1 minute read

artxiboAZ: Gordailu digitala proposamen artistiko garaikideak ulertzeko tresna gisa

artxiboAZ:

Gordailu digitala proposamen artistiko garaikideak ulertzeko tresna gisa

Advertisement

2019-2023 Programa Proiektuaren baitako artxiboAZ proiektuak bere prozesua jarraitzen du. Datozen hilabeteetan irekiko da egungo jarduera eta proposamen artistikoak hezteko, zabaltzeko eta zaintzeko tresna moduan irudikatzen dituen gune digital horretarako sarrera. Azkuna Zentroak gizartea eta kultura garaikidea lotzeko duen eginkizunaren baitakoa da ekimen hau. ArtxiboAZ programak helburutzat hartu du Azkuna Zentroan egindako jarduera eta proposamen artistiko garaikideei buruzko informazioa eskuratzea, 2010ean ireki zenetik kultur zentro gisa egindako ibilbide osoan zehar.

Orain arte, 200 jardueratako 6.270 artxibo, 31 bilduma eta proiektuaren corpus kulturala osatzen duten 11 artekomunitate daude. Baliabideak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez katalogatzen dira, eta, une honetan, Gutun Zuriarekin lotutako dokumentazioa eta azken urte hauetan egindako erakusketekin lotutakoa eranstea amaitu berri da.

Egitura eta antolaketa Azkuna Zentroaren programazio-ildoetan eta ardatz estrategikoetan oinarrituta daude: arte garaikidea, zuzeneko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, kultura digitalak, literatura, bitartekoak eta argitalpenak, hezkuntza-programa, egoitza artistikoak, gizartea eta entsegu-gunea. Plataforma aktibatu ondoren, testudokumentuak ikusi eta deskargatu ahal izango dira, hala nola kartelak, aretoorriak, liburuxkak, aldizkarien orriak, prentsa-dosierrak…, bai eta ikus-

entzunezko dokumentuak ere, esaterako, argazkiak, audio-gidak, podcast-ak edo bideoak.

Gainera, edukiak aberasteko, artxiboAZ Mediateka BBKren katalogoarekin lotuta dago, maileguan hartzeko eta in situ kontsultatzeko gomendatutako

ARTXIBOAZ PROPOSAMEN ARTISTIKOAK ULERTZEKO TRESNA GISA ERATZEN DA, ZENTROKO SORMEN-EKOIZPENA SAILKATZEKO ETA ZABALTZEKO MODU GISA, ETA, ERA BEREAN, SORKUNTZARAKO ETA BITARTEKARITZARAKO BALIABIDE GISA, ETA EUSKAL SORKUNTZA GARAIKIDEAREKIN LOTUTAKO MOTA GUZTIETAKO EDUKIEN GORDAILU MODURA

bibliografia erakusteko. Halaber, lanean ari da Zentroarekin lotutako artisten eta kultura-eragileen profilen datu-basea prestatzeko. Halaber, artxiboAZk eduki interesgarri berriak aktibatzen jarraituko du, praktika artistiko garaikideei buruzko ezagutza zabaldu eta gorde dadin.

This article is from: