7h99

Page 1

VILNIUS Lituaniako hiriburua, Bukowskiz harago CHIANTI Hiru mendeko jatorri-deitura • ARAN BAILARA Euskal Herriko zortzigarren herrialdea SAN ANDRES XECUL, SAN CRISTOBAL ETA ZUNIL Barrokoa maien lurraldean AIT HADIDDOU Marokoko Atlas Garaiko tribua

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

hutsa

On the road AEB-ETAKO PARKE NAZIONALAK


Azaleko argazkia: Patxi Uriz

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Amaia EreĂąaga Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


aurkibidea 04

40

Munduari begirada Moskuko Plaza Gorria zuritzen denean patinatze pista ederrenetariko bat bihurtzen da.

ErreportaJEak 6

AEB-etako parke nazionalak AEBetan 59 ingurune natural daude. Ikusgarrienetan barrena ibilalditxoa proposatzen dizuegu.

16

Vilnius Bitxia da Lituaniako hiriburuaren eta Bukowskiren arteko lotura, idazle honek inolako zerikusirik ez duenean leku honekin.

24

Guatemala San Andres Xecul, San Cristobal eta Zunil herriak, maien lurraldean barrokoaren adierazle.

32

Aran bailara XII. eta XIII. mendeetan, euskal artzainak bailara honetaraino iritsi ziren. Gaur, Katalunia da.

40

Chianti Toscana ederreko barruti honetan jaio zen orain hiru mende ardoaren lehenengo jatorri-deitura.

44

Atlas Garaia Marokoko paraje menditsu honetan bizi da ait hadiddou antzinako tribua.

06

32 24

44

Bidelaguna 52

Proposamen tematikoa Txantxetan hartu behar ez ditugun debeku barregarriak.

56

Hitzorduak

58

Liburuen txokoa

60

Gogoan hartu Washingtoneko Kapitolioa eta Korsikako Santa Maria della Chiappella dorrea.

62

Laburrak

16 3


MOSKU Patinatze pistarik ederrenetarikoa oskuko biztanleek patinen gainean trebetasun handia zutelako ustea genuen, egun hirian 200 bat patinatze pista zabalik omen daudelako. Harritu gaitu, beraz, argazkian azaltzen direnak nahiko trakets ikustea. Hauek Moskuko Plaza Gorriko patinatze pista ikusgarrian aritu dira bueltaka. Errusiako hiriburuko toki ikoniko honetan zabaldu ohi da azken urteotan munduko patinatze pistarik ederrenetarikoa: 450 patinatzaileentzat prestaturik, zero azpiko tenperaturei aurre egiteko egun hauetan espresuki jartzen den izotzezko taberna ospetsuan edari bero bat hartu edo, barrenak ondo baino hobeto berotzeko, vodka tragoa jo dezakegu. Kremlineko eraikinez inguraturik, San Basilio katedralaren kanpaien hotsak entzun ditzakegu elurra emekiemeki erortzen den bitartean... Esperientzia paregabea. Azkenik, bitxikeria bat: plazaren izeneko «gorri» hori ez dator inguratzen duten adreiluen koloreagatik, baizik eta «gorria» esateko gaur egungo hitzak antzinako errusieraz «polita» esan nahi duelako. Beraz, Plaza Polita litzateke argazkian zurituta eta patinatze pista bihurtuta ageri den hau.

M

Argazkia: Natalia Kolesnikova

4


Munduari begirada

5



AEBetako parke nazionalak FORMATU HANDIKO NATURA Testua: Xavier Moret

Argazkiak: Patxi Uriz


AEBetatik New York, Los Angeles eta Chicago bezalako hiri gainpopulatuen irudiak iritsi ohi zaizkigu, baina batzuetan ahaztu egiten dugu herrialde horretan, guztira milioi eta erdi kilometro koadro hartuz, 59 ingurune natural daudela. Alaskari soilik erreparatuta, zortzi daude; 53.321 kilometro koadroko Wrangell-St. Elias erreserba da zabalena. Gainerakoak, berriz, 27 estatutan barreiatuta daude. Erreportaje honetan AEBetako mendebaldeko parke ikusgarrienetan barrena ibilalditxoa egingo dugu.


AEB-ETAKO PARKE NAZIONALAK Utah estatuan dagoen Arches parkean argazki gehien egiten zaion tokietako bat: Delicate Arch. Ondoko orrialdean, Bryce Canyon-en aurki daitezkeen ÂŤmaitagarrien tximiniakÂť deritzen formazio geologikoak eta hiri zaharreko denda turistikoak.

9



AEB-ETAKO PARKE NAZIONALAK

an Frantzisko hiri aproposa da parke nazionaletan barrenako txango hau abiatzeko. Lehenik eta behin, oso erdigune atsegina duelako; bigarrenik, naturagune ederretatik hurbil dagoelako; eta hirugarrenik, liburu-denda garrantzitsu bat dagoelako, City Light Books, beat generation delakoaren topagune izan zena. Horren partaide nagusietakoa Jack Kerouac izan zen, “On the Road” liburua idatzi zuena, belaunaldi horren liburu adierazgarriena. Errepidea, motelak eta kanpinak ezinbesteko osagaiak dira AEBetako mendebaldeko parke nazionaletara eginiko edozein bidaiatan. Halaxe erakutsi digu Hollywoodek road movie mitikoetan; esaterako, “Bonnie and Clyde” (1967), “Easy Rider” (1969), “Duel” (1971), “Two-Lane Blacktop” (1971) eta “Thelma & Louise” (1991) filmen bitartez. Zinema giro horrekin, parke batetik bestera gidatzen goazela, aktoreak bagina bezala sentitzen gara, aurretik pantailan ikusitako paisaian barrena.

S

San Frantziskotik hirurehun kilometrora Yosemite dago, John Muir naturalista historikoen gisakoei esker duela ehun urtetik babestutako naturagune zoragarria. Granitozko labarrez inguratutako ibaiak daude bertan, bai eta aintzirak, ur-jauziak, sekuoiak, glaziarrak eta haran idilikoak ere; hots, Kaliforniako agertoki ederrenetariko bati forma emateko beharrezko guztia. Lau milioi turista inguruk bisitatzen dute urtero, eta Kapitaina edo Half Dome bezalako ikurrak ditu, eskalatzaileek oso preziatzen dituzten arrokazko hormak. Ranger edo basozain batek toki honi buruzko anekdota argigarri bat kontatu zidan behin: duela urte batzuk hirikume bikote batek ordubetean zer ikus zezaketen galdetu zion naturalista bati. Horra gizonaren erantzuna: «Nik ordu bat besterik ez banu, ibairaino joan, ibaiertzean eseri eta negarrez hasiko nintzateke». Ez da gutxiagorako, Ansel Adams (1902-1984), Yosemiterekin maiteminduak, egindako zuri-beltzeko argazki historiko ederrek erakusten dutena ikusita.

Ba al dago irudi ikonikoagorik? Monument Valley makina bat filmetan atera da. Ondoko orrialdean, goian, Colorado eta Green ibaiek lau distritutan banantzen duten Canyonlands parkea eta Arroila Handiaren handitasuna.

11


AEB-ETAKO PARKE NAZIONALAK Erretzen duen lurra Death Valley edo Heriotzaren Haranera jo dugu hurrena, Kalifornia eta Nevada arteko mugatik hurbil. Itsasoaren mailaz azpiko 86 metrora dago parke nazional hau, eta horregatik ez da arraroa bertako bero itogarria. Hemen, urrutira joan gabe, 1913az geroztik tenperaturari dagokionez 56.7 graduko marka dute. Ez da harritzekoa indiarrek basamortu itxurako paisaia honi Tomesha deitzea, alegia, «erretzen duen lurra». Heriotzaren Haraneko duna eta gatz-lautaden ondoan, kontraste betean, Nevada estatuko jokoaren hiriburua aurkituko dugu, Las Vegaseko distira urbanoa. Baina Las Vegasek ez du interesik natura ardatz duen bidaia honetan; izan ere, bidaia honen muina paisaia zoragarriak dira, Ipar Amerikako aitzindarien abenturek eta western-etan betikotutako indiar eta cowboyen arteko borrokek markaturikoak. Las Vegas bazterrean utzi dugu, hortaz, eta Utah estatuko lau parke ikonikoetara

12

bidean gara: Bryce Canyon, Zion, Canyonlands eta Arches. Bryce Canyon-en bereizgarri «maitagarrien tximiniak» deritzen formazio geologikoak dira, mendeetan zehar urak eta haizeak eragindako erosioaren ondorioz sortuak. Bisitatzen ari garen parke ederrenetarikoa da horiei esker; izan ere, kolore desberdinetako tximinien artean gabiltzala argi berezi bat duen mundu magiko batean barneratu garela irudituko zaigu. Parkearen magia hori areagotzeko, rangerrek gaueko txangoak antolatzen dituzte, zeintzuetan ilargiaren argi zuriak amets batean gauden irudipen hori areagotzen duen. Pueblo amerindiarrak mendeetan bizi izan ziren hemen, lehenengo aitzindari mormoiak XIX. mendearen erdialdean toki apartatu honetara iritsi ziren arte. Zion parkea, Bryce Canyonetik 120 bat kilometrora, bidaiako beste derrigorrezko puntu bat da. Behin bertaratuta, onena Angels Landing-eraino ibiltzea da. 454 metroko arrokazko egitura horretatik haranaren ede-


rraz bete-betean jabetu ahal izango gara. Angels Landing izenak aingeruentzako lurreratze plataforma bati erreferentzia egiten dio, nahiz eta iraganean Eoloren Tenplua zuen izena. Antza denez, Ipar Amerikako aitzindariek, alegia, ekialdetik mendebaldea konkistatzera abiatu zirenek, erreferentzia mitologikoak bilatu zituzten parke nazional honen edertasuna azaltzeko, zeinean duela 8.000 urte iparramerikar natiboak bizi ziren. Ibaiak marrazturiko arroila, The Subway izeneko tartean; hori da parke natural honen beste harribitxietako bat. Utah estatuan bertan, Moab herria ondoko Canyonlands eta Arches parkeak esploratu nahi dituztenen topagune bihurtzen da udan. Aurrenekoan, Green River aurkituko dugu lur gorrixkak nagusitzen diren paisaia zeharkatzen, 1964an parke nazional izendatu zuten paisaia. Colorado eta Green ibaiek lau distritutan banantzen dute Canyonlands: The Island in the

Sky (Uhartea Zeruan), The Needles (Orratzak), The Maze (Labirintoa) eta ibaiak. Horietan hamaika bide daude, milaka txangozale, ziklista eta abentura kirolen zale labirinto itxurako mundu zoragarri batean oinez ibiltzera erakartzen dituztenak. Moab-etik hurbil dagoen beste parkea Arches da, Colorado ibai luzearen alboetako lur gorrixketatik sorturiko harribitxia hau ere. Bertan dago Utah estatuan argazki gehien egiten zaion tokietako bat: Delicate Arch. Merezi du, izan ere, arku itxirako formazio geologiko hau marko natural gisakoa da La Sal mendientzat, zeintzuk atzean, urrun, lausotuta ageri diren. Natura-parke honetako beste arku famatuak Double Arch, Skyline Arch eta Landscape Arch dira. Horietan arrokek grabitaterik gabekoak dirudite, arku natural txundigarriak osatuz. Ez da harritzekoa Indiana Jones-en abenturetako batzuk horrelako paisaia harrigarrian filmatzea.

Yosemite, San Frantziskotik hirurehun kilometrora kokatutako parkea. Granitozko labarrez inguratutako ibaiak daude bertan, bai eta aintzirak, ur-jauziak, sekuoiak, glaziarrak eta haran idilikoak ere.


AEB-ETAKO PARKE NAZIONALAK

Zion parkea bidaiako derrigorrezko beste puntu bat da. Argazkian, Angels Landing plataformara igotzen ari dira. 454 metroko arrokazko egitura horretatik haranaren ederraz bete-betean jabetzen da bisitaria.

Grand Canyon mitikoa Ipar Amerikako mendebaldeko beste parke ezagun bat bisitatzeko ondoko estatura joan beharra dago, alegia, Arizonara. Hor dago Grand Canyon National Park, Arroila Handiko Parke Nazionala, AEBetako ikusgarrienetako bat. 450 kilometro luze da arroila, eta 1920an bertara iristen ziren bisitari urriak bizpahiru astean geratzen ziren bertan. Egungo bizitza erritmoa bestelakoa dela erakutsiz, urtero bisitatzen duten bost milioi turistek batez beste hiru ordu ematen dituzte bertan, oso denbora gutxi, kontuan izanik arroilaren tarte zabalena 29 kilometrokoa dela. Arroila Handiaren handitasuna are handiagoa da ilunabarrean, eguzki-sarreraren argiak bere kolore gorria nabarmentzen duenean eta itzal luzeek bere misterioa areagotzen dutenean. Ikuspegi horren aurrean, azpimarratu beharrekoa da arroila ez dela bere begiratokietatik soilik begiratzekoa. Bere magian barneratzeko modu onena bertako hamaika bideak oinez egitea da, malda gogorrak igoz eta jaitsiz. Batzuk, ausartenak, ibaian rafting-a edo piraguismoa egiten ere ausartzen dira. Ibilbide honetako azken parkeak, Utah eta Arizona estatuen artean kokaturiko Monument Valley-k, zinema zuzendari handienetako baten bermea dauka, hots, John Ford-ena. Zinemagile mitikoak bertan filmatu zituen bere lan ezagunenetariko batzuk, besteak beste, “Stagecoach” (“Diligentzia”, 1939) eta “The Searchers” (gaztelaniaz “Centauros del desierto”, 1956). Berari esker, paisaia hau, zinemazaleentzat behinik behin, western-etako ametsetako agertoki bihurtu da. John Fordek ondo merezita dauka Goulding’s Lodge-n bere omenez dagoen museo txikia, 1989an irekia. Aterpea 1921ekoa da eta bertan hartu zuen ostatu zinemagileak bere film ospetsuak zuzendu zituenean. Paisaia janzten duten mahai, totem eta zutabe gorrixkek indiar tribuak eta zaldi gaineko pertsekuzioak dakarzkigute burura, nahiz eta paisaia ikusgarri hau eskalada filmetan eta “Back to the Future” (“Etorkizunerako itzulera”) sagan ere agertu den. Inguruko erreserbetan bizirik dirauten navajo indiarrek badirudi guztiari desengainuz eta nostalgiaz begiratzen diotela. • 14


GIDA PRAKTIKOA Agiriak AEBetara bidaiatzeko beharrezkoa da pasaportea eta Internet bidez ESTA bisa tramitatzea (www.esta.es). Gutxieneko prezioa 70 eurokoa da.

Esteka interesgarriak Parke Nazionalen Sarea: www.nps.gov Arizona: www.pr.state.az.us Kalifornia: www.parks.ca.gov Nevada: www.parks.nv.gov Utah: www.stateparks.utah.gov

Ostatu hartzea Parke nazionaletako natura bertatik bertara bizitzeko aukera bikaina dira kanpinak. Handiak dira eta azpiegitura onak izan ohi dituzte. Beti dago aurretiaz erreserba daitekeen toki kopuru bat eta, bestetik, iristen diren aurrenekoek har ditzaketen beste batzuk. «Firs arrived, first served» deritzote horri. Internet bidez bost hilabete lehenago ere egin daiteke erreserba: www.recreation.gov.

YOSEMITE Non lo egin: Ahwahnee luxuzko hotelean lo egin daiteke. Parkearen mugen barruan dago eta Monumentu Historiko Nazional izendatu zuten. www.travelyosemite.com/lodging/the-majestic-yosemite-hotel

Non jan: The Mountain Room Restaurant, ur-jauzietako baten bista ikusgarria duena. Era jasangarrian harrapatutako arrain, itsaski eta haragi eskaintza zabala, zeliakoentzako menua. www.travelyosemite.com/lodging/dining/yosemite-valley-lodge

ZION Non lo egin: Desert Pearl Inn delakoan lo egin daiteke, Utah-ko Springdale herrian dagoen toki lasaian. www.desertpearl.com

Non jan: Bit & Spur Grill. Springdale-n. Txingarretan egindako haragian, mexikar sukaldaritzan eta barazki-jaleentzako plateretan espezializatua.

ARCHES NP ETA CANYONLANDS NP Non lo egin: Bi parke hauek bisitatzeko aukera onena Moab da, bi parkeen artean kokatuta baitago. Inca Inn Motel (570 North Main Street) Moab-en iparraldean dago eta kalitate-prezioa kontuan hartuz egokia da. www.incainn.com

Non jan: Zax jatetxea (96 South Street, Moab9. Entsalada, sandwich, hanburgesa eta pizza eskaintza zabala. Baita zeliakoentzako menua ere. Bertako garagardoak dastatzeko barra ederra. www.zaxmoab.com BRYCE CANYON Non lo egin: Bryce Country Cabins. Tropic herriaren sarreran dago, Parke nazionaletik 10 kilometrora. Egurrezko borda erosoak. brycecountrycabins.com

Non jan: Bryce Canyon Lodge. Parke barruan dauden jatetxe urrietako bat da. Askotariko menua du, eta amuarrain basatia da bereziena. Barazkijaleentzako menua ere badu. www.brycecanyonforever.com

MONUMENT VALLEY Non lo egin: The View hotelea. Egunsentia ikusteko ekialdera begirako balkoia duten 95 logela ditu. monumentvalleyview.com/the-view-hotel Non jan: Goulding's Stagecoach Dining Room. Goulding’s Lodge hotel mitikoko jatetxea; John Ford-en lantaldeak bertan hartzen zuen ostatua. Entsaladak, hanburgesak eta benetako navajo takoak.

GRAND CANYON Non lo egin: Bright Angel Lodge. Grand Canyon-en ertzetik hurbilen dagoen ostatua da. Garaiz erreserbatzea komeni da. www.grandcanyonlodges.com

Non jan: Tovar Dinning Room. Tovar hotel historikoko jatetxea da. Rustikoa eta dotorea. www.grandcanyonlodges.com 15



Vilnius

Testua: Juanma Costoya Argazkiak: Juanma Costoya eta Thinstock

LITUANIAKO HIRIBURUAN, BUKOWSKI ETA ASKOZ GEHIAGO


VILNIUS

Leku batzuk berez-berez lotzen ditugu artista batekin, pentsalari batekin, hala nola Frida Khalo eta Mexiko hiria, Mozart eta Salzburgo, Viena eta Freud, Lisboa eta Pessoa... Ez da harritzekoa, izan ere, jenio horietako bakoitza hobeto ulertuko dugu bere haurtzaroan eta heldutasun intelektualean inguratu zuen giroaren berri izanda. Bitxiagoa da, ordea, dena delako leku baten eta esate baterako idazle baten arteko lotura oro har zabaldua egotea, idazle horrek zehazki inolako zerikusirik ez duenean hiriarekin. Horixe gertatzen da, hain zuzen, Lituaniako Vilnius hiriburuaren eta Bukowskiren artean.

18


ituaniako hiriburuaren erdialde historikoan dago Bukowski taberna jendetsua. Barruan, futbolin bat, Svyturys pintak –bertako garagardo horia, primerakoa– pilatuz doazen barra, eta horiekin espazioa partekatuz, idazlearen argazki zahar bat –helduaroan jada, sudurra pinportatsu eta begiak lainobera–. Hiriaren eta idazlearen arteko lotura horren adibideak bata bestearen atzetik datozkigu. Ezetz aurkitu liburu denda bakar bat erakusleihoan haren obrarik ez duena, ingelesez ez bada, lituanieraz. Harago joan da horietako bat. Katedralaren inguruetan, hau da, hiriaren fundatzailearen estatua –Gediminas, eta bere zaldia– aztoragarri samar hori dagoen plazatik

L

pauso batera dagoen liburu dendan kamisetak saltzen dituzte idazlearen argazkia eta esaldi hauxe inprimaturik: «Find what you love, and let it kill you», alegia, aurki ezazu maite duzun hori eta utzi berak hil zaitzala. Bazter auzo edo aldiriak, alkohola eta sexua bere obren argumentu bihurtu zituen idazleari egozten dioten esaldi hori Vilniusi ezin hobeto doakio. Cepilanai vs Muffin Vilnius barrokoaren hiriburua da, bidaia gida papereratuek eta Unescok diotenaren arabera –Munduko Ondare izendatu dute herrigune historikoa–. Monasterio, eliza, jauregien pilaketa bat da XVIII. mendearen

Handian, Vilniuseko katedral dotorea. Ondoan, goitik behera, pazko arrautzaren monumentua eta errepublika independentearen «muga».


VILNIUS eiteko auzo zahar harriztatua, kalezuloz eta patio ezkutuz eta plazaz gainezka. Horrek nolabait berresten du hain zabaldua den beste esaldi bat ere: hauxe dela ekialdeko Europako herrigune historikorik handiena. Baliteke benetan hala izatea, eta Gediminas muinoraino igotzeko kemena duenak, adreilu gorrixkaz egindako dorrea nagusitzen den mendixka horretatik begiratuz, uste zabal hori baieztatzeko aukera izango du, eliza ugari baino ugariagoen orratzak lituaniar udaberriko zerura seinalatzen ikustean. Nolanahi ere, bisitaria eguna urratu aurretik iritsi baldin bada honaino, Vilniuseraino, Polonia auzokidetik abiatuta gau osoa autobusean emanda, hiriari antzemango dion itxurak ez du inolako zerikusirik barrokoarekin. Kasu horretan, bidaiaria ohartuko da benetan goiz bada ere autobus geltokiaren inguruko tabernek barrandan dituztela lehen bezeroak, garagardo pinta eta vodka kopa bertatik bertara harrapatzeko prest. Batetik hurrup eta bestetik hurrup, bietatik txandaka edanez, oharkabean bada ere Bukowskiren jarraitzaile diren horiek zain daude beren gosaria noiz iritsiko, eta hara: platerkada cepilanai (enpanadilla koipetsu eta zaporetsua, perretxikoz, gaztaz edo haragiz betea). Oturuntza fundamentuzkoa bezain merkea. Eta hori ikusita itxaropentsu pentsatu dugu

agian Vilniusen osteratxoa egiteko moduan egongo garela gure patrikako zuloa gehiegi handitu gabe. Tabernatik kanpora, urte sasoi honetako egun amaiezinak argitzen dituen eguzkiaren lehen izpiek bistaratzen diguten hiria sozialismo aurreko, sobietar eta iparraldeko Europako arkitekturen nahasketa bat da. Tranbia elektriko zaharkoteak eta margo urratudun auskalo noizko fatxadek kale ildoak osatzen dituzte maldan behera goxoan irristatuz erdigune historikorantz. Ez dago urruti, baina burdin hotsez lagundurik aurreneko kafetegiak zabaltzen hasi direnerako eguzkia goratu da jada. Erdialde historikoaren eta gainerako guztiaren artean aldea dago, lehen-lehenik nabarmentzekoa prezioan. Kafetxoak diseinuzko madalena batekin, orain eta hemen, autobus geltokiaren inguruetan hartutako pinta eta fundamentuzko cepilanai batek halako hiru balio du. Barran harrera egiten duen jende mota ere aldatu da. Zirt edo zart ari diren emakume zerbitzari adin ertaineko, esku gorritu, ile motots biribildu eta besaurre mardulekoen tokian aurkitu ditugu ingelesez ezin hobeto mintzo diren neskatxa gogogabetuak, bezero batetik besterako tartean smartphonean ezaxolati aurpegierarekin txateatzen ari direnak. Munduko Ondare izendatutako

Lerroon gainean, Santa Helenaren omenezko irudia eta Maria Bedeinkatuaren kapera. Ondoko orrialdean, Johanneschurch elizako erlojuaren dorrea.

20


GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Lituanian biztanleria handiena duen hiria da Vilnius, eta herrialdearen hego-ekialdean dago, Bielorrusiatik 30 kilometro ingurura. Hiriburuan, hotel bat oso prezio onean aterako zaigu, izan ere, Lituania herrialde merkea da Europako gainerakoen aldean. Ia aire konpainia guztiek eskaintzen dituzte hegaldi merkeak, eta Europako hiriburu nagusietatik loturak daude.

Nola mugitu Erraza da autoz ibiltzea bai mugen barruan eta bai auzoko herrialdeetan barneratuz. Vilniusen bertan aurkituko ditugu ibilgailuak alokatzeko lekuak, ingurune hau hobeto ezagutzeko. Handik ordubete eta laurden eskasera dago Kaunas, herrialdeko bigarren hiri garrantzitsuena, eta Letoniako Riga, berriz, hiru ordu eta erdira. Eta Minsk, Bielorrusian, bi ordu eta 24 minutu eskasera autoz.

Infomazio gehiago www.vilnius.lt eta www.lituaniatur.com


VILNIUS Erdian, goitik behera, Trakai uharteko gaztelua eta Santa Ana eliza. Ondoko orrialdean, goitik behera, Tony Sopranoren panpina erraldoia hiriko tren geltokiko tabernan eta hiri zaharreko horma batean aurkitutako bitxikeria.

lekuei doakien madarikazioa da. Frankiziak iritsi dira etxeko negozioak ordezkatzeko; bulegoak eta boutiqueak etxebizitzak ordezkatzeko. Souvenir dendak, edonon: harizkoak, brodatuak eta noranahiko anbara, anbarez egiten baitituzte bitxi nanoetatik hasi eta gurutzeetaraino, baita xake joko osoak ere. Malenkonia eta bizipoza Horiek horrela, aukera izango genuke orain Vilnius sagu-tranpa bat dela esateko, Estoniako –auzo herrialdeko– Tallinn historikoaren ildotik, hau ere arkitekturaren aldetik zoragarria, bestalde. Ez, bada. Ez, bere kondenari izkin egin eta ezusteko bira bat emanez, mantso azaleratuz doa hiri harmoniatsu, bizizale, gorabeheratsu, tarteka limurtzaile eta betiere malenkoniatsu bat dela. Malenkonia hegaka dabil eliza barroko desakralizatuetako bobeda zabaletan, horietako asko bere garaian biltegi edo ukuilu bihurtuak sobietar tropa okupatzaileen eskutik. Udazken kutsuko sentimendu hori era berean zurrunbilotuz metatzen da erdialdeko kale askotan, fatxadetan han-hemenka agertzen direlarik plakak, zabartuak, hondatuak, gogora ekartzeko han bizi egiten zirela eta itxaropen eta antsiak gordetzen zituztela harik eta 1941ean deportazioen garaia iritsi eta handik gertu Paneriaiko basoetan den-dena hobi komun baten aurrean amaitu zen arte. Etxeek hor diraute, batzuk norbaiten oroimenerako eraikin edo museo bihurtuta, gehienak, ordea, hutsik, kontraleihoak itxita. Hala ere, malenkonia ez zaio Vilniusi estu itsatsiko, hiri hau gai da Holokaustoaren museotik pauso batera Frank Zapparen busto bat edo hirigune betebetean 300 kiloko pazko arrautza bat jartzeko granitozko zutoinaren gainean. Izan ere, gurpilak biraka jarraitzen du, horren erakusle Vilniuseko unibertsitatean matrikulatutako 23.000 ikasleak. 1579. urtean sortu zuten jesuitek, Kontrarreforma betean, eta tsarrak itxi egin zuen, gero naziek itxi egin zuten, eta sobietarrek ere bai, baina erlauntza da berriro, gazteriaren jardunez borborka. Elkarri lotutako hamahiru patioak eta bertako liburutegi ohoragarria, Lituaniako zaharrena ikusteko bada ere, merezi du bisitatxoa egitea, inguruetako taberna giro alaian galdu aurretik. Vilniusen arima Egunsentiko Atetik (Auros Vartai) abiatzen diren ibilbide historikoetan bilatzen dute batzuek, aurretik Andre Maria Bedeinkatuaren kaperatik igarota, eta beren bideari segida emanez Presidentetzaren jauregirantz eta katedral metropolitanorantz zuzenduz urratsak. Hori aukera bat da, noski, baina eguraldi ona dagoen egunetan hiritar gehienek 22


nahiago dute hiriburuko berdegune zabaletara jotzea, paseatzera. Nervis eta Vilna ibaien ertzak, batez ere, azken ibaiadar hori, bene-benetako lorategi, baratze, oihan urbanoak dira. Bertako milioi erdi pasatxo biztanleen artean ez da falta, ezta ere, tarterik txikiena ikustean, hartu eta Trakai parke nazionalera jotzea aukeratzen duenik, hango aintzira eta uharte ugarietan eta horietako batean eraikitako gaztelu zabalaren inguruan arnasberritzera. Uzupiseko errepublika independentea Barrokotik eta arkitektura komunista mastodontikoetatik urrun, eta hiri handi orok daraman abailatik urrun, Vilniusen arimaren zati bat igerian bezala dabil Uzupiseko zeru gainean. Vilnaren beste ibaiertzean kokatutako barruti bohemioa da Uzupis, eta erdialde historikotik bertara iristeko Santa Anaren elizatik igaro behar dugu, batzuek diotenez, eliza zoragarriz betetako hiri honetako elizarik ederrena. Esaten dute haren kurba harmoniatsuak eta adreilu gorriz altxatutako pinakulu airosak begiratzean jaso zuela bere kontsolamendu bakarra Napoleonek, Errusiako kanpaina etsigarriaren ondoren. Nolanahi ere, behin Santa Ana igarotakoan, burdinazko zubi txiki bat agertzen da, bere burua Uzupiseko Errepublika izendatzen duen horretara iristeko. Hau katu uxakaitzen babeslekua da, okupatuak eta eraberrituak izan ziren etxe birrinduen esparrua, arte galerien, txirtxileria eta liburu zaharren saltzaileen erreinua. Multzo osoari begiratuta, bat-batekotasun eta behin-behinekotasun airea dario. Barruti independenteak bere jai nazionala ospatzen du Inuzenteen Egunean. Bertako Konstituzioa osatzen duten artikuluak kaleetako batean ikusgai daude eta oinarrizko eskubidetzat aldarrikatzen dute, hainbat bitxikeriaren artean, zoriontsu izateko eskubidea. Barrutiaren sarreran, adreilu belztuko etxetzar zahar bat garagardotegi bihurtu dute. Ibaia aurrez aurre duen egurrezko terrazako piloteen gainean auzokoak eta bisitariak egundoko grinaz ari dira gazta, saltxitxoi espeziatuak eta ogi frijitua dastatzen. Goizegi ez ote den garagardoa edo vodka kolkoratzeko? Ez, hori sekula ez. Baten batek zorioneko burutazio bat izan zuen behin, zubiko habeetan sokak lotuta, ibai gainean iaia ura ukitzera iristen den ziburu bat zintzilikatzeko. Udako egun luzeetan ez da batere harritzekoa izaten soineko hegalaridun gazteak bertan kulunkan ikustea, atzera eta aurrera leunean, oin finak ur korronte freskagarrian sartuta. Bukowski oso zoriontsua izango zen hemen. • 23


BARROKOA MAIEN LURRALDEAN

San Andres Xecul, San Cristobal eta Zunil Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos



GUATEMALA

Espainiar konkistatzaileen iritsierak ekarri zuen ÂŤMundu BerriraÂť arte koloniala. Errenazimentuaren hondarrek barrokoari egin zioten lekua, zeinak Amerikan izaera propioa erakusten duen, ornamentazioak gainezka eginda. Urte gutxiren buruan, arkitektura eta arte dekoratibo iritsi berriek behin betiko zokoratu zituzten kolonaurreko tradizioak. Nolanahi ere, indigenen herentzia osoa ez zen galdu, eta mestizajeak ere bereganatu zuen bere lekua, bertako kulturak harri eta polikromien gainean iraunaraziz.

Jaguarrez, plastilinaz egindakoak diruditen santuekin eta landarez betetako aurrealdearekin, San Andres Xecul herriko XVII. mendeko eliza benetan harrigarria suertatzen da gure begietara. Munduaren bi ikuspegi desberdin uztartzen dituela esan daiteke.

26

uatemalan sartu gara La Mesilla mugako pasabidetik. Lacandona oihanetik eta Mendi Urdinen Biosfera Erreserbatik gatoz, Altos de Chiapas mendiarteez harainditik. Ordu batzuetan paisaia lasaiagoetan ibili ostean, berriz ere paisaia berde malkartsuetara itzuli gara. Sierra de los Cuchumatanes mendilerroa zeharkatu dugu, Sierra Madreren hegoaldeko alaba, haran eta tontor izugarrien artean. Hiru Ameriketatik bi, iparraldekoa eta erdialdekoa, lotzen dituen bizkarrezurra da. Oraindik ez dira sumendiak ageri, baina Huehuetenangoren ekialdeko mugen atzean sumatzen ditugu dagoeneko. Berdetasuna da han-hemen nagusi; mendi hegaleko oihan trinkoa batetik, eta goietako eremu argiak, bestetik, zeintzuk puna Andeetako goi-lautadetako zelaidien erdibidean dauden. Baina bertako orografia malkartsu eta pikoak urduri ere jar gaitzake, bere edertasun isilak antzinako matxinaden oihartzuna baitakarkigu, bideko lokatz artetik eta huipil izeneko jantzi koloretsuen artetik iristen zaiguna. Eta hain zuzen, kolore horietan ari da taupadaka Erdialdeko Amerikako herrialdeen artean indigenena den Guatemalaren bihotza; maien hizkuntzari eusten dieten jatorrizko herrien lurretan, hots, kultur mestizajeak eta erresistentzia izpirituak ematen duen indarraren jabe diren eta errealitatea ulertzeko era eta sinesmen propioei eusten dieten jendeen lurretan. Alvaradok eta Cortesek jainko bitxi baten arrastoa utzi zuten, bakarra baina hirukoitza, ehunka izaki zerutar edo maltzur lagun dituena; horrekin batera espazioa eta formak ulertzeko bestelako modu bat ere iritsi zen. Baina hain arraroa ote zen hori guztia bertakoentzat? Akaso, ez horrenbeste, azken finean jainkoak jainko dira; eta bestetik, maientzat ez ziren hain arrotzak ordena eta hiri handiak ere, ezta bizirauteko borrokaren zein integratzearen estrategia ere. Horrela bada, indiarren begiradak, beren arima matxinatu eta gogorrak, beren alaitasun eta tristurak, beren diskrezio eta konfiantzak, beren sormenaren ostadarrak eta izaera sinple baina konplexuak, beren moldera ekarri zituen ozeanoaz bestaldeko lur urrunetatik etorritakoen berrikuntzak. Xelaju (kiche hizkuntzan), Quetzaltenango (nahuatl hizkuntzan), edo, are eta hobeto, Xela, horrela deitzen baitiote bertako biztanle maiek beren hiriari. Bertara iristen dena geldi bedi bertan egun batzuetan berau merezi duen bezala ezagutu ahal izateko. Baina gaur sartu-irten bat baino ez dugu egingo, gure helmuga sumendi artean ezkutatuta baitago, hiri hori inguratzen duten sumendietan; zehatzago, iparraldean, Cuxliquel, eta, hegoaldean, Cerro Quemado, Santa Maria, Santiaguito eta Komokin.

G



28


GUATEMALA San Andres Xecul Iparraldea helmuga, San Andres Xecul herrira eguerdian heldu gara, eta plazan tinbal eta suziri doinuek eman digute ongietorria. Murru batean metalezko ate erraldoi bat ikusi dugu irekita, eta zarata bertatik datorrela konturatu gara berehala. Kobre-koloreko larruazala duten herritarrak sartu-irtenean ari dira, botilak eskuan eta festa betean. Gerturatu eta barnera sartzeko gonbidapena egin didate. Ezkontza bat da. Banda bat rantxerak jo eta jo ari da dozenaka gonbidaturen aurrean, dantzatu gabe dantzatzen duten gonbidatuak, eskuak gora dituztela edo bikoteka elkartuta. Paperezko banderatxoz egindako zeru batek apaintzen du festa. Pattarra, freskagarriak, fruituak, artoz egindako opilak, txerri eta txahal okela, indabak, tamalak, edota pozole, jocon, atole eta pepian bezalako plater tradizionalak. Zerbait jaten dudan bitartean ezkonberriei begira jarri naiz; gozo-gozo jokatzen dute elkarrekin, baina melenga izan gabe. Mutilak gorbata eta kapela daramatza, neskak orain dela gutxienez bi hamarkadako soineko zuria. Guztia oso kitch-a da, baina xumea, xamurra, baita gure begietatik ikusita ulergaitza ere. Ezkonberriak euren ospakizunean utzi eta elizarantz jo dut; ez da erraza nolakoa den adieraztea, bere estilo

naif, bihurri, berezi, bakar, nabarmen, kitch, xumea, apala ikusita. Gure begietatik ikusita eliza bera ere ulergaitza dela esan nezake berriro. Europar barrokoak eta garaitutako maien kulturak bat egiten dute bertan; garaituak izan ziren arren, bizi-bizirik baitaude maiak oraindik orain. Kolorea, kolorea eta kolorea; elizaren aurrealdea pastel-kolore garbien, mateen, kolore lauen isla hutsa da, guztiak ere estasira bitarte erabiliak, zeruko atea jotzear den haur koro batek margotu izan balu bezala. Udalerria 1858an sortu zen, baina ordurako tenplua bertan zegoen, XVII. mendetik zehazki. Bere aingeru guardakoekin, jaguarrekin, zutabe salomonikoekin, plastilinaz egindakoak diruditen santuekin, lore apaingarri ugariekin, fruitu gorriekin betetako landare igokariekin. San Andres Xecul herriko eliza elkarri begira dauden munduaren bi ikuspegi uztartzen direnean gerta daitekeenaren adibide argia da, elkar tupust egiten duten eta elkartu gabe bat egiten duten bi mundu uztartzen direnean gerta daitekeenaren adibide. San Cristobal Totonicapan San Andresetik ez oso urruti dago San Cristobal, egun Totonicapan abizena duena, iraganean Puhula. San

Zunil kolonaurreko herriko biztanleek kiche hizkuntza erabiltzen dute eta emakumeek ÂŤhuipilÂť-a janzteko ohitura mantendu dute. Oso gertu Fuentes Georginas bainuetxea dago, oihan basatiaren erdi-erdian.


GUATEMALA Andres bezalaxe, bi mila metrotik gorako altueran dago, eta, bertan, arratsaldeko lehen orduetako patxada aurkitu dugu, 1578an Gaztelako soldaduek «kristau zibilizazioa» inauguratu zutenik asko aldatu ez dena. Inguruok oso populatuak izanik, «indiar errepartimenduen» politika bortizki jasan zuten; hala, gizonezko indigenak konkistatzaileentzako lan egitera behartzen zituzten etxalde eta udalerrietan errotazio sistema baten bitartez. XIX. mende amaiera aldera arte ez zen desagertu sistema bortitz hori. Galtzada-harrizko kaleek «katedralera» bitarte eramaten gaituzte, ordenarik gabeko estetika batean ordenatutako etxe baxuzko kaleak zeharkatuz. Tenpluaren tamaina ikusita «katedral» izendapena gehiegizkoa izan daiteke, baina ez bere edertasuna kontuan izanez

gero: lerro frantziskotar dotoreak, neurritsuak, zuriak ditu, hiru kanpai xumek koroatutako hastial edo kanpai-hormarekin. Katedralaren simetriak eta binakatutako zutabeen boluta joniarrek urrutiko Europa nahasgarri batera eramaten gaituzte, baina bere ingerada neurritsuek, erritmo patxadatsu eta xumeak oraindik ere herritarren %90 indigenak diren lur baten aurpegi aszeta eta barnekoiena erakusten digute. Zunil Xelan autobusa hartu dugu hegoalderantz, Zunil herrira heldu arte. Fuentes Georginas bainuetxean, oihan basatiaren erdi-erdian, ur termalak hartu ondoren, herria ezagutzera joan naiz sumendien graziari esker guztiz erlaxatuta eta gozo-gozo. Herri xume eta magi-


koa da Zunil, eta ez da erraza harana inguratzen duten mendiek eta haitzek babestu edo jazarri egiten duten zehaztea –ziurrenik biak batera–. Urrunean ketzalaren kantua entzuten dela dirudi, kondairaren arabera basook zurien eskuetan erortzean betiko isildu zen txoriarena. Baina, ez, ilusio hutsa besterik ez da. Teilatuen gainetik, beste behin ere, elizaren irudia nabarmentzen da. Ezer eusten ez duten zortzi zutabe pare salomonikok apaintzen dute elizaren aurrealdea, elkarren kontrako noranzkoan bira egiten duten espiralez josita dagoena, lurrean irmoki sustraitutako tenpluari mugimendu estatikoa emanez. Fatxada albaz jantzita dago, aurpegi xaloko santu eta birjinak hartzen dituzten horma-hobiekin eta berauek apaintzen dituzten bikainki landutako filigrana geometri-

koekin. Horrenbestez, bokadura zabal, ate, leiho eta kanpandorre bikoitzeko aurrealde jantzia erabat bereizten da alboetako dorre xumeen soiltasunarekin. Etxeek gora eta behera egiten dute uhindura gorabeheratsuan. Etxeotako batzuk, kofradeenak, urtero urriaren 28an San Simoni jaiotza ematen dioten umetoki miraritsua dira. Goi-lautadako beste herri maia batzuetan gertatzen den bezala, izaki mitikoak eta benetakoak, maiak eta kristauak, barnebiltzen ditu santu hibridoak, sentimendu espiritual sakonenaren haragitze herrikoia bihurtuz. Artean islatutako sinkretismoa herriaren arima erlijiosoan ere islatzen da, bere antzinako sinesmenak baztertzeari uko egiten dion herriaren ariman, horretarako, beharrezkoa bada, identitate berriak hartu behar baditu ere. •

Ezkerrean, Zubil herriko plaza nagusian kokatutako eliza ikusgarria. Irudion gainean, San Cristobaleko «katedrala». Tenpluaren tamaina ikusita izendapena gehiegizkoa izan daiteke, baina ez bere edertasuna kontuan izanez gero.

31



Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo

Aran bailara

EUSKAL HERRIKO ZORTZIGARREN HERRIALDEA


ARAN BAILARA

Antzina, XII. eta XIII. mendeetan, Euskal Herriko artzainak Aran bailararaino iritsi ziren. Gaur, bailara hura Katalunia da, baina izan zitekeen Euskal Herria, bertako izenen %30 eta %40 artean jatorriz euskara izenak baitira. Bailararen izena, esaterako: Aran, euskarazko ÂŤharanÂť hitzetik eratorria. Zer esan paisaiari buruz: berdea, menditsua, bailara estu eta malkartsuak... Euskal Herriko Kantauri isurialdearen ispilu, baina Euskal Herriak ez daukan altxor aberatsarekin: 2.500 metrotik gora dituzten mendi asko. Opor eskualde ezin hobea da Aran bailara. Lasaia da, baina bizitza handikoa behin eguneko jarduna eginda. Herri dotoreez zipriztindua, eta mendi eta eski zaleari aukera oparoa ematen diona.


azpi mende luzeetan gauza asko aldatzen dira, baina pentsatzekoa da 700 urte atzera Aran bailaran bizibidea bilatu zuten euskal artzainek, eta egun Pirinioetako txoko hartara bertaratzen diren milaka euskal herritarrek, mendiak, ibaiak eta beste begi berdinekin ikusiko dituztela. Izan ere, zazpi mende hutsaren hurrengoa dira bizi garen mundu zaharrean geografia edo geologia kontuetan. Aran gizakiaren esku hartzeak aldatu du, herrien handitzeak, turismoak eta ekonomiak. Bailara aberatsen, dirudunen gune esklusibo izan baitzen duela bi hamarkada. Izan zen garai bat, 90eko hamarkada, non motxile-

Z

roak gaizki ikusiak zeuden Aran bailaran. Horiek han ematen zituzten opor egunetan diru gutxi gastatzen zutelakoan zuten ospe txar hori. Vielhan ostatu merkea bilatzea zeregin aski zaila zen, eta Garona ibaian gora, Salardu herrian zeuden mendizale aterpe bitan hartu ohi zuten ostatu: Centre Excursionista de Catalunya (CEC ) eta Refugi Rosta aterpeetan. Otorduak ere bertan egiten zituzten, Arties eta Vielha herrietan bazkaldu edo afaltzeko txanpon asko behar baitziren. Baqueira Beret-eko pistetan eskiatzeko 7.000 pezeta ordaindu behar zen forfait-a, beste edozein eski estazioren bikoitza. Ohikoa zen pistetan Espainiako errege izandakoa ikustea, baita Jose Maria Aznar presidente zena ere, Be-

Argazki handian, Benos herria, Aran bailarako herria. Goian, Montgarriko eliza eta herria. Ezkerrean, bidegurutzea Banhs de Tredosen, Colomerreko aterpera bidean.

35


ret-eko ipar eskiko pistetan. Vielhako Avinguda d’Arros etorbide nagusian milioi askoko auto handiekin ibiltzen ziren aberaskumeak ere eguneroko kontua ziren. Haiek hobeto zaintzeko edo, oso ohikoak ziren poliziaren kontrolak bailarako sarreran. Zer esanik ez, autoetako matrikula zaharretan, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako identifikazioa berehalakoa zenean. Aran bailaran etxeak erosteko neurgailua Baqueira Beret eski estazioko pistak dira. Vielhan salneurri jakin bat dute, eta bailaran bidean gora egiten den heinean, garestitu egiten dira. Vielhan milioi erdia balio bazuten, Escunhaun, 2 kilometrora, 100.000 euro gehiago. Arties-en, sei kilometrora, garestiago, eta zer esanik ez Salardun, Tredos-en edo Baqueira herrian. Baina egun batean krisia iritsi zen. Eta aberatsen distira itzali. Poltsikoak tristatu egin ziren, eta Aran bailara berregokitu egin zen, ezinbestean. Azken urteetan lan erraza da Vielhan 30-40 euro ordaintzea hotel gau bakoitzeko, gosariarekin. Bi eta hiru izarreko hotelak, baina txukunak. Apartamentuak ere ez dira garestiak, ordaina partekatuz gero, eta aukera oso handia da (14.000 logelako gaitasuna du bailarak). Otorduei dagokionez, egokitzea mantsoago doa. Vielhan kalez kale ibili behar da, otordu kartak aztertu, afari bategatik 15-20 euro baino gutxiago ordaintzeko. Bazkaltzeko ere eguneko menu gehientsuenak 12-14 euro artekoak dira. Pintxogintza ere ez da merkea, Donostia edo Bilboko salneurrien parekoa. Kalitatea ere, antzekoa da. Taberna askotan pintxo eskaintza oparo-oparoa da. Mendiaren aurpegi guztiak Gosea egiteko, lo ondo egiteko, gorputza nekarazi behar da, eta Aran bailaran dozenaka aukera daude hori egiteko. Aukera politak, gainera. Eski alpinoa da horietan erosoena. Trasteak hartu eta Baqueira-Beret estaziora joan. Mendiko eskia edo eski nordikoa egiteko ere Bereteko ordeka abiapuntu egokia da, Baqueira herritik 8 bat kilometrora. Mendiko eskia egiteko paradisua da Aran bailara. Elur malda handi eta zabalak, eta elurra gozo-gozoa, Pirinioetako txoko gutxitan aurkituko dena. Mendiko eskia egiteko toki aproposak dira Montarto gailurra (2.833 metro), Pla de Beret-etik Tuc de Parros (2.727 m.), eta Lac de Baciver-etik Marimanha (2.662 m.) gailurrera. Tuc de la Salana ere igoera polit eta erosoa da eskarmentu handia ez daukanarentzat (2.483 metro). Elur-jausi arriskuari arreta berezia eskaini behar zaio azken horretan. Aran bailarak goizero elur-jausien informazio osatua ematen duen erakundea sortu berri du, Lauegi izenekoa. Erraketekin ibiltzeko ere txango interesgarria osa daiteke Beret-eko zabaletik: bost bat kilometroko bide errazean Montgarriko eliza eta herri hutsera irits zaitezke (ordu pare bat joan, beste hainbeste buelta). Erraketak 36


ARAN BAILARA

Irudian, Pla de Beret gunea, normalean neguan izaten duen itxura zuriarekin. Ezkerrean, goitik behera: Aneto (3.404 metro), Pirinioetako gailur garaiena; Vilamos, Aran bailarako herri garaienetakoa (1.210 metro), eta jendea Banhs de Tredos bainuetxean otordua egiten. Ur termalak daude bertan, eta lurrazaletik datorren urak 33 graduko tenperatura du.

37


ARAN BAILARA

Val de Ruda bailara ikusgarria, Bonaigua mendateko gainetik ikusita. Ruda bailaran jaiotzen da Garona ibaia, 2.580 metrora, eta Aran bailara guztia zeharkatzen du, 600 kilometroko bidea egin ondoren Bordelen itsasoratzeko.

38

lehen aldiz janztea sentsazio polita da. Batez ere bazterrak elurrez lepo badaude. Mendiko bota arruntekin belauneraino hondoratzen den tokian, erraketekin erraz-erraz elurraren gainean. Montgarrin otordua egin daiteke, baina sosak eraman, badaezpada. Mendiko botak aukeratuz gero, zaila da nora joatea erabakitzea. Bailarara iritsi berritan, Vilamos herrira igo eta hango behatokitik Aneto handia hatzekin ukitzeko moduan ikusten duzunean, gailurreraino jauzi egiteko gogoa ematen dizu. Aneto, baina, mendi potoloa da Artiga de Lin bailaratik ikusita, luzea eta zaila. Zer esanik ez neguko jantzi zuriarekin badago... Joan zaitezke Val de Ruda ikusgarrira, Baqueira herrian hasten den pista batetik. Estahns de Saboredora iritsiko zara ordu pare bateko bidea eginda, eta Garona ibaiaren sorburua ezagutu, 2.580 metrora. Garona da Aran bailararen arima. Bailara osoa «moldatu» duen ur emari ikaragarria. Iturri batzuen arabera, latinetik dator Garumna izena. Euskaratik eratorria dela diote beste batzuek: «gar» eta «ona» hitzen batuketatik. «Gar» garbi hitzetik letorke. Ur garbiko,

ur oneko ibaia. Garona 600 kilometro pasa da luze, eta Bordelen itsasoratzen da Kantauri itsasoan, estuario zabal batean. Uste zabaldua da Garona Maladeta glaziarrean jaiotzen dela, Forau de Aigualluts delakoan. Lur azpitik lau kilometro egiten ditu elur urak, eta Artiga de Lin-en irteten da lur azalera, Es Bordes herritik 8 kilometrora. Hara iristerako, ordea, Garona erreka sendoa da dagoeneko, ordurako ia 50 kilometroko bidea zizelkatu duena. Indartsu egiten du bidea, bailaran behera. 2013ko ekainean euri erauntsiek eta elurraren urtze azkarrak erreka bere bidetik atera eta txikizio handiak egin zituen bailaran. Urak bare datoz gaur egun, kanalizazio berrien ondorioz. Arriu Nere erreka, adibide on. Nere errekak (euskal jatorriko beste izen bat), Vielha erdirik erdi zatitzen du eta burrunba latza ateratzen du Tuc de Molieres-etik emaritsu datorrenean. Aiguamog, Valarties eta Unhola errekastoak ere bizi-bizi datoz. Neguak oporrak hartu ditu Aran bailaran udazken bukaeran, Euskal Herrian bezala, eta hego haize epela tontor garaienetako elurra lurmen-


GIDA PRAKTIKOA

La Vall d'Aran Kataluniako eskualdea da (Lleida). Pirinioetako ipar isurialdean dagoen Kataluniako eremu bakarra da. Lapurdi eta Zuberoa baino txikixeagoa da hedaduraz, eta 10.000 biztanle ditu. Turismoa dela-eta, kopuru hori boskoiztu egiten da udan eta neguan. Politikoki eskualde autonomo berezitua da, Conselh Generau d'Aran delakoak arautzen du egitura politikoa. Vielha e Mijaran da hiriburua (6.500 biztanle).

Geografia: Eskualde menditsua da Aran bailara. Garona ibaiak zeharkatzen du ekialde-mendebalde zentzuan Vielharaino, eta iparraldehegoalde norabidean, Pontaut herria pasa eta Okzitaniako lurretan sartu arte. Besiberri Nord (3.015 metro) eta Tuc de Molieres mendiak dira garaienak (3.010 metro), baina Pirinioetako tontor garaiena, Aneto (3.404 metro), dotore eta gertu ikusten da bailarako herri garaienetatik. Aran bailarako %30 inguru 2.000 metrotik gora dago.

Iristeko moduak: Erosoena Ipar Euskal Herrian barrena da. Donostiatik Baionara A-8 eta A-63 autobideetatik, eta Baionan Paue aldera A-64tik. Ondoren, 17. irteera hartu behar da, Montrejeau herrikoa, eta handik errepide nazionalean barrena 70 bat kilometro egin Lleidara bidean, Vielhara iristeko. 320 kilometro dira guztira, 3 ordu pasatxo autoan. Nafarroa edo Arabatik Aragoa eta Katalunian barrena joan daiteke, Vielhako tunela zeharkatu eta Aran bailarara iristeko (432 kilometro Iruñetik, 5 orduko bidea).

tzen ari da etengabe. Elurra, egon, badago, dena den. Batez ere leku ospeletan eta 2.000 metrotik gora. Montardo, Tuc de Colomer, Besiberri, Aneto... zuri-zuri daude. Horiek ondo ikusteko Restanca edo Colomer aterpeetara doazen bide bakartietatik ibilita bururik nekatuena ere arintzen da. Eta nekea erabat arindu ez bada, Banhos de Tredos ostatuko ur termaletan lasaitzea baina gauza erakargarriagorik ez. 33 gradutan dago lur azpian berotzen den ura, eta putzutik metro gutxira dena zuri-zuri. Aran bailara agurtzeko aukera erosoagoa izan liteke Bossost herrian geldialditxoa egin, bailarako elikagai batzuk erosi, eta Les herriko bainuetxean ordu pare bateko atsedentxoa egitea (30 euro). Handik etxerako buelta lasai-lasaia izango da, ur termalek giharrak lokartu ostean. Euskal Herrira bidean, A-64 autobideko Pyrenees atseden gunean geratzea onena (Paue baino lehentxeago), eta hango begiraleku ikusgarritik, Pirinioen handitasunaren argazkiarekin bueltatzea eguneroko errutinara. Euskal Herriko zortzigarren herrialdetik beste zazpietara pozik bueltatzeko. •

INTERES GUNEAK: Eskia: Baqueira Beret Pirinioetako eski estazio onenetakoa da, onena ez bada. 151 kilometro pista ditu, eta, ipar isurialdean dagoenez, elur ona dauka ia beti. «Forfait»-a garestia da (48 euro). Super Espot, Port Aine eta Boi Taull estazioetakoa merkeagoa da (30-35 euro). Vielhatik ordubetera daude.

Mendia: Maila guztietako txangoak daude. Bailarako herriak elkartzen dituzten bide errazak, mendi handien babesean dauden Restanca edo Colomer aterpeetara daramaten mendiko bideak, Montgarriko herri izandakora daramana, edota 2.500 metrotik gorako tontor zail eta tenteak. Montarto, Colomer, Tuc de Ratera, Besiberri, Malh dera Artiga eta Tuc de Mauberme dira gailur ezagunenak. Gastronomia: Arango eltzea (olla aranesa) eta bertako butifarra dira jaki ezagunenak. Olla barazki zopa bat da. Egun garbantzuak, okela eta beste txerrikiekin eskaintzen da. Butifarra saltxitxa baten antzekoa da. «Botifarra amb mongetes» jaten da Aran bailaran, saltxitxa babarrunekin. Arkitektura: Aran bailarako herriak ikusgarriak dira. Etxeek egitura berezia dute, arbelezko teilatuekin, eta elizak erromanikoak dira. Politak dira denak, eta bailarako elizak bisitatzeko gida berezia Vielhako turismo etxean lor daiteke (Plaça dera Gleisa).

39


Chianti 300 URTEKO BUKETA DUEN LURRALDEA

Mendixkaz, zipresez, olibondoz eta herri zaharrez atondutako dekoratu honetan ardoa egiten dute duela mende askotik. Bizitzak aldaezina dirudi Toscana ederrean eta, batez ere, Chiantiko barrutian, non duela hiru mende jaio zen ardoaren lehenengo jatorri-deitura. Ardogileak, baina, gauzak aldatzen hasiak dira. Testua: Angus Mackinnon Argazkiak: Giuseppe Cacace eta Tiziana Fabi

40



CHIANTI osimo III.ak, Toscanako duke handiak, Chianti ardoa Florentzia eta Siena artean kokatutako gune zehatz batean soilik egin zitekeela ebatzi zuen 1716ko irailaren 24an. Horrela jaio zen lehenengo jatorri-deitura. Gaur egun, 35 milioi botila Chianti Classico ekoizten dituzte urtero 70.000 hektareako barruti honetan. Chianti Classico-a mundu mailan ospe handiena duen ardoa da eta, hori dela eta, ekoizpenaren %80 munduko ehun bat herrialdetara esportatzen dute. Diya Khanna, Berlinen bizi den kanadar bat, Greve in Chianti herrira etorri da ardo zahar honek erakarrita. «Kanadan Chianti-a ardo bakarra dela uste da, baina bertara etortzen zarenean konturatzen zara zer den benetan. Mota desberdinetako ardoak egiten dituzte hemen», dio eskuan baso bat ardo duela. «Dastatu ditugun ardo klasikoek ukitu belusatua uzten zuten, goxo bukatzen den kanta bat izango balira bezala», argitu digu. Baina ardo mota hau ez da beti goxotasun horri lotuta egon eta ohiko Chiantia hedatuago dago, egia esan, Toscana osoan egiten baita. «Chianti Classico» jatorri-deituratik at gelditzen dira ardogile gehienak, ekoizle handiek 2010ean epaitegietan irabazi zutenetik classico deitura oso mugatua gelditu da-eta. Halere, ohikoa merkeagoa da, ahoan arinagoa eta egiteko errazagoa. Munduko trattoria guztietan kandelak jartzeko erabiltzen dira lastoz bildutako botila horiek. Querciabella herrian, Greve in Chianti-tik oso gertu, Manfred Ing-ekin egin dugu topo. Hegoafrikan sortutako ekoizle hau sangiovese –Chianti ardoaren konposizioan nagusia den mahats gorria– mahastien uztari so da. Querciabellan kokatuta dago Chianti Classico ekoizleen gaur egungo abangoardia. Bertan jatorri-deituran aldaketa batzuk eragin nahi dituzte, esaterako «mikroguneen» arabera egiten dituzten ardoak label bidez bereizi ahal izatea. Borgoina dute eredu, non 84 eremu baimendu dauden. Hemen ere ongarri eta pestizidarik gabe ekoizten dituzte ardoak. «300 urte barru ardoa egiten jarraitu nahi badugu, norabide berriak hartu beharko genituzke», dio Manfred Ingek. Adibidez? Neguan landatutako basaziapeek lurzoruak berritzen laguntzen dute, aipatu digunez, eta horrela ongarriak erabiltzea ekiditen dute. Toscanako ardoaren mundu txikian beste zerbait ere aldatu da: emakumeak iritsi dira, eta gelditzeko gainera. «Talde txiki bat gara, baina handitzen doana», esan du Susanna Grassi-k. 2000. urtean lentzeria lantegiko lanpostua utzi zuen Susannak, eta lau mendeko historia duen familia-baserriaren erantzukizuna bere gain hartu zuen. Bere etxea, I Fabbri (errementaria) izenekoa, bederatzi hektarea luze-zabal da eta dotoretasuna eta fintasuna du eredu. «Emakumeok sentsibilitate berezia dugu ardoa egitean», adierazi du. «Agian, haurdunaldiak gauzak lasai hartzen laguntzen digu, azken emaitza bello (ederra) izango dela jakin badakigulako». •

C

42


Altzifre ilarak, mendixka baten gainean dagoen etxaldeko bidean, Asciano herrian. Ondoko orrialdean, Susanna Grassi eta Marco Mazzoni ekoizleak, Greve in Chianti eta Corte di Valle-n dituzten lursailetan egiten dituzten ardoekin.

43


44


Ait hadiddou herria

Testua eta argazkiak: Nuria Lopez Torres

MAROKOKO ATLAS GARAIKO ANTZINAKO TRIBUA

45


AIT HADIDDOU HERRIA

Atlas Garaiko antzinako tribuetako bat, ait hadiddou herria, bailara emankorrez, arroila paregabez eta gailur latz eta mortuez inguraturik bizi da paraje menditsu zirraragarri horretan. Amazig horien laguntzarekin bidaia zoragarria egin dugu Marokoren alderik sakon, antzinako eta benetakoenera.

Eskuak henna-rekin marrazten dituzte emakumeek. Ondoan, udan erabiltzen dituzten haimak eta Imilchil-en irailean ospatzen duten Moussen jaialdiaren gaineko ikuspegia.

46

arrakex hiri zalapartatsua abiapuntu ezin hobea da Erdialdeko Atlas Garaian barneratzeko. 370 kilometroko ibilbidea egiteko sei ordutik gorako bidaian, mota guztietako errepideetatik igaroz eta bide mehar eta sigi-sagatsuak gaindituz, Imilchil izeneko herrira iritsi gara. Arrapaladan goaz Atlaseko mendi mitikoak ikusteko eta bertako amazig kulturaz blaitzeko irrikak bultzatuta, baina bideaz gozatzeko tarteak hartzea ere garrantzitsua da. Gorantz egin ahala herrixkak gero eta sakabanatuago daude, baina bide ertzean aurkitu ditugu hiruzpalau finkamendu edo etxalde txiki, eta oso interesgarriak suertatu zaizkigu amazig herriarekin izango dugun lehen hartu-emanari hasiera emateko. Assif Melloul ibaiak (ibai zuria, amazigeraz) eratzen duen bailaran dago Imilchil herria, 2.119 metroko altitudean. 3.000 metrora daude sei bat mila biztanleko herria inguratzen duten goi-lautada garai eta mortuak, neguan elurrez estaliak eta udako egun kiskalgarrietan eguzkiak zigortuak. Urte osoan eguraldiaren okerkeriek baino ez dute aztoratzen eguneroko bizimodu patxadatsua paraje honetan, baina udan bizkortu egiten da, bizitasun zaratatsua nagusitzen da Moussem jaialdiarekin, hau da, andregaien festan. Egun zehatzik ez badu ere, iraileko bigarren edo hirugarren asteburuan suertatu ohi da. Hiru egunez, Halt Hammar izeneko lekuan –Imilchiletik 30 kilometrora, bailara handi batean–, urtero-urtero elkartzen dira Erdialdeko Atlas Garaiko bazter guztietatik iritsitako milaka amazig. Amazigen urteko festa nagusia da. Assif Melloul ibaiak inguru honetako bailara emankorrak ureztatzen ditu, eta horri esker Atlas Garaiko gerezi eremu esanguratsuena da. Uzta bildu ostean, une aproposa izaten da lurraren eskuzabaltasunari esker ona agertu eta bizitza ospatzeko, udazkeneko aurreneko elurteak hasi eta errepide eta bide gehienak ez daudelako ibiltzeko moduan etxalderik gehienak erabat bakartuta geratu aurretik. Beraz, Halt Hammar zoko handi bat bihurtzen da eta era guztietako merkataritza tratu eta ondasun trukeak izaten dira. Abereen salerosketa izaten da egunotako zeregin nagusi eta sutsuena: ziztu batean eskuz aldatzen dira astoak, zaldiak, ardiak, ahuntzak eta behiak.

M

Amazigen lurrak Amazigak edo berbereak Afrika iparraldeko herri autoktonoak dira. Antzinate urrunenetik bizi izan dira Egipto mendebaldearen eta Kanaria uharteen artean zabaltzen den eremu neurrigaitzean. Makina bat konkista eta kolonizazio jasan behar izan dituzte, baina ez dute lortu herri hori mapatik ezabatzea. Halere, horren ondorioz, amazig kulturaren barruan aniztasun handia sortu da eta ez dira multzo homogeneo bat, nahiz eta denak enbor beretik datozen eta ezaugarri kultural eta linguistiko komunak dituzten. Ait hadiddou tribu handiak osatzen du Erdialdeko



AIT HADIDDOU HERRIA

Atlas Garaiko talde etniko nagusia, Imilchil, Bou Ouzmou eta Agoudal barne hartzen dituen hirukian kokatzen dira, ia-ia Ait Haniren inguruetaraino iritsiz. Herri gogorra, paraje mortu eta muturrekoetan bizitzera ohitua. Amazig kultura bizirik iraunarazteko grina duten talde urrien artean, beraiek dira grinatsuenak. Ait hadiddou herrikoak oro har seminomadak dira eta batzuek biziraupeneko nekazaritza artzaintzarekin txandakatzen dute, bailarotan lur emankorrak urriak direlako. Hortaz, uda garaian aziendak sei hilabetez eramaten dituzte goi larreetan bazkatzera, eta gainerako sei hilabeteak beheko lurretan ematen dituzte.

48

Monogamoak dira, eta arabiar marokoarrek ez bezala, gizonezkoek ezin dituzte lau emazte izan; halere, dibortzioa oso ohiko da, eta senarrak nahiz emazteak dauka eskatzeko eskubidea. Normaltzat jotzen dute emakume bat bospasei senar izatera iristea, eta ez dute begi txarrez ikusten emakumea dibortziatuta egotea, Marokoko gainerako lekuetan hala bada ere. Andregaien festan, 60 urteko emakumeak aurkituko ditugu senar bila. Tribuaren antolamendu sozioekonomikoaren osagai oso garrantzitsua dira andrazkoak, beraiek arduratzen baitira laborantza lan gehienez, etxeko eginbeharrez eta ganadua gobernatzeaz. Amazig bati galdetzen badiozu non dagoen bere senarra, zera eran-


tzungo dizu: ÂŤGerizpean, udan bilatzen baduzu; eta eguzkitan, neguan bilatuz geroÂť. Ait hadiddou herria ikaragarri abegitsua da. Etxean hartuko zaituzte, chai on batekin, hau da, ogi egin berri zoragarria, eta parerik gabeko eztiarekin eta gurinarekin. Jende apala da, baina eskuzabala. Bestelako bizimodu batzuk, beste kultura batzuk eta beste kosmos batzuk ezagutzeko irrikaz dabilen bidaiariak, egarri-gosea ez ezik, arima ere aseko du. Amazigen bizitzen erritmo pausatuari esker, Mendebaldeko munduaren zurrunbilo zalapartatsuarekin ohituta gaudenontzat, denboran atzera egindako bidaia izango da, bizitza gogorra den garai batera, baina aldi

berean garden eta argia, naturaren zikloekin eta urtaroekin, lurrarekin, ibaiekin eta mendiekin harmonia betean. Herrixkatik herrixkara Imilchil eta Agoudal dira eskualde honetako herririk garrantzitsuenak. Halere, Imilchil da ezagunena eta berak izan du azken urteotan garapen ikusgarriena, hein batean, andregaien festak erakarritako turisten etorrera zertxobait handitu delako. Osasunaren eta hezkuntzaren arloko oinarrizko zerbitzu batzuk eskaintzen ditu Atlas Garaiko mendi eta lautadetan sakabanatutako herrixkentzat. Bidaiaria zalantzarik

Lerroon gainean, Atlas Garaikoi eraikin tipiko bat, ÂŤkasbahÂť izenekoa. Argazkikoa Imilchil-en dago. Ezkerrean, gizon bat Tislit aintziran. Oso toki berezia da bertako amazigentzat, kondaira zahar bat bertan kokatzen baita.

49


AIT HADIDDOU HERRIA Eguneroko bizitzako irudiak. Ur bila doazen ama-semeak –iturria zortzi kilometrora dago–, harakinaren eta bi artzainen arteko tratuak, ezkongai baten soingaineko tipikoa eta artzain bat semeekin Halt Hammar-en.

gabe mendien bihotzeraino barneratu behar da herrixka berezi eta bakartu hauek ezagutzeko; 4x4 ibilgailuak erabilita ere iristea zaila da batzuetara, esaterako, Akka Nouanim. Akka Nouanimera bidean goazela, Imilchiletik bost kilometro eskas iparraldera, El Khiba eta Aghbalako errepide ondoan, Atlas Garaiko bost aintziretako bat aurkitu dugu, Tislit aintzira. Atlas Garaian barreiatuta bost aintzira daude; halere, entzutetsuenak Tislit, edo andregaiaren aintzira, eta Iseli edo senargaiaren aintzira dira. Kondairak dioenez, behin batean eskualde osoko iturburuak lehortu egin ziren, Imilchilekoa izan ezik, eta hori dela-eta, ait hadiddou herriko bi talde nagusiak, Ait Yazza etxekoak eta Ait Brahim-ekoak, aspalditik elkarrekin liskartuta zeudenak, su-etena adostu zuten egoerak iraun bitartean. Gisa horretan, uraren hornikuntza txandaka egingo zuten. Goizetan Ait Yazzakoek izango zuten ura hartzeko eskubidea, eta arratsaldean Ait Brahimekoen txanda izango zen. Su-eten hori indarrean zela, etxe bateko seme batek eta besteko alabak topo egin zuten iturrian, eta aurreikustekoa den bezala, elkarrekin maitemindu ziren, hezur muinetaraino, istorio shakespearetar batean bezala bete-betean. Bi familiek jakin orduko debekatu egin zieten aurrera egitea, eta maitale gazteek, atsekabeturik malkoei ezin eutsita, negarraren negarrez bi aintzira hauek osatu zituzten. Familiek, gazteen samina ikusita, amore eman, eta azkenean onartu egin zuten ezkontza. Istorio honek badu, halere, beste amaiera bat, askoz ere tragikoagoa, zeinaren arabera, bi gazteek bihotza erdiraturik, beren buruaz beste egitea erabaki zuten, aintzira horietara jauzi eginda. Horren berri izatean, bi familiek, damututa eta erruz gainezka, bi tribuen arteko ezkontzak baimendu zituzten hortik aurrera. Harrezkero, urtero-urtero Atlas Garaiko eskualdeko familiak Halt Hammarren elkartzen dira, Moussem jaialdi handia ospatzeko. Ezkontza kolektibo handi batekin amaitzen da topaketa. Amaiera tragikodun ezkongaien kondaira hori da Imilchileko Moussem jaialdiaren eta ezkontza kolektiboaren ospakizunaren jatorria azaltzen duen kontakizun herrikoia. 50


GIDA PRAKTIKOA JAIALDIAK Moussem: Imilchilen ospatzen dute uda amaieran. Azoka handi honetan neska gazte eta ez hain gazteak zokoan atzera eta aurrera ibiltzen dira senargai bila, nor dabilen ikusiz eta aldi berean beren buruak ikusaraziz. Lehenengo egunean, aurreko urtean hitzemandako bikoteak ezkontzen dira eztei festa kolektiboan.

Musique des Cimes: Mundu zabaleko musiken jaialdia, emaztegaien Moussem festarekin batera suertatu ohi da, egun beretan. www.zizvalley.com

51


proposamen tematikoa

TXANTXETAN HARTU BEHAR EZ DITUGUN DEBEKU BARREGARRIAK Valentziako falleren jantzien gaineko albiste batek zur eta lur utzi gintuen orain gutxi. Fallerak diren bitartean ezin dituzte galtza bakeroak erabili, ezta takoirik gabeko zapatak ere eta, beraien laguntzaileen ustetan, daramatzaten jantziak itxurosoak ez edo desegokiak badira ÂŤaldatu egin beharko dituzte edo bestela etxean geldituÂť. Zentzugabeak eta zaharkituak diruditen arau batzuk uste baino hedatuagoak daude. Jetcost bilatzaileak (www.jetcost.es) hauek bildu ditu guretzat. Testua eta argazkiak: Enrique Sancho - Open ComunicaciĂłn

Singapurren txiklea jatea

Munduko lurralderik garbienetarikoa da Singapur eta, 1992. urtean, kaleetan itsatsita zeuden txikleak garbitzen dirutza xahutzen zela ikustean erabat debekatu zituzten, baita salmenta ere. 2004tik aurrera txikleak jan daitezke... baina medikuaren errezetarekin bakarrik. Hau da, tabakoa uzteko edo digestiorako lagungarriak badira.

52

Britainiar Parlamentuan hiltzea Errege Familiaren egoitzaren estatusa du; beraz, Parlamentuan hiltzen den edonork bertan ehortzia izateko eskubidea izango luke. Norbait zorabiatzen denean, atezainek ziztu batean ateratzen dute kalera.


Jendaurrean musu ematea Dubain

Eztei-ezkontzen helmuga gisa modan jarri da, baina ezkonberriek jakin beharko lukete tentuz ibili behar dutela Dubain, jendaurrean musu ematea erabat debekatuta baitago hango ohiturekin bat ez datorrelako. Publikoan egin ezin diren beste gauzatxo batzuk: kalean dantzatu, mozkortu edo txistua bota.

Filipinetan «My Way» kantatzea

Karaokea oso gai serioa da zenbait lekutan. Filipinetako Gobernuak 2010ean debekatu zuen “My way” kanta karaokeetan, aurreko hamar urteetan izandako heriotzak zirela eta. Frank Sinatraren kantaren «bertsio eskasek» borrokak eta, ondorioz, hildakoak eragin ditu behin eta berriz.

Suitzan gauez komuneko ponpatik tiratzea

Gauean zaratarik ez, horixe omen da Suitzako debeku honen gakoa. Hala, 22:00etatik aurrera ezin da komuneko ponpatik tiratu helvetiarren herrialdean. Pixa egin ondoren debekatuta dago tanga hustea eta, are gehiago, gizonek ezin dute txiza zutik egin gauean. Legez kontrakoa da, sortzen den zarata ez dutelako zertan auzokideek jasan.

53


proposamen tematikoa Hareazko gazteluak egitea edota txankletak Italian

Italian ere arau bitxiak dituzte: Eracle hondartzan ezin dira hareazko gazteluak egin; Eboli-n 500 euroko isunak jartzen dituzte autoan musu emateagatik eta Caprin bi turista atxilotu dituzte txankletekin zarata larregi ateratzen zutelako.

«Playback» egitea Turkmenistanen 2005ean Gobernuaren debeku bati esker, musikariek ezin dute «playback»-ik egin, beraien «kulturaren kontrakoa baita». Bide batez, opera eta balleta ere debekatu zituzten «beharrezkoak ez direlako».

Taldean «running» egitea Burundin Nkurunziza presidenteak taldean korrika egitea debekatu zuen 2014an, itxura besterik ez zela eta Gobernuaren kontrako ekintzak prestatzeko erabiltzen zela esanez. Bakarrik bai, egin daiteke korrika.

Kinder arrautzak jatea AEBetan

Txokolatezko arrautza ospetsua asmatu baino hiru hamarkada lehenago onartu zen, 1938an, barnean jokoak dituzten jakien kontrako debekua. Jetcost-ek egiaztatu duenez, 2.500 dolarreko isuna du AEBetan sartu nahi izateak.

54


Zientzia-fikzioa Txinan

“Terminator”, “Back to the Future” eta halako filmik ez duzue aurkituko Txinako telebistan, debekatuta baitaude denboran bidaiatzearen gaineko argumentuak telesail edo filmetan. Gobernuaren esanetan, denboran bidaiatzearen gaineko film hauek «ez dute zehaztasun zientifikorik».

Galtza bakeroak eta «piercing»-ak Ipar Korean

Mendebaldeko modaren inguruan neurri murriztaile gehiago hartu berri ditu Ipar Koreako Gobernuak. Orain galtza bakeroei eta «piercing»-ei egokitu zaie. Ipar koreako gazteen janzkeran ager daitezkeen «joera kapitalisten» aurrean adi egongo dela esan du Gobernuak.

Gidatzean adi ibil zaitezte AEBetan

Ameriketako AEBak debekuz beteta daude, baina zirkulazio-arauei dagokienez, zerrenda ikaragarria da. Waynesboro-n (Virginia), esaterako, emakumeek ezin dute erdiguneko kale zehatz batean gidatu. Kalifornian gidariek ezin dute 105 km/h-ko abiaduran auto batetik salto egin, ezta etxeko txabusina jantzita gidatu; Denverren ezin da auto beltzik gidatu igandeetan... 55


HITZORDUAK

ERAKUSKETAK

hutsa

KAFEAREN HISTORIA 1.000 metro karratutan hedatzen da gure egunerokoan hainbeste garrantzi duen edari baten inguruko erakusketa: kafea. 300 bat artelan eta mota guztietako objektuz osatzen da “Café in Mucem” erakusketa, eta urtarrilaren 23ra arte ikusgai egongo da Marseillako Musée des civilisations de l’Europe et de la Méditerranée-n. w.mucem.org

LONDRES (BRITAINIA HANDIA) Beherapenak edo «Winter Sales». Urtarrilaren bukaera arte Garai honetan Londresera txango bat egiteko asmorik baduzue, erosketak egiteko aprobetxa dezakezue Gabonen ostean hiriko denda guztiek beherapen interesgarriak jartzen dituztelako. Boxing Day (abenduaren 26an izan zen) izaten da beherapenen hastapena eta ondoren, urtarrilaren bukaera arte, maukaren bat bilatzen ahalegindu zaitezkete West End, Covent Garden edo Westfield barrutietan. Are gehiago, luxuzko objektuak nahi izanez gero King Road edo Bond Street kaleetara jo dezakezue; eta jantzi moderno eta merkeak Oxford Street eta Regent Street-en. Tottenhaim Court Road-en elektronikako gailu merkeen gunea da.

PARAGUAI, BOLIVIA ETA ARGENTINA Dakar rallya Urtarrilaren 14ra arte Joan den hilaren 2an Asuncionen, Paraguaiko hiriburuan, eman zioten hasiera 2009. urtetik urtarrilero Latinoamerikan egiten ari diren Dakar rallyari. Lehen Paris-Dakar deitzen zioten lasterketa honi, baina Afrikako basamortuak atzean utzi zituenez, izena aldatu zioten. Nazioarte mailan ospe handiena duen rally gogor, polemiko eta ikusgarri honetan parte hartzen ari diren auto, kamioi eta motorrak Bolivian dabiltza egun hauetan, zehazki Titicaca aintziraren inguruetan, helmuga urtarrilaren 14an Buenos Airesen jarrita daukatelarik. www.dakar.com

56

HORNOS LURMUTURRA Vendee Globe Otsailaren 6ra arte Munduko gurutzaldi-estropadarik ospetsuena da Sables d’Olonne (Estatu frantsesa) portutik urtero ateratzen dena. Azaroaren 6an eman zioten hasiera eta parte hartzen ari diren 29 patroiek –denak gizonak, aurten lehen aldiz ez baitago emakumerik– dema gogor bati egin beharko diote aurre, munduari bira egiten ari baitira, geldialdirik gabe... eta ia lo egin gabe. Lurrari bira ematen ari dira mendebaldetik ekialdera, otsailaren 6an Sables d’Olonnera iritsi beharko direlarik. Guztira 40.075 km osatuko dituzte eta ibilbidean Antartika inguratu eta Hornos lurmuturra zeharkatuko dituzte, besteak beste. www.vendeeglobe.org

ZUEKIN THE ROLLING STONES JAUNAK! Londresetik New Yorkera bidaiatu du “Exhibitionism: The Rolling Stones” erakusketak. West Village-ko Industria gune ikonikoan kokatu da «berorien maiestate satanikoei» inoiz eskaini zaion erakusketarik handiena. Mike Jagger eta bere kideek azken 50 urteetan erabilitako jantziez, musika tresnez eta antzeko objektuez osatzen da rock&rollaren zaleen gozamenerako aparteko hitzordu hau. Martxoaren 12ra arte egongo da ikusgai. w.stonesexhibitionism.com


UTOPIA ORAIN 500 URTE SORTU ZEN LOVAINAN Thomas Morok (Londres, 1478-1535) idatzitako “Utopia” entsegu politikoa orain dela 500 urte argitaratu zen. Hori dela-eta, Lovainako (Belgika) Unibertsitateko Liburutegiak “Utopia&More. Thomas More, the Low Countries and the Utopian Tradition” erakusketa antolatu du, non bertan bildutako eskuliburu, gutun eta edizio zaharren bidez, azken mendeetako filosofian horrenbesteko garrantzia izan duen teorian sakondu egiten baita. Era berean, Thomas Morok Herbehereekin izan zuen lotura, “Utopia” bertan idatzi zuen-eta, azpimarratu nahi izan dute. www.utopialeuven.be

ARKITEKTURA ETA SEXUALITATEA XVII. mendetik gaur eguneraino sexuaz gozatzeko asmatu, eraiki edo imajinatu diren gune edo tokiak ikertu ditu Bartzelonako Centre de Cultura Contemporània-n (CCB) martxoaren 19ra arte zabalik dagoen erakusketa berezi honek. www.cccb.org

VATIKANOA MOSKUN DAGO Vaticanoan gordetako maisulanak Moskura iritsi dira negu honetan “Roma Aeterna” erakusketari esker. Bellini, Raphael edo Caravaggio bezalako artista handien margolanak Tretyakov galerian daude ikusgai otsailera arte. 57


hutsa

liburuen TXokoA

hutsa

GAILURRAK ESPAZIOTIK IKUSITA hutsa

Montañas. Traspasando los límites Stefan Dech, Reinhold Messner eta Nils Sparwasser Lunwerg, 2016 240 orrialde. 49,50 euro

izakion historia laburrean harriz eta elurrez zizelkatutako lekuko isilak dira eta, denboraren joanaren testigu izatetik urruti, balentria eta zorigaiztoa nahasten dituzten istorioen agertoki bihurtu dira. Betidanik mendizaleen «griala» izan diren munduko hamahiru gailur ikusgarriren erretratua osatzen du argazkiz eta mapaz hornitutako liburu honek: mapa topografikoz, infografiaz, argazkiz eta, batez ere, Alemaniako DLR zentro aeroespazialak satelitetik ateratako irudi digital zehatzez osatua dago alpinismoaren ohorez egindako lan mardul hau. Mendia gustuko dutenentzat aproposa oso. Hitzaurrea, esaterako, Reinhold Messer-ek idatzi du, hau da hamalau zortzi milako igo zituen lehen mendizalea. Agertzen diren mendien artean, Everest, K2, Aconcagua, Mont Blanc...

G


N

Esne eta eztizko lurra Toti Martinez de Lezea Erein, 2016 320 orrialde. 19,50 euro

hutsa

hutsa

afarroako Tibalt I.a erregearen aginduz Palestinarako bidea hartu beharko du Antoñanako Ianitz Ruizek 1238. urtean, baina laster baztertu beharko ditu heroi eta aberats bilakatzeko asmoak: patuak erlikia faltsuen trafikoan aritzera eramango du, etxera itzultzeko bitartekoak eskuratu ahal izateko. Erdi Arora itzulita, Toti Martinez de Lezea idazle gasteiztarrak erlikia faltsuen trafikoan murgilaraziko du protagonista, helduentzat idatzi duen liburu berrian. Gaztelaniaz eta euskaraz argitaratu dute aldi berean.

hutsa

hutsa

NAFAR BAT PALESTINARAKO BIDEAN

BIDEARI EKITEAREN PLAZERA

ulio Villar (Donostia, 1943) gidari eta mendizalearen liburu klasiko honen edizio berritua eta birmoldatua natura eta mendia maite duten askorentzat albiste ezin hobea izango da seguruenik. 60ko hamarkadako euskal alpinismoaren aitzindari hau abenturazalea da osoosoan: 1967an, istripu larri baten eraginez mendia denbora baterako utzi eta belaontzi txiki batean itsasoratu zen, eta munduan zehar bizi izandako istorioekin “¡Eh petrel!” liburu ederra osatu zuen. “Viaje a pie” honetan bideari ekin eta hankak zeramaten tokira, inolako helbururik gabe, egindako txangoak dakartza.

J

Viaje a pie Julio Villar Sua edizioak eta Club Vasco de Camping elkartea, 2016 280 orrialde. 15,50 euro

ITSASOAK IRENTSI ZUEN GIZONA exikoko Costa Azul herriko portutik itsasoratu ziren 2012ko azaroan Salvador Alvarenga salvadortarra eta bere kidea, Ezequiel Cordoba, zazpi metroko luzerako itsasontzi txikian. Eskarmentu handiko arrantzaleak ziren, baina irratiak ekaitz tropikala iragarri arren ez zuten atzera egin. 2014ko urtarrilaren 30ean, ia hitz egiteko eta ibiltzeko gai ez zela, itsasoan galdutako gizon bat aurkitu zuten Marshall uharteko Ebon atoloian. Salvador zen, arrantzale bietatik bizirik zirauen bakarra. Liburu honek 438 egun haietan bizi zuena kontatzen digu.

M

Salvador Jonathan Franklin Alienta editorial, 2016 320 orrialde. 19,95 euro

MARK TWAIN BIDAIA ANTOLATU BATEAN ur Santua, Egipto, Krimea eta Grezia zituen helburu 1867. urtean Ameriketako Estatu Batuetako kostaldea abiapuntu zuen bidaiak. Seguruenik, historian egin den lehenengotariko bidaia antolatua izan zen hura. Bidaiarien artean kazetari bat zegoen, Tom Sawyer eta Huckleberry Finn-en «aita» izango zena. Lerro haietan Mark Twainek ez zuen bat bera ere tente utzi. 1869an argitaratu zen, eta garaian “The innocent abroad” Twainen libururik salduena izan zen. Gaur egungo bidaiarentzat opari bitxia da.

L

Guía para viajeros inocentes Mark Twain Ediciones del Viento, 2016 624 orrialde. 30 euro

59


Gogoan hartu hutsa

WASHINGTONEKO KAPITOLIOA BOTEREAREN IKUR

Jakin badakigu Ameriketako Estatu Batuetako gune turistikoenetakoen zerrenda egin beharko bagenu, Washingtongo Kapitolioa bisita gehien izaten duen top ten-ean egongo litzatekeela. Baina datorren urtarrilaren 20an Donald Trump lehendakariaren inbestidura-ekitaldia bertan egingo delako ekarri nahi izan dugu gure orrialdeetara AEBetako Kongresuko bi ganberak bere barnean hartzen dituen eraikin boteretsua. Washington hiri-

60

buruko Capitol Hill auzoan kokatua, oinarrizkoena William Thornton-ek diseinatu zuen eta azken aldaketen ardura Benjamin Henry Latrobe eta Charles Bulfinch arkitektoen esku gelditu zen. Eraikina gailentzen duen kupula handia, Biribilgune izenaz ezagutzen dena, Thomas U. Walter eta August Schoenborn-ek diseinatu zuten. Bertan ikusgai daude eraikinak gordetzen dituen artelanak, iparramerikar arteko funtsak. Hegoaldeko hegalean Ordezkarien Ganbera dago; iparraldekoan, Senatua, eta eraikinaren ekialdean, National Hall zelaigune handia. Ordu eta erdiko bisitaldi batean –«Kapitolioko tourra» esaten diote horri– eraikineko txoko historiko interesgarri guztiak bisita daitezke. Horretarako, lehenik Bisitarien Gunean izena eman behar da –astelehenetik larunbatera dago zabalik, 8:30etik 16:30era–. Dena den, kontuan izan kontutxo bat: urtarrilaren 20an mobilizazio handi baterako deialdia egin dute sare sozialen bidez, Kapitolioaren aurrean presidente berriaren aurka protestatzeko, “Not my president” lemapean. www.visithecapitol.gov


hutsa

SANTA MARIA DELLA CHIAPPELLA DORREA KORSIKAN Korsika Garaia barrutiko Rogliano (Ruglianu, korsikeraz) udalerrian dago Santa Maria della Chiappella hondatutako genoar dorrea. Udalerria uharte eder honetako inguru basatienean dago era berean, Cap Norte penintsulan, alegia. ÂŤUharte baten barneko uharteaÂť bezala definitu ohi duten eta 40 kilometroko luzera duen lur adar honetan, hogei bat genoar dorre aurki daitezke, 1530 eta 1620. urteen artean Genovako Errepublikak eraiki zituenak, pirata berbereen erasoak ekiditeko. Gainerakoekin alderatuta, Santa Maria della Chiapella ohikoak baino altuagoa da. 1991n Estatu frantseseko monumentu historikoen zerrendan sartu zuten.


LABURRaK hutsa

E

HEGALDI MERKEAK VARSOVIARA rdialdeko eta Ekialdeko Europako «low cost» airelinearik handienak, Wizz Air-ek, Santanderreko aireportua eta Varsovia Poloniako hiriburua lotuko dituen ibilbidea irekiko du martxoaren 31n. Astean bi egunetan, astelehen eta ostiraletan, aterako dira hegaldiak. Hegaldi-txartelik merkeenak 29,99 euroan ezarri dira, eta beraien web orrialdean eskura daitezke.

E

www.wizzair.com

62

DONEJAKUE BIDEAREN ADAR BERRIA

ortugalgo hainbat udalek bultzaturik, Donejakue bideari beste ibilbide bat gehituko zaio. Portugalgo Kostaldeko Bidea deitu diote eta Portotik Miño ibaiak egiten duen muga naturaleraino iritsiko da, zehazki Vila Nova de Cerveira herriraino. Ehun bat kilometro izango ditu eta 1,6 milioi euro erabiliko dituzte seinaleztapen-sistema egokitzeko eta irekierarekin batera antolatuko diren ekitaldi kulturalak aurrera eramateko.

P

SAN PETERSBURGO, 2016KO KULTUR HIRIA rtero, Londresen, World Travel Awards sariak banatzen ditu izen bereko turismo azoka erraldoiak, eta aurtengo sari nagusia San Petersburgo hiriari egokitu zaio. Beraz, 2016ko «helmuga kultural onena» Errusiako bigarren hiria da, Pekin, Londres, Erroma, Rio de Janeiro, Venezia eta New Yorken aurretik jarri baita. Bere arkitekturak eta bizitza kulturalak bisitari andana erakartzen du urtero: iaz, esaterako, 6,5 milioi turista jaso zituen. 2017an, gainera, Konfederazioen Kopa bertan jokatuko da eta hurrengo urtean Munduko Futbol Txapelketa.

U

hutsa

statu frantseseko hegomendebaldeko Grasse herrian landatzen dituzten maiatzeko arrosa eta jasminekin egin du azken 30 urteetan Chanel etxeak bere 5. zenbakiko perfume famatua. «Perfumeen herria» esaten diote Grasseri, baina paradisuari mamu bat atera zaio... abiadura handiko trena, alegia. Chanelek aditzera eman duenez, Provence-Côte d’Azur –kostaldeko trena, turistikoena– ibilbidea berritzeko prestatzen ari diren lanek lorez betetako zelaiei kalte handiak ekarriko dizkiete, haien gainean eraikiko den biaduktutik makina bat tren pasatuko direlako.

hutsa

hutsa

hutsa

CHANEL ETXEA, ABIADURA HANDIKO TRENAREN AURKA

ISLANDIA, TURISMOAREN MENDE

aba eta izotzez osatutako uhartea, Artikoko haize hotzak kolpatua, Islandiak xarma berezia du. Natura basatia maite duten turistak baina baita “Game of Thrones” telesailaren jarraitzaile sutsuak ere –bertan filmatu baitira hainbat atal– «erromesak» bezala joaten dira uharte eder honetara... baina ez al den larregitxo galdetzen dio bere buruari Gudrun Gunnarsdottirek, Islandiako Turismo arduradunak. «Turismoaren eztandak eragin garbia izan du komunitatearengan, ona eta txarra izaten ari baita era berean. Orain arte zenbakiei erreparatu diegu eta ez kalitateari». 2015ean 1,3 milioi turista jaso zituzten; aurten 1,8 milioi bisitari izango omen dituzte. Islandiak 330.000 biztanle besterik ez ditu.

L

«MOTXILEROEN ZERGA» EZARRI DUTE AUSTRALIAN otxileroen zerga» ezarri berri du Australiako Gobernuak, nekazaritza eta turismo sektoreak kexu zirelako. Opor garaian Australiara fruta biltzera joatea erabakitzen duten turistek irabazitakoaren %15 ordaindu beharko diote Estatuari, beraien urteko errenta 37.000 australiar dolar (25.878 euro) baino baxuagoa denean. Orain arte urtean zehar 12.764 eurotik behera irabazten zuten «motxileroek» ez zuten ezer ordaindu beharrik. Laboristak beldur dira zerga honen erruz «motxilero» kopuruan jaitsiera izango ote duten.

M


hutsa

hutsa

LEGEZ KANPOKO ALOKAIRUEN KONTRAKO BORROKA ZAILA «Isuna jarri digun hiri bakarra izan da Bartzelona», adierazi du Airbnb atariak. Izan ere, apartamentuak oporraldietarako legez kanpo alokatu ohi dituzten Interneteko plataformen aurkako borrokan beste urrats bat egin nahi izan du Ada Colau alkatearen udalbatzak eta joan den azaroaren bukaeran 600.000 euroko isuna jarri zien bai Airbnb bai Homeaway atariei. 2014an 30.000 euroko beste isun bat jarri zion lehenari Bartzelonako Udalak, baina Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak zaplazteko ederra eman berri dio, bertan behera utzi baitu isuna.

BESTE HIRU IZAR BERASATEGIRENTZAT. Bartzelonako Lasarte jatetxeak, Gipuzkoan kokatutakoaren «anaiak», hiru Michelin izar jaso berri ditu. Codes hotelean dago eta Martin Berasategik kudeatzen du. hutsa

MADAME TUSSAUDS-EN MUNDUA ISTANBULERA IRITSI DA

hutsa

Argazkian azaltzen direnak Sarper Hilmi Suner, Istanbuleko Madame Tussauds taldeko burua, eta Yasar Kemal turkiar idazlea dira... bueno, hobeto esanda, Kemal ospetsuaren argizarizko estatua, bera iaz hil baitzen. Pertsonaia ospetsuen erreplikak erakusgai jartzen dituen frankizia famatu honek museoa zabaldu berri du Istanbuleko gune europarrean.

hutsa

hutsa

GURDIAK SOILIK FALTA DIRA ERROMAKO MAXIMUS ZIRKUAN Zazpi urteren buruan, Erromako Maximus zirkuaren zaharberritze lanei bukaera eman berri diete. Hori dela eta, Erroma zaharreko toki historiko hau bertatik bertara ezagutu ahal izango dugu XXI. mendeko turistok. Neurrien aldetik ere ikusgarria da oso, zerbaitegatik baitu izena «Maximus», «zirkurik handiena»: 600 metro luze, 140 metro zabal, harmailetan 300.000 ikusle sar zitezkeen eta gurdipistan hamabi gurdi ateratzen ziren batera. Erromatar zibilizazioko zirkurik handiena izan zen.

63



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.