![](https://static.isu.pub/fe/default-story-images/news.jpg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
Saiakerak aurrera jarraitzen du. Fernando Pérez. Azkuna
Saiakerak aurrera jarraitzen du
Saiakera hemen hasten da. Nekez sumatzen genuen Gutun Zuria Bilboko Letren Jaialdiaren 2020ko ediziorako aukeratutako titulua hain iragarlea izango zela.
Advertisement
Saiakera kolektibo gisa, normaltasun-itxura izanik, gizartean izaten diren aldaketetara hurbiltzeko asmoa genuen. Hain zuzen, pandemiak bizkortu egin du eraldatzeprozesu hori. Topaketa ezin izan zen egin, baina proiektuak irekita jarraitu du hilabete hauetan, denbora errealeko saiakera moduan.
Jaialdia, beraz, denboran eta forman banatzen da, iazko edizioa liburu bihurtuta eta programazio hibrido batekin. Programazio hibrido horretan, hitzak liburuen orrialdeak zeharkatuko ditu, gainerako arte-diziplinekin harremanetan jartzeko. Era berean, Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa eraldatu egin da, prozesuak zabaldu ditu datorren ekainera arte, orduan, artistek publikokomunitateekin partekatuko baitute beren lanen emaitza bienal batean. Prototipoak da gure programazioaren paradigma, publikoekin partekatzeko pentsatutako arte-diziplinen arteko lotura, ez soilik emaitzaren unean, baita hura garatzean ere, etengabea baita, ez une bakar bat, eta aldatu egiten baita denbora eta baldintzak aldatu ahala.
Denboraldia nolakoa izango den erakusten duten bi adibide besterik ez dira horiek, 2020/2021 aldirako prestatutako programaziokoak. Proposamenak birdimentsionatu eta birkokatu ditugu, kontratu eta proiektu guztiei eutsi, eta gure estrategia birdiseinatu dugu, publikoarekin elkartu ahal izateko eta kolektibo artistikoa gelditu ez dadin. Azken hilabeteetan, zinemara, ikuskizunetara, liburutegietara... itzuli gara. Kultura berreskuratu dugu eta segurua eta beharrezkoa dela berretsi dugu. Ez soilik elkartzeko, hausnartzeko eta ezagutzeko gune gisa, baita gizartearen eta garapenaren aktibo gisa ere. Gure sarea osatzen duten profesionalak -musikariak, ikertzaileak, teknikariak, diseinatzaileak, itzultzaileak edo koreografoak- funtsezkoak dira gizarte honek aurrera egin dezan. Baina formatu berrien saiakuntzarekin jarraituko dugu, formatu presentzialaren eta birtualaren arteko programazio hibridoarekin, esperientzia berriak, egiteko modu berriak, aukera berriak, pentsatzeko, sortzeko eta egoteko modu berriak eskaintzeko.
Fernando Pérez Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko Zuzendaria