1 minute read
Azkuna Zentroa argitalpenak
Azkuna Zentroaren argitalpenen corpusak arte-praktika garaikidea biltzen du, ezagutzeko eta zabaltzeko. Zentroko programazio-lerroen inguruko erakusketen, saiakeren eta liburuen katalogoek osatzen dute.
Datozen argitalpenak:
Advertisement
Izenburua: Akromatikoa. Partida Hilezkorra Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, ingelesa
Mabi Revuelta. Akromatikoa. Partida Hilezkorra
Mabi Revuelta (Bilbo, 1967) artistaren Akromatikoa. Partida Hilezkorra erakusketaren katalogoa. Susana Blasek komisariatutako (Madril, 1969), eta Azkuna Zentroak (2020ko urriaren 14tik 2021eko urtarrilaren 24ra) eta Madrileko Tabacalera Promoción del Arte espazioak (2021eko otsaila) elkarrekin ekoitzitako erakusketa.
Artistaren ibilbidea berrikusten eta azken lana aurkezten du. Xakea hari eroaletzat hartuta, erakusketak bi zati bereizitan banatzen da: Akromatikoa (proiektu berria) eta Denbora-lerroa (hiru hamarkadako lanaren atzera begirako sintetikoa). Aurrez berrikusitako eskultura-pieza bat dago (Natura hila perla beltzekin, 2012-2020). Inoiz argitaratu gabeko Akromatikoa proiektua historiako xakepartidarik artistikoenetako batean oinarrituta dago: 1851n Adolf Anderssen eta Lionel Kieseritzkyren artean jokatutako Hilezkorra izenekoan.
Alondegiari buruzko ikerketa-liburua
Bilbok beste alondegi batzuk izan zituen, zerbitzu guztiak eraikin berean zentralizatu aurretik 1909tik aurrera. Ikerketa-liburu honek barnean biltzen du ehun urtetik gorako bizitza gorabeheratsu eta interesgarri hori, Mikel Bilbao Salsidua eta Arantxa Pereda Angulo arte-historialariak aztertu dutena.
Argitalpen honen ardatza dira Ricardo Bastidaren Udal Alondegiaren proiektuaren aurreko egoera eta arkitektoak Bilboko hiria garatzeko izan zuen interesa. Era berean, 60ko hamarkadan itxi ondoren izandako proiektuak eta erreformak aztertzen ditu, Phillipe Starcken proposamena eta Bilboko egungo Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroaren sorrera ondorio izan zituztenak.
Ana Laura Aláez. Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik
20€ ISBN: 978-84-451-3832-8 Ezaugarriak: 230 x 167 mm / 323 orrialde HIzkuntzak: Euskara, gaztelania, ingelesa
Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa
Katalogo / Liburua 19€ ISBN: 978-84-09-14258-3 Ezaugarriak: 230 x 160mm Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, ingelesa Banaketa: La Rueda editoriala
Ikuspegi feministak produkzio artistikoan eta arte teorietan ikastaroaren 11. edizioa
18€ Ezaugarriak: 164 x 230 mm / 417 orrialde Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, ingelesa
Angela de la Cruz. Homeless
Katalogo / Liburua 35€ ISBN: 978-84-09-08967-3 Ezaugarriak: 200 x 270 mm / 159 orrialde Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, ingelesa
El Contrato. Bulegoa z/b
21€ ISBN: 978-84-608-4972-8 (eus-gaz) 978-84-608-4973-5 (ing-gaz) Ezaugarriak: 220 x 165mm / 304 orrialde Hizkuntzak: Euskara / gaztelania Ingelesa / gaztelania
Maria Luisa Fernández. Je, je... luna
21€ ISBN: 978-84-608-1518-1 Ezaugarriak: 290 x 215mm / 136 orrialde Hizkuntzak: Euskara, gaztelania
Azkuna Zentroa argitalpenak dendAZ eta dendaz.azkunazentroa.eus-en erosi ditzakezu Informazio gehiago: azkunazentroa.eus