7h97

Page 1

hutsa

ROCK OF CASHEL Irlandako haitzaren gainean • DURANGO Anbotoko Mariren oinetan • ARMENIA 1915eko genozidioak markatutakoa • ESLOVAKIA Europako herrialde txikiena • LA PAZ Osteratxo bat goreneko hirian

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

Rajastan ELEZAHARREN BAZTER EXOTIKOAK


Azaleko argazkia: Eva Parey

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Amaia EreĂąaga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


aurkibidea 04

Munduari begirada Ipar itsasoko hondartzetako ur hotzetan bainulari nudisten hitzordua.

06

ErreportaJEak 6

Rajastan Erregeen lurralde edo rajen herrialdean aurkituko dugu Indiaren alderdi exotikoena.

16

Rock of Cashel Muino baten gainean zutik, Hibernia zeltikoko lekurik enblematikoena da antzinako gotorlekua.

24

Durango Harresi zaharrak abiapuntu hartuta, Durango zaharrean murgiltzeko gonbita egiten dizuegu.

30

Armenia Kaukaso mendien hegoaldean kokatuta, Itsaso Beltzetik gertu, asalduz betea du historia herrialde txiki honek.

40

Eslovakia Europako herrialde txikienetako bat ezagutzeko hamar arrazoi emango dizkizuegu.

44

La Paz 3.200 metroko garaieran, Bolivia osotik datozen indigenen kulturak bizikidetzan uztartzen dira hemen.

30 44

24

16

Bidelaguna 52

Proposamen tematikoa Trekking ibilbide gorenak.

56

Hitzorduak

58

Liburuen txokoa

60

Gogoan hartu Nerudaren etxeak eta kataroen azken gotorlekua.

62

Laburrak

40

3


NORTHUMBERLAND Hotza? Zer da hori? uria ari du, baina ez zaie axola. Ura ez da oso epela egongo, Ipar itsasoko hondartza batean daudelako. Seguruenik ohituta daude. Giroak ere ÂŤfreskoÂť xamarra ematen du, baina inork ez luke esango argazkian azaltzen diren bainu-hartzaileen patxadari erreparatuta. Ingalaterrako ipar-ekialdean daude, Northumberland konderrian, Eskoziako mugari atxikita dauden antzinako erreinu honen lurraldeetan. Azken bost urteetan, eta iraileko udazkeneko ekinokzioarekin batera, hotzari ez ikusiarena egiten diote ehunka bainulari nudistek, trumilka sartzen baitira Ashingtonetik gertu dagoen Drudigne hondartzako ur izoztuetan. North East Skinny Dip at Sunrise izeneko hitzorduarekin buruko gaitzen kontra borrokatzeko dirua jasotzen dute. Aurten, 5.000 libra lortu dituzte. Ashington Northumberlandeko hiririk handiena da, eta luzaroan munduko hiri meatzari handiena izan zen... 1988. urtera arte, hots, ikatz meategiak itxi zituzten arte.

E

Argazkia: Scott Heppel

4


Munduari begirada

5


Maharajen eta gerlarien herentzia eta tribu nomaden bizileku dena, Rajastan, bere kolore, goxotasun eta jende abegikorragatik nabarmentzen da. Mila eta bat gauen agertoki honetan, ura eta hondarra bikain uztartzen dira, rajputen ondare diren jauregi dotoreen atzeko oihal gisa. Thar basamortuaren eta Aravalliko mendien artean, Erregeen Lurralde edo rajen herrialdean aurkituko dugu Indiaren alderdi exotikoena.

Rajastan EXOTISMOA MAHARAJEN HERRIALDEAN Testua eta argazkiak: Eva Parey



RAJASTAN statuko hiriburutik hasiko dugu bidaia, Jaipurretik, Indiako kontraste guztiak batzen dituen hiri zalapartatsutik. Nolabait, hiri honek dituen ia hiru milioi biztanleek islatzen dute herrialdearen arima, bai eta rajputen iraganaren ondare diren eraikin distiratsuek eta gorabidean den estatu bateko egoera sozioekonomikoak ere. Hiri zaharretik kanpo paseatuz, kolore askotako ikuskizun biziarekin egingo dugu topo. Jendea etengabeko joan-etorrian dabil, ibilgailuen harat-honat kaotiko baina antolatuarekin bat eginik. Merkatariak nonahi dabiltza beren kotoi, harribitxi, koloretako oihal eta artisau gaiak antolatzen, ondoren mundu zabaleko saltokietara iritsiko direnak.

E

8

Jaipurri «hiri arrosa» ere esaten zaio –abegikortasunaren kolorea–, alde zaharra inguratzen duten harresien koloreagatik eta eraikin ikusgarrien aniztasunagatik. Jai Singh II.aren –gerlari, astronomo, arkitekto eta 11 urte bete zituenetik maharaja– leinuaren herentzia den Jaipur 1727an eraiki zuten, aurreko hiriburua, Amber, ordezkatzeko. Bertako alde zaharreko bihotzean “Haizeen jauregia” nabarmentzen da, Hawa Mahal, hareharrizko bost pisuko bitxi arkitektonikoa, guztira 953 leiho erdioktogonal erdizirkular dituena. Sawai Patrap Singh-ek, Jai Singh II.aren bilobak, eraiki zuen, jauregiko emakumeak bertan gorde eta inork ikus ez zitzan, Krishna jainkoaren koroan inspiratutako fatxadaren atzean. Hori bezain miragarria da Jan-


Vishnu gurua meditazio une batean eta, behean, Jaipurreko Jal Mahal eraikineko bisitari bat. Aurreko orrialdean, Hawa Mahal (Haizeen Jauregia) harribitxiko leihotxo bat. Eta erreportajea zabaltzen duen irudian, Udaipurreko Pichola lakuko Aintzirako Jauregia.


RAJASTAN tar Mantar behatokia ere, Jai Singh II.a rajak astronomiarekiko zuen pasioaren emaitza; bere garaian obra abangoardista izan zen eta Rajastaneko mugetatik harago iritsi zen, Delhi eta Agrako behatokiak eraikitzea ere agindu baitzen. Jaipurko kanpoaldean singh ondarearen beste harribitxi bat dago: Jan Mahal aintzirako uretako jauregia, ilunabarrean bertakoek ere galdu nahi ez dituzten bista zoragarriak eskaintzen dituena. Gotorleku artean Erregeen Lurraldeko bihotzean gabiltzala, Bundira iritsi gara, Jaipur hegoaldeko herri txiki batera. Erdi Aroko

10

izaera bere horretan gorde du, eta badirudi denboran bidaian gabiltzala. Hemen erritmoa askoz ere lasaiagoa da eta bertako kalexken artean iraganeko irudiak aurki daitezke. Taragarh gotorlekua dago bertan, 1354an eraikia, baita ukitu dekadentea duen jauregi bat, mongoliarren hedapenaren herentzia. Nawal Sagar aintzira artifizialerantz zabaltzen da herrixka hau eta tenplu ugari eta baori edo ur biltegi ikusgarriak aurki daitezke han eta hemen. Kanpoaldean Sukh Mahal jauregia dago, Ruyar Kipling-en inspirazio-iturri, “Indiako Kim� klasikoa idazten zuen bitartean. Bundi Jodhpur-erako sarbidea da. Rajastaneko bi-


garren hiri garrantzitsuena da berau, Thar basamorturako sarrera. ÂŤHiri urdinaÂť ezizenez ezaguna, 1459an fundatu zuen Rao Jodha-k, Rathore klaneko maharajak. Kolore horrek brahmanen etxeak identifikatzen zituen hasiera batean, baina gerora hiri osora zabaldu zen kolorea. Jodhpur-ek ezin konta ahala etxetxo eta azoka ditu, 120 metroko garaiera duen Mehrangah gotorleku maiestatetsuaren oinetan, gotortutako hiri zaharraren barruan. Hasiera batean Rathore klanak eraikia, Singh klanaren ondorengoek berreraiki zuten, nahiz eta egun oraindik esaten den bere printze oinordeko bat bizi dela bertan. Bere zazpi ateen artetik

Lohapol nabarmentzen da; horretan Man Singh maharajaren alarguntsen arrastoak ageri dira, sati-aren biktima izan ostekoak; satia alarguna hildako senarraren hil-sutan erretzeko tradizioa da, gaur egun desagertua. Pushkar-en mistizismoa Pushkar-ek, gainerakoek ez bezala, ez dauka gotorlekurik, mistizismoa soilik, Brahmari inguruotan lotolore bat erori zitzaiola kontatzen duen kondaira hinduista batetik datorkion mistizismoa. Horrexegatik da, hain zuzen, India osoko erromes hiri garrantzi-

Handian, Hawa Mahaleko gaugiro bizia. Ondoan, goitik behera, Jaipurreko Pichola lakuko terraza bat eta erromesak Pushkar hiri sakratuan.


RAJASTAN

Gaztaroko kemena eta zahartzaroko jakituria. «Naga shadu» hau Pushkar lakuko bazterrean dauden «ghat» batean bizi da. Ondoko orrialdean, Udaipurren kokatutako Jagadish tenplu hinduista.

12

tsuenetako bat. 400 tenplutik gora ditu aintzira baten inguruan eta 52 ghat (ibaira ematen duten eskailerak dituen eremu santua) daude bertan. Horietara joaten dira erromesak eskaintza egitera, bertako ur sakratuetan otoitz eginez. Horien artean nabarmentzekoak dira Visnuren ohorezko Varah-koa, Brahma bainatu zen ghat-a eta Gandhiren errautsak zabaldu zituzten ghata. Pushkar osatzen duten tenplu piloaren artetik Brahmarena nabarmentzen da, jainko horren ohorezkoa den gutxietako bat delako. Hemen, Varanasin bezala, aszetismoa egiten duten brahman eta sadhuak daude; horiek espiritualtasun bila doan erromesari harrera egiten diote beren otoitz eta mundu transzendentalaren ezagutzarekin. Horrexegatik da, hain zuzen, hiri hau bidaiarien eta hippyen topagune. 40 urteko Vishnu, adibidez, Pushkarretik gertu dagoen mendi bateko ashram txiki batean bizi den gizon santua da. Handik hiri osoa ikus daiteke, Savitri mendiak zedarrituta alde batetik –Brahmaren ez-

kontide den jainkosa bat gurtzen duen tenplu bat dagoena– eta beste aldean Gayatri Devik mugatua. Sadhu beterano hau, beste aszeta batzuen gurua dena, Pushkarren ertzean bolada luze bat eman zuen katalan baten maisu ere izan zen. Kataluniara itzuli zenean, Vishnu Bartzelonara gonbidatu zuen yogi gisa bere jakintza transmititu ahal izateko. Egutegiak seinalatutako jaiegunetatik kanpo, gameluaren feria edo ospakizun hinduistak kasu, Pushkarren zalaparta ordenatu eta etengabea sumatzen da bazarrean, bere kale eta ghat-en artean. Erromesak joan eta etorri dabiltza eta bertako fauna –behi, tximino eta basurdeak– lasai asko dabil. Nolanahi ere, eguzkia sartzean aintzira ertzean guztia eraldatzen da aarti ospakizunerako, abestiekin, eskaintzekin eta debozioarekin. Hiri erromantikoena Udaipur hegoaldean kokaturiko hiri distiratsua da, Pi-


13


RAJASTAN

chola lakuaren inguruan eraikia, jauregi eta haveli ugarirekin. Inguratzen duena hain da oparoa –Aravalli mendiek inguratzen dute–, ezen James Tod-ek –Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiako koronela– «azpikontinenteko hiririk erromantikoena» izendatu baitzuen. Hain zuzen, kondairak kontatzen duenez, Udai Singh II.a maharaja Aravelli mendietan ehizan zebilela ermitau batekin topo egin eta honek, bedeinkatu ostean, bertan hiria eraikitzeko eskatu zion. 1568an, Udai Singh II.ak bere erreinua hiri honetara lekualdatzea erabaki zuen. Ordutik, eraldatzen joan da 14

eta turismo finari gero eta zuzenduago dago. Aitzitik, Pichola lakuaren inguruko mendietan egunsentietako erritualek bere horretan diraute, abesti, otoitz eta bainu aratzaileekin; horregatik, bada hiri santutzat duenik ere. Turbante koloretsuak, bibote luzeak, eta esku eta aurpegiak bitxiz apaindurik dituzten emakumeak nonahi ikusiko ditugu hiri honetan; izan ere, duela milaka urteko etniak bizi dira bertan; esaterako, kalbeliyak, antzinako suge-sorgintzaileak, eta bhopak, abeslari eta dantzari nomada benetan exotikoak. Bada munduan toki bat, hots, elezaharretako Rajas-


Bundi-ko Sadar Baazaren une oro aurki daitekeen giro bizia.

GIDA PRAKTIKOA Lufthansa eta Swiss Air-ek egunero dituzte Delhirako hegaldiak, Madrildik eta Bartzelonatik atera, eta hurrenez hurren, Munichen eta Zurichen eskala egiten dutenak. Behe denboraldian 480 eurotik aurrera bidaia daiteke. Rajastanen barrena trenez mugitzea aukera ona da, txartelak Cleartrip agentzia pribatuaren bitartez erreserbatuz (www.cleartrip.com) edo Indiako Gobernuaren web orrialdean (www.irctc.co.in) bidaia erregularrak eta luxuzko tren turistikoak eskaintzen dituena.

Klima Rajastanera bidaiatzeko garai onena azaro eta martxo artekoa da, udako monzoietatik eta uztail eta abuztuko tenperatura altuetatik ihes egiteko. Neguko klima epelari eta udaberri aurreko tenperatura leunei egun eguzkitsu eta garbiak gehitu behar zaizkie.

Festibalak Azaroan Pushkarren ospatzen den Gameluaren Feria aitzakia polita da Rajastanera bidaiatu eta Erdi Aroko giro ikusgarri horretan barneratzeko. India iparraldean hinduistek ospakizun ezin ederragoa egiten dute udaberriari ongietorria emateko; Holi izena du jaiak, ÂŤkoloreen jaiaÂť delakoa, koloretako hautsak botatzen baitituzte airera.

Gastronomia tan urruna, gerlariak eta paraje apartetan bizitako erregeak protagonista izandako herri baten iragan loriatsua mantentzen duena. Indiako ipar-mendebaldeko estatu handiena milaka urteko kultura aberats baten jabe den gizarte baten isla da. Rajastan era askotakoa da, edozein gauzatarako irekia, esploratzeko hamaika toki dituena eta bertara eginiko bidaiak aurreikusitakoa baino denbora gehiago eskatzen duena. Horri norberak izan ditzakeen esperientzia pertsonal ugariak gehituta, bertan galtzeko toki aparta da berau.•

Ezin duzu bertatik alde egin kumino, iltze, kanela, martorri, txile gorri eta masala saltsaz lagundutako pataten gisatua probatu gabe. Probatu beharreko beste plateretako bat dhal delakoa da,currya daraman lekale nahaski bat da, gazta naan-arekin lagun daitekeena.

Non lo egin Taj Lake Palace (Udaipur, Rajasthan 313001, India). Telefonoa: +91 294 242 8800. Pichola aintzira erdian, Jag Niwas uhartean dago resort bihurtutako XVIII. mendeko jauregi zahar hau.

Informazio gehiago Indiako turismo ataria: http://incredibleindia.org

15



Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos

Rock of Cashel

IRLANDAKO HAITZA


ROCK OF CASHEL

Muino baten gainean zutik, inguruetako lurrak oinpean dituela, Hibernia zeltikoaren lekurik enblematikoenetako bat dago. San Patriziok Munsterreko erregea kristautu zuen antzinako gotorlekutik ikusmiran dago mendi mazela leunak eta monasterio hilen hezurdura soilduekin jostatzen diren zeru lanbrotsuak barreiatzen dituen paisaia ederra. Nabaria da oraindik ere harri arreen hats feudala eta badirudi kondaira zaharren oihartzunak entzun daitezkeela norbaitek belarrira xuxurlatuta bezala.

18


asaia horietako batzuek William Henry Barletten grabatuetatik erauziak dirudite. Paisaia batzuek emozioak eta existentziaren patu ezegonkorrak puztutako XIX. mendeko poeta erromantiko baten irudimenetik borborka ateratakoak dirudite. Paisaia batzuek utero telurikoaren sakonenean errotutako kantu batetik jalgitakoak dirudite, harpa, txirula eta biolin arpegioen artean munduratuak, edo agian gitarra zorrotzez, baxu irmoez eta bateria burrunbatsuekin Erdi Aroko oroitzapen minak harramazkatzen dituen power metalaren doinuen artean. Irlandak, kultura zeltaren iturriko emari gore-

P

netan gorenak, nostalgia makurgaitzen enbatek blaitutako lurrak, amets irrealak oparitzen dizkigu irudi horiekin eta oihartzun hauekin... hala nola, Edguyren hitzekin: ÂŤYou say that life will go on then you confine your heart to beating while you keep on cheating. ÂťHigh rise up to the sky from the emerald rock of shelter; high rise kissed by the breeze of creation, Rock of CashelÂť

Handian, Hore Abbeyeko aztarnak eta txikian, Rock of Casheleko katedrala. Caiseal Mumhal-en (irlanderaz), hots, Cashel herrian, daude Dublinetik Corkerako bidean, iraganaren lekuko.


ROCK OF CASHEL (Zuk diozu bizitzak aurrera egingo duela,/ baina zure bihotza mugatu duzu taupa egitera / eta gezurretan jarraitzen duzu bitartean./ Gorantz doa zeruraino babesleku den haitz esmeralditik; /gorantz doa, Rock of Cashel, / sorreraren haizeak laztandurik.) Harria eta hirusta Behialako Eriu land delakoari buruz eraikitako imajinario mitikoan, gure gogoan beti marrazten ditugu eremu artegagarriak eta itzalak, non lanbroak magia errealitatearekin nahasten duen; edo hobeto esanda, ukigarria eta etereoa, ezkutukoa eta agerikoa, ezaguna eta ezagutarazia, ohikoa eta harrigarria gauza berbera bihurtzen diren lekuak. Eremu horietan historiari bere denborak eta aroak endredatzen zaizkio, eremu horietan historia drama bilakatzen da bistaratze hutsarekin nola nabarmentzen diren urdin amaiezinetan, nola aurkajartzen diren gris zeharkaezinekin eta nola itxuragabetzen dituen euri eta kotoizko oihalez klima manugaitzak bahetutako profilak eta bolumenak. Paraje hauetan, historiak miraria egiten du, bere burua berrasmatzen du poesia eta atabismorik errotuenen epitome izateraino, bere buruaren oximoron izateraino eraldatzen da, atenporal bihurtuz, eta are liluragarriago, intenporal. Eta ez da baldintza bat sine qua non, baina horri guztiari laguntzen badiote arimaz hornituak izan diren hondar asaldagaitz batzuek, zirkulua itxi egin da oharkabeki harrapatuz ezinbestean, behin betiko, gure ni irrikatsuena, kartsuena eta jatorrizkoena; betiere arima identitarioa bada. Arima antzinakoa, arima malenkoniatsua behar du izan, gibeletik gainezka egiten digun bilis beltz horri darraiona eta eromenetik hain gertuko dena, hau da,

20

28 metroko garaierako irlandar dorre zirkular klasikoa ederki nabarmentzen da aztarnen artean. Irudiotan ere, katedrala eta Cormac’s Chapel delakoa. Kapera hau Irlandako arte erromanikoaren adierazlerik ederrena da.



ROCK OF CASHEL

Abadia zaharraren aztarnak inguratzen dituen hilerria gurutze zeltaz josia dago.

22

melas kholis horri buruz ari gara, hori baita, batzuetan, hain iparreko latitude batek, animismo inkontzientearen eta ezarritako katolizismoaren artean haziak, dirudienez baimentzen duen pasio jario bakarra. Orain arte esandako hori guztia laburbildu dezakeen lekurik baldin badago uhartean, Rock of Cashel da hori, Cashel haitza. Beti umel den belarraren oihal berdexkaz estalitako kareharrizko mendixka baten gorenean, abadia zahar baten aztarnek profil biribilduko zeruertza ebakitzen dute. Ez dirudi otoitz egiten eta bizimodu patxadatsuan emateko leku santu bat, gotorlekua baino. Eta, izan ere, fraide baino sukaldari eite handiagoko bizilagunekin, hango hormak errege-erreginen lekuko izan dira, suntsipen eta berreraikuntzen lekuko bere existentzia gorabeheratsuan. Caiseal Mumhal herrira –edo Cashel, nahiago duzuena– iritsi gara, Dublinetik Corkerako bidean. Tipperary konderritik sartu gara, Golden Vale zeharkatzeko, haren bihotzean Carraig Phadraig jalgitzen baita, Cashel Rocken prosodia gaelikoa. Zur eta lur utzi gaitu, desira bat hezur-mamitzean bezala, egunsentitik ilunabarrera doan tartean oroitzapen eta baieztapen bihurtu den iragan loriatsu baten gauzapen zehatza.

Historiaren pisua Zantzu mitikoez harago (baina, aitortu beharrean gaude, horien lorratzetik gehiegi aldendu gabe), Rock of Cashel nolabait Eireko haitza dela esan genezake, beren-beregi Irlandako haitza. Zelten hizkuntzan caiseal hitzak «gotorleku» esan nahi du, eta asmo horrekin eraiki zuten IV. mendean, Cornal Corcen esanetara, Eoghanachta galestar klanak berezko talaia hau bihurtu zuenean bere oinetxe, bere agintearen erdigune. Lau mendetan bertatik gobernatu zuten Irlandako hego-mendebalde osoa. 450. urtearen inguruan San Patriziok Angus MacNatfraich, Munsterreko erregea, kristautu egin zuen. Garai hartan erabili zuen hirustaren –seamrog gaelikoz– metafora Hirutasuna azaltzeko, eta harrezkero horixe izan da herrialdearen ikurretako bat. Horrexegatik esaten diote, halaber, Cashel haitzari St Patricks Rock. X. mendean Dal gCais klanekoek Eoghanachtakoei koroa kendu zieten. Etxe berriak, O’Brian izenarekin bataiatuta, 1101. urtera arte haitz horretan izan zuen bere gortea. Urte hartan Muircheartach erregeak elizari utzi zion, kleroa bere alde jartzeko bere leinuaren eta Eoghanachta etxekoen, jada MacCarthy izendatuak, arteko betiereko tirabiretan. Erabaki horrekin, errege etxe ez ezik, fedearen baluarte bihurtu zen Cashel Rock. Era berean, hementxe egin zuten leialtasun zina 1171. urtean irlandar klanek eta inbasore normandiarrek Plantagenet leinuko lehenengoaren aurrean, Enrike II.a ingeles erregearen aurrean. 1647. urtean, Crommwellko tropek, Murog O’Brienen agindupean, esparru osoa arpilatu zuten, eta harresien barrualdera babes bila jo zuten ehunka katoliko garbitu zituzten. Aurreneko meza protestantea 1729an izan zen. Gainbeheraren ondorioak nabaritzen hasi ziren, eta 1749an katedraleko sabaiaren egitura goitik behera erori zen. Rock of Cashel hutsik geratu zen. Gerora, eraberritzeko saioak izan ziren 99 urteko epean bi txandatan, 1876 eta 1975 urteetan, eta hala berreskuratu zuten bai historiarako... eta bai turismorako. Hasiera-hasierako eraikinetik ez da ezer geratzen, baina 28 metroko garaierako irlandar dorre zirkular klasikoa ederki nabarmentzen da, itsasargi bat bezala berdeen itsaso horretan. Horixe da ziurrenik eraikuntzaren zatirik zaharrena, XI. eta XII. mende bitartekoa, eta nabarmentzekoa da bere atea, lurretik hiru metro eta erdira irekia, argi eta garbi helburu defentsiboa betez. Dorreari erantsita daude eraikin sail batzuk, eta denak batera, benetan multzo zoragarria osatzen dute. Adierazgarrienen artean, zalantzarik gabe, Cormac’s Chapel delakoa da, Cormac MacCarthy erregeak 1127. urtean altxarazia. Hori bera arrazoi aski da bisita egiteko. Irlandar erromanikoaren adierazlerik ederrena,


landuena eta iradokitzaileena da ziur aski, uharte osoan estilo honetako aurreneko eliza izatearen ohorea duen harribitxia. Bere egituran eragin germanikoak eta tinpanoetan normandiarrak ikusten ditugu, hormetan freskoen aztarna batzuk, eta zirkulu erdiko bobeda bikaina, kanpoaldean, ezohiko bada ere, dorre bizkiak dituela albo banatan. Baina eraikin multzo honetako habe nagusia katedrala da, XIII. mendean hasi ziren egiten eta XV. mendera arte ez zuten bukatu; orduantxe gehitu zioten elizpea. Bereizgarri bikainak dira leiho lirain puntadunen ilara, irlandar kutsu peto-petokoak, eta dorretzar karratua, kanpandorre lanak betetzen dituena XIV. mendean azken harria jarri zutenez geroztik. Haren ondoko eraikinetan Artzapezpikuaren Jauregia eta Bikarioetxeko Abesbatzaren aretoa daude, biak ala biak XV. mendekoak. Azken hori gaur egun museo bihurtu dute, eta bertan dago San Patrizioren Gurutzea, originala, XII. mendekoa. Eguraldiaren latzak zertxobait kaltetuta egon arren, santua eta gurutziltzaketa irudikatzen dituen gurutze latino hori harria

lantzeko antze zoragarri baten lekuko aparta da. Kanpoaldean haren kopia ikus dezakegu, ingurune ezin aproposagoan, eraikinak inguratzen dituen hilerria, gurutze zeltez josia. Urrutira, iparralderantz, beste aztarna multzo batzuk bistaratzen ditugu, horiek ere hunkigarriak, horiek ere aztoragarriak, Hore Abbeykoak. Beneditarra izan zen sorreran, 1270ean, baina diotenez, David MacCearbhaill artzapezpikuak amets batean ikusi zuen monjeek bera hiltzeko asmoa zutela eta bere ordenaren agintea bertan behera utzita abadia zistertarren esku utzi zuen Hore Abbey. Batzuek diotenez, halaber, Hore izenaren jatorria iubhair da, eta zeltaz hagina izendatzen duen hitza, hau da, iparraldeko kulturentzat ia-ia ezaugarri mistikoak zituen arbola, oso toxikoa. Druidek parte txarreko izakietatik babesteko erabiltzen zuten. Druidak, monjeak, artzapezpikuak, haginak, haitzak, erregeak, gurutzeak, hilerriak, aurriak... hodeiak baino ez ditugu behar eguzki izpiei zirrikituak zabaltzen, edo lanbro apur bat, euriarekin eta haizearekin goxatua. Eta halakoak, Irlandan, nahikoa eta sobera. •

Hilerriaren beste irudi bat. Lau mendetan zehar, gotorleku honetatik gobernatu zuen Eoghanachta klanak Irlandako hegomendebaldea. 1101.ean Muircheartach erregeak elizari utzi zion eta fedearen baluarte bihurtu zen.



Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Conny Beyreuther

DURANGO

EUSKAL KULTURAREN HIRIBURUKO HARRESIETAN BARNA


DURANGO

Seguruenik, gutariko gehienok aurki gerturatuko gara Durangora. Urtero legez, abenduko lehen asteburuan euskal kulturaren hiriburu bihurtuko da mendi eta haitzez inguratutako herri eder hau... baina Landako eta Goienkale artean sortzen den «triangelutik» kanpo mundu bat dago. Harresi zaharrak abiapuntu hartuta, Durango zaharrean murgiltzeko gonbita luzatzen dizuegu.

Herri bizia eta dotorea da Durango. Liburu eta disko Azoka egiten den asteburu luzean Euskal Herriko txoko guztietako jendea biltzen da.

26

rkiolako Parke Naturalaren magalean, 29.000 biztanle inguru dituen txoko honetako kaleak eta eraikinak gure historiaren lekuko isilak dira. 1997an monumentu multzo izendatu zuten Durangoko herrigune historikoa eta ez da harritzekoa, bertako kaleetatik ibiltzean Erdi Aroko hiribilduarekin egingo baitugu topo, eta 700 urtetik gorako elementuen bidez, historian atzera egin ahal izango dugu. Lehenik eta behin, jakin dezagun Durango harresiz inguratutako hiribildua zela. Arkeologia lanei esker, hainbat hormatal berreskuratu dituzte azken urteetan, eta Erdi Aroko herrigunea ere nahiko zehatz zedarritu dute. Herriak sei portale zituen –Merkatuko portalea edo Santa Ana, Kurutziaga portalea edo Kristo, Ezkurdi portalea edo San Pedro, Zabala portalea edo San Juan, Intxaurrondoko portalea edo San Martin, eta Errukiko Ama portalea– eta harresitik kanpoko bost auzo edo errebal. Guk, lehenik harresitik kanpo eta ondoren Merkatuko portaletik Durangoko bihotzeraino eramango gaituen ibilbidea proposatzen dizuegu.

U

Landakotik Tabiraraino 2003tik Durangoko Azoka hartzen duen Landako eraikin ederretik abiatuko gara ibaiaren gaineko zubitxoa hartuta, Erdi Aroan zeuden harresien kanpoko aldetik. Orain gutxira arte bertan zegoen trenbidearen ibilbidetik pasatuko gara Ezkurdi plazarako bidean. Berriki inauguratu zuten tren geltokiari esker, oinezkoentzako hainbat pasabide ireki dituzte eta trenbideak zekarren zatiketa desagertu da, baina 1882an, trenbidea Durangora iritsi zenean, ez zuen horrelako arazorik sortzen; kontrakoa baizik, Ezkurdin bizimodu soziala eta jai giroa piztu baitzen. Durangoren bihotza bihurtu zenak frontoi irekia ere bazeukan, eta horrek guztiak tabernak, kafetegiak eta hotelak bertara erakarri zituen. XIX. mende bukaeraz geroztik, Durangoko burgesiak bertan eraiki zituen eraikin historizistak eta erregionalistak, hain zuzen, Zumalakarregi kalean. Musika kioskoak, zuhaiztiak, iturriak eta eskulturek aisialdirako, paseorako eta elkargunerako leku bilakatu dute Ezkurdi. Bertan dago Juan Zumarragaren oroigarria, Mexikoko lehenengo apezpiku eta artzapezpikua izandako durangarrarena. Aurrera jarraituta, eta Pinondorako bidean, Etxezarreta jauregi barrokoarekin egingo dugu topo. Bertan Durangoko Arte eta Historia Museoa kokatzen da gaur egun. Mañaria ibaiaren uren arrastoari jarraituta –Durango pasatu ondoren bihurtzen da Ibaizabal– herriko inguru ederrenetakora iritsiko gara: Pinondora. Erdi Aroko dokumentuek justizia kontuak pinupean egiten zirela aipatzen dute, eta hortik datorkio izena. Pinondon


Landako gunea ÂŤLandakoÂť hitzak landen edo zelaien lekua esan nahi du, eta halaxe gogoratzen dute 70eko hamarkadaz geroztik auzo horren garapena ikusi duten herritarrek. Bertan altxatzen den tximinia Olma fundiziotik (1920) gelditzen den elementu bakarra da eta Plateruena Kafe Antzokia 1884ko hiltegi batean kokatzen da. Abenduaren 2tik 6ra burutuko da 51. edizioa. durangokoazoka.eus

Arte eta Historia Museoa San Agustinalde kalea, 16. Etxezarreta jauregian finkatuta, XV. mendeko Durangoko maketa bat dago ikusgai, eskalan egina. Krimenaren Historiaren Zentroa ere bertan dago.

Tabira Tabirako San Pedro Bizkaiko eliza zaharrenetakoa dela diote, baina idatzizko iturririk ezean, nekez datatu edo ezar daiteke haren jatorria. Eraikuntzaren tamaina eta orientazioa XV. mendekoa da, eta ustez, aurreko Erdi Aroko eliza zegoen lekuan dago.Â

Kurutzesantu Museoa Kurutziaga kalea, 38. Kurutziaga gurutze gotiko ederra gordetzen du museo honek. XV. mende bukaeraren eta XVI. mende hasieraren artean altxatuta, gurutzeak istorio bat kontatzen du. Gotikoa den arren, eragin flandestar eta alemaniar nabarmena du. Hainbat bertsio daude bere esanahiaren inguruan; ezagunena Durangoko heretikoekin loturikoa da. Turismo bulegoa eraikin berean dago.


estatua bat dago Pablo Pedro Astarloa euskal hizkuntzalari garrantzitsuaren oroimenez, eta gunea etxalde ederrez inguratuta dago: XVIII. mendeko Astarloa jauregia, Pinondo jauregi ederra, eta Errekondo etxea, Santanoste ezizenez ezaguna, besteak beste. Azken hori Durangoko eraikinik zaharrenetakoa da. Gurutze-bidearen parte ziren guruztokiak eta haren ondoan dagoen iturri monumentalaren ondoan Ginkgo biloba zuhaitz ospetsua aurkituko dugu, eta pareko lorategian, zedro urdin handi bat. Aurrera jarraituta, Tabirara iritsiko gara, Durango sortu zen tokira alegia. Zoritxarrez, “Tabira de Durango” hiribilduari hasiera eman zion hiri-gutunak ez du iraun gaurdaino, dokumentu horretan jaso baitziren hiribilduak zeuzkan pribilegioak eta haren antolamendu juridikoa. Hala bada, ezin jakin zehazki Durango zer urtetan sortu zen. Batzuen ustez, XII. mendean izan zen, baina beste batzuen iritziz, XIII. mendean. Tabirak bi osagai ditu: Erdi Aroko San Pedro eliza, eta Errosarioko ermita, XVIII. mendean iparraldean atxikia. Era berean, parkean Nestor Basterretxearen eskultura bat ere badago: “Hirugarren hilarria”. Itzulera: harresien barnean Hiriko sarbide zahar batetik itzuliko gara, Intxaurrondo kaletik, izen berbera hartzen baitzuen aitzinean hemen zegoen portaleak. Intxaurrondo errebal itzaltsua eta herrikoia zen, etxe estu eta luzeduna, eta baserri izaerakoa. Balbino Garitaonaindia plazan, hainbat elementu bereizten dira, adibidez “Zezenak dira” eskultura: Durangoko usadio zaharrenetarikoa islatzen du, 400 urtetik gorako historia duena; gaur egun, sokamuturra San Fausto jaietan egiten da, urriaren 13aren bueltan. Handik, antzina hiria inguratzen zuen harresiak zituen sei ateetatik zutik iraun duen bakarrera iritsiko gara: Santa Anako arkura. «Merkatuko portalea» esaten zioten lehen, eta bertatik sartzen ziren durangarrak hornitzeko eta asetzeko salgaiak. Han dagoen XVIII. mendeko Santa Ana elizarekin batera, plaza berezi honen osagai nagusietariko da... baina ez bakarra, beste eraikin interesgarri batzuk ere badaudelako, Arribi jauregia, antzinako errota eta Lejarza jauregia, kasu. Arribi jauregiak historian atzera begirakoa egitera garamatza haren fatxadako elementuei esker: merezi du eguzkierlojua bilatzea eta XVI. mende erdialdeko portale errenazentista zoragarrian erreparatzea. Lariz dorretxe errenazentistaren parean –1483an Isabel katolikoak hemen hartu omen zuen ostatu, foruak eta Durangoko Merinaldekoak zin egitera etorri zenean–, Barrenkaletik udaletxerantz joko dugu. Bizkaiko zaharrenetarikoa omen da eraikina, baina aldaketa ugari izan ditu eta kanpoalde margotuak izaera berezia ematen dio. Ignacio Zumarragak 1772an egindako jatorrizko margoen kopia dira, 1936ko gerraren ostean zaharberrituak, eta “La Comedie Française” dute oinarri. Jatorrizko udaletxea XVI. mendean eraiki zen, baina 28

Santa Ana arkua eta plaza. Bazter honen inguruan biltzen dira herriko altxor ezkutu asko. Arkuari «Merkatuko portalea» deitzen zioten. Erdi Aroan herria inguratzen zuen harresitik gelditzen den aztarna bakarra da.


Durangok 36ko gerran jasan zuen bonbardaketa latzaren ondorioz, 1945ean berritu behar izan zuten. Era berean, bonbardaketaren trazak oraindik nabariak dira XV. mende bukaeran dagoeneko deskribatu zuten Uribarriko Andra Mariaren basilikan. Euskal Herriko obrarik apartenetakoa da. 1937ko martxoaren 31n Durangok jasan zuen bonbardaketaren ondorioz, kalte handiak izan ziren tenpluan: elizako arkupeen eta eraikinaren zatirik handiena guztiz suntsituta gelditu ziren;

absideak eta koruak izan zuten kalte gutxien. Hartara, gerraostean eliza lehengoratzeko lanei ekin zieten. Andra Mari plazak ere badu bere xarma, inguruan eraikin interesgarri ugari daudelako –esaterako, Barrenkaleko 8.ean dagoen etxe dotorea–. Baina interesgarriena elizpea da, Euskal Herriko handiena, eta hantxe egin ziren hain juxtu lehenengo Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak. Handik gertu dagoen merkatu plazara pasatu zen Azoka ondoren, eta handik Landakora. •



Testua: Xavier Moret Argazkiak: Alfons Rodriguez

Armenia

ARARAT MENDIAK ETA 1915EKO GENOZIDIOAK MARKATUTAKO HERRIALDEA


ARMENIA

Herrialde txiki eta menditsua da Armenia. Kaukaso mendien hegoaldean dago, Itsaso Beltzetik gertu, eta asalduz betea du historia. Inguruko herrialdeek (Errusia, Persia eta Turkia), beren mugak zabaltzeko grinak bultzatuta, behin eta berriro egin diote eraso Armeniari. Garai berriagoetara etorrita, 1915eko genozidioa aipatu behar dugu, non milioi eta erdi armeniar hil zituzten egun Turkiarenak diren lurretan.

32


gia da Armenia txikia dela, baina, bidaiatzen hasi orduko, oso herrialde sakona dela ikusiko duzuÂť, esan zidan David Muradyan lagunak Erevan hiriburura iritsi nintzen bezain laster. Hiriburuan, hiru leku dira nahitaez ikusi beharrekoak: Errepublikaren plaza, Opera eta Kaskad monumentu erraldoia. Arrazoi du Davidek. Batzuetan, infinitua dirudi Armeniaren sakontasunak. Duela mende asko, Kaspiar itsasotik Itsaso Beltzera hedatzen zen Armenia, eta Kaukasotik Jerusalemera. Eta, gaur egun, Jerusalemen, harrigarria da nola dagoen auzo musulman, judu eta kristauen ondoan armeniar auzo bat.

E

Horrek erakusten du zer-nolako garrantzia duen herrialde honek; gogoan izan dezagun, gainera, erlijio kristaua besarkatzen lehena izan zela, 301. urtean. 1991n Sobietar Batasuna desegitearekin batera independentzia lortu zuenez geroztik, zabalagoak nahi lituzkeen muga batzuen barruan bizi da Armenia. Hiru milioi biztanle ditu, baina diasporan bizi diren hamabi milioiek laguntza handia ematen diote baliabide ekonomikoen aldetik larri dabilen herrialde honi, aurrera egin dezan. Biztanle asko ari dira Armeniatik kanpora joaten, baina, herrikideak gogoan, dirua bidaltzen dute sorterrira.

Handian, Armaghan mendia (2.650 m) eta txikian, goitik behera, bi monasterio: Geghard-ekoa eta Sevan lakuaren ondoan dagoen Hayravank izenekoa.


ARMENIA Ararat sinbolikoa «Horra hor Ararat», esan dit David lagunak, Erevanen duen etxeko leihoak zabaltzean. «Ikuspegi onenetan onena». Ikusgarria da, benetan, nola gailentzen den 5.165 metroko Ararat sumendia Erevango etxeen teilatuen gainetik. Are gehiago, kontuan hartuz gero mendiak esangura berezia duela armeniarrentzat. Ararat presente dago Armeniaren historian eta armarrian, nahiz eta, gaur egun, Turkiaren eskuetan egon. Khor Virap monasterio zoragarritik, itxita dagoen mugatik pauso batera, oso ongi ikusten da Ararat mendiaren gailur elurtua. Bibliak dioenez, hantxe geratu zen Noeren Arka, Uholde Handia bukatutakoan. Echmiadzin-en, «armeniar Vatikanoan» –Armeniako Eliza independentea da–, egur zati bat dago gordeta; diotenez, Noeren Arkakoa da jatorriz. Kondairak dio Jakob izeneko monje batek, Arka galdua aurkitzeko asmoz, behin eta berriro jo zuela mendi hartara. Egun batean, aurkitu omen zuen Arka, baina, lo geratu, eta Araraten oinetan esnatu omen zen. Aingeru batek, orduan, egur puska bat eman zion, eta Arkakoa zela esan zion, ez zedin haren bila gehiago ibili, Jainkoak ez zuelako nahi gizakiek Arka aurkitzerik. Arkaren aurriak topatzeko asmoz, airetiko argazkiak atera dizkiote inguruari, eta espedizio asko antolatu dituzte; horien artean, James Irwin astronauta iparramerikarrak antolatutakoa, 1971n Ilargira iritsi zirenetako batek. Bi aldiz egin zuen Arka aurkitzeko ahalegina, baina ez zuen helburua lortu. Ararat mendia da, oraindik ere, sekretuaren erabateko jabe. Turkia aldetik baino ezin da igo mendi horretara. Armeniarrek, dena den, bere-berea sentitzen dute mendia; haien armarrian bertan ageri da. Turkiarren ordezkariak protesta egin zuen behin Nazio Batuen Erakundean, armeniarrek beren armarrian haien lurraldean ez zegoen mendi bat zeukatela eta. Hona zer erantzun argia eman zion armeniarren ordezkariak: «Turkiarrek ilargi erdia dute beren banderan, eta, nik dakidala, halakorik ez dago haien mugen barruan».

Lerroon gainean, adineko emakume bat Noratus-eko hilerrian eta Tatev monasterioko monjeak otoitz egiten. Ondoko orrialdean, Erevan hiriburuko ikuspegia eta Lcher ibaiko arroila.

34

Genozidioaren Museoa Sinboloak sinbolo, 1915eko genozidioak eragindako zauriak ez dira sendatu. Iazko urtea, mendeurrena betetzen zela eta, aukera paregabea izan zitekeen bakeak egiteko, baina Turkiako Gobernuak uko egiten dio 1915ean gertatutakoa –non milaka armeniar deportatu eta hil zituzten– genozidioa izan zela onartzeari. Lazgarriak dira Erevango Genozidioaren Museoan ikusgai dauden agiri eta irudiak. Historiaren izugarrikeriaren lekuko dira; herrialde askok –horien artean, Estatu espainiarrak eta Israelek– oraindik ere aitortu nahi ez duten genozidioaren izugarrikeriaren isla.




ARMENIA Armeniar asko erbesteratzera behartu zituen pertsekuzio hori alde batera utzita, gaur egungo armeniarrek oso gogoko dute beren kulturaren aberastasuna gorestea; besteak beste, beren antzinako eskuizkribu ederrak –jatorrizko alfabeto armeniarrean idatzita daude, eta Matenadaran Museoan daude ikusgai– eta monasterio bikainak. Oso eliza politak daude Armenian, berezko arkitekturaren erakusgarri, eta toki enblematikoak dira Geghard, Noravank eta Tatev. Khachkar izeneko harrizko gurutze handiek, bestalde, sobietar urteetan debekatuta egon zen erlijioa bizirik dela adierazten dute.

Oso interesgarria da Armenian barna bidaiatzea; besteak beste, monasterio ugari topatuko ditugulako bidean. Eraikin horietako asko diasporaren diruari esker daude zaharberrituta. Iparraldean, Alaberdi hiri industrialaren ondoan dauden Sanahin eta Haghpat inguruetako monasterioek berreskuratu egin dute garai batean zeukaten distira. Bide batez, jakin ezazu Haghpaten erail zutela persiarrek Sayat-NovĂĄ musikaria, 1795ean. Musikari hori oso ospetsua izan zen, gutxik bezala jotzen zuelako abrikotondoaren zuraz egindako duduk armeniar flauta.

Ikasle hauek Echmiadzin toki ikonikoaren aurretik ari dira pasatzen. Aurreko orrialdean, Selim Pass (2.410 m) menditik dagoen ikuspegia, Genozidioaren Museoa eta artzain bat Shaki inguruan.

37


ARMENIA

Erevaneko katedrala, Vardan Mamikonian santu gerlariaren omenezko estatua parean duela.

38


Musika eta gastronomia Armeniar musikak liluratu egingo zaitu herrialdean barna bidaiatzen duzun bitartean, bai eta herritarren abegiak ere. Gastronomiaren aldetik, berriz, altxor ederrak dauzka Armeniak: jogurtezko zopa, khorovat pintxoak (haragiz eta barazkiz eginak) eta abrikotak (erromatarrek Europara ekarritako prunus armeniaca goxo-goxoak). Edariei dagokienez, vodka eta Ararat marka ezaguneko koĂąak armeniarra dira nagusi, baina gero eta indar handiagoa hartzen ari da ardoa, neurri batean kondairak lagunduta; izan ere, Noek mahastiak landatu omen zituen Armenian, Arkatik jaitsi orduko. Batzuetan, ematen du Armenian mendiak besterik ez daudela; alabaina, bidean beti topatuko duzu herrixkaren edo monasterioren bat. Goris-en, adibidez, Karahunhj-etik gertu, duela 8.000 urte zirkuluan kokatu zituzten arroka berezi batzuk daude: Armeniako Stonehenge deitzen diote inguruari. Karabakh Garaia Handik ez oso urruti, Tatev monasterio ederretik aurrera joz, Karabakh Garairantz jotzen du errepideak. Armenia eta Azerbaijan liskarretan dabiltza oraindik ere, lurralde horren gaineko jabetza dela eta. Armeniak 1991n okupatu zuen Karabakh Garaia, Parlamentuak Azerbaijanen ondoan errepublika independente bat aldarrikatu ondoren; Azerbaijangoa izan zen ordura arte. Gerran ibili ziren bi herrialdeak, harik eta 1994an su-etena adostu zuten arte. Nolanahi ere, bizi-bizirik dago tentsioa, eta ez litzateke harritzekoa izango egunen batean berriz ere liskarretan hastea. Inoren aitorpenik jaso ez duen errepublika horretan, gehiengoak armeniarrak diren ez-herrialde horretan, merezi du Shushi hiria ikustea, katedrala zaharberritua duela, bai eta Stepanakert hiriburua ere, gerra-urteen aztarna ezabatzeko ahaleginetan ari dena. Levon Hairapetyan izeneko armeniar batek, Karabakh Garaian jaio eta Errusian aberastu zenak, ideia bat izan zuen: herritarrei diruzko pizgarriak ematea. Ezkontzen zen bikote bakoitzari behi bat eta 1.000 dolarreko kreditu-txartel bat oparitzen zien. Aurreneko seme edo alabagatik 2.000 dolar ematen zituen; bigarrenagatik 3.000, eta hirugarrenagatik 4.000. Horretarako, baldintza bat bete behar zuten bikoteek: Karabakh Garaian bizitzen geratzea. Sistema horri esker, 2008ko urrian, bat-batean zazpiehun bikote ezkondu ziren Shushin. Stepanakertetik ez oso urruti, indarrean dago garai bateko su-lerroa; hondatuta daude herriak, eta pil-pilean dago tentsioa. Bizimodua berregin nahian dabiltzan armeniarrek ez dakite bakeak zenbat iraungo duen; beharbada horregatik, Erevan aldera jotzeko asmoa dute askok, armeniar guztien hiriburura.

GIDA PRAKTIKOA Armeniara joateko, aski da pasaportea eguneratua izatea. Ez da bisarik behar. Hegazkin-konpainia asko iristen dira Erevango Zvartnosts aireportura; bereziki, Air France, Austrian, Czech eta Vueling.

Moneta Drama. 1 euro = 523 dram.

Non lo egin Erevanen, hainbat hotel daude Errepublikaren plazaren ondoan; horien artean, Republica Hotel (Amryan Street. Yerevamn, 0010. Armenia). www.republicahotel.am. Baita Armenia Mariott ere, Errepublikaren plazan bertan. www.mariott.com. Kaskad monumentutik gertu, Cascade hotela dago, giro lasaia eta prezio bikainak eskaintzen dituena. (Zarobayan Street, 0009 Yerevan). www.cascadehotel.am. Goris-en, Mirhav Hotel (Mashtotsi St. Goris). Mendi-giroa eta prezio ona. Stepanakert-en, Park Hotel Artsakh. Hirigunetik gertu, XIX. mendean ospitale izandakoa, zaharberritua. Giro atsegina.

Non jan Anteb Restaurant (30 Koghbatsi St. ErevĂĄn). Mendebaldeko Armeniako sukaldaritza herrikoia, lahmacun eta kebab. The Club. 40 (Tumanyan Street. Yerevan). www.theclub.am. Armeniako eta Frantziako sukaldaritzaren nahasketa.

Museoak Matenadaran. Armeniako Eskuizkribuen Museoa (Meshop Mashtots Str. Erevan). www.matenadaran.am. Armeniako Genozidioaren Museoa (Erevan). www.genocide-museum.am Serguei Parajanov Museoa (Erevan). www.parajanovmuseum.am

39


Eslovakia, lehen aldiz, Europar Batasun aztoratu samarraren buru da 2016ko uztailaren 1etik. Europako herrialde txikienetako honek berau bisitatzeko aitzakia ematen duten makina bat sekretu gordetzen ditu.

Testua: Enrique Sancho Argazkiak: Open

40


Eslovakia EUROPAKO HERRIALDE TXIKIENETAKO BAT EZAGUTZEKO HAMAR ARRAZOI Txekoslovakia ohiaren zati honetan gauza ugari dago deskubritzeko; hemen bisitatzeko hamar motibo on emango dizkizuegu. 1.- Bratislavako erdigunean patxadaz ibiltzea. Ez da denbora askorik behar hiriburuko alde historiko harmoniatsua ikusteko, Danubioren iparraldeko ertzean kokatua. Ezin atseginagoa da bertako oinezkoentzako kaleetan ibiltzea, han-hemen zuhaizdun plaza txikiak, eliza politak eta jauregi barroko edo rokokoak ikusiz; azken horietan daude hiriko museo nagusiak.

2.- Bertako gaztelu ugariak ezagutzea. Bisitatzea merezi duten hogei bat gotorleku badira herrialdean zehar. Ikusgarrienetako bat Spis-ekoa (Spissky Hrad) da, Eslovakia ekialdean, Unescoren zerrendan sartzea merezi izan duena. 40.000 metro koadroko azalera du eta Europako handienetako bat da. Merezi dutenen artean dira ere Oravakoa –izen bereko ibaiaren gainetik 112 metrora egoteak babestu zuen hau XIII. mendeaz geroztiko bere historia luzean konkistatua izatetik, eta egun ikusmira ikusgarriak eskaintzen ditu– eta Bojnice erromantikoa. Urtero egiten da gazteluan Munstro eta

41


ESLOVAKIA

Handian, Bratislavako erdigune alaia. Txikian, Bojnice-ko gaztelua. Bertan film ugari filmatu dira.

Mamuen Nazioarteko Jaialdia, 50.000 bat pertsona erakartzen dituena, parte hartzaileak eta ikusleak batuta. 3.- Tatras mendien edertasuna preziatzea. Tatra mendiak apartekoak dira bai neguan, eski zentro bikainekin, bai udaberri edo udan, bertako ibilbide alpinoei, aske dauden animaliei eta hamaika kirol egiteko aukerari esker. Karpatoetako mendikate handi eta boteretsuena osatzen dute, 340 kilometro koadroko azalera hartuz, eta horietako 260 Eslovakiako lurraldean daude. 2.500 metrotik gorako 25 tontor daude. 4.- Kosiceko kultur giroaz gozatzea. Eslovakiako bigarren hiri handienak, herrialdeko ekialdeko erdialdean kokaturikoak, ukitu propioa du. Bertako erdigune bitxiko monumentu nagusia St. Elisabeth katedrala da, XV. mende hasierakoa; katedral gotiko hau da Europan ekialdekoena eta Eslovakiako eliza handiena, 5.000 pertsonarentzako lekuarekin. Kosice Europako Kultur Hiriburua izan zen 2013an eta, orduan bertan izan ziren ekitaldiez gain, kultur jarduera handia dago urte osoan. 5.- Banska Stiavnica-n urrea eta zilarra bilatzea. Meatze-hiri historiko hau XVI. eta XVII. mendeetan bertan urrea eta zilarra ateratzen zirelako egin zen ezaguna, eta jada 1764an, Europako lehen Meatze Eskola hartu zuen, munduko eskola tekniko zaharrena. Egun oraindik jantzi berezi bat alokatu eta urrea eta zilarra erauzten direneko zuloak bisita daitezke. Aire libreko meatzea museo bihurtu da, eta XVII. mendeko galerietan zehar bi kilometroko bisita eskaintzen du. Hiriko erdigune historikoa eta interes teknikoko tokiak Gizateriaren Ondare izendatuak izan dira. Hiria tajchy izeneko aintzira artifizialez inguratuta dago. XV. eta XVIII. mendeen artean hirurogei urtegi eraiki zituzten, meatze-industriako bonba hidraulikoak energiaz hornitzeko. 6.- Presov-en sobietar garaiari begiratua ematea. Presov-era iritsita iraganera bidaiatzen jarraituko dugu. Hiri hau, 100 biztanlekoa, industriari esker hazi zen garai komunistan. Harriztatutako kaleak dituen erdigune txikia oso zainduta dago eta merezi du bertan bueltaxka bat egitea, baina benetan merezi duena sobietar garaiko kutsu hori igartzea da, esaterako tranbia lineako kableetan eta adreilu eta zementuzko eraikinetan.

42

7.- Piestany paradisu termalean lokatz sendagarrietan lohitzea. 30.000 biztanle baino zertxobait gehiago ditu eta Vah ibaiaren ertzean dago; Piestany da, Eslovakiako bainuetxe hiri garrantzitsuena. Bere iturri termal eta lokatz sendagarriengatik da ezaguna, eta aspalditik da jakina bertako urek hainbat gaitz sendatzeko gaitasuna dutela. Lonely Planetek Europako 20 bainuetxe onenen artean kokatu zuen. 8.- Eslovakiako hainbat gazta dastatzea. Eslovakia gazta herrialdea da. Edozein supermerkatutan aurkituko dugu produktu honi bereziki eskainitako sekzioa. Salduena gazta ketu bat da, hiru zentimetro zabal dituen zinta formakoa eta bere baitan bildua. Janari nazionala, ez beti denon gustukoa, halusky bryndzove delakoa da; patata orez eginiko albondiga modukoak dira, ardi esnez eginiko mami gazi batekin nahasita eta txikitxiki zatitutako hirugihar errea gehituta. Janaria laguntzeko ohiko edaria esne garratza edo esne gazura da. Askok nahiago izango dute, akaso, eslovakiar garagardoren bat, txekiarrei inbidia arrastorik ez dietenak – Zloty Bazant, Mnich Smadny edo Topvarr– eta alkohola atsegin ez dutenek Kofola probatu beharra dute, sobietar garaian Coca Colaren ordezkoa zena. 9.- Karpatoetako egurrezko elizetan meditatzea. Hervartov, Tvrdosin, Kezmarok, Lestiny, Hronsek, Bodruzal, Ladomirova, Ruska Bystra. Eliza ikusgarri hauen izenak zuzen ahoskatzen saiatu beharrean, errazagoa da bertara bidaiatu eta Unescoren ondare diren ohiz kanpoko eliza protestante, katoliko eta ortodoxoak ezagutzea. Horietako asko iltze bakar bat ere erabili gabe eraikitakoak dira eta dekorazio ikusgarria dute. 10.- Kras Slovensky-ko leizeetan izoztuta geratzea Herrialde horren txikian 44 leize ikusgarri daude, horietatik 12 publikoari zabalik. Europako izotzezko kobazulo garrantzitsuenetako bat Dobsina da, Slovensky Raj Parke Nazionalean kokatua, Eslovakiako ekialdean. Baina ez da bakarra. Domican ere kareharrizko egitura izugarriak ikus daitezke –bertan txalupaz Estigia ibaian barrena ibil gaitezke–, baita Gombasecka zein Ochtinska leizeetan ere; azken horretan aragonito kristalezko dekorazio benetan baliotsua dago, Europan beste inon aurkitu ezin diren formazioak. •


43


44


La Paz OSTERATXO BAT GORENEKO HIRIAN Testua eta argazkiak: Lucas Vallecillos

45


Illimani sumendiaren irudi ahalguztidunaren begiradapean, 3.200 metroko altitudean, Andeen mendilerroan gora eginez, La Paz hiria gizon-emakumeen arragoa da, Bolivia osotik datozen indigenen kulturak bizikidetzan uztartzen baitira bertan, eta atergabeko joan-etorrian egunerokotasun koloretsuak betetzen ditu ondare historiko interesgarriz jantzitako kaleak.

iria bailara zoragarri batean dago hedatua eta bere adarrak gorantz luzatzen dira, 4.000 metroetaraino, etxerik apalenak dauden guneetara, baita beherantz ere, 3.200 metrora, etxe orratz handiak jaikitzen eta dirudunen bizitegiak zabaltzen diren inguruetan. Horrenbestez, mundu zabaleko hiririk altuenetakoa da, hirugarrena zehazki, Potosiren eta Lhasaren ondoren. La Paz hiri kaotiko eta desegituratua da, baina esku artean mapa bat ibiliz eta eroapenez hartuz gero, erraza da hor barna mugitzea eta apurka-apurka ezagutuz joatea. Bisitari hasiera emateko lekurik aproposena El Prado bulebarra da. Lorategiz apaindutako pasealeku

H


LA PAZ atsegina ez ezik, hiriaren zain nagusia da, erdialde osoa haren biran dago egituratuta. Tarteka-tarteka monumentuak aurkituko ditugu eta etxe kolonialez josita dago; horrela, kontraste halako bat eratzen da ugariagoak diren eraikin modernoagoekin. Iparralderantz luzatuz doala kaleak Mariscal Santa Cruz izena hartzen du, eta hiriburuko lekurik enblematikoenetako batera gidatuko gaitu, San Frantzisko plazara. Hiriaren taupada hartzeko leku ezin hobea da, hortxe plazaratzen baitira herritarren aldarrikapen nagusiak; iluntzean kaleko artistek betetzen dute, eta hauen inguruan, jendetza polita batzen da. Plazaren buruan, hiriko monumenturik ederrenetakoa nabarmentzen

da: San Frantzisko eliza, 1549. urtean eraikia. Haren fatxada ikusteko baino ez bada ere, merezi du La Pazera bidaiatzea. Harrian landutako erretaula barroko liluragarria da, elementu kristauak eta motibo indigenak ezkontzen dituena: erdiko portaleko zutabeak munstro antropomorfikoetatik jalgitzen, mestizo hazpegiak dituzten maskaroiez errematatutako erlaitza... irudimena askatzera dei egiten du iruditeria osoak. Kanpandorreak eraikinaren gainerako zatiekin kontrastatzen du, 1885ean eraikia baita. Barrualdea hiru nabek osatzen dute, eta nabarmentzekoa da irudien dramatismoa. San Frantzisko plazan bertan hasten da Sagarnaga

Handian, Murillo plaza, atzean Legebiltzarra ikusten delarik. Txikian, goitik behera, Via Balcon izeneko begiratokia eta Arkeologia Museoko sarrera. Erreportajea zabaltzen duen irudian, La Pazen eta Andeen ikuspegia eta El Alto hirira igotzen den teleferikoa.

47


LA PAZ La Pazeko goialdeko auzo bateko kale bat, 4.000 metrora kokatuta, eta Apolinar Jaen kalea, estilo kolonialeko ibilbide ezagunena. Gainerako irudietan, bi «cholita» Rodriguez merkatuan, borroka librea La Ceja kiroldegian eta Ahal Handiko Jaunaren festako desfilea.

kale komertziala, dendaz josita dago eta chola delakoek zuzentzen dituzten kaleko postuez gainezka, ezin aproposagoak mokadutxoa egiteko edota zuku egin berri gozagarria ahoratzeko. Kale honetan makina bat dendatan aurkituko ditugu artisau produktuak, eta diru trukerako bulegoak ere ugariak dira. Horrez gain, badaude ibilaldiak antolatzen dituzten agentziak ere, esaterako, Perura, Machupichu ezagutzera. Kalean aurrera eginez, Linares kalea agertuko zaigu trebeska. Bere biran Mercado de las Brujas delakoa, sorginen azoka, hartzen duelako da ezaguna kale hori, eta iraganeko xarma galduxea duen arren jomugan turistak dituzten denda sorta bihurtuta, oraindik ere geratzen da saltoki aimararen bat edo beste, bertakoei zuzendua. Halakoetan, sendabelarrez eginiko ukenduak eskainiko dizkigute, bururatu dakigukeen gaitz oro uxatzeko modukoak, eta horiekin batera, eskaintzak egiteko materialen sorta zabala eta gisa orotako sorginkeriak edo konjuruak egiteko zernahi, hala nola llama fetuak, artilea, koipea, intsentsua eta koka orriak. Koka orrietatik metal preziatuetara Sagarnaga etorbideak eta Linares kaleak elkarrekin topo egiten duten kantoian bertan ia-ia, Kokaren Museoa dago. Oso leku interesgarria da, eta gutxi gorabehera 1,5 euro balio du sarrerak. Gaiari buruz jakinmina dutenentzat oso gomendagarria da, koka landareari buruzkoak hiru ikuspegitatik lantzen baitira bertan: ikuspegi zientifikoa, kulturala eta historikoa. Koka orrien kontsumoa mendeetan ia aldaketarik gabe iraun duen ohitura milenarioa da, eta gaur egun ere indarrean jarraitzen du, besteak beste, lan astunak egiten dituzten pertsonek erabiltzen dutelako: koka orriak ahoan ibiltzen dituzte, mamurtuz –beraiek akulliku esaten diote horri–, logura eta gosea uxatu eta indarberritzeko. Sagarnaga kalean aurrera eginez, azoka gunera iritsiko gara. Pertsonak eta salgaiak oldeka dabiltza gora eta behera, jendetzaren artean bidea zabaldu ezinik doazen ibilgailu ernegatuen bozina deien erritmora mugituz. Bisitaria onik ateratzen bada berebiziko zurrunbilo horretatik, azoka erraldoi batez disfrutatu ahalko du. Anabasa itxurako hori guneka dago antolatuta, hala nola: kapelen kalea, hara joaten dira cholitak gau eta egun soinean daramaten onddo kapela konpontzera edo berritzera; haragi azoka; elektronika eta telefonia gaietako gunea, Eloy Salmon kalean. Hain zuzen, kale horretan bertan eta inguruetan kokatzen dira artisau tailer berezi batzuk ere: Ahal Handiko Jaunaren, Señor del Gran Poder delakoaren, jaialdiko desfileetan plazaratzen diren maskara enigmatikoen eta traje surrealisten egileak. Berez, horixe da hiriko

48

jaialdi nagusia, eta maiatzaren eta ekainaren artean astebetez erabat eten egiten du hiriaren ohiko bizimodua. Inguru honetan dabilenak ezin dio uko egin Tambo Quirquincho antzinako azoka bisitatzeari. Lehen, goi lautadako baserritarrak beren salgaiekin bertaratzen ziren eta etxera itzuli aurretik hortxe ematen zuten gaua. Gaur egun bestelako erabilera bat du, benetan interesgarria hau ere, Boliviako Arte Museoa baita. 1988. urtean zabaldu zituen ateak, eta bertan nabarmentzekoa da zilargintzako bilduma zoragarria, baita antzinako argazkien saila ere. Horrez gain, cholaren, hau da, lapaztar emakume aimararen, janzkera tradizionalari buruzko erakusketa zabal bat ere badago bertan. Handik pauso batera dago Murillo plaza. Leku eder horrek bere inguruan biltzen ditu katedral metropolitanoa, Legebiltzarra eta Gobernu Jauregia, eta erdierdian eskultura handi bat dago, Gualberto Villarroel presidente ohiaren omenez. Eguerdiko hamabietan presidentetzako guardiaren txanda aldaketa egiten dute bertan Colorados batailoiaren infanteriako lehenengo erregimentuaren eskutik. Turista ugari erakartzen ditu ekitaldi horrek. Plazako eraikin monumental horietatik guztietatik publikoari irekia den bakarra katedrala da, 1835ean eraikia, hiru nabeko oinplanoan eta estilo neoklasikoan. Comercio eta Socabaya kaleen arten eratzen den plazaren kantoi batean hiriko museo interesgarrienetako bat dago, Arte Museo Nazionala, hain zuzen, Diez Medina jauregi txundigarrian –Arana kondeen jauregia ere esaten diote– kokatua. Eraikina ikuste hutsak merezi du bisita. 1755. urtekoa da eta estilo barrokoa du, eragin indigenekin. Baina, horrez gain, barnean artelan bilduma bikaina dauka, arte piktoriko boliviarraren izen esanguratsuenen erakusleiho: Melchor Perez de Holguin eta Marina Nuñez del Prado, besteak beste. Murillo plazatik hiru kale harantzago –«a tres cuadras», lapaztar batek esango lukeen bezala–, hiri osoan kontserbazio egoera hoberena duen kalea dago, garai batean La Paz nolakoa zen ohartzeko aukera ezin hobea ematen duena. Jaen kalea da, eta hiri koloniala izan zen haren lekuko ia-ia antzaldatu gabea da: bide estu bat, zabaleran hiru metro baino askoz gehiago ez eta luzeran 400 bat metro, etxeak ilaran karez zurituak eta egurrezko balkoiekin... Andaluziako herrixkaren batetik aterea dirudi. Kale horretan daude hiriko museorik interesgarrienetako batzuk, hala nola: Metal Preziatuen Museoa, Museo Kostunbrista, Pedro Domingo Murilloren Etxe-Museoa, Bolivia Kostaldeko Museoa... Interesgarriena kolonaurreko urre eta metal preziatuen museoa da, Apolinar Jaen independentziaren bultzatzaileetako bat



GIDA PRAKTIKOA Aklimatazioa Lehenengo egunean dosifikatu beharra dago: bidaiariak ia segurtasun osoz buruko min zorrotza eta ondoeza nabarituko du, 24 orduren bat irauten du horrek. Mendiko gaitza edo «soroche» delakoa arintzeko modurik onena atseden hartzea da eta koka-mate infusio ugari hartzea. Bihotzeko gaitzen bat izanez gero, medikuari galdetu, beharbada halako bidaia bat ez delako gomendatzekoa izango kasu horretan, edo besterik gabe, egokiagoa izan daitekeelako lurretik iristea, gorputzak pixkana girotuz joateko aukera izan dezan. La Pazera hegazkinez iristen den bidaiariak –eta hori izan ohi da normalena–, El Altoko aireportuan oinak jartzean sumatuko duen aurreneko gauza da ibiltzerakoan oxigenoa falta zaiola eta bere maletaren pisua hirukoiztu egin dela. Mundu zabaleko aireporturik altuenean gaude, itsasoaren mailatik 4.000 metrora.

Kafea Indarberritzeko, Cafe La Paz kafetegian geldialditxoa egitea bezalakorik ez dago, giro lasai eta goxoan. Ayacucho eta Camacho kaleek topo egiten duten kantoian dago, El Prado pasealekuaren ondoan. Modernoen, intelektualen eta politikarien lekurik kutunena da, beharbada denak bat datozelako bertan ematen dutela hiri osoko kaferik onena.

50


LA PAZ izan zenaren jabetzakoa izan zen egoitza dotorean. Hiria gorenetik. Azken urteetan La Pazek izan duen eraldaketarik handiena sei lineako teleferiko sarea abian jartzea izan da. Garraio publikoan iraultza ekarri du, auzorik txiroenen eta hiriaren erdialdearen arteko oztopo geografikoak ezabatu baititu. Haren azkartasunak eta efikaziak hiritar askoren bizimodua aldatu du. Lehen, autobusean 60 minutuko ibilbidea bihur zitekeena, orain 20 minutuko txango bat da airez hiriaren gaineko ikuspegi miresgarriarekin lagunduta, Andeak direla atzean. Agerian geratu da turismoarentzako amu ezin erakargarriago bat dela. Zalantzarik gabe, El Altora igotzeko garraiobiderik aproposena da, teleferikoaren linea gorria hartu Uztailak 16 geltokian, La Pazeko erdigune historikotik oso gertu, eta bi geldialdi eginda, hamar bat minutuko ibilbidea da. Hiri horretan egundoko ikuskizuna eskaintzen dute, inguru osoan denik eta harrigarriena: borroka librea, igandero arratsaldeko seietan La Ceja kiroldegian. Han barruan harrigarria da nola erotzen den jendea halako ikuskizun groteskoarekin, itzela baita, borrokaren eta zirkuaren tarteko zerbait, akrobaziak direla nagusi;

nekez ulertuko dugu, baina benetan diotsuet puntua hartzen badiozue barrez lehertuko zaretela, eta bestela, ziur baino ziurrago saio erdian ospa egingo duzuela. Kiroldegiaren inguruan begiratoki ugari daude, ilunabar zoragarriak ikusteko paraje aproposa da, freskagarriren bat hartuz hiriaren ikuspegirik hoberenetan hoberena parean dugula. Egia osoa esan behar dugu, ordea, eta El Alto gauaren etorrerarekin arriskutsu bihurtzen da, batez ere turistentzat. Giroan segurtasun eza sumatzen baduzu, ikuspegiaz lasai gozatu ahal izateko teleferikoaren geltoki modernora jotzea izango duzu aukerarik onena, babestuagoa baitago; gainera, jatetxe bat dauka, bertako eta nazioarteko sukaldaritza eskaintzen duena, eta ireki berri den begiratoki eder bat ere bai, sarrera librekoa. Hain zuzen, “Titanicâ€? izenarekin bataiatu dute, itsasontzi baten branka dirudielako eta handixek benetako gozamena da ikustea nola ezkutatzen den eguzkia Altiplanoaren atzean, hiria itzaletan utziz, baina argiz zipriztinduta, azken errainuek Andeen mendilerroa eta Illimani sumendi ahaltsuaren gailur zurituak arrosa kolorez tindatzen dituzten bitartean. •

Handian, Sagarnaga kalea, San Frantzisko elizako kanpandorrearekin. Lerroon azpian, hiri eder honen panoramika eta Illimani (6.462 m) sumendia.

51


proposamen tematikoa

OINEZ EGIN DAITEZKEEN GOI-MENDIETAKO IBILBIDE GORENAK Hainbat gailurretara iristeko, maiz ezinbestekoa da eskalatzea... baina ez beti. Batzuetan oinez igo daiteke; hori bai, ordu luzeetako ibilaldiak egin ondoren. Trekking ibilbideei dagokienez, eskaintza zabala da eta batzuk zailak diren arren, gogor prestatu ondoren, egingarriak izan daitezke. Munduko ibilbide garaienak eta ikusgarrienak batu ditugu zuentzat.

Gondogoro La (Pakistan) Karakorumeko mendikatean dagoen pasaguneko (5.940 m) paisaia hori txundigarria da. Trekking ibilbide gehienak Godwin-Austen glaziarreraino iristen dira; hots, K2-ko kanpalekuko sarbideraino. Kala Pattar (Nepal)

Xendazaletasunaren eta mendizaletasunaren arteko muga bereizten duen toki bat dago: Everesteko baseeremua. Bertan goi-mailako alpinistak aurki daitezke eta, bide batez, Kala Pattar (5.545 m) mendia igo, nahiko samurra omen baita. Base-eremura iristen diren irteerak Luklako aireportutik ateratzen dira eta Kala Pattar-era heltzeko 11 bat egun behar izango dituzue.

52


Aconcagua (Argentina)

Andeak mendikateko ÂŤsabaiaÂť planetako mendirik altuena da, Himalaiaren baimenarekin, noski. Teknikoki ez da zaila, baina bertako girora egokitzeak denbora luzea behar du. Hori dela eta, guztira pare bat aste behar izaten dira Aconcaguaren gailurra zapaldu ahal izateko. Hainbat ibilbide daude eta baimenak Mendozan lortzen dira.

Stok Kangri (India)

Ladakh barrutiko Leh herritik atera ohi dira Stok Kangri mendira doazen trekking ibilbideak. Indiako gailur altuenera igotzeko (6.153 m) zazpi edo bederatzi egun behar izaten dira, bertako girora egokitzeak egun batzuk eskatzen dituelako. Ez da zaila eta ikusgarria da oso.

Elbrus mendia (Errusia)

Europako mendirik altuena da (5.642) Kaukaso mendikateko gailur hau. Teleferikoak 3.800 metrora uzten zaitu eta kanpalekua Garabashi eski-estazioan edo Diesel aterpean finka dezakezu, 90 minutu eskasera. Egun bateko egokitzapena egin ondoren, gailurrera 8 orduan irits zaitezke. Beste horrenbeste beharko duzu jaisteko, noski.

53


proposamen tematikoa

Gokyo Ri (Nepal)

Khumbu eskualdean, 5.350 metrora kokatuta dagoen gailur hau Everesteko base-eremu jendetsuaren ordezko ona izan daiteke. Kala Pattar-ek baino 200 metro gutxiago ditu, baina goitik dagoen ikuspegia ederragoa da: eguraldiak laguntzen badu, munduko lau gailur altuenak izango ditugu parez pare. Namche Bazaar herrian biderkatzen dira bideak, Everest eta Gokya Ri-ra doazenak.

Kilimanjaro (Tanzania)

5.896 metroko mendi honek mendizale anitz erakartzen ditu Afrikara. Atonduta dauden sei ibilbideetatik errazena eta erabiliena Marangu izenekoa da, Gilman gailurrean bukatzen dena, 5.685 metrora. Askok ez dute aurrera jarraitzen, nahiz eta benetako gailurra, Uhuru izenekoa, bi ordura dagoen. Machame ibilbidea ez da hain ezaguna, baina inguruaz gozatzeko aukera handiagoa ematen du. Hori bai, bost egun behar izaten dira bertaratzeko. Azkenik, Kilimanjaro parke nazionalean nor bere kabuz joatea debekatuta dago eta nahitaez bertako gidari bat kontratatu beharra dago. 54

Whitney mendia (AEB) Sierra Nevada izeneko kaliforniar mendikatean kokatzen da AEB kontinentaleko gailurrik altuena –Whitneyek 4.417 metro ditu, baina Alaskan dagoen McKinley-ek irabazten dio: 6.194 m–. Baimena zozketan erabakitzen da eta otsailetik martxora arte egin daitezke eskaerak. Orokorrean hiru egunean igotzen da, kontuan izanik 17 kilometroko luzera duen igoeran 1.800 metro igoko ditugula.


Khumbu (Nepal) Khumbu barrutiko Kusum Kangru eta Cholatse mendiak igotzea ez da batere erraza, eskalatzeko teknikak ondo menderatu behar baitira. Halere, xendazaleentzat inguruan ere ibilbide ederrak daude.

Chimborazo (Ekuador) Sumendi honen gailurra (6.310 m) Lurraren erdigunetik urrutien dagoen puntua da. Ibilbide erabiliena Castillo izenekoa da, 12-14 ordukoa. Gauerdian ateratzea komeni da.

55


HITZORDUAK hutsa

GABONETAKO AZOKAK: ERDI AROTIK IRAUTEN DUEN OHITURA EUROPAKO HIRIBURUETAN

lemanian eta Austrian sortu zen Erdi Aroan Gabonetako merkatuen tradizioa. Gaur egun, Europako herrialde gehienetan aurki daitezke mota honetako azokak eta, are gehiago, munduko beste lurralde askotara hedatu da tradizioa. Hori bai, denboraren poderioz, aldaketa nabariak jasan dituzte, batez ere bi motakoak: gero eta goiztiarragoak dira –gehienak azaroaren bigarren hamabostaldian hasten dira– eta eskaintza anitzagoa da, ez baitira opariak bakarrik saltzen, aldi baterako jolas-parke bezala atontzen dira askotan. Londres da horren adierazlerik esanguratsuena. Britainia Handiko hiriburuak ohitura zahar hau bereganatu du eta ia auzo gehienetan aurkitu daiteke gisa honetako azoka bat. Aukeratzerakoan, bi gune dira nahi eta nahi ez bisitatu beharrekoak: Southbank Ch-

A

56

ristmas Market (www.southbankcentre.co.uk) eta Hyde Park Winter Wonderland (hydeparkwinterwonderland.com). London Eye noriaren ondoan eta Tamesis ibaiaren ertzean kokatzen da Southbank-eko azoka tradizionala eta, horren inguruan, Southbank Centre Winter Festival jaialdia (azaroaren 11tik urtarrilaren 25era). Musika, antzerkia... denetarik eta doan. Hyde Park-eko jolasparkea ere ez da hutsaren hurrengoa: izotz gaineko patinaje pista, ikuskizunak, erosketak egiteko aukera.... Azaroaren 18an zabalduko ditu ateak honek, eta hilaren 17an, aldiz, Parisen, La Defense-ko Gabonetako Hiriak (www.ladefense.fr), non 350 artisauk hartuko duten parte azaroaren 19tik aurrera. Berlini dagokionez, (www.visitberlin.de), hirian egongo diren 60 azoken artean zaila da bakarra aukeratzea. Handiena, dena den, Spandau-ko alde zaharrekoa da.


ERAKUSKETAK

ALEMANIAKO HISTORIAN BARRENA 200 OBJEKTUREN LAGUNTZAREKIN MARTXA LUZEAREN URTEURRENA Martin-Gropius Bau da Berlingo erakusketa areto nagusia, eta urtean zehar antolatzen dituen hamar bat erakusketa beti puntapuntakoen artean daudela esan ohi da nazioarte mailan. Urrian ireki zuen 2016ko azkena, datorren urteko urtarrilaren 9ra arte zabalik egongo dena “The British View: GermanyMemories of a Nation” titulupean. 200 objekturen bidez, Alemaniaren historiako 600 urteetan zeharreko bidaia proposatzen du laginak, hala nola Bigarren Mundu Gerraren edo ekialdea eta sortaldea banatzen zituen harresiaren erorialdiaren berri emanez. Argazki txikian, adibidez, ekialdeko Alemaniatik ihes egiteko erabilitako neoprenozko jantzi bat ikus daiteke.

Orain 80 urte, Txinako Alderdi Komunistako tropek, Errepublikaren tropetatik ihesian, Martxa Luzea izeneko bidea egin zuten. Ehun bat mila abiatu ziren eta 30.000 besterik ez ziren bizirik atera 12.874 km egin ostean. Txinako Museo Nazionalean honi buruzko erakusketa dago ikusgai.

MEXIKO, PARISEN Diego Rivera, Frida Khalo edo David Alfaro (irudian azaltzen den koadroaren egilea) artista mexikarrek urtarrilaren 23ra arte zabalik egongo den proposamen interesgarri baten protagonistak dira. Pariseko Grand Palais aretoan dago “Mexique 1900-1950” lagina.

www.berlinerfestspiele.de

AMETS TEKNOLOGIKOA “Deep Dream. Act II” deitzen da Erromako Macro Museorako None izeneko italiar kolektiboak eginiko lana. Teknologiaren eta artearen arteko loturak uztartzen dituzte artista hauek, batzuetan amesgaizto batean gauden sentsazioa sortuz.

JOAN MIROREN «ETXE» BERRIA PORTON Banco Portugês de Negócios banketxearen porrotak ondorio on bat ekarri du bederen: sotoan gorderik zeuzkaten maisulanak berriz ikusi ahal izango direla. Urtarrilera arte daude ikusgai Portoko Serralves Fundazioan banketxeak gordeta zituen Joan Miroren koadroak. 57


hutsa

liburuen TXokoA

hutsa

ISTANBULEKO ZAPOREAK hutsa

Estambul. Las recetas de culto Pomme Larmoter Argazkiak: Akiko Ida eta Pierre Javelle. Marrazkiak:Zeina Abirached Lunwerg, 2016 272 orrialde. 24,50 euro

ebab ospetsuez aparte, ezer gutxi dakigu gehienok turkiar gastronomiari buruz. Istanbuleko sukaldaritza hiriaren parekoa da: zabala, askotarikoa eta festazalea, garaien gainetik dirauten zaporeak eta Europa eta Ekialdeko eraginak bere baitan batzen dituena. Liburu hau Turkiako hiriburuan barneratzen da, eta errezeten bidez bere txoko eta sekretuak azaleratu nahi ditu gure gozamenerako. Betiko errezetak azaldu dituzte pausoz pauso, baita erabiltzen diren osagaiei buruzko argibideak –osagai gehienak gure merkatuetan aurki ditzakegu–, bertako kulturari buruzko azalpenak, baita ezagutu beharreko helbide batzuk ere. Hiriaren mapak eta ibilbide desberdinak ere jaso dituzte itxura zaindua duen liburu honetan.

K


Mrs. Hemingway Naomi Wood Itzultzailea: Garazi Goia Txalaparta, 2016 432 orrialde. 19,40 euro

ARTZAIN INGELESEN BIZIMODUA

ork pentsa zezakeen artzain baten bizitza best-seller bihurtuko zela? James Rebanks idazlea da –orain– eta artzaina betidanik, eta Lake District britainiar barrutiko baserri batean bizi da, bere aita bizi izan zen bezala eta, aurretik, aitona. Artzain ingelesen hiru belaunaldi horien bizitza islatzen du, hain justu, orain gaztelaniaz argitaratu den liburu honek, Ingalaterran aurtengo nobedaderik salduena bihurtu denak. Ingelesezko bertsioan 200.000 ale saldu dira dagoeneko, eta liburua beste hamar hizkuntzatara itzuli dute.

N

La vida del pastor James Rebanks Debate, 2016 272 orrialde. 21,90 euro

ugarramurdiko sorginen epaiketa –1610ean Logroñon–, Inkisizioaren kartzela sekretuak, Dortoka uhartean sortu nahi izan zen errepublika libertarioa, Karibe itsasoko euskal kortsarioak... gertakizun horiek guztiak bizi izango ditu Joanes Sagarminek bere jaioterritik, Zugarramurditik alegia, hanka egindakoan. Joanes da Patxi Irurzun nafar idazlearen azken nobelako protagonista eta kontalaria. Inkisiziotik ihes egin nahian, Ipar Euskal Herriko kortsarioen itsasontzi bateko marinela bihurtuko da, eta gero Mundu Berrira joango da.

Z

Los dueños del viento Patxi Irurzun Harper Collins, 2016 368 orrialde. 18,30euro

hutsa

hutsa

rnest Hemingway idazleak emakumeekin izan zituen harremanak gatazkatsuak izan ziren. Lau emazte izan zituen eta Naomi Wooden eleberri koral honetan laurak agertzen dira: Hadley Richardson, idazlearekin Parisen bizi izan zena eta bere lehen semearen ama izan zena; Pauline Pfeiffer Fife aberatsa, hasieran amorante eta gero emazte izan zuena; Martha Gellhorn, Espainiako gerra zibilean harekin batera gerra-berriemaile izandakoa; eta Mary Welsh, ezkondutakoan kazetari lanbidea utzi zuena eta, 1961ean, guztiei, baita emazte ohiei ere, Hemingwayren heriotzaren berri eman ziena.

E

hutsa

hutsa

HEMINGWAY ETA EMAKUMEAK

EUSKAL KORTSARIO BATEN ABENTURAK

GERRAONDOKO NEW YORK MAGIKO HURA igarren Mundu Gerra, bukatu berri. “Queen Mary” itsasontzia New Yorken porturatu da iparramerikar soldaduz beteta. Bidaiarien artean Jan Morris dago eta hiri erraldoi honetan bizi izandakoa islatu zuen liburu honetan. Gaur egun ospetsua den Jan Morris ingeles idazle eta bidaiariaren liburu hau 80ko hamarkadan argitaratu zen eta klasiko ahaztu bat bihurtu zen, orain berriz kaleratu duten arte. Gizon jaio zen James Humphrey Morris (Somerset, 1916), militarra lanbidez eta Bigarren Mundu Gerran Britainiar Inteligentzian aritu zen. 1972an, sexu aldaketa gauzatu ondoren, Jan Morris bilakatu zen.

B

Manhattan Jan Morris Gallo Nero, 2016 268 orrialde. 20 euro

59


Gogoan hartu hutsa

NERUDAREN ETXEAK POETAREN IZPIRITUAREN AZTARNAK

Bildumagile obsesiboa, itsasoarekin maitemindua, poeta bitxia, Pablo Nerudak (Parral, 1904-Santiago 1973) bere izaeraren isla bihurtu zituen Santiagon, Valparaison eta Isla Negran zituen etxeak. Horma horien artean poetaren izpirituak bizirik dirauela dirudi. Nerudaren hiru etxeok bisitatzeko aukera dago, Neruda Fundazioak museo bihurtu baititu. Eta Txilen egonik, nahitaezko bihurtzen da toki berezi hauetan ikustaldi bat egitea. Neruda beti dago «modan» gainera, baina aurten interes berezia piztu da haren inguruan Pablo Larrain zinemagileak egindako filmagatik.

60

Poemaz poema. Ozeano Barearen itsasertzean hartzen du atsedena Isla Negrak, Valparaisotik 80 kilometrora eta Santiagotik 100 kilometrora. Han idatzi zituen poema gehienak Nerudak eta, bertan apurtzen diren olatu haserreen babesean, gorde zituen poetak hain preziatu zituen bilduma zoro haiek: itsasontziak botilatan, itsas pinturak, maskarak, afrikar estatuatxoak, kolore guztietako maskorrez beteriko botilak... Ia 3.500 objektu batu zituen bere bizitzan. Bildumagiletzat baino, «gauzazaletzat» zuen bere burua Nerudak. Itsasoa etxearen osagai bat dela ematen du era berean; dekorazioa guztiz itsas girokoa da, eta itsasoari begira daude Neruda eta bere azken emazte Matilderen hilobiak ere. Valparaisoko Florida izeneko muinora igota dago La Sebastiana etxea. Han dago, itsasoari begira, noski. Barnean kolore guztietako ontziak aurkituko ditugu, –poetaren ustetan edariek zapore hobea dutelako horrela–, bai eta Nerudak gustukoen zuen besaulkian oraindik soma daitezkeen orbanak ere , bertsoak zirriborratzeko erabiltzen zuen tinta berdeaz eginikoak. Santiagoko etxea La Chascona deitzen da. Etxarte batean dago, Bellavista auzo bohemioan. Pinocheten estatu-kolpearen ondoren lapurreta bat baino gehiago izan zen bertan. Halere, gaur egun berreskuratutako hainbat objektu ikus daitezke, hala nola 1971n eman zioten Literatura Nobel saria eta Nerudak bildu zuen liburutegi ikusgarri eta baliotsua.


hutsa

KATAROEN AZKEN GOTORLEKUA Cucugnan (Ariege departamendua, Estatu frantsesa) herrian dago, Perpinya-tik 39 kilometrora, mendira igota bezala. Zorroztutako haitzek osatutako gailurren gainean eraikitako gaztelu honek Queribus du izena eta ospetsua da kataroen erresistentziaren azken gotorlekua izan zelako. Hain zuzen ere, orain gutxi kataroen gazteluak gizon-emakume guztien ondarearen zerrendara gehitzeko eskaera egin dio Estatu frantsesak Unescori. Ia 800 urte pasatu dira –772 zehazki– kataroen sarraskia gertatu zenetik, baina zauriak oraindik zabalik dirautela dirudi. Joan den irailean, Montsegur-eko eliza katolikoan, meza baten bidez, barkamena eskatu zitzaien lehen aldiz Inkisizioaren

ankerkeriaren menpe erori ziren kataroen oinordekoei. Katarismoa mugimendu erlijioso agnostikoa zen. Bataioa, sendotza eta eukaristia sakramentuak onartzen zituzten, beren erara moldaturik, eta biziera latza aldarrikatzen zuten; esaterako, sinestun «burutuek» erabateko kastitatean bizi behar zuten. Domingotarrak izan ziren haien etsai sutsu eta erasoaldi gogor eta luzeen ondoren, Inkisizioak eta Inozentzio III.ak haien kontra bultzatutako gurutzadak desagerrarazi egin zituen, XIV. mendean. Quéribuseko gaztelua itsasoaren mailatik 728 metrora dago eta erraz bisita daiteke. Goitik ikusten den panoramika ikusgarria da oso.


LABURRaK hutsa

KANPAI-HOTSA MAITE EZ DUEN HOTELA ironako Barri Vell auzoan kokatutako Hotel Historiceko jabeak auzitara jo du, gauez katedraleko kanpaiak behingoz isiltzeko eskatuz. Aspalditik tematutako dabil hotela kanpai-hotsen aurkako borroka honetan, bezeroak kexu direlako, eta urte hasieran lortu zuen hilabeteko geldialdia: gauerditik goizeko 06.45era kanpaiak ez zuen jo ez laurdenetan eta ez puntuetan, zaratari buruzko udalordenantzak horrela aginduta. Biztanle eta apezpikutzaren kexen ondoren, Udalak atzera bota zuen eta azkenengo mila urteetan gaueko orduak «alaitzen» dituzten kanpaihotsak bere horretara itzuli ziren. Orain, erabakia epaileen esku geratu da.

G

62

RONALDOK BIGARREN HOTELA ZABALDU DU

ristiano Ronaldo futbolari portugaldarrak bigarren hotela zabaldu berri du, oraingoan Lisboako alde zaharrean. «Futbola nire pasioa da, baina etorkizunean ere pentsatu beharrean nago», adierazi zuen inaugurazioan Ronaldok. Lau izarretako hotelari Pestana CR7 Lisboa izena jarri diote –Pestana hotel katearekin hitzarmena du futbolariak– eta 82 geletatik bakarra da suitea; hori bai, mota guztietako aurrerapen teknologikoak dituena. Madeirako hiriburuan zabaldu zuen lehen hotela Ronaldok eta aurki beste bi irekiko dituela iragarri du: Madrileko Gran Vian eta New Yorken, Times Squaren.

C

BALEA ARRANTZALEEN MODA, EGUNERATUTA oreak Mendian euskal arropa markak “Basque Marine Heritage” bilduma atera berri du Pasaiako Albaola Euskal Itsas Faktoriarekin elkarlanean. Elkarlan hau itsas tradizioan oinarritutako jantzi hauendako inspirazio iturria izan da. Bilduma gizonezko eta emakumeentzako jantzi sorta hiritarra eta dinamikoa da, XVI. mendeko balea arrantzaleetan inspiratutako «navy» irudi klasikoarekin.

L

hutsa

drenalina ziztu batean igoko zaizu haurren jolas honetara igotzen bazara: 2.700 metrora kulunkan ibiltzea ez baita ohikoa. Zure oinetara, 400 metrora zehazki, hiri oso bat ikusteak sentsazioak areagotu ditzake. Ekuadorreko hegoaldeko Cuenca hirian kokatutako Turi-ko begiratokian dago Aventuri jolas parkea. Muturreko kirolak eskaintzen ditu dolar baten truke eta mundu osoko bidaiariak gerturatzen dira bertara emozio gogorren bila.

A

hutsa

hutsa

hutsa

TURI-KO KULUNKA IA HIRU MILA METRORA

BASQUE ULTRA TRAIL ZIRKUITU IKUSGARRIA

ltra trail distantzia luzeko lasterketek gero eta zale eta arrakasta gehiago dute, gorantz dator muturreko kirol modalitate hau, eta datorren urtetik aurrera erreferentziazko zirkuitu bat izango da Hego Euskal Herrian: Basque Ultra Trail Series (BUTS). Lehia lau etapatan banatuko da, proba bat urtaro bakoitzean, eta ibilbideak Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñea lotuko ditu mendiz mendi. Berebiziko kirol erronka da, 500 kilometro inguruko ibilbidean 78 gailur igo beharko baitituzte partaideek. Lehen aldia da Euskadiko eta Nafarroako erakunde guztiek elkarrekin parte hartzen dutena horrelako egitasmo batean; izan ere, zirkuitu honek, kirola ez ezik, lurraldeen aberastasuna, kultura, turismoa eta ondarea ere sustatzen ditu.

U

AITA SANTUAK CASTEL GANDOLFO ZABALDU DU rantzisko aita santuak ez du inoiz erabili Erromatik 30 kilometrora dagoen Castel Gandolfo jauregia, mendeetan bere aurrekoek udako beroari iskin egiteko erabiltzen zuten etxaldea. Hori dela-eta, orain bi urte gune publiko batzuk zabaltzeko agindua eman zuen, lorategiak barne, baina joan den urritik aurrera gaztelu osoa bisitatu ahal izango da, baita Aita Santuren apartamentu pribatua ere. Vatikanotik trenean joan daiteke bertaraino eta soiltasunez apaindutako Aita Santuaren logelan sartu.

F


hutsa

hutsa

NEW YORKEKO CARNEGIE DELI JATETXE IKONIKOARI AGUR Manhattaneko Carnegie Deli-n mokadu bat jateko asmoa bazenute, jakin ezazue abenduaren 31 baino lehenago joan beharko duzuela, New Yorkeko jatetxe ikoniko honek ateak itxiko baititu Urtezahar gauarekin batera. Ia zortzi hamarkada darama Zazpigarren Etorbideko 854.ean kokatutako jatetxe judu honek newyorktarren eta turisten gosea asetzen. Ospetsuak dira hemen ematen dituzten sandwich handiak eta kalean egiten diren ilara luzeak. Jatetxearen leloa: «Zure bazkaria bukatzeko gai bazara, zerbait gaizki egin dugun seinale». Garai zaharretik gelditzen diren negozio bakarrenetarikoa da Carnegie Deli. Woody Allenen “Broadway Danny Rose” pelikulako eszena batzuk bertan filmatu zituzten.

hutsa

HEGO AMERIKAKO AKUARIO HANDIENA INAUGURATUKO DUTE

hutsa

Hilaren 9tik aurrera, 2014an Rio de Janeirotik gertu dagoen hondartza batean agertutako balearen 13 metroko luzerako eskeletoak ongi etorria emango die bisitariei Rioko akuario erraldoian. Olinpiar Jokoetarako egokitutako portuko eremuan kokatzen den eraikinak bost solairu ditu (26.000 metro karratu) eta AquaRio du izena.

hutsa

hutsa

ISTANBULEKO ISTIKLAL ETORBIDEA, ARRISKUAN

HAMABI MILA EUROREN TRUKE EROSI DUTE AIGAS BONAS HERRI TERMALEKO ANTZINAKO LUXUZKO HOTELA Gourette eski-estaziotik gertu dagoen Okzitaniako Aigas Bonas herriko (EauxBonnes frantsesez) Printzeen hotela (l’Hôtel des Princes, Pirinio Atlantikoak) 12.000 euroan saldu dute enkantean. 40 urte zeraman itxita.

Mendeetan Istanbuleko kale nagusia izan da, bertan biltzen baitzen merkataritza jarduera handiena. Baina Turkiako egungo egoera nahasi eta arriskutsuaren eraginez, bisitarien kopurua nabarmen jaitsi da eta Istiklal etorbideko denda askok ateak itxi behar izan dituzte. 63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.