1 minute read

Deialdiak eta egonaldiak 2021-2022

Sorkuntza artistikoari laguntzeko programa proiektuak sustatzeko hainbat deialdiren bidez egituratzen da, laguntzan, konplizitatean eta elkarrekiko itzuleran oinarritutako estrategia batekin.

Ikusi oinarriak hemen: azkunazentroa.eus

Advertisement

Komikiaren Nazioarteko Egonaldia

Deialdia: Iraila 8 - Urria 13 Azkuna Zentroak eta Maison de la littérature de Québec (Kanada) eta Cité internationale de la bande dessinée et de l’image de Angoulême (Frantzia) zentroek Komikiaren Nazioarteko lehen Egonaldirako deialdia egin dute narratiba grafikoko proiektu bat garatzeko. Egoitza bakoitzak bere testuinguruko pertsona bat hautatuko du. Hirurek batera hartuko dute egonaldia, elkarren segidan, hiru egoitzetan. Lehendabizi Quebec-en egongo dira, gero Angoulêmen eta, azkenik, Bilbon. Beste zentro batzuk ezagutzeak, beren espazioa zalantzan jartzeak eta beste batzuena aurkitzeak aukera emango die beren mundu pertsonala eta sortzailea birdefinitzeko. Hiru hiriak ibai batek zeharkatzen ditu, eta horrek haien nortasuna, gizarte- eta kultura-ohiturak eta ekonomia definitzen ditu. Hori izango da aukeratutako egoiliarrek garatu beharreko proiektuaren oinarria. Horrela, toki horiek eta haien arteko elkarguneak eta desberdintasunak berraztertu ahal izango dituzte, ezagutza teknikoak eta esperientziak trukatzeaz batera.

Dantza garaikidearen egonaldia

2022ko apirilera arte Dantza garaikidearen egonaldia, Dansateliers Rotterdam (Holanda) sorkuntza- eta erakusketa-zentroarekin lankidetzan egiten da. Egonaldi hau dantzako profesionalentzat da eta bi etapatan garatzen da. Lehenengoa Azkuna Zentroan, pieza koreografiko baten ikerketa eta sorkuntza prozesuan ardaztuta; eta bigarrena Rotterdamen, egoiliarrak Dansateliersen taldearen aholkularitza eta mentoring artistikoa izango baitu han..

Lanean. Prozesu artistikoei

Etengabeko deialdia Obra eszenikoak ekoizten laguntzeko deialdia. Lanean-en bidez, sortzaileek baldintza material eta espazial egokiak dituzte arte biziekin eta Zentroaren programazioarekin lotutako proiektuak garatzeko

Fundación Banco Sabadellek Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko Egonaldi Artistikoen Programa babesten du, artea eta kultura sustatzeko eta hedatzeko duen programaren barruan. Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko Egonaldi Artistikoen Programak Etxepare Institutuaren laguntza du.

This article is from: