1 minute read

Haur eta familientzako bisitak / tailerrak

Uztaila eta iraila bitartean hainbat hezkuntza-jarduera egiten dira haurrak eta familiak zentroko zenbait kulturaproposamenekin lotzeko. Bisitak / tailerrak dira, Mediateka Galerian Miriam Isasik duen instalazio artistikoaren eta Terrazan José Ramón Ais artistak diseinatu duen arboretoaren ingurukoak.

Resina, Brea y Glicerina erakusketaren bisita / tailerra haur eta familientzat

Advertisement

Paisaiaren identitateari lotuta garatzen ari den ikerketa bat aurkezten duen erakusketa honetan, partehartzaileek landareen balio sendagarria eta haien sistema immunologikoa ezagutu ahal izango dituzte, baita balio alkimikoa ere, zeina magiarekin, bitxigintzarekin eta erretxinaren erabilerarekin lotutako prozesu industrialekin lotzen gaituen. Garapen-prozesuan, gertutik aztertuko ditugu landareen eta petrikiloen praktika sendatzailearen arteko lotura, herri-kultura eta naturatik datozen elementuen erabilera.

Baso bidaiariak erakusketaren bisita / tailerra haur eta familientzat

Autore klasikoek beren kontakizunetan diotenez, zuhaitzei esker itsasoak zeharkatu eta lurralde berriak ezagutu genituen, gure etxeak eraiki genituen, jainkoen irudiak zizelkatu genituen... Horregatik, tailer honetan zuhaitzek izan duten eta duten garrantzia erakutsiko dugu, baita zurari tradizioz eman zaion erabilera eta gizartean eta kulturan duen balio sinbolikoa ere.

RESINA, BREA Y GLICERINA ERAKUSKETAREN BISITA / TAILERRA HAUR ETA FAMILIENTZAT

Osteguna: Uztailak 1, 15 eta 29 Abuztuak 5 eta 19 Larunbata: Uztailak 10 eta 24 Abuztuak 14 eta 28 Irailak 11

12:00 – 13:00 Mediateka Galeria. 1 solairua

BASO BIDAIARIAK ERAKUSKETAREN BISITA / TAILERRA HAUR ETA FAMILIENTZAT

Osteguna: Uztailak 8 eta 22 Abuztuak 12 eta 26 Larunbata: Uztailak 3 eta 17 Abuztuak 7 eta 21 Irailak 4 eta 18

12:00 – 13:00 Terraza

INFORMAZIOA:

Izen emateko: AZ Info edo webgunea

6-12 urte

This article is from: