1 minute read
IKASTARO BAT HASI AURRETIK JAKIN BEHARREKOAK:
1. Abonamenduen eta ikastaroen altak egiteko, ezinbestekoa da harrera-lekuan txartela, NAN, e-posta eta harremanetarako telefono mugikor zenbaki bat aurkeztea.
2. Gimnasioko, Areto Funtzionaleko eta Premium tarifako plazak izan ezik, denboraldi bakoitzeko gainerako plazak zozketatuko dira, Azkuna Zentroak iragarritako datetan.
Advertisement
3. Gimnasioko, Areto Funtzionaleko eta Premium tarifako ikastaroetako ikasleek era aktiboan eutsiko diete izaera horri, JFZko harrera-lekuan baja eskatzen ez duten bitartean, Osasun Premium izan ezik. Denboraldiak ezin zaizkie kategoria hauei aplikatu.
4. Hilabeteko abonuen eta ikastaroen igorpenak hilaren 1ean bidaliko dira banketxeetara, betiere, egun hori jaieguna ez bada; hala izanez gero, hurrengo lanegunean bidaliko dira igorpenak. Kasu batean zein bestean, aldez aurretik kobratuko da (otsailerako helbideratutako igorpena urtarrilaren 25ean sortuko da).
5. Epez kanpo egiten diren eta arautegi honetan jasota ez dauden eskaera guztiak idatziz eskatu beharko dira.
6. Bajak: a. Ezin da instalazioetarako urteko abonuaren bajarik egin kontratatutako epean. b. Helbideratutako abonamenduen eta ikastaroen baja eskatzeko, ezinbestekoa da JFZko harrera- lekuan, apuntatuta zauden aurreko hilaren 15etik hil-amaiera artean jakinaraztea, oharra hartu dadin. Adibidez: urtarrilaren 15etik 31ra eskatu beharko litzateke otsaileko hilekorako baja. c. Abonuetan, eskudiruz ordaintzean, ez da baja jakinarazi behar; hurrengo hilaren lehen egunean beteko dira. d. Ikastaroetan, ordainketa egin ez dutenak, ordaindugabeak izango dira hilaren 7. eguna heldu arte, eta ezin izango dira instalazioan sartu. Hilaren 8. egunetik aurrera, ordaindugabeak diren pertsonek ikastaroa edo abonua utzi ahal izango dute. e. Galdutako ikastaroan itxarote-zerrenda badago, hurrengo eskaera kudeatuko da, eta ezin izango da galdutako plaza berreskuratu.
7. Ikastaroetarako altak: a. Ikastaro batean izena eman nahi dutenek, hileko edozein egunetan egin dezakete. Ordainketak helbideratu ahal izango dituzte, lehenengo ordaineta ere, betiere igorpenak banketxeetara bidalita ez badaude. Kasu horretan, esku dirutan egin beharko dute lehenengo ordainketa. b. Erabiltzaileak denboraldi bakoitzean izena emandako ikastaroko lehen hilean ordainketa gehigarria egin beharko da, ikastaroko matrikula gisa. c. Plaza libreekin: Izena emateko eskaera egiten den une berean egingo dira altak, eta hilabetea hasita badago zati proportzionala kobratuko da. d. Itxarote-zerrendarekin: e. Udako ikastaro trinkoek bestelako epeak eta datak izango dituzte, eta horien berri emango da, denboraldiko ikastaroetarako zozketen informazioarekin batera.
I. Itxarote-zerrendan daudenek lehentasuna dute ikastaro batzuetan, lekuan bertan eskatzen dutenen aurrean.
II. Itxarote-zerrendan egonda ikastaro bat eskaintzen zaienei bi aldiz jakinaraziko zaie SMS bidez, egun eta ordu desberdinetan, interesa duten berresteko. Erantzunik lortu ezik, baja emango zaie itxarotezerrendatik.
III. Edozein ordutegiko 5 ikastarotarako itxarote-zerrendan eman ahal izango da izena gehienez.
8. Ikastaro arteko aldaketak: a. Ikastaro arteko aldaketak jardueren koordinatzaileak baimendu behar ditu. Aldaketa egin nahi den ikastaroan plaza librerik bada, eta, gainera, itxarotezerrendarik gabeko ikastaroa bada. b. Ikasteko ikastaroetan, maila aldaketak begiraleek proposatu eta koordinatzaileak gainbegiratu behar dituzte. c. Maila aldaketarekin ez da bermatzen ordutegi berean edukiko denik plaza.