![](https://static.isu.pub/fe/default-story-images/news.jpg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
Kinu. Tractora Koop. E. Kolektibo egoiliarren programa
Kinu
Tractora Koop. E.
Advertisement
Tractora Koop. E. artisten kooperatibako Usue Arrieta eta Ainara Elgoibar Kinu proiektua garatzen ari dira Azkuna Zentroan, Kolektibo egoiliarren programaren barruan. Kinu artisten ikus-entzunezko produkzioak programatzeko, ikusteko eta eztabaidatzeko plataforma bat da. Hiru hilean behingo topagune bat, artista bat bere lana erakustera gonbidatzen duena, harekin batera lan-saio bat egiteko, praktika-mota horri eta haren berezitasunei buruz taldean gogoeta egiteko. Proiektuak hiru parte ditu: Aurkezpen publikoa Hiru hilean behingo saioen hasieran, artista gonbidatuaren lana proiektatu eta jendaurrean aurkezten da, eta, ondoren, solasaldi txikia egiten da. KINU proiektua KINU#1 saio pilotuarekin hasi zen, Elena Aitzkoa artistaren eskutik; irailean, AZko kolektibo egoiliarra zela, KINU#2 saioa izan zen, Maddi Barber gonbidatuarekin; azaroan KINU#3 saioa izan zen, Sabine Groenewegen zinemagileari eskainia, eta apirilean KINU#4 izan zen, saio bikoitzean, Andrés Duque gonbidatuarekin. Kinu#5 Imogen Stidworthy (Londres, 1963) artistari eskaini zioten, eta bere soinu-lanen, filmen eta multimedia instalazioen aukeraketa bat erakutsi zen.
Lantaldea
Aurkezpen publiko bakoitzaren ondoren, artistak zuzendutako saio bat egiten da lantalde egonkor batekin (Lantaldea). Talde horren dinamika gonbidatutako pertsona bakoitzaren neurrira diseinatzen da. Lantaldea#1 eta Lantaldea#2 lan-saioek filmatzea izan zuten ardatz, eta ikusentzunezko pieza bat izan zen emaitza. 16 mm-tan filmatutako pieza bat, kameran muntatua, errebelatua eta saioa egindako egunean bertan proiektatua. Lantaldea#3 saioak beste batzuen materialekin film bat egiteko ekintza izan zuen ardatz, eta Sabine Groenewegenek emandako master classetik abiatu zen. Andrés Duque zinemagileak zuzendutako Lantaldea#4 saioan, Augusto Boalek inprobisazioa filmatzeko garatutako teknikak jorratu zituen. Boalek 70eko hamarkadatik garatutako metodologiak -Zapalduaren Antzerkia deitu zuenak- ulertzen du errealitatea eraldatzen duena eraldatzeko ekintza bihurtzen dela.
Distirak
Azkenik, proiektua osatzeko, lantaldea eratzen duen pertsona batek testu bat egiten du (Distirak), Lantalde bakoitzaren esperientzia jasotzeko. Azkuna Zentroan egin zen lehen saioan, Ander Pérez ikusentzunezko artistak egin zuen Distirak#2 testua. Distirak# 3 Pablo Marte artistaren eskutik atera zen, eta Distirak# 4 Leire Aranberri artistaren eskutik (Bilbo, 1993). Distirak#5 idazteko lana Ohiane Iraguen (Bilbo, 1985) idazleak hartu zuen bere gain; izan ere, haren azken langintzak ere lotura estua du soinuarekin eta performatibitatearekin.
Kinu Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza politika-sailarekin elkarlanean burutzen da.
Kolektibo Egoiliarrak programaren bidez, hurbileko kolektiboei laguntzen diegu, artehizkuntzekin eta kultura garaikidearekin egiten duten lanean, era eta ikuspegi askotatik, eta elkarren arteko konplizitatea bultzatzen dugu kultura-programazioa antolatzeko orduan.