2 minute read

Babestu: 2021eko deialdia: hautatutako proiektuak

BABESTU. SORKUNTZA GARAIKIDEARI LAGUNTZEKO PROGRAMA

2021eko deialdia: hautatutako proiektuak

Advertisement

Sei artista eta ikertzaile berrik Lantegia. Ideien Laborategian hasi dituzte prozesuak, Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programarenren deialdi berriaren barruan.

El panda más dramático del mundo mugikorraren oharblokean idatzitako liburu bat da. Idazteko modu ez hain arduratsua bilatzen da, non ideiarik inozoena benetakoena izan daitekeen, eta aukera egin daitekeen ur edalontzi batean itotzeko min sakonik erakutsi beharrik gabe. Literaturaren egiturak hautsi, idazteko modu fresko eta erakargarri bat bultzatzeko, esaterako, mugikorraren hiztegi prediktiboa edo hizkuntza inklusiboa erabiltzea.

M Benito Píriz

El panda más dramático del mundo (Munduko pandarik dramatikoena)

El íntimo ritmo del azar ikerketa artistiko pertsonaleko prozesua 2020ko maiatzean hasi zen, ziurgabetasun eta ezegonkortasun sozial handiko une batean. Soinu-instalazioa bezalako ingurune batean ausazkoa denaren kontzeptuak dituen aukerak esploratzeko motibazioa da abiaburua. Jonathan García Lana / Tunipanea

El íntimo ritmo del azar: diálogos entre máquinas imperfectas (Zoriaren erritmo intimoa: makina inperfektuen arteko elkarrizketak)

Ágil y un placaje proiektuak eta bera egiteko prozesuaren zati handi batek grabazioaren ezaugarriak eta mugimendua ikertzen ditu, jolasetik bertatik abiatuz, errealitatearen aldi baterako baliogabetzaile gisa hartuta. Prozesuaren fase honetan, grabazioetarako tresnak eraikitzean jarriko da arreta. Ander Perez Puelles

Ágil y un placaje (Arina eta plakatze bat)

Cosa esku hartutako gorputzari buruzko ikerketa bat da. Laborategi koreografiko bat, material eta objektu desberdinekin interpretearen gorputzari nola eragin dakiokeen ikertu nahi duena, irakurketa ugari sortuz. Konposizioaren bidez eta material desberdinak erabiliz, gorputza nola eraldatzen den ikusiko dugu. Hiru ikerketa-lerro irekiko ditugu: forma, mugimendua eta soinua; begirada eta behatzen duenaren iruditerian sortzen dituen interpretazio posibleak izango ditugu ardatz. Lidia Zoilo González / Macarena Recuerda Shepherd

Cosa. Intervenir un cuerpo (Gauza. Gorputz batean esku hartzea

Eskulturaren eta performatibitatearen arteko harremanpuntuan kokatzen den Shifter! ikerketa- eta sorkuntzaproiektuak –hizkuntza-tradizioak abiadura-palanka itxurako gailuari esateko darabilen terminoa– desbideratzean jartzen du arreta, hor egoera eskultorikoak eta ekintza ingurune performatiboetan artikulatzen baitira. Hortxe, desbideratzeko une horretantxe, hartu nahi du lekua Shifter! proiektuak Blanca Ortiga

Shifter!

So Sad Today gaur egungo kultura digitalen inguruko ikerketa-proiektu transdiziplinarra da, eta mundu fisikoan garatutako identitateen eta pertsona bakoitzaren mundu digitaletan garatutakoen artean sortzen den frikzioa du ardatz. Proiektuak "disforia digitala" jorratzen du, gure ni digitalarekiko disoziazioak sortutako ondoez sentsazioa bereizgarritzat duen kontzeptua. Victoria Ascaso

So Sad Today

Babestu, sorkuntza garaikidea babesteko programa bereziaren bidez hautatutako proiektuak profil eta ibilbide desberdinetako artistek zuzentzen dituzte. Horiek guztiak programazioarekin lotuta daude eta beti dute alde publiko bat, bai egindako lanaren bidez, bai sorkuntza-prozesuen bidez.

This article is from: