1 minute read

Komikiaren Nazioarteko Egonaldi berria

Ibaiak dira hirien eta haien bilakaeraren ardatz egituratzaile, lekuko eta eragile, eta haien idiosinkrasia osatzen duten testuinguru eta paisaia arkitektonikoak eta bizi-paisaiak zedarritzen dituzte. Ibaiertzak bereizten dituen ura eta ertzak lotzen dituzten zubi ugariak hirien ezaugarri garrantzitsuak dira, hiriek kohesio sozial eta kulturala bilatzen baitute ibaietan.

Horrek guztiak ñabarduretan aberatsa den ekosistema bat eratzen du, eta proposamen artistiko berrietatik begiratu behar zaio. Horregatik, ibaia da Quebeceko Maison de la littérature, Angoulêmeko Cité internationale de la bande dessinée et de l'image eta Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa den Azkuna Zentroak aktibatu duten Komikiaren Nazioarteko Egonaldi berrirako aukeratutako haria.

Advertisement

Leku horietako bakoitzean egile bat aukeratuko da, egonaldia izan dezan Anguleman, Bilbon eta Quebecen, hurrenez hurren. Egoiliarrek urak lurraldean duen esanahiaren inguruko lana egingo dute modu garaikidean, ondarea bezalako gaiei lotutako giza jarduerak ulertuz eta tipologia historikoak lan-tresna gisa sartuz. Beste zentro batzuk ezagutzeak, beren espazioa zalantzan jartzeak eta beste batzuena aurkitzeak aukera emango die beren mundu pertsonala eta sortzailea birdefinitzeko. AZKUNA ZENTROAN, MEDIATEKA BBKREN KOMIKTEKA GUNEA IZANGO DA EGOILIARREN LAN-ESPARRUA.

Azkuna Zentroan, Mediateka BBKren Komikteka gunea izango da egoiliarren lan-esparrua. Eleberri grafikoaren inguruko irakurketan eta ekoizpen artistikoan oinarritutako esperimentazio-lekua da, 5.000 liburu inguruko funtsa duena. Komikiaren inguruko egonaldi gurutzatuen programa aitzindaria da Euskadin, eta nazioarteko kultura-plataforma baten abiapuntua ere bada, zeinaren bidez sormena bultzatu nahi den lan grafikoaren esparruan eta egileei laguntza eman beren sorkuntza-prozesuetan. Azkuna Zentroak Quebeceko Maison de la littérature-rekin eta Angoulêmeko Cité internationale de la bande dessinée et de l'image-rekin sinatutako hitzarmenaren helburua da komikiaren esparruan sorkuntza sustatzea eta hainbat herrialdetako pertsonen arteko elkarketa bultzatzea, diziplina honetako funtsezko ingurune profesionaletan, beste diziplina garaikide artistiko batzuetako artistekin konektatuz

Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak

Espazio berean aktibatuko da hiruhileko honetan komikiaren munduko figura ezinbesteko batzuen inguruko lehen bitartekaritza-zikloa, honako gai hauen inguruan antolatua: komiki amerikarra, europarra, espainiarra eta manga. Komikigileei eta gai honetan interesa duten pertsonei zuzendutako topaketa hauetan, Mediateka BBKren bildumako eleberri grafikoen egileen lana aztertuko da. Joan nahi dutenek AZ infon edo webgunean eman dezakete izena. Programa osoa xx orrian kontsulta daiteke.

HIRU ESPAZIO, HIRU BEGIRADA

Cité internationale de la bande dessinée et de l'image. Angoulême

Maison de la littérature. Quebec Mediateka BBK. Azkuna Zentroa

Kontsultatu Nazioarteko Komiki Egonaldiaren deialdia 71. orrialdean.

This article is from: