1 minute read
Eguillor inédito. La obra póstuma inacabada. Literatura-komiki topaketak
LITERATURA / LITERATURA-KOMIKI TOPAKETA AZA. 5 (ostg.)
Eguillor inédito. La obra póstuma inacabada
Advertisement
José Carlos Torreren hitzaldia, Luis Gascak aurkeztuta
JUAN CARLOS EGUILLOR ILUSTRATZAILEAREN ALDERDI BERRI BAT BISTARAZIKO DU JOSE CARLOS TORREK, ‘ZIRIMIRIAREN’ BILBOKO KRONISTA LANAREN BAITAN EROTISMOA ETA MITOLOGIA KOMIKIAREKIN, LITERATURAREKIN ETA POESIAREKIN UZTARTU ZITUENEKO ALDEA
Juan Carlos Eguillor margolari, marrazkilari eta ilustratzailea (Donostia, 1947 - Madril 2011) Euskadiko komikiaren eta prentsa-marrazkiaren historiako autorerik garrantzitsuenetako bat izan zen. José Carlos Torre ikerlari eta marrazkilariak Eguillorren ondarearen inguruan egindako azken lana aurkeztuko du, bideo-arte lanengatik ere nabarmendu zen artista transmedia horren sormen-munduari eta ibilbideari buruzkoa. Luis Gasca editoreak aurkeztuko duen Eguillor inédito. La obra póstuma inacabada (Eguillor argitaragabea. Hil ondoko obra amaitu gabea) saioan, marrazkilari horren barne mundua ezagutzeko aukera izango da, ‘zirimiriaren’ Bilboko kronikagile lanetik harago. José Carlos Torrek aurreratu duenez, «erotismoa eta mitologia komikiarekin, literaturarekin eta poesiarekin uztartzen dira» mundu horretan, eta «sexualitatea estalkirik gabe tratatzen du; hau da, gizonezkoen gorputza lanerako material gisa berrinterpretatzen du, desitxuratuz eta zatituz, Francis Bacon gogorarazten duen jolasean». Azaldu duenez, «publikoki hainbeste kritikatu zuen begirada burges aspergarritik salbu, argitaratu gabe gordetako» alderdi bat da. Izan ere, «diktadurako eta trantsizioko errepresio-egoerak baldintzatuta, nahiago izan zuen ‘zirimiri bilbotarraren kronikako marrazkilari’ lana doi egin. Rol horrekin identifikatzen zen, zalantzarik gabe, eta bizitza osoan zehar herrialde zabaleko prentsarentzat lan eginez bereganatu zuen, baina hori inolaz ere ez dagokio hark zuen sormen mailari», ohartarazi du José Carlos Torrek. Hil eta bederatzi urtera, «barneratuta ditugun aurreiritziak identifikatzen laguntzen jarraitzen digu Eguillorrek, eta, tamalez, sutsu defendatzen ditugu horiek, konturatu gabe benetan ez direla gureak, ez gaituztela ordezkatzen, nola eta gu aspertuaren aspertuz azkenean erabat desagerrarazi ez gaituzten», baieztatu du ikertzaileak.
Azaroak 5, osteguna 17:30 - 19:30 Mediateka BBK. TK202 Sarrera dohainik gonbidapenarekin (jaso Az Infon) leku guztiak bete arte