1 minute read

Osasun

Entrenamendu funtzionala (Funcional Training) oso entrenamendu pertsonal eraginkorra da, ariketak pertsona bakoitzaren behar pertsonaletara egokitzen baitira, eguneroko funtzioak eta praktikatzen duenaren bizi-kalitatea hobetzera bideratuta. Egunerokotasunean garrantzitsuak diren gaitasunak lantzen dira, hala nola koordinazioa, oreka, egonkortasuna, arintasuna edo mugikortasuna, bai eta erorketak saihesteko ariketak eta nutrizio-ohiturak hobetzeko jarraibideak eta aholkuak ere.

Streching edo luzatze-ariketa hauek gorputz osoari eragiten diote. Lantzen diren jarrerek tentsio txikia baina jarraitua sortzen dute puntu jakin batzuetan, estutasunak askatu, eta desbideratutako jarrerak zuzendu ahal izateko. Oso lagungarriak dira arnasteko gaitasuna handitzeko, gorputz-jarrerak berriz ikasteko, estresa gutxitzeko eta bizitasuna sustatzeko.

Advertisement

TBC (Total Body Conditioning) osoko entrenamendurako metodo bat da, eta egoera fisikoa, kardiobaskularra eta muskularra hobetzen du. TBC metodoan hainbat osagai nahasten dira (stepak, barrak, gomak, pisuak) oso denbora gutxian emaitza onak lortzeko. Saioak askotarikoak, oso beteak eta atseginak dira.

This article is from: