2 minute read

Cía. Daniel Abreu. La desnudez . Dantza

Cía. Daniel Abreu

La desnudez (Biluztasuna)

Advertisement

Dantzaldia. La FuNdicIOn-en programa bat

«BILUZTASUNA INTIMITATELEKU HORRI DAGOKIO, NON JADA GALDERAK EZ DAUDEN. EDERTASUNA, DAGOENAREN ETA GERTATZEN DENAREN BILUZTASUNEAN». DANIEL ABREU

Espainiako eszenako konpainia garrantzitsuenetako bat den Daniel Abreu konpainiak Biluztasuna aurkeztuko du, intimitate-mota bati begiratu eta eusten dion eta hori kontatzen duen proposamen koreografikoa. Piezak erlazio baten egitate magikoa deskribatzen du, non galderak jada existitzen ez diren eta ekintza baizik ez dagoen. Bi irudi eszenan, musikarekin batera, musikaria eta haizearen soinu baxua metalean. Biluztasunak intimitate-leku horri dagokio, non jada galderak ez dauden. Edertasuna, dagoenaren eta gertatzen denaren biluztasunean. Lan honen sormen-prozesua «izenik eta biderik gabe hasi zen», Daniel Abreu koreografoaren esanetan. «Bi urtez lurra lugorri utzi, eta, horretan geundela, edertasun handiagoa aurkitu genuen gauzetan, dantza-pausoetan, zaborpoltsetan eta tresna hautsietan. Eraiki eta suntsitu egiten genuen», azaldu du. 75 minutuko bidaia hau ikuslearen irakurketara zabaltzen da, zeinak ikus lezakeen flashback bat bezala, edo, besterik gabe, bikote batek afektura iristeko ibili beharreko bide bihurrien gisa. Horrela, interpretatzaileek dantzaren poetika erabiltzen dute polaritate horietan igeri egiteko. Batzuetan, ukitu eta beroa eta izerdia trukatzen dituen esku baten une gorena, eta beste batzuetan, besterik gabe, gaizki maite duenarena. Eraiki eta suntsitu egiten da, arnasketaren ekintza bezala. Heriotzatik maitasunera bidaiatzen dute eta existitzen dira. Ikuskizun honetan argi estroboskopikoak erabiltzen dira.

DANIEL ABREU (Tenerife, 1976): 2014ko Dantza Sari Nazionala sorkuntzakategorian, dantzaria, koreografoa eta Psikologian lizentziatua da. Interpretatzaile gisa, estatuko dantza- eta antzerki-konpainia eta -kolektibo batzuetan egin du lan. Sortzaile gisa, hirurogei produkzio baino gehiagoko sormen-ibilbide luzea du, eta hainbat herrialdetan ikusi ahal izan dira bere lanak. Herrialde horietan kritikak, publikoak eta hainbat sariketak aintzatetsi dute, eta egungo dantza-talderik garrantzitsuenetako bat da azken urteotan. Bere konpainia-proiektua ia oharkabean sortu zen 2004an; izan ere, sorkuntzen eta kolaborazioen kopuruak ekarri zuen gaur egun Cía. Daniel Abreu izenez ezagutzen dugunaren kontzeptua.

Azaroak 25, osteguna 19:00 Auditorioa 15€ / 12€ Az txartelarekin / 65 urteko gorakoenetzat / 30 urtetik beherakoentzat / Ikasleak

FITXA ARTISTIKOA: Zuzendaritza, koreografia eta espazioa: Daniel Abreu Interpretatzaileak: Dácil González y Daniel Abreu Musikaria: Hugo Portas Musika: Tarquinio Merula, Claudio Monteverdi, Gabriel Fauré y Henry Purcell Argiak: Irene Cantero Eskulturaren egilea: David Benito Jantzien egilea: Angeles Marín Koordinazio teknikoa: David Benito Produkzioko laguntzailea: Teresa Rivera Banaketa: Elena Santonja · Esmanagement Koprodukzioa: Teatros del Canal y Festival Danzatac. Lankideak: Auditorio de Tenerife, Centro de Danza Canal y Teatro Victoria de Tenerife.

danielabreu.com

Erabili Bilbao Kultura Bonua Az Infon sarrerak erosteko

This article is from: