7 minute read

Zinema eta ikus-entzunezkoak

ZINEMA ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK / ZINEMATEKA URT. 13 > MAR. 18

Urtarrilak 13 > Martxoak 18 Asteazkenak eta ostegunak Golem Alhóndiga Zinemak 5€ / 4€ Az Txartelarekin Sarrerak: Golem Alhóndiga Zinemako txarteldegian eta golem.es

Advertisement

Pier Paolo Pasolini. Poesia zinema egina Italiako zinemagilearen titulurik enblematikoenetako batzuk aztertuko dituen ziklo monografikoa

Zinematekak hiru hamarkadatik gorako historia du Bilbon, eta zinema klasikoko eta sorkuntza garaikideko programazio egonkorra du Alhóndigan. Zentroko ikus-entzunezko programazioaren oinarrizko zutabeetako bat da, eta zikloek sakontzen dute hizkuntza zinematografikoaren eta ikus-entzunezkoen jakintzan, zirkuitu komertzialetik kanpo dauden lanen bidez.

Ezinbesteko filmen sorta duen Zinemaren historiako 50 harribitxi zikloa amaitu ondoren Zinematekak autore-sorkuntzetan jarriko du arreta berriro, zinemaren historiako zuzendari handien filmografiaren hautaketa baten bidez. Azkuna Zentroaren hamar urte hauetan, Zinematekak zinemagile handien atzera begirako saioak antolatu ditu, besteak beste, John Ford, Pedro Almodóvar, Samuel Fuller, Michelangelo Antonioni, Buster Keaton, Dorothy Arzner, Theo Angelopoulos, Juan Antonio Bardem, John Huston, Charles Chaplin eta Christine Vacho egileenak, eta 60.000 pertsona baino gehiago bertaratu dira. Serieak Pier Paolo Pasoliniri eskainitako zikloarekin izango du jarraipena, XX. mendearen bigarren erdiko zinemagile eta poeta garrantzitsuenetako bat baita. Honako hau ez da Zinematekak zuzendari italiarraren filmak programatzen dituen lehen aldia. Mamma Roma (1962), bere maisulanetako bat, amaitu berri den Zinemaren historiako 50 harribitxi zikloko lanetako bat izan da; eta Uccellacci e Uccellini (1966) Bulegoa z/b kolektiboak 2014. eta 2015. urteen artean garatu zuen Kontratua programa publikoan sartu zen. Ziklo monografikoa 2021eko urtarril eta martxoa bitartean programatu da, eta bere ekoizpen zinematografiko zabaleko titulurik enblematikoenetako batzuk aztertuko ditu, 35 mm-tan proiektatuta.

Accattone (1961) Urtarrilak 13, asteazkena / 17:30 Urtarrilak 14, osteguna / 19:00

Accattone egun osoa tabernaz taberna ematen duen bitartean, harekin bizi den Maddalenak prostituta lanetan ibili beharra du hura mantentzeko. Maddalena atxilotu eta kartzelaratuko dute, eta Accatonek, mantenurako modua galduta, miseria hutseko bizitza darama ezinbestean. 116’ / Italia / Z: Pier Paolo Pasolini / A: Franco Citti, Silvana Corsini, Franca Pasut, Paola Guidi, Adriana Asti

• 1962. BAFTA sariak: Atzerriko aktore onenerako izendatua (Franco Citti) • 1962. Karlovy Vary nazioarteko zine jaialdia: Zuzendari onena.

Il Vangelo secondo Matteo (1964) Ebanjelioa Mateoren arabera Urtarrilak 20, asteazkena / 17:00 Urtarrilak 21, osteguna / 18:30

Neorrelista ildoan baina Bibliako testuari jarraituta, Pasolini polemikoak Nazareteko Jesusen hurbileko erretratua egin zuen. 137’ / Italia / Z: Pier Paolo Pasolini / A: Enrique Irazoqui, Margherite Caruso, Marcello • 1964. Veneziako Jaialdia: Epaimahaiaren sari berezia • 1966: Oscarretarako 3 izendapen: JSB egokitua, jantzia Z&B, zuz. artistikoa Z&B • 1966. New Yorkeko kritikarien zirkulua: Atzerriko film onenerako izendatua • 1966. National Board of Review: Atzerriko film onenak

Uccellacci e uccellini (1966) Txoritxoak eta txoritzarrak Urtarrilak 27, asteazkena /17:30 Urtarrilak 28, osteguna / 19:00

Gizon zahar bat eta semea landetan eta bideetan zehar ibiltzen dira, jende ezohikoa topatuz; besteak beste, hitz egiten duen bele bat agertuko zaie, eta San Frantzisko Asiskoa ere bai; belatzei eta usoei predikatzeko aginduko die. 87’ / Italia / Z: Pier Paolo Pasolini / A: Ninetto Davoli, Totò, Femi Benussi, Rossana Di Rocco, Alfredo Leggi

• 1966. Canneseko Jaialdia: Urrezko Palmarako izendatua (film onena)

Edipo Re (1967) Edipo errege Otsailak 3, asteazkena / 17:30 Otsailak 4, osteguna / 19:00 Laio eta Jokasta Tebaseko errege-erreginen seme Edipo abandonatu egin dute umetan, profezia batean aita hilko duela jakin eta gero. Baina umea Korintoko erregeak salbatu eta adoptatuko du. Bere jatorria ezagutu gabe, Tebasera itzuliko da helduaroan. 104’ / Italia / Z: Pier Paolo Pasolini / A: Silvana Mangano, Franco Citti, Alida Valli, Carmelo Bene, Julian Beck

• 1967. Veneziako Jaialdia: Urrezko Lehoirako izendatua

Teorema (1968) Otsailak 10, asteazkena / 17:30 Otsailak 11, osteguna / 19:00

Gazte misteriotsu bat iritsi da senar-emazteek, semeak eta alabak osatutako goi mailako familia batengana, eta guztien jokaera aldaraziz joango da. Pier Paolo Pasoliniren film polemikoa –Elizak moralaren aurkakotzat jo zuen–. 93’ / Italia / Z: Pier Paolo Pasolini / A: Terence Stamp, Silvana Mangano, Laura Betti, Massimo Girotti, Anne Wiazemsky

• 1968. Venezia: Emakumezko aktore onenaren Volpi kopa (Laura Betti)

Medea (1969) Otsailak 17, asteazkena / 17:00 Otsailak 18, osteguna / 18:30

Euripidesen tragedia greziarraren egokitzapen honetan, Pasolinik bi kultura bateraezinen arteko norgehiagoka tragikoa erakusten du: Medearen mundu magiko irrazionala eta Jasonen mundu arrazionala. Maria Callas operako diva handiak zineman egindako lan bakarra izan zen. 110’ / Italia / Z: Pier Paolo Pasolini / A: Maria Callas, Giuseppe Gentile, Laurent Terzieff, Massimo Girotti, Margareth Clémenti

Il Decameron (1971) Dekamerona Otsailak 24, asteazkena / 17:00 Otsailak 25, osteguna / 18:30

Pasolinik Boccaccioren El Decamerón bildumako ipuin erotiko jostagarriak birsortzen ditu, bere estiloan. 112’ / Italia / Z: Pier Paolo Pasolini / A: Franco Citti, Ninetto Davoli, Pier Paolo Pasolini, Angela Luce, Patrizia Capparelli

• 1971. Berlingo zinemajaialdia: Zilarrezko Hartza - Epaimahaiaren sari berezia

I racconti di Canterbury (1972) Canterburyko ipuinak Martxoak 3, asteazkena / 17:00 Martxoak 4, osteguna / 18:30 Canterburyra doan erromes talde bat elkarri ipuinak kontatuz entretenitzen ari da. Bitartean, eskribau batek gertakarien berri jasoko du, giza ahuleziak umorez eta ironiaz aztertuta. 109’ / Italia / Z: Pier Paolo Pasolini / A: Franco Citti, Ninetto Davoli, Laura Betti, Josephine Chaplin, Pier Paolo Pasolini

Il fiore delle mille e una notte (1974) Mila gau eta bat gehiago

Martxoak 10, asteazkena / 17:00 ©1974. Metro-Goldwyn-Mayer Studios Martxoak 11, osteguna / 18:30

Nur-er-Din printzea bere neska-laguna aurkitzen saiatzen da, bahitu egin baitute; hiri bat gobernatzea lortzeko asmoa du. Bizitzaren

Trilogiaren hirugarren eta azken zatia da (Dekamerona eta Canterburyko ipuinak), arabiar literaturako klasiko batean oinarritutako hamar bat istoriokoa, sexu xaloa, alaia eta bekatu-sentimendurik gabea goraipatuz.

129’ / Italia / Z: Pier Paolo Pasolini / A: Ninetto Davoli, Franco Merli, Ines Pellegrini, Franco Citti, Tessa Bouche

• 1974: Canneseko Jaialdia: Epaimahaiaren Sari Nagusia Salò o le 120 giornate di Sodoma (1975) Saló edo Sodomako 120 egunak Martxoak 17, asteazkena / 17:00 Martxoak 18, osteguna / 18:30

Etxe handi batean, lau gizon prostituta izandako lau emakumerekin eta preso hartutako partisanoak diren edo partisanoen seme-alabak diren neska eta mutil gazte talde batekin elkartuko dira. Etxeko guztiek jarraitu behar dituzte nagusiek ezarritako joko-arauak; urratzen dituenak heriotza-zigorra izango du. 117’ / Italia / Z: Pier Paolo Pasolini / A: Paolo Bonacelli, Giorgio Cataldi, Umberto Paolo Quintavalle, Aldo Valletti

INFORMAZIOA Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniaz azpititulatuak (JBGA). Zinematekako programazioan azken orduko aldaketak egon daitezke. + Info: azkunazentroa.eus Filma proiektatu baino 15 minutu lehenago irekiko dugu aretoa. Gomendatzen dizugu minutu batzuk lehenago etortzea, filma hasi ondoren ezin baita aretoan sartu.

LABURDURAK A: Aktoreak | Z: Zuzendaria Irudiak: Imdb

BIdeOtik Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

BIDEOTIK. IKUS-ENTZUNEZKO BESTELAKO NARRATIBEI BEGIRA PROGRAMAK IKUS-ENTZUNEZKO ARTE- ETA KULTURA-SORKUNTZA IKUSARAZTEN DU, SORTZEKO, HAUSNARTZEKO ETA GIZARTEA ERALDATZEKO TRESNA GISA, MUGIMENDUAN DAGOEN IRUDIAREN BIDEZ HIZKUNTZA BERRIAK ERABILIZ.

BIdeOtik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira otsailaren 9an, asteartea, hasten da. Edizio berri honetan, besteak beste, film luzeak eta film labur dokumentalak, artxiboko irudiak dituzten piezak, memoria eta sorkuntza digitala izango dira ikusgai. 2021eko programa osatzen duten filmak 2020ko ekainaren 15etik urriaren 31ra bitartean Festhome plataformaren bidez irekitako deialdian aurkeztu diren 250 filmen artean aukeratu dira. Gaur egungo ikus-entzunezko praktikatik garatutako proiektu dokumentalak dira, eta esperientzia pertsonalekin, biografiekin eta bizitzako ibilbideekin eta istorioekin lotutako gaiak lantzen dituzte, feminismotik, dibertsitatetik eta arlo sozialetik hurbil dauden narrazio berriak kontuan hartuta, beren interes artistiko, esperimental eta berritzaileagatik nabarmentzen direnak. BIdeOtik programak bere balio diferentzialari eutsi dio, ikusentzunezko sorkuntzaren inguruko trukerako eta elkarrizketarako elkargune gisa, eta kulturaz eta gizarteaz hausnartzeko eta eraldatzeko espazio modura. Hala, saioetan, autore bakoitzak bere pieza aurkeztuko du eta bere proiektuko prozesuak partekatuko ditu jendearekin.

Otsailak 9 > Martxoak 16 Asteartea 18:30 Golem Alhóndiga Zinemak 4€ / 3€ Az Txartelarekin Sarrerak: Golem Alhóndiga Zinemako txarteldegian eta golem.es

PROGRAMA

1. saioa // Otsailak 9, asteartea / 18:30

Aquí y allá (2019) Melisa Liebenthal Aquí y allá etxean egoteak zer esan nahi duen galdetzen duen saiakera da. Errealizadoreak argazkiak, mapak eta Google Earth erabiltzen ditu, munduan barrena dauden lekuak lotzeko, ez bakarrik iraganeko tokiak, baita bere familiaren migrazio-historia konplexukoak ere, Hitlerren garaiko Alemaniara eta Maoren Txinara doazenak barne hartuta. Erreala eta birtuala ere nahasgarriak dira: Hemen ala han? Agian bietan, aldi berean. Agentina - Frantzia / Saiakera. 22’

Beyond the glacier (2019) David Rodríguez Muñiz Beyond the glacier filmak Erdialdeko Asian urarekin dagoen gatazkari heltzen dio, Sir Daria ibaiaren bilakaera konplexua aztertzen; ibaia Tian Shan mendikateko glaziarretan jaio ondoren, 3.000 km baino gehiago zeharkatzen ditu, galdutako Aral itsasoan amaitu arte. Espainia / Film laburra. Dokumentala. 18’ Yo fui Anderssen (2019) Raúl Riebenbauer Aitak xakean jolasten irakatsi zidan, etxetik betiko alde egin baino lehentxeago. Ni umea nintzen. Berrogei urte igaro dira, bera hil berria da, eta nik erabaki dut hari irabaztea lortu nuen egunean hasi zen erritua osatzea. Espainia / Film laburra. Dokumentala. 14’

Vencejos (2020) Raúl Riebenbauer 2020ko martxotik apirilera bitartean, ia gizateria guztia etxean sartuta geratu da Covid-19 koronabirusaren pandemiaren ondorioz. Amaiera ezezaguneko itxialdi honek erakutsi die askori leiho soil batek duen balio kalkulaezina. Baina, denek ba al dute bat? Espainia / Film laburra. Dokumentala. 6’

This article is from: