![](https://assets.isu.pub/document-structure/211001082626-ddd2720cf2c2898ab1e64717be2269d0/v1/358c907ecbafe23c9bdcc8d1e0ca8028.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
Isabel de Naverán. Uhina gogoan. Ikertzaile Az-Kidea
Isabel de Naverán
Uhina gogoan
Advertisement
«Contar es escuchar izeneko artikulu batean, Ursula K. Le Guin idazleak ahozko komunikazioaren funtzionamendua amebek sexu-harremanak izateko duten moduarekin parekatzen du, ‘informazio genetikoa trukatuz’ egiten baitute. Esaten duenez, bi amebak elkartzen dira, ‘nagiak atera, eta pseudopodoak lotzen dituen hodi edo kanal batean urtzen dira […], beren gorputzen barneko zatiak pasatzen dizkiote batak besteari, hitzez hitz, beren gorputzen kanpoko atalez osatutako kanalaren edo zubiaren bidez’1.
Uhina gogoan proiektuak horrela funtzionatuko duen idazketa bat entseatu nahi du, trukerako eta eraldaketarako gailu baten modukoa, entzuteko idazketa bat, non tartean dauden aldeek elkar aldatuta ikusten duten. Joan den martxoan, elkarrizketa bat hasi nuen Lorea Alfaro (Estella-Lizarra, 1982) artistarekin, nolabait honela gertatzen dena: erretratu baten enkargua da abiaburua, eta partekatutako egoerak sortzen dira ondorioz; eta egoera horietan sartu edo beren irudietan parte hartu nahi dut, beren erritmoen barruan jarduten duen beste elementu bat banintz bezala. Baina horrek espazioa eta denbora behar ditu. Gorabehera komun baterako prestatu behar da, mugitzen den eta mugitzen zaituen mugimendu batean sartu behar da, lekuz aldatzen zaituen eta noizbehinka lekuz kanpo uzten zaituen mugimendu batean. Eta beste batzuetan kolokatu ere egiten zaitu, zopatu, kolokatzeak duen zentzu sentsualean, zentzumenen pertzepzioa aldatzekoa» .
Isabel de Naverán
1 Úrsula K. Le Guin Contar es escuchar en CONTAR ES ESCUCHAR (traducción de Martín Shifino), Ed. Círculo de tiza, Madrid, 2018 p.343
Arg: Lorea Alfaro, 2021