1 minute read

Lantegia. Ideien laborategia

Next Article
Mediateka BBK

Mediateka BBK

LANTEGIA. IDEIEN LABORATEGIA, SORKUNTZA BULTZATZEKO ARDATZA

Lantegia. Ideien laborategia

Advertisement

Azkuna Zentroak ikerketa, sorkuntza eta ekoizpenari laguntzeko hainbat ekimen garatzen ditu sei programazio-ildoei lotuta: arte garaikidea, zuzeneko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, literatura, kultura digitalak eta gizartea. Ekimen horiek beti dute atal publiko bat, eta ikusleen komunitateei gogoeta artistiko garaikiderako sarbidea errazten diete, bai egindako artelanaren bidez, bai sormen-prozesuen bidez.

Sorkuntza artistikoa espazio guztietan gauzatzen da, baita erakusketa-aretoan edo Mediateka BBKn ere, nahiz eta Azkuna Zentroko sorkuntzaren eta esperimentazioaren epizentroa Lantegia. Ideien laborategia izan. Hirugarren eraikin moduan ezagutzen dena lanerako gune bihurtu da, esperimentazioko tailer, hainbat erremintaren bidez etengabeko berrikuntza bermatzen duena, non elkartrukea, prozesuak eta sorkuntza artistiko garaikidea bultzatzeko hainbat harreman-mota finkatzen diren. Orobat leku irekia eta sarbide askekoa da, prozesu horiek ezagutzera hurbildu nahi duten ikusle-komunitate guztientzat.

2020an, Lantegia. Ideien laborategia proiektua hazi egin da, bigarren solairuan LAB’s espazioa erantsita, lan banakakoa eta partekatua egiteko 150 metro karratu baino gehiagorekin. Iparragirreko hormartean kokatuta dago, bost lab berri dauzka, lanerako bi eremu eta elkartzeko gune sozial bat. Gune berri hori Babesturen barruan hautatutako hamar proiektu artistikoekin jarri da abian. 2020ko uztailean aktibatu zen sorkuntzari laguntzeko Babesturen lehen deialdi berezia, eta beren prozesu eta ikerketetan Covid-19aren krisiaren kaltea jasan duten tokiko testuinguruko artistei eta kultura-eragileei zuzenduta dago.

This article is from: