1 minute read
TRX express
Material ezegonkorrekin egiten den esekidurazko entrenamendu-sistema honetan, indar-erresistentzia, potentzia eta tonifikazioa lantzen dira, hainbat planotan eta angelutan, soilik 25 minutuz.
Mendebaldean hedatuen dagoen ekialdeko praktiketako bat. Norbanakoaren barneko bilaketak du garrantzia hemen, nork bere buruaren ezagutza lortzeko, eta osasuna eta oreka zaintzeko, hala fisikoa, nola mentala edo espirituala. Arnasketa-ariketak edo pranayama, jarrerak edo asanak, eta erlaxatzeko ariketak eginez, nork bere gorputza entzuteko jarrera garatzen da, giharretako tentsioak erlaxatzen dira, eta artikulazioak malgutu eta haien mugikortasuna handitzen da.
Advertisement
Cardio box
Fitness modalitate berri honek aerobica eta arte martzialak nahasten ditu (boxeoa, capoeira, tai ji, kung-fu, karatea, jiu-jitsua…).
Metodo honek gune abdominala murrizten du, gerrialdea modu azkar eta eraginkorrean arintzen du, hobekuntza estetiko nabarmenak lortzen laguntzen du eta pubalgiak, lunbalgiak, prolapsoak eta txizari ezin eustea ekiditen ditu.
Programa honek bizitza-kalitatea hobetu nahi du gorputz-hezkuntzaren bidez. Jarduerek orekaz bateratzen dute gorputzaren, gogoaren eta espirituaren arteko koordinazioa. Aukera ona da sasoian egoteko, eta ongizate-sentsazio orokorra lortzeko, kontzentrazioa, malgutasuna eta gorputzaren alineazioa landuz.
Xingola bidez esekitako TRX sistema iraultzaile honetan, grabitatea eta gorputzaren pisua bera erabiltzen dira, ehunka ariketa egiteko. Gorputz osoa entrenatzeko, arin eta ondo.