1 minute read

Bilboko Zinemaldi Fantastikoa - FANT. Zinema

Bilboko Zinemaldi Fantastikoa - FANT

Bilboko Udalak antolatutako Zinemaldi Fantastikoa - FANT-en 26. edizioa azaroaren 7an hasiko da auditorioan, inaugurazio-gala batekin eta Steven Kostanski zuzendariaren Psycho Goreman filmaren eta Paul Urkijoren DAR - DAR film laburraren proiekzioarekin. Zinemaldiko Sail Ofizialean aurten lehiatuko diren hamar film luzeen artean, Joost van Hezik-en Boy Meets Gun (NETH, 2020) eta Catherine Linstrum-en Nuclear (EB, 2019) filmen estatuko estreinaldia nabarmendu behar da. Bestalde, FANT Laburrean atalean, 21 lan aurkeztuko dira, horietako hamar euskal sortzaileek eginak. Ikuspegi fantastikoa izeneko ataleko doako proiekzioak ere nabarmentzen dira programan. Zinemaldiak zinema fantastikoko hiru maisu omenduko ditu aurten: John Carpenter, Donald Cammell eta Bong Joon Ho. Gainera, FANT 26an, Álex de la Iglesiak HBOrentzat egindako telesail berria estreinatuko da Bilbon,30 monedas, eta dagoeneko 20 urte bete dituen La Comunidad filma proiektatuko da. Bestalde, aukera izango da Parasitos filmaren zuri-beltzeko kopiaren estreinaldiaz ere gozatzeko. Zinemaldia azaroaren 12an amaituko da auditorioan, Ryan Spindell-en The Mortuary Collection (AEB, 2020) lanarekin. Gala horretan, 26. edizioko sarituen zerrenda ezagutzera emateaz gain, Fantrobia saria emango zaio Galder GazteluUrrutiari, hau da, El Hoyo filmaren zuzendari bizkaitarrari. Urrian eta azaroan hiriko kultura-planez beteko duen #BilbaoUdazkena2020 udal-ekimenaren barruan sartuta dago FANTa. FANT-EK ZINEMA FANTASTIKOKO HIRU MAISU OMENDUKO DITU AURTEN: JOHN CARPENTER, DONALD CAMMELL ETA BONG JOON HO.

Advertisement

Azaroak 7 > 12 Larunbata > Osteguna Golem Alhóndiga Zinemak 5€ / 4€ Az Txartelarekin Abonoa: 30€ Sarrerak: Golem Alhóndiga Zinemako txarteldegian eta golem.es Programa osoa: fantbilbao.eus

This article is from: