zutarri bitxiak bisitatzeko tartea ere hartuko dugu, oraindik ere inork azalpenik eman ez dion misterioa argitzeko irrikaz. Addis Abeba Etiopiako hiriburua etengabe zabaltzen ari den metropolia da, herrialdeko gainontzeko lekuak bezala azken hamarkadetan izugarri garatu dena. Hel-
E
duaz bat bidaiaria kolpatuko duen lehen gauza bazter guztietan aurkituko duen ke, eukalipto eta janari usaina da. Beste afrikar hiri batzuetan ez bezala, bidaiariak ez du inolako arriskurik izango Addis Abebako kaleetan paseoan ibiltzeagatik, eta, beraz, aukera baliatu beharra dago. Museo Nazionala eta Museo Etnografikoa bisitatu beharrekoak dira. Museo Nazionalean Lucy edo Dinqnesh bezala ezagututako hominidoaren hezurrak ikus daitezke; ezagutzen den hominido zaharrena da, gizakiaren eta tximinoaren arteko katebegi galdua. Museoak arkeologia bilduma interesgarria ere gordetzen du, baita Etiopiako historiaren, artearen eta kulturaren erakusgarri diren objektu ugari ere.
Papiroz egindako kanoa bat Tana lakuaren bazterrean. Tana Etiopiako aintzirarik handiena da. Behean, Nilo Urdineko Tis Isat urjauzien ondoan ateratako irudiak.
Goian, ezkerretik eskuinera, turistek sos batzuk emateko Nakuto Lab monasterioaren inguruan dantzan aritzen diren neska batzuk, ezkontza baterako bidean tuctuc batean Axum-en, eta azoka eguneko irudia.
Addis Abebatik Bahir Dar hirira eta bertatik gertuko Nilo Urdineko ur-jauzietara heltzeko aukerarik onena hegazkina hartzea da: dirua eta denbora aurreztuko ditugu. 325 kilometro soilik dira, baina errepideak ezin okerragoak, eta, gainera, bidean ez dago bisitatzeko moduko ezer berezirik. Behin Bahir Dar hirira helduta, Nilo Urdineko urjauziak oso gertu daude, 25 kilometro eskasera, Tissisat herrixkan. Nilo Urdinaren oinetan dagoen zubitik urjauzien ikuspegi ezin ederragoak ikusi ahalko ditugu. Zubitik gertu den bidexka hartuta begiratoki bikain bateraino igotzeko aukera izango dugu; bertatik hainbat ur-jauzi ikusten dira, eta, egun eta orduaren arabera, hipopotamo despistaturen bat ikusteko aukera ere izan dezakegu. Nilo Urdina hemendik oso gertu jaiotzen da.
Bahir Dar hiriaren oinetan dagoen Tana lakua ere bisitatzeko modukoa da, batez ere haurrekin bidaiatzen badugu: ontziz txangoak egiteko aukera dago bertan. Lakuaren inguruan barreiatutako hogei monasterioetakoren bat bisitatzeko aukera eskaintzen dute txangook; benetan interesgarriak dira bai monasterioetako barne margoak bai antzinateko liburuak ere. Hori bai, kontuan izan monasterioetako batzuetan debekatuta dagoela emakume eta haurren sarrera. Bahir Darretik Gondar hirira 175 kilometro daude, baina iristeko lau edo bost ordu beharko ditugu, errepideak ez baitaude egoera batere onean. Gondar “Afrikako Camelot� bezala ezagutzen da eta bertako errege barrutia gizateriaren ondare izendatu zuen Unescok 1979an. Guztira 70.000 metro koadro ditu barrutiak, XVII. mendeko sei gaztelu, eraikin osagarriak, tunelak
eta pasabideak tartean. Gaztelu guztien artean ondoen kontserbatutakoa Fasilidasena da; bi edo hiru ordu behar dira guztia ikusteko eta sarrerak 200 birr balio ditu. Hiriaren erdigunetik bi kilometrora Fasilidas erregearen bainuak daude. Normalean ez dute urik izaten, baina, aldiz, Etiopiako Epifania ospatzean denean, bete egiten dituzte Kristoren Jordan ibaiko bataioa irudikatzeko. Simiengo Parke Nazionalean Gondar eta Axum artean 375 kilometro inguru daude. Denboraz bagabiltza, Simiengo Parke Nazionalean geldialdia egitea benetan gomendagarria da. Simiengo mendietatik trekking bat egitea bene-benetako abentura da. Hainbat eguneko trekkingak egin daitezke, tokikoek herriz herri joateko erabiltzen dituzten bide
malkartsuetatik. Egun bakarreko txangoa egiteko aukera ere badago Geladako babuino endemikoak gertutik ikusteko; lurrotan bakarrik bizi den babuino espeziea da, galtzeko arriskuan dena. Biziraun duten azken primate herbiboroak dira, eta gizarte matriarkaletan bizi dira. Simiengo Parke Nazionala 3.000 metro inguruko altueran kokatutako gune natural birjina da. Etiopiar mendigunean kokatutako Simiengo mendien berezitasun geologiko, paisaijistiko eta naturalen ondorioz, gizateriaren ondare izendatuta dago parkea. Bertan hainbat basahuntz eta hegazti ugari bizi dira. Faunan adituek diotenez, parkean oraindik ere lehoinabar bat edo beste bizi da, baita bertako otso espezie endemiko bat ere. Hori bai, ia ezinezkoa da bidaiariak lehoinabar edo otsoren bat ikusteko aukera izatea. Simien Lodge
Beheko irudietan, ezkerretik eskuinera, Gashena izeneko herrixkako merkatuan bingo jokoan, Atba herriko errota bat eta Debre Sina Maryam-eko elizaren sarrera, lorez beteta.
ETIOPIAKO IPARRALDEA aterpean ostatu hartzea gomendatzen da, eta, ahal izanez gero, Debark herriko merkatua bisitatzea. Sabako erreinu mitikoan barna Axumeko Erresuma, Sabako erreinu mitikoa, bertako granitozko obelisko apartengatik eta ustez Itun Kutxa gordetzen duen Siongo Santa Maria elizagatik da ezaguna, hau da, juduak desertuko euren exodoan gidatu zituen erlikia. Itun Kutxaren inguruan asko hitz egin da, batez ere Steven Spielberg zuzendariak zinemara eraman zuenetik “Indiana Jones arka galduaren bila” film ezagunean. Hori bai, batzuetan errealitateak fikzioa bera ere gainditzen du… Axum Sabako erregina mitikoaren errege-hiria izan zelako da ezaguna, hau da, Salomon bisitatu eta bere semea erditu zuen Sabako erreginaren hiria. Axumeko granitozko obeliskoak oso ezagunak dira eta hiriak beste hainbat gune interesgarri ere baditu, adibidez Kaleb eta Gebre-Meskek enperadoreen hilobiak edota Sabako erreginaren bainuak. Axumetik 50 kilometro ekialdera Yehako aztarnategia dago, tartean orain dela 2.500 urte baino gehiago arrokan zizelkatutako tenplu bat gordetzen duena. Errepide bera jarraituta, 30 kilometro ekialdera, Debre
Damo monasterioa dago, labar baten gainean arrokan egindako bertako elizagatik ezaguna. Soka baten laguntzarekin eskalatuta bakarrik hel daiteke bertara. Tanako lakuko tenpluekin gertatzen den bezala, gizonek bakarrik bisita dezakete. Axum eta Gheralta hirien artean beste 190 kilometro daude, hau da, egun erdiko bidaia. Tigray eskualdeko bihotzean dago Gheralta mendilerroa, eta mendigunearen gainaldean aurkituko ditugu Abba Daniel Korkor eta Debre Maryan Korkor elizak. Lehendabizikoak bi gelaxka besterik ez ditu, bertan bizi izan zen apaizaren etxe gisa balio izan zutenak. Elizaren hormak eta kupula formako sabaia Etiopiako santu eta ebanjelarien irudiekin margotuta daude. Itsasoaren mailatik 2.000 metro baino gehiagora izanik, ikuspegiak txunditzeko modukoak dira, eta, egiatan, altuerari beldurra alboratu eta bertaraino gerturatzeak benetan merezi du. Helburu dugun Lalibela hirira heldu aurretik Mek’ele hirian geratzea aukera ona da, bidaia hain astuna izan ez dadin. Bidean Hawzen herriko merkatuan ere geldialdia egin dezakegu, edota arrokan zizelkatutako Abrega Atsbeha eliza bisitatu. Mek’ele hiritik Lalibelara beste 250 kilometro daude
Gondar, Simien mendien magalean, XVII. mendean sortu zuen Fasilidasek. Ondoko orrialdean, Lalibela-ko San Jorge eliza (inguru hauetan hobekien gordetako haitzetan zizelkatutako eliza ortodoxoa) eta Gondarreko Fasilidasen gaztelua. 36
ETIOPIAKO IPARRALDEA errepidez. Bidaia astunenetako bat da, eta, beraz, pazientzia ezinbesteko bidaide izan beharko dugu. Behin Lalibelara helduta, Addis Abeba hiriburua itzultzeko barne hegaldi bat hartzea da aukerarik onena, bai behintzat errepidez 675 kilometro amaigabe egin nahi ez baditugu. Hiriburu zaharra ezagutzen Herrialde osoan ez dago fedea Lalibela Etiopiako hiriburu zaharrean bezainbeste errotuta dagoen beste lekurik. Arrokan zizelkatutako hamaika eliza ikusgarri
Gida praktikoa NON JAN
Etiopiako plater nagusia «injera» edo ogi etiopiarra da. Zapore garratz bereizgarria du eta tef irinarekin egiten da. Glutenik ez duen tokiko zereala da tefa, ale oso txikikoa eta Etiopiatik kanpo nekez aurkitzen dena. «Injera» edo ogi etiopiarrak Frantzian hain ohikoak diren krepeen antza du itxuraz. Etiopiarrek plater gisa erabiltzen dute, eta, gainean, gainontzeko elikagaiak jartzen dituzte; jarraian, pusketak hartzen joaten dira. Jatetxe, taberna eta etxe guztietan aurkituko dugu. Jatetxeei dagokionez, Addis Abeba hiriburuko Yod Abyssinia Tradional Food derrigor bisitatu beharrekoa da Etiopiako gastronomia tradizionala ezagutzeko. La Mandoline jatetxea ere aukera ona izan daiteke, hori bai, bertan Afrikako lurretan egindako gastronomia frantsesa aurkituko dugu. Haurrekin bidaiatzen dutenek Sishu jatetxea nahiago izango dute; hiriburuko hanburgesa eta sandwich onenak aurkituko dituzte bertan. Behin hiriburutik kanpo, Bahar Dar hirian Desset Lodge (Main Airport Road, next to Old Stadium. Telf: +251 918 340 199) aterpetxean arraina dastatzea proposatzen dut, Gondar hiriko 4 Sisters Restaurant jatetxean janari tradizionala (tokiko dantzekin gozatzeko aukera ere izango dugu), Mek´ele hiriko Karibu Kitchen jatetxean pizza eta janari italiarrak, eta, azkenik, Lalibelan Ben Abeda jatetxea bisitatzea. Azken horretan menua bikaina da, eta, ikuspegiak, gaindiezinak. INFORMAZIO GEHIAGO
Etiopiako enbaxada Erresuma Batuan: www.ethioembassy.org.uk
aurkituko ditugu, gizateriaren ondare izendatuak guztiak. Paisaiarekin bat egiten dute elizok eta elkarren artean lotuta daude labirinto eta ezkutuko pasabideen bitartez. Guztien artean famatuena Biet Ghiorgis edo San Jorgeren eliza da; arrokan zizelkatuta dago, gurutze forman, eta babes erreten batek inguratzen du. Elizara arrapala batetik bakarrik sar daiteke, eta, behin bertan, herritarrak errezoan ikusiko ditugu; kanpoan, berriz, turistak erabat txundituta pilatzen dira, elizari adi-adi begira, batez ere arratsean eguzkiak paretak okrez margotzean.
Lalibelako merkatua ere nahitaez bisitatu beharrekoa da. Kaotiko eta zaratatsua da, bizitzaz betea. Bertan edozer aurki daiteke: artisautza produktuak, antzinako liburuen imitazioak, margolanak, made in China zigilua daramaten askotariko produktuak, ganadua‌ Zalantzarik ez izan, goiza konturatu orduko joango zaigu bertan. Hori bai, ikerketak ikerketa oraindik ere erantzun argirik ez duten galderak izango ditugu etengabe buruan: nork eraiki zituen Lalibelako elizok? Noiz? Eta, garrantzitsuena agian, zertarako? •
Gheralta mendikateko lautadan abereak bazkatzera daramatzan baserritarra. Txikian, Debre Sina Maryam-eko eliza. Oinplano biribilekoa da.
39
Itsas dortokak FILIPINETAKO HONDARTZETAKO BIDAIA ARRISKUTSUA
Miraria da ia itsas dortoka olibakara heldutasunera iristea. Lehen borroka jaio aurretik libratu behar du, dortoka arrautzen inguruan sortutako kontrabandoa handia baita; bigarrena, behin uretan arrantza sare handietan ez erortzea lortu behar du. Filipinetan makina bat boluntariok egiten dute lan arriskuan dagoen espeziea babesten. Testua: Cecil Morella Argazkiak: Noel Celis
ITSAS DORTOKAK
Pawikan zentroan urteak daramatzate dortokak babesteko lanean. Eme helduek errundako arrautzak lurpetik atera, eta zaintzapeko inkubagailuetan jartzen dituzte. Jaiotakoan, turistei erakusten dizkiete –diru iturri nagusia–, eta gero, askatu egiten dituzte, itsasora irits daitezen.
unduratuak izan orduko, ehunka dortoka ñimiñok hamarkadetan luzatuko den bidaia arriskutsua abiatzen dute Filipinetako hondartzetan. Itsas dortoka olibakara (Lepidochelys olivacea) artxipelagoan galzorian dauden bost espezietako bat da, besteak beste, filipinar askorentzat proteina iturri garrantzitsu izaten jarraitzen dutelako. «Orain dela ez denbora asko, dortoka arrautza guztiek platerean amaitzen zuten», dio Manolo Ibiasek. 63 urteko arrantzale eta nekazari hau gaztaroan dortoka arrautzekin egindako makina bat tortilla jandakoa da eta ume zela behin baino gehiagotan ikusi zuen nola harrapatzen zituzten dortokak Morongo hondartzan erruteko lehorreratzen zirenean. Beranduago, orain hamazazpi urte, animalia hauen defentsari heldu zion gogor, eta egun Pawikango Kontserbazio Zentroko zuzendaria da. Ezagutzen diren zazpi itsas dortoka espezieak galbidean edo galtzeko arriskuan daude eta pertsonen jarduerak zeresan handia du horretan. Sareekin harrapatzen dituzten arraste-ontzi industrialak eta
M
arrautzak jartzeko eremuak txikitzen dituzten kostako eraikinak dira, besteak beste, arrisku handienak. Itsas dortoken salmenta debekatua dago, baina haien haragia eta arrautzak elikagai iturri garrantzitsuak dira bertako arrantza eremu txiroetako herritarrentzat. Gainera, animalia hauek balio handikoak dira osasun arloan duten erabileragatik eta, halaber, erlijio zeremonietan eta moda artikuluetan baliatzen direlako. Txinatarrentzat gutizia Filipinetako Gobernua 1980an hasi zen espezie honen babesa sustatzen, Angelita Viloria, mehatxatutako espezien kudeaketarako gobernu ordezkariak gogorarazi duenez. 2001az geroztik Filipinetako legediak itsas dortoken trafikoa gogor zigortzen du. «Egonkorra den populazioa lortu nahi dugu, arriskuan ez egotea, alegia». Neurriak neurri, dortoka hauen kopurua murrizten doa hala ere, Romeo Trono, dortoken babeserako gobernu programaren arduradun ohiak nabarmendu duen moduan. Fili-
pinetako herritarrek badakite ez dituztela dortokak ukitu behar, baina, haren esanetan, mehatxurik handiena Txinatik bertaratzen diren merkatariak dira. Euren barkuekin gerturatzen dira kostara eta ontziak betetzen dituzte kontrabandista filipinarrei erositako dortokekin. Txinan dortokek irrika handia sortzen dute bere haragiagatik eta biztanle gehien duen herrialdearen garapenak eskaria handitu baino ez du egin azken urteetan. Harrapaketa horiek saihesteko zaintza lanetan tematzen dira, baina zaindu beharreko eremua handiegia da –babestutako 7.000 uharte daude– eta horretarako bideratutako bitartekoak, berriz, behar baino murritzagoak. Pawikan zentroan gogotik egin dute lana azken hilabeteetan. Urrian hasi eta bost hilabetez 200 bat dortoka, gehienak itsas dortoka olibakara motakoak, iristen dira Morong hondartzara errutera eta 19.000 arrautza pausatzen dituzte harea azpian berriz ere itsasorako bidea hartu aurretik –hegaztiek ez bezala narrastiek ez dituzte arrautzak berotzen; eguzkiaren berotasuna arduratzen da lan horretaz–. Haiek inork harrapa ez ditzan, hamazazpi boluntario aritzen dira lanean lur azpian dauden ping-pong piloten tamainako arrautzak lurpetik atera eta zaintzapean duten inkubagailuan lurperatzeko. Era berean, zazpi kilometroko eremuan hara eta hona ibiltzen dira autoz herritarrek ezer uki ez dezaten. Heldutasunera iristeko traba ugari. Jaiotzera iristen diren dortokek itsasora heldu eta bertan bizirautea lortzen badute, 80 urte igarotzen dituzte ur epeletan korronteen baitan batera eta bestera. Ez da erraza, ordea, adin horretara iristea; izan ere, hegazti eta arrainen erasoen eta pertsonen aktibitatearen eraginez, dortoken %1ek baino ez dute lortzen heldutasunera iristea. Morongo eremuan estatistikak are eta kaskarragoak dira; izan ere, arrautzak inkubagailura eraman behar izateak eragina du haien biziraupenean. Ez da hori zailtasun bakarra. Zentroak ez du diru publikorik jasotzen eta turismoa da irauteko duen modu bakarra; dortoken zaintzaileek ere probetxua atera behar diote. Dortokak gauez jaiotzen dira eta segidan abiatzen dira itsasora –uraren argitasunak gidatu ohi ditu itsasorako bidean–. Turistak gogobetetzeko, ordea, jaio berriak bildu egiten dituzte eta ordutan edukitzen dituzte ontzi batzuetan, goizean turistek ikus ditzaten. 0,9 euroren truke, bisitariek eskuetan har dezakete dortoka txiki horietako bat eta argazkia atera. Behin sosak eskuratutakoan, zaintzaileek berriz ere askatzen dituzte, eta hor abiatzen dira dortoka kumeak itsasbazterra harrapatzeko helburuarekin. Dortokak babesteko bideak asko dira, baina guztiak bakar batean laburbiltzen dira, Ibiasen iritziz: «Pobreziari egin behar zaio aurre; gainerakoan, trafikoa ekiditea guztiz ezinezkoa izango da». •
Triangelu glaziarra
Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos
ISLANDIA, PATAGONIA ETA ZEELANDA BERRIA
TRIANGELU GLAZIARRA
Hiru kontinentetan eta hiru ozeanok bereizita, Lurreko hiru inguruneok badute batzen dituen zerbait: glaziarrak. Majikoak, hanpurusak eta misteriotsuak, izotzezko ibai eder eta bakanek paraje sinesgaitzenetatik liluratzen gaituzte, beti ere beren ingurunearekin bat eginda. Fenomeno geologiko beraren baitan, paisaia eta klima erabat desberdinak.
46
kuspuntu prosaiko batetik, geodinamika kausala da; ikuspuntu poetiko batetik geodinamika, sinpleki, apetatsua da. Glaziarrak, goi inguruneetan elurra trinkotzean sortzen diren eta jaistean, apurka, haran sakonak sortzen dituzten izotz masa horiek, kanpo eragile geodinamikoak dira, zeintzuk, kausaz edo poetikoki, inguruneari era guztietako formak ematen dizkioten. Murrizten ari diren arren, planeta osoan daude, baina badira hiru gune, elkarren artean desberdinak izanik, jakin-mina eragiten digutenak: Islandia, non negu luzeetako gatzak laztantzen dituzten; Patagonia, non mendiekin jolastuz atzaparka fiordoak sortzen dituzten; eta Zeelanda berria, non zuri eta berdeek txundituta uzten gaituzten.
I
Islandia Gure triangeluaren iparraldeko erpina da. IX. men-
dean itsasertz honetara lehen aldiz iritsi ziren bikingoek Island, «izotzezko lurra», deitu zioten. Izen horrek premonizioa dirudi Ipar Atlantikoa gurutzatuta sumendien lurralde honetara iristen den bidaiariarentzat. Baina izendapena ez da guztiz zehatza. Ingolfur Arnarson eta enparauak heldu eta Reykjavik-en kokatu zirenean, Lurreko gune hau Erdi Aroko Beroaldia aroan zegoen. XIV. mendera arte iraun zuen aro horretan klima bereziki beroa eta epela zen. Neurri handi batean, horri esker abiatu ziren «iparraldeko gizonen» knarr, karve, drakkar eta snekkar-ak kontinentetik itsasoak esploratzera. Dudarik gabe, Islandian kolpetik beren jatorrizko Norvegian baino izotz masa handiagoa aurkitu zuten, baina hala ere, ziur asko orduan (eta gaur egun) Islandian izotzak lurraldearen %11 apenas estaltzen zuen. Baina ulertzekoa da, hala ere, aitzindariok Vatnajo-
Txikian, Grey glaziarretik (Txile) erauzitako izozmendia. Behean, Skaftafell glaziarmihia (Islandia) Sjonarnipa-tik ikusita. Erreportajea irekitzen duen irudian, Fjallsjokull, Islandiako hego kostaldean.
47
Bai glaziarretan bai izozmendietan, uraren eta desizoztearen eraginak kobazulo urdinak sortzen ditu. Irudian, Upsala glaziarraren izozmendi handi batean sortutako barrunbe ikusgarria.
kull-eko izotz kasko amaigabea ikustean hotza Lur osoa irensten ari zela pentsatzea. Europako glaziar zabalena da, 8.400 kilometro koadrokoa; alegia, Euskal Autonomia Erkidegoa baino handiagoa den izoztutako tarta. 4x4 autoan Smyrlabjorg-etik pista aldapatsu, harritsu eta estuan gora goazela, eskuinean Skalafellsjokull ikusiko dugu. Vatnajokull-ek itsasora bidean zituen dozenaka mihietako bat da. Gora egiten dugun heinean kontraste bortitza handitzen doa. Artikoa miazkatzen duen ozeanoaren urdin sakona, arroka bolkanikoen beltzaren parean, eta zerumugatik harago dena estali nahian dabilen zuri amaigabea. Edertasun basatia, are mehatxatzailea, baina ikuslea limurtzen duena. Beherantz begiratu, eta izotzak zulatutako bide sakona ikusten dugu eta bertan pilatutako arrokak. Glaziarra atzera egiten ari dela adierazten duten arrastoak dira. Glaziarrak bidea egiten jarraitzen du egun, baina atzeraka. Klima aldaketaren eragina da, glaziar guztiak desagertzeko arriskuan jarri dituena. Ez dago horien zabalera progresiboa erakusten duten mapa geografikoetara jo beharrik; hemen, Islandian, nahikoa da urte batetik bestera toki berera joatea, berotze globala eta bere ondorioak egia direla ikusteko. Gogoan dut oraindik Sjonarnipa-tik Skaftafellsjokull lehen aldiz begiztatu eta eskandinaviar mitologiako trol guztien hats hotza sentitu nuenekoa. Atzean nunatakak uzten zituen elur-jausi lasai hura Svinafellsjokull-en bila zihoan zuzen-zuzen. Gaur egun, bereizten ari dira. Iraganean batzen ari ziren. Beren oinetan zabaltzen den sandur izugarria, hots, itsasotik aldentzen duten errauts, arroka eta ur gozoko arrastoek osatua, dibortzio baten oroitzapen kezkagarria baino ez da. Eta paradoxikoa da, bitxia, gizakiaren esku arduragabeak ingurumenean duen eraginaren ondorioz paisaia ezin ederrago hauek sortzea; horren adibide, Jokulsarlon eta ezkutuago dagoen Fjallsjokull (azken honek Breitharlon-etik gertu askatzen ditu iceberg-ak). Patagonia Patagonia irudikatzean atzean Andeak dituen belarrezko itsasoa ikusten dugu. Gautxo menderaezin eta bakartiaren irudia da, eta tehueltxearena, lautadetako indio sutsuarena. Baina Patagonia hori baino gehiago da. Andeak mendilerroa gurutzatu eta Pazifikotik Atlantikoraino iristen da, Txileren hegoaldeko erdian eta Argentinan barrena. Patagonia ordoki amaigabeak dira, bai; baina baita zerua laztantzen duten mendiak ere. Andeak ez dira markoa, Andeak Patagonia bera dira. Eta mendi horien artean, izotza sortzen da. Patagoniako izotz zelaiek Groenlandian eta Antar-
48
TRIANGELU GLAZIARRA
49
TRIANGELU GLAZIARRA Hooker glaziarra, Zeelada Berrian. Ondoko orrialdean, Franz Joseph (Zeelanda Berria) glaziarreko mihia, Perito Moreno eta Spegazzini glaziarrak (Argentina), eta Franz Joseph glaziarraren morrenak.
tidan baino ez dute parekorik. Bi bloketan zatitutako izotz kontinentalak dira, bata iparraldean eta bestea hegoaldean. Guztira 21.000 kilometro koadroko eremua hartzen dute, Euskal Herri osoa baino handiagoa. Hegoaldeko zatia, zehazki, mota honetako munduko hirugarren eremu zabalena da. Latinoamerikako paisaia harrigarrienetakoak daude bertako goialde nabarren eta zurigune izoztuen artean. Nabigatzen dugun bitartean kristalezko urdinek aztoratzen gaituzte. Tul umel moduko batez eginiko urdinak dira, denboraren sakontasunetik sortuak; aĂąilak, aguamarinak, acianoak eta opalo ezin sinetsizkoak; delikatuak, irrealak eta hauskorrak dira. Gure inguruan flotatzen dute, izotz-pusketatik askatuz eta eguzkitan distira egiten duten zuritasunekin uztartuz. Patxada-
tsu, begi-bazterraz begiratzen diote Upsala erraldoiari, Argentinar Lakuko ur likidoekin noiz fundituko zain dauden bitartean. Iparralderago, Txilen, San Quintin eta San Rafael glaziarrak geratu dira, itxura menderakaitzeko bi pieza eder; bigarren hori itsasoaren mailara iristen den ekuatoretik gertuen dago. Argentinara, Magallanes penintsulara, itzuliko gara, glaziar ezagunena denaren aurrealdea begiztatzeko, hots, Perito Morenorena. Egundoko ikuskizuna da labanaz ebakia dirudien bere aurrealdea lakua buxatzen eta kolapsatzen ikustea. Ez da egia atzera egiten ari den bakarra dela; badira gehiago munduan zehar; ez oso urrun, adibidez, bere lehengusu ederrak, Spegazzinik, berotegi efektuaren handitzeari desafio egiten dio. Horrek bezala, berdin Txileko Pio XII.ak, Hego Amerikako handienak. Ez da Balmaceda izoztuaren kasua, zintzilik, dilindan, uretara iritsi ezinda, nahiz eta antzina egiten zuen bidea garbi-garbi izan. Txilera itzuli gara. Balmacedaren ostean, Serranora eta bere urmaelera ailegatu gara, Paineko Dorreetara heldu aurretik. Urrunean Tyndal handia dakusagu. Baina Grey eta bere hiru aurrealdeetara, Dickson eta El Frances-eraino jarraitzen dugu, Paine Granderen gainean zintzilik dagoena. Zeelanda Berria Guretzako munduaren beste aldea dena gutxienik herrialde harrigarria da. Glaziarrak aurkituko ditugu espero ez genuen tokian, latitude horretan eta itsasotik hain hurbil. Uholde jelatu horien garapena ez da prozesu homogeneoa, aurreratze eta atzeratzeak gertatzen dira denbora tarte desberdinetan, azkenean emaitza atzeratzea edo aurreratzea izan. Zeelanda Berriko Hegoaldeko Uharteko glaziarrak dira horren adibide ona. Bai Franz Joseph bai Fox, enblematikoenak, urteetan lotsati agertu ondoren 1984 eta 2009 artean izugarri hazten hasi ziren. Ordutik, azkar eta etengabe egin du atzera, batez ere lehenak. Eta hori bera gertatu da Hegoaldeko Alpeetan dauden dozenaka glaziarrekin; horien artean, Ruapehu, Iparraldeko Uhartean. Baina bere horretan eusten diete xarma eta harritzeko gaitasunari. Gondwanako podokarpazeoz beteriko baso euritsuen artean aurrera egiten duten glaziarrak; goi mendietako kea izeneko loroek Aoraki-n, Cook mendi inguruan, hegaka goitik begiratzen dituzten glaziarrak; Tasman-a bezalako glaziar luzeak, Mueller-ek bezain morrena gris eta lokaztu nabarmenak dituztenak, edo Hooker bezala haran garaietan daudenak. Helikopteroz, beren zirkuen estalki leunean jartzera gonbidatzen gaituzte; oinez, bidezidor atseginetatik izotz itsaslabarretarantz gidatzen gaituzte. •
50
proposamen tematikoa
SEI IBILBIDE, EUROPA BI GURPILEN GAINEAN EZAGUTZEKO Zikloturismoak onura ugari dituela ez du inork zalantzan jarriko: bakarrik zein familiarekin edo bikotearekin egin daiteke erraz, batez ere Europan, kontinentean atonduta dauden bidegorri sare amaigabeek horretarako aukera ematen baitute. Ez da prestaketa berezirik behar eta txirringa beti da gozamena. Xehetasun gehiago, www.eurovelo.org helbidean.
Lakuen ibilbidea - Austria
Kontinenteko mendiko herri politenean barrena pedalei eragitea plazera da. Horregatik deitzen zaio ÂŤAustriako SuitzaÂť Salzkammergut barrutiari. Salzburgo eta Viena irteera eta helmuga izanda, Mondsse, Attersee eta Traunsse lakuak bisita daitezke. www.austria-info webgunean dituzue xehetasun guztiak.
Rodanoko ibilbideaSuitza
Suitzako turismo bulegoak proposaturiko bederatzi bidegorrien artean hauxe aukeratu dugu, Valais ezagutzeko aukera ematen digulako, mahatsondo eta zelai berdeen artean Rodanoko bazterrak ikuskatu bitartean. Argibide gehiago, veloland.myswitzerland. com helbidean.
Roscoff-Saint Michel ibilbidea - Estatu frantsesa
Loirako haranean egokitutako bidegorri sarea da ospetsuena Frantzian, baina Bretainiak anitz du eskaintzeko. Guztira 1.500 kilometro atondu dituzte, 8 ibilbidetan banatuta. Eurovelo sareko 4. ibilbidea da gomendatzen dizuegun hau, inguru ikusgarrienak lotzen dituelako, guztira 359 kilometro izanik. Hori bai, 18 etapa erosotan egin daitezke. Argibide gehiago: velo.tourismebretagne.com 53
Danubioko ibilbidea - Alemania eta Austria Danubioren ertzetik doan bidegorri hau, egia esan, beste luzeago baten zati bat da, Eurovelo sareko EV6 ibilbidekoa, alegia: guztira hamar herrialde zeharkatzen ditu EV6 honek eta 3.653 kilometroko luzera du. Guk zatirik ospetsuena ekarri dizuegu (ingelesez Danube Bike Path deitzen dena, 600 km) turistentzat oso ondo prestatua baitago. Gainera, Passau eta Vienaren arteko trenean bizikleta garraia dezakegu.
proposamen tematikoa
Bidezainen bidea - Norvegia Uda partean egiteko oso aproposa den ibilbide zoragarri honek mendi malkartsuak, ur jauziak eta Norvegiako fiordorik (Aurlandsfjord) ederrenetarikoa zeharkatu ondoren, Flam hiri xarmagarrira eramango gaitu. Rallarvegen (Bidezainen bidea) deitzen da, burdinbideari jarraitzen diolako. Argibideak: trenuwww.haugastol.no/en/rallar vegen.
Ijselmeer-eko ibilbidea- Herbehereak
Herbehereetako lautadak ezin hobeak dira oporrak bi gurpilen gainean igaro nahi baditugu. Herbehereetan dagoen aukera mordotik bat ekarriko dugu gurera, Ijsselmeer izenekoa, luzea (400 km) eta ikusgarria baita. Hegoaldeko Itsasoko ibilbide gisa da ezaguna eta hemen Herbehereetako paraje politenak ezagutu ahal izango ditugu. Zortzi egunetan egin daiteke. Argibide gehiago: www.holland.com
55
ERAKUSKETAK hutsa
BOST MENDEREN BURUAN, EL BOSCO MARGOLARIA IZAR TATE MODERN, GAZTETUTA Munduan bisita gehien jasotzen duen arte garaikideko museoa da Londreseko Tate Modern, urtero 5 milioi bisita zehazki. XXI. mendeko ikur bihurtu nahian, guztiz eraberritu dute eta hamar solairuko piramide ikusgarri bat bihurtu da. Sarrera, beti bezala, doan. www.tate.org.uk
Bost mende bete dira zendu zenetik, eta gaur egun Jheronimus van Aken (1450-1516) margolaria «anbiguotasunaren maisutzat» hartua da aho batez mundu osoan. Herbehereetakoa jatorriz, «Jheronimus Bosch» edo «El Bosco» goitizenez lortu zuen ohorea, batez ere Espainiako erresuman. Horren harira, Madrileko El Prado museoan bere lanei buruz inoiz egin den erakusketarik handiena dago ikusgai irailaren 11ra arte. Erakusketa dela-eta ordutegia aldatu dute, ostiral eta larunbatetan 22.00etara arte eta igande eta jaiegunetan 21.00etara arte egongo baita zabalik. www.museodelprado.es
ARTE GARAIKIDEAREN AZOKA Goiko irudian agertzen den artelana Michel Houellebecq idazle frantziar polemikoak sinatutakoa da. Zurichen (Suitzan) irailaren 18ra arte iraungo duen Manifesta bi urtean behingo arte garaikidearen azokan ikus daiteke. Aurtengoa 11. edizioa da. m11.manifesta.org
UR-JAUZI BAT VERSALLES JAUREGIAN Frantziako monumenturik aipagarrienetarikoa da Versallesko jauregia. Paristik 17 kilometrora kokatutako gune ikusgarri honetan lehengo errege-erreginen gortearen luxuaren distirak bizirik dirau oraindik, baina, era berean, gunea askoz herrikoiagoa bihurtu da, turistez josita egoten baita. Urtero artista bat gonbidatzen dute, lekua «berea» egin dezan, eta aurten, urriaren 30era arte, Olafur Eliassun artista islandiarri egokitu zaio. Berea da, adibidez, ur-jauzi ikusgarri hau. www.chateauversailles.fr
KATALINA NAGUSIAREN IZPIRITUA Orain 250 urte, Katalina II.ak Hermitage museoa sortu zuen. Despotismo onberaren adibideetakoa izanik, Errusiako enperatriza izan zen 34 urtez. Garai haiek gogora ekarri nahian, Amsterdameko Hermitage museoak erakusketa atondu du. ww.hermitage.nl
HITZORDUAK BUDAPEST (HUNGARIA) Sziget jaialdia Abuztuaren 10etik 17ra Astebetez, Danubio ibaian eratzen den uhartea beraientzat hartuko dute musikariek, ikus-entzuleek eta kanpin-dendek. Obudai-sziget-en urtero antolatzen duten Sziget jaialdia Europako luzeenetarikoa izateaz gain, Woodstock eta 60-70eko hamarkadetan egiten ziren jaialdi erraldoien tankerakoa da. szigetfestival.com
HERRIALDE ZELTEN JAIALDIA • AN ORIANT (BRETAINIA) • ABUZTUAREN 5ETIK 14RA Bretainiako An Oriant hirian (Lorient, frantsesez) herrialde zeltetako 4.500 artistek bat egingo dute jaialdi erraldoi honetan. Kultura zeltikoen hitzordurik nagusietarikoa da, iaz, adibidez, 700.000 lagun bildu zituen. Asturias, Eskozia, Galizia, Irlanda, Man uhartea, Gales eta, noski, Bretainiatik iritsitako artistek hartuko dute parte. Aurtengo herrialde gonbidatua Australia da. www.festival-interceltique.bzh
READING (INGALATERRA) Reading jaialdia Abuztuaren 26tik 28ra Herri musikako jaialdirik zaharrena da. Little John’s Farm-en ospatuko da, Reading herriko erdialdean eta asko du eskaintzeko: giroa, jende anitz eta garaiko musika talderik onenak, hala nola Foals, Red Hot Chilli Peppers eta Biffy Cliro. www.readingfestival-com
PERALADA (KATALUNIA) Peralada jaialdia Abuztuaren 16ra arte Costa Bravako jaialdirik ikonikoena da; are gehiago, udaz uda, galdu ezineko hitzordua bihurtu da. Azken txanpan sartuko da abuztuan eta aukera zabalaren artean, nabarmentzekoa da The Original Blues Brothers Band-en emanaldia (15ean). www.festivalperalada.com
EDINBURGO (ESKOZIA) Edinburgoko jaialdia Abuztuaren 7tik 31ra
KOPRIVNICA (KROAZIA)
HAARLEMMERMEER (HOLANDA) Mysteryland Abuztuaren 27tik 28ra Herbehereetako dance musika motako jaialdi zaharrena izendatu dute Haarlemmermeer herriko Floriade Park-en ospatzen den hau. Urtero 50.000 lagun biltzen ditu, dantzarako gosearekin eta horrenbesteko ospea hartu duenez, «anaia txiki» bat sortu zaio Txileko Mostazal eskualdean (2011tik aurrera), Santiago hiriburutik 40 minutura, eta beste bat AEBetan (2014an), zehazki Woodstock jaialdia burutu zen toki berean. www.mysteryland.nl
Renesansi festival Abuztuaren 25etik 28ra Zaldunak, printzesak, artisauak, musikariak... Kroaziako Koprivnica herri zaharreko harresiak Errenazimentuaren garaietara itzultzen dira urtero, historiak bat-batean atzera jauzi egin izan balu bezala. Europako instituzioek babestutako jaialdia da. www.renesansnifestival.hr Eskoziako hiriburuan urtero ospatu ohi den jaialdia munduko arte jaialdirik handienetako da, bere baitan musika, zinema, literatura eta antzerkiari buruzko hitzordu desberdinak batzen dituelako, esaterako, Ediburgh International Festival (EIF), «kultuena» kontsidera daitekeena; Fringe (EFF), munduko arte eszenikoetako jaialdirik erraldoiena edo Book Festival (EIBF), literatura hitzordu handia. www.eif.co.uk 57
hutsa
liburuen TXokoA hutsa
AURREKARI BAZTERTUAK hutsa
Restricted Areas / Zona restringida Danila Tkachenko Blume, 2016 80 orrialde. 40 euro
uropean Publishers Award for Photography sarien irabazle suertatu zen, 2015ean, argazkilaritzako proiektu hau. Gizakiok daukaguna baino gehiago nahi izango dugu beti, eta hori da aurrerapenen gakoa eta hauspoa; eta hain juxtu, aurrerapen teknologikoek bereganatzeko gizakiak daraman borroka utopikoa islatu nahi izan du Danila Tkachenko argazkilari errusiarrak. ÂŤOrain hutsik daude, baina iraganean aurrerapen teknologikoentzat garrantzi handia izan zuten tokietara bidaiatu dut: mapetan ia aurki ezinak diren hiri sekretuetara, ahaztutako asmakizun zientifikoen bila...Âť, dio egileak. Errusian atera ditu ia irudi gehienak, eta Kazakhstan eta Bulgarian lortutakoekin osatu du oso irudi dotore eta bitxiz osatutako lan hau. Nazioarteko bost argitaletxek kaleratu dute liburua estatu espainolean eta frantsesean, Erresuma Batuan, Italian eta Alemanian.
E
Bidaia filosofikoak Elena Martinez Rubio Utriusque Vasconiae, 2015 99 orrialde. 14 euro
hutsa
hutsa
au filosofia liburu bat da; baina baita ere bidaia liburua, zentzu berezian, behinik behin. Agian, turismo filosofikoa deitu beharko genioke. Elena Martinez Rubio (Bilbo, 1957) filosofo eta idazlea pentsamendu zirikatzaile eta ibiltariaren atzetik abiatu da lan honetan. Lehenengo zatian Hannah Arendt filosofo alemaniarra eta haren senarra izandako Günther Anders aztertzen ditu eta, ondoren, zenbait bidaiaren harira egindako gogoetak plazaratzen ditu, askotariko gaiak jorratzen dituelarik. Filosofia maite dutenentzat, liburu gomendagarria omen da.
H
hutsa
hutsa
FILOSOFIA ETA BIDAIA LIBURUA
KAZETARI ZORO BAT UHARTE ZORO BATEAN
GAZTE AFRIKAR BAT GROENLANDIAN
XVI. MENDERA EGINDAKO ITSASALDIA
unter S. Thompson kazetariak dei interesgarri bat jaso zuen 1980ean: “Running” izeneko aldizkari ezezagunak Honoluluko maratoiari buruz idatz zezan proposatu zion. Oso ondo ordainduko zioten, gastuak barne. Erlaxatzeko opor batzuetara zihoalakoan, Thompsonek Ralph Steadman marrazkilaria gonbidatu zuen... baina, hara non, hegazkinean igo eta abentura hura zoramen bihurtu zuen. Kronika zoro eta dibertigarri hauekin «gonzo» izeneko kazetaritza estiloa sortu zuen Thompsonek.
i itsasontzitik jaistean nola hartuko ninduten kezkatzen ninduen... beltz bat! Inoiz ez baitzuten nire arrazako inor ezagutu». 1966an Groenlandiako eskimalek hitz ugari zituzten zuri kolorea definitzeko, baina Togon jaiotako gazte haren azala ez zen batera ohikoa inuitentzat. Haien harridurarako, mutil hark sei urte zeramatzan bidaiatzen eta lanean, Ipar Polora heltzean bere gaztetako ametsa bete nahi zuelako. Liburua klasiko bat bihurtu da eta 1981ean Litteraire Francophone saria jaso zuen. Orain gaztelaniako bertsioa kaleratu dute.
T
H
La maldición de Lono Hunter S. Thompson Sexto piso, 2016 208 orrialde. 20 euro
N
El Africano de Groenlandia/ L´Africain de Groenland Tété-Michel Kpomassie Turner Noema, 2016 328 orrialde. 26,00 euro
xalaparta argitaletxeak berak 2007an kaleratutako Edorta Jimenezen “Azeria eta lehoia” eleberriaren gaztelaniazko bertsioa liburu dendetan dago jada. Abenturazko nobela historiko honetan, XVI. mendearen bukaeran Sebastian Zubillagak Euskal Herritik Ingalaterrara egindako bidaia jasotzen da. Euskaldunek Itsas Armada Garaiezinean izandako parte hartzea, emakumeen presentzia –gerraontzi haietan emakumeak ere baziren– eta sinesmen auziek paper nabarmena hartzen dute istorioan. El zorro y el león Edorta Jimenez Txalaparta, 2015 320 orrialde. 17 euro
59
Gogoan hartu hutsa
MONK’S HOUSE VIRGINIA WOLFEN ATERPEA
Aurten bete dira 75 urte Virginia Wolf (1882-1941) idazle eta saiogile britaniar handiak bere buruaz beste egin zuenetik. Azken urteak XVII. mendeko egurrezko etxetxo honetan eman zituen Virginiak. Gaur egun toki berezi hau bisita daiteke, lehenengo solairua izan ezik, Estatuak urtero artista bati eskaintzen baitio bertan lan egiteko aukera. Rodmell herrian dago Monk’s House, ekialdeko Sussex-en (Ingalaterra). Virginia Wolfek eta bere senarrak, Leonard Wolf idazle, kazetari eta politi-
60
kariak, 1919an erosi zuten etxea, tarteka hiriburuko zoramenetik ihes egin nahian. 1940ean, berriz, aire eraso batek Londresko etxea suntsitu zuen eta, hala, urte luzeetan Bloomsbury taldeko kideen topaleku bihurtu zen etxetxoa. Monk’s House zen intelektual horien elkagune bat; bestea, Vanessa Bell artistaren etxea. Vanessa Virginiaren ahizpa zen eta oso gertu bizi zen, Firle herrian. Monk’s House-n intelektual handien aztarnak aurki daitezke, T.S. Elliot eta K. Mansfield-enak, esaterako... eta, nola ez, Virginia Wolfen bizitza eta heriotzaren testigantza. Leonardek maitasun handiz zaintzen zituen etxeko lorategietan idatzi zituen Virginiak “Mr Dalloway”, “Farorantz”, “Orlando” eta “The Waves”, bere lanik onena. 1941eko martxoaren 28an Ouse ibaira bota zuen bere burua Woolfek, berokiaren poltsikoak harriz beteta. Egun nahasmendu bipolarra deitzen den buruko gaitza pairatzen zuen. Monk’s Houseko loreen artean “The Waves”-eko pasarte bat zizelkatzeko agindu zuen Leonardek.
kohutsa
BURIGANGA IBAIKO ZUBIA Ez al da irudi bitxia? Bada, alfonbra berde bat dirudien ibai honen azpian gutxienez bi arazo ekologiko larri ezkutatzen dira: bata izurrite bat, Latinoamerikatik iritsitako landare hauek sortutakoa; bestea gizakiok eragindako ibaiko uren kutsadura. Buriganga hain dago kutsatuta, non galdutzat ematen baitute zientzialariek; are gehiago, biologikoki hilda omen dago. Ez, ordea, bertako biztanleentzat, batez ere Bangladesheko hiriburu Dhaka-koentzat, Burigangako urei begira bizi baitira. Garbitzeko, garraiatzeko, dirua trukatzeko... Dhakako biztanleentzat bizi iturri da, betidanik. Orain urte batzuk, uretako hiazintoek (Eichhornia crassipes) ibaia bereganatu zuten. Izurriteari ezin aurre egin eta irtenbide desberdinak aurkitu zituzten: landareak biomasa edo ongarri bezala erabiltzen dituzte eta, pasatzerik ez dagoen tokietan, 34 txalupa elkarri lotu eta zubia ÂŤeraiki zutenÂť. 2 taka-ren truke (0,001 euro) zeharkatu daiteke.
LABURRaK hutsa
62
TURISTA EUROPARRAK, IZARREN ATZETIK
etcost sareko bidaia bilatzaileak kaleratu duen inkesta baten arabera, turista europar askok, oporretako helmuga aukeratzeko orduan, oso kontuan izaten dute non egoten diren beren gustuko «izar» edo «celebrities» delakoak. Portzentaje adierazgarri samarra da, zehazki, inkestari erantzun diotenen artean %35ek aitortu dute «izarren» eragina izan dutela. Eta nora joan dira? %21 Eivissara, %18 Dubaira, %17 Marbellara, %16 AEBetara eta %7 Barbadosera. Inkestaren arabera, %15ek besterik ez zuen lortu hain gogokoa zuen ospetsua ikustea.
J
LUXUZKO BIDAIAK ARTIKORA IRITSIKO? urraren berotze globalaren eraginak makina bat motatakoak dira, gehienak zoritxarrekoak planetarentzat. Artikoko izotza urtzen ari delaeta, baten batzuek etekina atera nahi diote. Orain gutxira arte trafiko komertzialarentzat biziki zaila zen, ia ezinezkoa, ur horietan ibiltzea. Baina Chrystal Cruises estatubatuar luxuzko gurutzaontzien konpainiak ibilbide berri bat zabalduko du abuztuaren 16an: “Serenity” itsasontziak iparmendebaldeko Anchorage hiritik (Alaska) ipar-ekialdeko New Yorkera arteko ibilbidea beteko du 32 egunetan, 1.070 bidaiari daramala.
L
hutsa
useoa itsasontziz” udarako proposamen turistiko eta kulturala jarri zuten martxan uztailean Getariako Cristobal Balenciaga Museoak eta Donostiako Aquariumek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo Departamentuaren eta Donostia Turismoaren laguntzarekin. Abuztuan izango dira azken bi hitzorduak: bata 7an eta bestea 21ean, igandean biak. Bi irteera mota egingo dirak: batetik, “Balenciagaren itsasoa” izenekoa, Donostiatik Getariako museora eramango gaituena “Ciudad de San Sebastian” katamaranean (35 euroren truke, 45 minutuko bidaia, Getariako produktuen dastaketa eta museoko sarrera. Itzulerako autobusa ere sartzen da prezioan) eta bestetik, “Kantauri itsasoa deskubrituz” izenekoa, Getariatik Donostiako Aquariumera (25 euro, itzulera libre).
M
hutsa
hutsa
hutsa
MUSEORA ITSASONTZIZ JOATEKO AUKERA
BOGA FLYSHARING AIRE KONPAINIA BERRIA
uskal Herriak tarifa finkoko aire konpainia berria du, Boga Flysharing izenekoa. Urte amaierarako martxan egotea espero dute eta lan kontuengatik bidaiatzeko ohitura duten enpresariei begira sortu da, hileroko tarifa finko bidez funtzionatuko duelarik. Hondarribia eta Madril arteko joan-etorriko bina hegaldirekin ekingo dio bideari, baina urte amaierarako Hondarribiko aireportua Bartzelonakoarekin ere lotu nahi dute. Lehenik, baina, enpresarien sostengua ezinbesteko du Bogak asmo hori posible izan dadin. Orotara, 80 erabiltzaile behar ditu egitasmoa bururaino eramateko. Gutxieneko langa hori gaindituta, lanean hasiko dira 2017an.
E
EUSKO DIRUA ERABILTZEKO AUKERA da partean Ipar Euskal Herrira joateko asmorik baduzue, jakin ezazue eusko izeneko moneta alternatiboa eskuratu eta erabili ahal izango duzuela. Irailaren 30ra arte luzatuko den kanpaina berezia prestatu du Euskal Moneta elkarteak eta ordura arte Azkaine, Donapaleu, Ezpeleta eta Hendaiako turismo bulegoetan trukatu ahal izango dira 20 eta 50 euroko billeteak, euskoak eskuratuz. Trukearekin pack bat emango dute, behinbehineko bazkide txartela eskuratu ahal izango delarik. Euskoaren bidez, bertako ekoizpenari eta euskarari bultzada ematen diote.
U
hutsa
BOLLYWOOD-EK TURISTAK ERAKARTZEN DITU
artzelona, Sevilla eta Costa Bravako hondartzetan kokatu zen “Zingadi Na Milegi Dobara” (2011) filma. Estreinatu zen urtean, Indiako zinema aretoak goraino bete zituen. Bollywood-eko ekoizpen honen eragina bat-batekoa izan zen: 2012an, 60.440 bisitari indiar jaso zituen Estatu espainolak, aurreko urtekoaren bikoitza. Ordutik, Bollywood «bereganatu» nahi izan du espainiar Gobernuak. Lonely Planet-ek Estatu espainolari buruzko gida bat argitaratu du espresuki Indiako bidaiariei zuzenduta, eta zinema industria ikaragarri honen «Oscar» sariak Madrilen ospatzen dira ekainero. Nazioarteko Turismo Elkargoaren arabera, 2020an Indiatik 50 milioi turista abiatuko dira.
B
hutsa
NUDISMOAREN ZALEAK Arraroa edo deserosoa eman lezake, biluzik ibiltzeko ohitura galdu dugulako gehienok, baina argazkian azaltzen den taldea xendazaletasuna egiten ari da Aiguillon errekaren ibilgutik, Lussan inguruan, Estatu frantseseko ekialdean. Nudismoaren aldeko apustua egiten dutenen igoera nabarmentzen ari da Estatu frantsesean. Adibidez, naturismo elkarteen federazioaren (FFN) bazkide kopurua %40 hazi da 2014an eta 2015ean.
hutsa
ISEO LAKUAN, URAREN GAINETIK
hutsa
hutsa
Christo Vladimirov Javacheff bulgariar artista entzutetsuak, Christo izenarekin ezagutzen denak, proiektu erraldoia gauzatu berri du Iseo aintziran. Ekainaren eta uztailaren artean, Italiako iparraldeko mendi artean ezkutatutako laku honetan zabaldu zuen “The Floating Piers” («ur gaineko kaia» izan liteke euskarazko ordaina). 3 kilometroko luzerako pasabide honek Sulzano herria eta Monte Isola uhartea lotu zituen. Jende andana gerturatu zen, ur gainean ibili nahian. Kaia kendu dute dagoeneko, tamalez, 16 eguneko iraupena baino ez baitzuen izan.
«LADY LIBERTY»-N TURISTA «GUTXI» EBetako Parkeen Zerbitzu Nazionalak Askatasunaren Estatuaren inguruko beste museo bat irekitzeko proposamena luzatu du. «Lady Liberty» ospetsuaren barnean dagoenari gehitu nahi diote museo berria, txiki gelditu baitzaie orain dagoena. Bertaraino gerturatzen diren turisten %20k besterik ez dute lortzen museoan sartzea, egunean 5.000 turista «besterik» ez dituztelako onartzen. New Yorken kokatutako Askatasunaren Estatua erraldoia, jatorrian “Mundua argitzen duen Askatasuna”, 1886an oparitu zion Frantziak New York hiriari.
A
hutsa
hutsa
SANPIETRINI GALTZADA-HARRIAK Erromako galtzada-harriei «sanpietrini» deitzen diete. Galzorian egon dira, orain dela urte batzuk agintariek arriskutsutzat jo zituztelako halako bide-zoruak, batez ere bi gurpilen gainean bidaiatzen zutenei arazoak sortzen zizkietela-eta. Ibilgailu handientzat ere ez omen dira oso egokiak, zarata handia sortzen dutelako eta, eragindako dardararen eraginez, inguruko eraikinetan kalteak ager daitezkeelako. 60ko hamarkadako manifestazioetan oso erabilia izan da sanpietrini galtzada-harria, oso erraza baita zorutik askatzea. Beraz, ez du historia makala harri mota honek. Orain Erromako erdialdeko Piazza Venezia-ko zoladura prestatu dute sanpietriniak berriz jartzeko. Erromak badaki bere iragana gordetzen. 63