1 minute read

Mediateka BBK

MEDIATEKA BBK, XXI. MENDEKO TEKA

Mediateka BBK

Advertisement

2020an Mediateka BBK eraldatzeko lanak amaitu dira, 20192023 Programa Proiektuaren barruan, sorkuntzarako eta jakintzarako gune bihurtzeko helburuarekin. Proiektua birplanteatu egin da, zerbitzu tradizionalak zituen liburutegi batetik liburutegi garaikide batera eboluzionatu baita, publiko, formatu, erabilera eta jarduera-tipologia berriei irekita.

Mediateka BBK pertsonen beharretara egokitu da, eta espazioan islatzen den eredu berri baterantz jo du. Birdiseinuari esker, hainbat konexio-maila sortu dira, errazenetatik globalenetara, elkartzea eta bizikidetza bultzatzeko hainbat esparru eta jatorritako publiko-komunitateen artean. Begirada berrituak barruko eta kanpoko konexioak bultzatzen ditu, bereziki Lantegia. Ideien laborategiarekin, sormenezko ekoizpena eta esperimentazioa lantzeko tokia baita. Aldaketa-, eraldaketa- eta eguneratze-prozesu horretan, eutsi egin zaio zentroaren kultura-motorretako baten DNAri, egunero barruan biltzen diren pertsonentzat erreferentzia bihurtuta. Testuinguru horren balio nagusietako bat da jatorri, adin eta hizkuntzen aniztasuna.

Horregatik, orain ere liburutegia da, lehen bezala, baina funtzioak, ibilbideak eta bilduma zabaldu ditu, zentroak dituen sei programazio-lerroen inguruan. Literatura, komikia eta bideo-jokoa ditu ardatz, baina leku berriak ditu diziplina horien inguruan sortzeko, elkartzeko eta sozializatzeko. Ez da lekuz aldatu, baina orain zentroko gainerako espazioei, hiriari eta nazioarteari lotutako gunea da. Ez du galdu ‘teka’ gisa duen funtsa, baina kaxa hau zabaldu egin da konexiorako, sorkuntzarako eta pentsamendurako, XXI. mendeko liburutegia izateko.

This article is from: