1 minute read

Inventario del rellano. Un inventario de lo imposible

Inventario del rellano. Un inventario de lo imposible

Tipik azken hilabeteetan egin duen bitartekaritzaproiektuaren emaitza aurkezten du. Alhóndigako eskaileraburua aztertu du proiektuan, etxearen eta kanpoaldearen arteko tarte hori. «Testuingurua artikulatzen duten soinu- eta usaimen-elementuen eta elementu ukigarrien laginak entzutera eta biltzera atera gara. Hurbilketa horri beste leku batzuetatik ekin diogu, espedizio eta bilaketa arretatsu gisa, pasieraren lasaitasunetik. Prozesuaz gozatu dugu, galdera asko zabaldu baitira hiriarekin, auzoarekin, presentziekin, absentziekin, agerikoarekin eta orain arte guretzat ikusezina denarekin eta azpian dagoenarekin lotuta", azaldu dute. Irailaren 16an irekiko dira erakusketaren ateak, Inventario del rellano. Un inventario de lo invisible (Eskailera-buruaren inbentarioa. Ikusezinaren inbentarioa) gorpuztuko duen gailua, Tipik gidatutako esplorazio kolektiboaren prozesua. Lagin honen bidez, aurkikuntzak partekatu eta mahai gainean jarriko dituzte, eguneroko testuinguruko beste kontakizun bat artikulatu nahian.

Advertisement

Programa irailaren 21ean amaituko da, aurkezpen ireki batekin; eta bertan hizketan arituko dira Tipiren ordezkariak, Adolfo Estalella (Xcol plataformakoa) eta Sara Álvarez (Archivo Lacianiego-koa). Zentrorako bitartekaritzaproposamena planteatzeko taldeak inspirazio gisa izan dituen ibilbidea, ikuspegiak eta egiteko moduak partekatuko dituzte.

Inventario del rellano. Un inventario de lo invisible erakusketa Irailak 16 > urriak 3 Asteartetik ostiralera: 16:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-20:00 Igandetan: 11:00-15:00 Iparraguirre Aretoa Sarrera dohainik Aurkezpena Irailak 21, asteartea 18:00 Terraza (euria egiten badu, jarduera Mediateka BBK-ko TK202an egingo da) Sarrera dohainik leku guztiak bete arte; aurrez azkunazentroa.eus helbidean izena eman behar da.

This article is from: