1 minute read
Gizartea VII Bilbao European Encounters. Topaketa
VII Bilbao European Encounters Bilbao European Dialogues Pandemiaren erronkak Europako testuinguruan
Bilbao European Encounters-en zazpigarren edizio honetan, Globernance-k ahalegina egingo du Europaren integrazioak gaur egun dituen erronkei buruzko hausnarketa-prozesua herritarrei hurbiltzeko.
Advertisement
Oraingo honetan, hala titulua, Pandemiaren erronkak Europako testuinguruan, nola formatua, hibridoa, online eta aurrez aurrekoa, egungo egoerara egokitu dira. Hiru saioetako bakoitzak berariazko erronka bat landuko du, Europako testuinguru geografikoan, Covid-19ak eragin duen krisiari lotuta. Izan ere, Europar Batasunaren krisi existentzialaz hitz egitea ekarri zuen hasierako shock handiaren ondoren, azken hilabeteetan hartutako erabaki politikoek itxuraz berresten dute Batasunak krisiek zabaldutako aukerak aprobetxatuz hazteko duen gaitasuna. Hiru mahai-inguruetan, gogoeta egin nahi da irekitako ondorioei eta aukerei buruz, baita pandemiak eragindako erronkei eta EBk haiei eman dien erantzunari buruz ere.
Bastida Aretoan izango diren hiru saioetara joateko eta online egiteko, aldez aurretik izena eman behar da.
Abenduak 3, 10 eta 17 Ostegunak 18:30 Bastida Aretoa Aurrez aurre: 5 € ekitaldi bakoitzeko edo 10 € hiru ekitaldietarako (pentsiodunen, ikasleen, langabetuen edo antzekoen kasuan izan ezik) eta aldez aurretik izena emanda. Online: dohainik, izena eman ondoren. Informazio gehiago, sarreren salmenta eta izen-emateak: bilbaoeuropeanencounters.org