EHUREKA AHOLKUAK www.ehu.es/ azpidazki
46
TESTUAK NOLA ZUZENDU? (III)
9
10
Zuzenketa luzea egiteko astia dugunean, komeni da teknika bat erabiltzea: testua zuzendu “ulertu� gabe. Hau da, hitzez hitz irakurri.
Kontuz zuzenketak garbira pasatzerakoan. Paperean egindakoa ordenagailura pasatu hanka-sartzerik egin gabe.
11
Zuzentzeko laguntzarik onena beste pertsona batek emango dizu, beti. Ondo aukeratu behar da nori eman testua: adibidez, edukiari buruz iritzia nahi badugu, gaiari buruz asko dakien bati pasa; hizkera eta estiloa zuzentzeko, hizkuntza gaitasun ona duenari; testuak izan dezakeen harrerari buruzko iritzia nahi badugu, gaiari buruz ezer ez dakien batzuei pasa.
12
Zuzentzailea ere zuzenketaren zuzenketaz nekatu egiten da. Gogoratu eta onartu: ez dago testu perfekturik.