![](https://static.isu.pub/fe/default-story-images/news.jpg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
Asier Irazabal eta Hernan Quipildorekin. Tailerra
Tailerra Asier Irazabal eta Hernan Quipildorekin
Asier Irazabal eta Hernán Quipildor artistek La Llave del Alma (Fatxada Proiektua, 2020ko uda) aurkeztuko dute tailer honetan, errealitatea funtsezko elementuak oinarri hartuta ulertzeko proposamen bat. Tailerrean erakutsiko dute nola erabili sinbologia enpatia garatzeko. Artisten arabera, «enpatia teknologia organiko bat da, bide ematen dio denbora eta espazioa gainditzen dituen konektibitateari, eta intuizio osoagoa garatzen du gizakiaren esanahiari buruz».
Advertisement
La Llave del Alma lana artistak berrikuntza eta sormena partekatzeko asmoz prestatzen ari diren Aita proiektuaren lehen ikusizko adierazpena da. Hizkuntza sinboliko bat proposatzen du, hamabi ikurren bidez trebetasun enpatikoa eta arimaren teknologia garatzeko erabil daitekeena. Sinbolo bakoitzak kontzeptu primario bat adierazten du, hala nola beldurra, aukera, espazioa, itxaropena, heriotza, denbora, gorrotoa, maitasuna, kontzientzia, izatea, argia eta esanahia. Helburua da sinbolo horiek erabiltzea, esanahi garbiko hizkuntza bat izateko eta gizakiok elkar hobeto ulertzeko.
Hobeto ulertuta eta enpatia garatuta, intuizioak sustatzea da tailerraren helburua, pertsonei hobeto ulertzen eta izatearen kontzientzia zabaltzen laguntzeko. Arteetan eta sormen-prozesuen intimitatean interesa duten helduei dago zuzenduta. Tailerrean aurkezten diren kontzeptu asko El Gesto liburuan daude. Hemen deskargatu daiteke doan: https://www.aita.media/the-gesture. Gainera, materialak emango dira, aurkezpena osatzen eta parte-hartzaileekin hitz egiten laguntzeko.
Urriak 19 eta 20, asteartea eta asteazkena TK202. Mediateka BBK Sarrera dohainik, leku guztiak bete arte, aurrez webgunean izena emanda
www.aita.media
www.aita.media/the-gesture
@thegesture_