EHUREKA AHOLKUAK www.ehu.es/ azpidazki
TELEFONOZ ARI GARENEAN
1
Telefonoa zelan hartu? hartu? 1.1.
Lehenik, esan nora deitu duen eta gero agurtu: Historia fakultatea, egun on Edo luzeago Historia fakultatea, egun on, Miren Arrondo naiz, zertan lagundu al dizut?
Gomendio batzuk Telefonoz ez dugu beste pertsona ikusten. Horregatik, aurrez aurrekoa baino zailagoa da komunikazioa. Beraz, motelago hitz egin. Informaziorik garrantzitsuena azpimarratu edo errepikatu. Deitu duenari ulertzen ez badiozu, eskatu motelago hitz egiteko. Aldatu intonazioa eta erritmoa, asko hitz eginez gero.
Gomendio batzuk Deitzen duenarentzat ez da inportantea euskaraz ondo edo txarto erantzutea. Berak informazioa nahi du, informazio egokia eta zuzena. Utzi hitz egiten eta galderak egiten deitu duenari Patxadaz hartu: beti saiatu jarrera neutrala izaten, inori errua ez egozten eta deitu duenari gure laguntza ematen.
Ohiko akats batzuk
Oraintxe pasatzen dizut deia Oraintxe pasako dizut deia
Utzi niri enkargua eta nik esaten diot Utzi niri enkargua eta nik esango diot
Dago Mikel? Mikel al dago? Mikel hor al da
Beste linea batetik hitz egiten dago Beste linea batetik hitz egiten ari da
Ez ahaztu! ahaztu! Garrantzitsua da euskaraz egitea: euskaldunari euskaraz egiteko atea zabalduko diogu. Asko laguntzen du telefonoa hartzekorakoan prestatua izatea zer esango dugun.