![](https://assets.isu.pub/document-structure/201230144735-5651e799a74ec78b98d856a24d234a8d/v1/f13f5593241211d3d9f48962be505418.jpg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
Aimar Arriola. Forma desira. Ikertzaile AZ-Kidea
Aimar Arriola
Forma desira
Advertisement
Ikerketa-proiektua eta programazio publikoa
Ikertzaile AZ-kideen programaren barruan, Zentroak Aimar Arriola gonbidatu du Azkuna Zentroko programazioan queer/kuir ikuspegiak eta arteak duten harremanari buruz gogoeta egitera, Forma desira izeneko bere proiektuaren bidez. Teoria kritikoaren eta gizarte-zientzien esparruan, queer/kuir ikuspegia deskribatzen da maskulinitateari eta feminitateari buruzko konbentzio sozialak zalantzan jartzen dituen perspektiba gisa, horiek desnaturalizatzen, eta borroka
feministen, antirrazisten eta dekolonialen eta LGBTIQ+ borroken iraganaren eta orainaren arteko elkarrizketa bilatzen baitu. Baina, zer da queer/kuir perspektiba arteari eta haren espezifikotasunari dagokionez? Nola hurbildu formaren eta sentikortasunaren esparruetatik queer/kuir perspektibara? Tokiko eta nazioarteko artistekin hitz egitea da ikerketa honen metodologia nagusia, eta bi ekintza-motatan gauzatzen da. Alde batetik, elkarrizketak eta idatzizko bestelako truke-motak daude (Orriak), azkunazentroa.eus-en aldizka argitaratuak. Argitalpen digital horietako bakoitzak diseinu grafiko bereizia izango du, artista bakoitzaren asmoaren arabera egina. Bestalde, artista horien (Ekintzak) ekoizpen iragankorrak eta aldi baterako ekintzak daude, hala nola, tailer bat, proiekzio bat edo performance bat egitea, zeinetan kultura presentziala eta elkartzeko aukerak lehenetsiko baitira. Era berean, Ikertzaile AZ -Kidea denez, Arriolak noizbehinkako ekimenak egingo ditu, hala nola prestakuntza-saioak, irakurketa-tailerrak edo esku-hartze zehatzak, Zentroko programazioaren beste ildo batzuen barruan.
Forma desira proiektua 2020ko abenduaren 15ean hasi zen, hitzaurre batekin. Hitzaurre horretan, ikerketaren abiapuntuak eta asmo orokorrak azaldu ziren, eta Manu Arregui artistak hartu zuen parte proiektuaren lehen gonbidatu gisa. Estatuko ikus-entzunezkoen giltzarria da Arregui, eta haren lanak gorputzaren politiketan eta arauez kanpoko identitateetan jartzen du arreta. Forma desira proiektuko bigarren gonbidatua Camila Téllez artista txiletarra da.
Manu Arreguiri eta Camila Téllezi (proiektuko lehen bi gonbidatuei) dagozkien testu-formatuko trukeak (Orriak) Azkuna Zentroaren webgunean argitaratuko dira, euskarri digitalean, urtarrilaren eta martxoaren amaieran, hurrenez hurren. Produkzioei dagokienez (Ekintzak), martxoaren 4an Transición primaveral proiektatuko da, Camila Téllezek bi esparrutan garatu duen proiektua, hain zuzen, Forma desira eta Babestu, sorkuntza garaikidea babesteko programa bereziaren esparruetan. Manu Arreguiren ekoizpen iragankorra 2021eko lehen seihilekoan aurkeztuko da.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/201230144735-5651e799a74ec78b98d856a24d234a8d/v1/b90033bc2ba63f3367cff7ae62005e4b.jpg?width=720&quality=85%2C50)
Elementu errepikari gisa, Forma desira proiektuari lotutako programazio publikoak Dogartzi Magunagoicoechea artistak (Bilbo, 1991) sortutako girotze eszenografikoa du, Zentoraren enkarguz egina.