1 minute read
IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ETA PLAZAK ADJUDIKATZEKO SISTEMA
Non egin dezaket datorren denboraldiko ikastaroetarako aurreinskripzioa?
Jarduera Fisikoko Zentroko informazio-mahaian edo azkunazentroa.eus webgunean.
Advertisement
Noiz egin dezaket?
Apirilaren 24tik ekainaren 13ra arte egin dezakezu aurreinskripzioa, bi egunak barnean hartuta.
Zer datu behar dut?
Txartel-zenbakia, izen-deiturak, NAN eta posta elektronikoa (aukerakoa).
IKASTAROA(K): Izena, ordutegia eta zein astegunetan izango den. Liburuxka honetan, arteko denboraldi osoko eskaintza duzu ikusgai.
Nola egiten da inskripzioa?
Bi zozketa egingo dira: bata abonatuentzat eta bestea abonatu gabe daudenentzat. Kasu bakoitzean, zozketa bidez, plaza esleituko da, uretako ikastaroak barne hartuta.
Eskabideetan jarritako lehentasun-ordenari jarraituko zaio, eta plazak ondoz ondoko txanden bidez esleituko dira.
Zenbat ikastarotan egin dezaket aurreinskripzioa?
Gehienez lurreko eta uretako ikastaroen aukera baten eta bosten artean marka ditzakezu.
Adibidez, hiru jarduera desberdin, edo jarduera bera ordutegi desberdinetan. Garrantzizkoa da lehentasun-ordenaren arabera jartzea.
Aukera bat baizik ez baduzu egin nahi, markatu hori duen laukia inprimakian: ‘aukera bat bakarrik’
• ‘Aukera bat bakarrik’ laukia markatuz gero:
Zozketaren bidez, plaza bat bilatuko da, zure lehentasunen arabera, hiru ikastaroetako batean. Plaza esleitu ondoren, adjudikazio aurreko ikastaroen itxaronzerrendan inskribatuta geratuko zara. Eskatutako ikastaroetan plaza librerik ez badago, markatu dituzun hiru aukerak (edo dena delakoak) itxaronzerrendan sartuko dira.
• Hainbat aukera markatu badituzu: Txanda bakoitzean eskaera bakarrari erantzungo zaio, pertsona bakoitzeko, eta gainontzeko aukerak hurrengo txandetarako utziko dira.
Lehen txandan, lehenengo aukeran plaza librerik bada, zuzenean esleituko zaizu. Bestela, sistemak bigarren aukera izapidetuko du. Bigarren aukeran plazarik bada, zuzenean esleituko zaizu; bestela, hirugarren aukera izapidetuko da (halakorik bada). Hirugarren aukeran plazarik bada, zuzenean esleituko zaizu. Zuk egindako aukeretan plazarik ez bada, itxaronzerrendan sartuko zara, zehaztu duzun lehentasunordenaren arabera.
Noiz izango da zozketa?
Ekainaren 14an Azkuna Zentroan.
Kontuan hartzekoak:
• Lehenik, Azkuna Zentroko eta Bilbao Kirolak-eko abonatuak diren lagunen taldeko zozketak egingo dira. Gainerako plazak izena emanda dauden gainerako pertsonen artean banatuko dira.
• Ordaindu gabeko agiriak dituzten pertsonen eskabideak ez dira izapidetuko.
• Esleitu beharreko plaza baten ordutegia esleitutako ikastaro batekin bateraezina bada, pertsona horrek duen hurrengo aukera azter- tuko da.
Nola jakin plaza eskuratu dudan?
Ekainaren 14tik aurrera zozketaren emaitzak kontsultatu ahal izango dituzu Jarduera Fisikoko Zentroko informazio-mahaian edo azkunazentroa.eus webgunean.
Uko egin ahal zaio plazari?
Bai, ekainaren 14tik 30era arteko epea duzu plazari uko egiteko.
• Ordainketa helbideratuta baduzu eta Jarduera Fisikoko Zentroko informaziomahaitik igarotzen ez bazara, ikastaroa egin nahi duzula ulertuko dugu, eta inskribatuta geratuko zara.
• Ordainketa eskura egiteko eskatuz gero, Jarduera Fisikoko Zentroko informaziomahaira joan beharko duzu nahitaez inskripzioa ordaintzeko; bestela ez dizugu plazaren erreserba egingo.
Egutegia
Ikastaroak egiteko aukerarik ba al da, aurreinskripzioa egin gabe, edo interesekoak nituen ikastaroetan plazarik lortu ez badut?
Bai. Ekainak 14tik aurrera.
APIRILAK 24 > EKAINAK 13 > Aurreinskripzioa
EKAINAK 14 > Zozketa
EKAINAK 14
> Zerrendak argitaratzea
EKAINAK 14 > 30
> Plazari uko egiteko epea
> Lehen hilabetea ordaintzeko epea (eskura ordaintzen dutenentzat)
EKAINAK 14TIK AURRERA > Libre geratutako plazetan izena ematea:
(alta bakoitza kobratuta) 10,60€