![](https://assets.isu.pub/document-structure/201230144735-5651e799a74ec78b98d856a24d234a8d/v1/73b85eea0b838be330ce317bc818741a.jpg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
Komikteka zabalik, komikiaren espazio berria
Joan den uztailean hasitako eraldaketaproiektuaren barruan, Mediateka BBK-k lanean jarraitzen du espazioak aktibatzen. XXI. mendeko 'teka' bat, sorkuntza artistikorako, ikaskuntzarako eta esperimentaziorako, 2019-2023 Programa Proiektuan eta Azkuna Zentroaren eginkizunean txertatuta, gizartearen eta kultura garaikidearen arteko lotura gisa. Txikiteka, haurren eta gazteen sormenerako, esperimentaziorako eta garapenerako gune berria, sortu ondoren, Komikteka jarri da abian: toki berezia funtsa kontsultatzeko –7.000 titulu baino gehiagorekin–, komikien edizioarekin lotutako jarduerak garatzeko, eta artistek eta sortzaileek beren proiektuak egin ahal izateko. Era berean, pandemiaren ondorioz atzeratutako Komikien Nazioarteko Egonaldia Komiktekan garatuko da. Québec-eko La Maison de la littérature, Angoulêmeko Cité internationale de la bande dessinée et de l’image eta Azkuna Zentroaren arteko lankidetza-proiektua da. Hiru erakundeak elkarlanean ari dira programa hau aktibatzeko, haren bidez, hiru egilek beren proiektuak elkarrekin garatu ahal izango baitituzte hiru egoitzetan: Angoulême, Québec eta Bilbon. Beste zentro batzuk ezagutzeak, beren espazioa zalantzan jartzeak eta beste batzuena aurkitzeak aukera emango die beren mundu pertsonala eta sortzailea birdefinitzeko.
Ezusteko loteak
Advertisement
Bestetik, Mediateka BBK-k material bibliografikoa eta ikus-entzunezkoa mailegatzeko aukera berria jarri du abian, ezustekoarekin harritu eta hainbat autorerengana formatu desberdinetan hurbiltzeko, lote monografikoen bidez. Al mal tiempo buena cara, Amor (im) posible, Forajidos de Leyenda, Historia Harrigarriak eta Lurraren Zaindariak tituluen atzean, helduentzako eta haurrentzako pack hauek daude. Horietako bakoitzak fikziozko eleberri bat, komiki bat eta zinemako CD bat eta musikako beste bat ditu. Loteak Mediateka BBK-ren lehen solairuan daude.